PROGRAMACIONES - Ibaizabal · Web viewBadaki objektuek zer tamaina duten, eta objektu handiak eta...

81
PROGRAMAZIOAK 3 URTE UKIMUGI

Transcript of PROGRAMACIONES - Ibaizabal · Web viewBadaki objektuek zer tamaina duten, eta objektu handiak eta...

PROGRAMACIONES

PAGE

22

PROGRAMAZIOAK

3 URTE

UKIMUGI

AURKIBIDEA

Unitate didaktikoak

1. unitatea: Etxean laguntzen dut

2. unitatea: Kalea zeharkatzen dut

3. unitatea: Nola egiten dute txakurrek?

4. unitatea: Mendi tontorrean

5. unitatea: Lurrez, itsasoz edo airez

6. unitatea: Eskuak eta oinak mugituz

Eraikitze-koadernoak

Bizi naizen tokia (Autonomia erkidegoa)

Honelakoa naiz (Gorputza)

Hau da nire ikasgela (Ikastetxea)

Nork bere burua zaintzeko unea (Ohitura osasungarriak)

Jateko garaia (Elikagaiak)

Honela sentitzen naiz (Emozioen adierazpena)

Ukituz ikasten dut (Esperientziak)

1. unitatea: Etxean laguntzen dut

NORBERAREN EZAGUERA ETA AUTONOMIA PERTSONALA

Helburuak

· Bere gorputz-eskemaren berri izatea.

· Ingurunea aztertzeko norberaren gaitasunak erabiltzea.

· Kontzeptu hauek lehen pertsonan bizitzea: goian/behean.

· Norberaren alderdi positiboak azpimarratzea, autoestimua behar bezala finkatzeko.

· Garen bezala onartzen eta maitatzen gaituztela konturatzea, eta ez dugula ezer aldatu beharrik.

· Norberaren sentimenduak, emozioak eta beharrak zein diren jakitea, besteei komunikatzen ikasiz: maitasuna.

· Koordinazio dinamiko orokorra garatzea.

· Pixkanaka, tonua kontrolatzea.

· Mugitzeko zenbait moduz jabetzea: arrastaka.

· Gorputzaz erlaxazio-egoerak aztertzea.

· Oroimena trebatzea.

· Pentsamendu gogoetatsua sustatzea.

· Distentsioa eta lankidetza bultzatzea, jokoaren bidez.

· Familian lankidetzan jarduteko moduak aintzat hartzea.

· Familiako bizikidetza-arauak errespetatzea, guztien espazioak zainduz.

· Etxea ordenatuta edukitzea komeni dela konturatzea.

· Objektu arriskutsuak ez ukitzea zeinen garrantzitsua den ulertzea.

· Zenbait segurtasun-arauren berri izatea, istripuei aurrea hartzeko.

· Udazkeneko eguraldirako egokiak diren jantziak identifikatzea: euritarako jantziak.

Edukiak

Gorputza eta norberaren irudia

· Gorputz-eskema.

· Zentzumenen bidezko azterketa.

· Norberaren gorputzari lotuta, espazio-erreferentziak: goian/behean.

· Norberare buruaren irudi orekatua eta positiboa: autoestimua.

· Norberaren eta ingurukoen sentimenduak eta emozioak: maitasuna.

Jolasa eta mugimendua

· Gorputzaren koordinazio orokorra.

· Tonua kontrolatzea.

· Gorputza eta mugimendua: arrastaka.

· Gorputzaren pixkanakako kontrola: erlaxazioa.

Jarduera eta egunerokotasuna

· Ohitura eta jarreren garapena: oroimena eta pentsamendu gogoetatsua.

· Talde-jarduerak.

· Egunerokotasuna arautzen duten arauak: familian laguntzea.

· Ordena-ohituren garapena.

Norberaren zaintza eta osasuna

· Objektuen erabilera egokia.

· Egoera arriskutsuei aurrea hartzeko interesa.

· Ingurua garbi eta ordenan izaten laguntzea.

· Zer eguraldi egiten duen kontuan hartuta, jantzi egokiak zein diren jakitea.

Ebaluazio-irizpideak

· Gorputz-eskemaren eta haren adierazpenaren berri du.

· Ondo pasatzen du objektuak zentzumenen bidez aztertzen.

· Goian eta behean espazio-nozioak identifikatzen ditu, norberaren gorputza kontuan hartuta.

· Bere buruarekin bat datorren irudia dauka: autoestimua.

· Maitasunaren emozioa identifikatzen du eta haren adierazpenak bereizten ditu.

· Erraz eta dinamikoki mugitzen da.

· Arrastaka joaten da batetik bestera.

· Erraz erlaxatzen da.

· Lankidetzan jarduten hasi da.

· Aktiboki parte hartzen du jardueretan, interesez eta gogoz.

· Etxeko lanetan parte hartzeko interesa du.

· Materiala eta altzariak ordenan edukitzeko ohitura hartu du.

· Zer eguraldi egiten duen, egokiak diren jantziak eta objektuak identifikatzen ditu.

INGURUNEAREN EZAGUERA

Helburuak

· Etxeko objektuak aktiboki aztertzea eta haien ezaugarriak identifikatzea.

· Kolore gorria identifikatzea eta erabiltzea.

· Bat kopuruaren kontzeptua identifikatzea.

· Bat kontzeptua dagokion grafiarekin lotzea.

· Bat eta asko zenbatzaileak bereiztea.

· Handia eta txikia neurriak identifikatzea.

· Zirkulu forma duten objektuak bereiztea.

· Espazio-nozioak identifikatzea: goian/behean.

· Ingurumena zaintzeko ohitura arduratsuak garatzea.

· Ura eta energia aurrezteko ekintza egokiak zein diren konturatzea.

· Urtaroen joanaren ondorioz, ingurunean gertatzen diren aldaketak ikustea.

· Udazkeneko zenbait fruitu bereiztea.

· Familia-ingurua behatzea eta aztertzea.

· Etxeko objektuak eta gelak aktiboki aztertzea, eta haien ezaugarriak, objektuak eta funtzioak identifikatzea.

· Etxeko gelak bereiztea eta haietan zer ekintza egiten diren jakitea.

· Gainerakoekin harremanetan jartzea, eta bizikidetzarako eta gizarte-harremanetarako jarraibideak ikastea.

· Ikaskideak hobeto ezagutzen hastea.

· Ikaskideen izenak ikastea.

· Berdinen arteko laguntza lantzen hastea.

· Ikasleen arteko harremanak sustatzea, eta elkar ezagutzen eta distentsioa lortzen laguntzea.

· Asmakizun soilen garrantziaz jabetzea: koloretako argizariak.

· Hirugarren Adinekoen Eguna ospatzea.

Edukiak

Ingurune fisikoa: elementuak, harremanak eta neurria

· Etxeko objektuak.

· Objektuen bildumak.

· Kolorearen berezitasun eta ezaugarriak: gorria.

· Kopurua: bat.

· Zenbatzaileak: bat/asko.

· Neurria: handia/txikia.

· Zirkulu forma.

· Espazio-orientazioa: goian/behean.

Natura ezagutzen hastea

· Ingurumena errespetatzen duten ohitura arduratsuak.

· Energia aurrezteko ekintza egokiak.

· Urtaroak: udazkena.

· Eguraldiaren ondorioz inguruan gertatutako aldaketak: udazkena.

Kultura eta bizitza gizartean

· Etxeko gela bakoitza lotzea haietako bakoitzari dagozkion ekintzekin.

· Etxeko lanak.

· Ura eta energia aurreztea.

· Etxeko istripuei aurrea hartzea: objektu arriskutsuak.

· Ikasleen arteko harremanak.

· Behar bezala jokatzeko arauak.

· Asmakizunak eta asmatzaileak: koloretako argizariak.

· Egun berezia: Hirugarren Adinekoen Eguna.

Ebaluazio-irizpideak

· Etxeko objektuak sailkatzen ditu, zer gelatakoak diren kontuan hartuta.

· Kolore gorria identifikatzen du.

· Bat kopuruaren kontzeptua erabili eta dagokion grafiarekin lotzen du.

· Bat eta asko zenbatzaileak bereizten ditu.

· Handia eta txikia neurriak identifikatzen ditu.

· Zirkulu forma duten inguruneko objektuak bereizten ditu.

· Behar bezala aplikatzen ditu goian eta behean espazio-nozioak.

· Natura-inguruneko oinarrizko elementuak zaintzeko joera du.

· Energia aurrezteko neurriren bat aplikatzen du.

· Udazkenaren ezaugarriak bereizten ditu.

· Etxeko gelak bereizten ditu eta badaki zer ekintza egiten diren haietan.

· Badaki zer esanahi duten eta zertarako balio duten etxeko lan batzuek.

· Badaki zein diren etxeko objektu eta lan arriskutsuak.

· Badaki ikaskideren baten izena.

· Behar bezala jokatzen du taldeko jardueretan.

· Aktiboki parte hartzen du jardueretan, interesez eta gogoz.

· Hurbileko asmakizunak eta nork asmatuak diren ikasteko interesa du.

· Aktiboki parte hartu du Hirugarren Adinekoen Egunean.

HIZKUNTZAK: KOMUNIKAZIOA ETA ADIERAZPENA

Helburuak

· Ahozko hizkuntza erabiltzea, eguneroko gertaerei eta egoerei buruz hitz egiteko, poliki-poliki adierazpena hobetuz.

· Etxearekin eta etxeko gelekin zerikusia duen lexikoa lantzea.

· Norberaren eta inguru hurbileko pertsonen izenak erabiltzea.

· Kontzientzia fonologikoa lantzen hastea, irakurketa- eta idazketa-prozesuak errazteko.

· Idatzizko hizkuntza informazioa emateko balio duen elementua dela konturatzea.

· Testua eta irudiak bereiztea.

· Testua duten ingurune hurbileko objektuak identifikatzea: ipuinak.

· Interesa eta jarrera positiboa agertzea, testua duten objektuak ulertzeko estrategiak ikasteko.

· Esaldiak osatzen hastea, lexikoaren txartelak eta piktogramak erabiliz.

· Begien eta eskuaren arteko koordinazioa lantzea, goitik beherako marra bertikala egitean.

· Ipuinak entzutea eta ulertzea, gozatzeko eta ikasteko aukera ematen dutelako.

· Irudimenaren garapena sustatzea, istorio bat kontatuz.

· Sagua baliabide bat dela eta zenbait aukera ematen dituela konturatzea.

· Erakuslea zein den jakitea eta haren bidez seinalatzea.

· Erakuslea pantailako toki jakin batean kokatzea.

· Material berriak erabiltzeko interesa bultzatzea eta material horiek plastika-lanetan egoki erabiltzea.

· Kolorea erabiltzea, plastika-hizkuntzaren elementuetako bat den aldetik: gorria.

· Hatzez margotzeko pintura erabiltzea eta plastika-adierazpen soilak egiten gozatzea.

· Estanpazioa eta papera itsasteko plastika-teknikak.

· Plastika-ekoizpenez gozatzea, talde-lanari egindako ekarpena den aldetik: Eskolara etorritakoen horma-irudia.

· Txotxongilo soilak egiten ondo pasatzea.

· Munduko artelanekiko sentsibilitatea bultzatzea.

· Henri Matisse artista aztertzen hastea.

· Margolan bati behatzea eta adierazitako zenbait objektu deskribatzea.

· Artearen bidez pentsatzeko abileziak sustatzea.

· Zarata eta musika bereiztea.

· Etxeko objektuen hotsak identifikatzea eta bereiztea.

· Pultsua zer den ikastea.

· Musika-piezak aktiboki entzutea.

· Abestia interpretatzea, hari dagozkion mugimenduak eginez.

· Erlaxazioa eta mugimenduak gorputzaren bidez adieraztea eta sentitzea.

Edukiak

Hitzezko hizkuntza. Entzutea, hitz egitea eta berbetan aritzea

· Ahozko hizkuntzaren pixkanakako erabilera eta balioespena.

· Etxearekin eta etxeko gelekin zerikusia duen lexikoa.

· Etxeko objektuen onomatopeiak.

· Agurrak eta aurkezpen pertsonalak.

· Testuen eta irudien bereizketa.

· Ipuina, testua duen objektu gisa.

· Esaldien irakurketa eta eraketa, ekintzen piktogramak eta lexiko-txartelak erabiliz.

· Irakurketa programa:

Lexikoaren txartelak: koilara, mahaia, ohea, platera.

Piktogramak: ikusi / ez ikusi, lo egin / lorik ez egin.

· Grafomotrizitatea: marra bertikala.

· Ipuinen entzuketa eta ulermena, ondo pasatzeko eta ikasteko:

Motibatzeko ipuina: Zaren bezalakoxea maite zaitut.

Ikus-entzunezko hizkuntza eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak

· Tresna teknologikoen erabilera: ordenagailua.

· Sagua: erabilera eta mugimenduak.

Arte-hizkuntza

· Hainbat plastika-teknika, -elementu eta -materialen bidez saiakuntzak egitea: estanpazioa eta hatzez margotzeko pinturaz koloreztatzea, papera itsastea.

· Plastikako lanekiko jarrera positiboa izatea.

· Plastika-tailerrak egitea: Amets politak (Sormena) eta Eskolara etorritakoen horma-irudia (Taldekako lana).

· Margolana: MATISSE, H.: Harmonia gorrian.

· Zarata/musika.

· Entzumen bereizketa: etxeko soinuak.

· Abestiak interpretatzea: Hau da nire etxea.

· Entzuketak: Erdi Aroko dantza; DVORAK, A.: Amak irakatsi zizkidan abestiak. Arretaz entzutea.

Gorputz-hizkuntza

· Erlaxazio- eta mugimendu-egoerak sentitzea eta kontrolatzea.

· Eguneroko eszenak antzeztea.

· Abestiaren interpretazioa, hari dagozkion mugimenduak eginez.

Ebaluazio-irizpideak

· Ahozko adierazpena hobetzen ahalegintzen da, argitasuna eta jarioa landuz.

· Unitatean landutako lexikoa erabiltzen du.

· Etxeko objektuekin zerikusia duten onomatopeiak identifikatzen eta egiten ditu.

· Ahozko hizkuntza erabiltzen du ikaskideekin: agurrak eta aurkezpen pertsonalak.

· Kontzientzia fonologikoa lortzeko jardueretan parte hartu du.

· Testua eta irudiak bereizten ditu.

· Badaki ipuina testua duen objektuetako bat dela.

· Irudiak irakurtzen eta interpretatzen ditu.

· Esaldi soilak egiten ditu, piktogramak eta lexiko-txartelak erabiliz.

· Behar bezala egiten du lerro bertikala.

· Ondo pasatzen du ikasgelan narrazioak entzuten.

· Badaki sagua baliabide bat dela eta zenbait aukera ematen dituela.

· Nahierara mugitzen du sagua pantailan eta badaki erakuslea nahi duen tokian kokatzen.

· Estanpazioa eta hatzez margotzeko pintura erabiltzen ditu jarduera plastikoetan, adierazpide gisa.

· Ondo pasatzen du jarduera plastikoak egiten.

· Plastikako teknikak eta materialak lantzeko eta haiek ikasteko jakin-mina du.

· Ondo pasatzen du munduko artelanetara hurbiltzen eta artistei buruz hitz egiten.

· Objektuak deskribatzen ditu, artelan bati erreparatuta.

· Gustuko du plastikako jardueretan izandako esperientzien berri ematea.

· Zarata eta musika bereizten ditu.

· Etxeko soinu nagusiak bereizten ditu.

· Abestiak ikasten eta interpretatzen ditu.

· Aktiboki parte hartzen du musika-piezen entzuketetan.

· Gorputzaren bidez egin daitezkeen hotsak aztertzen ditu.

· Mugimenduak behar bezala koordinatzen ditu, pultsua erabiliz, dantza egiteko.

2. unitatea: Kalea zeharkatzen dut

NORBERAREN EZAGUERA ETA AUTONOMIA PERTSONALA

Helburuak

· Bere gorputz-eskemaren berri izatea: burua.

· Kontzeptu hauek lehen pertsonan bizitzea: kanpoan/barruan.

· Kontzeptu hauen berri izatea eta erlazionatzea: zabalik/itxita.

· Norberaren sentimenduak, emozioak, bizipenak eta beharrak identifikatzea eta adieraztea.

· Zenbait gogo-aldarte identifikatzeko gai izatea: haserrea.

· Mugitzeko moduak eta aukerak hainbat gunetara egokitzea, objektu batzuk erabiliz.

· Eskuen eta hanken koordinazioa garatzea, lau hankatan ibiltzean.

· Zenbait modutan mugitzea: arrastaka eta lau hankatan.

· Arnasa kontrolatzen hastea.

· Gorputza erlaxatzea, uzkurtuz/lasaituz.

· Asoziazioa sustatzea, arrazoiketa-tresna den aldetik.

· Sormena eta originaltasuna bultzatzea.

· Jardueretan parte hartzeko interesa piztea.

· Talde-lanetan parte hartzeko gogoa erakustea.

· Taldean egindako lankidetza-lana balioestea.

· Bizikidetza-arauak ikasten joatea.

· Agurrak eta kortesiazko arauak erabiltzea.

· Errespetatzeko, laguntzeko eta lankidetzako jarrerak eta ohiturak lantzea.

· Espazio komunetan segurtasun-arauak zein diren jakitea eta errespetatzea: parkea.

· Kaleak garbi edukitzeko norberak duen arduraz jabetzea.

Edukiak

Gorputza eta norberaren irudia

· Gorputz-eskema: burua.

· Norberaren gorputzari lotuta, espazio-erreferentziak: barruan/kanpoan eta zabalik/itxita.

· Sentimenduen eta emozioen identifikazioa eta adierazpena: haserrea.

Jolasa eta mugimendua

· Eskuen eta hanken koordinazioa.

· Arnasketaren kontrola.

· Mugitzeko moduak: arrastaka eta lau hankatan.

· Gorputzaren pixkanakako kontrola: erlaxazioa, uzkurtuz/lasaituz bidez.

Jarduera eta egunerokotasuna

· Ohitura eta jarreren garapena: sormena, originaltasuna eta arrazoiketa.

· Jardueretan parte hartzeko interesa.

· Taldean egindako lan kooperatiboaren balioespena.

· Egunerokotasuna arautzen duten taldeko arauak.

· Agurren eta kortesiazko arauen erabilera.

· Errespetatzeko, laguntzeko eta lankidetzako jarrerak eta ohiturak.

Norberaren zaintza eta osasuna

· Kaleko segurtasun-arauak: parkea.

· Kaleak garbi edukitzeko norberak duen ardura.

Ebaluazio-irizpideak

· Bere gorputz-eskemaren jakitun da.

· Lepoa eta burua gorputzeko atalak direla daki.

· Zabalik eta itxita kontzeptuak identifikatzen ditu, bere gorputzari dagokionez.

· Barruan eta kanpoan kontzeptuak identifikatzen ditu, bere gorputzari dagokionez.

· Haserrea identifikatzen du.

· Behar bezala egiten ditu eskuak eta hankak koordinatzeko jarduerak.

· Arrastaka eta lau hankatan mugitzen da.

· Elkarlanean jarduten hasi da.

· Errespetuaren balioa aintzat hartzen eta praktikan jartzen du.

· Kaleko bizikidetza-arauak badakizki eta praktikan jartzen ditu: zaborrontziak erabiltzea.

INGURUNEAREN EZAGUERA

Helburuak

· Kolore horia identifikatzea eta erabiltzea.

· Bat zenbakiaren grafia identifikatzea eta egitea.

· Zirkulua irudi laua dela jakitea.

· Kontzeptu hauen berri izatea eta identifikatzea: zabalik/itxita eta barruan/kanpoan.

· Segidak egitea, aldagai gisa neurria hartuta.

· Edukiontziak kaleko elementuak direla jakitea eta haietara bota behar diren materialak identifikatzea.

· Ingurumena errespetatzeko arauak ikasten hastea: hondakinak birziklatzea.

· Kaleko elementuak (hiri-altzariak, dendak, bide-seinaleak) eta haien funtzioak identifikatzea.

· Produktuak sailkatzea, zer dendatan eros daitezkeen kontuan hartuta.

· Kalean eta parkeetan lan egiten duten profesionalak identifikatzea.

· Parkean egin daitezkeen jarduerak zein diren jakitea.

· Bide-segurtasuneko oinarrizko arauak barneratzea: bidea zeharkatzeko beti eskua ematea.

· Bide-segurtasunarekin lotutako kaleko zenbait elementu identifikatzea (zebra-bidea eta semaforoa).

· Zenbait asmakizun garrantzitsuak direla ikastea: semaforoa.

· Jai, usadio eta ohiturak zein diren jakitea eta haietan parte hartzea.

· Gabonekin lotutako elementuak identifikatzea.

· Jaietan, ingurua apaintzeko jardueretan parte hartzea: Gabonak.

· Haurren Eskubideen Eguna ospatzea.

Edukiak

Ingurune fisikoa: elementuak, harremanak eta neurria

· Kolorearen berezitasun eta ezaugarriak: horia.

· Kopurua: bat.

· Irudi laua: zirkulua.

· Espazio-orientazioa: zabalik/itxita, barruan/kanpoan.

· Aldagai bateko segidak: neurria.

Natura ezagutzen hastea

· Ingurunea zaintzeko ohiturak.

· Birziklatzeko eta hondakinak botatzeko edukiontziak.

Kultura eta bizitza gizartean

· Kaleko elementuak.

· Auzoko zerbitzuak eta dendak.

· Parkea.

· Bide-segurtasuneko oinarrizko arauak.

· Asmakizunak eta asmatzaileak: semaforoa.

· Jaiak, usadioak eta ohiturak: Gabonak.

· Egun berezia: Haurren Eskubideen Eguna.

Ebaluazio-irizpideak

· Kolore horia identifikatzen du.

· Bat zenbakiaren grafia bereizten eta trazatzen badaki, bai eta zer kopuru adierazten duen ere.

· Irudi laua identifikatzen du: zirkulua.

· Zabalik eta itxita kontzeptuak identifikatzen ditu, objektuei dagokionez.

· Barruan eta kanpoan espazio-kontzeptuak bereizten ditu, eta erabili egiten ditu.

· Aldagai bateko segidak osatzen ditu: neurria.

· Talde-lanean inplikatzen da, eta gogoz parte hartzen du.

· Aginduak betetzen ditu, eta lagunen ekarpenak balioesten, kalearekin lotutako talde-lanetan.

· Kalea ezagutzen du, bai eta bertako elementuak eta zerbitzuak ere.

· Denda ohikoenak identifikatzen ditu, eta saltzen dituzten produktuekin lotzen.

· Parkea identifikatzen du, jolasteko eta ikasteko kaleko lekua den aldetik.

· Kaleko istripuei aurrea hartzeko arauak ikasten eta aplikatzen ditu: kalea zeharkatzea.

· Asmakizunak eta asmatzaileak ikasteko jakin-mina du.

· Badaki jaiak, usadioak eta ohiturak zein diren, eta haietan parte hartzen du.

· Eguberriekin lotutako elementuak identifikatzen ditu.

· Haurren Eskubideen Eguneko ospakizunetan aktiboki parte hartu du.

· Jardueretan inplikatzen da, eta gogoz parte hartzen du.

HIZKUNTZAK: KOMUNIKAZIOA ETA ADIERAZPENA

Helburuak

· Lexikoa aberastea, kalearen eremu semantikoko hitzak baliatuz.

· Denden izenak haietan saltzen diren produktuenekin lotzea.

· Kaleko elementuekin lotutako onomatopeiak identifikatzea eta egitea.

· Ahozkotasuna lantzea, nork bere izena, familiako kideena eta ikaskideena erabiliz.

· Ahozko interakzioa egiten ikastea.

· Kontzientzia fonologikoa lantzea: hitz baten esanahia nola aldatzen den hautematea, letra bat kentzen, aldatzen edo eransten bazaio.

· Kaleko kartel motak identifikatzea.

· Esaldiak irakurtzea eta interpretatzea, piktograma eta lexikoaren txarteletatik abiatuta.

· Eskuaren eta begien arteko koordinazioa lantzea, ezkerretik eskuinera trazu horizontalak egitean.

· Arretari eustea, narrazioa eten gabe.

· Irudimena lantzea, istorio bat kontatuz.

· Kamera digitala erabiliz argazkiak egitea eta ordenagailuan argazki horiek behera kargatzea.

· Irudien karpetan sartzea eta argazkiak ordenagailuan bistaratzea.

· Kolorea, plastika-hizkuntza osatzen duen elementua den aldetik: horia.

· Plastika-tekniketara hurbiltzea, arte-adierazpen eta -ekoizpen gisa: papera zimurtzea eta itsastea.

· Artelan unibertsalekiko sentsibilitatea sustatzea.

· Frida Kahlo artista aztertzen hastea.

· Artearen bidez, pentsamendua egituratzen laguntzen duten abileziak garatzea.

· Plastika-saiakuntzak besteei kontatzeko interesa agertzea.

· Sormena eta originaltasuna garatzea plastikako lanetan.

· Hotsa eta isiltasuna bereiztea.

· Kaleko elementuen hotsak bereiztea.

· Abesti bati jarraitzea, hari lotutako keinuak eginez.

· Abesti baten pultsua zer den argi ulertzea.

· Koreografia eta dantza txikietan parte hartzea.

Edukiak

Hitzezko hizkuntza. Entzutea, hitz egitea eta berbetan aritzea

· Ahozko hizkuntzaren pixkanakako erabilera eta balioespena.

· Kalearekin, dendekin eta zerbitzuekin lotutako askotariko lexikoaren erabilera.

· Familia bereko hitzak: dendak eta saltzen diren produktuak.

· Kaleko onomatopeiak.

· Inguruko pertsonen izen bereziak.

· Kaleko kartelak, testu eramaileak.

· Esaldien irakurketa eta eraketa, ekintzen piktogramak eta lexiko-txartelak erabiliz.

· Irakurketa programa:

Lexikoaren txartelak: denda, kalea, semaforoa, paperontzia.

Piktogramak: erosi / ez erosi, ibili / ez ibili, sartu / ez sartu.

· Grafomotrizitatea: marra horizontala.

· Ipuinen entzuketa eta ulermena, ondo pasatzeko eta ikasteko:

Motibatzeko ipuina: Kapitain bat hirian.

Ikus-entzunezko hizkuntza eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak

· Kamera digitala erabiliz argazkiak egitea.

· Argazkiak behera kargatzea eta ordenagailuan bistaratzea.

· Irudiak editatzeko programak.

Arte-hizkuntza

· Hainbat plastika-teknika, -elementu eta -materialen bidez saiakuntzak egitea: papera zimurtzea eta itsastea.

· Plastika-ekoizpenekiko interesa.

· Plastika-tailerrak egitea: Nire kaleko salmahaiak (Sormena) eta Parkea (Taldekako lana).

· Margolana: KAHLO, F.: Autobusa.

· Soinua/isiltasuna.

· Entzumen bereizketa: kaleko soinuak.

· Abestiak interpretatzea: Kalean gora eta behera.

· Entzuketak: HAYDN, F. J: Erlojua. Andante. 101. sinfonia; SCHUMMANN, R: Romanza 1. zk.

Gorputz-hizkuntza

· Abesti baten interpretazioa, hari lotutako mugimenduak eginez.

· Koreografietan gorputza koordinatzea.

Ebaluazio-irizpideak

· Unitatean landutako lexikoa erabiltzen du.

· Ahozko adierazpenak gero eta hobeto egiten ditu.

· Denden izenak haietan saltzen diren produktuekin lotzen ditu, ahozko jardueren bitartez.

· Ahozko hizkuntza erabiltzen du, hurbileko pertsonei izenez deitzeko.

· Kalearekin lotutako onomatopeiak identifikatzen eta egiten ditu.

· Kontzientzia fonologikoa lortzeko jardueretan parte hartzen du.

· Testua eramaileak eta haien ezaugarriak identifikatzen ditu: kaleko kartelak.

· Esaldi soilak osatzen ditu, piktogramak eta lexikoaren txartelak erabiliz.

· Irudiak irakurtzen eta interpretatzen ditu.

· Behar bezala egiten ditu marra horizontalak.

· Motibatzeko ipuina entzun eta ulertu du.

· Narrazioak entzuten ondo pasatzen du.

· Kamera digitala zer den badaki eta proposatutako jardueran parte hartzen du.

· Sorkuntza-lanak egiten ditu zenbait plastika-teknika erabiliz: papera zimurtzea.

· Aktiboki eta gogoz parte hartzen du plastika-tailerretan.

· Plastikako teknikak eta materialak lantzeko eta haiek ikasteko jakin-mina du.

· Artelan eta artista unibertsalak ikastea gustuko du.

· Artelanak ikasten eta aztertzen ditu: Autobusa, Frida Kahlo.

· Bere sorkuntza plastikoaz gozatzen du.

· Gainerakoen sorkuntza plastikoak errespetatzen eta balioesten ditu.

· Hotsa eta isiltasuna bereizten ditu.

· Kaleko hotsak identifikatzen ditu.

· Aktiboki parte hartzen du musika-piezen entzuketetan.

· Abestiak ikasten eta interpretatzen ditu.

· Abestiak arretaz entzuten eta interpretatzen ditu.

· Aktiboki aditzen ditu entzuketak, eta mugitzeko eta erlaxatzeko jarduerak egiten ditu.

· Behar bezala koordinatzen ditu koreografiak egiteko mugimenduak.

3. unitatea: Nola egiten dute txakurrek?

NORBERAREN EZAGUERA ETA AUTONOMIA PERTSONALA

Helburuak

· Hurbileko eta urruneko espazioa bereiztea, gorputzaren bidez.

· Kontzeptu hauek lehen pertsonan bizitzea: barruan/kanpoan.

· Behatzeko eta ikusmen-bereizketa egiteko gaitasuna garatzea.

· Norberaren beharrak, sentimenduak, emozioak eta lehentasunak zein diren jakitea eta adieraztea, besteenak errespetatuz.

· Beldurra gogo-aldartea dela jakitea.

· Zenbait jokotan parte hartzea, elkar ezagutzeko eta distentsioa bultzatzeko.

· Zirkuituen txanda errespetatzea.

· Mugitzeko eta orekari eusteko moduak eta aukerak probatzea.

· Gorputzaren bidez zenbait modutan mugi daitezkeela aztertzea: oinez eta arrastaka.

· Arnasa kontrolatzen hastea.

· Gorputza erlaxatzea, ukimenaren bidez.

· Ingurua zaintzeko eta errespetatzeko arauak zein diren jakitea: animaliak eta landareak.

· Ohiko jarduerak eta zeregin errazak egitea, gero eta modu autonomoagoan.

· Esku-abileziak eta -trebetasunak eskuratzea eta garatzea.

· Arreta eta pertzepzioaren gaitasuna hobetzea.

· Pentsamendu sortzailea piztea.

· Errespetatzeko, laguntzeko eta lankidetzako jarrerak eta ohiturak garatzea.

· Laguntza eskatzen eta onartzen jakitea, beharrezkoa denean.

· Landareak osasunerako oso onuragarriak direla onartzea.

· Neguko hotzetik babesteko beharrezko jantziak identifikatzea.

Edukiak

Gorputza eta norberaren irudia

· Espazioa eta gorputza: hurbil/urrun, barruan/kanpoan.

· Norberaren eta ingurukoen sentimendu eta emozioen adierazpena: beldurra.

Jolasa eta mugimendua

· Mugitzeko moduak: oinez eta arrastaka.

· Arnasketaren kontrola.

· Erlaxazioa, ukimenaren bidez.

Jarduera eta egunerokotasuna

· Ohiko eta eguneroko jarduerak, gero eta modu autonomoagoan.

· Norberaren gaitasunen garapena: arreta eta pertzepzioa, eta pentsamendu sortzailea.

· Eguneroko bizitza arautzen duten arauak: ingurua errespetatzea.

· Laguntza eskatzea eta onartzea.

Norberaren zaintza eta osasuna

· Landareen onurak osasunerako.

· Egoera arriskutsuei aurrea hartzeko interesa.

· Neguko jantziak.

Ebaluazio-irizpideak

· Mugimenduak kontrolatzen ditu eta orekari eusten dio.

· Hurbil eta urrun espazio-nozioak bereizten ditu, bere gorputza kontuan hartuta.

· Beldurraren emozioa identifikatzen du.

· Oinez mugitzen da.

· Aktiboki parte hartzen du proposatutako psikomotrizitate-jardueretan.

· Erraz erlaxatzen da.

· Laguntza baliotzat hartzen du eta inguruan praktikan jartzen.

· Lankidetzan jarduten ikasi du.

· Badaki zein diren animaliak zaintzeko arauak, eta praktikan jartzen ditu.

· Landare edo maskota bat zaintzeko jardueretan parte hartzen du.

· Jantzi egokiak identifikatzen ditu, eguraldiaren arabera.

INGURUNEAREN EZAGUERA

Helburuak

· Kolore urdina identifikatzea eta erabiltzea.

· Bi zenbakia bereiztea eta dagokion kopuruarekin lotzea.

· Bi zenbakiaren grafia identifikatzea.

· Zenbatzaile hauek bereiztea: asko/gutxi.

· Neurriak bereiztea: altua/baxua.

· Triangelu forma ezaugarri bereizgarria dela jakitea.

· Zenbatzaileak ohiko egoeretan aplikatzea.

· Espazio-egoerak identifikatzea: hurbil/urrun.

· Erabilitako materialak zaintzea.

· Inguruko landare eta animaliei behatzea, eta aztertzea.

· Etxeko animaliak zein diren jakitea.

· Etxeko animaliak nola zaindu behar diren deskribatzea.

· Animalia basati batzuk identifikatzea eta haien habitat naturalarekin lotzea.

· Landatutako landareen eta landare basatien arteko aldea zein den aztertzea.

· Pertsonok landareei ematen diegun zenbait erabilera identifikatzea.

· Landareak eta animaliak zaindu behar diren izaki bizidunak direla jakitea.

· Pertsonen bizitzan animaliek duten garrantzia balioestea.

· Natura zaintzeko jokabideak bultzatzea.

· Urtaroen joanaren ondorioz, ingurunean gertatzen diren aldaketak ikustea: negua.

· Neguko eguraldia identifikatzea.

· Neguko zenbait fruitu bereiztea.

· Berdinen arteko harremanak sustatzea eta laguntza lantzen hastea.

· Taldeko kohesioa garatzea.

· Asmakizun batzuez jabetzea: globo aerostatikoa.

· Bakearen Eguna ospatzea.

Edukiak

Ingurune fisikoa: elementuak, harremanak eta neurria

· Kolorearen berezitasun eta ezaugarriak: urdina.

· Bi kontzeptua, kopurua.

· Zenbatzaileak: asko/gutxi.

· Neurria: altua/baxua.

· Triangelu forma.

· Espazio-orientazioa: hurbil/urrun.

Natura ezagutzen hastea

· Inguruko animaliak eta landareak.

· Animalia basatiak eta etxekoak.

· Landatutako landareak eta landare basatiak.

· Animalien eta landareen zaintzak eta onurak.

· Urtaroak: negua.

Kultura eta bizitza gizartean

· Taldekideen arteko harremana eta kohesioa.

· Asmakizunak ea asmatzaileak: globo aerostatikoa.

· Egun berezia: Bakearen Eguna.

Ebaluazio-irizpideak

· Kolore urdina identifikatzen du eta bere lanetan erabiltzen du.

· Bi zenbakia bereizten du eta dagokion kopuruarekin lotzen du.

· Neurri-nozioak bereizi eta erabili egiten ditu: altua/baxua.

· Asko eta gutxi bereizten ditu.

· Hurbil/urrun espazio-nozioak identifikatzen ditu.

· Triangelu forma duten objektuak bereizten ditu.

· Animalia basatiak eta etxekoak bereizten ditu.

· Paisaiako elementu nagusiak identifikatzen ditu.

· Landatutako landareak identifikatzen ditu eta landare basatietatik bereizten.

· Landareen zenbait erabilera dakizki.

· Animaliak eta landareak balioesten ditu, eta zaintzeko ekintza egokiak egiten ditu.

· Neguaren ezaugarriak bereizten ditu.

· Zenbait asmakizun eta asmatzaileenganako jakin-mina erakusten du.

· Bakearen Eguneko ospakizunean parte hartu du.

HIZKUNTZAK: KOMUNIKAZIOA ETA ADIERAZPENA

Helburuak

· Ahozko hizkuntzaren adierazpena hobetzea.

· Ahozko hizkuntza erabiltzea, eguneroko gertaerei eta egoerei buruz hitz egiteko.

· Animaliekin eta landareekin zerikusia duen lexikoa lantzea.

· Ahozko adierazpena hobetzen ahalegintzea, argitasuna eta jarioa landuz.

· Landareen izenak eta horien fruituak ahoz lotzea.

· Handigarriak eta txikigarriak identifikatzea eta erabiltzea.

· Ahozko komunikazioko arauak entzuteko eta errespetatzeko jarrerak sustatzea.

· Kontzientzia fonologikoa hartzen hastea.

· Hitz baten esanahia nola aldatzen den hautematea, letra bat kentzen, aldatzen edo eransten bazaio.

· Testua eta irudia bereiztea.

· Idatzitako onomatopeiak eta animalien irudiak lotzea.

· Irudiak irakurtzea eta interpretatzea.

· Esaldiak osatzen hastea, piktogramak eta lexikoaren txartelak erabiliz.

· Testu linguistikoetan ageri den ezker-eskuin noranzkotasuna lantzea.

· Eskuaren eta begien arteko koordinazioa lantzea, marra bertikalak eta horizontalak konbinatuz.

· Irudimenaren garapena sustatzea, ipuin bat kontatuz.

· Kontatutako istorioari buruzko galderei erantzuteko gai izatea.

· Blogaren erabilerak eta funtzioak zein diren jakitea.

· Blogean, gomendatutako webguneen loturak ezartzea.

· Irudi soilak egiten gozatzea, eta irudimena eta sentsibilitate sortzailea garatzea.

· Kolorea erabiltzea, plastika-hizkuntzaren elementuetako bat den aletik: urdina.

· Motrizitate xehea lantzea, plastikako zereginak egitean: papera urratzea eta itsastea.

· Pintzel lodiekin margotzeko teknika erabiltzea.

· Norberaren plastika-ekoizpenez gozatzea, talde-lanari egindako ekarpena den aldetik: ikasgelako leihoak apaintzea.

· Munduko artelanekiko sentsibilitatea bultzatzea.

· Franz Marc artista eta bere artelanetako batzuk aztertzen hastea.

· Margolan bati behatzea eta ahoz deskribatzea.

· Erritmo-eskema errazak egitea, onomatopeien bidez. Musika entzutea erlaxazio-ariketak egiteko.

· Musika-piezak aktiboki entzutea.

· Musika-tresna txikiak erabiltzen hastea.

· Entzuketa bakoitzean melodiari jarraituz mugitzea.

· Abestia interpretatzea, hari dagozkion mugimenduak eginez.

· Animaliak antzeratzea, musikaren erritmoari jarraituz.

Edukiak

Hitzezko hizkuntza. Entzutea, hitz egitea eta berbetan aritzea

· Ahozko hizkuntzaren pixkanakako erabilera eta balioespena.

· Animaliekin eta landareekin lotutako askotariko lexikoaren erabilera.

· Animalien onomatopeiak.

· Landareen izenak eta fruituak lotzea.

· Hitzen handigarriak eta txikigarriak.

· Testua eta irudia bereiztea.

· Ahozko hizkuntza: animalien onomatopeiak.

· Esaldien irakurketa eta eraketa, ekintzen piktogramak eta lexikoaren txartelak erabiliz.

· Irakurketa programa:

Lexikoaren txartelak: arrosa, bitxilorea, katua, txoria.

Piktogramak: landatu / ez landatu, ukitu / ez ukitu, usaindu / ez usaindu.

· Grafomotrizitatea: marra bertikalak eta horizontalak konbinatzea.

· Ipuinen entzuketa eta ulermena, ondo pasatzeko eta ikasteko:

Motibatzeko ipuina: Lagundu hegan egiten.

Ikus-entzunezko hizkuntza eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak

· Ikasgelako bloga.

· Bloga sortzeko eta blogeko jardueretan parte hartzea.

Arte-hizkuntza

· Hainbat plastika-teknika, -elementu eta -materialen bidez saiakuntzak egitea: papera urratzea eta itsastea.

· Plastikako lanekiko jarrera positiboa izatea.

· Plastika-tailerrak egitea: Norenak dira oinatzak? (Sormena) eta Landareak hazi egiten dira (Taldekako lana).

· Margolana: MARC, F.: Zaldi urdin handiak.

· Erritmo-eskemak.

· Entzumen bereizketa: animalien soinuak.

· Abestiak interpretatzea: Banintz

· Entzuketak: SCHUBERT, F.: Erlea; SAINT SAËNS, C.: Zisnea. Animalien inauteria. Arretaz entzutea.

Gorputz-hizkuntza

· Abesti baten interpretazioa, hari lotutako mugimenduak eginez.

· Animaliak antzeratzea, musikaren erritmoari jarraituz.

Ebaluazio-irizpideak

· Ahozko adierazpena hobetzen ahalegintzen da, argitasuna eta jarioa landuz.

· Unitatean landutako lexikoa erabiltzen du.

· Animalien onomatopeiak identifikatzen eta egiten ditu.

· Landareen izenak eta fruituak lotzen ditu.

· Zenbait hitzen handigarriak eta txikigarriak erabiltzen ditu.

· Kontzientzia fonologikoa lortzeko jardueretan parte hartu du.

· Onomatopeia idatziak eta hots hori egiten duen animaliaren irudia lotzen ditu.

· Irudiak irakurtzen eta interpretatzen ditu.

· Esaldi soilak egiten ditu, piktogramak eta lexikoaren txartelak erabiliz.

· Marra bertikalak eta horizontalak behar bezala konbinatzen ditu.

· Ondo pasatzen du narrazioak entzuten.

· Motibatzeko ipuina entzuten eta ulertzen du.

· Erritmo-eskemak bereizten eta lantzen ditu.

· Blogarekin lotutako jardueretan parte hartzen du.

· Plastilina modelatzen du eta papera urratzen, bere plastika-adierazpenetan.

· Taldeko plastika-jarduerak egiten parte hartzen du.

· Gustuko du emozioari buruzko plastika-jarduerak egitea.

· Franz Marc artistaren Zaldi urdin handiak margolana behatzen eta aztertzen du.

· Erritmo-eskemak lantzen ditu.

· Animalien hotsak bereizten ditu.

· Abesti bat interpretatzen du hari lotutako koreografiak eginez.

· Mugimenduak egiten ditu, melodiaren eta irakaslearen jarraibideen arabera.

· Antzezpenetan parte hartu eta animaliak antzeratzen ditu.

· Entzuketak arretaz entzuten ditu, eta mugimendu- eta erlaxazio-jarduerak egiten ditu.

4. unitatea: Mendi tontorrean

NORBERAREN EZAGUERA ETA AUTONOMIA PERTSONALA

Helburuak

· Enborra gorputz atala dela jakitea.

· Espazioan eta mugetan kokatzea.

· Espazio-egoerak identifikatzea eta erabiltzea: aurrean/atzean.

· Norberaren sentimenduak, emozioak eta beharrak identifikatzea eta adieraztea.

· Tristura gogo-aldarte bat dela jakitea.

· Ohiko jarduerak eta zeregin errazak egitea, gero eta modu autonomoagoan.

· Mugitzeko moduak ikastea: lasterka egitea.

· Elkarrekin jolasten ikasten hastea.

· Jokoak eta ekintzak egitea, ezarritako kodeari jarraituz.

· Harrapaketa kontzeptua lantzea: harrapaketan.

· Arreta eta kontzentrazioa lantzea.

· Logika sustatzea, arrazoiketa-tresna den aldetik.

· Adiskidetasunaren garrantzia balioestea.

· Ikasgelan lagun berriak egitea bultzatzea.

· Taldeko jardueretan aktiboki eta gogoz parte hartzea.

· Taldeak egindako lankidetza-lana balioestea.

· Eremu komunak zaintzea, natura babesteko.

· Ongizatearekin, norberaren segurtasunarekin, higienearekin eta osasuna indartzearekin lotutako ohiturak eta jarrerak barneratzea.

· Eremu osasungarrietan bizitzea oso garrantzitsua dela konturatzea.

Edukiak

Gorputza eta norberaren irudia

· Gorputz atala: enborra.

· Norberaren gorputzari lotuta, espazio-erreferentziak ezartzea: aurrean/atzean.

· Norberaren sentimenduak eta emozioak: tristura.

Jolasa eta mugimendua

· Oinarrizko mugimen-trebetasunak: lasterka.

· Jokoak eta ekintzak, kode ezarriaren bidez.

Jarduera eta egunerokotasuna

· Egunerokotasuna arautzen duten taldeko arauak: eremu komunen zaintza.

· Ohitura eta jarreren garapena: arreta, kontzentrazioa eta pentsamendu logikoa.

· Adiskidetasunaren garrantzia eta sustapena.

Norberaren zaintza eta osasuna

· Ongizatearekin, norberaren segurtasunarekin, higienearekin eta osasuna indartzearekin lotutako ohiturak eta jarrerak.

· Eremu osasungarrien garrantzia.

Ebaluazio-irizpideak

· Badaki enborra bere gorputz atala dela.

· Lasterka eginez mugitzen da.

· Aktiboki parte hartzen du jokoetan.

· Ondo pasatzen du mugitzen: lasterka.

· Mugitzean orekari eusten dio: ez da jausten.

· Aurrean/atzean posizioak identifikatzen ditu.

· Erraz erlaxatzen da.

· Adiskidetasunaren garrantzia balioesten du.

· Ekintzetan ohiturak barneratzen ditu.

· Badaki tristura gogo-aldartea dela.

· Animaliak eta landareak errespetatzeko eta zaintzeko interesa agertzen du.

INGURUNEAREN EZAGUERA

Helburuak

· Kolorearen ezaugarria bereizgarri gisa onartzea.

· Kolore berdea identifikatzea eta erabiltzea.

· Bi zenbakia dagokion kopuruarekin lotzea eta zenbakiaren grafia egitea.

· Aldagai bateko segidak egitea.

· Beterik/hutsik kontzeptuak identifikatzea.

· Forma objektuen ezaugarri bereizgarri gisa onartzea.

· Triangelua identifikatzea.

· Espazio-nozioak bereiztea: aurrean/atzean.

· Aldagai bateko segidak osatzea: kolorea.

· Paisaia natural baten elementu bereizgarriak identifikatzea: mendia eta hondartza edo itsasertza.

· Kostaldeko paisaiaren ezaugarriak bereiztea: portua, hondartza, fauna, etab.

· Haitzulo baten ezaugarriak eta bertan bizi diren animaliak identifikatzea.

· Naturaguneak balioestea, zaindu eta errespetatu behar diren aisialdirako lekuak diren aldetik.

· Jarrera aktiboa izatea eta, ahal den heinean, ingurumena zaintzen parte hartzea.

· Ingurumena kutsatzen eta zaintzea oztopatzen duten elementuak identifikatzea.

· Gizarte-antolakuntzako oinarrizko zenbait egituraren berri izatea.

· Familiaren eta familiako kideen garrantzia balioestea.

· Ikasgelan lagun berriak egiteko bultzada ematea.

· Taldean lan egitea balioestea, gogoz eta lankidetzan aritzeko jarrera erakutsiz.

· Zer urtarotan dauden, haren ezaugarriak identifikatzea.

· Inguruko jai, ospakizun eta usadioak zein diren jakitea, eta haietan parte hartzea: Inauteriak.

· Zenbait mozorro eta haien elementu bereizgarriak identifikatzea.

· Ingurune hurbileko asmakizunak zein diren jakitea eta haien jatorriaren berri izatea: argazkia.

· Aitaren Eguna ospatzea.

Edukiak

Ingurune fisikoa: elementuak, harremanak eta neurria

· Kolorearen berezitasun eta ezaugarriak: berdea.

· Kopurua: bi.

· Edukiera: betea/hutsa.

· Irudi laua: triangelua.

· Espazio-orientazioa: aurrean/atzean.

· Aldagai bateko segidak: kolorea.

Natura ezagutzen hastea

· Paisaia motak eta elementu bereizgarriak: mendiak, itsasoa, ibaiak eta haitzuloak.

· Ekologia-balioak: naturaguneak errespetatzea eta zaintzea.

Kultura eta bizitza gizartean

· Natura-ingurunearekiko errespetua.

· Asmakizunak eta asmatzaileak: argazki-kamera.

· Ospakizunak eta usadioak: Inauteriak.

· Egun berezia: Aitaren Eguna.

Ebaluazio-irizpideak

· Kolore berdea identifikatzen du.

· Bi zenbakiaren kopurua erabiltzen du, eta dagokion grafia egiten du.

· Beterik/hutsik nozioak behar bezala erabiltzen ditu.

· Aurrean/atzean espazio-nozioak ondo erabiltzen ditu.

· Triangelua eta triangelu formako inguruko objektuak bereizten ditu.

· Aldagai bateko segidak osatzen ditu (kolorea).

· Paisaiaren elementuak identifikatzen ditu: mendiak, itsasoa, ibaiak eta haitzuloak.

· Naturaguneak errespetatzeko eta zaintzeko ekologia-balioak garatzen ditu.

· Neguaren ezaugarriak bereizten ditu.

· Klimaren araberako zenbait jantzi bereizten ditu.

· Badaki inguruko jai, ohitura eta usadioak zein diren eta haietan parte hartzen du.

· Mozorroak eta haien elementu bereizgarriak identifikatzen ditu.

· Inauteriei buruzko talde-jardueretan laguntzen du, zenbait material eta teknika erabiliz.

· Hurbileko asmakizunak eta asmatzaileak ikasteko jakin-mina du.

· Aitaren Eguneko ospakizunean parte hartu du.

HIZKUNTZAK: KOMUNIKAZIOA ETA ADIERAZPENA

Helburuak

· Ahozko adierazpen argia eta jarioa bultzatzea.

· Ahozko hizkuntza garatzea, paisaiako elementuak deskribatuz.

· Hizkuntza indartzea, pentsamendua egituratzeko tresna den aldetik.

· Komunikatzeko gogoa erakustea.

· Lexikoa zabaltzea, naturagunearen eremu semantikoa baliatuz.

· Entzuteko jarrera bultzatzea, txandak errespetatuz.

· Kontzientzia fonologikoa lantzen hastea, irakurketa- eta idazketa-prozesuak errazteko.

· Hitz baten esanahia nola aldatzen den hautematea, letra bat kentzen, aldatzen edo eransten bazaio.

· Esaldiak irakurtzea eta interpretatzea, lexikoaren txartel eta piktogrametatik abiatuta.

· Testua eta irudia bereiztea.

· Irudiak irakurtzea eta interpretatzea.

· Testu-bunbuiloa identifikatzea, informazio baliagarria daraman elementua den aldetik.

· Informazio idatziarekiko interesa erakustea.

· Begien eta eskuaren arteko koordinazioa lantzea, beherantz eta gorantz marra okertuak egitean.

· Gero eta marra zehatzagoak egitea, hizkuntza idatzia lantzen hasteko.

· Ipuina arretaz entzuteko gai izatea.

· Kontatutako istorioari buruzko galdera errazei erantzutea.

· Irudimena garatzea, istorio bat kontatuz.

· Ipuinak balioestea, gozatzeko eta ikasteko aukera ematen dutelako.

· Idazmahaia aplikazioen hasierako pantaila dela jakitea.

· Zakarrontziaren, Paint programaren eta Ukimugi.com CDaren ikonoak bereiztea.

· Urdina eta horia nahastean berdea sortzen dela jakitea, estetika- eta adierazpen-aukera gehiago izateko.

· Lerroa espazioak mugatzeko erabiltzen den plastika-hizkuntzaren elementu bat dela jakitea.

· Landutako koloreekin saiakuntzak egitea (gorria, horia, berdea eta urdina) eta plastika-ekoizpenetan aplikatzea, ostadarra osatzeko.

· Plastika-ekoizpenak egitea, zenbait material eta teknika erabiliz: frotage.

· Norberaren plastika-ekoizpenak egiten gozatzea, eta besteenak balioestea.

· Balio plastiko eta emozionala duten jarduerak egiten ondo pasatzea.

· Zeregin plastikoetan zehaztasun-maila hobetzea.

· Munduko artelanekiko sentsibilitatea bultzatzea.

· Vincent Van Gogh artista aztertzea eta koloreak nola erabiltzen zituen ikasten hastea.

· Margolan bati behatzea eta ahoz deskribatzea.

· Artearen bidez pentsatzeko abileziak sustatzea.

· Naturako elementuen zenbait onomatopeia bereiztea eta imitatzea.

· Naturako hotsak sailkatzea, intentsitatearen arabera: ozena edo ahula.

· Ikasitako erritmo bati jarraitzea.

· Abesti bat ikastea, hari dagozkion mugimenduak eginez.

Edukiak

Hitzezko hizkuntza. Entzutea, hitz egitea eta berbetan aritzea

· Ahozko hizkuntzaren pixkanakako erabilera eta balioespena.

· Paisaia eta natura-elementuekin lotutako askotariko lexikoaren erabilera.

· Naturako elementuen deskribapena.

· Naturako hotsen onomatopeiak.

· Testua eramaileak: testu-bunbuiloak.

· Esaldien irakurketa eta eraketa, ekintzen piktogramak eta lexikoaren txartelak erabiliz.

· Irakurketa programa:

Lexikoaren txartelak: erreka, hodeia, hondartza, mendia.

Piktogramak: entzun / ez entzun, igo / ez igo.

· Grafomotrizitatea: marra okerra.

· Ipuinen entzuketa eta ulermena, ondo pasatzeko eta ikasteko:

Motibatzeko ipuina: Oso bisita berezia.

Ikus-entzunezko hizkuntza eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak

· Idazmahaiaren erabilera eta funtzioak, aplikazioen hasierako pantaila den aldetik.

· Idazmahaiko ikonoak: zakarrontzia, Paint programa eta Ukimugi.com CDa.

Arte-hizkuntza

· Hainbat plastika-teknika, -elementu eta -materialen bidez saiakuntzak egitea: frotage.

· Plastikako lanekiko jarrera positiboa izatea.

· Plastika-tailerrak egitea: Hosto magikoak (Sormena) eta Ostadarra (Taldekako lana).

· Margolana: GOGH, V. V.: Gari-soro berdea altzifrearekin.

· Soinu gogorrak/ahulak.

· Entzumen bereizketa: ekaitzaren soinuak.

· Abestiak interpretatzea: Igo, jaitsi, sartu, irten... natura

Entzuketak: VIVALDI, A.: Negua. Lau urtaroak; GODARD, B. L.: Goiza.

Gorputz-hizkuntza

· Abesti baten interpretazioa, hari lotutako mugimenduak eginez.

· Mugimenduak egitea eta kontrolatzea, baliabide adierazgarria den aldetik.

Ebaluazio-irizpideak

· Ahozko adierazpena hobetzen ahalegintzen da, argitasuna eta jarioa landuz.

· Naturako elementuen onomatopeiak identifikatzen eta egiten ditu.

· Unitatean landutako lexikoa erabiltzen du.

· Elkarrizketa erabiltzen du, pentsamendua egituratzeko tresna gisa.

· Testua eta irudia bereizten ditu.

· Badaki bunbuiloak eta kartelak testu eramaileak direla.

· Esaldi soilak egiten ditu, lexikoaren txartelak eta piktogramak erabiliz.

· Behar bezala egiten ditu marra okerrak.

· Ondo pasatzen du ikasgelan narrazioak entzuten.

· Idazmahaia, eta Zakarrontziaren, Paint programaren eta Ukimugi.com CDaren ikonoak identifikatzen ditu.

· Badaki lerroa espazioak mugatzeko erabiltzen den plastika-hizkuntzaren elementu bat dela.

· Plastika-ekoizpenak egiten ditu, zenbait materialekin eta frotage teknika erabiliz.

· Norberaren eta besteen ekoizpenekiko interesa eta errespetua agertzen du.

· Ondo pasatzen du balio plastikoa eta emozionala duten jarduerak egiten.

· Artelanak aintzat hartzen ditu, balio unibertsala duten aldetik.

· Vicent Van Gogh artistaren lana eta biografia-datu batzuk ikasteko gogoa du.

· Soinu gogorrak eta ahulak bereizten ditu.

· Naturako hotsak bereizten ditu.

5. unitatea: Lurrez, itsasoz edo airez

NORBERAREN EZAGUERA ETA AUTONOMIA PERTSONALA

Helburuak

· Gorputz atal nagusiak identifikatzea: besoak.

· Espazio-nozio hauek lehen pertsonan bizitzea: aurrez / bizkarrez.

· Norberaren sentimenduak, emozioak, bizipenak eta beharrak identifikatzea eta adieraztea.

· Poza gogo-aldartea dela jakitea.

· Mugitzean gorputzaren gaitasunak garatzea: jauziak.

· Gorputza gero eta hobeto mugitzea: gainazal lauan orekari eustea.

· Gorputzaz erlaxazio-egoerak aztertzea.

· Berdinekin batera joko eta jardueretan parte hartzea.

· Pentsamendu sortzailea indartzea, sormenetan buru-argitasuna eta originaltasuna garatuz.

· Oroimena trebatzea.

· Ikasgelako bitarteko eta baliabideak erantzukizunez erabiltzea.

· Talde-lanaren garrantzia balioestea.

· Eguneroko jardueretan lankidetza bultzatzea.

· Garraioetako segurtasun-arau batzuk identifikatzea.

· Garraioetako segurtasun-arauak errespetatzearen garrantzia balioestea.

· Jantziak urtaro bakoitzeko eguraldiarekin lotzea: udaberria.

Edukiak

Gorputza eta norberaren irudia

· Gorputz atalak: besoak.

· Norberaren gorputzari lotuta, espazio-erreferentziak: aurrera begira / bizkarrez.

· Sentimenduen eta emozioen identifikazioa eta adierazpena: poza.

Jolasa eta mugimendua

· Mugitzeko modua: jauziak.

· Jarrera-koordinazioa: oreka gainazal lauan.

· Gorputzaren kontrola: erlaxazioa.

· Elkarrekin jolasteko jolasa.

Jarduera eta egunerokotasuna

· Norberaren gaitasunen garapena: sormena, originaltasuna, oroimena.

· Baliabide eta materialen erabilera arduratsua.

· Taldeko lanaren balioespena.

· Taldeko jardueretan laguntzea.

· Balioak: laguntza.

Norberaren zaintza eta osasuna

· Garraiobideetako segurtasun-arauak.

· Garraioen objektuak eta segurtasun-neurriak.

· Eguraldiaren araberako jantzi egokiak: udaberria.

Ebaluazio-irizpideak

· Gorputz atalak bereizten ditu: besoak.

· Aurrez / bizkarrez espazio-nozioak bereizten ditu, bere gorputza eta besteena kontuan hartuta.

· Badaki poza emozioa dela, bai eta noiz sentitzen duen ere.

· Jauziak egiten mugitzen da.

· Gainazal lau batean orekari eusten dio.

· Besteei daukana utziz jolasten du.

· Lankidetzan jarduten ikasi du.

· Laguntzaren balioa zer den badaki eta praktikan jartzen du.

· Garraioetako segurtasun-neurriak eta -arauak bereizten eta errespetatzen ditu.

· Udaberriko eguraldiarekin lotutako jantziak identifikatzen ditu.

INGURUNEAREN EZAGUERA

Helburuak

· Kolorea objektuen ezaugarri bereizgarri gisa identifikatzea.

· Kolore zuria identifikatzea eta erabiltzea, eta probak egitea.

· Hiru zenbakiaren kopurua bereiztea eta identifikatzea.

· Hiru zenbakiaren grafia eta dagokion kopurua lotzea.

· Lauki forma identifikatzea.

· Neurriak bereiztea: luzea eta laburra.

· Zenbatzaileak identifikatzea eta lotzea: guztia / hutsa.

· Espazio-egoerak identifikatzea: aurrez / bizkarrez.

· Ingurune fisiko eta sozialari behatzea, eta aztertzea: garraiobideak.

· Zenbait garraiobide identifikatzea.

· Garraiobide batzuen ezaugarri nagusiak zein diren jakitea.

· Garraiobide bakoitza nola mugitzen den jakitea: lurrez, itsasoz edo airez.

· Zenbait garraiobideren artean konparazioak egitea.

· Garraio indibidualak eta kolektiboak bereiztea.

· Garraiobideekin lotutako zenbait elementu identifikatzea: trenbideak, errepideak, garajeak, aireportua, etab.

· Denborarekin garraioek zer aldaketa izan duten ulertzea.

· Antzinako garraioak eta egungoak bereiztea.

· Eguneroko bizitzan garraiobideek zer funtzio duten aztertzea.

· Garraiobideekin lotutako zenbait lanbide identifikatzea.

· Bidaia bat egiteko zenbait modu bereiztea: hegazkina, trena, oinez, etab.

· Garraiobideen eta ingurumena kutsatzearen artean zer lotura dagoen konturatzea.

· Kutsatzen duten eta kutsatzen ez duten garraioak aztertzea eta bereiztea.

· Garraio publikoa erabiltzearen garrantziaz ohartzea.

· Kutsatzen ez duten garraioen erabilera bultzatzea.

· Asmakizun eta aurkikuntza esanguratsuak identifikatzea: zeruko mapa.

· Udaberriaren etorrerarekin, inguruaren ezaugarri eta aldaketa nagusiak identifikatzea.

· Ingurune hurbileko jaiak eta usadioak zein diren jakitea, eta haietan parte hartzea.

· Liburuaren Eguna ospatzea.

Edukiak

Ingurune fisikoa: elementuak, harremanak eta neurria

· Kolorearen berezitasun eta ezaugarriak: zuria.

· Hiru kontzeptua, kopurua.

· Zenbatzaileak: guztia / hutsa.

· Neurria: luzea / laburra.

· Lauki forma.

· Espazio-orientazioa: aurrez / bizkarrez.

Natura ezagutzen hastea

· Garraioek ingurunean duten eragina: kutsadura.

· Kutsatzen duten eta kutsatzen ez duten garraioak.

· Urtaroek ingurunean eragiten dituzten aldaketak: udaberria.

Kultura eta bizitza gizartean

· Garraiobideak eta haien ezaugarriak.

· Garraioak mugitzeko moduak.

· Garraiobideekin zerikusia duten elementuak.

· Garraioek denboraren joanean izan duten eboluzioa.

· Taldeko lanak.

· Zenbait aurkikuntza: zeruko mapa.

· Egun berezia: Liburuaren Eguna.

Ebaluazio-irizpideak

· Kolore zuria identifikatzen eta erabiltzen du.

· Hiru zenbakiaren grafia identifikatzen du eta dagokion kopuruarekin lotzen du.

· Guztia eta ezer ere ez bereizten ditu, kontzeptu horiek eguneroko egoeretan erabiliz.

· Objektu luze bat eta labur bat bereizten ditu.

· Lauki formako objektuak identifikatzen ditu.

· Badaki objektu bat aurrez edo bizkarrez dagoen.

· Luzera-kontzeptuak bereizten eta aplikatzen ditu: luzea/laburra.

· Espazio-orientazioak identifikatzen eta erabiltzen ditu: aurrez / bizkarrez.

· Badaki udaberriaren ezaugarri nagusiak zein diren.

· Zenbait garraiobide identifikatzen eta sailkatzen ditu, nola mugitzen diren kontuan hartuta.

· Garraio kolektiboak eta indibidualak bereizten ditu.

· Garraioen eboluzioaz jabetzen da.

· Garraioetako segurtasun-neurriak bereizi eta aplikatzen ditu.

· Lan-jardueretan inplikatzen da eta gogoz parte hartzen du.

· Aginduak betetzen ditu eta lagunen ekarpenak balioesten, garraioekin lotutako talde-lanetan.

· Jardueretan parte hartzen du, interesa eta gogoa erakutsiz.

· Asmakizunak eta asmatzaileak zein diren jakiteko jakin-mina du.

· Liburuaren Eguna ospatzen du.

HIZKUNTZAK: KOMUNIKAZIOA ETA ADIERAZPENA

Helburuak

· Ahozko adierazpena hobetzen ahalegintzea, argitasuna eta jarioa landuz.

· Elkarrizketetan entzute aktiboa bultzatzea, entzuteko txandak errespetatuz.

· Lexikoa zabaltzea.

· Hots berarekin hasten diren hitzak identifikatzea.

· Garraiobideak ahoz deskribatzea.

· Hizkuntza bultzatzea, pentsamendua egituratzeko tresna den aldetik.

· Taldearen aurrean komunikatzea eta adieraztea, ahozko hizkuntzaren bidez.

· Norberaren bizipenak ikaskideei kontatzea.

· Kontzientzia fonologikoa lantzen hastea, irakurketa- eta idazketa-prozesuak errazteko.

· Hitz baten esanahia nola aldatzen den hautematea, letra bat kentzen, aldatzen edo eransten bazaio.

· Garraioak eta onomatopeiak lotzea.

· Ahozko komunikazioa hobetzen ahalegintzea.

· Begien eta eskuaren arteko koordinazioa lantzea, marra erdizirkular jarraituak eta etenak egitean, gorantz eta beherantz.

· Narrazio soil bat entzutea.

· Narrazioa arretaz entzutea, etenik gabe.

· Narrazioari buruzko galdera errazei erantzuteko gai izatea.

· Istorioaren segida bat asmatzea.

· Irudimenaren garapena sustatzea, istorio bat kontatuz.

· Ipuinak balioestea, ikasteko eta gozatzeko aukera ematen dutelako.

· Testua, irudia eta zenbakiak bereiztea.

· Testu eramaileak balioestea, informazio baliagarria daramaten elementuak diren aldetik: hegazkin-txartela.

· Irakurtzeko interesa agertzea.

· Istorio bat kontatzea, haiek egindako euskarri grafikoan oinarrituta.

· Esaldiak eratzea, piktogramak eta lexikoaren txartelak erabiliz.

· Irudiak irakurtzea eta interpretatzea.

· Testu linguistikoetan ageri den ezker-eskuin noranzkotasuna lantzea.

· Esaldi soilak irakurtzea eta interpretatzea, irakurketaren noranzkotasunari jarraituz.

· Informazio idatziarekiko interesa erakustea.

· Memoria-giltza bereiztea eta erabiltzea, fitxategiak konpartitzeko.

· Plastika-ekoizpenak egitea, zenbait material eta teknika erabiliz.

· Sentsibilitate sortzailea garatzea.

· Lerroa aztertzea plastika-hizkuntzaren elementu gisa.

· Begien eta eskuaren arteko koordinazioa lantzea, zenbait plastika-teknika erabiliz: puntzoia erabiliz zulatzea, plastilina zabaltzea eta modelatzea.

· Pintzelarekin kolore bereko trazuak eta estanpazioak egitea, bolumen eta testura desberdinak emanez.

· Margo zuriarekin probak egitea, gainerako koloreak argitzeko plastika-tresna den aldetik.

· Erliebedun plastika-lan batzuk egitea.

· Plastika-ekoizpenak egiten ondo pasatzea, jolas gisa hartuz.

· Munduko artelanekiko sentsibilitatea sustatzea.

· Joaquín Sorolla artista aztertzen hastea.

· Margolan bati behatzea eta ahoz haren xehetasunak deskribatzea.

· Guztien artean horma-irudiak egiten gozatzea, zenbait material erabiliz.

· Hotsak bereiztea: luzeak edo motzak.

· Garraioek egiten dituzten hots batzuk bereiztea.

· Entzuteko jardueretan aktiboki parte hartzea.

· Abestia ikastea, hari dagozkion mugimenduak eginez.

· Hots luzeak eta motzak lantzea, gorputzaren bidez adieraziz.

Edukiak

Hitzezko hizkuntza. Entzutea, hitz egitea eta berbetan aritzea

· Ahozko hizkuntzaren pixkanakako erabilera eta balioespena.

· Garraioekin lotutako askotariko lexikoaren erabilera.

· Garraiobideen onomatopeiak.

· Hots berarekin hasten diren hitzak.

· Garraiobideen deskribapena.

· Testu eramaileak: hegazkin-txartelak.

· Testua, irudia eta zenbakiak bereiztea.

· Esaldien irakurketa eta eraketa, ekintzen piktogramak eta lexikoaren txartelak erabiliz.

· Irakurketa programa:

Lexikoaren txartelak: autoa, hegazkina, itsasontzia, trena.

Piktogramak: gidatu / ez gidatu, lurreratu / ez lurreratu.

· Grafomotrizitatea: marra erdizirkular jarraituak eta etenak.

· Ipuinen entzuketa eta ulermena, ondo pasatzeko eta ikasteko:

Motibatzeko ipuina: Guztion artean!

Ikus-entzunezko hizkuntza eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak

· Memoria-giltza: fitxategiak konpartitzea.

Arte-hizkuntza

· Hainbat plastika-teknika, -elementu eta -materialen bidez saiakuntzak egitea: puntzoia erabiliz zulatzea eta erliebeak plastilinarekin.

· Plastikako lanekiko jarrera positiboa izatea.

· Plastika-tailerrak egitea: Tren-makinen gidariak (Sormena) eta Helikopteroa (Talde-lana).

· Margolana: SOROLLA, J.: Txalupen irteera.

· Hots luzeak/motzak.

· Entzumen bereizketa: garraiobideen soinuak.

· Abestiak interpretatzea: Non ibiliko zara?

· Entzuketak: ANDERSON, L.: Idazmakina; ELGAR, E.: Hasperenak. Arretaz entzutea.

Gorputz-hizkuntza

· Abestiaren interpretazioa, hari dagozkion mugimenduak eginez.

Ebaluazio-irizpideak

· Ahozko adierazpena hobetzen ahalegintzen da, argitasuna eta jarioa landuz.

· Unitatean landutako lexikoa erabiltzen du.

· Garraiobideak eta egiten dituzten hotsak lotzen ditu.

· Berdin hasten diren hitzak identifikatzen ditu.

· Aukeratutako garraio bat ahoz deskribatzen du.

· Kontzientzia fonologikoa lortzeko jardueretan parte hartzen du.

· Hegazkin-txartel bateko informazioa ateratzen du, eta testua, irudia eta zenbakiak identifikatzen ditu.

· Esaldiak egiten ditu, lexikoaren txartelak eta piktogramak erabiliz.

· Behar bezala egiten ditu marra erdizirkular etenak eta jarraituak.

· Ondo pasatzen du ipuinak entzuten.

· Gogoz parte hartzen du memoria-giltzarekin lan egiteko proposatutako jardueretan.

· Zenbait teknika erabiltzen ditu bere plastika-ekoizpenetan: puntzoia erabiliz zulatzea eta erliebea.

· Taldeko plastika-jarduerak egiten laguntzen du.

· Balio emozionala duten jarduerak egiten ondo pasatzen du.

· Munduko artelan eta artistak aztertzeko jardueretan parte hartzen du.

· Joaquín Sorolla artistaren Txalupen irteera artelana aztertzen eta deskribatzen du.

· Hots luzeak eta motzak bereizten ditu.

· Abestiak interpretatzen ditu eta mugitzeko jardueretan aktiboki parte hartzen du.

· Entzuketak arretaz entzuten ditu, eta mugitzeko eta erlaxatzeko jarduerak egiten ditu.

6. unitatea: Eskuak eta oinak mugituz

NORBERAREN EZAGUERA ETA AUTONOMIA PERTSONALA

Helburuak

· Gorputzeko atalak identifikatzea: zangoak.

· Gorputzaren egitura nolakoa den hautematea, pertsona baten gorputzeko atalei behatuz.

· Kontzeptu hauek lehen pertsonan bizitzea: gainean/azpian.

· Norberaren sentimenduak, emozioak, bizipenak eta beharrak identifikatzea eta adieraztea.

· Gogo-aldarteen keinu edo gorputz-mezuak identifikatzea eta adieraztea.

· Poza eta tristura adierazten duten gorputz-adierazpenak zein diren jakitea.

· Poza eta maitasuna adieraztea, agurraren eta heziera oneko arauen bidez.

· Harridura emozio bat dela jakitea.

· Espazioaz jabetzea, mugimenduak kontrolatuz.

· Lekualdatzean, norberaren gorputzaren gaitasunak garatzea: lasterketak.

· Gorputzaren bidez, erlaxazio-egoerak sentitzea.

· Sormena garatzea.

· Taldeko jardueretan, lankidetza sustatzea.

· Taldeko jardueretan parte hartzea.

· Laguntasuna eta lankidetza taldeko kirol-jardueren oinarria dela jakitea.

· Eskuzabaltasunaren balioa identifikatzea eta betetzea.

· Kirol-jarduera gorputza eta burua osasuntsu edukitzeko ohitura gomendagarria dela jakitea.

Edukiak

Gorputza eta norberaren irudia

· Gorputzaren atalak: zangoak.

· Norberearen gorputzari lotuta, espazio-erreferentziak: gainean/azpian.

· Sentimenduak eta emozioak identifikatzea eta adieraztea: harridura.

Jolasa eta mugimendua

· Batetik bestera joateko moduak: lasterketak.

· Espazioaz jabetzea.

· Gorputzaren kontrola: erlaxazioa.

· Kirol-jolasetan eta -jardueretan parte hartzea.

Jarduera eta egunerokotasuna

· Norberaren gaitasunak garatzea: sormena.

· Taldeko jardueretan elkarrekin lan egitea.

· Baliabideak eta materialak arduraz erabiltzea.

· Taldeko lana aintzat hartzea.

· Laguntasuna eta errespetua, kirol-jardueren oinarriak.

· Balioak: eskuzabaltasuna.

Norberaren zaintza eta osasuna

· Ohitura osasungarriak: kirola.

· Arretaz jokatzea kanpoko ekintzak egitean.

Ebaluazio-irizpideak

· Zangoak bere gorputzaren ataltzat hartzen eta identifikatzen ditu.

· Gainean/azpian espazio-nozioak bere gorputzaren eta objektuen arabera identifikatzen ditu.

· Badaki harridura emozio bat dela.

· Lasterketak jolas gisa baliatzen ditu.

· Espazioaz jabetzen ikasi du.

· Batetik bestera joateko moduak landu ditu.

· Badaki erlaxazioaz gozatzen.

· Jolasetan gogotsu parte hartzen du.

· Badaki zeinen garrantzitsua den eskuzabala izatea.

· Jarduera osasungarriak egiteko gogoa du: kirola.

· Udan kanpoko ekintzak egiteko babes-elementuak identifikatzen ditu.

INGURUNEAREN EZAGUERA

Helburuak

· Kolorea objektuen ezaugarri berezia dela jakitea.

· Beltza identifikatzea eta erabiltzea, eta harekin esperimentatzea.

· Hiru zenbakiaren grafia nolakoa den jakitea, eta marraztea.

· Hiru zenbakiaren grafia adierazten duen kopuruarekin lotzea.

· Guztiak / bat ere zenbatzaileak identifikatzea eta bereiztea.

· Kontzeptu ordinalak bereiztea: lehena/azkena.

· Karratuaren irudi laua identifikatzea.

· Elementuen segidak egitea, aldagai bat erabiliz: forma.

· Espazio-posizioak identifikatzea: gainean/azpian.

· Urtaroen joanaren ondorioz, natura-ingurunean gertatzen diren aldaketak ikustea: uda.

· Urtaroen aldaketarekin batera egin daitezkeen kanpoko ekintzak identifikatzea.

· Ingurune fisikoari eta sozialari behatzea: kirolak.

· Kanpoan egiteko moduko ekintza osasungarriak identifikatzea.

· Kanpoko kirolak egiteko babes-neurri nagusiak zein diren jakitea: eguzkitik babestea eta ura edatea.

· Zenbait kirol ezagutzea, eta banakako eta taldeko kirolak bereiztea.

· Kirolak eta kirol horiek egiteko leku egokiak lotzea.

· Garrantzi handiko zenbait kirol-ospakizun identifikatzea eta denboran zehar zer bilakaera izan duten jakitea: olinpiadak.

· Olinpiadek zer balio adierazten dituzten ikastea; besteak beste, nazioen arteko adiskidetasuna eta bakea.

· Hainbat kirolen eta arauen berri izatea: taldekatzea, kalifikazioa, etab.

· Kirol mota bat edo bestea egiteko ekipamendua identifikatzea.

· Hainbat kirolen bilakaera nolakoa izan den jakitea.

· Amaren Eguneko ospakizunetan parte hartzea.

Edukiak

Ingurune fisikoa: elementuak, harremanak eta neurria

· Kolorearen berezitasun eta ezaugarriak: beltza.

· Zenbatzaileak: hiru.

· Neurriak: guztiak / bat ere.

· Ordinalak: lehena/azkena.

· Formak: karratua.

· Espazio-orientazioa: gainean/azpian.

· Aldagai bateko segidak: formak.

Natura ezagutzen hastea

· Kanpoko ekintzak: babesa.

· Uda.

Kultura eta bizitza gizartean

· Kirolak eta ezaugarri bereizgarriak.

· Kirola egiteko lekuak.

· Banakako eta taldeko kirolak.

· Kirolari lotutako elementuak.

· Olinpiadak.

· Hainbat asmakizun: bizikleta.

· Egun berezia: Amaren Eguna.

Ebaluazio-irizpideak

· Kolore beltza identifikatzen du.

· Hiru zenbakiaren grafia ikasi eta marrazten du, eta badaki zer kopuru adierazten duen.

· Guztiak / bat ere kontzeptuak ongi erabiltzen ditu.

· Lehena/azkena kokalekuak identifikatzen eta hitzez azaltzen ditu.

· Irudi laua identifikatzen du: karratua.

· Gainean/azpian espazio-nozioak ongi erabiltzen ditu.

· Aldagai bateko segidak osatzen ditu: forma.

· Natura-ingurunea zaintzeko, errespetatzeko eta harekiko arduratsua izateko jarrerak garatu ditu.

· Udaren ezaugarri bereziak identifikatzen ditu.

· Udako sasoiari lotutako hainbat leku eta jarduera identifikatzen ditu.

· Zenbait kirol ezagutzen ditu, bai eta haiei lotutako hainbat elementu ere.

· Kirol motak identifikatzen ditu, eta banakakoak eta taldekoak bereizten.

· Badaki kirola zer lekutan egin daitekeen.

· Hainbat kirol-joko eta -tradizio ezagutzen ditu, eta iraganetik gaur egunera arteko bilakaera eta ezaugarriak balioesten: olinpiadak.

· Jardueretan gogotsu parte hartzen du.

· Asmakizunen eta asmatzaileen berri izateko jakin-mina du.

· Amaren Eguneko ospakizunetan parte hartzen du.

HIZKUNTZAK: KOMUNIKAZIOA ETA ADIERAZPENA

Helburuak

· Ahozko hizkera lantzea, kirolari buruzko gaiaren bidez.

· Lexikoa zabaltzea, kirolaren eremu semantikoko hitzekin.

· Hitzen amaieretan, antzeko hotsak identifikatzea.

· Familia bereko hitzak lotzea: kirolaria eta kirola.

· Kirolari buruzko zaletasun eta gogoak ahoz adieraztea.

· Ahozko komunikazioa baliatzeko gogoa izatea.

· Kirolaren inguruko hainbat onomatopeia identifikatzea eta antzeratzea.

· Bere bizipenei buruz ikaskideekin hitz egitea.

· Kontzientzia fonologikoa garatzen hastea, irakurketa- eta idazketa-prozesuak egiten ikasteko.

· Hitz bati silaba bat kentzean, aldatzean edo gaineratzean, esanahia aldatzen dela ohartzea.

· Testua duten objektuak informazio erabilgarria duten elementuak direla jakitea.

· Albisteek informazio-izaerako testuak daramatzatela jakitea.

· Kirolari buruzko idatzizko hitzak identifikatzea.

· Irakurtzeko gogoa izatea.

· Irudien irakurketa lantzea, testuarekin batera datozen piktogramak interpretatuz.

· Irudiak irakurtzea eta interpretatzea.

· Esaldiak osatzea, piktogramak eta lexikoaren txartelak erabiliz.

· Hizkuntza-testuetako ezkerra/eskuina noranzkoa lantzea.

· Gero eta marra zehatzagoak egitea, idatzizko hizkuntza ikasten hasteko.

· Begien eta eskuaren koordinazioa garatzea, marra zirkularra egitean.

· Ikasturtean zehar landutako marrak ongi egiten jakitea.

· Ipuinak aintzat hartzea, gozatzeko baliabidea eta ikasteko tresna diren aldetik.

· Narrazio soila entzutea.

· Narrazioa entzutean, arretari eustea irakurleari moztu gabe.

· Narrazioari buruzko galdera errazei erantzuteko gai izatea.

· Istorio baten narrazioaren bidez, irudimena garatzea.

· Interneteko hainbat bideo ikustea eta erabiltzea, kontuan hartuta helburua ikastea dela.

· Plastika-lanak egitea, hainbat material eta teknika erabiliz.

· Sentsibilitate sortzailea garatzea.

· Begien eta eskuaren arteko koordinazioa finkatzea, plastikako hainbat teknikaren bidez: moztea, collage, hondakin-materialekin egindako lanak.

· Kolore beltza erabiltzea plastika-lanak egiteko.

· Norberaren plastika-lanak egiten ondo pasatzea, helburua ludikoa dela kontuan hartuta.

· Balio unibertsaleko artelanekiko sentsibilitatea sustatzea.

· Marcel Duchamp artistaren berri izaten hastea.

· Erritmo-eskemak erreproduzitzen hastea, hots luzeak eta laburrak eginez.

· Kirol-eremuetako hainbat hots antzematea.

· Entzute-jardueretan gogotsu parte hartzea.

· Abesti bat ikastea, keinuak eginez.

· Dramatizazio-jardueretan eta jolas sinbolikoetan parte hartzea.

Edukiak

Hitzezko hizkuntza. Entzutea, hitz egitea eta berbetan aritzea

· Pixkanaka, ahozko hizkuntza gehiago erabiltzea eta balioestea.

· Kirolari buruzko lexiko ugaria erabiltzea.

· Kirolari lotutako hotsen onomatopeiak.

· Berdin amaitzen diren hitzak.

· Kirol bat eta kirol hori egiten duen kirolaria izendatzen dituzten hitzak lotzea.

· Kirolari buruzko zaletasunak adieraztea.

· Testu eramaileak: albisteak.

· Kirol-piktogramak.

· Kirolari buruzko hitz idatziak irakurtzea.

· Esaldiak irakurtzea eta idaztea, ekintzen piktogramen eta lexikoaren txartelen bidez.

· Irakurketa programa:

Lexikoaren txartelak: baloia, futbola, igeriketa, igerilekua.

Piktogramak: korrika egitea / korrika ez egitea, jolastea / ez jolastea, igeri egitea / igeri ez egitea.

· Grafomotrizitatea: marra zirkularrak egitea eta landutako marrak berrikustea.

· Gozatzeko eta ikasteko iturria diren aldetik, ipuinak entzutea eta ulertzea:

Motibatzeko ipuina: Talde berekoak.

Ikus-entzunezko hizkuntza eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak

· Interneteko bideoak didaktikoki erabiltzea.

Arte-hizkuntza

· Hainbat plastika-teknikarekin, -elementurekin eta -materialekin esperimentatzea: moztea, collage, hondakin-materialekin egindako lanak.

· Plastika-lanak egiteko jarrera baikorra izatea.

· Plastika-tailerrak egitea: Taldea animatzen (Sormena) eta Ehunzango kirolaria (Taldekako lana).

· Margolana: DUCHAMP, M.: Bizikleta-gurpila aulki baten gainean.

· Hots luzeko eta laburreko erritmo-eskemak.

· Entzumen bereizketa: kirol-ekitaldietako inguruneko soinuak.

· Abestiak interpretatzea: Olinpiadak ikastetxean.

· Entzuketak: DELIBES, L.: Pizzicato; BROUWER, L.: Sehaska-kanta. Arretaz entzun.

Gorputz-hizkuntza

· Abestiak eta keinuak lotzea.

· Dramatizazioak eta koreografiak.

Ebaluazio-irizpideak

· Unitatean landutako lexikoa erabiltzen du.

· Ahozko adierazpenaren argitasuna eta jarioa hobetzen saiatzen da.

· Elkarrizketetan jarrera gogotsua erakusten du.

· Hitz amaierako hots berberak identifikatzen ditu.

· Familia bereko hitzak lotzen ditu.

· Kirol bat eta hori egiten duen kirolaria lotzen ditu.

· Kirolari lotutako hainbat onomatopeia identifikatzen eta antzeratzen ditu.

· Kontzientzia fonologikoa bereganatzeko jardueretan parte hartzen du.

· Kirolari lotutako hitz idatziak identifikatzen ditu.

· Badaki albisteek informazio-izaerako testua daramatela.

· Irakurtzeko gogoa erakusten du.

· Irudiak irakurtzen eta interpretatzen ditu, eta kirol-piktogramak interpretatzen.

· Esaldiak osatzen ditu, lexikoaren txartelak eta ekintzen piktogramak erabiliz.

· Marra zirkularra eta ikasturtean landutako marrak ongi egiten ditu.

· Ikasgelako ipuin-narrazioak entzuten ondo pasatzen du.

· Interneteko bideoen inguruan proposatutako jardueretan parte hartzen du.

· Mozte-teknikarekin esperimentatzen du plastika-lanak egitean.

· Collage teknika erabiltzea atsegin du.

· Plastika-lanak egiteko ohiko hainbat material erabiltzen ditu.

· Komunikazio-aukerak areagotzeko, plastikako hainbat teknika eta material erabiltzen ditu.

· Taldeko lanetan, bere lanak egiten ondo pasatzen du.

· Artearen bidez, pentsatzeko abilezia garatzeko programan gogotsu parte hartzen du.

· Arte-diziplinak bereizten ditu: margolaritza eta eskultura.

· Materialen eta tekniken nahasketei erreparatuta, Marcel Duchampen lana dela identifikatzen du.

· Erritmo-eskemak egiten ditu, hots luzeen eta laburren bidez.

· Kirol bateko eta besteko soinuak bereizten ditu.

· Musika-konposizioak entzutean gogotsu parte hartzen du.

· Abestiak ikasten eta interpretatzen ditu, haiei lotutako mugimenduen bidez.

Eraikitze-koadernoa

Ingurunearen ezagutzaren bilduma

Bizi naizen tokia (Autonomia erkidegoa)

NORBERAREN EZAGUERA ETA AUTONOMIA PERTSONALA

Helburuak

· Talde bateko kide izateko sentimendua sustatzea.

· Euskadiko tradiziozko gastronomia ezagutzen hastea.

· Euskal plater tipikoak identifikatzea: bakailaoa pil-pilean.

· Joko tradizionaletan parte hartzea.

Edukiak

Gorputza eta norberaren irudia

· Bizipenen eta sentimenduen adierazpena.

· Norberaren nortasuna onartzea.

Jolasa eta mugimendua

· Festa baten inguruko abesti eta joko tradizionalak.

Jarduera eta egunerokotasuna

· Beste pertsonekin afektuzko harremanak sortzeko abileziak.

Norberaren zaintza eta osasuna

· Elikagai motak: Euskadiko jakiak.

· Bakailaoa pil-pilean egiteko osagaiak.

Ebaluazio-irizpideak

· Euskadiko hainbat alderdi ezagutzeko gogoa du, erkidegoko kide sentitzeko.

· Tradiziozko gastronomia ezagutzeko gogoa du.

· Bakailaoa pil-pilean euskal plater tipiko gisa identifikatzen du.

INGURUNEAREN EZAGUERA

Helburuak

· Euskal Autonomia Erkidegoaren Eguna zer egunetan ospatzen den jakitea.

· Erkidegoaren Eguna ospatzen den data zer zenbakik osatzen duten identifikatzea.

· Natura-inguruneko elementuak ikasten hastea, Euskadiko landare eta animaliak identifikatuz.

· Euskadiko gizarte- eta natura-inguruneak ezagutzeko jakin-mina izatea.

· Ikurrina identifikatzea, bai eta haren ordezkapen-funtzioa ere.

· Ikurrinaren hainbat ezaugarri jakitea: koloreak eta marrak.

· Taldeko lana sustatzea, banakako ekarpenak balioetsiz.

· Euskal kulturako hainbat adierazpen ezagutzea.

· Jai tradizional bat nolakoa den ikustea.

· Euskadiko ohituren berri izateko jakin-mina erakustea.

Edukiak

Ingurune fisikoa: elementuak, harremanak eta neurria

· Ikurrinaren ikurrak eta ezaugarriak: koloreak eta marrak.

· Zenbakiak eguneroko bizitzan zer funtzio duten aztertzea eta ohartzea.

Natura ezagutzen hastea

· Natura-inguruneko elementuak: Euskadiko landareak eta animaliak.

Kultura eta bizitza gizartean

· Euskadiko gizarte- eta kultura-inguruneak identifikatzea.

· Ikurrina Euskal Autonomia Erkidegoaren ikur adierazgarria dela jakitea.

· Erkidegoko gizarte- eta kultura-jardueretan parte hartzeko gogoa izatea.

Ebaluazio-irizpideak

· Ikurrina identifikatzen du.

· Badaki zein diren ikurrinaren koloreak.

· Badaki zer egunetan ospatzen den Erkidegoaren Eguna.

· Euskadiko hainbat kultura-adierazpen ezagutzen ditu.

· Bizi den ingurua ezagutzeko gogoa erakusten du eta bertako elementu adierazgarriak identifikatzen ditu.

HIZKUNTZAK: KOMUNIKAZIOA ETA ADIERAZPENA

Helburuak

· Elikagaiei buruzko lexikoa ikastea.

· Bere autonomia-erkidegoaren izena zein den jakitea.

· Gutuna komunikatzeko baliabidea dela jakitea.

· Hainbat informazio-iturri erabiltzea.

· Ikurrina marraztea.

· Zenbait arte-diziplina bereiztea: margolaritza, eskultura eta arkitektura.

· Artelan soilak egiteko gogoa piztea.

· Artista baten zenbait lan adierazgarri aztertu eta ezagutzea, eta marraztea.

· Festa baten ospakizunari buruzko plastika-lanak egitea.

· Euskadin jaiotako artistaren baten berri izatea: Eduardo Txillida.

· Erkidegoko ospakizun baten inguruko abesti eta joko tradizionalei buruzko jardueretan parte hartzea.

· Norberaren emozioak adieraztea, festa tradizionalen inguruko antzezpenetan parte hartuz.

Edukiak

Hitzezko hizkuntza. Entzutea, hitz egitea eta berbetan aritzea

· Bere erkidegoaren izena idaztea.

· Idatzitako testuak erabiltzea, helburu errealak betetzeko: gutuna erabiltzea.

Ikus-entzunezko hizkuntza eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak

· Informatika-tresnak baliatzea, informazioa bilatzeko.

Arte-hizkuntza

· Arte-diziplinak: margolaritza, eskultura, arkitektura.

· Ikurrina marraztea.

· Euskadiko artista adierazgarrien berri izateko jakin-mina erakustea.

· Eduardo Txillidaren lanen bat ezagutzea.

· Ospakizun baten inguruko abesti tradizionalak.

Gorputz-hizkuntza

· Festak antzeztean, sentimenduak adieraztea.

Ebaluazio-irizpideak

· Elikagaiei buruzko lexikoa erabiltzen du.

· Badaki zein den bere autonomia-erkidegoaren izena.

· Badaki ikurrina marrazten.

· Badaki Eduardo Txillida Euskadiko artista adierazgarrienetako bat dela.

· Landutako artelan bat identifikatzen du.

· Artelan soilak egiten ondo pasatzen du.

· Erkidegoko festa baten inguruko plastika-lana egin du.

· Proposatutako jardueretan gogotsu parte hartzen du.

· Abesti tradizionalak buruz ikasten ditu.

· Ospakizun tradizionalen inguruko abesti eta jolasetan parte hartzen du.

Eraikitze-koadernoa

Norberaren ezagutzaren bilduma

Honelakoa naiz (Gorputza)

NORBERAREN EZAGUERA ETA AUTONOMIA PERTSONALA

Helburuak

· Gorputz-eskema nolakoa den jakitea, eta adieraztea.

· Aurpegiko atalak zein diren jakitea: ahoa, sudurra, begiak.

· Zentzumen-organo nagusiak zein diren jakitea.

· Zentzumen-miaketa garatzea, objektuekin esperimentatuz.

· Ingurunea arakatzea, zentzumenen bidez.

· Organoak eta haien funtzioak lotzea.

· Sexu-ezaugarriak identifikatzea: mutila edo neska.

· Denboran zehar, gorputzean izaten diren aldaketei erreparatzea: haurtxo baten eta ume baten arteko desberdintasunak.

· Norberaren gaitasunak eta mugak onartzea.

· Gaur egun egiten dituzten jarduerak eta haurtzaroan egiten zituztenak bereiztea.

Edukiak

Gorputza eta norberaren irudia

· Gorputz-eskema: norberaren gorputza aztertzea eta gorputzeko atalak zein diren jakitea.

· Zentzumenak eta haien funtzioak.

· Sexu-nortasunaren garapena.

· Norberaren gorputzeko aldaketak antzematea eta adin-aldaketarekin zer lotura duten jakitea.

Jolasa eta mugimendua

· Norberaren gaitasunak eta mugak onartzea.

Jarduera eta egunerokotasuna

· Jarduerak egitean, norberaren gaitasunak aintzat hartzea.

Ebaluazio-irizpideak

· Gorputzeko atal nagusiak identifikatzen ditu.

· Badaki zer sexukoa den.

· Aurpegiko atalak bereizten ditu: ahoa, sudurra eta begiak.

· Aurpegiko atalak bere lekuan ongi kokatzen ditu.

· Haurtzaroko ekintzak eta orain egiten dituenak bereizten ditu.

· Eguneroko jarduerak egiteko autonomia gehiago du.

· Badaki zein diren entzumen-organo nagusiak.

· Hainbat objektu zentzumenen bidez aztertzen ondo pasatzen du.

INGURUNEAREN EZAGUERA

Helburuak

· Lehen eta orain denbora-nozioak aztertzen hastea, irudi grafikoak baliatuz eta heldu batek lagunduta.

· Familiako kide nagusiak zein diren jakitea.

· Bere familiako kideen izenak jakitea.

· Familiartean egiten diren jarduerak positiboki balioestea.

· Familiarteko oinarrizko ahaidetasun-harremanei buruz mintzatzea.

· Helburu bera lortzeko guztion laguntza garrantzitsua dela jakitea.

· Talde bateko kide izateko sentimendua sustatzea.

· Norberaren familiako kideen izenak jakitea.

· Familiartean egiten diren hainbat jarduera identifikatzea.

Edukiak

Ingurune fisikoa: elementuak, harremanak eta neurria

· Lehen bizipenak eta denboraren adierazpenak. Denbora-kokapena.

Natura ezagutzen hastea

· Gertuko natura-ingurunea zentzumenen bidez arakatzea.

Kultura eta bizitza gizartean

· Familia: kideak, ahaidetasun-harremanak eta kideen funtzioak.

· Familiarteko afektibitate-harremanak balioestea.

Ebaluazio-irizpideak

· Badaki zein diren bere familiako kideen izenak eta ahaidetasun-harremanak.

· Ingurunea zentzumenen bidez arakatzen du.

HIZKUNTZAK: KOMUNIKAZIOA ETA ADIERAZPENA

Helburuak

· Landutako gaiak gogora ekartzea.

· Ikasitako edukiei buruz mintzatzea.

· Norberaren bizipenen inguruko ideia eta sentimenduak adieraztea.

· Gutuna komunikatzeko baliabidea dela jakitea.

· Norberaren izena identifikatzea, eta idazten ikasten hastea.

· Irudiak irakurtzea eta piktogramadun testuak interpretatzea.

· Olerki bat buruz ikastea.

· Laguntzarik gabe egiten diren ekintzei buruz hausnartzea.

· Irudiak egiteko tresna teknologikoak erabiltzen hastea: argazkigintza.

· Marrazkien bidez emozioak eta sentimenduak adieraztea.

· Plastikako tekniken bidez adieraztea.

· Egindako jarduerak kritikoki balioesten ikastea.

· Eguneroko egoerak antzeztea.

Edukiak

Hitzezko hizkuntza. Entzutea, hitz egitea eta berbetan aritzea

· Ahozko hizkuntza baliatzea, ikasitakoa gogora ekartzeko.

· Hizkuntza baliatzea, ideiak, sentimenduak eta beharrak adierazteko eta komunikatzeko.

· Idatzitako testuak erabiltzen hastea, helburu errealak betetzeko: gutuna.

· Idazketa erabiltzea helburu errealak betetzeko: norberaren izena idaztea.

· Piktogramekin, esaldiak irakurtzea eta egitea.

· Izaera poetikoa duten testuak buruz ikastea eta ozen irakurtzea.

Ikus-entzunezko hizkuntza eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak

· Argazkigintza.

Arte-hizkuntza

· Marrazkien bidez, sentimenduak eta emozioak adieraztea eta komunikatzea.

Gorputz-hizkuntza

· Eguneroko egoerak antzeztea.

Ebaluazio-irizpideak

· Badaki zein diren bere familiako kideak.

· Familian egindako jarduerak ahoz adierazten ditu.

· Eskura dituen tresna teknologikoak erabiltzen ikasten hasi da: argazkigintza.

· Eguneroko egoerak antzezteko jolasetan parte hartzen du.

Eraikitze-koadernoa

Ingurunearen ezagutzaren bilduma

Hau da nire ikasgela (Ikastetxea)

NORBERAREN EZAGUERA ETA AUTONOMIA PERTSONALA

Helburuak

· Gorputz-eskema grafikoki adieraztea, eta mutilen eta nesken arteko desberdintasunei behatzea.

· Gorputz-eskema identifikatzea eta marrazkien bidez adieraztea.

· Gure gustuak eta zaletasunak adieraztea eta zehaztea.

· Norberaren jokabidea taldeko leku eta egoeretara moldatzen saiatzea.

· Egindako jarduerak kritikoki balioesten ikastea.

· Ikasgelan elkarrekin ongi egoteko arauen garrantziari buruz hausnartzea.

· Ikasgelan jokabide desegokiak identifikatzea.

· Materialak jasotzeko ohitura finkatzea.

Edukiak

Gorputza eta norberaren irudia

· Gorputzaren adierazpen grafikoa.

· Sexu-nortasuna garatzea.

· Gustuak eta zaletasunak identifikatzea.

· Besteei elkarri eragiteko eta laguntzeko gaitasunak.

Jarduera eta egunerokotasuna

· Ongi egindako lana balioestea eta akatsak onartzea.

· Eguneroko bizitzarako oinarrizko arauak.

Norberaren zaintza eta osasuna

· Ingurunea garbi eta txukun izatea.

Ebaluazio-irizpideak

· Gorputz-eskema grafikoki adierazten du.

· Badaki mutila edo neska dela.

· Bere gustu eta zaletasunak adierazten ditu.

· Ikasgelako arauak ulertzen ditu eta bere ikuspuntua adierazten du.

· Ikasgelako bizikidetza-arauak errespetatzen ditu eta hori lortzeko ikaskideei laguntzeko jarrera erakusten du.

· Jolas eta materialak txokoetatik jaso eta ordenan jartzen ditu.

INGURUNEAREN EZAGUERA

Helburuak

· Objektuak funtzioaren arabera sailkatzen ikasten hastea.

· Familiaren eta ikastetxearen arteko lankidetza hobetzea.

· Ikasgelako espazioak zein diren jakitea.

· Ikasgelako objektuak bere lekuan kokatzea.

· Ikasgelan egiten diren jarduera nagusiak identifikatzea.

· Ikasgelako kideei bakoitzak bere burua aurkeztea.

· Ikaskideen izenak buruz ikastea.

· Ikasgelako kideekin objektu pertsonalen bat elkarbanatzea.

Edukiak

Ingurune fisikoa: elementuak, harremanak eta neurria

· Objektuak: funtzioak eta eguneroko erabilera.

Kultura eta bizitza gizartean

· Lehenengo gizarte-taldeen arteko elkarlana: familia/ikastetxea.

· Ikasgela: espazioen banaketa eta erabilera.

· Ikasgelako objektuak.

· Ikasgelako jarduerak.

· Ikastetxeko kideak: gelako ikaskideak.

· Jokabide ona izateko ereduak: elkarbanatzea.

Ebaluazio-irizpideak

· Badaki zein diren ikasgelako espazioak eta eremuak.

· Bere jostailuak elkarbanatzen ditu.

· Ikasgelan proposatutako jardueretan parte hartzen eta ondo pasatzen du, eta ikaskideekin batera jarduten du.

· Arauak errespetatzen ditu eta laguntzeko jarrera erakusten du.

HIZKUNTZAK: KOMUNIKAZIOA ETA ADIERAZPENA

Helburuak

· Landutako gaiak gogora ekartzea.

· Ikasitako edukiei buruz mintzatzea.

· Norberaren izena idatzita ikusi eta berea dela jakitea, eta idaztea.

· Gutuna testu-generoa lantzea.

· Ikasgelako ohiko jarduerak egiteko abestiak ikastea: agurra.

· Margotzeak eragiten dituen sentsazio kinestesikoez gozatzea.

· Taldeko jardueretan asertiboki parte h