Ihesi - argia.eus file34 2011KO IRAILAREN 11 erdiko kaiera kultura eta aisia Ihesi: Bokale-Vieux...

4
32 2011KO IRAILAREN 11 erdiko kaiera kultura eta aisia Ihesi Euskal Herria ezagutuz: Bokale (Lapurdi)-Vieux Boucau (Landak) Baiona, Capbreton eta Port d’Albret- eko jendeen artean, Aturri ibaiaz jabetzeko mendeetako borroka eraman zen. Jakina, baionarrek irabazi zuten, errekaren aho berria Bokalen finkatuz. Ondresko oinezkoen blog batean aurkitu genuen lehen aldiz ibilaldi harrigarri horren aipamena: arras zehaztua ez zen arren Bokaletik Ondresera joan zitekeen Aturriren ohe ohiaren aztarnetatik, Garros eta Turc deituriko urmaeletaraino. Aturriren ohe ohian 1571EAN, Charles IX.a Frantziako erregeak, baionarren negar-auhenak entzunik, Louis de Foix ingeniariari Aturri Lapurdin kokatzeko lanak manatu zizkion. Derragula ideia 1565az geroztik airean zegoela eta aurreneko ikerke- tak Domingo Iparragirre euskaldunak jorratu zituela. Halatan, diru franko sartu zen Tross- oateko diga luzearen eraikitzeko eta 1.800 metroko urrakoaren zulatzeko. Galerna izu- garriek eta Capbretoneko herritarren erasoek zaildu zituzten obrak. Lanak aitzina zihoazela uholde mirakuilutsuak ibaiari itsasorako zin- tzurra zabalduko zion Bokaleko ahoan. Ubi- dea sakontzeko ekintzen gastu astunegienga- tik oldartu ziren baionarrak, gertakarien lekuko Aturriz desjabeturiko landetarrak irri trufariz zeudela. Landetarrentzat, Angelutik Port d’Albreteraino garaien arabera, duna eta inta artean zebilen Aturriren desbideratzea ohoin- tza argia izan zen. Literatura markatu zuena. Rosny idazleak 1391n Itsasa ehia nobela plazaratu zuen eta zazpi urte beranduago Fernand Lotek Ibaia ebatsi ue gia . Euskaldunek aldiz euskarazko kantutegiko amodiozko abestirik ederrenetakoa sortu zuten, Baionan egurrez altxatu barra goraipa- tuz. Aturriren antzera burutik ezin kendua. Barnealdeetatik errekaz garraiaturiko eko- nomia aberatsa garatzen zen ibaiaren azalean, ezpondetan edo portuetan. Capbreton, demagun, Donibane Lohitzunerekin batera, baleazale ausartez mukuru zegoen. Joana Labrit Nafarroako erreginak ontzien habia gisa apailaturiko Port d’Albret-ek ez zuen Louis de Foixen obretatik lekora anitz iraun. Azken hamarkada hauetan udatiarrei esker berpizten doa hargatik. Vieux Boucau eta Capbretonen ageri dira aitzinako egur eta burdinazko digak. Ezen Baionako barra XIX. Oihaneko bidea, Landetan. Duela zenbait mende Aturri ibaia zegoen inguru hauetan. Testua eta argazkiak: Itxaro Borda

Transcript of Ihesi - argia.eus file34 2011KO IRAILAREN 11 erdiko kaiera kultura eta aisia Ihesi: Bokale-Vieux...

Page 1: Ihesi - argia.eus file34 2011KO IRAILAREN 11 erdiko kaiera kultura eta aisia Ihesi: Bokale-Vieux Boucau Capbreton, artatzeko bainuak eta surf ekime-nak direla medio. Ez dezagula ahantz

32 � 2011KO IRAILAREN 11

erdi

ko

kai

era

kultura eta aisia

Ihesi

Euskal Herria ezagutuz:

Bokale (Lapurdi)-Vieux Boucau (Landak)

Baiona, Capbreton eta Port d’Albret-eko jendeen artean, Aturri ibaiazjabetzeko mendeetako borrokaeraman zen. Jakina, baionarrekirabazi zuten, errekaren aho berriaBokalen finkatuz. Ondreskooinezkoen blog batean aurkitugenuen lehen aldiz ibilaldiharrigarri horren aipamena: arraszehaztua ez zen arren BokaletikOndresera joan zitekeen Aturrirenohe ohiaren aztarnetatik, Garros etaTurc deituriko urmaeletaraino.

Aturriren ohe ohian1571EAN, Charles IX.a Frantziako erregeak,baionarren negar-auhenak entzunik, Louis deFoix ingeniariari Aturri Lapurdin kokatzekolanak manatu zizkion. Derragula ideia 1565azgeroztik airean zegoela eta aurreneko ikerke-tak Domingo Iparragirre euskaldunak jorratuzituela. Halatan, diru franko sartu zen Tross -oateko diga luzearen eraikitzeko eta 1.800metroko urrakoaren zulatzeko. Galerna izu-garriek eta Capbretoneko herritarren erasoekzaildu zituzten obrak. Lanak aitzina zihoazelauholde mirakuilutsuak ibaiari itsasorako zin-tzurra zabalduko zion Bokaleko ahoan. Ubi-dea sakontzeko ekintzen gastu astunegienga-tik oldartu ziren baionarrak, gertakarienlekuko Aturriz desjabeturiko landetarrak irritrufariz zeudela.

Landetarrentzat, Angelutik Portd’Albreteraino garaien arabera, duna eta intaartean zebilen Aturriren desbideratzea ohoin-

tza argia izan zen. Literatura markatu zuena.Rosny idazleak 1391n Itsasoa lehian nobelaplazaratu zuen eta zazpi urte beranduagoFernand Lotek Ibaia ebatsi zuen gizona.Euskaldunek aldiz euskarazko kantutegikoamodiozko abestirik ederrenetakoa sortuzuten, Baionan egurrez altxatu barra goraipa-tuz. Aturriren antzera burutik ezin kendua.

Barnealdeetatik errekaz garraiaturiko eko-nomia aberatsa garatzen zen ibaiaren azalean,ezpondetan edo portuetan. Capbreton,demagun, Donibane Lohitzunerekin batera,baleazale ausartez mukuru zegoen. JoanaLabrit Nafarroako erreginak ontzien habiagisa apailaturiko Port d’Albret-ek ez zuenLouis de Foixen obretatik lekora anitz iraun.Azken hamarkada hauetan udatiarrei eskerberpizten doa hargatik. Vieux Boucau etaCapbretonen ageri dira aitzinako egur etaburdinazko digak. Ezen Baionako barra XIX.

Oihaneko bidea, Landetan. Duela zenbait mende Aturri ibaia zegoeninguru hauetan.

Testua eta argazkiak:

I t x a r o B o r d a

Page 2: Ihesi - argia.eus file34 2011KO IRAILAREN 11 erdiko kaiera kultura eta aisia Ihesi: Bokale-Vieux Boucau Capbreton, artatzeko bainuak eta surf ekime-nak direla medio. Ez dezagula ahantz

2011KO IRAILAREN 11 33�

kultura eta aisiaerdiko k

aieraIhesi: Bokale-Vieux Boucau

mendean harri gotorrez zurkaiztu baitzen,itsas ahoko hondar mendiak dragatu beharziren eta diren bitartean. Batzuek diote lanastun eta erraldoi horiek ibaia desbideratunahiaz baionarrak gaztigatzeko direla.

Ebatsitako ibaiaren hondarrakIbai bahitu bakarrenetarik bat da Aturri.Bokalez haratagoko landa eremuari interesa-tzean karta geografikoak bilatzen hasten gara.Baionako elkarte zientifikoaren adiskideenaldizkariak 1925eko René Cuzacqena dakar.Askotan erabili den plana, oinezko ibilbideakasmatzeko edo historia izugarriaren inarros-teko. Hossegorreko aintziraren hegian ereaurkitzen da bat. Ohartzen gara halaz Landamaritimo osoko lakuak eta urmaelak Aturriohiaren beso hondarrak direla: Moisan, Pin-solle, Hossegor, Turc eta Garros. Pinuenartean, noiztenka ur beltzen usain bortitzazbaizik nabaritu ez daitezkeen putzuak ahantzigabe. Funtsean, Aturriren landetar memoriaezabatu zen, kasik arras, Herbehereetan beza-la, ur biltokiak, itsasorako ubideak eta geroa-go barta eta gune istiltsuak arbolez estaliz.

Napoleon III.ak bozka arazi 1857kolegeak herriei manatzen zien lurren lehortze-ko baliabideak bideratzea, eta xarak pinuzlandatzea. Zuhaitz mota hori aspalditikzetzan Landetan, arraxinaren eta bikearentratuaren iraunkortasuna goraipatzen delakoErdi Arotik gaur arte. Aturri desbideratubezain laster baserritarrak hasi ziren pezabustiak idortzen enperadore txikiarenordreen aiduru egon gabe. 1870etik goitiegiazko hobekuntza sentitu zen, paludismoarriskua urrunduz bereziki. Baina ohikoartzain zutoindunek lana galdu zuten, landa-keten karietara funtsak pribatizatu zirelako.Etxetiar bihurtu ziren, pinu-gatz biltzaile,oihanzain. Bigarren gerratik hona exodoerruralaren trenak hantu zituzten, beraienhaurride euskaldunekin batera.

1883ko maiatzaren 25ean piztu ziren Atu-rriren ohe ohiaren hondar aztarnak ezkutatu-ko zituen lehen burdin olharen tximiniak.Bokale-Tarnozeko ingurua berehala indus-trializatu zen, eskualdea hautatu baitzen inge-lesen ikatza eta hegoaldeko euskal meategie-tatik igorri burdina itsasoz sartzen ahal

zirelako moldatuak izateko. Langileaketorri ziren milaka errokan altxatufabriketara. Bokalen jada desagertzeardagoen metalurgiaren kultura proleta-riora hedatu zen. Karia horretara ikus-garria da Notre Dame des Forges eliza-ren horman agertzen den burdinbeharginen tresnekin zizelkatu amabir-jinaren eta haurraren irudia.

Bitartean Capbreton, gouf itsas lei-zearen pareko alargun kontsola ezina,ahulduz joan zen. Napoleon III.ak por-tua sotiltzeko obrak akuilatu zituen.Estakada ospetsuarenak adibidez. Sar-dina arrantzako ontzi apurrak zenba-tzen dira oraino luxuzko bustilekuarenaldamenean. Vieux Boucau bezala uda-tiarrekiko harremanetatik hazten dabil

Landetako laku etaurmaelak Aturriohiaren besohondarrak dira.Bokaletik abiatuta,Garros-eko(ezkerrean) eta Turc-eko (eskuinean)urmaelak aurkitukoditugu lehenik.Beheko argazkian,berriz, Trossoatekodiga ageri da, AturriLapurdira eramatekoXVI. mendeanegindako obrahandia.

Page 3: Ihesi - argia.eus file34 2011KO IRAILAREN 11 erdiko kaiera kultura eta aisia Ihesi: Bokale-Vieux Boucau Capbreton, artatzeko bainuak eta surf ekime-nak direla medio. Ez dezagula ahantz

34 � 2011KO IRAILAREN 11

erdi

ko

kai

era

kultura eta aisia Ihesi: Bokale-Vieux Boucau

Capbreton, artatzeko bainuak eta surf ekime-nak direla medio. Ez dezagula ahantz erans-tea bertan dituela erroak cabernet izenekomahats sortak.

Aturri, landetarrek galdutako urreaAturri ibaia 335 kilometrotan harilkatzen daAhunamendietan jazarriz, Tarbes, Aire, Gre-nade, Sant Sever, Akize, Baiona trabesatuz,itsasoan Bokalen urtzeko. Erreka frankoirensten ditu bidean zehar. Esku-zabalekoaizenez, uholdez suntsitzen ez dituenean,hegiak aberasten ditu. Landetarrak ulertzenditugu. Urrea zitzaien ihes joan Louis de Foi-xen ametsa bete zenean. Baionarren gutiziabekaitza, naski, ez zuten sekula barkatu, lan-detarren eta euskaldunen arteko gaurkolehiaketak, zeingehiagokak eta pataskak ain-tzakotzat hartuz.

Historia eder horren hatzak xerkatzekogoizik esnatu behar da. Ahalaz egun eguzki-tsu batez. Bokale eta Tarnoze bitarteko guneurbanizatuetan ibiltzean ez zaigu erraz, hor,behin, erreka alfer eta bihurri bat isuri zelairudikatzea. Bokale gainera hupatu ordukoageri dira, igandez ere, Atlantikoko altzairute-gien keak, itsasoaren marruma hurbil haute-maten dela. Bokaletik Tarnozerako hiriartetik

ernatu ordez, hobe dugu menturaz antzinakoibiltari zailduen xendretarik lerratzea, hurabaita segur aski Aturriren ohe ohiaren zigi-luaz seinalatua karta zaharretan. Baina ez dahuts egin behar Tarnozen, munduan geratzendaitekeen Lénine etorbidearen astalkatzekoplazer berezia.

Baionatik Soulacera zihoan erromatarbidea hartzen dute Santiagora doazen beila-riek ere. Guk berdin eginen dugu, dagoenekoLandetako departamenduak itsasertzetikmarrazturiko txirrinbide txukunaz baliatuz.Sable eta oihan artean, Aturri ohiaren pare.Hemezortzi kilometro daude Baionatik Cap-bretonera eta arratsalde apalean RDTL auto-bus konpainiarekin itzuliko gara.

Hiritik oihaneraTrossoateko digaren bostehungarren urtebu-rua ospatzen duen harriaren maldatik miretsdezakegu Aturriren desbideratzeko eramanzen obragintza osoa: harri mizeniarrak meta-tu ziren eta ibaiaren besoa hautsi, inguru-mingururik gabe, itsasora zuzen isur zedin.Forges auzoan gero kapitalismo sozialarenirakaspenen arabera langile pobreentzataltxatu eskola, egoitzak eta behiala azaldueliza ikusiko ditugu. Agudo ordea, oihanakirentsiko ditu gure urratsak. Haizeak pinuakbalakatzen ditu, isiltasuna eta itzal abegikorratroxatuz. Txirrindularien pistaren atarian,Tarnozeko lurretan gara jadanik.

Metro auzoko hondartzatik uhinen gaziazgozatuz han eta hemenka erein urmaelaksaihesten ditugu. Ondresko Garros eta Turc-

Ezkerrean, Capbretoneko portuko Estakada ospetsua,Napoleon III.aren aginduz eraikia. Capbretonen dagohalaber eskuineko argazkian ikus daitekeen errotulua,bertokoen eta, orobat, landetarren memoria onarenadierazgarri.

Page 4: Ihesi - argia.eus file34 2011KO IRAILAREN 11 erdiko kaiera kultura eta aisia Ihesi: Bokale-Vieux Boucau Capbreton, artatzeko bainuak eta surf ekime-nak direla medio. Ez dezagula ahantz

2011KO IRAILAREN 11 35�

kultura eta aisiaerdiko k

aieraIhesi: Bokale-Vieux Boucau

guk erez!

Euskara ikasteko diru laguntzak

MATRIKULA ZAITEZ DONOSTIAKO

EUSKALTEGIETAN2011-2012 IKASTAROAK

ekoak ez daude urruti. Anguillères ubideaezkerraldean eta Boudigau erreka gidari, bos-pasei kilometro egin eta Capbretonen gara.Ikusten ahalko ditugu lehenagoko biztanleekzein abilki antolatu zuten Aturriren ohe mal-guaren lur bilakatzea. Capbretonen nahi iza-nez gero Hossegorreko aintziraren ezponda-tik segitu dezakegu, beti txirrinbidetik,Nafarroako Henrike II.a erregeak “mon port

d’Albret” izendatzen zuen Vieux Boucaurairisteko.

Ibaiaren hatz ezabatuetatik lerratzean,izerdi eta hatsanka, historia ukigarriarenontasun kulturalaz jabetzen gabiltza. Baiona-ko lanak ohoratzen dira liburuetan. Aturrirenbehialako hedapenarekiko ezer gutxi ager-tzen da ordea, ebasketa, landetarrek salbu,denek ahantzi nahi bailuten. n

Hossegorreko aintzira ezkerrean. Eskuinean, itsasoa Vieux Boucaun.