larrun 104

Click here to load reader

  • date post

    15-Mar-2016
  • Category

    Documents

  • view

    243
  • download

    6

Embed Size (px)

description

ANDONI EIZAGIRRE JON SUDUPE SAGRARIO YARNOZ 104 l Xabier Aierdi l Nekane Jurado l Agurtzane Ormatza IRITZIAK M A H A I - I N G U R U A www.argia.com/larrun Katixa Garate Argazkiak: Dani Blanco Irudiak: Amagoia Arzadun MAHAI-INGURUA Gaur egun ohikoa da gure gizartea gero eta indibidualistagoa dela entzutea eta iraganari nostalgiaz begiratzen diote batzuek. Kutsu nega- tiboa du terminoak. Zuentzako ere negatiboa al da? 2 3 Ezkerretik eskuinera, Andoni Eizagirre, Jon Sudupe eta Sagrario Yarnoz.

Transcript of larrun 104

  • www.argia.com/larrun

    M A H A I - I N G U R U A

    I R I T Z I A Kl Xabier Aierdi l Nekane Jurado l Agurtzane Ormatza

    ANDONI EIZAGIRRE JON SUDUPE SAGRARIO YARNOZ

    Indibidualismoarenonurak eta kalteakIndibidualismoaren onurak eta kalteak

    104

  • Gaur egun ohikoa da gure gizarteagero eta indibidualistagoa delaentzutea eta iraganari nostalgiazbegiratzen diote batzuek. Kutsu nega-tiboa du terminoak. Zuentzako erenegatiboa al da?

    ANDONI EIZAGIRRE. Ideien pentsamenduan indi-bidualismoak, behintzat guri eragin diguten tradi-zioetan, harrera txarra izan du. IndibidualismoaFrantziako Iraultzaren inguruan sortu zen, pentsa-mendu katoliko eta kontserbadorearen aldetik,aurrena iraultza eragozteko eta gero berrezarkuntzaahaleginetan. Garai honetan oposizio bat egiten zen

    gizartea eta indibiduoaren artean. Kontua ez zenindibiduoa era batekoa edo bestekoa izan gizarteahobea izango dela, baizik eta gizarte jakin bat delaona, garai hartan gizarte elizkoi eta feudala, jainko-aren hutsezintasunean oinarritua zegoena; jainkoakemandako dohain natural bat zen gizartea. Hori zenaukera bakarra, hortik aurrerako guztia kaltegarri-tzat jotzen zen. Garai horretan bertan bazegoenbeste tradizio bat, progresistagoa baina horrek ereindibidualismoa eta gizartea alderatzen zituen. Pro-gresista da baina benetako gizarte definitibo batizango du, gizarte industriala, hala, indibiduoakaurreikusia dagoen bilakaera horretara makurtubeharko du.

    Gizakia gizaki denetik inguruneari egokitu zaio, inguruneari etaingurukoei. Gizakiok ez gara beti berdin jarri harremanetanbesteekin. Antolamendu politikoak bere garapena izan duenmoduan, antolamendu soziala ere bilakatu da. Egun, gero etaindibidualistagoak gara, gero eta norbanakoagoak. Lehen etxe bateanbelaunaldi ezberdinak bizi ziren. Bizilagunek, herrikideek elkar ezagutzenzuten; gaur egun ez hainbeste. Asko irabazi dugu nor bera izaten,indibiduoak izaten, bakoitza bizitzaren erdigune izanda. Han eta hemenkezka sumatzen da gero eta banakoagoak garelako ordea. Indibidualismohitza entzuten dugunean ez da onerako izaten gehienetan eta hitz horrenatzean dagoen errealitatera hurbildu nahi izan dugu, zer garen jakiteko.

    2 M A H A I - I N G U R U A

    Gero eta indibidualistago,orduan eta askeago?

    Katixa Garate Argazkiak: Dani BlancoIrudiak: Amagoia Arzadun

  • 3Ezkerretik eskuinera, Andoni Eizagirre, Jon Sudupe eta Sagrario Yarnoz.

    60 eta 70eko hamarkadetan berriz gizartea etaindibiduoaren eztabaida sortu zen. Alde batetik pen-tsamendu neokontserbadorea, bereziki Estatu Batue-tan sortutakoa, kezkatuta zegoen dimentsio kulturalbat autonomoa edo independentea bilakatzen arizelako. Beraien ustez dimentsio kultural hau indibi-dualismoa zen, adiera hedonista bati eta kontsumoa-ren kulturari lotutakoa eta hauek zalantzan jartzenzuten moral publikoa, oro har merkatu ekonomia etasistema politikoa. Garai bertsuan, tradizio kritikoak,marxismo kulturalaren ildotik-eta indibidualismoaeta hedonismoa parekatu zituen, horri kaltegarri iri-tziz, baina kasu honetan ekonomia kapitalista etabere estrategiak legitimatzeko identitate bezala.

    Bi aldi ezberdin daude eta aldi bakoitzean indi-biduoarekiko irakurketak erreakzionarioak izandira. Beti egon da indibiduoarekiko ezkortasunbat, baina galdera da zergatik eduki duen kutsunegatiboa. Irakurketa horietan beti egon da desti-no bat, naturak, jainkoak, estatuak, arrazoiak edomerkatuak ezarritako destino bat, tradizio bakoi-tzak bere erara irakurri duena, eta indibiduoa betiere horretara makurtua egon da eta horren arabe-ra irakurri dira gizartea eta indibiduoa. Batzuetan,gizartearen irakurketa erreakzionario eta progre-sista eginez, indibiduoa gizarte eredu horrekdeterminatua geratu da; beste batzuetan, indibi-duoa sistema bat legitimatzeko edo sistemari erre-

  • sistentzia egiteko kaltegarri modura interpretatuda: merkatuak, moralak eta politikak ekarrikoluketen bizikidetza oztopatzen duelako, edo iturrilegitimatzaile modura gizarte aldaketa oztopatzenduelako. Eta hor kokatu beharko litzateke zerga-tia. Kutsu negatiboa izan du, botere indibidualaoztopo zelako ezarrita zegoen destino horretara-ko.

    JON SUDUPE. Ospe txarra du eta indibidualismohitza aipatzean lotsatu ere egiten gara, deserososentitzen. Zergatik? Nik pentsatzen dut egoismoare-kin nahasten dugulako dela. Baina filosofian etaikuspegi etikotik behintzat, ez da horrela; alderan-tziz. Gure historia XVIII. mendean hasten da, garaimodernoa Ilustrazioarekin eta Kantekin hasten da.Orduan jartzen da indibiduoa balio gorena bezala.Ezaguna da Kanten esaera: pertsona bera helburu.Pertsonak duintasuna du eta errespetu guztia zorzaio. Hor hasten da historia guztia. Diskurtsomodernoa, garai modernoa, modernitatea hor oina-rritu da eta horrela sortu dira liberalismo politikoa

    edo indibidualismo etikoa. Gu bizi garen gizarteahorrelakoa da eta hori balio ona da. Ez dago zertanlotsatu, nik uste indibidualismo berri baten aldeegin beharko genukeela.

    SAGRARIO YARNOZ. Psikologia klinikoaren ikus-moldetik aztertzen ditut nik harremanak, hor ez daaztertzen zer den egokiago eta zer den desegokia-go, baizik eta zerk sufriarazten duen pertsona. Egiada garen bezala garelako, espezie bezala, biziraute-ko besteen beharra daukagula.

    Besteen beharra ulertzeko hainbat modu dago.Mutur batekoek nolabait modu defentsiboan joka-tzen dute, besteen beharrik ez balute bezala fun-tzionatzen dute, eta beste muturrekoak besteenbehar estua duten pertsonak dira, besteekiko men-pekotasuna dutenak. Eta horien arteko continuumhorretan jarrera egokia kontsideratzen dena dago,osasuntsua: halako independentzia bat duen per-tsona, alabaina, besteen beharra duela onartzenduena. Distantzia handia ez da egokia, baina dis-tantzia eza ere ez.

    4 M A H A I - I N G U R U A

    Politika Zientzietan lizentziatuaZarautzen jaioa, 26 urte ditu. Politika eta Administrazio Zien-tzietan lizentziatu zen EHUn. Liburu bat du kalean: Arriskuarengizartea: modernitatearen krisia, teoria, gizartea eta politikaEuskadin (2002). Une honetan, teknologia berriek gizarteanduten lekuaz eta gobernatzeko moduez doktorego tesia amai-tzen ari da, Zientzia eta Teknologiari Buruzko Ikerketaren Uni-tate Elkartuan (CSIC-EHU). Berria egunkarian idazten du poli-tika eta gizarte gaiei buruz, eta UEUko Soziologia saileko kideada. Ezagutzaren dinamikak: zientziaren kultura berrirako oina-rriak liburua argitaratzekoa da aurki.

    Filosofian lizentziatua eta irakasleaJon Sudupe Martija Azkoitian jaio zen 1947an. Filosofia etaHezkuntza Zientzietan lizentziatua da. Ezkonduta dago etahiru alaba ditu. Irakaslea da Zumaiako herri eskolan. Saia-kera ugari ditu idatzita: Marx (1818-1883). Teoria eta Politi-ka, Modernitatearen alde, Ilustrazioaren kriseilupean, Muni-beren ametsa: Euskaltasuna eta modernitatea,Euskaldunak, liberalak eta komunitatezaleak, Kant eta usoarina. Hilero kolaboratzen du Berria egunkarian.

    ANDONI EIZAGIRRE JON SUDUPEM a h a i k i d e a k

  • A. EIZAGIRRE. Indibidualismoaz hitz egitendenean, modernitatea eta modernizazio prozesuakzer diren aipatu beharra dago. Gaur egun dagoenakatsetako bat da modernitatea modu singularbatean ulertzen dugula, askotan modernitateaeredu jakin batekin lotzen dugula. Esaterako,demokraziarekin, industrialismoarekin eta kapitalis-moarekin. Horren inguruan zenbait zehaztapenegin behar dira: batetik, modernitate desberdinakizan direla, ez genukeela modernitatea gure eredupropioarekin bakarrik parekatu behar; bestetik,ideologia desberdinak izan direla eta hauek formaezberdinak eta erakundetze prozesu ezberdinakahalbidetu dituztela, eta azkenik, modernitate kapi-talista dei genezakeen hori ez dela unibokoa, ez dagauza bat eta bakarra, eta denboran ere aldakorraizan dela. Halaber, modernitateak aurrekari ideolo-giko ezberdinak izan ditu: nazionalismoa, marxis-moa, liberalismoa.

    Modernitate desberdinak izan dira, baina seguruaski modernitate forma ezberdin horiek ezaugarrikomun bat eduki dute eta hauxe da: etorkizun bat

    finkatua dutela. Indibiduoek badute nora heldubat, ibilbide bat jarraitzeko... Noski, ibilbidehorretan sartzen ez dena erreprimitu egiten dute,izan ere, modernizazio prozesuan biolentzia askoegon da. Etorkizun horretarako kaltegarria zenaedo ondo egokitzen ez zena erreprimitu egin da.Hori da askotan modernitateari egiten zaion kriti-ketako bat: askatasun eremuak oztopatu egindituela.

    Zergatik begiratzen zaio gaur nostalgiaz? Askata-sun eremu batzuk oztopatu dituela egia den arren,segurtasuna ere eman digu, bazegoelako etorkizunbat finkatua, bazegoen nora heldu eta horretarakobageneukan nola portatu. Instituzioak solidoakizan dira orain arte. Gaur egun ahultzen ari dira, ezdagoelako diseinu bat, baina, era berean, heldule-kurik ez daukagun bezala, ilusioak ere galdu dira,erreferentziak galdu dira. Gaur nahi beste askata-sun dugu baina jendeak askotan ez du horrelahautematen, bai ordea ziurtasuna galdu duela.

    J. SUDUPE. Arriskuaren gizartean bizi gareladio Ulrich Beckek. Askatasun gehiago dagoela-

    5I N D I B I D U A L I S M O A R E N O N U R A K E T A K A L T E A K

    SAGRARIO YARNOZ

    EHUko Psikologia irakasleaDuela 51 urte Iruean jaioa, egun Donostian bizi da. Bar-tzelonako Unibertsitate Autonomoan egin zituen Psikolo-gia ikasketak eta EHUn doktoregoa. Donostiako Psikolo-gia fakultatean lizentziatura eta doktoregoko eskolakematen ditu. Pertsonen arteko harremanak Atxikimendua-ren Teoriaren ikuspuntutik aztertu ditu. Amodioa eta men-pekotasunaren inguruko ikerketak egin ditu eta oraindibortzioaren inguruan ari da lanean.

    Garai batean, gizarteabeste modu bateraantolatua zegoenean, jendea

    ezkondu egiten zen etaezkontidea ezkontidea zen, ez

    zen maitalea, konfidentea,laguna... Gaur egun askoz gauza

    gehiago espero dugu pertsonabakar batengandik eta logikoa da

    bikotea azkarrago agortzeaS. YARNOZ

  • ko da hori. Mundu