· Web view, baina beharbada ez duzu jakingo zergatik den urtarrilaren 30ean, edo zer gogoratzen...

14
Astelehena, urtarrilaren 30a INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA EBANJELIOA: Joan 14, 25. 27. 29 «Zuekin naizen artean esan dizuet hau guztia. «Agurtzerakoan, bakea, neure bakea, ematen dizuet; nik ematen dizuedan bakea ez da munduarena bezalakoa. Ez kezkatu, ez izan beldur. Eta orain esan dizuet, gertatu baino lehen, gerta dadinean sinets dezazuen». IRAKURGAIA ETA GOGOETA Ziur aspalditik gauzatzen duzula Indarkeriaren aurkako eta Bakearen aldeko eguna, baina beharbada ez duzu jakingo zergatik den urtarrilaren 30ean, edo zer gogoratzen dugun egun honetan. Edo bai, baina, ez dago sobera berriz gogora ekartzea. Egun hau 1964an gauzatu zen lehenengoz. Llorenç Vidal irakasle espainiarraren ekimenez sortu zen, indarkeriarik gabeko hezkuntza baketzailearen aldeko gobernuz kanpoko proposamen aurrendari gisa. Helburua ikastetxeak eta eskolak prestakuntza, arraza, kultura eta erlijio desberdinetako pertsonak elkar ulertzeko eta bakean bizitzeko tresna bilakatzea da. Mezua: “Maitasun unibertsala, indarkeriarik eza eta bakea”. Maitasun unibertsala egoismoa baino hobea da, indarkeriarik eza indarkeria baino hobea da eta bakea gerra baino hobea da”. Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak 1976ko azaroaren 29ko ministro- aginduaren bidez onetsi zuen egun hau. Onespen honen bidez, Mahatma Gandhi Indiako lider nazional eta espiritualaren heriotza oroitzen da, hinduista fanatiko batek 1948ko urtarrilaren 30ean hil baitzuen. #EgunOnak #DBH

Transcript of  · Web view, baina beharbada ez duzu jakingo zergatik den urtarrilaren 30ean, edo zer gogoratzen...

Page 1:  · Web view, baina beharbada ez duzu jakingo zergatik den urtarrilaren 30ean, edo zer gogoratzen dugun egun honetan. Edo bai, baina, ez dago sobera berriz gogora ekartzea. Egun hau

Astelehena, urtarrilaren 30a

INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA

EBANJELIOA: Joan 14, 25. 27. 29

«Zuekin naizen artean esan dizuet hau guztia. «Agurtzerakoan, bakea, neure bakea, ematen dizuet; nik ematen dizuedan bakea ez da munduarena bezalakoa. Ez kezkatu, ez izan beldur. Eta orain esan dizuet, gertatu baino lehen, gerta dadinean sinets dezazuen».

IRAKURGAIA ETA GOGOETA

Ziur aspalditik gauzatzen duzula Indarkeriaren aurkako eta Bakearen aldeko eguna, baina beharbada ez duzu jakingo zergatik den urtarrilaren 30ean, edo zer gogoratzen dugun egun honetan. Edo bai, baina, ez dago sobera berriz gogora ekartzea.

Egun hau 1964an gauzatu zen lehenengoz. Llorenç Vidal irakasle espainiarraren ekimenez sortu zen, indarkeriarik gabeko hezkuntza baketzailearen aldeko gobernuz kanpoko proposamen aurrendari gisa.

Helburua ikastetxeak eta eskolak prestakuntza, arraza, kultura eta erlijio desberdinetako pertsonak elkar ulertzeko eta bakean bizitzeko tresna bilakatzea da. Mezua: “Maitasun unibertsala, indarkeriarik eza eta bakea”. Maitasun unibertsala egoismoa baino hobea da, indarkeriarik eza indarkeria baino hobea da eta bakea gerra baino hobea da”.

Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak 1976ko azaroaren 29ko ministro-aginduaren bidez onetsi zuen egun hau. Onespen honen bidez, Mahatma Gandhi Indiako lider nazional eta espiritualaren heriotza oroitzen da, hinduista fanatiko batek 1948ko urtarrilaren 30ean hil baitzuen.

Mohandas Karamchand Gandhi Indian jaio zen, 1869an. Munduko bakezaletasunaren edo pazifismoaren ordezkari gorentzat hartzen da, indarkeriarik gabeko ekintzen bidez pertsonen eta herrien eskubideen alde lehiatu zelako.

UNICEFen orrian irakur daitekeenez: “Gandhi, Ingalaterran zuzenbidea ikasi ondoren, Hego Afrikara joan zen, abokatu-lana garatzera. Han, bai beltzek bai indiar-kolonia anitzak jasaten zuten apartheida aurkitu zuen. Herrialde horretan abiarazi zituen sistemaren aurkako lehenengo protesta-jarduerak. Bakezko protestak ziren, erresistentzia pasiboan eta agintariei ez laguntzean oinarritutakoak. 20 urtean borrokatu ondoren, Hego Afrikako indiarrentzat hobekuntza handiak lortu eta gero, Indiara itzuli zen, bere herrialdearen independentziaren alde borrokatzera, orduan Bretainia Handiaren kolonia baitzen.

#EgunOnak #DBH

Page 2:  · Web view, baina beharbada ez duzu jakingo zergatik den urtarrilaren 30ean, edo zer gogoratzen dugun egun honetan. Edo bai, baina, ez dago sobera berriz gogora ekartzea. Egun hau

Gandhik Afrikan indarkeriarik gabe garatu zuen borroka-esperientzia milioika lagunek antzeratu zuten Indian. Boikoten eta manifestazio baketsuen bidez egiten zuten britainiar agindupearen aurka. Zenbait aldiz atxilotu zuten Gandhi, baina, beronen bizimodu apala eta espirituala zela eta, santutzat zuen herriaren presio handiak askatzera behartzen zituen agintariak.

Indiako herria, Gandhi buru zela, urte askoan borrokatu ondoren, azkenik, Bretainia Handiak, 1947an, independentzia eman zion. Gandhi 1948an hil zuten, otoitz egitera zihoala. Hinduen eta musulmanen arteko borrokaren biktima izan zen, bera beti borroka hori eragozten ahalegindu zen arren. Gandhiren heriotza nazioarteko katastrofetzat hartu zen. Nazio Batuek ere dolu-aldi bat ezarri zuten. Hala ere, injustizien aurka bakez borrokatu zelako munduko bakezaletasunaren edo pazifismoaren sinbolo bilakatu da.

Gaur aukera ona duzu honen inguruan gogoeta egiteko: Nola desagerrarazi ditzakezu zure bizitzatik eta ingurutik indarkeriazko jokabideak? Nola egin dezakezu modu baketsuan horien aurka? Hasteko, agurtu itzazu bidean aurkitzen dituzun pertsona guztiak, esan gauza positiboak bakarrik, egin kritika konstruktiboak soilik, saiatu irainik ez egiten edo gustu txarreko gauzarik ez esaten, zure heltze-prozesuan laguntzen dizuten pertsonak ez gogaitzen, kirolean joko garbia praktikatzen, gauzak mesedez eskatzen eta gero eskerrak ematen, gauzak modu asertiboan adierazten,… Ziur nago gauza gehiago bururatuko zaizkizula. Batzuetan beste pertsonaren lekuan jartzea bezain erraza da. Animatzen?

IRUDIA

“Bakea lortzeko, desberdintasunak onartu behar dira”

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=b-6ZH3Qu3oY

Asteartea, urtarrilaren 31

FESTA ZORIONTSUA!

BIBLIAKO IRAKURGAIA: Filipoarrei 4, 4.7

«Poz zaitezte Jaunarengan beti! Berriro diotsuet, poz zaitezte. Eta guk pentsa dezakeguna baino handiago den Jainkoaren bakeak zainduko ditu zuen gogo-bihotzak Kristo Jesusen bidez».

#EgunOnak #DBH

OTOITZA

Zoragarria izango litzateke ezpatak karten paloa izatea. Ezkutua, Portugalgo moneta, eta tankea, garagardoz betetzeko ontzia.

Zoragarria izango litzateke baseak beisboleko postuak izatea. Bonbak, kremaz edo chantillyz beteriko pastelak, eta granadak, fruitu gozoak.

Zoragarria izango litzateke bolbora su artifizialak egiteko bakarrik erabiltzea. Arma Andaluzian esaten duten “mi arma” izatea.

Zoragarria izango litzake, Jauna, Jainkoaren seme-alaba garenez, denok bakean eta senidetasunean bizitzea.

Page 3:  · Web view, baina beharbada ez duzu jakingo zergatik den urtarrilaren 30ean, edo zer gogoratzen dugun egun honetan. Edo bai, baina, ez dago sobera berriz gogora ekartzea. Egun hau

IRAKURGAIA ETA GOGOETA

Salestar ikastetxe bateko eskola-elkartearen parte garen guztiok ondotxo dakigu “festa” hitza guretzat zein garrantzitsua den. Zergatik? Zorionez, festa handi bi ditugulako: negukoa (urtarrilaren 31n) eta udaberrikoa (maiatzaren 24an): Don Bosco eta Andre Maria Laguntzailea. Biek uzten digute aho-zapore on eta gozoa: kirol-lehiaketak, musika-emanaldiak, erlijio-ospakizunak, patioko animazioa,… Gure ikasle ohiek atseginez gogoratzen dituzte gure ikastetxeetan bizi izandako festa-egunak eta, egun horietan, asko etortzen zaizkigu bisitatzera; beste askok zorion-hitzak bidaltzen dizkigute.

Don Bosco santu alaiaren estiloa antzeratzen ahalegintzen gara. Bera, bere garaian, Turingo oratorioko mutilen joko-lagun izan zen eta gazterik behartsuenei arreta berezia, alde edo dimentsio guztietakoa, eskaintzen zien. Hortxe datza salestar espiritualtasuna.

Don Boscoren sekretua, bere sistema prebentiboren giltza, gazteek maitatuak direla sentitzea da. Ehun urtetik gora dituen salestar presentziak zalantzarik gabe ziurtatzen du oraindik indarrean dagoen eta gero era indarrean egongo den ereduaren eraginkortasuna. Gazte-belaunaldi guztiei egokitzen zaie. Ezin dugu alferrik galdu, ezta?

Kontua ez da gauza arraroak egitea, dagokiguna ondo egitea baizik: ikasi, etxean lagundu, lagunekin ondo pasatu, gure osasuna zaindu (elikadura, garbitasuna, deskantsua, ariketa fisikoa,…), kirola egin, taldeetan parte hartu, kanpaina eta ekimen solidarioetan lagundu, gure eskubideak erabili, gizalegez jokatu,…

Festan gaude! Don Boscoren espirituak egunero inspira gaitzala eta lagun diezagula. Eta igar dadila!

Festa zoriontsua guztiontzat!

#EgunOnak #DBH

Page 4:  · Web view, baina beharbada ez duzu jakingo zergatik den urtarrilaren 30ean, edo zer gogoratzen dugun egun honetan. Edo bai, baina, ez dago sobera berriz gogora ekartzea. Egun hau

IRUDIA

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=ooilTUxuHpo

OTOITZA

Zu gazteen artean egotea eskandalu-kausa izan zen; zorotzat hartu zintuzten aberats eta jakintsuek; zure maitasuna eman zenuen, gainerakoa bost axola;horrela gizon libreak eta anaiak hezi zenituen.Etenik gabe maite izan zenituen, zure bizitza beraiena izan zen,eta orain zain zaude, hantxe, gure Jainko Aitaren ondoan,lurrean bizi oparoa birsortzea posible egin duten guztien ondoan.Jarraituko gatzaizkie, Don Bosco, zure argiari, zure bideei.Aseko duzu gure egarria zure adiskide-besarkadaz.

#EgunOnak #DBH

Page 5:  · Web view, baina beharbada ez duzu jakingo zergatik den urtarrilaren 30ean, edo zer gogoratzen dugun egun honetan. Edo bai, baina, ez dago sobera berriz gogora ekartzea. Egun hau

Asteazkena, otsailaren 1a

GAZTEAK ETA HIRI-KULTURA

BIBLIAKO IRAKURGAIA: 1 Joan 2, 13-15

«Zuei, gazteoi, diotsuet: Garaitu duzue gaiztoa. Zuei, seme-alaboi, diotsuet: Ezagutzen duzue Aita… Zuei, gazteoi, diotsuet: Indartsu zarete eta Jainkoaren mezua zuengan tinko dago eta garaitu duzue gaiztoa. Ez maitatu mundua, ezta munduko gauzak ere»

IRAKURGAIA ETA GOGOETA

XX. mendearen azkenetara arte, jenderik gehiena herrixketan, herrietan, hiribilduetan eta hiri txikietan bizi zen. Eta apurka-apurka hiri handiak sortu ziren. Eta gaur egun, gure XXI. mendearen hasieran, munduko biztanle gehienak hirietan bizi dira. Hiritarrak gara! Hirizaleak gara!

Eta hiriak pentsamolde berria, bizimodu berria, ekarri zuen bere baitan. Gutako asko, hirian jaioak garenok, ez gara aldaketa handi horrez ohartu. Baina Don Boscoren bizitzaz zerbait jakinez gero, aldaketa horrez argi konturatzen gara. Joan Bosco mutikoak bizi izan zuenaren antzekoa gure herrialdean, 1950era arte, bizi izan zen. Harrezkero gauzak aldatzen hasi ziren. Izan ere, Don Bosco baserri-pentsaerako apaiz izatetik hiri-pentsaerako apaiz izatera igaro zen, baserritik bete-betean industrializazio-prozesuan zegoen Turingo hirira joan baitzen.

Eta hiriak bere estiloa, bere pentsamoldea eta bizimodua ditu. Eta hirian bizi garen gazteok geureak ditugu. Gazteen hiri-kultura esaten zaion horren ezaugarri esanguratsuenak aipatuko ditugu. Ziur zuk, entzuten didazun horrek, adibide eta izen konkretuz aberastu dezakezula nire azalpena.

Hizkera: Hitz egiteko modua ezaugarri garrantzitsua da; metaforen erabilera, alderantzikatze semantikoa, joko linguistikoak, sarbide-hizkerak,… helduen munduko jargoiari kontrajartzen zaizkio.

Musika: Musika entzutea eta ekoiztea hiriko gazteriaren oinarrizko ezaugarrietako bat da. Gure burua definitzeko modua da, gazte-taldearen identitatea markatzen duen ikurra da. Gazteriaren sektore bat identifikatzen den musikariei jarraitzea ere bereizgarria da.

Estetika: Identifikatzeko eta helduen munduari kontrajartzeko beste modu bat elementu estetiko bereizgarri bat erabiltzea da: arropa, osagarriak, ile-moztea,… Kontua ez da uniforme estandarizatuak erabiltzea, hiriko gazte-talde baten errepertorio zabala modu kreatiboan eta librean erabiltzea baizik.

Ekoizpen kulturalak: Komunikabideen hartzaile pasibo izatetik ekoizkin kultural propioen sortzaile izatera pasatzen da. Aldizkariak, fanzineak, graffitiak, horma-irudiak, tatuajeak, bideoak, irrati libreak, zinema,… egiten dira. Gaur egun jende gazteak hobeto ezagutu eta bereizten du disc-jockey (DJ) bat edo youtuber bat hiriko alkatea baino, esaterako. Honek funtzio bikoitza du: Kolektibo gisa sendotu eta beste batzuekin elkarrizketan jardun.

#EgunOnak #DBH

Page 6:  · Web view, baina beharbada ez duzu jakingo zergatik den urtarrilaren 30ean, edo zer gogoratzen dugun egun honetan. Edo bai, baina, ez dago sobera berriz gogora ekartzea. Egun hau

Jarduera fokalak: Aurreko guztia estilo bakoitzari dagozkion erritual zehatz batzuetan eta jarduera fokaletan konkretatzen da: lokal batzuetara joatea, ibilbide batzuk egitea, hobby batzuk edukitzea,…

Arestian aipatutako osagaiekin eta zuek dakizkizuen beste batzuekin hiriko gazte-kulturari buruzko ikuspegi zabala eta positiboa daukagu. Jarrai dezagun kultura egiten, baina kultura alternatiboa, kontsumista ez dena, humanista, hau da, pertsona eta kristau gisa hazten lagunduko diguna.

San Joan Bosco: “Ez da nahikoa gazteak maitatzea; gazteok jakin behar dute maitatuak direla; maitatua denak dena lortzen du, batez ere gazteengandik”.

IRUDIA

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=YHSvkWseOdY

OTOITZA

Jauna, hementxe nago, nire idazmahaiari lotua. Horretatik, munduari eta zientziaren sekretuei irekitzen diet nire burua, apurka-apurka. Egun batzuetan, Jauna, ikasmahaia gogorra egiten zait,eta uztaiak bezala urratzen nau…Baina badakit hementxe ari naizela pertsona egiteneta badakit nekearen ostean iritsiko dela nire garaipena/arrakasta.Egun batean atzera begiratuko dut,eta nire bizitzaren markagailuanegunean-egunean nire ikasmahaian jarri nuen ahalegina ikusiko dut.

Eskerrak, Jauna, ikasmahai bat eman didazulako,askok nahi duten eta ez daukaten ikasmahaia eman didazulako.

#EgunOnak #DBH

Page 7:  · Web view, baina beharbada ez duzu jakingo zergatik den urtarrilaren 30ean, edo zer gogoratzen dugun egun honetan. Edo bai, baina, ez dago sobera berriz gogora ekartzea. Egun hau

Osteguna, otsailaren 2a

HIRI-KULTURA GEHIAGO

BIBLIAKO IRAKURGAIA: 1 Timoteori 4, 12

«Ez zaitzala inork gutxiets gaztea zarelako; izan zaitez, ordea, sinestedunentzat eredu hitzetan, jokaeran, maitasunean, sinesmenean eta biziera garbian».

IRAKURGAIA ETA GOGOETA

Soziologo europarren esanetan, XXI. mende honetan gazterik gabeko gazteen hiri-kultura biziko dugu. Bai, bai, ondo entzun duzue. Esan nahi da helduak gazte eternoak izango direla, urte askokoak… gazteak, euren bizimoduaren arabera gaur egungo nerabeek bezala jokatuko dutelako. Hiri-kultura berri hau apurka apurka ari da ezartzen.

XXI. mendeko hiri-gazteen belaunaldi berri honi @ edo x belaunaldia esaten zaio.

Ezaugarriak ondorengoak dira. Ziur ezagunak egiten zaizkizuela.

Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietarako sarbide unibertsala; denok berehala konektatuta edo, hobeto esanda, hiperkonektatuta.

“Unisex” kontzeptuaren garaipena, sexuen arteko muga tradizionalak hautsiz. Gure munduan nagusitzen ari den globalizazio-prozesutik hara esklusio-modu berriak sortzen dira. Idazketan oinarritzen den kultura analogikoa gutxitzen da, irudian oinarritzen den kultura digitala

nagusitzeko. “Glokalismoa” nagusitzen da. Hau zuok denok astean zehar egiten duzuen zerbait adierazten duen

neologismoa da. Zer esan nahi du? Munduan geure gelako mikrokosmosetik hara sartu. Gure gelatik denaren berri dugu eta gure hiriko, herrialdeko, kontinenteko eta munduko jendearekin harremanetan jarri gaitezke. Erraz eta etengabe mugitzen gara espazio global eta birtualetik zehar, baina ia ez dugu gure hiria ezagutzen.

Denbora birtuala da gure bizitzetan nagusi. Mikrokontaketen, mikrokulturen, mikrosegundoen,… garaian bizi gara. Mikrobirtualitate errealaren kultura da (horixe hitz-jokoa!). Dena berehala, dena oraintxe, dena ja!

Telefonia mugikorra nagusi (denerako erabiltzen dugu mugikorra, telefonoz deitzeko izan ezik). Gure artean harremanak ezartzen eta lotura sozialak eragiten laguntzen digu, berehala elkar ikustea beharrezko ez dela. Eta momentu “mistikoak” (errealitate birtualarekin esperimentatzeko aukerak) eragiten laguntzen du.

Nomadak gara; ez gaude inon geldi (ez leku errealean ez birtualean); eta ez dugu memoriarik (Blade Runner pelikulako erreplikanteek bezala).

#EgunOnak #DBH

Page 8:  · Web view, baina beharbada ez duzu jakingo zergatik den urtarrilaren 30ean, edo zer gogoratzen dugun egun honetan. Edo bai, baina, ez dago sobera berriz gogora ekartzea. Egun hau

Sarean bizi gara. Orain ez du funtzionatzen ibilbide linealak ez bizi-zikloak. Orain ibilbide eten, indibidualizatu eta polimorfoan bizi gara.

Hauxe da sortzen/eragiten ari garen etorkizuna. Arestian aipatutako guztitik aukera dezagun pertsona gisa eta fededun gisa eraiki gaitzakeena eta gure bizitzari, hobetzeko, erants diezaiokeguna.

IRUDIA

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=RCI2n0mtm28

OTOITZA

Zuk badakizu, Jauna, nire adinean bizitzara irekia nagoela,nire bidea eta helmuga bilatzen ari naizela.Sentitzen zaitut, Jauna, nire arazoetan eta zailtasunetan laguntzen,bizitzako bideak nirekin bilatzen.

Gizakien aurpegi guztietan bilatuko zaitut.Badakit irribarre bakoitzean, arazo bakoitzean, ageriko egiten zarela.Ireki, Jauna, nire belarria, adi dagoen antena bezala,zure taupada, gizaki ororengan errepikatua, entzuteko.Ez zaitzadala tenpluan bakarrik bilatu,trafikoaren eta espaloiaren batasunean baizik. Ez zaitzadala gurutzearen bakardadean aurkitu,marjinatuaren gurutziltzaketan baizik. Hiria, Jauna, zure presentziaz betea dago;Ikusten zaitut oinez, isilik eta inork kasu egin barik,batez ere behartsu eta zapalduetan. Jakin dezadala zu aurkitzen, Jauna!

#EgunOnak #DBH

Page 9:  · Web view, baina beharbada ez duzu jakingo zergatik den urtarrilaren 30ean, edo zer gogoratzen dugun egun honetan. Edo bai, baina, ez dago sobera berriz gogora ekartzea. Egun hau

Ostirala, otsailaren 3a

GAZTE-KULTURA: YOUTUBERAK

BIBLIAKO IRAKURGAIA: 1 Korintoarrei, 23-24

«Dena zilegi da»; bai, baina ez da dena komenigarri. «Dena zilegi da»; bai, baina ez da dena elkartea eraikitzeko lagungarri. Ez bedi inor bere buruaren onaren bila ibil, besterenaren bila baizik».

IRAKURGAIA ETA GOGOETA

Aitortu behar dut “youtuber” kontu hauez ez dakidala ezertxo ere ez. Ez daukadala ideiarik ere ez. Eta horri buruzko “egun onak” prestatu behar!... Baina halakoetan, zailtasunetan, nire lagunengana jotzen dut. Eta 14, 15, 16, 17 eta 18 urteko lagunak ditut… eta horiek bai, horiek adituak dira gai hauetan. Esan didatenari esker, gaur “youtuber” diren horiez hitz egingo dizuet.

Hauxe da nire ikerlana. Entzun adi-adi.

Bideoak egiten eta YouTubera igotzen dituztenak dira, jakina, youtuberak. Nire ikasleetako batzuk youtuberak dira. Bideoak igotzea hobbytzat hartu zuten hasieran, baina orain euretakoren batek dirua irabazten du... Ikerlan honetarako, nire ikasle eta lagun batek igo zituenak ikusten aritu nintzen. Egiaz, alde tekniko eta narratibo nabarmena dago lehenengoen eta azkenekoen artean. Lehenengoan, jostailuzko skate txikitxo bat atzamar birekin nola maneiatu eta kontrolatu ikusten zen. Argi ikusten zen bere gelako mahaian zegoela grabatua. Azkeneko bideoa, ordea, gaurkotasun handia duen kirol-gai bati buruzko monologoa da, umorez egina. Eta azken-aurrekoa, zenbait lagunekin antolatutako eszena komikoa. Hor kalitatea ikusten da.

Gainera, sarean ehunka ikusi ditut. Gehienak komikoak dira. Batzuk gehiegizkoak. Askok egiazko gertaeren, albisteen edo kontsumoko produktuen parodiak egiten dituzte. Batzuetan argi ikusten da enpresen babesa edo laguntza dutela, produktua eta logoa agertzen baitira. Gehienak laburrak dira, baina batzuek klase baten besteko iraupena dute.

Ez ditut atsegin inor kritikatzen eta iraintzen dutenak, jendearekin sartzen direnak. Batzuk, gainera, arrazistak edo txarragoak dira.

Nire ustez, youtube medio paregabea da ekoizpen kulturala erraztu eta demokratizatzeko, baliabide gutxiz metraje laburreko filmak, bideoak,… ekoizteko. Guk ere gure kontuak, edo gure ikastetxeari, auzoari eta hiriari dagozkienak, guretzat garrantzitsu izan arren inoiz telebistan edo irratian aterako ez direnak, konta ditzakegu.

Eta azpimarratu nahi dut alaitasuna, gauzak umorez eta inor mindu gabe kontatzea, munduari beste begi batzuez begiratzen laguntzen eta gure jokabidea eta mundua ulertzeko modua aldatzeko esperantza ematen digun baliabide ona eta kreatiboa dela.

#EgunOnak #DBH

Page 10:  · Web view, baina beharbada ez duzu jakingo zergatik den urtarrilaren 30ean, edo zer gogoratzen dugun egun honetan. Edo bai, baina, ez dago sobera berriz gogora ekartzea. Egun hau

Proposamena: talde txikian youtuber beraren bideo bat edo gehiago ikusi eta komentatu. Arriskua: edozer ikustea eta azalean, txiste errazean, geratzea. Uste dut lagun-talde batekin batera, denok gauza asko atera ditzakegula bideo horietatik: gaia nola enfokatzen duten, horren alde edo aurka zer argumentu ematen duten, irudiarekin nola jokatzen duten, kritika edo gorespenak nola egiten dituzten,… Hara, elkarrizketa entretenigarria eta hezgarria eragin daiteke bideoaren formaz eta edukiaz. Balioko digu bideoaren intentzioaz, zergatiaz eta lehen begiratuan argi ikusten ez dugunaz ohartzeko.

Gonbidapena: izan gaitezen geure bideoen ekoizle. Bilaka gaitezen youtuber. Bai, gonbidapen serioa da. Poza eragingo, umorea eskainiko eta, errespetuz eta sormenez, gauzak beste ikuspuntu batetik eta sakontasunez ikusten lagunduko digun jende gaztea behar dugu. Anima zaitez! Izan youtuber! Erreparatu merezi duten gauza txikiei eta handiei… eta kontatu. Hortxe dago desafioa! Onartzen?

IRUDIA

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=610Q7ABZAS0 (4’05”)

OTOITZA

Gaur, Jauna, historia bideo batean sartua iristen zaizu.Youtuber batek eskaini digu. Orain ez da nahikoa gertatzen dena kontatzea, kontatzeko ikusi egin behar baita.

Irakats iezaguzu, Jauna, ebaki eta itsasteko artea,zakarrontzira zer jaurti eta gure bihotzeko artxiboan zer gorde jakiteko.Irakats iezaguzu, Jauna, gure mezuak garaiz bidaltzeneta gure posta elektronikoak zehatz erabiltzen. Agian norbait, nonbait, bihotza kezkaz beterik,gutariko norbaitengandik wasap salbatzailea noiz hartuko itxaroten ari da.

Lagun iezaguzu erabaki onak hartzenJainkoarekiko eta gure anai-arrebekiko komunikazioaklik batean edo bihotzaren bideoan sartua egon dadin,hortxe lortzen baitu errealitateak bere betetasuna. Irakats iezaguzu, Jauna, gauzak ikusten ditugun aldian kontatzen.Irakats iezaguzu, Jauna, historiak gure historia balira bezala bizitzen.

#EgunOnak #DBH