Erosi, alokatu edo zer? · gure proiektua bizirik mantentzen la-guntzeagatik. Zu gabe KARKARAez...

40
11 Akuilua hartuta Xabier Sukia 20 Argazki bilduma San Nikolas festak 27 Elkarrizketa Euskebio Arzadun 34 Udalaren txokoa Aritzaga-Plaza Etxebizitza oinarrizko eskubidea izan arren, asko dira etxea alokatu edo erosteko zailtasunak dituzten herritarrak. Nola dago gaia Orion? karkara.eus Orioko eta Aiako aldizkaria · 2017ko abenduaren 22a · 390 zenbakia Erosi, alokatu edo zer?

Transcript of Erosi, alokatu edo zer? · gure proiektua bizirik mantentzen la-guntzeagatik. Zu gabe KARKARAez...

Page 1: Erosi, alokatu edo zer? · gure proiektua bizirik mantentzen la-guntzeagatik. Zu gabe KARKARAez li-tzake berdina izango. Are gehiago, ziu-rrenik ez litzake izango. Urtero, esker ona

11 Akuilua hartutaXabier Sukia

20 Argazki bildumaSan Nikolas festak

27 ElkarrizketaEuskebio Arzadun

34 Udalaren txokoaAritzaga-Plaza

Etxebizitza oinarrizko eskubidea izan arren, asko dira etxea alokatuedo erosteko zailtasunak dituzten herritarrak. Nola dago gaia Orion?

karkara.eusOrioko eta Aiako aldizkaria · 2017ko abenduaren 22a · 390 zenbakia

Erosi, alokatuedo zer?

390_3_Maquetación 1 2017-12-20 13:56 Página 1

Page 2: Erosi, alokatu edo zer? · gure proiektua bizirik mantentzen la-guntzeagatik. Zu gabe KARKARAez li-tzake berdina izango. Are gehiago, ziu-rrenik ez litzake izango. Urtero, esker ona

PUBLIZITATEA

2 KARKARA 2017KO ABENDUAREN 22A

390_3_Maquetación 1 2017-12-20 13:56 Página 2

Page 3: Erosi, alokatu edo zer? · gure proiektua bizirik mantentzen la-guntzeagatik. Zu gabe KARKARAez li-tzake berdina izango. Are gehiago, ziu-rrenik ez litzake izango. Urtero, esker ona

HASI BERTSOTAN

2017KO ABENDUAREN 22A KARKARA 3

Orioko eta Aiako aldizkaria

Kultur etxea20810 Orio943 83 15 [email protected]

Editorea Karkara taldea kultur elkartea

Erredaktore buruaMiriam Garcia

Erredakzio taldea Jon AgirresarobeOnintza AiestaranIñigo ExpositoIñigo GaitonJon GarateAiora LarrañagaElizabete ManterolaIntza UnanueRikardo Uzkudun

Publizitatea Sonia Albizu

Ale honetako kolaboratzaileakIbon ErrazuXabier EtxeberriaArrate IllaroIñaki IturainXabier SukiaJabier Zabaleta

DiseinuaSaioa Perona

Azaleko argazkiaIban Egiguren

BanatzaileakMiriam Garcia,Endika Ruiz (Orio)Eli Irureta (Aia)

InprimategiaGertu Koop. E. (Oñati)Lege gordailua SS-346/90ISSN 1132-1105Tirada 3.450 ale

KARKARAk ez du bere gain har-tzen aldizkarian adierazitakoesanen edota iritzien erantzu-kizunik. KARKARAn argitaratuta-koa berreman daiteke, osorikedo zatika, baldin eta iturriaaipatzen bada.

390

LAGUNTZAILEAK

GipuzkoakoForu Aldundia

Aiako Udala Orioko Udala

karkara.eus

Publizitatea kontratatzeko:Karkara688 859 682 (Sonia)[email protected]

JON AGIRRESAROBE (dOiNua: balEarEN bErtsOak)

PUNTUA JARRITA

Hasi bertsotan atalean puntuka arituko dira bertsolariak. Oraingoan Jon Agirresaroberijarri dio puntua Iñigo Expositok: Nola doa aurtengo bertso txapelketa? Hurrengoari erejarri dio puntua.

Nola doa aurtengobertso txapelketa?bake ederra eman dubukatu da-eta!Maulen ezker paretaBarakaldon BECa,aretoa egon da goraino beteta!

Maialen Mendiluze biak buruz buru:afari ederra ta kafe, kopa, puru:soziedaderik libre aurkitzen badugu,martxo aldera Orion izango ditugu!

Puntua: Traineru jaitsieraurteko lehen zita?

Hurrengo bertsolaria: Iñaki Arostegi

390_3_Maquetación 1 2017-12-20 13:56 Página 3

Page 4: Erosi, alokatu edo zer? · gure proiektua bizirik mantentzen la-guntzeagatik. Zu gabe KARKARAez li-tzake berdina izango. Are gehiago, ziu-rrenik ez litzake izango. Urtero, esker ona

GUTUNAK

4 KARKARA 2017KO ABENDUAREN 22A

390_3_Maquetación 1 2017-12-20 13:56 Página 4

Page 5: Erosi, alokatu edo zer? · gure proiektua bizirik mantentzen la-guntzeagatik. Zu gabe KARKARAez li-tzake berdina izango. Are gehiago, ziu-rrenik ez litzake izango. Urtero, esker ona

GUTUNAK

2017KO ABENDUAREN 22A KARKARA 5

San Nikolas jaien balorazioa

Bukatu berri dira aurtengo festak eta,berriz ere, zorionak eman behar diz-kiegu oriotar guztiei, jaiak bakean pasaditugulako. Aurten eguraldiak ez diguaskorik lagundu; baina, hala eta guztizere, jendea animatu da programanzeuden ekitaldietan parte hartzera.

Oraingoan ere txalotu eta zorionduegin behar ditugu parte hartu duteneragile guzti-guztiak: herriko merkata-ri eta ostalariak, boluntarioak, brigada-koak, Udaltzaingoa, kultur etxeko ar-duraduna eta kultur teknikaria, etaUdaleko hainbat langile, nahiz eta ez-kutuan egon, beren laguntza beti dela-ko beharrezkoa festak aurrera atera-tzeko.

Baina aurten kezka bat azaldu nahidut eta, agian, autokritika egin ere bai.Gazteen parte-hartzeari buruz ari naiz.Argi dago zerbaitetan huts egin dugula:Udalak iaz Kuadrillen Eguna antolatuzuen lehenengo aldiz frontoian etanahiko ondo joan zen, kuadrilla dezen-te hurbildu ziren-eta frontoira bazkal-tzera. Aurten, beraz, proposamen be-rarekin jarraitzea pentsatu genuen:kuadrilla bakoitzak bere bazkaria era-matea eta Udalak sagardoa, ura etabazkaltzeko azpiegitura guztia jartzea;berogailuak ere jarri genituen. Kuadri-llen parte-hartzea, hala ere, oso eskasa

izan da.Herriko festak denontzat dira eta,

zenbat eta jende gehiagok parte hartu,hobeagoa izango da denontzat. Festa-bilerak irekiak izaten dira, edozeinekdauka parte hartzea eta, zenbat etaekarpen gehiago egin, hobe denontzat.Festa Batzordearentzat denon ekarpe-nak dira garrantzitsuak; baina garran-tzi handia du, batez ere, gazteek bertanparte hartzeak.

Baliteke festa-bilera horien deialdiaez iristea jende guztiarengana. Beraz,gure aldetik hausnarketa sakona egin-go dugu, ikusteko ea zer eratara egindezakegun deialdia, ahalik eta jende

gehienarengana iristeko.Hala eta guztiz ere, hasieran esan be-

zala, de herritar guztiak zoriontzekogaude, jai giro ona izan dugulako.

Eta, beti bezala, ea guztion arteanhobetzen ditugun hobetu beharreko-ak. Lourdes Salsamendi. Kultura

batzordeko burua

Eskerrik asko KARKARA laguntzaileUrtea amaitzear da eta iritsi da eske-rrak emateko garaia. Eskerrik askozuri, KARKARAlaguntzaile, urtez urtegure proiektua bizirik mantentzen la-guntzeagatik. Zu gabe KARKARAez li-tzake berdina izango. Are gehiago, ziu-rrenik ez litzake izango.

Urtero, esker ona adierazteko, pla-zan jartzen gara abenduaren 24an la-guntzaileei oparitxoak banatzen. Aur-ten, koadernoak edo poltsak banatu or-dez, bi Oparibox zozketatuko ditugugure laguntzaileen artean. Errege egu-na pasata, urtarrilaren 8an egingodugu zozketa, Karkaran bertan.

Oraindik ez bazara Karkara lagun-tzaile eta izan nahi baduzu, ez egin za-lantzarik eta deitu 943 83 15 27 telefo-no zenbakira edo idatzi [email protected]. Urtarrilaren 8a baino lehenegiten bazara, zozketan sartuko zara.

Eskerrik asko bihotzez, KARKARAla-guntzaile! KARKARAtaldea

JAIOTAKOAK EZKONDUTAKOAKHILDAKOAK

Hilabete honetan ez da ezkontza erregistrorik egon.

Eduardo Aragones Torres, abendua-ren 10ean. 75 urte.

Fernando Dorronsoro Larrañaga, aza-roaren 30ean. 70 urte.

Xabat Manterola Etxaniz, Orion, aben-duaren 9an.

Maddi Larrañaga Abad, Orion, aben-duaren 4an.

Oihan Illarramendi Larrañaga, Orion,azaroaren 21ean.

Zara Iqbal Bibi, Orion, azaroaren 20an.

Eskela edo urteurreneko gogoan-garria Karkaran jarri nahi baduzu,deitu gure telefonora:943 83 15 27

argitaratu nahi diren gutunak kar-karara bidali daitezke posta elek-tronikoz honako helbidera: [email protected] edo gure lokaleraeskura ekarri (Orioko edo aiakokultur Etxean) edo postaz bidali.karkarak ez du argitaratuko ize-nik gabe datorren gutunik.Egileakhala nahi badu, ezizenarekin argi-taratuko dugu; baina, beti, guk egi-lea nor den jakinda. Gutunean nor-bait aipatzen baldin bada eta nor-bait horrek gutunaren egilea norden jakin nahi badu, karkarakesan egingo dio.

karkara bere egiten du eskutizaklaburtzeko eskubidea.

Gutunerako oharrak

390_3_Maquetación 1 2017-12-20 13:56 Página 5

Page 6: Erosi, alokatu edo zer? · gure proiektua bizirik mantentzen la-guntzeagatik. Zu gabe KARKARAez li-tzake berdina izango. Are gehiago, ziu-rrenik ez litzake izango. Urtero, esker ona

ABENDUKO KRONIKA

6 KARKARA 2017KO ABENDUAREN 22A

Abendukomartxa

Festan hasi eta festan buka, horixe da abenduakOrion urtero ekartzen duen martxa. Luze joanziren sanikolasak, baita hotz ere. Halaxe geratuzen, behintzat, kuadrilla eguneko bazkariraagertu zen kuadrilla bakarra. Blusa soinean eta

aho bete hortz, ederki pasa zutela esan diote Karkarari. Zer-tan egin da huts? Horra hor, hausnarketarako abiapuntua.

Bost eguneko jaia, halako ajea. Ohean baino, hobe korrikaesan zioten euren buruari Orioko Herri lasterketan partehartu zuten korrikalariek. 187 izan ziren, hotzari aurre egineta lasterka egin zuten balienteak. Batzuk korrika eta besteakoinez, Laurgain auzoari bisita eginez amaitu ziren aurtengozhitzaldi ibiltariak. Argazki sorta ederra utzi digu JoxemariOlasagastik, eta gure itsas ondarea hobeto ezagututa bukatu-ko dugu urtea.

Ajerik gabe eta pozik da, ordea, Eusebio Arzadun, ZallakoZornotzari dema apustua irabazita. Jokatutako guztia iraba-zi du aurten aiarrak eta urtea goi-goian bukatzeko moduanda Etxeberri baserriko semea. Berak ez ditu idiak salduko,baina idisko batzuk saldu zituzten aurreko astean arraza ani-tzeko ganaduen enkantean. Lehenbizikoz egin dute enkan-tea eta espainia osoko erosleak bakarrik ez, jende mordoajoan zen ikusmiran. Bero-bero egon omen zen giroa.

Eta zer hobeagorik negu hotzerako, Olentzerori zapatilabatzuk eskatu eta urtea korrika amaitzea baino. Hasi entre-natzen San Silbestrerako, baina kontuz gehiegi nekatu gabe,hotz handia egiten badu ez da-eta urik egongo iturrietan. Ko-rrika amaitu eta parrandan hasi, hori da urteroko errezeta.Abenduak, urteko azken hilabetea izanagatik ere ez du gal-tzen bere martxa. Gabonak ondo pasa!

“Korrika amaitu eta parrandanhasi, hori da urteroko errezeta.Abenduak, urteko azken hilabetea izanagatik, ez du galtzen bere martxa.”

187 korrikalarik hartu zuten parte Herri Lasterketan. A. MUTIOZABAL

Laurgainen egin zuten urteko azken hitzaldi ibiltaria. JOXEMARI OLASAGASTI

Lehen aldiz, arraza anitzeko ganaduen enkantea egin zuten. KARKARAKARKARIÑOAK

390_3_Maquetación 1 2017-12-20 13:56 Página 6

Page 7: Erosi, alokatu edo zer? · gure proiektua bizirik mantentzen la-guntzeagatik. Zu gabe KARKARAez li-tzake berdina izango. Are gehiago, ziu-rrenik ez litzake izango. Urtero, esker ona

HERRIAN GALDEZKA

2017KO ABENDUAREN 22A KARKARA 7

“14:00etarako frontoian ginentokia hartzeko”

O stiraleko herri bazkarira joa-teko konpromisoa hartu ge-nuen kuadrillako batzuk. Bez-

peran parranda eginda eta gogo handi-rik gabe, baina iaz ondo pasa genuenhorrekin, 14:00etarako frontoian gi-nen tokia hartzeko... tokia? Dena gure-tzako zen eta! Zerbait hartzera joan etabueltan berdin jarraitzen zuen: kuadri-llarik ez, udaleko inor ez...

Zerbaitek huts egiten duela garbidago. Ez naiz bileratara joaten, eta eznaiz kexatuko alde horretatik. Egia daez dela informazio asko zabaldu bazka-riaren inguruan, baina non da herria?Herri bazkariko argazkia polita ez izanarren, guk oso ondo pasa genuen!

Nadeth Agirre

Festetako herri bazkaria ez zenondo atera. Zer egin daiteke parte-hartzea sustatzeko?

“Gogoeta behar da gertakari hauek ekiditeko”

N i lanean nintzen eta ezin izannuen festetan nahi bezain-beste ibili. Hurrengo egunean

jaso nuen herri bazkarian gertatu ze-naren albistea, pena handiz.

Nire ustez arazoa ez da parte hartze-aren sustatze falta edo festen egitura-ren arazoa. Orion, gaur egun jendeakez du gehiegi parte hartzen herrikoekintzetan , tendentziek, orokorrean,beste zerbait markatzen dutelako.

Sustatze plan bat baino, gogoeta batda gertakari hauek ekiditeko behardena. Egungo baloreek, gure herrikogiroan zein eragin dute? Hori al dagure herriarentzat nahi duguna? Halaote?

Aritz Pardina

“lanketarik gabekoherri bazkaria antolatu da ”

G ogorra da sanikolasetako herribazkariko argazkia ikustea,baina nola iritsi gara puntu

horretara? Nire ustez lanketa gabekoherri bazkaria antolatu da eta horrelazaila da jendeak erantzun ona ematea.

Egia da gazteek festen antolakun-tzan parte hartzen ez badute ez delaerraza horien behar eta gustuen arabe-rako gauzak antolatzea. Baina udalakparte-hartzea bultzatzeko gauza han-dirik ez duela egin iruditzen zait.

Argi dago gazteen inplikazioa lortuzgero gauza politak egin daitezkeela.Adibide garbia dira Gazte Festak, au-rrekonturik gabe 250 pertsonako baz-karia antolatzea lortzen dugulako.

Ander Garcia

390_3_Maquetación 1 2017-12-20 13:56 Página 7

Page 8: Erosi, alokatu edo zer? · gure proiektua bizirik mantentzen la-guntzeagatik. Zu gabe KARKARAez li-tzake berdina izango. Are gehiago, ziu-rrenik ez litzake izango. Urtero, esker ona

8 KARKARA 2017KO ABENDUAREN 22A

MAHAI BUELTAN

KARKARA

ETBko Txoriene sukaldaritza saioan ikusi duguoriotar bat. Bertsolari Txapelketa Nagusiarenaitzakian elkarrizketatu dituzte Xebastian Li-zaso bertsolaria eta Jon Agirresarobe Txapelke-ta Nagusiaren koordinatzailea. Marmitakoa

prestatu du oriotarrak eta azpeitiarrak probatu. Bertsolari-tzaz aritu dira baina tarte batean hizpide izan dute KARKARA-ko Mahai bueltan sukaldaritzari eskainitako atala.

Maialen Lujanbio txapeldunaren agurreko bertsoarekinigandean amaitu zen Bertsolari Txapelketa Nagusia. Oriotardezente izan zen Barakaldon: Errikotxia bertso eskola oso-rik, koadrilan edo familian joandako taldeak mordoxka. La-

nean ere bai bakarren bat: Xabier Sukia esateri Euskadi Irra-tian, peto horia jantzita aniztasun funtzionala duten entzu-leei laguntzen Iñaki Gurrutxaga, Txapelketaren eta finalekoantolakuntzaren koordinazio lanetan Jon Agirresarobe.

Oihartzun mediatiko zabala izan du bertsoak azken hila-beteetan. Horren adibide, lau egun lehenago Txoriene pro-graman agertu zen Agirresarobe. Abenduaren 13an SantaLuzia egunez eskaini zuten hilabete lehenago grabatu zutensaioa. Eguzkitsu grabazio egunean, euria goi eta behe emisio-an. Aurrez grabatzearenak badu beste arrisku edo zailtasunbat: finalaz hizketan aritu ziren finalistak zein izango zirenjakin gabe, finalaurrekoen bigarren buelta hasteko baitzego-

Herri baten bizimodua errezeta liburutan jasotzen da. Lagunarteko otorduak; etxekojan ohiturak; baratza, ibaia eta itsasoa; jatetxeetako sukaldeak... ikasteko lekuak diradenak. Mahaiaren bueltan gauza asko egin daitezke. Interesgarrienak bi: jan eta be-rriketan egin. Goazen Orioko errezeta liburua idaztera.

OsagaiakHegaluzea. Patata.Tipula.Porrua.Baratxuria. Azenarioa.Piper gorri eta berdea.

Pipermina. Piper haragia.Tomate saltsa, etxean egina. Pattarra. Gatza.

EdariaEuskal Sagardoa.

Finalaren aurretik txorieneko sukaldeanJon Agirresarobe LopetegiBertsozale marmitakoa

Nola eginBi heltze jarriko ditugu martxan: batean, salda egingo dugu hegaluzearen hezurrekin eta porruaren zati ber-dearekin; bestean, erregosten jarriko ditugu tipula, porrua, baratxuria, azenarioa eta piperrak. Berdin dio zatihandiagoak eginda, birrindu egingo ditugu eta. Hori bai, marmitako gorrien zalea da Agirresarobe, koloreaemateko behar bezala potxatuko dugu tipula. Piper haragia eta tomate saltsa ere gehituko dizkiogu, pattarpixka bat ere bai. Erregosia eginda dagoenean irabiagailu elektrikoan pasako dugu nahaski bihurtuz. Hemen-dik aurrerakoak ez du sekretu handirik. Aurrez piper zati batzuk jarriak ditugu kazuelan, piper gorri eta ber-deak. Patatak, nahaskia eta salda gehituko dizkiogu. Ez dugu patata guztiz birrindu arte itxarongo. Prest dituhegaluze takoak, gatza gehitu eta heltzera gehitzeko. Momentuan sua itzali eta mahaira.

390_3_Maquetación 1 2017-12-20 13:56 Página 8

Page 9: Erosi, alokatu edo zer? · gure proiektua bizirik mantentzen la-guntzeagatik. Zu gabe KARKARAez li-tzake berdina izango. Are gehiago, ziu-rrenik ez litzake izango. Urtero, esker ona

2017KO ABENDUAREN 22A KARKARA 9

MAHAI BUELTAN

en marmitakoa prestatu zen egunean. Makillajea ez da, be-raz, telebistaren tranpa bakarra.

Mantal urdinak soinean ordubeteko berriketaldia jaso duTxorienek. Sukaldean oriotarra, hizketan gelditu gabe ZigorIturrieta eta Xebastian Lizaso. Bertsolaritzaren bueltakogaiak izan zituzten hizpide, baina oriotarrak sukaldeko kon-tuak aipatu zituen aurkezle durangarraren galderak eran-tzunez. Amaren eta soziedadeko bazkideen laguntzarekinikasi du sukaldean. Errezetak berritzeagatik Aldapako bazki-deen ahotik entzundako errieta saioak ere kontatu ditu. Tar-tean izan dira herriko marinelen, koadrilako afarien eta festazinegotzi lanetan aritu zen lau urteetan antolatutako herribazkarien aipamenak. KARKARAeta Mahai Bueltan atala ereaipatu ditu oriotarrak: hilero-hilero, sukaldaritza abiapuntuhartuta aiar bat edo oriotar bat elkarrizketatzen du Agirresa-robek.

Marmitako gorrizta atera da. Hala gustatzen zaio, piper za-pore handikoa egiten du aukeran, txispa pixka batekin. Txo-rienekoa Iturrietak eta Lizasok probatu dute eta goxoa dago-ela aitortu. Tuperrean ekarri du zati bat oriora, etxekoek etasoziedadeko lagunek probatu dezaten. Norbaitek elkarrizke-ta osorik ikusi nahi badu: http://www.eitb.eus/eu/telebis-ta/programak/txoriene/kapituluak/ loturan aurkituko du.

“Errezetak berritzeagatikAldapako bazkideenahotik entzundakoerrieta saioak ere kontatu ditu.”

Iturrieta, Lizaso eta Agirresarobe, bik hitz egin eta batek sukaldatu. BERTSOZALE ELKARTEA

390_3_Maquetación 1 2017-12-20 13:56 Página 9

Page 10: Erosi, alokatu edo zer? · gure proiektua bizirik mantentzen la-guntzeagatik. Zu gabe KARKARAez li-tzake berdina izango. Are gehiago, ziu-rrenik ez litzake izango. Urtero, esker ona

PUBLIZITATEA

10 KARKARA 2017KO ABENDUAREN 22A

390_3_Maquetación 1 2017-12-20 13:56 Página 10

Page 11: Erosi, alokatu edo zer? · gure proiektua bizirik mantentzen la-guntzeagatik. Zu gabe KARKARAez li-tzake berdina izango. Are gehiago, ziu-rrenik ez litzake izango. Urtero, esker ona

AKUILUA HARTUTA NIRE HONETAN

Buru ahaltsu horretan

Ez da ezer kasualitatezgertatu. Hautuen ondorioda. Zuk esanda bezala, etengabeko ahalegin,auto-exijentzia eta lanaren emaitza da txapela.

Xabier Sukia

BECekoa pasa eta gero zutaz oroitzen naiz ene Maialen. 1997an iritsizinen lehen aldiz Euskal Herriko finalera, 21 urterekin. Oroitzennaiz 2001ean Andoni Egañarekin buruz-burukoa nola jokatu ze-nuen Belodromoan. 25 urte zenituen. Andonik 40. Zuk aurtengo fi-nalaren azken txanpa Nerea Ibarzabalekin egitea bezala litzateke

hori. Eta geroztik lau buruz-buruko jokatu dituzu, Ametsekin beste bi eta Mendi-luzerekin azkena. Bi txapel. Aurrena izan ez zarenean ere aurretik ibili zara.

Orain zortzi urteko txapel hartan lehengo amonen buru gaineko gobaragogoaneta aurten lehengoekin ta gaurkoengandik txapel hau gerokoentzat. Agur hori eredenborak onduko du euskaratik eta euskarazhura bezala.

Egun borobila atera zitzaizun. Txapelketa jarrera kontua da, gai bakoitzaren au-rrean norberak hartzen duen ikusmoldea. Hori izan da behar bada aurten ere zureekarpenik interesgarriena. Txapelketa osoan zehar egindako bost bakarkako la-netan, bost pertsonaia jarri dizkiguzu erdigunean: transexuala, etorkina, Ama ba-karra, Drogazalea eta prostituta. Errespetu handiz, enpatiaz eta sinesgarritasu-nez hitz egin digute zure ahotik.

Sakontasun horretan kateatu gabe bertsotan dida! Fresko eta bizi! Futbolaria-ren larrua aukeratu duzu Reala Txinatarrei saldua dagoela esateko. Ez zaiela pen-tsatzeko ordaintzenesateko. Igogailuetan ez da eguraldiaz hitz egiten, orain efektuespezialekinmugitzen dira. Aurtengo jaiotzan Ama Birjina eta Jexuxito mugituegingo ez ote diren ere…

Eta ez da ezer kasualitatez gertatu. Hautuen ondorio da. Zuk esanda bezala,etengabeko ahalegin, auto-exijentzia eta lanaren emaitza da txapela. Doinu zaha-rrak berritzea hurrengo txapelketatan tendentzia izan baietz! Bertsolari gazteakJuanito Doronsororen doinutegia arakatzen irudikatzen ditut datozen urteotan.Aurretik zoaz.

20 doinu berritik gora plazaratu dira aurten. Anitza izan da: hor ziren BenitorenItzaltzuko bardoa, Eñaut Etxamendiren Agur adiskidiak, Andres CalamarorenPaloma, Txirritaren Kubako gerrarenak, Jorge Negreteren Mexiko lindo, Luz Ca-salen Negra sombra, Jacques Brelen Ne Me Quite Pas…

Miresten ditugun pertsonak normalean zaharragoak izaten dira, izatez eta adi-nez goiko eskilara maila batean daudenak. Maialen gure kintakoa da, eskolartekotxapelketatan ezagutu genuen elkar, bertsolari gazteen topaketatan… Adin bere-koak gara, baina miresmena eragiten digu.

Oinak dantzan buru ahaltsu horretanbertsolaritzari oroitarazten hemen dazure alaba.

San Nikolas bezpera. Berokihandia soinean, eskula-rruak, bufanda eta txapelajantzi eta kalera. Aurten-goan ere negu giroko sani-

kolasak! Hotza hezurretaraino sartutahantxe ginen plazan txupinazoan. La-gunarekin elkartu orduko halaxe esanzidan, harrituta: hona netorrela mutilbat ikusi dut manga motzetan!Barrez-ka, halaxe erantzun nik:horrek marka-tzen dik gaztetasunaren muga, halakohotzarekin kalean lasai asko mangamotzetan ibiltzeak!

Zenbat aldiz ez ote gara aritzenoraindik gazteak gara!eta halakoakesaten, gazte izatetik heldu izatekourrats hori etengabe atzeratzen doanhonetan. Neurriz kanpoko balioa ezote diogun ematen gaztetasunari, hara!Zerk ematen digu inbidia? Loturarikedo ardurarik ez izateak? Nerabezaro-ko egonezinak? Gauza berriak ezagu-tzeko antsietateak? Bitan pentsatugabe gogoak ematen diguna egiteak?

Askotan iruditzen zait ardurak etaloturak gehitzen doazen neurrian bizi-poza albo batera uzten dugula, eta gaz-tetako bizitzeko grina berritu nahi iza-ten dugula. Ikasi beharko genuke hel-dutan ere gustuko dugun horrekingozatzen, bitan pentsatu gabe gauzaberriak probatu eta ikasten. Inoiz ezbaita berandu. Halaxe elkartu gara he-rriko emakume koadrila bat, inoiz trai-neru batean sartu gabe, arrauneanikasteko irrikaz. Kirola eginez gozatuzeta taldean elkar goxatuz. Bizipozez etailusioz gainezka. Zergatik ez?

Inoiz ez da berandu

Eli Manterola

IRITZIA

2017KO ABENDUAREN 22A KARKARA 11

390_3_Maquetación 1 2017-12-20 13:56 Página 11

Page 12: Erosi, alokatu edo zer? · gure proiektua bizirik mantentzen la-guntzeagatik. Zu gabe KARKARAez li-tzake berdina izango. Are gehiago, ziu-rrenik ez litzake izango. Urtero, esker ona

12 KARKARA 2017KO ABENDUAREN 22A

Orionbizitzearen prezioaZenbat etxe eraiki dira Orion azken hiru hamarkadetan?Ze prezio dute alokairuek? lortu ditugun datuak oso zehatzak ez badira ere, oriotar askoren kezken sorburuaden gaia landu dugu erreportajean.

ERREPORTAJEA

390_3_Maquetación 1 2017-12-20 13:56 Página 12

Page 13: Erosi, alokatu edo zer? · gure proiektua bizirik mantentzen la-guntzeagatik. Zu gabe KARKARAez li-tzake berdina izango. Are gehiago, ziu-rrenik ez litzake izango. Urtero, esker ona

2017KO ABENDUAREN 22A KARKARA 13

TESTUA: I. GAITONARGAZKIAK: KARKARA

Espainiar Estatuko burbuila inmobiliarioa, kapi-talismo garaiko prozesu espekulatibo handienaizan zela adierazi zuen The Economisthedabideespezializatuak 2005eko ekainaren 18an. 1997eta 2007 artean, eraikuntza izan zen ekonomia-

ren motor handienetako bat, eta urtean eraikitako etxebizi-tza kopuruak izugarri egin zuen gora.

Adreiluan oinarritutako hazkunde ekonomiko itxuraz gel-diezinak, herritarren gehiegizko zorduntzea izan zuen erre-gai nagusia; Espainian –eta hego Euskal Herrian–prezioak ia%150 garestitzera ere iritsi ziren. Puztutako zenbaki horieiaurre egin ahal izateko, epe luzeagoan ordaindu zitezkeenkredituak eskatu zituzten erosleek, eta ondorioz, hamar urtean hirukoiztu egin zen herritarren zorduntzea.

EAEn espekulazioak ez zuen Espainiakoaren dimentsio-rik eduki, baina dudarik gabe, eragina jasan zuen. EUSTATen

arabera, 2008an EAEn 103.635 langilek egiten zuten laneraikuntza sektorean, eta bost urtera zifra 58.847-ra jaitsizen. Badira beste datu esanguratsu batzuk ere. 1997an obraberrientzat 1.795 lizentzia eman ziren, 2008an 1024, 2009an578 eta 2016an 518.

Orion 419 etxebizitza huts90eko hamarkada hasieratik gaurdaino, Orion 1.060 etxebi-zitza inguru eraiki dira. Gaur egun 2727 ditugu guztira herrian, eta horietatik 419 hutsak daude; alegia, %15,36-a.Etorkizunera begira, Oriok gehienez 418 etxebizitza gehiagoegiteko aukera eskaintzen du. Paloten gunea gehituz gero,guztira 1.148 eraiki ahalko lirateke.

Alokairuak puztutaKarmele eta Imanol Garmendiak erabilitako etxebizitzen

ERREPORTAJEA

390_3_Maquetación 1 2017-12-20 13:56 Página 13

Page 14: Erosi, alokatu edo zer? · gure proiektua bizirik mantentzen la-guntzeagatik. Zu gabe KARKARAez li-tzake berdina izango. Are gehiago, ziu-rrenik ez litzake izango. Urtero, esker ona

ERREPORTAJEA

14 KARKARA 2017KO ABENDUAREN 22A

“Etxe berrien prezioak 1996tik2003ra igo ziren gehien, eta2006 bukaeran jo zuten goia.”

“Orioko Udalean aho batezonartua dago Anibarko Portuan alokairu sozialerakosei etxebizitza egitea.”

salmenta eta alokairuak kudeatzen dituzte, errio ondoan du-ten bulegoan. Azken urtetan alokairuen prezioetan antze-man dute aldaketarik handiena. Hori dio Karmelek: Krisia-rengatik jendeak pisuak erosteko zailtasunak dituenez, alo-kairu eskaera asko igo da. Honen ondorioz, prezioaknabarmen garestitu dira.

Orion etxe merkeenak hilean 450-500 euroren truke alo-katu daitezke, baina ez dira asko, eta berehala okupatzendira. Igogailua duen etxe zahar txukun baten errenta 650euro inguruan dabil, eta etxe berriena 750-800 eurotan.

Etxe zaharren prezioak merkeago Azken urtetan merketu egin dira erabilitako etxebizitzenmerkatuko prezioak. Karmeleren esanetan, 270.000 euro-tan salgai jarritakoren bat 180.000raino ere jaitsi dute. Gutxigora behera, Orion metro karratuak 2.200 euroko prezioa dugaur egun; Goiko Kalen eta Anibarko Portuan gutxixeago. Bi-garren eskuko etxe berri xamarraren metro karratuak 3.000euro inguruan balio du.

Garmendiatarren gestorian, Orioko etxerik merkeenak140.000 euroko prezioa dauka, eta egokitze obra egin behar-ko litzaioke sartu aurretik. 170.000 euro inguruan, badituztebizitzen jartzeko moduko etxeak salgai. Karmeleren hitze-tan, orain asko negoziatzen dira zifrak. Krisiarekin jendeazuhurragoa da, eta pisuak saltzea gehiago kostatzen da. Denaden, azken bi urtetan etxe dezente saldu ditugu, nabari da mu-gimendu pixka bat.

ZENBAKIA

419Etxebizitza huts. 2017ko abenduaren 15ean Orioko Udalakemandako datuen arabera, Orion 2.727 etxebizitza ditugu,

eta horietatik 419 hutsak daude.

390_3_Maquetación 1 2017-12-20 13:56 Página 14

Page 15: Erosi, alokatu edo zer? · gure proiektua bizirik mantentzen la-guntzeagatik. Zu gabe KARKARAez li-tzake berdina izango. Are gehiago, ziu-rrenik ez litzake izango. Urtero, esker ona

ERREPORTAJEA

2017KO ABENDUAREN 22A KARKARA 15

Etxe berrien prezioak 1996tik 2003ra hazi ziren gehien,eta 2006 urte bukaeran jo zuten goia. Orion 1992an 1.000euro inguru balio zituen etxe berrien metro karratuak.1996an 1.200 euro, 2000an 2000 euro, 2003an 3.500 euro,2006an 4.800 euro, 2009an 4.000 euro, 2011an 3.700,2015an 3.600 eta gaur egun 3.800 –gutxi gora beherako batezbesteko datuak.-

Alokairu sozialerako aukera Anibarko PortuanOrioko Anibarko Portua auzoan Udalak lokal batzuk dauzka,eta horietan alokairu sozialeko sei etxebizitza egitea aho ba-tez onartua dago. Eusko Jaurlaritza prest legoke etxebizitzahorien obraren zati bat ordaintzeaz gain alokairuen kudea-keta ere bere kargu hartzeko; beraz, Udalak ez luke inbertsioekonomiko handirik egin beharko. Itxura guztien arabera,alderdi bat baino gehiagok 2018ko aurrekontuetan proiektuhau gauzatzea proposatuko dute.

Kooperatibak sortu, etxeak eraikitzekoDuela hilabete batzuk kooperatiba bat sortzeko saiakera eginzen herrian. Kalean Orion bizi nahi al duzu?galdera –gazte-leraz–nahikoa agerian zuten kartelak jarri zituen Orion Bizitaldeak. Etxebizitza berriak eraiki nahi zituzten, merkatuko-ak baino prezio baxuagoan. Nola? Kooperatiba bidez, pro-motore pribatu batek egiten duena eginez.

Hiru fase zituen beren proposamenak: bazkideak bil-du –35-40 pertsona–, begiz jota zuten Udalaren lur sail bat

erosi, eta etxebizitzak eraiki.Sustatzaileen arabera, etxe berri baten kostua %20-25 jais-

tea aurreikusten zuten. Prezio hauek kalkulatzen zituztenberen txostenean: gela bateko etxebizitza 130.000euro –57m2–, bi gelakoa 150.000 euro –76m2–, hirukoa200.000 euro –108m2–eta laukoa 220.000 euro –120m2–.Prezioan, garajea eta ganbara barne. Kalean jarritako karte-lez gain, Orion Bizi taldeak ez du beste ezer eman argitara.

Etxebizitza, eskubide subjektiboaEtxe berri eta erabilien prezioak merketu egin dira, eta hipo-teken interesak baxu daude, baina oraindik ere, Orion gares-tia da etxebizitza bat erosi, edo batez ere, alokatzea; are gehia-go, gazte –eta helduen–egungo lan baldintza makurrak kon-tuan hartuz. Etxebizitza eskubide subjektiboa dela esandaiteke.

Gaiaren inguruan, Udalean gauza interesgarriak egosikodira datozen hilabete eta urteetan. Etxe kopuru txikia izanarren, Anibarko Portukoa derrigor gauzatu beharrekoproiektua da. Bestalde, Erribera auzoko harrizko parkineaneta Diken etxeak egingo badira, batzuk Babes ofizialekoakizan beharko dute, legeak hala behartuta. Alokairu edo jabe-tza bidez kudeatuko diren ikusteko dago. Errentaren aldekoapustua egiten ari da Eusko Jaurlaritza azken aldian. Bestal-de, Orioko etxe huts kopuruak oso altua izaten jarraitzen du.Ezin al da hauetan errenta sozial bidez kudeatzeko proiektu-ren bat egin?

390_3_Maquetación 1 2017-12-20 13:56 Página 15

Page 16: Erosi, alokatu edo zer? · gure proiektua bizirik mantentzen la-guntzeagatik. Zu gabe KARKARAez li-tzake berdina izango. Are gehiago, ziu-rrenik ez litzake izango. Urtero, esker ona

ERREPORTAJEA

16 KARKARA 2017KO ABENDUAREN 22A

Aitor HoyosOrioko Caixabank sukurtsaleko zuzendaria

“Hipotekak ez luke hileko dirusarreren %35a gainditu behar”

Azken hamar urtetan, zein aldaketa nabarmendu dituzuOrioko etxeen sal-erosketan?Gure bulegoa 2007an ireki zen. Lehen bi edo hiru urtetanmerkatu hipotekarioak geldialdia izan zuenez, mailegu gu-txiago eman ziren. Azken urtetan mantsotze hori mantenduda, baina 2017an, azken hilabetetan batez ere, Orioko zifrakigo egin dira etxe berri promozio batengatik –Muntokoak–.

Prezioei dagokienez, etxeak krisi aurreko zifretan dabiltzalaesan daiteke, gutxi gora behera: metro karratua 3.000 eta3684 euro artean dago, lokalizazioaren arabera. Epe labureta ertainean, ez da aurreikusten metro karratuaren prezioaKPIa baino gehiago igotzea. Nola dago Euriborra? Eta interesak?Momentu honetan urtebetera -0,19%ra dago, tendentzia ne-gatiboarekin, baina gure aurreikuspenen arabera, hemen-dik hiru urtera balore positiboan egongo da, goraka doa.Oraintxe 20 urteko hipoteka finko baten interesa %2 ingu-rukoa da, bezeroak banketxean soldata, seguru eta aurrez-kien zerbitzuak kontratatuz gero. Duela urte batzuetatik,gure banketxeak hipoteka finkoaren aldeko jarrera du. Etxe bat erosteko momentu ona al da?Nire ustez, bai. Mailegu hipotekarioen eskaintza lehiakorrada, eta etxebizitzen prezioak ere aurreko urteetan baino era-kargarriagoak dira, dagoeneko pixka bat igotzen hasi direnarren.Ze baldintza jartzen dituzue hipoteka bat emateko?Etxebizitzaren kostuaren %20a erosleak aurreratu behardu. Banketxeak gehienez %80 jartzen du gaur egun. Bezero-ak banketxeko kontuan irregulartasunik ez izatea ere har-tzen da kontutan.Soldataren ze proportzio bideratu behar da hipotekaragehienez?Ez luke diru sarreren %35a gainditu behar.

Zein egoeratan dago ekonomia EAEn?2016an euskal ekonomiak krisiaren aurreko BPGaren mailaberreskuratu zuen. 2017an goranzko joerak jarraitzen du,%3-ko hazkundearekin. Krisiarekin herritarrek galdutakoahalmen ekonomikoa handia izan da, Euskadiko Lan Harre-manen Kontseiluaren arabera galera %5ekoa. Gaur egunegoera hobetzen ari den arren, ez da langileen soldatetan an-tzematen. Ekonomia hazkundearen irabazien banaketakjustua izan behar du. Zerbait ikasi al dugu krisiarekin?Gobernuek, banku zentralek, gainbegiratzaileek eta banku-erregulatzaileek finantza sistema kontrolatzeko tresnak etaerregulazioak hobetu behar dituzte. Esparru horretan au-rrerapenak egon dira, baina ez dira nahikoa izan. Etxe bat erosteko garai ona al da orain? Soldataren ze pro-portzio bideratu behar da hipotekara gehienez?Gaur egun, merkatuan etxebizitza berrien eskasia dago, etainteresgarria litzateke eraikuntza berriaren hornikuntzahanditzea. Bestalde, interes-tasak nahikoa lagungarriakdira, Euriborra 2016ko otsailetik balio negatiboan (-0,189%)

baitago . Jendeak hipotekak amortizatzeko batez beste 18urte behar dituela kontuan hartuz, eta Euriborrak gora egindezakeela jakinik, orain hipoteka bat hartuz gero, interesfinkokoa izan daiteke egokiena. Eroso bizi ahal izateko, hile-ro ordaindu beharreko zifrak ez luke soldata garbiaren%25a gainditu behar.

“Ekonomiaren hobekuntza ez da soldatetan antzeman”

Koldo M. ZabalzaEkonomia eta enpresa zientzietan Doktoreaeta EHUko irakaslea

390_3_Maquetación 1 2017-12-20 13:56 Página 16

Page 17: Erosi, alokatu edo zer? · gure proiektua bizirik mantentzen la-guntzeagatik. Zu gabe KARKARAez li-tzake berdina izango. Are gehiago, ziu-rrenik ez litzake izango. Urtero, esker ona

PUBLIERREPORTAJEA

2017KO ABENDUAREN 22A KARKARA 17

"Gustura gaude Munton amaitu berri dugun proiektuarekin"

rrindulari itzulien antolaketan ere bai.Oraintxe bukatu duzue Muntokoproiektua. Etxebizitza guztiak saldu aldituzue?Gela bateko apartamentu bat geratzenzaigu merkatuan, beste dena martxaonean saldu da. Etxeak egiteko trami-tazioekin hasi ginenetik gaurdaino, iahamabi urte pasa dira. Luzea izan daprozesua.Herriaren onurarako zerbitzu ugari es-kaini dituzue inguru horretan.Etxebizitzak egiteaz gain, beti saiatzengara herritarren ongizatea hobetukoduten proiektuak gauzatzen: futbol ze-laia, ondoko aparkaleku publikoa, su-permerkatua, Orioko Ikastolarentzatzati bat, paddle eta tenis pistak... Mun-to inguruan sortu den guneak, herriaribizi handia eman dio. Horrela, jabetza pribatukoak ziren lur-sailak herritarrek erabili ditzakete.Hori da. Etxeak eraikitzearen truke,gure lursailen zatiak aipaturiko insta-lazioak egiteko erabiltzen dira. Urola Kostan lehenak izan zarete AZiurtagiri Energetikoa lortzen. Zer dazehazki?Munton amaitu berri dugun eraikinarieman diote. Etxebizitzek CO2 emisiobaxua eta kontsumo energetiko gutxi-tua dituztela bermatzen du ziurtagi-riak. Urola Kostan, txalet estiloko erai-kin batzuk bazuten, baina etxe blokebatean lortzen lehenak izan gara.Aurrera begira, ba al duzue Orionlanean jarraitzeko asmorik?Dikeko lursailen zati bat gurea da, etaUdalak markatzen duen ildoaren ara-bera, bertako proiektuan parte hartze-ko asmoa dugu. Laster aurkeztuko die-gu agintariei gure proposamena.

Inmobiliaria Oriok 1966an eginzuen lehen obra herrian, eta aur-tengo udazkenean bukatu duteazkena. Pozik daude egindako la-narekin, besteak beste, A Ziurta-

giri Energetikoa jaso dutelako EuskoJaurlaritzaren eskutik. 50 urte bete zituen iaz enpresak.Gure familien aurreko jenerazioek sor-tu zuten Orion, 60eko hamarkadan.Lehen eraikinak hemen egin ostean,bizpahiru hamarkadetan Zarautzenaritu ginen lanean. Dagoeneko, eskar-

mentu handia dugu etxebizitzen sek-torean. 90. hamarkada hasieran itzuli zinetenOriora, Erriberetako etxeak egitera.Hori da, eta ordutik hemen jarraitzendugu. Gustura gaude urte hauetanOrion egindakoarekin, eta dirudienez,bezeroak ere bai. Urte guzti hauetan, herriko kirolari ba-bes ekonomiko handia eman diozue.Urte askotan babestu dugu Oriokotraineru estropada, adibidez. Futboltaldeari lagundu izan diogu, eta txi-

Inmobiliaria OrioNafarroa kalea, 13, 20800 Zarautz, Tel. 943 89 44 33, [email protected]

Pedro Ayestaran, Aitor Garmendia eta J.L. AyestaranInmobiliaria Orio

390_3_Maquetación 1 2017-12-20 13:56 Página 17

Page 18: Erosi, alokatu edo zer? · gure proiektua bizirik mantentzen la-guntzeagatik. Zu gabe KARKARAez li-tzake berdina izango. Are gehiago, ziu-rrenik ez litzake izango. Urtero, esker ona

IRITZIA

18 KARKARA 2017KO ABENDUAREN 22A

Que viva Egaña

Nire ijito abizenarekin bat datozen patilla lu-zeengatik izango da beharbada, edo beltza-ran samarra naizelako agian, edota ingele-sez dudan azento traketsagatik seguruena,baina kontua da atzerrira joaten naizen guz-

tietan, lehenago edo beranduago, ataka beretsuan suerta-tzen naizela:

⁃Are you Spanish?⁃(Mekauentu...) No, Basque.⁃Ah.... sorry.Irlanda ere ez da salbuespena izan. Hona bizitzera etorri

berritan, alaben zain eskola atarian beste gurasoekin hitzegitera ausartzen nintzenean, eulia kaka-mokordora nola,elkarrizketa ere modu berean txokoratzen zen, eguraldiarenaitzakian ia beti:

⁃ Irlandan euria besterik ez du egiten. Eguraldi hobeaizango duzue Espainian!

Esplikazio luzea etortzen zen orduan nire aldetik. Ezetz,ez ginela espainiarrak, euskaldunak baizik. Baietz, Irlandaapur bat bustiagoa eta hotzagoa zela, baina ez zegoela hain-besteko alderik Euskal Herriarekiko, gure probintzianbehintzat antzeko eguraldia genuela. Eta, behin abaila har-

Irlandara bizitzera etorri berritan, alaben zain eskola atarian beste gurasoekin hitz egitera ausartzen nintzenean, eulia kaka-mokordoranola, elkarrizketa ere modu berean txokoratzen zen.

tuta, pakete guztia sartzen nien: hizkuntza ezberdinbat –hitz egiten–dugula, probintzia batzuk Espainian etabesteak Frantzian daudela, txalaparta, bertsoak eta goraEuskadi ataskatuta.

Horregatik, eskolakoek jada ez didate horrelako galdera-rik egiten –ez espainiarra naizela pentsatzen ez dutelako,baizik eta nire matraka berriz ez entzuteagatik–. Tregua mo-duko bat izan dut ondorioz.

Tregua tranpa izan da ordea. Etorri baitira familiakoak bi-sitan eta, jakina, hemengo txoko politak ikusi ondoren pubbatean bukatu dugu eguna. Egurrezko aulki sendoak, tximi-niaren epela, guinness bana esku artean. Propina gainera:hiru gizon musika jotzen eta jendea kantari. Hurbildu zaiguhaietako bat eta galdera, ea gu ere abesti bat kantatzera ani-matuko garen. Guinnessak eta giroak legamituta, baietz guk.Pozik. Musikariengana gerturatzeko altxatu garenean, bai-na, ustekabean ongi-etorriko pieza jo digute: Laralaralarara-ra, que viva Españaaaaa!

Ia buelta eman eta korrika alde egin dugu. Edozein hastenzaie azaltzen euskaldunak garela, euskara, bertsoak...Dedio.Gutxien gutxienean que viva Egaña abestu izan baligute.

Xabier Etxeberria

MOILA BAZTERRETIK

390_3_Maquetación 1 2017-12-20 13:56 Página 18

Page 19: Erosi, alokatu edo zer? · gure proiektua bizirik mantentzen la-guntzeagatik. Zu gabe KARKARAez li-tzake berdina izango. Are gehiago, ziu-rrenik ez litzake izango. Urtero, esker ona

2017KO ABENDUAREN 22A KARKARA 19

bertako igogailuak:mantentze-lan profesionalaren aldeko apustua

tik igandera, 24 orduz eta urteko 365egunetan.

Dena den, eguneroko lan onari esker,egiten duten mantentze-lan onari es-ker, matxurengatik jasotako abisuakoso gutxi izaten dira. Teknikariek egi-ten duten lan onak gerora dauden abisukopurua txikitu egiten du, nabarmen.

Euskararen garrantziaBertakok duen beste balio garrantzitsubat euskararen erabilera da. Lehen mo-mentutik euskaraz jarduten dute: au-rrekontuak egiterakoan, komertzialenbisitetan, administraziokoarekin hitzegiterakoan, kontratuak idazterako-an... Asko eta ondo baloratzen dute be-zeroek euskararen erabilera.

Eta behin Bertako aukeratu ostean,bezeroek askatasun osoa dute nahi du-tenean kontratua eteteko. Kontratu li-break egiten dituzte. Urtebetekoak. Be-zeroak engainatu gabe eta iraupen-konpromiso gabe.

Ospakizunetan daudeBertako enpresan.Hiru urte beteko di-tuzte laster, eta badutezer ospatu: Euskal He-

rrian mantentze-lanak egiten dituztenenpresen artean gehien hazi dena da.Bizilagunen komunitate askok eraba-kitzen dute mantentze-lan enpresa al-datzea eta Bertakoren aldeko apustuaegitea. Urtean, batez beste, 200 komu-nitatek egiten dute 10-15 urte arteko es-karmentua duten teknikarien aldekohautua.

Hori da, gainera, Bertakok duen ba-liorik handiena: teknikariak. Eureksortutako enpresa da. Beste leku ba-tzuetan lanean jardun eta hango balia-bideak ikusita, enpresa berria sortzekoerabakia hartu zuten pertsonek. Tekni-kari horiek 24 orduko zerbitzu errealaematen dute; hau da, larrialdietan ezezik, abisu guztiak kontrolatzen etapremiak betetzen dituzte, astelehene-

Ia hiru urteko ibilbidean, bezero as-kok Bertako aukeratu dute eskaintzendituen tarifengatik. Oinarrizko kontra-tua hileko 80 euro ingurukoa da etaarrisku orotakoa, hileko 100ekoa. Pre-zio logikoak dira. Ez da normala EuskalHerriko enpresa batzuek 160 euro ko-bratzea arrisku orotako zerbitzuaren-gatik eta inguruko eskualdeetan preziohori ia erdira jaistea, hemen ditugun en-presa askok gure tarifa merkeagoak era-biltzen dituzte. Hori bai, Euskal Herriinguruan ditugun eskualdeetan, dioteenpresakoek

Larrialdi zerbitzuaIa hiru urteko ibilbidea laburra da, bai-na nahikoa izan da lorpen arrakasta-tsuetara heltzeko: bezero guztiek duteigogailuaren larrialdi sistema telefono-etara lotuta eta guztiek dituzte LED ar-giak. Argi kontsumoa murrizteko auto-matikoki itzaltzen diren argiak, alegia.

Duela ia hiru urte sortutako enpresaizanda ere, bere zabalkundea itzelaizan da beste bailara eta lurralde ba-tzuetara.

Gipuzkoan, Arrasaten eta Anoetanbiltegiak ditu Bertako enpresak. Horihorrela, ematen duten zerbitzua osoazkarra da, profesionala eta gertukoa.

943-90 34 50 telefonoan eska daite-ke informazioa eta aurrekontua. Betiere, lehen hitza euskaraz jasota.

PUBLIERREPORTAJEA

• 24 orduko zerbitzua abisu guztien-tzat• Pieza guztiak barne, orotariko zer-bitzuan• Iraupen-konpromisorik gabekokontratua• Larrialdi telefonoa doan, instalazioguztietan• Bakarrik itzaltzen diren LED ar-gien instalazioa doan• Efizientzia energetikoan oinarri-tutako ikuskapena

Eskaintzen ditugun zerbitzuak, hilean 100 eurotik aurrera

Bertako enpresako teknikariak, mantentze lanetarako erabiltzen dituzten autoekin.

390_3_Maquetación 1 2017-12-20 13:56 Página 19

Page 20: Erosi, alokatu edo zer? · gure proiektua bizirik mantentzen la-guntzeagatik. Zu gabe KARKARAez li-tzake berdina izango. Are gehiago, ziu-rrenik ez litzake izango. Urtero, esker ona

ARGAZKI ERREPORTAJEA

20 KARKARA 2017KO ABENDUAREN 22A

390_3_Maquetación 1 2017-12-20 13:56 Página 20

Page 21: Erosi, alokatu edo zer? · gure proiektua bizirik mantentzen la-guntzeagatik. Zu gabe KARKARAez li-tzake berdina izango. Are gehiago, ziu-rrenik ez litzake izango. Urtero, esker ona

ARGAZKI ERREPORTAJEA

2017KO ABENDUAREN 22A KARKARA 21

390_3_Maquetación 1 2017-12-20 13:56 Página 21

Page 22: Erosi, alokatu edo zer? · gure proiektua bizirik mantentzen la-guntzeagatik. Zu gabe KARKARAez li-tzake berdina izango. Are gehiago, ziu-rrenik ez litzake izango. Urtero, esker ona

22 KARKARA 2017KO ABENDUAREN 22A

ERREPORTAJEA

TESTUA: J. ZABALETAIRUDIAK: KARKARA

Helduek, batez beste, %50 egiten dute euska-raz kalean, neurketaren arabera –%49,50,zehatz esateko–. Inoizko daturik baxuenada, 1989an lehen neurketa egin zenetik.Haurrek eta gazteek, berriz, %75 inguru egi-

ten dute euskaraz; eta zaharrek, %62. Erabilera-indize oro-korra, adin guztiak kontuan hartuta, %60koa da.

Euskararen erabilerari dagokionez, ez dago alde handirikemakumeen eta gizasemeen artean. Berdin samar egitendute.

Bestalde, nabarmena da, haurrak tartean direnean, hel-duek dezentez gehiago egiten dutela euskaraz: elkarrizketanhaurrik ez dagoenean, nagusiek %51 egiten dute euskaraz;baina, haurrak tartean direnean, portzentaje hori %67ra igo-tzen da.

Erabilera jaistenAzken urteotan jaitsi egin da Orion euskararen kaleko erabi-lera. Eta ez da Orioko kasua bakarrik: joera orokorra da herri

euskaldunenetan. Gauza bera gertatzen ari da, esaterako,Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea –UEMA–osatzenduten herri gehienetan.

Paradoxikoa da, nolabait: UEMAko herrietan –eta Orionere bai, beraz–egin da ahaleginik handiena euskararen era-bilera bultzatzeko eta egoera asko hobetu da alor formaletan:udaletan, ikastetxeetan, komunikabideetan… Horietan guz-tietan aurrerapauso handiak eman ditu euskarak; baina, aldiberean, indarra galtzen ari da bere-bereak zituen esparru-tan: kalean, lagunartean, familian…

Mila eta bostehun biztanle gehiagoAzken hamabost urteotan Orio handitu egin da eta, horrekinbatera, biztanle-kopurua ere bai: 4.500 inguru oriotar ginen2001ean eta 6.000ren bueltan gabiltza dagoeneko. 1.500 biz-tanle berri dira, populazioaren %33 gehiago.

Horrekin batera, euskaldunen portzentajea ere jaitsi eginda: 2001ean %80 ziren euskaraz ondohitz egiten zuten orio-tarrak; 2011n, berriz, %76 –horiek dira dauzkagun azken da-

Jaitsi egin da euskararen erabileraOrioko kaleetanOrioko Euskara Zerbitzuak bi urtetik behin neurtzen dueuskararen erabilera kaleetan. aurtengo maiatzean eginda azken neurketa, eta konfirmatu egin da lehendik suma-tzen zen joera: euskararen erabilera jaitsi egin da kalean,bereziki helduen artean –25-64 urtekoen artean–.

390_3_Maquetación 1 2017-12-20 13:56 Página 22

Page 23: Erosi, alokatu edo zer? · gure proiektua bizirik mantentzen la-guntzeagatik. Zu gabe KARKARAez li-tzake berdina izango. Are gehiago, ziu-rrenik ez litzake izango. Urtero, esker ona

2017KO ABENDUAREN 22A KARKARA 23

ERREPORTAJEA

tuak; datorren urtean publikatuko dira 2016koak–.

Euskaldunen arteko erabilera bultzatuHaurren euskalduntasuna bermatzeko tresna onak dituguherrian: D ereduko bi eskola, eskolaz kanpoko eskaintza opa-roa euskaraz, Txurrumuski aisialdi-elkartea, ludoteka, gaz-telekua… Helduak euskalduntzeko, berriz, oso inportanteada Euskaltegi berriak betetzen duen funtzioa, 60tik gora la-guni ematen baitio zerbitzua urtero.

Baditugu tresnak, beraz, euskararen ezagutza-datuak ho-betzeko etorkizunean; baina, Orioko herriaren izaera eus-kaldunari eutsi nahi badiogu, erabilera handitzea da erronkagaur egun.

Horretara bideratutako egitasmoak jarriko dira martxandatorren urtean Euskal Herri osoan, herritarren, euskararenaldeko elkarteen eta administrazioen artean antolatuta. Tokibatzuetan hasita daude dagoeneko lanean –Lasarte-Orian,Agurainen, Hernanin…– eta emaitza onak izan dituzte.Orion ere badugu zerbaiten premia!

Euskararen erabilera datuak

390_3_Maquetación 1 2017-12-20 13:56 Página 23

Page 24: Erosi, alokatu edo zer? · gure proiektua bizirik mantentzen la-guntzeagatik. Zu gabe KARKARAez li-tzake berdina izango. Are gehiago, ziu-rrenik ez litzake izango. Urtero, esker ona

IRITZIA

24 KARKARA 2017KO ABENDUAREN 22A

“Egidazu euskaraz,ulertzen dizut eta”

Kuriosoa da belarripresten kasua: aspalditikexistitzen dira, baina hitza sortu behar izandugu ikus ditzagun. Hitz egin zein ez, euska-ra ulertzen duten pertsonak dira. Are gehia-go, gainontzekoek beraiei euskaraz egitea

nahi lukete, edo, bestela, ez zaie axola nola hitz egiten die-gun, ulertzen dute eta. Ahobiziek, ordea, soilik ahobiziekinhitz egiteko lizentzia hartzen dugu normalean, hau da, eus-karaz hitz egitea erabakitzen duten lagunekin. Errespetua-ren izenean, edo badaezpada, erdarara pasatzen gara sarri-tan. Baina, zer gertatzen da errespetua bakoitzak nahi duenbezala hitz egitea dela erabakitzen dugunean?

Horixe da azken bi urteetan Euskal Herriko hainbat txo-kotako herritarrek adostasunez egin duten ariketa kolekti-boa, hala nola Lasarten, Agurainen, Deustun, Baionan zeinHernanin. Inertziak apurtu eta euskara ulertzen duten lagu-nekin, senideekin, lankideekin zein ezagunekin euskarazegitea erabaki dute milaka ahobizik, eta beste milaka belarri-prestek beraiei euskaraz egiteko eskaera egin diete inguru-koei.

Emaitzak nabarmenak eta ilusionagarriak izaten ari dira:elkarrizketa elebidunak posible direla erakutsi dute, eta, ho-rrez gain, ordura arte ausartzen ez ziren belarriprestaskokeuskaraz aritzeko urratsa eman dute. Pauso hori, gainera,gertukoekin egin dute, beren eguneroko harremanetan,hain zuzen.

Euskal Herriko herritarren ia erdiek ulertzen dute euska-ra, eta, Orioren kasuan, gehienek. Beraz, baldintzak egokiakdira, hala nahi dugun kasuetan, euskaraz hitz egiten dutenguztiekin ez ezik, ulertzen duten guztiekin ere gure hizkun-tzan aritzeko. Ahobizi izateko aukerak biderka ditzakegu.Horretarako, lehen ariketa proposatuko dizuet: saia gaite-zen gure inguruko belarriprestak identifikatzen. Agian ezzaizkigu burura berehala etorriko, baina ziur uste bainogehiago direla.

Hitz egin zein ez, euskara ulertzenduten pertsonak dira. Gainontzekoekberaiei euskaraz egitea nahi lukete, edo,bestela, ez zaie axola nola hitz egitendiegun, ulertzen dute eta.

Arrate Illaro

ADARRETATIK HELDUTA

390_3_Maquetación 1 2017-12-20 13:56 Página 24

Page 25: Erosi, alokatu edo zer? · gure proiektua bizirik mantentzen la-guntzeagatik. Zu gabe KARKARAez li-tzake berdina izango. Are gehiago, ziu-rrenik ez litzake izango. Urtero, esker ona

2017KO ABENDUAREN 22A KARKARA 25

OROIMENAREN KUTXA

Eliza gainezka: hiru apaiz, sei monagillo, pulpitua… beste garai batzuk. EZEZAGUNA

Meza erdian mobila jo eta jo

Elizan gauza batzuk ederki aldatu dira azken urteo-tan. Goiko argazkian ikusten den bezala, orain dela50 urte inguru, Orioko San Nikolas parrokiak lauapaiz eta monagillo pila bat zituen, eta pulpitua.

Igandean bost meza ospatzen ziren. Emakumeak ez zeukanlekurik, ez aldarean ez koruan. Jauna hartu aurretik ezin zengosaldu, baraurik behar zen, aurretik apaizari bekatuak ai-tortuta.

Aldaketa asko izan dira bai. Horietako batzuk, teknologiaberriek ekarriak: Orain kanpaiak jotzeko kanpandorrera igobeharrik ez dago. Herriak kantatu dezan, kantuen hitzakpantailan agertzen dira aldarean, karaoke moduan. Gabone-tako belena bizia da, mugimendua du: errota, burdinolakomailua, errekako ura… Batzuetan okerra gertatzea ez da ha-rritzekoa; adibidez, kantuen pantailan Erruki Jaunaagertubeharrean, ErrukiJuanaagertzea.

Teknologia berriek erabilera okerrak ekartzea normala da.San Nikolas hirugarrenean gertatu zen, orain dela urte gutxi.Ama Birjina eguna zen, abenduaren 8a. Egun hartan senarrameza nagusira joan zen, 11:00etan. Emaztea ez, etxea txu-kundu nahi zuen eta plazan elkartuko zirela esan zion sena-rrari, meza ondoren. Gizona etxetik atera aurretik, andreaktelefonoa sartu zion txaketako patrikan, erosi berria zionmobila. Baina esatea ahaztu.

Emazteak, hamabiak laurden gutxi aldean, meza bukatutazegoelakoan, bere mobila hartu eta gizonari deitu zion. Eliza-ko banku batean eserita, meza entzuten zegoen senarrak, te-lefonoa jotzen entzun zuen, eta aldameneko emakumeariesan zion: aizu, telefonoa jo ta jo ari zaizu. Erantzun bakarra:emakumeak muturra okertzea. Telefono-hotsa isildu egin

Oroimenarenkutxa

zen. Baina handik minutu batera berriro jotzen ari zen. Gizo-nak, ostera ere, emakumeari begiratu eta, telefonoa itzaltze-ko batere asmorik ez zuela konturatuta, berriro eskatu zionhura isiltzeko. Emakumeak, bigarrenean, aurpegi txarra jar-tzeaz gain, haserre erantzun zion: nik ez daukat telefonorik.

Gizonak ez zuen ezer ulertzen, baina telefonoa isildu eginzen. Gaitzerdi! Jaunartzeko garaia iritsi zen. Gizona zutitueta aldarera bidean abiatu zen pasilloan. Baina emaztea ezzegoen etsitzeko, mobilak berriro jo zuen senarraren txake-taren patrikan. Orduantxe konturatu zen: baina telefonoanere txaketan zegok eta!,mobila patrikatik atera eta huraitzaltzen saiatu zen. Ez zuen lan erraza, tramankulu madari-katuaren botoiak sakatu eta sakatu eta trastea isiltzen ez! Bo-toiarekin asmatu zuenerako, izerdi patsetan zen, aurpegiakkolore guztiak hartuak zizkion.

Gerora, egun hartakoa gogoratu eta pasadizo hura konta-tzen duenean, gizonak esaten du momentu hartan moilanegon izan balitz tramankulu zerri hura hartu eta frantses fa-brikaraino botako zuela harrika.

Jaunartzea bukatuta, apaizak ez zeukan ahaztuta kristauharen telefonoak jaunartzeko garaian sortutako zarata etaiskanbila. Aukera baliatu zuen herritarrei abisua emateko:laster kursilloa eman beharko degu, telefonoa erabiltzen ikas-teko. Meza bukatuta, gizona sakristiara ausartu zen, aizu, haueta hau, errua ez da nireahasi zitzaion apaizari. Apaizak, be-rriz: ez, nerea da errua. Eta ez, zurea ere ez, nere andrearena.Ama Birjinaren egun hartan ez zen dibortziorik izan, bainaia-ia. Geroztik, Orioko elizaren zimitorioko atean kartel batdago jarrita herritarrentzat: Jaungoikoarekin hitz egiteko ezda behar mobilik.

IÑAKI ITURAIN

390_3_Maquetación 1 2017-12-20 13:56 Página 25

Page 26: Erosi, alokatu edo zer? · gure proiektua bizirik mantentzen la-guntzeagatik. Zu gabe KARKARAez li-tzake berdina izango. Are gehiago, ziu-rrenik ez litzake izango. Urtero, esker ona

PUBLIZITATEA

26 KARKARA 2017KO ABENDUAREN 22A

390_3_Maquetación 1 2017-12-20 13:56 Página 26

Page 27: Erosi, alokatu edo zer? · gure proiektua bizirik mantentzen la-guntzeagatik. Zu gabe KARKARAez li-tzake berdina izango. Are gehiago, ziu-rrenik ez litzake izango. Urtero, esker ona

2017KO ABENDUAREN 22A KARKARA 27

“Gaur egun, haurrakbaino hobeto zaintzen ditugu idiak”Eusebio ArzadunItzaina

Hamalau urte zituenetik dabil dematan Arzadun, auzokide bati laguntzen lehenbizi, bere idi propioekin gero. Urte ona izan du 2017a,jokatu duen guztia irabazi baitu, tartean Aiako Kintopeko idi probak.

ELKARRIZKETA

390_3_Maquetación 1 2017-12-20 13:56 Página 27

Page 28: Erosi, alokatu edo zer? · gure proiektua bizirik mantentzen la-guntzeagatik. Zu gabe KARKARAez li-tzake berdina izango. Are gehiago, ziu-rrenik ez litzake izango. Urtero, esker ona

ELKARRIZKETA

28 KARKARA 2017KO ABENDUAREN 22A

M. GARCIA

Andatza auzoko Etxeberri baserrianjaio zen Eusebio Arza-dun –Aia, 1961–. Han jaio zen, eta han bizi da orain ere. Lore-zain ofizioz, Donostiako Udalean aritzen da egunean zehar.Etxera itzultzean, berriz, idiak ditu afizio eta pasio. Aurtenpoz iturri ere izan ditu animaliak; hiru apustu eta Kintopekoprobak jokatuta, guztietatik bueltatu baita txapeldun etxera.Idiekin sartutako orduek fruituak eman dituztela-eta, pozikdago Arzadun.Noiz hasi zinen idiekin?14 urte nituen garaian hasi nintzen, tailerrean bazen idiakekarri zituen bat, Arrillaga, eta harekin hasi nintzen idiakprestatzen eta mendira eramaten. Gero, baserrian ere ari-tzen nintzen ganaduarekin uztarrian, aitarekin. Gustatuegin zitzaidan eta horrela hasi nintzen idiekin. Zein probaleku duzu kuttunena?Herrikoa beti izaten da berezia. Etxeak gehiago erakartzendu. Gainontzean, Bizkaira ere gustura joaten naiz eta, oroko-rrean, ez daukat arazorik edozein probalekurekin. Eta zein da zuretzat hoberena?Ez da probaleku hobeagorik, idiak dira gakoa. Animalia pres-tatu, hezi, uztarrian lanean jarri... ordu asko sartu behar diraidia pestatzeko. Lan gogorra al da?Bai, asko gustatu behar zaizu hau egiteko. Ordu asko pasa be-har dira eta animaliarekin ibili egin behar da. Batzuetan,asko ibiliagatik ere atera ohi dira idi txarrak, baina ez dagoibili gabeko onik. Beste kiroletan bezala, entrenatu eta saiatugabe ez dago emaitza onik.

Guk gazterik ekartzen ditugu idiak, eta orain ditudanakbost urte pasatxo izango dituzte. Galiziatik ekartzen ditugu,eta etxean hezten ditugu.Txahal txiki horietatik idi pare txapeldun bat ateratzeko,zenbat denbora behar izaten da?Batzuek sei urterekin ateratzen dituzte, baina ni ez naiz za-lea, oraindik bigunak egoten direla iruditzen zait. Nik 8-9 ur-terekin ateratzen ditut, etxean ondo ibili eta gero; pazientziaizan behar da. Idien pisua mantentzea zaila al da?1.100 kilo pisatu behar du bikoteak eta hortik pasatzen denkilo bakoitzeko, kilo eta erdiko gainzama jarri behar duguharrian. Pisutik ez pasatzeko azken egunetan dieta bereziaegiten diegu eta hustu egiten diegu sabela, ahalik eta kilo gu-txien hartzeko. Nahiko komeria ibiltzen dugu horretarako. Zenbat idi dituzu?Lau idi ditut orain dematan parte-hartzen dutenak, eta ba-dut beste bikote gazte bat, pare bat urtean prest egongo denakintopekotan irteteko.

IBON ERRAZU

“Federazioak animaliekiko errespetuhandiagoa egotea bultzatu du. Zorrotzakdira, eta beharrezkoaikusten dutenean txartela ateratzen dute.”

390_3_Maquetación 1 2017-12-20 13:56 Página 28

Page 29: Erosi, alokatu edo zer? · gure proiektua bizirik mantentzen la-guntzeagatik. Zu gabe KARKARAez li-tzake berdina izango. Are gehiago, ziu-rrenik ez litzake izango. Urtero, esker ona

ELKARRIZKETA

2017KO ABENDUAREN 22A KARKARA 29

Bikote berak ibiltzen al dituzu beti?Orain arte hala egin dut, behintzat. Idi asko dituztenek na-hastu egiten dituzte, aukera dutelako. Gu, ordea, bi idi ekarrieta haiekin aritzen gara denbora guztian. Idiak plazara eraman eta ekarri egiteko nola moldatzen zarete?Kamioi txiki bat dut eta hor mugitzen ditut idiak. Proba edoapustua Aian denean, goizean pisaketa egin eta etxera ekar-tzen ditugu iluntzera arte. Bizkaian denean, berriz, han in-guruan uzten ditut eguna pasatzen, konfiantzazko norbai-ten baserrian. Azkenaldian irabazi dituzu proba batzuk.Lau proba jokatu ditut aurten: hiru apostu eta kintopekoprobak, eta guztiak irabazi ditut. Urte ona izan da. Kintope-ko idi probatan bigarren geratu zenak bota zidan azkenapustua, egun berean ez genuen jokatu eta aurrez aurrekoapustua egin nahi zuela. Espero al zenuen manta irabaztea?Irabaztea ez dakit baina hortxe ibiliko nintzela pentsatzennuen. Idi pare onak zeudela ikusten nuen, Iñaki Olidenenak,adibidez, baina nire artean pentsatzen nuen estuasun batemateko moduan ibiliko nintzela. Esperantza banuen,behintzat. Federazioak kontrolatzen ditu proba guztiak, zorrotzak aldira?Garai batean, esaterako, akuiluarekin gogorrago eragiten zi-

tzaien idiei. Orain, hori ikusten badute, segituan hartzendiete kargu itzainei eta kanporatu ere egiten dituzte proba-tik. Federazioak animaliekiko errespetu handiagoa egoteabultzatu du. Zorrotzak dira, eta beharrezkoa ikusten dute-nean txartela ateratzen dute. Horretarako daude. Animalista askok demak kritikatzen dituzte, animaliek su-fritu egiten dutelako.Gaur egun, haurrak baino hobeto zaintzen ditugu idiak . Pix-kabat izerditu orduko mantak aldatzen dizkiegu, epeleanizaten ditugu, jana ahal den onena ematen diegu... Garai ba-tean, baserriko lanerako erabiltzen zirenean, goizean uztar-tu eta egun osoa uztarrian pasatzen zuten, eta jan ere justuaegiten zuten. Orain, kapritxoan zaintzen ditugu. Asko aldatu al dira demak garai batetik hona?Jende gutxiago aritzen da idiekin gaur egun, diru gutxiagodago eta jendeak nahiago izaten du beste planak egitea idie-tan gastatzea baino. Hori bai, apustuetan beti dago jendeaikusten, auzoetatik gazte jendea etortzen da.

Idiekin ere ibiltzen dira gazte batzuk Bizkaia aldean.Orion eta Aian, Oliden eta Erreista ditugu, eta Izeta ere zer-bait jarduten da. Garai batean askoz gehiago ibiltzen ginen.Nola ikusten duzu idi demen etorkizuna?Lehen, lana egiteko idiak izaten ziren baserrietan, eta erra-zagoa zen idi pare ona plazara eramatea. Gaur egun, horreta-rako ekarri eta hezi behar ditu norberak, eta jende gutxiagoanimatzen da. Zail dago demen etorkizuna.

390_3_Maquetación 1 2017-12-20 13:56 Página 29

Page 30: Erosi, alokatu edo zer? · gure proiektua bizirik mantentzen la-guntzeagatik. Zu gabe KARKARAez li-tzake berdina izango. Are gehiago, ziu-rrenik ez litzake izango. Urtero, esker ona

30 KARKARA 2017KO ABENDUAREN 22A

PUBLIZITATEA

390_3_Maquetación 1 2017-12-20 13:56 Página 30

Page 31: Erosi, alokatu edo zer? · gure proiektua bizirik mantentzen la-guntzeagatik. Zu gabe KARKARAez li-tzake berdina izango. Are gehiago, ziu-rrenik ez litzake izango. Urtero, esker ona

2017KO ABENDUAREN 22A KARKARA 31

IKASLEAK IDAZLE

Gaurko honetan iragarkisexistei buruz mintza-tuko naiz. Gure mundu

hau gero eta sexistagoa bihur-tzen ari da eta gaur nik zergatikbaieztatzen dudan hau adiera-ziko dizuet.

Anuntzioak egiten direneanontzi-garbigailuak aurkezten,adibidez, neskak dituzte eta fi-sikoki ezaugarri minimo ba-tzuk eman behar izaten dutebestela ez dute balio. Niretzat,berdin dio zeinek piztu, ontzi-garbigailuak berdin garbitukodu eta.

Bestea, emakume bat kanta-ria denean, diskoen portadan,ia beti, neskak larru-gorritanateratzen dira eta hori niretzatmutilak erakartzeko egitendute baino ez dute egin beha-rrik.

Mutilak, berriz, beti kotxeakgidatzen ateratzen dira. Ez da-kit hori zergatik egiten duten,ez al dago kotxerik neskentza-ko?

Bukatzeko umeei zuzendu-tako iragarkietara pasako gara.Olentzeroak, Erregeak … direlaeta katalogoak atalka daude ba-natuta. Lehenengo ume txikie-nentzako gauzak, ondoren su-kaldeak, panpinak, etxeak …hori bai, dena arrosez eta nes-kak erabiltzaile moduan. Segi-dan kotxeak, dinosauroak etaborrokako gauzak, baina he-men mutilak bakarrik agertzendira. Beno, espero dut iritzi ho-nek jendeari buruan daukan te-oria aldatzea.

Iragarki sexsistak

LARDIZABAL HERRI ESKOLA

Allende Lertxundi

“txikitan nire arlorik gustukoena zen soinketa”Ramon ErkiziaSoinketako praktiketako irakaslea

Nola prestatzen dituzu klaseak?Kontutan hartzen dugu zuengandik zerlortu nahi dugun, eta horren araberaklasea diseinatzen dugu: jarduerak, jola-sak… beti ere aintzat hartuz zuentzakoere proposamen gustagarria izatea. Txikitatik pentsatzen al zenuen soinke-tak irakaslea izatea?Eskolaumea nintzenean, nire arlorikgustukoena soinketa zen, horregatikumetatik pentsatu izan dut handitangorputz hezkuntzaren inguruan lanegin behar nuela. Entrenatzaile ere bazara, zer nahiagoduzu hori ala irakasle lana?Irakasle izatea nahiago dut, argi daukat.Zer eskaintze dio haur bati soinketak?Mugimendua, ariketa fisikoa, kideen ar-teko elkarrekintza, eta honen bitartezzuen arteko ezagutza eta harremanasendotzeko aukera ona.Nola ikusten dituzu eskola-kirola, etakirol federatua?Errendimenduak, markak eta sailkape-nak alde batera utzita, eskola kirolak au-kera bat izan behar du ikasle guztiokahalik eta kirol gehien probatu eta eza-gutzeko. Gero, behin argi izanda bakoi-tzak zer kirol aukeratu nahi duen, bestehelburuen bila joan liteke.

Ramon Erkizia oriotarrak gure eskolanegin ditu irakasle-ikasketetako prakti-kak. Bera gorputz hezkuntzako espezia-litatea egiten ari da.Zergatik aukeratu zenuen eskola hau?Gehienbat, eskola txiki baten martxaezagutu nahi nuelako. Bestalde, Aiakoherriak baliabide natural asko ditu etahoriek asko erakartzen naute. Nolatan aukeratu zenuen lan hau?Betidanik gustatu izan zaidalako hau-rrekin harremana izatea: Orion ume tal-de batzuen entrenatzailea naiz, aisialdi-ko begiralea ere bai.. Azken finean, ustedut lanbide honetarako balio dudala. Zure ustez, gustura joaten al dira ikasle-ak soinketara?Niri hala iruditzen zait, zuentzako osoarlo atsegina izaten dela esango nuke:kirola, talde-jolasak… Hau al da zure lehengo praktikaldia?Ez, hau hirugarrena dut. Non nahiago zenuke lan egin, eskola txi-ki ala handi batean?Nire praktikaldi hauetan ikusi dudana-gatik, uste dut gusturago egingo nukeelalana eskola txiki batean, Aiako eskolan,adibidez. Baina zuen adineko haurreisoinketa ematea egokituz gero, edozeinikastetxetan jardungo nintzateke pozik.

390_3_Maquetación 1 2017-12-20 13:56 Página 31

Page 32: Erosi, alokatu edo zer? · gure proiektua bizirik mantentzen la-guntzeagatik. Zu gabe KARKARAez li-tzake berdina izango. Are gehiago, ziu-rrenik ez litzake izango. Urtero, esker ona

ELKARRIZKETA

32 KARKARA 2017KO ABENDUAREN 22A

“Jubilatu arren, argazkiak egiten jarraituko dut”

I. GAITON

Hemendik aurrera, nahikoa denbora izango du kamera lepo-tik plazerez zintzilikatu eta patxadaz bidaiatzeko. Argazkiakegiteko, telefono mugikorra ez zaiola gustatzen aitortu digu;argazkilaritza berarentzat droga bat dela ere bai.Altxor ederra izango da aita eta bion artxiboa.Ondo gordeta ditut argazki eta negatibo guztiak. Denboradudanean, dena behar bezala aztertu eta irudi onenekin zer-bait egitea gustatuko litzaidake. Txikitatik ikusiko zenuen bera kamera eta argazki artean.Arin & Embilen egiten zuen lan. Saltsero samarra zen, eta ar-gazki kamera bat erosi zuen. Garai hartan, oso gutxi izangoziren herrian, eta jendeari erretratuak egiten hasi zen. Auto-didakta zenez, liburu artean gogoratzen dut, bere kabuzikasten. Etxean laborategi eta estudio txiki bat muntatu zi-tuen aurrena. Argazkilaritza geroz eta gehiago gustatzen zi-tzaiola ikusirik, 1961 zabaldu zuen negozioa. Argazkilari fina zen Ramiro.Bai, oso saiatua. Gipuzkoako argazkilari elkarte bateko kideazen. Ikastaroak, bidaiak eta halakoak antolatzen zituzten,beste argazkilarien lanak ikusiz ikasten jarraitzeko. Bera izan al zenuen maisu?Umetan karreteak errebelatzeko likidoak, hautsak etab. ma-neiatzen erakutsi zidan. Gero, 16 urterekin Madrilen izannintzen urtebetez, akademia batean. Gerora, izan al duzu gogoan berak esandako zerbait?Nire lan batzuei begira zebilela, bere maila gainditu nuela ai-tortu zidan behin. Ederra izan zen aitarengandik hori entzu-tea.

Maite GarciaArgazkilaria

Argazkilari profesionala izan aurretik, irakaskuntzan arituzinen.Madrildik etorri eta aitarekin bi urtez lan egin ostean, ofizioberriren bat ikasteko beharra sentitu nuen. Unibertsitaterajoan nintzen, irakasle-eskolara. Karrera amaituta, 15 urtezizan nintzen irakasle. 1992an aita jubilatu zenean, berarierreleboa hartu eta argazkigintza profesionalean zentratzeaerabaki nuen. Etxeko negozioari jarraipena eman nahi nion.Argazkilaritza asko aldatu da urte gutxian. Analogikotik di-gitalerako saltoa ematea gogorra egin al zitzaizun?Ez, argi ikusi nuen etorkizuna hortik zetorrela. Berehalahasi nintzen ikastaroak egin eta formatzen. Anekdotatxo batere badut gogoan, honen harira. Photoshopekin lanean nen-bilen batean, aita inguruan zebilen. Ordenagailuarekin ar-gazkiari beltzune bat nola kendu erakutsi nionean, ezinzuen sinetsi. Ene, nik ia bista ere galdu dut halakoak egiten!bota zidan harriduraz. Digitalizazioak azkarrago lan egitekoaukera jarri zigun eskura. Alde txarren bat ere ekarriko zuen.Bai. Kamera analogikoekin gehiago pentsatu behar zen klikegin aurretik, eta horrek azken emaitza hobetzen zuen. Ar-gazki kamera digitalekin, orokorrean, ateratzen den argazkikantitatea handiagoa da, eta ez da hainbeste pentsatzen.Bestalde, lehen bezero asko etortzen zen dendara argazkiakerrebelatu eta kopiak egitera. Kamera digitalekin diru sarre-ra hori asko jaitsi zen. Urte hauetan guztietan, lanaz gain argazki asko egin al ditu-zu afizioz?

Maite Garciak udazken honetan itxi du Ramiro aitak 1961ean zabaldu zuennegozioa. Bien artean, 50 urtetik gora eman dituzte Orioko bazterrak, ekitaldiak, ospakizunak eta herritarrak dokumentatzen.

390_3_Maquetación 1 2017-12-20 13:56 Página 32

Page 33: Erosi, alokatu edo zer? · gure proiektua bizirik mantentzen la-guntzeagatik. Zu gabe KARKARAez li-tzake berdina izango. Are gehiago, ziu-rrenik ez litzake izango. Urtero, esker ona

ELKARRIZKETA

2017KO ABENDUAREN 22A KARKARA 33

“Mugikorrarekin egitenditugun argazkiekfuntzio jakin bat bete dezakete, baina kalitatez,gutxi dira onak. ”

Bai. Bidaietan, adibidez, asko. Oraindik ere argazki kameraeramaten dut lepoan. Lagunek mugikorrarekin ateratzendituzte argazkiak, baina gero nireak nahi izaten dituzte... karkar kar.Ikaragarria da mugikorrarekin ateratzen dugun argazkikantitatea.Bai, halaxe da. Telefonoarekin ateratako argazkiek funtziojakin bat bete dezakete, baina kalitateari begiratuz, oso gutxidira onak; batik bat, pentsatu gabe ateratzen ditugulako.Zein ezaugarri izan behar ditu argazki on batek?Bada falta ezin den zerbait, funtsezkoena dena: argia. Argaz-ki ilun bat oso ona izan daiteke, baina iluntasun horrek ondoargiztatuta egon behar du. Argazkia egin aurretik argiarierreparatu behar zaio lehenik, nondik datorren ikusi, ze in-tentsitate duen kalkulatu. Bestalde, argazkiko subjektuapertsona bada, keinua ere garrantzitsua da niretzat. Irudiakzerbait komunikatu behar du.Benetako argazkilaria, inoiz erretiratzen al da?Ez dut uste. Nire kasuan behintzat, argazkiak egiten jarrai-tuko dut. Nire izaeraren zati garrantzitsua da argazkilaritza,utzi ezin den droga baten antzeko zerbait.Orion beste bi negozio itxiko dituzte laster jubilazioagatik.Zergatik ez dute jarraipenik?Komertzio txikientzat gauzak asko zaildu dira. Jendeagehiago joaten da zentro komertzial eta halako lekuetara.Hala ere, dudarik gabe, internet da jendearen kontsumo al-daketetan gehien eragin duen faktorea. Zaila da konpeten-tzia horiei aurre egitea.

390_3_Maquetación 1 2017-12-20 13:56 Página 33

Page 34: Erosi, alokatu edo zer? · gure proiektua bizirik mantentzen la-guntzeagatik. Zu gabe KARKARAez li-tzake berdina izango. Are gehiago, ziu-rrenik ez litzake izango. Urtero, esker ona

UDALAREN TXOKOA

34 KARKARA 2017KO ABENDUAREN 22A

Zertan da Aritzaga-Herrko Plazagunea berritzeko proiektua?

2016ko uztailean Aritzaga kalea eta He-rriko Plaza berrurbanizatzeko lanakesleitzeko lehiaketa publikoa irekizuen Orioko Udalak. Lehiaketan partehartu zutenei beren proposamena lan-tzea eskatu zien udalak, hau da, oina-rrizko lan batzuk eginda nola berrurba-nizatuko luketen herriko sarrera.

Bost proiektu aurkeztu ziren lehia-ketara eta, guztiek, bakarrak izan ezik,trafikoa mantentzen zuten plaza ba-rruan. Beste proposamenak gune horiguztia oinezkoentzat jartzea proposa-tzen zuen. Azken proiektu hori, Jon Be-giristain arkitektoak zuzentzen duentaldearena, izan zen lehiaketa irabazizuena.

Saneamendu eta trafiko arazoakAritzaga-plaza gunean saneamenduarazo handia dago. Ur zikinak eta euriurak ez dira bereizten, eta horrek ara-zoa sortzen du ura araztegira bidaltze-an. Horrek, saneamendua konpontze-ko lanak eskatzen ditu.

Bestalde, trafiko arazoa dago plazan.Gaur egun, herriko plazak biribilgunemodura funtzionatzen du eta, trafikoa-ren herriko sarrera hortik izanik, arris-ku puntuak sortzen dira. Plazatik Eus-ko Gudari Kalera doan bidea, esatera-ko, oso estua da eta puntu beltzarriskutsua da oinezkoentzako.

1954ko plan orokorretik aurrerakoguztietan herrio trafiko arazoak kon-pontzeko zubi bat planteatzen zenArrantzale kaletik ibaiaren beste alde-ra. 2007ko arauetan ere zubiarenproiektua zegoen, baina Portu Zuzen-daritzak atzera bota zuen babes-portuamantentzeko.

Begiristainen proposamenak Aritza-ga plazaren peatonalizazioa proposa-tzen du. Goiko planoan ikusten den be-zala, Txistulari kaletik sartuko da trafi-koa eta Ibai Ondotik irten. Moilakoaldean bi norantzetako errepideaegongo da. Ibai Ondo kaletik irteteko2,40 metroko galiboa egongo da, oraindagoen bezala. Altuera hori gainditzenduten ibilgailuek Txanka bidea hartubeharko dute herritik irteteko.

Portu zuzendaritzarekin harremanaBegiristainen proiektuak ekartzenzuen zailtasun nagusia honakoa da:plaza oinezkoentzat izanik, trafiko guz-tia moilatik bideratuko dute, bi noran-tzetan. Moila zabalagoa izatea eskatzendu horrek.

Orioko moila 1920. urtean eginikoada. 80ko hamarkadan moilako kota -4ra jeisteko lanak egin ziren eta moilazahara eraldatu eta indartu zen. Lanhoriek arazoak sortu zituzten hainbattokitan eta beste batzuetan ez zuten

Herriko Plaza eta Aritzaga kalea oinezkoentzat izatea proposatzen du proiektuak. ORIOKO UDALA

erabat ondo funtzionatu –itsas etxe etakofradia gunean–.Moila zaharra egoe-ra txarrean dago eta oro har, esku har-tze bat behar du.

Hori kontuan izanik, moilako lanakmartxanjarri eta moila bera bi metrozabaltzeko eskatu zion Orioko UdalakPortu Zuzendaritzari.

Haien lehen erantzuna ezezkoa izanzen; Portu Zuzendaritzak ez zuen au-rreikusi epe laburrean Orioko moilakonpontzea. Orain asteburuetan egi-ten den bezala, herriko sarrera moilatiketa irteera Txanka bidetik izatea propo-satu zuten, baina hori ez da bideraga-rria Udalaren ustez: moilatik Aita Ler-txundi kalera joateko –100 metro ingu-ru daude– 4,3 kilometroko ibilbideaegin behar dute ibilgailuek.

Urtebete inguruko negoziazioen on-doren, moila berritzeko eta bi metro za-baltzeko konpromisoa hartu du azke-nean, idatziz jakinarazi zion udalariabenduaren 7an.

Urte bete Portu zuzendaritzarekinnegoziatzen pasa ostean –tartean Erki-degokio hauteskundeak eta bi zuzen-dari izan dira–, lortu dute moila zabal-tzeko lanak onartzea eta haiek egitekokonpromisoa hartzea. Lanak egin ahalizateko egitasmo teknikoa lantzen aridira eta egun hauetan Bordatxo eta Xi-xario inguruan zundaketa lanak egitenari dira egitasmoko azterketa geotekni-koa osatzeko.

Aritzaga- plazako lanak egitean kaltegutxien sortzeko, lehendabizi moilakolanak egin eta trafikoa bi norabideetanjartzea litzake egokiena, herriko sarre-ra irteerak ahalik eta gutxien oztopa-tzeko. Bestetik eta Plaza aldean daudenkomertzio eta ostalaritza establezi-menduak kontutan hartu behar diraobra hasteko datak eta faseak zehazte-rakoan beraiei sortuko zaien eraginaahalik eta txikiena izan dadin.

Portuko lanak 6 hilabeteko iraupenaizango dute eta Aritzaga-herriko plaza-ko lanek aldiz 10 hilabete inguru.

390_3_Maquetación 1 2017-12-20 13:56 Página 34

Page 35: Erosi, alokatu edo zer? · gure proiektua bizirik mantentzen la-guntzeagatik. Zu gabe KARKARAez li-tzake berdina izango. Are gehiago, ziu-rrenik ez litzake izango. Urtero, esker ona

2017KO ABENDUAREN 22A KARKARA 35

UDALAREN TXOKOA

EAJEtengabeko aurrerapausoak ematen

EAJren zeregina gure herritarren bizi kalitatea hobetzea da. Ari-tzaga-plaza inguruko interbentzioa horren eredu da. Eremu ho-netako saneamendu obrak egiterakoan herri gunearen egiturahobetzeko aukera ikusita, horretara jarri ginen. Moilan ibilgai-luentzat bi noranzko ibilbidea emanez, plaza ingurua guztiz oi-nezkoentzako bideratuko da. Moila Eusko Jaurlaritzaren esku-meneko gunea izanik, proiektuari bere onarpena emateaz gain,errepidea errioruntz zabaltzearen koste haundiena eta kudea-keta osoa haren gain jartzea ere lortu du EAJren udal taldeak.Momentu honetan, moilaren zabaltzeko obra egiteko, Portue-tako administrazioak lizitaziorako behar dituen txosten eta tra-miteak amaitzear dago. Arizaga kalea eraberritzeko proiektuaia amaitua dago eta gero lizitaziorako prozedura hasiko da. He-rriaren bihotza eta bertarako sarrera-irteerak eremu honetandaudela jakinda, obra guztiek sortzen dituzten eragozpenak,ahal den neurrian, eraginik txikiena izateko lanean dihardugu.

OrainIritzirik ez

Gaizkiulertu bat dela eta, hilabete honetan ezin izan dute iritziaidatzi.

PSE-EEAritzaga

Azken urteetako lanik garrantzitsu eta beharrezkoena da hau.Beharrezkoa da Aritzaga kaleak saneamendu eta zoru arazo la-rriak dituelako. Eta garrantzitsua da lana kostu handikoa etaoso konplexua delako. Saneamendu arazoak konpontzeazgain, Bordatxoko eraikinaren parean moila zabalduz, bi norabi-deko sarrera-irteera errepidea sortuko da. Horrela, Aritzaga etaPlaza oinezkoentzako izango dira behin betiko. Portu Zuzenda-ritzak konpromisoa hartzea lortu dugu eta idatziz adierazi duportua zabalduko duela. Orain azterketak egingo dituzte obraegiteko beharrezkoa den denbora zehazteko. Udalak sanea-mendu lanak moila zabaldu aurretik edo ondoren egingo di-tuen erabai behar du. PSEk uste du moilako lanak egin eta bierreiak ziurtatu behar direla Aritzaga kalea altxatzen hasi au-rretik. Izan ere, bi lanak garai berean egiten badira zirkulazioarazo handiak sortuko dira herrian denbora luzez. Obra honekmereziko du, onura handiak izango baititu herriarentzat.

EH BilduDeskoordinazioaren ondorioak

Administrazioaren lan-prozedurak berezkoa du, neurri batean,moteltasuna; baina, honetan ere, badaude neurriak eta neu-rriak. 2016an hasi ginen plaza ingurua berritzeko egitasmoare-kin. Orduan obrak 2017an hasi eta 2018an bukatzea aurreikus-ten zen. 2017. urtea bukatzear dago eta oraindik oso urruti ikus-ten da lanen hasiera. Zergatik? Plaza inguruko berritze-lanakmoila aldea zabaltzea dakarrenez, derrigorrezkoa da Udalareneta Portuetako Zuzendaritzaren arteko elkarlana, plana aurreraateratzeko. Bi administrazioak EAJren esku daudenez, konpon-bide azkarra espero izatekoa zen, baina ez da horrelakorik ger-tatu. Moilako lanak, azkar jota, 2018ko udazkenean hasiko diraeta, ondorioz, moila aldea itxita egongo da hiru bat hilabetez.Kontuak horrela, obrak herritarrei eragingo dizkien arazoakahalik eta txikienak izateko, gure aukera hau da: moilako lanakbukatu eta bertatik ibilgailuentzako bi norabideak bermatu on-doren hastea Plaza berritzeko lanak.

390_3_Maquetación 1 2017-12-20 13:56 Página 35

Page 36: Erosi, alokatu edo zer? · gure proiektua bizirik mantentzen la-guntzeagatik. Zu gabe KARKARAez li-tzake berdina izango. Are gehiago, ziu-rrenik ez litzake izango. Urtero, esker ona

36 KARKARA 2017KO ABENDUAREN 22A

OSPAKIZUNAK

Zorionakbikote!azaroaren 24an ezkondu zirenibon arrizabalaga de Mingo etaEneritz ibarra azpeitia. Familiagiroan festa ederra izan genueneta eskerrak ematearekin baterazoriontsu izatea opa nahi dizue-gu!

Zorionak Joxeeta Jexuxi!azaroaren 18 an urrezko ezteiakospatu zituzten familian. Egunahaztezina, nahiko algara eta ne-gar egindako eguna izan zen.unai Manterola apaizak esan mo-duan ez dugu beste 25 urte itxa-ron behar berriz ospatzeko, urte-ro ospatu behar degu, ogitartekobat jan behar badugu ere. Familiguztiaren partez asko maite zai-tuztegu. segi horrela bikote!

390_3_Maquetación 1 2017-12-20 13:56 Página 36

Page 37: Erosi, alokatu edo zer? · gure proiektua bizirik mantentzen la-guntzeagatik. Zu gabe KARKARAez li-tzake berdina izango. Are gehiago, ziu-rrenik ez litzake izango. Urtero, esker ona

KARKARA.EUS

2017KO ABENDUAREN 22A KARKARA 37

GizarteaZaharren Babeslekuaren batzarraegingo dute urtarrilaren 10eanUrtarrilaren 10ean, asteazkenean, urteko batzarra egingo du ZaharrenBabeslekuak. Kultur Etxeko arteto nagusian izango da batzarra,16:15etik aurrera. Bigarren deialdia 17:00etan egin dute.Hau da landuko duten gai zerrenda:- Presidentearen agurra- 2017ko urtarrilaren 11n egindako azken Batzar Nagusiaren akta iraku-rri eta, egoki bada, onartzea- Alkatearen hitzak- Ekitaldi ekonomikoaren itxiera eta 2017. urteko balantzea- 2017ko jardueren memoria- Zuzendaritza batzordeko kideak berritzea- Eskariak eta galderak2018ko kuotaren ordainketaBabeslekuak bazkideei gogorarazi nahi die urtarrilaren 22tik 26ra bi-tartean kobratuko dutela 2018ko kuota. Arratsaldez ordaindu beharkoda kuota, 16:00etatik 18:00etara, Babeslekuan bertan.

GizarteaGabonetako kanpaina jarri du martxan Arkupe elkarteakAbenduaren 18tik 31ra Gabonetako kanpaina jarridu martxan Arkupe merkatari elkarteak. Kanpainakirauten duen egunetan deskontuak egingo dituzteherriko merkatari eta ostalariek beren lokaletan. Ho-rrez gain, hainbat ekitaldi ere antolatu dituzte.Abenduaren 23an, larunbatean, papiroflexia tailerraegingo dute Herriko Plazan, goizean zehar. Aben-duaren 24 goizean, berriz, txokolatada egingo duteplazan.

Ingurumena Kaleko iturrietako ura moztu egingo da,tarteka, izotz-abisua dagoeneanUrtero egiten den bezala, neguko hilabeteetan, itu-rri publikoetako ura moztuko du Udalak izotz-abi-sua dagoen guztietan. Ura ez da beti moztuko, bai-zik-eta, bakar-bakarrik, hotz handia eta izotza iraga-rrita dagoenean, ura eramaten duten hodiak ezlehetzeko. Izozteetan arazo handiak sortzen dira ur-hodiekin, barruko ura izoztu egiten delako eta, on-dorioz, hodiak lehertu egiten direlako. Hori gerta-tzen denean, ur-galera handia izaten da eta, horisaihestu nahi du Udalak neurri hori hartuta.

GizarteaTxurrumuskik eski irteera antolatu duTxurrumuski Aisialdi Elkarteak eski asteburu pasaantolatu du Luz Ardidenera, urtarrilaren 20 eta21eko astebururako. DBH 1etik DBH 4ra bitartekogaztetxoak gonbidatu dituzte Ametsa gaztelekuanizena ematera, eta azken eguna urtarrilaren 11 izan-go dela ohartarazi dute. 95 euroko kostua izango duirteerak.

GizarteaOrioko elizan grabatuko dituzte ETB1eko Meza Santuak

Meza Santua programaren hiru grabazio egingo dituzte GabonetanOrioko elizan. Euskal Herri osotik grabatu ohi dute, txandatuz. Horietakobatzuk Gipuzkoan grabatzen dituzte, eta hiru Orioko elizan grabatukodituzte; Gabonetan. Normalean, bezperan grabatzen dute; baina bi jaie-gun elkarrekin gertatzen direnean, bigarrena zuzenean emititzen da. Abenduaren 24an goizeko 10etan emitituko da lehenengoa, bezperaarratsaldean (23an) 18:00etan grabatuta. Abenduaren 25ean goizeko11:00etan emitituko da bigarrena, zuzenean. Abenduaren 31n goizeko10:00etan emitituko da hirugarrena, bezpera arratsaldean (30ean)18etan grabatuta.Meza hasi aurretik, herriaren inguruko bideo labur bat botatzen dute.Lehenengo mezaren aurretik herriaren historia izango du ardatz bideo-ak, bigarrengoaren aurrekoak herriko kaleak eta etxe bereziak, eta azke-nak, eraikin erlijiosoak eta Orioko ondarea.

390_3_Maquetación 1 2017-12-20 13:56 Página 37

Page 38: Erosi, alokatu edo zer? · gure proiektua bizirik mantentzen la-guntzeagatik. Zu gabe KARKARAez li-tzake berdina izango. Are gehiago, ziu-rrenik ez litzake izango. Urtero, esker ona

ZERBITZUAK

38 KARKARA 2017KO ABENDUAREN 22A

URTARRILA:1ean, Zulaika2an, Gaminde3an, Lasa4an, Gallo5ean, Lasa6an eta 7an, Iturria8an, Zulaika9an, Etxeberria10ean, Izpizua11n, Gallo12an, Larrañaga13an eta 14an, Iriarte15ean, Etxeberria16an, Izpizua17an, Gallo18an, Larrañaga19an, Lasa20an eta 21ean, Esparza22tik 26ra, Lasa27an eta 28an, Gaminde29an, Gallo30ean, Zulaika31n, Iriarte

Izpizua: urdaneta kalea, 8.

943 13 31 83 Zarautz

Etxeberria: Gipuzkoa kalea,17. 943 83 23 98 Zarautz

Gaminde: Gipuzkoa kalea, 68. 943 47 75 84 Zarautz

Larrañaga: s. Frantzisko, 16. 943 13 38 14 Zarautz

Lasa:Herriko plaza. 943 83 09 36 Orio

Gallo: Zigordia kalea, 17. 943 13 40 19 Zarautz

Iriarte: Zinkunegi, PilartxoEnea. 943 13 29 83 Zarautz

Zulaika:bizkaia kalea, 41 943 13 39 94 Zarautz

Esparza:santuiturri plaza, 5. 943 50 47 83 Zarautz

EGUNA ITSASGORA ITSASBEHERA ILARGIA01 3:22 eta 15:48 9:29 eta 21:5102 4:11 eta 16:37 10:19 eta 22:3803 4:58 eta 17:26 11:08 eta 23:2604 5:46 eta 18:14 11:57 eta _____05 6:34 eta 19:03 0:14 eta 12:4606 7:24 eta 19:54 1:02 eta 13:3707 8:16 eta 20:49 1:53 eta 14:3008 9:12 eta 21:50 2:47 eta 15:2709 10:16 eta 22:58 3:48 eta 16:3010 11:26 eta _____ 4:55 eta 17:3611 0:09 eta 12:37 6:06 eta 18:4112 1:13 eta 13:38 7:11 eta 19:3713 2:06 eta 14:29 8:06 eta 20:2514 2:50 eta 15:11 8:52 eta 21:0615 3:29 eta 15:49 9:32 eta 21:4316 4:04 eta 16:24 10:08 eta 22:1917 4:38 eta 16:57 10:44 eta 22:5318 5:11 eta 17:30 11:18 eta 23:2819 5:43 eta 18:03 11:52 eta _____20 6:16 eta 18:36 0:02 eta 12:2721 6:50 eta 19:11 0:37 eta 13:0322 7:26 eta 19:50 1:14 eta 13:4223 8:08 eta 20:35 1:55 eta 14:2724 8:57 eta 21:31 2:43 eta 15:2025 10:00 eta 22:40 3:42 eta 16:2326 11:15 eta 23:58 4:53 eta 17:3427 12:34 eta _____ 6:09 eta 18:4528 1:11 eta 13:45 7:21 eta 19:5029 2:15 eta 14:45 8:23 eta 20:4730 3:10 eta 15:39 9:19 eta 21:3931 4:01 eta 16:28 10:10 eta 22:27

ITSASOA

ZAINTZAKO BOTIKAK

Iragarkietarako txokoa. Iragarri nahi duzun hori telefonoz (943 83 15 27) zein e-postaz bidali dezakezu: [email protected] asko, gainera, doako zerbitzua baita gurea.

AZOKA

[tuko da. Harremanetara-ko zenbakia: 606675048

Neska euskalduna be-har dugu otsailetik aurre-ra ume bat zaintzeko etaetxeko garbiketa egiteko.Interesatuak deitu690152796 telefonora.

Lan eskaeraLan bila nabil: garbike-

tan eta helduen zaintzan.Esperientzia eta kualifi-kazioa daukat eta Orionbizi naiz. Tf: 671908242–Felicita–

Neska euskalduna lanbila, otsailetik aurrera. Tf:690152796

Lan bila dabilen neskabat naiz. Helduen zain-tzan eta garbiketan espe-rientzia daukat eta pape-lak ditut. Tf: 663117579

Emakumea lan bila. Es-perientzia du pertsonahelduak zaintzen, garbi-ketan eta besta hainbatlanetan. Paperak egune-ratuta eta gomendioak di-tut. Tf: 674123293

SalgaiLokala salgai edo aloka-

gai Pelotari kalean. Tf: 678547840

Aiako aurtengo intxau-rrak salgai: 4 kilo 22€, ta-maina onekoak, etxeraeramanda. Pati deitu: 943132131 edota 634 424 887

BesteakLehengo astean mono-

patin berdea galdu zenelizako igogailuaren on-doan. Norbaitek aurkitubadu utz dezala, mese-dez, Gozategi frutaden-dan.

Nextor 2 urteko ar ziki-ratua eta Kleo urtebetekoemea. Biak adopzioandaude. Banatuta adopta-tu daitezke. Interesatuakdeitu zenbaki honetara:943.83.54.51

AlokairuaGela bat edo biko pisu

bat alokatu nahi dut. Aianeta inguruan.Tf: 665076624 –Aziza–.

Bi lagun ostatu bila. Pisubat alokatu nahi dugu. Tf:632420818

Logela alokagai Orion.Etxebizitza berria eta lo-gela handia–25metro–,ohe handiarekin, ma-haiarekin eta armairuare-kin.Komun propioa.Etxeak 50metroko terra-za du. Tf: 652551550

Lan eskaintzaUrdaira sagardotegian

txotx denboraldirako lan-gile bila gabiltza, astebu-ruetan lan egiteko. Tf:943372691 eta 619403691.

Emakume baten bila ga-biltza, etxeko lanak egin,eta haurrak zaintzeko.Goiz eta arratsaldekolana izango litzateke, hau-rrak eskolara eraman, etaeskolatik jaso ahal izate-ko. Disponibilitatea esker-

390_3_Maquetación 1 2017-12-20 13:56 Página 38

Page 39: Erosi, alokatu edo zer? · gure proiektua bizirik mantentzen la-guntzeagatik. Zu gabe KARKARAez li-tzake berdina izango. Are gehiago, ziu-rrenik ez litzake izango. Urtero, esker ona

AGENDA

2017KO ABENDUAREN 22A KARKARA 39

OrioGabonak

Abenduaren 23an, Herribil dantzaemanaldia, Harribil dantza taldeak an-tolatuta. 22:00etan, Karela kiroldegian.

Abenduaren 24an, 10:45ean, haurrenkalez kaleko kantu saioa. 11:00etan, ton-bola plazan, Ikastolako DBHko ikasleekantolatuta.

Abenduaren 24an, Olentzero eta MariDomingiren etorrera Herriko Plazara,17:30ean.

Abenduaren 27an, asteazkenean, Ga-bonetako Haur Parkea Karelan, 11:00-13:30 eta 16:30-19:30.

Abenduaren 30ean, pedalkadak jozargia egiten duten bizikletak, 17:00etatik20:00etara, plazan.

Abenduaren 31n, San Silvestre laster-keta, Ikastola aurretik abiatuta. 11:30eanhaurrak eta 12:00etan helduak.

Urtarrilaren 5ean, 11:00etan Erregeenkarterua kalez kale. 18:00etan Erregeenkabalgata.

MusikaAbenduaren 28an, bertsio gaua Etxe-

luzen.Abenduaren 25ean, Ikatza fest: Uther,

Total Arse eta Shinigami taldeak,20:30ean, Etxeluzen.

Urtarrilaren 2an, Gospel kontzertua:Evening Prayer. 19:30ean, elizan.

AiaGabonak

Oraindik ez dute egitaraua argitaratu,aurki izango da ikusgai www.aia.euswebgunean.

390_3_Maquetación 1 2017-12-20 13:56 Página 39

Page 40: Erosi, alokatu edo zer? · gure proiektua bizirik mantentzen la-guntzeagatik. Zu gabe KARKARAez li-tzake berdina izango. Are gehiago, ziu-rrenik ez litzake izango. Urtero, esker ona

390_3_Maquetación 1 2017-12-20 13:56 Página 40