kultura eta aisia Ihesi · 2012. 1. 3. · 32 2012KO URTARRILAREN8A erdiko kaiera kultura eta aisia...

4
32 2012KO URTARRILAREN 8A erdiko kaiera kultura eta aisia Ihesi BAITA ZERA ERE. Ez dut besterik behar, haragi irekia hemen erakus- ten hastea. Gauza bat baita bisita eta beste bat bizitza, konpai. Ez da gauza bera hiri bat bisitatzea, eta hiri hori bizitzea. Ez dut Bartzelona euskotarrez hustu nahi, gainetik, ez euskotarrak Bartzelona paparrean paratzearen harrotasunaz. Horrexe- gatik aukeratu ditut liburuak, bes- teek Bartzelonan barrena aukeratu- tako bideak. Eta Bartzelona literarioa den ez dakit. Tira, bai, edozer literarioa den neurrian, bada. Baina seguru dakit liburu makina batean agertzen dena, garai-leku diferenteetako liburu saldoan. Bidea hasiko dugu geure autore batekin, autore unibertsal batekin: Koldo Izagirrerekin. Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri eleberriak zapaltzen du behin baino gehiagotan Bartzelo- na, tarte-parte ezberdinetan zapal- du ere. Bidea has genezake Modelo izeneko kartzelan –zeren eredu genukeen badaezpada hobe ez gal- detzea–. Euskotarrok, trenez, auto- busez, lur hartzen dugun Sants esta- ziotik oso gertu, Modelo presondegia. Bertan, vis a viseko gela da orain Salvador Puig Antich, Espainiak garrotatu zuen azken iraultzailea, anarkista bat, akabatu zuen aretoa. Eta preso batzuek, non dauden jakinik ere, lortzen dute biluziko bisitan berotzea. Libertate urreko gunea bisitatu ostean, airearen zabala eskertuko du bidaiariak. Suntsitu ezin izan zuten gaztelu madarikatuaren orpo- an, Moll de la Fustan, narratzaileak euskal presoen aldeko batzordeko- engana joan aurretik, beti bisitatzen ditu Salvat Papasseiten eskulturaren inguru zabalak. Ikusmira gazia, aus- kalo zertan den balizko batzorde aipatua. Oraino haize alde bazterro- tan, haize berriak halere. Itsasoa bizkar utzita, Rambleta- tik gora hartzea onena. Sartrek Goragalea-n hamaika aldiz igo eta jaistea hain atsegin zituen Ramblak. Baina ez gaitezen Germinal -etik atera. Rambletan berton daukazue, ikusgarria da. Eliza baten ondoan dago Filipinetako Tabakoen Kon- painia Nagusia, elizaren luzapen. Zer edo zer jakingo du Jaime Gil de Biedmak, hainbat urte lanean bertan. Konpainian lanean eta apur bat aurrera, Robador karrikan, gauaren konpainian. Hain xuxen, Robador karrikaren erdian birao egin zuen Bartzelonan Giuseppe Santo tipografoa zenak. Emagaldu, gameluren batek entzungo zion bart egin izan balu. Jean Genet Raval inguruotatik gehiegi urrundu gabe, aurkituko dugu Jean Genet, eta bere Journal du voleur . Noski, Geneten garaietan Raval ez zen Raval, Barriotxinoa zen. 1932an gaude. Eskaleek estaltzen dute dena zorriak bailiran. Genetek dio. Eta zorri izan zen bera, beraz, zorri izateaz kontziente. Eta Mig- dia gaur ez da existitzen, baina Carme kalea bai, horiek bizi zituen batez ere. Batzuetan, seik egiten zuten lo izararik gabeko ohean, eta egun argitzetik joaten ziren merka- tuetara, amoina eskatzera. Taldean atera Barriotxinotik, Paral.lel etor- bidean banantzen ziren, kapazu bat besazpian, etxeko andreek errazago Bartzelona Bazterrak harrotzeko manerak dira mordoa, ibiltzeko bideak diren bezala bailara. Ze bide ibili, bazterra nola harrotu, hahor akaso kontua. Bartzelona esan zidaten niri, eta marjina gutxi hartara. Hiri zorua nola kurritu, baina, libre antzean utzi zidaten. Egin ezak hire Bartzelona. Aritz Galarraga Argazkiak: Núria Juan Serrahima Begi zolak erretzeko Eskuineko argazkian, Robador kalea, Raval auzoan. Bidea has genezake Modelo izeneko kartzelan, euskotarrok, trenez, autobusez, lur hartzen dugun Sants estaziotik oso gertu

Transcript of kultura eta aisia Ihesi · 2012. 1. 3. · 32 2012KO URTARRILAREN8A erdiko kaiera kultura eta aisia...

Page 1: kultura eta aisia Ihesi · 2012. 1. 3. · 32 2012KO URTARRILAREN8A erdiko kaiera kultura eta aisia Ihesi BAITA ZERA ERE.Ez dut besterik behar, haragi irekia hemen erakus-ten hastea.

32 � 2012KO URTARRILAREN 8A

erdi

ko

kai

era

kultura eta aisia

Ihesi

BAITA ZERA ERE. Ez dut besterikbehar, haragi irekia hemen erakus-ten hastea. Gauza bat baita bisitaeta beste bat bizitza, konpai. Ez dagauza bera hiri bat bisitatzea, etahiri hori bizitzea. Ez dut Bartzelonaeuskotarrez hustu nahi, gainetik, ezeuskotarrak Bartzelona paparreanparatzearen harrotasunaz. Horrexe-gatik aukeratu ditut liburuak, bes-teek Bartzelonan barrena aukeratu-tako bideak. Eta Bartzelonaliterarioa den ez dakit. Tira, bai,edozer literarioa den neurrian, bada.Baina seguru dakit liburu makinabatean agertzen dena, garai-lekudiferenteetako liburu saldoan.Bidea hasiko dugu geure autorebatekin, autore unibertsal batekin:Koldo Izagirrerekin.

Nik ere Germinal! egin gura nuenaldar ri eleberriak zapaltzen dubehin baino gehiagotan Bartzelo-na, tarte-parte ezberdinetan zapal-du ere. Bidea has genezake Modeloizeneko kartzelan –zeren eredugenukeen badaezpada hobe ez gal-detzea–. Euskotarrok, trenez, auto-busez, lur hartzen dugun Sants esta-ziotik oso gertu, Modelopresondegia. Bertan, vis a visekogela da orain Salvador Puig Antich,Espainiak garrotatu zuen azken

iraultzailea, anarkista bat, akabatuzuen aretoa. Eta preso batzuek, nondauden jakinik ere, lortzen dutebiluziko bisitan berotzea.

Libertate urreko gunea bisitatuostean, airearen zabala eskertukodu bidaiariak. Suntsitu ezin izanzuten gaztelu madarikatuaren orpo-an, Moll de la Fustan, narratzaileakeuskal presoen aldeko batzordeko-engana joan aurretik, beti bisitatzenditu Salvat Papasseiten eskulturareninguru zabalak. Ikusmira gazia, aus-kalo zertan den balizko batzordeaipatua. Oraino haize alde bazterro-tan, haize berriak halere.

Itsasoa bizkar utzita, Rambleta-tik gora hartzea onena. SartrekGoragalea-n hamaika aldiz igo etajaistea hain atsegin zituen Ramblak.Baina ez gaitezen Germinal-etikatera. Rambletan berton daukazue,

ikusgarria da. Eliza baten ondoandago Filipinetako Tabakoen Kon-painia Nagusia, elizaren luzapen.Zer edo zer jakingo du Jaime Gilde Biedmak, hainbat urte laneanbertan. Konpainian lanean eta apurbat aurrera, Robador karrikan,gauaren konpainian. Hain xuxen,Robador karrikaren erdian biraoegin zuen Bartzelonan GiuseppeSanto tipografoa zenak. Emagaldu,gameluren batek entzungo zionbart egin izan balu.

Jean GenetRaval inguruotatik gehiegi urrundugabe, aurkituko dugu Jean Genet,eta bere Journal du voleur. Noski,Geneten garaietan Raval ez zenRaval, Barriotxinoa zen. 1932angaude. Eskaleek estaltzen dutedena zorriak bailiran. Genetek dio.Eta zorri izan zen bera, beraz,zorri izateaz kontziente. Eta Mig-dia gaur ez da existitzen, bainaCarme kalea bai, horiek bizi zituenbatez ere. Batzuetan, seik egiten

zuten lo izararik gabeko ohean, etaegun argitzetik joaten ziren merka-tuetara, amoina eskatzera. Taldeanatera Barriotxinotik, Paral.lel etor-bidean banantzen ziren, kapazu batbesazpian, etxeko andreek errazago

Bartzelona

Bazterrak harrotzeko manerak dira mordoa, ibiltzeko bideak diren bezala bailara. Ze bideibili, bazterra nola harrotu, hahor akaso kontua. Bartzelona esan zidaten niri, eta marjina

gutxi hartara. Hiri zorua nola kurritu, baina, libre antzean utzi zidaten. Egin ezak hire Bartzelona.

A r i t z G a l a r r a g a

Argazkiak: Núria Juan Serrahima

Begi zolak erretzeko

Eskuineko argazkian, Robador kalea, Raval auzoan.

Bidea has genezake Modeloizeneko kartzelan,

euskotarrok, trenez,autobusez, lur hartzen dugun

Sants estaziotikoso gertu

Page 2: kultura eta aisia Ihesi · 2012. 1. 3. · 32 2012KO URTARRILAREN8A erdiko kaiera kultura eta aisia Ihesi BAITA ZERA ERE.Ez dut besterik behar, haragi irekia hemen erakus-ten hastea.
Page 3: kultura eta aisia Ihesi · 2012. 1. 3. · 32 2012KO URTARRILAREN8A erdiko kaiera kultura eta aisia Ihesi BAITA ZERA ERE.Ez dut besterik behar, haragi irekia hemen erakus-ten hastea.

34 � 2012KO URTARRILAREN 8A

erdi

ko

kai

era

kultura eta aisia Ihesi: Bartzelona

ematen zutelako porru bat edoarbia, txanpona baino. Hamabietanbueltatzen ziren, zegoenarekinprestatzera jatena.

Ez ziren zorriak soilik. Baita LasCarolinas deituriko emazteak ere.Ez dakit zehatz zer ziren, baina haubai: xalak, mantelinak, zetazko jan-tziak, jaka estuak. Egun batean eginzuten segizioa, portu ingurura,hamaika soldaduren gernuakkarraskatutako pixatoki batera.Paral.lel abiapuntu, Sant Pau bihu-rrikatu, Rambletatik behera hartuzuten Colonen estatuaraino bidea.Haien ahots zaurituak, minezkooihuak, keinu gehiegizkoak. Haienartean nahi zuen Genetek. Lotsa-ren alabak omen. Portura iritsita,kuartelerantz hartu, eta pixatokia-ren txapa herdoil eta kirastuarengainean utzi zuten lore sorta.

Eta gero La Criolla. Cid kaleanomen zegoen kabareta. Genetprostituitzen omen zen kabareta.

Ravalen ostera gara. Stilitano besa-motzaz zegoen esekita, baina, ai,gizon-gizona izan maingua. Sarrijoaten ziren elkarrekin La Criolla-ra. Ordura arte sekula ez zitzaienbururatu. Baina pixatokiko gizonbatzuekin lortu zituen sosak emanzizkionean, Stilitanok erabaki zuenlagunak La Criollan lan egitea.Gustatuko litzaizuke emakumezjanztea?, esan zion Genetek bela-rrira.

George OrwellGiro itoa gurea, Rambletara aterakogara haize pixka bat hartzera atzera.George Orwellen eskutik aterako,

Bartzelonako beste lekuen gainetikagertzen baitira Ramblak Homage toCatalonia liburuan. Izan gertaeraepikoen eszenatoki, izan giza aldrentopaleku. Edo izan gobernu errepu-blikanoaren eta milizia anarkistenarteko diferentzien elkargune. CafèMoka ondoan zegoen POUMeko-en egoitza. Poliorama Teatroa, ReialAcadèmia de les Ciències de Barce-lona, eraikin horren teilatuan emanzituen Orwellek hiru egun hiru gau,bizitzako lazgarrienak. Bertatikikusi zuen, Bartzelonan lehen aldi-ko, iritsi zenetik itsasoa.

Hasieran zail zitzaion zer ari zengertatzen jakitea, nor ari zen noren

kontra. Jendea ohiturik zen kaleborroketara, tokiko geografiara,zer nork kontrolatzen zuen asma-tzera: Rambletako eskuin auzoak,langile, argiro ziren anarkistak.Ezkerrekoetan, aldiz, guardiazibilak agintzen zuen eta PSUCkomunistak. Orwellen aldea,

Reial Acadèmia de las Ciènciesde Barcelona, eraikin horren

teilatuan eman zituen GeorgeOrwellek hiru egun hiru gau,

bizitzako lazgarrienak

Koldo Izagirreren Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri eleberrian aipatutako Bartzelonako lau txoko dituzue argazkiotan.Goian, Modelo espetxea eta Joan Salvat Papasseit idazlearen eskultura, Moll de la Fusta kaian. Behean, Filipinetako TabakoKonpainia Nagusiaren eraikina eta, eskuinean, Raval auzoko Robador kalea, aurreko orrialdeko argazkian ageri den bera.

Page 4: kultura eta aisia Ihesi · 2012. 1. 3. · 32 2012KO URTARRILAREN8A erdiko kaiera kultura eta aisia Ihesi BAITA ZERA ERE.Ez dut besterik behar, haragi irekia hemen erakus-ten hastea.

2012KO URTARRILAREN 8A 35�

kultura eta aisiaerdiko k

aieraIhesi: Bartzelona

ordea, Catalunya plaza ingurua, era-bat zen nahasia. Colon hotelean,esate batera, PSUCen etxe nagu-sian, plaza garbi zezakeen metraila-dore bat zeukaten errotulu erral-doiaren bigarren “O” horretan.

Colon hotela, egun Banestodena, garaian idazle, artista, batezere arkitektoen bilgune zena. Bar-tzelona berriaren igurikapen,proiekzioen sorlekua. BaitaDolores Ibarruriren ¡No pasarán!oihu famako harena ere. Plazaosoa zen gerrarako. AdibidezTelefónica, Fontanella eta Por-tal de l’Àngel izkinen artekoa.CNTk hartua, bertan hasi ziren37ko maiatzeko gertaera odol-tsuak, Pere Calders handiakGaeli i l’home Déu lanean birsor-tuak. Orwellek hasten du 9.kapitulua: “Lagun batekin gurutza-tu eta esan dit, eman gabe garrantzihandia: zarata apur bat omen dagoTelefónican”.

Mercè Rodoreda36koa bukatu zen noizbait, eta gukere hasi beharko dugu bukatzen.

Lasaiago, 35 bake urte etorri baitzi-ren jarraian. Bartzelonakoak harra-patu zituen Mercè Rodoredak,kurioski, hirian gora eginez. Itsaser-tzetik abiatu gara, egin dugu Ram-bla-Ravaletan goitikoa, Catalunyaplazatik barrena, akitzeko orainGràcia auzoan. Zergatik ez, edarifreskagarri baten konpainianoblean, auzoa inurritegi bilakatu

duten terrazetako aulkiren batean,eguzkiaren epela azalean. Rodore-daren nobelak hartuz gero, Dia-mant plazan bukatzen hastea izan-go dugu onena.

Bartzelonak ere nahi du berenobela, hiri osoa biltzen duenpaperezko fikzioa. Higiene litera-

rioa muturrera eramanez, SergiPàmiesek egin zuen saioa, La grannovel.la sobre Barcelona izeneko ipuinbildumarekin. Serioago direnbatzuek, baina, esan izan duteRodoredarena litzatekeela apika.Bada behintzat idazlearen lanikzabaldu eta aitortuena. Eta Gràciadu kokaleku. Diamant plaza, jaigiroa, dantzaldi bat, halaxe ekiten

dio lehen kapituluak. Baina ez da autoreak auzo

horretan jartzen duen eleberribakarra. El carrer de les camèliesdu idazpuru Rodoredarenbeste lan ezagun batek, Gràcia-ko kale apainaren izena atxiki-ta. Mirall trencat eta Aloma-k,ezagunen artean beste bik ere,gaur zapaltzen ari garen hiriahartzen dute geografia. Eta

azkenerako, ez zait argi geratu lite-rarioa ote den Bartzelona. Bainahemen aipatutakoak gehi besteasko eta gehiagotanagertzen dena, zalan-tzarik ez da. Begi zolakerretzeko modukohiria, Bartzelona. n

Bartzelonak ere nahi du berenobela, hiri osoa biltzen duen

paperezko fikzioa. Esan izan duteMercè Rodoredaren La plaça

del Diamant litzatekeela, apika, nobela hori

Ramblak kalearen hasiera.