Aguraingo Udal Diagnostikoa

31
1 2011 - eztabaidarako diagnostikoa AGURAINGO UDAL DIAGNOSTIKOAREN EZTABAIDA 2011 Euskal Herrian ziklo politiko berria zabaltzen ari gara eta, benetako prozesu de- mokratikoa bultzatuz, Euskal Herri independente eta sozialista lortzea dugu helburu. Jakin badakigu, herrietan Udalaren eginbeharra errealitate soziala eta herritarron nahiak islatzea dela, horregatik, oso garrantzitsuak direla uste dugu datozen udal hauteskundeak. Garrantzitsuena ez da Ezker Abertzaleak ahalik eta ordezkaritza gehien lortzea bai- zik eta defendatuko dugun eguneroko politika eta egingo ditugun planteamenduek herri- tarren nahiekin eta helburuekin bat egitea. Horretarako, herritarren ekarpen guztiak mahai gainean jarri eta ideia desberdinak kontrastatzeko beharra ikusten dugu. Herritarron ekar- pen edo ezinegonak ezberdinak izango dira, bakoitzaren errealitatearen arabera, baina pre- miazkoak dira ekarpen guztiak Aguraingo errealitate sozialera ahalik eta gehien hurbildu eta udal jarduerei erantzun egokiena emateko. Diagnostiko hau, Udal gaietan, herritarrak parte hartzeko tresna bilakatu nahi dugu, hurrengo udal hauteskundeetarako Aguraingo Ezker Abertzalearen Herri Programaren oi- narria izan dadin.

description

Eztabaidarako diagnostikoa 2011

Transcript of Aguraingo Udal Diagnostikoa

Page 1: Aguraingo Udal Diagnostikoa

12011 - eztabaidarako diagnostikoa

AGURAINGO UDAL DIAGNOSTIKOAREN EZTABAIDA 2011

Euskal Herrian ziklo politiko berria zabaltzen ari gara eta, benetako prozesu de-mokratikoa bultzatuz, Euskal Herri independente eta sozialista lortzea dugu helburu. Jakin badakigu, herrietan Udalaren eginbeharra errealitate soziala eta herritarron nahiak islatzea dela, horregatik, oso garrantzitsuak direla uste dugu datozen udal hauteskundeak.

Garrantzitsuena ez da Ezker Abertzaleak ahalik eta ordezkaritza gehien lortzea bai-zik eta defendatuko dugun eguneroko politika eta egingo ditugun planteamenduek herri-tarren nahiekin eta helburuekin bat egitea. Horretarako, herritarren ekarpen guztiak mahai gainean jarri eta ideia desberdinak kontrastatzeko beharra ikusten dugu. Herritarron ekar-pen edo ezinegonak ezberdinak izango dira, bakoitzaren errealitatearen arabera, baina pre-miazkoak dira ekarpen guztiak Aguraingo errealitate sozialera ahalik eta gehien hurbildu eta udal jarduerei erantzun egokiena emateko.

Diagnostiko hau, Udal gaietan, herritarrak parte hartzeko tresna bilakatu nahi dugu, hurrengo udal hauteskundeetarako Aguraingo Ezker Abertzalearen Herri Programaren oi-narria izan dadin.

Page 2: Aguraingo Udal Diagnostikoa

2 2011 - eztabaidarako diagnostikoa

200-2011 UDAL KUDEAKETAREN BALANTZEA

Udalaren kudeaketa, azken 24 urteotan alkatetzan dirauen pertsonaren presentziak baldintzatuta dago. Azken lau urteotan, “Alderdi Politikoen Legea” aplikatuz, gehiengo osoa baliatu du. Gainera, dagoen udal alderdian dagoela, bere alderdiari interesatzen zaiz-kion gauzak besterik kontuan hartzen ez dituen bunker bat bilakatu du udala, apartheidaren bidez lortutako gehiengo osoari esker eta gainerako alderdien presentzia ia anekdotikoari esker, izan ere orokorrean ontzat ematen dituzte AGAren proposamen guztiak.

Demokrazia eta udal parte hartzea

Udal Korporazioa, Ezker Abertzalearen hiru zinegotziei inolako errekonozimendu-rik eman gabe aritu da legealdi osoan. Aguraingo AGA-PNVren aldetik ez da batere bo-rondaterik egon apartheida ekiditeko. 182.2 artikulua aplikatzeko eskaera ukatu eta udal kudeaketarako sarbidea ere ukatu zaigu (alkatetza dekretuak, irekitako espedienteak, batzar informatiboak, sarrera eta irteera erregistroak, obra partikularren proiektuak..).

Ukazio hauek guztiek eragin zuzena dute herritarrek jasotzen duten informazio es-kasean, gu izan garelako, betidanik, eztabaidatu beharreko gaiak kanpora atera dituen Uda-leko talde politiko bakarra.

Hala ere, Ezker Abertzaleak 27 mozio edo alegazio aurkeztu ditu lau urte hauetan; Hauetako mozio askok Udal kudeaketarekin zuzenean zerikusia izan dute (aurrekontuak, ordenantzak,..) eta nahiz eta aktetan azaldu, ez dituzte bozkatu ezta fundamentuz komen-tatu ere, gure aurkezteko legitimitatea aintzat ez hartzearren. Beste hainbat gairi buruzko mozioak ere aurkeztu ditugu: errepresioa, atxiloketak, gai nazionalak eta internazionalak (Sahara, Palestina,..) Ez dituzte komentatu nahi izan, ezta bozkatu ere, baina horren ordez, ia gehienetan mozio alternatiboak onetsi dituzte.

Alkatetza eta PNVren aldetik, udal informazio guztia propaganda hutsa besterik ez da izan, betiere, egiten den guztia “kudeaketa eraginkor” baten ikuspuntutik egin dela esanez engainatu nahi izan gaituzte. Finantza arazoak, laboralak, sozialak edo ekipamendu urritasuna inoiz ez dira azaltzen publikoki Udaletik fi nantzatutako DENOI aldizkari pro-pagandistan. Udaleko Web orrian pleno sesioak ere publikatzen ez dituen Udal bakarrene-takoa da Aguraingo Udala.

Ez da inolako iniziatibarik egon Udalean aguraindarron parte-hartze iraunkorrari dagokionez eta gertatu diren kasu puntualak, aurtengo festetako sasi-komisioa bezala, agu-raindarron presioarengatik izan dira. Beste parte-hartze araudiren bat onartua izan zen orain dela urte batzuk, Ergoienena adibidez; hau ere bertakoen presioagatik izan zen eta hala ere, ez da inoiz martxan jarri. Zazpi Ate bizilagunen elkartea orain dela urte batzuk sortu zen eta Udalaren boikotari aurre egin behar izan zion; elkarte hau ere legealdi honetan desagertu da.

Page 3: Aguraingo Udal Diagnostikoa

32011 - eztabaidarako diagnostikoa

Aguraingo Udalak edozein mugimendu herrikoi, Udalarentzako oztopo balitz beza-la tratatzen du. Udal korporazioaren planen barruan sartzen ez bada, edota Udalaren edo-zein egitasmori trabarik eragiten badio, automatikoki baztertua izango da eta bere iraupe-na, iniziatibak berak duen indarraren menpe egongo da, Udalaren inolako laguntzarik gabe. Agurainen, euskarari dagozkionak izan ezik, faltan botatzen dira horrelako mugimendu sozial herrikoiak.

Udalaren egoera ekonomikoa

Oso zaila da momentu honetan Udalaren benetako egoera ekonomikoa zein den ja-kitea, izan ere, Udal korporazio honek duen gardentasun ezak zaildu egiten baitu honelako edozein informazio zehatz-mehatz jakitea. Urteroko aurrekontuen proiektuak guztiz irrea-lak izaten direnez, ez dira oso tresna baliotsuak honetarako. Hala ere, aurreko urteetako aurrekontu itxiak, Udal zorren pilaketa eta defi zitaren eboluzioak aztertuz gero, errealita-tera hurbiltzen gara. Gaur egun, Udalaren egonkortasun ekonomikorako oso negatiboak dira aztertu ditugun adierazle hauek. Egoera honetatik ondorioztatzen dugu etorkizunean egongo diren Udal korporazioek gaur egungo Udal kudeatzaileak utzitako gehiegizko zor publikoari aurre egin beharko diotela . Udal hauteskundeak geroz eta gertuago ditugunean, badirudi, aspalditik hainbat elkarte eta herriko talderi zor zien dirua ordaintzen hasia dela Udala.

Urtero bezala, aurten ere aguraindarrok zerga eta tasen gehiegizko igoera pairatu beharra dugu, KPIaren igoera baino askoz altuagoa; enpresen zergak, aldiz, berdin jarrait-zen dute, igoera nabarmenik gabe. Zergen igoera desproportzionatu hau aplikatzeko ohitura hartu du Udal korporazio honek apartheida pairatzen ari garen 8 urte luze hauetan eta gai-nera, momentuz, ez dirudi herritarren artean aparteko erreakziorik dagoenik.

Hiri antolamendua

8 urteko atzerapenaz onartu zen iaz behin-behineko Hiri Antolamendurako Plan Nagusia (HAPN). Araba Erdialdeko Lurraldearen Zatiko Planak (LZP) planteatzen duen harian, herriaren gehiegizko hazkundean oinarritzen da Aguraingo HAPNa. Hazkunde hau astakeria espekulatzaile izugarria izanda ere, ezin liteke inondik ere gauzatu gaur egun bizi dugun egoera ekonomiko larrian.

Plan hau behin betiko onartuta ez dagoela eta HAPN honek hiri antolamendu egoki bat aurrera eramateko balio ez duela kontuan izanda, milaka m² klasifi katu dituzte lurzoru urbanizagarri eta industrial bezala azkeneko urtean. Legealdi honetan onartu diren Zatikako Bizitegi Plan batzuk ere guztiz geldituta daude, hala nola, Lautada Ikastola atzeko lurzorua eta Harresi Parkean falta dena.

Jakin badakigu AGA-PNVren ikuspuntutik hazkunde mota hau dela herriak eraman beharko lukeen garapen eredua baina, gure ustez, sekulako astakeria da eta bizi dugun lan-gabezia eta bizitegi-egoerak justifi katzen du gure ustea.

Aipatzekoa da, baita ere, HAPN honek izan duen tramitazio prozesu luzean ez dela aguraindarron parte-hartzerako eta eztabaidarako inolako biderik ireki, jakinda plan honek gure etorkizun laburrean izan dezakeen garrantzia ikaragarria dela.

Page 4: Aguraingo Udal Diagnostikoa

4 2011 - eztabaidarako diagnostikoa

Etxebizitza

Gaur egun ez dakigu zein den Agurainen dagoen etxebizitza eskaera, izan ere, Uda-lak ez du eskatzaileen inolako erregistrorik gordetzen. Gure ustez ezinbestekoa da honelako erregistro bat izatea etxebizitza politika eraginkorra egin nahi bada.

Azken bi urteetan ez da ia eraikinik egin eta oso argi dagoena da eraikuntza sektorea guztiz geldituta dagoela gaur egun.

Lan baldintzen okertzeak (langabezia, behin-behinekotasuna, soldata-murrizketa…), eskuragarri izan daitezkeen alokairuko edo beste edozein modalitateko babes ofi zialeko etxebizitzarik ez egoteak (ez baita ikusten epe ertainera eskainiko diren inolako perspekti-barik) eta hutsik dauden etxebizitzetan interbentzio ezak (egungo datu zehatzik ere ez da ezagutzen), etorkizun beltza iragartzen digu biztanleriaren multzo handi batentzat, bereziki baliabide gutxi dituzten pertsona edo independizatu nahian dabiltzan gazteentzat, guztiz harrapatuta bizi baitira gutxienezko 600€-tako alokairu garestiak ordainduz edo eta neurri-gabeko prezioetako (35 milioi…) etxebizitza berri edo bigarren eskukoei aurre egin ezinik.

Beste instituzio batzuen ezinbesteko interbentzioez gain eta kontutan izanda arazo hau era zentzudun batean konpondu dezakeen bide bakarra prezio eskuragarriagoetan egon-go den alokairuko etxebizitzen politika dela, Aguraingo udalak ere hartu beharko lituzkeen neurri zehatzei buruzko hausnarketa sakona egin beharko litzateke.

Udal zerbitzuen kudeaketa

AGA-PNVren aspaldiko ohitura da kanpoko enpresaren bat kontratatzea Udal zer-bitzuen kudeaketa mantentzeko politikan (eraikin publikoen eta kaleen garbiketa, lorategien mantenua, Garbigunea, jubilatuen egoitza,..).

Ez dugu uste politika honen bidez zerbitzuen kalitate-prezio erlazioa hobetzen de-nik, are gehiago, gure ustez langileriaren lan baldintzak okertzen ditu politika honek.

Page 5: Aguraingo Udal Diagnostikoa

52011 - eztabaidarako diagnostikoa

EUSKARA

Udala eta euskara

• Barne Plana: Plana onartuta badago ere (2008-2012 plangintzaldia), honen ga-rapena ia etenda dago, eta ez dago Jarraipen Batzorderik. Oinarrizko urratsak eman dira ( jendeari arreta euskaraz eskaini, kanpo harremanei dagozkien oina-rrizko idazkien itzulpena, langileen euskara gaitasuna, hizkuntza paisaia...), eta horrek beste guztiaren moteltzea ekarri du, barne funtzionamendua, esaterako.

Plana osotasunean gauzatzeko arazorik nabarmenenak politikoen artean dagoen ezagutza eskasa da, baita lanpostu klabe askotan ere, azken kasu honetan ezagutza eskasa, batetik, eta erabiltzeko gaitasun eza, bestetik.

Langileen arteko ezagutzan portzentaiak betetzen badira ere, laneko erabileran lan handia dago egiteke, barne funtzionamenduan gaztelania baita nagusi. Beraz, hu-rrengo urratsa udal barneko funtzionamendua euskalduntzea izan beharko litzateke.

Arreta da Udaleko arlorik euskaldunena, benetan euskaraz lan egiten duena osota-sunean.

Paisaia linguistikoari dagokionez, ia guztiz normalizatua dago, dena dela, kontrol baten beharra dago, eta euskaraz plazaratzen den guztia zuzendu beharra dago, aur-ten zeramikazko kale izendegiekin gertatutakoa ez errepikatzeko.

Merkataritzan errotuluak aldatzeko diru laguntzak apenas erabiltzen dira. Paisaia linguistikoak normalizazioan daukan garrantzia gizartean zabaltzeko kanpaina ba-ten beharra dago. Bai Euskarari Akordioa bertan behera geratu zenetik merkatarit-zaren normalizazioak atzera egin du, eta udalaren inplikazioa beharrezkoa da.

• Udal Ordenantzak onarturik daude, baina aurten Arabako Audientziak bertan behera utzi ditu. Teorizazioan Ordenantza egokiak dira, baina gauzapena burut-zeko neurriak hartu behar dira, eta jarraipen zehatza egin, bertan azaltzen diren hainbat erabaki ezin baita bete, baldintza egokiak ez direlako ematen. Herrita-rren euskara ikasteko bekak ere ordenantzen barruan daude, eta orain bertan behera utzi ditu Audientziak. Hala ere, gaurkotu beharra dago beka sistema, eta inguruko udalerrikoekin ahalik eta gehien bateratu, izan ere, Agurainen langa-betuek jasotzeko aukera badute ere, langile arruntek ez, markatzen diren sarrera ekonomiko minimoak oso baxuak baitira, eta edozein langilek gainditzen ditu.

• EBPNa: Plan estrategikoa (2008-2012) eta Kudeaketa Plana (2010) onarturik eta gauzatze prozesuan daude. Une honetan plan hau da Udalean gehien lantzen ari den arloa normalizazioari dagokionez. Plan honen bitartez hainbat arlotan eragin nahi da herrian euskararen normalizazioa sustatzeko; aisialdia, kirol eta kultur eskaintza , familia-transmisioa , euskalduntzea... hauek dira Agurainen lehentasunezko arloak. Hutsune nagusia Jarraipen Batzordearen falta da, jarrai-pena egiteko orduan zein helburuak markatzekoan.

Page 6: Aguraingo Udal Diagnostikoa

6 2011 - eztabaidarako diagnostikoa

• Udalaren eskaintza: Umeentzat eskaintzen diren jarduera gehienak euskaraz eskaintzen dira, salbuespenak salbuespen. Eskaintza hori emateko kontratatzen diren begirale gehienak euskaldunak dira, baina erabilera askotan ez da bat etort-zen ezagutzarekin, eta euskaraz izan beharko luketen jarduera batzuk erdaraz ematen dira. Erabakia hartuta dago, umeei jarduerak emateko kontratazio bal-dintzetan hala esaten baita, baina benetan horrela egiten dela bermatu beharko litzateke jarraipen baten bitartez. Arlo honetan jarraipen estuaren beharra ikusten da. Helduentzako eskaintza, berriz, erdara hutsez burutzen da. Ez dago presio sozialik eta euskaraz eskaintzearen beharra ez da nabarmentzen.

Musika eskola: irakasle gehienak euskaldunak diren arren, oraindik ere musika es-kolako eskaintza ez da bere osotasunean euskaraz eskaintzen.

Kirol jarduerak: orokorrean begiralearen esku geratzen da hizkuntzaren erabilera. Igeriketa, pilota eta saskibaloian zerbait egiten bada ere, bestelako kiroletan erdara da nagusi.

• Euskara Zerbitzua: Teknikaria astean bi egunetan aritzen da udalerrian, lanal-di txikia, dagoen lan kopurua kontuan hartzen badugu. Zerbitzuaren handitzea ezinbestekoa da Barne Erabilera Plana, EBPNa eta Ordenantzak gauzatu ahal izateko.

Euskalgintza:

helduen euskalduntzea: aek

A) Ezagutza:

• Agurainen ikasle igoera (71 ikasle Aguraingoak) iazkoarekin alderatuta (60). Ikasle gehienak hasierako mailetan (1A eta 1B) kokatzen dira.

• Guztira Lautadako AEkn 100 ikasle (iazkoaren pare).

• Lokalak elbarrientzako egokitzapenak behar ditu.

• Euskara ikasteko diru-laguntzak: beka-sistema aldatu beharra.

B) Erabilera: BERBALAGUNA egitasmoa (hizkuntza ohiturak aldatu eta erabilera bultzatzea helburu)

• Iaz (2010) jarri zen martxan udalarekin batera eta 39 lagunek eman zuten izena. Balorazio positiboa.

• 4-5 laguneko taldeak osatu dira eta hauek astean behin elkartzen dira ordubetez euskaraz egiteko. Horretaz gain, hilabetean behin ere, denak biltzen dituen eki-men bereziak antolatzen dira euskalgintzako beste eragile batzuekin elkarlanean (OLBEA)

• 2011n, berriro eskaintzeko asmoa.

Page 7: Aguraingo Udal Diagnostikoa

72011 - eztabaidarako diagnostikoa

Ezagutzaren esparrua ahaztu gabe, dudarik ez dago indarrak erabileraren sustape-nean jarri behar ditugula, eta euskara ikastetxeetatik zein euskaltegitik herrira zabaldu.

olbea euskaldunon elkartea (2009an sortua)

• Helburuen artean: euskararen sustapena eta erabilera bultzatu, euskaldunon ko-munitatea trinkotu eta euskaraz bizi ahal izateko guneak sortu.

• Jarduerak:

Literatura txokoa: Euskal literaturaren inguruan, irakurketa du oinarri. Liburuak aitzaki, solasaldiak egiteko elkartzen dira.

Mendi irteerak: Gure inguruak ezagutzeko aukera. Euskaldun guztiei zuzendua: ikastoletako haurrak, gazteak, gurasoak, euskara ikasleak…

Auzoko: Egitasmo honekin euskaratik urrun dauden herritarrak euskarara hurbiltzen dira. Hizkuntz aniztasuna hor egonik, euskara komunikazio eta kohesio hizkuntza izaten da.

• Indarguneak:

Euskaldunon sare@. Une honetan hau da komunikazioaren oinarria. 210 emailez osaturik dago. Sare honen bidez Olbeak bere jardueren berri ematen du, eta euskalgintzako beste eragileei aukera zabaltzen die euren mezuak zabaltzeko.

• Ahuleziak:

Faltan botatzen da jende gehiago hurbiltzea. Orokorrean jendeak eskertzen ditu mezuak eta jakinarazpenak, baina askotan partehartzea ez da espero bezalakoa izaten.

bertso eskola

Arabako Bertsozale Elkarteak, 2007.urtean, bertsolaritza Agurainen Hezkuntza arautuan eta bertso-eskola berriro martxan ipintzea proposatu zuen.

Hezkuntza arautuan:

1. Lope de Larrea Ikastolan eskola-orduetan berriro hasi zen bertsolaritza lantzen.

2. 2010-2011 ikasturtean Lautada Ikastolan ere hasi da eskola-orduetan.

3. Institutuetan ez da ematen.

Bertso eskola:

2007.urtean, Agurainen, Bertso-eskola berriro martxan ipini zen.

Gaur egun, talde hauek daude:

Helduen bertso eskola: 7 heldu alde batetik, bertso eskolan eta 9 ume beste begirale batekin, euskal txokoan elkartzen dira. Ostiraletan 15 egunetan behin eta Lautadako herri

Page 8: Aguraingo Udal Diagnostikoa

8 2011 - eztabaidarako diagnostikoa

ezberdinetako helduak elkartzen dira.

Aguraingo gazteen bertso eskola: 17-22 urteetako 11 gazte, ostiraletan 15 egunetan behin bertso eskolan elkartzen dira.

Bertso saioen kopurua gora doa azken urte hauetan. 2007: 3 2008: 9 2009: 5 2010: 11

2010eko Arabako Kuadrilla arteko bertso Txapelketan Lautadako taldea osatu zen

2011ko Arabako Txapelketan 10 bertsolari daude.

Indarguneak:

• Euskaldunon eta gazteen topagunea da. Ez bakarrik Aguraingoen topaleku, bai-ta Lautadakoena ere.

• Irakasle-dinamizatzailea bertakoa izatea eta bere izaera dinamikoa.

• Bertso eskolako kideen izaera partehartzailea.

• Babes instituzionala (2010etik leku propioa daukate)

• Herrian betetzen duen funtzioa eta herriaren harrera ona

Ahuleziak:

• Aguraingo Udalaren dependentzia ekonomikoa eta lekuarena

• Bertsolaritzarekiko jendearen aurre-iritzia: bertsolaritza zaila da, ez da euskal-dun berrientzat

• Izaera juridikorik ez dauka. Ez da erregistratuta dagoen elkarte bat. Ezin du diru-laguntzarik eskatu. Elkarte baten babesa behar du

jotafa, euskaldunon txaranga (2008. urtean sortu zen)

Euskara erabiltzeko helburuarekin aurreko 2 urteetan Lope de Larrea Ikastolako ekimen batzuen ondorioz (Erraldoien tailerra, familia euskaldunentzako tailerra, pandero ikastaroa) sortutako taldea da.

Euskara erabiltzeko helburuarekin musika entseguak egiten dituzte eta Lautadako jai eta ospakizun batzuetan kaleko animazioa egiten dute.

Une honetan, 15 helduk eta haien umeek osatzen dute txaranga. Jaiak eta irteerak daudenean Lautadako lagun gehiago elkartzen dira.

15 egunetan behin elkartzen dira Agurainen, helduak alde batetik eta umeak beste-tik.

Aguraingo Udalaren dependentzia izan dute nonbaiten elkartu ahal izateko. Une honetan AEK-ko euskaltegian elkartzen dira.

Page 9: Aguraingo Udal Diagnostikoa

92011 - eztabaidarako diagnostikoa

Ahuleziak:

• Ensaiatzeko tokia edukitzeko dependentzia

• Izaera juridikorik ez dauka. Ez da erregistratuta dagoen elkarte bat. Ezin du diru-laguntzarik eskatu edo fakturak luzatu. Elkarte baten babesa behar du

• Kide berriak bilatzea gero eta zailagoa da, musikaren maila igotzen ari delako

Indarguneak:

• Kideen izaera dela eta, Lautadan, euskararen erreferentzia bihurtu da

• Independentzia ekonomikoa

• Ekimen herrikoia. Herritarrek sortutako ekimena da

• Lautadako izaera dauka herri ezberdinetako jendea dagoelako.

euskalgintza:

Aipatzekoa da azken urtean euskalgintzaren izenean eta elkarlanean burututako bi egitasmo berri: “15 ordu euskaraz” (3 urtean behin egingo dena) eta “Euskararen bidea Agurainen” liburua eta DVDa.

aisialdia:

• Gazte lekua – Jolas tokia

Bi gune hauetan ematen den euskararen erabilera, erabiltzaileen araberakoa izaten da.

Jolas tokian, erabiltzaileak ume txikiak izanik, euskara presente dago. Be-giraleak ere euskaldunak dira, eta ematen den informazioa elebiduna da.

Indarguneak: ume txiki gehienek euskara ulertzen dute, horregatik jolasak, jardue-rak, euskara hutsean egin daitezke.

Gazte lekuan, ordea, erabiltzaileen profi l ez euskalduna nagusitu da. Kasu honetan ere begiraleak euskaldunak dira eta informazioa elebiduna. Euskararen presentzia koadrila zehatz batzuetara mugatzen da, eta begirale gisa dauden pertsona horiekin duten harremanetara. Eskaintzei buruz, ikastaroak eskaini dira euskaraz, baina ez dute aurrera egin.

Indarguneak: Gaztelekuko begiraleek euskararekiko duten jarrera.

Ahuleziak: Euskaldunen presentzia txikia da.

• Liburutegia:

Liburuzainaren euskararekiko jarrera oso ona da eta beti euskara erabiltzen du bai umeekin, bai heldu euskaldunekin. Hauek liburutegira hurbiltzen diren helduen %50a osat-zen dute.

Liburutegian dagoen materialaren %37a euskaraz da, gehienbat umeei zuzendutako

Page 10: Aguraingo Udal Diagnostikoa

10 2011 - eztabaidarako diagnostikoa

liburuak eta ipuinak. Helduei zuzendutakoa berriz eskasagoa da irakurle euskaldunik ez baitago (liburuzainaren iritziz), hiru pertsonek soilik irakurtzen dute euskaraz.

Liburutegitik antolatzen diren ekintzak: umeei zuzendutakoak euskaraz dira beti. Helduentzat nahiz eta orain arte ekintza bat ere ez antolatu, aurrerantzean erdaraz eskaint-zea aurreikusten da, liburuzainaren iritziz jendearen partehartze handiagoa bermatzeko.

• Euskara KZ gunean:

Kz gunea Eusko Jaurlaritzaren proiektua da. Bertan aurki daitezkeen dokumentuak eta informazioa elebidunak dira. Kz guneaz arduratzen den pertsona euskalduna izan arren, harengana jotzen dutenen %90ak erdaraz egiten du. IT txartelak lortzeko azterketak euska-raz eta erdaraz egiteko aukera dago, hala ere, inork ez ditu euskaraz egiten. Bertan erabilt-zen diren programen %30ak edo euskarazko bertsioa du, baina ez da bat ere eskatzen eta kurtsoak egiteko orduan, nahiz eta euskaraz egiteko aukera izan ez dago eskaerarik.

bai euskarari:

Udalak hiru aldiz eten zuen proiektua 2.006 eta 2.007. urteetan zehar, baina behin betikoz 2007ko abenduaren 31n izan zen.

Momentu honetan ez dago ez Udala eta ez Kontseiluaren aldeko jarraipenik.

komunikabideak eta euskara:

• WEB orrialdeak:

• Olbearen bloga (blogari.net/olbea) euskara hutsean

• Aguraingo Udalaren web orria (agurain.com) dena elebietan.

• Aguraingo eskualdea (cuadrillasalvatierra.org) dena elebietan

• Lautadako bertso eskolaren bloga (blogak.com/laube) euskara hutsean.

• (Agurain.org) gehiena erdaraz badago ere, hainbat artikulu eta iruzkin euskaraz.

• (Aniturri.com) euskaraz eta gaztelaniaz.

• Prentsa idatzia: aldizkariak

DENOI, Aguraingo Udalak argitaratzen duena eta SORGINETXE, Aguraingo Ezker Abertzaleak argitaratzen duena. Bi aldizkariak elebietan argitaratzen dira, eta azken aleko euskararen portzentaiari begiratuta, %15 inguru Denoi aldizkarian eta %50 inguru Sorginetxe aldizkarian.

• Irratia: Txindurri

Oraindik martxan ez dagoen arren, Txindurri irratiak euskararen aldeko defentsa egingo du. Lautadako hizkuntza normalkuntzako prozesuarekin bat egingo du eta hargatik euskara hutsez emititzearen aldeko apustua egingo du.

Page 11: Aguraingo Udal Diagnostikoa

112011 - eztabaidarako diagnostikoa

SOZIOEKONOMIADEMOGRAFIA

Azken hamarkadan 1000 pertsona ge-hiago bizi gara Agurainen, hau da, biztanle-ria %22 igo da. Udalmap-eko datuen arabera biztanleriaren igoera hau Arabakoa (%9,82) eta EAEkoa (%3,41) baino askoz handiagoa da.

2010ko urtarrilean zeuden datu ofi -zialen arabera Aguraingo 4867 biztanleetatik 2466 gizonezkoak ziren (%50,67) eta 2401 emakumezkoak (%49,33).

Adierazgarria da, zalantzarik gabe, Agurainera etorri den biztanleria etorkinaren portzentajea, izan ere, 2010aren hasieran 503 aguraindar etorkin zegoen, hau da, biztanle-riaren ia %10,33. (EUSTAT).

Aguraingo biztanleria-ren piramideak erakusten digu geroz eta biztanleria zaharragoa dugula eta, gainera, 30 urtetik beherako aguraindarren kopurua asko jaisten da Agurainen. Pira-midearen bi sektore baxuenetan, 5-9 urte eta, batez ere, 0-4 urte bitartean berreskurapena naba-ritzen hasi gara.

JARDUERA EKONOMIKOAK

Aguraingo nekazaritza sektoreak, esplotazio kopuruaren %20ko jaitsiera izan du azken hamarkadan. 1999. urtean 55 esplotazio izatetik 2009an 44 esplotazio izatera pasa da. Landaketa garrantzitsuenak gaur egun zerealean oinarritzen dira eta, garai batean, hain garrantzitsua zen patataren landaketa desagertzen hasia da gaur egun. Nekazari Agurainda-rren bataz besteko adina oso altua da, 51-60 urte bitartekoa, eta oso gazte gutxi dago sektore honetan lan egiteko prest. Datu hauek adierazten digute gazteek laguntza eskasak dituztela eta ez dutela batere etorkizunik ikusten nekazaritza sektorean.

Industriaren jarduerak ere jaitsiera nabarmena pairatu du azken urteetan eta, honen

Page 12: Aguraingo Udal Diagnostikoa

12 2011 - eztabaidarako diagnostikoa

ondorioz, enpresa bakoitzeko bataz besteko langile kopurua %46 jaitsi da azken 5 urteetan.

AGURAINGO ENPRESEN BATAZ BESTEKO TAMAINA(LANGILE KOPURUA)

URTEA 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009

LANGILE KOPURUA 27,71 30,40 29,87 28,19 23,67 23,59 19,45

Azken datu hauek oso argi uzten digute, nahiz eta enpresa gehiago ezarri gure he-rrian, enpresa hauek ez dutela ia lanposturik sortzen. Hiru industria gune daude Agurainen (Litutxipi, Galzar eta Agurain), eta hiruen artean 2.600.000m2ko hedadura betetzen dute.

Aguraingo enpresa gehienak, duten tamaina eskasagatik, ez dute ordezkaritza sin-dikal errealik. Enpresa garrantzitsuenak dute, soilik, langileriaren ordezkaritza sindikala.

Azken urteetan, zerbitzuen sektorea izan da Agurainen enpresa gehien biltzen duen sektorea, guztiaren %53, EUSTATen datuen arabera. Enpresa gehienak familiarrak dira, txikiak, bataz beste 2 langile dituztenak eta jarduerari dagokionez oso anitzak. Hauetatik hogeita hamarren bat ACISA elkartearen kide dira; ACISA, Aguraingo merkatari batzuk biltzen dituen elkartea, herriko merkataritza bultzatzeko helburuarekin sortu zen. Ildo ho-netan, aipatzekoa da ostalaritza sektoreak pasa den udaberritik hona, ostiralero egiten duten ekimena: pintxo potea.

EMPLEGUA

2010eko INEMeko azken datuen arabera Agurain da Arabako langabezi tasa altue-na eta EAEko altuenetakoa duen udalerria, % 14.5ekoa. Oso adierazgarria da Agurainen emakumeek duten langabezi tasa %17koa.

LANGABEZIA TASA AGURAINEN

URTEA 2004 2005 2006 2007 2008 20092010

(IRAILA)LANGABEZI

TASA 7 7.9 9.4 9.1 8.3 13.3 14.53

Udalerriak ezin du jasan aguraindarrok dugun lan eskaera eta, gainera, gure herrian dauden enpresa gehienak txikiak dira, ez dituzte 15 langile baino gehiago; hauetako asko ez dira hemen sortutako enpresa berriak, izan ere, askok kanpotik ekarri dituzte langileak (GALDARA, ALZU,..) eta noiz behinka inguruko herritarrei lanposturen bat eskaintzen diote, gehienetan aldi baterako besterik ez dena.

Eusko Jaurlaritzaren eskutik langabezian dagoen jendea kontratatzeko diru laguntzak es-kaintzen zaizkio Udalari:

• DSB (diru sarrerak bermatzeko errenta) hartzaileei

• Kontribuzio gabeko sorospena

• Baztertuak izateko arrisku gehien duten kolektiboei

Page 13: Aguraingo Udal Diagnostikoa

132011 - eztabaidarako diagnostikoa

Diru laguntza hauei esker egin ditu Udalak azken aldiko kontratazio gehienak. Lan-postu hauek ez dira errealak, izan ere, diru laguntzak amaitzean kontratatutako guztiak langabe gelditzen baitira berriro.

Teknikoki aurten ez da enplegurik sortu Agurainen eta datorren urterako aurreikus-penak ere ez dira batere onak.

Page 14: Aguraingo Udal Diagnostikoa

14 2011 - eztabaidarako diagnostikoa

INMIGRAZIOA

2010eko urtarrilaren 1ean jasotako udal errolden datuen arabera, nazionalitate atze-rritarra duten 947 pertsona daude erroldatuta Aguraingo Eskualdean. Hauetako gehienak, 503, Agurainen daude, Dulantzin 194 eta Asparrenan 137.

Eskualdeko etorkinen portzentajea herritarren %7,97 da. Aguraingo herritarren %10,47 atzerritar nazionalitateduna dugu eta EAEko bataz bestekoa baino askoz altuagoa da %6,09.

Sexuari dagokionez nahiko parekoa da emakumezko eta gizonezkoen portzentajea, %43,9 eta %56,1 hurrenez hurren.

Etorkinen jatorrizko herrialdeei dagokienez, gehienak Marokoarrak eta Aljeriarrak-Saharauiak ditugu baina badira beste hainbat herrialdetakoak ere:

NAZIONALITATEA KOPURUA %

Maroko 162 %32,20 Argelia-Sahara 100 %19,88 Errumania 68 %13,51 Errepublika Dominikarra 30 %5,96 Mauritania 25 %4,97 Peru 16 %3,18 Portugal 14 %2,78 Kolonbia 12 %2,38 Brasil 5 %0,99 Ekuador 3 %0,59

EAEn atzerritar nazionalitatedun pertsona gehien dituzten 7 udalerrien artean dago Agurain.

Agurainera etortzeko erabakia hartzen dutenak, orokorrean, bertan lagun edo se-nideren bat dutelako izaten da. Agurainen ez dago beste edozein herrietan baino laguntza gehiago baina baliteke, Gasteizen baino etxebizitza alokairu merkeagoak daudenez, Agu-rainen bizitzen gelditzeko arrazoi garrantzitsu bat izatea.

Gizarte baliabide instituzionalak

Gizarte baliabideei dagokienez, aurkezten diren eskaera gehienak oinarrizko beharrei egokituta daude. Euren haurrekin etorritako emakumeen kasuan, esaterako, arreta berezia eskaini behar zaie haurren ongizatea bermatzeko.

Diru laguntzak jasotzeko, bertako beste edozeinek bezala, baldintza minimo batzuk bete behar dira. Aguraingo Udalean kokatuta dagoen Eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zer-

Page 15: Aguraingo Udal Diagnostikoa

152011 - eztabaidarako diagnostikoa

bitzuen bulegoak honako laguntzak eskaintzen ditu:

DSB (Diru Sarrerak Bermatzeko errenta), GLL (Gizarte Larrialdietarako Lagunt-zak), laguntzen osagarriak, lan eta gizarte integraziorako prozesuak, formazio kurtsoeta-rako parte hartzea eta Gaztelania ikasteko laguntzak.

Profesional ezberdinen elkarlanaren bitartez, Elkarbizitza eta Integraziorako Plana aurrera eramateko asmoa dago Agurainen. Bultzatzaileen artean Cáritas, ALAI elkartea era gizarte zerbitzuak aurkitzen ditugu besteak beste.

Eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan aritzen diren langileek dio-tenez, jatorriaren arabera, oso ezaugarri ezberdineko etorkinak ditugu gure artean:

Saharauiei dagokienez, emakumeak dira haurrekin Agurainera etortzen lehenak eta beranduago gizonak etortzen dira. Horregatik emakumeak izaten dira gehienetan Oinarrizko Gizarte Zerbitzura jotzen dutenak laguntza eske. Ezberdintasun kultural nabarmena eta hizkuntzarekin arazoak dituzten pertsonak dira eta, gehienek, lan egitea eragozten dien gaixotasunak izaten dituzte. Egiten dituzten laguntza eskaerak oinarrizko beharrak asetzeko eta bizi kalitatea hobetzeko dira.

Marokoarren kasuan gizonak izaten dira lan bila etortzen lehenak eta beranduago familia ekartzen dute. Hauek laguntza gutxiago eskatzen dute, normalean, gizonezkoek lanposturen bat aurkitzen dutelako eta gizartean integrazio maila ere altuagoa dute.

Latinoamerikar jatorrizkoen kasuan emakumeak izaten dira lehenak Agurainera etortzen eta beranduago familia ekartzen dute. Gure lan ohiturak nahiko barneratuta dituztenez, beraien eskaerak lanpostuak bilatzeko izaten dira gehienetan.

Etorkinen integrazio maila, orokorrean, oso eskasa da. Nahiz eta eskoletan haurrak nahiko integratuta egon, kurtsoak amaitzean, beraien jatorrizko herrialdeetako haurrekin elkartzeko joera izaten dute. Zentzu honetan positiboa da Gazte-lekuaren papera, izan ere, bertan herrialde ezberdinetako gazteak elkartzen baitira.

ALAI Elkartea

Etorkinekin harremanak sendotzeko helburuarekin jaio zen Agurainen Alai Elkar-tea. Etorkin gehienak, Agurainera iristean, elkarte honetara jotzen dute informazio bila eta hauetako batzuk elkartean geratzen dira aktiboki lan egiteko.

Eguneroko harremanak errazteko itzultzaile bat dago elkartean. Zerbitzu honen bi-dez Ikastolako gurasoen bileratan, medikuan, Udalean eta beste hainbat kudeaketa lan egi-teko laguntza jasotzen dute etorkinek.

Herrialde ezberdinetako kulturak ezagutarazteko eta integraziorako beste hainbat ekimen ere antolatzen dituzte. Hemengo herritarren ohiturak ezagutarazten dizkiete, jaietan parte hartzera animatzen dituzte, arabiar eta gaztelania klaseak ematen dituzte eta euskara-zko klaseak ematea ere gustatuko litzaiekeela esaten dute.

Page 16: Aguraingo Udal Diagnostikoa

16 2011 - eztabaidarako diagnostikoa

Hausnarketa batzuk

Agurainen etorkinen integrazioa lortzeko lan asko dago egiteko. Lehenik eta behin oso garrantzitsua litzateke bertakook atzerritarren etorrera masibo honen zergatia ezagutu eta ulertzea. Haien jatorrizko herrietan pairatzen dituzten egoera larriak bultzatuta datoz gurera eta gure gizartea gai izan beharko litzateke pertsona hauek dituzten eskubideak uler-tu eta defendatzeko. Gaur egungo errealitatea konplexua da eta bizi dugun gizarte egoera larriaren aurrean (langabezia, prekarietatea,..), mehatxu bat bezala hartu izan da etorkinen presentzia gurean. Jarrera honek ez du elkarbizitzan batere laguntzen eta, gainera, benetako arazo soziala desitxuratzen du. Arazo nagusia, izan ere, gure gizartea ezberdintasun sozial eta esplotazioan oinarritzen da.

Ildo honetan, faltan botatzen da Euskal Herriko errealitatearen eta gure kulturaren inguruan etorkinak orientatuko dituen inmigrazio politika eraginkor bat. Gaur egungo gi-zarte zerbitzuak garrantzia handia ematen dio gaztelania ikasteari etorkinak integratu daite-zen baina euskara ikasteko laguntza eta baliabideak falta dira.

Page 17: Aguraingo Udal Diagnostikoa

172011 - eztabaidarako diagnostikoa

HEZKUNTZA

Oharra: Hezkuntzako diagnosia egiterakoan, dokumentua, bi zatitan banatu dugu. Lehen zatia 9 orriz osatua dago eta bertan ikastetxe ezberdinen datu zehatzak jasotzen dira. Bigarren zati honetan ondorio batzuetara iristeaz gain proposamen batzuk ere egiten dira. Luzeegia izan ez dadin bigarren zati hau aditzera ematea iruditu zaigu egokiena, nahiz eta lehen zatia nahi duen ororentzat eskuragarri egon.

etorkizunari begira egiten diren proposamenak

1.- Euskal ereduaren aldeko hautua sendotzea Aguraingo ikastetxe guztietan (Haur Eskola, Lope de Larrea Ikastola, Lautada Ikastola eta Aniturri institutua)

• Azken urte hauetan Agurainen irakaskuntzan parte hartzen duten ikastetxe guztietan eta eragile guztien aldetik (irakasle, guraso, administrazio, ikasle…) onartua dago eskaintzen ari den euskal eredua dela etorkizunean ere lantzen, hobetzen eta indartzen jarraitu nahi dutena. Ikastetxe publikoetan, Haur Esko-latik hasi eta batxilergoa bukatu arte, aspaldidanik, D ereduan ikasten da. Lau-tada ikastolan aldiz, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloan D eredua martxan jarri badute ere, beste maila guztietan ematen ari den B eredua progresiboki desagertzen joango da D ereduaren mesedetan.

• Pausu garrantzitsua iruditzen zaigu Aguraingo ikastetxe guztiak herri mailan euskalgintzan ari diren beste eragileekin batera EUSKARA BATZORDEAN elkarlanean koordinatuz aritzearena, funtsezkoa izango baita etorkizuneko Agu-rain euskaldunago bat eraikitzen joateko. Beraz, batzorde hau mantendu, indartu eta edukiz betetzen jarraitzea onuragarria litzateke.

2.- Euskal Curriculumean oinarritutako irakaskuntza hobetze bidean sakontzen ja-rraitzea eta Euskal Kultura transmititzearen aldeko interesa mantentzen lagunt-zea.

• Diagnosia egiterakoan Euskal Curriculumean oinarritutako proiektuak sendot-zearen nahia eta ahalegina antzematen dira ikastetxe guztietan, baita Euskal kultura transmititzearen aldeko interesa ere. Beraz, interes hori gauzatzen joan dadin pausoak ematen joan beharko da.

• Gure nortasuna berreskuratze lan nekeza baina ezinbestekoaz gain, mundura zabaldua egongo den irakaskuntza bultzatzeko ahaleginetan ari gara; mundu anitza, hizkuntza eta kultura anitzez osatua eta guztien arteko errespetuan oina-rritua.

Page 18: Aguraingo Udal Diagnostikoa

18 2011 - eztabaidarako diagnostikoa

• Onuragarria da Aguraingo ikastetxe bakoitzak bere nortasunari eutsiz, Agurain-go herriari nahi beste ekarpen kultural eskaintzea (Olentzerotan gabon eskean aritzea, Agate Deuna bezperan, Lardero egunean, Ihauteri jaietan, bertso biratan e.a…). Honez gain, desiragarria iruditzen zaigu ere, herri ekimenetik sor dai-tezkeen kultur jarduera ezberdinetan guztion arteko partehartzea bultzatzea.

3.-Haur Eskola ( 0- 2 urte) zerbitzuak baldintza egokiak beteko dituen behar hainbat plaza eskaini ditzan exijitzea.

• Aguraingo Haur Eskola Haur Eskolen Partzuergo sarean sartu denetik (2009-2010 ikasturtean) bere eginkizun hezitzailean zein asistentziazkoan zerbait hobetu duela antzematen da. Hala ere, adin txikiko haurrentzat eskaintzen ari den plaza kopurua oso eskasa izaten ari da, egun, Agurainen dagoen eskaera kontutan izanda eta egoera hau Udalaren aurreikuspen falta eta utzikeriagatik gertatzen ari dela esan behar da. Diagnosia egiterakoan Lautadako beste herriei buruzko haur-eskolen datuak erantsi ditugu eta datu horiekin alderatuta Agurai-nen ematen den gabezia nabarmen geratzen da. Aurtengo ikasturtean, gutxienez, 8 plaza falta izan dira.

Haur-eskola Agurain Dulantzi Araia Narbaxa BarrundiaGela kopurua 2 8 2 1 1Plazak 21 84 23 10 10Libreak 18 5 3 6Ordutegia 8:30-16:30 8:15-17:00 7:30-15:00 8:30-15:30

4.- Irakaskuntza publikoaren sarea indartzen jarraitzea. Aguraingo zein inguruetako biztanleriaren gehiengo zabal batek irakaskuntza publikoaren aldeko hautua egi-ten du eta joera hori guztiz errotu dadin, beharrezkoak diren baliabide guztiak exijitzeaz gain, Euskal Eskola Publiko, Anitza, Dohaina, Partehartzailea eta Ka-litatezkoa lortzeko bidean lanean jarraitzea.

• Aguraingo zein inguruetako biztanleriaren gehiengoa , bere haurrak eskolarat-zeko orduan, irakaskuntza publikoaren sarean matrikulatzearen aldeko hautua egiten ari da. Aniturri Institutuak ia matrikulazioaren %100 jasotzen du eta Lope de Larrea Ikastola publikoak azken urte hauetan 2/3ak jasotzen bazuen ere, aur-tengo ikasturtean matrikularen %85a jaso du.

• Hautu aktibo bat ere sumatzen da guraso gazte askoren artean, batez ere, Haur eta Lehen Hezkuntzan: ikastetxea ezagutzeko interesa, eskaintzen dituen baliabi-deak eta bertan lankidetzan aritzeko ematen diren aukerak erabiliz, irakaskuntza euskalduna izan dadin zubiak irekiz, ikastetxean dauden batzorde ezberdinetan parte hartuz, beraien haurren kalitatezko hezkuntza gauza dadin baliabideak exi-

Page 19: Aguraingo Udal Diagnostikoa

192011 - eztabaidarako diagnostikoa

jituz behar den instantzietan… Azken fi nean, ikastetxe bizia, eta partehartzailea-rekin topo egitean dinamika horretan sartzen dira.

• Institutuan gurasoen partehartzea ezberdina izaten da, besteak beste, beraien se-me-alabak autonomoagoak direlako. Hauek guraso asanbladetan eta zuzenda-ritza batzordean parte hartzen jarraitzen dute. Ikastetxea bera proiektu anitzetan sartuta dabil eta ikastetxeko eskolaz kanpoko ekintza ugari egiten dira. Ikaste-txearen kalitate maila hobetzen jarraitzeko dituzten erronken artean bi batxi-lergoak indartzea izango da. Guztiek dituzten kezken artean berriz, honako hau aipatzen da: euskararen erabilera ikastetxeko zereginetatik kanpo, nola eragin?

Beraz, Aguraingo irakaskuntza publikoaren sarean ematen ari den aldaketa eta hartzen ari den dimentsioa kontutan izanda, oso garrantzitsua iruditzen zaigu izaera horri eusten jarraitzeko egin beharko aldaketen proposamenak aztertzen eta aurreikusten joatea, hala nola:

• Eragile guztien arteko elkarlana eta partaidetza arduratsua orain arte bezala ziur-ta dadin, hori baita aukera bakarra guztiona den ondare bat era egokian kudeat-zeko. Publikoa =Guztiona eta guztiontzat.

• Etorkinentzat harrera plan egokiak mantentzen eta hobetzen jarraitzea. Euskal-duntze prozesuan sartzen joateko beharrezkoak ikusten diren baliabide gehi-garriak eskainiz (irakasle espezializatuak, material egokiak…) eta poliki-poli-ki norberari dagokion ikasgelako haur taldean integra daitezen. Horrez gain, haur etorkinen jatorrizko Herriei buruzko kultur ezagutza ahalbidetu behar da, aniztasunean oinarritutako hezkuntza hemengo haurren artean ere zabaltzen joan dadin.

• Aguraingo irakaskuntza publikoak aniztasunean hezteaz gain kalitate maila egokia bermatzen jarrai dezan, beharrezkoak diren giza baliabideak, ikas- mate-rial, instalazio egokiak … izan ditzan, administrazioari exijituz eta lortu ezean gabeziak salatuz, beti ere guztion inplikazioarekin (guraso, irakasle…).

• Gaur egun, giza baliabideei dagokionez, Hezkuntza Sailak geroz eta oztopo ge-hiago jartzen ditu eguneroko lana burutzeko orduan. Irakasle taldea handitu eta gabeziei aurre egin beharrean, murrizketa etengabeak ezartzen ari da.

• (Adibide modura ordezkapenetan ematen ari diren murrizketak: Lehen hezkunt-zan tutoreren batek baja hartzen badu, bosgarren egun arte ez dute ordezkorik bidaltzen. Haur Hezkuntzan, bigarren egunerako bidaltzen dute.

• Proposamen berri bat ere egiten da. Araiako Herri Eskola, Lope de Larrea Ikas-tola eta Aniturri institutua hezkuntza erakunde publiko bakar batean bilakatzea-ren aukera:

- Zuzendaritza kolegiatua

- Koordinazio etengabea heziketa maila guztietan

- Noizean behingo klaustro orokorra

- “ “ “ guraso batzar orokorra

Nola ikusiko genuke?

Page 20: Aguraingo Udal Diagnostikoa

20 2011 - eztabaidarako diagnostikoa

5.- Udalaren harremanak ikastetxeekiko hobetu beharrean daudela adierazten digu egindako diagnosiak.

• Hainbat kasutan, Udalako ordezkaria deitua izan den batzarretara ez dela inoiz agertzen eta ikastetxeen aldetik, instituzio honekin, gutxiengo komunikazio maila lortzeko arazoak izaten ari direla egiaztatu da.

• Haur Eskolak urgentziazko zabalkuntza behar du.

• Ordainketak justifi kaziorik gabe atzeratzen dira (guraso elkarteak, hornitzai-leak…)

• Ikastetxeetatik inplikazio gehiago eskatzen zaio bere ardura diren eginkizunetan.

Page 21: Aguraingo Udal Diagnostikoa

212011 - eztabaidarako diagnostikoa

ONGI IZATEA

Aguraingo Oinarrizko Gizarte ZerbitzuaGiza baliabideak:

Gizarte laguntzaile bat, Ongizaterako Foru Erakundearen menpeko langilea da; ga-rapen komunitarioa eta gizarte bazterkeria lantzen ditu.Gizarte laguntza planak proiektatu eta martxan jartzen ditu, honako alorretan: Drogen menpekotasunaren prebentzioa, kultu-rarteko harremanen promozioa (Inmigrazioa), berdintasuna (Emakumea), elkarteei sosten-gua eman, diru-laguntzak kudeatu.

Langile honek, Agurainen ez-ezik, Lautadako beste herri guztietan eta Kanpezun ere, zerbitzu berberak kudeatzen ditu.

Beste bat, Koadrilak kontratatutako gizarte langilea da. Banakako lana eramaten du berak. Kasu guztien harrera egiten du eta eskaerak doakien instituzioetara edo zerbitzuetara bideratzen ditu.

Behar diren laguntzak kudeatzen ditu eta kasu bakoitzari dagozkion prestazioak bideratzen ditu.

Koadrilan beste bi gizarte langile daude lanean. Batek, Asparrengo aldea daramana eta besteak Dulantzikoa.

Badago beste langile bat, aurrekoen lan murrizketak egiten dituena eta lan-jarduna betetzeko asmoz, Koadrilak kontratatutako langileari laguntzen dio adingabe eta familie-kin, gai horietan espezializatua baitago.

Azkenik, beste langile bat, Sartuk kontratatuta. Erakunde honek baliabide urriko pertsonak gizarteratzea du helburu.Horretarako enplegua, eremu pertsonaleko prestakunt-za, prestakuntza tekniko eta profesionala eta bestelako ekintzak jartzen ditu abian.

Aipatutako langile guztien idazkariak, Kuadrilan dauka bulegoa eta bera da hitzor-duak eta informazioa emateaz gain, eskaerak bideratzen dituena

Gizarte laguntzaileen oporrak ez direla ordezkatzen esan beharrekoa da, izan ere be-raien artean ados jartzen dira, denak batera oporretan ez egoteko. Eta oporretan daudenean, bakoitzaren lanaren premiazko kasuak lanean dagoen beste lankide batek hartzen ditu.

Oinarrizko Errentaren kontuaren kudeaketa, orain dela gutxi arte, gizarte zerbit-zuek kudeatzen zuten, orain Lanbidek eramaten du. Erakunde hau da, laguntza hau eman edo kentzen duena.Gizarte laguntzaileen iritziz, lehen, lan kontuak ez-ezik, beste gai sozial batzuk ere kontutan hartzen ziren, adibidez: hizkuntza, integrazioa edota kasu eta familia bakoitzaren benetako egoera. Gai sozialak, ordea, baztertuak izan dira, eta horrela zailago egiten da lan-mundean integratzea, are gehiago, diskriminazioa ere gerta liteke sektore ahu-lenengan.

Page 22: Aguraingo Udal Diagnostikoa

22 2011 - eztabaidarako diagnostikoa

Berdintasun gaietan aditua den tekniko baten kontratazioa beharrezkoa ikusten da, emakumearen gaiari aurre egiteko. Orain arte egondako guztiak ,bestelako instituzioen diru-laguntzen bidez aldi baterako kontratatuak izan dira eta zail egiten da, horrela, lanari jarraipen egokia egitea, zeren eta lana bukatu baino lehen amaitzen baita kontratua, eta ezinezkoa da azaldu diren arazoei konponbidea ematea, baliabide eza dela eta.

Bezeroen harrera-ordutegia: astelehen, asteazken eta ostiraletan 10:00etatik 13:00 etara.

2009an aurkeztutako eskaera kopurua Aguraingo Kuadrilako Zerbitzuan

Eskaerak guztira Eskaeren Guzti-rakoaren %a

Herritarren Guzti-rakoaren %a

Agurain Iparraldea 370 2,1 10,8

Agurain Ekialdea 577 3´3 12

Agurain Hegoaldea 236 1´4 6,5

Aguraingo eskaeren portzentaia Arabako handiena da.

Amurriokoa 7,2koa da, Laudiokoa 6´5ekoa eta Errioxa Ekialdekoa 9´6koa da.

ADINEKOEN ETA EZINDUEN ARRETARAKO ZERBITZUAKEtxez etxeko laguntza zerbitzua

Gizarte zerbitzu honek laguntza eta prebentzio izaera du eta Oinarrizko Gizarte zerbitzuak kudeatzen du. Adinagatik, ezintasuna edo autonomiarik eza dela eta eguneroko oinarrizko jardueretan beren kabuz moldatzen ez diren pertsonei zuzenduta dago, ezinta-sun hori dela eta beren ohiko etxebizitza utzi gabe bizi kalitatea hobetzeko beste norbaiten laguntza behar dutenei, alegia.

2009an Etxez Etxeko lagutza zerbitzua Arabako 3.252 etxetara heldu da eta 4.134 pertsonari eman die laguntza, (2009 urteko Jardueraren Memoriatik ateratako datuak)

Zerbitzu honek, arrazoi jakinik gabe, urtebete baino gehiagoko etena izan du. Agu-raindik Foru Aldundira bidalitako eskaerak erantzunik gabe daude aspaldidanik. Orain, ba-dirudi berriz ere abian dela , baina kasuen egoera erabat aldatua izango da, seguruenik, denboraren poderioz, eta berrikusi egin beharko dira oraingo egoerara egokitzeko.

Laguntza ematea erabakitzen denean, Foru Aldundiak kontratatzen enpresa bat kon-tratatzen du lan hori egin dezan. Enpresak, era berean, etxeetara joaten diren langileak kon-tratatzen ditu, egokitu zaizkion kasuez ardura daitezen.

Sallurtegi Egoitza

Egoitza adinekoentzako ohiko etxebizitza komun gisa erabiltzeko zentroa da. Ber-tan laguntza integrala eta etengabekoa ematen zaie beharrizanak beren etxean edo familia-ren etxean bete ezin dituzten adinekoei.

Egoitza honek 55 leku ditu, 30 lagundutakoak eta 25 psiko-geriatrikoak (mende-kotasun handikoak ). Beteta dago eta itxaron-zerrenda ere badago.

Page 23: Aguraingo Udal Diagnostikoa

232011 - eztabaidarako diagnostikoa

Larrialdietarako Telefono zerbitzua

Etxez etxeko laguntza ematek neurria da eta honetan datza: erabiltzailearen etxean ekipa-mendu tekniko berezi bat jartzen da, eta horrek alarma deia egiten du larrialdi egoera bat gertatzen bada.

Eguneko Arretarako Landa Zentroetako Zerbitzua

Zentroek prebentzio, laguntza eta taldeko izaera dute. Horien xedea da familia egiturari eta euskarri sare informalari esker, euren etxebizitzan kalitatez bizitzen jarrai dezaketen adinekoei, autonomia hainbat maila izanik, egunez zerbitzuak ematea, bai eguneroko bizitzaren euskarrirako jarduerak, bai aisialdirako jarduerak. Gaitasun pertsonalak eta sozialak murrizturik dituzten adine-koak dira, zerbitzu honen hartzaileak.

Agurainen, momentu honetan 10 erabiltzaile daude zerbitzu honetan, jardunaldi osoan (11´45etatik 18´15etara). Badaude beste erabiltzaile batzuk, zerbitzu konkretu eta puntualetan parte hartzen dutenak. Adibidez, arropa garbitzera eramaten dutenak edota astean bitan dutxatzera joaten direnak. Beste batzuk bazkaltzera joaten dira. Garraio-zerbitzua ere badaukate. Jubilatuen egoitzan dago, Udala eta Foru Aldundiaren menpe. Hauek SIRIMIRI enpresari eman diote beronen ku-deaketa.

Egoitzako Eguneko Arreta

Egitzak eskaintzen duen zerbitzua da hau eta bere helburua adinekoei egunean zehar behar duten arreta ematea da. Zerbitzu hau eguneko zentrorik ez dagoen lekuetan bakarrik ematen da .Horregatik Agurainen 2009an 4 leku zeuden eta 2 erabiltzaile. 2009ko abenduan jada ez zegoen erabiltzailerik, Eguneko zentroa martxan jarri baitzen.

Eguneko zentroakEguneko zentroak dira etxeko laguntza eta egoitzan bizitzearen arteko erdibideko gizarte

baliabideak. Egunez, osoko arreta eskaintzen diete autonomia pertsonalik eduki ez, baina gizarte eta familiaren euskarria duten pertsonei. Horien xede nagusia da pertsona horiek euren ingurunean ahalik eta denborarik gehien egon daitezen, dituzten beharrei arreta orokorra eskainiz. Agurainen:

Leku Kopurua – 30, Erabiltzaileak 2009an -17.

Taxi BonoaMugitzeko ezintasuna dela eta, garraio kolektibo arruntak erabili ezin dituzten pertsonei ga-

rraiobide alternatiboa eskaintzeko programa da. Programa horrek joan-etorri pertsonaletarako taxia erabiltzen duten onuradunei laguntza ekonomikoak, bono bidezko laguntzak, emateko helburua du. Programa GOFEk Udalarekin sinatutako hitzarmenen bidez kudeatzen da. Aguraingo Koadrilaren Eskaerak:

Eskaeren Eboluzioa:

Eskabideak Berritzeak Eman Ukatu Erabiltzaileak Guztira

97 63 22 12 85

2000 Urtea 2002 Urtea 2004 Urtea 2006 2008 Urtea 2009 Urtea

61 64 68 82 97 85

Page 24: Aguraingo Udal Diagnostikoa

24 2011 - eztabaidarako diagnostikoa

OSASUNGINTZA

Aguraingo Osasun Zentroak, Agurain ez ezik, beste herri batzuk ere artatzen ditu, hala nola, Arrizala, Alangua, Egileor, Opakua, Iturrieta,Okariz, Gererñu, Alaiza, Langarika, Gazeo, Ezkerekotxa, Arrieta, Dallo, Heredia, Zuazu, Gordoa, Arriola, Luzuriaga, Ordoña-na, Mezkia, Bikuña eta Munain.

Arreta Ordutegiak: Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 20:00etara.Larunbat eta igandeetan 9:00etatik 22:00etara.Jai-egunetan, momentuz, lehengo ordutegian jarraitzen dute, hau da, goizez kontsulta motza eta eguneko gainontzeko orduetan, erizaina eta me-dikua erraz aurkitzeko moduan egoten dira.

Esan beharrekoa da, lehen, asteburuetan, arreta telefono bidez egiten baldin ba-zen, eta beharren arabera, medikua edota erizaina deia egin zen lekuraino abiatzen zirela. 2010eko urriaren 16tik Lautada osoko (Barrundia, Donemiliaga, Asparrena eta Dulantzi) larrialdien asteburuko arreta Aguraingo Osasun Zentroan egiten ari dira.

Mediku bat, Erizain bat eta Administratibo bat, zentroan aurkitzen dira, goizeko 9:00etatik gaueko 22:00etara.

Astelehenetik ostiralera zentro honi 5.750 erabiltzaile dagozkio, 3 familia-mediku-ren artean banatuak. Hauetako bi goizeko ordutegian aritzen dira eta bestea arratsaldekoan. Hau 2010eko uztailetik da horrela, izan ere, lehen, 2 mediku bakarrik genituen, goizeko jardunean biak.

Mediku bakoitzak, erizain erreferente bat dauka, behar diren zaintzak egiteko.

Medikuarekin egoteko hitzordua lortzeko, 1 edo 2 eguneko itxaron-epea izaten da.

Zentro honetan ez dago erizain laguntzailerik.

Administrazioko langilegoa: 2 administratibo goizez, lan-jardun osoan, 1 atrratsal-dez, jardun erdian eta beste bat larunbat eta igandeetan 9:00etatik 22:00etara.

Garbitzaileak: 1.

Agurainen arreta ematen duten Espezialistak

Pediatra bat eta Erizain pediatriko bat. Astelehenetik ostiralera, goizeko ordute-gian. Erizain honek, hainbat egunetan, Dulantzira eta Ozetara ere joan behar du, alegia, bere zerbitzua ez du soilik Agurainen ematen.

Pediatraren bajak eta oporrak ez dira ordezkatzen, beraz, haurren hitzorduak, beste medikuei pasatzen dizkiete. Horrela , lan bolumena izugarri igotzen zaie familia-medikuei eta pazienteek gehiago itxaron behar dute hitzordu bat lortzeko. Gainera, pediatrian espezia-

Page 25: Aguraingo Udal Diagnostikoa

252011 - eztabaidarako diagnostikoa

listak ez direnez, zaila egiten zaie, batzuetan, diagnostiko eta tratamendu egokia topatzea.

• Matrona bat, astearteetan, goizez.

• Ginekologo bat, asteazkenetan, goizez.

• Psikiatra bat, asteazkenetan, goizez.

• Analitikak: astearte eta ostegunetan.

SOMATUTAKO KEXAK

• Eusko Jaularitzak ez du dirua ongi kudeatzen. Diru mordoa gastatzen ari dira enpresa pribatuak kontratatzen eta emaitzak eskasak dira. ONA txartela egiten, adibidez, diru asko gastatu da eta ez du ezertarako balio, izan ere Osasun Sai-leko Datu Baseak eguneratu gabe daude. Ez dago dirurik langilegoaren bajak ordezkatzeko eta gero eta tresna tekniko gutxiago dago. Txarteltxoak egiteko soberan dago eta ez daukagu gasak erosteko?. Gero eta zerbitzu gehiago kon-tratatzen zaizkie kanpoko enpresei (Osatek, Errehabilitazio zerbitzuak,Tele-me-dikuntza), baina ez da kontratatzen itxaron-zerrendak arintzeko langilerik,

• Espezialistarengana joateko itxaron-zerrendak luzeak direnez, emandako zer-bitzuaren kalitatea gero eta eskasagoa da. Hona hemen adibide batzuk:

• Traumatologia: 6 hilabete itxaron behar. Ekografi a: 4 hilabete. Errehabilitazioa: 3 hilabete. Endokrino: 2 hilabete. Oftalmologia: 2 aste. Dermatologia: 3 aste. Neurologia: 2 aste/ hilabetea.

• Gai tekniko batzuk ere hobetu behar lirateke. Zentroko sarrera ez dago batere ondo, izan ere, aulki gurpildun edo makuluekin sartzeko arazoak sortzen ditu atearen egiturak.

• Alde zaharretik osasun zentrora jaisteko bidea ere oso gaizki dago. Eskailerak eta ranpak oso egoera txarrean daudenez, mugitzeko gaitasuna murriztuta duen jendea erortzeko arriskua handia da

Datu hauek, zentro honetako mediku batek, erizain batek eta administratibo batek emandakoak dira.

Page 26: Aguraingo Udal Diagnostikoa

26 2011 - eztabaidarako diagnostikoa

KIROLA• Futbola: 13 talde daude (247 federatu). Emakumezko 3 talde eta gainerakoak

gizonezkoak.

• Saskibaloia: 7 talde. 3 emakumezkoenak, 3 gizonezkoenak eta 1 mixtoa.

• Futbitoa: 2 talde. Gabonetako futbito txapelketa antolatzeaz arduratzen dira.

• Pilota: 30 pilotari. 7 federatu eta gainerakoak eskolarrak.

• Mendi Kluba: Club Alpino Manu Yanke. Astebururo helduentzako ateraldiak antolatzen dituzte.

• Txirrindularitza: G.D.Arabarrak: 25 federatu. Hiru Handiak (zikloturistak)

• Bolo taldea: urtean zehar beste herri batzuekin lehiatzen dira.

• Atletismo taldea: Aguraingo Korrika Lagun taldea. Irailean urtero egiten den lasterketa antolatzen dute.

• Igeriketa: Aguraingo igeriketa kluba. Igeriketa klaseak emateaz arduratzen dira (21 ikastaro daude)

• Taekwondo: Hezi eta Hazi. Taekwondo eskolak emateaz arduratzen dira.

• Automibilismoa: Bi dinamizatzaile.

• Herri kirolak: Aguraingo jendea Barrundiako Soka Tira taldean aritzen da eta Dulantzin entrenatzen dira. Agurainen Soka Tira talde bat osatzeko aukera dago.

Instalazioak:

• Futbol zelaia: bi daude, baina belar- futbol zelaia neguan ez da ia erabiltzen ar-girik ez dagoelako. Aldagelak eskasak geratu dira, ez dago gradarik, ezta komun publikorik ere.

• Polikiroldegia: Dirudienez, instalazioak oso gaizki daude (itoginak, hezeta-suna, dutxak ez dabiltza ondo, eta bertako mantenua nahiko eskasa da eta nahiko utzia dago.

• Igerilekuak: estalia eta estali gabekoa. Txikiak geratu dira, eta mantenua hobe-tu beharra dago.

• Bolatokia, Hockey pista (aparkaleku bezala erabiltzen dena), gimnasioa (txiki geratu da), frontoi zaharra, tenis pista (ez da erabiltzen), San Jorgeko probalekua (apenas erabiltzen da), Lope de Larrea Ikastolako instalazioak, Aniturri institu-tua, Lautada Ikastola.

Page 27: Aguraingo Udal Diagnostikoa

272011 - eztabaidarako diagnostikoa

Euskera:

Nahiz eta lehen baino gehiago hitz egin, orokorrean apenas egiten da euskaraz. Sas-kibaloian, pilotan eta igeriketan erabiltzen du euskararekiko jarrera positiboa duen hainbat begiralek.

Euskal Selekzioa:

Jendeak orokorrean Euskal Selekzioaren aldeko jarrera erakusten du, baina ez du praktikara eramaten. Futbito taldeak gabonetako Euskal Herriko futbol Selekzioaren parti-dura joateko autobusa antolatzen du.

Bestelakoak:

• Polikiroldegi berria edo dagoena konpondu egin behar da.

• Zergatik orain ez dago “kantxa zaindaririk” polikiroldegian?

• Zerbait egiten al da herri kirolak sustatzeko?

• Kirol federatuetatik eta kirol arautuetatik kanpo ezer gutxi esakintzen da (pala, frontenisa,... txapelketak)

• Dauzkagun instalazio guztiak erabili beharko genituzke, eta ikastaroak antolatu horretarako.

Egitasmo berriak:

• Kirol taldeentzako bulego berriak egiten ari dira.

• Polikiroldegitik ikastoletara doan pasarela berria egiten ari dira.

• Polikiroldegi berria?

Duela 4 urtekoarekin alderatuta, kirol parte-hartzea handitzen ari da, bai kirol fede-ratuan, bai kirol aktibitateetan. Instalazioak duela 4 urteko berberak direla kontutan hartuta, txiki eta zahar geratu dira. Kasu askotan eskaerak eskaintza gainditzen du, eta badirudi ez zaiola arazoari irtenbiderik ematen.

Page 28: Aguraingo Udal Diagnostikoa

28 2011 - eztabaidarako diagnostikoa

GAZTERIA

Gazteriari buruzko diagnostikoa egiteko,16 eta 30 urte bitarteko gazteen artean inkesta bat egin da. Jasotako inkesta kopurua 116koa izan da. Nabarmendu behar da, inkes-tatutako jende kopuru handiena, 27 urte azpiko jendea izan dela.

63 gizonezko (%54a) eta 53 emakumezko (%46a) izan dira. Bizilekuari dagokio-nean, %80a aguraindarrak izan dira, beraz, %20a inguruko herrietakoak.

Egun, inkesta egin dutenen %41a ikasten ari da , %41a lanean eta %8a ikasten eta lanean. Benetako langabezia %10ean dago gutxi gora behera. Horietatik % 84a gurasoen etxean bizi da, eta %16a da emantzipaturik bizi da. Alokairuan edota erositako etxean bi-zitzeko hautua egingo luketen galdetuta,

%72,4ak erositako etxebizitza aukeratuko luke, eta %22.4ak, aldiz, alokairuan bi-zitzea. Zergatik ? Bada, erositako etxean bizitzea hautatuko lukeen gehiengo handi batek, jabetza pribatuaren ikuspegia du erantzun gisa, hau da, norbere etxea izateko ildotik erant-zuten du.

Esan beharra dago ere , zenbaitek, beste egoera batean alokairuan bizitzea hauta-tuko luketen arren, egungo alokairu politika kaxkarra ikusita (hori beren erantzunetatik jasota), etxebizitza erostearen hautua egiten dutela, errentagarriagoa delakoan.

Alokairuan bizitzeko hautua egiten dutenen artean, zergatik aukera hori galdetuta, hipoteka batean sartzeko gogorik eza da erantzun errepikatuena.

Honen harira (etxebizitza politikaren inguruan) proposamenak jartzeko aukera es-kaini zen inkestan, eta nahiz eta espero baino proposamen gutxiago jaso, egiten zituzte-nen artean hauexek azpimarratuko genituzke: alokairu politika justu bat martxan jartzea, udalaren etxebizitza politikaren inguruko informazioa eskuragarriago izatea, VPO gehiago egitea.

Aguraingo udalak aurrera eramaten duen etxebizitza politikaren inguruan galdetu-ta, azpimarratu beharra dago %84ak ez duela ezagutzen.

Gure inguruan etorkin dezente daudela ikusirik, honen inguruan galdera pare bat planteatu genituen, gainetik bada ere honen inguruko pintzelada batzuk jasotzeko: etorki-nekin harremanik bazeukaten galdetuta, %60ak nolabaiteko harremana baduela erantzun du. Adierazgarria da inkesta egin dutenen gazteen %34a, etorkinak gurera etortzearekin ados ez dagoela ikustea; %26ak onartzen duen bitartean; %23ak ez dio garrantzirik ematen gai honi, ez zaio axola badauden edo ez dauden.

Integrazioa (bai gure bai euren aldetik) ematen al den galdetuta, %36ak ematen ez dela uste du, %30ak gutxi ematen dela eta %14ak uste du integrazioa ematen dela. Norberak zeri ematen dion garrantzia eta zoriontasuna zerekin erlazionatzen duen galde-tuta, erantzun errepikatuenak, alde handiarekin, familia, lagunak, maitasuna izan dira, eta gutxien baloratuak izan direnak, erlijioa eta politika. Tartean daude lana, dirua, aisialdia, formakuntza, etxebizitza, esaterako.

Page 29: Aguraingo Udal Diagnostikoa

292011 - eztabaidarako diagnostikoa

Sexuaren inguruko atala sartu genuen jarraian; sexuaren inguruan hitz egiten ote den galdetuta, %87ak sexuari buruz hitz egiten dela uste du eta %81ak gazteen artean in-formazio nahikoa dagoela uste du.

Oro har, egunerokotasunean komunikatzeko erabiltzen dugun hizkuntzari dagokio-nez, %27a euskaraz eta gazteleraz komunikatzen den bitartean, %72ak gazteleraz egiten du. Gure herriko hizkuntza izanik, zergatik ez den Agurainen euskara gehiago erabiltzen galdetuta, ohitura faltari eta kanpotar asko egoteari atxikitzen diote.

Udalak, euskararen inguruan egiten duen lanari buruz galdetuta,%52ak asko gehia-go egin lezakeela eta %35ak pixka bat gehiago egin dezakeela uste du. %4a da udalak eus-kararen inguruan egiten duen lanarekin konforme dagoena. Udaletxean zer egin lezakeen galdetuta, proposamenen artean euskera ikastea dohainik izatea, euskaraz hitz egin ahal izateko elkarguneak eskaintzea dira errepikatuenak.

Azkenik, aisialdiaren inguruan euren ikuspuntua eskatuta, %66ak aisialdia gauza desberdinen falta sumatzen duela dio, proposamenak jarri dituztenen artean, gehiengoak elkargune, gaztetxe edo antzekoren bat proposatzen du, beste zenbaitek (gutxiagok) kirol instalakuntzak hobetzea eta euskara sustatzeko ekimenak aurrera eramatea.

Udaletxearen jardunari nota eskatuta, inkesta egin dutenen artean jasotako bataz besteko puntuazioa 3,7koa da.

Laburbilduz:

• Etxebizitza pribatuaren jabetzaren beharra oso barneratua dago gazteen artean.

• Ulergarria izan daiteke gazte gehienak erositako etxearen hautua egitea egun indarrean dagoen alokairu politika eskasa dela eta, baina ez da gehiengo batek ematen duen arrazoia (zergatik biziko litzakeen erositako etxean eta ez alokai-ruan galdetzean, gehiengoaren erantzuna “nirea izateko” izan da, ez da alokairu politika eskasaren ondorio)

• Okupazioaren inguruan galdera bat planteatu genuen, etxebizitza politikari au-rre egiteko tresna gisa ea nola ikusten zuten, eta nabarmentzekoa da gazteen artean, %20ak gaziki ikusten duela, gainontzekoek etxebizitza bat izateko or-daintzen duten bezala, denok ordaindu behar dugulako bizitzeko etxe bat nahi izanez gero. Halere, %41ak ondo ikusten duela ere esan beharra dago.

• Inmigrazioaren inguruan egindako galderetatik jasotako erantzunak ere adieraz-garriak iruditzen zaizkigu; gazteen %34a ez dago ados etorkinen gurean bizi edo gurera etortzearekin, adierazgarria datua.

• Norberak garrantzia zeri ematen dion galdetuta, politikak izan duen balorazio eskasa ere azpimarratzekoa da

• Egunerokotasunean komunikatzeko erabiltzen dugun hizkuntzari dagokionez, jakina bazen ere, kopuru txikia da euskara erabiltzen dutenak.

• Aisialdiko zaletasunei erreparatzen badiegu, lagunekin ateratzea eta musika ent-zutea da gehien egiten dena, eta irakurri gutxiena.

Page 30: Aguraingo Udal Diagnostikoa

30 2011 - eztabaidarako diagnostikoa

KULTURAKultur azpiegiturak

Beharbada, Aguraingo udalari beste instituzioetatik iritsi zaizkion transferentzien artean, kultur azpiegiturak izan dira, beste batzuen artean, hainbat berritze lan egiteko diru gehien jaso dutenak. Bereziki, musika eskola berria eta eraikitzen ari den liburutegiarent-zat, honek hobekuntza garrantzitsua suposatzen baitu musika eskolak ematerakoan edo bandako zein abesbatzako saioak era egokian egiteko. Uste dugu, musika eskolako eskaint-za ondo dagoela Agurain bezalako herri batentzat baina ezin dugu ahaztu, IPC-ren urteroko igoeraren oso gainetik eta etengabe igotzen ari direla prezioak (2006. urtetik 2011. urtera bitartean bikoiztu egin dira) desoreka honek familientzat suposa dezakeen zailtasunarekin.

Antzinako arropa garbilekua eta hiltegia etorkizunean arte eszeniko eta teknologia berrien zentro bilakatzeko berrikuntza lanetan ari dira baina, kasu hauetan, itxita jarraituko dute subentzio gehiagoren zain obrak bukatze aldera eta badirudi luzerako joango dela.

Kale nagusiko antzinako postetxea, lehen beste leku batzuetan kokatuta zeuden hainbat talde birkolokatzeko balio izan du ( Alai, E.P.A, Olbea, Gazte leku…) eta Uriarte etxea (AEK) orain arte bertan egon diren taldeek erabiltzen jarraitzen dute, nahiz eta mo-mentuz oso argi ez egon, beste erabilpen bat ematearen aukera ere egon daiteke. Hala ere, lokal behar guztiak bete gabe jarraitzen dute.

“Harresi aretoa”-ren kudeaketa nahasia izaten jarraitzen du, hainbat kudeatzaile ez-berdinekin. Udalak aldiz, behingoz era eraginkor batean kudeaketa honen ardura bere gain hartu gabe jarraitzen du.

Oraintsu, udalak, udal areto batzuen erabilera erregulatzea erabaki du 6€tako kuota ezarriz. Honako hau, herriko elkarte mugimenduen beharretarako denean, lekuz kanpo ge-ratzen den neurri bat dela iruditzen zaigu.

Kultur elkarteak

Ez ginateke ausartuko esaten Agurainen dagoen kultur talde aniztasuna beste leku batzuetakoarekin alderatuta handiagoa edo txikiagoa denik. Izan ere, azken lau urteotan, giza dinamika orotan gertatzen ohi den bezala, baten bat desagertu egin da “Zazpi ate” elkartearen modura, beste batzuen aktibitatea moteldu (Amalur, argazkigintza …) baina badira indarberritu direnak ere (Dantza, bertsogintza …) edo sortu berriak , bereziki eus-kararen inguruan (Jotafa, Olbea…). Batez ere, hainbat esparrutan, gazte belaunaldi berri baten parte-hartze zabala indartzen ari dela sumatzen dugu eta bereziki azpimarratu nahi genuke jaiak antolatzeko lortzen joan diren dinamika maila hazkorra, udalaren laguntzaz edo laguntza gabe, aurrera eginez. Elkarte euskaldunen bultzada ere azpimarratzekoa da.

Kultur munduan lan egiten duen hainbat pertsonekin aritu gara hizketan, baita elkarte ezberdinetako hainbat partaideekin ere. Hona hemen azaldu dizkiguten iritzietako batzuk:

Page 31: Aguraingo Udal Diagnostikoa

312011 - eztabaidarako diagnostikoa

• Orokorrean, elkarteko partaideen artean gustura sentitzea, egiten denaz gozatzea eta Aguraingo kulturaren partaide izatearen poztasuna dira lehenesten direnak.

• Elkarte hauetariko batzuk hitzarmenen bidezko harreman estua izaten dute uda-larekin eta normalean, subentzioak, erakusketa edo kontzertuen truke ematean oinarritzen dira.

• Horrek ez du esan nahi etorkizunari begira beste helburu edo ideiarik ez dute-nik, baizik eta elkarteen gehiengo bat udalaren laguntza ekonomikoaren menpe dagoela, gutxi batzuk baitira autogestionatzen direnak. Hala ere, abesbatzaren kasuan, bidaiak, arropa … eta beste hainbat gasturi beraien kabuz aurre egin behar izaten diote.

• Beste elkarte batzuk, ordea, harreman oso gutxi izaten dute udalarekin, beraien baliabideak eta azpiegiturak okerragoak dira baina baikortasunez baloratzen dute inoren menpe ez egotearena.

• Elkarte bakoitzak egiten duen lanari buruz, ez-ezagutza handia dagoela uste dute ia denek.

• Hizkuntzan zentratu ezkero eta beraien testigantzak jasoaz, ikusten da Euskarak ez duela presentzia berdina elkarte guztietan. Pertsona helduez osatuta dauden hainbatetan, ez dute euskara ezagutzen, beraz, ez dute hitz-egiteko beharrik ere sentitzen. Hala ere, abesbatzaren kasuan bezala, beraien errepertorioan euska-razko kantak geroz eta presentzia gehiago omen daukate. Bandako gazteak eus-kara ezagutu eta erabiltzen dutela diote. Musika eskolan haur eta gazte guztiak ezagutzen dute, baita irakasleek ere eta euskararen erabilera progresiboki hedat-zen ari dela diote. Beste elkarte batzuentzat berriz, euskara bera indartzen joatea da lehentasuna.

• Guztiak zaintzen omen dute herriko beste elkarteekiko harremana eta beraien antzekoak diren Euskal Herriko beste elkarte batzuekin ere hainbat aktibitate trukatzen men dituzte. Hala ere, faltan botatzen dute beraien arteko koordina-zioa ahalbidetuko lukeen organoren bat.

• Udalarekiko harremanei dagokionez, haien artean gurutzatzen diren bi postura kontrajarriekin topo egin dugu. Batetik, udalarekin gustura sentitzen direnak, ematen dizkien subentzioengatik, eskaintzen dizkien lokalengatik eta beraien nahiak asetzeagatik. Eta bestetik, postura ezezkorra eta kritikoa dutenak, uste dutelako udalak ez dituela jendearen interesak eta beharrak aintzat hartzen. Hauek diotenez,proposamenak egiten zaizkionean ez ditu oztopoak ipiniko bai-na ezertan ere ez du lagunduko aurrera eraman daitezen. Hori bai, ezer egin gabe bere izenean antolatzen direnaren eszenifi kazioa egiten du herriaren au-rrean ondo geratzeko.Euskal kultura herrikoiaren aurrean dinamizatzaile papera egin beharrean, axolagabetasuna antzematen zaiola diote.