RockZone euskaraz 109

12

description

 

Transcript of RockZone euskaraz 109

Page 2: RockZone euskaraz 109

BERRI TXARRAK

AMETSETAN BAINO EZ

Page 3: RockZone euskaraz 109

20. urTEurrENA AITZAkIATZAT hArTuTA, BErrI TxArrAk TAldEkOEk ErrONkA ITZElA jArrI ZIOTEN EurEN BuruArI, EgITASMO IA fArAONIkO BAT BuruAN: 20 kANTu BErrI grABATu ETA hIru EP EZBErdINETAN BANATZEA. hOrI guTxI BAlITZ, grABAZIO BAkOITZEAN EkOIZlE EZBErdIN BATEkIN lAN EgITEA dElIBErATu ZuTEN. Ordu ASkO ETA MIlAkA kIlOMETrOrEN ONdOrEN, dENBOrA dA POlIgrAfO BAkArrA hAT-TrIck BIrIBIlA dElA ESAN dEZAkEgu. TesTua: Jordi Meya argazkiak: Galder izaGirre

Page 4: RockZone euskaraz 109

2002ko abenduaren 13a. Horixe da Berri Txa-rrak zuzenean ikusi nituen lehendabiziko aldia. Ezin

esan memoria itzela daukadanik, ez; erredakzioan zintzilik daukagun 1. Eastpak Rocksound Tour-aren poster horitua begiratu behar izan dut. Ederki gogoratzen dut, baina, egun horretan amorru bizian jarri nindutela, izan ere Bartzelonako KGB aretoan antolatua genuen kontzertura berandu batean iritsi baitziren (heldu zirenerako ema-naldia dagoeneko hasia zen). Ez dut akorduan furgonetarekin arazoren bat izan zuten edo bidean galdu ote ziren, bost axola, dakidana da soinu-frogarik eta antzekorik egin gabe, orduan lauktoea zena oholtzara igo zela, entxufatu eta… Boom! “Horre-lakoak dituk euskaldunak, txo, ez dituk txorakeriatan ibiltzen!”, esan zuen nor-baitek. Afterfeed-Back edo Hedtrip-en kontzertua gutxietsi gabe (gau hartako taulakideak), sentsazioa izan nuen be-netan urrutira iritsiko zen talde bat ikusi berri nuela. Edo gutxienez urruti iristea merezi zuen zerbait zela hura. Nahiz eta oso guapoak ez izan eta euskaraz abestu… Estreinako gau hartatik auskalo zenbatetan ikusi ditudan zuzenean, baina jaialdi erraldoi batean izan edo RockSound Bar bezalako areto txiki batean izan (zeinetan gure 50. alearen jaialdian jo baitzuten, talde sorpresa gisara), beti pasio berbera transmititu izan didate, dedikazio bera, egiten zuten horretan erabateko fedea. Horrexegatik, zalantzarik gabe esan dezaket Berri Txarrak niretzat inspirazio-iturri izan direla. Eta euren arrakasta ikusita, nago ez naizela hori pentsatzen duen bakarra. Askotan esaten dut aldizkari bat aurrera eramateak antz handia dauka-

la talde bat aurrera eramatearekin. Helburua lortzeko aukerak minimoak dira eta dena politagoa izan ohi da kanpotik ikusita, barrutik ikusita baino. Harreman pertsonalak profesionalekin elkargurutzatzen dira eta batzutan batak eta besteak ez doaz norabide beretik. Gustuko duzun hori ogibide izatea gauza handia da, baina zin dagizuet inork ere ez duela ezertxo ere erregalatzen eta aurrera egitea beste aukerarik ez dagoela. Gertatzen dena gertatzen dela.Ziur nago deter-minazio hori gabe, Gorka Urbizuk (ahotsa, gitarra) ezin izango zuela Be-rri Txarrak lehendabiziko 20. urteurren honetara eraman. Bidean geratu dira Aitor Oreja (gitarra 2004 arte), Mikel López ‘Rubio’ (baxua 2008 arte) edo Aitor Goikoetxea (bateria 2010 arte) lagunak. Eurek gabe Gorkak ezingo zukeen honaino iritsi, baina Gorka gabe, besterik gabe ez zen Berri Txa-rrak existituko. Aitortu behar dut Aitorren agurra eta gero, neronek ere zalantza han-diak izan nituela, talde honek transmi-titzen zuen trinkotasun hautsiezin hori mantentzeko gai izango ote zirenentz. Baina lau urte beranduago, zaila egi-ten zait David González (baxua) eta Galder Izagirre (bateria) kide ez dituen Berri Txarrak bat imaginatzea. Denbo-ra halaxeko krudela eta zentzuzkoa da. Azken bi lagunak taldekide dituela sortu du Gorkak Denbora Da Poligrafo Bakarra (Only In Dreams), zinez disko anbiziotsu eta poliedrikoa. Hogei kan-tu berri hiru EP-tan banatuak, non Berri Txarrakek bere formula hiru elementu-tan destilatzen baituen, euren soinua ulertzeko oinarrizkoak inondik ere: metalaren indarra, poparen melodia eta punkaren berehalakotasuna. Ross Robinson Venicen, Kalifornia, Ricky

Falkner Madrilen eta Bill Stevenson Fort Collinsen, Colorado: hauexek Lekunbe-rriko hirukoak aukeratutako ekoizle eta lekuak, euren ametsa egia bilakatzeko. Honetaz guztiaz aritu ginen protago-nistekin azaroa erdialdean izandako elkarrizketan.

Lehenik eta behin, gatozen abiapuntura: nola sortu zen 20 kantu berri hiru ekoizlere-kin grabatu eta 3 eP-tan ba-natzearen ideia?Gorka urbIZu “Lehendabizi 20 kantu egitearen ideia etorri zen, 20. urteurrena kari. Argi geneukan zerbait ezberdina egiteko unea zela, ez ohiko estudioko disko berri bat. Behin ideia hori bururatuta, buelta batzuk eman eta nolabait estiloka banatzea otu zitzaigun. Rocka ulertzeko hiru modu ezberdin erakutsi nahi genituen, gure eraginak bilduko zituen zerbait berezia eskaini, 3 disko ezberdin egin, horre-tarako ekoizle banarekin lan egiteko aukera baliatuta. Estiloa eta ekoizlea buruan, konposatzen hasi ginen eta esan daiteke ordena kronologikoan lan egin genuela: disko bat konposatu eta Venicen grabatu. Lokalera bueltatu, bigarrena konposatu eta Madrilen grabatu. Azkenik, hirugarrena ondu eta Fort Collinsen grabatu.

20 kantu konposatzea berria da zuentzat ala ohituta zau-dete halako kopuruekin lan egitera edozein lan berri pres-tatzen duzuenean?daVId GonZÁLeZ “Guretzako ez da ohikoa. Urtebete eskaseko epean 20 kantu berri idaztea erronka bazen ere, lehendabiziko aldia da prozesuan kantu bat edo beste baztertzen du-guna. Konposaketa sesio bakoitzean gertatu da ia amaituta zegoen kantu

Page 5: RockZone euskaraz 109

edo ideiaren bat bazter uztea. Egia esan urte emankorra izan dugu”.

Momenturen batean izan al zenuten, estresak jota, halako marroitan sartu izanaren da-murik?GaLder IZaGIrre “Egia esan ez. Zailena izan da, prozesu honen erdi-erdian kontzertuak ematen ibili behar izan dugula, baina bestela nahiko ongi moldatu gara. 20 kantu egiteak ez digu aparteko esfortzu gehigarririk eskatu. Baina bai zuzeneko horieta-rako txipa aldatu behar izateak, kantu zaharrak berreskuratzen aritzeak…”.daVId “Baina egia da hasiera batean errazagoa dirudiela, mar-txan jartzen zarenean ohartzen zara egitasmoaren tamainaz. Kontzeptua

argi izan eta garatzen hasi ginenean, ideiak sortu sortu ziren, baina behin la-nean murgilduta, ohartzen zara azken batean EP bakarra grabatzeak disko normal batek hainako lana ematen dizula. Sentsazioa daukagu hiru disko oso egin ditugula eta ez 20 kantu biltzen dituen disko bakar bat”.

Galdera honek beharbada arraultza eta oiloaren antza izan dezake, baina zein puntu arte baldintzatu zuen ekoizle bakoitzaren aukeraketak konposaketa prozesuan? ala kantuek eurek baldintzatu zu-ten zein ekoizle aukeratu?Gorka “Lehen aldia da idazteko orduan halako arau edo baldintza bat-zuk jartzen dituguna. BTX-en diskoetan

kolore ugari egon ohi da, heteroge-neoak dira eta sentsibilitate ezberdinei leku egiten diezu. Hemen ideia onak agertzen ziren zenbaitetan, baina bazter utzi behar izaten genituen, lant-zen ari ginen EP zehatz horretarako aproposak ez zirelakoan. EP bakoitza ezberdina zela nabarmendu nahi izan dugu: ekoizpenarekin, soinuarekin, baita hitzekin ere. Baina uste dut azkenean EP bakoitzaren baitan ere ñabardura ezberdinak egon badau-dela. Era berean, prozesua zurrera zihoan heinean, ohartzen ahal ginen ordura arte egindako grabaketetan zer zegoen eta egitasmo osoari zer falta zitzaion. Esaterako, hirugarrenerako oso argi ikusi genuen disko freskoa, zu-zena eta zirimolarik gabea izan behar zuena; bi minutuko kantuak. Batzutan

“hASI AurrETIk NEukAN BEldurrA ZEN hIru dISkO EgITEA PSIkOlOgIkOkI kArgA hANdIEgIA IZAN ZITEkEElA. ZOrIONEZ, EZ dA hOrrElA IZAN” gOrkA urBIZu

Page 6: RockZone euskaraz 109

tentazioa genuen kantuok apur bat luzatzeko, eta ziurrenik biribilagoak ziratekeen horrela, baina EP horretako baldintza betetzen ez zutenez, ezetz erabakitzen genuen gero”. daVId “Uste dut ekoizleek ez dutela inongo eraginik izan. Erabakigarria izan dena, nire ustez, EP-ak estiloka banatzea izan da. Estilo bakoitza erabakita aukeratu genituen ekoizleak, ez alderantzitz. Lehendabizikoan soinu gogorrak-edo bilatzen genituen, hortik Ross Robinsoni deitzea, bigarrenean popetik gertu zeuden kantak egitea pentsatu eta Ricky Falknerrengana jo genuen, eta hirugarrenerako Stevenso-nengan pentsatu genuen, punk ukitua duten kantu zuzenak buruan”.

egun sukaldaritzan dekons-trukzioa modan dagoen hone-tan, hein batean berri Txarrak dena “dekonstruitu” egin du-zue, zuen diskoetan agertzen ziren hiru elementu oraingoan bereizita eskaini dituzuela esan daiteke…

Gorka “(Barrez) Egia da! Jaio.Mu-sika.Hil-en, esaterako, ‘Oreka’ zeneu-kan eta ondoren guztiz punka zen kan-tu bat zetorren, gero metal kutsua zuen beste bat… kontraste handia zegoen. Oraingoan BTX-en eragin eta estilo horien guztien disekzioa egin dugu, baina hori egia izanik ere, uste dut DDPB ez dela hor geratzen: garapena dago aurreko lanekiko, ez da orain arteko eraginen bilduma soila. Egiteko kapaz garen hori hiru bertsio ezberdi-netan eskaini dugu, bain, baina 1. EP horretan bertan aurrera-pausuak daude nire ustez. Eta bigarrenean, ziurrenik jendea gehien harrituko duen diskoan, ia Berri Txarrak berri batzuei buruz mintza gaitezke. Beharbada hirugarre-na izango da identifikagarriena, baina inoizko kanturik laburrenak daude hemen. 2014ko Berri Txarrak da hau, beste aurrera pauso bat”.

Zuen diskoarekin batera, ka-sualitatea, Foo Fighters-ena dator, zeinak –askoz bitarteko gehiagorekin, noski- antzeko

kontzeptua baitakar. Leku ez-berdinen eraginak dokumen-tatzea hein batean, estudio ezberdinak eta inguruneak eragiten duen inspirazioaren bilaketa.daVId “Ez dakit jendeak sinestuko duen, baina Foo Fighters-en egitasmoa ezagutu baino askoz lehenago, gu buru-belarri geunden gure istorioan murgilduta. Dena dela, ez dut uste ez eurek ezta guk ere ezer berririk asmatu dugunik. Azken batean, hortxe dagoen zerbaiti buelta batzuk eman eta ideia hori haratago eramatean datza. Duela gutxi Dave Grohl-i irakurri nion 20 urte-ren bueltan –gure kasuan bezala- era-berritzea ezinbestekoa dela, gauzak modu diferente batean egitea”. Gorka “Aldi berean El Drogas edo Eric Fuentesen diskoekin koinziditu du (barreak). Urte oparoa izan da disko hirukoitzei dagokienean”. GaLder “Argi dago ez genuela ohiko urteurren nostalgikoetan erori nahi, atzera begira jarri, revival mo-duko bat egin… Musikalki eta sormen

Page 7: RockZone euskaraz 109

aldetik osasuntsu bazaude, saiatu behar zara zerbait dibertigarria egiten, aurrea begira beti ikasten jarraitzeko. Guretzako hau etxetik kanpo eta mires-ten dugun jendearekin masterrak egi-tea bezalakoa da. Asko ikasten dugu eta ondorio ugari ateratzen dituzu hurrengo diskoetarako”.

ross robinson ezagutzen zenuten Haria zuen aurreko lanetik. Grabaketa oso ezber-dina izan al zen, elkar hobeto ezagutzen zenutela kontuan harturik?Gorka “Lan egiteko modua antze-koa izan da. Rossek zure mugak bilat-zen ditu, ertzera eramaten zaitu, horri aurre egiten saiatu eta zure bizitzako joaldia egin dezazun. Aldatu dena da berak dagoeneko ezagutzen gintuela eta geuk ere bagenekiela zertara gindoazen. Egia esan hiru grabaketa saioak oso lasai eman ditugu, erreza izan dela esan daiteke. Disko bat grabatzerakoan betirako geratuko diren erabakiak hartu behar dituzu eta ardura horrek batzuetan tentsioa dakar. Hasi aurretik neukan beldurrik handiena zen hiru disko ezberdin sortu eta grabatzeak psikologikoki suposa zezakeen karga hori. Zorionez ez dut halakorik sentitu. Hiru grabaketak elkarren oso ezberdinak izan dira, baina hirurak ere oso ondo joan dira. Saio bakoitzean asko ikasten zenuen, ekoizle bakoitzaren lan egiteko modua ikusi… hori oso positiboa da”. daVId “Harian ikasitako lezioa oso ondo etorri zitzaigun: taldetik kanpoko norbaitekin lan egiten duzunean, konfiantza osoa eduki behar duzu bere erabakiengan, beldurrik ez egin ditzakeen proposamenei. Hariako grabaketan ondo barneratu genuen eta nik uste 3 disko hauetan aplikatu

dugula filosofia hori, azken batean bai ekoizleak eta bai guhaurk eskertu egin dugu jarrera hori. Geroz eta aurreiritzi eta ikara gutxiago izan, orduan eta aukera gehiago dauzkazu ekoizleak bere lana modurik onenean egin dezan. Hortxe egon da gakoa. Rickyk askotan esaten zigun oso pozik zegoela, berak egindako proposamen guztiei men egiten genielako”.

Hiruetatik aukera harrigarrie-na ricky Falknerrena izan da ziurrenik. Ze erreakzio izan zuen proposamena helarazi zenioten momentuan?Gorka “Background ezberdina daukagu eta hori guretzako erakar-garria da zinez. Niri asko gustatzen zait eskola diferenteen arteko talka hori, zer gertatzen den ikusi. Metal talde batek metal ekoizle batekin gra-batzen duenean, gutxi gorabehera aurreikus dezakezu hortik zer irtengo den. Baina beste honek gehiago du esperimentaziotik, arriskutik, eta azken batean horrexek igoarazten du gure adrenalina grabatzeko orduan. Ricky poz-pozik zegoen eta baita gu ere. Aktore batzuri gertatzen zaie, onak izan baina nolabait etiketa jakin bat ezartzen zaiela. Alde horretatik, uste dut Rickyk asko eskertu zuela hasie-ra batean berarekin lan egin duten taldeen estilotik kanpoko norbaiten deia jasotzea. Lekunberrira hurbildu zen kantuak entzutera eta eskatu genion gauza bakarra izan zen guri buruz izan zezakeen ideia ahazteko. DDPB-rekin asko ari gara ekoizleei eta estiloei buruz, baina egia esaten ba-dizut, kantuekin geunden oso kontent. Ikusi dudana da aurretik uste nuena: Ricky musikari total horietako bat dela. Beharbada hiruetatik bera izan da ekoizlearen rola gehien bete duena,

erabaki arriskutsuak hartu eta kantuak beste maila batera eramanez”. daVId “Bigarren EP hau estilo alde-tik gure soinuetatik gehien aldentzen zena izaki, beharrezkoa zen taldetik kanpoko norbaiten belarri hori eta uste dut Ricky zela aukerarik aproposena. Bere ikuspuntua ezinbestekoa izan da zenbait ate berri irekitzeko. Aldiz, bes-te bietan estiloa gehiago menperatzen genuen eta ziurrenik gauza ginen ate horiek gure kabuz irekitzeko”.GaLder “Dena dela, uste dut kan-tuak ez direla hainbeste aldatu lokale-ko bertsiotik estudiokora, ez Rickyrekin, ez Rossekin ezta Billekin ere. Sonorita-teak aldatu dira, konponketak, baina abestien hezurdurak eta oinarriak ez dira aldatu, hobetu egin dira”.

ekoizleen gaiarekin amaitze-ko, kontaiguzue bill Steven-sonekin lan egitearen espe-rientzia. kanpotik ikusita oso frikia dirudi. Hala al da?Gorka “Mito bat da, jatorra oso. Gazteleraz mintzo zen, Mexikoko azentutzarrarekin, barre asko egin dugu (barreak). Morroiak, 50 urtere-kin, egunero goizeko 9etatik 12etara Descendents-ekin entseatu eta ondoren gure diskoa grabatzera etortzen zen. Egia esan, 3. EP honetarako denbora gutxi geneukan, baina horrek mese-de egin zigun, tarterik ez zegoelako kantuei buelta gehiegi emateko. Hila-beteko tartean konposatu eta gero 8 egunetan grabatu eta nahastu genuen. Denok elkarrekin grabatu genuen, The Blasting Room-eko areto nagusian, di-da. Bai Bill bai Jason (Livermore), azken batean ekoizpen lanetan biak aritu dira, alderdi teknikoan zentratu ziren gehiago: afinazioa, anpliak, soinua… nolabait esan gu baino per-fekzionistagoak ziren”.

Page 8: RockZone euskaraz 109

daVId “Soinu-ingeniaritzan zentratu ziren ekoizle lanetan baino. Halako denbora tarteekin lan egitean (5 egunetan grabatu eta 3 egunetan nahastu) ez dago askoz gehiago egi-terik. Baina aldi berean, kantuok oso argi generamatzan, ondo lotuak eta gauzak nahiko argi”.Gorka “Argi dagoena da estilo hau goitik behera menperatzen dute-la. Nire ustez oso ongi sonatzen du”.

Zer izan da zailena egitas-moa aurrera eramateko or-duan?daVId “Zortzi hilabetetan hiru EP eta 20 abesti egitea ez da erraza. Egutegi aldetik, esaterako, zaila izan da punta-puntako taldeekin lan egiten duten 3 ekoizlerekin agendan tartea topatzea. Hori guztia koordi-natzea konplikatua izan da oso. Fort Collins-eko azken egunak zuzenean masterrak fabrikara bidaltzen pasat-zen genituen”.

Momenturen batean plantea-tu al zenuten ePak grabatu ahala kaleratzen joatea, edo argi zenuten jendeak hirurak aldi berean entzutea nahi ze-nutela?GaLder “Ez genuen halakorik seku-la pentsatu. Kontzeptua argi zegoen eta dena egitasmo bakarrean ate-rako zela ere bai”.

Gustatu zaidan beste gauza bat da ez duzuela eP akus-tiko bat egitea bezalako bide errezik hartu.Gorka “Egon zen tentaziorik, bai-na garaiz baztertu genuen…”.daVId “Ez zen guztiz akustikoa ere, baina hobe moldatzen gara gitarra entxufatueki”.

Gorka, zuretzako 20 letra idaztea sekulako erronka izango zen.Gorka “Bai, azkeneko diskoetan gertatu zait, zailagoa egiten zaidala letra bat idaztea, kantu bat egitea bai-no. Edo errespetu gehiago ematen dit, erabat asebeteta geratzea gehiago kostatzen zait. Kontzeptua aurkitzea, idazketa estiloa aukeratzea… kon-plikatua da. Ez dugu disko kontzeptua-lik egiten, baina egitasmo hau gertu dago horretatik. Hiru estilo ezberdin dira eta letrekin ere baneukan diferen-tzia hori markatzeko asmoa. EP bakoi-tzak ikuspuntu bat dauka. Niretzeko hor egon da buruhausterik handiena”.

esan behar zenuen guztia esan izanaren sentsazioa daukazu?Gorka “Musikak badauka zerbait barruak hustutzetik eta hein batean bai, esan beharrekoa esan dut, baina liberazioa baino, asko dago haus-narketatik, galderatik… zer pentsatua ematen duten hitzak dira. Beharbada 3. diskoan mezua betiko punkaren ildotik doa, ‘izorrai’ oihukatu eta er-diko behatza atera, alegia, baina 1. eta 2.ean ilunagoak dira letrak. Sent-sazioa da dena pikutara doala eta inporta bai, zerbait inporta zaigula, baina aldi berean halako indiferentzia mintz bat itsasi izan balitzaigu bezala da. Beste behin, disko iluna irten zaigu (barreak). Batzuk leporatzen didate tunelaren amaieran argirik ez erakus-tea. Baina zinez ez baduzu horretan sinesten, inpostura da hori. Badago kantu pare bat non itxaropenak ba-duen tarteren bat, baina orokorrean gauzak oker xamar ikusten ditut, zer egingo diogu!”.

estudioan eP bakoitza ondo

ezberdindu duzue, estiloa eta soinuaren bidez. nola egingo duzue zuzenekoetan? Zuen ustez denak batzera egingo al du zuzenekoetan?daVId “Ba atera kontuak. Hau BTX-en 8. diskoa da eta gainera 20 kantu dauzka. Oraindik pentsatzen gabiltza. Lehendabizko entseguak egiten ari gara, hau guztia nola planteatu deli-beratzen. Zerk funtziona dezakeen eta zerk ez. Egiari zor, ez dakitu oraindik nola egin. Argi dagoena da disko berriko kantu guztiak edo gehienak jo nahi ditugula. Gustuko dugu entzuleari mezu hori helaraztea: aurkezten ari garen kantu berriak dira egun hobe-kien ordezkatzen gaituztenak”.Gorka “Benetan, ez gara itxurak egiten ari, ez dakigu nola egin, sekulako marroia datorkigu gainera (barreak). Bidenabar, ongi etorria pro-posamen oro! (barreak). DDPB osoa jo nahi badugu, hori badira ordu eta hogei gutxienez. Eta kontzertu luzee-giak ez zaizkigu gustatzen, ez arrazoi fisikoengatik, ezpada zaila delako entzulea 3 orduz adi edukitzea. Gure buruhaustea da nola lortu bi ordu inguruko kontzertu bat egin eta disko berriko kantu gehienak jotzea”.

nahiz eta diskoak atzera be-giratu ez, zuretzako Gorka 20. urteurrena, egindakoa errepasatu eta balantzea egiteko unea ere izango da, pentsatzen dut. Gorka: “Oraintxe hasi naiz atzera begira, promozioan asko galdetzen didatelako 20 urteei buruz. Badok-en dokumental moduko bat egin digute eta argazki zaharrak bilatu behar izan ditut halabeharrez. Ez zait gehiegi gustatzen, baina tira, 20 urte asko dira, ohartzen zara bizi

Page 9: RockZone euskaraz 109

erdia baino gehiago daramazula BTX-en, gertatu den guztia… Gitarra lepoan hartzen duzunean sekula ez dakizu zer etorriko den, eta joder, begira zelako bidaia aluzinantea! Ondo dago, dena dela, zenbaitetan ‘pause’-a sakatu eta gertatutakoa baloratzea. Inork pentsatuko zuena baino askoz gehiago izan da. Ez zegoen inongo helburu finkorik, baina ohartzen zara pixkanaka-pixkanaka mundu osoan jo duzula, zuretzat ezinbestekoak diren talde eta ekoizleekin lan egin duzula. Eta gero BTX-en komunitatea dago. Uste dut jendeak Berri Txarrak lotzen duela gauzak egiteko modu batekin, musikarekiko errespetu osoarekin… ez dadila harrokeriatzat hartu, bina zinez uste dut askorentzako talde soil bat baino zerbait gehiago garela. Hori hunkigarria da oso. Pribilegioa

da halako entzulego leiala edukit-zea. Disko honekin inpresioa daukat jendeak berebiziko gogoa duela entzuteko, aspaldi ez bezala. Baina gure mezua 20. urteurrenari begira argia izan da: 20 kantu berri konpo-satzen ospatu dugu urtemuga. Gaur egunari eta etorkizunari egindako keinua da”.

Zein diskotan uste duzu de-finitu zela berri Txarrak-en nortasun hori?Gorka “Zaila da urte edo disko zehatz bat aipatzea. Beti esan izan dut 1. diskoa tarteko eremu batean geratu zela. Thrash-etik gertu ze-goen maketatik gentozen eta hemen dagoeneko Nirvana, Weezer… halakoak entzuten genbiltzan. Baina musikalki ez ginen kapaz hori guztia islatzeko eta estilo aldetik ontzen ari

zen taldea ginen oraindik. Ikasten diskoan BTX-en ezaugarri bilakatuko ziren gauza dezente aurki daitezke. Gero lorpen erabakigarriak daude taldearen ibilbidean, noski. Libre ©-rekin zerbait pasatzen ari zenaren sentsazioa geneukan, baina ziurrenik inflexio-puntua Jaio.Musika.Hil-ekin etorri zen. Hiruko bilakatu ginen –gerora ezaugarri gakoa bilakatuko zena-, zuzenekoetan zein konpo-saketan sekulako eragina izan zuen horrek. Ez dago txorakerietarako tarterik, kantuetan dena da esen-tziala ordutik aurrera. Orduan ireki genuen baita ekoizleekin lan egiteko ildoa, nahiz eta %50ean izan Ed Rose eta Karlos Osinagarekin… Ja-ponia, Nikaragua… atzerrian jotzen hasi ginen… ‘Zertarako Amestu’ dokumentalean jaso genuena, gutxi gorabehera. Eta zergatik ez, Roc-

“NIk uSTE duT jENdEAk BErrI TxArrAk gAuZAk EgITEkO MOdu BATEkIN lOTZEN duElA, MuSIkArEkIkO ErrESPETu hOrrEkIN, ETA uSTE duT ASkOrENTZAkO TAldE SOIl BAT BAINO ZErBAIT gEhIAgO gArElA. hOrI huNkIgArrIA dA OSO” gOrkA urBIZu

Page 10: RockZone euskaraz 109

kzonen eskaini zeniguten portada ere garrantzitsua izan zen, Estatu mailako hedabideetan lehena. Disko hori berezia izango da beti. Topikoa izango da agian, baina emandako kontzertu oro, kantu oro da garran-tzitsua gertatu dena eta egun garena ulertzeko. Hau bide luzea da eta egunero landu beharrekoa gainera. Ez ditugu gure erroak ukatzen, bai-na gure esparru musikala ahal izan dugun guztia zabaldu dugu. Egun oso zaila da hurrengo disko batean zer egingo dugun asmatzea eta hori asko gustatzen zait. Orain lan berri bat iragarriko bagenu, batek baino gehiagok galdetuko luke: ‘Eta zer arraio egingo ote dute orain?!’. Uste dut hori badela gure nortasunaren ezaugarrietako bat”.

ba jendeak galdetzen duen bezalaxe, zeuek ere galde-tuko diozue zeuen buruari: ‘eta zer arraio egingo dugu honen ondoren?’.daVId “Oraindik ez dugu astirik izan halakorik planteatzeko”.Gorka “2015 zuzeneko urtea izango da. Urte osoa sekretupean lan egiten eman dugu, egitasmoa pixkanaka argitzen joan garelako. Ez genuen disko hirukoitzarena hasieratik azaldu nahi, kanpoko presio hori ez edukitzeko. Ezusteak bata bestearen atzetik ematen joan gara eta diberti-garria izan da, baina gogo handia daukagu diskoa kaleratu eta behingoz jendeak entzun dezan”.

daVId “Bai, zikloa itxi eta kantuak jendearekin parteka-tu. Oraingoz ezin dugu beste ezertan pentsatu”.

aitorren agurraren ga-raian nolabait taldea-ren esentzia kolokan egon zitekeela ematen zuen, baina taldea-ren jarraitzaile naizen aldetik, poztekoa da jendeak berri talde bat bezala ulertzen ja-rraitzen duela ikustea, eta ez Gorkak beste bi musikarirekin daukan proiektu soil bat bezala.Gorka “Niretzat inportantea da talde sentsazio hori. Noski, nero-nek ere galder horiek berak egiten nizkion neure buruari, lauzpabost urtetan Aitorrek, Rubiok eta beste Aitorrek taldea utzi zutenean. Une gogorrak izan ziren, jarraitzaile moduan niri ere ez zaizkit taldekide aldaketak gustatzen. Baina hainbeste urtetan eta Berrik daraman abiada hori kontuan hartuta, eskatzen dizun inplikazio maila hori jakinik, normala da halakoak gertatzea. Azken ba-tean bakoitzak bere bizia nahi/ahal duen moduan planteatzen du eta hori errespetatu beharra dago. David eta Galderrekin BTX berri bat hasi zen, aurrekoak bezain edo are inte-resgarriagoak nire ustez. Niretzako garrantzitsuagoa da kantuen ispiritua eta gauzak egiteko modu berezi

hori. Jendea kontzertuetara dator eta diskoak erosi egiten ditu identifikatu egiten delako, izen zehatzen gaine-tik. Hein batean futbol talde baten antzera, taldearen jarraitzailea zara, ez da hain garrantzitsua zeinek entre-natzen duen edo jokalariak zeintzuk diren. Edo Queens Of The Stone Age, Homme hor dagoen bitartean QOTSA izaten jarraitzen dute, al-daketak aldaketa. Hein batean BTX ere estilo eta izenen gainetik dagoen zera bat bezala ikusten dut”.

Zer eman dizute davidek eta Galderrek, orain perspektiba apur bat gehiago daukazu-nean?Gorka “Musikalki ez neukan za-lantza handirik, bakoitzaren ibilbidea ikusita. Banekien musikari handiak zirena. Baina halako talde batean

“gAur EguN ZAIlA dA gurE hurrENgO urrATSA ZEIN IZANgO dEN ASMATZEA, hOrI ASkO guSTATZEN ZAIT. OrAINTxE BErTAN dISkO BErrI BAT IrAgArrIkO BAgENu, jENdE ASkOk gAldETukO lukE: ‘ETA ZEr ArrAIO EgINgO OTE duTE OrAIN!?’. uSTE duT hOrI BAdElA gurE NOrTASuNArEN EZAugArrIETAkO BAT” gOrkA urBIZu

Page 11: RockZone euskaraz 109

sartzerakoan ia garrantzi handiagoa dauka alderdi estramusikalak, elka-rrekin pasa beharreko ordu horiek guztiak, taldearengatik dena emateko filosofia horrekin bat egitea. Hori loteria moduko bat da eta suerte handia izan dudala uste dut. Lehen-goan ohartu nintzen lehen aldia dela Eskuak-etik Libre-ra egon zen tarte horretatik, disko batean formazio berbera dagoena. Horrek erakusten du zenbateraino adaptatzen joan behar izan garen, eta orain momentu on bat bizi dugula, egonkortasun aro oparo bat”.

azken urteotan esfortzu han-dia egin duzue atzerrian bi-dea irekitzeko. errezagoa da orain ala epopeia modukoa da oraindik?GaLder “Diskoa atera aurretik

ematen du dena errezagoa izango dela, baina gero ohartzen zara zein konplikatua den”.Gorka “Batzutan ahaztu ere egi-ten dugu gertatzen ari diren gauzak. Lehengo urten Hellfest-en jo genuen. Parisen Sick Of It All-ekin aritu ginen. Aurten Xtreme Fest-en izan gara (Fran-tzian). Estatu Batuetan 9 kontzertuko bira egin dugu eta kontzertu onak izan dira. Hori baloratu beharra dago. Gertatzen dena da O2an jo nahiko zenukeela baina noski hori ez da hain erraza :) Gauzak motelago doaz kanpoan. Hamar urtetik gora goaz atzerrira irtetzen, ez da erreza baina honako eta halako gauzatxoak lortzen zoaz. Orain Europara goaz berriz eta ziurrenik beste kontinentee-tan ere arituko gara. Facebook-en adibidez komentario piloa dauzkagu Hegoameriketatik… lortutako apurra

baloratu beharra dago”.daVId “Azken batean kanpora irtetzeko apustua egiten duten beste talde asko bezala gabiltzala uste dut. Nik talde amerikar asko ikusi ditut hemengo tabernetan 10 lagunen aurrean jotzen eta modu horretan bizi dira. Rocka halakoa da. Guk zortea daukagu Euskal Herrian jarraitzaile andana dugulako. Horrek modua ematen digu kanpora irtetzen saiatu ahal izateko”.

Grabatzen ari zinetela zuze-nekoak ematen ari zineten eta orain bira berriari ekingo diozue, ia-ia bata bestearen atzetik doaz. ez al dizue ne-katzeak edo erretzeak beldu-rrik ematen?Gorka “Azken kontzertua abuz-tuan izan zen eta hurrengoa Urtarri-lean izango da. Nahikoa hilabete dira zuzenekoaren drogarik gabe. Ez dakit, hauxe da aukeratu duguna, rockaren langileak gara. Zenbaitetan oporrak hartuko zenituzke, baina azken batean gustuko duguna egiten ari gara”.daVId “Oreka mantentzen saiatzen gara. Asko jotzen dugu baina dosi-fikatu beharra dago, bai guregatik eta baita entzulegoarengatik ere”.Gorka “Niretzako zailena bira-amaieran dator, eskaintzeko ezer berririk ez daukazunean eta gainera fisikoki-psikologikoki nekatzen hasia zarenean. Zerbait berria sortzen ez baduzu nekagarria egiten da. Hori gogorragoa da bira berri bati ekitea baino, orduan eraberrituta zaude eta gogoz gainezka, oraintxe bezala”.