erdiko kaiera - Argia · Unzuetak Emakume Abertzale Batzaren izenean hitza hartzen zue-nean gerra...

13
2011KO MAIATZAREN 15A 21 21 21 erdiko kaiera kultura eta aisia 21 Sei egileren eskutik, Euskal Herriko sei herrialdetako txoko bazterretatik ibiliko gara, eta sei bidaidek lagunduko digute txango horretan. Horietako bost idazleak dira; bestea, Katalina Erauso, ponte-izen bereko antzerkigile bati oso estu lotutako emakumea. Igarriko zenuen honezkero, irakurle: ihesaldirako gomendatu nahi dizuegun garraiobidea, oraingoan, literatura da. Hautatu ditugun egileen bizitza eta obra mapa egokia izango direlakoan gaude. Ihesi-Ibilbide literarioak Euskal letren xendrak urratzen Sorne Unzueta Joxemiel Bidador Juan Perez de Lazarragaren eskuizkribua Marijan Minaberri Katalina Eleizegi Katalina Erauso

Transcript of erdiko kaiera - Argia · Unzuetak Emakume Abertzale Batzaren izenean hitza hartzen zue-nean gerra...

Page 1: erdiko kaiera - Argia · Unzuetak Emakume Abertzale Batzaren izenean hitza hartzen zue-nean gerra aurreko mitinetan. Garai hartako kronistek diote Sorneren hitzak zirela “euskal

2011KO MAIATZAREN 15A 21� 21� 21�

e r d i k o k a i e r akultura eta aisia

21�

Sei egileren eskutik, Euskal Herriko sei herrialdetako txoko bazterretatik ibiliko gara, eta seibidaidek lagunduko digute txango horretan. Horietako bost idazleak dira; bestea, KatalinaErauso, ponte-izen bereko antzerkigile bati oso estu lotutako emakumea. Igarriko zenuen

honezkero, irakurle: ihesaldirako gomendatu nahi dizuegun garraiobidea, oraingoan,literatura da. Hautatu ditugun egileen bizitza eta obra mapa egokia izango direlakoan gaude.

Ihesi-Ibilbide literarioak

Euskal letren xendrak urratzen

Sorne Unzueta

Joxemiel Bidador

Juan Perez deLazarragareneskuizkribua

Marijan Minaberri

Katalina Eleizegi Katalina Erauso

Page 2: erdiko kaiera - Argia · Unzuetak Emakume Abertzale Batzaren izenean hitza hartzen zue-nean gerra aurreko mitinetan. Garai hartako kronistek diote Sorneren hitzak zirela “euskal

22 � 2011KO MAIATZAREN 15A

erdi

ko

kai

era

kultura eta aisia

Bilbo-Lemoa-Uribe Kosta (Bizkaia)

I g o r E s t a n k o n a

Sorne UnzuetaBizkaiari buelta

BIZKAIAREN IDEIARI buelta emanzion belaunaldikoa zen SorneUnzueta, Batzokiko jende idealista-ren kordakoa, Sabino Aranarenausardia galdu haren ordezkari.Sorne jaio zeneko 1900. urte boro-bileko Abandok ez dakigu ze itxuraizango zuen, baina Bilbora anexio-natu berri zen hiri, portu eta landennahaste hura eta Bizkaia osoa ikus-ten ahaleginduko gara hemen, idaz-learen bihotz-begietatik.

Bizcaya por su Independencia SabinoAranaren liburuak bazterrak astin-du zituela zortzi urte baino ez zire-nean igaro bataiatu zuten SorneUnzueta idazle izango zena Aban-doko San Bizente elizan. Dena zenBizkaia orduan, gainerako EuskalHerriak batuko zituena. Sorne aber-tzaletasunean, kristautasunean etaerdal hizkuntzan hazi zen, AlbiakoLorategi ikusgarriak zelaiak zirenBilbo zaharrean, ibaiadarrekoortuen, merkataritzaren eta ontzi-gintzaren paisaietan. Euskaldunduegin zen, ezin zelako abertzale izaneuskara ikasi, erabili eta besterenga-

natu barik. Hori ere asko aldatu da,Abandoko Errepublika beste, Eus-kal Herrian urteotan.

Gaur egun Abandora bazoaz,Kafe Antzokia aurkituko duzu SanBizenteko elizaren alde batean, etabestean Sabin Etxea, Aranaren jaio-tetxearen lekuan eraikia. Iruñakafean hartu zenezake zerbait, etaIbañez de Bilbao, Henao, Ajuriage-rra kaleetan galdu, Bizkaiko hiribu-ruko auzune lasai, zabal eta noblee-netarikoan.

Isozaki dorre bikiek osatzenduten ate metafisiko zatarretikZubizuri parera jaitsi eta tranbiahartzen baduzu, Bilboko puntetakobatera iritsiko zara minutu gutxian,korrontearen kontra. Sorne Unzue-tak hantxe –Atxuriko eskolan–ikasi zuen idazten, eta emakumeformala eta leiala izaten. Atxuritikez urrun, Zazpi Kaleak dominatuz,Solokoetxeko irakasle-eskola zego-en. Lau urtez ibili zen han Sorne,ikasketok burutu arte. Solokoetxe-ra igotzeko Bilboko igogailu fama-tuena har zenezake Iturribide

kalearen aho-ahoan, Unamuno–Txabi Etxebarrieta, esango luketepuristek– plazan.

Bilbotik bagoazBagoaz Bilbotik kanpora, Sornerenmaitasun eta beharlekuen bideeta-tik. Izan ere, irakasle zereginetanErrigoitin egon zen Sorne Unzueta1922an, bitartean Fruizen bizi zela-rik. Errigoiti eta Fruiz desberdinakdira, baina Bizkaiko nekazal giroa-ren adibide izan bide ziren: herritxikiak, denak ezagun, alpapa usainaeta aroztegi bana, idi parea lotutamantso, hormaren kontra.

1925eko Lemoa ere antzerakoazen, baina hara trena, tranbia, Taile-rreta auzoko mailu eta torlojuak iri-tsiak ziren. Eta baita porlana ere.Cementos Lemona 1917an sortuzen, Julien Israel Blum teknikarifrantsesaren patenteei jarraiki,ordurako punta-puntakoak zirenlabe bertikal, boladun errota etalehortze sistema iraultzaileekin.Harrobiko dinamita-kolpeen arteanematen zuen lezioa Sornek Elizon-

Page 3: erdiko kaiera - Argia · Unzuetak Emakume Abertzale Batzaren izenean hitza hartzen zue-nean gerra aurreko mitinetan. Garai hartako kronistek diote Sorneren hitzak zirela “euskal

2011KO MAIATZAREN 15A 23�

kultura eta aisiaerdiko k

aieraIhesi: Bilbo-Lemoa-Uribe Kosta (Bizkaia)

don, eta Lemoan bizi zirela jaioziren hiru seme-alaba: Andone, JonAnder eta jaiotzean hil zen Iñaki.Berangon klaseak emateko Lemoa-tik Algortara aldantza egin zueneanpiztu zen gerra, eta baita, beste bialdiz, bizitza ere: orduan jaiozitzaizkion Gotzontze eta Sornetxikerra.

Abertzale BatzakoaGetxoko bazter lasaietan ibaiada-rretik dabiltzan ontzi pisutsuei begi-ra geratuz gero ez da konturatzenbat zeinen gar bizia pizten zen Biz-kaiko herri hartako kaleetan SorneUnzuetak Emakume AbertzaleBatzaren izenean hitza hartzen zue-nean gerra aurreko mitinetan. Garaihartako kronistek diote Sornerenhitzak zirela “euskal emakume aber-tzalearen aldeko aldarria, eta bene-tako pizgarria aberriaren jainko-hatsa suspertu dadin eurenbihotzetan”.

Espainiako Gerra Zibilaren tunelbeltza aurrean, Sorne, lau ume txi-kiak hartuta, Asun ahizparekin Goi-zeko Izarra ontzian erbesteratu zenFrantziara. Sorneren Euskadirenaldeko lanak, ostera, ez ziren amai-tu: alemanek okupatutako alderdiramezuak helarazten zituen. Diktadu-ra erortzen ikusi zuen, baina ez Biz-kaia libre, 2005ean Urdulizen hilzenean. Sorneren paisaiak, beraz,asko dira: Ibaizabaleko urak, Erri-goiti, Arratia, sasia, euskara. Txan-goa Bilbo osoari begira bukatukodugu, 1952ko Artxanda poemakobere hitzekin: “Ama, ez dot gaurikusten/ geure ikurriña/ goiz guzti-tan bezela/ mendi ganean./ Zerjazo ete da?”. n

Urdulizko eliza agerida goiko argazkian.Uribe Kostako herrilasai horretanamaitu zen SorneUnzuetaren bizitza.Hasi, berriz,eskumakoerretratuan ikusdaitekeen BilbokoAbando auzoan hasizen. Atzeko aldeanigartzen den SanBizente elizanbataiatu zutenUnzueta. Hariitsatsitako eraikina–Sabino Aranarenjaiotetxea– EAJrenegoitza nagusibihurtzeko askofalta zen, artean.

IÑIG

OA

ZK

ON

AU

RD

ULI

ZK

OK

ZG

UN

EA

Page 4: erdiko kaiera - Argia · Unzuetak Emakume Abertzale Batzaren izenean hitza hartzen zue-nean gerra aurreko mitinetan. Garai hartako kronistek diote Sorneren hitzak zirela “euskal

24 � 2011KO MAIATZAREN 15A

erdi

ko

kai

era

kultura eta aisia

Barrundia bailara (Araba)

J o s e m a r i V e l e z d e M e n d i z a b a l

Argazkiak: Alex Larretxi

Larrea eta LazarragaBinomio erakargarria

NORK ESANGO ZIDAN txikitatikzapaldu ditudan bazter ezkutu haie-tan euskararen gaineko albiste erral-doi bat sortuko zela 2004an? Hainzuzen, arabar herrialdearen inguruhorretako herrixketara, batez ereGipuzkoatik eta mendetan zehar,gizon-emakume euskaldun ugarigaztelera ikastera joan ziren. Eurenarrasto garbia utzi zuten, gehien batabizenetan. Zalduondo, Galarreta,Arriola, Barria, Narbaiza, Axpuru,Larrea, Ozeta... eta abarreko kan-posantuetan euskal abizen ez-kon-posaturen portzentaia askoz han-diagoa da Arabako beste edozeinlurraldetan baino.

Eta 2004an albisteak jo gintuen:

Juan Perez de Lazarragaren eskuiz-kribu bat agertu zen, euskaraz ida-tzitako zenbait idazlanekin. Doku-mentua 1.565 ingurukoa zen! Hauda, Arabako euskararen historiangailen-gaileneko postua eskuratzenzuen kronologiari dagokionez. Jauzikualitatibo ikaragarria ematen arizen, beraz, euskal literaturaren his-toriologian, gehien bat egilearenjatorrizko sorterriari eta idazlanarentestuinguruari begira.

Urkila ondoko lurren jaunaJuan Perez de Lazarraga LarreakoJauna izan zen XVI. mendearenbigarren erdialdean, harik eta1605ean hil arte. Lazarragatarrek

Oñatiko hirian zuten sorlekua,mendeko zituen Gebara leinuarenantzera. Eta bi sendien artean ezziren gutxi ezkontza-itunak izanElgea eta Urkila mendilerroen azpi-ko lurrak kontrolatzeko. Zalduondomutur batetik eta Ozeta bestetik.Eta bitarte horretan goian aipatuta-ko herrixkak ditugu, mendetangiza-jario etengabea ezagutu dute-na, Europa eta Gaztelaren artekobidea eginez.

Bigarren mendeko Ptolomeokeuskal lurraldeen deskribapena egi-tean Gebala eta Gabaleca aipatzenditu, besteak beste. Batzuek izenhorietan Gebara eta Galarreta ira-kurtzen dituzte. VI-VIII. mende

Page 5: erdiko kaiera - Argia · Unzuetak Emakume Abertzale Batzaren izenean hitza hartzen zue-nean gerra aurreko mitinetan. Garai hartako kronistek diote Sorneren hitzak zirela “euskal

bitarteko Aldayetako hile-rrian egundoko aurkikuntzaegin zen, duela hamabost baturte. Atzemandako objek-tuek garbi asko azaltzenzuten bertako biztanleakgizon-emakume arrotzenpresentziara ohituta zeudela.San Adrianeko tuneletik mer-katari, Santiago bideko pele-grinak, erret-bidaiariak eta,oro har, handik igarotzeaga-tik bide-saria ordaindu beharzuten pertsona asko igaro damendetan. Eta hori ongi aprobetxa-tu zuten Erdi Aroko Gebara etaLazarraga sendiek nagusitasunetik:alde batera eta bestera zihoan giza-jarioaren gaineko kontrolak iraba-ziak ekartzen zizkien. Ekonomiakagintzen zuen, beste edozein arra-zoiren gainetik. Horrela izan da betigizadiaren historian.

Juan Perez de Lazarragak ere lurhorien gaineko jabetza ordezkatzenzuen, eta ganboar eta oñaztarrenarteko liskarretan ganboar interesakdefendatzen zituen, Oñatiko Jauna-rekin arras lerrokatuta. Gure per-tsonaiari Larreako dorrearen Jaunatitulua zeharka etorri zitzaion,aurretik zena –izen bereko osaba–ondorengorik gabe hiltzean. EtaJaun berria, Larrea ondoko Arriola-

ko dorrearen jabea zenaren alabaKatalina Gonzalez de Langarikare-kin ezkondu zen.

Juan Perez de Lazarraga duguLarreako dorrearen historiaren egi-lea, 1600 inguruan idatzia, RelaciónHistórica de las Casas y Apellidos deLazarraga tituluarekin. Eta baita“Lazarragaren eskuizkribua” deituaizan den idazki luzexkarena ere,euskaraz eta gazteleraz sortua.Hauxe dugu Juan Perez de Lazarra-garen izena dimentsio berrietaraeraman duena eta euskara idatzia-ren kronologian urrezko mugarriberria jarri duena. Halaber, etazehazkizun hau ez da batere axolagabea, garaiko nobleziako gizabana-ko batek idatzia denez gero, euska-rak goi mailako saloietan toki

bazuela adieraz dezakeLarreakoak. Non eta Araban!

Historiaren lekukoakLarrea eta inguruko bazterrakezagutzera hurbiltzen denakez du denbora alferrik galdu-ko, ez horixe! Larrean bertan,antzinako dorrea izan zena-ren arrastoak ikus daitezkeoraindik ere. Herria uztailaren4an bisitatuz gero, bostehunurte luzeko ohitura bateanpartaide izateko aukera ere

izango dugu. “El Barte” esatendiote, eta oinez joaten diren erro-mes larreatarrak Hermua herrixka-raino, hango baselizan San Martinirudia ondratzera. A! Eta azken urtehauetan sekulako ospea hartzen aridira Larreako gaztak, Idiazabalgojatorrizko izendapenarekin.

Zalduondo (Lazarragatarren jau-regia); Arriola (Ramon Ortiz deZarate arabar foruzaleari bere jaio-terriak eskainitako hilarria: “ForuenJagole Ramon Ortiz de Zarateri.1817-1883”); Barria (XII. mendekomonasterioa); Narbaiza (herri zera-mika erakusketa); Axpuru (San JuanBataiatzailea eliza); Ozeta (Arrietaeta Isasmendi jauregiak); eta batezere, inguru baketsu eta erakarga-rriak dastatzeko bide zoragarriak. n

2011KO MAIATZAREN 15A 25�

kultura eta aisiaerdiko k

aieraIhesi: Barrundia bailara (Araba)

Aldamenean, nekazari bat lanean, Ozeta herrian. Goian,Barriako monasterioa, XII. mendekoa. Aurreko orrialdean,El Bolo izeneko baserria, Larrean. Baserriaren eskumaneta hari itsatsita ikus daitekeen eraikina daLazarragatarren dorretik iraun duena.

Page 6: erdiko kaiera - Argia · Unzuetak Emakume Abertzale Batzaren izenean hitza hartzen zue-nean gerra aurreko mitinetan. Garai hartako kronistek diote Sorneren hitzak zirela “euskal

26 � 2011KO MAIATZAREN 15A

erdi

ko

kai

era

kultura eta aisia

Arguedas (Nafarroa) www.sendaviva.com

Etorri, ongi pasa eta itzuliko zara!

Onena, turismo arduratsuan

Lesaka-Garaño-Bidankoze (Nafarroa)

P a t x i L a r r i o n e t a J o n A l o n s o

Bidadorren bideetan barna“IHESI” HONEK Joxemiel Bidador duaitzakia. Ez da ahaztu behar, baina,Joxemiel bera eduki genuela aurreka-ri orriotan (2009ko maiatzaren 3a,2182. zenbakia, Tuterari eskainia).

Mikelestorena exitosoarenlurraldeanZialdo tabernako kanpoko mahaie-tan gaude, eguraldia eguzkitsua da,zoragarria. Eguzkia zoragarriagoada Lesakan. Mikelestorena lesaka-rrak Zerura nahi duenak ar dezakeanbide erraza izkiriatu zuen, bost edizioeduki zituen obra. Ez al da aski exi-tosoa, ala?

– Sermolari bezala zeukan dohai-na ez aipatzearren.

Zialdo, orain hamarkada batzuk,kultozko taberna zen 68ko maiatzaentzutez baizik ezagutzen ez genue-nontzat. Lesakako ostalaritza, edo-zein kasutan, maila onekoa da.

– Aingerutxoa.

Zeru eguzkitsua, zerurako bidea,zeruan bezala gaude. Zerutiarregia,galdu egin naiz.

– Aingerutxoa?

– Mikelestorena. Lehengo edi-zioaren ale bakarra, Donostian bizizen Jesus Cilveti Azparren izenekoiruñear farmazialari batena zen.Azparrenek 5.000 pezetaren trukeerosi zion Astigarragako kapilauari,Felix Agirreri. Honek, bere aldetik,Arabako Kontrasta herriko parro-koarengandik, Eusebio Larramen-direngandik alegia, jaso zuen, 1933.urtean.

Historia da baina fikzioa diru-di , edo fikzioa izan zitekeen.Honelakoetan zen bereziki abilaJoxemiel Bidador, Nafarroakohainbat tokitatik barna egingodugun bidaiatxo erdi literario etaerdi turistiko honen argi gidaria,iparrorratza.

Lesakara Oiartzundik bazatozeta Agiñan geratzen bazara, EuskalHerriko tokirik majikoenetakobatean pausatuko zara. Aita Donos-tiaren omenezko eskultura; Oteitza-ren eta Oteitzaren jarraitzaileenarteko borroka epikoak; Laboazenaren hautsak, han nonbaitbarreiatuak.

Lesaka zeharkatu eta Frain auzo-ra bazoaz, Lesakatik datorrenbideak NA-121 errepidearekin bategiten duen tokira, Bidasoa ibaiarenondotik doan “bide berde” horieta-ko bat aurkituko duzu. Doneztebealdera hartuz gero –Lesakatik eto-rrita eskuin– hogei kilometro luzedauzkazu, oinez, bizikletaz, patinez,lasterka... egiteko. Bera aldera har-tuz gero Alkaiagaraino iritsiko zara,Bera ondo-ondoan daukan Lesaka-ko auzoa.

– Hirugarren edizioko ale baka-rra Zildotzeko Perutxena etxeantopatu zuten.

– Egiazkoak gintezkeen, bainafikzioa gara.

Garañoko gaztelua– Joxemielek idatzia dauka: “Esta-tunahia ez dut, erresumazale eznaiz, Amaiurren ez nintzatekeenegonen, baina Oskiateko bidetiklekuko, gaztelatzealdia mingarrizitzaidan, niri ere...”.

Garaño Ollo ibarrean dago, Bea-soaindik oso gertu. Beasoain,

Page 7: erdiko kaiera - Argia · Unzuetak Emakume Abertzale Batzaren izenean hitza hartzen zue-nean gerra aurreko mitinetan. Garai hartako kronistek diote Sorneren hitzak zirela “euskal

2011KO MAIATZAREN 15A 27�

kultura eta aisiaerdiko k

aieraIhesi: Lesaka-Garaño-Bidankoze (Nafarroa)

Iruñetik hogei kilometrora, mende-baldera hartuta. Mortxe, Txurregi,Gaztelu eta Oskia mendiek ixtendute Sakanarako bidea: Gaztelu etaOskia artean, Oskiatea, pasabidenaturala; atea pasa eta Atondoherria. Nola deituko zen, bestela?Toponimiak asko erakusten du.Oskia mendira igoz gero –Atondo-tik bertatik, nahiez gero, ordubetelaburrean–, are argiago ikusten daIruñerako pasabide naturala zeinden. Zergatik den Oskiatea atea. Ez

alferrik hortik dauka trenak berebidea. Eta teknologiak nola bestela-kotu duen dena; autopista bat egi-ten dizute gaur, lehen armada batsekula ausartuko ez zen bidetik.

Sakanatik Iruñera zetozenakhantxe topatuko zuten Garañokogaztelua, aurrez aurre. Garañok–Garaño nolakoa izango zen pen-tsatzeak, alegia– ematen du erresu-maren neurria.

Beasoaindik hartuta, Garañorajoan ez ezik, Ollo ibarreko buelta

ematera abia daiteke norbera. Laubat ordu, desnibel handirik gabe,seinaleztatuta dagoen bidetik barna,Iruñeko erresumaren orografia, etaberaz, zentzua, hobeki ulertzeko.

– Eta segitzen du poetak: “...nerau ere eraman niduelako, bes-teen antzera, hirira preso, harresienartean kukuturik, isildurik eta ezez-kor...”.

Eta hala ere, Oihenartek dioenmoduan, “Dohakaizdunak Zizurren

Zialdo ostatua, Lesakan, 68ko maiatza entzutez baizik ezagutzen ez genuenontzat kultozko taberna orain hamarkada batzuk.

MA

DD

ISO

RO

A

Page 8: erdiko kaiera - Argia · Unzuetak Emakume Abertzale Batzaren izenean hitza hartzen zue-nean gerra aurreko mitinetan. Garai hartako kronistek diote Sorneren hitzak zirela “euskal

28 � 2011KO MAIATZAREN 15A

erdi

ko

kai

era

kultura eta aisia Ihesi: Lesaka-Garaño-Bidankoze (Nafarroa)

illuna”. Hiria kondena baita, konde-na saihestezina, ordea, Oihenartbera bezala –omen–, konkistariburuzko berrien xerka hurreratu zenbatentzat. Izan ere, orduko nafaragintariek ez zioten utzi MaulekoariIruñeko artxibategian arakatzen.

Mendigatxa sindromeaErronkarira Burgitik sartuz gero,herri hau zeharkatu eta berehaladago, ezker, Bidankozera doan erre-pidea. Esan egin behar da, kanpota-rrentzat Bidankoze delako, ezbairikgabe, Erronkari ibaxako herririkezezagunena. Komunikazio zailakditu; 1939tik 1941era Francoren2.000 presok egin zuten Zaraitzualderako (Igari) bidea.

Egun, gutxi dira gurean tragoaere eskaintzen duten dendak, edota-riko generoa saltzen dutenak.Horietako bat Bidankozen. Hangoazen Mendigatxa, Bonaparte etaAzkueren hizkuntza-informatzai-lea. Bidankoztarra zen, halaber,Prudencio Hualde, Bonaparterenaginduz San Mateoren ebanjelioaeuskaratu zuena. MendigatxaBinuesko zubian ilea mozten, etauretan ile arrastorik geratzen ez.Baina “Resu xaun korrek pezetabatzuk igorriko balide...”.

– Hain dirudi erraza bizitzeak,hain da zaila, ordea, odolustu denbatentzat... n

Ollo ibarreko ikuspegi zabala ageri dagoiko argazkian. Erdikoetan, Garañokogaztelua izan zenaren arrastoak.Azpian, Bidankoze.

JOSU

SAN

TE

STE

BA

NJO

SUSA

NT

EST

EB

AN

FDE

CA

STR

OB

Page 9: erdiko kaiera - Argia · Unzuetak Emakume Abertzale Batzaren izenean hitza hartzen zue-nean gerra aurreko mitinetan. Garai hartako kronistek diote Sorneren hitzak zirela “euskal
Page 10: erdiko kaiera - Argia · Unzuetak Emakume Abertzale Batzaren izenean hitza hartzen zue-nean gerra aurreko mitinetan. Garai hartako kronistek diote Sorneren hitzak zirela “euskal

30 � 2011KO MAIATZAREN 15A

erdi

ko

kai

era

kultura eta aisia

Donostia

Katalinen hiriaDONOSTIA ASKI EZAGUNA DA eus-kaldun gehienontzat, Hego EuskalHerriko hiriburu turistikoena izanbaita mendeetan zehar, izan ere,bertara joaten ziren bainuak hartze-ra inguruko aristokrata eta politikariezagunak turismoa bera asmatuzenean.

Baina oraingoan, Donostia bestebegi batzuekin begiratzeko propo-samena egingo dizuegu, hiri horrekeman dituen bi pertsonaiaren arras-toei segika jarri nahi zaituztegu eta:XVI. mendean jaio zen KatalinaErauso eta XIX. mende amaieranjaiotako Katalina Eleizegi.

Katalina Eleizegi euskal idazlea-ren azken lana Katalina Erausorenbiografian oinarrituta dago, biakjaio ziren Donostian eta biak joanziren bertatik haien bizitzarekinjarraitzeko. Ibilbide historiko-litera-rioa egiten hasiko gara beraz, orrihauetan barna lehenik eta Donos-tian barrena hurrena.

Antiguotik munduraKatalina Erauso “moja-soldadua”ezizenarekin ezagutzen dugu. 4 urtezituela bere familiak komentuansartu zuen eta bertan gelditu zen 15urte bete arte. Orduan handik ihesegin zuen, jostorratzaren laguntzazbere moja arropak morroi jantzibihurtuz.

Gure ibilbide historikoa komentuhartatik hasiko da; Antiguo auzokoMiramar jauregi bezala ezagutzendugun lekutik hain zuzen. Bertanzegoen duela bost mende Erauso-ren komentua. Baina orduan ezinzen itsasorik ikusi, harresi altua bai-tzuten, hori egitea eragozten zuena.

Itsasoa oso garrantzitsua izan dabi pertsonaia hauentzat. Erauso“Mundu berria” ezagutzera itsasozjoan zen eta Eleizegiren lehen lana

izan zen Garbiñen (1916) Itsasoa lainodago kanta ezaguna agertzen zaigu.Bere azken lana izan zen ErausokoKateriñen (1962) ordea, protagonis-tak bere ametsa betetzeko “itsasotikharuntz” joan behar dela diosku.Miramar jauregitik itsaso alderahurbiltzen bagara Katalina Erauso-ren bustoarekin egingo dugu topoegungo parkean.

Unibertsitate aldera egingo duguorain, bertan dagoen bizikleta maile-

gu-gunean (dbizi) ibilbidea erraztu-ko digun garraiobidea lortzeko.Zumalakarregi etorbidea amaitzeanKontxako paseoa hartuko dugu txi-rrinda gainean itsasoaren usainare-kin birikak betez La Perlaraino. Hanaparkatu eta oinez hurbilduko garagure hurrengo geltokira.

Eleizegiren obraren oinatzen bilaSan Martin kaletik Artzain Oneraailegatzean, honen atzean dagoen

A m a i a A l v a r e z U r i a

Argazkiak: Dani Blanco

Miramar jauregia, orain bost mendekomentu zena. Hemen egon zen

moja, ihes egin arte, Katalina Erauso.

Page 11: erdiko kaiera - Argia · Unzuetak Emakume Abertzale Batzaren izenean hitza hartzen zue-nean gerra aurreko mitinetan. Garai hartako kronistek diote Sorneren hitzak zirela “euskal

2011KO MAIATZAREN 15A 31�

kultura eta aisiaerdiko k

aieraIhesi: Donostia

Koldo Mitxelena Kulturunean sar-tuko gara Katalina Eleizegirenlehen bi lanak ezagutzeko: Garbiñe(1916) eta Loreti (1918). Hauez gainmikrofitxetan dituzte egileakantzezleentzat eskuz idatzi zituenbere lehen lanaren kopiak.

Oso bitxiak dira mikrofitxetandituzten kartelak eta eskuizkribuak,besteak beste, antzezlarien karakte-rizazioaz arduratzen zirenentzakooharrak (“notas de peluquería” izenadutenak). Antzezlanaren pertso-naien itxura zehatz deskribatzen duoharrotan, hauek transmititu beha-rreko emozio eta sentimenduak ale-tuz, bere hizkera joriaren erakusga-rri.

Liburutegitik irten eta bizikleta-ren bila joango gara. Alderdi Ede-rreko lorategietara heldu aurretikeskuinera geratzen zaigun Askatasu-naren etorbidean jaio zen KatalinaEleizegi, 14. atariko 4. pisuan. Etahorixe izan zen bere azken laneanKatalina Erauso pertsonaiak Ameri-ketara joatean bilatzen zuena: aska-tasuna. Bere bizitzaren jabe izatea.

Printzipaleko txaloen oihartzunaBulebarrean utziko dugu bizikleta,eta Parte Zaharreko kale nagusiandagoen Antzoki Zaharrera jokodugu, Printzipalera. 1917, 1918,1923, 1924, 1928, 1929 eta 1935eanbertan taularatu zuten Garbiñeantzezlana eta 1918, 1919 eta1920an Loreti. Garai hartan EuskalJaietan antzerkia ikustera joaten zenjende mordoa, eta Eleizegiren lehenbiak izan ziren gehien ikusi etaantzeztuenetakoak.

Parte Zaharra gurutzatuko duguSan Bizente eliza ikustera joateko.

Han dago Erausoren jaiotze agiria.Inguruko tabernaren batean hamai-ketakoa egiteko aprobetxatukodugu orain. Bukatutakoan Urumeaibai ondotik joango gara bizikletazeta Santa Katalina zubia zeharkatu-ko. Iztuetatik igo eta MandaskoDukearen paseotik Egiako Tejeriakalera helduko gara; gaurko bazka-ria Garraxi tabernan egingo dugu,Donostiako jatetxe barazkijale eza-gunenetako batean.

Kafea hartu ostean Ametzagainakaletik oinez igoko gara, Polloekokanposanturaino. Han dago Eleize-giren hilobia, sartu eta eskumakobidetik 324garrena. “Familia Elei-zegi-Maiz” izenaren azpian dagoegilea, bere sendiarekin bateradatzala.

Bizikletaz bueltatuko gara SantaKatalina zubiraino eta Urumeagurutzatuta Amarako Pio XII.a pla-zara joango gara ibilbide honiamaiera emateko, eta maileguanhartutako bizikleta uzteko.

Bizitza berriaren bilaKatalina Erauso Gasteizen eta Liza-rran ibili zen morroi Atlantikoazeharkatu baino lehen eta KatalinaEleizegi Burgosera joan zen irakasleikasketak egitera, Gipuzkoa etaNafarroako herri askotatik ibili zeneta bere bizitzaren bigarren zatiaLizarran pasatu zuen han 74 urtere-kin hil zen arte.

Hurrengo batean DonostiakoAmaran dagoen Katalina Erausokalera heltzen bagara edo Aietekoparke ondoko Katalina Eleizegikaletik pasatzen bagara, hobexeagoezagutuko ditugu kale hauek izen-datzen dituzten pertsonaiak, eta

bizikletaz egindako txango honenoroitzapenak etorriko zaizkiguburura. n

Goian, Printzipal Antzokia; bertanantzeztu ziren, XX. mendeko lehenhamarkadetan, Katalina Eleizegirenantzezlanak. Behean, San Bizenteeliza. Han dago gordeta KatalinaErausoren jaiotze-agiria.

Page 12: erdiko kaiera - Argia · Unzuetak Emakume Abertzale Batzaren izenean hitza hartzen zue-nean gerra aurreko mitinetan. Garai hartako kronistek diote Sorneren hitzak zirela “euskal

32 � 2011KO MAIATZAREN 15A

erdi

ko

kai

era

kultura eta aisia

Uztaritze (Lapurdi) Banka (Nafarroa Beherea)

Andere atalkiMARIJAN MINABERRIREN olerkiakdantzatu genituen Oskorri taldea-ren musikarekin Sohütako kirolde-gian, ikastola berria eraikitzen ariginenean Marixan Kantazan ikusga-rriaren karietara. Ukigarria zen,bereziki Xoria Kantari bilduma eten-gabe irakurtzen genuenontzat.1970eko hamarkadan Pariseko osa-bak liburua bidali zigun, XabierLete eta Benito Lertxundiren 45itzuliko diskoekin batera.

Andere Atalki izengoitiaz sinatubertsoak agertzen ziren Herria aste-karian. Ez genekien orduan MarijanMinaberri Uztaritzeko Atalkinea

etxean bizitzen zela, harekilakohitzordua lortu genuen arte. Izen-goitia eta izena biak engoitik buru-muinean zizelkatuak dauzkagu,mintzairarekiko axolarik ez zengaraitik euskara plazetan klaskaridabilkigun aro hauetarainoko loka-rri sendo. Ainize Butron kazetariarieskainiriko elkarrizketa mamitsuanhauxe zioen: “Batzuek maila sozialgoragoko jendeentzat idazten dute,nik beti lan egin dut herritarxumeentzat”. Bihotzetik datorkiohitza, aditza eta kultura baten zerbi-tzatzeko jaidura, emaiten dueneskua gordez.

Bankako alaba1926ko irailaren 7an sortu zen Ban-kan. Nekazariz osatutako herriareniparraldean ageri dira oraindik bur-dinola ohi zein ura eramateko kanalzaharren aztarna ikusgarriak. Har-gatik aita zentral elektrikoko langileazuen. Amak bultzaturik gurasoaksegitu zituen Uztaritzen ohatzeko.Aldaketa handia eragin zukeenMarijan Minaberrirengan Baigorri-ko haran hertsiaren sakonetik Erro-bi ibaiak alaitzen duen Lapurdikohiri-nagusirainoko bidaiak.

Iparralde barnealdeko gazte askobezala Baionan hasi zen gero lanean.

I t x a r o B o r d a

Argazkiak: Gaizka Iroz

Atalkinea etxea, Uztaritzeko Arrauntz auzoan. Hemen bizi da Marijan Minaberri, isiltasunezko arrago berde baten erdian.

Page 13: erdiko kaiera - Argia · Unzuetak Emakume Abertzale Batzaren izenean hitza hartzen zue-nean gerra aurreko mitinetan. Garai hartako kronistek diote Sorneren hitzak zirela “euskal

Irakasle, Saint Louis de Gonzagueeskolan. Baina laster Basque Eclairegunkarian sartzea lortu zuen Epe-rre apezari esker, hortik Sud-Ouesterapasatzen zela. Orduko Radio CôteBasque irratian euskarazko emanki-zuna eskaintzen zuen. Euskararenahotsa Marijan Minaberri zen.

Oinazeak sortu zuen idazlea20 urte zituela lagun bat hil etadolore horren urrakotik izkiriatzea-ri lotu zitzaion, euskaraz idatzi zite-keenik ez zekiela. Berrogei udaberribeteak zituen jadanik euskarazkoliteratura bat eta poemak paperera-tzeko arauak bazirela konturatuzenean. Olerkiak gogoaren askatze-ko sortzen zituen, beretzat hasie-ran, nehori deus erran gabe, familiakideei ere ez, maitasuna hari.

Hendaiako Haize Garbia elkar-tean eskoletako materiala orraztenari zen, euskara batuaren erronkarierantzunez euskara-frantsesa eta

frantsesa-euskara hiztegia publika-tzear zegoelarik. Marijan Minaberri-ren pazientzia eta eskuzabaltasunanabarmentzen da hiztegion orrialdehorituetan. Balia daitezke oraino,frantsesetik euskarara bederen ezbaita hoberik osatu Iparraldean.

Ahizpa zenduz geroztik MarijanMinaberri bakarrik dago Uztari-tzen. Arrauntz auzoan kausitzen daAtalkinea, idazteko egokia ditekeenisiltasunezko arrago berde batenerdian, Errobi erreka nagia oinetan.

Azantz gutxirekin aritu zen Mari-jan Minaberri. Ezagupena beranduetorri zitzaion. Toribio Altzagasaria eskuratu zuen 1982an. 1998anEuskaltzaindiaren ohorezko kideizendatu zuten eta urte berean Eus-kal Idazleen Elkarteak omenaldiaeskaini zion. Bide luzea, aberatsaeta nolabait sinestezina. Minaberrikbospasei urteko aurrerapena zeu-kan ideien, xedeen eta ekoizpenkulturalen alorrean. Damu soil bat

badu: euskararen gramatika lantzenpasatu zituen hamar urte, eta inorkez du erabiltzen.

Euskara ereitenHaurrentzako antzerkia idatzi zuen,eskualde hustuetako neska-mutilakmutu geratu ez zitezen. Zenbatekez zuten Joanez Zirtzil edo ManexenNahigabeak jolastu? Zenbatentzat ezzen hori izan geroago garatukozuten euskararekiko lehen harrema-na? Ereiten duenak anitzetan ezdaki nolako uzta edukiko duen.Marijan Minaberrik miresmenezikus dezake gaurko Iparraldekoeuskal mundua, arazoak eta eskaki-zunak ugariak izanagatik: ereileareneskuairea nabari da.

Ez omen da egundaino Bankaraitzuli, lau ahizpentzat alta paradisugaldu baten zaporea zeukalarik.Marimutiko gaitzetsiak bailiranpilotan ari ziren besoek eman ahalaBankako plazan. Begiak distira etaamultsuki kontatzen dituen berehaurtzaroko gertakariak ipuin, oler-ki eta teatro mami bilakatu dira,belaunaldi berriagoen zedarri. n

2011KO MAIATZAREN 15A 33�

kultura eta aisiaerdiko k

aieraIhesi: Uztaritze (Lapurdi) eta Banka (Nafarroa Beherea)

Banka sorterriko irudiak. Goikoargazkiko plazan aritzen zen Minaberripilotan, ahizpekin batera, Uztaritzerajoan arte. Ez omen da egundainoBankara itzuli.