Kolabora I Euskaraz

4

Click here to load reader

description

Kolabora I Euskaraz

Transcript of Kolabora I Euskaraz

Page 1: Kolabora I Euskaraz

GAZEREKIN LANKIDETZANI TALDEA

GAZEk egitasmoan lan egiteko lankidetzarako 5 laguntza antolatzen ditu.

GAZE Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismoko Sailak sustatzen duen ekimena da, Gipuzkoa Berritzen lurralde-estrategiaren barnean. Bere helburua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko goi hezkuntzan kultura ekintzailea sustatzea da. Hauen lankidetzarekin garatzen da: EHU, Mondragon Unibertsitatea, Donostiako Deustuko Unibertsitatea, Tecnun eta Tknika.

GAZEk izaera parte-hartzailea du eta gobernantzaren irizpideen arabera garatzen da. Pertsonengan eta hauek ekimenaren zentzuari buruz ageri dituzten baloreetan jartzen du arreta berezia. Hori dela eta, goi hezkuntzako Gipuzkoako gazteei dei egiten die lankidetzarako laguntzetan parte har dezaten, “GAZErekin Lankidetzan” izenburupean.

Page 2: Kolabora I Euskaraz

Helburuak

“GAZErekin Lankidetzan” jardueraren helburu nagusia GAZE barnean, gobernantzari jarraiki garatzen diren jardueratan gazteen partaidetza sendotzea da: “gazteek egina, gazteentzat”. Goi hezkuntzako instituzioetatik abiatuta, kultura ekintzailearen sustapena indartzea, lurralde berritzaile horretako kapital sozial eta instituzional modura.

Hauek dira “GAZErekin Lankidetzan” barneko helburu espezifikoak: a) Prestatzea: Gipuzkoako ikasleen artean GAZE egitasmoaren helburua eta haiek garatzeko ekime-naren espirituari dagozkion sustapen-estrategiak helarazteko gaitasuna duten pertsona gaztez osa-tutako sustatzaileen eta biderkatzaileen nukleoak. b) Parte hartzen duten pertsonekin batera honakoak ekoiztu eta egokitzea: GAZE egitasmoaren sent-sibilizazio-, hedapen- eta programazio-ardatzekin zerikusia duten eduki eta proposamenak.

Nork eman dezake izena?

GIPUZKOAko prestakuntza zentroetako ikasle guztiek: EHU (Gipuzkoako Campusa), Mondragon Unib-ersitatea, Donostiako Deustuko Unibertsitatea, Tecnun eta Tknika.

Noiz?

Laguntzak 2012ko otsailetik ekainera artean burutuko dira; presentziazko asistentziaz garatuko diren 8 orduz eta, horrez gain, lan ez-presentziazko 4 lan-orduz osatuko dira.

Zer egingo dugu?

Hautatutako pertsonek arlo hauetan parte hartu edota kolaboratuko dute:

• Kultura ekintzailearen eta ekimenaren zentzuari dagokionez sentsibilizazioarekin lotutako esku- hartzeak prestatzen eta antolatzen laguntzea, Gipuzkoako goi-hezkuntzako ikasleei bidera tutako curriculum-inkardinazioko jardueren barruan.

• Kultura ekintzailearekin eta proiektuko emaitzekin zerikusia duten gaien inguruko jarduerak, esperientziak nahiz eduki teorikoak hedatu eta komunikatzea, horretarako, hainbat baliabide erabiliz.

• Lan-taldean eta lankidetzan oinarritutako dinamikak garatzea, profil eta prestakuntza anitzeko pertsonak barneratuz.

• GAZE egitasmoa hedatzeko jarduerak eta ekimenaren espiritua sustatzeko sentsibilizazio- jarduerak antolatzea.

Page 3: Kolabora I Euskaraz

Nola eman dezaket izena?

1. [email protected] helbidera posta elektronikoa bidaliz (gai modura “GAZErekin Kolaboratu I” ipinita)

2. Epemuga: 2012ko otsailaren 10a

3. Aurkezpen-gutun bar gaineratu beharko da (atxikitako dokumentuan), honakoak adieraziz:

1 - Zure datuak (Izena, deitura, jaiotze-data, zentroa, helbidea, telefonoa, posta elektronikoa, burutzen ari zaren ikasketak)

2 - Aipatu nahi dituzun esperientzia edo jarduerak.

3 - Interesaren arrazoiak eta GAZE egitasmoaren jardueran parte hartzearekin lotutako nahi- menak.

Ekimena erakusten duten pertsonak izatea balioetsiko da, GAZE egitasmoan inplikatzeko irrika erakutsi eta ideiak emateko gogoa erakusten dutenak. Aurrez elkarrizketa bat egin ahal izango da GAZErekin kolaboratzeko interesa duen pertsona hobeki ezagutze aldera.

GAZEri buruzko informazio gehiagorako bisitatu: www.gaztekinzale.net

Zertan datza laguntza?

Laguntza ekonomikoari dagokionez, hilean 250 euroko ordainketa egiten da.

Laguntza-jarduerak amaitzen direnean Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Sailak igorritako diploma bat banatuko da, honako aipua izango duena: Gazteengana zuzendutako politika publikorako egitasmoan partaide.

Plaza-kopurua: 5

Page 4: Kolabora I Euskaraz

Joxe Mari Korta eraikinaTolosa hibilbidea 72

20018, DonostiaGIPUZKOA

Tel. 943 018 395

[email protected]