Maquetación 1 - barren.euskera guztiekin eta bere senide eta kon - fiantzazko medikuen babesarekin...

24
ELGOIBAR - 1138. zenb. XXVI urtea - 2019-11-22 Musikarien ahalduntzea Elur Arrieta

Transcript of Maquetación 1 - barren.euskera guztiekin eta bere senide eta kon - fiantzazko medikuen babesarekin...

Page 1: Maquetación 1 - barren.euskera guztiekin eta bere senide eta kon - fiantzazko medikuen babesarekin artatzeko eskubidea du. Baina Herrera ... enpresa 1858an sortu zutela, baina data

ELGOIBAR- 1

138. zen

b. XXV

I urtea

- 20

19-11-22 Musikarien

ahalduntzeaElur Arrieta

1138 azala:Maquetación 1 21/11/19 10:55 Página 1

Page 2: Maquetación 1 - barren.euskera guztiekin eta bere senide eta kon - fiantzazko medikuen babesarekin artatzeko eskubidea du. Baina Herrera ... enpresa 1858an sortu zutela, baina data

Harremanetarako: [email protected] edo 943 744 112

Abenduak 24, 11:00etatik 14:00etara, Kalegoen plazan

1.000 erregalu

baino gehiago... ... eta opari

gehiago!

Elgoibarko Izarraren

TONBOLA

Elgoibarko Izarraren aldeko

“Elgoibarko zuhaitzak”

liburuak

Euskal Boxeo

Federazioako kamiseta

“The last port sessions”

musika CD-ak

Porrotx

buruarina

“Elgoibar 1936”

liburua

Patinetea

Sakelako

telefonoentzako kit-a

Baloiak “Irteera argiak”

musika cd-a

Aurreko urteetan TONBOLAK izan duen estimazioak

bultzatuta, aurten ere abenduaren 24an, 11:00etatik aurrera,

Elgoibarko Izarraren tonbola jarriko dugu Kalegoen plazan.

Hasi gara opariak jasotzen! Eskerrik asko!

Koadroa Bitxiak Kantinplorak

“Kontrako eztarritik”

liburua

TONBOLA

1138 azala:Maquetación 1 21/11/19 10:56 Página 2

Page 3: Maquetación 1 - barren.euskera guztiekin eta bere senide eta kon - fiantzazko medikuen babesarekin artatzeko eskubidea du. Baina Herrera ... enpresa 1858an sortu zutela, baina data

IRITZIA 3

Kalebarren plaza, 2 - 20870 ELGOIBAR943 744 112

Publizitatea: 943 743 704 [email protected]

[email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragar-kiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gainhartzen Iritzia, Hitz eta klik eta eskutitzak ataletan adierazita-koen erantzukizunik. KOORDINATZAILEA Ainhoa Andonegi KAZE-TARIAK Ainhoa Andonegi, Asier Orbea, Ainara ArgoitiaHIZKUNTZA ARDURADUNA Ainara Argoitia PUBLIZITATEA Leire RubioMAKETATZAILEA/DISEINATZAILEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKO

ARLO TEKNIKOAREN ARDURADUNA Aitor Lauzirika ADMINISTRARIAK

Amaia Arrizabalaga, Nerea Osoro KOLABORATZAILEAK IbonSerrano, Eire Vila, Manu Sanchez, Iosu Juaristi, Iñigo Lamelas,Edurne Izagirre, Paula Heras, Enetz Ezenarro, Ander Soraluze,Ane Astiazaran, Irati Agirreazaldegi, Jone Olaizola, Juan LuisMugertza, Izaro Etxegibel, Iñigo Otaño INPRIMATEGIA GertuKoop.E. TIRADA 4.885 ale LEGE GORDAILUA SS-1.038/92ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA:

LAGUNTZAILEAK:

BABESLEA:

Gizadiaren erdia bainogehiago emakumez dago osa-turik, eta beste erdia, gizonez

eratutakoa, emakume baten gorputza-ren bidez etorri da mundura. Oraindikez dute asmatu inolako makinarik hirumila milioi emakumek burutzen dutenlan eskerga egiteko. Hori dela-eta, an-tzinako kultur askotan ugalkortasuna mi-tifikatua egon zen, emakumezkoakbaitira bizia emateko kapaz diren ba-

karrak. Halarik ere, gizonez-koek, jabetu zirenean ugalmenprozesuan parte hartzen zutela, or-

duan erabaki zuten emakumearengorputza kontrolatzea, seme-alaben ja-betza ziurtatzea, eta, sarri askotan,emakumearen gorputza erabiltzea be-raien nagusitasuna erakusteko. Gurean,ama izateak osasun arazo txikiak bal-din badakartza ere, herrialde txiroetan,maiz, heriotza dakar. Leku askotan ema-kumeen bizi-itxaropenak ez ditu 45 ur-teen muga gainditzen. Nutrizio arazohandiak dituzte, eta umea izan eta ordugutxitara, beraien komunitatera buelta-tuko dira, plazenta eramango dute, etaetxe inguruko bazterren batean gordekodute. Horrelako lekuetan, jaioberrien

heriotza-tasa, gainontzeko leku aurrera-tuetan baino ehuneko berrogeita hamarhandiagoa da, baina inori ez dioaxola, ondo bizi gara horretaz jabe-tzeko. Gainera, oraindik, kultura asko-tan jaiotakoa emakumea baldin bada,baztertu, eta behin baino gehiagotan,hil egiten dute, eskolara joateko aukeragaltzen dute, ezer gutxi irabazten dute,eta ez dute jakingo 1960ko azaroaren25ea eta Leonidas Trujilloren diktadura-pean Dominikar Errepublikan hil zituz-ten Minerva, Maria Teresa eta PatriaMirabal ahizpen omenez azaroaren25ez izaten den Emakumeen AurkakoIndarkeria ezabatzeko NazioartekoEguna ospatu egiten dela, baina horiekere emakumearen mundua dira.

Emakumearen mundua

JUAN LUIS MUGERTZA

“Gizonezkoek, jabetu zirenean ugalmen prozesuan parte hartzen zutela, emakumearen gorputza kontrolatzea erabaki zuten, seme-alaben jabetza ziurtatzea”

Idazlea

1138 alea:Maquetación 1 21/11/19 10:57 Página 3

Page 4: Maquetación 1 - barren.euskera guztiekin eta bere senide eta kon - fiantzazko medikuen babesarekin artatzeko eskubidea du. Baina Herrera ... enpresa 1858an sortu zutela, baina data

GUTUNAK4

u SALBUESPEN ESPETXE POLITIKARIKEZ EUSKAL PRESOENTZAT

Hilaren 27an, Sebas Etxaniz presoelgoibartarrak 76 urte beteko ditu. Le-geak berak aurreikusten duen moduan,70 urtetik gorako presoak baldintza-peko askatasuna eskuratzeko eskubideadute. Sebasek, gainera, 21 urte dara-matza preso, eta zigorraren hiru-laur-denak beteak ditu. Hirugarren gradurapasatzeko eskubide legal osoa du, etahorrek bere egoera pertsonala hobe-tuko luke (asteburuetan etxera joatekoeskubidea izango luke, espetxera lotarajoango litzateke bakarrik...). Horrezgain, baldintzapeko askatasuna lor-tzeko aukera izango luke legez, hiruga-rren graduan egotea ezinbestekobaldintza baita baldintzapeko askata-suna lortzeko. Sebas bere ibilbide legalpropioa egiten ari da espetxe barruan,askok urteetan eskatu izan duten mo-duan. Baina ezezko borobilak jasotzenari da egindako eskaera guztiei. Se-basi legea aplika dezaioten eskatzekogiza-kate ibiltaria egingo dugu hilaren29an, ostirala, Kalegoen plazan hasieta Maalako parkean bukatuko dena.20:30ean argazki bat aterako duguMaalan, gero Sebasi bidaltzeko.

Preso adindunen gaiaz gain, presogaixo larrien arazoa da mingarrienasuertatzen ari dena gaur egun. Debabailaran badugu bat: Joseba ErostegiBideguren, Eltzikorta, Antzuolako pre-soa. 22 urte daramazki preso. Kolo-neko askotariko polipoakkolektomiarekin, perineo aldeko askota-riko polipoak eta kartzinoma berruko-soa ditu. Espetxe politikaren ohikolegediaren arabera, Eltzikortak beregaitza etxean, baldintza duinetan, au-kera guztiekin eta bere senide eta kon-fiantzazko medikuen babesarekinartatzeko eskubidea du. Baina Herrerade la Mantxan daukate, etxetik 650 ki-

lometrotara. Eltzikortaren askatasuna es-katzeko hainbat ekitaldi antolatuko di-tuzte Antzuolan. Tartean, azaroaren30ean, larunbata, manifestazioaegingo dute, 18:30an hasita.

Dei berezia egiten dugu ekitaldihauetan parte hartzera. Egoera larriakdira, eta berandu baino lehen, gure ja-rrera azaltzeko ordua dela uste dugu.

Sare Elgoibar

u URAZANDIRAKO ZUBIA2019/05/20an, Elgoibarko Uda-

lak hasierako onarpena eman zion Ja-vier Regalado Herrero arkitektoakidatzitako Elgoibarko irisgarritasunplana eguneratzeko dokumentuari. Ber-tan, oinezkoei behar bezalako irisgarri-tasuna eragozten dizkieten askotarikoegoerak agertzen dira. Hasierako ones-pena eman ondoren, alegazioak aur-kezteko epea ireki zen. EvaristoRodriguez Elkarrekin Podemoseko gurezinegotziak, garai hartan udal kargurikgabeko elgoibartar bizilagun soil gisa,idatzi bat aurkeztu zuen kontuan hartubeharko liratekeen hainbat puntu zeinhobekuntza jasotzen zituena.

Puntuetako batean, King-Kongekoeraikina eta Urazandi auzoa lotzen di-tuen zubiaren arazoa aipatu zuen:

"1.- King Kong eraikinetik Urazan-dira doan pasabidearen zoladura,N634 errepidearen parean, labainko-rra eta arriskutsua da."

Hala agertzen da lurraldeko batzor-deak 2019/10/15ean egindako bil-kuran. Batzorde horretan, Udalakhonako erantzun hau eman zuen:

"1.- 20/1997 Legeak ezartzen di-tuen irisgarritasun-betekizunen artean ezda jasotzen espaloietako zoladurarenirristakortasuna. Badira baldintza horiekezartzen dituzten beste araudi batzuk.Beraz, Irisgarritasun Planaren dokumen-tuari ez dagozkio labainkortasun-bal-

dintza horiek aztertzea. "Beraz, ez dute beharrezkoa ikusten

hori kontuan hartzea edo, behintzat,planteatutako arazoa aztertzea.

Hala ere, aste honetan jakin duguazterlan bat egingo dutela egungo pa-sabidearen malda murrizteko, irisgarri-tasun legera egokitzeko eta autobusgeltokirako sarbideak hobetzeko.

Pozten gara irisgarritasuna hobetukoduten neurriak martxan jartzeaz, bainaaldi berean ulertzen dugu ezin direlamespretxatu gainerako alderdi politi-koek edo pertsona norbanakoek egin-dako alegazioak. Kontraesan handiada alegazioen aurkako erantzunakematea, Irisgarritasun Azterlan bateanalegazio horiek ezin direla egin esa-nez, baina ondoren, alegazio horiekaprobetxatzea merezimenduak jar-tzeko, alegazio horietan salatutako ara-zoak konponduko dituztela esanez.

Ahal Dugu-Podemos Elgoibar

u OHARRA Joan zen asteko Emakumeak indus-

trian reportajean jarri genuen Orbeaenpresa 1858an sortu zutela, bainadata hori ez da zuzena. Orbea en-presa 1840an sortu zuten. BARRENi oke-rreko datua eman zioten, etaerakusketako arduradunek eskatu digutedata hori zuzentzeko.

BARREN

BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

1138 alea:Maquetación 1 21/11/19 10:57 Página 4

Page 5: Maquetación 1 - barren.euskera guztiekin eta bere senide eta kon - fiantzazko medikuen babesarekin artatzeko eskubidea du. Baina Herrera ... enpresa 1858an sortu zutela, baina data

XVI. URTEURRENA

Lorea Etxabe Azkue2003ko azaroaren 26an hil zen, 30 urte zituela.

Edur zurittan hazittakolore gorrixa ziñan.

Urtu eraitten zenduninguruko hotza,

eta bedarra hazi erain.

Ez dogu gehixagozure berua igarriko,

baiña hementxe gerauko dazure arnasian aztarnia,

botatako sustraixen gaiñian.

Zure familia eta lagunak

IV. URTEURRENA

Dolores Leyaristi San Martin

2015eko azaroaren 23an hil zen, 92 urte zituela.Haren oroimenez IV.urteurreneko meza izango da, zapatuan,azaroaren 23an, 19:00etan Elgoibarko Bartolome Deunaren

eliz-parrokian. Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

Beti egongo zara gure artean.

1138 alea:Maquetación 1 21/11/19 10:57 Página 5

Page 6: Maquetación 1 - barren.euskera guztiekin eta bere senide eta kon - fiantzazko medikuen babesarekin artatzeko eskubidea du. Baina Herrera ... enpresa 1858an sortu zutela, baina data

MOTZEAN6

Ekitaldi askotarikoak izango dira Elgoibarren jubilatu eta pentsiodunen astean

Euskal pentsioen sistema publikoa eta pentsiodun guztientzako 1.800 euroko pentsioa eskatu dute Eibarren

Astelehenean, azaroaren 25ean, hasiko dute Elgoibarren jubilatu eta pen-tsiodunen astea izendatu dutena, eta abenduaren 1a artean hainbat ekin-tza izango dituzte aukeran. Jubilatuen Biltokiak osatu du egitaraua,

Elgoibarko Udalaren Ongizate Sailarekin elkarlanean. Hasteko, astelehenean,Gabonetako otarren zozketa egingo dute, 18:00etan, Jubilatuen Biltokian. Aste-artean, berriz, zine foruma izango dute, 17:30ean, biltokian bertan, eta eguaz-tenean, hilaren 27an, 80 urte beteta dituzten bazkideak eta aurten urrezko ezteiakospatzen dituzten bikoteak bazkaritan elkartuko dira. 14:00etan izango da baz-karia, Jubilatuen Egoitzan. Eguenean, txokolatada egingo dute, 18:00etan, etabarikurako MUFOMI Fosil eta Mineralen Museora irteera antolatu dute (10:00).Artetxen dago museoa, eta museoaren arduradun Javier Vargasek emango dizkiehan azalpenak. Zapaturako beste irteera interesgarri bat antolatu dute, Deba ibaiingurua ezagutzeko. Karakate, itzaldutako sumendia izena jarri diote eta10:00etan jarri dute batzeko ordua, Andikanon. Ibilbidean zehar, Inma Mugerzageologoaren azalpenak jasoko dituzte. Abenduaren 1ean, berriz, meza izangodute parrokian, 11:30ean, hildako jubilatu guztien omenez, eta arratsaldean,dantzaldia izango dute Jubilatuen Biltokian, Eguren orkestrarekin, 18:00etatik21:00ak arte.

Informazioa jasotzeko bide berriaAntolatzen dituzten ekintzen berri zabaltzeko bide berria jarri du martxan Ju-

bilatuen Biltokiko zuzendaritzak. Hala, informazioa jaso nahi duten bazkideei688 742 013 whatsapp telefono zenbakira mezu bat bidaltzeko eskatu diete.Mezuan, “ados” jarri eta bazkide-zenbakia bidaltzeko eskatu diete, gero beraiekpropio honetarako bakarrik erabili ahal izango den difusio zerrenda osatu ahalizateko.

Santa Klara komentuan irudikatzen du

zaharren egoitza berria Gaurgeroa-Duintasunak

Gaurgeroa-Duintasunak uste du Elgoiba-rrek aspalditik behar duela zaharren egoitzaberria, eta uste du Santa Klara komentuakzaharren egoitza baterako behar diren bal-dintza guztiak betetzen dituela. Egungo za-harren egoitza txiki gelditu dela diote, etadatuak eman dituzte hori arrazoitzeko. Bate-tik esan dute kopuruan gorabeherak egotendiren arren, gaur egun 13 pertsonakoa delaitxaron-zerrenda. 2013an, lau pertsonakoazen itxaron-zerrenda, baina 25 pertsonakoaere izan da. Bestetik, ohartarazi dute egoi-tzan dauden pertsona nagusien beharrak al-datu egin direla eta San Lazaro egoitza ezdagoela prestatuta horiei aurre egiteko. Lan-gileak falta direla salatu dute, ekipamenduaneskasiak daudela, kokapena ere ez delaegokia eta pasiatzeko lekurik ere ez dutelaadinekoek. Behar horiek aintzat hartuta, ustedute San Lazaro egokia izan daitekeela au-tonomia maila bat dutenentzat, baina men-dekotasun handiagoa dutenentzat egoitzaberria behar dela azpimarratu dute etaSanta Klara leku egokia dela horretarako.

Zapatuko eguraldi makurrak ere ez zituengeldiarazi. Pentsio duinen alde borrokan jarrai-tzen dute jubilatu eta pentsiodunek, eta zapa-tuan, manifestazioa egin zuten EibarrenDebabarrena eskualdekoek. Hauteskunde kan-painan Pedro Sanchez Espainiako presidenteakesan zuen 2020an pentsioak %0,9 igo nahi zi-tuela, baina orduan ere argi erantzun ziotenpentsiodunek: ez zutela 0,9ko igoera onartuko;KPI errealaren araberako igoerak bakarrik onar-tuko zituztela. Eta tinko eusten diote horri. Ez dutenahi pentsioen gaia aldian aldiko gobernuenmenpe uzterik, eta pentsiodun guztientzako hi-lean 1.800 euroko pentsioa eskatzen dute etapentsioak KPI errealaren arabera berritzea.

1138 alea:Maquetación 1 21/11/19 10:57 Página 6

Page 7: Maquetación 1 - barren.euskera guztiekin eta bere senide eta kon - fiantzazko medikuen babesarekin artatzeko eskubidea du. Baina Herrera ... enpresa 1858an sortu zutela, baina data

Beste urte batez, elikagai bilketa egingo du Gipuzkoako Eli-kagaien Bankuak. Elgoibarren, gaur eta bihar egingo dute,9:00etatik 21:30era, eta txandak betetzeko boluntarioak eskatudituzte. Elgoibarko Udalak eta Gurutze Gorriak parte hartzeradeitu dituzte herritarrak, eta boluntario lanean jardun nahi duteneiizena emateko eskatu diete. Izena emateko bi bide daude: Elgoi-barko Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzura (Santa Ana kalea,2, behea) joatea edota 943 741 050 telefono zenbakira dei-tzea. Boluntarioak txaleko bereizgarriak jantzita egongo dira mer-kataritza-guneetako sarreretan eta sartzen diren guztiei bonu batemango diete dohaintza egiteko, edo bestela, poltsa bat eskai-

niko diete, irteeran poltsa janariarekin beteta buelta dezaten. San-lok ere bat egin du ekimen honekin, eta jokalari bat, kilo bat le-mapean bilduko ditu elikagaiak asteburuan Olaizaga kiroldegian.Gaur, 17:00etatik 19:00etara; bihar, 10:00etatik 20:00etaraeta domekan, 10:00etatik 12:00etara.

MOTZEAN 7

Emakumeen Kontrako IndarkeriarenAurkako Nazioarteko Eguna daazaroaren 25a, eta arazoaren la-

rriaz ohartarazteko hainbat ekintza anto-latu ditu Elgoibarko Udaleko BerdintasunSailak, Haizea Emakume Taldea, UlukaBatuka, Gaztelekua, Emakumeen Kon-tseilua, Kirol Patronatua, Ongarri ZineKluba eta Gotzon Garate Udal liburute-giarekin elkarlanean (Agendan dauka-zue egitarau osoa). Askotariko ekintzenartean, baina, elkarretaratzea ereegingo dute Elgoibarren, asteleheneanbertan. Kalegoen plazan izango da,19:30ean. Manifestu bat irakurriko dute

han, eta ondoren, Errosario kaletik Kale-barren plazara arteko bidea egingodute, Uluka batukadakoekin. Han, indar-keria matxistak hildakoak zenbatzeko ja-rritako markagailuaren azpian, ekintza

sinboliko bat egingo dute hildako ema-kume guztiak oroitzeko, eta kandelakerabilita, zenbakia irudikatuko dute. On-doren, batukadakoek beste pieza batjoko dute.

Astelehenerako, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunerako, elkarretaratzera deitu dute Elgoibarren

Elikagai bilketa egingo dute gaur eta bihar Elgoibarren

Domekan jokatu zuten Bacalaos Alcorta Pintxo Lehiaketako finala, Eibarren, eta sukaldariek jendeaurrean prestatu zituzten lehia-ketarako pintxoak, udaletxe barruko patioan. Iaz moduan, Viento Sur izan zen Elgoibarko ordezkaria. Hego-Talo izeneko pintxoa-rekin herriko kanporaketa irabazita sailkatu zen finalerako. Lehiaketa Eibarko Udalak, Bacalaos Alcorta enpresak eta Mireia AlonsoPerez gastronomoak antolatzen dute elkarlanean, eta aurten, honako hauek sailkatu dira finalerako: Hondarribiko Gran Sol (Gi-puzkoako txapelduna), Ermuko Kiska (Bizkaiko txapelduna), Gasteizko Waska jatetxea (Arabako txapelduna), Baserri Berri (Nafa-rroako txapelduna), Getari (Iparraldeko txapelduna), Irungo Danako (Euskal Herriko txapelduna), Viento Sur (Elgoibarko txapelduna),Giroa (Ermuko txapelduna) eta Baratze Gourmet (Eibarko txapelduna). Ramon Roteta, Belaustegi jatetxeko Josu Mugerza, JuanCarlos Ayerbe Goitia, Iñigo Kortabitarte, Mitxel Suarez Suso eta Mireia Alonso sukaldariek osatu zuten epaimahaia eta GasteizkoWaska jatetxekoek prestatutako pintxoa saritu zuten.

Bacalaos Alcorta pintxo lehiaketako finalean parte hartu du Elgoibarko Viento Sur tabernak

1138 alea:Maquetación 1 21/11/19 10:57 Página 7

Page 8: Maquetación 1 - barren.euskera guztiekin eta bere senide eta kon - fiantzazko medikuen babesarekin artatzeko eskubidea du. Baina Herrera ... enpresa 1858an sortu zutela, baina data

ERREPORTAJEA8

Neguko oporraldirako eskaintza oparoaNegurako eskaintza elkarlanean antolatu dute Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Sailak eta Ludoteka Udal zerbitzuak. Eskaintza oparoaantolatu dute Haur Hezkuntzako bigarren mailatik Lehen Hezkuntzako seigarren mailara artekoentzat, eta izena emateko epea zabalikdago astelehenaz geroztik. Abenduaren 1a izango da azken eguna.

Haur Hezkuntzako bigarren mailatik hasita Lehen Hezkun-tzako seigarren mailara arteko umeentzako eskaintza pres-tatu du Elgoibarko Izarrako Atxutxiamaika Sailak,

Udalarekin lankidetzan. Ekintzetan parte hartu nahi dutenek izenaeman behar dute, eta antolatzaileek ohartarazi dute plazak mu-gatuak direla eta interesa izanez gero lehenbailehen ematea ko-meni dela. Bi bide daude izena emateko: aurrez aurre, ElgoibarkoIzarraren bulegoan edota Ludotekan, eta on-line, www.elgoibar-koizarra.eus webgunean sartuta. Izena emateko epea astelehe-nean zabaldu zuten eta abenduaren 1a arte izango dute zabalik.Ekintza batzuk debalde dira, eta besteek prezioa dute, bainaUdaletik jakinarazi dute diru-laguntzak emango dituztela. DSBEeta GLL laguntza jasotzen duten familiek kuotaren %70eko diru-la-guntza jasoko dute; familia ugariek eta guraso bakarreko familiek,berriz seme-alaba bakoitzeko kuotaren %30eko diru-laguntzaizango dute, eta bigarren seme-alaben izen-ematea egiten dute-nek bigarren horren kutoaren %30eko diru-laguntza izango dute.Diru-laguntzetarako eskaerak, baina, abenduaren 4a baino lehenegin beharko dira www.elgoibar.eus webgunean edota UdalarenHerritarren Arreta Zerbitzuan.

‘SOTOTK’ (0-6 URTE)Txikienentzako eskaintza da Sototk. 0 eta 3 urte bitartekoen-

tzako eskaintza hiru egunetan eskainiko dute: abenduaren 26 eta27an eta urtarrilaren 2an, Kultur Etxeko Sotoan, 17:30etik20:00ak bitartean. Haurrek heldu batek lagunduta joan beharkodute. 4 eta 6 urte artekoak, berriz, abenduaren 30ean eta urta-rrilaren 3an bilduko dira, Sotoan, aurrekoen ordutegi berean,baina hauek heldurik gabe joan beharko dute. Sototk eskaintzarenbarruan, Cake pop tailerra antolatu dute abenduaren 23rakoHH5 eta LH1 arteko neska-mutilentzat. Ekintza honetarako plazakmugatuak dira, eta izena eman behar da. Tailerra doan da etahaurrentzat bakarrik.

‘SOTOKO TXOKOAK’ (HH2)Haur Hezkuntzako bigarren mailakoentzako eskaintza da. Bi

txanda izango dira aukeran. Lehenengo txandako egunak honakohauek izango dira: abenduaren 23, 26 eta 27. Txanda honetanizena eman nahi duenak 39 euro ordaindu behar ditu (ElgoibarkoIzarrako bazkideek, 35 euro). Bigarren txanda abenduaren 30,31 eta urtarrilaren 2 eta 3 egunetarakoa da. Txanda honetan

- AINARA ARGOITIA -

Iazko negulekuetako argazkia.

1138 alea:Maquetación 1 21/11/19 10:57 Página 8

Page 9: Maquetación 1 - barren.euskera guztiekin eta bere senide eta kon - fiantzazko medikuen babesarekin artatzeko eskubidea du. Baina Herrera ... enpresa 1858an sortu zutela, baina data

9ERREPORTAJEA

izena eman nahi duenak 52 euro ordaindu behar ditu (bazkideek,47). Baina badago, jakina, bi txandetarako izena ematerik ere.Kasu horretan 82 euro ordaindu behar dira (bazkideek, 74 euro).Sotoko Txokoak egitasmoan malgua da ordutegia. 9:00etatik10:00ak arteko tartean utzi daitezke umeak, eta jaso, berriz,12:00etatik 13:00etara. Plazak mugatuak dira.

‘TXOKOAK’ (HH3-LH3)Haur Hezkuntzako hirugarren mailatik hasi eta Lehen Hez-

kuntzako hirugarren mailara artekoentzako eskaintza da, etaSotoko Txokoak egitasmoan bezala bi txanda daude aukeran:Abenduaren 23, 26 eta 27ra mugatzen dena, edota abendua-ren 30a eta 31 eta urtarrilaren 2a eta 3a hartzen dituena. Le-henengo txandan izena emateko 39 euro ordaindu behar dira(bazkideek, 35 euro), eta bigarren txandagatik, 52 euro (baz-kideek, 47 euro). Hala ere, bi txandetan izena emateko aukeraere badago, 82 eurogatik (bazkideek, 74).

‘ABIXADAN’ (LH2-LH3)Abixadan egitasmoaren barruan LH2 eta LH3ko neska-mu-

tilek Iruñera irteera egingo dute abenduaren 23an, Saltingera.Irteera honek 20 euro balio ditu (bazkideentzat, 18 euro). Aben-

duaren 30erako, beste ekintza bat antolatzekoa dute, bainaabenduaren 4an, 18:00etan, Ludotekan egingo duten Berbal-dian adostuko dute gaztetxoek eurek. Abixadanen, plazak mu-gatuak dira.

‘ALDENIK ALDEN’ (LH4-LH6)Nagusienek Aldenik Aldeneko eskaintza zabalaz gozatu

ahal izango dute. Batetik, abenduaren 23rako, irteera antolatudute Bilbora, scape room batera eta karts-etan ibiltzera. Irteerahonetarako 20 euro ordaindu behar dira (Bazkideek, 18).Abenduaren 27an, berriz, kotiloirako prestatzen hasiko diragazteak. Ludotekan izango da saio hori, 17:00etatik19:00etara. Abenduaren 30ean egingo dute kotiloia, Ludote-kan, 18:00etatik 20:00etara. Bi saiook debalde izango dira.Urtarrilak 2 eta 3rako, berriz, serigrafia tailerra antolatu duteLehen Hezkuntzako seigarren mailakoentzat. Egur Arte Taile-rrean izango da saioa eta 10 euro ordaindu beharko dira (baz-kideek, 8). Urtarrilaren 2ko saioa 10:00etan hasi eta12:00etan bukatuko da, eta urtarrilaren 3koa, hiru ordukoaizango da, 10:00etatik 13:00etara. Bukatzeko, eta azaroraetorrita, Aldenik Aldenekoek berbaldia egingo dute, gaur zortzi,hilaren 29an, Ludotekan (18:00etan).

1138 alea:Maquetación 1 21/11/19 10:57 Página 9

Page 10: Maquetación 1 - barren.euskera guztiekin eta bere senide eta kon - fiantzazko medikuen babesarekin artatzeko eskubidea du. Baina Herrera ... enpresa 1858an sortu zutela, baina data

ELKARRIZKETA10

u ELUR ARRIETA MUSIKARIA

“Santa Zezilia eguna erreibindikaziorako

erabiliko nuke”Musikaria da, eta musikatik bizi da Elur Arrieta (Elgoibar, 1983).Gaurkoan, baina, bere musikari ibilbideaz baino gehiago abiatuberri duen proiektu berri bati buruz hitz egiteko bildu gara bera-rekin: ‘Músicos al poder’ bloga. Musikarientzako bloga da, bainaez du musikaz hitz egiten. ‘Mindfulness’ jarreran oinarrituta, mu-sikariei eguneroko bizimoduan dituzten zailtasunak gainditzenlaguntzeko erremintak ematea da blogaren helburu nagusia. Ar-tisten munduak islatzen duen zoriontasunaren atzean ezkutatzendiren une ilun eta gogorrei aurre egiteko beharrak eraman duproiektu hau martxan jartzera, bere egoera berbera bizi izanduten musikariei lagundu nahiak. Iazko irailean hasi zen blogagorpuzten, eta maiatzean egin zuen publiko. Lanez gainezka,baina ilusioz dihardu proiektu berrian.

- AINHOA ANDONEGI -

w ‘Músicos al poder’ bloga jarri duzu martxan. Zertandatza?

Behar pertsonal batetik abiatuta sortu genuen proiektu hau.Nire ofizioarekin eta egiten ditudan lanekin gehiago goza-tzeko beharra sentitzen nuen. Ikusten nuen musikatik bizitzealortu nuela eta nahiko modu duinean gainera, baina sentitzennuen hainbat lanekin ez nuela gozatzen. Horrek barruan ego-nezin moduko bat sortzen zidan, musikarion helburuetako batdelako ikusleari edo entzuleari gozaraztea, eta zaila da horilortzea, norberak ez badu egiten duen horrekin gozatzen.Etika eta moral aldetik txoke pertsonal handia sentitzen nuen.Egoera horri buelta eman nahi nion, eta ahalegin horretannenbilela mindfulness-a deskubritu nuen. Anaiak eman zidanhonen berri, hainbat liburu utzi zizkidan irakurtzeko eta, bere-hala hasi nintzen aldaketak esperimentatzen. Hori kontatzekobeharra sentitu nuen, eta instruktore izateko prestatu nintzen. w Mindfulnessean oinarritu duzu bloga. Zer eman dizumindfunessak?

Mindfulnessa jarrera bat da, eta jarrera horri esker norbe-rak erabakitzen du kontzienteki arreta ekartzea orainera, erre-alitateko momentu hori den bezala onartuz eta norberagoxotasunez tratatuz. Bizitzarekiko jarrera bat da, eta mezuoso sakonak ematen ditu: zaren bezala onartzea, goxotasu-nez tratatzea zure burua... Musikari baten bizimoduari lagun-tzeko aplikazio potentea eta zuzena iruditu zitzaidan.

1138 alea:Maquetación 1 21/11/19 10:57 Página 10

Page 11: Maquetación 1 - barren.euskera guztiekin eta bere senide eta kon - fiantzazko medikuen babesarekin artatzeko eskubidea du. Baina Herrera ... enpresa 1858an sortu zutela, baina data

ELKARRIZKETA 11

w Nolakoa da musikari baten bizitza? Musikariok daukagun formazioa oso indibiduala da, eta

hortik abiatuta, gure etorkizuna oso indibidualizatuta dago.Horrek ekar dezake tendentzia arriskutsu bat: egiten duzunazuretzat bakarrik egitea, eta horrek sufrimendua ekar dezake,inguru guztia oso modu konpetitiboan ikusten duzulako. Etabakoitza bere interes pertsonalengatik ari denean, elkarbizitzaarazoak sor daitezke. Gure bizimoduan bakardade momentuasko ere badaude, eta bakardade egoera horretatik bat-ba-tean pasa zaitezke ageri-agerian egotera publikoaren au-rrean, tribunal baten aurrean edota grabazio batean.Kontraste handiko egoerak sortzen zaizkigu, estres egoera la-rriekin. Eta ez badaukazu horrelako egoerei aurre egiteko erre-mintarik, arazo patologikoak sor daitezke, depresioaesaterako. Eta horrek ekar dezake lanbidea abandonatzea;hainbeste urtez borrokatu ostean, dena bertan behera uztea.Musikarion beste oztopo bat agendada. Gure agenda eta ingurukoena osodesberdina da, eta horrek lagunekin edofamiliarekin kontziliatzea zailtzen du.Nik, lehen, oso gaizki eramaten nuenhori, baina orain ikasi dut astean zeharditudan momentu libreei alde onak ikus-ten. w Zer eskaintzen diezu blogean musi-kariei?

Nire egoera berean dauden musika-riei laguntzeko sortu nuen bloga. Nikbizi izan dudana kontatu, eta horrekin,besteei beraien egoera hobetzeko erremintak eskaintzea dahelburua. Tarteka gai pragmatikoagoak ere lantzen ditugu;adibidez, alderdi fiskal eta juridioari buruz ere hitz egitendugu. Gai hau ere oso ezezaguna da guretzat, eta gure ibil-bidea baldintzatu dezake goitik behera. Gaizki kudeatzen ba-duzu zure fakturazioa edo gaizki aukeratzen baduzudagokizun egitura juridikoa, izan dezakezu munduko idearikonena, baina galduta zaude. w Musikarientzako bloga sortu duzu, baina ez duzu musi-kaz hitz egiten.

Hala da, eta nahita hartutako erabakia izan da. Norma-lean musikariei egiten zaizkien elkarrizketetan beti beraienproiektuei buruz hitz egiten da, baina ez horrenbeste sentimen-duetaz. Ez da inoiz hitz egiten bidean izan dituzten zailtasuneiburuz, edo zer sentitzen duten eszenatokira irten behar dire-nean, nola gainditzen dituzten arazoak, non bilatzen duteninspirazioa... Nik horrelakoak irakurtzeko beharra sentitzennuen, zergatik iritsi den musikari hori iritsi den lekura, nola, zerbizi izan duen ibilbide horretan... Askotan gai tabuak dira etagutxi hitz egiten da dauzkagun zailtasunei buruz. Arazo horiekplazaratzen badituzu, ahultzat har zaitzakete, eta horrek jen-deari atzerakada ematen dio; horregatik jendeak alde hori ez-

kutatu egiten du, eta musikaren alderdi idealaz bakarrik hitzegiten du. Nire ustez, oso garrantzitsua da norberaren senti-menduak libre adieraztea, eta ez egotea, ahultasunak ezku-tatuz, uneoro besteen oniritzia bilatzen. Jendearekinenpatizatzeko modurik onena, norbera den bezala agertzeada. w Sare sozialak asko erabiltzen dituzu blogaren berri ema-teko. Sare sozialak ez al dira bihurtu hain zuzen ere aldeiluna ezkutatu eta jende guztia zein ondo dagoen erakus-teko plataforma?

Bai, hala da. Sare sozialetan jarraitzaile bila aritzen garadenok, eta hori lortzeko norberaren perfil onena erakustekotentazioan jausten gara askotan. Dena dela, Músicos al poderblogean saiatzen gara garen bezala agertzen. w Nolako harrera izan du blogak?

Ez da denbora asko martxan jarri genuela eta oraindikagian goizegi izan daiteke balorazioakegiteko, baina nik esango nuke harreraona izan duela. Orain hasi gara jendea-ren feed back-a jasotzen, eta iruditzenzait jendea identifikatuta sentitzen delahor publikatzen ditugun gauza askorekin.Ez dakit motel goazen edo agian azka-rregi, ez daukadalako beste erreferentzia-rik. Nik ez daukat prisarik, proiektu sendobat izatea nahi dut eta pausoak sendoematen saiatuko naiz. w Blogean jartzen duzu amestutako bi-zitza bizitzen ari zarela.

Hitz potoloak dira, baina egia da. Nik musikari izan nahinuen, musikatik bizitzea nahi nuen, hori zen nire ametsa etaesan dezaket lortu dudala. Musikariok askotan besteen bizi-modua mitifikatzen dugu, erreferente batzuk hartzen ditugu etahori arriskutsua izan daiteke, gertatu daitekeelako beste batenbidea aukeratzea eta ez zurea. Norberaren bidea sortu be-harrean, badaukagu joera erreferente horien bidea aukera-tzeko. Blog honi esker niretzako erreferente izan diren musikariaskorekin jarri naiz harremanetan, batzuk ezagunak nituen,baina beste asko ez, eta haien esperientziak jasotzea oso in-teresgarria egiten ari zait. w Musikatik bizi zara, eta esan duzunez, modu duin ba-tean. Askok ezin dute horrelakorik esan.

Bai, agian duintasun maila oso apala edukiko dut, bainaniretzako une honetan duintasunez bizitzea da egindako languztiak Gizarte Segurantzaren babesean egitea, musika egi-nez edo musika irakatsiz bizitzea, eta hilabete amaierara iris-tea. Gehiago irabaziko banu, hobeto, jakina, bainamomentuz, egiten dudanak bizitzeko ematen dit. Musika mun-duan lan pila bat egiten dira prekarioan, oso gutxi edo ezerkobratu gabe, eta nire blogean errealitate horren berri ereeman nahi dut. Sentsazioa daukat gizarteak ikusten gaituela

“Nik musikari izan nahi nuen;

hori zen nire ametsaeta esan dezaket lortu dudala”

1138 alea:Maquetación 1 21/11/19 10:57 Página 11

Page 12: Maquetación 1 - barren.euskera guztiekin eta bere senide eta kon - fiantzazko medikuen babesarekin artatzeko eskubidea du. Baina Herrera ... enpresa 1858an sortu zutela, baina data

ELKARRIZKETA12

zorioneko moduan, gure pasiotik bizi garelako, eta ematenduelako egiten dugun guztiarekin gozatzen dugula. Bainakasu askotan, ez da horrela. Ausartuko nintzateke esateragaur egun gizartea dagoen moduan egonda, musikari izateameritua dela. Gauzak hobetzen ari dira, baina oraindik askodago hobetzeko musikarion lan-baldintzetan. Adibide bat jar-tzearren, orain dela bost bat urtera arte ez zen onartzen mu-sikariok gaixotasun laboral bat izan ahal genuela. Gure lanakgiharretako gaitz handiak sortzen ditu instrumentuak jotzekoerabiltzen ditugun posturen eraginez, eta hori orain dela gu-txira arte ohiko gaixotasuna zen, eta ez zen lan gaixotasunmoduan onartzen. Zorionez, hasi dira gauzak aldatzen,baina oraindik badago lana. Adibidez, autonomo izateko erezailtasunak ditugu, hilero ordaindu beharreko kuota garestie-gia delako. Guk hilabete batzuetan ez ditugu kontzertuakematen eta ez dugu kuota hori ordaintzeko adina fakturatzen.Guk eskatzen dugu kuota minimo sinbo-liko bat jartzea, eta beste protzentaje batzehaztea fakturazioaren arabera ordain-tzeko. Lan-baldintzak eta musikarion bal-dintzak asko hobetuko lirateke autonomoizango bagina. w Musikari batek baino gehiagok esanizan du kontzertu bat emateko ordain-tzeko ere prest egongo litzatekeela.

Bai, musikari askok zaletasun moduandaukate musika. Hau da, lanbide batdute, eta tarteka, kontzertuak ematen di-tuzte. Baina gaurko musika merkatuanedonork izan dezake aukera bere ibilbide artistikoa profesio-nalizatzeko, Interneti esker, adibidez. Beraz, gutxieneko baldin-tza batzuk ezarri beharko genituzke denon baldintzakhobetzeko. w Musikaria zara eta musikaz bizi zara, baina zein da zurelana zehazki?

Astean hiru egunetan perkusio eskolak ematen ditut Leioakokontserbatorioan. Horrez gain, freelance moduan orkestra sin-fonikoekin eta beste talde profesional batzuekin kolaboratzendut, eta azkenik, nire bikotekidearekin batera Musbika ize-neko musika proiektua daukagu. Une honetan Musbikarekinbi proiektu ditugu eskuartean: Itsasoen deiadarra da bat, etamusika antzerkia eta zientzia uztartzen ditu, eta helburua daikusleak sentsibilizatzea plastikoaren kutsadura gutxitzera.Beste proiektua Antonio Gaztañeta Mutrikuko marinelaren bi-daiari buruzkoa da. Barroko garaiko pertsonaia da, eta beregaraian pertsonaia garrantzitsua izan zen. Berak eginiko bi-daia baliatzen dugu munduko hainbat lekutako barroko ga-raiko musika egiteko. Euskal Herrian hasita, Europan zeharibiltzen gara ondoren, eta Antonio berarekin Ameriketara jo-aten gara, eta gero, buelta. Proiektu hauek saldu nahian ga-biltza orain.

w Euskalduna zara, baina aldiz, blogean gaztelaniaz idaztenduzu. Zergatik?

Aitortzen dut euskaraz askoz erosoago sentitzen naizela; eus-karaz pentsatzen dut, euskara da nire etxeko hizkuntza, eta eus-kara maite dut, eta gai honek sortu zidan egonezina. Bainamusikarien kolektiboa txikia da, eta hizkuntzaren muga gehituta,are eta txikiagoa bihurtzen da. Nire helburua musikarien bizi-ka-litatea hobetzea da, eta horretarako, nire mezua ahalik eta jendegehienarengana heldu behar da. w Noiz eta nola erabaki zenuen musikari izan nahi zenuela?

Une honetara iritsita, hezkuntza arautuaren gainean hauxeaipatu nahiko nuke: badirudi 15 urtera arte ez daukazula ezererabaki beharrik, eta bat-batean erabaki behar duzu etorkizu-nean zer izan nahi duzun, ia inoren laguntzarik gabe, jakin gabezertan zaren ona, zer dohain dituzun... Denok hezkuntza ber-bera jasotzen dugu, denok desberdinak izanda, eta hortan ar-

tistak galtzeko asko ditugu, hezkuntzaarautuan gai artistikoak oso azaletik lan-tzen direlako. Gaur egun hori aldatzen arida, eta artistentzat aukera zabalagoadago Batxilergoan, eta hori positiboa da.Baina, hala ere, sekulako ahalegina eginbehar izaten dugu hezkuntza akademikoaeta formazio artistikoa uztartzeko. Motiba-zioa eta pasioa ezinbestekoa da. NiErrenteriako kontserbatoriora joaten nin-tzen 15 urterekin musika ikastera. Gero,Lanbide Heziketan sartu nintzen informa-tika ziklo bat egitera, bestela etorkizune-

rako ateak itxiko nituela pentsatuta, baina 18 urte nituenean, argiikusi nuen musikari izan nahi nuela: Euskadiko Gazte Orkestrannengoen, eta han bizi nuenarekin gurasoei esan nien informatikautzi eta musikaren bidetik joko nuela. Goi mailako musika ikas-ketak egiteko prestatzen hasi nintzen, eta Musikenen sartzea lortunuen. Gaur egun goi mailako musika ikasketak egitea ez da es-kubide bat; pribilejio bat da. Horrelako proben aurrean etortzendira bakardade eta konpetentzia egoerak, eta inguruan ez ba-daukazu babesik oso erraza da zulora erortzea. Nik zorionezgurasoen babesa izan dut beti, eta banekien huts egiten banuenetxeko ateak beti zabalik izango nituela. Ikaskide batzuk nire in-bidia handia sentitzen zuten, ekitaldi guzti -guztietan nire gura-soak han egoten zirelako. Momentu zailetan gurasoen presentziahori ezinbestekoa da. w Santa Zezilia Eguna da gaur, musikarien eguna. Badau-kazu ospatzeko ohiturarik?

Azken urteetan lanean pasatu izan dut Santa Zeziliaeguna, eta orain momentuan ospatzeko baino gehiago errei-bindikaziorako erabiliko nuke egun hau. Emakumeek martxo-aren 8an egiten duten bezala, musikariok azaroaren 22an.Nahi duenak ospatu dezala, jakina, baina modu kolektiboangure aldarrikapenak egiteko egun aproposa izan daiteke.

“Goi mailako ikasketak egitea gaur egun ez da eskubide bat,

pribilejio bat da”

1138 alea:Maquetación 1 21/11/19 10:57 Página 12

Page 13: Maquetación 1 - barren.euskera guztiekin eta bere senide eta kon - fiantzazko medikuen babesarekin artatzeko eskubidea du. Baina Herrera ... enpresa 1858an sortu zutela, baina data

KIROLA 13

Kilimon Xake Taldeak antolatu du Uztargi Xake Azkarreko txapelketa, Uztargi taber-naren babesarekin, eta zabaldu dute izena emateko epea. Azaroaren 25ean hasiko datxapelketa. Bi kategoria izango dira: 2008. urtea ondoren jaiotakoena bata, eta 2008.urtea baino lehen jaiotakoena, bestea. Parte hartzeko 653 715 375 whatsapp zenbakiraidatzi behar da, edota [email protected] posta elektronikora. Partidak hogeitabost minutukoak izango dira, eta txapelketa bera azaroaren 25ean hasiko da.

Julian San Juanen Oroimenezko San Pedroko igoeraren28. ekitaldia berezia izan da aurten, urriaren 12an be-harrean azaroaren 17an jokatu zutelako. Ohi baino txi-

rrindulari gutxiagok hartu zuten parte, denboraldia amaitutzatemana baitute txirrinduzale askok, eta azken asteetako euri-teek ere ez dute errepidera irteteko aukera larregi eman. JonAstigarragak (Eibar, 1999) ere hilabete baino gehiago ze-raman bizikletan ibili gabe, eta korrika egiteari emana ze-goen azken asteetan (Behobia-Donostia korritu zuen aurrekoasteburuan ordubete eta 19 minutuan osatu zuen). Antxitxi-kako zapatilak albo batera laga eta berriro ere bizikleta hartuzuen Idotorbeko igoeran parte hartzeko, eta bera izan zenparte hartu zuten hamasei lagunetan azkarrena. AstigarragaJon Ibarluzearekin eta Ibai Konderekin batera ailegatu zenazken metroetara eta Ibarluzearekin esprint estua jokatu os-tean, berak gurutzatu zuen aurreneko postuan helmugakomarra. 15 minutu eta 18 segundoan osatu zuen igoera. Lausegundora iritsi zen Ibarluzea eta hamahiru segundoraKonde. Aipamen berezia merezi du Master 50 mailan lehenpostua lortu zuen Iñigo Ortuostek, aurreko egunean Karaka-teko Igoera ere jokatu zuelako.

Jon Astigarraga izan da azkarrena euritan jokatu duten Idotorbeko igoeran

Uztargi Xake Azkarreko txapelketa antolatu dute Mendaron eta zabalik dago izena emateko epea

1138 alea:Maquetación 1 21/11/19 10:57 Página 13

Page 14: Maquetación 1 - barren.euskera guztiekin eta bere senide eta kon - fiantzazko medikuen babesarekin artatzeko eskubidea du. Baina Herrera ... enpresa 1858an sortu zutela, baina data

Hotzari -1,5 gradu markatzen zuen termometroak Karakateko tontorrean-, haizeari, etenik gabe bota zuen euriari eta elur bus-tiari aurre eginez, 56 lagunek hartu zuten parte 26. Karakateko igoeran. Baldintza gogorretan jokatu zen arren, bi lagunbakarrik erretiratu ziren, eta Karakate gainean batu ziren zaleak ere ez ziren gutxi izan. Javier Goitia gernikarra izan zen

azkarrena gizonezkoetan. Estreinakoz hartu zuen parte eta 30 minutu eta lau segundoan osatu zuen igoera. Goizean esnatu etazegoen eguraldia ikusi zuenean parte hartu ala ez zalantzan egon zela aitortu zuen. Karakate gainera ailegatzeko bidea “gutxi go-rabehera” ezagutzen zuela esan zuen, baina ez zuela proba irabazterik espero, inondik inora. “Beti esan didate oso lasterketapolita dela, ikusle asko batzen dituela, eta halaxe izan da. Kanpaiak jo dutenean frontisetik irten eta plazan jendea zegoen. Goraailegatu eta elurra ari zuela horrenbeste ikuslerekin topo egitea oso polita izan da, errepikatzeko gogoz laga nau”, adierazi zueneguraldi makurragatik Kalegoen plazan egin behar izan zuten sari banaketa ekitaldian. Goitiak 34 segunduko aldea atera zionhelmugan Pello Osoro eibartarrari. Emakumezkoetan ere Bizkaia aldera joan zen garaipena, Sonia Lopez ermuarra gailendu zelako,38:38ko denbora eginda. Ioritz Conde eta Naomi Revert izan ziren lehen elgoibartarrak, eta Aurpegi Onenaren Saria Iosu Idakezieman zion Morkaikok. Mausitxako gazta bat jaso zuten guztiek saritzat.

KIROLA14

Javier Goitia eta Sonia Lopez gailendu dira azken urteotako Karakateko igoera gogorrenetarikoan

Lizarralde eta Arrizabalaga finalera

Kepa Arrizabalagak eta Gorka Lizarraldek paleta gomako Gipuzkoakolehen mailako finala jokatuko dute domekan, Donostiako Altza frontoian,11:00etatik aurrera. Lagunak pilota eskolako bikoteak Danok Bat taldekobikotea kanporatu zuen finalaurrekoetan. Ikastolako frontoian jokatu zutenitzulerako partida, joan den barikuan, eta 21 tantoan laga behar zituztenElezgarai eta Garalde, eta 25-16 irabazi zuten elgoibartarrek. Hala, fi-nala jokatzeko sailkatu ziren Arrizabalaga eta Lizarralde. Finalean RealSociedad taldeko bikotea, Antxordoki eta Martikorena izango dute aurkari.

1138 alea:Maquetación 1 21/11/19 10:57 Página 14

Page 15: Maquetación 1 - barren.euskera guztiekin eta bere senide eta kon - fiantzazko medikuen babesarekin artatzeko eskubidea du. Baina Herrera ... enpresa 1858an sortu zutela, baina data

KIROLA 15

Everest Trail Race lasterketakokronikak ‘barren.eus’-en

Sei etapatan 170 kilometroko mendi las-terketa osatu du Ainhoa Lendinezek Nepa-len: Everest Trail Race. EmakumezkoetanAnna Comet kataluniarra izan zen azka-rrena, 26 ordu, 20 minutu eta 56 segun-doko denbora eginda. Lendinez laugarrenpostuan sailkatu zen, irabazlearengandik 7ordu eta 43 minutura. Lasterketa bat bainogehiago izan da, baina Lendinezentzat mun-duko mendi garaienak dauden lekuan jokatuduten proba. Etapa guztietako kronikak etairudiak barren.eus webgununeko Komunita-tea atalean irakurri eta ikus ditzakezue.

Xabier Loiolak irabazi du Euskal Herriko Hiru Txirlo bola joko txapelketa

Bizipen gazi-gozoak Espainiako dardo txapelketan

Elgoibarko Derry Darts taldeak makina elektronikoen modalitatekoPhoenix Darts Espainiako dardo txapelketan hartu zuen parte, azaro-aren 14tik 16ra bitartean, Coruñan. Bizipen gazi-gozoekin itzuli diraGaliziatik, emaitza hobeak lor zitzaketela uste duten arren, 3.000partaide izan dituen txapelketan lehiatzea esperientzia aparta izandela-eta. Expocoruña aretoan ipini zituzten 180 dardo makinatanlehiatu ziren parte hartzaileak, banaka, bikoteka edo taldeka. "Bana-kako lehian ez genuen emaitza aipagarririk lortu, eta bikotekakoan24. postuan sailkatu ginen Gorka Panizo eta neu. Gure kategorian128 bikote lehiatu ginen”, azaldu du Roberto Sanchez taldekideak.Taldekakoan bigarren txandan kanporatu zituzten. “Ez genuen guremaila eman eta sailkapen hobea lortzeko aukera genuela uste dugu,baina ez dauka atzera bueltarik. Hori bai, esperientzia aparta izanda eta ederki pasatu dugu elkarrekin. Mila esker babesa eman digu-zuen guztioi; eta, bereziki Derry tabernari, Tereri eta Patricki, emandiguzuen laguntza guztiagatik", esan du Sanchezek.

Markina Xemeingo Uhagon bolatokian jokatu zuten, azaroaren 16an, EuskalHerriko Hiru Txirlo bola joko txapelketako laugarren eta azken jaurtialdia.Sailkapen nagusiko lider ailegatu zen Xabier Loiola bolari elgoibartarra, eta

ez zuen lehen postuari eusteko arazorik izan. 69 bolarik hartu zuten parte azken tiraldian,eta Lastur taldeko Joseba Lazkano itziartarra gailendu zen, zazpi txirlo botata. Sei txirlobotata laugarren postuan sailkatu zen Xabier Loiola. Honenbestez, jokatutako lau jardu-nalditatik bi irabazi eta denera 23 txirlo botata, Xabier Loiolak merezimendu osoz jantzidu irabazlearen txapela. Zazpi txirloko aldea atera dio bigarren sailkatuari, LanderOdiaga markinarrari. Loiolarentzat Euskal Herriko txapelketa irabazi duen hirugarrenaldia da. Bere lehengusua den Angel Ibarluzeak eskuratu zuen titulu hau iaz. Hain zuzenere, bi lehengusuak gailendu dira bikotekako sailkapenean ere, bederatzigarren aldiz,eta baita San Migel A taldeko kide gisa ere, taldekako sailkapenean 24 txirloko aldeaatera baitio San Migel A taldeak bigarren egin duen Eibarko Asola Berriri.

1138 alea:Maquetación 1 21/11/19 10:57 Página 15

Page 16: Maquetación 1 - barren.euskera guztiekin eta bere senide eta kon - fiantzazko medikuen babesarekin artatzeko eskubidea du. Baina Herrera ... enpresa 1858an sortu zutela, baina data

16 KULTURA

Tokikom sarietan finalista izan da ‘BARREN’ Azalik Onenaren kategorian, baina Debagoieneko ‘Puntua’ aldizkariak eraman du saria

Tokikom Sariak banatu zituen joanzen barikuan Tokikom Toki Komu-nikabideen Bateraguneak, Basau-

rin. BARREN aldizkariaren azal bat zenAzalik Onenaren Saria eskuratzeko hirufinalistetako bat, baina DebagoienakoPuntua aldizkariak jaso zuen saria, An-tropozenoa azalagatik. Azalaren di-seinu minimalista eta arriskatuanabarmendu zituen epaimahaiak:“Oso elementu sinple gutxirekin mezuhunkigarria ematen du”. Goiena Tele-bista eta Urumeako Kronika egunkariakeraman zituzten beste bi sari nagusiak.Era berean, Uribe-Kostako Hiruka etaDurangaldeko Anboto aldizkariek ere

aipamen bereziak jaso zituzten. Epai-mahaia Tania Arriaga Azkaratek,

Edorta Arana Arrietak eta Amaia PavonArrizabalagak osatu zuten.

200 kilo gaztaina erre zituzten zapatuanMagosto jaiaren barruan

Su ondora batzeko eguraldia egin zuen zapatuan, kaleangora eta behera ibiltzekoa baino gehiago, baina jende dezentebatu zen eguerdi aldera Maalara, danbolinen berora. MagostoEguna izendatu zuen Galizia Etxeak zapatua, eta ohitura dutenlegez, gaztainak erre eta debalde banatu zituzten, Maalako par-kean. 200 kilo gaztaina erre zituzten, antolatzaileen esanetan.Urteren bat edo bestetan, 2017. urtean esate baterako, bertanbehera laga behar izan dute Magosto Eguna, gaztaina eskasia-gatik, baina aurten, gaztaina urtea ari da izaten, eta ez dute tra-dizioa galdu nahi izan. Gaztaina erreen ondoan, katiluak eresaldu zituzten bi euroan, Ribeiro ardoa dastatzera emateko. Etaherritarrek erantzun zuten.

Diskoa argitaratu du Alberto GonzalezenMuga musika taldeak

Xabier Montoiaren Anfetamiña (Susa, 1983) poema-libu-ruari musika jartzeko sortutako proiektua da Muga. Musikari be-teranoek osatzen dute, 6Nemen9, Aterkings, Cancer Moon,Los Clavos, El Inquilino Comunista, Gringo, Arana moduko tal-deetan ibilitakoek, tartean Alberto Gonzalez elgoibartarrak. Egi-tasmoan J.A. Areta Goñi Juxe argazkilariak ere hartzen duparte. Taldearen lehen diskoak askotariko zortzi abesti batzenditu: badira rock alternatiboko aleak, eragin velvetiarrak dituz-tenak, pop ukitukoak eta pasarte anbientalak. Era berean, Fer-min Muguruzak ahotsa jarri dio liburuko poema ezagunenari:Batzuentzat. Poema horren historia David Bowiek ilea moztuzuen egunean hasi zela zioen Montoiak.

Arg.: Aitor Arg.: Juxe

1138 alea:Maquetación 1 21/11/19 10:57 Página 16

Page 17: Maquetación 1 - barren.euskera guztiekin eta bere senide eta kon - fiantzazko medikuen babesarekin artatzeko eskubidea du. Baina Herrera ... enpresa 1858an sortu zutela, baina data

KULTURA 17

Jantzi beltzak behar dituzte Aquariumean abenduan zabalduko duten erakusketa baterako

Jaiotzen lehiaketan partehartzeko izena emateko

epea, zabalikJaiotzen lehiaketa antolatu du aur-

ten ere Elgoibarko San Bartolome pa-rrokiak. Jaiotzak Jesusen jaiotzairudikatzen duten figuraz osatuta egonbehar dira, eta nahi den materialeanegin ahal izango dira, baina gehie-nez 75 X 40 zentimetrokoak izan be-harko dira. Elgoibarko familiek nahizlagun-taldeek (gehienez hamar lagu-nekoak) parte hartu ahal izango dute,eta partaide bakoitzak lan bakarraaurkeztu ahal izango du. Izena ema-teko [email protected] elektronikora idatzi behar da,abenduaren 5a baino lehen. Me-zuan, parte hartzaileen izen-abizenaketa harremanetarako telefono zenba-kia zehaztu beharko dira. Lan guztie-kin erakusketa osatuko dute gero, etaSan Frantzisko kaleko 24. zenbakikoerakusleihoan jarriko dute ikusgai.Lanak urtarrilaren 7an jaso beharkodira, 17:00etatik 18:00etara bitar-tean. Jasotzen ez direnak bota egingodituzte.

Familian idatzitako bigarren liburua

argitaratu du Ander Errastik

Familian idatzi zuten HerensugeenItzulera liburua Ander Errasti eta Soniade La Maza senar-emazteek eta haienseme-alaba Jon eta Maitek, eta orain,bigarren atalerarekin datoz. Herensu-geen Itzulera Sataripeko Guda jarridiote izenburua eta Durangoko azo-kan aurkeztuko dute abenduaren 8an(13:00), Xaguganbara aretoan. Sal-gai ere jarriko dute autoekoizleen ma-haian (Goenkale, 72). Testuak etailustrazioak familian egin dituzte, etahiru hizkuntzatan eman dute argitara:euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

Egunek aurrera egin ahala, gero eta erabiltzaile gehiago ditu Codesyntaxek ga-ratutako Egunean Behin jokoak. Izenak dioen moduan, egunean behin partida batjokatzeko aukera dute parte hartzaileek, eta euskaraz hamar galdera erantzun beharizaten dituzte. Ahalik eta erantzun gehien asmatu behar dira, eta ahalik eta azkarren.Asmatutako erantzun kopuruaren eta pasatako denboraren arabera, puntuak lortukoditu parte hartzaileetako bakoitzak. Sailkapena astekoa da: astelehehenetik domekaraarteko partidak hartzen dira kontuan. Egunean Behin aplikazioa Google Play edoApp Store plataformetatik deskargatu ondoren, 14E3A7 kodea erabili behar da El-goibarko taldera batzeko.

Maite Salutegrik (Eibar, 1963) eta Jone Urain (Mendaro, 1967) bikoa dira PottKeramika eta abenduaren 12an, Urdina? izenburuko erakusketa zabalduko duteDonostiako Aquariumean, Mediterraneo itsasoko migratzaileen errealitatearen

egungo egoeraz hausnartzera bultzatzeko. Instalazio hori sortzeko, baina, laguntza eskatudute. Jantzi beltzak behar dituzte, eta arropak jasotzeko izendatu duten puntuetako bat El-goibarren dago: Egur arte tailerra. Hasita daude arropak batzen eta azaroaren 25era ar-teko epea jarri dute horretarako. Erakusketa bera abenduaren 12an zabalduko duteDonostiako Aquariumean, Nautilus aretoan, eta urtarrilaren 21a arteko epea egongo dabisitatzeko.

Elgoibarko taldea sortu dute Codesyntaxek garatutako Egunean Behin jokorako

Albitzuriko Meka ikaste-txeko atarian jarri dute Al-fredo Monreal Monrezenaren eskultura. AlfredoMonreal (1932-2014) Gas-teizen jaio zen eta 20 urtezituela etorri zen Elgoiba-rrera. Gabilondo enpresanaritu zen beharrean lehe-nengo eta Sigman ere jar-dun zen geroago, harik etabere enpresa sortzea era-baki zuen arte. Trenbide Ka-lean zabaldu zuen 30 metro koadroko tailerra. Ezagutu zutenek diote haren lanek beti izanzutela ukitu artistikoa. Gemma Monreal alabak dio, baina, euren aita ez zela sekula artistasentitu. Bilboko Guggenheim museora familian egindako irteeran aldatu zuen uste hori."Han ikusi genituen eskultura modernoen parekoak egiteko gai zela esan zigun, eta Mekarieman diogun hau egin zuen, gaur arte neuk gorde dudana. Soldadura-lana izanda, berelekua hemen zegoela pentsatu genuen".

Alfredo Monreal 'Monre' zenak egin zuen eskultura bakarraMeka Lanbide Eskolari oparitu dio haren sendiak.

Arg.: Jabi Leon

1138 alea:Maquetación 1 21/11/19 10:57 Página 17

Page 18: Maquetación 1 - barren.euskera guztiekin eta bere senide eta kon - fiantzazko medikuen babesarekin artatzeko eskubidea du. Baina Herrera ... enpresa 1858an sortu zutela, baina data

MERKATU TXIKIA18

Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen ardu-

raduna Alcala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gi-

puzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako eta

Kantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentzia-

tua. Kolegiatu zenbakia: 749

660 969 679 [email protected]

Eraikinaren fatxada nagusira ematen duen terraza daukan etxebatean bizi naiz, lehen solairuan. Orain dela zenbait hilabete pitza-dura batzuk agertu ziren sabaian, eta egunetik egunera handitzenari dira. Egoera hau komunitateko presidenteari eta zenbait etxe-jaberi jakinarazi nien, eta honen berri eman nion baita ere komuni-tatearen aseguru-etxeari. Pitzadura horiek kaleko mugimendueneraginez sortutakoak izan zitezkeela jaso zuen perituak bere txos-tenean. Terraza eta balkoia nire jabetzakoak direnez eta nik baka-rrik erabiltzen ditudanez, konponketak neuk egin behar nituelajartzen zuen. Jakin nahi nuke hori zuzena den, eta konponketak nikegiten baditut, hileroko kuotetatik deskontatzerik dagoen.

Terrazak zalantzazko elementuak dira. Kode zibilak elementu komun be-zala definitzen ditu, baina posible da baita ere eratze tituluan jasotzea etxebakoitzaren elementu pribatu bezala. Aldi berean, terrazaren lurra behekoetxearen sabaia da eta, gainera, fatxada nagusiko parte, hortaz, definiziohonek ez du eragozten elementu komun bezala izendatzea. Bestalde, obra-ren kostua hileroko kuotetatik deskontatzeari buruzko galderari erantzunez,nire ustez, hori ez da jokabide zuzena. Legearen arabera, komunitateko ad-ministrariari jakinarazi behar zaio konponketa hori egitearen premia, eta es-katu juntako gai ordenean sartzeko, etxejabeek euren iritzia eman dezaten.ONDORIOA: Zure egonezinari erantzunez, ulertzen dut komunita-teak hartu behar duela terrazako sabaia konpontzeko obraren ar-dura, konponketa hori ez delako zure eskuduntzakoa.

ROSA Mª PINTADO

LANA......................................EskaerakGarbiketak egin eta arropa lisatzekoprest nago. Etxeko langile moduan erebai. ( 648 063 061 ---------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago. Espe-rientzia daukat. ( 665 528 409 ---------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago.Etxeko langile moduan eta gauez lanegiteko prest nago. ( 603 346 659 ---------------------------------------------------------------------------------------Umeak edo adinekoak zaintzeko, gar-biketa lanak egiteko edo sukaldari la-guntzaile lanetarako prest nago. ( 602 047 812 ---------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaindu edogarbiketa lanak egiteko prest nago.( 632 228 545 ---------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke, ordukaedo etxeko langile moduan.( 632 992 730 ---------------------------------------------------------------------------------------

Mutil arduratsua naiz eta lan bila nabil.Igeltseritzan edo eraikuntza-lanetan lanegingo nuke, bai eta pintore ere. Adi-nekoak zaintzeko ere prest nago.( 697 666 992 ---------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago. Titu-lua daukat.( 683 415 222 ---------------------------------------------------------------------------------------Txofer lanetarako prest nago.( 666 009 166 ---------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke. Etxekolangile moduan lan egiteko prest.( 632 729 261 ---------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaindu eta etxeko lanakegiteko prest nago. Berehala hastekoprest. ( 602 850 826 ---------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaindu eta etxeko lanakegiteko prest nago. Etxeko langile mo-duan ere bai. ( 632 329 213 ---------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zein umeak zaintzeko prestnago. Ospitalean ere bai. Titulua etaesperientzia ditut. ( 671 989 434 ---------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak zaintzeko eta garbiketalanak egiteko prest nago. ( 612 422 256---------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke. Tituluadaukat. ( 685 724 861 / 943 748 899---------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke. Orduka,asteburuetan edo etxeko langile mo-duan. ( 632 229 972---------------------------------------------------------------------------------------Orduka egingo nuke lan. Esperientziahandia daukat adinekoak zaintzen etagarbiketa lanetan. ( 632 630 483---------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago.Etxeko langile edo gauez egingo nukelan. Garbiketa lanetan edo sukaldarilaguntzaile moduan aritzeko ere prestnago. ( 603 346 659

EskaintzakEsperientzia duen zerbitzaria behar daasteburuetan lan egiteko. ( 659 539 861

ETXEBIZITZAK.........................Aukera paregabea! Etxea salgai Eiba-rren, San Juan kalean. 132m2. 4 lo-gela, egongela, sukaldea, bi komun.Dena kanpora begira, oso argitsua.250.000 euro. ( 606 591 189---------------------------------------------------------------------------------------Aukera bikaina! Etxea salgai Zarau-tzen, hondartzatik gertu. Hiru logela,bi komun, egongela, sukaldea, eta ko-munitateko terraza dutxa eta bista zo-ragarriekin. ( 606 591 189---------------------------------------------------------------------------------------Etxea salgai San Frantzisko kalean(Maalan bertan). Bi logela, jangela,egongela, komuna eta ganbara. Ego-era onean (altzariekin), oso argitsuaeta berogailuarekin. 3. solairua.75m2. ( 647 209 766

AHOLKULARI KOLABORATZAILEASan Bartolome, 2

1138 alea:Maquetación 1 21/11/19 10:57 Página 18

Page 19: Maquetación 1 - barren.euskera guztiekin eta bere senide eta kon - fiantzazko medikuen babesarekin artatzeko eskubidea du. Baina Herrera ... enpresa 1858an sortu zutela, baina data

ZORIONAK

Argazkiak azaroaren 6rako, eguerdiko 12:00ak baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

19

Zorionak, Unax!Gaur 7 urte betedituzu, txapeldun!Muxu handi batfamiliakoen, etabereziki, Malenenpartez.

Zorionak, Leire!8 urte! Muxuhandi batamama, aittitta,Ane eta Sararenpartez.

Zorionak, Leire,zure zortzigarrenur tebete tzean.Nuria, Iñaki etaamaren partez.

Zorionak, bikote! Mundial pasatu ge-nuen zuen egun handian! Gora ezkon-berriak!

Erretratu bakarreko agurra: 4’50€. Argazki bikoitza: 7€. Hirukoitza: 9€. Hiru lagunetik gorako taldeak:15€

ELGOIBARKO IZARRAKO BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK Erretratu bakarreko agurra: 3’50€. Argazki bikoitza: 6€. Hirukoitza: 8€. Hiru lagunetik gorako taldeak: 12€

943 242 805 Trenbide kalea, 21, behea, ezkerra.

Urte bat zuekin! Eskerrik asko!

%10eko deskontua txartel hau ekarrita urte bukaera arte

Mekanosa

d idazmakinen salmenta

eta konponketa

d multikopistak

d fotokopiadorak

d erloju industrialak

d marrazketa

materiala

d informatika

d fax

Errosario, 27Tel: 943 74 02 84 Elgoibar

1138 alea:Maquetación 1 21/11/19 10:57 Página 19

Page 20: Maquetación 1 - barren.euskera guztiekin eta bere senide eta kon - fiantzazko medikuen babesarekin artatzeko eskubidea du. Baina Herrera ... enpresa 1858an sortu zutela, baina data

AGENDA20

22 BARIKUA8:30 Santa Zezilia Eguna. Ikastolakoikasleen kalejira. Kalegoen PlazatikIkastolaraino. 21:30 Mendi Film festibaleko filmak,Morkaikoren Udazkeneko Emanaldienbarruan. Herriko Antzokian.

23 ZAPATUA19:00 Bandako hildako kideen al-deko meza. San Bartolome parrokian.

24 DOMEKA12:30 Udal Musika Bandaren SantaZeziliako kontzertu berezia. Herriko An-tzokian. Zuzendaria: Gorka MujikaUrain. 1. Música y poble (Ferrer Ferran)2. Overhauled music (Gines Carrion).Bonbardino eta tuba kontzertua. Bakar-lariak: David Abellan eta Jose MiguelRochina.3. Third simphony (James Barnes). III.eta IV. mugimenduak.

26 MARTITZENA18:00 Literatura tailerra: Virginia Wo-olfen Mrs Dalloway liburua landukodute Consuelo Carrererekin. Udal Libu-rutegian. Antolatzailea: Haizea.

28 EGUENA10:00-13:00 Bidezko merkataritza-ren postua. Merkatu Plaza aurrean.19:00 Isiltasun eskolaren meditazio to-paketa eta jardunaldia, Jose Cruz Igar-tuarekin. Kultur Etxeko sotoan. 21:00 Mendi emanaldia: ShiptonSpire, Karakorumeko sugarra. EkaitzMaizek aurkeztuko du, Musika Esko-lako auditoriumean. Antolatzailea:Morkaiko.

29 BARIKUA10:00-14:00 Bidezko merkataritza-ren postua. Merkatu Plaza aurrean. 20:30 Antzerkia: La casa de la llave.Tantaka teatroak taularatuko du, He-rriko Antzokian.

25 ASTELEHENA18:00 Gabonetako otarren zozketa.26 MARTITZENA17:30 Zine foruma. Jubilatuen Biltokian.27 EGUAZTENA14:00 80 urtetik gorakoen bazkaria etaurrezko ezteiak bete dituzten bikoteeiomenaldia.

28 EGUENA18:00 Txokolatada.29 BARIKUA10:00Mufomi fosil eta mineralen muse-ora bisita gidatua Javier Vargasekin. Ar-tetxen. 30 ZAPATUA10:00 Ibilaldi geologikoa Deba ibaia-

ren inguruan. Inma Mugertzarekin. Andi-kanon hasita.17:00 Sorpresa.1 DOMEKA11:30 Hildako jubilatuen aldeko meza.San Bartolome parrokian. 18:00-21:00 Dantzaldia, Eguren or-kestrarekin. Jubilatuen Biltokian.

JUBILATU ETA PENTSIODUNEN ASTEA

..............................................22 BARIKUA21:30 Bideo foruma: ‘Atacada: la teo-ría del dolor’. Emakumeenganako Indar-keriaren kontrako Nazioarteko Egunarenharira. Haizeak antolatuta, Loredi Salegikemango du. Kultur Etxeko hitzaldi gelan.

23 ZAPATUA09:00 Emakumeentzako autodefentsatailerra. 14 urtetik gorakoentzako, doan.Olaizaga Kiroldegian. 25 ASTELEHENA19:30 Emakumeenganako Indarkeria-ren Kontrako Nazioarteko Eguneko elka-rretaratzea. Kalegoen plazan.

27 EGUAZTENA19:00 Helduentzako ipuin kontalaria:Para comerte mejor. Ines Bengoarekin.Udal Liburutegian.30 ZAPATUA20:00 Antzerkia: Las chirlas. KulturEtxeko sotoan (gaztelaniaz). Antolatzai-lea: Haizea.

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO EGUNA

..............................................

1138 alea:Maquetación 1 21/11/19 10:57 Página 20

Page 21: Maquetación 1 - barren.euskera guztiekin eta bere senide eta kon - fiantzazko medikuen babesarekin artatzeko eskubidea du. Baina Herrera ... enpresa 1858an sortu zutela, baina data

AGENDA

Zinea (Herriko Antzokian)

‘Retrato de una mujer en llamas’

22 barikua: 21:30 23 zapatua: 19:00 / 22:15 (VOS)

24 domeka: 19:00 25 astelehena: 21:30

‘Misión Katmandú’24 domeka: 16:30

‘Parásitos’(Ongarri zinekluba)

28 eguena: 21:30

Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00

22 BARIKUA 23 ZAPATUA 24 DOMEKA 25 ASTELEHENA 26 MARTITZENA 27 EGUAZTENA 28 EGUENA 29 BARIKUA

Egunez

*IbañezEgunez

GaritaonandiaEgunez

GaritaonandiaEgunezArriola

(Lehen, Etxeberria)

Egunez

Fernandez

Egunez

Yudego

Egunez

*OruesagastiEgunez

Barrenetxea

Iluntzean Yudego

IluntzeanGaritaonandia

IluntzeanGaritaonandia

Iluntzean Arriola

(Lehen, Etxeberria)

IluntzeanGaritaonandia

IluntzeanYudego

Iluntzean Arriola

(Lehen, Etxeberria)

IluntzeanBarrenetxea

* Fernandez: Herriko enparantza 4, Garagartza (Mendaro)

943 756 142

* Ibañez:Rekalde, 1 (Soraluze)

943 751 638

* Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze)

943 751 384

Urte guztian, gauez: 22:00-09:00Zulueta. San Agustin kalea, 5 (Eibar)

943 820 498

GUARDIAK Egunez: 09:00-20:00 Iluntzean: 20:00-22:00 Larunbatak: 9:00-14:00 (*)

21

1138 alea:Maquetación 1 21/11/19 10:57 Página 21

Page 22: Maquetación 1 - barren.euskera guztiekin eta bere senide eta kon - fiantzazko medikuen babesarekin artatzeko eskubidea du. Baina Herrera ... enpresa 1858an sortu zutela, baina data

22 HITZ ETA KLIK

“Gogora dezagun Olentzerok ez ziola pertsona bati erreferentzia egiten, ez zuela generorik”

Jone Olaizola

Eire Vila

Ahobizarrak. Arto-bizar. Urrego-rrizko bizarra. Bizarzuri. Bizar hi-tzarekin osatutako hainbat hitz

polit. Bizarzuriri tiraka, Olentzero etaMari Domingi hilabete barru etorrikozaizkigu bisitan. Argazkikoa baliteke

bera izatea, Gabon gauerako apaintzen. Izan ere, ez naiz harri-tuko aurtengo Bilboko kabalgatan, ez bizarrik ez triparik ez duen,eta erretzaile ohia nahiz zurrutero ohia den gizona agertuko ba-litz, Olentzero birgaitua, sakelakotik whatsappak bidaltzen. Denaden, asmakizunik handiena ez zen Olentzero gizentzea izan,enbor zatia zena gizontzea baizik. Bai, gogora dezagun berez

ez ziola pertsona bati erreferentzia egiten, ez zuela generorik,alegia. Esan bezala, enbor zati bat zen, sutan erretzen zena; ne-guko iluntasunari aurre egiteko sinbolo gisa, besteak beste. Olen-tzero ez da gizona, beraz; eta, noski, bikotekide emakumeaedukitzea, surrealista samarra da. Oso indartsua da sortu dugunirudia, eta, azken finean, nahita edo nahi gabe, familia mota horibihurtzen dugu eredugarri. Batek udaletxeko balkoitik “Erregeakgurasoak dira” esan zuen bezala, niri ere esateko gogoa sartuzait “Olentzero ez da gizona”. Baina, tira, madarikatuko nautehori egiten badut. Kontuak kontu, ongi etorri neguari: argia, be-rotasuna eta janaria ez daigun falta. Gainerakoak, dagoenekobetekada ematen dit.

1138 alea:Maquetación 1 21/11/19 10:57 Página 22

Page 23: Maquetación 1 - barren.euskera guztiekin eta bere senide eta kon - fiantzazko medikuen babesarekin artatzeko eskubidea du. Baina Herrera ... enpresa 1858an sortu zutela, baina data

1138 azala:Maquetación 1 21/11/19 10:56 Página 3

Page 24: Maquetación 1 - barren.euskera guztiekin eta bere senide eta kon - fiantzazko medikuen babesarekin artatzeko eskubidea du. Baina Herrera ... enpresa 1858an sortu zutela, baina data

PUBLIERREPORTAJEA

Danobatgroup industri taldea makina-erreminten fabri-

kazioan, balio erantsi handiko osagaien fabrikazio-

rako garapenetan, giltza eskura erako ekoizpen

sistemetan eta zerbitzu teknologikoki aurrera-

tuetan espezializatuta dago, eta Danobatgroup

kooperatibaz gain Danobat, Goiti, Soraluce,

Goimek, Latz eta Ideko kooperatibek osatzen

dute taldea.

Taldeko enpresak kokatuta dauden ingurune

soziolinguistikoari begiratuz eta kooperatiben

izateko era eta konpromisoari jarraituz, lemak

dioen moduan euskara da batzen gaituen esen-

tzia hori eta euskarak arlo guztietan presentzia

izateari ematen ari zaio garrantzia azken urteetan. Presentzia

eguneroko lanean, teknologia berrietan, elkarren arteko harre-

manetan, ikerketa eta garapenean...

Baina egunerokotasunetik haratago gizarteari ere euskara-

rekiko duen konpromisoaren berri eman nahi zaio Danobat-

groupetik eta presentzia izatera bideratu batzen gaituen hori.

Danobatgroupek harreman sare zabala du eta bezeroekin

sarri ingelesez baliatu behar izaten bada ere, bertako langile,

hornitzaile, bezero, ikastetxe, administrazio eta abarrekin eus-

kara erabiltzeko konpromiso sendoa du, eta horren adierazga-

rri dira taldeko kooperatiba guztietan euskararen erabilera bul-

tzatzeko dituen planak, lortutako eta lortzeko bidean dauden

Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriak.

Aurten, aurreko urteetako bideari jarraipena

emanez esan bezala, Danobatgroupek lantegiak

dituen herrietako herritar guztiengana iritsi

nahiko luke taldeko euskararekiko konpromi-

soa ezagutzera emanez euskararen eguneko hu-

rrengo lehiaketaren bidez.

Lehiaketan parte hartzeko ondorengo hel-

bidean sartu behar da: https://info.danobat-

group.com/euskara/lehiaketa-2019.html

Galderei erantzuteko Danobatgroupek eguneroko lanean

erabilienak dituen hitz teknikoz osatutako hiztegian hainbat

kontsulta egin beharko dira honako esteka

honetan: https://www.danobatgroup.com/eu/euskara eta hiz-

tegian sartzeko hitz berriren bat proposatu.

Abenduaren 3ra arteko epea izango da lehiaketan parte

hartzeko, eta parte hartzaile guztien artean Basque Culinary

Center-en eskutik bi lagunentzako 360ºko esperientzia gastro-

nomikoa izateko aukera zozkatuko da.

“Batzen gaituen esentziak izan dezala presentzia”lemapean kaleratu du Danobatgroup-ek

euskararen eguneko lehiaketa

Basque Culinary Center-en eskutik 360ºko esperientzia gastronomikoa irabazteko aukeraaparta, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira Danobatgroup kooperatiba taldeak

enpresak dituen herrietara zabaldutako lehiaketan parte hartuta.

“Egunerokotasunetik

haratago gizarteari ere

euskararekiko

duen konpromisoaren

berri eman nahi zaio

Danobatgroupetik”

1138 azala:Maquetación 1 21/11/19 10:56 Página 4