FISIKA KIMIKA berriak labur - Elhuyar Aldizkaria...esperimentuak, txinbo burubeltzarekin eta...

11
berriak labur Berriak labur UNIBERTSOTIK DATOZEN MUOI -SORTAK X izpiak baino sarkorragoak dira. Partikula horiek, adibidez, hamar zentimetroko berun- -xaflak zeharkatzeko adina energia dakarte espaziotik. Ahalmen hori berunak babestutako elementuak detektatzeko erabil liteke. Elementu horien artean, uranioa eta beste material erradioaktibo batzuk proposatzen dituzte fisikariek; dagoeneko egin dituzte probak wolframio-zatiekin. Muoiak Geiger-kontagailuen eta X izpien ordez erabil litezke, eta, gainera, Lurrera naturalki iristen direnez, ez da iturri-arazorik sortuko. Dena dela, detektagailuak naturako muoi-sorten maiztasunari eta intentsitateari egokitu behar zaizkie. Nolanahi ere, ideia berritzailea da, modu errazean egindako detektagailuak direlako. Muoiak material erradioaktiboa detektatzeko MUNDUAN GERO ETA LANDARE TRANSGENIKO GEHIAGO EGITEN DA. Europako Batasunean, ordea, genetikoki eraldatutako landareen landa-probak % 80 inguru gutxitu dira 1998tik. Ikerketa egin dutenen arabera, jaitsieran eragin handia izan du transgenikoei buruzko luzamenduak. Izan ere, Europako Batasuneko legeek labore transgenikoak landatzea debekatzen ez duten arren, azkeneko urteetan oso baimen gutxi eman dira. Horretaz gain, beste arrazoi bat kontsumitzaileen jarrera da, jendeak ez baititu onartzen landare transgenikoak. Hori dela eta, konpainia handiak bakarrik arriskatzen dira probak egitera. Hortaz, egiten diren proba guztietatik % 65 konpainia handi horien esku daude, eta % 6 besterik ez dira konpainia ertainek edo txikiek egindakoak; gainerakoak erakunde publikoenak dira. Hala eta guztiz ere, aurrerantzean landa-probak areagotu egingo direla uste dute adituek, batez ere, intsektuekiko edo gaixotasunekiko erresistentzia edota herbizidekiko tolerantzia duten landareenak. Alergia sortzeko arrisku gutxiago duten landareak edo osasungarriagoak izateko substantziak dituztenak, berriz, ez omen dira hurrengo hamarkadara arte garatuko. NEKAZARITZA Labore transgenikoen proba gutxi Europan 6 MAGNESIO-BATERIAK ORAIN ARTEKOAK BAINO ARINAGOAK, garbiagoak eta, batez ere, merkeagoak izango omen dira. 80ko hamarkadatik ibili dira helburu horren bila eta, lehenengo emaitza aurkeztu dute, azkenean. Anodoa edo elektrodo positiboa magnesio-aleazio batez egina da (AZ-31), % 3 aluminioa eta % 1 zinka dituena; katodoa edo elektrodo negatiboa, berriz, molibdeno sulfurozkoa (Mo 6 S 8 ) da, magnesio-ioiak har eta aska ditzakeena; eta elektrolitoa polimerozko gel batek eta magnesio-ioiei heltzen dien gai kimiko batek osatzen dute. Israelgo ikertzaile batzuek aurkeztu dute magnesio-bateria hori. 0,9-1,2 volt sortzen ditu eta berun-azido eta nikel-kadmio baterien lekua hartuko duela uste dute, magnesioa, ingurumenarentzat segurua izateaz gain, oso ugaria baita lurrazalean eta, ondorioz, merkea. Magnesio-baterien iraultza? E LHUYAR . 2003 E KAINA KIMIKA FISIKA ARTXIBOKOA ARTXIBOKOA ARTXIBOKOA

Transcript of FISIKA KIMIKA berriak labur - Elhuyar Aldizkaria...esperimentuak, txinbo burubeltzarekin eta...

Page 1: FISIKA KIMIKA berriak labur - Elhuyar Aldizkaria...esperimentuak, txinbo burubeltzarekin eta baso--txinboarekin. Zientzialariek habi faltsuak prestatu dituzte txoriek bereizten dituzten

berri

ak la

bur

Berriaklabur

UNIBERTSOTIK DATOZEN MUOI-SORTAK X izpiakbaino sarkorragoak dira. Partikula horiek,adibidez, hamar zentimetroko berun--xaflak zeharkatzeko adina energiadakarte espaziotik. Ahalmen horiberunakbabestutakoelementuakdetektatzekoerabil liteke.Elementuhorien artean,uranioa eta beste material erradioaktibobatzuk proposatzen dituzte fisikariek;dagoeneko egin dituzte probakwolframio-zatiekin.

Muoiak Geiger-kontagailuen etaX izpien ordez erabil litezke, eta,gainera, Lurrera naturalki iristen direnez,ez da iturri-arazorik sortuko. Dena dela,detektagailuak naturako muoi-sortenmaiztasunari eta intentsitateari egokitubehar zaizkie. Nolanahi ere, ideiaberritzailea da, modu errazean egindakodetektagailuak direlako.

Muoiak materialerradioaktiboa detektatzeko

MUNDUAN GERO ETA LANDARE

TRANSGENIKO GEHIAGO EGITEN DA.Europako Batasunean, ordea,genetikoki eraldatutako landareenlanda-probak % 80 inguru gutxitudira 1998tik. Ikerketa egin dutenenarabera, jaitsieran eragin handiaizan du transgenikoei buruzkoluzamenduak. Izan ere, EuropakoBatasuneko legeek laboretransgenikoak landatzeadebekatzen ez duten arren,azkeneko urteetan oso baimengutxi eman dira.

Horretaz gain, beste arrazoibat kontsumitzaileen jarrera da,

jendeak ez baititu onartzen landaretransgenikoak. Hori dela eta,konpainia handiak bakarrikarriskatzen dira probak egitera.Hortaz, egiten diren probaguztietatik % 65 konpainiahandi horien esku daude,

eta % 6 besterik ez dira konpainiaertainek edo txikiek egindakoak;gainerakoak erakunde publikoenakdira.

Hala eta guztiz ere, aurrerantzeanlanda-probak areagotu egingodirela uste dute adituek, batez ere,intsektuekiko edo gaixotasunekikoerresistentzia edota herbizidekikotolerantzia duten landareenak.Alergia sortzeko arrisku gutxiagoduten landareak edoosasungarriagoak izatekosubstantziak dituztenak, berriz,ez omen dira hurrengohamarkadara arte garatuko.

N E K A Z A R I T Z A

Labore transgenikoen proba gutxi Europan

6

MAGNESIO-BATERIAK ORAIN

ARTEKOAK BAINO ARINAGOAK,garbiagoak eta, batez ere,merkeagoak izango omen dira.80ko hamarkadatik ibili dirahelburu horren bila eta,lehenengo emaitza aurkeztudute, azkenean.

Anodoa edo elektrodopositiboa magnesio-aleaziobatez egina da (AZ-31),% 3 aluminioa eta% 1 zinka dituena;katodoa edoelektrodo negatiboa,berriz, molibdenosulfurozkoa (Mo6S8)da, magnesio-ioiakhar eta askaditzakeena;eta elektrolitoapolimerozko gel batek

eta magnesio-ioiei heltzen diengai kimiko batek osatzen dute.

Israelgo ikertzaile batzuekaurkeztu dute magnesio-bateriahori. 0,9-1,2 volt sortzen ditu etaberun-azido eta nikel-kadmiobaterien lekua hartuko duelauste dute, magnesioa,ingurumenarentzat seguruaizateaz gain, oso ugaria baitalurrazalean eta, ondorioz,merkea.

Magnesio-baterieniraultza?

EL H U YA R. 2003 EK A I N A

KIM

IKA

FIS

IKA

ART

XIBO

KOA

ART

XIBO

KOA

ART

XIBO

KOA

Page 2: FISIKA KIMIKA berriak labur - Elhuyar Aldizkaria...esperimentuak, txinbo burubeltzarekin eta baso--txinboarekin. Zientzialariek habi faltsuak prestatu dituzte txoriek bereizten dituzten

BEGIKO GAIXOTASUNEN TRATAMENDUA

erraztuko duten lenteak diseinatudituzte Floridako Unibertsitatekoingeniari kimikoek. Lente berezihorien barneko nanopartikuletan doasendagaia; hartara, sendagaia poliki--poliki askatzea lortzen da, eta beharden kantitatea, gainera.

Begien gaixotasunentratamenduan, sendagai-tantakbotatzea izaten da ohikoena.Baina ez dirudi oso eraginkorradenik. Izan ere, malkoen erruz,sendagaiaren % 5 inguru bakarrikheltzen da komeni den lekura.Sendagaiak, gainera, albo-ondorioarriskutsuak izaten ditu. Sendagaiasudur-hobietara jaitsi eta odolerapasatzen da eta bihotzeko arazoak

eta beste ondoriolarri batzuksortzen ditu.

Bestalde,begian piladaitezkeenbakterioei aurreegiteko, badirudinanopartikuletanantibiotikoak eresar daitezkeela.

Luzera begira,sendagaidunukipen-lenteektanten lekua hartzea espero dute,baina oraindik diseinu hutsa bainoez dira, ez baita proba klinikorikegin.

berri

ak la

bur

Berriaklabur

7EL H U YA R. 188. Z K .

Gol Total Flex autoak berdin funtzionatzen dugasolinarekin, etanolarekin edo bi erregaienedozein nahasterekin. Hainbat sentsoreriesker, autoa gai da zein erregai duendetektatu eta motorraren funtzionamenduaegokitzeko. Autoa Volkswagen etxeak jarridu salgai 8.000 eurotan, Internetez bakarrik.Salmenta-kanpaina Brasilen hasi dute,han oso hedatuak baitaude etanolaerabiltzen duten autoak.

Alkoholarekin edogasolinarekin berdindabilen autoa

G A R R A I O A K

Zirkuitu integratuetan, kobrezko harien ordez,karbonozko nanohodiak erabiltzea proposatudu NASAk. Karbonozko nanohodiek korrontehandiak garraiatzeko ahalmena dute –milioibat ampere zentimetro karratu bakoitzean–eta, gainera, ez dira beharrezkoak siliziozkoolatetan kobrezko hariak sartzeko eginbeharreko bide sakonak. Bestalde, kobrearen erresistentzia handituegiten da tamaina txikitzen den heinean,baina, ikertzaileen arabera, karbonozkonanohodiekin ez da hori gertatzen.

Karbonozko nanohodiakordenagailuetan

N A N O T E K N O L O G I A

ME

DIK

UN

TZ

A

ERRESUMA BATUKO IKERTZAILEEK Plericles-en odeoia errealitate birtual bidezberreraiki dute eta emaitza harrigarria izan da: antzokiko zutabeek agertokiaikustea eragozten zieten ikusleen ia erdiei. Ikertzaileak datu arkeologikoetan eta

garai hartako idazkietako aipamenetanoinarritu dira antzokia birtualki berreraikieta nola erabiltzen zen jakiteko.

Pericles-en odeoia Atenasen eraikitakolehenetako antzoki itxia izan zen.K.a. 450. urte inguruan eraiki zuten etahiru bat mila ikuslerentzako tokiazegoen. Atenastarrak musika eta olerkiakentzutera joaten ziren odeoietara, eta,kasu honetan behintzat, antzezleakentzuteaz gain ikustea ez zitzaienezinbesteko iruditu arkitektoei.

Lan hau Theatron proiektuarenadibideetako bat da. Theatron EuropakoBatasunak sustatutako proiektua da,errealitate birtuala eta teknologia berriakbaliatuz, antzerkiaren historia irakasteko.

Atenastarrek ikusmiramugatua zuten

Sendagaidun ukipen-lenteak

ART

XIBO

KOA

THEA

TRO

NH

IST

OR

IA

Page 3: FISIKA KIMIKA berriak labur - Elhuyar Aldizkaria...esperimentuak, txinbo burubeltzarekin eta baso--txinboarekin. Zientzialariek habi faltsuak prestatu dituzte txoriek bereizten dituzten

Eguzkiak fusioari zor diodirdira. Baina zein fusiori?

8 EL H U YA R. 2003 EK A I N A

berri

ak la

bur

Berriaklabur

EGUZKIAN HIDROGENO-ATOMOAK

etengabe fusionatzen dira helioasortzeko. Baina, zenbait kasutan,karbono-atomoen parte-hartzeaezinbestekoa da hori gertatzeko.Fusio-mota horri CNO zikloaderitzo. Orain, nazioartekofisikari-talde batek prozesuhorren proportzioa kalkulatu du:asko jota, erreakzioan % 7izaten da karbonoarenpresentzia.

Eguzkiaren Eredu Estandarrarenarabera, fusio-energiaren % 1,5besterik ez da CNO zikloan sortzen.Baina hori teoria da eta ez da inoiz

egiaztatu ahal izan, ez baita izanerremintarik eskura. Ikertzaileekbazekiten neutrinoetan egon zitekeelagakoa, fusio erreakzio batean edobestean sortutako neutrinoen energiadesberdina baita. Baina egungodetektagailuak ez dira neurketa horizehatz-mehatz egiteko gai eta,gainera, Eguzkitik irteten direnneutrino batzuk eraldatu egiten diraLurrerako bidean. Horregatik,oraingoz gehienezko estimazio batbesterik ez dute egin. Metodologiaguztiz berria garatu ezean, iragarpenteorikoa ezingo dela egiaztatu esandute.

F I S I K A

Desintegraziorikmantsoena

Isotopo erradioaktibo baten erdibizitzarikluzeena neurtu dute Frantziako fisikari

batzuek. Bismuto-209 isotopoaren edozeinkantitatek 2 x 1018 urte behar ditu erdia

talio-205 isotopo bilakatzeko.Beraz, oso mantso desintegratzen da;

isotopo erradioaktiborik egonkorrena da,hain zuzen ere. Hori neurtzeko,

zientzialariek alfa partikulak igortzekoabiadura neurtu dute oso tenperatura

baxuan. Aurretik egindako kalkulu teorikobatekin bat dator emaitza.

MA

TE

RIA

LA

KA

ST

RO

NO

MIA

KAREHARRIZKO ERAIKINAK

HONDATU EGITEN DIRA

PIXKANAKA, eguraldiaketa poluitzaileekerasota. Orain,GranadakoUnibertsitatekomineralogo batzuekharria babes dezakeenbakterio egoki bataurkitu dute, etaAlhambran egin behardituzte probak.

Kareharriainguruaren eraginarioso sentikorra da, osoporotsua baita, eta,beraz, kanpotiketorritakosubstantziekinkontaktua izatekoazalera handia baitu.Hori dela eta, harri--mota hori duteneraikinak beste batzuk

baino azkarragohondatzen dira. Arazohorri aurre egiteko,kaltzio karbonatoa(kaltzita) ekoiztenduten bakterioakgehitzea proposatuizan dute zientzialariek,baina emaitzak ez diraonak izan; sortzen

duten karbonatoakharriaren poroak estalibesterik ez du egiteneta hezetasunariirteteko bideaoztopatzen dio.

Myxococcus xanthusbakterioak eratzenduen kaltzita, ordea,ondo itsatsita gelditzenda harri-koskorretan.Granadakomineralogoen arabera,bakterioak jatorrizkoharriaren orientazioberari jarraitzen dio.Eraikinakberreskuratzeko aukeraematen du, beraz,bakterio horrek;horregatik,zientzialariekAlhambran egingodituzte metodologiahorren probak.

Bakterio eraikitzaileak

B O TA N I K A

Poesia sortu zuen birusaDuela ia hiru mila urte idatzitako poema batekudako landareen udazken-koloreaz hitz egiten

du. Poema hura Japoniako Koken enperatrizakidatzi zuela uste da, Eupatorium generoko

landare baten gainean. Izan ere, generohorretako landareen hostoak horitu egiten dira

udan. Orain, Britainia Handiko ikertzaileekhoritasunaren erruduna identifikatu dute.

Horitutako landareen DNA isolatu etasusmagarritzat zeukaten birus baten arrastoak

topatu dituzte. Hainbat proba egin eta gero,hiru mila urteko poemaren musa agerian

geratu da.

ART

XIBO

KOA

NA

SA

Page 4: FISIKA KIMIKA berriak labur - Elhuyar Aldizkaria...esperimentuak, txinbo burubeltzarekin eta baso--txinboarekin. Zientzialariek habi faltsuak prestatu dituzte txoriek bereizten dituzten

berri

ak la

bur

Berriaklabur

PROTEINA BATEN MIGRAZIOAK

KONTROLATZEN DU biriketako zelulaepitelialak hazteko prozesua.Mekanismoan beste batek erehartzen du parte. Bi proteinakzelularen mintzean daude,baina kontrolak badu sekretu bat:proteina bakoitza mintzaren tokijakin batean egoten da hazi beharez duen bitartean.

Adituek aspaldidanik dakitebiriketan bi proteina horiek egitendutela elkarrekin lan ehunarenhazkuntza kontrolatzeko. Bata,heregulina, bestearekin lotzen da,erbB2 proteinarekin, eta zelulaberriak sortzeko mekanismoajartzen da martxan. Baina, haztekobeharrik ez dagoenean ere,bi proteinak zelularen mintzeandaude. Orduan, zergatik ez dahazkuntza beti gertatzen?

Etengabeko hazkuntza gerta ezdadin, heregulina airearekinkontaktuan dagoen zatian'gordetzen' du zelulak. Zauriren batgertatzen denean, eta ehunak hazibehar duenean, heregulinak migratuegiten du erbB2 proteinaren bilaprozesua martxan jartzeko.Orain, bereizketa horren eta hainbatgaixotasunen arteko lotura ikertunahi dute ikertzaileek.

ZO

OL

OG

IA

MIGRATZEN DUTEN TXORIEK lekufinko batean geratzen direnekbaino oroimen hobea dute.Neguan Europatik Afrikara joatendiren txoriek urtebetez gogoradezakete habia non dagoen;besteek, aldiz, bi astez bakarrik.

Ondorio horretara iristeko,Alemaniako zientzialari batzuek bitxori-espezierekin egin dituzteesperimentuak, txinboburubeltzarekin eta baso--txinboarekin. Zientzialariek habifaltsuak prestatu dituzte txoriekbereizten dituzten ala ezprobatzeko. Ehun kasu bainogehiago aztertu ondoren,migratzaileen oroimena hobea delafrogatu dute.

Horrez gain, ornitologoek txorienanalisi anatomikoak egin dituzte,eta migratzaileek hipokanpohandiagoa dutela ikusi dute.Hipokanpoa ahalmen espazialarekinzerikusia duen garuneko zatia da.Zientzialarien ustez, horri eskerhar ditzakete txoriek itzultzekobidea gogoraraziko dietenerreferentziak.

Txori migratzaileek oroimenhobea dute

Biriketako zelulaknola hazten direnargitu dute

ORAIN ARTE DINOSAURO KANIBALAK IZAN

ZIRELA USTE BAZEN ERE, oso frogagutxi zeuden. Baina Madagaskarrenaurkitutako aztarnategi aberatsetan,Majungatholus atopus dinosauroak,

behintzat, bere espeziekoak jatenzituela frogatu da.

Ikertzaileek Majungatholus atopusdinosauroen hezurretako hortz--markak aztertu, garai hartakohainbat animalia-espezierenmarkekin alderatu eta espeziebereko dinosauroek egindakoakdirela ikusi dute.

Hala ere, oraingoz ezin da jakindinosauro horrek bere espeziekoakehizatu egiten zituen ala hildaaurkitutakoan jaten zituen.

Dinosauro kanibalenarrastoak Madagaskarren

ART

XIBO

KOA

ART

XIBO

KOA

O S A S U N A

ART

XIBO

KOA

PA

LE

ON

TO

LO

GIA

Page 5: FISIKA KIMIKA berriak labur - Elhuyar Aldizkaria...esperimentuak, txinbo burubeltzarekin eta baso--txinboarekin. Zientzialariek habi faltsuak prestatu dituzte txoriek bereizten dituzten

BIO

KIM

IKA

KOKAINAK GARUNEAN EGITEN DUEN

BIDEA uste baino konplexuagoa da.Hala esan dute AEBetan egindiren Biologia Esperimentalaren2003ko Topaketetan. Ikertzaileekdroga horrek burmuineanerabiltzen dituen mekanismoakaztertu dituzte, kokainarenmenpekotasunari aurre egitekotratamendu baten bila.

Kokainak hainbatneurotransmisorerengarraiatzaileetan eragiten duelajakina da dagoeneko, hala nola,dopamina, serotonina etanoradrenalina garraiatzen dutenproteinetan. Funtsean, kokainakoztopatu egiten ditu garraiatzaileaketa neurotransmisoreak pilatuegiten ditu; hala, euforia,gosegabezia eta beste sentsaziobatzuk sortzen ditu.Horregatik, dopaminaren etanoradrenalinaren garraiatzailerikgabeko sagu transgenikoak erabilidituzte kokainak eragiten ote dienikusteko asmoz. Eta, dirudienez,sagu arruntei bezalaxe eragitendie kokainak sagu transgenikohoriei. Horrek erakusten dumekanismoa uste bainokorapilatsuagoa dela.

Hori dela eta, serotoninarengarraiatzaileekin jokatuko dute,emaitza hobeak lortukodituztelakoan.

Kokainarenefektuak menderatuezinik

0

700

1000

1300

93

98

102

106

NortekoFerrokarrilla

OsasunaIngurumenaTeknologiaInformatika…

asteazkenero

20:10eanEuskadi Irratian

GAMESAren babesarekin

zientzia--magazina

zurekin

7.urtea

7.urtea

ELHUYAR Fundazioaren eskutik

ART

XIBO

KOA

Page 6: FISIKA KIMIKA berriak labur - Elhuyar Aldizkaria...esperimentuak, txinbo burubeltzarekin eta baso--txinboarekin. Zientzialariek habi faltsuak prestatu dituzte txoriek bereizten dituzten

berri

ak la

bur

Berriaklabur

A S T R O F I S I K A

Lehenengo aldiz supernoba bat noiz eta nonagertuko den aurrez esateko gai izan diraCERNeko eta Israelgo Technion teknologia--institutuko fisikariak. Ikertzaileak gamma izpien eta supernobaleherketen arteko harremanaz baliatu dirairagarpena egiteko. Hala, martxoaren 29anikusi ahal izan zuten gamma izpienleherketaren ondotik apirilaren 8an norabideberean supernoba baten argia ikusiko zelaondorioztatu zuten. Eta baita asmatu ere.

Supernoba bat noiz agertukoden esan eta asmatu!

11EL H U YA R. 188. Z K .

BESTEAK BESTE XABOIEK ETA USAIN-KENTZAILEEK DITUZTEN GAI KIMIKOEK etaantibiotikoek ibaietara iritsi eta ura poluitzen dute. AEBetako hogeita hamarestatutan egindako ikerketan azaldu da emaitza hori; horren arabera,erabilitako urak araztu arren, antibiotiko-arrastoek eta beste gai kimiko batzuekihes egiten dute araztegitik.

Ibaietako uretan aurkitutako gaikimikoen artean, espermizidetan eta ileatindatzeko erabiltzen den tergitola,infekzioen aurkako ziprofloxazinaantibiotikoa eta triklosan antibiotikoarrunta daude. Gai horiek algak hazteaeragozten dute; ondorioz, arrainak etabeste animalia batzuk elikagairik gabegelditzen dira, eta bizia desagertzenjoaten da poluitutako ibaietan. Batez ere abeletxeetatik etaospitaleetatik gertu dauden isurietanaurkitu dituzte gai kimiko horiek, bainaguztiok erabiltzen ditugun produktuekinere poluitzen da ibaietako ura.

Gai kimiko batzuek ihesegiten dute araztegietatik

OS

AS

UN

A

DIRU FALTAGATIK, OSASUNERAKO

MUNDU ERAKUNDEAK bultzatutakomalariaren aurkako proiektuakporrot egingo omen du.

Proiektu horren helburuamalariaren eraginez hiltzen direnenkopurua 2010erako erdira eta2015erako laurdenera gutxitzeazen. Horretarako, tratamendua,detekzioa eta gaixotu aurretikhartu beharreko neurriakhobetzeko asmoa azaldu zuten1998an Osasunerako MunduErakundeak, UNICEFek etaMunduko Bankuak, besteak beste.

Harvardeko ikertzaile batzuekargitaratu dutenaren arabera,

ordea, gaixotasun hilgarrihorri aurre egiteko beharkolitzatekeen aurrekontuaren% 7 bakarrik banatzen dalaguntza eran. Eta ezhori bakarrik; gainera,oso laguntza gutxi iristen dagehien behar dutenherrietara.

Mundu osoko kasuen% 90 Afrikan gertatzen dira,eta ehun milioi lagun hiltzendira urtero malariak jota.Hala, malaria da hiesarenondoren mundu osoan jendegehien hiltzen duen gaixotasuninfekziosoa.

Malariaren aurkako proiektua krisian

T E K N O L O G I

Argia uhin-luzera egokian igortzen duten galioartseniurozko diodoak egitea lortu dute.Horri esker, zuntz optiko bidezkotelekomunikazioak orain baino merkeagoak,azkarragoak eta errazagoak izatea espero dute.Galio artseniurozko diodoak besteak bainomerkeagoak dira, baina igortzen zuten argiarenuhin-luzeragatik, distantzia laburrekokomunikazioetan baino ezin ziren erabili.Yale Unibertsitateko ikertzaileek, ordea,arazo hori gainditzea lortu dute.

Diodo merkeagoaeta eraginkorragoa

ING

UR

UM

EN

AA

RTXI

BOKO

A

ART

XIBO

KOA

Page 7: FISIKA KIMIKA berriak labur - Elhuyar Aldizkaria...esperimentuak, txinbo burubeltzarekin eta baso--txinboarekin. Zientzialariek habi faltsuak prestatu dituzte txoriek bereizten dituzten

TE

KN

OL

OG

IA

IKERTZAILEAK ASPALDITIK ARI DIRA

SUDUR ARTIFIZIALA LORTU NAHIAN.Dagoeneko badaude usainakbereizten dituzten sentsoreak, bainaez dira nahi bezain sentikorrak.Orain, sudur artifizial hobeaklortzeko, txakurraren muturra hartudute eredutzat.

Txakurraren usaimen-ahalmenabere muturraren egiturarekin lotutadagoela uste dute AEBetako TuftsUnibertsitateko ikertzaileek.Txakurrek eta gainerako ugaztuneklabirinto-itxurako egitura dutesudurrean; konputagailuz egindakoeskanerren bidez, txakur-muturrarenbarruko egitura hori materialplastikoan kopiatu dute, eta bertansakabanatu dituzte sentsoreak.Emaitza oso ona izan da: sudurartifizial hori sentsore arruntak baino% 10 aldiz hobea da ronen etavodken usainak bereizten.

Beste ikertzaile batzuek sudurretikhartzen den airearen fluxuak ereeragiten duela frogatu dute; aire--fluxua aldatuta, emaitza hobetzealortu dute.

Txakur--muturrarenitxurako sudurartifiziala

ART

XIBO

KOA

Page 8: FISIKA KIMIKA berriak labur - Elhuyar Aldizkaria...esperimentuak, txinbo burubeltzarekin eta baso--txinboarekin. Zientzialariek habi faltsuak prestatu dituzte txoriek bereizten dituzten

GOGORRA,TENPERATURAREKIKO

EGONKORRA, ELASTIKOA

ETA MALGUA.Propietate horiekguztiak batera dituJaponiako Toyotaetxean garatu dutenaleazio metalikoak.Titanioz, zirkonioz,banadioz, niobioz,tantalioz eta oxigenoapur batez osaturik dago etametalen aleazioek izaten ezdituzten propietateak ditu.2,5 bider estututa, jatorrizkotamaina berreskuratzen du, etatenka egitean % 20 hedatzenda hautsi aurretik. Horreksuperelastiko titulua eman dio,eta, horri esker, berotu gabemoldatu ahalko da.

Presioa jasateko ez ezik,tenperatura jasateko ereoso propietate onak ditu.Berotzean apenas hedatzen daeta malgutasuna gordetzen du.Aleazioak –194 eta 200 ºCartean gordetzen ditupropietate horiek. Hori guztiagutxi ez eta, altzairua baino bibider sendoagoa da.

berri

ak la

bur

Berriaklabur

Gomazko metalak

MA

TE

RIA

LA

K

N E K A Z A R I T Z AZenbat herbizida etanon bota kalkulatzenduen makina

BONN UNIBERTSITATEKO IKERTZAILEEK

herbizida-ihinztatzaile adimentsuagaratu dute. Makinak hiru kameradigitalen eta ordenagailu baten bidezdetektatzen du sailean zenbat belar txardagoen eta belar txar hori zein den.Eta, datu horietan oinarrituta, hiruherbizida posibleetatik zein eta zenbatbotako duen kalkulatzen du une oro.Ikertzaileen arabera, horrela lan eginda,herbizida-kantitate erdia baino ez daisurtzen. Oraingoz prototipo bat eraikidute, nahiz eta dagoeneko konpainiabat sortu duten asmakizuna kopuruhandietan fabrikatzeko.

GE

NE

TIK

A

X IZPIEN MODUKO

ERRADIAZIOAK DNA kateakapurtzen ditu. Dosiazenbat eta handiagoaizan, orduan eta gehiago.Eta zelulak neurri bereankonpontzen ditu.

Alemaniako SaarlandUnibertsitatekoikertzaileek ikusi dutenez,apurketa asko daudeneanzelulak azkar konpontzenditu; gutxi direnean, aldiz,ez. Apurketa-kopuruahamar zelulako batinguru denean,konponketa eten egitenda. Gainera, hausturak

dituzten zelulakerdibitzeko kitzikatuzgero, hil egiten direlaikusi dute.

Haustura-kopuru hori,erradiazio-dosi osotxikiekin gertatzen

direnen parekoa da,adibidez, erradiografiakegitean. Dena dela,ikertzaile alemaniarrenarabera, aurkikuntzak ezdu esan nahi X izpiendosi txikiak osasunerako

bereziki txarrak direnik,kalteak txikiak direlako.Ikertzaileen ustez,mekanismo hau erabatlogikoa da. Kaltetutakozelula-kopurua hain txikiaizanda, logikoa daorganismo batek hausturaguztiak ez konpontzea,konponketa--mekanismoan ereaskotan akatsakgertatzen direnez,seguruagoa zaiolakozelula gutxi batzukhiltzea.

Zelulak ez ditu haustura guztiak konpontzen

13EL H U YA R. 188. Z K .

ART

XIBO

KOA

F. L

UER

WEG

/BO

NN

U.

M.

LÖBR

ICH

Page 9: FISIKA KIMIKA berriak labur - Elhuyar Aldizkaria...esperimentuak, txinbo burubeltzarekin eta baso--txinboarekin. Zientzialariek habi faltsuak prestatu dituzte txoriek bereizten dituzten

berri

ak la

bur

Berriaklabur

KLIMA AZTERTZEKO, hamabiherrialdetako hainbat zientzialariksakonera jotzeko asmoa dute:Ghanan dagoen Bosumtwi aintziranbi zulo egingo dituzte kilometrobateko sakonera arteko jalkinakateratzeko. Horrekin, milioi baturtean izan diren euri-sasoien etalehorteen txandaketa aztertu nahidute.

Zientzialarientzat oso interesgarriada tropikoko klima ikertzea, Lurrarenklima-sisteman nola eragiten duenjakin nahi baitute. Aintzira horretatikhartutako jalkinetatik arrasto ugarijasotzea espero dute. Aztertukoduten garai horretan, gainera,

gizakiak eboluzionatu egin zuenAfrikan; beraz, horregatik ere intereshandia du.

Bosumtwi aintzira aukeratzerakoan,kontuan izan dute asteroide batekegindako bi kilometroko kraterreandagoela. Atlantikoko montzoiek urezbetetzen dute aintzira, eta Sahara

eta Sahel basamortuetako haizeeklehortzen dute. Aintzirara ibairikiristen ez denez eta azpianpitzadurarik ez dagoenez, jalkinetanez da aldaketarik egoten.Ondorioz, toki egokia da jalkinakbiltzeko. Bide batez, kraterra sortuzuen asteroidearen arrastoak ereaztertuko dituzte.

Datorren urtean Rift bailarandagoen Malawi aintziran antzekoazterketak egiteko asmoa du bestetalde batek. Bien emaitzakalderatuta, hobeto ulertuko duteAfrika tropikaleko klima, aintzira batmendebaldean eta bestea ekialdeanbaitaude.

K L I M AT O L O G I A Klimaren aztarnak sakon-sakonean

NA

SA

Page 10: FISIKA KIMIKA berriak labur - Elhuyar Aldizkaria...esperimentuak, txinbo burubeltzarekin eta baso--txinboarekin. Zientzialariek habi faltsuak prestatu dituzte txoriek bereizten dituzten

KARIBEKO UHARTE BATZUETAN,kolibrien mokoen itxurak eta zenbaitlore-barietatek elkarrekineboluzionatu dutela ondorioztatudute ikertzaile batzuek. Gainera,Darwinen txontekin gertatzen zenantzera, uhartetik uhartera eradesberdinean gertatu da eboluziohori.

Ikertzaileek Science aldizkarianargitaratu dute beren lana.Lehen egindako azterketa batean,Santa Lucia uharteko purpura--koloreko kolibri arrari Heliconia hibaiizeneko landarearen barietate batgustatzen zaiola ikusi zuten; emeak,aldiz, espezie bereko beste barietatebat aukeratzen du, baita arrak

baztertzen duen beste espeziebat ere: H. caribea.

Oraingo ikerketan, berriz,Dominicako uhartera jo dute,eta han juxtu aurkakoa gertatzenda: uhartearen behealdean,H. caribea landarearen bi barietatedaude, eta sexu bakoitzakbarietate bat aukeratzen du;goialdean, ordea, arrak bakarrikjotzen du H. hibai landarera.

Heliconia landarearen barietatebakoitzaren itxura eta sexubakoitzaren mokoena bat datoz,eta hori kolibriek har dezaketennektar-kantitatearekin lotuta dago.Hori ikusita, elkarrekiko eboluzioagertatu dela ondorioztatu dute.

M E D I K U N T Z

Gluzemia neurtukoduten lentillak

15EL H U YA R. 188. Z K .

EB

OL

UZ

IOA

Kolibriak eta landareak,elkarrekiko eboluzioa

berri

ak la

bur

Berriaklabur

DIATOMEOAK ALGA

MIKROSKOPIKO BATZUK

DIRA, eta, hain txikiakizan arren, sekulakopresioa jasateko gaidira. Naturealdizkarian argitaratudenez, metrokarratuko 100-700tonako presioa

jasateko gai dira.Nonbait, siliziozkoestalkiarenkonposizioak etaegiturak ematen dietegaitasun hori.

Eredu matematikobaten bidez ikusidute, estalkiak egituragalduz gero,

diatomeoak askoz ereerrazago hautsikoliratekeela.

Siliziozko estalkiariesker, diatomeoaksakonera handian bizidaitezke. Ez horibakarrik: estalkiakharraparienhortzetatik erebabesten ditu.Batzuetan, haiendigestio-hodiazeharkatu etabizirik ateratzealortzen dute.

Ikertzaileekdiatomeoen hiruespezie aztertudituzte.

Diatomeoak,ederrak bezain indartsuak

Diabetea dutenek egunero ziztatu behar ezizateko, glukosa-maila ezagutzeko teknikasamurragoen bila ari dira. Ildo horretatik,glukosa-mailaren arabera kolorez aldatzendiren lentillak aurkeztekotan dira. Hala,gorriak hipogluzemia adierazten du etabioletak hipergluzemia. Odoleko glukosa-mailaegokia bada, berriz, lentillek kolore berdeaizango dute.Lentillekin batera ispilu txiki bat banatuko omendute, eta ispilu horrek koloreen taula bat izangodu lentillen kolorearekin alderatu ahal izateko. Pittsburgh-eko Unibertsitateak patentatu berridu teknologia eta urtebetera gizakietanprobatzeko prest egongo omen da.

PHIL

SA

VOIE

/SCI

ENCE

P A L E O N T O L O G I A

Hegoafrikako kobazulo batzuetan aurkitutakofosilak duela 4 milioi urte lurperatutakoak izandaitezkeela uste dute arkeologoek. Datazioa isotopo erradioaktiboen bidez egindute, eta emaitzek aurrez uste zutena bainomilioi bat urte zaharragoak direla esaten dute.Ondorioz, hominido hauen fosilikzaharrenetarikoak dira.

Lau milioi urtekoAustralopithecusa

NO

AA

MIK

RO

BIO

LO

GIA

Page 11: FISIKA KIMIKA berriak labur - Elhuyar Aldizkaria...esperimentuak, txinbo burubeltzarekin eta baso--txinboarekin. Zientzialariek habi faltsuak prestatu dituzte txoriek bereizten dituzten

OS

AS

UN

A

Anfibioen beherakada,eltxoen mesedegarri

berri

ak la

bur

Berriaklabur

ZIENTZIALARI BATZUEN

USTEZ, anfibioen kopuruajaisteak eltxoenaugaritzea ekarri du;ondorioz, eltxoen bideztransmititzen direngaixotasunek indarhandiagoa hartzekoarriskua dago, adibidez,malariak eta dengeak.

Ondorio horretara iristeko,zapaburuen eta eltxoen artekolehiari erreparatu diote SidneykoUnibertsitateko ikertzaileek.Laborategiko ikerketetan ikusidutenez, zapaburuak dauden

tokietan, eltxoen larben % 40 bainogutxiago iristen dira heldutasunera,baita janari asko egonda ere.Aldiz, zapabururik ez badago,larben % 80 baino gehiago heltzendira.

Normalean, ur-putzuetanelkarrekin egoten dira zapaburuaketa eltxoen larbak; beraz,pentsatzekoa da naturan eremesedegarria dela eltxoentzatzapaburu gutxiago egotea.Gainera, igel helduek eltxoak jatendituztenez, igelak desagertutaare gehiago ugaritzen dira eltxoak.

16 EL H U YA R. 2003 EK A I N A

Harrapakinak zatitzekohortzak azalean

Marrazoaren azalak leuna dirudienarren, mikroskopioaz begiratuz gero,

hortz-itxurako ezkatak dituela ikustenda. Aspaldidanik pentsatu izan da azal

horrek harraparien eta parasitoenaurka babesten duela marrazoa eta

azkarrago igeri egiten laguntzen diola.Baina, marrazo jaioberriei harrapakin

handiak zatitzen ere laguntzen die,matrailezurretan ez baitute behar

beste indar.Harrapakinari ahoarekin eutsi etamugimendu azkar batez, isatseko

ezkatetan igurtziz, irensteko modukozatiak lortzen ditu.

Z O O L O G I A

Partikula subatomikoezezagun bat

detektatu dutePisako Unibertsitateko ikertzaileekpartikula subatomiko ezezagun bat

detektatu dute Kaliforniako partikulenazeleragailuko hiru urteko datuak

aztertzen ari zirela. ‘Ds (2317)’ deitudiote eta quarken konfigurazio berezi

bat izan daitekeela uste dute, bestebaten inguruan orbitatzen duen quark

bat edo lau quarkez osaturikomolekula antzeko zerbait.

F I S I K A

ME

DIK

UN

TZ

A

ORAIN ARTEKO

METODOEKIN SINTOMAK

AZALERATU BITARTEAN ezzegoen tuberkulosiadetektatzerik.Orain, OxfordekoUnibertsitatekomedikuek diagnostikogoiztiarra egindezakeen test berribat garatu dute.

Normaleanerabiltzen den testaktuberkulosiarenbakterioari lotzenzaizkion antigorputzakdetektatzen ditu.Lotura horri itxaronbeharrak gaitzaberanduegi detektatzeaeragiten du.

Gainera,tuberkulosiarenaurkako txertoa hartudutenen kasuan testhorrek positibofaltsuak ematen ditubatzuetan.

Baina badaalternatiba bat:antigorputzak bilatubeharrean sistemaimmunologikoko

T zelula espezifikobatzuk detektatuzgero, gaixotasunalehen urratsetandiagnostika daiteke.Immunologo ingelesekbakterioaren proteinabatzuen aurreanugaritzen direnT zelulak erabilidituzte test berrian.

Test berria tuberkulosiadetektatzeko

ART

XIBO

KOA

J. W

HIT

E