Mintzanet, euskaraz egiteko...

2
GIPUZKOAKO HITZA Ostirala, 2018ko otsailaren 16a 8 b Gaiak Eider Goenaga Lizaso O rdenagailuaren aurrean eseri, kamera piztu, Skypera konek- tatu eta hortxe hasten da elkarrizketa. Alde bate- an Mariaje Barandiaran dago (Lazkao, 1958), eta beste aldean Martin Zabalza (Montevideo, Uruguai, 1980). 2014tik ezagu- tzen dute elkar, eta, ordutik, ia hutsik egin gabe, astero egiten dute hitzordua sarean. Helburua: gutxienez ordu erdiz euskara praktikatzea, euskaraz hitz egi- tea. «Ordu erdia berehala pasa- tzen zaigu, eta askotan ia ordube- te ematen dugu hizketan», dio Barandiaranek. 2013ko urtarrilean Mintzanet martxan jarri zenetik, 1.055 lagu- nek hautatu dute euskaraz hitz egiteko eta praktikatzeko modu hori, eta urtean 500 ingurukoa da erabiltzaile kopurua. «Erabiltzai- le gehienak euskal herritarrak dira (%77,46), eta gipuzkoarrak ia hirutik bat (%29,80). Baina mun- du zabalean ditugu erabiltzaileak: Argentinan, adibidez, bidelari asko ditugu». Mintzalaguna egitasmoaren aldaera bat da Mintzanet, zeina Donostiako Udalak jarri zuen abian. 2013ko urtarrilean hasi ziren lehen erabiltzaileak, eta bost urte pasatu dira ordutik. Egi- tasmoa zabaldu egin da Euskal Herri osora, eta mundura. Donostiako Udalaren babesa ez ezik, Gipuzkoako Foru Aldundia- rena eta Eusko Jaurlaritzarena ere baditu. Maramara taldeko hizkuntza zerbitzuak kudeatzen du; irabazi asmorik gabeko egi- tasmoa da, eta doakoa. Erabil- tzaileak Mintzaneten webgunean sartu, galdetegia bete eta bidelari edo bidelagun izan nahi duen adierazi besterik ez du egin behar parte hartzeko. «Oso erraza da, eta ez du lotura handirik eskatzen, etxetik eta edozein ordutan egin baitaiteke», azaldu du Loiartek. Egitasmoaren oinarrian mintzalagunen taldeak egon arren, badaude ezberdinta- sunak lan egiteko bi moduen arte- an. «Mintzapraktikako taldeak lau edo bost lagunekoak izan dai- tezke: bidelagun bera hiru edo lau bidelarirekin aritu daiteke. Alde horretatik begiratuta, guri sor- tzen zaigun zailtasuna da elka- rrizketak biren artekoak direla, eta, ondorioz, bidelagun gehiago behar ditugula; bidelari bakoitze- ko bat». Ildo horretan, bidelagun izateko kanpainak egiten dituzte, aurkezpenak... «Garrantzitsua da jendeak aukera hau ezagutzea, ikustea zein erraza den, ze gutxi kostatzen den, eta zenbat lagun- du daitekeen». Bi bidelarirekin aritzen da Ba- randiaran, eta biekin «oso harre- man polita eta aberasgarria» due- la dio. «Ni euskararen aldeko mi- litantea izan naiz beti, eta militan- tzia horretan eskaintzeko dauka- dana eskaintzen dut Mintzaneten bidez. Bestetik, ikusten dut nola- ko ilusioa duten eta nolako esfor- tzua egiten duten euskara ikaste- ko: liluratuta uzten naute. Hori ja- da saria da. Baina, gainera, aukera eskaini didate beraiek ezagutze- ko, jende interesgarriarekin topa- tzeko, harreman onak egiteko... Esperientzia oso ona da, aholka- tzekoa erabat». Abantailak Mahai beraren bueltan egiten di- ren mintzapraktikekin alderatu- ta, Loiartek onartu du harremana hotzagoa izan litekeela online egi- ten diren elkarrizketetan. «Bai- na, aldi berean, biren arteko ha- rremana sortzen da, eta, ondo- rioz, konfiantza ere handiagoa da». Barandiaranek, adibidez, Mintzalaguna egitasmoan parte hartzen zuen Donostian, talderik gabe gelditu zen arte, eta orduan eman zuen izena Mintzaneten. Ordutik ez dio jardunari utzi, eta, 2016ko udan Argentinara eginda- ko bidaia baliatuta, Uruguaira joan zen, Martin Zabalza ezagu- tzera. «Oso ohikoa da hori, ha- rremana Internetez egin arren, elkar ezagutzeko ahalegina egi- ten dute», gaineratu du Loiartek. Mintzaneteko koordinatzailea- ren arabera, malgutasuna da bes- te abantaila bat. «Etxetik egin de- zakezu, mugitu gabe, eta edozein ordutan egin daiteke. Mintzala- gun taldeak, normalki, ez dira ez oso goiz eta ez oso berandu geldi- tzen, baina Mintzanetek aukera ematen du bai 07:00etan eta bai 23:00etan gelditzeko. Ez da bate- re zaila astean behin, eguna amai- tu ondoren, ordenagailuarekin tartetxo bat hartzea». Halaber, biren arteko harremana denez, hitzordua aldatzea ere errazagoa dela gaineratu du. Loiartek beste abantaila bat ere ikusten dio elkarrizketak bi per- tsonaren artekoak izateari. «Izan ere, lauko talde batean gerta lite- ke batek gutxiago hitz egitea, bes- teei hitz egiten uztea lotsatu egi- ten delako edo erraztasun gutxia- go duelako, eta berak ez hainbeste hitz egitea. Mintzane- ten derrigor hitz egin behar du, eta asko da euskaraz ordubete aritzea; errazago galtzen dute lo- tsa, eta horrela asko hobetzen Bost urte dira Donostiako Udalak Mintzalagun egitasmoaren Internet bidezko bertsioa martxan jartzea erabaki zuela. Baina Mintzanetek Euskal Herri osora eta mundura egin du urratsa, eta mila erabiltzailetik gora izan ditu. Mintzanet, euskaraz egiteko konexioa Kamera bat, Interneteko konexioa eta euskaraz aritzeko gogoa nahikoa dira Mintzaneten parte hartzeko. JUAN CARLOS RUIS / ARGAZKI PRESS

Transcript of Mintzanet, euskaraz egiteko...

Page 1: Mintzanet, euskaraz egiteko konexioamintzanet.net/wp/wp-content/uploads/2018/01/20180216...praktikatzea, euskaraz hitz egi-tea. «Ordu erdia berehala pasa-tzen zaigu, eta askotan ia

GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko otsailaren 16a8 b Gaiak

Eider Goenaga Lizaso

Ordenagailuarenaurrean eseri,kamera piztu,Skypera konek-tatu eta hortxe

hasten da elkarrizketa. Alde bate-an Mariaje Barandiaran dago(Lazkao, 1958), eta beste aldeanMartin Zabalza (Montevideo,Uruguai, 1980). 2014tik ezagu-tzen dute elkar, eta, ordutik, iahutsik egin gabe, astero egitendute hitzordua sarean. Helburua:gutxienez ordu erdiz euskarapraktikatzea, euskaraz hitz egi-tea. «Ordu erdia berehala pasa-tzen zaigu, eta askotan ia ordube-te ematen dugu hizketan», dioBarandiaranek. 2013ko urtarrilean Mintzanet

martxan jarri zenetik, 1.055 lagu-nek hautatu dute euskaraz hitzegiteko eta praktikatzeko moduhori, eta urtean 500 ingurukoa daerabiltzaile kopurua. «Erabiltzai-le gehienak euskal herritarrakdira (%77,46), eta gipuzkoarrak iahirutik bat (%29,80). Baina mun-

du zabalean ditugu erabiltzaileak:Argentinan, adibidez, bidelariasko ditugu».Mintzalaguna egitasmoaren

aldaera bat da Mintzanet, zeinaDonostiako Udalak jarri zuenabian. 2013ko urtarrilean hasiziren lehen erabiltzaileak, etabost urte pasatu dira ordutik. Egi-tasmoa zabaldu egin da EuskalHerri osora, eta mundura.Donostiako Udalaren babesa ezezik, Gipuzkoako Foru Aldundia-rena eta Eusko Jaurlaritzarenaere baditu. Maramara taldekohizkuntza zerbitzuak kudeatzendu; irabazi asmorik gabeko egi-tasmoa da, eta doakoa. Erabil-tzaileak Mintzaneten webguneansartu, galdetegia bete eta bidelariedo bidelagun izan nahi duenadierazi besterik ez du egin beharparte hartzeko. «Oso erraza da, eta ez du lotura

handirik eskatzen, etxetik etaedozein ordutan egin baitaiteke»,azaldu du Loiartek. Egitasmoarenoinarrian mintzalagunen taldeakegon arren, badaude ezberdinta-sunak lan egiteko bi moduen arte-

an. «Mintzapraktikako taldeaklau edo bost lagunekoak izan dai-tezke: bidelagun bera hiru edo laubidelarirekin aritu daiteke. Aldehorretatik begiratuta, guri sor-tzen zaigun zailtasuna da elka-rrizketak biren artekoak direla,eta, ondorioz, bidelagun gehiagobehar ditugula; bidelari bakoitze-ko bat». Ildo horretan, bidelagunizateko kanpainak egiten dituzte,aurkezpenak... «Garrantzitsuada jendeak aukera hau ezagutzea,ikustea zein erraza den, ze gutxikostatzen den, eta zenbat lagun-du daitekeen». Bi bidelarirekin aritzen da Ba-

randiaran, eta biekin «oso harre-man polita eta aberasgarria» due-la dio. «Ni euskararen aldeko mi-litantea izan naiz beti, eta militan-tzia horretan eskaintzeko dauka-dana eskaintzen dut Mintzanetenbidez. Bestetik, ikusten dut nola-ko ilusioa duten eta nolako esfor-tzua egiten duten euskara ikaste-ko: liluratuta uzten naute. Hori ja-da saria da. Baina, gainera, aukeraeskaini didate beraiek ezagutze-ko, jende interesgarriarekin topa-tzeko, harreman onak egiteko...Esperientzia oso ona da, aholka-tzekoa erabat».

AbantailakMahai beraren bueltan egiten di-ren mintzapraktikekin alderatu-ta, Loiartek onartu du harremana

hotzagoa izan litekeela online egi-ten diren elkarrizketetan. «Bai-na, aldi berean, biren arteko ha-rremana sortzen da, eta, ondo-rioz, konfiantza ere handiagoada». Barandiaranek, adibidez,Mintzalaguna egitasmoan partehartzen zuen Donostian, talderikgabe gelditu zen arte, eta orduaneman zuen izena Mintzaneten.Ordutik ez dio jardunari utzi, eta,2016ko udan Argentinara eginda-ko bidaia baliatuta, Uruguairajoan zen, Martin Zabalza ezagu-tzera. «Oso ohikoa da hori, ha-

rremana Internetez egin arren,elkar ezagutzeko ahalegina egi-ten dute», gaineratu du Loiartek. Mintzaneteko koordinatzailea-

ren arabera, malgutasuna da bes-te abantaila bat. «Etxetik egin de-zakezu, mugitu gabe, eta edozeinordutan egin daiteke. Mintzala-gun taldeak, normalki, ez dira ezoso goiz eta ez oso berandu geldi-tzen, baina Mintzanetek aukeraematen du bai 07:00etan eta bai23:00etan gelditzeko. Ez da bate-re zaila astean behin, eguna amai-tu ondoren, ordenagailuarekintartetxo bat hartzea». Halaber,biren arteko harremana denez,hitzordua aldatzea ere errazagoadela gaineratu du.Loiartek beste abantaila bat ere

ikusten dio elkarrizketak bi per-tsonaren artekoak izateari. «Izanere, lauko talde batean gerta lite-ke batek gutxiago hitz egitea, bes-teei hitz egiten uztea lotsatu egi-ten delako edo erraztasun gutxia-go duelako, eta berak ezhainbeste hitz egitea. Mintzane-ten derrigor hitz egin behar du,eta asko da euskaraz ordubetearitzea; errazago galtzen dute lo-tsa, eta horrela asko hobetzen

Bost urte dira Donostiako Udalak Mintzalagun egitasmoarenInternet bidezko bertsioa martxan jartzea erabaki zuela.Baina Mintzanetek Euskal Herri osora eta munduraegin du urratsa, eta mila erabiltzailetik gora izan ditu.

Mintzanet, euskarazegiteko konexioa

Kamera bat, Interneteko konexioa eta euskaraz

aritzeko gogoa nahikoa dira Mintzaneten parte

hartzeko. JUAN CARLOS RUIS / ARGAZKI PRESS

Page 2: Mintzanet, euskaraz egiteko konexioamintzanet.net/wp/wp-content/uploads/2018/01/20180216...praktikatzea, euskaraz hitz egi-tea. «Ordu erdia berehala pasa-tzen zaigu, eta askotan ia

Gaiak b 9GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko otsailaren 16a

dira bidelariaren trebetasuna etaetorria». Erabiltzaileen profilaz ere hitz

egin du Loiartek. Helburuei edomotibazioari erreparatuta, dene-tariko erabiltzaileak daudela azal-du du: euskara ikasten ari etaMintzalagun talde batean izenaemateko zailtasunak dituztenak;Euskal Herritik kanpora bizitzerajoan eta euskaraz aritzeko solas-kiderik ez dutenak; euskara ikas-ten ari diren atzerritarrak... «Adi-nari dagokionez, askotan jendeakpentsa dezake, ordenagailuz-eta

egiten denez, gazte jendeak ema-ten duela izena. Baina, ez da ho-rrela: erabiltzaile gehienak (%75inguru) 30 eta 60 urte artekoak di-ra, eta, bitxia bada ere, 60 urtetikgorakoak %12,25 dira». Generoaridagokionez, emakumezkoak%62,6 dira, eta gizonezkoak%37,4.Emakumeak eta adinez nagu-

siak: halakoak dira, adibidez, MilaAltuna eta Begoña Arruabarrena.Azpeitiko San Martin egoitzakoegoiliarrak dira biak, eta Mintza-neteko bidelagunak. «Adineko-en egoitzetan oso esperientzia po-lita daukagu: euskaraz ondo da-kien jende pila bat dago egoitzahorietan, eta prest daude lagun-tzeko. Denbora daukate, eta gukordenagailua jartzen diegu bestenorbaiti laguntzeko. Donostian,Zorroagan, 91 urteko emakumebat daukagu bidelagun», azaldudu Loiartek. Esperientzia horrek bi aldeak

aberasten dituela azaldu du Ma-rian Mangasek, San Martin egoi-tzako psikologoak. «Menpekota-suna duten pertsonak dira, bai,baina menpeko izateari uztendiote: haiek dira autonomoak,euskaraz egiteko gaitasuna dute-nak, eta besteak bihurtzen dira,nolabait, menpeko». Hala, Min-tzaneten parte hartuz, hainbat ar-lo lantzen dituzte: autoestimua,baliagarri eta beharrezko senti-tzea, memoria eta arreta lantzea,teknologia berriekin harrema-

na... Mila Altuna bi astez behinaritzen da Sevillan (Espainia) Gor-ka Fernandez barakaldarrarekin—Sevillan bizi da—, eta Fernande-zek ez zuen zalantzarik izan, lankontuengatik Euskal Herriraegindako bisita batean, Altuna bi-sitatu, egoitzatik atera eta Azpeiti-ko plazan kafetxo bat hartzeko.Jaioterrira egindako bisita bat

baliatu zuen Bixente Belokik ere(Angelu, 1980) Donostiara hurbil-du eta Idoia Agirre bidelagunaezagutzeko. Duela hamabi urteBordelera bizitzera joan zenean,Beloki ez zen euskalduna orain-dik, euskal herritarra izan arren.Hango Euskal Etxean hasi zenikasten, duela 6-7 urte, eta oraineuskara txukunean kontatzen duzergatik erabaki zuen euskaraikastea: «Iparraldeko kostaldeaneuskara gutxi entzuten da, eta nikeuskara falta nuen. Hizkuntza ga-be, ezin nintzen euskaldun senti-tu». Euskaraz egiteko aukerakeskas zituen Bordelen, Mintzane-ten izena eman zuen arte: «Pix-kanaka hobeto hitz egiten dut, etahasi naiz besteekin ere euskarazausartzen: konfiantza handiagoadut Mintzaneti esker».

Jon Barandiaran ZiordiaIruñea. Haur Hezkuntza, 4. maila

Mexikoko eskola batera noa eta

honek munduko ikuspegi guztiz desberdin bat

eskainiko dit.

902 110 436www.mondragon.edu/prest

etorriko

zarela

jakinarazi!

ORONA IDEO · MARTXOAK 10

LARUNBATA, 10:30 / Areto Nagusia

GOIERRI · MARTXOAK 17

LARUNBATA, 10:30 / Areto Nagusia

ESKORIATZA · OTSAILAK 17

LARUNBATA, 11:00 / Areto Nagusia

ARETXABALETA · OTSAILAK 17

LARUNBATA, 11:00 / Areto Nagusia

DONOSTIA · MARTXOAK 17

LARUNBATA, 10:30 / Auditorium

BILBAO · MARTXOAK 8

OSTEGUNA, 18:00 / Areto Nagusia

BIDASOA · MARTXOAK 10LARUNBATA, 11:00 / Areto Nagusia

OÑATI · MARTXOAK 17

LARUNBATA, 11:00 / Areto Nagusia

GOI ESKOLA

POLITEKNIKOAHUMANITATE ETA

HEZKUNTZA ZIENTZIEN

FAKULTATEA

GASTRONOMIA ZIENTZIEN

FAKULTATEA

Basque Culinary Center

ENPRESAGINTZA

FAKULTATEA

Elkarrizketak birenartekoak direnez,bidelagun gehiagobehar ditugu: bidelaribakoitzeko bat»Ainara LoiarteMintzaneteko koordinatzailea

«Ordu erdia berehalapasatzen zaigu, eta askotan ia ordubete ematendugu hizketan»Mariaje BarandiaranBidelaguna

«Hasi naiz ausartzenbesteekin ere euskarazegitera; konfiantzahandiagoa dutMintzaneti esker»Bixente BelokiBidelaria

‘‘