Higiezinen Merkatua EAEn, 2014 · 2015-12-18 · baino amaitu ez dela adierazten du jarduera-maila...

33
Etxebizitzako Behatokia Laburpena eta ondorioak 7 Testuinguru ekonomiko orokorra 1 Etxebizitza eskaintza 2 Etxebizitza beharrak eta eskaria 3 Higiezinen merkatuaren jarduera 4 Etxebizitzaren birgaitzea 5 Hipoteka-finantzaketa 6 Higiezinen Merkatua EAEn , 2014 Laburpen Txostena adierazleen aurkibidea

Transcript of Higiezinen Merkatua EAEn, 2014 · 2015-12-18 · baino amaitu ez dela adierazten du jarduera-maila...

Page 1: Higiezinen Merkatua EAEn, 2014 · 2015-12-18 · baino amaitu ez dela adierazten du jarduera-maila horrek. • Etxebizitza babestuen eraikuntzak, berriz, gora egin du 2014. urtean,

Etxebizitzako Behatokia

Laburpena eta ondorioak7

Testuinguru ekonomiko orokorra1

Etxebizitza eskaintza2Etxebizitza beharrak eta eskaria3

Higiezinen merkatuaren jarduera4Etxebizitzaren birgaitzea5

Hipoteka-finantzaketa6

Higiezinen Merkatua EAEn, 2014

Laburpen Txostena

adierazleen aurkibidea

Page 2: Higiezinen Merkatua EAEn, 2014 · 2015-12-18 · baino amaitu ez dela adierazten du jarduera-maila horrek. • Etxebizitza babestuen eraikuntzak, berriz, gora egin du 2014. urtean,

2 Etxebizitzako Behatokia - Higiezinen Merkatua EAEn, 2014

1. T

estu

ing

uru

ekon

omik

o or

okor

ra

testuinguru ekonomiko orokorra

1

etxebizitza beharrak eta eskaria

3higiezinen merkatuaren jarduera

4

etxebizitzaren birgaitzea5

hipoteka-finantzaketa6

laburpena eta ondorioak7

etxebizitza eskaintza2

1. Testuinguru ekonomiko orokorra produkzio-testuingurura

adierazle makroekonomikoak

etxebizitzadinamika

EAEko produkzio-testuingururako eta adierazle makroekonomikoen dinamikarako hurbilketa laburra.

1.1. EAEko produkzio-testuinguruaren bilakaera

• 2014. urtean, aldatu egin da EAEko jarduera ekonomikoaren joera. Izan ere, merkatu-prezioen araberako BPG errealak gora egin du lehen aldiz 2011. urteaz geroztik, eta igoera handia izan du gainera (% +12).

• Dena dela, BPGak gora egin badu ere, euskal ekonomia ez da iritsi aurreko urteetako jarduera-mailetara, azken bi urteotan BPGak beherakada handiak izan baititu EAEn (% -1,7 2013. urtean, eta % -2,0 2012an).

• 2014. urtean, hirugarren sektorea izan da hazkunde ekonomiko horren eragile nagusia (% +1,5), eta, neurri txikiagoan, industria (% +1,0). Eraikuntzaren sektoreak, berriz, joera negatiboarekin jarraitu du, eta % -3,0ko beherakada izan du 2014an. Hortaz, 2008. urteaz geroztik jarduerak sektore horretan bizi duen beherakadak jarraitu egin du, neurri txikiagoan bada ere. 2014. urtean, sektorearen BPGa 2008koa baino % 45 txikiagoa izan da.

• BPGak 2014an izan duen portaera positiboa EAEko barne-eskariak gora egin duelako gertatu da neurri handi batean. Barne-eskariaren ekarpen positibo hori funtsezkoa da 2016. eta 2017. urteetan susperraldia izango dela eta joera positiboak jarraituko duela aurreikusteko. Izan ere, 2009. urteaz geroztik beherakada handiak izan dira barne-eskarian, baina 2014. urtean eskari horrek ekarpen positiboa egin dio BPGari (% +1,2). Aldiz, aurreko urteetan kanpo-eskariak bilakaera positiboa izan badu ere, 2014. urtean portaera neutroa izan du BPGari dagokionez (% +0).

BPGaren urte arteko aldakuntza-tasa. 2008-2014

Iturria: Eustat

BPG erreala (mp)

Nekazaritza eta arrantza Industria

Eraikuntza Zerbitzuak

Page 3: Higiezinen Merkatua EAEn, 2014 · 2015-12-18 · baino amaitu ez dela adierazten du jarduera-maila horrek. • Etxebizitza babestuen eraikuntzak, berriz, gora egin du 2014. urtean,

3 Etxebizitzako Behatokia - Higiezinen Merkatua EAEn, 2014

1. T

estu

ing

uru

ekon

omik

o or

okor

ra

testuinguru ekonomiko orokorra

1

etxebizitza beharrak eta eskaria

3higiezinen merkatuaren jarduera

4

etxebizitzaren birgaitzea5

hipoteka-finantzaketa6

laburpena eta ondorioak7

etxebizitza eskaintza2

1. Testuinguru ekonomiko orokorra produkzio-testuingurura

adierazle makroekonomikoak

etxebizitzadinamika

1.2. Enpleguaren bilakaeraren bilakaera konparatua,

sektoreen arabera eta Estatuko gainerakoarekin

• 2008. urtean hasitako atzeraldi ekonomikoan, enpleguaren

beherakada BPGak euskal ekonomian izan duen jaitsiera baino

handiagoa izan da. Izan ere, 2008. urtetik 2014. urtera bitarte, BPG

errealak 5,6 puntuko beherakada izan du, eta enpleguak, berriz,

11,8 puntukoa.

• 2014. urtean, EAEko enpleguak BPGak baino neurri txikiagoan egin

du gora (% +0,2 eta % +1,2, hurrenez hurren). Sektoreak kontuan

hartuta, 2014an zerbitzu-sektoreak izan du portaerarik onena

enpleguaren bilakaeran. Industriaren eta eraikuntzaren sektoreek,

berriz, aurreko urteetako joera negatiboarekin jarraitu dute.

• Eraikuntzaren sektorean, enpleguak behera egiten jarraitu du,

aurreko ekitaldietan baino neurri txikiagoan bada ere (% -0,2).

Beraz, datozen urteetan sektorea suspertu egingo dela aurreikus

daiteke. Nolanahi ere, enpleguak oso beherakada handia izan du

azken urteotan; urteko tasa negatiboak % 17,9ra iritsi dira 2013an,

eta % 13,4ra 2012an.

EAEko BPGari egindako ekarpenak. 2008-2014

Iturria: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza, Eustaten datuekin

BPG errealaren eta enpleguaren bilakaera (oinarria 100, 2008an)

Iturria: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza, Eustaten datuekin

Biztanleria okupatua ekonomia osoan. Estatuarekiko bilakaera konparatua. Aldakuntza-tasak. 2009-2014

Ekonomia osoa

Barne-eskaria Kanpo-eskaria

BPG Enplegua

EAE Estatua

Page 4: Higiezinen Merkatua EAEn, 2014 · 2015-12-18 · baino amaitu ez dela adierazten du jarduera-maila horrek. • Etxebizitza babestuen eraikuntzak, berriz, gora egin du 2014. urtean,

4 Etxebizitzako Behatokia - Higiezinen Merkatua EAEn, 2014

1. T

estu

ing

uru

ekon

omik

o or

okor

ra

testuinguru ekonomiko orokorra

1

etxebizitza beharrak eta eskaria

3higiezinen merkatuaren jarduera

4

etxebizitzaren birgaitzea5

hipoteka-finantzaketa6

laburpena eta ondorioak7

etxebizitza eskaintza2

1. Testuinguru ekonomiko orokorra produkzio-testuingurura

adierazle makroekonomikoak

etxebizitzadinamika

• Estatu osoan, enpleguak EAEn baino erritmo handiagoan egin

du gora 2014an (% +1,2). Eraikuntzaren sektoreari dagokionez,

enpleguak behera egin du nabarmen Estatuan (% -3,5), eta neurri

txikiagoan EAEn.

Iturria: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza, Eustaten datuekin

Biztanleria okupatua eta Eraikuntzaren sektorean. Estatuarekiko bilakaera konparatua. Aldakuntza-tasak. 2009-2014

Eraikuntza

Iturria: geuk egina, Eustaten datuetan oinarrituta – Biztanleria Jardueraren Arabera (BJA)

EAEko biztanleria okupatuaren aldakuntza-tasa, sektoreen arabera. 2007 – 2014

EAE Estatua

Nekazaritza eta arrantza Industria

Eraikuntza Zerbitzuak

Page 5: Higiezinen Merkatua EAEn, 2014 · 2015-12-18 · baino amaitu ez dela adierazten du jarduera-maila horrek. • Etxebizitza babestuen eraikuntzak, berriz, gora egin du 2014. urtean,

5 Etxebizitzako Behatokia - Higiezinen Merkatua EAEn, 2014

1. T

estu

ing

uru

ekon

omik

o or

okor

ra

testuinguru ekonomiko orokorra

1

etxebizitza beharrak eta eskaria

3higiezinen merkatuaren jarduera

4

etxebizitzaren birgaitzea5

hipoteka-finantzaketa6

laburpena eta ondorioak7

etxebizitza eskaintza2

1. Testuinguru ekonomiko orokorra produkzio-testuingurura

adierazle makroekonomikoak

etxebizitzadinamika

1.3. Etxebizitzaren merkatuaren dinamika

espezifikoa 2014. urtean

• 2014. urtean etxebizitzaren merkatuko funtsezko agenteek higiezinen merkatuaren dinamismoaz duten pertzepzioari dagokionez, eta Eusko Jaurlaritzaren Higiezinen Eskaintzari buruzko 2014ko Estatistikaren arabera, sektoreko aurreikuspenak hobetu egingo direla dirudi.

• Higiezinen merkatuaren dinamismoaren indize orokorrak sektorean diharduten agenteen iritziari lotutako erantzunen batez bestekoa islatzen du. Horren arabera, 14 puntutan egin du gora 2013. urtearekin alderatuta, eta 26 puntura baino gehiagora iritsi da, hau da, 2006. urteaz geroztik izan duen mailarik handienera (0tik –oso geldia– 100erako –oso hedakorra– eskalan). Nolanahi ere, joeran izandako hobekuntza gorabehera, agenteek 2014an izan duten pertzepzioak agerian utzi du sektorea geldi dagoela oraindik.

• Bestalde, 2014ko laugarren hiruhilekoan salmentek izan duten bilakaeraren indizeari dagokionez (hori ere agenteen iritzian oinarrituta dago), adierazi beharra dago 16 puntuko igoera izan duela 2013. urtearekin alderatuta, eta 59,7 puntura iritsi dela, 0tik –salmenten beherakada– 100erako –gorakada orokorra– eskalan.

Higiezinen merkatuaren dinamismo-indizearen bilakaera. 2004-2014*

Iturria: Higiezinen Eskaintza. Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila (Eusko Jaurlaritza)* Urte bakoitzeko IV. hiruhilekoko datuak.

Dinamismo-indizea Salmenten bilakaera-indizea

Oso hedakorra

Oso hedakorra

Page 6: Higiezinen Merkatua EAEn, 2014 · 2015-12-18 · baino amaitu ez dela adierazten du jarduera-maila horrek. • Etxebizitza babestuen eraikuntzak, berriz, gora egin du 2014. urtean,

6 Etxebizitzako Behatokia - Higiezinen Merkatua EAEn, 2014

2. L

a et

xeb

izit

za e

skai

ntza

testuinguru ekonomiko orokorra

1

etxebizitza beharrak eta eskaria

3higiezinen merkatuaren jarduera

4

etxebizitzaren birgaitzea5

hipoteka-finantzaketa6

laburpena eta ondorioak7

etxebizitza eskaintza2

2. Etxebizitza eskaintza amaitutako etxebizitzak

higiezinen eskaintzaren

prezioak

Etxebizitza berrien eraikuntza eta salmentako eta alokairuko etxebizitzen prezioak.

2.1. Etxebizitzen eraikuntza EAEn

• Etxebizitzen eraikuntzaren sektorean jarduerak izan duen beherakadak bere horretan jarraitu du 2014. urtean: guztira 4.715 etxebizitza amaitu dira EAEn, hau da, 2013an baino % 18,2 gutxiago.

• Beherakada hori etxebizitza libreen eraikuntzak uzkurdura handia izan duelako gertatu da neurri handi batean. Zehazki, % 35,9ko beherakada izan du 2014an, eta 2.560 etxebizitza eraiki dira EAE osoan. Hortaz, aldagai horren serie historikoan izan den kotarik txikienera iritsi da.

• Etxebizitza libreen kasuan, 2014. urtean aurreko hamarkadako lehen urteetan amaitzen ziren etxebizitzen kopuruaren zazpirena baino amaitu ez dela adierazten du jarduera-maila horrek.

• Etxebizitza babestuen eraikuntzak, berriz, gora egin du 2014. urtean, eta lehen aldia izan da 2011. urteaz geroztik. Zehazki, 2.155 etxebizitza amaitu dira, hau da, 2013an baino % 21,6 gehiago. Ildo horretan, 2014. urtean amaitutako bi etxebizitzatik bat inguru babestua izan da (% 45,7), eta, beraz, erraz gainditu da 2013ko tasa (% 30,7).

• Epe luzeko ikuspegi batetik, garbi dago azken urteotan amaitutako etxebizitzen kopurua oso urrun dagoela XXI. mendearen hasierako maila handietatik.

• Dena dela, komeni da etxebizitza libreen bilakaera eta etxebizitza babestuena bereiztea. Izan ere, administrazio publikoek sustatutako etxebizitza babestuek ekarpen positiboa egin ez balute, beherakada are handiagoa izango zen. 2008tik 2014ra bitarte amaitutako etxebizitza libreen batez bestekoa 5.919 izan da, eta 2001etik 2007ra bitarte amaitutakoena, berriz, 11.389.

Amaitutako etxebizitzak EAEn, 2001-2007 vs 2008-2014 (urteko batez bestekoa, motaren arabera)

Iturria: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila (Eusko Jaurlaritza) eta Sustapen Ministerioa

Amaitutako etxebizitzen bilakaera, etxebizitza motaren arabera. 2000-2014

turria: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila (Eusko Jaurlaritza) eta Sustapen Ministerioa

UrteaAmaitutako etxebizitzak

Etxebizitza libreak Babes publikoko etxebizitzak

Etxebizitzak, guztira

Bab. pub. etx. (guztien %)

Urte arteko aldak.

2000 13.266 1.796 15.062 11,9 //2001 14.091 2.647 16.738 15,8 11,12002 14.974 3.129 18.103 17,3 8,22003 7.962 3.752 11.714 32,0 -35,32004 10.588 3.647 14.235 25,6 21,52005 11.522 4.040 15.562 26,0 9,32006 9.794 4.829 14.623 33,0 -6,02007 10.793 4.631 15.424 30,0 5,52008 9.083 5.000 14.083 35,5 -8,72009 8.782 4.672 13.454 34,7 -4,52010 6.409 4.991 11.400 43,8 -15,32011 5.851 5.473 11.324 48,3 -0,72012 4.757 3.835 8.592 44,6 -24,12013 3.994 1.772 5.766 30,7 -32,92014 2.560 2.155 4.715 45,7 -18,2

Libreak Babestuak Guztira

Page 7: Higiezinen Merkatua EAEn, 2014 · 2015-12-18 · baino amaitu ez dela adierazten du jarduera-maila horrek. • Etxebizitza babestuen eraikuntzak, berriz, gora egin du 2014. urtean,

7 Etxebizitzako Behatokia - Higiezinen Merkatua EAEn, 2014

2. L

a et

xeb

izit

za e

skai

ntza

testuinguru ekonomiko orokorra

1

etxebizitza beharrak eta eskaria

3higiezinen merkatuaren jarduera

4

etxebizitzaren birgaitzea5

hipoteka-finantzaketa6

laburpena eta ondorioak7

etxebizitza eskaintza2

2. Etxebizitza eskaintza amaitutako etxebizitzak

higiezinen eskaintzaren

prezioak

Etxebizitzen eraikuntza-jardueraren lurralde-azterketa eta Estatu osoarekiko konparazioa kontuan hartuta, honako alderdi hauek egiaztatu dira 2014. urtean:

• Etxebizitza libreen eraikuntzaren beherakada handia Bizkaian (2013an baino 789 etxebizitza gutxiago amaitu dira) eta Gipuzkoan (-689 etxebizitza) gertatu da. Araban, berriz, beherakada askoz txikiagoa izan da (-11 etxebizitza).

• Etxebizitza babestuen kasuan, amaitutako etxebizitzen kopuruak hiru lurraldeetan gora egin badu ere, igoera Araban baino ez da handia izan (2013an amaitutakoak baino 314 etxebizitza gehiago).

• EAEn amaitutako etxebizitzen kopuruaren jaitsiera oso handia izan bada ere, Estatuan baino txikiagoa izan da:

● 2014. urtean Estatuan amaitutako etxebizitza libreen kopurua (35.226 etxebizitza) 2008an amaitutakoen % 6,2 izan da. EAEn, berriz, adierazle bera % 28ra iritsi da (2014. urtean 2.560 etxebizitza amaitu dira, eta 2008an, berriz, 10.000).

● Etxebizitza babestuen kasuan, eraikuntza-jardueraren beherakada ere Estatukoa baino txikiagoa izan da. Zehazki, 2008. urtean 68.000 etxebizitza amaitu ziren Estatuan, eta 2014. urtean, berriz, 17.848 (hau da, % 26). EAEren kasuan, 2.155 etxebizitza amaitu dira 2014an, hau da, 2008an amaitutakoen % 43 (5.000 etxebizitza amaitu ziren 2008an).

• Atzeraldi ekonomiko handiaren ondorioz etxebizitzen eskarian izan den beherakadak etxebizitza berrien stock handia sorrarazi du, Estatuan bereziki. Sustapen Ministerioaren arabera, 535.000 etxebizitzara iritsi da stock hori 2014. urtean (etxebizitza-parkearen % 2,1). EAEn, adierazle hori txikiagoa izan da (% 1,1).

Amaitutako etxebizitzen bilakaera, etxebizitza motaren arabera. 2000-2014

Amaitutako etxebizitza libreen eta babestuen bilakaera, Lurralde Historikoaren arabera. 2014

Iturria: Saldu gabeko etxebizitzen stocka. Sustapen Ministerioa

2013 Etxeb. kop.

2014 Etxeb. kop.

Aldakuntza (%) 2014/2013

Parkearen %

Álava 2.204 2.309 4,76 1,4Gipuzkoa 6.754 6.224 -7,8 1,8Bizkaia 2.891 3.227 11,6 0,6CAE 11.849 11.760 -0,75 1,1Estado 563.908 535.734 -5,0 2,1

ÁLAVA BIZKAIA GIPUZKOA

Saldu gabeko etxebizitza berrien stockaren bilakaera (2013-2014) eta EAEko eta Estatuko parkeekiko pisu erlatiboa

Iturria: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila (Eusko Jaurlaritza) eta Sustapen MinisterioaLibreak Babestuak

Etxebizitza libreak Etxebizitza babestuak

ARABA BIZKAIA GIPUZKOA

Iturria: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila (Eusko Jaurlaritza) eta Sustapen Ministerioa

Page 8: Higiezinen Merkatua EAEn, 2014 · 2015-12-18 · baino amaitu ez dela adierazten du jarduera-maila horrek. • Etxebizitza babestuen eraikuntzak, berriz, gora egin du 2014. urtean,

8 Etxebizitzako Behatokia - Higiezinen Merkatua EAEn, 2014

2. L

a et

xeb

izit

za e

skai

ntza

testuinguru ekonomiko orokorra

1

etxebizitza beharrak eta eskaria

3higiezinen merkatuaren jarduera

4

etxebizitzaren birgaitzea5

hipoteka-finantzaketa6

laburpena eta ondorioak7

etxebizitza eskaintza2

2. Etxebizitza eskaintza amaitutako etxebizitzak

higiezinen eskaintzaren

prezioak

2.2. Higiezinen eskaintzaren prezioak

2.2.1. Eskainitako etxebizitzak

• 2014. urtean, eskainitako etxebizitzen prezioaren beheranzko joera txikiagotu egin da EAEn, Eusko Jaurlaritzaren Higiezinen Eskaintzaren estatistikako informazioaren arabera. Etxebizitza erabilien kasuan, 2014ko jaitsiera-tasa % 3,6 izan da (3.058 euro metro koadroko), eta etxebizitza berri libreen prezioak, berriz, % 4,2ko jaitsiera izan du (3.339 euro metro koadroko).

• Eskainitako etxebizitzen prezioaren jaitsiera-erritmoak nabarmen egin du behera 2014. urtean. Izan ere, 2013. urtean etxebizitza erabili libreen prezioak % 11 egin zuen behera, eta eraikuntza berriko etxebizitza libreenak, berriz, % 6,8. Horrela, beraz, 2007. urteaz geroztik, etxebizitza erabilien prezioak jaitsiera handia izan du (% -29,8), eta etxebizitza berri libreenak, berriz, txikixeagoa (% -18,8).

• Etxebizitzababestuen–hots,babesofizialekoetxebizitzen(BOE)etaetxebizitza sozialen– batez besteko prezioak goranzko joerarekin jarraitu du (% +3,5 2014an), eta 1.682 eurora iritsi da. Hortaz, etxebizitza babestuen prezioaren eta etxebizitza libreen prezioaren arteko aldea murrizteko prozesuak bere horretan jarraitu du EAEn, eta bereziki Araban.

M2 erabilgarriko prezioaren bilakaera EAEn, etxebizitza motaren arabera. 2000-2014

Iturria: Higiezinen Eskaintza. Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila (Eusko Jaurlaritza)

Erabiliak Libre berriak Eredu-etxebizitza Babestuak

Page 9: Higiezinen Merkatua EAEn, 2014 · 2015-12-18 · baino amaitu ez dela adierazten du jarduera-maila horrek. • Etxebizitza babestuen eraikuntzak, berriz, gora egin du 2014. urtean,

9 Etxebizitzako Behatokia - Higiezinen Merkatua EAEn, 2014

2. L

a et

xeb

izit

za e

skai

ntza

testuinguru ekonomiko orokorra

1

etxebizitza beharrak eta eskaria

3higiezinen merkatuaren jarduera

4

etxebizitzaren birgaitzea5

hipoteka-finantzaketa6

laburpena eta ondorioak7

etxebizitza eskaintza2

2. Etxebizitza eskaintza amaitutako etxebizitzak

higiezinen eskaintzaren

prezioak

• Etxebizitza erabilien kasuan, eskainitako etxebizitzen prezioak beheranzko joera du hiru lurraldeetan:

● 2014. urtean, prezioaren jaitsierarik handiena Gipuzkoan gertatu da (% -6,7), baina, hala ere, etxebizitza erabiliaren metro koadroko batez besteko prezioa (3.192 euro) gainerako lurralde historikoetan erregistratutakoa baino handiagoa izan da. Bizkaian, metro koadroko batez besteko prezioak % 2,4ko jaitsiera izan du (3.165 euro), eta Araban, berriz, % 3,8ko jaitsiera (2.611 euro).

● 2007. urtearekin alderatuta, etxebizitza erabilien metro koadroko batez besteko prezioak jaitsiera handia izan du, eta oso antzekoa hiru lurraldeetan: % -34,1 Gipuzkoan, % -31,9 Araban, eta % -29,5 Bizkaian.

• Eskainitako etxebizitza berri libreen prezioak ere beheranzko joerarekin jarraitu du 2014. urtean hiru lurraldeetan. Nolanahi ere, jaitsierarik handiena Araban gertatu da (% -6,3); Bizkaian % 5,0ko jaitsiera izan da, eta Gipuzkoan, berriz, % 3,3koa. 2007. urteaz geroztik, jaitsierarik handiena Bizkaian gertatu da (% -22,3), eta, atzetik, Gipuzkoan (% -18,8). Araban, berriz, etxebizitza berriaren prezioak neurri txikiagoan egin du behera (% -12,2).

Etxebizitza m2 erabilgarriko prezioa (erabiliak eta berri libreak), Lurralde Historikoaren arabera. 2007-2014 (eurotan)

Araba Bizkaia Gipuzkoa Araba Bizkaia Gipuzkoa

2007 3.834,6 4.490,9 4.847,1 3.270,8 4.367,3 4.194,12008 3.591,2 4.393,7 4.809,0 3.257,7 4.234,2 4.243,42009 3.550,0 3.581,7 4.686,4 3.466,3 4.035,4 4.372,62010 3.368,2 3.752,3 4.685,5 3.531,7 3.899,2 4.033,92011 3.232,8 3.766,4 4.395,3 3.438,4 3.802,1 3.876,22012 2.960,7 3.600,3 3.966,0 3.426,6 3.845,3 3.682,32013 2.713,2 3.243,3 3.420,7 3.062,5 3.569,3 3.523,32014 2.611,6 3.165,4 3.192,6 2.870,5 3.392,5 3.405,82007-2014ko aldea % -31,9 % -29,5 % -34,1 % -12,2 % -22,3 % -18,8

Etxebizitza erabilien

Iturria: Higiezinen Eskaintza. Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila (Eusko Jaurlaritza)

Etxebizitza berri libreen

Page 10: Higiezinen Merkatua EAEn, 2014 · 2015-12-18 · baino amaitu ez dela adierazten du jarduera-maila horrek. • Etxebizitza babestuen eraikuntzak, berriz, gora egin du 2014. urtean,

10 Etxebizitzako Behatokia - Higiezinen Merkatua EAEn, 2014

2. L

a et

xeb

izit

za e

skai

ntza

testuinguru ekonomiko orokorra

1

etxebizitza beharrak eta eskaria

3higiezinen merkatuaren jarduera

4

etxebizitzaren birgaitzea5

hipoteka-finantzaketa6

laburpena eta ondorioak7

etxebizitza eskaintza2

2. Etxebizitza eskaintza amaitutako etxebizitzak

higiezinen eskaintzaren

prezioak

2.2.2. Alokairuko etxebizitza

• Salmentako etxebizitzen kasuan ez bezala, alokairuko etxebizitzen

prezioak joera aldatu du 2014. urtean. Izan ere, EAEn alokairu-merkatuan jarritako etxebizitzen batez besteko errentak % 2,3ko igoera izan du (825 € hilean 2013an, eta 844 € hilean 2014an, batez beste).

• 2014. urtean, etxebizitza babestuen alokairu-prezioa 326 euro izan da hilean. Beraz, jaitsiera txiki bat izan da 2013. urtearekin alderatuta (% -1,5).

• Epe luzerako ikuspegi batetik, bereziki azpimarratu behar da alokairuaren prezioaren jaitsiera salmentako etxebizitzen merkatuan gertatutakoa baino askoz txikiagoa izan dela. 2008. urtera jo beharra dago (urte horretan izan zen preziorik altuena serie historikoan; alokairuen prezioa igo egin nabarmen, eta hileko 969 eurora iritsi zen) nolabaiteko jaitsiera bat izan dela ikusteko (% -12,5).

• Lurralde historikoei dagokienez, alokairuaren prezioan izan diren jaitsierak oso desberdinak izan dira. Bizkaian, 2008. urtearekin alderatuta (urte horretan izan zuen preziorik altuena alokairuko etxebizitzak), % 11ko jaitsiera izan da. Gipuzkoan, berriz, % 24,7ra iritsi da, eta Araban, 2007. urtearekin alderatuta (urte horretan izan baitzuen preziorik altuena alokairuko etxebizitzak lurralde horretan), % 18,7ra.

Alokairuko etxebizitza libre eta babestuen hileko errenten bilakaera. 2000-20141 (eurotan)

Iturria: Higiezinen Eskaintza. Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila (Eusko Jaurlaritza)

Etxebizitza berri libreen metro koadro erabilgarriko prezioa, Lurralde Historikoaren arabera. 2007-2014 (eurotan)

Araba Urte arteko aldakuntza Bizkaia Urte arteko

aldakuntza Gipuzkoa Urte arteko ldakuntza

2007 908,5 4,8 875,4 10 901,5 12,32008 895 -1,5 968,8 10,7 1.086,50 20,52009 836,7 -6,5 881 -9,1 941,1 -13,42010 827,6 -1,1 923,8 4,9 1.004,90 6,82011 830,7 0,4 882,3 -4,5 993,8 -1,12012 790,3 -4,9 865,8 -1,9 879,7 -11,52013 743,9 -5,9 838,8 -3,1 821,6 -6,62014 729,4 -1,9 861 2,6 818,5 -0,42008-2014an metatutako aldak. % -18,5 % -11,1 % -24,7

1. Alokairu babestu baten errenta desberdina da etxebizitzen esleipendunek dituzten diru-sarreren arabera. Prezioen datuak kalkulatzeko, alokairuko etxebizitzak eskatzen dituzten familien unitateen batez besteko diru-sarrerak hartzen dira kontuan.

Iturria: Higiezinen Eskaintza. Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila (Eusko Jaurlaritza)

Etxebizitza libreen alokairua Etxebizitza babestuen alokairua

Euro

ak h

ilean

Page 11: Higiezinen Merkatua EAEn, 2014 · 2015-12-18 · baino amaitu ez dela adierazten du jarduera-maila horrek. • Etxebizitza babestuen eraikuntzak, berriz, gora egin du 2014. urtean,

11 Etxebizitzako Behatokia - Higiezinen Merkatua EAEn, 2014

3. E

txeb

izit

za b

ehar

rak

eta

eska

ria

EAEn

testuinguru ekonomiko orokorra

1

etxebizitza beharrak eta eskaria

3higiezinen merkatuaren jarduera

4

etxebizitzaren birgaitzea5

hipoteka-finantzaketa6

laburpena eta ondorioak7

etxebizitza eskaintza2

3. Etxebizitza beharrak eta eskaria EAEn etxebizitza babestua

lehen etxebizitzaren eskuraketa

interesekokontsiderazioak

EAEko etxebizitza-premien adierazle nagusiak, 2014an Etxebiden inskribatuta zeuden biztanleen datuetan eta 2013ko Etxebizitzen Beharren eta Eskariaren Inkestaren (EBEI) emaitzetan oinarrituta.

Kapitulu honetako informazioa aurkeztu aurretik, komeni da estatistika- eta informazio-iturriei buruzko kontsiderazio metodologiko labur batzuk egitea, EAEko etxebizitza-beharretara eta etxebizitza-eskarira hurbiltzeko.

Zein da EAEko etxebizitza-beharrak aztertzeko erreferentzia-iturria?EBEI da EAEko erreferentziazko estatistika-azterlana; bi urteko serie historiko bat eskaintzeko aukera ematen du, eta hiru etxebizitza-behar mota kuantifikatzen eta bereizten ditu: emantzipatuta ez dauden pertsonek lehen etxebizitza bat lortzeko duten beharra, eta, etxebizitza bat duten familien artean, etxebizitza birgaitzeko beharra eta etxebizitza aldatzeko beharra.

Etxebideren informazioak EBEIarenaren irudi osagarri bat ematen du, eta EAEko etxebizitza babestuen eskariaren argazkia eskaintzen du etxebizitza mota hori eskatu duten pertsonen bitartez.

Etxebizitza-beharrak eta etxebizitza-eskaria aztertzeko intereseko kontsiderazioak.

EBEIan, zer kolektibo hartzen da kontuan lehen etxebizitzaren beharra aztertzeko?Diru-sarrera propioak dituzten (eta inkestan hori adierazten duten) eta gurasoekin edo tutoreekin bizi diren 18-44 urteko pertsonak dira.

Nolako ekarpena egiten dio Etxebidereninformazioak etxebizitza-beharraren

azterketari?Etxebidek, haren araudian berriki egindako

aldaketaren ondoren, etxebizitza babestuen epe laburrerako eskariaren argazki zehatzagoa

eskaintzen du, eta berritzen ez diren edo inskripzio-baldintzak betetzen ez dituzten

eskaerak saihestu egin daitezke horri esker. Eskaria zehazteko, bereziki interesgarria

da, halaber, 2013. urteaz geroztik Etxebiden inskribatuta dauden pertsonek alokairuko edo

erosketako etxebizitza aukeratu behar dutela eta aukera batek bestea

baztertzen duela.

Zein da EBEIaren norainokoa lehen etxebizitzaren beharra aztertzeko?Etxebizitza lortzeko beharra agertzen duten pertsonen kopuruaren irudi zehatza eskaintzeko, eta hori kontuan hartuta epe laburreko (urte 1eko) eta epe ertaineko (2-4 urteko) eskaria zenbatekoa izango den zehazteko (egoera ekonomikoaren arabera) aukera ematen du.

Page 12: Higiezinen Merkatua EAEn, 2014 · 2015-12-18 · baino amaitu ez dela adierazten du jarduera-maila horrek. • Etxebizitza babestuen eraikuntzak, berriz, gora egin du 2014. urtean,

12 Etxebizitzako Behatokia - Higiezinen Merkatua EAEn, 2014

3. E

txeb

izit

za b

ehar

rak

eta

eska

ria

EAEn

testuinguru ekonomiko orokorra

1

etxebizitza beharrak eta eskaria

3higiezinen merkatuaren jarduera

4

etxebizitzaren birgaitzea5

hipoteka-finantzaketa6

laburpena eta ondorioak7

etxebizitza eskaintza2

3. Etxebizitza beharrak eta eskaria EAEn etxebizitza babestua

lehen etxebizitzaren eskuraketa

interesekokontsiderazioak

3.1. Etxebizitza babestuen eskaria1

• Etxebizitza babestuen eskariak beherakada handia izan du 2014. urtean. Etxebizitza babestuak eskatzeko espedienteak 54.042 izan dira Etxebiden 2014. urtean. Beraz, beherakada handia izan da 2013. urtearekin alderatuta, 32.617 espediente gutxiago izan baitira (86.659 espediente 2013an).

• Beherakada handi hori Etxebideren erregistroari buruzko araudian egindako aldaketak eragin du neurri batean. Euskal Etxebizitzako BehatokiakmonografikokilandudituazkenurtehauetanEtxebiderenerregistroan izan diren bajen arrazoiak2.

• Txosten horren arabera, erregistratutako eskariaren beherakada Etxebideren araudi berriak inskripzioari bi urteko balioa ematen diolako eta inskripzioa bi urtean behin berritzeko nahitaezkotasuna ezartzen duelako gertatu da neurri handi batean. Izan ere, Etxebiden azken urtean izan diren bajen % 75 eskaera berritu ez izanagatik gertatu da.

• Etxebizitza babestuen eskariak izan duen beherakada antzekoa izan da hiru lurraldeetan: % -62,9 Gipuzkoan, % -59,6 Bizkaian eta % -58,3 Araban.

1. Etxebizitza babestuen eskariari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Euskal Etxebizitzako Behatokiaren honako erreferentzia honetan kontsulta daiteke dokumentua: http://www.euskadi.net/contenidos/informacion/ovv_per_demandaetxebide2013/es_ovv_opi/adjuntos/Encuesta%20Etxebide%202014.pdf. .http://www.garraioak.ejgv.euskadi.eus/informacion/analisis-de-las-bajas-en-el-registro-de-etxebide/r41-ovpe02/es/2.http://www.garraioak.ejgv.euskadi.eus/informacion/analisis-de-las-bajas-en-el-registro-de-etxebide/r41-ovpe02/es/

Etxebiden erregistratutako etxebizitza babestuen eskaria (eskaera-espedienteak). 2005-2014ko bilakaera

Iturria: Etxebide, Etxebizitza Sailburuordetza, Eusko JaurlaritzaOharra: 2005. urteaz geroztik, BOEen Erregistroan altan dauden errentariak, Bizigune Programaren barruko etxebizitza-errentariak eta BOEen zozketetan hautatutako biztanleak ez daude Etxebideren etxebizitza-eskaeren barruan sartuta.

Etxebizitza babestuen eskaria, Lurralde Historikoaren arabera. 2007-2014ko bilakaera

Iturria: Etxebide, Etxebizitza Sailburuordetza, Eusko Jaurlaritza

EAE

Espe

diente

kopu

rua

Araba Bizkaia Gipuzkoa

Page 13: Higiezinen Merkatua EAEn, 2014 · 2015-12-18 · baino amaitu ez dela adierazten du jarduera-maila horrek. • Etxebizitza babestuen eraikuntzak, berriz, gora egin du 2014. urtean,

13 Etxebizitzako Behatokia - Higiezinen Merkatua EAEn, 2014

3. E

txeb

izit

za b

ehar

rak

eta

eska

ria

EAEn

testuinguru ekonomiko orokorra

1

etxebizitza beharrak eta eskaria

3higiezinen merkatuaren jarduera

4

etxebizitzaren birgaitzea5

hipoteka-finantzaketa6

laburpena eta ondorioak7

etxebizitza eskaintza2

3. Etxebizitza beharrak eta eskaria EAEn etxebizitza babestua

lehen etxebizitzaren eskuraketa

interesekokontsiderazioak

• Aurreko urteetan ikusi bezala, etxebizitza babestuen eskariaren beherakada handia dela-eta, alokairuaren eskariaren pisu erlatiboa gero eta handiagoa da (etxebizitza babestuen eskaeretan jabetzako etxebizitzen eskaera izan da nagusi orain arte).

• Ildo horretan, 2013ko ekitaldian, eta lehen aldiz serie historikoan, alokairuko etxebizitza babestuen eskaria erosketako etxebizitza babestuena baino handiagoa izan zen (espediente guztien % 60), eta 2014. urtean, ehuneko hori espediente guztien % 73ra iritsi da.

• Etxebideren araudian egindako aldaketaren ondoren, etxebizitza-eskariaren beherakada erosketaren inguruko espedienteen kopuruan izandako beherakada handiari lotuta dagoela ondoriozta daiteke neurri handian. Alokairuko etxebizitzen eskariak ere behera egin du 2014an, baina neurri txikiagoan (50.359 eskaera 2013. urtean eta 39.623 2014an).

• Epe luzerako ikuspegitik, alokairuko etxebizitzen eskaeren kopurua nabarmen igo da, 2014an behera egin badu ere. Zehazki, 2005. urtean 19.917 espediente izan ziren alokairuari lotutakoak, eta 2014an, esan bezala, 39.623 espediente.

• 2014an Etxebiden inskribatutako biztanleen batez besteko diru-sarrera haztatuen mailak behera egin du zertxobait 2013. urtearekin alderatuta (16.583 euro batez beste 2014. urtean, eta 16.777 euro 2013an). Beherakada hori alokairuko etxebizitza babestu bat eskatzen duten pertsonen diru-sarreren mailak behera egin duelako gertatu da. Etxebizitza babestu bat erosi nahi duten pertsonen diru-sarreren maila, berriz, igo egin da zertxobait.

Etxebiden inskribatutako pertsonek eskatutako etxebizitza mota. 2005-2014ko bilakaera

Iturria: Etxebide, Etxebizitza Sailburuordetza, Eusko Jaurlaritza

Inskribatutako eskatzaileen batez besteko diru-sarrera haztatuen maila (eurotan). 2008-2014ko bilakaera

Iturria: Etxebide, Etxebizitza Sailburuordetza, Eusko Jaurlaritza

16.777 16.476 17.670 18.244 17.841 17.082 16.583

Alokairua

Portzentajezko banaketa

Erosketa Bata zein bestea

Alokairua Erosketa Bata zein bestea

Diru-sarreren batez bestekoa

Page 14: Higiezinen Merkatua EAEn, 2014 · 2015-12-18 · baino amaitu ez dela adierazten du jarduera-maila horrek. • Etxebizitza babestuen eraikuntzak, berriz, gora egin du 2014. urtean,

14 Etxebizitzako Behatokia - Higiezinen Merkatua EAEn, 2014

3. E

txeb

izit

za b

ehar

rak

eta

eska

ria

EAEn

testuinguru ekonomiko orokorra

1

etxebizitza beharrak eta eskaria

3higiezinen merkatuaren jarduera

4

etxebizitzaren birgaitzea5

hipoteka-finantzaketa6

laburpena eta ondorioak7

etxebizitza eskaintza2

3. Etxebizitza beharrak eta eskaria EAEn etxebizitza babestua

lehen etxebizitzaren eskuraketa

interesekokontsiderazioak

3.2. Lehen etxebizitza eskuratzeko beharra1

• Txosten hau landu den garaian EBEIaren 2015. urterako eragiketa egiten ari denez gero, 2013ko funtsezko adierazle eskuragarri batzuk aipatuko ditugu ondoren, 2011. eta 2013. urteetan agertu ziren joerarik azpimarragarrienetako batzuk eskaintzeko.

• 2013. urtean, EAEko 18-44 urteko 65.346 pertsonak zituzten lehen etxebizitza eskuratzeko beharra eta horretarako diru-sarrera propioak.

• 2013. urtean, EBEIak etxebizitza-eskariaren beheranzko joera esanguratsua utzi zuen agerian, eta joera hori bat zetorren Etxebiden erregistratutako eskariaren irakurketarekin. Zehazki, 2011. urtearekin alderatuta, 23.000 pertsona gutxiagok eskatu du lehen etxebizitza bat, EBEIaren arabera, eta jaitsiera hori 40.000 pertsonara iritsi da 2009. urtearekin alderatuz gero, eta 60.000 pertsonara 2007. urtearekin alderatuz gero.

• 2013. urtean ikusi zen eta Etxebideren 2014ko informazioarekin bat datorren beste joera bat alokairuko etxebizitzen eskariak EAEko etxebizitza-eskari osoan duen gero eta proportzio handiagoa da. 2013. urtean, 18-44 urteko biztanleen % 38,7k alokairuko etxebizitza eskatu zuen, eta proportzio hori jabetza-erregimeneko etxebizitza eskatu zutenena (% 36,7) baino handiagoa izan zen lehen aldiz.

1. Lehen etxebizitza eskuratzeko beharrari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, 2013ko EAEko Etxebizitza Beharrei eta Eskariari buruzko Inkestaren laburpen-txostena kontsulta daiteke Euskal Etxebizitzako Behatokiaren honako erreferentzia honetan:: https://euskadi.net/contenidos/informe_estudio/ovv_personas_endv13/es_ovv_info/adjuntos/Informe-sintesis-ENDV2013-es.pdf

Etxebizitza eskuratzeko beharra duten 18-44 urteko pertsonak. 2008-2013ko bilakaera

Eskatutako etxebizitzen kopuruaren kuantifikazioa, eta lehen etxebizitza eskuratzeko beharraren indizea, EAEko etxebizitza nagusien kopuruarekiko. 2005-2013ko bilakaera

Iturria: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. Etxebizitzen Beharrei eta Eskariari buruzko Inkesta (EBEI)

11,7 11,8 10,4

9,0

13,2 11,7

9,0 6,8

Eskuratzeko beharra duten pertsonek eskatutako etxebizitzen edukitza-erregimenaren aukera. 2007-2013ko bilakaera

Behar-indizea Beharraren % bizitegien guztizkoarekiko

Iturria: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. Etxebizitzen Beharrei eta Eskariari buruzko Inkesta (EBEI)

Iturria: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. Etxebizitzen Beharrei eta Eskariari buruzko Inkesta (EBEI)

Page 15: Higiezinen Merkatua EAEn, 2014 · 2015-12-18 · baino amaitu ez dela adierazten du jarduera-maila horrek. • Etxebizitza babestuen eraikuntzak, berriz, gora egin du 2014. urtean,

15 Etxebizitzako Behatokia - Higiezinen Merkatua EAEn, 2014

4. H

igie

zine

n m

erka

tuar

en j

ard

uera

testuinguru ekonomiko orokorra

1

etxebizitza beharrak eta eskaria

3higiezinen merkatuaren jarduera

4

etxebizitzaren birgaitzea5

hipoteka-finantzaketa6

laburpena eta ondorioak7

etxebizitza eskaintza2

4. Higiezinen merkatuaren jarduera salerosketak EAE

salerosketak L.H.

etxebizitza librearen prezioa

etxebizitza erabiliaren prezioa

Etxebizitzen salerosketen eta prezioen bilakaerari buruzko adierazle nagusiak, EAEn eta Estatuarekin alderatuta.

4.1. Etxebizitzen salerosketen bilakaera EAEn

• Sustapen Ministerioaren higiezinen transakzioei buruzko estatistikaren arabera, 2014. urtean gauzatutako etxebizitzen salerosketen kopuruak gora egin du EAEn, eta lehen aldia izan da hamarkada honetan. Gainera, igoera hori handia izan da termino erlatiboetan (% +30). Guztira, 2014. urtean 14.012 salerosketa kontabilizatu ziren EAEn, eta 2013. urtean 10.736 izan ziren.

• Igoera horren ondoren, etxebizitzen merkatuaren jarduera 2012. urtekoaren antzeko mailan kokatu da, baina oraindik oso urrun dago krisialdiaren aurreko mailetatik (urte horietan, 25.000 salerosketa inguru izaten ziren ekitaldi bakar batean).

• 2014. urtean etxebizitzen eraikuntzak izan duen bilakaera dinamikoan, portaera oso desberdina izan da etxebizitza motaren arabera. EAEko higiezinen merkatua etxebizitza erabilien salerosketetan izandako gorakada handiak bultzatu du 2014. urtean (% +40), etxebizitza horiek pisu erlatibo handia baitute transakzioen guztizkoan. Izan ere, hamar salerosketetatik zazpi etxebizitza erabiliei lotuta egon dira 2014an, eta etxebizitza berrien salerosketek aurreko ekitaldietako beheranzko joerarekin jarraitu dute (% -4,1 2014. urtean).

• Etxebizitza babestuen transakzioek % 22,4ko gorakada izan dute 2013. urtearekin alderatuta. Adierazi beharra dago, nolanahi ere, etxebizitza mota horren transakzioek behera egin zutela nabarmen 2013an (% -60).

Etxebizitzen salerosketen bilakaera, etxebizitza motaren arabera. EAE. 2004-2014

Iturria: Sustapen Ministerioaren higiezinen transakzioen estatistika.

Page 16: Higiezinen Merkatua EAEn, 2014 · 2015-12-18 · baino amaitu ez dela adierazten du jarduera-maila horrek. • Etxebizitza babestuen eraikuntzak, berriz, gora egin du 2014. urtean,

16 Etxebizitzako Behatokia - Higiezinen Merkatua EAEn, 2014

4. H

igie

zine

n m

erka

tuar

en j

ard

uera

testuinguru ekonomiko orokorra

1

etxebizitza beharrak eta eskaria

3higiezinen merkatuaren jarduera

4

etxebizitzaren birgaitzea5

hipoteka-finantzaketa6

laburpena eta ondorioak7

etxebizitza eskaintza2

4. Higiezinen merkatuaren jarduera salerosketak EAE

salerosketak L.H.

etxebizitza librearen prezioa

etxebizitza erabiliaren prezioa

4.2. Etxebizitzen salerosketen bilakaera, Lurralde

Historikoaren arabera

• Aurreko ekitaldietan ikusitakoaren antzera, merkatuak Bizkaian eta Gipuzkoan izan du portaerarik onena. Izan ere, 2014. urtean salerosketen kopuruak nabarmen egin du gora bi lurralde horietan (% 35 inguruko igoerak izan dira).

• Araban, berriz, igoera txikiagoa izan da (% +6,7).

Gauzatutako etxebizitza-transakzioen bilakaera, Lurralde Historikoaren arabera. 2004-2014

Iturria: Sustapen Ministerioaren higiezinen transakzioen estatistika.

Page 17: Higiezinen Merkatua EAEn, 2014 · 2015-12-18 · baino amaitu ez dela adierazten du jarduera-maila horrek. • Etxebizitza babestuen eraikuntzak, berriz, gora egin du 2014. urtean,

17 Etxebizitzako Behatokia - Higiezinen Merkatua EAEn, 2014

4. H

igie

zine

n m

erka

tuar

en j

ard

uera

testuinguru ekonomiko orokorra

1

etxebizitza beharrak eta eskaria

3higiezinen merkatuaren jarduera

4

etxebizitzaren birgaitzea5

hipoteka-finantzaketa6

laburpena eta ondorioak7

etxebizitza eskaintza2

4. Higiezinen merkatuaren jarduera salerosketak EAE

salerosketak L.H.

etxebizitza librearen prezioa

etxebizitza erabiliaren prezioa

4.3. Etxebizitza libreen prezioen bilakaera, EAEn eta

Estatuan

• 2007ko laugarren hiruhilekotik 2014ko aldi berera bitarte, etxebizitza libreen prezioak % 18,7ko beherakada izan du EAEn. Nolanahi ere, beherakada hori Estatu osokoa baino askoz txikiagoa izan da, % 29,8ra iritsi baita bertan1.

• Etxebizitza libreen prezioaren beheranzko joera moteldu egin da nabarmen 2014an. Zehazki, 2014ko laugarren hiruhilekoaren eta 2013ko aldi beraren artean, etxebizitzen prezioaren jaitsiera-tasa % -1,4 izan da EAEn, eta % -0,3 Estatuan.

• Lurralde Historikoak kontuan hartuta, eta 2013ko laugarren hiruhilekoari dagokionez, Gipuzkoan etxebizitzaren prezioaren jaitsiera Araban eta Bizkaian baino txikiagoa izan da (% -0,9, % -3,3 eta % -2,1, hurrenez hurren).

Etxebizitza libreen metro koadroko prezioaren bilakaera. EAE eta Estatua. 2005-2014 (eurotan)

Etxebizitza libreen metro koadroko prezioa, Autonomia Erkidegoaren arabera. 2013-2014 (eurotan)

2013ko 4. hiruhilekoa 2013ko 4. hiruhilekoa Aldakuntza-tasa

Andaluzia 1.208,5 1.211,1 0,2%Aragoi 1.173,0 1.170,9 -0,2%Asturiasko Printzerria 1.342,9 1.273,4 -5,2%Balear Uharteak 1.866,1 1.911,8 2,4%Kanariak 1.273,4 1.285,8 1,0%Kantabria 1.450,0 1.502,8 3,6%Gaztela eta Leon 1.086,4 1.046,1 -3,7%Gaztela-Mantxa 907,2 879,1 -3,1%Katalunia 1.665,8 1.671,3 0,3%Valentziako Erkidegoa 1.128,3 1.135,3 0,6%Extremadura 851,3 854,5 0,4%Galizia 1.210,0 1.176,5 -2,8%Madrilgo Erkidegoa 2.022,4 2.033,4 0,5%Murtziako Eskualdea 1.005,6 997,6 -0,8%Nafarroako Foru Erkidegoa 1.366,8 1.309,6 -4,2%Euskal Autonomia Erkidegoa 2.451,6 2.416,1 -1,4%Errioxa 1.092,8 1.061,9 -2,8%Ceuta eta Melilla 1.579,0 1.578,2 -0,1%Estatua 1.466,9 1.463,1 -0,3%

Iturria: Sustapen Ministerioaren etxebizitzen prezioen estatistika

Iturria: Sustapen Ministerioaren etxebizitzen prezioen estatistika

1. Etxebizitza libre berrien transakzioen pisu erlatiboa gero eta txikiagoa denez gero, Sustapen Mi-nisterioak berrikusi egin du bere prezioen estatistika. Horren arabera, 2014. urtetik aurrera 6 urtetik beherako (5 urte edo gutxiagoko) antzinatasuna duten etxebizitzak daude sartuta etxebizitza mota horretan. 2014. urtera arte, berriz, 2 urte edo gutxiagoko antzinatasuna zuten etxebizitzak sartzen ziren. Hori dela-eta, Ministerioak argitaratutako erreferentziazko serie historikoa etxebizitza libre guztiekin lotzen da gaur egun, eta etorkizun hurbilean seriea aurreko urteetara eramatea espero da.

Page 18: Higiezinen Merkatua EAEn, 2014 · 2015-12-18 · baino amaitu ez dela adierazten du jarduera-maila horrek. • Etxebizitza babestuen eraikuntzak, berriz, gora egin du 2014. urtean,

18 Etxebizitzako Behatokia - Higiezinen Merkatua EAEn, 2014

4. H

igie

zine

n m

erka

tuar

en j

ard

uera

testuinguru ekonomiko orokorra

1

etxebizitza beharrak eta eskaria

3higiezinen merkatuaren jarduera

4

etxebizitzaren birgaitzea5

hipoteka-finantzaketa6

laburpena eta ondorioak7

etxebizitza eskaintza2

4. Higiezinen merkatuaren jarduera salerosketak EAE

salerosketak L.H.

etxebizitza librearen prezioa

etxebizitza erabiliaren prezioa

4.4. Etxebizitza erabilien eta etxebizitza libre berrien

prezioen bilakaera, EAEn eta Estatuan

• Ministerioaren Prezioen Estatistikak etxebizitza motari ematen dion definizio berriaren arabera egiazta daitekeenez, etxebizitza erabilienmetro koadroko prezioa 2.400 eurora iritsi da 2014an EAEn. Hortaz, EAEko prezioa da handiena Estatuko autonomia-erkidego guztien artean, eta Estatuko batez bestekoa baino % 65 handiagoa da.

• Lurralde Historikoak kontuan hartuta, Gipuzkoa eta Bizkaia dira etxebizitza erabilien preziorik garestiena duten Estatuko lurraldeak (2.683 euro eta 2.354 euro, hurrenez hurren). Araban, berriz, etxebizitza erabilien prezioa EAEko batez bestekoa baino nabarmen txikiagoa da (1.958 euro). Etxebizitza berri libreen kasuan ere, EAEk du preziorik handiena Estatu osoan (2.692 euro metro koadroko EAEn, eta 1.720 euro Estatuan).

• Lurralde Historikoak kontuan hartuta, Gipuzkoa da lehena etxebizitza berri libreen metro koadroko prezioaren Estatu osoko sailkapenean (3.172 euro metro koadroko). Bizkaian, batez besteko prezioa 2.665 eurora iritsi da. Araban, berriz, transakzioen kopurua esanguratsua ez denez gero, Ministerioak ez du ematen Arabako etxebizitza berrien batez besteko prezioari buruzko informaziorik.

Etxebizitza libreen metro koadroko prezioaren bilakaera, 2007-2014 (eurotan)

Iturria: Sustapen Ministerioaren etxebizitzen prezioen estatistika

Etxebizitza erabilien prezioa. Bilakaera, hiruhilekoetan eta Lurralde Historikoaren arabera. 2014

Iturria: Sustapen Ministerioaren etxebizitzen prezioen estatistika

Page 19: Higiezinen Merkatua EAEn, 2014 · 2015-12-18 · baino amaitu ez dela adierazten du jarduera-maila horrek. • Etxebizitza babestuen eraikuntzak, berriz, gora egin du 2014. urtean,

19 Etxebizitzako Behatokia - Higiezinen Merkatua EAEn, 2014

4. H

igie

zine

n m

erka

tuar

en j

ard

uera

testuinguru ekonomiko orokorra

1

etxebizitza beharrak eta eskaria

3higiezinen merkatuaren jarduera

4

etxebizitzaren birgaitzea5

hipoteka-finantzaketa6

laburpena eta ondorioak7

etxebizitza eskaintza2

4. Higiezinen merkatuaren jarduera salerosketak EAE

salerosketak L.H.

etxebizitza librearen prezioa

etxebizitza erabiliaren prezioa

Etxebizitza erabilien metro koadroko batez besteko prezioen sailkapena, Autonomia Erkidegoaren arabera. 2014 (eurotan)

Iturria: Sustapen Ministerioaren etxebizitzen prezioen estatistika

Etxebizitza berri libreen metro koadroko prezioa. Bilakaera, hiruhilekoetan eta Lurralde Historikoaren arabera. 2014 (eurotan)

Iturria: Sustapen Ministerioaren etxebizitzen prezioen estatistika

Etxebizitza berri libreen metro koadroko batez besteko prezioen sailkapena, Autonomia Erkidegoaren arabera. 2014

Iturria: Sustapen Ministerioaren etxebizitzen prezioen estatistika

Page 20: Higiezinen Merkatua EAEn, 2014 · 2015-12-18 · baino amaitu ez dela adierazten du jarduera-maila horrek. • Etxebizitza babestuen eraikuntzak, berriz, gora egin du 2014. urtean,

20 Etxebizitzako Behatokia - Higiezinen Merkatua EAEn, 2014

5. E

txeb

izit

zare

n b

irg

aitz

ea

testuinguru ekonomiko orokorra

1

etxebizitza beharrak eta eskaria

3higiezinen merkatuaren jarduera

4

etxebizitzaren birgaitzea5

hipoteka-finantzaketa6

laburpena eta ondorioak7

etxebizitza eskaintza2

5. Etxebizitzaren birgaitzea beharrak ezaugarriak politikak laguntzak obra-lizentziak

EAEn etxebizitzen birgaitzearen esparruan bultzatutako erreformei eta laguntzei lotutako esku-hartzeren baten beharra duten euskal familiak.

5.1. EAEko birgaitze-beharren kuantifikazioa

• Txosten hau argitaratu den unean birgaitze-beharrei buruz eskuragarri dagoen informazioa 2013ko EBEItik atera da. Hori dela-eta, ekitaldi horretara bitarteko emaitza nagusien laburpen bat aurkeztuko dugu ondoren.

• Estatistika horrek 2013. urtean islatzen zuen birgaitze-eskariak goranzko joera agertzen zuen, eta, aldi berean, 3. kapituluak etengabeko beherakada islatzen zuen etxebizitza eskuratzeko eskarian. Zehazki, etxebizitza birgaitzeko beharren bat planteatu zuten familien guztizkoak % 20ko igoera izan zuen, eta guztizko hori EAEko familia-etxebizitzen parkearen % 10,3ra iritsi zen.

• Finantzaketaren faktorea funtsezko aldagaia da familiek behar hori gauzatu ahal izateko. 2013. urtean, euskal familien % 18,9k baino ez zuen adierazi behar hori 2014an gauza zezakeela, eta, beraz, ehuneko horrek behera egin zuen 2011. urtearekin alderatuta (% 32,2 urte hartan).

EAEko etxebizitza-birgaitzearen beharraren kuantifikazioa. 2005-2013ko bilakaera

Iturria: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila (Eusko Jaurlaritza). Etxebizitzen Beharrei eta Eskariari buruzko Inkesta

Birgaitze-beharraren kuantifikazioa, eskariaren iraupenaren arabera. 2011-2013ko konparazioa

2011 2013

Etx. kop. % Etx. kop. %Beharra* 75.342 8,9 90.139 10,34 urteko beharra(**) 44.026 58,4 45.286 50,22 urteko beharra(**) 40.485 53,7 45.286 37,7Urte 1eko beharra(**) 24.274 32,2 33.958 18,9

(*) % etxebizitza guztiekiko(**) % beharra duten etxebizitzekikoDenbora-epe bakoitzerako eskariaren zifrek denbora-epe laburragoetarako adierazitako eskaria hartzen dute barnean. Hau da, bi urteko eskariak urtebeteko eskaria egiten duten familien eskaria hartzen du barnean, eta lau urteko eskariak, berriz, urtebeteko edo bi urteko eskaria egiten duten familien eskaria hartzen du barnean.

Iturria: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila (Eusko Jaurlaritza). Etxebizitzen Beharrei eta Eskariari buruzko Inkesta

14,3

17,0 14,2 15,5

16,9

9,7 8,9

10,3

Behar-indizea Beharren % familien guztizkoarekiko

Page 21: Higiezinen Merkatua EAEn, 2014 · 2015-12-18 · baino amaitu ez dela adierazten du jarduera-maila horrek. • Etxebizitza babestuen eraikuntzak, berriz, gora egin du 2014. urtean,

21 Etxebizitzako Behatokia - Higiezinen Merkatua EAEn, 2014

5. E

txeb

izit

zare

n b

irg

aitz

ea

testuinguru ekonomiko orokorra

1

etxebizitza beharrak eta eskaria

3higiezinen merkatuaren jarduera

4

etxebizitzaren birgaitzea5

hipoteka-finantzaketa6

laburpena eta ondorioak7

etxebizitza eskaintza2

5. Etxebizitzaren birgaitzea beharrak ezaugarriak politikak laguntzak obra-lizentziak

5.2. Etxebizitzen birgaitzearen ezaugarriak

• Erreforma motari dagokionez, etxebizitzen erdietan birgaitze-beharrak familia-etxebizitzen elementu pribatiboei lotuta zeudela egiaztatu zen 2013. urtean (bainugela, zorua, berokuntza-instalazioak, leihoak eta abar). Eraikinaren eremu komunei lotutako beharren kasuan (fatxada, teilatua, igogailua eta abar), EAEn birgaitzeko beharra zuten etxebizitzen % 18,4k zuen behar hori.

• Birgaitzearen batez besteko kostua 15.202 euro zen etxebizitzen barruko elementuen kasuan, eta 11.580 euro eraikinen eremu komunetako elementuen kasuan.

• Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza-politikaren bidez bultzatu nahi diren birgaitze-ildoei lotutako alderdi bereziki interesgarri bat aurreikusitako kostua da. Zehazki, familien % 9,7k aurreikusi du etxebizitzaren barruko elementu pribatiboen erreformaren kostua 30.000 eurotik gorakoa dela, eta ehuneko hori % 8,1era iritsi da elementu komunen erreformaren kasuan.

Beharra duten etxebizitzen birgaitze mota. 2013

Birgaitzearen aurreikusitako kostua, etxebizitzaren barruko elementuen eta elementu komunen kasuan. 2013

Coste medio (Euros): 11.579,7

Coste medio (Euros): 15.201,7

Oharra: etxebizitza bera eta gune komunak birgaitzeko beharra duten familien ehuneko handi batek ez du erantzun (% 37k eta % 42k, hurrenez hurren).

Iturria: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila (Eusko Jaurlaritza). Etxebizitzen Beharrei eta Eskariari buruzko Inkesta (EBEI)

Iturria: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila (Eusko Jaurlaritza). Etxebizitzen Beharrei eta Eskariari buruzko Inkesta

Batez besteko kostua (eurotan): 15.201,7

Batez besteko kostua (eurotan): 11.579,7

Page 22: Higiezinen Merkatua EAEn, 2014 · 2015-12-18 · baino amaitu ez dela adierazten du jarduera-maila horrek. • Etxebizitza babestuen eraikuntzak, berriz, gora egin du 2014. urtean,

22 Etxebizitzako Behatokia - Higiezinen Merkatua EAEn, 2014

5. E

txeb

izit

zare

n b

irg

aitz

ea

testuinguru ekonomiko orokorra

1

etxebizitza beharrak eta eskaria

3higiezinen merkatuaren jarduera

4

etxebizitzaren birgaitzea5

hipoteka-finantzaketa6

laburpena eta ondorioak7

etxebizitza eskaintza2

5. Etxebizitzaren birgaitzea beharrak ezaugarriak politikak laguntzak obra-lizentziak

5.3. Birgaitze-politikak

• Jakina denez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren birgaitze-politiken jardun-esparrua erreferentziazko bi planetan oinarrituta dago: 2013-2016ko Etxebizitza Plan Zuzentzailea, eta 2013-2016ko Etxebizitza Birgaitzeko Renove Plana.

• 2013-2016ko Etxebizitza Plan Zuzentzailean, birgaitzearen inguruko ardatz estrategiko bat txertatu da, eta Europako zuzentarauei jarraitzen dien birgaitze-eredu jasangarri, sozial, ekonomiko eta integratzaile bat bultzatzen da bertan. Plan Zuzentzailearen guztizko aurrekontutik (460.383.933 euro), % 21 bideratu da partida horretara (93.840.941 euro), 4 urtean banatuta.

• Bestalde, Eusko Jaurlaritzak landutako 2013-2016ko Enplegua Sustatzeko Programan ezarritako sei ildo estrategiko txertatu dira Etxebizitza Birgaitzeko Renove Planaren barruan. Aurreikusitako laguntzen zenbatekoa 80 milioi euro baino gehiago izango da 2013-2016 aldian, eta horrek 800.000 milioi eurotik gorako efektu biderkatzailea izango du sektore pribatuan.

2013-2016ko Etxebizitza Plan Zuzentzailearen aurrekontua

Kontzeptua ZenbatekoaBirgaitze-aurrekontua 93.840.941

2013 17.716.8002014 19.760.0002015 25.991.8892016 30.372.252

Plan Zuzentzailearen aurrekontua, guztira

460.383.933

2013-2016ko Etxebizitza Planaren helburu kuantitatibo orokorrak birgaitzearen arloan

Jardunen kopurua 2013-2016, guztira

Birgaitzeko laguntzak 73.480• Birgaitze integratua 3.400• Irisgarritasunerako birgaitzea 1.080• Birgaitze isolatua 69.000

Iturria: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila. Eusko Jaurlaritza

2013-2016ko Birgaitzeko Renove Planaren baliabide ekonomikoak

2013-2016

2013-2016ko Birgaitzeko Renove Planaren baliabide ekonomikoak Laguntzen zenbatekoa (€)

Sortutako guztizko bolumen ekonomikoa (€): laguntzak

+ inbertsio induzitua

Jardunak etxebizitza indibidualetan 48.000.000 840.000.000

Eraikinen birgaitze integralerako jardunak 17.500.000 35.000.000

Irisgarritasuna gune eta ekipamendu publikoetan 6.800.000 47.600.000

Hiri-berroneratzea 9.200.000 18.400.000Guztira 81.500.000 941.000.000

Iturria: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila. Eusko Jaurlaritza

Iturria: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila. Eusko Jaurlaritza

Page 23: Higiezinen Merkatua EAEn, 2014 · 2015-12-18 · baino amaitu ez dela adierazten du jarduera-maila horrek. • Etxebizitza babestuen eraikuntzak, berriz, gora egin du 2014. urtean,

23 Etxebizitzako Behatokia - Higiezinen Merkatua EAEn, 2014

5. E

txeb

izit

zare

n b

irg

aitz

ea

testuinguru ekonomiko orokorra

1

etxebizitza beharrak eta eskaria

3higiezinen merkatuaren jarduera

4

etxebizitzaren birgaitzea5

hipoteka-finantzaketa6

laburpena eta ondorioak7

etxebizitza eskaintza2

5. Etxebizitzaren birgaitzea beharrak ezaugarriak politikak laguntzak obra-lizentziak

5.4. Emandako laguntzen kuantifikazioa

• 2014. urtean, 2013-2016ko Etxebizitza Birgaitzeko Renove Planaren esparruan eta partikularrei eta jabeen erkidegoei eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko laguntzak emateko programaren barruan emandako laguntzen kopuruak behera egin du zertxobait. Zehazki, 11.362 laguntza eman dira (13.409 laguntza 2013an). Era berean, laguntza horien guztizkoak behera egin du (14,5 milioi euro 2013an eta 13,4 milioi euro 2014an).

• Zifra horiek laguntzen serie historikoaren mailarik handienean (hots, 2009. urtean) lortutakoak baino askoz txikiagoak izan dira. Izan ere, 2009. urtean 20.534 laguntza eman ziren, eta haien zenbatekoa 22,4 milioira iritsi zen.

• Laguntza motaren arabera, jabeen erkidegoentzako guztizko zenbatekoa aurreko urtekoaren antzekoa izan da (6,5 milioi euro baino gehiago 2014an eta 6,7 milioi euro 2013an). Nolanahi ere, beherakadarik handiena izan dutenak elementu komunak birgaitzeko obrei lotutako laguntza indibidualak izan dira (7,3 milioi euro 2013an eta 6,5 milioi euro 2014an).

Birgaitutako etxebizitzen kopuruaren eta birgaitzeko diru-laguntzen guztizko zenbatekoaren bilakaera. 2006-2014

Birgaitzeko diru-laguntzen batez besteko zenbatekoaren (euroak/etxebizitza) bilakaera, tipologiaren arabera. 2002- 2014

Birgaitzeko diru-laguntzen banaketa, laguntza motaren arabera. 2006-2014

Iturria: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila. Eusko Jaurlaritza

Iturria: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila. Eusko Jaurlaritza

Iturria: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila. Eusko Jaurlaritza

Page 24: Higiezinen Merkatua EAEn, 2014 · 2015-12-18 · baino amaitu ez dela adierazten du jarduera-maila horrek. • Etxebizitza babestuen eraikuntzak, berriz, gora egin du 2014. urtean,

24 Etxebizitzako Behatokia - Higiezinen Merkatua EAEn, 2014

5. E

txeb

izit

zare

n b

irg

aitz

ea

testuinguru ekonomiko orokorra

1

etxebizitza beharrak eta eskaria

3higiezinen merkatuaren jarduera

4

etxebizitzaren birgaitzea5

hipoteka-finantzaketa6

laburpena eta ondorioak7

etxebizitza eskaintza2

5. Etxebizitzaren birgaitzea beharrak ezaugarriak politikak laguntzak obra-lizentziak

5.5. Birgaitzeko obrei lotutako lizentziak

• 2014. urtean, EAEn emandako lizentzien kopuruak 2011. urteaz geroztik zuen beheranzko joera aldatu egin da. Izan ere, emandako lizentzien kopurua 2.585era iritsi da 2014. urtean, eta, beraz, 2013an baino 380 gehiago izan dira.

• Igoera horrek berretsi egin du 2013. urtean ikusitako joera, hau da, birgaitzeko lizentzien ehunekoak obra berriko lizentzienarekin alderatuta gora egiteko joera. Zehazki, 2.500 lizentzia baino gehiago eman dira 2014. urtean, eta horien % 82,5 birgaitzeko obretarako lizentziak izan dira. Krisiaren aurreko urteetan, berriz, ehunekoa ez zen % 60ra iristen.

• Emandako lizentzien kopuruak gora egin badu ere, EAEn mobilizatutako aurrekontu-bolumenak behera egiten jarraitu du 2014. urtean, obra berriko lizentzien kasuan zein, eta bereziki, birgaitzeko obrei lotutako lizentzien kasuan (357 milioi euro 2013an eta 294 milioi euro 2014an).

Obra handiak egiteko lizentzien kopuruaren bilakaera EAEn, obra motaren arabera. 2001-2014

Iturria: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila (Eusko Jaurlaritza). Eraikuntzari eta Etxebizitzari buruzko Estatistika

Obra-zuzendaritzako egiaztagirien gauzatze materialaren aurrekontuaren bilakaera EAEn (mila eurotan). 2001-2014

Iturria: Sustapen Ministerioa

Page 25: Higiezinen Merkatua EAEn, 2014 · 2015-12-18 · baino amaitu ez dela adierazten du jarduera-maila horrek. • Etxebizitza babestuen eraikuntzak, berriz, gora egin du 2014. urtean,

25 Etxebizitzako Behatokia - Higiezinen Merkatua EAEn, 2014

6. H

ipot

eka

fina

ntza

keta

testuinguru ekonomiko orokorra

1

etxebizitza beharrak eta eskaria

3higiezinen merkatuaren jarduera

4

etxebizitzaren birgaitzea5

hipoteka-finantzaketa6

laburpena eta ondorioak7

etxebizitza eskaintza2

6. Hipoteka finantzaketa hipoteka-jarduera

finantza ahalegina/ zorpena

hipoteka betearazpenak

EAEn eratutako hipoteken bilakaera. 2003-2014. Balio absolutuak eta urteko aldakuntza-tasak

Iturria: EIN

Estatuan eratutako hipoteken kopuruaren bilakaera. 2003-2014. Balio absolutuak eta urteko aldakuntza-tasa

Iturria: EIN

Gauzatutako hipotekei, familien zorpetzeari, hipoteka-betearazpenei eta maizter-botatze judizialei buruzko adierazle nagusiak, EAEn eta Estatuarekin konparatuta.

6.1. Hipoteka-jarduera

• 2014. urtean, 11.469 hipoteka gauzatu dira, eta, beraz, jarraitu egin du hipoteka-jardueraren beherakadak EAEn. Hala ere, azpimarratu beharra dago beheranzko joera horren erritmoa moteldu egin dela (% -28,2 2013an eta % -5,6 2014an).

• Hipoteka-jarduera XXI. mendeko mailarik baxuenean eta krisialdiaren aurreko urteetan lortutako mailatik oso urrun dago. 2014. urtean, EAEn eratutako hipoteken kopurua serie historikoko mailarik handienean (2006an) eratutakoen kopuruaren % 73,5 izan da (43.000 hipoteka eratu ziren 2006an).

• EAEn ez bezala, Estatu osoan zertxobait gora egin du hipoteka-jarduerak 2014an (% +2,3), eta datu bereziki esanguratsua da, kontuan hartu behar baita 2007. urteaz geroztik hipoteka-jarduerak beheranzko joera nabarmena izan duela, eta krisialdiaren aurreko urte batzuetan % 30etik gorako urteko tasa negatiboak erregistratu direla.

Page 26: Higiezinen Merkatua EAEn, 2014 · 2015-12-18 · baino amaitu ez dela adierazten du jarduera-maila horrek. • Etxebizitza babestuen eraikuntzak, berriz, gora egin du 2014. urtean,

26 Etxebizitzako Behatokia - Higiezinen Merkatua EAEn, 2014

6. H

ipot

eka

fina

ntza

keta

testuinguru ekonomiko orokorra

1

etxebizitza beharrak eta eskaria

3higiezinen merkatuaren jarduera

4

etxebizitzaren birgaitzea5

hipoteka-finantzaketa6

laburpena eta ondorioak7

etxebizitza eskaintza2

6. Hipoteka finantzaketa hipoteka-jarduera

finantza ahalegina/ zorpena

hipoteka betearazpenak

• EAEko hipoteken batez besteko zenbatekoaren jaitsiera eten egin da 2014. urtean, eta 120.000 euro ingurutan jarraitu du, hau da, mailarik handienean (2006an) baino % 26 txikiagoa izan da (160.000 euro baino gehiago izan zen 2006an).

• Estatuko autonomia-erkidego guztien artean, EAE da lehena eratutako hipoteken batez besteko zenbatekoaren sailkapenean. Zehazki, Estatuko batez besteko zenbatekoa baino % 17 handiagoa izan da (102.000 euro Estatuan).

• 2014. urtean, EAEn eratutako hipoteken batez besteko iraupena 284 hilabete izan da, 2013an bezala. Beraz, krisialdiaren aurreko urteetan eratutako hipoteken batez besteko iraupena baino askoz txikiagoa izan da (urte haietan, batez besteko amortizazioaldia 337 hilabetera iritsi zen 2007. urtean).

• Estatuarekin alderatuta, EAEko hipoteken batez besteko iraupena handiagoa izan da (12 hilabete handiagoa), baina diferentziala txikiagoa izan da 2013. urtearekin alderatuta.

Etxebizitzen gainean eratutako hipoteken batez besteko zenbatekoaren bilakaera (eurotan). EAE eta Estatua. 2003-2014

Etxebizitzen gainean eratutako hipoteken batez besteko iraupenaren bilakaera. EAE eta Estatua. 2004-2014

Iturria: Espainiako Jabetzaren, Ondasun Higigarrien eta Merkataritza Ondasunen Erregistratzaileen Elkargoa. Higiezinen Erregistro Estatistika

Iturria: Espainiako Jabetzaren, Ondasun Higigarrien eta Merkataritza Ondasunen Erregistratzaileen Elkargoa. Higiezinen Erregistro Estatistika

Page 27: Higiezinen Merkatua EAEn, 2014 · 2015-12-18 · baino amaitu ez dela adierazten du jarduera-maila horrek. • Etxebizitza babestuen eraikuntzak, berriz, gora egin du 2014. urtean,

27 Etxebizitzako Behatokia - Higiezinen Merkatua EAEn, 2014

6. H

ipot

eka

fina

ntza

keta

testuinguru ekonomiko orokorra

1

etxebizitza beharrak eta eskaria

3higiezinen merkatuaren jarduera

4

etxebizitzaren birgaitzea5

hipoteka-finantzaketa6

laburpena eta ondorioak7

etxebizitza eskaintza2

6. Hipoteka finantzaketa hipoteka-jarduera

finantza ahalegina/ zorpena

hipoteka betearazpenak

6.2. Familien finantza-ahalegina eta zorpetzea1

• EAEko hipoteken batez besteko zenbatekoaren jaitsierarekin bat etorriz, 2014. urtean gauzatutako hipoteken kuotak ere beheranzko joerarekin jarraitu duela ikus daiteke. Izan ere, 2013ko batez bestekoa 665 eurora iritsi zen, eta 2014koa, berriz, 643 euro izan da. Beraz, batez besteko kuotak % 4,6ko jaitsiera izan du urte batean.

• Ildo berean, EAEko familien finantza-ahalegina (hileko batezbesteko hipoteka-kuotaren eta soldata-kostuaren arteko erlazio gisa neurtua) % 28,3ra jaitsi da 2014an gauzatutako hipoteka berrien kasuan, eta, beraz, 2013ko batez besteko ahalegina baino portzentajezko 1,4 puntu txikiagoa izan da.

• 2014.urteanhipotekabatgauzatudutenEAEkofamilienfinantza-ahaleginak beherakada handia izan du krisialdiaren aurreko urteetako mailekin, eta bereziki 2007. eta 2008. urteetako mailekin alderatzen badugu. Bi urte horietan, higiezinen boomaren azken urteetan hipoteka bat sinatu zuten familien soldata-kostuaren % 50 ingurura iritsi zen adierazle hori.

• Estatuarekin alderatuta, 2014. urtean euskal familiek sinatutako hipoteka-maileguei lotutako finantza-ahalegina Estatu osokoabaino txikiagoa izan da (% 29,9 Estatuan), baina EAEren aldeko diferentziala 2013koa baino txikiagoa izan da.

1. Atal hau landu aurretik, azpimarratu beharra dago familien zorpetze-maila neurtzeko eskuragarri dauden datuak ekitaldi bakoitzean gauzatutako hipoteka berriei buruzkoak direla. Horregatik, krisial-diaren aurreko urteetan sinatutako hipoteka altuak ordaintzen ari diren familiek 2014. urtean metatuta duten zorpetzeari buruzko informazioaren falta nabari da. Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak EAEko familien zorpetzeari buruz egindako txostenak agerian utzi du euskal familien hipoteka-zorpetzeei buruzko informazioa sortuko duen estatistika eguneraturik ez dagoela. Informazio gehiago nahi izanez gero, txostena kontsulta daiteke honako honetan: http://www.cesegab.com/Portals/0/Libros/20140327_El%20sobreendeudamiento%20familiar.pdf

Eratutako hipoteken soldata-kostuaren gaineko hipoteka-kuotaren bilakaera (finantza-ahalegina). EAE eta Estatua. 2004-2014

Iturria: Espainiako Jabetzaren, Ondasun Higigarrien eta Merkataritza Ondasunen Erregistratzaileen Elkargoa. Higiezinen Erregistro Estatistika

Eratutako hipoteken hipoteka-kuotaren bilakaera. EAE eta Estatua. 2004-2014

Iturria: Espainiako Jabetzaren, Ondasun Higigarrien eta Merkataritza Ondasunen Erregistratzaileen Elkargoa. Higiezinen Erregistro Estatistika

Page 28: Higiezinen Merkatua EAEn, 2014 · 2015-12-18 · baino amaitu ez dela adierazten du jarduera-maila horrek. • Etxebizitza babestuen eraikuntzak, berriz, gora egin du 2014. urtean,

28 Etxebizitzako Behatokia - Higiezinen Merkatua EAEn, 2014

6. H

ipot

eka

fina

ntza

keta

testuinguru ekonomiko orokorra

1

etxebizitza beharrak eta eskaria

3higiezinen merkatuaren jarduera

4

etxebizitzaren birgaitzea5

hipoteka-finantzaketa6

laburpena eta ondorioak7

etxebizitza eskaintza2

6. Hipoteka finantzaketa hipoteka-jarduera

finantza ahalegina/ zorpena

hipoteka betearazpenak

6.3. Krisiaren eragina: hipoteka-betearazpenak eta

maizter-botatze judizialak

• EAEko lehen auzialdiko epaitegietan erregistratutako hipoteka-betearazpenen guztizko kopuruan 2009. urteaz geroztik izan den beheranzko joerak bere horretan jarraitu du 2014an. Izan ere, 780 hipoteka-betearazpen erregistratu dira EAEn 2014an, hau da, 2013an baino % 2,3 gutxiago.

• EAEko hipoteka-betearazpenen kopurua Estatuan 2014. urtean erregistratutako guztizkoaren % 1,0 izan da (Estatuan 80.749 hipoteka-betearazpen aurkeztu ziren epaitegietan urte hartan).

• Maizter-botatze judizialen kopuruaren bilakaeraren kasuan, berriz, % 8,2ko igoera izan da 2014an, eta kopurua 1.989ra iritsi da (2013. urtean 1.838 maizter-botatze izan ziren). Beraz, jardun mota horrek goranzko joera hartu du EAEn, 2008tik 2012ra bitarte bezalaxe.

EAEko hipoteka-betearazpenen kopurua, eta Estatuko guztizkoarekiko pisu erlatiboa. 2007-2014

Iturria: Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia

Hipoteka-betearazpenen kopuruaren aldakuntza-tasak, EAEn eta Estatuan. 2008-2014

Iturria: Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia

%1,3 %1,7

%1,5 %1,2

%1,3

%1,0 %1,0

Page 29: Higiezinen Merkatua EAEn, 2014 · 2015-12-18 · baino amaitu ez dela adierazten du jarduera-maila horrek. • Etxebizitza babestuen eraikuntzak, berriz, gora egin du 2014. urtean,

29 Etxebizitzako Behatokia - Higiezinen Merkatua EAEn, 2014

6. H

ipot

eka

fina

ntza

keta

testuinguru ekonomiko orokorra

1

etxebizitza beharrak eta eskaria

3higiezinen merkatuaren jarduera

4

etxebizitzaren birgaitzea5

hipoteka-finantzaketa6

laburpena eta ondorioak7

etxebizitza eskaintza2

6. Hipoteka finantzaketa hipoteka-jarduera

finantza ahalegina/ zorpena

hipoteka betearazpenak

• Era berean, Estatuan % 6,2ko igoera izan da maizter-botatze judizialen kopuruan, eta kontuan hartu behar da 2013. urtean % 7,2ko jaitsiera izan zela.

• EAEn, hiru maizter-botatzetik bik Hiri Errentamenduen Legearekin dute zerikusia, eta Estatuan, berriz, proportzio hori nabarmen txikiagoa izan da (% 52,9). Era berean, hipoteka-betearazpenei lotutako maizter-botatzeen Estatuko proportzioa EAEko proportzioaren bikoitza izan da ia (% 42,2 eta % 21,3, hurrenez hurren).

Justizia Auzitegiek jasotako maizter-botatzeen kopurua EAEn (2008-2014), eta aldakuntza-tasak Estatuarekin alderatuta.

Iturria: Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia

Maizter-botatzeen kopuruaren banaketa, arrazoiaren arabera, EAEn eta Estatuan. 2014

Iturria: Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia

Page 30: Higiezinen Merkatua EAEn, 2014 · 2015-12-18 · baino amaitu ez dela adierazten du jarduera-maila horrek. • Etxebizitza babestuen eraikuntzak, berriz, gora egin du 2014. urtean,

30 Etxebizitzako Behatokia - Higiezinen Merkatua EAEn, 2014

7. L

abur

pen

a et

a on

dor

ioak

testuinguru ekonomiko orokorra

1

etxebizitza beharrak eta eskaria

3higiezinen merkatuaren jarduera

4

etxebizitzaren birgaitzea5

hipoteka-finantzaketa6

laburpena eta ondorioak7

etxebizitza eskaintza2

7. Laburpena eta ondorioak

2014. urtean, EAEn ekonomia nolabait ere suspertu egin dela ikus daiteke, eta kontuan hartu behar da azken urteetan, 2008. urtean atzeraldia hasi zenetik, joera negatiboa izandela.Nolanahiere,suspertzeatxikiadaoraindik,etaiaezdanabarituhigiezinenmerkatuarenetaeraikuntzarensektorearenkasuespezifikoetan.

Euskal ekonomiak, osorik hartuta, % 1,2ko igoera izan du 2014. urtean, eta, beraz, eten egin dira 2012an eta 2013an BPGan izandako beherakada handiak (% -2,0 eta % -1,7, hurrenez hurren). 2014ko ekitaldian, honako alderdi positibo hauek azpimarratu behar dira:

● EAEko barne-eskariaren bilakaera positiboa (% +1,2), BPGaren joera-aldaketa eragin duena. Ildo horretan, hirugarren sektoreak (% +1,5) eta, neurri txikiagoan, industriak (% +1,0) bultzatu dute euskal ekonomia 2014ko ekitaldian. Eraikuntzak joera negatiboarekin jarraitu du (% -3,0), baina aurreko urteetan baino erritmo txikiagoan.

● Enplegua suspertu egin da 2014. urtean, baina oso proportzio txikian (0,2 puntu baino ez), BPGak izan duen igoeratik urrun. Eraikuntzaren sektoreak enpleguan izan duen beheranzko joerak behea jo duela dirudi, % -0,2ko jaitsiera baino ez baitu izan (kontuan hartu behar da aurreko urteetan oso jaitsiera handiak izan zirela: % -17 2013an eta % -13 2012an).

Etxebizitza-merkatuaren ezaugarri garrantzitsuenetako bat etxebizitza-eskariaren beheranzko joera da:

● Etxebideren 2014ko datu eguneratuen arabera, jaitsiera oso handia izan da. Zehazki, etxebizitza babestuen eskaera kopurua 54.042 izan da, hau da, 2013an baino 34.000 eskaera gutxiago.

● EBEIak 2013. urtean agerian utzi zuenez, lehen etxebizitza lortzeko beharrak eta eskariak beheranzko joera nabarmena izan zuten. Ildo horretan, emantzipatu gabeko 18-44 urteko 65.346 pertsonak adierazi zuten EAEn behar hori eta finantzatzeko errenta edo diru-sarrera propioak zituztela. Eskariaren kopuru horrek, beraz, % -25,9ko jaitsiera izan zuen 2011. urtearekin alderatuta.

EAEko etxebizitza-eskaintzaren bilakaerari dagokionez:

● 2014. urtean amaitutako etxebizitzen guztizko kopuruak beheranzko joerarekin jarraitu du (% -18,2), eta 4.715era jaitsi da. Jaitsiera hori, nolanahi ere, 2013koa baino txikiagoa izan da (% -32,9 urte hartan), eta etxebizitza libreen kopuruak behera egin duelako gertatu da. Izan ere, 2013. urtean 3.994 etxebizitza amaitu ziren, eta 2014. urtean, berriz, 2.560 etxebizitza; beraz, serie historikoko kotarik txikiena izan da. Etxebizitza babestuen kasuan, berriz, 2013. urtean baino gehiago eraiki ziren 2014an (1.772 eta 2.155 etxebizitza, hurrenez hurren). Hortaz, eten egin da 2010. urtean hasitako beheranzko joera.

● 2014. urtean, halaber, eskainitako etxebizitzen prezioak behera egiten jarraitu du EAEn, baina azpimarratu beharra dago prezioen jaitsiera horren erritmoa moteldu egin dela:

● Eskainitako etxebizitza erabilien metro koadroko batez besteko prezioak % 3,6ko jaitsiera izan du 2014an, eta metro koadroko 3.058 eurotan geratu da. Hortaz, jaitsiera moteldu egin da nolabait ere 2013. urtearekin alderatuta (% 11ko jaitsiera izan zen urte horretan, eta prezioa 3.171,7 eurora iritsi zen).

● Eraikuntza berriko etxebizitza libreen metro koadroko prezioak % 4,6ko jaitsiera izan du (% -6,8 2013an).

● Alokairuko etxebizitzen merkatuak, berriz, joera-aldaketa izan du. Zehazki, EAEko etxebizitza libreen batez besteko errentak % 2,3ko igoera izan du 2014an, eta 844 eurora iritsi da (2011. urteaz geroztik behera egin zuen).

Page 31: Higiezinen Merkatua EAEn, 2014 · 2015-12-18 · baino amaitu ez dela adierazten du jarduera-maila horrek. • Etxebizitza babestuen eraikuntzak, berriz, gora egin du 2014. urtean,

31 Etxebizitzako Behatokia - Higiezinen Merkatua EAEn, 2014

7. L

abur

pen

a et

a on

dor

ioak

testuinguru ekonomiko orokorra

1

etxebizitza beharrak eta eskaria

3higiezinen merkatuaren jarduera

4

etxebizitzaren birgaitzea5

hipoteka-finantzaketa6

laburpena eta ondorioak7

etxebizitza eskaintza2

7. Laburpena eta ondorioak

Etxebizitzaren merkatuak 2014an izan duen portaeraren ezaugarririk azpimarragarrienetako bat salerosketen kopuruaren igoera handia izan da. Zehazki, 14.012 transakzio egin dira, hau da, 2013an baino % 30 gehiago:

● Portaerarik positiboena etxebizitza erabilien merkatuan gertatu da (etxebizitzen transakzioak 2013an baino % 40 gehiago izan dira). Etxebizitza berri libreen kasuan, berriz, beheranzko joerak bere horretan jarraitu du (2013an baino % -4,1 gutxiago izan dira).

● Etxebizitzaren merkatuaren jarduerak Bizkaian eta Gipuzkoan egin du gora batez ere (% 34,4 eta % 35,4, hurrenez hurren). Araban, berriz, igoera askoz txikiagoa izan da (% 6,7).

Birgaitzeari dagokionez, EBEIak agerian utzi zuen familia gehiagok zutela etxebizitza birgaitzeko beharra. 2013. urtean, EAEko 90.139 familiak adierazi zuten etxebizitza bir-gaitzeko beharra zutela, hau da, 2011. urtean baino % 19,6 gehiagok. Dena dela, kostuari aurre egiteko zailtasunen ondorioz, familia horien % 18,9k baino ez zuen adierazi etxebizitza birgai zezakeela.

Egungo testuinguru ekonomiko eta aurrekontu-testuinguru zail honetan, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, 2013-2016ko Etxebizitza Birgaitzeko Renove Planaren espa-rruan, 13,4 milioi euro bideratu ditu EAEko familiei eta jabeen erkidegoei etxebizitza birgaitzeko 11.000 laguntza baino gehiagora.

Obra-lizentzienbilakaerarenikuspegitikegiaztatuahalizandenez,birgaitzekoobreilotutakolizentzienkopuruakgoraegindu2014an(2.133lizentzia2014aneta1.7462013an), baina obra horietarako mobilizatutako aurrekontu-bolumenak behera egin du (357 milioi euro 2013an eta 294 milioi euro 2014an).

2014. urtean, bere horretan jarraitu du hipoteka-jarduerak aurreko urteetan izan duen beheranzko joerak EAEn:

● 2014. urtean gauzatutako hipoteken kopuruak % 5,6ko beherakada izan du, eta 11.469 hipotekatan geratu da. Nolanahi ere, beherakada hori oso urrun dago aurreko urteetako beherakada handietatik (% -28,2 2013an eta % -26,6 2012an).

● EAEko familien finantza-ahalegina (hileko batez besteko hipoteka-kuotaren eta soldata-kostuaren arteko erlazio gisa neurtua) % 28,3ra jaitsi da 2014an, hau da, portzentajezko 1,4 puntu txikiagoa izan da.

● Epe luzerako ikuspegi batetik, azpimarratu beharra dago 2014an emandako hipoteka motari dagokionez izan den aldaketa. Krisialdiaren aurreko urteekin alderatuta, beherakada handia izan dute batez besteko zenbatekoak (164.000 euro 2007an eta 120.000 euro 2014an, hau da, 44.000 gutxiago), hipoteken iraupenak (337 hilabetetik 284 hilabetera jaitsi da) eta, horren ondorioz, finantza-ahaleginak ere bai (% 48,8tik % 28,3ra).

● Azken urteetan hipoteka bat gauzatu duten familia batzuek finantza-ahalegin handia egiteko dituzten zailtasunak direla-eta, 2014. urtean 780 hipoteka-betearazpen izan dira EAEn, hau da, 2013. urtean baino % 2,3 gutxiago. Maizter-botatzeen kopuruak, berriz, gora egin du 2014. urtean (% +8,2), eta 1.989 izan dira guztira. Gainera, hiru maizter-botatzetik bi Hiri Errentamenduen Legearekin dute zerikusia.

Page 32: Higiezinen Merkatua EAEn, 2014 · 2015-12-18 · baino amaitu ez dela adierazten du jarduera-maila horrek. • Etxebizitza babestuen eraikuntzak, berriz, gora egin du 2014. urtean,

32 Etxebizitzako Behatokia - Higiezinen Merkatua EAEn, 2014

Ad

iera

zlee

n au

rkib

idea

laburpena eta ondorioak7

Adierazleen aurkibidea

testuinguru ekonomiko orokorra

1

etxebizitza beharrak eta eskaria

3higiezinen merkatuaren jarduera

4

etxebizitzaren birgaitzea5

hipoteka-finantzaketa6

etxebizitza eskaintza2

1.

2.

3.

BPGaren urte arteko aldakuntza-tasa. 2008-2014EAEko BPGari egindako ekarpenak. 2008-2014BPG errealaren eta enpleguaren bilakaera (oinarria 100, 2008an)Biztanleria okupatua ekonomia osoan. Estatuarekiko bilakaera konparatua. Aldakuntza-tasak. 2009-2014Biztanleria okupatua eta Eraikuntzaren sektorean. Estatuarekiko bilakaera konparatua. Aldakuntza-tasak. 2009-2014EAEko biztanleria okupatuaren aldakuntza-tasa, sektoreen arabera. 2007-2014Higiezinen merkatuaren dinamismo-indizearen bilakaera. 2004-2014

Amaitutako etxebizitzak EAEn, 2001-2007 vs 2008-2014 (urteko batez bestekoa, motaren arabera)Amaitutako etxebizitzen bilakaera, etxebizitza motaren arabera. 2000-2014Amaitutako etxebizitza libreen eta babestuen bilakaera, Lurralde Historikoaren araberaSaldu gabeko etxebizitza berrien stockaren bilakaera (2013-2014) eta EAEko eta Estatuko parkeekiko pisu erlatiboaM2 erabilgarriko prezioaren bilakaera EAEn, etxebizitza motaren arabera. 2000-2014Etxebizitza m2 erabilgarriko prezioa (erabiliak eta berri libreak), Lurralde Historikoaren araberaAlokairuko etxebizitza libre eta babestuen hileko errenten bilakaera. 2000-2014 (eurotan)Etxebizitza berri libreen metro koadro erabilgarriko prezioa, Lurralde Historikoaren arabera. 2007-2014 (eurotan)

Etxebiden erregistratutako etxebizitza babestuen eskaria (eskaera-espedienteak). 2005-2014ko bilakaeraEtxebizitza babestuen eskaria, Lurralde Historikoaren arabera. 2007-2014ko bilakaeraEtxebiden inskribatutako pertsonek eskatutako etxebizitza mota. 2005-2014ko bilakaeraInskribatutako eskatzaileen batez besteko diru-sarrera haztatuen maila (eurotan). 2008-2014ko bilakaeraEtxebizitza eskuratzeko beharra duten 18-44 urteko pertsonak. 2008-2013ko bilakaeraEskatutako etxebizitzen kopuruaren kuantifikazioa, eta lehen etxebizitza eskuratzeko beharraren indizea, EAEko etxebizitza nagusien kopuruarekiko. 2005-2013ko bilakaeraEskuratzeko beharra duten pertsonek eskatutako etxebizitzen edukitza-erregimenaren aukera. 2007-2013ko bilakaera

Testuinguru ekonomiko orokorra

Etxebizitza eskaintza

Etxebizitza beharrak eta eskaria

Page 33: Higiezinen Merkatua EAEn, 2014 · 2015-12-18 · baino amaitu ez dela adierazten du jarduera-maila horrek. • Etxebizitza babestuen eraikuntzak, berriz, gora egin du 2014. urtean,

33 Etxebizitzako Behatokia - Higiezinen Merkatua EAEn, 2014

Ad

iera

zlee

n au

rkib

idea

laburpena eta ondorioak7

Adierazleen aurkibidea

testuinguru ekonomiko orokorra

1

etxebizitza beharrak eta eskaria

3higiezinen merkatuaren jarduera

4

etxebizitzaren birgaitzea5

hipoteka-finantzaketa6

etxebizitza eskaintza2

4.

5.

6.

EAEko etxebizitza-birgaitzearen beharraren kuantifikazioa. 2005-2013ko bilakaeraBirgaitze-beharraren kuantifikazioa, eskariaren iraupenaren arabera. 2011-2013ko konparazioaBeharra duten etxebizitzen birgaitze mota. 2013Birgaitzearen aurreikusitako kostua, etxebizitzaren barruko elementuen eta elementu komunen kasuan. 20132013-2016ko Etxebizitza Plan Zuzentzailearen aurrekontua2013-2016ko Etxebizitza Planaren helburu kuantitatibo orokorrak birgaitzearen arloanBirgaitutako etxebizitzen kopuruaren eta birgaitzeko diru-laguntzen guztizko zenbatekoaren bilakaera. 2006-2014Birgaitzeko diru-laguntzen batez besteko zenbatekoaren (euroak/etxebizitza) bilakaera, tipologiaren arabera. 2002- 2014Birgaitzeko diru-laguntzen banaketa, laguntza motaren arabera. 2006-2014Obra handiak egiteko lizentzien kopuruaren bilakaera EAEn, obra motaren arabera. 2001-2014Obra-zuzendaritzako egiaztagirien gauzatze materialaren aurrekontuaren bilakaera EAEn (mila eurotan). 2001-2014

Etxebizitzen salerosketen bilakaera, etxebizitza motaren arabera. EAE. 2004-2014Gauzatutako etxebizitza-transakzioen bilakaera, Lurralde Historikoaren arabera. 2004-2014Etxebizitza libreen metro koadroko prezioaren bilakaera. EAE eta Estatua. 2005-2014 (eurotan)Etxebizitza libreen metro koadroko prezioa, Autonomia Erkidegoaren arabera. 2013-2014 (eurotan)Etxebizitza libreen metro koadroko prezioaren bilakaera, 2007-2014 (eurotan)Etxebizitza erabilien prezioa. Bilakaera, hiruhilekoetan eta Lurralde Historikoaren arabera. 2014Etxebizitza erabilien metro koadroko batez besteko prezioen sailkapena, Autonomia ErkidegoarenEtxebizitza berri libreen metro koadroko prezioa. Bilakaera, hiruhilekoetan eta Lurralde Historikoaren arabera. 2014 (eurotan)Etxebizitza berri libreen metro koadroko batez besteko prezioen sailkapena, Autonomia Erkidegoaren arabera. 2014

EAEn eratutako hipoteken bilakaera. 2003-2014. Balio absolutuak eta urteko aldakuntza-tasakEstatuan eratutako hipoteken kopuruaren bilakaera. 2003-2014. Balio absolutuak eta urteko aldakuntza-tasaEtxebizitzen gainean eratutako hipoteken batez besteko zenbatekoaren bilakaera (eurotan). EAE eta Estatua. 2003-2014Etxebizitzen gainean eratutako hipoteken batez besteko iraupenaren bilakaera. EAE eta Estatua. 2004-2014Eratutako hipoteken soldata-kostuaren gaineko hipoteka-kuotaren bilakaera (finantza-ahalegina). EAE eta Estatua. 2004-2014Eratutako hipoteken hipoteka-kuotaren bilakaera. EAE eta Estatua. 2004-2014Hipoteka-betearazpenen kopuruaren aldakuntza-tasak, EAEn eta Estatuan. 2008-2014EAEko hipoteka-betearazpenen kopurua, eta Estatuko guztizkoarekiko pisu erlatiboa. 2007-2014Justizia Auzitegiek jasotako maizter-botatzeen kopurua EAEn (2008-2014), eta aldakuntza-tasak Estatuarekin alderatuta.Maizter-botatzeen kopuruaren banaketa, arrazoiaren arabera, EAEn eta Estatuan. 2014

Higiezinen merkatuaren jarduera

Etxebizitzaren birgaitzea

Hipoteka-finantzaketa