Larrun 230.ps, page 15 @ Preflight ( Larrun ) · Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15....

16

Transcript of Larrun 230.ps, page 15 @ Preflight ( Larrun ) · Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15....

Page 1: Larrun 230.ps, page 15 @ Preflight ( Larrun ) · Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia, 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa:larrun@argia.eus Telefonoa: (00
Page 2: Larrun 230.ps, page 15 @ Preflight ( Larrun ) · Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia, 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa:larrun@argia.eus Telefonoa: (00

2

230. zenb. 2018ko apirila

“Borroka konkretubakoitzean guztia dagojokoan”Ideia sakonak ulergarri eta ukigarri egiteko gaitasun harrigarria dauka Marina Gar-

cés filosofo kataluniarrak (Bartzelona, 1973), pentsamendua eguneroko bizipene-kin konektatzeko argitasuna; eta bizi ditugun garai nahasi hauetan, jarrera bat:eraldaketaren aldeko apustua egiten dutenekin bilduta, erantzun erabatekoak baino,galdera berriak planteatzekoa. Zaragozako Unibertsitatean filosofia klaseak ematenari da azken urteetan eta 2002tik bultzatu du Espai En Blanc proiektua ere, zeinarenhelburuak diren pentsamendu kritikoa sustatzea eta filosofia eta ekintzaren artekoaliantza berriak imajinatzea. Nova il·lustració radical (Anagrama, 2017) eta Ciutat Prin-cesa (Galaxia Gutemberg, 2018) liburuak argitaratu ditu duela gutxi, bi liburu garran-tzitsu, lehenbizikoak diagnostiko zorrotza egiten diolako momentu historiko honetanaskok sentitzen dugun inpotentziari –“dena dakigu, baina ezin dugu ezer egin”– etaegoera horri aurre egiteko apustu bat jartzen duelako mahai gainean: sinesbera izateariuztea, gure buruak bestela pentsatzen ausartuz. Ciutat Princesa-n berriz, 1996ko Prin-cesa zinemaren okupaziotik abiatuta, azken bi hamarkadetan bizi izan dituen espe-rientzia politikoen kronika filosofiko eta bitala idatzi du. Autobiografia politiko bat,kontatzen duena hiri baten transformazioa eta han bizi direnena, globalizazioarenkontrako mugimenduetatik hasi eta Bartzelonaren turistifikazioaren aurkakoetarainoiritsiz, 2017ko urriaren 1aren erreferendumetik pasata, besteak beste. Bi lan horiekoinarri hartuta egin diogu jarraian irakur dezakezuen elkarrizketa. Erantzunetan, gureburuari galdera berriak egiteko oinak eman dizkigu.

� Testua: Pablo La Parra Pérez / Gorka Bereziartua MitxelenaArgazkiak: Oriol Clavera

LARRUN pentsamendu aldizkaria ARGIArekin batera banatzen da. Zuzendaria: Estitxu Eizagirre Kerejeta. Jabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia, 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa: [email protected] Telefonoa:(00 34) 943 37 15 45. Inprimategia: Antza Komunikazio Grafikoa (ARGIAren 2.596. zenbakiarekin banatua, 2018ko apirilaren 29an)

Azala: Joseba Larratxe · Maketazioa: Antza Komunikazio Grafikoa

Page 3: Larrun 230.ps, page 15 @ Preflight ( Larrun ) · Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia, 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa:larrun@argia.eus Telefonoa: (00

3

Marina Garcés / Elkarrizketa

Page 4: Larrun 230.ps, page 15 @ Preflight ( Larrun ) · Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia, 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa:larrun@argia.eus Telefonoa: (00

“Rojavako iraultzaren atzean dagoen filosofia”izeneko jardunaldietan parte hartu ondorenelkartu da gurekin Marina Garcés, BartzelonakoCCCB kultur guneko kafetegian. Goiz lainotuada apirilaren 7ko hau Kataluniako hiriburuan,baina hala ere jendetza bildu da herri kurduare-kin elkartasuna sustatzen duen Azadi platafor-mak antolatutako hitzaldi-sortara. Kurduenesperientziak hemen, momentu honetan, intere-sa pizten du, ez dago dudarik. Jardunaldia abia-tzeko eman duen hitzaldian, Garcések adierazidu ez dagoela iraultzarik filosofiarik gabe, eztafilosofiarik ere, transformazio erradikalik gabe.Eta Rojavako esperientziari buruz azpimarratudu ez dela hutsaren gainean garatutako kontzep-tu abstraktu bat, zerbait konkretua baizik, pro-

blema amankomunei elkarrekin aurre eginezaurrera doana. Teoriaren eta praktikaren artekoharreman horretaz asko du esateko, elkarrizketaosoan konektatuko ditu pentsamendua eta espe-rientziak, ideiak eta bizipenak: bizitza eraldatzenduen pentsamendua, pentsamendua eraldatzenduen bizitza.

Ciutat Princesa liburuan aipatzen duzu, Michel deCerteauren hitz batzuetatik abiatuz, krisi guztiekateratzen dutela argitara gizartean nolabait latentezegoena. Kataluniako egoera kontuan hartuta,baina baita errefuxiatuen krisi globala ere, eskuinmuturreko alderdien gorakada… Azken urteetanbizitzen ari garen krisi sorta hau zer ari da argitaraateratzen?

4

230. zenb. 2018ko apirila

Page 5: Larrun 230.ps, page 15 @ Preflight ( Larrun ) · Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia, 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa:larrun@argia.eus Telefonoa: (00

Esango nuke sakoneko krisi beraren aurpegidiferenteak direla, elkarren gainean jarrita: bizidugun sistema ekonomiko eta politikoaren zibili-zazio-mugen bizipena. Kapitalismo globala fasebatean dago non, mugarik gabe hedatzen jarraitubeharrean, berak sortzen dituen mugak gainditubehar dituen etengabe. Argi dago ingurumenare-kin lotutako mugak direla begi-bistakoenak,baina muga politiko eta instituzionalak ere ager-tzen dira: kapitalismo klasikoa estatu-nazioarilotuta zegoen, hura zen mundua artikulatzenzuena, merkatu nazionalez eta kolonialez osatu-tako mundu bat. Horrek aberri-atzerri dinamikabat zeukan, barruan-kanpoan, erauzketa etamanufaktura… Dinamika sorta bat, ez dena hainagerikoa gaur egungo kapitalismoaren fasean.Eta XX. mendearen amaieran eta XXI.arenhasieran globalizazio deitu genion ideia hura ere–merkatuek jada mundua globalizatu zutela etaestatua aurreko ordenatik irauten zuen hondakinbat besterik ez zela–, kontraesanean sartzen hasida.

Horrekin lotuta, Nova il·lustració radical laneanmugaz eta amildegiaz hitz egiten duzu, baita apo-kalipsiak eragiten duen liluraz ere. Esplikatzenduzunez, erabateko suntsipenetik pasatzen ez denetorkizunen bat imajinatzeko ezintasunak gida-tzen du lilura hori. Arreta deitu digu azkenaldian,Trump edo Le Pen bezalako fenomeno neofaxistakikusita, Slavoj Zizek bezalako pentsamendu kriti-koaren sinboloak ikustea esaten, funtsean, notiziaona direla halakoak, sistemaren kontraesanak

larritu ahala hura eraldatzeko baldintzak ere sor-tuko direlako. “Zenbat eta okerrago, hobe” dioenlogika hau paralisi apokaliptikoaren bertsio batda?

Paralisi apokaliptikoa, egiazki, irudimenarenparalisia da. Emantzipazioa bilatzen duten politi-kak beti izan dira irudimena ereiteko lekuak: iru-dimen politikoa, gainera irudimen kulturala erebadena, irudimen estetikoa, afektiboa… Bestelabizitzeko moduak imajinatzeko aukera ematendizun guztia, baita, mutur utopikoraino eraman-da, beste munduak ere. Apokalipsia erabiltzehonek, bai botere faktikoen aldetik, euren beldu-rraren estrategiarekin, baina baita kapitalismoa-ren heriotza iragartzen dutenen aldetik ere, fun-tsean horixe adierazten du: irudimen politikoemantzipatzailearen paralisia. Eta horregatik nireapustu hau, ilustrazio erradikalaren iturriak bila-tzera joatekoa, zeinak ez diren munduarenmodernizazio kapitalistaren oinarriak, guztizkontrakoa baizik: idatzita dauden etorkizunenaurrean gure burua disonantzian pentsatzekoposibilitatea.

Intelektualaren ideia jakin bat ere auzitan jartzenduzu azken bi liburuetan: alienazioaren atzeandagoen egia erakusteko misioa duen figura hori,alegia. Pentsamenduaren alorrean egiten duzunapustuaren parte bat, teoriaren eta praktikarenarteko harreman hierarkikoa haustean datza?

Bai, eta ez bakarrik helburu gisa, baldintza gisaere bai. Politikoki eta filosofikoki formatu nauen

5

Marina Garcés / Elkarrizketa

“Beste modu batera pentsa dezakegubakarrik beste modu batera bizibaldin bagara, eta beste modubatera biziko gara soilik ausartzenbagara horrekin batera beste modubatera pentsatzen”

“Munduaz esperientziarik egiteaezinezko bihurtzen ari da. Gertakariakkontsumitzen ditugu, informazioak,jakintzak… baina ez duteesperientziarik sortzen etaesperientzia da eraldatzen zaituena”

Page 6: Larrun 230.ps, page 15 @ Preflight ( Larrun ) · Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia, 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa:larrun@argia.eus Telefonoa: (00

ikasketa nagusienetako bat izan da, hain justu,bizi izatea eta egotea teoriaren eta praktikarenarteko harreman banaezin horretan, ez bakarrikikasgeletan eta liburuetan, baita kolektiboetanizan dudan esperientzian eta mugimendu soziale-tan ere. Horrek ez du esan nahi teoria guztiekekintzara pasa behar dutenik edo alderantziz;esan nahi du, hain zuzen, beste modu baterapentsa dezakegula bakarrik beste modu baterabizi baldin bagara, eta beste modu batera bizikogarela soilik prest baldin bagaude, ausartzenbagara, hori egitearekin batera beste modu bate-ra pentsatzera. Egitea den pentsatze hori, pentsa-tzea den egite hori. Hori niretzat ikaskuntza biziada, ez da irakurketa batzuetatik etorri den zer-bait, urte askotako esperientzia politikotik baizik,bizitza eraldatzen duen pentsamendu honekinesperimentatzetik, pentsamendua eraldatzenduen bizitza honetatik. Hori da niretzat filosofia,bizitzako konpromiso gisa ulertuta, bai pertsona-la, bai kolektiboa.

Noski, horrek intelektualaren lekua erabat alda-tzen du. Aldatzen du, kontu politikoengatik:beste leku batean kokatzen zara garen horreki-ko. Eta, adibidez, ez dizu uzten hirugarren per-tsonan hitz egiten, jasan ezin dudan gauza bat,baina oso hedatua dagoena intelektual kritikoaskoren artean, zeinak beti ari diren “haiek”edo “jendea” aipatzen. Askotan debateetanparte hartzen dut eta ondoan norbait hiruga-rren pertsonan “jendea”-ri buruz hasten deneanpentsatzen dut: nortzuk dira beraiek? Zergatikez ikasi “gu” esaten? Hori izan da nire idatzien

eta nire apustuen hari nagusietako bat. “Gu”esaten ikastea. Ez bestearen identitatea harrapa-tzen saiatzeko, guztiz kontrakorako baizik: pen-tsamendu amankomuna eraikitzeko modubakarra problema amankomunak lantzea dela-ko. Ez dute zertan problema bera izan, auzibera, bai ordea amankomunean hartzeko jarre-ra. Horrek jartzen zaitu leku batean non prakti-ka intelektuala eta kritika egitea kokatzen direnkonplizitatearen eta aliantzaren esparruan. Etaberaz, ez dago jakintzaren eta egiaren monopo-liorik. Eta horrek asko molestatzen dio intelek-tual askori, baita intelektual izan nahi dutenbeste askori ere.

Iruditu zaigu zure azken liburuan iraganari begira-tzeko maiz erabiltzen dugun logika utilitarista auzi-tan jartzen duzula, alegia, uko egiten diozula iraga-neko borrokak “arrakasta” edo “porrot ”terminoetan baloratzeari. Birpentsatu ditzakeguborroka sozialak lortu zutenari begiratuz baino,ireki zituzten posibilitateei erreparatuz?

Ciutat Princesa izaten bukatu duten idatzi hauenoinarria lantzen hasi nintzenean, galdera hona-koa zen: zer kontatu nahi duzu? Hau da: konta-tzeko beharra gauza bat da, bizi izandakoa kon-tatzeko behar humanoa daukagulako. Baina, biziizandakotik zer kontatu nahi duzu? Ez zitzaidaninteresatzen balantze bat egitea garaipen etaporrotena, arrakasta eta frakasoena. Bainaorduan, zertarako kontatzen duzu kontatzenduzuna? Jabetu nintzen niretzat kontu funda-

6

230. zenb. 2018ko apirila

“Nire idatzien apustu nagusietako bat“gu” esaten ikastea da, pentsamenduamankomuna eraikitzeko modubakarra problema amankomunaklantzea delako”

“Zer irabazi dugun eta zer galdubaino, bizi izandakoarentransformazio-efektuen arrastoeisegitzea garrantzitsuagoa da niretzat.Zertan eraldatu gaitu bizi izandakoak?Atzera bueltarik ez daukan zerbaitegotekotan, hor dago”

Page 7: Larrun 230.ps, page 15 @ Preflight ( Larrun ) · Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia, 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa:larrun@argia.eus Telefonoa: (00

mentala zela, zertan irabazi dugun eta zertangaldu baino, bizi izandakoaren transformazio-efektuen arrastoei segitzea. Zertan eraldatu gaitubizi izandakoak? Galdera hori oso hasieran ager-tzen da: zer gertatu zaigu, zentzu sakon horretan;zertan eraldatu gara eta zertan jarraitzen dugueraldatzen.

Honek guztiak harreman handiagoa dauka nireustez ikasketekin, konkistekin baino. Badagoepika iraultzaile eta emantzipatzaile oso bat,zeina oinarritzen den, oraindik, konkistaren hiz-keran. Eta konkista sozialak oso ondo daude,baina konkisten beste aldea porrotak ere badira.Kontatu nahi izan dudana, politikoki horretanaskoz gehiago sinesten dudalako, zera da: borro-

ketatik, esperimentazioetatik, ikasketetatik…horien bizipenetatik datozen transformazio sub-jektiboak. Uste dut bizi izandako gauzetan atzerabueltarik ez daukan zerbait baldin badago, hordagoela, ez gertakari objektiboetan. Azkenaldianharrapatuta gaude “iraultza-kontrairaultza”bezalako ideietan, “erreforma-kontraerrefor-ma”, edo orain, M15az geroztik, matxinada-momentuak irekitzen eta ondorengo inboluzioakjasaten. Geroz eta azkarrago txandakatzen diradinamika horiek gainera. Bitartean, barruan, des-plazatzen ari dira ertzak, mugak, mundua ikuste-ko moduak, eta horiek bai ari direla eraldatzen.Uste dut eraldaketa horiei erreparatzeak ematendizkigula gakoak gure gaurkotasunari buruzkoirakurketa politiko oso diferenteak egiteko.

7

Marina Garcés / Elkarrizketa

Page 8: Larrun 230.ps, page 15 @ Preflight ( Larrun ) · Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia, 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa:larrun@argia.eus Telefonoa: (00

8

230. zenb. 2018ko apirila

Page 9: Larrun 230.ps, page 15 @ Preflight ( Larrun ) · Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia, 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa:larrun@argia.eus Telefonoa: (00

Horrek bat egiten du Nova il·lustració radical-ekopasarte batzuekin, iraganari begiratzen baitiozu,Ilustrazioaren proiektu handiari, baina proiektuhark izan zituen porrotak seinalatzen dituen logikanerori gabe. Horren ordez, Ilustrazioak ekarri zituenerremintak zorrozten saiatu zarela dirudi. Zer nola-ko balioa du iraganari horrela begiratzeak? Nolahartu ditzakegu berriz eskuan emantzipazio kritikoabezalako kontzeptuak, behin zorroztuta?

Nire azkeneko bi liburuak lotu dituzue iraganaribegirako ariketa balira bezala, eta egia da badire-la, baina ez dakit horrela esango ote nukeen.Agian benetako asmoa zelako, iraganari begira-tzea baino, aurreko liburuan [Filosofía inacabada]“bukatu gabekoa” deitzen nion horri errepara-tzea, oso Walter Benjaminen edo Gilles Deleuze-ren ildokoa dirudien zerbait. Ideia bat, esatendiguna gure oraina osatuta dagoela gertatu ezdenaz, mundu honen eraikuntzan tokirik izan ezduenaz. Edo, zehatzagoak izateko, Ciutat Princesa-ren amaieran diodan moduan, osatua dagoelagauzak honela izatearekin ados egon ez direnguztiez.

Leku batean jarrita ez dagoen hori guztia, egune-ratu gabe dagoena, gertatu ez dena, tokirik ezdaukana, ez dut porrot gisa ulertzen, hariak dira,eta denboran zehar haien bila joan gaitezke, baiiraganean, bai orainean. Eta horrek etorkizunekooroitzapenak ematen dizkigu, Ciutat Princesa-renamaieran aipatzen ditudan horiexek. Nova il·lus-tració radical-en amaierako irudia berreskuratuz,“ehule intsumisoak” horiek dira. Eta uste dut

hori egiten dudala nire azken lanetan: denboraehundu esperientzia lantzeko, uste dudalako guregaraiko gerretako bat esperientziaren kontra egi-ten ari direla. Hau ere Benjaminek esaten zueneta kondizio garaikide bat da: munduaz esperien-tziarik egitea ezinezko bihurtzen ari da. Gertaka-riak kontsumitzen ditugu, informazioak, jakin-tzak… baina ez dute esperientziarik sortzen etaesperientzia da eraldatzen zaituena, eta gainera,transmititu daiteke eta berreskuratu. Informazio-ak esaten digu: “Hau gertatu da”. Eta, bai, zeredo zertaz enteratzen zara, baina nola sortzenduzu esperientziarik hortik? Nire ustez, baldin-tza da denborak elkar jostea, horrek bai ematendizkigula erreminta zorrotzak. Liburuaren gazte-laniazko edizioan ez nekien ondo nola jarri“zorroztu” hori [“afilar” gaztelaniaz], nahastuegiten nituen “zorroztu” eta “afinatu” [“afinar”gaztelaniaz] eta ez dakit azkenean zein jarri nuen.Ehule intsumisoen irudiarekin bat eginez jarrinuen “erreminta zorrotzak” behar genituela,orratzak neuzkalako buruan. Baina era berean“afinatuak” ere baziren, fin-finak izan beharzutelako. Baita afinatuak zentzu musikalean ere,esan nahi dugunaren erregistroarekin asmatubehar delako. Eta nire ustez hori da, funtsean,pentsamendu kritikoaren lana, ez hainbesteerrealitatea epaitzea edo auzitara eramatea, baiziketa bereizkuntza lan oso fin bat egitea, diskrimi-natzea, doitu gabeko gauzak doitzea; eta horre-tan erreminta hauek badute zereginik.

“Bukatu gabekoa” aipatu duzunez, M15 mugimen-duari buruz diozu inflexio puntua izan zela, imajina-rio kolektiboari ekarri zizkion erreferenteak agiandesbideratu bai, baina ez direlako agortu. Zer daM15etik agortu gabe dagoena? Non bila ditzakegufenomeno hark utzitako arrasto biziak?

9

Marina Garcés / Elkarrizketa

“Pentsamendu kritikoaren lana, nireustez, ez da hainbeste errealitateaepaitzea, baizik eta bereizkuntza lanoso fin bat egitea, diskriminatzea,doitu gabeko gauzak doitzea”

“Botere baten lekua bilatzen dut,boterez hustuko duena boterea bera”

Page 10: Larrun 230.ps, page 15 @ Preflight ( Larrun ) · Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia, 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa:larrun@argia.eus Telefonoa: (00

Nire ustez zabaldu zuen espresio ezagunenetari-ko batean: “Ez gaituzte ordezkatzen”. Agianfase batean gaude, zeinean “ez gaituzte ordezka-tzen” hori alderantzikatu den: ordezkatzen ezgaituztenez, indartsuenari ematen diogu botoa;eta hori ere izan daiteke “ez gaituzte ordezka-tzen” esaldiak daukan aurpegietako bat. Baina ezdut uste inor ordezkatua sentitzen denik alderdibatekin zeinari talde kriminala izatea leporatzendioten –alegia, PP–. Instituzio politiko batzueneta politika ekonomiko batzuen legitimaziorakobalio zuen mekanismo hori guztia hautsi da.Baina hautsita egoteak ez du esan nahi hortikzerbait ona aterako denik. M15ak haustura horiizendatu zuen, kontsentsuen amaiera. Jada ez dubalio ezta Espainiako Trantsizioko “kalterik txi-kienaren” logikak ere: horrek jada ez gaitu dei-tzen.

Horrek hutsune bat ireki zuen, pitzadura bat,oso forma diferenteekin adierazi zena. Eraberean, norabide bat apuntatu zuen, eta hor ustedut badaudela arrasto txiki batzuk, adibidez, “ezgaituzte ordezkatzen” esateak ez duela esan nahipublikoa dena ez dela gurea. Uste dut M15etikahaztu den zerbait dela hori, eta oso garrantzi-tsua izan zen. M15arekin eta Mareekin funtzio-natu zuen eta zen, hain justu, esan zitekeela kri-siaren eta ustelkeriaren aurrean –M15aren lorpenhandietako bat izan zen krisia eta ustelkeria uzta-rri berean sartzea–, osasungintza gurea dela,“eskola gurea da”, “hau ez duzue ukituko”…Gurea delako, ez zuena. Plano horretan uste dutboterearen deslegitimazioak eusten diola orain-dik, baina haren instrumentalizazio bihurtuta.

Bestalde, oso gutxituta geratu da publikoa dena-ren birjabetzea, “publikoa baina ez estatuarena”gisa ulertuta, nahiz eta zenbait geruzatan bizirikjarraitzen duen, adibidez ekonomia sozialare-nean edo, Katalunian oso nabarmen, eskolapublikoaren defentsarekin lotuta. Baina uste dutiparra galduta bezala dagoela, desproportzio ika-ragarria dagoelako publikoa eta amankomunadena jasaten ari den higaduraren eta hura defen-datzeko dauden aukera konkretuen artean. Bainahor dago eta niretzat gakoa da. Ciutat Princesa-renamaieran horrantz jotzen dut, nola egin publikopublikoa dena, eta horrek esan nahi du, seguraski, desestatalizatzea, baina ez marjinalizatzea.

90eko hamarkada amaierako eslogan bat aipatzenduzu liburuan: “Kontsentsua zentsura da dena esandaitekeenean”. Orain aldiz, badirudi zentsurarenadiera gogor batera itzultzen ari garela, zeineanesaten diguten jada ezin dela dena esan. Hori siste-maren indarraren erakusgarri da ala, hain zuzen,haren ahultasunarena?

Uste dut gure belaunaldiak zailtasunak dauzkalagaur-gaurko momentu honetan kokatzeko –egu-netan, ordutan, minututan kontatzen diren gau-zak gertatzen ari dira–, eta neurri batean izandaiteke ateratzen ari garelako, Jacques Rancièreneran esateko, kontsentsuan oinarritutako demo-krazia horretatik. Ideia horrek zioen ez dagoelabotere sendoagorik kontsentsuak sortzeko etainposatzeko gai dena baino, batez ere pentsamol-de bat inposatzeko gaitasuna daukalako: adostu-takoa bakarrik dela demokratikoa, horrela demo-kraziaren esparrutik desadostasun guztiakkanporatuz.

Oraingo egoeran, boterea indartzen ari da zuze-neko errepresio-ekintzak eta beraz, baita zentsu-ra klasikoa ere; baita niretzat, hemen gertatzenari denaren azken esperientziatik behinik behin,zentsuraren alderdi izugarriena ere: autozentsu-ra. Zentsura klasikoaren formak bizi izan gabe,pentsatu ez nuen zerbait zen: zentsura dagoe-nean, zentsurarik handiena autozentsura dela.

10

230. zenb. 2018ko apirila

“Politika itzuli denean, itzuli dasubiranotasunaren lehia ere: norkerabakitzen du zer? Hori dapolitikaren funtsezko galdera”

Page 11: Larrun 230.ps, page 15 @ Preflight ( Larrun ) · Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia, 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa:larrun@argia.eus Telefonoa: (00

Eta jada hori bizitzen ari gara, gertatzen ari da.Orduan, boterea ahulagoa da ala indartsuagoa?Argi dago biolentoagoa dela bere zereginak bete-tzerako orduan. Eta ez zait gustatzen irakurketaerrazetan erortzea, esanez “boterea zenbat etabiolentoago, orduan eta gertuago du heriotza”.Hori askotan esaten dugu, agian gure burua lasai-tzeko: “Trump da AEBen agonia”, “kapitalismoagonikoa kapitalismo estraktibista da”, “estatuenboterea gogortu egiten da zilegitasuna galtzenduenean”… Bai, uste dut hori guztia egia dela,baina ez hori bakarrik. Iruditzen zait diagnostikoautokonplaziente samarra dela, agoniari begirabageunde bezala, hiltzen gaituen bitartean.Zalantzak dauzkat, ez dakit. Agian indarrez joka-tu dezake indartsua delako. Eta boterea indartsuada. Baliteke kontsentsuzko demokrazia horrekgu ohitu izana egoera kasik administratibo bate-ra, logika erabat despolitizatzaileetara. Eta politi-ka itzultzen denean, itzultzen da subiranotasuna-ren lehia ere, azken finean hori baita: norkerabakitzen du zer? Hori da politikaren funtsez-ko galdera.

Ezkerraren tradizio jakin batzuek M15a edo zapatis-tak kritikatu izan dituzte gizartea eraldatu nahi iza-teagatik boterea hartu gabe. Boterea hartzearengaia berriz pentsatu beharra al daukagu, ikusitanolako lilura pizten duen gauzak aldatu nahi dituz-tenen artean?

Nire politizazio-esperientzian, garaiagatik etabelaunaldiagatik, boterearen lilura hori ez zenapenas existitzen. Ezker parlamentarioa erabatsistemaren esku zegoen eta, beraz, auzia ez zenboterearekin liluratuta ote zegoen, baizik etaboterearen parte zela, oposizio gisa bazen ere.Eta kritika erradikalagoa egiten genuen mugi-menduek, politizazio eraldatzaileagoa proposa-tzen genuenok, ez genion botereari begiratzen,gure interesetatik guztiz aparte zegoen lurraldehori. Ciutat Princesa idaztera eraman nauen sor-presaren parte bat izan da Espainiako Estatuan“politika berria” deitu izan zaion hori sortzekourratsa eman izana, beste leku batzuetan ere

ikusi duguna, Mexikon adibidez: “Erakundeetaraitzuli behar da” esatea. Alde batetik, dena lapur-tzen ari direlako. Baina, bestetik, 20 urte darama-tzagulako ezer aldatzen ez duten iraultzak egiten.Diagnostiko bikoitza dago: alde batetik urgentzia–urgentzia soziala, krisiarengatik, ustelkeriaga-tik…–, baina bestetik, baita neke moduko batere, inpotentzia, mobilizazio konstante bateanegotea, zeinak bakarrik adierazten duen zer ezden aldatzen ari.

Saiatzen naiz dikotomian ez erortzen. Ez puris-moa –“ez da boterea ukitu behar”, boterea uler-tuta zenbait funtzio instituzionaletan jarduteabezala–, baina ezta astotik erortzen ere, mugi-menduak bat batean heldutasun politikora iritsiizan balira bezala, azkenean “arduratsu” bihurtuizan balira bezala, zeren “plazak okupatuz etaLacandona oihanean ez dugu ezer egiten”. Aha-legintzen naiz pentsatzen Gabriel Ferraterrihartu dizkiodan lerro horien antzera, “ahal iza-ten ausartzen”. Ideia hori: zer da benetan ahalizaten ausartzea?, atrebitzea gauzak egin ahal iza-ten, babeslekua bilatu gabe minoritarioaren auto-konplazentzian, baina boterea justifikatu gabe,pentsatu gabe boterea daukanak bakarrik aldaditzakeela gauzak, zeina den zerbait inoiz sinetsi-ko ez dudana, zeren boterea daukanak norma-lean ez baititu gauzak aldatzen, egonkortu etamonopolizatu egiten ditu. Bilatzen dut leku hori,botere batena boterea hustuko duena boterez.Eta uste dut badaudela hori egiteko moduak.Adibidez, gaurko topaketa hau konfederalismodemokratikoari buruz. Boterea desestatalizatze-

11

Marina Garcés / Elkarrizketa

“Badaude hurbiltasun-harremanbatzuk, gakoak direnak demokraziaerradikala eraikitzeko, baina agianhurbiltasun hori jada ez da aurretikezagutzen genuen bera”

Page 12: Larrun 230.ps, page 15 @ Preflight ( Larrun ) · Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia, 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa:larrun@argia.eus Telefonoa: (00

ko modu hori, sortuz instituzio batzuk zeinak gaidiren beren kabuz antolatzeko beren estataliza-zioa, beren botere metaketa… Eta horri buruzmota askotako esperimentuak daude: politikaprofesionalizatzen ez duten partidu politikoakegitetik hasita, zeinak izango diren zeregin kolek-tiboak delegatzeko plataformak eta ez ordezkari-tza- eta botere-pilaketarako tresnak. Giza irudi-mena gai da gauza asko pentsatzeko eta norabidehorretan asko pentsatu da. Eta uste dut bideaildo hori bilatzean dagoela.

Ekintza politikoaren lekuei ematen diezun garran-tziak ere arreta eman digu. Ciutat Princesa-n auzi-tan jarri duzu auzoaren zentralitatea ekintza politi-ko eraldatzaileak gauzatzeko leku gisa. Aipatzendituzu, adibidez, M15ak nolako arazoak izan zituenplazetatik auzoetara hedatzen saiatu zenean.

Lurraldearen eta ekintza politikoaren arteko harre-manak berriz pentsatzea garrantzitsua da?

Gai garrantzitsua da, kontuan izanda geografiapolitikoak eraldaketa oso azkar eta biolentoabizitzen ari direla. Indarkeria inmobiliarioa,migrazioak, lanaren prekarizazioa, jada ez dugulauste etxe berean biziko garenik alokairu kontratubatek irauten duena baino gehiago… Hainbeste-hainbeste gauza ari dira gertatzen, jada ez delaaspaldiko urteetan aztertzen ari den fenomenoglobala bakarrik, bizi-esperientzia konkretu batbaizik: hurbiltasun eta distantzia harremanakaldatu dira. Alde batetik dago premisa zaharra,demokrazia erradikalarena, demokrazia zuzena-rena edo oinarrizko politizazioarena, zeinak pos-tulatzen duen hurbiltasunean dagoela autono-miaren lekua, esperientzia politikoarekin aurrezaurre topo egiteko espazioa; eta beste alde bate-

12

230. zenb. 2018ko apirila

Page 13: Larrun 230.ps, page 15 @ Preflight ( Larrun ) · Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia, 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa:larrun@argia.eus Telefonoa: (00

tik, gure buruari derrigorrez egin beharko genio-keen galdera: non dago gaur egun hurbiltasuna?Oraindik uste dut hurbiltasun-harreman batzukdaudela, gakoak direnak demokrazia erradikalaeraiki ahal izateko, baina agian hurbiltasun horijada ez dago aurreko politizazioen imajinarioekhurbilekotzat ematen zuten horretan.

Auzoak, elementu gisa, borroka-tradizio oso batdu, auzo-mugimenduarena, identitate kolektibobat. Ikusten dut gaur egun, Bartzelona bezalakohiri batean, lan politikoaren mapa berria balitzbezala hartzen ari direla: hiria da hiriko auzoak.Eta orduan, José Luis Oyónengandik –urbanistaanarkista oso interesgarri bat– berreskuratzendut “auzotasuna”-ren ideia, ez dena auzoarenberdin-berdina. Auzoa, objektibatzen baduzu, ezdakit gaur egun non dagoen: oinarrizko zerbitzubatzuk egotea, adibidez liburutegi bat edo osa-sun-etxe bat, beste zerbait da. Auzoa unitate gisa,gutako bakoitzarentzat bizitzeko leku amanko-mun gisa, josita dago beste espazio eta denboraugariz. Nola analizatu ahalko genituzke gureauzotasun harremanak gaur, gure bizi-elementuohikoen elkartrukeak kontuan hartuz, baina gauregungo bizi formetan? Segur aski aterako litzaiz-kigukeen mapak oso diferenteak lirateke Bartze-lona batean 1930eko hamarkadan aterako lirate-keenekin alderatuz, adibidez. Nire ustez horbadago irtenbide interesgarri bat beste dikoto-mia batekin puskatzeko, “globala ala lokala”-rendikotomia; “auzoa ala globalizazioa”; “nire etxe-ko patioa eta nire bizilagunak ala sare globa-lak”… Distantzia ez denean kontraesankorrahurbiltasunarekin, ikasi dezakegu mapa politiko-ak marrazten, zeinak ez gaituzten bihurtukomundu globaleko hiritar abstraktu modukobatzuk, ezta indigena berri batzuk ere, funtseanfaltsututa dauden auzoetan bizi direnak.

Azken liburu honetan bertan diozu: “Bazterreanbizitzeak aldi baterako bakarrik leuntzen ditu elka-rrekin bizitzearen ohiko oztopoak”. Esaldi hori kriti-ka gisa ulertu dugu, kaleko bizimodutik urrundu etahirietatik at dauden esperientzia komunalak eraiki-

tzeari egindakoa. 219. LARRUNen Kristin Rossiegin genion elkarrizketan eztabaida hori mahai gai-nean jarri zuen, baina hain zuzen nabarmenduz,Bretainiako ZADa bezalakoek aurrera egin ahal izandutela fenomeno ez-urbanoak izateari esker. Zerikas dezakegu hiriaren eta landa-eremuaren artekotentsio horretatik? Zer aukera eskaintzen ditu espa-zio bakoitzak eraldaketarako?

Espai en Blanc-en beti erabili izan dugu esaldibat, honakoa dioena: “Ertzetan hazi nahi dugumarjinalak izan gabe”, eta uste dut galderarierantzuten diola. Sinetsita nago, ZAD bezalakoesperientziei dagokienez, badaudela deszentra-mendurako momentuak, angelu itxura joatekouneak, zeinetan joan zaitezkeen leku batera nonez dagoen jarrita aktualitatearen, espekulazioareneta gure mundua zeharkatzen duten indarkeriaugarien fokurik. Eta badagoela potentzia bat,ihes lerroarena, beharrezkoa dena osatzen joate-ko beste mundu horiek, beste borroka-moldehoriek eta beste harreman horiek, zeinak aukeraematen diguten piztiaren bihotzetik sartzeko etaateratzeko.

Esaldi horrekin konstatatu nahi nuena zen ideiabat –ez oso berria–: ez dagoela benetako kanpo-alderik. Gauza bat dela zure burua ertzean jar-tzea, bizitzeko modukoa den bizitza egin ahalizateko eta hortik borrokatu ahal izateko; etabeste gauza bat dela benetan alde egiteko inposi-bilitatea, eta ez bakarrik autosufizientzia erradi-kalean oinarritutako ideietara. Gurekin darama-gu oztopoa. Ciutat Princesa-n dagoen

13

Marina Garcés / Elkarrizketa

“Mendebaldea existitu ahal izateko,bere buruaren kolonizazio prozesubat beharrezkoa du eta beraz, ezindugu mundua deskolonizatu gureburua deskolonizatu gabe”

Page 14: Larrun 230.ps, page 15 @ Preflight ( Larrun ) · Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia, 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa:larrun@argia.eus Telefonoa: (00

bizi-balantze honetan –zeintzuk joan diren, zein-tzuk ez, zer gertatu da joan direnekin, zer aurkitudute beste bizimodu horietan…–, badira leunga-rriak, baina ez dago salbaziorik. Eta uste dut onadela jakitea ez dagoela, ez apokalipsiaren liluranerortzeko, guztiz kontrakorako baizik, jakitekozapalkuntzaren esperientzia diferenteak daudela,baina inor ez dagoela salbatuta. Eta inor ez bada-go salbatuta, leku bakoitzetik eraiki behar diradagozkien biziraupen formak, borroka moldeaketa harremanak.

Horrekin lotuta –nondik goaz, nora goaz–, Novail·lustraició radical-en defendatzen duzu “ez” esa-ten jakiteak daukan potentzia kritikoa. Baina agiangauzak errazagoak ziren, demagun, 70eko hamar-kadan? Muntaia-katean lan egiten zuen obreroakbazekien gutxienez nori esan behar zion ezetz,baita nondik joan behar zuen ere. Baina gu baldinbagara gure buruen nagusiak, gure fabrika gurebizitza bera bada… Nori esango diogu ezetz etanondik joango gara?

Agian derrigortuta gaude dominazio, esplotazio,alienazio eta duintasunik gabeko harremaneiburuzko pertzepzio bat edukitzera, egoerariaskoz lotuagoa dagoena. Kontua ez da hainbestepatroiari “ez” esatea, baizik eta “ez” esatea egoe-ra horri. Eta etengabe ari gara umiliazioetatik etaduintasunik ez daukagun egoeretatik pasatzen,agerikoagoak izan ala ez. Badago lan politiko bategiteke, era berean estetikoa ere badena, pertzep-ziozkoa, sentsoriala, eta da egoera horiek haute-

maten ikastea, askoz lausoagoak baitira. Eta, ego-era hautemateko gaitasuna lortzen dugun neu-rrian, subjektiboki gaitasun handiagoa lortzendugu ez “bai” ala “ez” esateko, baizik eta noraino.Gauza bakoitza “noraino”. Bizitza prekarizatue-tan, etengabeko eraldaketan daudenetan, ezerkbarrualde eta kanpoalde argirik ez daukatenetan,gure “ez” horiek “noraino” bihurtzen dira:“Honaino iritsi naiz, ez dut kontratua berrituko”.

Industria turistikoari buruzko ikuspegi indartsu bateskaintzen duzu: turismoa estraktibismo gisaberrulertzea. Ohituta gaude estraktibismoaz bestetermino batzuetan hitz egiten, alegia, baliabidenaturalen arpilatze gisa, normalean Hegoalde Glo-baleko herrialdeetan eta atzean harreman kolonia-lak daudela. Esan dezakegu gure hirietan bizitzenari garela esplotazio forma batzuk, aurretik herrial-de horietan aplikatu izan direnak?

Gaur goizeko hitzaldietako batean hori esandute: ez ahaztu kolonialismoa beti dela autokolo-nialismoa eta autokolonialismoa ez dela inoizbukatu. Urte hauetan unibertsitatean emandudan ikasgaietako bat Ekialdeko eta Mendebal-deko Filosofia Konparatua izan da eta beti esanizan dut: kolonialismoa ez da inoiz gertatzenMendebaldetik mundurantz bakarrik. Mendebal-dea existitu ahal izateko, bere buruaren koloniza-zio prozesu bat beharrezkoa du eta beraz, ezindugu mundua deskolonizatu gure burua deskolo-nizatu gabe Mendebalde honetatik, zeina eraikidugun erdigune bat bezala, zeinaren periferietanbeste gauza batzuk gertatzen diren; baina bestegauza horiek hemen ere gertatu izan dira.

Uste dut garrantzitsua dela ohiko estraktibismoahartzea eta jauzi hau egitea turismo masiboarenindustriari aplikatuz, horrela esplotazioaren logi-kak elkarren segidan jartzen direlako. Badagoirudi bat, ispilu moduko bat, zentro-periferiaharremana eraiki duena, eta haren arabera,hemendik begirarazten diogu beste lekuetan ger-tatzen denari, desberdina den zerbait balitz beza-la. Horrek, sarritan, oso ezgai bihurtzen gaitu

14

230. zenb. 2018ko apirila

“Badago lan politiko bat egiteke:zapalkuntza egoerak pertzibitzenikastea, gaur egun askoz lausoagoakbaitira lehen baino. Egoera horiekhautematea lortzen badugu, gaitasunhandiagoa dugu “ez” esateko”

Page 15: Larrun 230.ps, page 15 @ Preflight ( Larrun ) · Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia, 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa:larrun@argia.eus Telefonoa: (00

gure lurraldean bertan gertatzen diren esplota-zio-logikak ikusteko, zeinak, egiazki, logika berakdiren beste aspektu batzuen pean eta beste mailabatzuekin, ez agian intentsitatean, baina baiondorioetan. Niretzat, industria turistikoa indus-tria estraktiboa dela modu ebidentean ikusteko,aski da estraktibismoa definitzen duten parame-troak aplikatzea, eta hori egiten dut Ciutat Prince-sa-ko kapitulu horretan. CCCBn eman nuenhitzaldi baten parte bat da, eta erabateko eskan-dalua eragin zuen: aurreko udaleko agintarigehienak zeuden, turismo partzuergoak, Bartze-lona marka kudeatzen duten enpresak… Denakgeunden, eta noski, ispiluari buelta emate honek,“orain begira diezaiogun gure buruari hemen-dik” esateak, oso emaitza desberdina ematen duguri buruz. Eta puskatzen du, eta hori zen nirehelburua, turismoa justifikatzeko erabiltzen ditu-gun kolonizatuaren argudioekin: “Izan ere, bes-tela zer egingo dugu bizitzeko?”, “turismoakinbertsioak ekartzen ditu”… Zapalkuntza egoe-ran jarri duten edozein lekutan entzuten dituzunargudio berak dira, hau da, “beste norbaitek eto-rri behar du jarduera ekonomikoa sortzera, niknire kabuz ez dut balio”. Turismoa justifikatzekoargudioak beti dira mota horretakoak, entzunditzagun ondo eta ikus dezagun joko hori onar-tzen dugun. Baina onartzen badugu, ez dezagunpentsatu hau politagoa dela soja zelai bat edoAmerika Erdialdeko edozein larre baino.

Iruditu zaigu turismoari buruzko irakurketa horrekzerikusia daukala lanaren banaketa nazioarteanjasaten ari den berrantolatze prozesu batekin. Horriaurre egiteko, balirudike oso tokiko borroka-erreper-torioak garatzeko besterik ez garela gai izan; bainaera berean, gaur goizean bertan zenioen “borrokakonkretu bakoitza guztiaren inpugnazioa” dela.

Badu harremana filosofia egiteko modu batekin.Guztia barnebiltzen duten teoria abstraktuakbaino, behar duguna zera da: ikustea gauzabakoitzean, borroka bakoitzean, liburu bakoi-tzean, auzi bakoitzean, zer inplikazio daudenosotasunerantz. Alderantzizko irakurketa da:

osotasunetik zatira joatea izan da modu bat pen-tsamendu iraultzailea eta modernoa garatzeko.Hau berriz, kontrakoa litzateke: konkretutikabiatuta, partikularrean ez geratzea, hori ere izanbaita postmodernitateen deribetako bat, baitadiferentziaren kontzeptua ulertzeko zenbaitmodurena ere, edo fragmentuaren ideiarenaere… Gaur egungo pentsamendu kritikoak dau-kan gaitzetako bat fragmentazio txarra da, parti-kularismora kondenatzen duela bere burua,mikro gaietara, eta hori ez da ondo ulertutakomikropolitika. Niretzat, ondo ulertutako mikro-politika da borroka konkretu baikoitzean denadagoela jokoan: dislokatzen den bizitza bakoi-tzean, “horrela ezin da bizi” dioen bizitza bakoi-tzean, birjabetzen dugun alokairu bakoitzean;are, gerra bakoitzean, Kobane hirian, zeinak den-boraren linboetan dagoela dirudien… horietanguztietan ehuntzen dira borroka guztiak.

Hor jartzen baldin bagara, gure garaiaren inpo-tentzia biratzen has daiteke eta lehen aipatzengenuen boterearen kontzeptua ere bai. Zeren,zati bakoitzaren batuketak ez du guztiaren alda-ketarik ekarriko emaitza gisa, ez dira zatiakbatzen, baina bakoitza da gure mundua. Ezin dutmundu osoa nire baitan hartu, gutako inork ezindu mundu osoaz esperientzia egin. Baina gurebizitzaren dimentsioetako bakoitzean integratutadago munduaren mugak inposatzeko modu bat.Uste dut ikasi behar dela gutako bakoitzarenbizitzetatik horiek ukitzen eta irekitzen, benetanukitzera iristen garen lekuetan. �

15

Marina Garcés / Elkarrizketa

“Zapaldutako edozein lekutanentzuten dituzun argudio berakerabiltzen dira industria turistikoasustatzeko: ‘beste norbaitek etorribehar du jarduera ekonomikoasortzera, nik nire kabuz ez dut balio’”

Page 16: Larrun 230.ps, page 15 @ Preflight ( Larrun ) · Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia, 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa:larrun@argia.eus Telefonoa: (00