gureherria - abanto-zierbena.eus 34...rako orientazio zerbitzua. Udalerriko pertsona langabetuek...

6
Abanto-Zierbena gureherria lanak jarraitzen du 2013 www.abanto-zierbena.org twitter.com/AbantoZierbena facebook.com/abantozierbena ENPLEGUAREN ALDEKO AHALEGINA GAZTEENTZAKO PRESTAKUNTZA ETA AISIALDI AUKERAK LEHENENGO, PERTSONAK BALOREEKIN HEZTEN JAI DIBERTIGARRI ETA PARTE HARTZEKOAK BERDINTASUNA EGUNEROKOAN EGITEN DA GURE PARTE ETA LORATEGIAK, HARRO EGOTEKO ARRAZOI KIROLA EGITEN DUGU HOBEKUNTZAK AUZOETAN GURE MERKATARITZA BABESTEN ELKARTEEN LANAREN ALDE TASEN IGOERA TXIKIA EUSKARAREKIN KONPROMETITUTA KALITATEAREN HELBURURANTZ INGURUMENAREN ALDEKO EKIMEN GEHIAGO IBILBIDE OSASUNGARRIAK 34. zk Abendua 2013

Transcript of gureherria - abanto-zierbena.eus 34...rako orientazio zerbitzua. Udalerriko pertsona langabetuek...

Page 1: gureherria - abanto-zierbena.eus 34...rako orientazio zerbitzua. Udalerriko pertsona langabetuek hurbileko zerbi-tzua izango dute; beraz, erosoagoa izango da. Beste alde batetik, Abanto

Abanto-Zierbenagureherria

lanak jarraitzen du2013

www.abanto-zierbena.org twitter.com/AbantoZierbena facebook.com/abantozierbena

EnplEguarEn aldEko ahalEgina gaztEEntzako prEstakuntza Eta aisialdi aukErak lEhEnEngo, pErtsonak BalorEEkin hEztEn Jai diBErtigarri Eta partE hartzEkoak BErdintasuna EgunErokoan EgitEn da gurE partE Eta loratEgiak, harro EgotEko arrazoi kirola EgitEn dugu hoBEkuntzak auzoEtan gurE mErkataritza BaBEstEn ElkartEEn lanarEn aldE tasEn igoEra txikia EuskararEkin konpromEtituta kalitatEarEn hElBururantz ingurumEnarEn aldEko EkimEn gEhiago iBilBidE osasungarriak

34. zkAbendua

2013

Page 2: gureherria - abanto-zierbena.eus 34...rako orientazio zerbitzua. Udalerriko pertsona langabetuek hurbileko zerbi-tzua izango dute; beraz, erosoagoa izango da. Beste alde batetik, Abanto

gureherria2 Abanto-Zierbena

Abanto Zierbenak gazteentzako ekimen bat abiarazi du, Euskadin pa-rekorik ez duena: lagun taldeen aisial-dirako moduluak. Alberto Ezkurdia parke berriaren alboan daude, eta aldi berean bi helburu lortzea ahalbide-tuko dute: “gazteen lonjak” direlakoek eragiten dituzten gizarte arazoak sai-hestea eta beste aisialdi aukera auto-kudeatu batzuk ematea gure herriko gazteen taldeei. Moduluak erabiltzen hasi dira jada, eta lagun taldeek bete beharreko erabilera egokiko kodea dute.

Prestakuntzari dagokionez, Gaz-teguneko eta ludoteketako egitarau mamitsuekin batera (erabiltzaileen kopurua nabarmen ugaritu da), jar-duera interesgarriak egin dira; hala nola, enplegua bilatzeko abileziak garatzeko ikastaroa, metodologia di-

namiko eta entretenigarriaren bidez. Halaber, ikastaro ziurtagiriduna eman da, gazteei prestakuntza emate alde-ra, menpekotasuna duten pertsonak artatzeko. Gainera, Abanto Zierbenak Gaztedi plana sinatu du, honako arlo hauetan zeharkako politikak bultza-tzeko: enplegua, etxebizitza, gizarte politikak, baloreak sustatzea, kultura eta parte hartzea.

gazteentzako prestakuntza eta aisialdi aukerak

GURE HERRIAren zenbaki hone-tan 2013ko balantzea aurkezten dugu: guztion zerbitzura egindako lanaren berrikuste laburtua. Zure Udalaren le-hentasunak hauek izan dira: gizarte zerbitzuak, enplegua sustatzea, eko-nomia berpiztea eta gazteria eta ber-dintasun politikak. Era berean, sekto-reko gainerako jarduerak mantentzeko ahalegina egin da: auzoetako obrak, lorezaintza, ingurumena, kultura, jaiak, euskara, merkataritza, elkarteetarako diru laguntzak, hezkuntza, kirola... Oraindik ere krisi garaian eta egoera honetara egokitu beharreko diru sa-rrerekin, ahalegin erraldoia egin behar izan dugu, beharrizanak dituzten per-tsona eta familiek laguntza publikoak bermatuta izan zitzaten.

Nahiko da esatea iaz 87.000 euro kudeatu genituela Gizarte Larrialdiko Laguntza (GLL) gisa, eta horien osa-garri, Abanto Zierbenak 25.000 euro gehitu dituela tokiko laguntza gisa. Langabeziaren aurkako borrokaren esparruan, etenik gabeko lana egin da: tokiko kontratazioak, enplegurako diru laguntzak, prestakuntza ikastaroak, e kin tzaileei bultza egitea, enpresa haz-tegia handitzea eta, zehazki, orain arte Lanbidek ematen zuen enplegurako orientazio zerbitzua bere egitea. Zure Udala saiatu egingo da emaitza horiek hobetzen eta, horretarako, bere ahale-gina bikoiztuko du.

2014ari begira, lehentasunei eutsi behar zaie: pertsonak eta enpleguaren aldeko jarduera, baita gazteria progra-mak ere. Halaber, kudeaketa hobe-kuntzekin jarraituko dugu, kalitatezko arreta zerbitzua, hurbilagoa eta azka-rragoa, eman nahian. Azken batean, lana eta ilusioa, guztion parte hartzea-rekin batera. 2014 zoriontsua!

Maite Etxebarriaalkate andrea

2014 hobearen bila!

makila

2013a oso urte gogorra izan da, lan-gabeziaren aurkako borrokan, Abanto Zierbenan. Alde batetik, Udalak bere egin du orain arte Lanbidek beste uda-lerri batzuetatik ematen zuen enplegu-rako orientazio zerbitzua. Udalerriko pertsona langabetuek hurbileko zerbi-tzua izango dute; beraz, erosoagoa izango da. Beste alde batetik, Abanto Zierbenak 100.000 euroko diru lagun tza lortu du, enpresen haztegia handi tzeko: guztira zortzi modulu berri izango ditu, eta horietan sortu berri diren enpresak instalatzeko aukera egongo da.

Gainera, Tokiko Garapen Agentziak jarduera berriak abiarazi ditu. Besteak beste, Udalak 26 pertsona langabe-tu kontratatuko ditu, diru laguntza emango die Abanto Zierbenako per-tsona langabetuak kontratatu dituzten enpresei, enpresak sortzeko laguntzak jasotzen dituen programa sortu du eta ikastaro praktiko bat emango du, en-presa kudeaketaren esparruan treba-tzeko. Horrekin guztiarekin batera, lan-gabetuei, saltokiei eta enpresei berariaz zuzendutako prestakuntza programa handituko du.

Enpleguaren aldeko ahalegina

Bere egin du LanBidek ematen zuen enpLegurako orientazio zerBitzua, handitu egin du enpresen haztegia eta kontratazioak egin ditu pertsona LangaBetuentzat.

Page 3: gureherria - abanto-zierbena.eus 34...rako orientazio zerbitzua. Udalerriko pertsona langabetuek hurbileko zerbi-tzua izango dute; beraz, erosoagoa izango da. Beste alde batetik, Abanto

334. ZK ABENDUAK 2013

lehenengo, pertsonak

Beharrizan uneetan dago Udala pertsona eta pertsonen arazo zeha-tzetatik hurbilago. Hori dela eta, Gi-zarte Ekintza Arloa garrantzitsuagoa da gaur egun, eta baliabide gehiago bideratu dira bertara. Ekintza nabar-menen artean dago Gizarte Larrial-diko Laguntzak kudeatzea: iaz 87.000 euro kudeatu ziren Gizarte Larrial-diko Laguntza (GLL) gisa. Zenbateko horiei Tokiko laguntzak gehitu behar zaizkie: GLLen osagarri dira, Uda-lak ematen ditu eta guztira 25.000 euro baino gehiago izan dira. Pertso-na onuradunen erdia baino gehiago emakumeak izan dira.

Menpekotasuna duten pertsonenga-nako arreta izan da beste helburuetako bat. Alde batetik, Zainduz egon da, mendekotasuna familiaren esparruan artatzera bideratuta dagoena, eta beste lau urterako luzatu da (urtean 18.000

euro). Bestalde, mendekotasuna duten senideen zaintzaileei aitorpena egite-ko programa bideratu da.

Beste alde batetik, Etxeko Laguntza Zerbitzua 555.000 eurorekin luzatu da eta, zerbitzu horri esker, 89 pertsona artatzen dira hilean. Halaber, emaku-meei, pertsona nagusiei eta etxetik kanporatu dituztenei aholkularitza juridikoa emateko bi zerbitzu berri sortu dira. Azken talde horrentzat ba-dago babes jardunbide bat.

gizarte ekintza arLoak Bere jarduera Biderkatu du: gizarte LarriaLdiko Laguntzak eta tokiko Laguntzak, etxeko Laguntza zerBitzua, zaintzaiLeak, zainduz programa, etxegaBetzeetarako jardunBidea...

Urriaren 13an ospatu zen gure jai handiaren, Burdinjaiaren, zor-tzigarren edizioa. Guztira 20.000 pertsona baino gehiago bertaratu ziren eskualde osotik eta Bizkaiko beste leku batzuetatik. Gure his-toriaren eta kulturaren bidez lor-tutako arrakasta izan da, parte hartzeari eta bertaratuei begiratu-ta. Gure udalerriko jai egitaraua, apiriletik urrira bitarte-

koa, Euskal Astearekin hasten da. Ondoren, Sanfuentesko erromeria tradizionala eta Las Carrerasko eta Gallartako tokiko jaiak datoz, baita Sanfuenteskoak eta zenbait auzotakoak ere. Bada, horietan ez da dibertsiorik falta, denentzat, partaidetza giroaren baitan.

Jai dibertigarri eta parte hartzekoak

Baloreekin hezten

Zure Udalak uste du hezkuntza dela gure gizartea hobetzeko tresna eraginkorrena. Hori dela eta, bere es-kumenen esparruan, hainbat jarduera biltzen dituen egitaratua egiten du, udalerriko ikastetxeekin lankidetzan. Eskolako Agenda 21en bidez, ikasleek udalerriaren diagnostikoa egiten dute, eta emaitzak Udalean eta Eskolarteko Foroa egiten den lekuan aurkezten dira. Beste jardueretako bat bake eta elkarbizitza programa da (Ikasle La-guntzailea). Horren bidez, gazteek hobeto komunikatzen eta gatazkak kudeatzen ikasten dute. Txikienen-tzat, osasunarekin, gizarte abileziekin, ingurumenarekin eta hezkuntza ba-loredunarekin lotutako prestakuntza jarduerak eskaintzen ditu osasun pro-gramak.

Udalekuek (hala udakoek nola Ga-bonetakoek) aisialdi aukerak ematen dizkiete neskato eta mutikoei, eta na-turarekin harremanetan egoteko eta jokoan aritzeko aukerak ere ematen dizkiete.

Page 4: gureherria - abanto-zierbena.eus 34...rako orientazio zerbitzua. Udalerriko pertsona langabetuek hurbileko zerbi-tzua izango dute; beraz, erosoagoa izango da. Beste alde batetik, Abanto

gureherria4 Abanto-Zierbena

Udalerri berdea gara, eta zure Udalak ildo horretatik jarraitu nahi du. Orain bi parke berri ditugu, paseatzeko 50.000 m2-rekin, zuhaitzak dauden guneekin eta ekipamendu zabalarekin: Alberto Ezkurdia eta Gallarta Zaharra parkeak, uztailaren 13an inauguratu zituztenak. Lehenengoak Gallartako parroko ze-naren eta lan sozial handia egin zue-naren izena hartu du; bigarrena Kontxa II meatzetik gertuen dagoen eremuan kokatu da, eta gune horretan egiten da gure Burdinjaia. Gutxika, gune horiek ohiko ibilbide bihurtzen ari dira pasea-tzaile eta kirolarientzat, baita gure haur

eta gazteentzat ere, jolas eremua eta skate pista eskura dituzte eta.

Berdeguneak izatea garrantzitsua bada ere, hori bezain inportantea da gar-bi eta egoera onean eustea. Horretarako, Udalak Talleres Gallarretari esleitu dio parke eta lorategien mantentze, kontser-batze, eta garbiketa lanen zerbitzua, 338.000 euroko zenbatekoan. Esleipe-nari begira, lehiaketa publikoan aurkez-tu direnen artean, eskaintza tekniko eta ekonomiko onena dutela baloratu da, eta gainera, aurreko aurrekontuarekin alderatuta, aurrezpen nabarmena lor-tuko da Udaleko diru kutxetan.

gure parke eta lorategiak, harro egoteko arrazoi

Emakume eta gizonen arteko ber-dintasun efektiboak irmotasuna eta politika zehatzak eskatzen ditu. He-lburu hori lortzeko, Udalak estrate-gia berri bat sortu du: Berdintasun Arloa indartu egin da, eta hemendik aurrera alkatetzaren menpe egon-

go da, zuzenean. Organigrama joan den ekainaren 4an aurkeztu zen, Emakundeko zuzendari Izaskun Landaida bertan zegoela, beste agin-tari batzuen artean. Bere helburuak dira desberdintasunak saihestea eta emakume eta gizonen arteko berdin-

tasuna sustatzeko neurriak hartzea, eraginkortasunaren eta efizientzia-ren ikuspuntutik.

Beste alde batetik, azaroaren 25ean (Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna) Uda-lak zenbait sentsibilizazio ekitaldi antolatu zituen, eta bertan elkarteek parte hartu zuten. Garrantzia berezia izan zuen Emakumeenganako In-darkeriaren aurkako Meatzaldeko XI. Martxak: guztira 300 pertsona bildu zituen. Orobat, nabarmentzekoa da bilkura aretoan egindako erakunde ekitaldia. Hori guztia “puntu lila”-ren sinbolopean.

Berdintasuna egunerokoan egiten da

kirola egiten duguIgeriketa, futbola, txirrindularitza,

krosa eta, jakina, eskola kirola eta guztientzako kirola. Zure Udalak gure klubek antolatzen dituzten kirol proben alde egiten du, bai eta kirola egitea sustatu ere, bizitzako ohitura osasungarri gisa. Udal igerilekuek

arrakasta dute, hala igeriketan nor-maltasunez aritzeko, nola bertan ematen diren ikastaroak egiteko. Iaz gauzatutako ekimenen artean, doako mediku azterketak izan dira interesgarrienetako bat, eta batik bat prebentzio izaera zuten. Mediku az-terketa horiek, halaber, aholkuak eta oharrak ematea dakarte, ebaluazio fi-sikoetan topa daitezkeen anomaliak zuzentze aldera.

Besteak beste, Udalak kirol proba hauek babestu zituen 2013an: txirrin-dularitza juniorreko Bizkaiko Itzu lia, Pilota Egun klasikoa, IV. Mendi Ibi-laldia, Seranteserako igoera, Trianoko eskola krosa eta San Antonio Petro-nor Garaikurra.

Page 5: gureherria - abanto-zierbena.eus 34...rako orientazio zerbitzua. Udalerriko pertsona langabetuek hurbileko zerbi-tzua izango dute; beraz, erosoagoa izango da. Beste alde batetik, Abanto

534. ZK ABENDUAK 2013

Merkataritzak eta ostalaritzak bizitza eta enplegua sortzen dute Abanto Zierbenan. Hori dela eta, zure Udalak sektore hori babes-ten du, merkatarien eta ostalarien elkartearen bidez. Sentsibilizatze-ko kanpaina antolatu da “Erosi zure herrian” lelopean, eta xedea da gure merkataritzaren kalitatea eta pro-fesionaltasuna agerian uztea. Be-harbada, tokiko merkataritza sus-tatzeko ekimen interesgarrienetako bat moda desfilea izan zen, irailean eginikoa; izan ere, oihartzun handia izan zuen gure establezimenduak oso testuinguru lehiakor eta aldako-rrean berriz kokatzeko.

Mekakaleak, hau da, merkataritza azokak, tresna eraginkorra dira, eta horiek eginez, merkatariak kalera

atera daitezke kontsumitzaileei pro-duktuak eskaintzera, baita aukera oneko prezioak ere. Ostalaritzan,

bestalde, marka berezia sortzen lor-tu dute Meatze Pintxoen lehiaketek, eta gure taberna, kafetegi eta jate-txeek eskaintzen duten kalitate eta originaltasunaren erreferentzia gisa ezarri da.

Halaber, Udalak kudeaketa eta merkataritza elektronikoko ikasta-roekin ere babesten du sektorea.

gure merkataritza babesten

hobekuntzak auzoetanKrisi garaiko aurrekontuekin oina-

rrizko zerbitzuei eusteko inbertsiorik egin ezin bada ere, hobetzeko zen-bait obra egin dira, batez ere Rubias, La Balastera eta Sopeña bezalako auzoetan; izan ere, Udalak konpro-misoa du eurekin, eta 14.000 euroko ekarpena egin du hiri eta argiztapen alorretan erreformak egiteko. Beste toki batean, El Casalen, semaforo be-rria instalatu da N-634 errepideare-kin bat egiten duen gunean, Monte-llanotik Gallartara doazen oinezkoei segurtasun handiagoa emateko.

Gallartako eskaileretan (El Minero etorbidea), Sanfuentesen (Santa Bár-bara) eta Las Carrerasen (El Minero etxe taldea) ere obra garrantzitsuak

egin dira herritarren irisgarritasuna hobetzeko, eta horretarako, 57.000 euroko inbertsioa egin da. Orobat, markesina bat instalatu da osasun zentroaren ondoan dagoen autobus geltokian, eta kostua 8.500 eurokoa izan da.

Udalerriko lau parketan haurren-tzako jostailuak berritu eta gehiago izateko, zure Udalak 63.000 euro erabili ditu; zehazki, Los Llanosen, Las Carrerasen, Gallartako El Cerro parkean eta Putxetan egin dute.

Bestalde, herritarrek erabiltzeko kirol gune berria dago udaberriaz geroztik (Buenos Aires ikastetxeko kanpoko pistan), eta 32.000 euroko zenbatekoa baliatu da hori egiteko.

Elkarteen lanaren alde

tasen igoera txikia

Abanto Zierbenak mota ugariko elkarteak ditu, eta horiek jardue-ra handiaren eragile dira. Udalak 123.000 euroko partida prestatu du alor hauetan dituzten helburuak ba-besteko: gizarte bizitzan integra tzea, emakumeen eta gizonen arteko be-netako berdintasuna, kultura, giza eskubideak, gizalegezko eta gune publikoak errespetatzeko jokabi-deak sustatzea, euskara bultzatzea, herritarren parte hartze aktiboa, boluntariotza sustatzea, iraunkorta-suna, balioetan heztea eta belaunal-dien zein kulturen arteko bizikide-tza. Aipatu zenbatekoa banatzean, deialdi publikoan ezarritako irizpi-deei jarraitu zaie.

Udalak, krisi egoerarekin kohe-rente izateko, udal tasak eta zergak hein txikian igotzea onetsi zuen: % 1,9, gutxi gorabehera. Gainera, hobari handiak ezarri ziren Ondasun Higiezinen gaineko Zergan (OHZ) eta udal igerilekuen kuotan (% 50) zailtasun ekonomiko handienak di-tuzten lagunentzat. Merkataritzan eta ostalaritzan eutsi egin zaio terra-zak jartzeagatiko tasari.

Enpresa jardueraren alde egite-ko, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga izoztu egin da, baita Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ere, eta % 50eko hobariak aplikatu dira CO2 gutxi isurtzen dituzten eta motor hi-brido eta elektrikoa duten ibilgailuen tasan.

Page 6: gureherria - abanto-zierbena.eus 34...rako orientazio zerbitzua. Udalerriko pertsona langabetuek hurbileko zerbi-tzua izango dute; beraz, erosoagoa izango da. Beste alde batetik, Abanto

gureherria6 Abanto-Zierbena

bagoneta

urtarrilaren 21a• “Internet y Redes Sociales sin

riesgos para la infancia y la adolescencia”. Dolores Ibarruri BHIko ekitaldi aretoa.

urtarrilaren 25a• Urteko Folklore Jaialdia Las

Carrerasen (Enarak Dantza Taldea).otsailaren 1a• Gizonduz: berdintasunaren aldeko

gizonak. Sentsibilizazio kanpaina. otsailaren 4a• Agate Deuna.otsailaren 18a• Inauterietarako makillajea: makillatu

zeure burua Gaztegunen.otsailaren 26a• Zaintzaileari esker ona.otsailaren 28a• Inauteriak ikastetxeetan.• Gazteen boluntariotzaren eguna.martxoaren 1a• Inauteriak Las Carrerasen eta

Gallartan.martxoaren 8a• Inauteriak Sanfuentesen.martxoaren 10a• Txirringa eskolan: bide segurtasuna

El Casalen, Etorkizuna ikastola eta Buenos Aires.

martxoaren 10etik 16ra• Aste zuria: programazio berezia

Gaztegunen.martxoak 11• Martxoaren 8ko kanpaina.

Emakumeen Nazioarteko Eguna: jarduerak hilabetean zehar.

martxoaren 14a• San Jose jaiak Putxetan.

negu

ko a

gend

a

ingurumenaren aldeko ekimen gehiago

Zure Udala, zure laguntzarekin, udalerri garbiagoa eraikitzen ari da, ingurumenarekin atsegin eta adei-tsuagoa. Proba pilotu gisa, bosgarren edukiontzia (marroia) instalatu da, oraingoz, Gallartan soilik. Bertan, hondakin organikoak edo janari so-berakinak utzi behar dira, birziklatzen diren hondakinen bolumena areago-tzeko. Esperientzia horren emaitzak ikusitakoan erabakiko da nola jarri apurka udalerriko gainerako tokietan.

Etxeko hondakin txikiak (jantziak,

etxetresna txikiak, jostailuak, baza-rretako artikuluak eta beste batzuk) bildu eta berriz erabiltzearen harira, Udalak eta Aldundiak adostu dute erakunde horrek zerbitzua bere gain hartzea. Horren eraginez, aurrezpen handia lortuko da udal diru kutxetan, orain arte emandako zerbitzuaren kalitatean eragin gabe. Beste zerbi-tzu baten bidez, hots, inprimagailuen tonerra eta tinta kartutxoak bilduz, kontsumigarri informatiko horiek bir-ziklatzeak gora egitea nahi da.

Beste alde batetik, zure Udalak 57.000 euro inbertitu ditu energia ikuskaritzetan, eta horien ondorioz herri argiteriako eta udal eraikinetako argindar kontsumoan aurreztuko denez, energiaren faktura murriztu egingo da. Abanto Zierbenako Aste Berdeak ere energia aurreztearen alde egin du, kontsumo txikiko bonbillak doan banatu baitira Sanfuentesen, Ga-llartan eta Las Carrerasen.

Euskara egunero egiten da. Premisa hori abiapuntu, zure Udalak, Euskara Zerbitzuaren bidez, jarduketen pro-grama zabala jarri du martxan. Aben-duaren 3an, Euskararen Egunean, babesteko hainbat ekitaldi antolatu zituen, eta ikastetxeetako ikasleek konpromisoaren adierazpena irakurri zuten.

Honezkero, abian da Udalean euskara sustatzeko bigarren plana. Guztira bi urteko indarraldia du eta 26 funtzionariok hartuko dute parte: hizkuntza ezagutzaren profilen bat egiaztatu dutenek eta lanposturako

derrigortasun data ezarrita dutenek.Bestalde, Udalak 10.000 euro ba-

natu ditu euskara 2012-13 ikastur-tean ikasteko beken bitartez, eta 68 lagun suertatu dira onuradun. Hala-ber, Abanto Zierbenak Beharsarea.net plataformarekin egin du bat, eta Interneteko atari horretan euskarazko lan eskaintza eta eskaerak kudeatzen dira. Horrez landa, sostengua eman dio Eman Giltza kanpainari, familiei aholku praktikoak ematen baitizkie euskararen erabilera sustatzeko; ho-rretarako, gainera, gurasoek izan di-tzaketen zalantzak argitzen ditu.

Euskararekin konprometituta

ibilbide osasungarriak

Sei ibilbide dira, eta konbinatzeaz gainera, ariketekin osa daitezke udale-rriko zenbait tokitan dauden manten-tze aparatuekin. Azalpenak ematen di-tuzten panelak dituzu, eta hirikoak ez diren guneetako bidegurutzeak seina-leztatu dira, identifikatu ahal izateko.

Zure Udalak konpromisoa du kalitatearekin. Ondorioz, udal zerbitzuak ematean sistematikoki berritzeko proiektu bat hartu du bere gain. Udal zerbitzuak ulertzeko modu berria da, berrikuntza gogoan izanda, eta hauek dira ardatzak: gardentasuna ezartzea, tokiko eragileekin lankidetzan aritzea, herritarren partaidetza eraginkortasunez bideratzea eta emaitzetara, zorroztasunera eta eraginkortasunera zuzendutako kudeaketa gauzatzea.

Kalitatearen helbururantz