Larrun 190.ps, page 6 @ Preflight ( Larrun )ondoren, biztanleria 2050 inguruan hasiko dela...

6
4 Gu, zabor-jaleok Industria Iraultzaren ondoren, gizakiok espezie zabor-jale bihurtu ginen, hau da, zaborrez elika- tzen dena. Izen hori William Catton estatubatuar soziologoaren versht The Ecgica Basis f revutiary chage lanetik dator. Catton joan den mendeko 70eko hamarkadatik ari da ingurumen soziologia eta giza ekologia azter- tzen. Liburu hark ekologiaren zientzian mugarri bat ezarri zuen 1980an, aitzindaria izan baitzen gizateria planetaren karga gaitasuna gainditzen ari zela ohartarazten. Lanak jarraipena izan zuen 2009an: Btteec Huaitys ipedig ipasse, Cattonen testamentu mingotsa, zeinean egileak ez duen dagoeneko ohartarazten; horren ordez, ezer egin ez dela egiaztatu besterik ez du egiten, eta xehe aztertzen du nola H cs sus-en harropuzkeriak inbutu ebolutibo batera garamatzan. Inbutu horrek gure espeziea desa- gertzea eragin dezake, edo behintzat, planetan dauden pertsona kopurua zeharo murriztea. Jaten dugun zaborra petrolioa eta gas natura- la dira, gure espezieak ustiatzen ikasi zituen altxor fosilak, eta berrehun urteko epe laburrean Egilea: Manuel Casal Lodeiro 190. zenb. 2014ko iraila LUSCOFUSCO G aliziarra da Manuel Casal Lodeiro, Barakaldon jaioa izanagatik (1970). Véspera de nada / Asociación por unha Galiza sen petróleo (Ezer ezen bezpera / Petroliorik gabeko Galiziaren aldeko elkartea) taldearen sortzaileetako bat da. Petrolioaren gailurrari buruz eta horrek ekar lezakeen zibilizazioaren kolapsoaz dibulgatzen dihardu batez ere. Ondoko artikulua galizieraz agertu zen lehenbizi Praa Pbica agerkarian, 2013an. Ondoren, bertsio zabalago bat argitaratu zen, gaztelaniaz, Ecptica webgunean –horren pasarte bat itzuli eta gehitu dugu hemen–, eta bertsio luze hori euskaratzeko asmoa ere badago. Artikuluaren muina erregai fosilen amaieragatiko kezka da: nola eragin diezaioke horrek elikagaien ekoizpenari eta industria iraultzaren hasierakoa baino zazpi aldiz handiagoa den populazioaren mantenuari?

Transcript of Larrun 190.ps, page 6 @ Preflight ( Larrun )ondoren, biztanleria 2050 inguruan hasiko dela...

Page 1: Larrun 190.ps, page 6 @ Preflight ( Larrun )ondoren, biztanleria 2050 inguruan hasiko dela egonkortzen, 2.000 milioiren inguruan. Colin Campbellen ustez, populazioa oso azkar jaitsiko

4

Gu, zabor-jaleok

Industria Iraultzaren ondoren, gizakiok espeziezabor-jale bihurtu ginen, hau da, zaborrez elika-tzen dena. Izen hori William Catton estatubatuarsoziologoaren Overshoot: The Ecological Basisof revolutionary change lanetik dator. Cattonjoan den mendeko 70eko hamarkadatik ari daingurumen soziologia eta giza ekologia azter-tzen. Liburu hark ekologiaren zientzian mugarribat ezarri zuen 1980an, aitzindaria izan baitzengizateria planetaren karga gaitasuna gainditzenari zela ohartarazten. Lanak jarraipena izan zuen2009an: Bottleneck: Humanity´s impending

impasse, Cattonen testamentu mingotsa, zeineanegileak ez duen dagoeneko ohartarazten; horrenordez, ezer egin ez dela egiaztatu besterik ez duegiten, eta xehe aztertzen du nola Homo colos-sus-en harropuzkeriak inbutu ebolutibo bateragaramatzan. Inbutu horrek gure espeziea desa-gertzea eragin dezake, edo behintzat, planetandauden pertsona kopurua zeharo murriztea.

Jaten dugun zaborra petrolioa eta gas natura-la dira, gure espezieak ustiatzen ikasi zituenaltxor fosilak, eta berrehun urteko epe laburrean

� Egilea: Manuel Casal Lodeiro

190. zenb. 2014ko irailaLU

SCO

FUSC

O

Galiziarra da Manuel Casal Lodeiro, Barakaldon jaioa izanagatik (1970). Véspera denada / Asociación por unha Galiza sen petróleo (Ezer ezen bezpera / Petroliorik

gabeko Galiziaren aldeko elkartea) taldearen sortzaileetako bat da. Petrolioaren gailurrariburuz eta horrek ekar lezakeen zibilizazioaren kolapsoaz dibulgatzen dihardu batez ere.Ondoko artikulua galizieraz agertu zen lehenbizi Praza Pública agerkarian, 2013an.Ondoren, bertsio zabalago bat argitaratu zen, gaztelaniaz, Ecopolítica webgunean –horrenpasarte bat itzuli eta gehitu dugu hemen–, eta bertsio luze hori euskaratzeko asmoa erebadago. Artikuluaren muina erregai fosilen amaieragatiko kezka da: nola eragin diezaiokehorrek elikagaien ekoizpenari eta industria iraultzaren hasierakoa baino zazpi aldizhandiagoa den populazioaren mantenuari?

Page 2: Larrun 190.ps, page 6 @ Preflight ( Larrun )ondoren, biztanleria 2050 inguruan hasiko dela egonkortzen, 2.000 milioiren inguruan. Colin Campbellen ustez, populazioa oso azkar jaitsiko

munduko biztanleria –XIX. mendera arte betimila milioren azpitik egon zena– zazpi aldiz han-diagoa izatea ahalbidetu digutena. Esan daitekemila milioikoa dela, beraz, eguzkitik datorrenetengabeko energiari esker planetak eduki deza-keen gizaki kopuru handiena. Energia fosilarenez-ohiko ekarpenak (lehenik ikatza, gero petro-lioa eta gas naturala) ahalbidetu digu, tartebatean, gure nitxo ekologikoa izugarri zabaldueta kopuru hori modu ikusgarrian gainditzea.Lehen mila milioi ozta-ozta sartzen ziren lekuan,bat-batean (historiaren eskalan) 7.000 milioikabitu ginen. 1920an 2.000 milioi besterik ezginen, beraz azken mendean hirukoiztu egingara.

1800etik honako munduko biztanleriarengrafikoa hazkunde esponentzialaren adibidenabarmena da. Guztizko (edo per capita) energiakontsumoaren grafikoarekin alderatuta, ulerdezakegu nola izan den posible hazkundea: mag-nitude bien arteko korrelazioa erabatekoa da.Metanoa eta petrolioa eskura edukitzeak emandigu aukera planetak gizakiak edukitzeko daukangaitasuna handitu eta mila milioi pertsonakomuga naturala gainditzeko. Iraultza Berde deitu-rikoak Iraultza Beltz izena ere izan zezakeen, baiposible egin zuen petrolioaren koloreagatik, baizekarkigun etorkizunarenagatik. Hamarkadagutxian, ehunka mila traktore, uzta biltzekomakina eta bestelako nekazaritza-tresna mun-duan zabaldu ziren, ongarri sintetikoak tonakabota ziren lurrean, eta milioika garraiobide, pro-zesamendu-industria eta elikagai-banaketa zen-tro, ehunka supermerkatu kate eta saltoki... ener-gia fosil hori ustiatu eta gero eta pertsonagehiagorentzako elikagai bihurtzeko mekanis-moa osatu zuten.

Energia oparotasun horren eskutik emanziren bizi-kalitatearen hobekuntzei esker –esate-rako, osasungintza publiko hiperteknifikatua,milaka sintesizko produktu farmazeutiko, indus-tria petrokimikoak sortutako era guztietakomaterialak...– gero eta pertsona gehiago jaio eta

elikatu ahal izan ziren, eta gainera baldintzamaterial hobeetan bizi ahal izan ziren, batez ereindustrializatutako mundu aberatsean. Jakina,epe laburreko irabaziak eta hazkunde ekonomi-ko itxuraz geldiezina ardatz dituen sistema eko-nomiko eta sozial batek erraztu zuen hori guztia.

Tamalez, eta aurreikus zitekeenez, horrek ezinzuen oso luze iraun, eta hala adierazten saiatu zenCatton 1980an, hura baino lehenago Meadowssenar-emazteak eta Jorgen Randers –1972ko Haz-kundearen Mugak txostenaren egileak–, eta,ondorengo hamarkadetan, gero eta zientzialari,filosofo eta ekologista gehiago. Petrolioa leheniketa gas naturala ondoren, gehienezko erauzte-mai-lara iritsiko ziren zalantzarik gabe, eta hortik aurre-ra haien eskuragarritasunak beherantz egingozuen. Hala, haietan oinarrituta antolatutako siste-ma industrial osoa, nekazaritza-elikadura sistemabarne, amildu egingo zen. Gaur egun peak oil,peak gas, peak coal... eta beste zenbait gailurmodura ezagutzen duguna da. Bere energia iturriberriztagarrietatik –ez dugu ahaztu behar janariaenergia endosomatikoa dela– elikatzeari uztendion espezieak, zabor aberats, ugari eta ez-berriz-tagarritik elikatzen hastean, hazkunde ikaragarria(esponentziala) izango du bere populazioan. Bainahala eginez, zabor-jale bihurtutako espezie horibere burua kondenatzen ari da kolapso demografi-koa izatera zaborra agorpen-puntu batera iristean,intsektu eta beste zenbait animaliarekin gertatzenden bezala izurrite bihurtu eta elikagai soberakinaamaitzean. Kopuru handietan hiltzen dira.

Onartu behar dugu, beraz, gure espezieakuneren batean populazioaren jaitsiera izugarribat jasango duela. Gaia aztertu duten egileak ezdira ados jartzen, ea noraino jaitsiko den giza-populazioa behin-behineko energia fosil ekarpe-na agortzean, baina garrantzia izango duten zen-bait faktore aipa ditzakegu: 1) Ongarrisintetikorik gabe, gaur egun existitzen direngiza-gorputzen erdirako behar den nitrogenoaez zen egongo, beraz ezin izango ginateke 3.500milioi baino gehiago izan. 2) Industria aroaren

5

Gainpopulazioa / Iritzia

Page 3: Larrun 190.ps, page 6 @ Preflight ( Larrun )ondoren, biztanleria 2050 inguruan hasiko dela egonkortzen, 2.000 milioiren inguruan. Colin Campbellen ustez, populazioa oso azkar jaitsiko

aurreko giza populazioa beti izan da mila milioi-tik beherakoa: ematen du hori dela gure espe-ziearen langa naturala, edo behintzat historikokisegurtatu ahal izan dena. 3) Zenbait arlotan izan-dako aurrerapen zientifikoek (medikuntza, bio-logia, kimika, ekologia...), nekazaritza sistematradizionalen ezagutza hobeari loturik, popula-zio galera leundu lezakete hein batean, eta moduhorretan muga naturala zabaldu ahal izangogenuke; baina ezagutza horiek behar bezala gor-detzeko eta aplikatzeko gai izan beharko ginate-ke energia jaitsiera eta kolapso testuingurubatean. 4) Zoritxarrez, mugak gainditu izanak(Cattonek aipatzen zuen overshoot-ak) ondorio-ak dauzka populazioari eusten dion oinarri natu-ralean (zoru emankorra, biodibertsitatea, uredangarria, klima...), eta kolapsoaren ondorenhainbat hamarkadatan gerta liteke oinarri horrekez berreskuratzea mila milioi pertsona manten-tzeko zeukan gaitasuna. Baliteke ere sekula ezberreskuratzea, kutsadurarengatik, lur emankorgalerarengatik, klima aldaketarengatik eta giza-kiak eragindako beste suntsipen faktore batzuen-gatik. Beraz, gure ezagutza zientifikotik lor gene-zakeena ingurumenaren hondatzeagatik galgenezake. 5) Aurreikus daitekeen zibilizazioindustrialaren kolapsoak, energia baliabide fosi-len gutxitzeari lotuta, demografian eragin zuzenaedukiko du seguruenik: azken baliabideak (ener-gia, lehengaiak, ura, zorua...) eskuratzeko gerrak,gatazka sozialak, bizi-baldintzen okertzea, hon-damendi industrialak mantenu falta dela-eta(gogora ditzagun Bhopal, Txernobyl, Fukushi-

ma...), estatuek kutsadura kontrolatzeko gaitasuntxikiagoa, eta abar.

POPULAZIOAREN LANGA NATURALA

Benetan jo dezakegu mila milioi biztanleak gureespeziearen langa naturaltzat, hau da, baldintzaenergetiko normaletan gainditu ezinezko kopu-rutzat? Kopuru hori alda dezaketen bestelakofaktorerik badago?

Faktore horietako bat biztanleriaren banaketaizan daiteke. Xoán R. Doldánek ikusarazi didanez,hazkunde esponentziala hasi aurretik, banaketahori ez zen inola ere homogeneoa, eta ez zuen bategiten baliabide naturalen kokapenarekin. Europa,berbarako, gainpopulatua zegoen Amerika gehie-narekin eta Afrika osoarekin alderatuta. Horrekpentsaraz diezaguke une hartan baliabideekikobanaketa orekatuagoa izan balitz, Europako popu-lazioa txikiago izango zatekeela, eta beste konti-nente batzuetakoa handiagoa. Izan ere, potentziakolonialek kontinente horiek kolonizatu zituzte-nean, mugimenduak izan ziren beren gaitasunagaindituta zeukaten eskualdeetatik oraindik muga-ra iritsi gabeak ziren eskualdeetara.

Halaber, kontuan izan behar da garai hartan erealde handia zegoela eskualde bakoitzaren per capi-ta kontsumoan, eta askoz handiagoa zela eskualdepopulatuenean, Europan. Pentsa dezakegu percapita kontsumoa bestelakoa izanda populazioa –garai hartan ere– handiagoa izan zitekeela, eta hor-taz, edozein une historikotan izandako populazioaez dela gaindiezinezko muga absolutua, ezta ener-gia iturri bakartzat eguzkia edukita ere.

Ondorioz, Doldánen ustez, funtsezko baliabi-deen eskuragarritasuna garrantzitsua da espeziea-ren langa ekologikoa kalkulatzeko, baina badiralanga horretan eragina duten faktore sozioekono-miko eta geopolitikoak: herrialde baten barrukoeta herrialdeen arteko botere harremanak, klasesozialak, zein ekoizpen eredu den nagusi... Hala

6

190. zenb. 2014ko iraila

“7.000 milioi biztanle mantentzekoaukera ematen duen zabor fosiladesagertzean, maila demografikoberari eutsi ahal izango diogu? Argieta garbi, ez

Page 4: Larrun 190.ps, page 6 @ Preflight ( Larrun )ondoren, biztanleria 2050 inguruan hasiko dela egonkortzen, 2.000 milioiren inguruan. Colin Campbellen ustez, populazioa oso azkar jaitsiko

ere, nire iritziz faktore horiek bigarren mailakotzathartu behar ditugu, baliabideen eta, azken batean,energiaren eskuragarritasunaren faktore nagusiakmugatzen baititu. Izan ere, Neolitikoko Iraultzak–nekazaritza asmatzeak– sortutako baliabide etaenergia soberakinak ahalbidetu zuen klase sozia-lak eta zibilizazioak agertzea Historian zehar, etaenergia fosilak mugitutako Industria Iraultzakeman zuen aukera kapitalismoa zabaltzeko.

Faktore guztiak beste baten menpe daude, etabeste hori finkotzat jo dezakegu: eguzki erradia-zioari esker planetara iristen den energia. Neka-zaritzara jauzi egin genuenetik igarotako 10.000urteetan faktore horiek asko aldatu diren arren,behin ere ezin izan zen gainditu mila milioi per-tsonako kopurua.

7.000 milioi biztanle mantentzeko aukeraematen duen zabor fosila desagertzean, mailademografiko berari eutsi ahal izango diogu? Argieta garbi, ez. Beraz, etorkizuneko giza popula-zioa mila eta 7.000 milioiren artekoa izango da.Hainbat egilek euren zifrak eman dituzte. Esate-rako, Dale Allen Pfeifferek uste du 2.000 milioidela kopuru jasangarria; Paul Chefurkak milamilioitan uzten du, petrolioa ustiatzen hasi zenmomentuko populaziotik abiatuta eta planetareneuste-gaitasuna gutxitu izana kontuan hartuz;Richard Duncanek dio, bere Olduvai teoria inte-resgarrian, heriotza-tasa asko handituko dela etaondoren, biztanleria 2050 inguruan hasiko delaegonkortzen, 2.000 milioiren inguruan. ColinCampbellen ustez, populazioa oso azkar jaitsikoda 2020tik aurrera, baina jaitsiera hori 2080 alde-

7

Gainpopulazioa / Iritzia

“Hamarkada gutxian, ehunka mila traktore, uzta biltzeko makina eta bestelako nekazaritza-tresna munduanzabaldu ziren (...), energia fosil hori ustiatu eta gero eta pertsona gehiagorentzako elikagai bihurtzeko”.

Page 5: Larrun 190.ps, page 6 @ Preflight ( Larrun )ondoren, biztanleria 2050 inguruan hasiko dela egonkortzen, 2.000 milioiren inguruan. Colin Campbellen ustez, populazioa oso azkar jaitsiko

ra motelduko da, eta azkenik, biztanle kopurua3.000 milioi inguruan egonkortuko da 2200.urterako.

NOLA GERTATUKO DA POPULAZIOKOLAPSOA?

Ez dakigu noraino jaitsiko den giza populazioa,baina seguru dakigu jaitsi egingo dela, historiarentarte labur batean berezko muga gainditzeko auke-ra eman zion hura desagertuko baita. Ez dakiguzein erritmotan gertatuko den ere jaitsiera hori,baina hainbat egilek darabiltzaten zifren araberamende bat baino gutxiago beharko da. Argiagoikus daiteke nola gertatuko den populazioarenkolapso hori, beste giza zibilizazio batzuen eta

zenbait animalia-populazioren adibideak baititugu.1) Elikagai falta faktore nagusietakoa izango daargi eta garbi, fosilen menpeko nekazaritza indus-triala bideragarria ez denean. 2) Baliabideak esku-ratzeko gerrak gure espezie indarkeriazaleak nekezsaihestuko duen faktorea dela ere badakigu; izanere, neurri handiagoan edo txikiagoan IndustriaIraultzaren hasieratik jasaten ari gara hori, bimundu gerra barne. 3) Bizi-baldintzen hondatzeakheriotza kopurua handitzea eragingo du, aldezaurretik kopurua kalkulatzea zaila bada ere; kutsa-dura erabakigarria izango da, zalantzarik gabe,populazioaren jaitsiera horretan, minbiziak, arazohormonalak, eta ingurumenari lotutako gaixotasu-nak zabalduko baitira. Legamiak muztio botilanbezala, gure hondakin alkoholikoetan itoko gara

8

190. zenb. 2014ko iraila

“Jaten dugun zaborra petrolioa eta gas naturala dira, berrehun urteko epe laburrean munduko biztanleria –XIX. mendera arte beti mila milioiren azpitik egon zena– zazpi aldiz handiagoa izatea ahalbidetu zuena”.

Page 6: Larrun 190.ps, page 6 @ Preflight ( Larrun )ondoren, biztanleria 2050 inguruan hasiko dela egonkortzen, 2.000 milioiren inguruan. Colin Campbellen ustez, populazioa oso azkar jaitsiko

azukre betekadaren ostean. 4) Hiriak kanpoko eli-kagai eta energia horniduraren erabat menpedaude, eta munduko biztanleen erdia baino gehia-go bertan bizi da. Haien kolapsoak krisi demogra-fiko larria ekarriko du; milaka milioi pertsonakoexodoa izango da landara bueltatzeko, lan eta jana-ri bila, eta aurreikus daiteke exodo hori gatazkatsuaizango dela, modu ordenatuan egiten saiatukobagina ere. 5) Osasun sistemak gainbehera daude-la, gero eta zailagoa izango da infekzio, epidemia,parasitosi eta abarren handitzeari –dagoeneko ger-tatzen hasia dena, kolapsoaren aurreko faktoreen-gatik: klima aldaketa, antibiotikoekiko erresisten-tzia, infekzio-eragileen mutazioa...– aurre egitea;horrek gero eta heriotza gehiago eragingo du urtezurte. 6) Klima aldaketa zeharkako bide bat izangoda gure hondakinek (kasu honetan berotegi-efek-tuko gasek) planetaren karga gaitasuna murrizteko:bizitzeko leku egoki gutxiago, ur edangarri gutxia-go, sute eta muturreko klima-gertakari gehiago,biodibertsitate galera, ekosistemak suntsitzea,nekazaritzako espezieak hazteko zailtasuna... Horiguztia, beroketa globala azkartu eta planetan bizi-tzea zaildu dezaketen faktoreak kontuan hartugabe, esaterako, Artikoko permafrost-a urtu etametano kantitate handiak isurtzea atmosferara). 7)Urtegi hidroelektrikoetan, zentral nuklearretan etatankera horretako instalazioetan istripuak, gertaka-ri atmosferikoak edo lurrikarak direla, edo besterikgabe zahartzeagatiko hondatzea, gero eta zailagoaizango baita, ekonomiaren zein energiaren ikus-

puntutik, mantenu lanak egitea. 8) Egitura ekono-miko eta sozialen hondatzea, urtero milioika per-tsona bazterkerian utziko dituena. 9) Jaiotza-tasa-ren jaitsiera, egoera ekonomiko okerragoak etakutsadura kimikoak eraginda, nahiz eta joera horiapaldu lezakeen kontrazepzio-metodoak eskura-tzea gero eta zailago bihurtzeak, hala nola estatua-ren babesa (segurantza soziala, ordaindutako erre-tiroa...) ordezkatzeko familia handiak izateko joeraberriz indartzeak.

AZKEN ATAKA

Ez da nire asmoa aipatutako eszenatoki okerrene-nak saihesteko beharko genituzkeen aldaketakxehe azaltzea hemen, baina pare bat ohar egin nahinuke gaiaz. Lehenik eta behin, azpimarratu nahinuke aldaketa horiek hain direla handiak, eta haindenbora laburrean egitekoak, zintzotasunez etaerrealismoz deskribatu nahi dituenak nahi eta nahiez ohartarazi beharko duela oso aukera gutxi dago-ela aldaketa horiek gertatzeko. Izan ere, batzuekdiote gure jendarteak daraman norabideaz eta huragaraiz aldatzeko daukagun aukera urriez ohartzengarenok ez genituzkeela geure indar apurrak galdubehar goitik behera ezarritako zalantzazko estrate-giak bultzatzen, eta aldiz, babeslekuak (Kings-north, 2013) edota nolabaiteko salbamendu-ontzikulturalak (Heinberg, 2004) abian jartzeari ekinbeharko geniokeela. Horrek esan nahi du ontzateman beharko genukeela kolapsoa gertatuko dela,zibilizazio hau salbatzerik ez dagoela, eta kolapso-aren osteko gizateriak beharko dituen elementuakgordetzen hasi beharko ginatekeela.

Ataka guztiz larri honetan, batzuk saiatzen garaestrategia bakar bat ere ez baztertzen, eta –osozaila izan arren– jendarteak beharko lukeen alda-keta globalaren alde borrokatzen, zientzia eta kul-tura babesteko eta komunitate lokalek bizirautekoproiektuak sustatzen ditugun aldi berean. Agian,egoera konpontzeko bidea izango da salbamendu-txalupa proiektu horiei errepikatuak izateko gaita-suna ematea, herri, eskualde eta mundu mailan,modu horretan benetako aldaketa eraginez.

9

Gainpopulazioa / Iritzia

“Ez dakigu noraino jaitsiko den gizapopulazioa, baina seguru dakigujaitsi egingo dela. Ez dakigu zeinerritmotan gertatuko den erejaitsiera, baina hainbat egilekdarabiltzaten zifren arabera mendebat baino gutxiago beharko da