GoiBerri 70. zenbakia

16
Tunelik zaharrena San Adriango aztarnak Zegamako Anduetzan ikusi daitezke 6-7 Aranzadi elkarteak San Adrianen azken urteetan egindako indusketen emaitza Anduetza baserrian ikusi ahalko da, urtebetez. ARANZADI Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Jesus Mari Muñoa 3 Iritzia 4-5 Gema Hernandez 8-9 Herri kirolak lagun artean 10 Igartza-Loinatz auzoko jaiak 11 Ibilbidea: Txurruko punta 13 GOI B ERRI 70. zenbakia. 2013ko irailaren 6a

description

Askorako ematen ari da Aranzadi elkartea San Adriango leizean egiten ari den indusketa. Han egindako aurkikuntzekin erakusketa antolatu dute orain. Bestalde, Gema Hernandez triatleta urretxuarrak Ironman probaz hitz egin du.

Transcript of GoiBerri 70. zenbakia

Tunelikzaharrena San Adriango aztarnakZegamako Anduetzanikusi daitezke 6-7

Aranzadi elkarteak San Adrianen azken urteetan egindako indusketen emaitza Anduetza baserrian ikusi ahalko da, urtebetez. ARANZADI

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Jesus Mari Muñoa 3 Iritzia 4-5Gema Hernandez 8-9Herri kirolak lagun artean 10Igartza-Loinatz auzoko jaiak 11Ibilbidea: Txurruko punta 13

GOIBERRI70. zenbakia. 2013ko irailaren 6a

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

«Uruguain senideak bisitatzen pasagenituen egunak ahaztezinak dira»

Jesus Mari MuñoaAzoketako saltzailea

Mikel Albisu MutiloaMutiloako Atiber baserrian bizida Jesus Mari Muñoa (Segura,1955). Mari Angeles Telleriaemaztearekin batera astean seiazoka egiten ditu (Lazkao, Bea-sain, Ordizia, Arrasate, Oñatieta Zumarraga), mota guztie-tako gazta, lekariak, arrautzak,eztia, intxaurrak... salduz.Zein da lanerako azoka egokie-na?Denak berdintsu. Arrasatekopostua itxia da, baina jartzeneta kentzen lan handiagoa du. Eta, saltzeko?Ordizia, Zumarraga...

Erosketak egiteko, azoka aladenda?Azoka, dudarik gabe. Aukerahandiagoa izaten da, jeneroafreskoagoa da...Zaletasun bat.Autoen mundua gustuko dut,baina, orain ez dut jarraitzen.Musika talde bat.Autoan noanean irratian jar-tzen dutena entzuten dut.Janari bat.Arrautzak, txistorra edo urdaiazpikoa eta patata frijituak.Prestatzeko, berriz, txerriku-mea edo arkumea burruntzian.Edari bat.

Ardoa, ona bada hobe. Oporretarako leku bat.Asturias, Galizia... Amets bat.Itsas bidaia bat egitea.Jaso duzun oparirik bereziena.Bilobak.Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.Uruguain senideak bisitatzenpasa genituenak.Goierriko txoko bat.Bizi naizen ingurua. Herriko alkate bazina...Herri txiki hauetan konpromisogehiegi izaten da. Mutiloan biziko ez bazina...Seguran.

«Azokan erosketakegiteko aukerahandiagoa izatenda, jeneroafreskoagoa da...»

MIKEL ALBISU

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Eskeine LegorburuKudeatzailea: Lierni OrmazabalKoordinatzailea: Loinaz AgirreProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Barrenkale 13. 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]: 673 69 90 95 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo,Olaberria, Urretxu, Zerain, Seguraeta Zumarraga

04 GOIBERRIIRITZIA

Itxaro Mendizabal AmundarainTtiklik Elkargunea

Komunikazio ezbortitza

entitu al duzuhorrelakorikinoiz? Pa-zientzia agor-tzen zait! Zer-

gatik ez du kasurik egiten?.Etsita nago eguneroko gataz-kekin! Ez dut gustatuko litzai-dakeen armonia eta giro onalortzen!. Nola azaldu dezaketgustatzen zaidana, saririk es-kaini gabe?.

«Gau horretako Ramadan-afaria ezin hobea zegoela diote.Giro ederra bezain atsegina ar-nasten omen zen. Palestinakoerrefuxiatu kanpamendu bate-ko denda txiro batean izateagutxienekoa zen, bertan zeu-den jendearen arteko sentsa-zioak ziren garrantzia zutenak.Norbaitek ikusiko balitu, inorkez luke pentsatuko bi ordu le-henago bertan zeuden bi gizo-netako batek besteari ‘hiltzai-le!’ deitu ziola Palestinar erre-fuxiatu talde baten aurrean».

Kontatu berri dugun pasartehonetako protagonista Mars-hal Rosenberg dugu, psikologiaklinikoan doktore, hezitzaile,nazioarteko gatazketan bitar-teko ezaguna eta CNVC Center

for Nonviolent Communica-tion-aren sortzailea.

Munduan zehar ematen zi-tuen hitzaldi, mintegi eta lane-tako batek palestinar errefu-xiatu kanpaleku bat bisitatzeraeraman zuten. Egun batzuk le-henago kanpaleku hori Israel-dar ejertzitoak erasoa izan zeneta edozein lekutan ikus zitez-keen made in USAjartzen zutengas negar-eragile ontziak. Hi-tzaldia ematen hasi zenean,bera ere Ameriketakoa zelaohartu zirenean, gizon bat al-txatu eta hiltzaile! oihukatuzion eta honekin batera bestehainbeste palestinar altxatueta berdina egiten hasi ziren.Nola lortu ote zuen Rosenber-gek egoera honetatik atera etahiltzaile deitu zion horrekin Ra-madaneko afaria banatzea?

Rosenbergen hitzetan: «Ez

nuen nitaz pentsatzen zuenaentzun, berak sentitzen zuena-rekin konektatu nuen soilik,bere beharrekin».

Komunikazio bortitz eta au-toritario batek min asko egin le-zake eta gizakia gauza izuga-rriak egitera eraman. Ondo au-keratutako hitz batzuk,

bestearekiko enpatia erakus-ten dutenak, berriz, edozein ga-tazka konpondu lezakete.

Gehienak gure harremanenkalitatea hobetzeko gaitasu-nak edukitzeko desiratzen gau-de, horiek modu hobeagoaneta eraginkorragoan komuni-katzen lagundu gaitzaten. Ta-malez, asko lehiatzera, epaitze-ra, eskatzera eta diagnostika-tzera eramaten duten ereduhezitzaile eta patroi batzuk era-biliz heziak izan gara, oso gaz-tetatik aurreiritziak erabiltzeraeta giza harremanetan ondoedo gaizki dagoena adierazte-ra. Askotan, hitz-egiteko etapentsatzeko dugun ohiko mo-duak komunikazioa geldiaraz-ten du, eta gaizkiulertuak edofrustrazioak sortzen ditu.

Hau dena guk geuk alda de-zakegu, ikasketa eta entrena-mendu prozesu baten bidez,Rosenbergenen KomunikazioEz Bortitza erabiltzen ikasiz.Komunikazio Ez Bortitzareneredua: Behaketa / Sentimen-duak / Beharrak / Eskaera.

Hilaren 9an, astelehenean,

Komunikazio Ez Bortitza lan-tzeko Nerea Mendizabalek sor-tu duen ©ZUTANI jolas berria-ren aurkezpena egingo da, do-hainik, Beasaingo Ttiklik!Elkargunean. Gaiari buruzkoikastaro trinko bat ere prestatudute, parte hartu nahi duenedonorentzat.

S

«Ondoaukeratu-tako hitzbatzukedozeingatazkakonpondulezakete»

«Obamak ez dugerrarik nahi,baina ez du besteaukerarik (ogizajoa!). Eta guksinetsi ez delabeste aukerarik»Idurre EskisabelKazetaria

TxinpartakIbilaldi mitologikoa

Ataungo Lizarrusti Parketxean,10:00etan, ibilaldi mitologikoaegingo dute, etzi hilak 8. Lareo-ko urtegira bidean, parke natura-la eta bere inguruak gordetzendituen istorioak ezagutzea dahelburu. (Izena ematea: 943 18 03 35/ [email protected]).

Superkopa

Ampo-Ordizia errugbi taldeakSuperkopako partida jokatukodu igandean, Ordiziako Altami-rako zelaian 13:00etan. 2012-2013 denboraldiko Ligako garai-le izan zen Valladolideko Queso-sos Entrepinares taldearen aurkalehiatuko da, Errege Kopa iraba-zi zuen Ordiziako taldea.

GOIBERRI 05IRITZIA

Aizan, Joxepa, edukitzeaz eta ez edukitzeaz arituko al gara?Zorionekoa oraintxe egun batzuk opor gehiago dituena pentsatu-ko dun akaso. Ba ez, ez noan hortik. Gehiago noan beste honetatik:Ez daukanak ongi ohi daki edukitzea zein den ona zioen Xabier Le-teren letra gogoangarriak. Eta hori egia izanik ere, pentsatzen jarrial haiz, mundu honetan, sarri, gutxien daukanak erakusten duelairribarrerik loratuena eta daukan apurra elkarbanatzeko prest iza-ten dela. Denok dizkinagu gogoan miseria gorrian bizi diren mun-duko leku ezberdinetako bizilagunen gisa horretako argazki ugari.Honetaz guztiaz pentsatzera iritsi naun, uda honetan Goierrin eza-gutzeko aukera izan dugun abeslari bikote batekin momentu eder

batzuk bizitzeko zoria izan dugunean. Las dos D ahizpa kubatarrezari naun. Hura indarra, poza eta bizi-gogoa erakutsi eta transmititudigutena Euskal Herrian barrena eskaini dituzten emanaldietan!Goierrin, Lazkaon ez ezik, Beasainen, Idiazabalen, Ataunen etaUrretxun entzuteko aukera izan dinagu. Ez zaidan berehala ahaz-tuko Lazkaoko kantaldiaren ostean izan genuen tertulia luzea. Ku-ban bizi duten egoera larriaz jakitun, sinesgaitza egiten dun ahizpa

Musuak, ematea eta hartzea. Irribarreak eskaintzea eta jaso-tzea. Harri-koxkorrak erreka-zulora bota eta txapla! entzutea.Itsasoaren gorabeherei eta olatuen joan-etorriei begiratzea. Pagoazpiko itzalean lo kuluxka egitea. Hodeiekin haizeak egiten dituenmarrazkiei begira egotea... Ba al zagok hori baino plan politagorik,zoriontsu izateko? Aipatutakoak denok dizkiagu eskuera, jabetueta baloratu egin behar, ordea, eta horixe egiten ez zakiagu. Pena.

Pertsona bakarrik ez garenez, ordea, gizarte eta herri ere bagare-nez, zerbait gehiago behar diagu zoriontsu izateko, Kubako kanta-riek erakutsi zigutean bezala. Iraultzak lotzen gaitik bi herriak: Ku-bako iraultza ondorenean jaioak dituk Daniellis eta Danieuris ahiz-pak eta Euskal Herriko iraultza aurreko egoera (hala ote?!)ezagutzeko aukera izan diate gure artean eman duten denboran.Gurasoei eta aitona-amonei entzuten dizkieten Kubako kontuasko, Euskal Herrian bizi izan dizkiate. Asko eman zigutek eta guk

ere bai beraiei, nonbait. Eskerrik asko eta segi dezagula elkarren-gandik ikasten.

Bizipozerako gonbita ere jaso diat, bai, «Sentitu, pentsatu,ekin!», Lazkaon 22an. Elkar ikusiko diagu.

bateta

bat

Asteko irudia

Inazio Usarralde

Joxepa Madariaga

Josu Maroto

Gema Hernandez

horien umiltasuna, horien bizitzari begiratzeko modua eta, azkenbatean, horien klasea! Hitz batean, bizi-poza jaso geninan merke-merke eurengandik eta eurei ere guretik eman genienan. Ni horre-tan nion.

A, eta bizipoza zabaltzen segitzeko aukera ezin hobea izango di-nagu Lazkaon, irailaren 22an, Irrien Lagunak-en eskutik izango du-gun festan.

06 GOIBERRIASTEKO GAIA

San Adriango leizean denborak ahots andana utzi du. Aranzadi elkartekoakgero eta sakonago dauden aztarnak aurkitzen ari dira, denboran oso atzeradoazenak. ‘Sandrati, denboran zehar igarobidea’ erakusketan bildu dituzte.

Miriam Luki ZegamaSan Adriango leizeak eta ingu-ruek denborari buruz hitz egitendute. Adolfo Moraza Aranzadielkarteko arkeologoaren etahistorialariaren arabera, «Eus-kal Herrian badaude hainbatleku mitiko, eta San Adrian ho-rietako bat da». Izaera mitikoaez dio bakarrik historiak berakematen, naturak berez sortuta-ko pasabidea baita, «gizakiakgerora moldatu duena».

Zegamako Udalaren eta Gi-puzkoako eta Arabako Par-tzuergoaren lurretan dago SanAdrian. Aranzadi elkarteak az-ken bost urteetan paraje haie-tan egindako arkeologia indus-keten emaitzak Sandrati, den-boran zehar igarobideaerakusketan bildu dituzte. Era-kusketa Zegamako Anduetzabaserrian ikusi ahalko da, urte-betez. «Ikerketa mota haueta-ko emaitzak biltegi batean gor-

detzea da ohikoena; gure hel-burua orain arte aurkitutakoagizarteratzea da».Bi zatitan banatu dute era-

kusketaren edukia. Alde bate-tik, informazioa ematen dutenbost dorre daude. Lehenengodorrean leizearen eboluzio fisi-koa azaltzen dute, azken urteo-tako ikerketak aintzat hartuta.Bigarren dorrean orain 14.000urteko hastapenetatik abiatu-ta, gizakien egonleku gisa aur-kezten dute ingurua. Hirugarrendorreko ardatza gaztelua da,eta laugarrenekoa, galtzada.Bosgarren dorrean pasabideaabandonatu zuteneko azkenfaseraino iristen dira, aurrekomendearen hasierara arte, hainzuzen. Informazio hori guztiaemateko argazki zaharrak, ma-rrazkiak, mapak eta krokisakerabili dituzte. «Informaziougari ematen dugun arren, osobisuala da».

Aurkikuntzak ikusgaiErakusketaren beste ataleanPaleolito aroko piezak (orain14.000 urte), Brontze arokoak(orain 3.500 urte) eta Erdi Aro-ko piezak ipini dituzte. «Mate-rial originalak dira, bertan aur-kitutakoak eta erreprodukzio-ak». Hala ere, ikusleek igitai zatibat identifikatu ahal izateko igi-tai osoa jarri dute, adibidez. Aurreko hori guztia aurkitu

daiteke erakusketan. Denadela, Morazak gomendio batluzatu nahi die bisitariei: «Le-henengo San Adrianera joandaitezela, eta gero erakusketaikus dezatela». Bertatik bertara

Denboraren koba

«Gizakien bizilekuizan da uneezberdinetanetenik gabe, horida seriazioa»

«San AdriangoPasabideak egungoautopistakogeralekuen antza zuen»Alfredo MorazaArkeologoa

lfredo Morazak dioenez, «arkeologo batentzat, aurkitzenduen pieza bakoitza altxor bat da». Pieza batek besteak bai-

no antzinatasun gehiago izateagatik balio gehiago duela pentsatuizan bada ere, Morazak dioenez, «benetako altxorra puzzlea bereosotasunean osatzea da».

Bertatik bertara topatzen dituzten pieza sortak osatzen duenpuzzle horrezaz gain, badago beste puzzle zabalago bat. Izan ere,aurkikuntza berriek jadanik egindakoekin alderatzeko aukera ema-ten diete ikerlariei, hala tokian bertan topatutakoak nola beste lekubatzuetan aurkitutakoak. Finean, arkeologoak duen materialarenarteko harremanak aztertuz jakituriaren puzzlea berregiten du.

A

Altxorra pieza bakoitzak besteenondoan osatzen duen puzzlea da

baino ezin baita nabaritu tokia-ren ukitu mitiko hori, denbora-ren giltza denaren sentipena. Arkeologoaren argota erabili

du Morazak San Adrianen egin-dako aurkikuntzen berezitasunnabarmen bat azaltzeko: seria-zioa. «Hau da, une ezberdine-tan gizakiaren bizilekua izan da,etenik gabe. Eta han bizi izan di-renek hondar aberatsak utzi di-tuzte». Aranzadikoek 2008an lanari

ekin ziotenean ez zuten esperohainbeste denbora emangozutenik: «Hilabeteko lana zelauste genuen, baina bost urtedaramatzagu, eta ez duguoraindik bukatu». Arkeologoakgero eta sakonago industen aridira, eta orduan eta atzeragodoaz denboran. «Orain artehiru bat metro egin dugu behe-

ra, eta beste hiruzpalau metrogeratzen zaizkigulakoan gau-de». Kobaren harri artean zein

kanpoaldean paleolitoko ehiz-tarien eta biltzaileen ebakitze-ko, zerratzeko zein karrakatze-ko suharrien aztarnak aurkitudituzte. Brontze aroko nekaza-rien eta abeltzainen larrua lan-tzeko tresnak topatu dituzte.Kobaren tuneletan gorpuzkienhondarrekin egin dute topo; tu-mulu bat ere aurkitu dute, ger-tu. Egun, basoan gora dagoen

tokian gizakiak orain 14.000urte zergatik elkartzen zirenazaldu du Morazak: «Denetarikzutelako, erreka, fruituak zeinehizatzeko piztiak». Orduz ge-roztik, gizakiek nomadak izate-ari utzi ziotenean ere bizilekuizan dute San Adrian. Gerora toki estrategikoa iza-

teari ez dio utzi. «Pasabide ga-rrantzitsua izan da, baita koka-leku garrantzitsu bat ere, hasiErdi Arotik eta aurreko mende-ra arte». Seriazioa 1913an leize-an geratzen zen azken etxeaksu hartu zuenean eten zen. Mu-gak zaintzen zituzten mikelete-ak izan ziren azken bizilagunak. Urrezko garaiak ezagutu ditu

San Adrianek. «Pasabide na-barmena izan zen. Gaztelua, er-mita eta ostatu handia zeudenhan, egungo autopistako gera-lekuen antza zuen», agertu du,grafikoki, Morazak. GainbeheraXVIII. mendean GipuzkoakoForu Aldundiak Arlabanekoportua Arabara egiteko igarobi-de nagusi gisa aukeratu zuene-an hasi zen. Aurkikuntza guztien artean

urrezko txanpon txiki bat eretopatu dute arkeologoek, ira-gandako urrezko aroen lekuko.Denboraren berbaroa ez daorain artean isildu San Adrian-go leizean barrena zein inguru-ko parajeetan.

San Adriango irudi ezberdinakXIX. mendean hasi eta egungoindusketak arte. ARANZADI

GOIBERRI 07ASTEKO GAIA

08 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Hurrengo Ironmananoiz eta non eginpentsatzen aritu naiz ia»

Gema HernandezTriatleta

Xiker Esnal ZumarragaPasa den asteburuan Vichyn(Frantzia) egin den Ironmanproban parte hartu du GemaHernandez triatletak (Urretxu,1978). Oso gustuko du kirola,eta labide ere bihurtu du. Zu-marragako Ispilla kiroldegianegiten du lan eta duatloietaneta triatloietan parte hartzendu.

Iaz, ordea, Ironman probabatean parte hartzea erabaki

zea delako eta aurretik ez neu-kalako halakorik eginda. Inda-rrak neurtu behar nituela bane-kien, eta hasieratik lasai-lasaihartu nuen, eta asko disfrutatudut. Horrelako froga bat buka-tzeak emozionalki ematen di-zun poza ere izugarria da, besteproba batzuetan baino gehia-go, prestaketa ere gogorragoaizaten delako. Europako txapeldunorde gera-tu zara. Helburu zehatzen bat

zuen, eta Frantziakoa izan dalehena. Emaitza bikaina lortudu, gainera: 35 eta 39 urte arte-ko emakumeen artean Europa-ko txapeldun tituluarekin itzulida Vichytik. Zer moduzko esperientzia izanda Ironmana?Oso esperientzia polita eta po-sitiboa izan da, eta oso gusturageratu naiz. Asko gustatu zait,gainera, proba. Beldur handia-rekin joan nintzen, froga oso lu-

bazenuen denborari dagokio-nez?Helburua bukatzea zen, etabeste dena bakarrik etorri da,bila joan gabe; ez nintzen emai-tza hori lortzeko asmotan joan.Baina hala gertatu da eta osopozik nago. Proba hasieranerritmoa hartzea pixkat kosta-tu zitaidan, baina behin errit-moa hartuta oso gustura aritunintzen, itomenik gabe, ondojanez eta ondo hidratatuz. Dis-

GEMA HERNANDEZ

GOIBERRI 09ELKARRIZKETA

tantzia oso luzeak dira, eta bel-durra ematen dute, baina lasaihartuta helmugara iristen da.Noiz erabaki zenuen Ironmanproba egitea? Eta zergatikVichyn?Iaz hartu nuen erabakia, or-duan ikusi nuen gai neure buruaIronman proba egiteko. Vichy-ko Ironman erdia egin nuenpasa den urtean eta asko gus-tatu zitzaidan. Batez ere, bizi-kletako ibilbidea izan zen era-karri ninduena, laua delako.Hobeto moldatzen da nireezaugarrietara. Horrez gain,proba udan izateak garrantziaizan zuen aukeraketa egitera-koan, prestatu ahal izatekodenborarik ez nukeelako izangobestela.Izan ere, 5 urteko alaba duzu,eta horrek, besteak beste, en-trenamenduak egiteko denboramurriztuko dizu. Malenek denbora eskatzen dunoski, eta Zumarragako igerile-kuan lan egiten dudanez, urte-an zehar ikastaroak eman be-har izaten ditut. Neguan edoudaberrian ezingo nuke horre-lako probarik egin, ezingo nukebehar bezala prestatu.Etxekoek zer esan zizuten Iron-man proba egiteko asmoa ze-nuela jakin zutenean?Senarrak normaltasunez hartuzuen. Gustuko du kirola orohar,

eta alboan izaten dut beti. Niremekanikaria, argazkilaria... da.

Akuilu garrantzitsua da oso ni-retzat Asier, Itsaso Leunda en-trenatzailea bezala. Asko la-gundu didate. Gurasoek ero-tzat hartu ninduten berria jasozutenean, horrelako probakegitea ez dela batere osasun-garria esan zidaten.Osasungarria izan ala ez, pro-bak eskatzen duen ahaleginaikusita, ez da hain arraroa horipentsatzea, ezta?Egia da ondo prestatuta ego-tea eskatzen duela era honeta-ko proba batek. Fisikoki eta psi-kologikoki. Baina horiexek dirazehazki gogoko ditudanak, fro-ga luzeak. Bakoitzaren erronkapertsonala da. Gainera, lehia-tzea da gustatzen zaidana, ezsailkapenari begira, baizik etahelburu bat jarri eta hori lortze-ko entrenatzea. 2007an eginnuen lehen triatloia, proba egi-teko, eta begira orain. Gozatzea

«Nire helburuabukatzea zen, eta beste denabakarrik etorri da,bila joan gabe»

«Janaren etaedanaren kontrolakdistantziak bainogehiago kezkatzennau»

da nire helburua, oreka man-tenduz. Gozatzeko, ordea, ondo presta-tuta egoteaz gain, indarrakondo gorde edo banatzen jakinbeharko da. Helburuak markatzen du askohori. Bost Ironman erdi egin di-tut eta proba guztietan ikasidut zerbait. Monegros-eko(Aragoi) proban, esaterako,oso ondo sentitzen nintzen,baina gehiegi fidatzeak larri pa-sarazi zidan. Ez nuen behar be-zala jan eta edan, eta hidrataziofaltak proba bertan behera uz-tera behartu zidan ia. Oso buru-gogorra naiz, ordea, eta amaitunuen azkenean. Janaren etaedanaren kontrolak distantziakbaino gehiago kezkatzen nau.Norbere gorputza ezagutzeaoso garrantzitsua da.Monegrosen, Valladoliden, Za-rautzen, Bilbon... egin duzutriatloia aurten, besteak beste.Triatloiak nahiz duatloiak egi-

ten dituzuenontzako egutegiagero eta zabalagoa da. Duela urte batzuk triatloia eli-teko kirol modura ikusten zen,aukera gutxi batzuek zutela zi-rudien. Gisa horretako probakegiten zituena beste koska ba-tean bezala zegoen. Gaur egunaldiz, ez da horrela. Zabalduegin da eta gero eta jendegehiagok egiten du, hortik pro-bak areagotu izana. Are gehia-go, hainbat frogatan izenaeman ahal izateko azkar mugi-tu behar izaten da. Emakumez-koen parte hartzea ere gorakadoa.Emaitzei begiratuta, garaipeneta postu on asko dituzu aurtenegindako neguko triatloi, dua-tloi, eta triatloietan. Besteakbeste, Espainiako txapeldunazara F35-39 mailan, Euskadikotxapelduna ere bai, laugarrenegin zenuen Bilbon...Ez nituen espero inondik inora.Aurrez ere esan bezala, goza-tzea izaten da nire helburua,sailkapena bigarren mailan ge-ratuz. Bilboko triatloiean lauga-rren egin eta saria jasotzerajoan nintzenean tokiz kanposentitu nintzen, hura beste ba-ten lekua balitz bezala. Poz bi-koitza izan zen. Honetaz bizinaizela uste du jende askok,baina proba hauek egiteko or-daindu egiten dut.Orain bost urte espero ez ze-nuen tokian zaude eta Ironma-na zer den ere ezagutu duzu.Hurrengo sasoirako probakurte amaieran erabaitzen ditu-zun arren, Ironmana berriroegiteko asmorik baduzu?Asko gustatu zait esperientziaeta ia hurrengoa noiz eta nonegin pentsatzen ere aritu naiz.Vichytik bueltan autoan sena-rrarekin netorrela, datak begi-ratu eta nora joan gaitezkenpentsatzen aritu ginen. Gaine-ra, horrelako probak bidaiatze-ko ere aprobetxatzen dugu, etaia hasi gara hurrengo urtekoplana egiten. Beraz, ez dut eze-tzik esango, eta asko gustatukolitzaidake esperientzia hauerrepikatzea.

GEMA HERNANDEZ

10 GOIBERRIGAZTEAK

Herri kirolak elkartukoditu Ordiziako kuadrillakErredakzioa OrdiziaFesta egunak izango dira dato-zen egunak Ordizian: EuskalJaiak (egitarau osoa ikusi libu-ruxkan). Asteazkena, hilak 11,iraileko azoka berezia egunikhandiena izaten bada ere, Ordi-ziako gazteek eta kuadrillekbiharkoa izango dute egunhandia. Emaneurre taldeak an-toaltuta, aurten ere, III. Kuadri-

lla arteko Herri Kirol txapelketajokatuko baitute, Plaza Nagu-sian. Aurten, lehiaketaren ordua

aldatu dute. 17:30ean hasikodira kanporaketak, «plaza in-guruan dabilen jendetza eraka-rri eta plaza giroari berotasunaeman asmoz», diote Emaneu-rrekoek. Finala 21:00ak ingu-ruan jokatzea espero dute.

Gero eta arrakasta handia-goa duen ekimena da Emaneu-rrek antolatutakoa. 14 taldekhartuko dute parte herri kiroltxapelketan: Pluying, Emaneu-rre, Rockus, Sophomores, Tzu-lo, Km 39, Monolio Pirulak, Bi-degora, Enfermeras Asesinas,Bekause, Gauss, Buff, Herriraeta Embiel. Zortzi laguneko tal-deak dira.Antolatzaileek jakinarazi du-

tenez, aurten ez da ingudearenproba egingo, eta haren ordez,asto karrera egingo dute. Aizko-lariaren erakustaldia ere pres-tatu dute. Bi aizkolari ariko diralehian, eta bi aizkolariek, finale-ra iritsitako bi taldeekin jokatu-

ko dute azken saioa. «Aizkolariazkarrena, sailkapen faseandenbora onena egiten duentaldearekin ariko da finlean; bi-garren aizkolaria, berriz, 2. taldefinalistarekin».

AfariaKirola aitzakia hartuta, ma-haiaren bueltan elkartuko diraparte hartzaileak eta hala nahiduten herritarrak. Afarirakomenua, txerri errea izango da.Egun osoan burruntzian errekodute txerria. Sagardo kupelaere bertan jarriko dute. Afarira-ko txartelak 6 eurotan eros dai-tezke Kantoi, Kirikil, Urdin, Su-gaar, Orlegi eta Herriko taber-

Iazko II. Kuadrilla arteko herri kirol txapelketa Rockus taldeak irabazi zuen. . HITZA

Babeslea

GOIBERRI 11MOTZEAN

Festa eta kirola uztartutaBeasaingo Igartza-Loinatz auzoan festak ospatuko dituzte asteburuan besteurtebetez. Auzotarrek prestatutako festak izaten dira, eta aurten biberrikuntzekin dator egitaraua: mendi duatloia eta haurrentzako krosa.

Loinaz Agirre BeasainLoinazko Ama Birjinaren egu-naren inguruan antolatzen di-tuzten festak Beasaingo Igar-tza-Loinatz auzoan. Gaur, hilak6, buruhandiekin eta txistula-riekin emango diete hasierafestei. Kirol probek inoiz bainoprotagonismo handiagoa izan-go dute aurten. Bigarren 3x3saskibaloi txapelketaz gain,mendi duatloia eta haurrentza-ko krosa antolatu ditu Igarloi el-karteak.

Bihar, 16:00etan hasiko da,mendi duatloa izango da. Au-zoan barrena osatu dute mendiduatloiaren ibilbidea. AuzokoGaztelu, Arrieta, Otaño, Olazar,Agerre, Beatxurrreta, ErrekarteTxiki eta Loinaz baserriak lotu-ko dituzte kirolariek. Guztira, 23kilometro egin beharko dituzte.Korrikan 5 kilometro egin be-harko dituzte lehenengo kirola-riek; ondoren 15 kilometro bizi-kletan; eta azkenik, beste 3 kilo-metro korrika.

Igandean, berriz, umeentza-ko krosa antolatu dute. Igartzajauregitik hasita, 1999 eta

2005 urte bitartean jaiotakohaurrek korrika egiteko aukeraizango dute. 2004-2005eanjaiotakoak izango dira korrikaegiten lehenak, 10:00etan. Or-duerdiko tartearekin aterakodira gainerakoak.

Igartzako dantzariakIgartza inguruan, kirolaz gain,bihar, izango da besterik: Igar-tzako dantzarien eguna. Ezpa-ta dantzarien kofradia Bea-saingo udaletxetik Igartzaraabiatuko da 12:00etan, Elgoi-barko Errosarioko Amaren Ko-fradiarekin batera, eta ezpatadantzen saioa egingo dute Igar-

tzan. Jarraian, sagardoa etapintxoak dastatzeko aukeraizango dute bertaratzen dire-nek, jauregiaren inguruko ze-laian. 14:30ean bazkaria egingodute Igartza jauregian eta arra-tsaldean, 18:30ean, erromeriaizango da Aiko taldearekin.

Igartza Loinazko VI. Ardodastaketa egingo dute gaur,19:00etan. MAITANE LEGARRETA

Egitaraua Egitarau bete-betea antolatu duteastebururako Igartza-Loinatz au-zoan.gaur, hilak 6. 18:00:Txupinazoa buruhandiekineta txistulariekin. 18:45: Haur jo-lasak Izartxorekin. 19:00: Ardodastaketa. 21:30: Diskofesta.22:30: Kontzertuak Gaztetxean.bihar, hilak 7. 10:00: Basket 3x3 txapelketa.11:00: Marrazki tailerra. 12:30:Igartzako dantzariak. 16:00:Mendi duatloia. 16:30: Mus txa-pelketa. 17:00: Apar festa.17:30: Patata tortilla lehiaketa;

18:30: Erromeria Igartzan;18:30: Duatloiko sari banaketa.19:00: Trikipoteoa mozorroturik.21:00: Herri afaria mozorroturik.22:00: Dantzaldia Imanol DJare-kin. 22:30: Kontzertuak Gazte-txean.etzi, hilak 8. 10:30: Igartzako umeen krosa.11:00: Paella erraldoiaren presta-keta. 12:30: Laguntasuna Erron-daila. 14:15: Herri bazkaria.17:00: Txapel jaurtiketa txapel-keta. 17:30: Izan Izar abesbatza.18:15: Buruhandiak. 19:00: Triki-poteoa.

12 GOIBERRIIBILBIDEA

Txurruko puntaraHamaika aukera eskaintzen ditu Aizkorri-Aratz inguruak; gailur eta bidezorrotzak asko. Ibilbide labur eta errazak eginez, ordea, goza liteke mendiazZegaman. Txurruko Puntara joan-etorria da naturaz blai egiteko aukera polita.

Janire Arrondo ZegamaTxurruko Punta edo Txurru(990m) izenez ezagutzen denmendia, Altzania mendilerrokopunta belartsu eta garbia da.Askorentzat, Aizkorri eta Ara-tzen hegalean, ezkutuan gera-tzen den tontor ezezaguna. Ho-rrek ez dio, ordea, edertasunikgutxitzen Txurruko Puntari.Haizelekua udako egun beroe-tan ere, baina, ikuspegi ederre-ko begiralekua urte sasoi guz-tietan.Ibilbide erraz eta labur bate-

an iritsi gaitezke bertara Beu-deko atsedenlekutik. Otzaurte-ko gaineko bidegurutzean An-dikoetxea baserritik doan pistahartuta iristen da Beundera(832m). Otzaurtetik bertatik

Autoa aterpearen eta iturria-ren ondoan utzi eta oinez Altza-nia alderako pistan abiatzen daTxurruko Punta aldera. Metrogutxiren bueltan bidegurutzebatera iristean, pista albo bate-

oinez abiatzea ere aukera poli-ta izan daiteke. Bihurgune uga-riko pistaz ordu erdi inguruaniristen da Beuderaino. Izenadaraman harriak ematen duongi-etorria.

an utzi eta maldan gora joandaUnamendi (898m)mendi biri-bilaren gainera iritsiko gara ho-gei bat minutuan. Udan goikolarreetan ibiltzen diren behor,behi eta ardien gustuko lekuakdira zelai belartsu hauek. He-mendik Ultzamako lepora(823m) jaisten da; usategi ila-rak erakusten du Txurruko Pun-tarako bidearen norabidea.Bertatik hasten da tontorrerai-noko igoera malkartsua. Hogeibat minutuko igoeran jotzen dabegiz tontorreko harria; buzoibat ere badago goian. Altzania-ko mendiak ikusten dira batabestearen atzetik; Larrebil,Apota, Agiñaran edo Hirumu-ga, ehizerako postu preziatuakjasotzen dituzten mendiak.

Txurruko puntatik ikuspegi polita dago Aizkorri-Aratz Parke Naturalera; baita Aralar eta Urbasara ere. ARGAZKIAK: JANIRE ARRONDO

Garagartzako Bikunaitz (834m) tontorra.

Baita Aratz, Aizkorri, Urbasa etaBeriain handiak ere. Bista ede-rrak daude tontorretik egun ar-gietan. Magalean, behean, age-ri da Urdalurgo urtegia (645m)ere. Beherako bidean erraz jais-

ten da Garagartzara (811m).Tontorretik pagadiaren ezkeraldetik iristen da bi haitz-pus-ken magalean dagoen gunera.Sakana ingurura, Beriain nagu-si dela, ikuspegi politaz goza

daiteke beherakoan. Gaztelu-berriko(860m) bi haitz tonto-rrak ere bertan ikusten dira.Gustuko lekua da udan men-dian dagoen ganaduarentzatere inguru hau. Eskubian dago-en haitza da Bikunaitz (834m),erraz igo daiteke bertara, eta

GOIBERRI 13IBILBIDEA

asterketaz beteta dator aurten iraila. Luzera desberdine-tako lasterketak antolatu dituzte Goierrin, kalean zein

mendian, bizikletan edo korrikan egiteko. Gero eta proba gehiagoantolatzen ari dira Goierrin; aurten, 4 lasterketa berri gehiagoizango dira, Ataunen, Lazkaon, Idiazabalen eta Beasainen.

Bihar, hilak 7: Beasainen, Igartza-Loinatz auzoan, I.Mendi dua-tloia jokatuko da, 16:00etan. Guztira 23 kilometro (5 korrika, 15bizikletan eta 3 korrika).

Etzi, hilak 8: Ataunen, Lizarrustin, Gipuzkoako I. Rogaine txapel-keta jokatuko da, hau ere lehenengo aldiz, 09:00etan hasita.

Hilak 15, igandea: Idiazabalen, I. Axari Trail Mikel Garmendia me-moriala mendi lasterketa antolatu dute. 09:30etan hasita, 24,6kilometroko ibilbidea osatu beharko dute korrikalariek.

Hilak 15, igandea: Urretxun etaZumarragan, MTB trabesia men-di bizikleta proba antolatu dute aurten ere, 09:00etan hasita. Biluzerako ibilbideak daude: 36 kilomoetrokoa eta 24 kilometro-koa.

Hilak 21, larunbata: Zaldibian herri lasterketa antolatu dute,18:00etan hasita. Herrigunean 7 kilometroko zirkuitua prestatudute.

Hilak 21, larunbata: Lazkaon, lehenengo aldiz, mendi duatloiaantolatu dute. 16:00etan hasita, 4 kilometro korrika, 12 kilometrobizikletan eta 2 kilometro korrika.

Hilak 29, igandea: Ordizia-Beasain-Lazkao-Ordizia artean (10kilometro) Josetxo Imaz korrika proba jokatuko da, 11:00etan Al-tamiran hasita.

Urriak 5, larunbata: Beasaingo Arriaran auzoan, Euskal Herrikomendi duatloiaren zirkuituaren barruan, hirugarren proba jokatu-ko da, 16:00etan hasita.

Lasterketa ugari antolatu dituztedatozen asteetarako Goierrin

L

Beunde-Txurruko Punta-BeundeLuzera: 5,200km Denbora: 1h 50m Altuera gehiena: 990 m. Altuera gutxiena: 811 m.Desnibela: 245 m. Zailtasuna: Erraza

ezkerrekoa, Naparraitz(862m), igotzen zailagoa. Ga-ragartzako trikuharria dago Bi-kunaitzen atzealdean, 1981anaurkitu zutena. Ia osorik lurraz-pian dagoen arren harri losa batantzematen da. Hala ere, plakabatek erakusten du lekua. Garagartzatik, Txurru ingura-

tzen duen pistaz itzuli daitekeUlatzamara eta hemendikUnamendi inguratzen duen GR121 (Gipuzkoako Bira) pistatik

jarraitu Beunderaino. Bidea ikurhoriz eta txuriz seinaleztatuadago. Beunde atseden hartzeko

leku ederra da itzuliaren ondo-ren; aisialdirako mahai eta pa-rrilla ugari daude orain gutxi be-rrituak.

Txurru

Irteera-helmuga

14 GOIBERRIINTERNET

saretikelhuyar.org

Hiztegiak sakelekoanElhuyar fundazioak urteak da-ramatza euskarazko hiztegi-gintza arloan lanean, eta aur-ten, hainbat urrats eman ditulan hori sarean eta baliabideberrietan kokatzeko bidean.Joan den ekainean, Hiztegi Au-tomatikoak izeneko baliabideasortu zuen; webgune bakarre-an, bost hiztegi ezberdin kon-tsultatzeko aukera emanez.Hiztegi horiek telefono mugiko-rrerako ere egokitu dituzte,aplikazio moduan. Eta azkenberrikuntza, Zientzia eta Tek-nologiaren Hiztegi Entziklope-dikoa da.Hiztegi horrek, zientziaren 50

jakintza arlo ezberdinetako23.000 kontzeptu inguru bil-tzen ditu, eta Android nahiz IOSsistemetarako dago prestatua.ZTH hiztegiaz gain, Euskara-Gaztelania, Euskara-Ingelesa

eta Euskara-Frantsesa hizte-giak deskargatu daitezke; baitaSinonimo eta antonimoena etaIkaslearen hiztegia ere.Bestalde, euskara ikasi nahi

dutenentzako Kxo! aplikazioaere sortua dute. «Euskararakolehen hurbiltzea» bezala defi-nitu dute eta entzuteko nahizmintzatzeko ariketak eta ira-kurtzeko nahiz idaztekoak uz-

tartzen ditu.

Sarean ikusia

MicrosoftekNokia erosi duMicrosoft informatika arlokoenpresa erraldoiak, sakelakotelefonoak ekoizten dituenNokia etxea erosi du, 5.440milioi euro ordainduta. Bi en-presek elkarlanean zihardu-ten 2011tik, eta Nokiaren ego-era ekonomiko txarrak azkar-tu du operazioa; enpresafinlandiarraren salmentak%27 jaitsi dira urteko bigarrenhiruhilekoan, eta 5 milioikogalerak izan ditu.

eitb.com/eu/albisteak

Klik

BilatzailesolidarioaGoogle-ek baditu alternati-bak. Horietako bat da Ecosia,helburu solidario batekin sor-tutako bilatzailea. Izan ere,irabazien %80 zuhaitzak lan-datzeko programa bati ema-ten dizkio. ecosia.org

Umeak gero etalehenago sareanAEBtan egindako azterketabaten arabera, 8 eta 18 urtearteko gaztetxoek egunean 5ordu pasatzen dituzte batazbeste Interneten. %90aksare sozialak erabiltzen ditu;%51k, egunero.

sustatu.com