Notebook tutorial euskaraz

20
Notebook (9.7 Bertsioa) Tresnabarra Ikonobarra Galeriak Laneremua Baliabideak

description

Smart Board Notebook programaren tutoriala(euskeraz).

Transcript of Notebook tutorial euskaraz

Page 1: Notebook tutorial euskaraz

Notebook (9.7 Bertsioa) 

Tresna­barra 

Ikono­barra 

Galeriak 

Lan­eremua Baliabideak

Page 2: Notebook tutorial euskaraz

Orri­sailkatzailea 

Notebook  Dokumentuaren  barruan  dauden  orriak  ordenean  agertzen  dira. 

Power  Point­ek  ematen  duen  aukeraren  antzekoa  da.  Gora  edo  behera 

eramanda ordena ere aldatzea badago. 

Zonalde  honetan  “  pantaila­argazkien  tresna­barra”ren  bitartez  sortutako  orri 

berriak ere eremu honetan agertzen joango dira. 

Bere gainean jarriz gero alde batetik bestera mugi dezakegu. Hautatuta izanda 

beste toki batera eraman dezakegu. 

Beste aukera batzuk: ezabatu, klonatu, izena aldatu ( bestela izena eta dataren 

izena hartuko du),... Hau egiteko saguaren eskuineko botoia sakatu. 

Orri­sailkatzailea  alde  batetik bestera eramateko botoia

Page 3: Notebook tutorial euskaraz

Galeria 

“Mailak” izeneko leihoan hiru aukera agertzen dira: 

Hezkuntza:  Hezkuntza­esparruarekin zerikusia daukaten baliabideak. 

Profesionala: Lan­munduarekin erlazionaturiko bitartekoak. 

Nire edukinak  : esparru honetan karpeta berriak sortzeko aukera daukagu. 

“Galeriako  laginak”  izeneko  eremuan  maila  bakoitzeko  baliabideak  agertzen 

dira. Edozein momentutan (  irudiak,  flash artxiboak,...)  formato ezberdinetako 

baliabideak  gehi ditzakegu edo mailaz aldatzeko aukera dago.

Lan­eremua

Galeriako laginak

mailak

Page 4: Notebook tutorial euskaraz

Maila  berri  bat  sortuz  gero  norberak bere  irudiak  gehitzeko  aukera  dauka. Formato  ezberdinak  erabil  ditzakegu  : bmp, jpg, gif, png, .... 

Beste  atal  batean  dagoen  irudia  gure mailan erabiltzeko kopia dezakegu. 

Dena  den  irudi  bat  gehitu  baino  lehen komenigarria izango litzateke: 

a.­  Irudiaren  tamaina  egokitu,  gero handitzen  edo  txikitzen  ibili  behar  ez izatearren  (tamaina  aldatuz  gero kalitatea ere aldatzen da). 

b.­  Atzeko  kolorea  homogeneoa  bada, lan­eremuan  dagoen  irudiaren  gainean kilk eginez honen  ezaugarriak aldatzeko aukera  dago,  inguruaren  kolorea  eta gardentasuna alegia. 

c.­Askotan  atzeko  kolorerik  gabeko irudiak  erabiltzea  interesgarria  izango dugu.  Horretarako  irudien tratamendurako  programaren  bat erabiltzea  komenigarria  izango  litzateke (PaintShopPro, PhotoShop, Gimp,...).

Page 5: Notebook tutorial euskaraz

Eranskinak 

a) Fitxategiaren kopia: 

Dokumentu  bezala txertatutako  artxiboa. Irudiekin,animazioekin  eta abarrekin  esportatuko  dira. Hau  horrela  egiteak dokumentuaren  pisua (bytesen) handiaraziko du. 

b)  Hiperesteka txertatzea: 

Web  orri  bati  (hau  egiteko Interneten  konektatuta egon  beharko  zara)  edo ikastetxeko  Intraneteko Web gune bati. 

c)Fitxetegi  batera joateko lasterbidea: 

Fitxategiaren  lasterbide modura  agertzen  da  (  gezi txiki  batez  ikonoaren beheko  aldean).  Ez  da esportatuko dokumentu bat bezala.  Disko  gogorrean kokapena  aldatuz  gero    ez dugu topatuko. 

Txertatzeko hiru aukera daude:

Page 6: Notebook tutorial euskaraz

Dokumentuak zabaldu, gorde eta  itsatsi 

Hauek  dira  dokumentuak kudeatzen  lagunduko diguten  betiko  lau tresnek.. 

Dokumentu berria sortu. Aurretik  sortutako Notebook dokumentu bat zabaldu  bertan  lanean jarraitzeko. 

*.xbk/notebook luzapenean sortutako edo eraldatutako dokumentua gorde. 

Gureak  diren  irudiak  edo testuak  ala  beste aplikazio  batzuetatik hartutakoak itsatsi.

Page 7: Notebook tutorial euskaraz

Zooma 

Lantzen  ari  garen  pantailaren ikuskera handitzeko ala txikitzeko balio du. 

Zenbat  eta  ehuneko  handiagoa orduan  eta  hurbilago  eta zehaztasun  handiagoa  (  baina irudien  definizioa  eta  kalitatea gutxituko  dira,  “testu”  tresnaren bidez  idatzitako  testuetan  izan ezik). 

Desegin eta berregin 

Sarritan, akatsa egin ondoren, gertatu aurretik  orria  zegoen  egoerara  itzuli nahi  dugu.  Horretarako  “desegin” ikonoan,  kontuz,  behin  eta  berriz  klik egin  eta  orrian  egindako  azken jarduerak desagertzen joango dira. 

“Berregin”  ikonoak  kontrako  eragina du.  Aurretik  desegindako  jarduerak banaka joango da orrira ekartzen.

Page 8: Notebook tutorial euskaraz

Hautatutako objektua ezabatu 

Objektu bat (irudia, testu zein animazio) lan­pantailan ikusgai ez badugu izan nahi bi aukera ditugu: 

hautatu eta "Supr" tekla sakatu edo bere gainean eskuineko botoia jarrita “ezabatu” tekla aukeratu testuinguru­menuan. 

Lan­pantailatik ezabatuko da baina ez gordeta dagoen tokitik ( galeriatik). 

Orrien zehar mugitu 

“Hurrengo  orrialdea  “  eta “Aurreko  orrialdea”  ikonoen  bidez orrien  artean  nabigatuko  gara.  “Orri sailkatzailea”­ren  bidez  ere zuzenean  egin  dezakegu  nahi  dugun orriaren gainean klik eginez. 

Orri  garbia  txertatzen  dugunean pantailan  daukagunaren  jarraian jarriko  zaigu.  “Orri  sailkatzailea”­ ren  bidez  ere  egin  daiteke  saguaren eskuineko  botoia  sakatu  eta “Txertatu  orrialde  hutsa” aukeratuz.

Page 9: Notebook tutorial euskaraz

Pantaila­itzala 

Aukera honen bidez  lan­ pantaila osoa  ala zati  bat izkutatu ahal izango dugu. 

Lau aldeetatik tiraka zenbat espazio erakutsi ala izkutatu nahi dugun erabakiko dugu. 

Itzal­ pantaila kentzeko goi  eskuin aldeko  X gainean klikatu.

Page 10: Notebook tutorial euskaraz

Diapositiben aurkezpena edo pantaila osoa 

Ikono  honen  bidez  lan­pantailak motitore osoaren espazioa hartuko du, menu  barra  eta  hasierakoa desagertarazita.  Berriz  klikatuz  gero, aurreko egoerara bueltatuko gara. 

Pantailaren kaptura 

Hautatutako  azalera kapturatuko du. 

Argazki makinaren  irudia arrastatuz  kapturatu nahi  dugun  gainazala aukeratuko  dugu. Kapturatutakoarekin orrialde  berria  sortuko du. 

Gainazal  zabalagoak kapturatuko  ditu  ( leihoak,  menuak  eta abar) bakarrik zehaztuko dugu  kapturatu  nahi dugun esparrua.Oraingoan  ere orrialde  berria  sortuko da. 

Monitorean  ikusten  den guztia  kapturatuko  du, hasierako barra barne.

Page 11: Notebook tutorial euskaraz

Hautatu  (kurtsorea) 

Hainbat  erraminta  (  errotuladoreak, ezabagailua,  formak,  lerroak...) lanerako  erabili  ondoren,  desgaitzeko sakatu  beharko  dugu  ikono  hau, horrela  eskuak  berriz    egingo  du saguaren ezker botoiaren papera.. 

Zenbait irudi taldekatu edo tamainean eta  kokapenean  blokeatu  nahi baditugu    kurtsorearen  bidez  hautatu beharko ditugu. Gero  saguaren  eskuineko  botoiarekin aukera  ezberdinen  artean  egin  nahi duguna  hautatuko  dugu:  bikoiztu, kopiatu,  ebaki,  itsatsi,  ezabatu, blokeatu,  taldekatu,  ordenatu  eta irudien ezaugarriak aldatu.

Page 12: Notebook tutorial euskaraz

Errotuladoreak

Page 13: Notebook tutorial euskaraz

Errotuladorea  da,  zalantzarik  gabe,  ikasleentzat  tresnarik  erakargarriena.  Arbelaren 

errotuladorearekin zuzenean edo hatzamarraz esku hutsez idatzi ahal izango dugu, koloreetako 

klarionez  arituko  bagina  bezala.  “Personalizar”  aukera  hautatuz  gero  aldagaiak  eskeintzen 

zaizkigu ludieran, kolorean,  lerro estiloan, gardentasuna... 

Sormenezko errotuladoreak 

Zazpi  aukera  eskeintzen  dira, aldatzeko  eta  personalizatzeko posibilitaterik gabe. Apaintzeko edota orrialde baten eduki desberdinak  bereizteko  baliogarriak izan daitezke.

Page 14: Notebook tutorial euskaraz

Ezabagailua 

Tresna  hau  erabilgarria  izango  dugu errotuladoreak  edo  sormenezko errotuladoreak erabili ondoren. Errotuladoreekin egindakoa ezabatuko du,  baina  inoiz  ez  formak,  testuak e.a.  Hauek  hautatu  eta  gero  ezabatu beharko dira,betiko tresnaren bidez. Ezabatzeko  hiru  lodiera  eskeintzen ditu.

Page 15: Notebook tutorial euskaraz

Lerroak 

Errotuladorearen antzera erabiltzen da baina bakarrik lerro zuzenak egiten ditu. “Personalizar” aukerak zenbait aldagai eskeintzen dizkigu.

Page 16: Notebook tutorial euskaraz

Formak

Page 17: Notebook tutorial euskaraz

Ikono honek forma poligonal bilduma eskeintzen digu. “Personalizar” aukeraren bidez aukeratutako formari zenbait aldaketa egin ahal zaizkio: kolorea, forma, inguruaren lodiera edo perimetroa, azaleraren kolorea eta irudiaren gardentasuna.

Page 18: Notebook tutorial euskaraz

Testuak 

Sortutako  testu­koadroan  erabili  ditugun  letra  formatuak  alda  daitezke  kolorean, gardentasunean, letra tipoan ( Windowsen ditugun guztiak), e.a. Ezkerreko zutabean erabilitako azken seiak baino ez dira agertuko. Testu.koadroa itxitakoan testua mugi dezakegu, irudiaren antzera, biratuz eta tamaina

Page 19: Notebook tutorial euskaraz

Hurrengo hiru ikonoak errotuladoreak, lerroak eta formak erabiltzerakoan aktibatuko 

dira, beraz, ezaugarri komunak dira. Testuarekin  bakarrik kolorearen eta gardentsunaren 

aukerak izango ditugu. 

Aurreko tresnetan zenbait aldaketa egiteko aukera ematen digute “Personalizar” aukerara jo gabe. 

[email protected] 

Lerroa eta betetze kolorea 

Gardentasuna 

Marra propietateak

Page 20: Notebook tutorial euskaraz