erdiko kaiera - Argia · 2011KO MAIATZAREN8A 25 erdiko kaiera kultura eta aisia Bolada ona hartu du...

5
2011KO MAIATZAREN 8A 25 25 25 erdiko kaiera kultura eta aisia 25 Bolada ona hartu du Josean Bengoetxea aktoreak (Donostia, 1964). Telebista eta antzerkia baztertu gabe, protagonista rolak harilkatu ditu zineman, Ander filmeko baserritar homosexualaren antzezpen ederraz geroztik: Camera obscura-n, errodatu berri duen Telmo Esnalen Urteberri on, amona!-n eta laster, Los tontos y los estúpidos komedian. Protagonistak egokitzen ari zaizkizu azkenal- dian, baina aurretik bigarren mailako pertso- naia asko egin dituzu. Oso ezberdina al da? Askoz ere lan intentsuagoa da protagonista- rena, nekezagoa, baina prestatzeko unean ez dago diferentziarik, erronka bera da niretzat: bizitza eman behar diezun pertsonaiak dira eta maitasun eta pasio berarekin hartzen dituzu. Antzerkian, telesail ugaritan eta zineman ari- tzen zara. Erraza da hiru arloak uztartzea? Aktoreoi gehien erakartzen gaituena bat- bateko lana da eta bat-bateko lana antzerkiak ematen dizu, ikuslea hor daukazulako eta prozesu guztia momentukoa delako: pertso- naia hartu, bota eta ikuslearen erantzuna ikusi; guretzat hori da borobilena. Ausartuko nintzateke esatera artearen munduan beste ezerk ez daukala magia hori. Ikus-entzunez- koetan, zinematik telebistara alde handia dago. Zinemak asko erakarri nau betitik eta nik esango nuke gehienok zinema zaleak garela, zeinek ez du inoiz pelikularen batekin amets egin, barruan egotearekin, pertsonaia- ren bat izatearekin? Baina beldurra ere ema- ten zidan zinemak, antzerkiak eta eszenato- kiak ematen dizun askatasun eta espazio hori guztia mugatu egiten dizulako, planoekin-eta. Gero konturatu naiz teknika eta arlo bakoi- tzera egokitzea dela oinarria, baina lana bera dela, eta gozatzen hasi naiz zinemarekin, mai- teminduta nauka mundu honek, txoratuta: Josean Bengoetxea «Probokazioa da jendea nahi duzun bidetik eramatea» Mikel Garcia Argazkiak: Dani Blanco Maleta alboan, Madril eta Donostia artean bizi da Bengoetxea: “Beti nabil hemendik hara eta handik hona, ez naiz leku berean denbora asko egotekoa”.

Transcript of erdiko kaiera - Argia · 2011KO MAIATZAREN8A 25 erdiko kaiera kultura eta aisia Bolada ona hartu du...

Page 1: erdiko kaiera - Argia · 2011KO MAIATZAREN8A 25 erdiko kaiera kultura eta aisia Bolada ona hartu du Josean Bengoetxea aktoreak (Donostia, 1964). Telebista eta antzerkia baztertu gabe,

2011KO MAIATZAREN 8A 25� 25� 25�

e r d i k o k a i e r akultura eta aisia

25�

Bolada ona hartu du Josean Bengoetxea aktoreak (Donostia, 1964). Telebista eta antzerkiabaztertu gabe, protagonista rolak harilkatu ditu zineman, Ander filmeko baserritar

homosexualaren antzezpen ederraz geroztik: Camera obscura-n, errodatu berri duen TelmoEsnalen Urteberri on, amona!-n eta laster, Los tontos y los estúpidos komedian.

Protagonistak egokitzen ari zaizkizu azkenal-dian, baina aurretik bigarren mailako pertso-naia asko egin dituzu. Oso ezberdina al da?Askoz ere lan intentsuagoa da protagonista-rena, nekezagoa, baina prestatzeko unean ezdago diferentziarik, erronka bera da niretzat:bizitza eman behar diezun pertsonaiak diraeta maitasun eta pasio berarekin hartzendituzu.

Antzerkian, telesail ugaritan eta zineman ari-tzen zara. Erraza da hiru arloak uztartzea?Aktoreoi gehien erakartzen gaituena bat-bateko lana da eta bat-bateko lana antzerkiakematen dizu, ikuslea hor daukazulako etaprozesu guztia momentukoa delako: pertso-naia hartu, bota eta ikuslearen erantzunaikusi; guretzat hori da borobilena. Ausartukonintzateke esatera artearen munduan besteezerk ez daukala magia hori. Ikus-entzunez-koetan, zinematik telebistara alde handiadago. Zinemak asko erakarri nau betitik etanik esango nuke gehienok zinema zaleakgarela, zeinek ez du inoiz pelikularen batekinamets egin, barruan egotearekin, pertsonaia-ren bat izatearekin? Baina beldurra ere ema-ten zidan zinemak, antzerkiak eta eszenato-kiak ematen dizun askatasun eta espazio horiguztia mugatu egiten dizulako, planoekin-eta.Gero konturatu naiz teknika eta arlo bakoi-tzera egokitzea dela oinarria, baina lana beradela, eta gozatzen hasi naiz zinemarekin, mai-teminduta nauka mundu honek, txoratuta:

Josean Bengoetxea

«Probokazioa da jendea nahiduzun bidetik eramatea»

Mikel GarciaArgazkiak: Dani Blanco

Maleta alboan,Madril eta Donostiaartean bizi daBengoetxea: “Betinabil hemendik haraeta handik hona, eznaiz leku bereandenbora askoegotekoa”.

Page 2: erdiko kaiera - Argia · 2011KO MAIATZAREN8A 25 erdiko kaiera kultura eta aisia Bolada ona hartu du Josean Bengoetxea aktoreak (Donostia, 1964). Telebista eta antzerkia baztertu gabe,

26 � 2011KO MAIATZAREN 8A

erdi

ko

kai

era

kultura eta aisia Josean Bengoetxea

kamera non dagoen, enkoadrea, soinua, rac-cord-a… Beldurra ematen zidaten izenhoriek guztiek orain plazera sortzen didate.Eta telebistan, denek (teknikariek, gidoilariek,zuzendariak, artistok…) dena ematen dugu,baina berez makineria guztia prestatuta dagotxurroak egiteko. Bakoitzaren potentzialtasunguztia ateratzeko telebistak ematen dizunahalmena mugatua da.

Antzerkian Polvo-rekin ari zarete. Bitxia dasinopsia: gizon bihurtzen doazen bi ahizpazarete.Bi ahizpak iraultzaile eta ezkertiar izan diragaztetan, munduari bira eman nahi zioten, etagaur egun etxezulotik atera gabe bizi dira,etxeko hautsak jaten dituen bitartean etaarmamentuarekin, kanpoan dagoenarekikobeldur, denak direlako etsai. Gure herriannola bizi garen, horri buruzko metafora da.Kanpoko ekosistemak, krisiak eta denak era-gina du beraien gorputzetan eta pixkanakagizon bihurtzen ari dira. Gainbehera horiislatzen da eta horregatik, komedia izanarren, badu drama ukitua, tristura izugarrianmurgilduta bizi dira, eta gogoetara bultzatzendu ikuslea. Estetika aldetik nahiko sinplea da,baina transgresio puntu bat badauka. Pentsa,nire gorputzarekin emakumearena egiten…Trabestismoa hor dago.

Gustuko dituzun gaiak eta rolak jorratzekoaskatasuna ematen dizu antzerkiak?Azken urteotan ez diot utzi antzerkia egiteari,baina zinema gehiago egin dut, eta nirekasuan, gizaki bezala zinemak gehiago abe-rastu nau, oso pertsonaia potenteak eginditudalako: Anderrekin adibidez beste kondi-zio batzuk ezagutzeko aukera izan dut, hordaudenak, baina agian aukerarik izan ezdudalako edo ausartzen ez nintzelako, lehe-nago ezagutu ez ditudanak.

Kontuak kontu, niretzat orokorrean inter-pretazioa da betiko galderei erantzunak bila-

tzeko biderik aberatsena (gu nor garen, non-dik gatozen, nora goazen…). Askotan, eran-tzunak baino galdera gehiago aurkitzen ditu-zu, eta ez da txarra. Bizitzeko behar dudandirua-eta emateaz gain, niretzat interpreta-tzea da beste ezerekin ez bezala gizakia beraezagutzeko aukera, gizakion bertute etamiseriak ezagutzeko, beste gizakiekin harre-manetan jartzeko aukera, pertsonaia osoezberdinak jorratzen ditudalako, eta horrekguztiak, dudarik gabe, aberastu egiten zaitupertsona gisa.

Zuri irakurria: artea arma boteretsua da probo-kaziorako eta kontzientziak mugitzeko.Bai, maite dut probokazioa, iraultza bat sor-tzen duen heinean. Ideologikoki, iraultzatxo-ak sortzearen aldekoa naiz, lehenbizi neurebaitan. Ni naiz geldirik egon nahi ez duenlehenengoa, beti nabil hemendik hara etahandik hona, ez naiz leku berean denboraaskoan egotekoa, eta hori bilatzen dut nirelanean ere, mugimendua: ikuslearengan pro-bokazio bat sortzea, ez zaidalako gustatzengauzak nola dauden. Inkonformista behar daizan eta arteak aukera ematen du horretarako.Beste ezerk ez bezala gainera, kulturalki ema-ten direlako iraultza handienak gizarte guztie-tan. Krisialditan beti kulturari egiten zaizkiomurrizketa handienak eta horrek pobretzengaituela uste dut.

Probokatzea gustuko duzula-eta, ETAko kideaizan zara hainbat filmetan: Yoyes, Celda 211,Todos los días son tuyos.TV-movietan ere izan naiz gehiagotan, etabeste askotan ezetz esan diot rol hori antzez-teari. Errespetu handia diot herri honen his-toriari eta historia hurbilena gatazka politiko-militar hori da; horregatik uste dut kontatu,kontatu behar dela gatazka, baina sakonki, etaproiektuei ez badiet errespetu hori ikusten, ezditut onartzen. Batik bat guk kontatu behar-ko genukeela uste dut gainera, Espainian

Aktore onaizateazer da?“Ez dakit ba, gerozeta aktoretxarragotzat ikustendut nire burua. Nirigustatzen zait bereburuarekin bakeandagoen aktorea etabere burua kanpotikikusteko gai dena.Eta ikusle moduangeroz eta gehiago,umorea duenaktorea, nahiz etadrama edo tragediaegin, bainatranszendentalis-motik urruntzenjakin eta hala ereemozioak sortzekogai dena”.

Page 3: erdiko kaiera - Argia · 2011KO MAIATZAREN8A 25 erdiko kaiera kultura eta aisia Bolada ona hartu du Josean Bengoetxea aktoreak (Donostia, 1964). Telebista eta antzerkia baztertu gabe,

2011KO MAIATZAREN 8A 27�

kultura eta aisiaerdiko k

aieraJosean Bengoetxea

ikuspuntu kutsatuagoa dutelako. Gidoia ira-kurri eta zirrara eragiten badizu, eta ikustenbaduzu galderak daudela gehiago eta ez eran-tzunak, seinale ona da. Ikusten badut eran-tzunak ematen dizkizutela, zerbait itxia…Nik ez daukat ezer argi munduhonetan, erantzunak ematen haste-ko moduan. Telebistak joera han-diagoa dauka horretarako.

Polizia ere izan zara telesail ugari-tan. Hori ere probokazioa da?Bai, Ertzaintzako buru ere izannaiz, eta horrek ni ere probokatzennau, asko maite ez dudan lanbideadelako. Baina ez dira bereizi beharonak eta txarrak; uniforme horien azpian eregizakiak daude, askotan ikustea kostatzenbazaigu ere. Berdin gaizkile handienarenatzean ere; Hitler antzeztea izugarri gustatu-ko litzaidake, adibidez. Der untergang (Hondo-ratzea) filmean Bruno Ganz aktoreak sekula-ko gizatasuna eman zion Hilterri; hori dagure lana, gizakiaren eremu guztiak ukitzea,ahalik eta pertsonaia ezberdinenak antzeztea.

Gizaki bezala ekarpenik egiten ez dizutenrolei esan behar zaie ezetz. Dena den, badaantzeztea beldurra ematen didan pertsonaiabat, noizbait eskainiko balidate: pederastare-na. Semetxoa daukat gainera… Baina bestela,

gaiztoarena egiten gozatu egitendut, denok dugulako kartzela txikibat zenbait muga gainditzeko, etainterpretazioaren bidez aukera horidaukazu.

Zein neurritan baldintzatu zaitu fisi-koak? Rol oso ezberdinak antzeztudituzu eta ez dirudi enkasillatutageratu zarenik.Horrelakoak entzutea pozgarria

da, batek beti daukalako gauza antzekoakegiten dituen ideia, eta toki batzuetan esa-ten dizutelako pertsonaia konkretu batzukegiteko fisikoa duzula, azentua… eta ideiahori buruan izateak asko mugatzen gaituaktore gisa, baina galaiarena egiteko fisikoaez badut ere, esparru zabala daukat antzez-teko eta egia da pertsonaia ezberdinak eginditudala.

“Agian badut erraztasuna

bakardadetik atera nahi duten

pertsonaiak antzezteko. Ondo

ezagutu dut leku hori eta

ulertzen ditut pertsonaia horiek”

Ander filmarekin (ezkerrean) aktore onenaren sari ugari jaso ditu Bengoetxeak.Telmo Esnalen Urte berri on, amona! (eskuinean) errodatu berri du.

Page 4: erdiko kaiera - Argia · 2011KO MAIATZAREN8A 25 erdiko kaiera kultura eta aisia Bolada ona hartu du Josean Bengoetxea aktoreak (Donostia, 1964). Telebista eta antzerkia baztertu gabe,

28 � 2011KO MAIATZAREN 8A

erdi

ko

kai

era

kultura eta aisia Josean Bengoetxea

���������������

������������������������ ����������������������������������

Zineman Urteberri on, amona! errodatu berriduzue, alzheimerrari buruzko komedia beltza.Ez da erraza izango rol komikoa baina aldiberean sakona eta ñabardura dramatikoakdituena antzeztea…Ez, ez da erraza, baina niri asko gustatzenzaizkit horrelako istorioak, umorea dramare-kin edo tragediarekin nahasten denean.Askotan muga non dagoen ez dakizu etahori ere probokazioa da. Probokazioa dajendea nahi duzun bidetik eramatea: etor zai-tez nirekin, orain barrez ari zara, baina seginirekin eta bizitzaren beste aldea erakutsikodizut… Teknikoki bere zailtasunak ditu etahorrek ere asko erakartzen nau.Zuzendariak bideratu egitenzaitu, zuzen joateko oharrakematen dizkizu, baina autoazerorrek daramazu. Urteberri on-en hustu egin gara, lan talde guz-tia, eta egun batzuk behar dituguegin duguna baloratzeko, bainaoso-oso intentsua izan da eta ezdaukat zalantzarik zeresanaemango duen pelikula izangodela.

Ander filmarekin aktore onenaren sari ugarijaso dituzu, bere sexualitatea deskubritzenduen baserritarraren rola antzeztuz. Nola izanda Ander antzeztea? Gidoia irakurtzerakoan jada irudi osopotenteak zeudela ikusi nuen eta horrekiraultza txiki bat sortu zidan barruan; nireburua biluztu beharrak, ez fisikoki baka-rrik, beldur pittin bat ematen zidan. Bainagidoia nolako maitasunarekin idatzita dago-en ikusteak zirrara piztu zidan; aurreiritziakbaztertu, istorioan murgildu eta sufritzenari den pertsonaia horrekin maitemindunintzen.

Filmeko baserria herriaren metafora gisaikusten dut nik: leihoak itxita dituena, kan-pokoaren beldur garelako, eta azkenerako

ireki egiten dituena. Egia da hainbeste maitedudan herri honek ito ere egiten nauelabatzuetan; aukera zein da: alde egitea alaleihatila horiek irekitzen hastea? Herria beraaberasteko garrantzitsua da ateak munduariirekitzea, pelikulako baserriak egiten duenmoduan: beste sexu kondizioei, etorkinei,familia eredu berriei, emakumearen askata-sunari…

Horren haritik esan izan duzu Ander-eko zuzen-daria (Roberto Castón galiziarra) euskaldunaez izateak lagundu zuela begirada irekiagoaematen, ez hain endogamikoa.

Gure kontuez guk hitz egin behardugu, baina kanpoko laguntzaizatea ere garrantzitsua da, tarte-ka aldentzeko, perspektiba har-tzeko; osasuntsua da. Castón ezda euskalduna baina baserri mun-dua ezaguna du eta sentsibilitatehandiko pertsona da, ikustendakiena, aurreiritzirik gabe. Gukaskotan ez dugu ikusten, iritziakaurrez finkatuta ditugulako.

Distribuzio arazoak izan ditu hasieratik peliku-lak. Castón kexatu da bi faktore nagusi daude-la atzean: gaia (homosexualitatea) eta hizkun-tza (euskara). Hala uste duzu zuk ere, alamerkatuaren politika izan da erruduna?Denak dauka eragina: merkatuak, hizkuntzak,gaiak, pelikularen estiloak berak, baserriankokaturiko istorioa izateak, zorte txarrak…Gaur egun ez digu gehiegi arduratzen horrek,hemendik kanpo ikusi ahal izan delako, sariakjaso ditu, ikusteko aukera izan duen askotxunditurik geratu da… Helburua zen, prin-tzipioz, kontzientziak pixka bat astintzea etalortu du kasu ugaritan. Mutiko baten e-postajaso genuen, adibidez, oso emozionatuta,kontatuz bere bizitza aldatu zuela filmak.Horregatik bakarrik, lortu du bere helburuaAnder-ek.

“Gidoia irakurri eta ikusten baduzu

galderak daudela gehiago eta ez

erantzunak, seinale ona da. Nik ez

daukat ezer argi mundu honetan,

erantzunak ematen hasteko”

Page 5: erdiko kaiera - Argia · 2011KO MAIATZAREN8A 25 erdiko kaiera kultura eta aisia Bolada ona hartu du Josean Bengoetxea aktoreak (Donostia, 1964). Telebista eta antzerkia baztertu gabe,

2011KO MAIATZAREN 8A 29�

kultura eta aisiaerdiko k

aieraJosean Bengoetxea

Roberto Castónekin beste lanbat egin duzu ondoren: Erru-dun sentitzen naiz film laburra.Eta Los tontos y los estúpidosfilmatuko duzu berarekin Eus-kal Herrian hemendik gutxira.Ondo moldatzen zarete elka-rrekin.Bai, berak esaten du beremusa naizela, eta niri txoratu-ta naukate bere gidoiek, isto-rioak kontatzeko duen sentsi-bilitateak eta gaitasunak.Zientoka zuzendari izan duteta nik zuzendariaren lanaerrespetatzen dudan moduanatsegin dut hark nirea erres-petatzea, aktorea delako per-tsonaia hoberen ezagutzenduena, eta zuzendariak ere nikdudan umiltasuna izatea gus-tatzen zait. Elkarlana eta elkarezagutza izan daiteke gakoa,eta zentzu horretan esperien-tzia onak izan ditut azkenurteotan.

Jose Mari Goenagaren Sintoniafilm laburrarekin ere aktoreonenaren hainbat sari jasozenuen. Bi filmetan bakardadeaeta bakardadeari diogun beldu-rra oso presente daude. Zaila alda bakardadea antzeztea?Bakardadea eta gainean dara-magun erru sentimendua pre-sente daude beti Castónen fil-mografian. Eta diozunarenharira, agian badut erraztasu-na bakardadetik atera nahiduten pertsonaiak antzezteko,duela gutxira arte bakardade-tik irteten saiatu naizelakobeti. Ondo ezagutu dut bakar-

dadearen leku hori eta horre-gatik agian ulertzen ditut hala-ko pertsonaiak. Beti bizi izannaiz bakarrik, eta haurtzarokoeta gaztaroko momenturikmagiko eta intimoenak baka-rrik bizi izan ditut. Gaur egun,asko maite dut nire bakarda-dea, eta uste dut bakardadetikirten nahi hori ahulezia dela,bertutea dela bakarrik bizi-tzen jakitea, baina beldurraematen digu, gure mamu etamunstro guztiekin bizi behardugulako. Unerik latzenakgauean bizi ditugu, oheanbueltaka, bakarrik baldinbagaude…

Fernando Bengoetxea Pernan-do Amezketarra bertsolari etaplaza gizon ezagunaren oinor-dekoa omen zara!Bai, nik hori familian entzunaneukan, jakin-mina piztuzitzaidan eta seminariora joannintzen zuhaitz genealogikoaosatzera. Dena egitea lortunuenean, ikusi nuen baietz,semearen, semearen, semea-ren… semea naizela, bidezuzenean. Inguruko jendeakesaten dit, hortik datozkidalaizan ohi ditudan ateraldiak,baina bertsolaritik ez daukatezer, zer egingo diogu ba. n

“Uste dut kontatu, kontatubehar dela euskal gatazka,baina sakonki. Guk kontatubeharko genukeela uste dutgainera, Espainian ikuspuntukutsatuagoa dutelako”.