berria Igandea,2010eko urriaren 24a Aritz Erdaide ... · osasuna oso ona dela. Eguraldiak...

8
berria Igandea, 2010eko urriaren 24a testuak: Aritz Erdaide Gernikako azoka PRODUKTU ONENAK JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS

Transcript of berria Igandea,2010eko urriaren 24a Aritz Erdaide ... · osasuna oso ona dela. Eguraldiak...

Page 1: berria Igandea,2010eko urriaren 24a Aritz Erdaide ... · osasuna oso ona dela. Eguraldiak garrantzia izango du betiere, euria eginez gero jende gutxiago izango baita kalean. Masifikazio

berria Igandea,2010eko urriaren 24a testuak:Aritz Erdaide

Gernikako azoka

PRODUKTU ONENAKJON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS

Page 2: berria Igandea,2010eko urriaren 24a Aritz Erdaide ... · osasuna oso ona dela. Eguraldiak garrantzia izango du betiere, euria eginez gero jende gutxiago izango baita kalean. Masifikazio

PRODUKTUAK. Barazki postuetan baratzeko produktu fresko eta ederrak eros daitezke.JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS

NEKAZARITZAREN FESTAJende ugari bilduko da bihar Gernikan izango den urriko azkenasteleheneko ferian.Nekazarien produktuak erosteko aukeraz gain,giro aparta izatea espero da,eta bertara joateko garraio publikoaerabiltzea aholkatu dute arduradunek.

B este urtebetez euskalbaserritarren festa-rik handiena ospatu-ko dute Gernika-Lumon. Urriko

azken astelehena heltzeaz bate-ra, milaka pertsona etorriko diraazken urte honek baratzeetaneman dituen produktuak ikuste-ra eta erostera. Indaba, sagar,

piper, madari eta beste hainbatjaki izango dira askok egutegiangorriz markatua daukaten jaiegun honetan.

Egun bakarreko ospakizunaizaten da, eta Euskal Herrikotxoko guztietatik etortzen dirabaserritarrak, eta kaleetan egon-ten diren postuetan kolore etausain berezia jarriko dute goize-

an goiz. Bederatzietan hasikodute, nahiz eta saltzaile ugari ari-nago ere lanean ibiliko direnberen lekuak apaintzen eta era-kargarri jartzen. Produktuekgarrantzi handia badaukate ere,irudia sartzen da lehenik begitikzerbait erostera goazenean. Edo-zer egin behar da jendeak berediru zorroa poltsikotik atera eta

euro batzuk gasta ditzan zerbaiterosteko. Gainera, krisi garaihonetan eta egoera zein den ikusita, ahalegina are eta han-diagoa egin behar dute baserrita-rrek. Kontuan hartu behar dasaltzeko egongo diren gauzakprimerakoak direla, eta horiekbiltzeko ere lana beltz egitenduela jendeak; hortaz, prezioakere halakoak izatea ulertzekoada, kalitatea bermatua baitago.Izan ere, eta kontsumitzaileakdudarik izan ez dezan, horretara-ko egin zuten labela, produktua-ri segurtasun osoz agerraraztekokalitatearen berme ofizial hori.

Jendez lepoIaz, 90.000 pertsona baino gehiagoetorri ziren Gernikara. Bestebehin, argi dago jai egun honenosasuna oso ona dela. Eguraldiakgarrantzia izango du betiere, euriaeginez gero jende gutxiago izangobaita kalean. Masifikazio arazorikez izateko zenbait kaletan banatu-ko dituzte postu guztiak. Gainera,ez da ahaztu behar betiko plaza,urte guztiko astelehenetan izatendena. Gernika-Lumon ohikoakdiren baserritar asko kexu izatendira, kanpotik datorren jendeakkaleetako postuak ikusten dituelabakarrik eta, askotan, plazarenizaera bera ahaztu egiten dutelaedo zein den ez dutela jakiten. Hor-taz, urriko azken asteleheneanetorri nahi duenak eta jaia bereosotasunean ezagutu nahi duenakplazatik buelta bat eman beharkodu behintzat. Postuei dagokienez,urtero banatzen dituzten bezalabanatuko dituzte aurten ere. Kalehauek izango dira garrantzitsue-nak: Merkurioko iturria, JuanKaltzada eta Artekalea. Besteleku batzuk ere badira. Esate bate-ra, Pasealekua; bertan artisautza-ko postuak izango dira: zumez egi-niko tamaina guztietako saskiak,egurrezko hainbat apaingarri,buztinezko etxerako tresneria etaabar. Urtarrilak 8 kalean, fruta sal-duko dute. Adolfo Uriosten, lore-ak; Industria kalean, ogia, gaztaeta euskal pastela. Iaz, berrikun-tza modura, San Joan kalea betezuten, eta aurten ere hortxe izan-go da makineria. Guztira, 300 batpostu eta erakustegi izango diraherrian guztian banatuak. Goizguztian irekita edukiko dituzte,arratsaldeko hirurak arte.

Sariak eta enkanteaEgun honetan, beste ekintzarikohikoenetariko bat sari banaketaeta gaztaren enkantea izaten dira.Ordu bata eta erdietan, hainbatproduktu sariketa bat egingo dute,eta gaztarik, sagardorik eta inda-barik onenak saria jasoko dute.Beste sari bat postuaren apainga-rritasuna izango da. Erakusma-hairik ikusgarrienak, originale-nak edo ederrenak ere saria jasokodu. Bederatzi pertsonez osatutakoepaimahai batek zehaztuko ditusariak; goiz guztian, Gernika-Lu-mon izango diren parte-hartzaile-en tokiak ongi begiratuko dituzte.Jarraian gaztaren enkantea etorri-ko da, Jose Antonio Bastegietakedo Marko deitzen diotenak zuzen-dua. Horren lana izango da gazta-rik onena ahalik eta garestiena sal-tzea enkantean, betiere joan urte-ko marka gainditu nahiko du.Esan beharra dago irabazitako di-rua San Joan Kaltzada zaharrenegoitzarentzat izango dela.

Baserritarrak beldur dira eragi-na izango ote duen gaur egungomodan dagoen gaiak, krisi ekono-mikoak hain zuzen. Haien egoeraez da oso ona, eta, lanaren frui-tuak oparoak izan arren gero ete-

02 gernikako azoka ›› sarrera berria2010eko urriaren 24a,igandea

Page 3: berria Igandea,2010eko urriaren 24a Aritz Erdaide ... · osasuna oso ona dela. Eguraldiak garrantzia izango du betiere, euria eginez gero jende gutxiago izango baita kalean. Masifikazio

SARIA. Elgoibarko Iñaki Ansolak —erdian— irabazi zuen gazta lehiaketa;Pui Arrieta eta Andiana sendia izan zituen lehiakide.JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS

Eguraldia lagun izanez gero, jaigiroa eta gure lurrek eskaintzendiguten onena, ikusi eta dasta-tzeko parada izango dute bisitariorok. Antolatzaileek zerbitzupublikoen erabilera egiteagomendatzen dute Gernikaraetorri nahi duten guztientzat.Egun guztian, bai Euskotreneketa Bizkaibusek zerbitzu bere-ziak izango dituzte autoek izandezaketen arazoez libratzeko.Beste gomendio bat horrelakoegun batean udaltzainek ematendute: kontuz edukitzeko poltse-kin eta diru zorroekin, hain zuzen ere. Hainbeste jendebatzen den lekuetan, hurkoarenlagun direnak ere etortzen dira, eta, hortaz, adi egoteakomeni izaten da disgusturen ezizateko jaian murgilduta gaude-la.

Gernika-Lumo prest izango dabeste urtebetez bere jantzirik one-narekin, bertara joan nahi dutenguztiei harrerarik beroena egite-ko, kolore, usain eta itxura desber-dinen barruan barneratuz bisita-ria.

Ordu bata etaerdietan hasita,gazta,sagardo edoindaba onenaksarituko dituzte

03sarrera ‹‹ gernikako azokaberria2010eko urriaren 24a,igandea

kina lortzen ez badute produktuhorietatik, ez du ezertarako balio.Jende andana ibiltzen dela ikusi-ta, Askotan, jendeak pentsatzendu ikaragarri ondo saltzen dela,baina, produktoreei galdetuz gero,hauxe esaten dute maiz samar:«Jendeak asko begiratzen du,baina oso gutxi erosi». Baserrita-rrak, behintzat, saiatuko diraberen onena ekartzen, jaia arra-kastatsua izan dadin haientzatere.

Musika eta giroaUrriko azken astelehena ez da ba-karrik postuak ikusteko egunaizango, beste hainbat ekintzaizango baitira bere inguruan ho-rietaz gozatu nahi duenarentzat.Goizean goiz eta lehen orduei mu-sika jartzeko, trikitilariak izangodira herritik bueltaka. Lehen os-tera egin ondoren eta erdibidean,bisitariak txosnak aurkituko ditutxoko batean baino gehiagotan.Aurten, bederatzi bat txosnaizango dira; zenbait talde ardura-tuko dira bisitariari hamaiketa-koa emateaz eta gosea engaina-tzeaz. Ez dute etxeko taldeekerraz izaten txosnaren jabe iza-tea, hautagai asko izaten baitira,postu gutxi batzuk lortzekonahiarekin. Goiza aurrera joanahala, lehen tragoak edateko au-kera ere emango dute, jaia gerorabegira luzatu nahi dutenek gor-putza berotzen hasteko paradare-kin. Arratsaldera begira, hainbatekintza izango dira zahar eta gaz-teentzat. Idi probak eta esku pilo-ta edo zesta partidak ospatukodira modalitate bakoitzeko iza-rrek parte hartuko dutela bertan.Gauera begira nahiz eta astele-hen buruzuri bat izan beti gera-tzen dira jaia odolean daramatenausartak, ordu txikietara arteirauten dutenak, urtero urteroparranderoen kopuruak gora egi-ten duela gainera.

Aukera ezin hobea Gernika-Lumoko herriak eskaintzenduena urriaren 25ean, hortaz. GIROA. Jende ugari izaten da Gernikako urriko azken azokan.JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS

Page 4: berria Igandea,2010eko urriaren 24a Aritz Erdaide ... · osasuna oso ona dela. Eguraldiak garrantzia izango du betiere, euria eginez gero jende gutxiago izango baita kalean. Masifikazio

04 gernikako azoka ›› elkarrizketa berria2010eko urriaren 24a,igandea

ARITZ ERDAIDE

JESUS OLAIZOLA › EZTI SALTZAILEA

«Saririk irabaztenez baduzu,jendeaez da etortzen»Saririk irabazten badu jendea berarenganajoaten dela dio Jesus Olaizolak;bainairabazten ez badu jendeak saltzen duena ezdela ona dio ezti saltzaileak.

Jesus Olaizola gernikarrak hogeiurte baino gehiago daramatzaurriko azken asteleheneko ferianeta beste hainbatetan parte har-tzen. Gernika-Lumoko astelehene-tako plazan ere ohikoa da bere pro-duktuak saltzen ikustea. Eztia egi-ten du gehienbat, baina baita eztia-rekin egindako ukendu eta kre-mak ere. Gauza ugari bizi eta ikusiizan ditu, eta haren iritzia kontuanhartzekoa da, azken urteetan izan-dako aldaketez jabetzeko orduan.Zenbat urte dira urriko azkenasteleheneko ferian parte har-tzen duzula?Hogei bat urte izango dira. Zer aldaketa sumatu dituzu den-bora horretan?Aldaketa handia; gaur egun ez dutegiten lehen egiten nuen dirua.Lehen, baldintza hobeak izatennituen kremak eta pomadak eresaltzeko; orain, ez. BBK-k feriarenantolaketa hartu zuenetik, ezinditut produktu horiek saldu, ez dituzten. Ez Gernikan, ezta Portuga-leten, Plentzian eta bestelakolekuetan ere. Kontrolak pasatu

behar dira, eta eztia bakarrik saldezaket, eta ez da errentagarria. Orduan, ferietara jende asko eto-rri arren, negozioari begira ez daerrentagarria?Eztia gutxi saltzen da, eta feriahauetara eztiarekin bakarrik etor-

tzeko kemena behar da. Nik hiruezti mota saltzen ditut, gehienbatmilalore delakoa; nire ustetan,onena da hori, hainbat aldaera egi-teko aukera ematen baitu. Baina,oro har, egoera ez da batere onaezti munduan, produkzioa askojaitsi baita. Salmentei dagokienez, nola dagoegoera?Salmenta asko gutxitu da. Krisiadago, eta leku guztietan sartu da.Joan den larunbatean Markinanizan ginen, eta bertako feria eda-rra da oso; urriko azken astelehe-nekoak besteko garrantzirik ez duagian, baina ona da. Bertan eztia-ren inguruko postu asko egonziren, eta, hala ere, diru asko bilduzen. Baina beste herri batzuetansalmenta gutxi izan dira, eta ezjoatea ere pentsatu dut, ez baitumerezi. Labelak laguntzen al du produk-tuak saltzeko orduan?Hasiera batean jendeak ez zuen on-do ikusten nire ustetan labelarenkontua. Okelak eta beste hainbatgauza labela lortzen hasi zeneanjendea kexatu egiten zen, agian ezzelako ondo ulertzen. Jendeakarrazoia izan dezake edo ez, bainaaskotan gauzak jakin gabe esatendira. Nik eztiaren munduan hainbat kontrol pasatu behar iza-ten ditut, analisiak direla eta ez di-rela.

«Eztiaren munduanhainbat kontrolpasatu behar izatenditut,analisiak direlaeta ez direla»«Ez gara galtzenirteten,bainalorturikoa sakrifiziohandiarekin lortudugu»«Santomasetanhainbat urtez ibiliondoren oraindikirabazi ez izanakizorratu egiten nau»

Page 5: berria Igandea,2010eko urriaren 24a Aritz Erdaide ... · osasuna oso ona dela. Eguraldiak garrantzia izango du betiere, euria eginez gero jende gutxiago izango baita kalean. Masifikazio

ARITZ ERDAIDE

Non jartzen duzu postua urrikoazken astelehenean, feriako txos-netan edo betiko plazan?Nik plazan. Inoiz izan nahiz bestean ere, postu batean ni etabestean emaztea edo alaba, bainagehienbat plazan izaten nahiz.Aurten bestean ere jartzen saiatu-ko naiz. Produktuetan labela lortunuen joan den urtean, baina aur-ten ez; hala ere, bertan izangonaiz.Saltzeko orduan zein leku dahobea?Han goian, postuetan. Jendea pla-zara sartzen da, baina beste askoez dira honaino heltzen, goikokaleetan geratzen baitira. Abain-tala hori dute goiko postuetakoekkokapenarengatik.Baserritar batzuen esanetan, pla-zan edo erakusmahaietan saltzeadesberdina izaten da, batzuetanbesteetan baino garestiago sal-tzen baita.Ez dut uste; oro har, ez dago aldehandirik. Gorabeherak egongodira, baina ez hainbeste.Zaila al da labela lortzea?Bai, oso. Jendeak orain ikusi du,eta ikasi ere bai, label kontuarennondik norakoa, produktu askokbaitute labela. Baina hasieran ezzegoen horren ondo ikusia labelkontuarena.Hortaz, gaur egun labela eskatuegiten da?Bai, jendeak gai ekologikoarekinlotzen du labela, are gehiago, eko-logia ez dena errefusatu egiten du.«Nola erosiko dut sagar bat ekolo-gikoa ez bada?», galdetzen dute.Inoiz ikusi ditut sagar oso txikiak,baina etiketa hori onartua dago,eta, beraz, saldu egiten dira. Jen-deak informazioa dauka, etagauza asko dakizki. Nola lortzen da labela ezti mun-duan?Erlauntza kopuru jakin bat izanbehar duzu, 70 bat inguru. Zelan joan dira azken urteetakourriko azken astelehenekoferiak?Ondo, nire kasuan, ondo. Ez baka-rrik urriko azken astelehenekoa;azoka txikietan, handietan,Gipuzkoakan, Bizkaian... lekuguztietan ibili gara zoratu beha-rrean; zerbait nahi baduzu, mugi-tu egin behar zarelako, eta gukondo aprobetxatu ditugu aukerak.Eta, oro har, ezin dut esan azkene-

an galtzen irten dugunik, bainalorturikoa lan gogorra eginezlortu dugu. Gernikako azken astelehenak zerdesberdintasun dauka besteazoka batzuekin konparatuta?Gernika oso leku ona da. Bainanik ezin izaten dut krema edopomadarik saldu, eta horrek izo-rratu egiten nau. Nire egoera bere-an daude beste batzuk ere, eta ezti-gile gipuzkoar batzuk ez etortzeaere eragin du. Ezin zara Arrasate-tik etorri, lau edo hamar ontzi sal-tzeko.Nola joan da produkzioa aurten?Bueno, une batzuetan 200 kilora eznintzela helduko ere uste izannuen. Ekain aldera izan zela uste dut, eztia ateratzen hasibehar den garaian, hamabost egu-nean hotz egin zuen. Erleak egoe-ra horretan nolabait hibernatuegiten du, ez du lanik egiten etahorrek atzerapen bat dakar. Geroeguraldi ona itzuli zen berriro, eta

05elkarrizketa ‹‹ gernikako azokaberria2010eko urriaren 24a,igandea

produkzioak gora egin zuen.Azkenean, 800 kilo pasatxo hartuditut.Kalitateari dagokionez, nolakoaizan da?Kalitate onekoa, nahiz eta atera-tako gehiena kontsumorako era-biltzen dudan orain, ezin baitutmedizinarik egin, lehen egitennuen moduan.Sariei garrantzirik ematen aldiozu?Sari kontuetan lagun kontuakasko balio izaten du. Ni santoma-setan hogei bat urtez izan naiz, etaez dut inoiz ezer irabazi. Gernikankostatu zitzaidan irabaztea, nahizeta nire eztia ez den erreka ondo-an eginikoa, adibidez, eta, gaine-ra, labela izan du urte askotan.Denborarekin irabazi izan dutpare bat alditan, eta konformenago. Baina santomasetan hain-bat urtez ibili ondoren oraindikirabazi ez izanak izorratu egitennau. Asko izorratzen nau.

Sariek eraginik al dute salmente-tan?Bai, horrek beti eragiten du. Zuksarri saririk irabazten baduzu, jen-dea arin etortzen da postura. Gai-nera, egunean ez irabazi arren,bildu egiten dira. Baina irabaztenez baduzu, jendea ez da posturaetortzen, saltzen duzuna ez delaona uste izaten baitu jendeak.Postuaren itxurak eta nola apain-dua dagoen ere eragina izangodu.Bai, bai horren inguruko sari parebat ere irabazi izan ditut. Sestaokoazokan bi urtez segidan emanzidaten saria, bi plaka eder. Gerni-kan, joan den urtean, gauzak ondoprestatu nituen, baina ez nintzeneuskaldun baserritar jantzi, eta agian horregatik ez nuen ira-bazi.Aurtengo feriarako zer esperan-tza duzu?Urte honetarako ez dut ezer bere-zirik prestatuko. Saltzea izango da

hobe, nahiz eta azkenean zailenaeztia sortzea izaten den. Erleakabuztuan hasita elikatu behardira, lore gutxi izaten baita eta ezbadira ondo elikatzen urri buelta-rako erlea hil egiten da, ez baitagaratzen, eta, hortaz, ez du arrau-tzarik jartzen. Gainera, orainFrantziatik kuruminoak etortzenari dira, eta erleei erasotzen diete. Erosleei dagokienez, nortzukerosten dute gehiago gazteek alazaharrek?Denetarik izaten da. Normaleangazteek kubalibrea gustorago eda-ten dute eztia baino (kar, kar,kar).Gernikako urriko azken astelehe-na egun ona da salmententzako?Nire kasuan, BBK-k jarritako bal-dintzek min egin didate, eztiabakarrik saldu baitezaket. Egoeraonartu besterik ezin dut egin,haiei berdin zaielako. Laguntzakbadaude, Foru Aldundiek ematenbaiditu laguntzak, baina bakarriklabela izanez gero.

Page 6: berria Igandea,2010eko urriaren 24a Aritz Erdaide ... · osasuna oso ona dela. Eguraldiak garrantzia izango du betiere, euria eginez gero jende gutxiago izango baita kalean. Masifikazio

LEHIAKETA.Elgoibarko Iñaki Ansolak irabazi zuen gazta lehiaketa —elastiko zuria duenak—; Bilboko Porrue jatetxeak erosi zuen.JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS

LEHIA BIZIA,GAZTA ERDIANORK ESKURATUKO Gazta erdiaren enkanteak ikusmina pizten du urriko azkenasteleheneko Gernikako azokan. Iaz, Iñaki Ansolaren gaztarengatik 5.000 euro ordaindu zituen Bilboko Porrue jatetxeak.

G ernika-Lumoko az-ken astelehenean ai-pagarria eta urterokomunikabideakerakartzen dituen

zerbait bada, hori feriako gaztaonenaren enkantea da. Urtero, di-

rutza ikaragarria ordaintzen daenkantean, epaimahaiak adostu-tako gazta onenaren erdiagatik.

Aurten ere zeresan ugari eman-go du enkanteak, are gehiago gauregungo egoera ekonomikoa kon-tuan hartuta. Izan ere, krisi ekono-

mikoak nonbait arrastoa utzi badu,langabeziaz aparte, kontsumoanutzi du. Hori guztia kontuan izanbeharko du Jose Antonio Bastegie-ta, Marko ezagunak, beste behinarituko baita gazta ahalik eta pre-ziorik altuenera heltzea lortzen.

Azken urteetako kopuruei erre-paratuz, ez dago batere argi zeinizan ahal den gazta erdiak lor deza-keen prezioa. 2005. urtean 3.950euro ordaindu zituzten, eta urtehartatik aurrera prezioa gorakajoan da pixkanaka-pixkanaka;2007. urtean izan ezik, urte hartanbehera egin baitzuen. Iaz ez zueninork uste 2008ko ferian ordaindu-takoa —4.000 euro— baino gehiagoordainduko zutenik; baina, halaere, 5.000 euro eskaini zituen Bilbo-

ko Porrue jatetxeak, Elgoibarko jatorria zuen esneki produktu pre-ziatuaren truke. Inoiz baino gehia-go ordaindu zuten gazta erdiaren-gatik, eta aurten marka hori gain-ditzea ezinezko ikusten dute adituaskok.

Ingalaterrako estiloaEnkantearen nolakotasuna ososinplea da. Mota asko izaten diramunduan, holandarra, amerika-rra eta ingelesa, besteak beste;Gernika-Lumon egiten denenkantea Ingalaterran egiten dire-nen parekoa da, hau da, diru kopu-ru batetik gora eskainiz joatendira interesatuak, baten batekinork gainditzen ez duen kopuruaonartu arte. Jendeak uste duenkante hauetan egunean bertanegiten dela dena, baina lan askoizaten du atzetik. Hilabete batzuklehenago, antolatzaileek balizkoerosleekin hitz egiten dute, urrikoazken astelehenean bertan izandaitezen eta dirua jar dezaten,nola ez. Bertan parte hartzendutenek kontuan izan behar dutehorrelako ekitaldi batek errenta-garritasuna ekar dezakeela gerorabegira, nahiz eta hasiera bateanhiru mila euro ordaintzea zorake-ria iruditu.

Gernika-Lumoko feriak izandezakeen oihartzunak publizita-tea ematen dio ordaindu duenjatetxe edo dendari, eta horrekbezeroak erakartzea ekar dezake.Batzuek eskua altxatzen duteenkantea hasi bezain laster, nola-baiteko publizitatea egitekoberaien buruari. Baina gero damu-tu ere egin dira, beraien eskaintzabaino altuagorik agertzen ez zela-ko, eta nolako dirutza ordaindubehar zuten ikusita, izerdi patse-tan bukatu dute. Ez da ahaztubehar irabazitako sos guztiak erehelburu solidario bat izaten duela.Behin txekea ordainduta, guztiaGernika-Lumoko Juan Kaltzadazahar etxera ematen dute, eta, hor-taz, erosleak egindako ahaleginakinteres solidario bat betetzen duera berean.

Urtero-urtero, gazta izaten daproduktu garrantzitsuenetarikobat urriko azken astelehenean.Iaz, adibidez, 300 saltokietik, 60baino gehiago jaki horren inguru-koak izan ziren. Urteroko ikuski-zun honekin gozatu nahi dutenguztiek Merkurio iturriaren pare-ra joan beharko dute, 13:30ak alde-ra; bertan, Marko zeremoniamaisu dela, mikrofonoa eskuaneta taula gainean, bere hitz jarioonenarekin jendea dirua emateraanimatuko du. 5.000 euro bainogehiago lehenera? 5.000 euro bainogehiago bigarrenera?...

Enkantea baino lehen,hilabete batzuklehenago,balizkoerosleekin hitz egitendute antolatzaileek

06 gernikako azoka ›› enkantea berria2010eko urriaren 24a,igandea

Page 7: berria Igandea,2010eko urriaren 24a Aritz Erdaide ... · osasuna oso ona dela. Eguraldiak garrantzia izango du betiere, euria eginez gero jende gutxiago izango baita kalean. Masifikazio

Gernika-Lumoko gazteek Astelehentxutxu jaialdia antolatu zutenatzo,eta urtetik urtera indartuz doa ekimena.

B igarren urtez segidan,Gernika-Lumoko gaz-teek Astelehentxutxuospatu zuten atzo, etahainbat ekintza eta

egitasmo prestatu zituzten.Urriko azken astelehena jai

handia dugu, Euskal Herrikoospakizunei dagokienez. Egunberezia jende askorentzat, duda-rik gabe, baina azken urteetan,Gernikako gazteen eskutik, jaiegun hori luzatu egin da denborannolabait, eta orain larunbateanhasten da jaia.

Astelehentxutxuren egitasmo-aren hazia duela urte batzuk ereinzuten. Urriko azken astelehena-ren aurreko larunbata jai egunbihurtu zen pixkanaka-pixkana

urteren poderioz, ekintza berezi-rik ez zegoela, baina jendea herri-ra etortzen zela. Egoera aprobe-txatuz, gazteek errebindikazioegun gisa hartu zuten, eta iazlehen edizio ofiziala ospatu zennolabait, gaztetxe berriarenurteurrenarekin bat eginez. Aur-ten bigarren aldia izan da, hortaz.Gazte batzarrak eta Trinkete etaIparragirre rock elkarteak inda-rrak batu, eta eurek prestatu dutejaia.

Aldi honetan, gazteen antola-kuntza eta harremanaren ingu-ruan jorratu behar zituzten gaiak,betiere urriko azken astelehenakdakarrenarekin bat eginik. Gauregun, gero eta gehiago, gazteektxoko edo lokaletan sartzeko ohi-

tura hartu dute. Horrek kalekogiroa hoztu du: ez dira lehen besteirteten, eta betidanik batzeko lekuziren taberna eta gaztetxeragutxiago joaten dira. Antolatzaile-en lehenengo nahia giroa berrizkalera ekartzea izan da, herrianzehar zeuden txokoetako koadrile-kin hitz eginez eta gazteria bat egi-teko nahiarekin. Joan den urteanarrakasta ikaragarria izan zen;herri bazkaria egin zuten eta ber-

tara 500 gazte baino gehiago batuziren.

Prestatze lanakAntolatzaileen esanetan, «lonjenparte-hartzea» sustatu nahi dute,«gazteak egiten ari garen proze-suari garrantzia emanez». Aurten-go Astelehentxutxu duela hilabetepare bat hasi ziren prestatzen; Ieupgazte batzarreko kideak lokaleta-ko partaideekin batu ziren etaegun honetan egin ahal ziren eki-men berrien bila galdetzen ibiliziren. Gernika-Lumoko gazteenonarpena ikusirik, aurten ere«giro aparta» lortu dutela adierazidu Teresa Larruzea antolatzaile-ak.

Aurten, jaia indartzeko asmoa-rekin, hainbat ekintza egin zituz-ten goizean goizetik hasita.

Hamaiketan hainbat gairen ingu-ruko infogunea izan zen martxan,eta ondoren paella txapelketariekin zioten. Bitartean, goiz osoan,rock tailerra izan zen Seber Altu-beko auditoriumean, Iparragirrerock elkartearen eskutik, etamusika instrumentuak jotzenikasteko aukera izan zen. Bazka-lostean, Iñaki Labakaren eskutik,euskal kantak abesteko aukeraizan zuten, eta behin giroa berotuondoren, olinpiadei ekan zieten,bostak aldera.

Arratsalde partean, Hits eta Pri-meros Auxilios herriko taldeenkontzertua izan zen, eta gaueanDJak bertaratu ziren eta guztiakdantzan jarri zituzten gaztetxean.Azkenik, Zaparrada batukada tal-deak erakustaldi paregabea emanzuen.

07jai alternatiboa ‹‹ gernikako azokaberria2010eko urriaren 24a,igandea

GAZTEEK JAIAAURRERATU ZUTEN

JOKOAK. Gazteek ederki pasatu zuten antolatutako Olinpiar Jokoetan.ITSASNE MADARIAGA / BUSTURIALDEKO HITZA

ASE. Lagun ugari biltzen dira bazkaltzeko.ITSASNE MADARIAGA / BUSTURIALDEKO HITZA

AurtengoAstelehentxutxujaialdia duelahilabete pare bathasi ziren prestatzen

Page 8: berria Igandea,2010eko urriaren 24a Aritz Erdaide ... · osasuna oso ona dela. Eguraldiak garrantzia izango du betiere, euria eginez gero jende gutxiago izango baita kalean. Masifikazio

Gernikako azokan barazki eta fruta postu ugari ikus badaitezke ere,jarduera ekologikoko postuak urriak dira . A zken urteetan ezagu-

na egin den terminobat gure inguruannekazaritza ekologi-koa da. Hala ere, bere

benetako zentzua edo nekazaritzamota horrek defendatzen dituenideia eta prozesuak arrotz egitendira gehienetan. Urriko azkenastelehena bezalako jaiak antola-tzen direnean, inguruko produktuugariren salmentarekin, uste izaten da nekazarien egoera ona dela eta jardunaldi horiek osasun ona dutela. Baina erreali-tatea oso bestelakoa da kasu asko-tan.

Lehen sektorea gaur egun ez dasektore ekonomikotzat hartzennolabait. Etekin gutxi ematenditu, eta horren inguruko politi-kek ez dute egoeraren aldakuntza-rako laguntza nahikorik ematen.Egoera, hortaz, ez da batere ona.Ainhoa Iturbe EHNEko kidearen-tzat, «ez dago apustu garbirik egoera aldatzeko», eta, Gernika-Lumoko nekazaritza jaiari dago-kionez, «gehienbat folklorikoa izaten da, beste edozer bainogehiago». Eguneroko bizitzan kon-tsumitzen diren janari gehienakkanpotik ekarritakoak izatendira. Horren atzean inportazio etaesportazio politikek duten helbu-rua dago: janaria ahalik eta preziomerkeenean lortzea. Egoera horridumping esaten zaio, kanpokoproduktu horiek hemen ekoiztuta-koak baino merkeagoak baitira,jasotzen dituzten diru laguntzen-gatik.

Egoera larritzat jo daiteke,EHNE sindikatuaren esanetan.Krisia dela-eta gaur egun daudenlan baldintzak ikusita, lehen sek-

toreak duen huskeriak ez du la-guntzen, gazteek bertan lan egite-ko panorama txarra baitaukate.Nekazaritza ekologikoa, hortaz,alternatibatzat har daiteke, etaegunean-egunean indar handia-goa hartzen ari da. Euskal Herriabetidanik herri nekazaria izan da,eta ez da oso atzera egin behar den-boran gogoratzeko janaria nolalortu izan den zoruetatik. Alabai-na, duela 50 bat urte gaizki izenda-tua izan den Iraultza Berdea gerta-tu zen. Aldaketa horrek industriakimikoaren agerpena ekarri zuennekazaritza ustiapenean; lurrariloturikoa industrializatu eta onga-rri, pestizida eta abar ezinbestekobihurtu ziren.

Industria ekologikoak makine-ria mekanikoaren apustua egitendu, eskura betidanik izan diren ba-liabide naturalak aprobetxatuzeta ongarri kimikoak alde baterahutsiz. Hori guztia alternatiba batda azken finean, ekoiztea merkea-goa baita, nahiz eta eskulana han-ditu egiten den hein batean bainaondorio gisa guztiz natural edoekologikoak diren produktuak lor-tuz.

Urriko azken astelehenari dago-kionez, azokan aurkitu ahal direnjaki gehienak ez dira modu ekolo-gikoan lortuak izaten. Gainera,Ainhoa Iturberen esanetan,«gutxi erosten du jendeak, azokahauek ez dira saltzeko leku onak,itxura izaten baita gehiena». Ger-nikako azokara joan eta produktuekologikoak erosi nahi dutenekadi egon daitezela EHNEk jarrita-ko logotipoei; ekologia kontzejua-ren ofizialtasuna segurtatzendutenak, hain zuzen. Gerora begi-ra, aldaketak behar dira, Ainhoa-ren esanetan, lehenengo sektorea-ri lagundu egin behar zaio, denagutxi batzuen interes ekonomiko-en esku ez husteko. Haren hitze-tan, «lanpostuak sor daitezke.Gizartean kontzientzia bat sortubehar da, etorkizuna baitaukanekazaritza ekologikoak». Azkenfinean, lortu beharrekoa erroetaraitzultzea da, gaur egun eskuradauden lurrak agortu baino lehen.Zientzia errefusatu gabe, ikerketaberriak eginez eta laguntzak ema-nez beti ere, platerean daudenjakiak noizbait lasaitasun osoznaturalak diren segurtasuna iza-teko.

Nekazaritzaekologikoaalternatibatzathar daiteke; indarhandia hartzen ari da

T.M. Gernika Ctra. Gernika, 3 - Tel. 946 250 962 - 48300 Gernika www.tmgernika.com

Utzi zure Volkswagena Volkswagen-enSaldu Osteko Zerbitzu Ofizialaren eskuetan bakarrik.

Gure mekanikariek honela ezagutzen dute zure Volkswagena.Beste batzuek, berriz, zure autoarekin praktikatzen dute.

Egun batean zure autoa sortu genuen, pieza bakoitza bere lekuan jarriz.Horregatik, inork ez du guk baino hobeto ezagutzen. Volkswagen-enSaldu Osteko Zerbitzu Ofizialean zure autoaren xehetasun txikiena ereezagutzen dugu eta hura urte askotan egoerarik onenean mantentzekoteknologia eta tresna egokiak ditugu. Zure Volkswagena berria zeneanikusi duenak bakarrik manten dezake berria balitz bezala. Eta, azkenfinean, gu geu gara egun hartan autoa estreinatzeko aukera eman genizunak.

NEKAZARITZA EKOLOGIKOA,ETORKIZUNEKO ESPERANTZA

EKOLOGIKOA. Nekazaritza ekologokioa ohiko erakusmahaien alteranatiba da.JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS

08 gernikako azoka ›› nekazaritza ekologikoa berria2010eko urriaren 24a,igandea