ETXEBARRI TXIKI 30.alea 2012ko MARTXOA · - Zergatik egin zinen aktore? Ba, diruagatik izan zen eta...

12

Transcript of ETXEBARRI TXIKI 30.alea 2012ko MARTXOA · - Zergatik egin zinen aktore? Ba, diruagatik izan zen eta...

Page 1: ETXEBARRI TXIKI 30.alea 2012ko MARTXOA · - Zergatik egin zinen aktore? Ba, diruagatik izan zen eta hori arraroa da aktoreoi oso gutxi ordaintzen digute- eta. ... Antzerkia prestatu
Page 2: ETXEBARRI TXIKI 30.alea 2012ko MARTXOA · - Zergatik egin zinen aktore? Ba, diruagatik izan zen eta hori arraroa da aktoreoi oso gutxi ordaintzen digute- eta. ... Antzerkia prestatu

2

UDALAAYUNTAMIENTO

E T X E B A R R

I

ETXEBARRI TXIKI 30.alea 2012ko MARTXOA

1 2 3 4 5 67 8 9 10 11 12 13

14 15 16 17 18 19 2021 22 23 24 25 26 2728 29 30 31

12 3 4 5 6 7 89 10 11 12 13 14 15

16 17 18 19 20 21 2223/30 24 25 26 27 28 29

1. ESKOLAKO JARDUERAK

- PELLO AÑORGA KUKULLAGA ESKOLAN

- ELKARRIZKETA: GARIKOITZ LASA

- ORNITORRINKOA

- 2012KO IHAUTERIAK

- ELKARRIZKETA: ELENA BARRUTIA

2. AISIALDIA

- TXISTEAK

- ASMAKIZUNAK

3. ETXEBARRIKO LUDOTEKAK

4. EUSKARAZKO LIBURURIKIRAKURRIENAK ETXEBARRIN

*Leku faltagatik ale honetan ezin izan dira sartu Kukullaga eskolako 3. mailako ikasleen idazlan guztiak.

Page 3: ETXEBARRI TXIKI 30.alea 2012ko MARTXOA · - Zergatik egin zinen aktore? Ba, diruagatik izan zen eta hori arraroa da aktoreoi oso gutxi ordaintzen digute- eta. ... Antzerkia prestatu

3

Egun batean Pello Añorga idazle eta ipuin kontalari Ohiartzuarra Kukullaga eskolara etorri zen, eta 3. mailakoei bi ipuin kontatu zizkien. Haietariko batek “Txomin ipurdi” zuen izena eta holakoa zen:

“Bazen behin Txomin Ipurdi izeneko ume pobre bat, eta bere amak esan zion erregearengana joateko dirua eskatzera.

Bidean azeri batekin topo egin zuen eta esan zion: - Azeri handi, azeri handi, sartu nire ipurdian!Gero otso batekin topo egin zuen eta berriro esan

zuen Txominek:- Otso handi, otso handi, sartu nire ipurdian.

Gero erreka handi batekin topo egin zuen, baina ez zekien igeri egiten. Orduan, Txominek, esan zuen:- Erreka handi, erreka handi, sartu nire ipurdian!

Eta erreka bere ipurdian sartu zen.

Gero Txomin erregearengana joan zen eta esan zion:-Eman diru pixka bat, mesedez!

Eta erregeak esan zuen:-Zoaz oilotegira!

Eta Txomin oilotegira joan zen eta esan zuen:-Azeri handi, azeri handi, atera nire ipurditik!

Eta otsoak oiloak jan zituen eta gero esan zuen erregeak: -Zoaz kortara!

Eta Txominek esan zuen:-Otso handi, otso handi, atera nire ipurditik!

Eta otsoak zaldiak jan zituen.Gero esan zuen erregeak:

-Eraman plazara eta su eman!Eta esan zuen Txominek:

-Erreka handi, erreka handi, atera nire ipurditik!Eta sua itzali zuen”.

Egileak:

Ane Xinwen Varela

eta Nagore Hermida,

Kukullaga Ikastetxeko

3. Mailakoak

Page 4: ETXEBARRI TXIKI 30.alea 2012ko MARTXOA · - Zergatik egin zinen aktore? Ba, diruagatik izan zen eta hori arraroa da aktoreoi oso gutxi ordaintzen digute- eta. ... Antzerkia prestatu

4

2012ko u r ta r r i l a r en 11n gu re i n s t i t u tu ra as te ro da to r r en

Ga r i ko i t z Lasa r i ga l de ra ba t zuk eg i n gen i z k i on . Ga r i ko i t z an t ze r k i ko ak t o rea da . An t ze r kh i z kun t za p ro i e k tua ren ba r ruan an t ze r k i g i n t zako i rakas l e dab i l i kas t e t xe z -i kas t e t xe e ta hau i zan zen kon ta tu z i guna :

- Kaixo! Noiz egin zinen aktore?

Kaixo! Ba orain dela…, “ostras”… 20 urte egin nintzen aktore, denbora piloa, ezta? Eta zuek zenbat daramazue ikasle izaten?

E?, 8 edo 9 urte…

- Zergatik egin zinen aktore?

Ba, diruagatik izan zen eta hori arraroa da aktoreoi oso gutxi ordaintzen digute- eta. Futbola bezalakoa da, 1. mailan bazaude aberasten zara, bestela… Baina ni ez nintzen

aktore egin, aktore egin ninduten. Ni begiralea nintzen. Behin umeekin nengoen karaoke bat aurkezten eta han bazegoen talde bat (hankapaloekin, muñekote batzuekin…) eta antzerki talde bat

egiteko asmoa zutenez ondo egiten nuela ikusi eta beraien kide bat izatea proposatu zidaten.

- Zein filmetan hartu duzu parte?

Nik ez dut inolako filmetan parte hartu, ni antzerkigintzako aktorea naiz. Euskal Herriko eszenatoki guztiak ezagutzen ditut eta penintsulako asko. Asko bidaiatu dut antzerkiarekin: muntatu, desmuntatu, antzerkia egin, errepidera atera eta kilometroak eta kilometroak egin ditut. Oso ezberdina da eszenatokiko antzerkia eta filmetakoa.

- Eta zein da desberdintasuna?

Filma eta serietako aktoreek batzutan eszenatokietara nahi dutela bueltatu esaten dute, gehiago gustatzen zaielako. Eta horrek ez nau harritzen, telebistan edo zinean ekipo erraldoia daukazu, bakoitza bere “roilora” , badaude ez dakit zenbat kamara, mikrofonoak, zuzendaria, idazkaria, ekoizlea, kameraren objektiboa eta horri esan behar diozu esaldia. Zuzendariak telebista txiki batetik ikusten badu ondo dagoela aurrera, “hurrengo eszena”.

Baina antzerkian publikoaren begiak ikusten ditugu, eta publikoari emozioak, sentimenduak transmititzen dizkiegu eta maitemintzen dira, zu beraiekin eta haien zurekin. Zuk 80 saio berdin egin ahal dituzu eta denak dira desberdinak. Oso-oso polita da. Filmetan famatu egiten zara, baina nik ez dudanez famatu izan nahi, nahiago izan dut irakasle izan eta egin dudana izan da antzerkia eskolan sartu jendeari antzerkia zer den irakasteko, baina ez bakarrik antzerkia, antzerkitik gauza asko ikasi daitezke-eta.

- Eta antzerkiak gaztelaniaz edo euskaraz egiten dituzu?

Normalean euskaraz egin ditut, bueno hasi nintzenean bietara, baina gerora beti euskaraz. Beraz, Euskal Herria oso ondo ezagutzen dut.

- Eta nahiago duzu euskaraz egitea, ez?

Euskaraz bizi naizenez bai, batzuetan gaztelaniaz hitz egitean euskarazko hitzekin nahasten naiz, gaztelaniaz ondo egiten dudan arren.

- Zer egiten duzu Etxebarriko institutuan, zer ikasten da antzerkiarekin?

Bada hitz egiten ikasten da, publikoaren aurrean egoten, lotsarik gabe ez, beti garelako lotsatiak, baina lotsak kudeatzen ikasten da, hau da, lotsatia naiz, baina ez zarete konturatuko, ezagutzen ditudan aktore guztiak lotsatiak dira, baina ez zaie igartzen. Begirunea ere ikasten da, antzerkia egitean elkar zaindu behar dugu, publikoari aurre egiteko giro ona egon behar da, eta zuri gelditzen bazara noren laguntza behar duzu? Ondokoaren laguntza. Norbere burua ezagutzen ere ikasten dugu, klaseetan taldea hobeto ezagutzeko aukera dago. Antzerkia prestatu behar dugu denon artean, erabakiak hartu, zeri buruzko antzerkia egin, pertsonaiak, zer esango duten eta gainera gure sentimenduak aterako ditugu gure gelakoen aurrean, giro ona sortu behar da, elkar zainduz. Ausardiari buruz asko ikasten da, zer egiteko gai garen, zer ez. Gure burua ezagutzeko eta taldea ezagutzeko oso erabilgarria da eta eskolan gauza horiek oso ondo datoz, bizi dugun momentu arraro honetan, hormonak daude dantzan, taldean onartua izatea, lehen hezkuntza erdi ahaztuta daukagu, baina orain dela bi urte etorri ginen, baina badirudi selektibitatea eta karrera ez dagoela horren urrun eta gu hemen gaude eta gure burua ezagutzen dugu? Justu momentu horretan antzerkia sartzen baldin bada, jendeak flipatu egiten du eta gustatzen zaie.

- Bueno, ez dago beste galderarik, eskerrik asko guztiari erantzuteagatik.

Eskerrik asko, oso elkarrizketalari majoak izan zarete.

Egileak: Maialen Castro eta Aitor Nuñez, Institutuko 2.A mailakoak

Page 5: ETXEBARRI TXIKI 30.alea 2012ko MARTXOA · - Zergatik egin zinen aktore? Ba, diruagatik izan zen eta hori arraroa da aktoreoi oso gutxi ordaintzen digute- eta. ... Antzerkia prestatu

5

Animalia honek, narrasti askok egiten duten bezala, defentsa

moduan pozoia botatzen du. Ibaietan bizi da, eta bere arrautzak

gordetzeko gordeleku bat egiten du ibaiaren ertzean. Ornitorrinkoak asko jaten

du eta animalia orojalea da, landareak, ibaian dauden intsektuak eta animalia ornogabe txikiak

jaten dituelako. Ornitorrinkoa 30 urte inguru bizi da eta Australiatik eta Tasmaniako irlatik dator.

Bertan bizi da.

Egilea: Asier Villar, Kukullaga ikastetxeko 3.mailakoa

Ornitorrinkoa animalia bitxia da. Ornitorrinkoak

ugaztun, hegazti eta narrastien ezaugarriak biltzen

ditu. Arrautzak ipintzen dituen ugaztun bakarra da,

hau da obiparoa da. Txikiak direnean amaren esnearekin

elikatzen dira, baina animalia honek ez du titirik. Esnea

bularrean dituen poro batzuetatik ateratzen da.

Ornitorrinkoak 40-60 zm inguru neurtzen ditu, isatsak 15 zm neurtu

dezake eta 0.8-2.5 kilo inguru pisatzen du. Bere ilea marroia da eta

bere mokoa grisa. Mokoa ahatearen antzekoa da, isatsa kastorearena

bezalakoa, ilea satorraren antzekoa da eta igarabaren hankak ditu.

Igeri egiten edo ibiltzen mugitzen da leku batetik bestera joateko.

Bere ibilera mota suge baten antzekoa da. Gainera,

oso garatua dute usaimen zentzua, bere

bidean jarraitzeko eta bere harrapakinak

harrapatzeko laguntzen diona,

ugaztunak bezala.

Page 6: ETXEBARRI TXIKI 30.alea 2012ko MARTXOA · - Zergatik egin zinen aktore? Ba, diruagatik izan zen eta hori arraroa da aktoreoi oso gutxi ordaintzen digute- eta. ... Antzerkia prestatu

6

2012KO Kukullaga eskolako lehenengo

ihauteriak ospatu ditugu eta gurekin

ondo pasatzeaz gain, jaialdia zuen

gustukoa izan zela espero dugu.

Gure lehenengo urtea elkarrekin, gure

lehenengo esperientzia, gure ilusio

guztiak. Nahiz eta leku berean ospatu

ezin; eguraldiari, familiei, irakasleei eta

ikasleen gogoei esker, dena oso ondo

atera zen.

Txoripana eta zukuarekin indarrak

berriztu genituen. Zein goxoak

zeuden!!!! Pilak kargaturik familien

aurrean dantzatu genuen.

Bai festa ederra!!!

Lehen Hezkuntzan: Kalejira

IhauteriakGurasoentzako emanaldia

Page 7: ETXEBARRI TXIKI 30.alea 2012ko MARTXOA · - Zergatik egin zinen aktore? Ba, diruagatik izan zen eta hori arraroa da aktoreoi oso gutxi ordaintzen digute- eta. ... Antzerkia prestatu

7

Haur Hezkuntza: Barandiaran Haur Hezkuntza: San Antonio

Page 8: ETXEBARRI TXIKI 30.alea 2012ko MARTXOA · - Zergatik egin zinen aktore? Ba, diruagatik izan zen eta hori arraroa da aktoreoi oso gutxi ordaintzen digute- eta. ... Antzerkia prestatu

Otsailaren 29an, 3.mailako neska-mutilak San Antonioko liburutegira joan ginen helburu batekin: irakurketaren zaletasuna bultzatzea.

Bide batez Elena liburuzainari galdera batzuk egin genizkion. Hona hemen jasotako erantzunak:

Noiz zabaldu zen San Antonioko liburutegia? - 1987. urtean zabaldu zen.

Gustatzen zaizu egiten duzun lana?

- Bai, asko gustatzen zait.

Zer da gehien gustatzen zaizuna?

- Jendeari laguntza ematea eta haiekin hitz egitea.

Zein da liburutegiaren ordutegia? - Astelehenetik ostiralera goizez 10:00etatik- 12:55era eta

arratsaldez 16:00etatik-19:55era.

Zenbat liburu daude liburutegian? - Hainbat gaien inguruan 17.000 liburu eta 2.000 CD

daude gutxi gora-behera. Egunkariak, aldizkariak …ere badaude. Material hauek umeei eta helduei zuzenduta daude. Liburutegian ere hiru ordenagailu ditugu eskolako lanak egiteko, informazioa bilatzeko…

Zeintzuk dira gehien eskatzen diren liburuak? - Literaturazko libururuak, misteriozkoak, historikoak eta

eleberri erromantikoak.

Nola egiten da mailegua? - Liburua etxera eramateko lehenengo liburutegiko

karneta egin behar duzu. Dohainik da eta bakarrik inprimaki bat bete behar da. Karnetarekin sei dokumentu atera ahal izango dituzu: hiru liburu eta hiru material berezi (CD, DVD, VHS).

Zein da epea liburuak edo material berezia itzultzeko? - Maileguaren epea liburuentzat hamabost egunetakoa da

eta material berezientzat berriz zazpi egunetakoa.

Anima zaitezte eta etorri zuek ere liburutegira. Oso ondo pasatuko duzue!

8

ELKARRIZKETA: ELENA BARRUTIA

Egileak: Kukullaga ikastetxeko 3.mailakoak

Page 9: ETXEBARRI TXIKI 30.alea 2012ko MARTXOA · - Zergatik egin zinen aktore? Ba, diruagatik izan zen eta hori arraroa da aktoreoi oso gutxi ordaintzen digute- eta. ... Antzerkia prestatu

9Egileak: Asier Arrabal , Ane Atutxa eta Eneko Moreno Kukullaga ikastetxeko 3.mailakoak

L OROA

Gizon bat txorien dendara sartu zen eta loro elebiduna eskatu zuen. Dendariak hanka bakoitzean soka bana zuen txori bat erakutsi zion.

- Ezkerreko sokatik tira eginez gero, euskaraz hitz egingo dizu –azaldu zion saltzaileak- eta eskuinekotik tira eginez gero, katalanez.

- Aizu, eta bietatik batera tira egiten badiot? –galdetu zion bezeroak.

- Zozoa halakoa! Lurrera joango naiz mokoz aurrera!– erantzun zion loroak

SENDAGI LE AREN KONTSULT AN

Gizon bat sendagilearengana joan zen eta esan zion: - Sendagile jauna, arazo bat daukat. Nire puzkarrek ez dute usainik.

- Hori ez da posible. Bota ezazu bat oraintxe bertan!

- PPPPPRRRRRRRRR!

- Hori larria da. Ebakuntza behar duzu.

- Ipurdian?

- Ez, gizona, sudurrean.

I NDIOA T ABE RNAN

Indio bat tabernan sartu da, eta esan dio tabernariari:- Zuk whisky gogorra eman, bestela indioak ez ordaindu.Gizonak whisky gogorra eman dio eta indioak esan dio:- Whisky hau ez da gogorra. Indioak ez ordaindu.Hurrengo egunean berdin gertatu zen eta, hirugarren egunean, indioa azaldu zenean berriro esan zion:- Whisky gogorra eman, bestela indioak ez ordaindu. Tabernariak whiskyarekin batera bolbora hautsa bota zion. Hurrengo egunean indioa sartu eta hau esan zuen: - Whisky arinagoa eman, izan ere, atzo indioak puzkerra bota eta zaldia hil.

Page 10: ETXEBARRI TXIKI 30.alea 2012ko MARTXOA · - Zergatik egin zinen aktore? Ba, diruagatik izan zen eta hori arraroa da aktoreoi oso gutxi ordaintzen digute- eta. ... Antzerkia prestatu

10

IHAUTERIAK

Kaixo lagunok!!!

Etxebarriko ludoteketako umeak gara, eta honetan gure Ihauteri festa nolakoa izan den kontatu nahi dugu.

Ihauteriak prestatzeko, lehenengo gai bat pentsatu genuen; zirkoa!!!.

Hilabete osoan zehar, ludotekak apaindu eta gaiarekin zer ikusia zuten mozorroak prestatzen egon ginen. Metakaleko ludotekan, Magoz eta Untxiz jantzita joan ginen eta Kultur etxeko ludotekan, berriz, Lehoiz eta Domatzailez. Izugarrizko lana izan zen, baina oso ondo pasatu genuen, gainera mozorroak primeran gelditu ziren.

Hau eginda,ostiralean kultur etxean elkartu ginen ihauteri jaia ospatzeko; jolasak egin genituen, dantzak, barre ugari,..

Guztiok batera, primeran pasatu genuen, eta gainera ezusteko berezi bat izan genuen, “Txintxo” pailazoaren bisita. Alderantziz jaiotako pailazoa da, eta berarekin berriketan egon ginen.

Festari bukaera goxoa emateko, askari itzelaz gozatu genuen, BAI EGUN POLITA!!!

Egileak: Ludoteketako umeak

Page 11: ETXEBARRI TXIKI 30.alea 2012ko MARTXOA · - Zergatik egin zinen aktore? Ba, diruagatik izan zen eta hori arraroa da aktoreoi oso gutxi ordaintzen digute- eta. ... Antzerkia prestatu

11

Izenburua: Bob Esponja.Egilea: David Lewman. Argitaletxea: Aizkorri, 2011.

Izenburua: Momia.Egilea: Enric Lluch. Argitaletxea: Erein, 2010.

Izenburua: Rita eta hilobi-lapurrak.Egilea: Mikel Valverde. Argitaletxea: Elkar, 2009.

Izenburua: Pozoia kopan.Egilea: P. D. Baccalario. Argitaletxea: Mezulari, 2011.

Izenburua: Txorimaloa ibiltzen hasten de gauerdian. Egilea: R. L. Stine.Argitaletxea: Ediciones B, 1997.

Izenburua: Neska-mutil bereziak.Egilea: Aitor Arana. Argitaletxea: Ibaizabal, 2008.

Izenburua: Goazen dantzatzera!.Egilea: Carmen Palomo. Argitaletxea: Aizkorri, 2008.

Izenburua: Ilargi dut izena.Egilea: Fernando Martos. Argitaletxea: Desclée, 2007.

Izenburua: Banpiro dantzaria.Egilea: Roberto Pavanello. Argitaletxea: Mezulari, 2011.

Izenburua: Dottek oso gora heldu nahi du.Egilea: Patricia Schröder. Argitaletxea: Ibaizabal, 2011.

Izenburua: Ispiluen etxea.Egilea: Pierdomenico Baccalario. Argitaletxea: Gero, 2010.

Izenburua: Mirarien garaia.Egilea: Anne-Laure Bondoux. Argitaletxea: Ibaizabal, 2010.

Page 12: ETXEBARRI TXIKI 30.alea 2012ko MARTXOA · - Zergatik egin zinen aktore? Ba, diruagatik izan zen eta hori arraroa da aktoreoi oso gutxi ordaintzen digute- eta. ... Antzerkia prestatu

ALDIZKARIAN PARTE HARTU GURA BADUZUE...

Deitu edo jarri zaitez harremanetan:

*CEIP Kukullaga HLHI: 94 440 83 10*Udal Euskara Zerbitzuan: 94 449 50 43 [email protected]

ETXEBARRIKOINSTITUTUACEIP KUKULLAGA HLHI