Larrun 188.ps, page 16 @ Preflight ( Larrun ) · 2014. 6. 19. · Survival erakundeak gogor...

16

Transcript of Larrun 188.ps, page 16 @ Preflight ( Larrun ) · 2014. 6. 19. · Survival erakundeak gogor...

Page 1: Larrun 188.ps, page 16 @ Preflight ( Larrun ) · 2014. 6. 19. · Survival erakundeak gogor kritikatu du publizitate-kanpaina, multinazionalaren hornitzaileetako batek, Bunge konpainiak,
Page 2: Larrun 188.ps, page 16 @ Preflight ( Larrun ) · 2014. 6. 19. · Survival erakundeak gogor kritikatu du publizitate-kanpaina, multinazionalaren hornitzaileetako batek, Bunge konpainiak,

2

188. zenb. 2014ko ekaina

Garestiena ekonomikoki,garestiena sozialkiGose den umeak baloia plater. Munduko Futbol Koparen aurrean brasildar

ugarik sentitzen duena irudikatzen du mutikoaren negarrak. Kexu diraoinarrizko premiak asetzerik ez eta kirol ekitaldi ponpoxo eta garestia zerbitzatudietelako ahogozagarri.

Futbola –edo negozioa ardatz duen futbol eredua– gustuko izan ala ez,uztailaren 17ra bitartean Munduko Kopari begira jarriko gara asko, edo jarrikogaituzte, han bildu diren izarren dirdirak itsututa, nahiz eta identitate ikurindartsuena litzatekeen euskal selekzioak lehiatzerik ez duen.

Estadioetatik haragoko errealitateari begiratu diogu LARRUN honetan,gizonezkoen goi mailako futbola ardatz, hiru lagunen hitzak bidelagun hartuta:Raúl Zibechi idazle uruguaiarrak Brasilgo egoera sozio-politikoaz duen iritzia jasodugu, Ekain Rojo ikerlariak Futbola eta nazio eraikuntza Euskal Herrian etaEspainian liburuari buruzko azalpenak eman dizkigu, eta Andy Robinsonkazetari ingelesak futbolaren geopolitikaz hitz egin digu, ErresumaBatuko errealitateaz bereziki.

� Egilea: Jon Torner Zabala / Azaleko graffitia: Paulo Ito

LARRUN pentsamendu aldizkaria ARGIArekin batera banatzen da. Zuzendaria: Estitxu Eizagirre Kerejeta. Jabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa: [email protected] Telefonoa:(00 34) 943 37 15 45. Inprimategia: Antza Komunikazio Grafikoa (ARGIAren 2.420. zenbakiarekin banatua, 2014ko ekainaren 22an)

Azala: Garbine Ubeda Goikoetxea · Maketazioa: Antza Komunikazio Grafikoa

Brasilgo presidente Dilma Rousseff-ek bazekien,bere aurreko Luiz Inácio Lula da Silvaren egitas-moa –haren gobernuak egin zuen MundukoKoparen aldeko apustua– oinordetzan hartu zue-nean, hainbat zailtasun gainditu beharko zituela

ekainaren 12a, txapelketaren irekiera eguna, heldubitartean. Nekez imajinatuko zuen, baina, sektoredesberdinetatik heldu diren protestek tamainakoburuhausteak emango zizkiotenik. Manifestaziojendetsuak, grebak, antolaketa-gastuek sortutako

Page 3: Larrun 188.ps, page 16 @ Preflight ( Larrun ) · 2014. 6. 19. · Survival erakundeak gogor kritikatu du publizitate-kanpaina, multinazionalaren hornitzaileetako batek, Bunge konpainiak,

ika-mikak, obren lizitazioen inguruko ustelkeriasalaketak eta abar. Kopa abian da, ordea, eta hase-rrealdiak poztasun sentipenari eman dio bide,tarte baterako bederen. Futbola izugarri maiteduen herrialdea baita Brasil.

Gaur arte beste inork ez du hainbeste diruxahutu: 12.000 milioi dolar baliatu ditu azpiegitu-ra-lanetarako, eta futbol estadioak eraiki edoNazioarteko Futbol Federazioaren (FIFA) baldin-tzetara egokitzeko beste 5.300 milioi dolar bidera-tu dira. Gastuen %85 entitate publikoek –Gober-nuak zein estatu-administrazioek– hartu duteeuren gain, Sinaenco arkitektura eta ingeniaritzasindikatuak emandako datuen arabera. 2010eanHego Afrikan eta 2006an Alemanian, estadioenobretan 1.500 milioi dolar inguru gastatu zituzten.

Estadio garestienak, 428 milioi euroko kostuaizan duen Brasiliako Nazionalak, 72.000 lagun harditzake. Agintariek adierazi dute azpiegitura jasan-

garria dela, baina eskualdeak ez du futbol tradizio-rik, lehen eta bigarren mailako liga nazionaletanordezkaririk ez izateak erakusten duen moduan.Bestetik, Manaus hiriko Arena Amazonia estadio-tik hurbilen dagoen lehen mailako taldeak 2.000kilometrora jokatzen du. Munduko Kopako sail-kapen faseko lau partida besterik ez ditu jasoko,eta etorkizunean izan dezakeen erabilerak zalantzahandiak sortu ditu. Amazoniako Justizia Epaitegi-ko epaile Sabino Marquesek iradoki du estadioapresondegi bilaka daitekeela. Arduradunek bazter-tu egin dute proposamena, baina…

BIZI BALDINTZA DUINAK ALDARRI

Urrian presidentetzarako hauteskundeak egingodira Brasilen. Batzuek diote, Lula da Silvak tar-tean, gaur gaurkoz inkestek irabazle ematenduten Dilma Rousseff zigortzeko estrategia dire-la Koparen aurkako mobilizazioak. Litekeena da

3

Munduko Futbol Kopa / Erreportajea

Brasiliako Nazionaleko palkoan ageri da Dilma Rousseff. Urriko presidentetzarako hauteskundeak begi-puntuan,ikusteke dago Munduko Kopatik indarturik ala ahuldurik aterako den.

RO

BE

RT

OST

UC

KE

RT

FILH

O/

PR

Page 4: Larrun 188.ps, page 16 @ Preflight ( Larrun ) · 2014. 6. 19. · Survival erakundeak gogor kritikatu du publizitate-kanpaina, multinazionalaren hornitzaileetako batek, Bunge konpainiak,

4

188. zenb. 2014ko ekaina

JOKOZ KANPO

· 180.000 lagun kanporatu dituzte euren etxeetatik –gehientsuenak faveletan bizi ziren–, beharrezkoazpiegiturak eraikitzeko. Haietako batzuk periferiako zonaldeetan birkokatu dituzte; beste askok ez duteizan nora jo.

· 200.000 polizia eta militarrek bermatuko dute segurtasuna.· 790 milioi dolar gastatuko ditu Brasilgo Gobernuak segurtasun neurrietan.· 5.000 milioi dolar baino gehiago irabaziko ditu FIFAk babesletza eta merkatuteknia akordioengatik.

Nazioarteko Federazioak ez du zergarik ordainduko, Brasilek –eta gainerako hautagaiek– Kopa jaso-tzeagatik eskainitako abantaila fiskalak medio. Ezta Coca-Cola, Johnson & Johnson, McDonald’s etagainerako babesle ofizialek ere.

· 8 behargin hil dira azpiegitura eta estadioetako obretan.· 2 kilometro. Estadioen inguruan, bi kilometroan, FIFAk bere legea inposatuko du: segurtasun neurriak

kontrolatuko ditu, babesle ofizialenak ez diren salmenta-postuak kenduko dituzte…· 419 milioi euro banatuko ditu FIFAk 32 selekzioen artean –253 milioi eman zituen 2010ean–: irabazleak

25 milioi inguru jasoko ditu, bigarrenak 18 eta hirugarrenak 16.· 720.000 euroko gainsaria jasoko du Espainiako selekzioko jokalari bakoitzak Kopa irabaziz gero –

2010ean Hego Afrikan 600.000 euro jaso zituzten–. FIFAk emandako diru pilatik aterako lirateke Espai-niako Federazioaren gainsariak, 16,5 milioi euro guztira. Jokalari frantziarrek 300.000 euro baino apurbat gehiago jasoko dute Kopa irabaziz gero.

· 140 euro inguru balio du Munduko Kopako baloi ofizialak, Adidas multinazional alemaniarraren Brazu-cak –eta 30 euro erreplika txukun batek–. Baloiak egin dituzten ia 2.000 langile pakistandarrek 74 eurokobratzen dute hilean, AEBetako Bloomberg enpresak jakinarazi duenez. Bi hileko soldata baloi batenprezioan. 2010ean 13 milioi Jabulani baloi saldu zituen Adidasek.

SILV

IAIZ

QU

IER

DO

/ A

P

Page 5: Larrun 188.ps, page 16 @ Preflight ( Larrun ) · 2014. 6. 19. · Survival erakundeak gogor kritikatu du publizitate-kanpaina, multinazionalaren hornitzaileetako batek, Bunge konpainiak,

5

Munduko Futbol Kopa / Erreportajea

neurri (txiki) batean hala izatea, baina herritarrekbadute arrazoirik mesfidati eta haserre agertzeko.

Iaz hasi zituzten manifestazioak, garraiopublikoaren prezio igoerak bultzatuta. Gehiagoordaindu behar izateaz gain, protesta egin zutenigoeraren ehunekoa Koparen azpiegitura gastuakestaltzera bideratuko zelako, oinarrizko premiakasetzeko baliatu beharrean. Nao vai ter Copa (Ezda Koparik izanen) mugimenduaren aldarrika-pen nagusietako bat da hori: Diru gutxiago fut-bolarentzat, eta gehiago etxebizitza, enplegu,osasun eta hezkuntzarentzat.

Protestan ikusi ditugu irakasleak, bankuko lan-gileak, autobus gidariak, kale garbitzaileak, medi-ku eta erizainak, indigenak, faveletako herrita-rrak… Guztiek dute zer aldarrikatu, zer salatu.Ikusteke dago Kopa amaitzean haserre horrekguztiak zein norabide hartuko duen. Aditu

batzuek uste dute Nao vai ter Copa mugimenduaanitza eta deszentralizatua dela, lider argirik gabe-koa, eta horrek bere aurka egin dezakeela; besteek,ordea, manifestazioek ez dutela etenik izangodiote, are gutxiago 2016an Rio de Janeiron egingodiren Joko Olinpikoen kostu sozio-ekonomikoakere hautsak harrotu dituela kontuan hartuta. Epelaburragoan, Brasil garapen bidean dagoela etanazioartea berari begira duela jakitun, MundukoKopa ustel ateratzen bazaio herrialdearen presti-gioak muturrekoa jasoko duela dio analista ugarik.

PROSTITUZIOA ETA BOTERE-HARREMANAK

Adin txikikoen sexu-esplotazioak gora egin duBrasilgo zenbait hiritan, estadioen ingurukoauzoetan bereziki, gizarte eragileek salatu dute-nez. “Prostituzioa eta Munduko Kopa ekono-mia, arraza eta genero botere-harremanetanoinarritutako gizarte ereduaren parte dira”, dioEmakumeen Mundu Martxako militante CeliaAlldridgek: “Gizon zuriak eta botere-eliteak diraKoparen jaun eta jabe. Kirolaren merkantiliza-zioak bat egiten du prostituziora behartu etamarketin tresna bilakatu den emakumearen gor-putzaren salerosketarekin”.

Indigenei lapurtutako lurrak gozagaiCoca-Colak irribarrez ageri diren indigenen irudiak baliatuditu Munduko Koparen harira egindako iragarkietan.Survival erakundeak gogor kritikatu du publizitate-kanpaina, multinazionalaren hornitzaileetako batek,Bunge konpainiak, guaraniei lapurtutako lurrek emandakoazukrea erosten duelako.

Halaber, Kopa hartuko duten estadio batzuk tribuhorren lurretan eraiki direla ohartarazi du aipatuerakundeak. Brasilgo indigenak beren sorterrietaraitzultzeko borrokan ari direnean, Valmir izeneko liderguarani gaztea bahitu eta torturatu egin zutela salatuzuen Survivalek ekainaren 2an. Gaztearen aitaginarreba,komunitateko buruzagi Nísio Gomes, 2011n hil zutenaurpegia estalia zuten 18 gizonek. Valmir erasoarenlekuko izan zen, eta orduz geroztik borrokan ari daagintariek hilketa argitu eta ganadu-azienda batek lapurtuzizkien lurrak berreskuratzeko.

Page 6: Larrun 188.ps, page 16 @ Preflight ( Larrun ) · 2014. 6. 19. · Survival erakundeak gogor kritikatu du publizitate-kanpaina, multinazionalaren hornitzaileetako batek, Bunge konpainiak,

6

188. zenb. 2014ko ekaina

Zibechi jauna, zure ustez zein egoera bizi du Mun-duko Kopa jaso duen Brasilek?

Brasil pobreen herrialdea zen lehen. Gaur egunpobre gutxiago dago, baina eredu neoliberalakindarrean jarraitzen du eta herritar ugarik ezdauka duintasunez bizirauteko beste modurik,lan prekarioak egitea baino.

Iazko ekainean brasildarrek “nahikoa da”esan zuten, Konfederazio Kopa bete-betean.Prezioen igoera basatia salatzeko mobilizatuziren, garraio publikoaren garestitzeagatikbereziki. Errepresioaren kontra egin zutengero, pobreak kontrolatzea helburu duen poli-zia militarizatuaren kontra; polizia basatiabaita.

Osasun eta hezkuntza zerbitzuen prekarieta-tearen, politika ekonomikoaren eta MundukoKoparen aurkako manifestazioak ere egin ziren,

ia 200.000 lagun bota dituztelako haien etxeetatikaireportuak edo errepideak egiteko.

Momentu jakin batean gizarte maila baxuene-koak atera ziren kalera, faveletako herritarrak,pobreenak, beltzak… Errepresio gogorra jasandute. Segmentu horiek mobilizatu izana nabar-mendu beharreko fenomeno berria da. Gaur arteez dira mugitu, bai baitzekiten klase ertainekomanifestarien aurka gomazko balak erabiltzendituztela poliziek, aitzitik berunezkoak beraienaurka. Beldurra galtzen ari dira eta izan dezakeondoriorik. Rio de Janeiron adibidez, hiriak dituen12 milioi biztanleetatik ia 3 milioi faveletan bizidira. Brasilgo egoera politikoa errotik alda daiteke.

Zer ari da gertatzen agintean den “ezkerrarekin”,Dilma Rousseff-en gobernuarekin?

Munduko Kopa amaitu eta hiru hilabetera presi-dentetzarako hauteskundeak egingo dira Brasi-

“Herrien aurkako espekulaziotresna basatia da Munduko Kopa”

Idazlea

Raúl Zibechi idazle uruguaiarra Munduko Koparentestuinguru sozio-politikoari buruz mintzo da

Desinformemonos.org webguneak maiatzaren 6anplazaratutako elkarrizketan. Brasil potencia liburuaren egileamilitarizazioaz, errepresioaz, gentrifikazioaz, prostituzioazeta, bereziki, herritarrek bultzatutako mugimenduez aritu daGloria Muñoz Ramírez kazetariarekin. Agerkariko kideekbaimena eman digute elkarrizketa laburtu eta euskarazargitaratzeko.

Raúl Zibechi

Page 7: Larrun 188.ps, page 16 @ Preflight ( Larrun ) · 2014. 6. 19. · Survival erakundeak gogor kritikatu du publizitate-kanpaina, multinazionalaren hornitzaileetako batek, Bunge konpainiak,

len. Langileen Alderdia (PT) egoera konplika-tuan dago, Gobernuan eman dituen 12 urteekahuldu egin dute, politika sozio-ekonomikoekzailtasunak dituzte… Hori guztia ingurumariankokatu behar da: BRICS (Brasil, Errusia, India,Txina eta Hego Afrika) deitutakoak arrastoansartu nahi dituzte AEBek eta Iparraldeko blokeosoak. Antza, finantza oligarkiek ez dute Langi-leen Alderdiak irabazterik nahi. Gobernua etaPT aldebiko jazarpena pairatzen ari dira: eskuinabatetik, herri xehea bestetik.

Bestalde, datozen egunetarako jaialdi ugariantolatu du Gobernuak, baina leku itxietanegingo dira, jendeari kalera irteteko asmoaburutik kentzeko. Halaber, Munduko Kopakogastuen aurkako mobilizazioak deitu dituztenkomiteak jazarpen ideologiko eta politikoasufritzen ari dira. Protestei eutsiko dietela esan

dute, baina ikusteke dago ahal izango duten alaez.

Zentzu horretan, Lurrik Gabekoen Mugi-menduak (MST) eskatu du egunotan manifesta-ziorik ez deitzeko. Hainbat gauza hartu behar dakontuan, azken 30 urteetan lan eskerga eginduen kolektibo handi horri dagokionez: MSTkadierazi berri du arazo nagusiena jada ez delanekazaritza-erreforma, latifundismo zaharrarenlurren banaketa tradizionala, baizik eta agrone-gozioa borrokatzea. Mugimendua eta Gobernuaaurrez aurre jartzen ditu horrek, nahiz eta loturahandiak dituzten elkarrekin. MST ataka zaileandago: ezin du jarraitu Gobernua gaur arte bezalababesten, baina kritikatzea ere kosta egiten zaio.

Errepresioaz gain, badira mobilizazioak ahultzendituzten faktore gehiago. Esaterako, futbolak

7

Munduko Futbol Kopa / Elkarrizketa

“Jende gutxik espero zuena pasa da: inkestek diotenez herritarren %50 Koparen aurka dago. Uler daiteke aintzathartzen badugu gizarte mugimenduek egindako kontzientziazio kanpaina”.

GLO

BA

LPR

OJE

CT

Page 8: Larrun 188.ps, page 16 @ Preflight ( Larrun ) · 2014. 6. 19. · Survival erakundeak gogor kritikatu du publizitate-kanpaina, multinazionalaren hornitzaileetako batek, Bunge konpainiak,

188. zenb. 2014ko ekaina

8

ordezkatzen duena; Brasilgo gizarte-maila guztie-tan dago errotua.

Hala da, baina inork gutxik espero zuena pasada: Inkestek diotenez herritarren %50 Koparenaurka dago. Uler daiteke aintzat hartzen badugugizarte mugimenduek egindako kontzientziaziokanpaina. Esaterako, liburu bat aurkeztu berrida, non azaltzen den 2010eko Hego Afrikakotxapelketak desberdintasunak handitu zituela.

Informazio kanpaina horretan futbolaribatzuek ere hartu dute parte. Badute meritua,FIFAk ez duelako kritikarik onartzen. Ronaldin-hok adibidez adierazpen esanguratsuak egin ditu.Baita Europan ari den Kakák ere. Ulertu duteherrien aurkako espekulazio modu gogor etabasatia dela Munduko Kopa.

Jendea geroz eta kontzienteago al da mega-ekital-di hauen kostuaz?

Sentsibilizatuago dago, hainbat arrazoi medio.Esaterako, ikusi dute kapital espekulatiboakherritarrak bizitokietatik bota dituela.

Bestetik, agerian geratu da Munduko Kopakprostituzioa sustatzen duela, umeena bereziki.Salaketak bideratu dituztenak Koparen eta JokoOlinpikoen komiteak izan dira, 2007an Rio deJaneiron egindako Panamerikar Jokoen inguru-marian sortu zirenak. Lana erruz egiten ari diragehien kaltetutako komunitateetan.

Beste hiri batzuetan zer gertatu den jakitun dajendea. Begira Greziari. 2004ko Joko Olinpikoakzirela-eta aireportua egin zuten, autopista, azpie-gitura ugari… Hiriak zorpetuta geratzen dira.

Zorpetuak eta ezarritako segurtasun mekanismo-ek kontrolatuak.

Hala da. Estatuak 250.000 soldadu eta poliziamobilizatuko ditu lur, aire zein itsasoz. Zaintzaelektronikoko gailuak jartzen ari dira aireportue-

tan, portuetan… Horiek guztiek denboraniraungo dute. Esaterako, favela bat apirilarenlehenengotik uztailaren 31ra bitartean kontrol-pean izatea, Kopa amaitu ondorenean ere iraun-go duen politika baten parte da.

Militar brasildarrek esan dute Haitin entseatu-tako teknikak erabiltzen ari direla faveletan. Huramoduko adibideek erakusten digute aipatu ope-razio militarrak herritarren gaineko kontrolaareagotzeko tresnak direla.

Ekonomikoki zein arrasto utziko du Kopak?

Koparen arduradunek ez dute horri buruz hitzegiten, zer gertatuko den ezkutatzen ari dira.

Batetik, badirudi Txina lehiakide geroz etagogorragoa dela Brasilentzat, Argentinara etaLatinoamerikako beste eskualde batzuetara egi-ten dituzten esportazioei dagokienez. MundukoKoparekin eta Olinpiar Jokoekin herrialdeareneta biztanleen urrakortasuna handitu egingo da.Bestetik, Lula da Silvaren gobernuak 2003anaplikatu zituen gizarte politikek ez dute gehiago-rako ematen, jada ez dira jendea diziplinatzekoedo haren beharrak asetzeko gai. Epe motzeraondorioak ekarriko ditu horrek.

Latinoamerikako herrialde inportanteenetakoada Brasil. Han gertatuko denak eragin handia izan-go du kontinentean. Garai delikatuak bizi ditu,higadura uneak, eta beharrezkoa du Latinoamerikazein mundu mailan jokatzen duen papera doitzea.AEBen ofentsibak, momentu zehatz batean, era-bakiak hartzera behartuko ditu agintariak.

Brasilek ezin du jarraitu inoren aurka errotikegin gabe. Gaur egungo orekak eraldatzen aridira eta uste dut hori behartzen ari direnak behemailako herritarrak direla. Denborak murriztenari dira; AEBetako elite dominanteen intrantsi-gentzia geroz eta handiagoa dago batetik, estatu-autoritarismoaren hedapena eta eskuina indartsusartu izana bestetik. Venezuelan ikusi dugu jada.

Page 9: Larrun 188.ps, page 16 @ Preflight ( Larrun ) · 2014. 6. 19. · Survival erakundeak gogor kritikatu du publizitate-kanpaina, multinazionalaren hornitzaileetako batek, Bunge konpainiak,

9

Munduko Futbol Kopa / Elkarrizketa

«Jaurlaritzako Kirol zuzendari Jon Redon-

dok esandakotik eratortzen da Euskal

Herriak zehazten ez den status politikoa

erdietsi bitartean ia ezinezkoa izango duela

nazioartean ofizialtasunez lehiatzea».

Ez da aukera handirik ikusten euskal selekzioakdemagun 20 urteren buruan Munduko Kopanparte hartzeko. Eskozia, Irlanda Iparraldea,Gibraltar… badira bestelakoa pentsatzera era-man gaitzaketen adibideak, baina futbola esta-tuak ardatz dituela antolatu dela aintzat hartu-ta… Espainiak eta Frantziak ikusiko baluteeuskal selekzioak ofizialtasuna lortu eta nazioar-tean herrialde independente baten irudia emate-rik izango zuela… Selekzio batek atzerrian ofi-zialki jokatzea independentziaren adierazgarribaita ia-ia. FIFAk dio Europako Futbol Federa-zioan (UEFA) sartu ahal izateko estatu bat

ordezkatu behar dela; aukera ematen du hauta-gaitza aurkezteko, nahiz eta estatua ez izan, bainaproposamenak aurrera egiteko gainetik dagoenestatuaren baimena behar da. Borondate politi-koaren esku dago afera.

Hedabideek, gainera, estatu-nazioaren izaerabetikotzen dute kirolean, estaturik gabeko nazio-en kalterako. Eskoziaren kasuan, ErresumaBatuko hedabide-sarearen mendean izateak,selekzioaren bidez nazio harrotasuna piztea zail-tzen dio, britainiar irletako salbuespenaz onuraaterata estaturik izateke nazio taldea duen arren.Kontua da herritar ugarik ezin dituztela partidakikusi, ordainduzko telebista kateetan ematendituztelako.

Espainiako Konstituzio Auzitegiak ebatzi dueuskal selekzioek posible dutela nazioartean

“Euskal selekzioa MundukoKopan? Nekez, estatuak baitirafutbolaren ardatz”

EHUko NOR ikerketa taldeko kidea

Ekain Rojo Labaien

Futbola eta politika beti egon dira nahastuta. Hala frogatu duEkain Rojo Labaien ikerlari donostiarrak Futbola eta nazio

eraikuntza Euskal Herrian eta Espainian liburuan (UtriusqueVasconiae, 2014). Futbolak nazio nortasunak elikatu etabiziberritzean duen ahalmen sinbolikoa aztertu du, beresorreratik –XIX. mendearen bigarren erditik– gaur arte.Liburuko zenbait pasarteri buruzko iruzkina egiteko eskatu dioguegileari, historia hurbilari erreparatuta.

Page 10: Larrun 188.ps, page 16 @ Preflight ( Larrun ) · 2014. 6. 19. · Survival erakundeak gogor kritikatu du publizitate-kanpaina, multinazionalaren hornitzaileetako batek, Bunge konpainiak,

lehiatzea, baldin eta Espainiakoak tartean ezbadaude. Espainia ez dagoen kirolen bat aurki-tzen baduzu, aurrera; bestela jai duzu. ESAIT arida hortik bidea egin nahian, baina futbola futbo-la da, gainerako kirolek baino indar sinbolikoaskoz ere handiagoa du…

«Euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrika-

tzen du ESAIT iritzi taldeak (…) Ofizialak

bailiran bezala lan egingo dutela dio Euskal

Herria Kirola erakundeak».

Hasteko, esan FIFAk bere sortzetik –1904tik–estatu-nazioa lehenetsi duela; estatuen hegemoniaziurtatzen du, salbuespenak salbuespen. Herrimugimenduen ahalegina inportantea izan daiteke.Esaterako, estaturik gabeko selekzioen arteko txa-pelketak bultza ditzakete [VIVA izenekoa bezala-koak], apurka-apurka indarra hartu eta FIFArieskatu txapelketa ofizialetako sailkapen faseetangutxienez talde batentzako lekua egiteko.

Euskal Herrian sarri gertatu ohi den moduan,gai honen inguruan ez dago batasunik, bakoitzabere aldetik doala iruditzen zait: ESAIT, EHKirola, Jaurlaritza… Alderdi abertzaleen baitanere ez dago selekzioaren inguruko erabatekoadostasunik, izenak berak sortutako polemikaketa adiskidantzako partidak eten izanak erakus-ten duten moduan.

«Ipar Euskal Herrian futbolak ez du hegoal-

dearen pareko gizarte oihartzunik inoiz

izan, eta ez du Hegoaldean bezala, espainiar

estatuaren eboluzio politikoan sartuta XX.

gizaldiko bere historia osoki baldintzatu.

(…) Errugbia hobetsi zuten beraien identi-

tatea adierazteko».

Ipar Euskal Herrian futbola ere bizi dute, bainaerrugbian ez bezala, ez dago lehen mailako talde-rik, besteak beste Parisko Saint-Germain kluba-ren aurka neurtuko litzatekeena. Bestalde, euskalselekzioa ez dute berdin hautematen, ez duhorrenbesteko funtzio bateratzailerik. John K.

Walton historialariak azaldu zidan litekeena delabi arrazoik eragin izana zatiketa hori. Batetik,euskal nazionalismoak ez zuen Ipar EuskalHerrian Hegoaldean adina oihartzun lortu. Bes-tetik, futbola Bilboren inguruan ezarri zutenetorkinak eta esaterako Miarritzen bizi izandako-ak ezberdinak ziren. Ingalaterra iparraldetik eto-rritako langileak ziren batzuk, aisialdiko egonal-diak egiten zituzten Londres inguruko klaseertainekoak besteak.

«Olatz Gonzalez Abrisketa antropologoak

dio euskal nortasunaren eraikuntzan erdigu-

neko sinboloa izan dela pilota. (…) Pilota,

Euskal Herriarentzat, garrantzia bereziko

kirola da, bere kultur ondasuna hezurmami-

tu dezakeena. Aitzitik, nortasunezko beneta-

ko azterketa eta mailaketa besteekin neur-

tzean gertatu ohi da».

Identitate kolektibo indibidualek, norberarenaberresteko behar dute izan besteengandik berei-ziko dituen zerbait. Kolektiboki “gu” ideiareninguruan bildu bagara ere, desberdintzea behardugu, eta hori futbolak egiten du. Pilota identita-te zeinua da, gure nortasuna islatzen du, baina ezgaitu besteekin neurtzen. Futbolak 1920kohamarkadatik aurrera Euskal Herrian hartu zuensona ulertzen lagun gaitzake horrek: besteherrialdeekin indarrak konparatu ahal izatean.Pilotak ezin du hori egin.

«Santiago Segurola kazetariak uste du heda-

bideetatik Donostia eta Bilboko taldeen

arteko bereizketa eta etsaigoa hauspotu eta

sortu zutela. Donostiako prentsari lepora-

tzen dio probintzia gorrotoa dei dakiokeena

indartu izana eta euskal herritarren arteko

kidetasuna erasatea ondorioz».

Salmenta iturri ere izan daiteke. Athletic babes-ten du El Correok, Reala El Diario Vascok. Elka-rren aurkako probintzianismoa bultzatzen dute,baina, euskal nortasuna diluitzea al da haien hel-burua? Ez naiz ausartzen halakorik baieztatzera.

10

188. zenb. 2014ko ekaina

Page 11: Larrun 188.ps, page 16 @ Preflight ( Larrun ) · 2014. 6. 19. · Survival erakundeak gogor kritikatu du publizitate-kanpaina, multinazionalaren hornitzaileetako batek, Bunge konpainiak,

Bestetik, Espainiako selekzioak jokatzen due-nean, nabarmen ikusten da euskal egunkarien arte-ko aldea. 2010eko finala irabazi ostean, esaterako,Vocento taldekoek askoz ere gehiago baliatu zuten‘gutasuna’. Espainiako selekzioari buruz mintza-tzean subjektu englobatzailea balitz bezala aritzendira, gainerako egunkariek baino gertuago sentitzendute. Gara eta Deia aseptikoagoak dira, titular infor-matiboagoak plazaratzen dituzte. Euskal selekzioakjokatzen duenean kontrakoa gertatzen da.

«Ezkerreko ideologiako pentsalariek maiz

deitoratu dute futbola, herri xehea limurtu

eta beraien nahietara makurrarazteko erabi-

litako Erromatar Inperioko zirkuko ikuski-

zunaren aldaera garaikidea delako».

Ezkerreko mugimenduetan opioaren ideiamaiz aipatu da, baina badira bestelakoa iradoki-

tzen duten pentsalariak. Antonio Gramscikazetari, filosofo eta teorialari marxistak zioenfutbola leialtasun erreinua dela; eta AlbertCamus idazleak esaten zuen moralaz eta gizabalioez zekiena futbolak irakatsi ziola.

Futbolak ez duela zertan lo-eragilea izanbehar erakutsi dute brasildarrek. KonfederazioKoparen ingurumarian protesta ikaragarri jen-detsuak egin ziren eta asteotan ere izan diramanifestazioak. Futbola gustuko dute, kirolnazionala da, herrialdearen irudi positiboaproiektatzen du mundu zabalera, Kopa bostbider irabazi dute… baina horrek ez ditu pro-testak geldiarazi, hainbeste diru xahutu baitutefutbolean, berdin Joko Olinpikoetan... Futbolaopioarekin lotzen duen ideia kolokan jartzen duhorrek guztiak. Brasilen inbertsio piloa egin daeta tamainako ekitaldi batek ez du berez dirua

11

Munduko Futbol Kopa / Elkarrizketa

Zail du euskal selekzioak nazioartean ofizialki jokatzea, gainetik dituen estatuen borondatearen esku baitagogaur gaurkoz auzia. Jokalariek aldarrikapenarekin bat egin dute, bederen.

Page 12: Larrun 188.ps, page 16 @ Preflight ( Larrun ) · 2014. 6. 19. · Survival erakundeak gogor kritikatu du publizitate-kanpaina, multinazionalaren hornitzaileetako batek, Bunge konpainiak,

sorrarazten. FIFAk sos mordoa irabaziko du,baina aurreko edizioetako datuek erakustendute txapelketa jasotzen duen herrialdearentzatez dela hain errentagarria”.

«Eric Dunning soziologoak zehazten du

(…) ez dela harritzekoa gizonezkoen men-

derakuntza eta kirol modernoen izaera

patriarkala gutxitan ezbaian jarri izana. Izan

ere, futbolari dagokionez, sortzez gizonez-

koen nagusitasunezko familia eredua islatu

zuen».

Gerretan bezala, gizonezkoei ematen zaie nazioaordezkatzeko zeregina, haiek agertzen dira naziointeresen defentsan. Zentzu horretan, neurrihandi batean, nazioa edo talde nortasuna haragi-tzeko ezintasunean datza nesken futbolarenahultasuna. Bestalde, gizonezkoen ordezkaritzakemakumeak ere barne hartzen ditu, nazioartekofutbol partidetako ikus-entzuleria datuek erakus-ten dutenez.

«Futbolaren ekonomia-izaera talde-nortasu-

nei gainjarriko bazitzaien, eta hainbatek

burututako aberastasunak jokoari esleituta-

ko emaitzaren ziurgabetasuna narriatuko

balu, futbolaren ospea kolokan izango zate-

keen. Izan ere, taldeen arteko lehia are eta

estuagoa izan, orduan eta biziagoa da ikus-

leen eta hamaika jokalarien ordezkaritzaren

arteko uztarpena».

Paul Yonnet soziologo frantziarrak zioen kirol-ikuskizunen erregaiak ziurgabetasuna eta identifika-zioa direla. Emozio geroz eta gutxiago egon daite-ke, komunikabideen eraginez besteak beste.Espainiako Ligaren kasuan, telebista eskubideenga-tik urtean 150 milioi euro inguru jasotzen dute RealMadrilek eta Bartzelonak, 40-50 milioi Valentziaketa Madrilgo Atléticok, [eta 30 milioi edo gutxiagogainerakoek]. Izugarrizko aldea da. Ikusteke dagotelebistek ordaindu ahal izango duten hitzemanda-ko diru guztia. Hedabideek porrot egingo balutefutbolean iraultza handia gertatuko litzateke.

12

188. zenb. 2014ko ekaina

Ekain Rojo EHUko ikerlariak eta Andy Robinson kazetariak uste dute hedabideek porrot egingo balute futboleaniraultza handia gertatuko litzatekeela, klubek –handienek bereziki– telebista eskubideak dituztelako oinarri.

TO

MJE

NK

INS

/ T

HE

GU

AR

DIA

N

Page 13: Larrun 188.ps, page 16 @ Preflight ( Larrun ) · 2014. 6. 19. · Survival erakundeak gogor kritikatu du publizitate-kanpaina, multinazionalaren hornitzaileetako batek, Bunge konpainiak,

13

Munduko Futbol Kopa / Elkarrizketa

Txapeldunen Ligako finala amaitzean, Real Madri-leko presidente Florentino Fernandezek eta Espai-niako presidente ohi Jose Maria Aznarrek boste-koa eman zioten elkarri palkoan. Zer iradokitzendizu irudi horrek?

Ez dakit zer-nolako harremana duten, baina RealMadril taldea Espainiaren ikurra da, AznarrenGobernuak ordezkatzen zuen Espainiaren iku-rra, katalanismoaren aurkako sinboloa… Espai-niar identitatea ordezkatzen du Madrilek, nazio-nalismo katalana Bartzelonak. Futbol taldeakzubi modukoak dira. Beste herrialdeetan ez duthalakorik hain garbi ikusi.

Herrialde guztietako palkoetan elkartzen dira,ordea, futbol taldeetako presidenteak politikaedota ekonomia munduko goi-karguekin.

Bai, hala da, futbola beste edozein tresna bainoeraginkorragoa baita politikarientzat, haienburuak hautesleen interes bertsuak dituzten herri-tar gisa aurkezteko. Ingalaterran, duela 50 urte,segmentu konkretu batzuen kirola zen futbola,proletalgo eta klase ertainarena. Politikari kontser-badoreek baztertu egiten zuten. Gaur egun, baina,ez dago klase jakin bati loturik. Talde bateko zalegisa aurkezteak ez dizu kalterik egingo, selekzionazionalaren kasuan bereziki; lehen baino errenta-garritasun handiagoa atera diezaiokezu.

Liverpoolen, Anfield estadio inguruko auzotarrakhaien etxebizitzak saltzen hasi ziren duela hamarbat urte, taldeko jabeek bultzatuta, futbol zelaiberria eraikitzeko asmoa zeukatela-eta. Proiektuageldirik dago, ordea, eta auzoan etxe ugari dagoorain hutsik.

“Ingalaterrako zaleen sindikatuakdirua oinarri duen ereduaren aurkamobilizatu dira”

Kazetaria

Andy Robinson

Ekonomian aditu Andy Robinson kazetariak hamaika lanargitaratu du 2008an lehertutako krisiaren zio eta

ondorioez, liburu bat tartean: Un reportero en la montaña mágica.Cómo la élite económica de Davos hundió el mundo (Ariel, 2013).Liverpoolen jaioa, maiz idatzi du futbolaz, Erresuma Batukotaldeez bereziki, Kataluniako La Vanguardia egunkarian azkenurteotan. Munduko Koparen atarian dozena erdi erreportajepublikatu zituen Futbolaren geopolitika goiburupean.

Page 14: Larrun 188.ps, page 16 @ Preflight ( Larrun ) · 2014. 6. 19. · Survival erakundeak gogor kritikatu du publizitate-kanpaina, multinazionalaren hornitzaileetako batek, Bunge konpainiak,

2005ean AEBetako Texas Rangers beisbol tal-dearen jabe Tom Hicks espekulatzaile errepubli-kanoak erosi zuen Liverpool kluba, eta 2010azgeroztik Bostongo Red Sox beisbol taldearenjabe John Henry demokrata buru duen FenwaySports taldea da nagusia. Ikusteke dago gauregungo jabeek Hicks eta haren bazkide GeorgeGillet-en estrategiari eutsi ala bide berria hartukoduten. Badirudi ez dutela Anfield botako, handi-tu baizik, nahiz eta Spirit of Shankly zaleen kolek-tiboko bozeramaile Paul Goldberg-ek dioenmoduan, inozoa litzatekeen prezio erakargarriabalu kluba salduko ez luketela pentsatzea.

AEBetako inbertsio kudeatzaileak dira, eraberean, Manchester United, Sunderland, Arse-nal, Aston Villa, Cardiff eta Fulham taldeenjabeak. Erositako produktuei ahalik eta errenta-garritasun handiena ateratzea dute xede, etahorrek ekarri du, besteak beste, sarreren prezio-ak garestitu eta zale leialenek partidak ikusterajoateko aukera geroz eta txikiagoa izatea.

Futbola eta kriketa ziren lehen langile klasea-ren kirolak, errugbia elitearena. Gaur egun guz-

tiek jokatu nahi dute futbolean,telebistak inbertsio handiakegin ditu, sarrerak garestitudira, betiko hintxek nekezbidaiatu dezakete haien taldeakikustera… Egoerak bultzatutazaleen sindikatuak mugitzenhasi dira, Spirit of Shankly tar-tean. Haiek behartu zuten TomHicks kluba saltzera, eta jabeberriei ere presio egin diete fut-bolaren globalizazioaren ereduden merkatu-estrategia mutu-rrera ez eramateko. Brasilenantzekoa gertatu da: estadioakmodernizatu ahala sarrerakgarestitu egin dira eta zalepobreenek zailtasun geroz etahandiagoak dituzte partidakzuzenean ikusteko. Iazko pro-

testen olatua baliatuz elkar antolatu eta klubenasmoak geldiaraztea lortu dute, hein bateanbederen. Estadio batzuetan, adibidez, partidakzutik ikusteko guneak mantendu dituzte.

Nola eragin dio horrek guztiak taldeen eta zaleenarteko identitate-harremanari?

Espainian osagai identitarioa oso politizatuadago, estatu barruko tentsioak medio, talde asko-ren kasuan behintzat. Ingalaterran desberdinada. Zale leialenetako askok utzi egin behar izandiote partidak ikustera joateari, ez dakite jokala-riak datorren urtean taldean izango diren alaez… Zaila da jokalariak taldearekin identifika-tzea. Zer geratzen zaigun? Gure identitate zeinunagusia gainerako zaleak dira, komunitatea,horrek du balioa.

Urte hasieran Liverpooleko arduradun batekadierazi zuen Dunkin Donuts konpainia futboltaldearen babesle ofiziala izango zela, Liverpooleta Donuts merkatu berdinean mugitzen direnmarka globalak direlako. Hain da zinikoa. Anfieldauzoan umeen %43 pobrezian bizi da, elikadura

14

188. zenb. 2014ko ekaina

“Liverpool futbol kluba, Shank zaleek eraikia, yankiek suntsitua”, dioAnfield estadioan zabaldutako pankartak. AEBetako kapitalespekulatiboaren esku-hartzeaz kexu dira hintxak.

Page 15: Larrun 188.ps, page 16 @ Preflight ( Larrun ) · 2014. 6. 19. · Survival erakundeak gogor kritikatu du publizitate-kanpaina, multinazionalaren hornitzaileetako batek, Bunge konpainiak,

eskasak eragindako osasun arazoak izateko arris-ku handiagoa dute…

Espainian maiz hitz egiten da telebista eskubideendesorekaz. Ingalaterran pastela banatuago aldago?

Bai, nahiz eta ez den guztiz parekidea. Futbola ezdago hain monopolizatua: Madril, Bartzelona etaazkenaldian Atlético. Ingalaterran zailagoa daaurreikustea zein taldek irabaziko duen; diru-sarrerak banatuago daude. Klub handiek fitxake-ta handiak egiteari ematen zaio garrantzia Espai-nian.

Eredu hori jasangarria al da?

Espainiako Liga ez dela jasangarria dio adituugarik, batetik, oinarri duelako Florentino ere-dua: fitxaketa galaktikoak egin, ondoren telebis-ta edo marketin bidez amortizatzeko. Bestetik,edo ondorioz, boterea –arrakasta– bizpahirutalderen esku egoteak emozioa akabatu eta jen-dearen interesa itzali dezakeela diote. Ez dakitzer esan.

Bestetik, goi mailako futbolak sortu dituendesberdintasunak gutxitze aldera, UEFArenjoko garbiaren aldeko urratsek eman dezaketefruiturik, gehienezko soldata biguinak ezarri dai-tezkeelako. Alegia, taldeek ezingo lituzketezorrak pilatu hiper-soldatak ordaintzeko.Lagunduko luke ere Europako Batzordeakzigortuko balitu mega-fitxaketak babestendituzten diru-laguntzak.

Ingalaterran arazoak sor daitezke futbolarenbalio preziatuena, zaleak, lotura identitarioa, kal-tetua den heinean. Inbertsio funtsek eurek ter-mino bat erabiltzen dute, Fan Equity balioa,zaleen berotasunari, taldeari lotutako komunitatesentipenari, erreferentzia egiten diona. Aktiboukiezina da, ez dago formula ekonomiko batekinazaltzerik; klubak emaitza kaskarrak lortuta ere,balio horrek eutsi egingo dio. Hor datza futbolak

duen magiaren parte batek. Urre meategia beza-lakoa da eta inbertsio funtsek badakite hori.Paradoxikoa da, baina: balio handia duela jakitundiren arren, hari etekina ateratzea besterik ezdute nahi, eta suntsitu egingo dute azkenean.Hori da tristeena.

AEBetan ez dago tamainako loturarik zale etataldeen artean, klubak hiritik hirira mugitzendituzten frankiziek erakusten duten moduan.Bitxia da hango inbertsio talde handiekin gerta-tzen dena. Kirola erregulatuago dago: jokalariekgehienezko soldatak dauzkate, telebista eskubi-deak banatuago daude, jokalari berriak aukera-tzeko talde ahulenak laguntzen dituen draft siste-ma baliatzen dute… Horrek guztiak diruairabazteko aukera mugatzen duenez, gure ere-duak izugarri erakartzen ditu.

Eredu erakargarria da, ezbairik gabe, futboladiru-iturri oparo bihurtu duen kapital espeku-latiboarentzat bederen. Emaria agortuko oteden ikusteke dago orain. Beste gozoki bati hel-duko liokete orduan batzuek; aldiz, itxitakobidea irekitzeko aukera izango lukete futboltalde askok.

15

Munduko Futbol Kopa / Elkarrizketa

HEDABIDE BATZUK MUTU, BESTEAK BERRITSUEGI

“Sky bezalako hedabideak Fan Equity balioarenespoliazioa bilatzen ari diren talde handienparte dira, eta apenas sustatzen dute eztabai-darik. Badira salbuespenak, futbolaren testuin-guru sozio-ekonomikoaz idazten duen TheGuardian egunkariko David Conn, esaterako.

Espainiako kirol prentsa negargarria da.Txutxu-mutxuak haizatzen dituzte etengabe,izan balizko fitxaketa zein beste edozein konturiburuzkoak. Sentsazionalismo hori gertuagodago prentsa horitik. Ez da sanoa. Badirudi 20-70 urteko gizonezkoei hizpidea ematea besterikez dutela nahi”.

Page 16: Larrun 188.ps, page 16 @ Preflight ( Larrun ) · 2014. 6. 19. · Survival erakundeak gogor kritikatu du publizitate-kanpaina, multinazionalaren hornitzaileetako batek, Bunge konpainiak,