Koldo Saratxaga «Lantegiko aktore izan behar du langileak, ez txotxongilo»

6
14 ALDAKETA16 • 2008ko apirilaren 14a • 231. zk. • aldaketa16.info elkarrizketa EZPALA [email protected] Enpresa aholkularia “Lantegiko aktore izan behar du langileak, ez txotxongilo Koldo Saratxaga Batzuentzat guru bat da. Beste batzuentzat, ameslari hutsa. Baina hitz egiten hasi orduko hodeietan ez dela bizi antzematen zaio. Oinak, ondo lurrean ditu. Irizar autobus enpresari bultzada itzela emateagatik da ezaguna eta Ormaiztegiko lantegian martxan jarri zuen lan-sistema etorkizuna dela dio. “Dudarik gabe gainera” azpimarratzen du. http://www.cambio16.info/aldaketa/pdf/AL231.pdf 1 de 6

description

Entrevista a Koldo Saratxaga en Aldaketa 16

Transcript of Koldo Saratxaga «Lantegiko aktore izan behar du langileak, ez txotxongilo»

Page 1: Koldo Saratxaga «Lantegiko aktore izan behar du langileak, ez txotxongilo»

14 ALDAKETA16 • 2008ko apirilaren 14a • 231. zk. • aldaketa16.info

elkarrizketa

EZPALA [email protected]

Enpresa aholkularia

“Lantegiko aktore izanbehar du langileak, ez

txotxongilo”

Koldo Saratxaga

Batzuentzat guru batda. Beste batzuentzat,ameslari hutsa. Bainahitz egiten hasiorduko hodeietan ezdela bizi antzematenzaio. Oinak, ondolurrean ditu. Irizarautobus enpresaribultzada itzelaemateagatik daezaguna etaOrmaiztegikolantegian martxanjarri zuen lan-sistemaetorkizuna dela dio.“Dudarik gabegainera”azpimarratzen du.

P14-19 elkarrizketa koldo-cor 4/4/08 21:58 Página 2

http://www.cambio16.info/aldaketa/pdf/AL231.pdf 1 de 6

Page 2: Koldo Saratxaga «Lantegiko aktore izan behar du langileak, ez txotxongilo»

P ozik bizi dela aitor-tzen du Koldo Sara-txagak. “Lanean go-zatu egiten dut. Ezta

gutxi. Bestela ez nintzateke aritu-ko” gaineratzen du arriskua laketduen sopuertakoak. “Bizitzariprobetxu ateratzen jakin behar da.Eta ingurukoek ere gozatzen dute-la ikustean, egindako esfortzuakpena merezi izan duela ikustenduzu. Harro sentitzeraino gaine-ra”.Jendeak, arrakasta lortzen lagun-duko dien pertsonengan sinistenduten liderrak behar ei ditu. Eraberean, Koldo Saratxagarentzatberrikuntza, sormena martxan jar-tzeko baliabideak ematea da.

Zein da Koldo Saratxagaren en-presa formula?Pertsonen arteko erla-zioak indartzea. Bategi-nik lan egitea. Izan gai-tezen bizkorrak. Pertso-nok aurrera egin ahalizateko lan egin behardugu. Nire ibilbidearigainbegiratuz, eraba-kiak hartzea suertatuzait, bilerak gidatzea…Zergatik ez dugu dina-mika aldatzen. Hau da,lanean denbora askoematen dugunez, guz-tion onerako, zergatikez dugu lan-giro apro-posa sortzen?Egunean zortzi ordu.Urtean ordu pilo bat.Norberaren bizitzakoherena. Batere gozatugabe, beti marmarrean,nagusiaz gaizki esaka…Lanean giro txarra ba-dago –tentsioa…– zernolako zama, ezta?Ahalegindu gaitezenhori guztia aldatzen etahainbeste ordu ematenditugun eremuan ahaliketa gustura egoten. No-

la? Langileen arteko komunika-zioa indartuz, berritzen, ikasten,ondokoarekin erlazionatuz, lagu-nak eginaz…

Polita baina…Bizitzan goiari eustea da zailena.Egun alaien eta tristeen oreka. El-karbizitza aproposena lanean lor-tu beharrekoa da. “Ogia, egunero-ko izerdiaren ondorioz erdietsikoduzu” adierazpena, madarikaziojainkotiarra bihurtu da. Beraz,bultzatu dezagun lan giro ona.

Mezu hori ereiteko hitzaldiakematen dituzunean, jendeak ze-harka begiratzen al zaitu?Era guztietako erreakzioak ikusiditut. Baina oro har “ez zaizuarrazoirik falta” pentsatzen duteburua gora eta behera mugituz.Hitzaldietara enpresetako buru

eta gerenteak dezente etortzen di-ra. Baina batik bat horien azpitikdaudenak. Exekutibotxoak. Zu-zendaritza eta langileen arteandauden pertsonak. Hau da, bote-retik urrun ez daudenak baina bo-terearen zama pairatzen dutenak.Eurak ere, langileen antzera ezdaude erabat pozik.

Baina arrazoi duzula esan arrenaplikatzen ez bada…Aldaketa datorren arren, nolaaplikatuko dute ez baitira lan erahorretan hezi. Arrotza egiten zaieesaten diedana. Indarrean dagoenkultura horri aurre egitea defen-datzen dut nik. Hori guztia jasodugun kulturaren ondorioz da:kontrol eta boterearen kimuak ga-ra.“Norbaitek egon behar du guregainetik gida gaitzan; bestela,

15aldaketa16.info • 231. zk. • 2008ko apirilaren 14a • ALDAKETA16

P14-19 elkarrizketa koldo-cor 4/4/08 21:58 Página 3

http://www.cambio16.info/aldaketa/pdf/AL231.pdf 2 de 6

Page 3: Koldo Saratxaga «Lantegiko aktore izan behar du langileak, ez txotxongilo»

anarkia” adierazpena, ikuspuntuhorren adibide da. Goitik behera-ko antolaketen ondorio gara. Ga-rai batean: erregea, noblezia…Eta behean, nekazariak. Herria.Mendeak daramatzagu horrela.Egungo lantegietan ere bestehainbeste gertatzen da.Nire filosofiak ez du horrekin ze-rikusirik. Kultura horren aurkanago. Enpresetan langileek gehia-go parte hartu behar dute: ardurakhartu… Bi hitzetan, kultura berribat eraiki. Eta noski, gardentasu-na eta kidetasuna. Baina nire en-presa-ikuspuntua, bat bainogehiagok entzuten duenean azkentxanpara arte bat etortzen dira,baina azken pausoa entzuten due-nean –mozkinak banatzea– urdu-ritzen izerdi batean hasten dira.“Hori beste baterako utziko dugu”gaineratzen dute.

Zerk bultzatu zintuen hausnarke-ta hori egitera?Krisiek. Aldarazi egin gaituzte.Herri honek aldaketa ekonomiko-ak ezagutu ditu. Asko, bortitzak.Hau da, egoera zaharkituei aurreegiteko langile askoko lantegietanbirmoldaketa industrial gogorrakezagutu zituen iragan hamarkada-ren hasieran. Europaren laguntzaz

eta gauzak ondo eginaz, aurreraegin dugu. Premiaren premiazeman behar izan genuen saltoare-kin primeran geundeke baldin etamunduak bere horretan jarraituizan balu. Baina hamarkada bate-an, mende honen hasieran, bestealdaketa bat etorri da: globaliza-zioa. Lehiakortasunaren presio

are eta bortitzagoagatik, enpresa-buru askoren artean beldurra na-gusitu da.Mundua aldatu egin da. Egun,erostea, ez da arazo. Merkatuaanitza da. Adibidez, edozer lordaiteke internetetik. Beraz, enpre-sek langileen alde intelektuala in-dartu behar dute. Zertarako? Be-zeroari ahalik eta zerbitzu onena

ematearren. Bezeroa, lan guztia-ren erdigunea baita.

Ikasketak amaitu eta enpresa ba-tean lanean hasten den pertsona,esku hutsik eta galduta hasten alda? Hau da, lantegian hasten alda ikasten?Trebakuntza iraunkorra da. Uni-bertsitatean egiten diren ikasketekez dute zerikusirik gero lantegiantopatzen duten errealitatearekin.Ezagutza zerorekin hasten dira la-nean.Zer da ezagutza? Pertsonokgehiago edo gutxiago sortzaileakgara. Guztiok ditugu gure trebeta-sunak. Gure garuna beti dagomartxan. Munduan 7.300 milioibiztanle bizi gara. Eta ez daude bi

16 ALDAKETA16 • 2008ko apirilaren 14a • 231. zk. • aldaketa16.info

elkarrizketa

Enpresetan langileek gehiago partehartu behar dute: ardurak hartu...Bi hitzetan, kultura berri bat eraiki.Eta noski, gardentasuna etakidetasuna.

P14-19 elkarrizketa koldo-cor 4/4/08 21:58 Página 4

http://www.cambio16.info/aldaketa/pdf/AL231.pdf 3 de 6

Page 4: Koldo Saratxaga «Lantegiko aktore izan behar du langileak, ez txotxongilo»

pertsona berdin; ezta bi egun ere.Hori aberastasuna da baina baitakonplexutasuna ere.“Langileak ditut”, “mekanikoakditut”, “eskulana dut”... bezalakoadierazpenek errespetu falta era-kusten dute. “Zazpi tornu” “seiidi”… esatea bezala iruditzenzait. Hasteko, langileak, pertso-nak dira. Eta langileak ondo zain-du ezean herdoildu egiten dira.Malgutasunaren aldekoa naiz.Gauzak egiten ikasteak, denborajakin bat ematen du. Behin ikasitaintuitiboki, errepikakorki… lan-gilea martxa jartzen da. Baina ho-rrez gain, ikasten, esperimenta-tzen, aukerak ematen… uzten ba-diogu langileari? Lanean gogo-tsuago arituko da. Langileari au-

kerak eman behar zaizkio dituenbalore eta jakituria indarrean jarditzan. Baloreek elkarren osagarriizan behar dute bateginik produk-tua sortzeko.

Elkarren osagarri izatea eta lehia-tzea familia berekoak al dira?Lehiatzea ez dut uste txarra denik.Bai, ordea, helburu bat lortzea-rren ondokoari zangotraba jar-tzea. Ezagutzen ditut lehiakorta-sunean eskuzabalak direnak ere.Langileari informazioa, trebakun-tza eta aukerak emanez gero, en-presa jakintzan hazi egingo da.Une oro gauza berriak egiten ari-tzea da berrikuntza. Egun hori aridira enpresak bilatzen gainera.

Nor ari da berrikuntza gidatzen?Pertsonak. Sormenaren jabeak.Sortu eta garatzeko askatasunaduten langileak. Jakintza ez dagoez liburu eta ezta ordenagailuetanere. Pertsonetan baizik.

“Gauzak ondo egiten badakigu,edonor desafiatzen dut deslokali-zazioa ez dela arazoa erakusteko”esan zenuen EHUko udako ikasta-ro batzuetan.Eta esandakoa demostratzen arinaiz. Gakoa ez da kostu baxuak,antolakuntza txarra baizik. Zerga-tik? Garai bateko enpresa pirami-dalarekin jarraitzen dugulako.Edonor desafiatzen dut, arinago

eta hobeto bideratzen dudala he-mengo edozein enpresa, beste ba-tek, enpresa berbera, kanpokoedozein herrialdetan baino. Nikirabaziko nuke.

Inork onartu al du hordago hori?Inork ez. Ez da inor ausartzen.Saltsa horretan sartzea ez zaioinori interesatzen.

Zuk ondo ezagutzen duzun Txina,denon ahotan dago. Mugarik ba aldu?Enpresa batek lehiatu eta iraba-ziak eskuratu behar ditu. Hau da,bizi nahi bada, arnas hartu beharda. Dirua irabaztea, mozkina, bal-dintza sine quanum bada, lortzekoerabiltzen diren bideak ere ga-rrantzi handia dute.Globalizazioa ez da gaur goize-koa. Etxean barrena salmentanibili ondoren Portugal eta Fran-tziara jo genuen. Gero Europanbarrena ibili ginen. Mundializa-zioarekin gure teknologiak hartueta beste herrialdetara jo ondorenarin erein dugu bertan bi hamar-kadetan zehar.Irizarren egon nintzenean, Txinanlur hartu eta sei hilabetetan Or-maiztegin egiten ziren autobusberberak egiteko gai ziren. Brasi-len, bost hilabetetan. Gu lokaliza-zioaren filosofiarekin joan ginenhara. Bat baino gehiago, berriz,produktu askoz ere merkeago pro-duzitu, esportatu eta dirua egiterasoilik. Denbora gutxian Txinak gorantzegin du. Zergatik? Mendebalde-kook, oro har, doan, teknologiaegiten irakatsi diegulako. Horrezgain, hemengoaren aldean, kos-tuak han, 25 aldiz merkeagoak di-relako ere. Bestalde, Txinako sistemak ez dulo hartu eta gazte bizkorrenakmunduko unibertsitate garrantzi-tsuenetara bidaltzen ari da. Bereguztia babesten du. Garai bateanmendebaldeko gizarteko gauzakparekatzeko hamarkadak beharko

17aldaketa16.info • 231. zk. • 2008ko apirilaren 14a • ALDAKETA16

elkarrizketa

Nor ari daberrikuntzagidatzen?Pertsonak.Sormenarenjabeak. Sortu etagaratzekoaskatasuna dutenlangileak

P14-19 elkarrizketa koldo-cor 4/4/08 21:58 Página 5

http://www.cambio16.info/aldaketa/pdf/AL231.pdf 4 de 6

Page 5: Koldo Saratxaga «Lantegiko aktore izan behar du langileak, ez txotxongilo»

zituzketen, baina hara eman du-gun teknologia ondo asimilatu etadozena erdi urte pasatxotan begi-ra zertan bihurtu den. Hitz batean,mundua zabaldu egin da.

Non dago Txinaren gaina?Ez da erraza horri erantzutea. Ho-gei urte barru lehen potentziaekonomikoa izango da. Makroe-konomietan era guztietako kon-traste sozialak gertatzen dira.Orain hamabost urte, Txina, nahi-ko ezezaguna zen baina bi hamar-kadetan, munduaren gailur eko-nomikoan dago. Iraganeko errefe-rentziak ez digute batere balioTxinarekin zer gertatu daitekeenjakiteko. Egun orainak ez du ira-ganarekin inolako zerikusirik. Hi-labete bakar batzuk, jada, iraganadira.Baina Txina ez da handitzen ariden herri bakarra. Joan gaitezenLatinoamerikara. Badira herriak,%5 eta %8 artean handitzen aridirenak: Bolivia, Peru, Brasil…Txilek ere urteak daramatza dina-mika horrekin. Orain hamar urteinflazioa zen neurri horietan igo-tzen zena. Eta orduro. Ez da hain-beste denbora igaro. Gaur egunzer egoeratan dauden ikustea bes-terik ez dago aldaketak antzema-teko.

Eta Amerikako Estatu Batuak(AEB) hegoalderantz begira jarri-ta al dago?Joko mundialean bere garrantziabistako da. Pisu handia du. Bainatropela hurbiltzen ari zaio. Hemenadreiluak –eraikuntzak– goia jodu. Duela dozena bat urte, egoeraberdina gertatuz gero, enpresa-burua dar-darka hasi eta etxeraburumakur.Egun, Hego Amerikara abiatzenhasi dira: Panamara, Ekuadorrera,Kolonbiara… Non eta zer eraikibaitago han. Eta hamarkada batnahikoa izan da aldaketa ikusteko.Istant bat humanitatearen bizi-tzan.

Pozik dauden langileekin lan egi-tea gustatzen ei zaizu. Saminduakez ei dituzu laket eta kudeatzaileasko itsu samarrak direla esanduzu.Erakundea aldatu behar da horimartxan jartzeko. Hau da, langile-ei protagonismoa ematea. Horre-tan dihardugu. Dozena inguru en-presetan lan egiteko era aldatzenari gara. Lantegiko aktore izan be-

har du langileak, ez txotxongilo.Oholtza gainean guztia ematenduena. Errezetak ez du bestemunduko misteriorik: pertsonansinistea. Protagonismoa ondokoa-

ri lagatzea. Bakar batzuk egon be-harrean, guztiok izatea. Ez dagobeste misteriorik. Baina noski,eredu zaharretan hezita dagoenburuzagiari, lantegian denok pro-tagonista direla onartzea, zail egi-ten zaio. Halere, gauzak aldatzenari dira.Hierarkiak alde batera laga eta ja-kinduria eta bezeroarenganakoarretan indartu behar dugu. Hori

da gakoa. Bezero gogobeterik ga-be jai dugunez, berarengana ar-dazten ditugu indar guztiak. Zer-bitzu ona eskaintzea da lan guz-tiaren muina. Berritzaileak izan

18 ALDAKETA16 • 2008ko apirilaren 14a • 231. zk. • aldaketa16.info

elkarrizketa

Eredu zaharretan hezita dagoenburuzagiari, lantegian denokprotagonista direla onartzea, zail egitenzaio. Halere, gauzak aldatzen ari dira“

P14-19 elkarrizketa koldo-cor 4/4/08 21:58 Página 6

http://www.cambio16.info/aldaketa/pdf/AL231.pdf 5 de 6

Page 6: Koldo Saratxaga «Lantegiko aktore izan behar du langileak, ez txotxongilo»

behar dugu, kalita-tezko produktuaksortu eta bezeroarizerbitzu ona eskain-tzeko.Txinatarrei kalitate-an irabaz diezaieke-gu, baina egunetikegunera, gutxiago.Zerbitzua da giltza.Argi ibili behar dugubezeroa baita etorki-zuna. Bidaia-lagunezinbestekoa. Askodugu hobetzeko bai-na zenbat eta bera-rengandik gertuagoegon, hobe.Gakoa harremanonak izatean datza.Adibidez, guk ez du-gu erosketa zuzenda-ririk, hornitzaileekinerlazionatzen direnpertsonak baizik.Enpresa batentzat,langileez gain, hor-nitzaileak dira berealtxorra. Kanpoko

zein etxeko hornitzaile onenekinerlazionatu eta lankide izanez ge-ro, ez da enpresa hori galduko.Enpresa ondo doakien enpresabu-ruek ere nigana jo dute nire lan-fi-losofia indarrean jarri dezadaneuren lantegian eskatuz. Zergatik?Etorkizunari beldur diotelako. Ezbaitakite hamarkada bat barru zernola egongo diren. Krisi bat leher-tu eta egoera okertuz gero, nirelan-metodoarekin badakite ezzaiela gaizki joango.

Enpresaren demokratizazioa, lausoldata maila, jokabide etikoa…Non eman behar da izena?Enpresaren bat bultzatzen lagun-tzeko eskatzen didan enpresabu-ruari lanean hasi aurretik baldin-tza batzuk jartzen dizkiot. Etanoski, adosten denarekin langileguzti-guztiek ere bat etorri behardute.Soldata-oreka. Ez dut lantegi bat

bera ere ezagutu soldata oreka-tua duenik. Beti topatu izan ditutlangileak dagokiena baino gu-txiago kobratzen dutenak. Ez da-go etika askorik. Etorkizunarengizartean gaudenez, eskuzabal-tasuna aldarrikatzen dut. Zerga-tik? Eskuzabaltasuna ereitenduenak, beste hainbeste jasokobaitu. A, urte amaieran, mozki-nen banaketa langile guztion ar-tean.Langile asko eta askok enpresa-ko buruzagiengan oro har kon-fiantza askorik ez dutenez, jarre-ra eta tratuan zantarrak direla-ko… neurri hauekin harritutageratzen dira. Baita emaitzekinere. Enpresa batean hartzen du-dan lehen neurria, ordura artekogoi karguen aparkalekuko par-king plaza pribatuak desagerra-raztea izaten da.

Egunetik egunera, orkestra sin-foniko –ohiko enpresa– gutxiagoedota jazz banda –Koldok bul-tzatzen duen lantegi ikuspuntuberria– gehiago daude.Poliki-poliki jazz bandak indarhartzen ari dira pertsonak berri-kuntzaren oinarri baitira. Orkes-tra batean biolin-joleari uztaiaeroriz gero, zuzendaria goxoa ja-rriko litzateke. Jazzean, ordea,gauza bera geratuz gero, musika-ria trebea bada, inprobisatuz,onik aterako da.

Jazz zale sutsuak ezagutzen ditutbaina beste musika mota ba-tzuekin alderatuz, ez du nahibeste jarraitzaile jazzak. Enpre-sa munduan ere beste hainbestegertatzen al da?Datorren hamarkadan gutxien-goena izaten jarraituko du, bainahanditzen joango da. Hemendik40 urte barru? Batek daki. Bainabadakit aurrera egiteko ez dago-ela beste biderik. Enpresaburuajakitun da, diamantea –langilegaitua– on urria, zaindu edoleundu gabe, jai duela. ■

19aldaketa16.info • 231. zk. • 2008ko apirilaren 14a • ALDAKETA16

elkarrizketa

“Egungo iraultzak parte hartzeaizena du” (J. M. Arizmendiarrieta).Erabat ados. Arizmendiarrieta bere garaiariaurre hartu zion pertsona argia izan zen.Hausnartzeaz ez ezik jendea mugitu etaproiektu asko martxan jarri baitzituen.

Irizar enpresak zure zuzendaritza-pean Felipe Printzea saria erdietsizuen bi urtez jarraian.Bai, baina baita beste batzuk ere. Eskeronak jasotzea beti da pozgarria. Handiaizan zen oso, adibidez, inor gutxik duenEuropean Quality Prize 2000: EnpresaBikaintasunaren Sari Europarra.

Hiperaktiboa al zara?Ez. Aktibo suharra naiz. Astelehenetik osti-ralera egiten dut lan eta asteburuetan etxe-koekin eta lagunekin egoten naiz. Bainabakardadea ere izugarri gustuko dut. Etxeaurrean dudan astigarra kolorez nola alda-tzen den ikuste hutsarekin ez dakizu zenbatgozatzen dudan.

Erlaxatzeko golfean jokatzen duzu.Iaz Euskal Herriko amateurrensenior ligan garaitu zinen.Pozgarria izan zen liga irabaztea.Ingurugiroan atzera eta aurrera ibiliz ordubatzuz golfean jokatzea ederra da gero.Hemen jada ez da aberatsen kontua, kan-pora irtenez gero, bai; oso garestia gainera.Green-ean nahiko ondo moldatzen naiz.

Baratzean ere aritzen zara.Bai.Aurreko batean belar txar guztiak eskuzkendu nituen. Tomateak, letxugak, zerbaketa piperrak landatzen ditut. Bizi naizenetxea nik eraiki nuen hasi eta bukatu. Eznituen ordu gutxi eman harria lantzea askogustatzen baitzait. Beste bizitza batean ziurhargina izan nintzela.

Galdakaoko ikastolaren bultzatzai-leetarikoa zara.Bai esperientzia aberasgarria! 32 urteigaro dira ordutik. Hamabi urte emannituen ikastolako zuzendaritza batzordeaneta pedagogia asko ikasi nuen irakaslee-kin. Pilo bat. Zoragarriak izan ziren hasiera-ko urte haiek guztiak.

Fresku-freskue

P14-19 elkarrizketa koldo-cor 4/4/08 21:58 Página 7

http://www.cambio16.info/aldaketa/pdf/AL231.pdf 6 de 6