Jon Alonso, saiogile - Euskaltzaindia · be herrian uztailare 13an 'Zinen - ma paradiso' fime a...

8
Nafarroako gehigarria / Ostirala, 1995eko uztailaren 7a / VI. urtea /187. zenbakia Jon Alonso, saiogile 'Idiaren eraman han- dia' saiakera liburua argitaratu du Jon Alonso itzultzaileak Euskaltzaindia eta BBK erakundeen es- kutik. Literaturan da- goen sormen lana, originaltasuna, inspi- razioa, jeinua eta an- tzeko gaiak jorratu di- ra lan honetan, urte askotako gogoetaren fruitua dena. Libu- ruaren laburpen gisa, inspirazioa baino ge- hiago lana dela fun- tsezkoa azaldu du Alonsok, inspirazioa, idazle batek esan zion bezala ipurdian da- goela, lanean, maki- naren aurrean sartu- tako orduetan, alegia. Hori dela eta, behin 'osagai zerutiarrak' kenduta, sormen pro- zesua makina batek ere egin dezakeela ohartarazten du egileak, Kalbinoren ideia errepika- tuz, eta zera dio: «Garrantzitsuena ez da testuak sortzea, irakurtzea baizik, horixe baita pertsona adimentsuak gorderik daukan zeregina. Eta hala bada, arreta, sentiberatasuna, jakintza eta ezagutza behar-beharrezkoak ditugu, baina zertarako behar dugu inspirazioa?». Jon Alonso, etxeko bere teilatuan. JOXE LACALLE Sartfeminetan zehar EUSKALDUNON HGUNKARlAk atera behar duen gehigarri berezia deia eta, bete-betean ariko gara jaietako alderdi guztiak kontatu nahian. Beraz, iaz bezala, heldu den astean ez da Nafarkaria-rik izango. Hilaren 21ean berriro izango duzue EGUNKARIArekin batera Nafarroako eranskina. Bitartcan. bestak giro oneangozatu! Psikosia A din kontua izan liteke, noski. Sobera ikusiaren eta ez guttiago entzuna- ren gaitzak gero eta jotago egotea- ren karga, igoal. Ba- tzuek nekea erranen diote —'mutiko hau unhatu da' zioen kantak—,edo asperdura, nahai- go baduzue. Afera da sumintzeko gaita- suna bera ere galtzen ari naizela. Alegia, ergelen eta eroen artean' hautatu beharrari uko egiten diodala. Erran nahi baita, herri barne urratu honen izenean egi- ten eta erraten diren gehienez eta iazko haizeaz axola bera dudala jada. Gero eta mesfidatzenago naiz hitz haundiez eta helburu disti- ratsuez, gero. eta nardatzenago haibertze 'testuinguruari' kasu eman beharrak inor bere egin- tzen erantzule agertzen ez den bizkitartean. Aldiz —nekearen nekeaz, unhaduraren unhadu- raz, asperduraren asperduraz doike—, gero eta ezinbertze- koago ditut lagunarteko solasal- di goxoak eta maite ditudan be- giekin begiz begi egiteak so- Amen eta omen AINGERU EPALTZA rrarazten didan zimikoa, gero eta liluragarriago lau urteko haurraren galderak eta lauretan hogei urteko zaharraren eran- tzunak, gero eta atseginago nexka gaxteen ixter beltxaranen ikuskari iheskorra eta alkoho- laren eta musikaren arteko to- paketak eragiten duen xoradura. Psikosiak zafraturiko hiri hau itxoinaldi larrituan amildua du- gunean idazten ari naiz. Hortaz, lerro hauek inoren arreta merezi orduko galdua izanen dute be- ren balio apurra gertakariek za- harkinen paperontzira igorriak. Ez jakin, zer izanen den gaur Iruñean edo Lesakan, ez jakin ontzat eman beharko ez ote di- tugun, hondarrean, ezbeharren igerle guztien erran-merranak. Dena dela, festen eztanda kon- trario politikoarenganako go- rrotoaren hustubide bilaka ba- dadi ere zenbaitengan, etzazue- la nigan bila so egile antsika- bearen begirada axolagabea baino gehiagorik. Bertzerik da ni harrapatuko nauen zurrunbi- loa, bertzerik bere baitan jiraka eramanen nauen zaldizkoa.

Transcript of Jon Alonso, saiogile - Euskaltzaindia · be herrian uztailare 13an 'Zinen - ma paradiso' fime a...

Page 1: Jon Alonso, saiogile - Euskaltzaindia · be herrian uztailare 13an 'Zinen - ma paradiso' fime a eskainik o du-te. Ikuskizuna herriko plaza n iza-nen da gaueko bederatzietati aik -

Nafarroako gehigarria / Ostirala, 1995eko uztailaren 7a / VI. urtea /187 . zenbakia

Jon Alonso, saiogile 'Idiaren eraman han-dia' saiakera liburua argitaratu du Jon Alonso itzultzaileak Euskaltzaindia eta BBK erakundeen es-kutik. Literaturan da-goen sormen lana, originaltasuna, inspi-razioa, jeinua eta an-tzeko gaiak jorratu di-ra lan honetan, urte askotako gogoetaren fruitua dena. Libu-ruaren laburpen gisa, inspirazioa baino ge-hiago lana dela fun-tsezkoa azaldu du Alonsok, inspirazioa, idazle batek esan zion bezala ipurdian da-goela, lanean, maki-naren aurrean sartu-tako orduetan, alegia. Hori dela eta, behin 'osagai zerutiarrak' kenduta, sormen pro-zesua makina batek ere egin dezakeela

ohartarazten du egileak, Kalbinoren ideia errepika-tuz, eta zera dio: «Garrantzitsuena ez da testuak sortzea, irakurtzea baizik, horixe baita pertsona adimentsuak gorderik daukan zeregina. Eta hala bada, arreta, sentiberatasuna, jakintza eta ezagutza behar-beharrezkoak ditugu, baina zertarako behar dugu inspirazioa?».

Jon Alonso, etxeko bere teilatuan. JOXE LACALLE

Sartfeminetan zehar EUSKALDUNON HGUNKARlAk atera behar duen gehigarri berezia deia eta, bete-betean ariko gara jaietako alderdi guztiak kontatu nahian. Beraz, iaz bezala, heldu den astean ez da Nafarkaria-rik izango. Hilaren 21ean berriro izango duzue EGUNKARIArekin batera Nafarroako eranskina. Bitartcan. bestak giro oneangozatu!

Psikosia

Adin kontua izan l i teke, noski. Sobera ikusiaren eta ez guttiago entzuna-

ren ga i t zak ge ro eta j o t a g o egotea- ren karga, igoal. Ba-t z u e k n e k e a e r r a n e n d i o t e —'mut iko hau unhatu da ' zioen kantak—,edo asperdura, nahai-go baduzue.

Afera da sumintzeko gaita-suna bera ere galtzen ari naizela. Alegia, ergelen eta eroen artean' hautatu beharrar i uko egiten diodala. Erran nahi baita, herri barne urratu honen izenean egi-ten eta erraten diren gehienez eta iazko haizeaz axola bera

dudala jada. Gero eta mesfidatzenago naiz

hitz haundiez eta helburu disti-ratsuez, gero. eta nardatzenago haibertze 'testuinguruari' kasu eman beharrak inor bere egin-tzen erantzule agertzen ez den bizkitartean. Aldiz —nekearen nekeaz, unhaduraren unhadu-raz, asperduraren asperduraz doike—, gero eta ezinbertze-koago ditut lagunarteko solasal-di goxoak eta maite ditudan be-giekin begiz begi egiteak so-

Amen eta omen AINGERU EPALTZA

rrarazten didan zimikoa, gero eta l i lu ragar r iago lau ur teko haurraren galderak eta lauretan hogei urteko zaharraren eran-t zunak , ge ro eta a t s e g i n a g o nexka gaxteen ixter beltxaranen ikuskari iheskorra eta alkoho-laren eta musikaren arteko to-paketak eragiten duen xoradura.

Psikosiak zafraturiko hiri hau itxoinaldi larrituan amildua du-gunean idazten ari naiz. Hortaz, lerro hauek inoren arreta merezi orduko galdua izanen dute be-

ren balio apurra gertakariek za-harkinen paperontzira igorriak. Ez jakin, zer izanen den gaur Iruñean edo Lesakan, ez jakin ontzat eman beharko ez ote di-tugun, hondarrean, ezbeharren igerle guztien erran-merranak. Dena dela, festen eztanda kon-trario pol i t ikoarenganako go-rrotoaren hustubide bilaka ba-dadi ere zenbaitengan, etzazue-la nigan bila so egile antsika-bea ren b e g i r a d a a x o l a g a b e a baino gehiagorik. Bertzerik da ni harrapatuko nauen zurrunbi-loa, bertzerik bere baitan jiraka eramanen nauen zaldizkoa.

Page 2: Jon Alonso, saiogile - Euskaltzaindia · be herrian uztailare 13an 'Zinen - ma paradiso' fime a eskainik o du-te. Ikuskizuna herriko plaza n iza-nen da gaueko bederatzietati aik -

GUREAUKERAK

LEHIAKETAK Atarrabiako udalak 1995ko fes-tetako egitarauaren XI. kartel le-hiaketa antolatu du. Lehiaketan Nafarroan bizi edo jaio diren ar-tistek hartu dezakete parte nahi adina obrekin, baina lanak origi-nalak izan behar dute. Lanak aur-kezteko epea abuztuaren 30ean akitzen da eta Atarrabiako Kultur Etxean aurkeztu beharko dira, Kale Nagusiko 67. zenbakian.

BilaketaAgoizko talde kulturalak Tomas Fermin de Arteta Na-zioarteko Narrazio lehiaketa an-tolatu du. Aurkezten diren lan guztiek originalak izan beharko dute, gaztelaniaz idatziak eta ez du beste lehiaketa batean saritua izan behar. Obrek bi orrialdetik seirako luzera izan behar dute eta makinaz pasatuak alde bakar ba-tetik. Lanak uztailaren 28a baino lehen aurkeztu behar dira taldeak Agoitzen duen egoitzan, Francis-co Indurain kalean.

ANTZERKIA 'Leyendas de nuestra tierra' izenburuko antzezlana taularatu-ko du uztailaren 14ean, ostirala, Sambhu Teatrok. Ikuskizuna arratsaldeko 20.30etan Bakedano herriko frontoian izanen da.

ZINEMA 'Sra. Doubtfire' pelikula ikuste-ko aukera izanen dute uztailak 15ean, larunbata, Muruzabalera hurbiltzen direnek. Pelikula he-rriko frontoianeskainiko dute.

Araitz Beteluko bailararen Arri-be herrian uztailaren 13an 'Zine-ma paradiso' fimea eskainiko du-te. Ikuskizuna herriko plazan iza-nen da gaueko bederatzietatik ai-tzina.

MUSIKA Carlos Vives abeslari kolonbia-rra Sanferminetako jaietan ariko da uztailaren lOean, astelehena, Antoniutti parkean. Abeslaria gauerdiko 12.30etatik goizaldera egonen da bere herrian hain eza-gunak diren kokunbia eta saltsak kantatzen.

Iruñeko barraketan eta Sanfer-minetako jaien egitarauan, uztai-laren lOean ere, Patagonia, Baldin Bada, 'Nuevo catecismo catolico' eta Los Huajolotes taldeek joko dute gauerdian. Kontzertua do-hainik izanen da.

BERTSO JAIA Jon Sarasua, Jesus Mari Irazu, Nerea Bruño, Ekintza Landa eta Manu Gomez bertsolariak ariko dira bertsotan uztailaren 13an, as-teazkena, Iruñeko barraketan egi-nen den bertso jaiean.

M A F A R K R O H I K A

JON ALOMSO

Esplotoa ...ta zerutik zetorkiyen, esplotuba, danba! iziga-

rria izanda, ta geo etzekiyat zomat fanfarre ta zomat yende kalian, neure kontuba galdu di-yat, leno kontatzen nitian an-keak eta zati lau iten niyubien biño azkeneko enekixen doblia ikusten ote neban, ta alako mintxuria bezala edo alako zeoze inbixat, yendi guzik erraten baitzuen alli alli ta han kalboso bat biño ez baitzan, ta esplikatuteko daukuzue zer daukien bereziik sexofonoa yoten duen kalboso bet, sexo-fonoa yotenduen inberrrtze kalbosoen artin, eztela sexofo-noa, sexofoboa baizikan, ba, ongi ba, sexofoboa joten dauen oinbeste kaskasoil alopezikuen artian. Ta geo yendik erraten zubien, lola, lola, ta nik be esa-ten nian, lola, bienytii, nik er-daaz alamouz moldatzen najo-txaken, taordun bestek kebue-nastalalooola, ta nik, nire artin, ba, beno ba, zernaizuesatia, lo-tsau ta guzti in nintxuan, enian uste oinbertzeko esitua izengo nizubiela, ta trantzetik eta apu-rutik ataatzeko erran niotet lo-latodosustedes, ta ezeizen nire-tako, beste baten gaiñin ari ei zubien, ta ordun yin zitzidan morrosku bet, horrek ongi eus-kaaz, ongi orrek uskaaz gero, e?, ez nik bezala, trakets eta baldar, ta horrek erraten zerau-kon lagunai, hura itxultxaile o alakon bat izain zuan, seguru, nola jok 'Ley Foral', ta bestik, 'Foru Lege', ta ordun bestik, ordun 'Foru Deneuve', ta nik, ordun, mosekauttutte o, 'Foru BMW?', ta bestik, ez arraiyua, ez horixen, 'Foru Catherine'. Ta orduako nerbiyosuye ta bu-rube nahastue nengokizueke,

etzekiyat olaxen erraten ote dabiyen oingo uskaaz-, xubadu xubadu, ta ttorri zekiyat ordu-ben moru bet, edo bi, etzeki-yeeaahht, biño horiexen jituen aparatosubak, biño azenola-kue, azenariyube, igarri iten zi-tiitizu, o antzeko zeozer, ta hok erraten zitinan inbizetinau, ta ni orduan, ordian, nirekilan, nire-kilan, a zeplazentik, eta buluz-gorririk, eta bei bei, biño ordu-bian esan ziritxuetelikalikan, lolitarekilan bai, lolitarekilan bai, biño ez hirekilan, baizikan eta ladelospuertosarekilan, zeusteunan bada, ta eskerrak atzekaldian gelditu zen ber-

tzeak baino normalxeagoa emaiten zinan bertze bet, errai-ten zuana, ininbiyu, ininbiyu, etziok eta eztiya zeeerrri gose guztientzako janari, oinbertze zerri izanda, endemas, zeinetan ni ez bainiz ale xume ez oso errepresentagarri besterik, ta halaxen librau giñinan besta hartan, basatia geo, sanpremiñ erraiten deraukotena, pasatute-ko sobera gatxa eztena, paisa-najea naiko kabroie eta zerrie dela alde baterat lagata, Xa ez seigarrenerakoekilakoetan, ez orixen, okerrago baititiizii gai-neakoekilan, yoaki, lalola, la-vasca, ordea, edicho.

ASTEKO PERTSONAIAK

Jose Javier Etxeberria IUko zinegotzia

Aurtengoan Jose Javier Etxeberria Iruñeko udaletxean Ezker Batuko zinegotziari suertatu zitzaion Sanferminetako suziria piztea.

Eguerdiko hamabiak Udaletxeko enparantzako erlojuan jo zuten be-zain azkar «iruindarrak, gora Sanfermin Deuna; pamploneses, pam-plonesas, viva Sanfermin» oihukatu eta 1995 urteko Iruñeko jai na-gusiei hasiera eman zien. 30 urteko Arrotxapea auzokoak astelehenean entseiu orokorra burutu zuen eta atzo nahiz eta urduri egon, argi eta ozenki aritu zen bere lanean. Seguruenik, zuzenbide ikasleari altxa-fueroa bota baino lehen hamaiketakoa egiteko jan zituen arraultza prejituak eta giharreak lagundu zioten bere papera behar zen bezala egiten.

Javier Chorraut Iruñeko alkategaia

Gaur, uzatailak 7 eta Sanfermin eguna, osatuko da Iruñeko udala, goizean zehar eginen den biltzar berezian. Bertan, Javier Chorraut

CDNko kidea hautatuko dute Iruñeko alkate berria bere alderdiak, PSOEk eta EBk lortutako akordioaren ondoren. Azken talde honek asteartean egindako erreferendumean onartu baitzuen CDNko par-taidea alkatetzarako onestea. Chourraut ez da berria karguan, 1987tik 1991 biatartean egon baitzen alkate UPN taldearekin. Iruñeko alkate berriak, Alfredo Jaime UPNko kidea ordezkatzen du karguan. Javier Chorrautek 59 urte ditu, ezkondua dago eta bi semeren aita da. Lan-bidez aseguru artekaria da eta heldu den lau urte hauetan iruindarrek alkate izanen dute.

JAIAK

Nafarroa Intsumituaren mar-txa eginen da etzi, igandea, uztailak 9, Zaragozan dagoen Daroca espetxera Alex Belas-ko intsumitu iruindarra ikuste-ko. Dispertsioari aurre egiteko eta Estatu espainiarreko espe-txe desberdinetan sakabanatu-rik dauden bost intsumiso na-farren aldekoa izanen da mar-txa. Alex Belasko gazteaz gain, Iñigo Ramirez, Katxo Agirre, Oskar Bizkai eta Karlos Ezku-rra dira Iruñetik kanpo espe-txeratuak dauden beste lau in-tsumisoak. Karlos Agirre ken-duta, besteak bi urte, lau hila-bete eta egun bateko kartzela zigorra daukate. Nafarroa In-tsumituak autobusa prestatu du iganderako joan nahi duena-rentzat. Irteera goizeko bede-ratzietan eginen da barraketa-tik eta bueltatu arratsaldeko zortziretan. Txartelak, bidaia eta bazkaria barne, 2000 pezeta balio du eta eskuratu nahi due-narentzat Ponpelo, Sua eta Ka-tu tabernetan erosi dezake. Talde antimilitaristaren uste-tan egunotan nahitaez etxetik kanpo dauden gazte intsumi-toekin elakartasuna adierazte-ko parada egokia da martxa.

ADH U u . OOOOOOOOOOOODOOOOOOOOOO ') X» >»)>>>.>

EUSKALERRIA IRRATIA FM91.4

Egunero, astelehenetik ostira-lera, 'Zokobetailu' goizeko lO.OOetatik ll.OOetara.

X0RR0XIN IRRATIA FM 107.5

Egunero 20.00etati 22.00eta-ra... 'Karakola segi hola' gaz-teendako saioa.

ARALAR IRRATIA FM 106.2

Astean zehar 13.30etat ik 14.00etara... Bertako bizilagun eta pertsonai ospetsuei elka-rrizketak.

KARRAPEIRRATIA FM 107.8

Astean zehar, 12.20etatik 12.35etara 'Gauza guztien gainetik' edertasuna eta osasu-na, sukaldaritza, ohiturak...

Page 3: Jon Alonso, saiogile - Euskaltzaindia · be herrian uztailare 13an 'Zinen - ma paradiso' fime a eskainik o du-te. Ikuskizuna herriko plaza n iza-nen da gaueko bederatzietati aik -

I • , J.eitza

Mila tresna baino gehiago daude ikusgai frontoian.

Garai bateko tresnak ikusgai I.ARRIZURIETA / LEITZA

Garai batean Leitzako etxe eta baser r ie tan erabi l tzen ziren 1.000 tresna baino gehiago dau-de ikusgai Leitzako frontoian igandera arte. Aurrera kirol el-karteak eta herriko kultur taldeak antolatu duten erakusketan Lei-tzako 70 etxeetatik lortutako piezak daude.

«Tresna eta ohitura zaharrak» izenburuko erakusketak, joan den mendean edo mende honetan industrializazioa iritsi baino le-

hen Leitzako herritarren ohitura eta bizitzaren islada txikia izan nahi du eta egunotan herrian egi-ten ari den Aste Kulturalaren barne dago.

Leitzako frontoi osoa betetzen duen erakusketak hiru zati ditu. Batean, baserritarren egunero-koan erabilitako tresnak daude ikusteko. Lixua egiteko kuelak, ura berotzeko latzetik zintzili-katzen ziren eltzeak edota pisa-tzeko eta argia egiteko hainbat eskuargi.

Beste batean, nekazaritzan

aritzeko aspaldian zeuden tres-nak topatzen ditugu. Artajorrean aritzeko aitzurra ugari, lurra bueltatzeko goldeak edota bela-rra biltzeko eskuareak. Azkene-an, garraio sistemak eta zaldiari lotzen zitzaizkion gurdiak ageri dira, idiak lotzeko uztarriak edo zaldiaren kapestuekin batera.

Hiru atal nagusi hauez gain, arrantzan eta ehizan erabiltzen ziren aparailuak edota harrobien ustiakuntzan eta errementarian erabilitakoak ikusteko parada du Leitzara urbiltzen den orok.

Altsasu

'Igerilekuan ere euskaraz' kanpaina jarri dute martxan

ARBIZU

Igerilekuetan euskararen era-bilera bultzatzeko kanpaina berri bat antolatu du Sakanako Man-komunitatearen Euskara eta Ki-rol Batzordeak, 'Igerilekuan ere euskaraz' lelopean. Honen bidez euskararen presentzia eta erabi-lera bermatu nahi da eta hainbat ekintza izango dira. Esate bate-rako, Ziordia, Olazti, Urdiain, Etxarri Aranatz eta Lakuntzan haurrentzako ikastaroak euska-raz izango dira, eta Irurtzun eta Altsasun talde bereiztuak izango dira euskaraz edo gaztelaniaz. Gainera, Lakuntza, Etxarri Ara-natz eta Urdiainen gainontzeko zerbitzuak euskaraz izango dira.

Iaz antzeko kanpaina paratu zen martxan, eta emaitzak kon-tuan harturik aurten ere aurrera eramatea erabaki zuten. Horre-tarako erreparatu egin zieten Sakanako datu soziolinguisti-koei. Egun, euskaldunen por-tzentaia % 35 ingurukoa da, bai-na eskola eta ikastolen bidez haurren % 75 euskaldunak dira. 1994ko igeriketa kanpainan 800 pertsona inguruk parte hartu zuela kontuan harturik, datu hauek garrantzi handikoak direla ohartarazi dute Mankomunita-tean. Ikastaroak ezezik, idaz-kiak, oharrak, kartelak eta abar ere euskaraz-izango dira. Hala-ber, hainbat proposamen egin di-ra langileak kontratatzerakoan euskara kontuan hartzeko.

Jaiak Musutruk! Enrique Garzia Burlatako AEK-ko ikaslea izan da Iruñerriko AEK-k antolatu duen Jaiak Musutruk! sa-riketaren irabazlea, 6.562 zenbakia berak zuen eta. S>aria, aparta, jakina: bi pertsonarentzat gosari, bazka-ri eta afariak Iruñeko zenbait jatetxetan, zenzenketarako abonua, pilota partiduetarako abonua eta an-tzerkirako sarrerak Sanferminetan zehar. Iruñea eta Burlatako taberna frankok lagundu dute zozketa ho-

netan.

Iruñea

Patxi Larretxea nagusitu zen Herri KirolTxapelketan

IRUNEA

Joan den larunbatean, Iruñeko peñen Eguneko ospakizunen barnean, eta Nafarroako Herri Kirol Federazioak antolaturik, Nafarroako Iparraldeko Joko Txapelketak ospatu ziren San Francisco Plazan. Harrian Patxi Larretxeak gailendu zuen Mitxel Latasa eta ingudean Jose Anto-nio Loiarte izan zen lehena. Las-to Altxatze prOban Miguel Angel Etxarte izan zen onena, eta txin-galarien artean Patxi Larretxea aritu zen finen. Orga Jokoan Mi-gel Angel Etxegarai izan zen na-gusi, eta azken proban, zakulari txapelketan, hain zuzen ere, Be-rr iozarrek menderatu zituen Arraioz eta Basaburuko taldeak. Heldu den igandean, goizeko 12.00etan, beste herri kirol jaial-di bat ospatuko da Iruñean, Fo-ruen Enparantzan.

Presoen umorea, ezezagun hori (II)

Bada bai, intsumitu presook gure umore propioa dugu, umore fina, inteligentea, ingelesa, zuzen-zu-zenean burmuinera doan umorea hain zuzen ere. Hona hemen ha-rrobi bikain bezain ezezagun horren beste harribitxi bat, 'Ele-fantea'.

'Elefantearena' bi ronbotako umorea da. Zalantzarik gabe, hauxe da Intsumitu Presoen Ko-lektiboan lantzen diren txantxen artean lizunena. Honetan, joan den asteko 'Galtzak' izeneko zi-risartzean bezala, prakak dira oi-narrizko lehengaia. Hain zuzen ere txandal ez diren galtzak be-harrezkoak dira 'Elefantea' egin ahal izateko; txantxa honetan prakek brageta edukitzea ezin-bestekoa baita. Halaber, poltsi-koak hutsik izan behar dira guz-tia behar bezala atera dadirt.

Aipatu bi elementu horiek lotu eta gero, honako galdera hau egiten zaio gertuen dagoen ki-deari: «Ikusi al duzu inoiz ele-fante bat kartzelako patioan?». Berak ezetz esaten duenean, «Bada, oraintxe bat ikusiko du-zu» esan eta, 'Elefantea' egiteari ekiten zaio. Lehenik eta behin, aurretik hustutako poltsikoei buelta ematen zaie, kanpora be-gira elefantearen belarriak izan daitezen. Irakurle fin bezain ar-gia zaren horrek jada asmatuko zuenez, segituan gizonon han-

katarteko zintzilikarioa ateratzen da bragetatik, horrek pakider-moaren tronparena egin dezan. Egia esanda, txantxa falokrata hau gure artean maiz aipatzeri: bada ere gutxitan egiten da, agian gizon guztiok, intsumituok bar-ne, gure zintzilikarioaren tamai-naren inguruan dauzkagun trau-mak direla medio.

Beraz, badaftizu, zure semetxo intsumituak kartzelatik atera eta gero famili ospakizun bat rriodu horretan alaitzen badu, ez ezazu pentsa eskertxarrekoa dela eta azkar bezain erraz ahantzi di-tuela espetxean izan den bitar-tean garbitu dizkiozun hamaika dozena kaltzontzilo; izan ere, as-mo txarrik gabeko zirisartzea izanen da hori, presoen umore ezezagun besterik ez.

Page 4: Jon Alonso, saiogile - Euskaltzaindia · be herrian uztailare 13an 'Zinen - ma paradiso' fime a eskainik o du-te. Ikuskizuna herriko plaza n iza-nen da gaueko bederatzietati aik -

J o n A l o n s o ^ ^ s a i o g i l e

JON ALONSO

diaren eraman handia' Jon Alonsoren saiakera liburua argitaratu berri dute Eus-kaltzaindia eta BBK erakundeek. Iazko Mikel Zarate Sariaren irabazlea, origi-naltasuna, inspirazioa eta sormen lanari buruz gogoeta interesgarria egin du egun

Nafarroako Parlamentuko itzultzailea den Alonsok, eta idazleen lanari buruz hainbat topi-kori buelta ematen dio bertan. Bere ustetan, idaztea baino, irakurtzea da garrantzitsuena.

«Irakurtzea da funtsezkoena» ALBERTO BARANDIARAN / IRUNEA

Jon Alonsoren liburuak origi-naltasuna, inspirazioa eta jeinua ditu gai nagusiak, edo, beste hi-tzetan esanda, iiteratur sormena. Aitzin pederikian azaltzen due-nez, «ez hainbeste zerk bultza-tzen duen pertsona luma hartze-ra, nola, behin erabakia hartuta, zer-nolako bide bihurriak korritu behar diren testu bat eskuan pa-ratu eta irakurlearekiko bat egite harrigarri hori ahalezkoa izan dadin» da saiakeran jorratzen dena. Galdera aspalditik dauka jira-bira gogoan Alonsok. «Saia-tzen baldin bazara idazten, nere kasuan bezala, neurri batean nor-mala da kezka izatea gauzak nola egiten diren eta zer bideak era-biltzen diren jakiteko. Zerorrek ere gauzak egiteko zure bidea bi-latzen duzun bitartean, horrelako galderekin egiten duzu topo, eta aspalditik neukan burutazioari forma eman diot azkenean».

«Haurtzaroan eta gaztaroan li-burua inportantea zen azken be-launaldikoa» izanik, pixkanaka utzi zion gazte izateari eta lite-raturaren atzealdeari begiratzen hasi zitzaion. «Aspaldi bizi ge-nuen etxe hura, eta normala zen sukaldea ere ezagutu nahi iza-tea». Orduan hasi ziren galderak-miretsitako idazleei buruz, au-keratutako gaiei buruz. «Azke-nean parekatzen duzu zure espe-rientzia beren emaitzarekin, eta aldatu egiten duzu idazlearen gainean daukazun ideia. Igaro-tzen zara oso idazle listoa, dena buruan daukan horietakoa dela uste izatetik konturatzera ez dela horrela». Testuan azaltzen da idazle batek inspirazioaz eman zion giltza: «Inspirazioa ipurdian zegok».

EGUNKARIA — Liburuaren ideia nagusia izan daiteke literaturan ez daudela jenioak, inspirazioa berez daukatenak, baizik eta langileak. Horretarako derrigo-rrezkoa omen da tradizioa ondo ezagutzea, menperatzea' Letra-tua behar da izan, horretaz, idaz-lea. Hori beti horrela dela uste duzu? JON ALONSO.— Beti ez, ezer ez delako erabatekoa, baina eskema bezala balio du. Gerta daiteke, noski, tradizioaz ezer ez dakien batek bapatean halako lan izu-

endebaldeko literatur tradizioa bat eta bakarra dela esan daiteke. Azken finean, ira-kurle baten lana irakurtzen duzunean aurreko guztiena ari zara irakurtzen».

'Idiaren eraman handia' da Jon Alonsok karrikaratutako lehen liburua.

garria egitea, nahiz eta nik uste hori oso z a i l a d e l a . Egia esanda, nire baitan ez dut s in i s t en esaten didatenean basotik atera den norbaitek izugarriko liburua egin duela. Gehienez ere halako batek egin dezake Neanderthalen garaian egiten zen moduko lan ona. EGUNKARIA.— Esan daiteke beraz, egileak ezagutzen duen tradizio literarioaren araberakoa izango dela lana? Hainbesteko eragina dauka?

dazle handien marka da gauza izatea hitzez emateko momentu jakin batean kolektibitate oso baten ideia, gogoa, mamia. Eta gainera, besteek baino hobeto ematea».

ALONSO.— Gaur egun, gutxi gora-behera, Mendebaldeko tra-dizioa bat eta bakarra dela esan daiteke. Nahi diren adar guztie-kin, baina bakarra. Azken finean, zuk idazle baten lana leitzen du-zunean aurreko guztiena ari zara leitzen. Calvino irakurtzen duzu eta akaso Esopo —zerbait esa-teagatik— ari zara leitzen. Tra-dizioa hor dago, eta egin behar dena da egokitzea norbaitek egin nahi duenarekin. Egokitze ho-rretan bilatu behar dira norbere bideak. Askotan ematen du hori erdi kopia, plagioa dela, eta oso erraza dela, baina ez da horrela.

JOXE LACALLE

Zuk nahi du-zuna egi teko eredu bat bila-tzea ez da ho-rren garbia. E G U N K A-RIA.— Libu-

ruan paratu dituzu plagio edo ho-rien adibide batzuk. Ematen du azkenean inor ez dela originala

• izan, beti aurkitu daitezkeelako haien aurretiko erreferentziak. Zein da, bada, idazle handien ekarpena? ALONSO.— Gehienetan aipatzen da Virgilioren kasua hori azal-tzeko. Ez zen batere originala, kopiatu egin ziolako Homerori,

baina berak egin zuen Grezia za-har horretatik zetorren tradizio literario handi bat latinez eman, latinez landu. Eta hortik etorri da Mendebaldeko kulturaren parte handi bat. Katemail oso garran-tzitsua izateko balio izan du, be-raz, bere lanak. Tradizio handi horren barruan, garai bakoitzean izaten dira artista besteak baino handiagoak, tradizio horri distira berezia edo handiagoa emateko. Baudelaire, adibidez, ez dut uste originalaren ikuspegitik begiratu behar denik, baina bera gai izan zen lotzeko bere garaiko litera-tura orduko gizarte berriarekin. Hori izan zen bere ekarpena. EGUNKARIA.— Tradizio horren zubi egitea, garai berriei egkoi-tzea da, beraz, handien zeregina. ALONSO.— Garai berriei egoki-tzea, eta besteen gainetik gora-tzea lan hori. Hau da, gauza iza-tea hitzez emateko momentu ja-kin batean kolektibitate oso ba-ten ideia, mamia. Eta gainera, beste artista askok baino hobeto azaltzea. Cortazarrek esaten zuen berarentzat originaltasuna zela artistak bere garaiaren kon-tzientzia bortitz bat izatea, eta kontzientzia horri adierazbide bat ematea.

Originaltasuna, horra kapitulu oso bat betetzen duen ideia. Ba al da idazle originalik, ideia origi-nalik, liburu originalik? Literatur tradizio erromantikoaren arabe-ra, originaltasuna arte obra orori darion ezaugarria da. Obra origi-nal hori inspirazioaren fruitua da, eta inspirazioa, pertsona ba-kandu batzuek, jenioek hain zu-zen, duten dohain lurretik kan-pokoa. Jon Alonsok azpimarra-tzen du testuan, hala ere, Augus-to Monter roso Guatemalako idazleak gai honi buruz esanda-koa. «Idaztera jartzen den hori bi mila eta bostehun urteko oinor-detza erabiltzen ari da eta oinor-detza horrekiko begirune apur bat beharko luke. (...) Alabaina, ezjakintasunak sentiarazten digu merezi duen eta aurretik askoz hobeki esan ez den zerbait esa-teko gauza garela». EGUNKARIA.— Ez dago, beraz, ezer berririk esateko. Ideia ho-rrekin ez al zara errebelatzen? ALONSO.— Gai berririk ez da-goela neretako oso garbi dago. Zuk kontatu ditzakezu munduan

ai berririk ez dagoela niretako oso garbi dago. Kontatu ditzakezu munduan dauden lau gai funtsezko horiek: maitatua izateko denok dugun beharra, heriotza.

Page 5: Jon Alonso, saiogile - Euskaltzaindia · be herrian uztailare 13an 'Zinen - ma paradiso' fime a eskainik o du-te. Ikuskizuna herriko plaza n iza-nen da gaueko bederatzietati aik -

J o n A l o n s o ^ ^ s a i o a i l e

«Saiatzen baldin bazara idazten, normala da kezka izatea gauzak nola egiten diren eta zer bideak erabiltzen diren jakiteko». JOXE LACALLE

dauden lau gai funtsezko horiek: maitatuak izateko denol dugun beharra, heriotza... gai handie-nak hor daude. Horiei hainbeste buelta eman eta gero forma be-rriak asmatzea ere, uste dut oso zaila dela. Zer aldatzen da or-duan? XVI. mendean ez zegoela kotxea eta orain bai. Artis'ak egokitu egiten ditu gjzartean dauden aldaketa horiek, eta bere ukitua ematen die. EGUNKARIA.— Orduan, gaiak betikoak direnez, garrantzitsua-goa da forma, kontatzeko mo-dua? ALONSO.— Ni ez naiz horren al-dekoa. Esango nuke gaiak beti-koak direla baina beti behar di-rela azaldu. Celineren 'Gauaren muturrerainoko bidaia' liburuan azaltzen da gaixoa salbatu ezin izan duen mediku baten adibi-dea. Sekulako pena du, eta ez da-ki momentu horretan bere pena horri hitzezko adierazpide ema-ten. Une horretan azaltzen da li-buru saltzaile bat eta Montaig-neren liburu bat ematen dio. Li-buruan azaltzen da Montaignek,

'§}; ste dut gisa ho-netako lanak direla idazleak egin behar dituenak: gauzak begiratzea, pentsa-tzea, alderatzea, moldatzea, eta ho-rren arabera, zerbait egitea».

umea galdu duela eta, bere emaz-teari bidaltzen ziola Plutarcok antzeko egoera batean bere emazteari idatzi zion eskutitza. Gizonak ikusten du eskutitz ho-rretan bere penaren islada. Plu-tarcorengandik igaro dira milaka

urte, baina sent imendu hori —penari ihesbide ematea— ga-irantzitsua da eta berritu e'gin be-harra dago etengabe, jakina. EGUNKARIA.— Liburuan esaten duzu ideia bat bereziki esangu-ratsua: 'Inportanteena ez da li-

buruak sortzea, baina irakur-tzea'. Azalduko al zenuke gehi-xeago? ALONSO.— Ideia hori Calvino-rengandik hartu dut. Bera ibilia zen Oulipo (Balizko Literatura Lantegia) elkartean, eta horiek

ukatu egiten zuten inspirazioa, esaten zutelako konstrikzioa —hau da, bide eta aukera guztiak aztertu eta ondoren bat aukera-tu— egin behar zela. Teoria ho-rren arabera, klasikoek egiten zuten aukeraketa prezept iba klasikoarekin, hau da, orduko legeen arabera. Oulipo-koen arabera, hori da sormena: inspi-razioa baino, aukera guztien ar-tean bideak hautematea. Gaur egun, prezeptiba horiek aldatu egin dira, baina prozesua bera da. Matematikazaleak ere baziren, eta Calvinok planteatu zuen ideia: demagun asmatzen dugula egunean hogei nobela egin de-^akeen makina —sin tagmak s o r t u z , g r a m a t i k a r e k i n e ta abar—. Calvinok esaten zuen agian hori posiblea zela, baina makinak egingo zituela batzuk oso txarrak eta beste batzuk oso onak. Hori zeinek esan beharko zuen? Irakurleak, ez makinak. Horregatik, literaturan funtsezko ekintza zein da? Irakurtzea. Ho-rretarako behar da sentiberata-suna, arreta, ezagutza.

uskal gaiak ez diren beste hainbat gauzez aritu beharra dago; euskalduna banaiz, hitzak des-kubritu dituen kon-tinenteak euskaraz bizi nahi ditudalako naiz euskalduna».

Euskal saiogintzaren ajeak A . B . / I R U N E A

Zutabegintzan hainbat urtez egindako lanarengatik ezaguna, Euskaltzaindiak eta BBK fun-dazioak urtero antolatzen dituz-ten sarien iazko merezimendua jasotzeagatik argitaratu du Jon Alonsok bere lehendabiziko li-burua. Eskuartean du argia iku-siko duen beste eleberri bat, bai-na hori beste kontu bat da. No-lanahi ere, saiakeran ez zen lehe-nago saiatu, zutabeak saiakera tx ik iak dire la uste du tenak baieztapena onartzen baldin ba-digute, bederen.

Estrainekoa izanik ere, ezin uka lan aproposa zaiola Alonso-ri, ideiei buelta eman eta zukua ateratzeko duen gaitasunarenga-tik. Ezin esan, hori dela eta, lan arrotza egin duela iruindarrak. «Gustura oso egin dut saiakera hau, baina ez da bapateko lana izan, inondik inora, oso prozesu luze baten emaitza baizik. Urte askotako uztak bildu ditut hor, gogoetak eta buruan ni tuen ideiak uztartu egin ditudalako». Gainera, aipuak, iturriak eta

adierazpenak alderatzea gogo handiz egiten duen horietakoa omen da itzultzailea. «Gisa ho-rretako lanetan aritzea asko gus-tatzen zait, eta, gainera, uste dut hori dela idazle baten lana: gau-zak begiratzea, pentsatzea, alde-ratzea, moldatzea, eta horren arabera, zerbait egitea».

Sa iakera hone tan , euska l saiogintzak dituen ajeak ere izan ditu aztergai Alonsok. Hiru dira bere ustetan. Alde batetik, alfa-betatze txikia; bestetik, euskal saiogileek ia beti euskal gaiez aritzeko duten joera; eta, hiru-garrenik, iraganari begira ego-tearena.

Azken honetaz jarduten du bereziki luze idazleak liburuaren pasarte batean. «Azken denbora hauetan argitaratu diren saioak begiratzen badira, bat berehala konturatzen da askoz efe uga-riagoak direla orain dela bi —gu-txienez— mendetako pentsa-menduari eginiko erreferentziak gaur egungoari eginikoak baino. Antzineko pentsamendua esku-ratu eta landu behar dugula on-tzat emanik ere, 'garaikideago'

bihurtzeko garaia heldu zaigula uste dut, eta espero dezagun an-tzinatasun zaleek jarrera hau onetsi eta ulertzea besteok haie-na ulertzen eta onesten dugun be-zala. Lantxo honek etorkizune-rantz proiektatu nahiko luke bere burua, iragana atzendu gabe; euskalduna banaiz, gaur naiz euskalduna».

Bestalde, euskal gaietara mu-gatuko ez den saiogintzari ere g a r r a n t z i h a n d i k o a d e r i t z o Alonsok. «Orain inoiz baino be-harrezkoagoa da euskal gaiak ez diren beste hainbat gauzez ari-tzea; euskalduna banaiz, hitzak deskubritu dituen kontinente guztiak euskaraz bizi nahi ditu-dalako naiz euskalduna». Bere ustetan, gaiak zabaltzeak egun oraindik urri dugun kritika eta gogoeta bultzatuko luke. «Gaur egungo gaiak tratatzean lortzen dira elkarrizketa eta solasaldiak: proposatzen bada gaurko gai-bat sekulako eztabaidak izaten dira. Hortik sortzen da zerbait,. eta sortzen da dinamika. XVI. men-deko zerbaitez ari baldin baza-ra...». .

Page 6: Jon Alonso, saiogile - Euskaltzaindia · be herrian uztailare 13an 'Zinen - ma paradiso' fime a eskainik o du-te. Ikuskizuna herriko plaza n iza-nen da gaueko bederatzietati aik -

Joxemiel Bidador 1

Altsasuko kaputxinotarren altxorra Frai Gerardo, Frai Julen eta Frai Joakinen uztak

Bere burua akonfesionaltzat duen gizarte gezurzale apezbel-zkor eta liturgiakoa honetan gure artean aunitzez gehiagok badira apezgaitegietatik pasatu garenok hauxe bera normaltasun osoz onartu nahi dugunok baino. Vere-cundia quaestio est? Hala beha-rrez. Politiko klase bateko ahalge poliki polita. Porrotaren potta Ju-das. Halere erratu xamar doake pairaturiko jazoeratik etekin ikas-bidekuak erdiesten ez dituena, es-karmentua bederen izan arren. Ene aldetik behintzat, aitor beharra daukat harro.franko senditzen nai-zela apezgaitegian emandako urte gazteez oroitzapenak burura da-tozkidanean, besteen artean, azken belaunalditako azken ereduetatik adibide aurkezgarritzat senti bai-naiz.

Oraino gogoan badarabilzkit Altsasuko lekaidetxe itzel horre-tan sartu nintzen lehendabiziko egunak. Football zelai amaiga-beak, hiru frontonak, edo erreka gaineko zubi dantzakorra. Urba-sako zabaldegian kaputxinotarrek zuten txaleta eta bere igeritoki hormatzailea. Eta elurteak, horie-xek bai zirela elur beltzak. Frai Miguel zahar zabarra, Migeliko, eta sekula garbitzen ez zuen bere tegietako txerriak, txekor eta txa-halak. Zenbatetan egoten ginen korta sabaian bera beha ea ura noiz botatzen zuen esnera gure solasga-rri. Nahikoa anai bazauden. Ate-zaina, Frai Felix Ollokoa senidea, eragin trafikatzailea ezpada, bai induljentzien estanpetakoa. Santu frantxiskotar eredu perfektua geure idurimen gazteetan islada-tzen zigun duela arras gutti zendu zitzaigun Frai Karmelo laboraria, egun osoa baratzean jo ta fuego egon ostean, eta gauez biziki be-randu arte kapillan errezatzen aritu ondoren, despentsan burutu gure sagar arpilaketa aunitzetan patta-rra botilari itsasirik ezin aska zu-rrut. Edota Frai Siberio Iberokoa —ez dakit Orokieta abizena zuen honek Orokieta zen beste kaputxi-notar famatuarekin harremanik zuenentz, hau da, Ramon Goikoe-txea Orokieta, Frai Ebangelista Iberokoa, 1906. urtean Ami Vasco izenburuko euskaltzaleendako es-kuliburua agertarazi izan zuena, edo 1982.eko apirilaren 8an, Iru-ñeko eliz nagusian eta Aralarko aingeruaren etorrera aprobetxatuz,

abertzaletasuna aldarrikatzeko sermoia bota zuena—, fokolari-noen talde erdiopustiarraren bi-deetan gu abiatzeko saio ez oso naroak egiten zituena.

Baina pertsona oso ezagun hauen artean baziren Holliwoo-deko filma baten gidoi hornitzai-leak lasai aski izan zitezkeenak. Biziki bitxia suerta dakioke nihorri egun Frai Gerardo Burlatakoaren historioa. Iruñeko edo Mañuetako semea zen mende izena zuen Joa-kin Iriarte, Santo Domingo azoka ondoko pilotaleku zaharran pilo-tari famatua genduen, mañuetero horietakoak, apostuzale amorratua omen, betiere hormaren zulo iku-sezinen bilatzailea pilotaren erre-bote zakar buruan. Orai segizio ederra badu kale zahar horretako ijitoen artean, pilotari finak baiti-tugu Etxeberria eta Beniotarrak, baita Labriteko errebentaren erre-botetarako ere. Harek, Frai Joaki-nek, ederki ongi tratatzen gintuen, ongikiro, txokolate eta irasagar umeldugabeak bere zeldaren le-hiotik noiznahi ematen zizkigula. Primeran irakatsi zigun tomateak bere puntuan hartzen inbernatoki-tik, egunez eta gauez naski. Hura, Altsasura arribatu baino lehen Fi-lipinetan misiolari egon zen. Ta-galoz ederki moldatzen zen, baita ingelesez zertxobait ere. Hortik zetorkion izena setter arrazako ko-mentuko txakurrari, Black deitzen baitzen nahiz Ondarruko apezgai-kide batek esan blaka txalupetan paratzeko bikea zela.

Altsasuko komentu zaharrean bazegoen beste misiolari berezia adinak akitua larogeitan hamar ur-te inguru baitzituen orduan, Niko-las Barrenetxea Uribasterra, Frai Julen Igorrekoa. Hauxe gazte ze-larik Txinara abiatu zen, eta ber-tako iraultzak harrapatu omen zuen, espetxeratua egonik urte frango. Txineraz arras ongi baza-kien elekatzen, alabaina guk seku-la ez genuen aditu. Euskaraz eder-ki izkiriatzen zuen, eta Itarka edo Motxogane izengoitiaz sinatzen zuen aunitzetan. Bere euskarazko lanen artean, II. Batikano batza-rraren agirien itzulpenak eta iruz-kinak eginak zituen, baita Txinako egonaldiaz Mao tse tung izenbu-ruko kronika ere. Akademiak Eus-kaltzain urgazle izendatu zuen 1983. urtean.

• Iruñeko Hiria Xake Torneo itxiko seigarren ihar-dunaldiko partida, 1995eko urtarrilaren 2an jokatua.

V e s e l i n T o p a l o v , 2 . 6 4 5 E L O k o a (Bulgaria)-Manuel Rivas, 2.520 ELOkoa (Espai-nia).

I.e4, d6; 2.d4, Zf6; 3.Zc3, c6; 4.f4, Db6; 5.a3, Ag4; 6.Dd2,e5;7.h3.

Orain joko konbinatorioa azalduko da. Emaitza beltzen kalterako izanen dugu.

7...., d4; 8.Za4, Dc7; 9.g4, b5; 10.Dd4, a4; 1 l.g5, fz-d7; 12.Da4.

Peoi bat gehiago eta peoiak erregearen eraso zain

egotea dira txurien lorpenak. 12...., Zc5; 13.Dd4,bz-d7; 14.Zf3, Gb8; 15.Ac4,

Ze6; 16.Ae6,e6; 17.g6. Torlojuari beste bihurritua. Beltzak kokilduta

daude; txuriak, ordea, harrotuta. 17...., h6; 18.Zg5. Ikus koadroa. Posizioak aukera asko ematen die

txuriei. Beltzek presioa moztu nahiago izan zuten, kalitatea galdu arren.

18...., g5; 19.Gh8, Db6; 20.Db6, Gb6; 21 .Ae3, f4; 22.Af4,e4; 23.Ae3.

Beltzek etsi zuten. Ez zegoeb zer eginik.

Page 7: Jon Alonso, saiogile - Euskaltzaindia · be herrian uztailare 13an 'Zinen - ma paradiso' fime a eskainik o du-te. Ikuskizuna herriko plaza n iza-nen da gaueko bederatzietati aik -

este garai bateko merkatu feriak berpiztuko dira uda honetan Nafarroan zehar. Erosgaiak ez ezik, buhameak, abadeak eta garai batean gune hauetan usu ibiltzen ziren pertsonak agertuko dira, giroa sinesgarriagoa egiteko. Tuteran hasiko dira heldu den asteburuan, eta ideia Nafarroako Janari Arti-

sauen Elkartearena izan da, euren produktuak ezagutarazi nahian.

Antzinako merkatuen etorrera IRENE ARRIZURIETA / IRUNEA

Nafarroako Janari Artisauaren Elkarteak udan herrialdeko herri desberdinak ibiliko dituzten merkatu ibiltariak prestatu ditu, sasoi batean egiten ziren bezala-koak. Helburua, saltzeaz gain, erosleari ongi pasatzeko parada ematea da, elkartekoek azaldu dutenez.

Joan den urtean Nafarroako Gobernuak ateratako lege batek janari artisaua zer zen arautu zuenez "geroztik sortu zen Nafa-rroako Janari Artisauaren Elkar-tea. Bertan, herrialde osoan ze-har banaturik dauden 20 enpresa txiki daude. Elkartea, batez ere, ferietara denak batera joateko eta publizitaiea guztien artean egi-teko sortu dute, eta horren era-kusgarri dira Bartzelona eta Bor-deleko ferietara beren produk-tuak aurkezteko egin dituzten bi-sitak.

Baina elkarteko kidea eta fe-riako alkatea den Jesus Ordunak ekimenaren aurkezpenean adie-razi zuenez «tarte bat» gelditzen zi tzaien beraien produktuak ezagutzera emateko: salmenta zuzena, Enpresa hauentzat «be-netan garrantzitsua» da saltzeko modu hori, Ordunak azaldu zue-nez. Ondorioz, produktua non eta nola bideratu ikertu ondoren, konturatu ziren merkatu «serioa» aurkitzea izanen litzatekeela au-kera. «Hori dela eta, garai batean egiten ziren feriak antolatzea pentsatu dugu», dio Ordunak. Erdi Aroan oinarrituko den mer-katu honen helburua, bai jateko produktuekin bai artisau erara egindakoekin osatutako feria nagusia egitea litzateke, «gure kulturaren, bizitzaren eta jen-dearen ezaugarriak erakutsiz eta uztartuz».

Pate saltzaileak izanen dira, besteak beste, feria hauetan.

Merkatuotan ohiko produktuak erosi ahal izango dira, baina denak artisau eran eginak.

MERKATU Merkatu hauek Er-BEREZIKI di Arokoen kutsua

GIROTUAK j z a n e n du te eta ga-raiko giroa sortzeko ezaugarri bereziak. Horretarako, merkatua kokatuko den gunea beilari , bandera eta ezkutuek apainduko dute. Karriketako giroa alaitzeko hamasei pertsonako talde batek garai hartako pertsonaia esan-

guratsuenak antzeztuko ditu. Beraz, ez da harritzekoa izanen sasoi hartako merkatuetan aurki-tzen ziren itsu, noble, emagaldu edota elizgizonekin topatzea. Pertsonaia hauetaz aparte titiri-teroak, malabarrak eta musika joleak ere izanen dira herrietako karriketan barna. Hau egiteko udan zehar joaten diren herri

desberdinetako kultur taldeen laguntza izanen dute, bertako pertsonaia eta istorio ezagune-nak bezeroei eskaintzea baita helburua.

Merkatu bitxi hauetan etxean egindako eztia, gazta, pastak, lukainka, pate edota sagardoa salduko dira. Janaria ezezik, bes-telako tresneriak ere edukiko du

XOUSE SIMAL

erkatuotan itsu, zaldun, emagaldu, elizgizon, titiritero, malabar eta musika joleak ariko dira, gu-nea girotu nahian.

bere txokoa. Bertara joaten de-nak zilarrezko bitxiak, zurezko kaxak, eskuz egindako larruzko zapatak, txukinez landutako al-fonbrak, zeramika produktuak eta eskuz egindako pilotak topa-tuko ditu salgai, besteak beste, postuetan.

DIRU Baserritarren Ku-BEREZIEKIN txaren laguntzare-

EROSI kin elkarteak gi-roa ezezik salerosketak ere be-rotzeko garai bateko diruarekin ordaintzeko aukera ematen dio erosleari. Hau dela eta, banketxe ibiltari bat ariko da herriz herri uda osoan merkatariekin batera. Erosketak egiteko hiru moneda desberdin aterako dira: florina — 1.000 pezetatako balioare-kin-—, sueldoa —100 pezeta-koarekin— eta karlina —25 pe-zetakoarekin—. Moneda haue-kin merkatuko produktuak es-kuratzen dituenak ehuneko ha-marreko beherapena izango du. Merkatuan 30 artisauk salduko dituzte beraien produktuak: zor-tzi, elkarteko partaideak izanen dira, beste hamabi ferietara beti joaten direnak eta beste hama-rrak merkatua egiten den herrie-takoak.

Proiektua aurrera eraman ahal izateko udan zehar bisitatuko di-tuzten herrietako udalen lagun-tza ere izan dute, hauek prest agertu baitira behar duten azpie-gitura guztia emateko eta uzteko.

Tuteran estreinakoz I A / IRUNEA

• Merkatu ibiltariak udan Na-farroako herri desberdinak bisi-tatuko ditu. Saltzeaz gain, eros-learentzat aisialdia eskaintzeko beste era bat izan nahi du garai bateko merkatuak, jendeak ongi pasatzeko parada izatea gura baitute antolatzaileek.

Ibilbidea Nafarroako Erribe-ran hasiko dute. Tuteran uztaila-ren hamaseian eta hamazazpian egonen dira bai merkatariak bai karrikak eta merkatua alaituko duten hamasei antzezleak. Hil honetan bertan baina hegoaldetik

iparraldera joanez, hogeita bi eta hogeita hiruan Lekunberrira hurbilduko dira.

Abuztuan, berriz, bostean eta seian Erronkarira eginen dute bisita. Hamabian eta hamahiruan Urantzian, eta hemeretzi eta ho-geian Erriberrin izanen dute merkatu berezi honek eskaintzen dituen produktuak erosteko au-kera.

Irailean, —nahiz eta oraindik erabat ziurra ez izan—, eta udan zehar eginen diren merkatu ibil-tari hauen joan-etorriak akitze-ko, Zangozara hurbilduko dira merkatariak.

Page 8: Jon Alonso, saiogile - Euskaltzaindia · be herrian uztailare 13an 'Zinen - ma paradiso' fime a eskainik o du-te. Ikuskizuna herriko plaza n iza-nen da gaueko bederatzietati aik -

«Irratiak indarberritu egiten nau» EDURNE E L I Z O N D O / IRUNEA

Napardi gastronomi elkar-teak urtero banatzen duen Urrezko OilaiTa (Gallico de oro) Gregorio Gonzalez Mo-renok, doa Goyok, alegia, ja-soko du aurten. Napardik «be-tiko iruindarra eta pertsonaia herrikoia» delako emanen dio Gregorio Gonzalezi hamarga-rren Urrezko Oilarra. Irratia-ren munduan orain dela 50 urte inguru hasi zen eta egun oraindik bertan jarraitzen du.

Urte guzti hauetan egindako lanaren emaitza da uztailaren 12an jasoko duen saria. EGUNKARIA.—Zer iruditzen zaizu Napardi elkarteak ema-nen dizun saria? GREGORIO GONZALEZ.— Egia erran, ezuste handia izan da, ez bainuen inondik inora espero. Hasieran ez onartzea pentsatu nuen, gehiegizkoa iruditzen zitzaidan eta, baina azkenik, Napardi elkarteko le-hendakaria etorri zen nerekin hitz egitera eta aho batez au-keratu nindutela erran zidan. Onartzea erabaki nuen. Oso harro nago eta ohore handia da neretzat sari hau jasotzea. EGUNKARIA.—Betiko iruin-darra eta pertsonaia herrikoia zarelako eman dizute saria. Zer erran nahi du horrek zure-tzat?

GONZALEZ.—50 urte darama-tzat irrati munduan eta jendeak ezagutzen nau. Betidanik en-tzuleek hurbil sentitu dituzten saioak egin ditut eta nik uste dut horregatik eman didatela saria, mundu guztiak ezagu-tzen nauelako eta mundu guz-tiak atsegin dituen saioak egin ditudalako beti. Haur eta za-harrentzako saioak, Caritas edo La Mecaren aldeko saioak, Osasunari buruzko saioak, de-netarik egin dut nik 50 urtetan. Garai hartan mundu guztiak

ezagutzen ninduen, edo, hobe-to erranda, nere ahotsa ezagu-tzen zuten, baita gaur egun ere, eta hori eskertzekoa da. EGUNKARIA.—Datorren as-teazkenean emango dizute Urrezko Oilarra. Nola ospatu-ko duzue?

GONZALEZ.—Hamaiketakoa prestatuko dute lehenik Na-pardi elkartean bertan. Ondo-ren bazkaria egingo dugu el-karteko bazkideekin batera, eta azkenik. zezenketara joan-go gara arratsaldean. Emaztea, noski, nerekin egongo da egun guztian, egun batez emaku-meek ere Napardin sartzeko baimena izango baitute, urtero bezala. Salbuespena da, gizo-nentzako elkartea baita, gas-tronomi elkarte gehienak be-zala.

EGUNKARIA.—50 urte egon

ondoren, irrati munduan ja-rraitzen duzu oraindik. Ez al duzu uzteko asmorik? GONZALEZ.—70 urte ditut eta jubilatua nago baina oraindik hadut ordubeteko saioa egu-nero Radio Popular irratian. Irratia neretzat entretenimen-dua da, zaletasuna eta beha-rrezkoa dut. Burua argitzeko balio dit eta arduratuta nagoe-nean, irratira joan, nere saioa egin eta indarberrituta atera-tzen naiz handik. Nere lana ezin dudala egin ikustean utzi-

ALBERTO BARANDIARAN

ko dut irrati mundua. EGUNKARIA.—Urte hauetan zehar asko aldatu al da irratia? GONZALEZ.—Bai, noski. Ni hasi nintzenean Radio Reque-ten lan egiten nuen —gaur egungo SER katearen Radio Pamplona— eta hori zen ze-goen bakarra. Saioak familia g i rokoak ziren eta mundu guztiak ezagutzen zuen elkar. Gaur egun, emandegi asko da-go eta saioak ere ezberdinak dira. Profesionalagoa eta in-formatiboagoa da egungo irra-tia eta atzean geratu dira irra-tiko nobela eta antzerki saioak. Nik, hala ere, betiko ildotik jarraitzen dut gaur egun ere, eta saio' atsegina egiten saia-tzen naiz, haur, gazte edo emakumeentzat atsegina den saioa. Aldaketak ger ta tzea ezinbestekoa da eta egokitu

beharra dago, baina freskota-suna galdu gabe. Gaur egun, hala ere, eztabaida gehiegi egiten da irratian eta politika da nagusi saio guztietan. EGUNKARIA.—Ba al dago be-reziki gogoratzen duzun saio-rik?

GONZALEZ.—Bai, n o s k i . Franco hil zenean, adibidez, trantsizio garaian, oso saio be-rritzailea egin genuen eta jen-deari hitz egiteko aukera eman genion, hainbeste urte isilik egon behar izan ondoren. En-tzuleen erantzuna izugarria izan zen, baita gogorra ere ba-tzuetan.

EGUNKARIA.—Sanferminak direla eta, 25 urtez korritu ze-nuen zuk entzierroa.

«Informatiboagoa da egungo irratia eta atzean gelditu dira garai bateko irrati

nobela eta antzerki saioak».

GONZALEZ.—Bai. 40eko ha-markadan edo hasi nintzen en-tzierroa korritzen eta 25 urtez aritu nintzen. Askok erraten dute orduan jende gutxi atera-tzen zela baina hori gezurra da. 1920 urte inguruko argazkiak ikusita, noski, garai hartan jende gutxi ateratzen zen, bai-na ni hasi nintzenean multzo izugarriak sortzen ziren. Bat. baino gehiagotan gelditu nin-tzen ni harrapatuta Estafeta kalean.

EGUNKARIA.—Irratia bezala, asko aldatu al dira Sanfermi-nak orduz geroztik? GONZALEZ—Baihorixe. Ma-sifikatu egin da jaia, emaku-meak ere parte hartzen baitu. Egun haur, gazte eta emaku-meak, guztiak ateratzen dira kalera jaietan eta oso ongi iru-ditzen zait. Hala ere, zatarra ere bihurtu dira neurri batean Sanferminak, zikinkeria bes-terik ez da ikusten txoko guz-tietan eta hori lotsagarria da.

Gregorio Gonzalez

r KAZETARIA

Hamaika istorio bitxi

Gregorio Gonzalez Moreno 1925. urtean jaio zen Iruñean, Estafeta kaleko laugarrenean. Orain dela 50 urte hasi zen irrati munduan lanean, garai hartako Radio Requete-n, hain zuzen ere. 63 urte zituela jubilatu zen baina ez du, or-dea, irratia utzi. Gaur egun, ordubeteko saioa egiten du egunero SER katearen Radio Popular-en. Bere karrera lu-zean denetarik egin du Gre-gorio Gonzalezek eta berdin zitzaion haurrentzako saioa aurkeztu edo Osasuna taldeko partiduak zuzenean erretras-mititu. Hamaika istorio bitxi bizitzeko aukera ere izan du irratilari nafarrak, behin baino gehiagotan.