ESKOLAKO AGENDA 21 · Jarraian ikasleek elikadura gaiarekin erlazionatutako eskaera berriak luzatu...

13
BERTAKO ELIKAGAIAK KONTSUMITZEKO 10 ARRAZOI 1. Bertako ekonomia sustatzen da: bertako ekoizleei erosiz gertuko ekonomia- ren garapena sustatzen da. 2. Elikagaiak freskoagoak dira. Distantzia luzeak egin dituzten elikagaiek izoz- gailuetan asteak pasatzeko arriskua dute. 3. Zapore gozoagoa dute. Heldutasun puntu egokian biltzen den elikagai batek, garraiatu ahal izateko goiz batutako elikagai batek baino askoz zapore ge- hiago du. 4. Naturalagoak dira. Gure etxeetatik gertu biltzen diren elikagaiek kontserba- garri eta gehigarri kimiko gutxiago izaten dute. 5. Negutegi efektua duten gasen igortzea gutxitzen da. Beste herrialdeetatik elikagaiak garraioak CO2 gasen igortze maila izugarri handitzen du. 6. Sasoiko elikagaiak dira. Bertako elikagaiak jatean, sasoiko elikagaiak ere jaten ditugu. 7. Elikagaien jatorria ezagutzen dugu. 8. Bertako elikagaiak kontsumitzeak kutsadura baxuagoa duten mugikortasun sistemak erabiltzea errazten du. 9. Elikagaien oinarrizko prezioa aldaratzen duten monopolioak saihesten dira. Hau saihesteko ezin bestekoa da bertako ekoizle txikien aldeko apustua egitea. 10. Bertako espezieen mantentzea ziurtatzeena. 6. Buletina: 2012ko Ekaina ARRIGORRIAGA, ETXEBARRI, GALDAKAO, UGAO-MIRABALLES, URDUÑA 6. MATERIALAK 7. ARGAZKI BILDUMA AURKIBIDEA 2. UDAL IBILBIDEAK 1. JARDUNALDI TEKNIKOA 4. EKOIZLEARI BISITA 3. ELIKADURA TAILERRAK 5. UDAL FOROAK ESKOLAKO AGENDA 21

Transcript of ESKOLAKO AGENDA 21 · Jarraian ikasleek elikadura gaiarekin erlazionatutako eskaera berriak luzatu...

 

BERTAKO ELIKAGAIAK KONTSUMITZEKO 10 ARRAZOI

1. Bertako ekonomia sustatzen da: bertako ekoizleei erosiz gertuko ekonomia-

ren garapena sustatzen da.

2. Elikagaiak freskoagoak dira. Distantzia luzeak egin dituzten elikagaiek izoz-

gailuetan asteak pasatzeko arriskua dute.

3. Zapore gozoagoa dute. Heldutasun puntu egokian biltzen den elikagai batek,

garraiatu ahal izateko goiz batutako elikagai batek baino askoz zapore ge-

hiago du.

4. Naturalagoak dira. Gure etxeetatik gertu biltzen diren elikagaiek kontserba-

garri eta gehigarri kimiko gutxiago izaten dute.

5. Negutegi efektua duten gasen igortzea gutxitzen da. Beste herrialdeetatik

elikagaiak garraioak CO2 gasen igortze maila izugarri handitzen du.

6. Sasoiko elikagaiak dira. Bertako elikagaiak jatean, sasoiko elikagaiak ere

jaten ditugu.

7. Elikagaien jatorria ezagutzen dugu.

8. Bertako elikagaiak kontsumitzeak kutsadura baxuagoa duten

mugikortasun sistemak erabiltzea errazten du.

9. Elikagaien oinarrizko prezioa aldaratzen duten

monopolioak saihesten dira. Hau saihesteko ezin

bestekoa da bertako ekoizle txikien aldeko apustua

egitea.

10. Bertako espezieen mantentzea ziurtatzeena.

ARRIGORRIAGA, ETXEBARRI, GALDAKAO, UGAO-MIRABALLES, URDUÑA

6. Buletina: 2012ko Ekaina

ARRIGORRIAGA, ETXEBARRI, GALDAKAO, UGAO-MIRABALLES, URDUÑA ARRIGORRIAGA, ETXEBARRI, GALDAKAO, UGAO-MIRABALLES, URDUÑA

6. MATERIALAK

7. ARGAZKI BILDUMA

AURKIBIDEA

2. UDAL IBILBIDEAK

1. JARDUNALDI TEKNIKOA

4. EKOIZLEARI BISITA

3. ELIKADURA TAILERRAK

5. UDAL FOROAK

ESKOLAKO AGENDA 21

 

JARDUNALDI TEKNIKOAJARDUNALDI TEKNIKOA Elikadura gaia sakontzen...

Martxoan, Elikadura gaiaren inguruko jardunaldi teknikoak antolatu ziren.

Hezkuntza ziklo guztiek ikasturteko gaiaren inguruko hainbat hitzaldi jasotzeko aukera zian

zuten.

Saioetan honako gaiak landu ziren:

Elikadura osasuntsua.

Elikagaiak ekoizteko sistema jasangarriak:

Ekoizpen jasangarria eta ekologikoaren kontzeptua.

Bertako eta sasoian sasoiko produktuak kontsumitzearen

garrantzia.

Kontsumo arduratsua:

Ekoizpen sistemen eraldatzeko kontsumitzaileak duen gai-

tasuna.

Kontsumo arduratsua.

Ikasleek parte-hartze zuzena

izan zuten John Riechmanen,

John Bergerren eta Joaquin

Araujoren testuak irakurriz.

 

UDAL IBILBIDEAKUDAL IBILBIDEAK Gure herrietako elikadura eskaintza azter dezagun

2011-2012 ikasturtean zehar, Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko hainbat herritan Udal Ibilbideak antolatu

dira bertako elikadura eskaintza aztertzeko helburuarekin.

Udal Diagnostikoak osatzeko,

ikasleek herriko dendetara irtee-

rak egin dituzte herrian duten

elikadura eskaintza nolakoa den

ezagutzeko. Elikagaien etiketak

aztertu dituzte, produktuen jato-

rria eta osasungarritasun maila ezagutzeko, oro har etiketan

eta hauetan azaltzen den informazioa gertutik ezagutzeko.

Eskualdeko herrietako dendatan beste herrialdeetatik datozen

elikagaien eskaintza zabala aurki dezakegu. Ikasleek urruneko

herrialdeetatik datozen elikagaiek ingurumenean sortzen dituzten

kalteak ezagutzeko aukera izan dute, besteak beste: berotegi

efektuaren areagotzea elikagaien garraioak sortzen dituen isu-

rien eraginez, e.a.

Ondorioz, ikasleak bertako eta sasoiko elikagaiak kontsumitzea-

ren garrantziaz ohartu dira, ondoren kontsumitzaile arduratsu

bezala jokatu ahal izateko.

 

ELIKADURA TAILERRAKELIKADURA TAILERRAK Elikagaien etiketak

Udal ibilbideez gain, ikasle gazteenentzako “elikadura tailerrak” ere antolatu dira Eskolako Agenda 21proiektuan

parte hartzen duten hainbat ikastetxetan.

Elikadura tailerrak egiteko ikasleek herriko dendatan erositako produktuak erabili dira. Elikagaien edukiontziak

eta etiketak aztertuz, hiru atal desberdin landu dira:

i) Elikagaien osasungarritasun maila (elikagaien piramidea kontuan izanda)

ii) Elikagaien jatorria

iii) Edukiontzi desberdinek ingurumenean sortzen duten eragina.

ATERA DIREN ONDORIO NAGUSIAK HAUEK DIRA:

Elikagaien etiketak arretaz begiratu behar dira, batzuetan informazio kontrajarria jasotzen dute eta. Adibidez:

Letra txikia arretaz irakurri: barazkien kontserbatan lehen begiradan gure inguruan (Nafarroa, e.a.) ekoiztu-

tako elikagaiak diruditen arren, letra txikian produktua atzerritik (Txinatik, Perutik, e.a.) datorrela ikusi da.

Osasuntsuak bai, baina ez osotasunean: Elikagai batzuk oso osasuntsuak direla dioten esloganak izan arren,

bere osagaien etiketa aztertzerakoan ikusi da “koipe gabeko” produktua batzuk aldiz azukre kantitate handia

dutela.

Elikagaien edukiontzi gehienak birziklagarriak diren arren, produktu bat ontzi bat baino gehiagotan aurkeztu dai-

teke, beraz zenbat eta ontzi gutxiago izan hobe.

Ikasleak

HORIA: plastikozko ontziak, latak, brikak

URDINA: kartoia eta papera

BERDEA: Kristalezkoa ontziak

GRISA: zabor orokorra

Tailerretan ikasleek osatu duten horma-irudiaren eredua

 

EKOIZLEARI BISITAEKOIZLEARI BISITA Bengoetxe BHI

Maiatzean, Galdakaoko Bengoetxe BHIko ikasle talde batek Arratiako Eskualdean dagoen ekoizle ekologiko bat

ezagutzeko aukera izan du, Areatzan aurkitzen den Asterria ustiapena.

Ustiapen ekologiko bat izanik, ekoizpen prozesua gertutik ezagutzeko aukera izateaz gain, garaiko elikagaiak zein

diren ikasteko aukera ere izan dute.

Egindako irteerari esker:

Egunero jaten duten hainbat elikagairen jatorria zein den

eta elikagai bakoitzeko espezie desberdin asko daudela

ikasi dute. Adibidez, ohiko dendetan aurkitzea ia ezinezkoak

diren bertako tomate mota desberdinak ezagutu zituzten.

Elikagaien haste prozesua gertutik ezagutu dute, “sasoikoak

eta bertakoak” diren elikagaiak ezagutuz. Udaberrian ba-

ratza tomatez, lekaz, letxugaz, tipulinez, patataz eta beste

hainbat produktuz lepo dago.

Ekoizpen jasangarriaren onurak eta abantailak eta zailtasunak zein diren ezagutu dute.

 

UDAL FOROAKUDAL FOROAK Galdakaoko Udal Foroa

2012ko maiatzak 15, GALDAKAOKO ESKOLEN ARTEKO FOROA ETA UDAL FOROA.

Udalari aurkeztu zitzaizkion 5 proposamenak.

Ondoren, 2011-2012 ikasturtean ospatu diren Udal Foroen ondorio nagusiak bildu dira. Foroak Etxebarrin, Galda-

kaon, Ugao-Miraballesen eta Urduñan antolatu dira. Arrigorriagako Udal Foroa aldiz, datorren kurtso hasierara

atzeratzea erabaki da.

Aurreko ikasturteetan bezala, aurten ere Udal Foroa egin aurretik, Galdakaoko Bengoetxe, Eguzkibegi, Ele-

xalde eta EPA ikastetxeek Eskolen Arteko Foroa ospatu zuten, Udalari zer eskatu adosteko asmoz.

Ondoren Udal Foroan, Galdakaoko Alkateordea eta Ingurumen Teknikariari ikastetxeen lehentasunezko pro-

posamenak aurkeztu zizkioten, bertako elikagaien eta elikagai osasuntsuen kontsumoaren sustapenaren eta

herriko lur emankorren ustiapenaren beharrak azpimarratuz.

Jarraian, ikastetxe bakoitzak ikasturtean zehar egindako lanak eta hartutako konpromisoak aurkeztu zituen.

Azkenik, Ikastetxeek aurreko ikasturteko proposamenen jarraipena ere egin zuten.

Hurrengo taulatan bi Foroetako emaitzak jaso dira:

ESKOLEN ELIKADURAREN INGURUKO PROPOSAMEN BERRIAK BOTUAK

Bertako produktuen, sasoiko produktuen eta produktu ekologikoen azokak sustatzea (bereziki

larunbatetan edo arratsaldetan) 4

Elikadura osasuntsuarekin erlazionatutako sentsibilizazio kanpainak bultzatzea 4

Udal lur emankorren ustiapena sustatzea, udal baratzak sortuz 4

Bidezko merkataritza sustatzea 3

Herriko ekoizleei laguntzak bideratzea (informazioa, subentzioak, e.a.) 3

 

Galdakaoko Udal Foroa

GALDAKAOKO UDAL FOROKO EMAITZAK, 2012ko maiatzak 15

AURREKO IKASTURTEAN IKASTETXEEK

UDALARI ESKATUTAKO LEHENTASUNEZKO

PROPOSAMENAK (2011.05.05)

ALKATEORDEAREN ETA UDAL TEKNIKARIAREN ERANTZUNA UDAL

FOROAN (2012.05.15)

1. Hirugarren adineko pertsonentzako

mugitzeko erraztasunak jarri herrian.

Malda handia duten auzoetan herritarren mugikortasuna errazteko proiektu

bat abian dago eta dagoeneko auzo batzuetan hasi dira aukera tekniko des-

berdinak aztertzen, esaterako igogailua edo eskailera mekanikoak ezartzea,

e.a.

2. Eskulekuak jarri aldapetan. Urbanizazioa berristen ari den auzoetan mota honetako neurriak kontuan har-

tzen ari dira (Tximelarran, e.a.) Aurrerantzean kaleen berristea egiten denean

kontuan izango dira mota honetako neurriak.

3. Lanzadera zerbitzua jarri adibidez

Euskotreneraino eta Usansoloraino.

Momentuz ez da posible lanzadera jartzea, baina herriko mugikortasunaren

proiektuan, erdigunetik Euskotreneraino doan txirrinduentzako bidegorria sortu

da.

4. Bizkaibuseko autobusak eskolako

ordutegiarekin bateratu.

Autobusen zerbitzua (Bizkaibus) Foru Aldundiarena izanik, Udalak ez du esku-

menik arlo honetan. Hala ere, Udaletik Bizkaibus zerbitzuak eskolen ordutegiak

kontuan izatea eskatu zaio Bizkaiko Foru Aldundiari. Gaur egun ordea, Bizkai-

busen zerbitzua birplanteatzen ari dira eta Udalak eskaera hau luzatu du da-

goeneko (momentuz alegazio fasean aurkitzen da eta ez dago erantzunik).

Udaletxetik ikasleei esaten zaie gai honetan proposamenik badute Udaletxean

aurkeztu ditzatela Ekainak 5a baino lehenago (Bizkaibusi alegazioak aurkez-

teko azken eguna).

5. Gaueko trenetako maiztasuna handitu. Tren zerbitzua Euskotrenen menpe dago eta Udalak ez du eskumenik arlo ho-

netan. Hala ere, Basaurira iristen den metro zerbitzua luzatu izanak lanzadera-

ren zerbitzua luzatzea ekarri du, gaueko garraio zerbitzuaren egoera hobe-

tuz.

6. Autobus geltoki gehiago jartzea eta leku

desberdinetan.

Bizkaibusen zerbitzua birplanteatzen ari direla ahalbidetuz, Udalak dagoe-

neko, 3. eskaerarekin batera, proposamen hau ere aurkeztu du.

UDAL FOROAKUDAL FOROAK

Galdakaoko Udal Foroko argazkia.

 

Etxebarriko Udal Foroa

2012ko maiatzak 16, ETXEBARRIKO UDAL FOROA.

Etxebarriko institutuko ikasleak Udaletxera gerturatu ziren eta Alkatea eta alkateordearekin elkartu ziren.

Alkateak gaur egun Etxebarriko Udalean abian dauden proiektuak eta gerora begira herrian lortu nahi di-

ren helburu nagusiak zein diren azaldu zien bertaratutakoei. Honez gain, Udalaren lema berria ere aurkeztu

zuen: “Vive Etxebarri – Bizi Etxebarri”. Jarraian, alkateordeak ingurumen arloan garatzen ari diren proiek-

tuen barri eman zuen.

Azkenik, ikasleek proposamen berriak aurkeztu zituzten eta aurreko ikasturtean egindako proposamenen ja-

rraipena ere egin zuten.

2010-2011 IKASTURTEAN IKASTETXEAK UDALARI

ESKATUTAKO PROPOSAMENAK

ALKATEAREN ETA ALKATEORDEAREN

ERANTZUNA UDAL FOROAN (2012-05-16)

1. Ibaiak maiztasun handiagoarekin garbitu eta Institutuko

ikasleak kontuan izan lan hauetan.

Ekologista talde baten laguntzarekin eta herritarren

partehartzeari esker, ibaian mantentze eta garbi-

keta lanak egiten ari dira. Mota honetako ekintza

berriak antolatzen direnean, Udalak eskolarekin

harremanetan jartzeko ardura hartzen du eta ho-

rrez gain, eskolari bere kabuz mota honetako ekin-

tzak burutzeko aukera luzatzen zaio.

2. Berdeguneak ingurune naturaletan bihurtu. Proiektu hauek gauzatzea nahiko saila izan arren,

ahal den neurrian mota honetako ekimenak gauza-

tzen saiatzen da Udala.

3. Utzitako edo hondatutako eremuak errekuperatzea. Legizamon inguruan errekan egiten ari diren garbi-

keta eta leheneratze lanak norabide honetan doaz.

Dagoeneko egokitu dituzte behar hau asetzeko

gune batzuk eta aurrerago gune gehiago egoki-

tzea espero da.

4. Txakurrentzako guneak egokitu.

UDAL FOROAKUDAL FOROAK

Alkatea eta Alkateordea Udalaren proiektuak aurkezten.

 

Etxebarriko Udal Foroa

Jarraian ikasleek elikadura gaiarekin erlazionatutako eskaera berriak luzatu zizkioten Udalari:

UDAL FOROAKUDAL FOROAK

2012ko maiatzak 16, ETXEBARRIKO UDAL FOROA.

2011-2012 IKASTURTEKO IKASTETXEAREN ESKAERA BERRIAK

ELIKADURA ETA OHITURA OSASUNTSUEN SUSTAPENA.

Kontsumo tailerren sustapena.

Elikadura arduratsua sustatzeko taldeen sorrera.

Denda txikietako iragarki iruzurtien kontrola.

JARDUERA EKONOMIKOAREN SUSTAPENA.

Auzoko denden sustapena.

Bertako ekoizleei herriko dendetan beren produktuak saltzeko bidea erraztea.

INGURUMENAREN BABESAREN SUSTAPENA. Komertzioetan plastikozko poltsen erabilera murriztea.

HONDAKINEN ZATITAKO BILKETAREN SUSTAPENA.

Aparailu elektronikoak biltzeko ontziak jarri.

ENERGIA JASANGARRIAREN SUSTAPENA.

Kaleko argien iraupena kontrolatzea.

LED argiak kokatzea.

Etxebarriko Udal Foroko argazkia.

 

Ugao-Miraballeseko Udal Foroa

14

2012ko maiatzak 29, UGAO-MIRABALLESEKO UDAL FOROA.

UDAL FOROAKUDAL FOROAK

10 

Aurreko ikasturtetan bezala, Ugao-Miraballeseko ikasleak Alkatearekin bildu

ziren Udaletxean udal foroa ospatzeko.

Ikasleek ikasturtean zehar burutako ekintzak aurkeztu zituzten, Udalari bidali zi-

tzaion aurreko ikasturtean egindako “puntu beltzak” lana, hazitegi bat nola egiten

den jakiteko ikastaroa ondoren eskolan beraiena egiteko eta egunero barazki

edo fruta 5 errazio jateko burututako sentsibilizazio ekintzak azpimarratuz.

Ondoren, ikasturte honetako proposamen berria luzatu zioten Udalari. Hona hemen Alkateak emandako erantzuna:

2011-2012 IKASTURTEKO ESKAERA

IKASTETXEAREN ESKAERA ALKATEAREN ERANTZUNA

Datorren ikasturte hasieran Eskolan egin nahi den

baratzerako beharrezkoa den lurra eskuratzea

erraztu dezala eskatu zaio Udalari.

Udalak herriko baserritar bati eskatu dio lurra dagoe-

neko eta irailerako eskolan izatea espero da.

Ugao-Miraballeseko Udal Foroko argazkia.

 

Urduñako Udal Foroa

14

UDAL FOROAKUDAL FOROAK

11 

2012ko Ekainak 15, URDUÑAKO UDAL FOROA

Hona hemen Urduñako ikasleek Alkateari aurkeztu dizkioten ikasturte honetako ekintzak aipagarrienak:

Aurreko ikasturtetan bezala, Uduñako ikasleak Alkatearekin bildu ziren Udaletxean udal foroa ospatzeko.

Ikasleek ikasturtean zehar burutako ekintza aipagarrienak aurkeztu zizkioten Alkateari:

“Zuhaitz egunean” bertako fruta arbolak (gereziondoak eta sagarrondoak) landatu zituzten.

Elikadura osasuntsua zer den ikasi dute eta herriko

denden elikadura eskaintza aztertu dute.

Elikadura tailerrak antolatu dituzte, produktuen etiketak

irakurtzen ikasteko.

“Elikadura egunean” hainbat ekintza egin zituzten: herriko ekoizleekin batera

zentzumenen tailerra, eskolako baratzeko espinakekin hanburgesak eta fruta

desberdinekin zukuak.

2011-2012 IKASTURTEKO ESKAERA

IKASTETXEAREN ESKAERA ALKATESAREN ERANTZUNA

Herriko ekoizle eta dendariekin batera, herriko elika-

gaiak sustatzen eta udal jantokiaren alde lan egiten

jarrai dezala eskatu zaio Udalari.

Urduñak udal jantokia izatea lortu arte, Udalak ildo

beretik lanean jarraitzeko asmoa du.

Urduñako ikasleak Alkateari ikasturteko lanak aurkezten.

Ondoren, ikasturte honetako proposamen berria luzatu zioten Udalari. Hona hemen Alkateak emandako erantzuna:

 

Elikaduraren inguruko materialak

Eskolan elikadura!!!

Elikaduraren inguruko material didaktikoaren eta lanerako fitxen bi-

tartez ikasleek elikadura osasuntsua zer den ikasteaz gain, elika-

gaien jatorria zein den ezagutzeko aukera ere izan dute.

Egindako ibilbide eta tailerrei esker udal diagnostikoak osatu dituzte

MATERIALAKMATERIALAK

12 

 

Udaletxeetara bisitak, Ibilbideak, Tailerrak, Jardunaldi teknikoak, Ekoizleari bisita

13 

ARGAZKI BILDUMAARGAZKI BILDUMA

Elikadura tailerretan elikagaien etiketak aztertzen

Herriko elikadura eskaintza aztertzen

Bertako ekoizle baten ustiapena ezagutzen