Mozorroen - barren.eus - barren.eus · 2017. 2. 23. · herri galdeketa egin ahal izateko....

24
ELGOIBAR - 1024. zenb. XXIV urtea - 2017-02-24 Mozorroen festa

Transcript of Mozorroen - barren.eus - barren.eus · 2017. 2. 23. · herri galdeketa egin ahal izateko....

Page 1: Mozorroen - barren.eus - barren.eus · 2017. 2. 23. · herri galdeketa egin ahal izateko. Hasiera-hasieratik, gutxieneko sinadura kopuru batzuk ezarri zituen Gure Esku Dagok aurrera

ELGOIBAR- 1024. zenb. XXIV urtea - 2017-02-24 Mozorroen

festa

1024 azala:Maquetación 1 23/02/17 12:46 Página 1

Page 2: Mozorroen - barren.eus - barren.eus · 2017. 2. 23. · herri galdeketa egin ahal izateko. Hasiera-hasieratik, gutxieneko sinadura kopuru batzuk ezarri zituen Gure Esku Dagok aurrera

1024 azala:Maquetación 1 23/02/17 12:46 Página 2

Page 3: Mozorroen - barren.eus - barren.eus · 2017. 2. 23. · herri galdeketa egin ahal izateko. Hasiera-hasieratik, gutxieneko sinadura kopuru batzuk ezarri zituen Gure Esku Dagok aurrera

ZOZOAK BELEARI 3

Badatoz karnabalak, Nora. Iritsi dira koloreak eta jan-tziak; eta joan dira lotsak. Apurtu dira, tarte batez, gi-zarte zurrun honetako legeak. Eta kalea transformistaz,artistaz, eta egoera surrealistaz beteko zaigu. Ni neu

oso karnabal zalea izan naiz beti: hilabete luzez lagunekin jan-tzia pentsatu, dena prestatu… eta bat-batean, beste pertsonaiabatean bihurtzen zara. Gainera, askotan “barregarri” joatekoaprobetxatu izan dut eguna; barregarri eta zatar. Sekula ez zaitfalta izan bibote, bizar, tripa edo ipurdirik. Eta, badakizu zer?Inor baino moderno, apurtzaile eta feministagoa sentitu izannaiz mozorro horiekin… Nire itxurak axolako ez balit bezala,“inauteriak dira-eta!”. Gainera, –eta hau aho txikiarekin esanbehar dizut, ez bainaiz harro sentitzen– aratosteetan gona mo-tzekin edo polit-polit margotuta ateratzen ziren neskatilak kriti-

katutakoa ere banaiz! “Ke sosas!”, pentsatzen nuen. Eta nireezjakintasunean ausart sentitzen nintzen neska izanda, inguru-koek esango luketenari jaramonik egin ez eta kalera biboteare-kin aterata…

Paradoxikoa. Inauteri gauaren aurreko poteoan, hurren-goan, eta urte guztiko beste ekintza sozial eta kaletiarretan, eznaiz sekula ezpainak ondo margotu gabe irten. Gimnasioakdepilatu gabe harrapatzen banau, lotsatu egiten naiz, isilpean,eta argazkiak hamaika aldiz begiratzen ditut sare sozialetaraigo aurretik, bibotea –nirea, ez inauterietakoa- kentzen dut, iku-siko den beldurrez eta Instagramen guapa agertzea gustatzenzait… Baina, Nora, ni oso modernoa naiz eh… eta inor bainoiraultzaileagoa naizenez, aurten ere tripa soinean hartuta jai-tsiko naiz kalera… “inauteriak dira-eta!”.

GARAZI AYESTA

NORA HADI

“Askotan barregarri joateko aprobetxatu izan ditut inauteriak; barregarri eta zatar”

Iritsi da bai, ausart, zirikatzaile eta lotsagabe izatea txalo-tzen den eguna! Iritsi da gure nortasuna eta izaera gordeeta beste norbait edo zerbaiten azalean sentitzeko aukera.Zentzu honetan bi egun ditut kalendarioan salbuespen mo-

duan markatuta, Garazi; salbuespen, zintzotasuna eta serio-tasuna alde batera uzteko! Txiki Eguna (egun handia) etainauteriak!

Nik ere gogoz hartzen dut egun honek atxikirik dakarrena:mozorroa aukeratzeko burukomina, erosketak, eskulanak, ner-bioak, poteoa... eta nola ez, eszenatokiko adrenalina!

Karnabalen harira, lankide batek esan zidan erizainen mo-zorro sexya debekatuko dutela hemendik aurrera. A ze poza,aizu! Izan ere, gure errealitatetik dexente urruti daude minigona,takoi eta eskotedun jantzi horiek.

Egia da batek baino gehiagok esango duela guk gorago ai-patu ditugun lotsagabekeria eta umore ikutua emateko direla lan-bideekin erlazionaturiko mozorroak ere, baina nik bularra bistandoan kotxe-mekaniko gutxi ikusi ditut orain arte inauteri egunean!

Erizain nahiz mekaniko, emakumearen irudia nahiko prota-gonista izaten da karnabaletan. Gizonek gorpuztutako zenbatmozorro! Amarenak ziren trapu zahar batzuk, amamaren ezpai-netako iluna, poltsa eta ileorde deseroso bat soinean dituzte-larik ibili ohi dira. Gizonak, bere gizontasunetik urrun etaharro!

Dena den, eta hau ere aho txikiarekin esaten dizut, neskoiere gustatzen zaigula mutilez mozorratzea, urtean behinbada ere dugun biboteari garrantzia kendu, takoiez ahaztu,eta erropa zabalak eta txikitero tripa soinean janztea. Gurefeminitaterik urrun, eta oso harro! (egia izango da, Garazi,zozoak beleari...).

Aukeratu dut nik ere aurtengo mozorro modernoa, nireegunerokotasunarekin ez loturarik, ez antzik... ez duen mo-zorroa, baina gustura, eroso... sentiaraziko nauena.

Eta hor doa beste galdera bat: Noiz ote gaude benetanmozorrotuta? Karnabaletan, edo urteak dituen gainerako egu-netan?

“Iritsi da gure nortasuna eta izaera gorde eta beste norbaiten azalean sentitzeko aukera”

1024 alea:Maquetación 1 23/02/17 12:42 Página 3

Page 4: Mozorroen - barren.eus - barren.eus · 2017. 2. 23. · herri galdeketa egin ahal izateko. Hasiera-hasieratik, gutxieneko sinadura kopuru batzuk ezarri zituen Gure Esku Dagok aurrera

IRITZIA4

Kalebarren plaza, 2 - 20870 ELGOIBAR943 744 112

Publizitatea: 943 743 704 [email protected]

[email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragar-kiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gainhartzen Iritzia, Zozoak Beleari eta eskutitzak ataletan adiera-zitakoen erantzukizunik. KOORDINATZAILEA Ainhoa AndonegiKAZETARIAK Ainhoa Andonegi, Asier Orbea, Ainara ArgoitiaHIZKUNTZA ARDURADUNA Ainara Argoitia PUBLIZITATEA Leire RubioMAKETATZAILEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKO ARLO TEKNIKOARENARDURADUNA Aitor Lauzirika ADMINISTRARIAK Amaia Arrizaba-laga, Nerea Osoro KOLABORATZAILEAK Garazi Ayesta, NoraHadi, Ibon Serrano, Arkaitz Irureta, Nora Kortaberria, NereaGurrutxaga, Andoitz Agirregomezkorta, Abel Arriaga, InmaMugertza, Ander Izagirre, Ana Alberdi, Eneko Iturbe, Eire Vila,Mikel Olaizola, Manu Sanchez, Unai Villena, Iosu Juaristi, Ain-hoa Lendinez, Iñigo Lamelas, Jose Luis Azpillaga, Julen An-sola, Edurne Izagirre, Alain Ulazia, Paula Heras, EnetzEzenarro, Jesus Jimenez, Mikel Artola, Iñaki Odriozola, AnderMujika, Ander Soraluze, Arantza Etxeberria, Irati Agirreazal-degi, Maddi Mendibil, Haizea Beristain INPRIMATEGIA GertuKoop.E. TIRADA 4.860 ale LEGE GORDAILUA SS-1.038/92ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA:

LAGUNTZAILEAK:

(Hezkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

BABESLEA:

Ez nakixan aste honetako artikuluazeren gaiñian idatzi eta mobillianzeozeren billa hasi naiz. Horretan

nenbillela, mezu bat urten jata, telefo-nua baterixa gitxirekin naukala esaten.Horra, ba! Topau dot gai bat.

Askotan entzun dot garai bateko es-kuko telefonuen baterixek oinguenakbaiño askoz bizi luziagua zebela. Du-darik ez, holaxe da, baiña ez bateri-xak hobiak ziralako, garai hartantelefonuak gaur egun baiño askoz gi-

txiago erabiltzen genduazelakobaiño. Gehixegi, kasu askotan.

Dana dala, baterixen bizixaarazua da bat baino gehixagoren-tzat eta, laguntze aldera, sarian

topau dittudan gomendixo batzukbildu dittut.

1. Ekarri egunera telefonoko aplika-ziuak eta sistema eragillia bera. Sarri-ttan egunian jartze horrek baterixianerabilleran optimizaziua ekartzen dau(beste abantailla askorekin batera: se-gurtasuna.). Android eta iOSen azkenbertsiuek, esaterako, funtzio espezifi-kuak dittue (‘Doze’, ‘App Standby’,...)baterixia aurrezten laguntzeko. Zure te-lefonuak ezin badittu hórrek azken egu-neratziok jaso, aplikazio bidez ere lortuleikez funtziuok.

2. Baterixa gehixen jaten dabana,gehixenetan, pantailla bera da. Horrendiztira mailla bajauta, baterixa dezente

aurreztu leike.3. Dardariak (bibraziuak), mobi-

mendu mekanikua izanda, energia as-kotxo bihar dau, eta, beraz,biharrezkua danian bakarrik erabilli.Adibidez, teklatua darabilgunian tele-fonuak dar-dar eittiak ez dau lagun-tzen.

4. Telefonua erabilli bihar ez da-nian itzali ala hegaldietarako moduanezarri. Gabaz, kirola eitten gabizen bi-ttartian... Soluzio hau bereziki erabilga-rrixa da kobertura txarra daguanlekuetan, telefonuak, konektatu nahi-xan, baterixa asko erabiltzen dau-eta(mendixan gabizenian adibidez).

5. Mendixaz gabizela, neguan be-reziki, hotzak ere ez dio batere mese-derik eitten baterixian iraupenari.Holakuetan, eduki itzalitta edo, gitxie-nez, ahal dan leku epelenian: motxilan,norbere gorputzan kontra...

Eskuko telefonuen baterixen bizixa luzatzeko gomendioak

ANDER SORALUZE

“Garai bateko telefonuen baterixek oinguenak baiño askoz bizi luziagua zeben, bai, baiña askoz gitxiago erabiltzen genduazelako”

Informatikaria

1024 alea:Maquetación 1 23/02/17 12:42 Página 4

Page 5: Mozorroen - barren.eus - barren.eus · 2017. 2. 23. · herri galdeketa egin ahal izateko. Hasiera-hasieratik, gutxieneko sinadura kopuru batzuk ezarri zituen Gure Esku Dagok aurrera

GUTUNAK 5

u MAALAKO JAI BATZORDEARENBILERA DEIALDIA

Maalako Jai Batzordean urteetandihardugu Elgoibarren jai eredu herri-koi eta alternatibo bat landu nahian.Abuztuko jaietako egitaraua eta Maa-lako txosnagunea izango dira ezagu-nenak azken urteotan seguraski.

Orain arteko ibilbidea berrikusi etaaurrera begira egin nahi dugunaz haus-nartzea beharrezko iruditu zaigu ba-tzordea osatzen dugun kolektibo etanorbanakooi. Jai batzorde herrikoibaten beharra sentitzen dugu Elgoiba-rren: herritarren parte-hartze aktiboabultzatzeko, adin eta kuadrilla desber-dinen harremanak josiz, gune askeakindartuz, jai euskaldun eta feministakizateko herrian, elikadura burujabetzansakondu eta kontsumo ohituretan eragi-teko, ertzetako kultur adierazpideakplazaratzeko.

Oinarriak baztertu gabe, baina an-tolakuntza eta jai eredua birplanteatunahi dugu. Erronka horri heldu eta la-

nean jarraitzeko beharrezko iriztendiogu taldea zabaldu eta aberasteariere, lanerako eta ondo pasatzeko ilu-sioz dauden talde eta pertsonak bertaninplikatzeari. Lehen bilera bat antolatudugu dei horrek herritarren artean zeinerantzun duen ikusteko: inolako konpro-misorik gabe, proposamen eta ikus-puntu desberdinak bildu eta norantz jodezakegun hausnartzeko. Horretarakogonbidapena duzue hau. Ekarpenikedo ideiarik baduzu, jai batzordeanlan egiteko prest bazaude, edo beste-rik gabe orain arte jai batzordeak izanduen ibilbideaz informatu edo kritika-ren bat egin nahi badiozu, otsailaren27an, astelehenean, arratsaldeko18:30ean elkartuko gara Kultur Etxekohitzaldi gelan.

Uste dugu merezi duela saiatzeak.Jaixak herrixak herrixantzako diogu,beraz herritarrok izan gaitezen prota-gonista Maalako Jai Batzordean. Ateakzabal-zabalik daude.

Maalako Jai Batzordea

BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

Jesusa Barinagarrementeria Gandiaga

2017ko otsailaren 16an hil zen, 89 urte zituela.

Izan zarena,erakutsi duzun kemena,gure artean geldituko dazugandik jasotako dena.

SendiaAkondia Baserria

ESKUTITZEI BURUZKO ARAUDIA

BARRENen edozein gutun argitaratu ahal izateko, honako baldintzahauek bete beharko ditu nahitaez:

1. Eskutitz guztiek identifikatuak egon behar dute: izen-abizenak,telefono zenbakia eta NAN zenbakia derrigorrezkoak dira.2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak.3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekinargitaratuko dira. Ezizenarekin ezingo dira sinatu gutunak. Onartuegingo ditugu identifikagarriak diren taldeak: “Ikastolakoirakasleak”, esaterako. Bestalde, sinatzailearekin batera bestelagun batzuk ere daudenean, hauek ere identifikatuta egon behardute.4. Pertsona eta erakundeek gutun-egilearen izen-abizenak jakitekoeskubidea izango dute gutun horretan euren izena aipatu edoerreferentziaren bat egiten bada eta gutuna inizialekin sinatutabadago.5. Ez dira onartuko: biraoak, gutun iraingarriak eta errespetu faltazidatzitakoak, buzoneatzeko edo kale banaketa egiteko idatzitakoidazkiak, pertsona eta erakundeei zuzenduriko mehatxuak…6. Ez dugu gazteleraz datorren eskutitzik argitaratuko.

1024 alea:Maquetación 1 23/02/17 12:42 Página 5

Page 6: Mozorroen - barren.eus - barren.eus · 2017. 2. 23. · herri galdeketa egin ahal izateko. Hasiera-hasieratik, gutxieneko sinadura kopuru batzuk ezarri zituen Gure Esku Dagok aurrera

MOTZIAN6

Galdeketa egiteko, 1.802 sinadura batu ditu Elgoibarren Gure Esku Dagok

Elgoibarren, 1.802 sinadura lortuditu Gure Esku Dago batzordeakherri galdeketa egin ahal izateko.

Hasiera-hasieratik, gutxieneko sinadurakopuru batzuk ezarri zituen Gure EskuDagok aurrera egiteko berme modura.Populazioaren arabera ezarri zituztengutxieneko horiek, eta 1.001 eta20.000 biztanle arteko herriei, 16 urtezgorako herritarren %10en sinadurak ba-tzeko erronka jarri zieten tokian tokikobatzordeetara batutakoei. Elgoibarren,9.632 lagun daude erroldatuta adintarte horretan, eta horrenbestez, 963 si-nadura nahikoa zituzten aurrera egiteko,baina Elgoibarko Gure Esku Dagok1.500 sinadura lortzeko erronka jarrizion bere buruari. Baina aurreikuspenaketa helburuak gainditu dituzte, 1.802 si-nadura batuta 16 urtez gorako herrita-rren %18,70en babesa eskuratudutelako.

Pozik daude herritarrek erabakitzekoeskubidearen aldeko ekimenari agertudioten babesarekin eta aitortu dute

babes horrek indarra eman diela maia-tzaren 7rako iragarri duten herri galde-keta antolatzeko lanei are indarhandiagoz heltzeko. Gauza asko daudelotzeko oraindik: baimenak, azpiegitu-rak, boluntarioak... baina batzordeki-deak ilusioz daude, uste dutelakoelgoibartarren laguntza izango dutelaaurrerantzean ere.

Maiatzaren 7ra begiraMaiatzaren 7an 46.500 herritarri

emango die hitza Gure Esku Dagok De-babarrenean. Horretarako, gutxienez

4.400 sinadura behar zituzten. Deba-barrenako ia herri guztiak batu dira herrigaldeketaren olatura, eta erabakitzekoeskubidearen ilusioa eta gogoa zabal-tzera doazela nabarmendu dute. Galde-rak adostu dituzte ia herri gehienetan,eta galdeketak herriz herri egingo di-tuzte. Elgoibarren, adin eta kolore asko-tako 30 bat laguneko taldeak hartu zuengaldera(k) erabakitzeko ardura, etaadostu zituzten bi. Hauek dira: “Nahi alduzu gaur egungo estatus politikoa al-datzea?” eta “Nahi al duzu euskal es-tatu independentea?”.

Aingeru Guardako jaiaospatuko dute Mendaron

martxoaren 5ean

Martxoaren 1ean (asteazkena) daberez Aingeru Guardakoaren eguna, etaohi legez, meza izango da Mendaronizen bereko ermitan, 11:00etan. Ospa-kizun ekitaldiak, baina, martxoaren5ean, domekan, egingo dituzte.12:00etan meza izango dute, eta mezaosterako herri kirol saioa antolatu dute.Trikitilariek eta bertsolariek girotuko dutemeza ostea. Aurten, hori bai, ez da az-keneko urteotan Aizpe elkartean eginizan den bertso bazkaririk izango, JaiBatzordeak jakinarazi duenez.

Maalako Jai Batzordeak bilera irekia antolatu du hilaren 27rako

Jai batzorde herrikoi baten beharra ikusi dute Maalako Jai Batzordea osatzenduten kolektibo eta norbanakoek, eta hala, orain arte egindakoa berrikusteko etaaurrera begira zer/nola egin erabakitzeko, bilera irekia antolatu dute otsailaren27rako. Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango da bilera, 18:30ean.

Jai batzorde herrikoi baten beharra igarri dute kolektibook, herritarren parte-har-tze aktiboa bultzatzeko, adin eta koadrila desberdinetako harremanak josteko, guneaskeak indartzeko, jai euskaldun eta feministak sustatzeko, elikadura burujabetzansakondu eta kontsumo ohituretan eragiteko, eta ertzetako kultur adierazpideak pla-zaratzeko, eta erronka horri heldu eta lanean jarraitzeko, beharrezko irizten diote“taldea zabaldu eta aberasteari”. Horregatik, bilerara agertzeko dei egin dietejaiak herriak herriarentzako antolatu behar diotela uste duten guztiei, eta baita gaihonen inguruan zeresan izan dezakeela uste duen edonori. Proposamenak eta ekar-penak jasotzeko gogoz daude, eta baita zabalik ere kritikak edo bestelakoak jaso-tzeko.

1024 alea:Maquetación 1 23/02/17 12:42 Página 6

Page 7: Mozorroen - barren.eus - barren.eus · 2017. 2. 23. · herri galdeketa egin ahal izateko. Hasiera-hasieratik, gutxieneko sinadura kopuru batzuk ezarri zituen Gure Esku Dagok aurrera

MOTZIAN 7

Kirolean jokoz kanpo dauden baloreakazalduko ditu ‘Jokoz Kanpo’ antzezlanak

Hil bukaerako aurtengo lehenferia, bihar, Elgoibarren

Hil bukaerako feria antolatu du ElgoibarkoUdalak biharko Debemen elkartearekin elkarla-nean. Aurten zortzi hil bukaerako azoka egingodira Elgoibarren (uztailean, abuztuan eta aben-duan ez da egingo) baserritarrek eta kontsumi-tzaileak biltzeko eta bide batez bertakoproduktuen kontsumoa sustatu eta hemengo eko-nomia indartzeko. Azoka egunetarako, tailerrakere antolatu dituzte haur eta gazteentzat. Bihar,gatzatuaren prozesu osoa ikasiko dute.

‘Ura, glaziarretatik lurrazpikouretara’ hitzaldia, martxoaren 2an

Mendia eta zientzia uztartzeko zikloa anto-latu du Morkaikok, eta horren barruan, bigarrenhitzaldi sorta eskainiko dute datorren astean.Ura, glaziarretatik lurrazpiko uretara da hitzal-diaren izenburua, eta Eñaut Izagirre eta InmaMugertza geologo elgoibartarrek eskainiko dute.Eñaut Izagirreren atalak Kriosfera, izotzaren ego-era munduan dauka izena. Izagirrek Geografiaikasketak EHUn burutu ostean, hiru urte igaro dituPatagonian Glaziologiako masterra egiten Ma-gallanesko Unibertsitatean (Punta Arenas, Txile).Mendia, abentura eta glaziarren ikerketa zienti-fikoa uztartu ditu dozena bat espediziotan, etaberriki, 2016ko martxoa eta apirila bitartean,National Geographic Society-ren babesa izanduen Incognita Patagonia proiektua eta espedi-zioa zuzendu ditu. Inma Mugertzak, bestalde,Lurrazpiko ura, ezkutuko altxorra izenburupeanemango du hitzaldia. Mendizalea eta naturzaleaafizioz, Geologian doktorea eta lurrazpiko ure-tan aditua da Inma. Hainbat enpresatan egin dulan, baina azken hamar urteotan aholkulari inde-pendente gisa ibili da. Gainera, Euskal Kostal-deko Geoparkeko batzorde zientifikoko kide erebada, eta azken urteotan, Euskal Herriko geodi-bertsitatearen ezagutza suspertzeko eta balioanjartzeko ahalegin berezia egiten dihardu.

Datorren eguenean, martxoaren 2an izangoda hitzaldia, 19:00etatik aurrera, Kultur Etxekohitzaldi gelan.

Txankakua elkarteak banatu ditu Gabonetako zozketako sariak

Txankakua elkarteak banatu dizkie erosketa bonoak Gabonetako zozketansaritutakoei. Maddalen Leiaristik eta Nekane Zubiaurrek 500 euroko bonobana eskuratu dute, eta gainerako beste hauek 100 euroko bono bana: Su-sana Martinez, Rosario Okina, Begoña Etxaniz, Mariasun Aldabe, Mari Car-men Sanchez eta Jesus Mari Uncilla.

C.D. Elgoibarren mendeurre-naren harira, Jokoz Kanpoantzezlana taularatuko du

Borobil teatroak martxoaren 24anHerriko Antzokian, Real SociedadFundazioarekin elkarlanean. Astehonetan bertan izan dira AnartzZuazua obrako zuzendaria eta An-doni Iraola Real Sociedad Funda-zioko zuzendaria Herriko AntzokianC.D. Elgoibarko Iñaki Konde etaKoldo Lizarralderekin, eszenatokia-ren baldintza teknikoak aztertzen.BARREN astekariak une hori aprobe-txatu zuen, Andoni Iraolarekin obrahoni buruz hitz egiteko. Iraolarenesanetan, Jokoz Kanpo antzezlanakReal Sociedad Fundazioak transmi-titu nahi dituen baloreekin bat egitendu, eta bere ustez, antzezlan “bi-kaina” da, Realarekin lan egitenduten klubetara beraien mezua za-baltzeko: “Kirolean jokoz kanpodauden jarrerak parodiatzen dituobra honek. Helburu hezitzailea

dauka”. Era berean, kultura eta fut-bola uztartuko dituzte, “elkarrengan-dik hain urrun dauden bi mundu”.Iraolak konpromisoa eskatu dioC.D. Elgoibarri, hilaren 24an klu-beko ume guztiak euren gurasoekineta entrenatzaileekin Herriko Antzo-kira joan daitezen. Emanaldia doanizango da, futboleko baloreak aha-lik eta jende multzo zabalenera he-datu nahi dituztelako.

Iñaki Konde, Andoni Iraola, Anartz Zuazua eta Koldo Lizarralde

1024 alea:Maquetación 1 23/02/17 12:42 Página 7

Page 8: Mozorroen - barren.eus - barren.eus · 2017. 2. 23. · herri galdeketa egin ahal izateko. Hasiera-hasieratik, gutxieneko sinadura kopuru batzuk ezarri zituen Gure Esku Dagok aurrera

ERREPORTAJEA8

Zuen kexak, galderak edo txaloak bidaltzeko: [email protected] - 943 744 112

Pista beltzean estolda bat zulatuta dago: “Pistabeltzeko estolda bati tapa falta zaio, eta zuloa bistan ikus-

ten da. Arriskutsu dago, eta edonork hanka bertan sartzekomoduan dago gainera. Min hartzeko arriskua handia da. JuanMugertza berritzeko asmoa dauka Udalak, baina lan horiekegin aurretik eskertuko genuke estolda hau behintzat konpon-tzea, inork min hartu aurretik”. Josu Arraiz Udaleko HirigintzaZinegotziak esan du kontuan hartuko dutela eta lehenbailehenkonponduko dutela.

Kalamua kalea estuegia da autobusak eta au-toak gurutzatzeko: “Herri Eskolarako sarrera-irteera or-

duetan autobusak eta autoak batera ibiltzen gara Urazandiauzoan, gora eta behera. Kalamua kalea estuegia da autoaketa autobusak gurutzatzeko, eta auto gidariak derrigortuta egotengara espaloi gainera igotzera. Kontua da espaloia oinezkoen-tzat dela, eta norbait harrapatuz gero, erru guztia auto gidaria-rena izango litzatekeela, espaloian oinezkoek dutelakolehentasuna. Behin ume bat harrapatzeko puntuan egon nintzen,eta badakit ez naizela hori gertatu zaidan bakarra. Ezbeharrenbat gertatu aurretik irtenbideren bat aurkitu behar dela uste dut”.Josu Arraizek esan du aztertuko dutela gai hau, baina gaineratudu konponbide zaila duela arazo honek.

Zer gertatzen da Errotaberri kaleko eskaileramekanikoekin?: “Errotaberri kaleko eskailerak luza-

roan egon dira geldirik, eta denetariko zurrumurruak entzun di-tugu. Batzuek diote eskailerak kendu eta igogailua jartzekoasmoa duela Udalak”. Josu Arraiz Hirigintza Zinegotziak zu-rrumurrua gezurtatu du, eta esan du ez dagoela igogailua jar-tzeko asmorik. Errotaberriko eskailera guztiak hondatu ziren,175 eskailerak, eta bakoitza konpontzeko hiru bat ordu behardira. Horregatik luzatu da hainbeste. Udalak aurreikusten dumartxorako martxan egongo direla.

Mintxetako iturria hondatuta dago aspaldi-tik: “Mintxetako iturria hilabeteetan dago hondatuta.

Parkean ume asko ibiltzen da jolasean, izarditu egiten dira etaegarria izaten dute. Iturri hori asko erabiltzen dute umeek, etaeskertuko genuke lehenbailehen konpontzea. Udaltzaingoanjakinarazi nuen hondatuta zegoela, baina oraindik ez dutekonpondu”. Josu Arraiz Hirigintza Zinegotziak jakinarazi dukonpondu dutela.

1024 alea:Maquetación 1 23/02/17 12:42 Página 8

Page 9: Mozorroen - barren.eus - barren.eus · 2017. 2. 23. · herri galdeketa egin ahal izateko. Hasiera-hasieratik, gutxieneko sinadura kopuru batzuk ezarri zituen Gure Esku Dagok aurrera

ERREPORTAJEA 9

Kolorez janzteko egunakIritsi dira inauteriak. Kolorearen eta irudimenaren jaiak izan ohi dira; mozorrotu eta kolorez janzteko egunak. Elgoibarren eta Mendarondena prest dago datozen egunotan inauteriak ospatzeko. Eragileek egitarau zabala prestatu dute, eta norberak bere neurrirako ekintzakaurkitzeko aukera izango du. Inauterietan umorea izaten da nagusi. Lotsa etxean utzi eta festa eta algararako uneak izango ditugu egu-notan. Gaurkoan inauteriak modu berezian bizi dituzten bi lagun-talde ekarri ditugu gurera, bata Elgoibarkoa eta bestea Mendarokoa.Biharko mozorroa prestatzeko azken lanetan harrapatu ditugu.

Elgoibarren eta Mendaron dena prest dago datozen eguno-tan inauteriak ospatzeko. Gaur hasiko dira mozorro festakElgoibarren Ikastolakoek antolatutako euskal inauteriarekin.

15:15ean irtengo dira Ikastolatik eta kalejiran joango dira Kale-goen plazaraino (Euria egiten badu, Ikastolan geratuko dira).Mendaroko Ikastolan ere gaur egingo dute inauterietako jaialdia,eta jaialdiaren ostean, Arno Guraso Elkarteko kideek txokolatezkoogitartekoak banatuko dizkiete haur guztiei.

Bihar, bestalde, kalera irteteko eguna izango da, bai El-goibarren eta baita Mendaron ere. Musika, txarangak, mo-zorro desfileak, Atxutxiamaikaren Atxutxikaraokea eta bestehainbat ekitaldi izango dira, inauterietako zapatua umoreonean pasatzeko. Martitzenean, berriz, Herri Eskolakoekegingo dute jaialdia ikastetxeko patioan, eta arratsaldean

mozorroen elkarretaratzea egingo da Kalegoen Plazan. Men-daron, bestale, Go!azen telesailaren antzezlana taularatukodute Ikastolako patioan. Inauterietako egitarau osoa agendanduzue ikusgai.

Baina egitaraua egitarau, norberaren umorea da garran-tzitsuena inauterietan. Mozorroa prestatu eta mozorrotatukopertsonaiaren paperean sartzeak ere laguntzen du ondo pa-satzen. Gaurkoan inauterietan izugarri gozatzen duten bi kua-drilla ekarri ditugu orriotara. Aitor Sasiain, Asier Arizaga etaJabi Guallar hirukote elgoibartarra batetik, eta bestetik, NuriaAnsuategi, Antonio Gonzalez eta Miren Gonzalez mendaro-arrak. Aurtengo mozorroak oraindik guztiz prestatu gabe di-tuztela harrapatu ditugu, baina biharko dena prest izangodute.

- AINHOA ANDONEGI -

Txotxolin sagardotegia prestatu zuten iaz.

Kuadrilla hau Afrikako beltzen paperean sartu zen.

Zortzi milako mendia egin zuenik ere bazen iaz Mendaron.

Master Chef programako partaideak, Mendaron.

1024 alea:Maquetación 1 23/02/17 12:42 Página 9

Page 10: Mozorroen - barren.eus - barren.eus · 2017. 2. 23. · herri galdeketa egin ahal izateko. Hasiera-hasieratik, gutxieneko sinadura kopuru batzuk ezarri zituen Gure Esku Dagok aurrera

ERREPORTAJEA10

Asier Arizaga, Aitor Sasiain eta Jabi Guallar gazte-gaztetatik mozorrotu izan dira inauterietan. Beti

kuadrillan irteten ziren lehen, Institutuan edo Unibertsi-tatean ikasten zutenean lagun talde handia biltzenziren, eta normalean, denak batera mozorrotzen ziren. Urte ba-tean Kaikuko arraunlarien paperean sartu ziren, eta trainera beraere egitea bururatu zitzaien. Lagun baten garajean bildu, eta trai-nera eraiki zuten. Hura izan zen mozorroaz gain tramankulurenbat eraiki zuten estreinako aldia. Eta ondo aprobetxatu zuten trai-nera, gainera. Hurrengo urtean azterketetan harrapatu zituen kua-drillako bat baino gehiago mozorroen festak, eta lagun gutxizeudenez, trainera haren hondarrak aprobetxatu zituzten barkohondoratu bat irudikatzeko eta naufragoz jantzi ziren hainbatlagun.

Ondorengo urteetan etorri ziren Tetris jokoaren fitxak, zaldikomaldikoetako zalditxoak edota Franciscaner garagardoak. Bainaarrazoiak arrazoi, denborarekin kuadrillako lagunak gutxituz joanziren inauterietan, eta Asier, Aitor eta Jabi geratu ziren kuadrillarenordezkari. Hiruko taldean mozorrotzea erabaki zuten. 2012anizan zen hirurak elkarrekin mozorrotu ziren estreinako aldia. Hain-bat ideia erabili zituzten eskuartean,baina azkenean Txirri, Mirri eta Txiribitonaukeratu zituzten. Paperak nahiko ondodefinituta zituzten; ez zuten zalantzarik:Jabi izango zen Txirri, Aitor Txiribiton, etaAsier “soberan” zegoena. Tortolika ereeraiki zuten, eta detaile guztiekin irtenziren kalera. Santa Klarako garajeaneraiki zuten Torto-

lika, eta handikjaitsi ziren pla-zara zapatu arra-tsaldean. Iritsiziren momen-tuan Mauxitxatxaranga Kale-goen plazanzegoen, etaplaza jendezgainezka ze-goen. “Txan-k a k o a k ozubitik fron-toira iritsi ginen unea sekulakoa izanzen”. Ume guztiak gerturatu zitzaizkien, denek nahi zuten Tortoli-kara igo!. Txiribitonen bozinak eman zuen “lata” apur bat gau

hartan. Hain pasatu zuten ondo, hurrengo ur-tean ere hirukotean irten zirela. Jose Luis More-noren Montxito, Macario eta Rockefelerpanpinen azalean sartu ziren urte hartan. Pa-perak banatzerakoan orduan ere bi oso argizeuden: Aitor izango zen Montxito, Jabi Roc-kefeler, eta Asier berriz ere “soberan zegoena”.Ederki pasatu zuten orduan ere. Baina ezbairikgabe, 2015eko mozorroa izan zen herrian

oihartzun handiena izan zuena. Herriko burusoil ilustreak aukeratuzituzten. Txomin Mujika bandako zuzendaria, Edu Arrillaga ar-gazkilaria eta Julen Agirre Iriondo tabernako tabernaria. Prestaketalanetan ari zirenean ez zuten gehiegi sinisten mozorro horretan,baina jantzi ziren unean konturatu ziren mozorroa benetan onazela. Etxean bertan atera zuten erretratu bat, eta kalera iritsi zire-nerako jende guztiak zeukan argazki hori. “Ez genuen uste horre-lako oihartzuna izango zuenik”. Hasieran kezka apur bat erebazuten, ez zekitelako benetako protagonistek nola hartuko zuten,baina eurak intentzio onez irten ziren: “Primeran hartu zuten! Eu-rekin atera genituen argazkiak eta barre ere egin genuen. Txominez zegoen herrian egun horretan, baina ikusi zuen argazkia etamundial geundela esan zuen”. Mozorro horrekin erakutsi zuten ezdela asko behar inauterietan ondo pasatzeko. Aurten ere seguruemango dutela zeresana.

ELGOIBAR......................Jabi Guallar, Aitor Sasiain eta Asier Arizaga.

“Herriko hiru pertsonen disfrazakizan zuen oihartzunaez genuen espero”

Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak.

Montxito, Macario eta Rockefeller.

Edu Arrillaga, Julen Agirre eta Txomin Mujika.

1024 alea:Maquetación 1 23/02/17 12:42 Página 10

Page 11: Mozorroen - barren.eus - barren.eus · 2017. 2. 23. · herri galdeketa egin ahal izateko. Hasiera-hasieratik, gutxieneko sinadura kopuru batzuk ezarri zituen Gure Esku Dagok aurrera

Nuria Ansuategi, Antonio Gonzalez eta Miren Gon-zalez koadrilan irteten dira urtero Mendaron, eta

sekula ez dira oharkabean pasatzen. Inauteriak gorriz markatutaizaten dituzte egutegian, eta Gabonak alde horretan erabakitzendute zertaz mozorrotuko diren. Behin gaia aukeratzen dutenean,bakoitzak berea egiten du, eta Nuriak gainbegiratzen ditu denak:“Geure artean ere sekretuak izaten ditugu, baina denek niri gal-detzen didate pentsatu duten hori egoki ikusten dudan edo ez”.Ez daukate lotsarik, eta edozer janzteko prest egoten dira. “Egunhorretan lotsa etxean utzi behar da”, esandute. Beraien ustez inauterietan lotsagarria-goa da mozorrotu gabe irtetea kalera. Be-raiek argi dute: “Mozorroa etamozorrotutakoaren papera antzeztea dagarrantzitsuena”. Normalean protagonistanagusi bat aukeratzen dute lagun artean,eta gainerako kideak haren bueltan mozo-

rrotzen dira. Nuriaren senarra izan da urteetan protagonista hori:“Hari berdin zaio zer jantzi, eta bera izaten da gehienean prota-gonista. Baina aurten denok izango gara protagonista”.

Dozena bat urte izango dira honezkero kuadrillan eta umeekinirteten direla. Denetariko mozorroak aukeratu izan dituzte: Ijito ez-kontza irudikatu zuten orain dela urte batzuk, Revista kabareta ere

egin zuten koreografia eta guzti, Errusiar enba-jada Euskal Herrian ere bai, baina beraienustez onena orain dela bi urte aukeratu zu-tena izan zen: Torrente. Santiago Segurarenfilmeko pertsonaiak aukeratu zituzten, etadetaile guztiekin irten ziren kalera. Antonio,esate baterako, Torrenteren aitaren pape-rean sartu zen, eta gurpildun aulki eta guztiirten zen kalera. “Sekulakoa izan zen, pri-meran pasatu genuen”.

Inauterietako zapatuan irteten dira kalera, eguerdi al-dera. “Gu hasi ginen egunez mozorrotzen Mendaron.Orain dela urte batzuk egunez jende gutxi mozorrotzen zen,baina gaur egun egunez egoten da gauez baino giro han-diagoa”. Plazara iristeko unea “berezia” izaten da: “Jendeazain bezala egoten da”. Herriko Enparantzan sartu eta be-giradak euren soinean igartzen dituzten une hori polita iza-ten dela aitortu dute, eta gustatzen zaie jendearen iritziakjasotzea: “Jendeak egia esaten du! Ondo goazela entzuteagustatzen zaigu, baina bestelako kritikak ere onartzen di-tugu. Batzutan esaten digute aurreko urteko mozorroahobea izan zela”. Orijinala izatea zaila dela esan dute,eta Mendaron urtetik urtera mozorroen maila hobea dela

iruditzen zaie. “Jendeak oso ondo lantzen ditu mozo-rroak, gero eta gehiago”.

Aurtengo mozorroak prestatzeko azken detaileenfaltan harrapatu ditugu, baina ez dute mozorroari bu-ruzko pista txikienik ere eman: “Ez, ez! Mozorroa se-kretuan gordetzen dugu kalera irten arte”. Umeekinmozorrotzen dira, eta umeei ere ondo erakutsita dietesekretua gordetzen. “Nire lagun Garbiñe ere oso inau-teri zalea da, baina berak ere ez dit esan zertaz mo-zorrotuko diren”, esan du Nuriak. Beraz, bihar eguerdialdean argituko da sekretu hori, Mendaroko Herriko En-parantzan.

MENDARO.....................Nuria Ansuategi, Antonio Gonzalez eta MirenGonzalezen kuadrilla.

“Mozorroa sekretuangordetzen dugu kalera irteten garen arte”

Errusiar enbaxada, Mendaron.

‘Torrente’ filma

Kabaret taldea.

1024 alea:Maquetación 1 23/02/17 12:42 Página 11

Page 12: Mozorroen - barren.eus - barren.eus · 2017. 2. 23. · herri galdeketa egin ahal izateko. Hasiera-hasieratik, gutxieneko sinadura kopuru batzuk ezarri zituen Gure Esku Dagok aurrera

ERREPORTAJEA12

Aldapan gora, pausorik pausoTourreko etapa erregineko azken mendatera erregairik gabe ailegatu den txirrindulariak datorkiona ikusten duen modu berean ikustenzuten etorkizuna Elgoibarko Lagun Taldea Txirrindulari Eskolari tiraka aritu diren hiru lagunek: beltza. Tomas Salegi presidenteak, FelipeCalleja presidente ohiak eta kirol arloko arduradun Juan Ramon Bellonek daramate klubaren pisua azken urteetan, eta ikusten zutenurtetik urtera ume gutxiagok ematen zutela izena txirrindulari eskolan. Joera horri buelta emateko eta taldea dinamizatzeko beharra su-matzen zuten. Txirindularitzak zerbait irakasten badu, sufritzen erakusten duela dio Tomas Salegik. Nola edo ahala asmatu dute klubarieusten, eta hasi dira ordekak ikusten, lehen malda pikoak zeuden lekuan.

Iaz hamar umek bakarrik eman zuten izena Elgoibarko Laguntaldea Txirrindulari Eskolan. Hiruk jubeniletan, lauk kadeteetaneta beste hiruk infantiletan aritzeko. Urrun samar geratzen dira

50 txirrindularitik gora aise batzen zituzten denboraldiak. Umemordoa ageri dira klubean gordeta dituzten duela 30 urteko ar-gazkietan. "Orduan futbola bakarrik zegoen Elgoibarren, eta fut-bolerako aukeratzen ez zituztenak etortzen ziren guregana.Gainera, 80ko hamarkadan, guraso askok drogengandik alden-tzeko ere apuntatzen zituzten ume eta gazteak", gogoan duTomas Salegik, azken 19 urteetan Lagun Taldeko presidenteadenak. Guztiz argi ez badute ere, 1987. urtean sortu zuten txi-rrindulari eskola. Aurten goraegin du berriz izena eman dutenhaurren kopuruak, baina 17 txi-rrindularitik hiru bakarrik dira el-goibartarrak. Gainerakoakeibartarrak dira. "Beti egon diraEibartik Elgoibarrerako bideahartu duten txirrindulariak, bainaohikoa da orain hamar urtetikhona, Eibarko gaztetxoen taldeadesagertu zenetik, hain justu ere",azaldu du Juan Ramon Bellonek.

HARROBIA KOLOKANTomas Salegik bi arrazoi na-

gusi ikusten ditu txirrindularien ha-rrobiak bizi duen beheraldia

azaltzeko. "Batetik, gurasoei ez zaie gustatzen euren seme-alabakerrepidean entrenatzen ikustea. 18-19 urteko txirrindulari askodaude Elgoibarren errepidean ibiltzen direnak, nahiz eta gehie-nak ez diren bizikleta eskolatik pasa. Bestetik, baina aurrekoarekinlotuta, gurasoek nahiago dute euren seme-alabentzat teilatupeanegin daitekeen kirol “erosoago” bat. Jakina da gurasoen aldetikgero eta joera handiagoa dagoela haurrak gehiegi babesteko.Eskolan ditugun umeen %80 bizikletan ibili diren gurasoen semeakizateak argi erakusten du mundu hau ongi ezagutzen dutenak hur-biltzen zaizkigula, bereziki". Bellonek uste du gurasoek behar-bezalako informaziorik ez dutelako ez zaiela iristen eskolara ume

- ASIER ORBEA -

Tomas Salegi, Juan Ramon Bellon eta Felipe Calleja.

Iragana. Elgoibarko Lagun Taldea 1987an sortu zuten.

1024 alea:Maquetación 1 23/02/17 12:42 Página 12

Page 13: Mozorroen - barren.eus - barren.eus · 2017. 2. 23. · herri galdeketa egin ahal izateko. Hasiera-hasieratik, gutxieneko sinadura kopuru batzuk ezarri zituen Gure Esku Dagok aurrera

ERREPORTAJEA 13

gehiago, eta baita eskoletara joatearilaga ziotelako ere. “Ni horrela hasi nin-tzen, Eskola Kirolaren barruan txirrindu-laritza ere bazegoenean. Ikastetxeraetorri ziren klubekoak, eta halaxe hasinintzen duela 28 urte”. Umeak etorrizain egon beharrean eurak ere ume etagurasoengana joango direla erabaki dute aurten, lehenago egitenzuten moduan. Hala, txirrindularitza ezagutaraziko dute ikastetxe-etan. Bizikleta gainean egin beharreko jolasak eta gynkanak pres-tatuko dituzte.

ENTRENAMENDUAK ETA SEGURTASUNATxirrindulari gaztetxoen segurtasuna bermatzeko hainbat neurri

hartzen dituztela azaldu dute Salegik eta Bellonek. "Beti egon dakezka hori, baina gaur egun askoz gehiago zaintzen da segurta-sunaren kontua. Gaztetxoenekin, 9 eta 14 urte artekoekin, Men-daroko industriagune batera joaten gara autoz, eta han ibiltzengara bueltaka, kotxea atzetik dutela eta nagusi bat eurekin bizi-kletan". Errepidean ibiltzen 15 urterekin hasten dira, kadeteetan.Benjaminek astean behin entrenatzen dute, alebinek astean birri-tan eta infantilek astean hirutan. Igandeetan denek elkarrekin en-trenatzen dute, elkar ezagutu eta talde giroa sortzeko, Bellonenberbetan. Eguraldi txarra egiten duen egunetan arrabolan (rodi-lloa) ibiltzen dira klubean. Aldiz, kadeteek eta jubenilek egun ba-tean bakarrik hartzen dute atsedena, lasterketa egunekobiharamunean. "Entrenamendu plana jarraitu behar dute, eta egu-nen batean huts eginez gero, igarri egiten da", dio Bellonek. In-fantiletatik kadeteetara dagoen jauzia handia dela argitu du.Industrialde batean bost kilometro egitetik, 50-60 kilometroko pro-betan parte hartzen hasten dira. "Kadeteetan joko bat bainogehiago izaten hasten da txirrindularitza, eta umeek argi edukibehar dute zer nahi duten, besteak beste, gurasoek inbertsio bategin behar dutelako bizikleta on bat, neguko arropak eta pultso-

metroa erosteko. Konpromisoa eskatzen du". Tomas Salegiren berbetan dirua ez da

aitzakia txirrindularitzan hasi nahi dutenumeentzat. Kadeteetara arte behar dutenmaterial guztia, bizikletak eta arropak, laga-tzen die klubak txirrindulariei. Kuota bat ba-karrik ordaindu behar dute. Infantilena 45

eurokoa da. Kadeteetan ez dute bizikletarik lagatzen. Nahiz etaegon izan den salbuespenik, gurasoak lanik gabe zeuden kasubatean, esaterako. Kadeteek eta jubenilek datorren asteburuanhasiko dute denboraldia, eta gaztetxoenek, martxoaren 11n.Azken hauen denboraldia ekainean bukatzen da, ikasturtearekinbatera. Zapatuero hartzen dute parte Debarroko eta Urolako he-rrietan antolatzen diren probetan. Gehienak industrialdeetan dau-den zirkuituetan izaten dira.

Gaur egun lau proba antolatzen ditu Lagun Taldea eskolak:infantiletako bi lasterketa, jubeniletakoa eta San Pedroko Igoeraurriaren 12an. Kadeteen lasterketa ere antolatzen zuten, bainaaurrekontu faltagatik bertan behera laga behar izan zuten oraindela bi urte. “Kadeteetako taldea eduki eta herrian lasterketarikezin antolatu izanak min ematen digun arren, 2.000 euro ingurubehar dira horrelako proba bat antolatzeko”. Beste herri batzuetanere laga diote probak antolatzeari arrazoi beragatik. Diruaz gai-nera, boluntario asko behar dira antolakuntza lanetarako. “Geroeta gehiago kostatzen zaigu laguntzeko prest dagoen jendea in-guratzea. Gurasoen inplikazioari esker, eta Feliperen eta Tomasenlagunei esker, osatzen ditugu boluntario taldeak”, dio Bellonek

ETORKIZUNA, ILUSIOZTomas Salegi, Felipe Calleja eta Juan Ramon Bellon ibili dira

klubari tiraka azken urteetan, duten denbora libre “apurra” txirrin-dulari eskolari eskainiz. Onartzen dute gogorra izan dela eta klu-bak ez aurrera eta ez atzera egiten zuen sentsazioa izan dutelasarritan, geldirik zegoela. Bellonek zuzendaritza taldea handitzeko

ideia izan zuen arte. Taldetik 800 batlagun pasako zirela kalkulatu zuten, eta ho-rietako batzuekin harremanetan jarri ziren.“Deiak egiten hasi ginen eta zuzendaritzataldeko kide izateko proposamena egingenien. Lanak banatuta guretzako eraman-garriagoa izango zela azaldu genien etabakoitzak bere funtzioa izango zuela.Aldez aurretiko jarrera ona erakutsi zigu-ten, eta bilera asko egin ditugu urritik gaurarte. Azkenean hamabi lagun batu dituguzuzendaritzara. Jarraitzeko asmoa duguguk, pilatu dugun esperientziarekin lagun-tzeko, baina pixkanaka klubaren arduraeuren eskuetan lagatzea gustatuko litzai-guke”, azaldu du 1998az geroztik klu-beko presidentea den Salegik.

“Gurasoei ez zaie gustatzen euren

seme-alabak errepidean entrenatzenikustea. Nahiago dituzte

teilatupeko kirolak”.

Oraina. 2017 denboraldian 17 txirrindulari ditu klubak.

1024 alea:Maquetación 1 23/02/17 12:42 Página 13

Page 14: Mozorroen - barren.eus - barren.eus · 2017. 2. 23. · herri galdeketa egin ahal izateko. Hasiera-hasieratik, gutxieneko sinadura kopuru batzuk ezarri zituen Gure Esku Dagok aurrera

ERREPORTAJEA14

Taldera batu diren lagun berriak ideia berrie-kin eta ilusio handiarekin datozela diote. “Dina-mizatzea behar du klubak. Ideia berriak martxanjarri eta aintzat hartuko ditugu funtzionatzen du-tenak. Kadeteen lasterketa berreskuratzea gusta-tuko litzaiguke eta bizikleta protagonista izangoden pare bat jai antolatzea ere bai, ume eta fa-milientzat. Zenbat eta gauza gehiago antolatu,gehiago ezagutuko gaituzte eta ume gehiagoetorriko dira eskolara”.

Txirrindularitzan hasten diren umeek bizitza-rako hainbat irakaspen ikasiko dituztela dio Salegik. “Lasterkete-tako distantziak asko moztu dituzten arren, kirol gogorra izatenjarraitzen du txirrindularitzak, eta asko zailtzen ditu umeak. Sufri-tzen ez dakitenek sufritzen ikasten dute, eta irakasgai horrek bi-zitzarako edozein arlotarako balio du gero. Gure eskolatik pasaostean txirrindulari profesional izatera iristen bada norbait, osoona izango da hori, baina ez da gure helburua. Maite dugunkirol honen bitartez, pertsonak baloreetan heztea da gure lana”.

“Taldera batu diren zuzendaritzakokide berriak ideia askorekin eta

ilusio handiarekin datoz”

HISTORIA

Afizionatu mailako taldea ere izan zuen klubak: Cafes Aitona.

Zikloturista talde batetik sortu zen Lagun Taldea.

Loraldia bizi zuen zikloturismoak 70ko hamarkadaren amaieran eta Elgoibarren ere sortu zuten zikloturista taldea 1978.urtean. Tomas Salegik akorduan dauka Gipuzkoako herri guztietan zeudela zikloturista probak sasoi hartan. “Elkartzen ginendenok eta Lodosok lagunduta joaten ginen, hura autoan eta gu bizikletan. Autoko maletategia janariz eta edariz beteta era-maten zuen. Gogoan dut ardandegi bat zuten lagun batzuek ardoz betetako furgoneta eramaten zutela. Beste herrietako zi-kloturistak ezagutu eta lagun berriak egitea zen irteera haien helburua. Ohitura hori ere galdu da”. Gero, txirrindulari eskolasortu zuten eta jubenilen mailako lasterketa antolatzen hasi ziren. Duela 37 urte antolatu zuten estreinakoa. Nesken lasterketaeta kadeteena etorri ziren gero. Eli Gutierrezen izena aipatu du Salegik. “Joane Somarribaren kintakoa zela uste dut eta harenpare edo gainetik ibiltzen zen. Italian Mundiala jokatzen ari zela min hartu eta ez zuela gehiago gehiago korritu uste dut”.Garai haietan afizionatu mailako taldeak ere izan zituen klubak, Cafes Aitona lehenik eta Ciclos Iturriaga gero.

1024 alea:Maquetación 1 23/02/17 12:42 Página 14

Page 15: Mozorroen - barren.eus - barren.eus · 2017. 2. 23. · herri galdeketa egin ahal izateko. Hasiera-hasieratik, gutxieneko sinadura kopuru batzuk ezarri zituen Gure Esku Dagok aurrera

KULTURA 15

Uxue Alberdik Maialen Lujanbio elkarrizketatuko du martxoaren 1ean

Euskaratik eta euskaraz, herri hau sortzen izenburuko elkarrizketa anto-latu du Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak, Elgoibarko Uda-larekin lankidetzan eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru

laguntzarekin. Uxue Alberdik euskara gai hartuta egindako galderei eran-tzungo die Maialen Lujanbio bertsolariak. Martxoaren 1ean izango dasaioa, Kultur Etxeko hitzaldi-gelan, 19:00etan hasita, eta BARRENek zuze-nean emango du streaming bidez www.barren.eus webgunean.

Eva Gutierrez eta Lorea Argarate izango dira

Bilboko ‘Farolin’Eva Gutierrez eta Lorea Argarate -Las Tea

Party DJ bikoa- aukeratu dituzte Bilbon Farolin,inauterietako pertsonaia ospetsua, izateko. Fa-rolin esparru publiko edo profesionalean izenalortu duen bilbotarra da –ez du zertan Bilbonjaioa izan behar–, Bilboren izena ahotan erabilieta bilbotarra izatea azpimarratzen duen pertso-naia. Zarambolas du lagun Bilboko inauterietan,Bilboko jauntxo gibel-handi bat, eta aurten, Jonde Miguel Bilboko Plaza Nueva tabernako os-talariak beteko du paper hori.

‘Aker larrea’ izeneko kontzertua eskainiko du Sinuosek gaur

‘Go!azen’ antzezlana Mendarora dator martitzenean, hilaren 28an

Sinuosek ez du hutsik egingo inauterietarako zitara. 1997an hasi ziren Patxi Zabaletaeta Iban Urizar inauterietan musika saio bereziak eskaintzen. Malape tabernan eskainizuten kontzertua hasierako urteetan. Ondoren, Herriko Antzokia edota Toletxe tabernaizan zituzten eszenatoki, eta azken urteotan Kultur Etxeko sotoan ematen dituzte musikasaioak. Kontzertu desberdinak eta bereziak egiteko asmoz hasi ziren. Batzuk zaratatsuak,beste batzuk goxoak, arraroak beste zenbait, baina beti ere, musikaz gozatzeko asmozantolatutako saioak izan ohi dira. Aurten ere ez dute hutsik egingo. Aker larrea izenbu-rupean irtengo dira oholtzara. Urtero kontzertu ezberdina eskaintzeko ahalegina egitendute, eta berezia izango da gaurkoa ere. Gaur izango da kontzertua, 23:00etatik au-rrera, Kultur Etxeko sotoan. Sarrera doan.

ETBko telesail arrakastatsuari lotutako Go!azen antzezlana Mendaron ikusteko aukera izango dainauterietako martitzenean. Udaleku batean girotutako amodiozko istorioak kontatzen dituzte antzezla-nean, eta estreinatu zutenetik, izugarrizko arrakasta izan du obrak nerabe eta gaztetxoen artean. Eus-karazko produktu batek gazteen artean sekula izan duen arrakastarik handiena izan du Go!azentelesailak eta fenomeno horren harira asko izan dira agertzen dituen baloreekiko kritiko agertu direnak.

Saio bakarra eskainiko dute Mendaron, 18:30ean, ikastolako patioan. 700 lagunentzako lekuaegongo da, eta sarrerak hilaren 20an jarri zituzten salgai, udaletxean (7 euro balio dute). Gaur,9:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara erosi ahal izango dira sarrerak udaletxean.

1024 alea:Maquetación 1 23/02/17 12:42 Página 15

Page 16: Mozorroen - barren.eus - barren.eus · 2017. 2. 23. · herri galdeketa egin ahal izateko. Hasiera-hasieratik, gutxieneko sinadura kopuru batzuk ezarri zituen Gure Esku Dagok aurrera

16

Aste Santuko Kirol Campusean izena emateko epea martxoaren 1ean irekiko da

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak Aste Santuko Kirol Campusa antolatu du aurten ere, bederatzigarren urtez. Martxoaren 1etik 31rabitartean eman ahal izango da izena Olaizaga kiroldegian. Apirilaren 10, 11, 12, 18, 19, 20 eta 21ean, zazpi egun horietan,9:30etik 12:30era, kirol desberdinak egiteko aukera izango dute Kirol Campusean parte hartuko duten umeek. 2003. eta 2011. urtebitartean, biak barne, jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute Kirol Campusean.

Brontzezko domina lortu dute Mintxetako alebinek

Adarraga Memorialaren 53. edizioa jokatu zuten Hernanin,aurreko domekan. Gipuzkoako Eskolarteko Atletismo Txapelketaere bazen proba eta antxitxikari elgoibartarrek emaitza onak es-kuratu zituzten. Alebinetako nesken proban Mintxeta Atletismo Tal-deko hamar kide lehiatu ziren, eta hirugarren postua eskuratuzuten taldekako sailkapenean, tolosarren eta ordiziarren atzetik.

KIROLA

Futbolari elgoibartarren kromo bildumak arrakasta

Demaseko arrakasta izan du C.D. Elgoibarren kromo bildumaren lehen edizioak. Aurreko barixakuan jarri zituztensalgai herriko gozo-dendetan eta 1.500 kromo zorro saldu dituzte astebetean. Gehiago eskatu behar izan dituzte.C.D. Elgoibarreko futbolarientzat pertsonalizatutako 372 album atera dituzte, eta beste 52 normalak. Pertsonalizatutako

bildumak jokalari edo entrenatzaile baten kromoa du azalean inprimatuta. Bilduma normalak edonork eros ditzake dendan."Badakigu umeek hasitako bilduma asko gurasoek bukatuko dituztela, baina hori ere polita da, seme-alabek falta dituztenkromo asko beste guraso batzuekin trukean lortuko dituztelako, eta horrelako harremanak ere sustatu nahi ditugulako. Horixebaita ekimen honen helburuetako bat, barruko harremanak estutzea eta elkartearen irudia herrian zabaltzea", azaldu du C.D.Elgoibarreko presidente Antton Iranzok.

1024 alea:Maquetación 1 23/02/17 12:42 Página 16

Page 17: Mozorroen - barren.eus - barren.eus · 2017. 2. 23. · herri galdeketa egin ahal izateko. Hasiera-hasieratik, gutxieneko sinadura kopuru batzuk ezarri zituen Gure Esku Dagok aurrera

KIROLA 17

Xoxotera egin zuten irteera mendizale gazteek

Haundiren partida erabakigarria

Lesakako Beti Gazte taldea-ren aurka jokatuko du Haundik,zapatuan, Mintxetan (16:30).Sailkapeneko beheko postuetatikaldentzeko partida erabakigarriadela-eta, zaleen babesa eskatudu C.D. Elgoibarrek, eta Mintxe-tara mozorrotuta igotzen direnumeek gozokiz betetako poltsajasoko dute oparitzat. Sailkape-neko 12. postuan dago Haundi,25 punturekin. Beti Gazte 14.postuan dago, 21 punturekin.

Futbol Eskola, kalera

C.D. Elgoibarrek 100 urte be-teko ditu martxoaren 3an, barixa-kua, eta egun horretarako FutbolEskolako umeen arteko partidakantolatu dituzte Kalegoen Plazan,Plaza Txikian eta Lekuederrekokantxan, 18:00etatik aurrera.2006. eta 2008. urte tarteetanjaiotako umeak izango dira he-rriko plazetan futbolean aritukodirenak.

Xoxotera mendi irte-era antolatu zuen Mor-kaiko mendi taldeak,ikastetxeekin elkarla-nean, joan den otsaila-ren 19an. Lainopeanegin zuten Aittolatik Xoxo-terako bidea 40 umeketa beste horrenbeste gu-rasok, eta Xoxoteko ater-petxean indarrakberreskuratu ostean, baz-kalordurako Elgoibarrerabueltatu ziren.

EmaitzakFUTBOLA

Amaikak Bat 1 – Haundi 0 (Oho. erreg.)Bergara 2 – Elgoibar 0 (1. erreg.)Mondragon 2 – Elgoibar 4 (Oho. jub.)Elgoibar 3 – Aloña Mendi 3 (Jub. 1. maila.)Elgoibar 1 – Lagun Onak 1 (Oho. kad.)Vasconia A 1 – Elgoibar 3 (Inf. 1. maila)Elgoibar 0 – Kostkas 7 (Infantil Txiki)Urola 5 – Elgoibar 4 (Aleb.)Eibartarrak A 0 – Elgoibar 6 (Aleb.)

ARETO FUTBOLA

Concepto Egile 4 – Segorbe 5 (Nazional B)

SASKIBALOIAZast Zarautz 61 – Viento Sur Elgoibar 51

ESKUBALOIA

Alcorta F.G. 19 – Eibar 21 (Senior giz.)Askartza 24 – Lauko 24 (Senior emak.)Ordizia 31 – Salento 23 (Sen. giz.)Beristain 28 – Ereintza 24 (Kub. mut.)Tecnifuelle 20 – Zarautz 19 (Jub. nesk.)Urola 25 – Deca Elg. 32 (Jub. mut.)Dario 30 – Bera Bera 31 (Kad. nesk.)Urnieta 22 – Cometel 29 (Kad. nesk)Hernani 25 – Modeltek 18 (Inf. nesk.)Aiala 14 – Bacalaos Alkorta 12 (Inf. nesk.)Pneumax 16 – Aloña A 12 (Inf nesk.)Pulpo 26 – Murgil 20 (Inf. mut.)

AgendaFUTBOLA (Mintxetan)Zapatua, 2512:00 Elgoibar – Bergara (Ohorezko kad.)16:30 Haundi – Beti Gazte (Oho. errg.)

ESKUBALOIA (Olaizaga Kiroldegian)Zapatua, 2516:45 Urkunde Elg. – Usurbil (Kad. mut.)

handia izan du

1024 alea:Maquetación 1 23/02/17 12:43 Página 17

Page 18: Mozorroen - barren.eus - barren.eus · 2017. 2. 23. · herri galdeketa egin ahal izateko. Hasiera-hasieratik, gutxieneko sinadura kopuru batzuk ezarri zituen Gure Esku Dagok aurrera

MERKATU TXIKIA

LANA...................................EskaerakGarbiketa lanak egiteko prest nago.Baita interna moduan ere. Pertsona na-gusiak ere zaintzen ditut. ( 631 498 697------------------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanak egiteko prest nago,etxeetan eta portaletan. Euskaraz egitendut. ( 649 782 967------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzen egingo nuke lan as-teburuetan. ( 651 156 456------------------------------------------------------------------------------------------Lanerako prest nago. Esperientzia han-dia daukat garbiketa lanetan eta nagu-siak zaintzen. ( 616 554 004 / 943 744 481------------------------------------------------------------------------------------------Asteburuetan lan egiteko prest nago. Or-duka edo interna. ( 631 212 497------------------------------------------------------------------------------------------11:00etatik 17:00etarako tartean lanegiteko prest nago. ( 632 564 679------------------------------------------------------------------------------------------

Garbiketa lanak egin eta nagusiak zain-tzeko prest nago. Orduka. ( 603 237 932------------------------------------------------------------------------------------------Lan bila nabil. ( 632 639 159------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago. Internaere bai. Esperientzia handia daukat.( 612 216 458 / 602 193 095------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko edo garbiketalanak egiteko prest nago. Interna erebai. ( 631 418 130------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago. Or-duka. ( 600 319 516------------------------------------------------------------------------------------------Jatetxeetan platerak garbitzen lan egi-teko prest nago. Esperientzia daukat.( 616 328 060------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke asteburue-tan. ( 631 562 461------------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak edo umeak zaintzeko prestnago. Garbiketa lanak ere egingo ni-tuzke. Orduka. ( 602 047 812------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke. Geriatrialaguntzailea naiz. Ordutegi malgutasunhandia. ( 646 931 162------------------------------------------------------------------------------------------Garraioetan lan egiteko prest nago. Gi-dabaimena daukat. ( 684 093 993------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko eta garbiketalanak egiteko prest nago. ( 684 318 696------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke.( 635 005 536 --------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko etaetxeko lanak egiteko prest nago. ( 631 343 232------------------------------------------------------------------------------------------Etxeko lanak egin eta adinekoak zain-tzeko prest nago. Euskalduna naiz.( 626 435 491

GARAJEAK..........................Garaje itxia alokatzen dut Leku Ederren,3. sotanoan. Ate automatikoa dauka. ( 943 740 459 / 639 882 219

ETXEBIZITZAK.....................

AlokairuaPisua hartuko nuke alokairuan Elgoiba-rren. ( 631 212 497-----------------------------------------------------------------------------------------Pisua edo logela bat hartuko nuke alo-kairuan. ( 684 093 993-----------------------------------------------------------------------------------------Bi edo hiru logelako etxea hartuko nukealokairuan. ( 688 723 121

BESTELAKOAK....................Zarautz eta Elgoibar arteko joan-etorriaauto berean egiteko pertsona baten bilanabil. ( 653 497 999 (Susana)

18

Merkatu txikiko iragarkiak hiru astez argitaratzen ditugu. Salmenta eta alokairu iragarkiak ordaindu egin behar dira.

Etxebizitzak, garajeak eta lokalak: 18€ (alokairua) - 22€ (salmenta). Autoak saltzea: 18€ . Bestelakoak: 10€.

Iragarkiari erretratua jarriz gero, 6€ gehiago ordaindu behar dira.

BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK:

Etxebizitzak, garajeak eta lokalak: 15€ (alokairua) - 20€ (salmenta). Autoak saltzea: 15€. Bestelakoak: 8€.

Iragarkiari erretratua jarriz gero, 5€ gehiago ordaindu behar dira.

P. M. Urruzuno kalea, 6 behea - Elgoibar943 743 140 - [email protected](

Jakin nahiko nuke zeintzuk neurri hartu behar diren eraikitzen ari diren etxebizitza bat

erosteko orduan.

Eraikitzen ari diren etxebizitza bat erosten denean, hiru dokumentu mota sinatu behar izaten dira:

erres-kontratua, salerosketako kontratu pribatua eta salerosketaren eskritura publikoa. Baina sinatu

aurretik, ezinbestekoa da hainbat egiaztapen egitea:

- Lursaila enpresa etxegilearena dela egiaztatu behar da Jabetza Erregistroan.

- Merkataritza Erregistroan, enpresa etxegilearen ahalduna -aipatutako dokumentuak izenpetzeko eskumenduna-

nor den egiaztatu behar da. Hori eginda, ikusi ahalko dugu enpresa etxegile hori zer moduz dabilen.

- Udaletxean egiaztatu beharko dugu enpresa etxegile horrek obra handietarako baimenik daukan ala ez.

- Eraikuntza finantzatuko duen banketxean egiaztatu beharko dugu enpresa etxegileak finantza erakunde horrekin

abalik izenpetu duen.

AHOLKUA: Enpresa etxegileak abal-gutuna erakutsi beharko digu beti, eta agiri horretan eroslearen

izen-deiturak, eta dirua aurreratu baldin badu, zenbat aurreratu duen jaso beharko da. Erres-kontratua

sinatu zuenean erosleak jarri zuen diru-kopuruaz gain, kontratu pribatua sinatu zuenean jarritakoa eta

eraikuntzak iraun bitartean egindako ordainketa guztiak ere jaso beharko dira.

ROSA Mª PINTADO: Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen arduraduna Al-

cala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako eta

Kantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentziatua. Kolegiatu zenbakia: 749

1024 alea:Maquetación 1 23/02/17 12:43 Página 18

Page 19: Mozorroen - barren.eus - barren.eus · 2017. 2. 23. · herri galdeketa egin ahal izateko. Hasiera-hasieratik, gutxieneko sinadura kopuru batzuk ezarri zituen Gure Esku Dagok aurrera

ZORIONAK 19

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

Zorionak, Ene-ritz, 7 urte egindituzulako. Muxuhandi bat denonpartez.

Zorionak, Ion.bihar 5 urte be-teko dituzulako.Ondo pasa etamuxu asko fami-liako guztien par-tez.

Z o r i o n a k ,Hodei! Gure txi-kitxoak 2 urte!Segi horrela, txa-peldun! Muxuhandi bat etxe-koen eta bereziki,Nahiaren partez.

Igandean 3 urteegingo dituzu,Ekain! Zorio-nak, potxolo!Muxu handi batfamilia guztiarenpartez.

Z o r i o n a k ,Gorka! Helduda otsailaren21a! 8 urte po-tolo! Jarraitu horre-lako jator! Milakilo muxu, arrebaNoaren eta fami-liakoen partez.

Z o r i o n a k ,Mikel, gaur 9urte bete dituzu-lako. Ondopasa, artista!Muxu bat etxe-koen eta bereziki,Alex eta Luciarenpartez.

Zorionak familixako bi poxpolin-txueri,. 10 eta 6 urte bete dittuzte-lako. Horrenbeste belarri tirakada etamuxu denon partez.

Zorionak, bikote! Ondo pasa zuen ur-tebetetze egunetan! Patxo handi bana.

Erretratu bakarreko agurra: 4,50€. Argazki bikoitza: 7€. Hirukoitza: 9€. Hiru lagunetik gorako taldeak:15€.

ELGOIBARKO IZARRAKO BAZKIDEENTZAKO PREZIOAKErretratu bakarreko agurra: 3,50€. Argazki bikoitza: 6€.Hirukoitza: 8€. Hiru lagunetik gorako taldeak: 12€.

Zorionak, mai-ttia! Ondo pasazure eguna, sor-presaz beteta.Muxu potolo batetxekoen partez,bereziki, Mane-xen partez.

1024 alea:Maquetación 1 23/02/17 12:43 Página 19

Page 20: Mozorroen - barren.eus - barren.eus · 2017. 2. 23. · herri galdeketa egin ahal izateko. Hasiera-hasieratik, gutxieneko sinadura kopuru batzuk ezarri zituen Gure Esku Dagok aurrera

AGENDA

25 ZAPATUA9:00 Hil bukaerako feria. Kalebarrenplazan Elgoibarko baserrietako produk-tuak jarriko dituzte salgai. 11:00 Elgoibarko baserrietako produk-tuekin eginiko pintxoak salduko dituztetxosnan. 12:00 Kale kantariak.

27 ASTELEHENA19:30 ‘Epeletan’ literatura tailerra.Danele Sarriugarterekin, Kirmen Uribe-ren Elkarrekin esnatzeko ordua liburuairakurriko dute. Udal Liburutegian.

28 MARTITZENA18:00 La edad de la inocencia libu-rua landuko dute Consuelo Carrerere-kin. Haizeak antolatuta, UdalLiburutegian.

1 EGUAZTENA9:00 Aurkezpena: Ingeniaritza Duala-ren Programa Malgua. Enpresako barnepromozioentzat. IMHn.

2 EGUENA9:00 eta 18:00 Aurkezpena: Ingenia-ritza Dualaren Programa Malgua.Enpre-san promozionatu nahi dutenlangileentzat. IMHn.

19:30 Hitzaldia: Ura, glaziarretatik lu-rrazpiko uretara. Eñaut Izagirre eta InmaMugertza elgoibartarek eskainiko dute hi-tzaldia. Morkaikok antolatuta, KulturEtxeko hitzaldi gelan.

3 BARIXAKUA21:30 Zine forum-a. Haizeak antola-tuta, Los limoneros filma landuko dute,Loredi Salegirekin. Kafea hartuko dutelehenengo, eta filma 22:00etan ha-siko da.

24 BARIXAKUA15:15 Ikastolak antolatuta, Euskal Inau-teria. Kalejiran irtengo dira IkastolatikKalegoen plazara. (Euria bada, Ikasto-lan bertan egingo dute).16:30 Mozorro festa, Ludotekan. Me-rendola, mozorro lehiaketa eta dantzal-dia.23:00 Sinuoseren inauterietako kon-tzertua. ‘Aker larrea’. Kultur Etxeko so-toan, doan.

25 ZAPATUA16:00 Inauterietako makillajea. Maki-latzaile profesional bat egongo daGaztelekuan.18:00 Atxutxikaraokea eta koreogra-fiak. 2-12 urte bitarteko haurrentzakosaioa, Maalako parkean. 19:30Mozorro eta karrozen desfilea,Mauxitxa txarangarekin eta erraldoi, bu-ruhandi eta zezenzikletekin. Maalakoparketik Kalegoen plazara.

21:00 Mauxitxa txaranga eta koa-drilentzako jolasak. Kalegoen plaza.(Euria bada, Maalako parkean). 00:00 Erromeria, Laket taldearekin.Maalako parkean.

26 DOMEKA18:00 Dantzaldia, Eguren orkestra-rekin. Jubilatuen Biltokian.

28 MARTITZENA16:45 Mozorroen elkartzea, Kale-goen plazan. 17:00 Kantu Kolore haur berbena.Jalgi hadi plazara! Kalegoen plazan.Euria eginez gero, Maalako par-kean. 18:00 Eguren orkestrarekin dantzal-dia eta mozorro lehiaketa, JubilatuenBiltokian. 18:15 Mauxitxa txarangaren kale-jira. Erraldoi, buruhandi eta zezenzi-kletekin.

INAUTERIAK 2017 Elgoibar

..............................

24 BARIXAKUA15:00 Ikastolako jaialdia. Jarraian, txo-kolatezko ogitartekoak banatuko dituzte.Arno Guraso Elkarteak antolatuta,Udala eta Ikastolarekin elkarlanean.

25 ZAPATUA12:30 Bizi Poza txarangarekin kalejira.Goizean, poteoa. Gaztetxekoek an-tolatuta.15:00 Bazkaria, Gaztetxean, eta se-gidan, jokoak.17:30 Diskoteka eta txokolatada,

Goñati pilotalekuan.Ondoren, familia jolas tradiziona-lak, haur eta helduentzako. Opariakegongo dira parte hartzen duten guz-tientzat. Musika giro alaiarekin. ArnoGuraso Elkarteak antolatuta, Udalaeta Ikastolarekin elkarlanean.19:30 DJ-a. Gaztetxean.

28 MARTITZENA18:30 Go!azen telesailaren antzez-lana. Ikastolako jolastokian. Sarrera:zazpi euro.

INAUTERIAK 2017 Mendaro

..............................

20

1024 alea:Maquetación 1 23/02/17 12:43 Página 20

Page 21: Mozorroen - barren.eus - barren.eus · 2017. 2. 23. · herri galdeketa egin ahal izateko. Hasiera-hasieratik, gutxieneko sinadura kopuru batzuk ezarri zituen Gure Esku Dagok aurrera

AGENDA

Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00

GUARDIAK

09:00 - 22:0024 Barixakua FERNANDEZ25 Zapatua YUDEGO26 Domeka YUDEGO27 Astelehena ORUESAGASTI*28 Martitzena BARRENETXEA1 Eguaztena IBAÑEZ*2 Eguena GARITAONANDIA3 Barixakua ETXEBERRIA*

20:00 - 22:00* Guardia Elgoibartik kanpora denean, asteburuetan ezik: BARRENETXEA (Elgoibar)Errosario, 26 - Tel.: 943 741 277

22:00 - 09:00MANDIOLA (Eibar) San Agustin, 3 - Tel.: 943 820 533

- FERNANDEZ: Herriko enparantza 4, Garagartza (Mendaro) Tel.: 943 756 142

- IBAÑEZ: Rekalde, 1 (Soraluze) Tel.: 943 751 638

- ORUESAGASTI: Kalebarren, 9 (Soraluze) Tel.: 943 751 384

Zinea (Herriko Antzokian)

‘Toni Erdman’

24 astelehena: 21:3025 zapatua: 19:00 / 22:15 (VOS)

26 domeka: 19:0027 astelehena: 21:30

‘Ribbit’

26 domeka: 16:30

'Sunset song'(Ongarri zinekluba)

2 eguena: 21:30

I. URTEURRENA

Mª Dolores Iriondo Igartua2016ko otsailaren 24an hil zen, 81 urte zituela.

Haren oroimenez I. urteurreneko meza izango da, zapatuan, otsailak 25,19:00etan Elgoibarko Bartolome Deunaren eliz-parrokian.

Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

X. URTEURRENA

Ramon Untzilla Aranberri2007ko otsailaren 27an hil zen, 42 urte zituela.

Kaixo, Ramonta memorian zure irriata memorian zure begiakta memorian zure keinuata memorian zure izateata memorian bizi zaituguta memorian zure aiduruta memorian zaitugu katiguta memorian zaitugu

Etxekoak

21

1024 alea:Maquetación 1 23/02/17 12:43 Página 21

Page 22: Mozorroen - barren.eus - barren.eus · 2017. 2. 23. · herri galdeketa egin ahal izateko. Hasiera-hasieratik, gutxieneko sinadura kopuru batzuk ezarri zituen Gure Esku Dagok aurrera

HITZ ETA KLIK22

“Nago asfaltozko errekek badutela zerikusi zuzenik beren inguruan eraikitako auzoetako minbizi-kasuen kopuruarekin”

Unai Villena

Manu Sanchez

Garai hartan, loreak udaberrianbezala loratu ziren etxe-blokeakElgoibarren, ingelesez bloom

esaten zaion horren boom baliokidean.Baby boomaren garaia zen, eta industria-lizazioaren eskulan izatera etorritako espai-niar emigranteen eta kalezulora jaitsitako

baserritarren etxebizitza-beharrak haranaren mugetatik tiraka, ma-paren ertz bihurriak destolestuz, uraz handik eta Karakaterantz za-baldu zen herria, eraikinak landatuz nonahi nahi beste. Adreiluzkoenbor eta asfaltozko ibai formako zauriak jaio zitzaizkion ibarrari,urteen poderioz biziagotzen joango zen minez.

Arregitorre bazter batean, Erretsundi bestean, eta tartean A8erreka madarikatua, ura isurian ordez autoak daramatzana tan-taka etengabe, 1973ko ekainaren 23an inauguratu zenez ge-roztik, zurrusta geldiezinean. Ordutik igaro diren ia 44 urteotan,

joandako 15.940 egunetan, jakin nahi nuke ihes-hodietatik isu-ritako zenbat nitrogeno eta sufre oxido, bentzeno eta beste-lako hidrokarburo tona arnastu ote duten ondoan bizi direnelgoibartarrek, zenbat milioi partikula kutsakorrek egin oteduten haien arnasbideetan barrena ohartzeke.

Izango da nire burutazio babo bat, superstizio funsgabea,azalpenik gabeko fenomeno konplexuei arrazoibidea topatzekosaiakera etsia, baina nago asfaltozko errekek badutela zerikusizuzenik beren inguruan eraikitako auzoetako minbizi-kasuen ko-puruarekin. Aspaldi galdu nuen nik gurasoenean gaitza diagnos-tikatu zaienen kontua. Baina asko dira. Gehiegi, berrehunlaguneko auzo txiki baterako. Estatistikak hotzegi eta errealitateamingarriegi. Gugan beude joan direnak, eta elkartasunik beroenaduintasunez beteta diagnostikoari buelta emateko borrokan bizizaretenoi eta familiei. Sendakuntzaren udaberria iritsiko ahal zai-zue laster!

1024 alea:Maquetación 1 23/02/17 12:43 Página 22

Page 23: Mozorroen - barren.eus - barren.eus · 2017. 2. 23. · herri galdeketa egin ahal izateko. Hasiera-hasieratik, gutxieneko sinadura kopuru batzuk ezarri zituen Gure Esku Dagok aurrera

GARAI BATEAN...

1985

100 urte beteko ditu martxoaren 3an C.D. Elgoibarrek, eta horren harira, hainbat eta hainbat ekintza antolatzen ari dira. Klubabeti izan da ezaguna herrian, eta kuadrilla askorentzat inauterietan mozorrotzeko aitzakia ere izan da. Argazki honetan Parrokiakokatekistak ageri dira, C.D. Elgoibarko jokalarien eta sendagileen azalean.

Zutik, kartelari eusten: Ana Mari Beristain eta Jesusa Garate. Erdiko ilaran: Espe Unzilla, Elixabet Alberdi, Pilar Goi-koetxea, Amelia Martinez, Maria Luisa Gurrutxaga, Emiliana Asenjo, Gloria Muguerza eta Begoña Muguerza. Behean, ma-kurtuta: Begoña Gorriti, Rosario Andonegi, Pilar Osoro, Manuela Artetxe eta Blanki Beristain.

Aupa Elgoibar trakatraaskotan zen entzun,herri osoa kantarieta zoriondun;aurten berriz zuekingaituzue lagundenok oihukatzeko:“Elgoibar Txapeldun!”

Katekistek koloretxuri-gorrietanaurrez ospatu duguKarnabal jaietan. Laguntza behar bada,futbol zelaietan,guk indarra badugubelaun-buruetan.

23

1024 azala:Maquetación 1 23/02/17 12:46 Página 3

Page 24: Mozorroen - barren.eus - barren.eus · 2017. 2. 23. · herri galdeketa egin ahal izateko. Hasiera-hasieratik, gutxieneko sinadura kopuru batzuk ezarri zituen Gure Esku Dagok aurrera

1024 azala:Maquetación 1 23/02/17 12:46 Página 4