Goiberri 163. zenbakia

16
Lanera integratu eta egonkortzen Gureak lantegiek 40 urte beteko ditzute. Lanerako ateak ireki dizkiete ezgaitasunak dituztenei. 6-7 Gureakek Ordizian duena da bailarako hamar lantegietako bat. ARKAITZ APALTEGI Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Benito Deba 3 Iritzia 4-5 Mariano Garmendia 8-9 Euskara ekoizten 10-11 Txilibutxofek 30 urte 12 Emakumeen Mundu Martxa 14 GOI B ERRI 163 zenbakia. 2015eko urriaren 9a

description

Gureak lantegiek 40 urte bete dituzte.

Transcript of Goiberri 163. zenbakia

Page 1: Goiberri 163. zenbakia

Lanera integratueta egonkortzen Gureak lantegiek 40 urte beteko ditzute. Lanerakoateak ireki dizkiete ezgaitasunak dituztenei. 6-7

Gureakek Ordizian duena da bailarakohamar lantegietako bat. ARKAITZ APALTEGI

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Benito Deba 3 Iritzia 4-5Mariano Garmendia 8-9Euskara ekoizten 10-11Txilibutxofek 30 urte 12Emakumeen Mundu Martxa 14

GOIBERRI

163 zenbakia. 2015eko urriaren 9a

Page 2: Goiberri 163. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: Goiberri 163. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

«Nik egindako txistorra eta txorizoa etaanaiaren odolkiak jaten ditut gustuen»

Benito DebaOrmaiztegiko harakina

Asier Zaldua OrmaiztegiBenito Debak (Aztiria, 1964) iabizitza osoa darama harakin la-netan. Ormaiztegi bere odol-kiengatik ezaguna bada ere,berak ez ditu odolkiak egiten,saltxitxak, txorizoak eta txisto-rra baizik. Makina bat sari iraba-zi du bere hestebeteekin.Zer du ona zure lanbideak?Bezeroekin hartu-emana.Eta gogorra?Ordutegia eta pazientzia askobehar dela.Haragi asko jaten al da?Geroz eta gutxiago. Eskerrakguk egiten ditugun hestebete-ak ondo saltzen diren.

Zeintzuk dira gehien gustatzenzaizkizun hestebeteak?Nik neuk egindako txistorra etatxorizoa. Eta anaiaren odolkiak,noski!Zein zaletasun dituzu?Mendian ibiltzea, txakurrekin.Mendi bat.Otaño eta Haizeleku.Musika talde bat.Trikitixa, Benito Lertxundi...Abesti bat.Xalbadorren heriotzean.Janari bat.Babarrunak.Edari bat.Sagardoa.Oporretarako leku bat.

Ez gara askotan joaten.Goierriko txoko bat.Aztiria aldea.Amets bat?Seme-alabek ikasketak buka-tzen dituztenean lana aurki-tzea eta osasuna izatea.Zure bitzitzako egun bereziena.Seme-alaben jaiotze egunak.Jaso duzun oparirik bereziena.Tokatu zaidan emaztea.Gorroto duzuna.Gezurra eta bidegabekeria.Ormaiztegiko alkatea bazina...Bideak konpondu eta aparka-leku gehiago jarriko nituzke.Aztirian biziko ez bazina...Inon ez.

«Geroz eta haragigutxiago saltzen da.Eskerrak gurehestebeteak ondosaltzen diren»

ASIER ZALDUA

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Janire ArrondoKudeatzailea: Aloña LandaKoordinatzailea: Eskeine LegorburuProdukzio arduraduna:Erkuden MuguruzaDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700.

Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.eusPosta elektronikoa:[email protected]

Publizitatea: 607 530 424 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen dutenerakundeak:Udalak: Altzaga, Arama,Ataun, Beasain, Itsasondo,Lazkao, Olaberria, Urretxu,Zerain, Segura etaZumarraga

Page 4: Goiberri 163. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Itxaro Mendizabal Ttiklik! Elkargunea

Ametsak edoAMETSAK

«Ez utziinoriametsaklarpurtzen,amets batiforma emanezindiozulaesaten»

aur ere pasa-tu zait, ame-tsetan nen-goela esnatueta errealita-

tea eta ametsaren artean be-reiztea kostatu zait. Gauzaknola diren konturatzean ordea,berehala saiatu naiz berriroametsari eusten, hain gusturanengoen… baina ez… ezinezkoaizan zait berriro amets goxo ho-rretara itzultzea. Burua noladen, gau batean atzera itzuli, bi-zipenak berreskuratu eta gal-duta duguna bizitzeko aukeraematen digu. Pena ezin dugulaordenagailu bat bezala progra-matu! Programatzea balego,gauero sentitu ahalko genukeez daudenen presentzia, gaue-ro izango litzateke gurekin ezdaudenekin egoteko aukeraberri bat. Hala ere, hau horrelabalitz, bat baino gehiagok lo ja-rraituko luke kasu hauetan, ete-nik gabeko lo goxo batean.

Eskerrak esna gauden bitar-tean amets egiteko aukera erebadugun. Zer litzateke egune-rokotasuna ametsik izango ezbagenu? Ametsek aurrera ja-

rraitzen laguntzen digute.Ametsak dira gure ‘zergatia’.

Bizitzari benetako zentzuaeman nahi badiogu, bakoitzakgure arrazoiak bilatu behar di-tugu. Gure ametsa zehaztu be-har da. Amets honek ez du betiberdina izan behar, denborapasatu ahala aldatzen joandaiteke, gurekin eboluzionatubehar du. Bizitza honetan ditu-gun beldur, neke eta estresakerrazago gaindituko dituguamets bat izan, eta beragatikborroka egiten badugu. Ametsbat, proiektu bat, aurrera atera-tzeko indarra, ez dagoen lekutikateratzen da. Amets horri for-ma ematen hastean, zorionta-sunak zoriontasuna erakartzenduenez, espero ez duzun gau-zak gertatuko dira, dena ametshorri forma emateko bidean.

Bizitzan zehar denok ditugumomentu txarrak. Une horie-tan dugun indar apurra galdueta desesperazioa agertzen da.Momentu limiteak dira. Lanpostua galtzea, harreman batpuskatzea, familian arazoakizatea, maite duzun pertsonabat galtzea… Munduko pertso-

narik zorigaiztokoenak garelasentitzera irits gaitezke, gure bi-zitzak zentzurik ez duela etaagian bertan egongo ez baginahobea litzatekeela. Momentuhoriek dira gakoak. Gauden kiri-bil suntsitzaile horretatik ateranahi badugu, aurrera jarraituahal izateko arrazoiak bilatzeaezin bestekoa da. Lurretik al-txatu eta aurrera jarraitzen la-gunduko diguten arrazoi hauekbizitzan gure betebeharra zeinden definitzen lagunduko digu-te. Arrazoi hauekin aurrera ja-rraitu ahal izateko proiektu bat‘sortu’ behar dugu. Proiektuhau izango da gure ametsa.

Hala ere kontuz ibili behargara. Amets bati forma ematenhasten garen unean, beti ager-tuko baitira ‘amets-lapurrak’.‘Amets-lapur’ hauek zure ame-tsak eta itxaropenak lapurtzensaiatuko diren pertsonak dira.Eta ez dute zertan etsaiak izanbehar. ‘Amets-lapurra’ ondoanduzun, eta asko maite zaituen,familiako edo lagun bat izandaiteke. Ez du helburu gaiztoaizan beharrik ere. ’Amets-lapu-rrek’ zure ametsa utopia batdela esango dizute. Ilusioak ezegiteko eta erotuta zaudela ereesango dute.

Ez utzi inori zure ametsak la-purtzen. Ez utzi inori amets batiforma eman ezin diozula esa-ten. Benetan sinisten baduzu,ametsa errealitate bihurtukoda, eta zure bizitzak beste argi-tasun bat izango du..

G

Page 5: Goiberri 163. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

Hitzak haizeak eramaten omen ditu, baina badira zenbaitadierazpen, buruan eta bihotzean ongi hiltzatuta geratzen dire-nak. Azken egunotan bolo-bolo dabiltza enpresarien ardura da-raman gizonezko batek esandakoak, eta nire ustez, ez dira gu-txiagorako. Hautsak harrotzeko gai izan dira adierazpen hauekbaina entzungor egiteko ere, gogorregiak direla iruditzen zaizkit. Historian zehar belaunaldi bakoitzak bere «papera» izan duelaesango nuke: batzuk lantegi zaharrak martxan mantentzeko eu-ren eskubideen alde borrokatu behar izan zuten. Haiek eginda-koa deusezten ari direla ikusita, ondorengoi dagokigu lortutakoaahal den neurrian ez pikutara bidaltzea, eta bizitzak eta urteek

esango dute datozen belaunaldiek zer egin beharko duten.Itxura guztien arabera, atzerrira joatea izango da aukera hauta-

tuenetako bat, babak eltzetik ateratzeko diru apur bat lortu nahibada, edota ikasitako horrekin lotutako zerbaitetan lan egitea

Aho handiz eta beroz egindako adierazpen onartezinak dirainolaz ere. Eta ez antzeko hitzak behin baino gehiagotan entzu-ten ez ditugulako tabernetan edo tertulietan, baizik eta Gipuzko-ako enpresen elkarte nagusiko ardura goreneko pertsonak pren-tsaurrean egindakoak direlako. Arduragabekeria eta arinkeriaikaragarria erakutsi du Gibelalde jaunak, baina zer esana eta zerpentsatua jarri duenik ezin zaio ukatu.«Lehengo garai guztiak hobeak ziren» logikapean dihardu.

Oraingoa ulertu beharrean, lehen norberak egindakoaren pris-matik errealitatea begiratzeak gehiegi murrizten du errealitatehori. Ez dakit nik Adegiko buru jauna zenbat gazterekin egotenden bere egun normal batean; ni dozenaka gazterekin egotennaiz egunero eta esan dezaket gazte zoragarriak ditugula: ardu-ratsuak, langileak, ameslariak, konprometituak, argiak... alfer etaaxolagabe hutsak ere baditugun bezala. Lehen ez zen horrela?Beste kontu bat da ekintzailetzako pausuak ez emateko dituz-

ten frenuak nolakoak diren, funtzionario izatea edo Caf-en lan

egitea aspirazio gorena duen gizarte batek nola bermatu dezake-en bere etorkizuna. Horiek kezka iturri izatea normala da, bainagazte guztiak zaku berean sartuz, egoera ez da asko aldatuko.Zorionez nini gutxi ditugu gure artean eta ez dira hainbeste

atzerrira lan bila alde egin behar izan dutenak. Espainiako komu-nikabideek etengabe darabilte gai hau, baina Euskal Herriko da-tuak beste batzuk dira. Edozein modutan, gazteentzat lan aukerasendoagoak sortzea serioski hitz egin beharreko kontuak dira.Serioski eta arduraz, Gibelalde jauna!

bateta

bat

Asteko irudia

Eneritz Gorrotxategi

Ion Muñoa

Josu Maroto

EuskaragileakEnpresa mundua etaeuskara batzen dituenegitasmoa.

bada helburua. Ez dut uste hainbat urtez ikasketa batzuk aurreraateratzen jardun ostean, inork bere etorkizuna etxeko sofanetzanda irudikatzen duenik. Ez dut uste eguna joan eta egunaetorri diru-sarrerarik gabe, zer eginik izan gabe, lana topatzensaiatu eta ezer lortu gabe inor gustura bizi litekeenik. Nini ezize-nez ezagutzen diren horiek baino niniago ez ote da azaldu, zen-tzugabekeria galant horiek esan dituena?

Page 6: Goiberri 163. zenbakia

06 GOIBERRIASTEKO GAIA

Gureak lantegiek 40 urte bete dituzte. Adimen urritasuna edo ezgaitasunfisikoren bat dutenei lan munduan sartzeko aukera eskaintzeko sortu ziren, eta dagoeneko 5.000 laguni ematen diote lana. Goierrin hamar lantegi ditu.

Arkaitz Apalategi Adimen urritasuna duten per-tsonek lan munduan integratueta lan aukera egonkorrak sor-tzea. Helburu horrekin sortuzen, 1975. urtean, Gureak tal-dea. Tailer txiki batzuekin hasizen abentura hura, ordea, urte-en poderioz 5.000 langile di-tuen talde indartsua izaterapasa da. Lau hamarkadako ibil-bidearen ondoren, atzera begi-ratzeko tartea hartu dute, era-kusketa ibiltari bat eta bestehainbat ekintza antolatuta.Ordiziako Barrena jauregian

jarritako erakusketan, Gureak

taldearen sorrera eta garape-nari buruzko informazioa emandute. Iurdana Rodriguez ardu-ratzen da erabiltzaileei nahizhauen senideei harrera egin etaazazlpenak emateaz. Berakazaldu duenez, «70eko hamar-kadan, adimen urritasuna zu-ten pertsonen senideek kezkaagertu zuten, behin eskola bu-katutakoan beraien seme-ala-bei zein aterabide edo etorki-zun eman ez zekitelako». Hala,Atzegi elkartearen bidez, aurre-neko tailer edo lantegi babes-tuak sortzen hasi ziren. 1972an,Donostian eta Bergaran jarri zi-

tuzten aurrenekoak. Ondoren-go urteetan, beste hainbat he-rritara ere zabaldu ziren, tarte-an Legazpira eta Ordiziara. Za-balkunde honen ondorioz,enpresa gisa egituratzeko be-harra ikusi zuten, eta hala,1975ean sortu zen Gureak, so-zietate anonimo moduan. Urtez urte zabaltzen joan da

Gureak taldearen lantegi sarea,eta Gipuzkoako 38 herritan di-tuzte lantokiak; Araban eta Na-farroan ere badituzte. Jardue-rari dagokionean, alor indus-triala (elektronika, kableak etapiezak) eta zerbitzu arloa (lo-

Gaitasunak lantzen

«Senideek ezzekiten beraienseme-alabei zeinaterabide, zeinetorkizun eman»

«Bakoitzak dituengaitasunen araberaorientazio bat etaformakuntza batematen zaie»Iurdana RodriguezGureak taldea

Page 7: Goiberri 163. zenbakia

GOIBERRI 07ASTEKO GAIA

gistika, lorazaintza, posta zer-bitzua, garbiketa...) jorratzenditu, batez ere. Azken urteetanordea, marketing arloan ere za-baltzen ari da.

Goierrin errotutaGureak taldeak izan duen za-balkundean, oinarri garrantzi-tsuetako bat izan da Goierri. Le-gazpiko eta Ordiziako lehen tai-ler haiez gain, egun Itsasondon,Beasainen eta Urretxu-Zuma-rragan ere badituzte lantokiedo zerbitzu guneak, 10 guztira.Industria alorrean, Ordizia-

koa izan da tailerrik emankorre-netako bat. 1979an zabaldu zu-ten, eta bi urte geroago, tokizaldatu zuten, Itsasondora. Le-hen urte haietan, Orkli, Bilore,Nenuco edota Goizper bezala-ko enpresak hornitzen zituzten.1998an, atzera Ordiziara mugi-tu zuten lantegia, Mallutz in-dustrialdera. Egun, Orkli da be-zero nagusienetako bat; haren-tzako soldadura iturriak, burutermostatikoak eta segurtasunbalbulak egiten dituzte, beste-ak beste. Automobilgintzako

Valeo enpresarentzat berriz, ar-gizpapenerako kableak egitendituzte. Zerbitzuen alorrean, errefe-

rente nagusietako bat Beasain-go zerbitzugunea da. 2005ean

zabaldu zuten eta gasolinde-gia, denda eta taberna ditu;egun, 34 langile ari dira laneanbertan. Gureak Garbitasuna berriz,

Goierriko hainbat enpresa etaerakunderi garbikuntza zerbi-tzua emateaz arduratzen da.Horien artean daude CAF, GH,Olaberriako Estanda fundizioaedota Beasaingo Arangoitiadinekoen egoitza. Gureak Berdea (Goroldi) be-

rriz, lorategien eta parkeenmantenuaz arduratzen da, etaCAF, Irizar eta Ampo enpresaketa Beasaingo, Olaberriako etaOrmaiztegiko Udalak ditu be-zero nagusien artean.

Lan merkatua, helburuGureak taldeak lan handia egindu urte hauetan guztietan, tai-ler eta zerbitzu propioak sor-tuaz, adimen urritasuna duten

pertsonak lan munduan inte-gratzeko. Orain ordea, bestepauso bat eman nahi dute, etaberaien taldetik kanpo, lanmerkatuan integratzea da tal-dearen hurrengo helburua. Bide horretan, beste hainbat

zerbitzu jarri dituzte martxan.Horietako bat da Pauso Berriakprograma. Adimen urritasunaduten pertsonak «lan merka-tuan integratu eta lanbide ez-berdinak» ikasteko erremintadela dio Iurdana Rodriguezek.«Bakoitzaren gaitasunak kon-tuan izanda, orientazio bat etaformakuntza bat ematenzaie». Azken pausoa, enpresaeta erakundeekin harremane-tan jarri eta kontratu bat egiteadela dio Rodriguezek. Bide be-retik doa Gureak Akademi ere,ostalaritza mundurako presta-tzea helburu duen egitasmoa.Programa horien bidez, Bea-saingo Udalean edota Dolareahotelean pertsona bana kon-tratatzea lortu dute, adibidez.40. urtemuga dela eta, aur-

tengoa ospakizun urtea izatenari da Gureak taldearentzat.Arlo ezberdinetako profesiona-lak eta adituak elkartzeko Gu-reak Gosaldiak egin dituzte, etabaita urteurrena ospatzeko Gaigara bai abestia sortu ere. Es-perientzien tailerra eta erakus-keta ibiltaria dozena bat herri-tatik pasa da dagoeneko. Ber-tan, Gureak taldearen historiarierrepasoa egiteaz gain, jokoenbidez desgaitasuna duten per-tsonek egunerokoan topatzendituzten oztopoen ingurukokontzientzia lantzen dute.Hala, bisitariak desgaitasun fi-siko, sensorial edo intelektualaedukitzea zer den ulertaraztendiete. Eta noski, hauek dituztenbeharrei erantzuteko eta auto-nomia lantzeko laguntza ego-kiak izatea zein garrantzitsuaden ere. Ordiziakoa amaitu ondoren,

bere bidea jarraituko du taldea-ren erakusketa ibiltariak, hariketa Gureak taldeak lantegiakdituen herri guztietara iristendiren arte.

Ezkerrean, Gureak lantegietandabiltzan erabiltzaileak,Ordiziako erakusketaraegindako bisitan. Ezkerrean,lantegietako bat. A. A. - GUREAK

Datua

413Langile Goierrin. Gureak taldeak5.000 langiletik gora ditu dagoe-neko; horietatik 413 Goierriko tai-ler edo zerbitzuetan ari dira lane-an. Gureakek 10 tailer edo lantokiditu bailaran, eta hainbat zerbitzueta enpresetan ere jarduten dute. · Ataun ................................2· Arama ...............................1· Beasain ............................81· Idiazabal ...........................12· Itsasondo ...........................7· Lazkao ............................36· Legazpi ............................67· Olaberria ............................5· Ordizia .............................61· Ormaiztegi ..........................7· Segura..............................10· Urretxu .............................31· Zaldibia .............................11· Zegama .............................11· Zumarraga .........................71

Page 8: Goiberri 163. zenbakia

08 GOIBERRIELKARRIZKETA

«Munduan nire tokiaaurkitu izan banu bezalasentitzen naiz»

Mariano GarmendiaTalidomidak kaltetutako Avite elkarteko kidea

Iñaki Gurrutxaga LegorretaHaurdunaldiko lehen hilabete-etako ondoezei aurre egiteko1960ko hamarkadan haurdunzeuden amei errezetatzen zie-ten botika bat da talidomida.Espainian 1975. urtera arte pu-blizitatu zen botika hori, eta1985. urtera arte saldu ere bai.Gerora jakin da botika harkumekiei kalte egiten ziela, etahainbat haur gorputzadarrikgabe jaio zirela botika horren

ondorioz. Mariano Garmendia(Legorreta, 1977) da horietakobat. Bi beso eta hanka labur ba-tekin jaio zen, eta 35 urtean ezdu jakin bere ezgaitasunaamak botika hori hartu ondo-riozkoa dela, harik eta auzi me-diku batek baieztatu zion arte. Azken bi urteetan erabat sartu-ta zaude Avite talidomidaren-gatik kaltetutako elkarteakabian dituen prozesu judiziale-tan. Zergatik erabaki hori?

Istorioa xelebrea da. Orain delahiru urte, talidomidaren ingu-ruan informatzen hasi nintzen,jakin gabe ni kaltetua nintzela.Ikusi nuenean nire oso antzeko-ak zirela kaltetuak, erabakinuen Avite elkartean sartzea,batez ere babesa emateko hel-buruarekin. Madrilgo Probin-tzia Auzitegiaren epaia ateraberria zen, elkartearen aurka-koa. Elkartekoak kaltetuoi me-diku txostenak-eta eskatzen

hasi ziren auzi horretan zenbatjende sar zitekeen jakiteko. Eta zer egin zenuen orduan?Neronen mediku-txostenakegiten hasi nintzen. Poliklinika-ra joan nintzen –han jaioa da–,eta han analisi genetiko bategin zidaten. Txostena iazkoudan iritsi zitzaidan, eta esatenzuen ni horrela jaiotzea ez zelaarrazoi naturalengatik izan, bai-na ez zuen zehazki talidomidaaipatzen. Begi guztiak piztu zi-

Page 9: Goiberri 163. zenbakia

GOIBERRI 09ELKARRIZKETA

tzaizkidan orduan, eta erabakinuen aurrera segitzea. Bartze-lonako auzi-mediku batekinharremanetan jarri nintzen el-kartearen bidez, eta hark txos-ten bat egin zuen, eta txoste-nak emaitza positiboa emanzuen. Ez zuen ziurtatzen

%100ean talidomidarengatikzenik, baina probabilitateakoso handiak zirela bai. Zer esan nahi izan zuen zure-tzat baieztapen hark? Zein izanzen zure lehenengo erreakzioa?Lantokian nengoen, eta postaelektroniko bidez jaso nuen.Nire lehen erreakzioa amarideitzea izan zen. Prozesu hone-tan kaltetuak gu gara, bainagure amak behintzat gaizki da-rama kontu hau. Gure amakkontzientzia lasai zeukan, pen-tsatzen zuelako ni horrela jaionintzela arrazoi naturalengatik,eta esan nionean txostena po-sitiboa zela, hauek izan zirenbere lehen hitzak: 'Baina zeregin digute, Mariano? Zer egindigute?'. 12-13 urte bitarte ezdakit zenbat ebakuntza eginbehar izan dizkidaten, 10-12 ezdakit, kontua galduta nago.Denbora guztian ama ondoan

painiako Gobernuak zuekin bil-tzeko borondaterik ba al du? Vatikonoko bileraren ondorio-en berri ez daukagu oraindik.Alfonso Alonso iazko aben-duan izendatu zuten OsasunMinistro, eta gaiari buruz ideia-rik ez zeukala esan zigun, etaaztertu beharra zeukala. Bainakomunikabideetan atera daesanez abendutik hona gurekinbiltzen ari dela, eta hori gezurrada. Harrezkero ez dugu berare-kin inolako bilerarik eduki. Beste herrialde batzuetan urra-tsak eman izan dituzte gober-nuek, baina Espainiak ez. Zerirakurketa egiten duzue? Nik gero eta garbiago ikustendut Espainiako Gobernuak gar-bi daukala zer ardura daukanauzi honetan. Gauza bat da far-mazia enpresa batek, enpresabezala, produktu bat saltzea,baina hori baino okerragoa da,edo maila berekoa bai behin-tzat, gobernuak botika horrenkomertzializazioa baimentzea.Gobernuak berak badaki erruadaukala, baina ez du onartunahi, eta horregatik ari da ho-rrenbeste traba jartzen. Araba, Bizkai eta Gipuzkoakokaltetuak Eusko Jaurlaritzare-

nuen nik, ni ohean, baina amaaldamenean, eta harentzakoere sufrimendu latza izan da.Kalte-ordainik ez dagokizuelaesanez Auzitegi Gorenak iraila-ren 23an kaleratu zuen epaiakolpe gogorra izango zen zuen-tzat. Nola bizi izan zenituenmomentu horiek? Auzia preskribituta dagoelazioen epaiak. Ikaragarri gogorraizan zen momentu hori, oso-oso gogorra. Sistema judiziale-ra sartzen zarenean edozergauza espero dezakezu, bainanahiko itxura ona hartzen ge-nion fiskala gure alde zegoela-ko. Madrilgo Probintzia Auzite-giak preskripzioa erabili zuengure kontrako epaia emateko,eta zaila ikusten genuen Gore-nak argudio bera erabiltzea. Etajo eta, argudio berarekin botazuten atzera gure eskaera. Go-gorra izan zen, ikaragarrizko de-silusioa, samina... denetik. Epaihonek bide judiziala asko zail-tzen digu, asko.Konstituzio Auzitegira eta Es-trasburgoko Giza EskubideenAuzitegira jotzeko asmoa du-zue. Zertan dira gauzak? Epai osoa idazteko dago orain-dik, eta osoa iristen denean, el-

karteko abokatuak helegiteaprestatuko du eta AuzitegiKonstituzionalean sartuko du.Konstituzionalak ebatzi beha-rra daukana da Gorenak eman-dako epaia Konstituzioarenaurkakoa den ala ez. Aurkakoadela esaten badu, prozesu guz-tia irekiko da atzera, jakindaGoreneko epaile berberekepaitu behar dutela kasu bera.Orduan, alde horretatik, espe-rantza handirik ez daukagu. EtaEstrasburgora joz gero, gurealde egiteko aukera gehiagoikusten ditugu, baina, Estras-burgok guri arrazoia ematenbadigu, botika egin zuen labo-rategiak ez luke ordaindu be-harko, Espainiako estatuak or-daindu beharko luke. Vatikanoan Aita Santuarekinegon zineten maiatzean, eta au-rreko astean Espainiako Dipu-tatuen Kongresuan ere bai. Es-

kin bilduko zinateketela aipatuizan duzu behin baino gehiago-tan. Halakorik gertatu al da? Ni saiatu naiz horretan, eta hu-rrengo asteetan, ni eta elkarte-ko presidenteordea, Jon Darpo-nen saileko zuzendariarekin el-kartzekoak gara Jaurlaritzan.Ikusita Espainiako Gobernuakez digula ezer ematen, ea EuskoJaurlaritzak. Ematen esatendudanean ez naiz diruaz ari,baizik eta mediku unitate batjartzeaz, adibidez. Gure ezgai-tasunak gero eta arazo gehiagosorrarazten dizkigu, horiei ja-rraipen bat egin behar zaie... Errekonozimendua aipatu izanduzue behin eta berriz. Alde ba-tetik, ekonomikoa dago, bainaerrekonozimendu publiko etainstituzional baten beharra ereeskatzen duzue? Nik beti esaten dut barkamenaeskatzea erraza dela, bainabarkamena eskatzea hitzakdira bakarrik. Gobernuak gaizkijokatu duela onartu beharkoluke, onarpen horrek dakartzanondorio guztiekin. Gaur egun,elkartean jende asko dago eko-nomikoki hil bukaerara ailega-tzen ez dena. Dauzkagun ezgai-tasunekin jende askok ezin dulanik egin, pentsioetatik bizi da,hirugarren pertsona baten la-guntza behar du bizia aurreraeramateko... Gauza horiek di-ruarekin ordaintzen dira. Eta zuk zer moduz daramatzazubi urteok? Zuk zure burua zarenbezalakoa onartu izan duzu,baina orain dena berritzen ari-tuko zara. Munduan nire tokia aurkitu izanbanu bezala sentitzen naiz.Martxoan batzar bat izan ge-nuen, Madrilen. Nire lehenengobatzarra zen, hoteleko atarterasartu, eta zeuden guztiak ni be-zalakoak zirela ikustea ba...Asko betetzen naun gauza batda, ulertuta sentitzen naiz etanik ere besteak ulertzen ditut.

«Kaltetuak gugara, baina gureamak gaizkidarama kontu hau»

«AuzitegiGorenaren epaiakbide judiziala askozailtzen digu»

«Gobernuak gaizkijokatu duela onartubeharko luke,ondorio guztiekin»

IÑAKI GURRUTXAGA

@Elkarrizketa osorikirakurtzeko:

goiberri.eus

Page 10: Goiberri 163. zenbakia

10 GOIBERRIERREPORTAJEA

Kontseiluak ‘Euskaragileak’ sarea sortu du, euskaraz lan egin «nahi» dutenenpresen ahalegina, bitartekaritza eta aukera indartzeko. Goierrikoak bi sartudira, momentuz: Ordiziako Orkli eta Ormaiztegiko Irizar kooperatibak.

Aimar Maiz Hizkuntzak tresnak direla esanohi da. Bitartekoak, komunika-tu nahi dena esateko edo jaso-tzeko kodea. Besterik sartzenda, ordea, erabili beharreko hiz-kuntza aukeratzeko unean: po-litika, prestigioa, aurrejuzkuak,ezjakintasunak, lotsak edo ha-rrotasunak. Euskarak lan mun-duan duen iluntasuna argitzenlaguntze aldera, Euskararen Gi-zarte Erakundeen KontseiluakEuskaragileak egitasmoa abia-razu du. «Euskaraz lan eginnahi duten enpresen sarea»da.

Kooperatiben artean aurkitudute babesa, hasiera honetan.Sorburua 2013ko Lan munduaeuskalduntzeko konferentziandu egitasmoak. Batzordea iaz-ko irailean eratu zuten, eta ha-rrezkero 13 enpresak bat egindute. Goierrikoak bi dira: Irizar(Ormaiztegi) eta Orkli (Ordi-zia). Tartean da MondragonKorporazioa ere.

Ideia, sinplea bezain samurrada. Baina, beste arlo askotangertatu ohi den bezala, naturalgaratzeko zailtasun ikaraga-rriak dituena: euskaraz saldu,erosi eta lan egin.

ditugu helburuak eta ekintza-plana, eta egunerokoan horieklantzen saiatzen gara», azaldudu Orkliko Euskara Batzordekokide Andoni Zubeldiak.

Talde horretan aritzeak, binorabidetan irekitzen ditu bi-deak, gutxienez. Batetik, kide-en arteko «sinergiak» bultza-tzen ditu. Helburuak markatutaeta egitekoen jakitun, beraienartean euskaraz aritzea beste-rik ez delako geratzen orduan.«Indar metaketa hori aprobe-txatuz edo arazo komunei ir-tenbide bateratuak aurkituz,adibidez».

Euskara ekoizten

Euskaragileak proiektuandauden kooperatibak ez diraeuskararen lan munduko bete-beharretan hasiberriak. Euska-ra plangintzak dituzte askoketa askok. Goierriko bi ordezka-rien kasuan bezala, gainera,euskara batzordeak ere finka-tuta dituzte enpresaren organi-graman.

Helburuak, urtekakoakKontseiluak bultzatutako egi-tasmoak enpresaren helburue-kin bat egiten zuelako erabakizuen Orklik Euskaragilean sar-tzea. «Guk urtez urte definitzen

Page 11: Goiberri 163. zenbakia

GOIBERRI 11ERREPORTAJEA

Bestetik, Euskaragileen sor-tzaile diren kideek «eragile etaeredugarri» izatearen zama erehartu dute bizkarrean. «Horie-xek dira, hain zuzen ere, egune-rokoan ditugunez gain hartu di-tugun konpromisoak», dio Or-kliko ordezkariak.

Lan mundua euskalduntze-ko prozesuetan, eragile estra-

tegiko modura lau sektore ze-haztu zituzten, duela bi urte:enpresak, langileak, bezeroaketa administrazioa. Euskalgin-tzak ere parte hartzen du, ahol-kularitza edota euskarri tekni-koa eskainiz. Orain arte, enpre-sa barruko langileei bideratuta,

euskara indartzeko neurriakhartuak dituzte. Bereziki, horni-tzaile eta enpresa laguntzaile-en sarean eragin nahi dute,orain.

«Orklin zehaztuta dugu Eus-kal Herriko hornitzaile, bezeroeta administrazioarekin ditu-gun harremanak euskaraz edobi hizkuntzatan izango ditugu-

la. Aurten, hornitzaileekin ditu-gun harremanak lantzen arigara», dio Zubeldiak.

Ingudea, Goierriko sarea Ez zereginean, ez funtziona-menduan, Euskaragilearen jar-duna ez zaie arrotza Goierriko

karagilearen batzordean bildugaren enpresek erabaki dugu,urrats garrantzitsua izan daite-keela gure hornitzaile nagusieizerbitzua euskaraz jaso nahidugula eskaera bidaltzea»,azaldu du Euskaragilearen bo-zeramaile Leire Okarantzak.

Hornitzaileengan eragin nahidute. «Hornitzaile komunekinprozesu bat hasiko dugu, zerbi-tzua euskaraz jaso dezagun eu-rek ere konpromisoak hartu etaurratsak egin ditzaten».

Aukera badago Euskaraz egiteko «aukera ba-dago», azaldu dute Orklitik;«baliabideak dauden adinean.Hala ere, hizkuntza aukeratzeanorberaren erabakia da. Etahori da lanik zailena: orain arteizan ditugun hizkuntza ohiturakaldatzea. Horretarako, ezinbes-tekoa da euskararen beharrasortzea eta langileak kontzien-tziatzea eta motibatzea», dioOrkliko Zubeldiak.

Oraingoz, hornitzaileak iden-tifikatzen eta harremanak az-tertzen ari dira. Tresnak badau-de, produktua ekoizteko.

Aurreko orrian, Euskaragileakegitasmoaren sustatzaileak,lehengo astean, tartean Orkli etaIrizar. Aldamenean, Goierrikolantegien euskara batzordea,Ingudea, 2011ko sorreran.GOIBERRI/AMPO

enpresei. Ingudea taldea bada-go lehendik ere, Goierriko en-presen euskara batzordea.

2011n sortu zuten Ingudea,«enpresetan euskararen erabi-lera normalizatzeko pausoak»emateko. Bi hilero elkartzendira kide diren lantegietako or-dezkariak. Batzordeko kide ho-nako enpresak dira, gaur egun:

Ampo, Arri, CAF, Ederfil Becker,Eredu, Estanda, Ezarri, Goieki,Goilaser, Hertell, Irizar, Montteeta Orkli.

Hain zuzen, 2015erako jarritadaukaten helburuak Euskara-gilearekin bat egiten du: horni-tzaileekin gaia lantzea. «Eus-

Page 12: Goiberri 163. zenbakia

12 GOIBERRIGAZTEAK

Beasaingo Txilibutxof30 urtez gazteak heztenLoinaz Agirre BeasainBeasaingo 12 eta 16 urte bitar-teko gaztetxoen aisialdiko tal-dea da Txilibutxof. Lagunarte-an eta gazte taldean elkarbizi-tzen ikasteko helburuarekinsortu zuen 1985. urtean, garaihartan Beasainen apaiz zego-en Iñaki Zabaletak. Katekesia-ren eta sendotzaren arteko hu-tsunea bete nahi zuen gisa ho-rretan.

30 urteotan taldeak makinabat gora behera izan ditu: hi-ruzpalau urtean, aisi talderik ezzen izan, gaztetxoen eta begi-raleen katea eten egin zelako.Dena den, herri mailan ekin-tzak antolatzen jarraitu zuten:Erregeen Zamalkada, festeta-ko dantzaokea, eskulan taile-rrak, gurpil festa.... 2011koabenduan berreskuratu zutenaisi taldea. Harrezkeroztik, ur-

tero 30-35 gazte elkartzen dira.Begiraleen taldean, lehen ikas-le izan ziren bi gazte daude.

Gaur egungo begiraleek haurgaraiko oroitzapen «izugarrionak» dituzte: «Garai hartan60tik gora izaten ginen». Gauaetxetik kanpo pasatzen zituz-ten irteerak zituzten orduan go-gokoen. Gaur egun ere, begiralepaperetik, oso gustokoak di-tuzte irteerak. Begiraleen etagaztetxoen artean harremanberezia sortzen zela diote:«Idoloak izaten ziren begirale-ak, ondo pasarazten zigutenpertsonak ziren».

Lehengo eta oraingo ikasleaketa begiraleak elkartu nahi di-tuzte Txilibutxofen prestatuduten urteurren festan.

spakizun eguna izan-go dute Txilibutxof

osatzen dutenek. 11:30.Meza. Bertan, hildakotaldekideak gogoratuko dituz-te.12:30. Gaur egungo gaztetxo-ek txupinazoa botako duteudaletxetik, festari hasieraemanez.12:31. Erraldoiek, buruhan-diek eta trikitilariek alaituko di-tuzte herri erdiguneko kaleak.14:00. Bazkari herrikoia plazaazpian. 17:00.Dantzaldia trikitilarie-kin Kale Nagusian, plaza pare-an egingo da. .

OUrriak 10

Txilibutxof aisialdi taldeko kideak iaz Beizamara (Gipuzkoa) egindako irteeran. TXILILBUTXOF

Babeslea

Page 13: Goiberri 163. zenbakia

GOIBERRI 13GURE LURRA

Asier Zaldua GabiriaAmelia Jauregik (Gabiria, 1949)bere gurasoen baserria hartuzuen eta bizitza osoan baserri-tarren eskubideen alde lan egindu. Bereziki, emakume baserri-tarren alde. Orain gutxi EBELekDonostian egin zuen emakumebaserritarren azokaren antola-keta lanetan aritu zen. Nolakoa zen Baztarrika base-rria haurra zinenean?Gure amaren aitonak erosizuen baserri hau, Zegamatiketorri ondoren. Hark behiekinlan egiten zuen. Ardiak gure ai-tak jarri zituen. Lau anaia-arre-ba ginen: hiru neska eta mutilbat. Oso zoriontsuak izan gineneta gara. Baserrian bizi direnumeak ezberdinak dira, bainagauzak asko aldatu dira guumeak ginenetik. Guk natura-

rekn askoz ere harreman estua-goa genuen. Dena oinez egitengenuen, lanak ezberdinak ziren.Zein zen lan banaketa?Amak astean behin ogia egitenzuen. Egun osoa horretan ema-ten zuen. Horretaz gain, etxeko-lanak egiten zituen eta jorraz,hazia ereiteaz, belar metez,etxeko-lanez... arduratzen zenaitarekin. Aita, itzaina ere ba-zen. Gazta biek egiten zuten.Noiz aldatu zen baserriko bizi-modua?Aldaketa pixkanaka ikusi dugu.Inork ez zuen pentsatzen gaur

egun bizi garen moduan bizikoginenik. Aldaketa handiena au-toarekin eta traktorearekinetorri zen. Gaztetan, bizikletakalokatzen genituen igandetan!Osaba batek bizikleta zuen,baina lanera joateko beharzuen eta ezin genuen ukitu.Aldaketa guztiak onerako izanal dira?Baserritarron lan baldintzakasko hobetu dira. Lehen base-rria oso pisua zen. Dena eskuzegin behar zen. Lehen ia udaguztia belarretan ematen ge-nuen eta egun bi egunetan egi-

ten dugu. Dena den, baserrikolana gogorra da oraindik. Ardie-kin egiten dugun lana ere askoerraztu da. Baserri batek, aurre-ra egin nahi badu, aurrerapenakbehar ditu. Lana erraztu beharda. Izan ere, egun askoz ere jen-de gutxiago bizi da baserrietan.Eta baserritarrak ez direnak ba-serrira hurbiltzeko ere beha-rrezkoa da lana erraztea.Garai batean kaletar gutxi ez-konduko ziren baserrietara.Batzuk bai. Eta emakume ba-tzuen lana txapela kentzekoaizan da. Gainera, baserriko nes-

Amelia Jauregi, Baztarrika baserri aurrean. ASIER ZALDUA

Amelia JauregiBaserritarren eskubideen alde borrokatu den emakumea

«Dena egiteko genuen, ez zegoen ezelkarterik eta ez sindikaturik»

kak kalera joaten ziren neska-me eta askok ez zuten baserriraitzuli nahi. Nola ikusten duzu baserriarenetorkizuna?Baserriak aurrera jarraituko du.Gaur egun, seme-alabek jarrai-tzen ez badute, ilobek edo bilo-bek jarraitzen dute. Hori bai, ba-serriko kulturak errekonozi-mendua merezi du. Ezhitzezkoa bakarrik, benetazkoabaizik. Turismoa bultzatzekobaserriak aipatzea gustatzenzaie, baina eguneroko laneanadministrazioak zailtasun han-diak jartzen dizkigu. Inspekzio-ak oso zorrotzak dira eta zigo-rrak sekulakoak.Emakumea izanik, baserriangelditu zinen. Hori ez zen ohi-koa.Besteek ez zuten gelditu nahi,baina nik ez nuen nire etxeaabandonatu nahi. Gurasoak,ezkondu zirenean, baserriakonpontzen hasi ziren. Oso za-harra zen eta erori egin zen. Horidela eta, berria egin zuten. Han-dik 25 urtera erre egin zen. Niregurasoek bi baserri egin zituz-ten eta hori zor nien. Senarrakasko lagundu dit eta transmisioona egin dugu. Atzetik datoze-

nek jarraitzeko asmoa duteladirudi. Oso harro nago.Emakume borrokalaria zara.Gure belaunaldikook dena egi-teko genuen: ez zegoen ez el-karterik eta ez sindikaturik.Gure belaunaldiak jarri dituguztiak martxan. Behartutageunden ia. Oraindik elkarteguztietan jarraitzen dut. Erreti-roa hartu arren, gizartearentzatlanean jarraitu behar da. Auzo-lanaz asko hitz egiten da, bainaegun hutsunea ikusten dut.Jendeak gustuko duen horre-tan bakarrik lan egiten du.

Page 14: Goiberri 163. zenbakia

Emakumeen karabanaKurdistandik abiatu zen martxoan Emakumeen Mundu Martxa eta Lisboarairitsiko da urriaren 17an. Goierri zeharkatu zuten urriaren 3an eta Beasainenegin zuten geldialdia. Harrera beroa egin zieten bertan bildu zirenek.

«Lurperatu nahi izan gintuzten,haziak ginela ohartu gabe. Bai-na lurra prest dugu, haziak erebai, eta ureztatzea besterik ezzaigu falta gure helburuak lor-tzeko!». Hala hitz egin zuen IratiZubizarreta beasaindarrakMundu Martxaren harrera eki-taldian. Goierrin martxarenbueltan egindako lanketa «zer-baiten hasiera» izatea nahi du-tela diote.

Beasaingo Kontzientzia Moreak-ekoez gain, bailarako emakume ugari bildu ziren. ARGAZKIAK: LOINAZ AGIRRE

@Ekitaldiko bideoa ikusiahal izateko:

goierri.hitza.eus

14 GOIBERRIIRUDITAN

Page 15: Goiberri 163. zenbakia

D’elikatuz, bisitariak etaelikadura zaintzen 10 urte

70.000 bisitaritik gora jaso ditu orain arte D’elikatuzek. Goierriraeta Ordiziara datozen turistei harrera egin eta interesgune berezie-tara bideratzea da zentroaren egitekoa. Ordiziako azoka oinarrihartuta, bertako produktuen balioa eta kontsumoa sustatzen ereegin dute lan. Izenak berak ere hala jasotzen du: D’elikatuz Elikadu-ra eta Gastronomia Zentroa. Elikadura osasungarriaren eta bertako produktuen sustapene-

an, hain justu ere, Ordiziako eta Goierriko mugak gainditu ditu D’e-likatuzek. Gipuzkoan hainbat argitalpen egin dituzte; Eusko Jaur-laritzako Nekazaritza Saila eta Hazi korporazioarekin ere bertakoproduktuen gaineko egiasmoak landu dituzte; hitzaldiak; elkarlanproiektuak... Sortu zeneko hamargarren urteurrena ospatzen aridira aurten.

Publierreportajea

Andre Mari kalea, 24 Ordizia - 943 88 22 90 - www.delikatuz.com - [email protected]

Ekitaldi solidarioa, Elikaduraren Nazioarteko Egunean

Ekitaldi berezia prestatu du D’elikatuzek datorren hilaren 16rakoOrdizian. Elikaduraren Nazioarteko egunarekin bat, ekitaldi soli-darioa egingo dute. Goierriko ikastetxeen artean antolatu dutenpintxo lehiaketaren finala egingo da bertan. Bestalde, OrdiziakoIdiazabal Gazta Kofradiako kideek ere pintxoak prestatu eta banatuko dituzte bertaratzen direnen artean. Hortik ateratzenden dirua haur minbizidunen gurasoen Aspanogi elkartearentzatizango da.

Pintxo lehiaketaz gain, D’elikatuzek hamarkada honetan elkarlanean ondoan izan dituen erakunde eta norbanakoak erebertan izango dira. Besteak beste, Gipuzkoako, Goierriko eta Ordiziako sukaldariak; azokako saltzaileak, Ordiziako IdiazabalGazta Kofradiako kideak eta Goierriko beste hainbat museotakoordezkariak.

Arduradunek, atzera be-giratu eta balorazio ezinho-bea egin dute orain artekojardunaz. D’elikatuzek Goie-rriko Interpretazio Zentroeta bailarako turismo bulego gisa jokatzenduen papera kontuan hartuta, bisitarien egonaldiek dakartenekarpen ekonomikoa garrantzitsua izan dela diote. Azken urteo-tan ere Ordiziako Azokaren dinamizazioan egindako lana aipaga-rria da. Azoka batzordea dinamizatzen, komunikazioan eta azokasustatzeko egitasmoak lantzen buru belarri aritu dira. Urteurrenaren bueltan bisitak, ikastaroak eta gastronomiaren

inguruan hamaika ekintza garatu dituzte azken hilabete hauetan.

Page 16: Goiberri 163. zenbakia