Bederatzi ateak - img.txalaparta.eusraino iritsi zirela Galiziako ipuinak. Baina Xosék berearekin...

36
5 Josu Waliño Bederatzi ateak

Transcript of Bederatzi ateak - img.txalaparta.eusraino iritsi zirela Galiziako ipuinak. Baina Xosék berearekin...

5

Josu Waliño

Bederatziateak

9 ateak barrukoa-00.kk 14/8/08 13:19 Página 5

6

Jatorrizko izenburua: IntimacyItzulpena: Harkaitz Cano

Azala eta bildumaren diseinua: Esteban Montorio

Argitaratzea:Editorial Txalaparta E.M.L.

Navaz y Vides 1-278. Posta-kutxa

31300 Tafalla NAFARROA

Tel. 948 70 39 34Faxa 948 70 40 72

[email protected] edizioa

Tafalla, 2008ko abuztua Copyright

© Josu Waliñok© Txalapartak

MaketazioaMonti

InprimaketaRGM

Aita Larramendi, 448012 Bilbo

ISBN978-84-8136-525-2

Lege gordailuabi-2.455-08 [amaiur]

9 ateak barrukoa-00.kk 14/8/08 13:19 Página 6

7

Nire gurasoei

9 ateak barrukoa-00.kk 14/8/08 13:19 Página 7

8

9 ateak barrukoa-00.kk 14/8/08 13:19 Página 8

Ate guztiakzabalik daude

9

9 ateak barrukoa-00.kk 14/8/08 13:19 Página 9

10

9 ateak barrukoa-00.kk 14/8/08 13:19 Página 10

lehenengo atea

—Nahi al duzue demonio bat duen eliza bat bisi-tatu?

Galdera Xosék egin zuen, beti bezala. Xosérengalderak horrelakoak izan ohi ziren, gutxien espe-ro zenuen ateraldiarekin etorriko zitzaizun edozeinunetan.

—Demonioak baino, nahiago genituzke diable-sa batzuk –jarraitu nion txantxa, eta autoan gindoa-zen beste hiru lagunok barre algaraka hasi ginen. Bai-na Xosék ez zuen barrerik egin, eta bolantearihelduta, errepidearen bihurgune itxiek ezkutatzenziguten gau beltza arakatzen jarraitu zuen.

—Galizian zaudete –gogorarazi zigun serio–, etahemengo parajeetan aspaldian ahaztuta beharko lu-keten gauza asko ditugu oraindik.

11

IRAKURLEARI OHARRA: Ipuin honek Bederatzi ateak izenarekin EHUkoFantasiazko Ipuinen lehiaketako lehen saria irabazi zuen 2007an.

9 ateak barrukoa-00.kk 14/8/08 13:19 Página 11

Guk barrez jarraitzen genuen. Xosé serio demo-nio zegoen, eta horrek giroa alaitzen laguntzen zuengure ustez. Besteok txantxa jarraitzen genion, beraz.

—Arrazoia! –bota zion gutako batek–. Horre-xegatik etorri gatzaizkik bisitan, horiek guztiak ikus-teko!

Eta barre egin genuen autoaren gozotasunean,baina oraingoan ere kanpotik etorritako hiru lagu-nak baino ez ginen barrez aritu.

Domu Santu bezperako gaua zen. Bigarren egu-na genuen Galizian, azaroko zubi hura aprobetxa-tuz Xosé gure ikaskide ohia bisitatzeko aitzakian jo-anak baikinen autoko beste hiru bidaiariak. Bilbonegindako ikasketek iraun zuten urteetan pisukideizan ginen laurok, eta urte luzez elkarrekin bizi iza-nak ematen duen konfiantza estuaz ezagutzen ge-nuen elkar.

Gertatu ohi den moduan, ordea, ikasketak amai-tzearekin batera banandu eta elkarrengandik urrun-du egin ginen. Denborak banatu bagintuen ere, ha-rremanetan jarraitzen genuen era batera edo bestera,eta aspaldiko partez berriz elkartzea erabaki genueneta egun gutxi batzuk Galizian elkarrekin igarotzea.Plan polita egin genuen: Xosé gure pisukide ohiaribisitan joatea. Beste hirurok euskaldunak ginela kon-tuan izanda, turismoa aitzakia hartuta Galiziara jo-an ginen garai bateko parrandak gogoratzeko as-moz.

12

9 ateak barrukoa-00.kk 14/8/08 13:19 Página 12

Erabaki hori hartu genuenean, ez gintuen bere-ziki harritu Xoséren etxea baso baten amaieran ko-katutako baserri zahar bat zela jakiteak. Aski eza-gutzen baikenuen Xosé, baita haren gorabeherapsikologikoak ere. Elkarrekin pisuan izan ginen ar-tean hainbat fase ezagutu genizkion: sagarrak bes-terik jaten ez zituen hilabeteak; Tai-chi, yoga, feng-shui eta bestelakoak gau eta egun praktikatzenzituenekoa; edo animista bezala bere burua defini-tu zuenekoa. Boladaka mugitu ohi zen Xoséren bu-rua, eta gu horretara ohituak ginen.

Oraingoan, A Coruñan parranda egin ostean ba-serrirako bidea hartua genuen. Bide ilunean barrenabasoa zeharkatzen ari ginela, ez ginen lagunaren al-darte serioaz jabetu. Agian, autoaren beraren ilunta-sunak ez zigun ohartzen utzi, edo agian parrandarenamaierako umore bizia izan zen, baina gu barre go-gotik ari ginen egiten. Hiru besterik ez ginen, ordea,autoan barrez ari ginenak. Laugarrena serio demoniozegoen, autoa baso ilunean gidatzen zuen bitartean.

—Entzun al duzue inoiz Santa Compañari bu-ruz hitz egiten? –galdetu zigun orduan, eta guk de-nok barrez erantzun genion, baietz, Euskal Herri-raino iritsi zirela Galiziako ipuinak. Baina Xosékberearekin jarraitu zuen.

—Ziur uste duzuela Delibesek asmatutakoa de-la, edo Alfredo Landaren filmeko ipuin bat. Bainanik behin ikusi nuen, baso honetan bertan.

13

9 ateak barrukoa-00.kk 14/8/08 13:19 Página 13

Eta hori esanda inguratzen gintuzten zuhaitzenforma ilunak seinalatu zituen buruko keinu batez.

Barre-algarak isiltzen joan ginen pixkanaka. Is-torio baten hasiera sumatzen genuen, eta Xosék ba-zuen horretan ere ukitu berezia. Ondo baino hobe-to genekien hori eta, beraz, isildu ginen istoriointeresgarri bat entzuteko gogoz.

—Baina hori ez da kontatu nahi dizuedana –ja-rraitu zuen hark, autoan bat-batean sortutako isil-tasunaz ohartu ez balitz bezala–. Santa CompañaGaliziako tradizio ezaguna da, baina ez duzue ahaz-tu behar Galizia herrialde zeltikoa dela, magikoa, etamagia hori gure sustraietan erroturik dagoela: San-ta Compaña eta lobishomeak ezagunak dira jendegehienarentzat, baina hain ezagunak ez diren mi-toak ere baditugu: mouroak esaterako gure mitolo-giako izaki magikoak dira, edo meigak, zuek sorginbezala ezagutzen dituzuenak –eta guri luzea egin zi-tzaigun isilune baten ondoren amaitu zuen esaldia–.Infernuko bederatzi ateak ere baditugu.

Gu barrez hasi ginen berriz, baina disimulatua-go. Parranda-amaieran adarra jo nahian zebilen Xo-sé, hori garbi zegoen, eta gu jokoari jarraitzeko prestgeunden, baina gure erara: barrez.

Serio jarraitu zuen hark, ordea, gauaren beltzeanGaliziako basoak zeharkatzen zituen errepideari Volks-wagen zaharrarekin bidea jaten zion bitartean.

14

9 ateak barrukoa-00.kk 14/8/08 13:19 Página 14

—Barre egin nahi baduzue, egin –bota zigun gu-re barre txikiez ohartuta–, baina orain goazen to-kian Infernuko ate horietako bat dago. Bederatzi di-ra guztira, eta guztiak ere Galizian barrena daudesakabanaturik, han eta hemen kokatuta. Nik duelagutxi jakin nuen hori, gaurkoa bezalako gau ilun ba-tean, Domu Santu bezperako gauez etxera nindoa-la. Bide honetatik nindoan autoarekin, eta bat-ba-tean zerbait sentitu nuen deika, nire nahia gidatzenzuen indar batek harrapatu ninduen. Nire boron-datea mendean hartu eta ezagutzen ez nuen bide-gurutze batean okertzera behartu ninduen. Jakin ba-nekien okerreko bidetik nindoala, basoan gehiagobarneratzen ari nintzela, baina ez nintzen gauza bes-tela jokatzeko. Bidezidorrari jarraitu nion, amaituzen arte, eta orduan, metro batzuk aurrerago ikusinuen: eliza beltza.

—Eliza beltza? –galdetu nuen. Isiltasuna nagu-situ zen autoan, Xosék, beti egin ohi zuen moduan,bere istorioan gatibu harrapatu gintuelako. Eta egiaesan, inguruak ere laguntzen zuen istorioa girotzen:ilargirik gabeko gau beltzean baso ilun bat zehar-katzen ari ginen Domu Santu bezperan, eta orain,gainera, behe-lainoa autoa inguratzen hasia zen.

—Eliza beltza –errepikatu zuen hark–. Nik ba-taiatu nuen horrela, beltza zelako haren irudia, etabeltza hark sortzen zidan zirrara. Argi triste bat ate-ratzen zen baselizaren leihoetatik, eta bere ingu-

15

9 ateak barrukoa-00.kk 14/8/08 13:19 Página 15

ruak, gauaren beltzak eta baso itxiak ematen ziotenitxurak ezin zuen beldurgarriagoa izan.

Hori esanda guri begira geratu zen Xosé une ba-tez. Berehala jarraitu zion istorioari, ordea, gu hi-ruron bultzada isilari jarraiki.

—Zerbaitek deitzen ninduen bertara –jarraituzuen–, ezkutuko indar batek elizara joateko esatenzidan, nire borondatearen aurka. Ez dakit zer ger-tatu zen orduan. Ez dakit eliza hura ikusteak sortuzidan bihotzaldia izan zen, baina nire barnean da-ramadan gerrari zeltikoa atera nuen orduan, eta au-rre egin nion ezkutuko dei hari. Azken unean, au-toa hartu, eta handik ihes egin nuen ziztu bizian,baina deika eta tiraka sentitzen nuen atzean utzi-tako hura.

Hori esaten amaitu zuenean, isiltasun ilun hartanohartu nintzen lehen ikusi ez genuen bidegurutze ba-tera iritsi ginela, eta autoa okertuz are ilunagoa ziru-dien bidexka batetik barneratu gintuela Xosék.

—Hori al zen bidegurutzea? –galdetu nion au-toaren isiltasuna hautsiz.

Irribarre batez erantzun zidan, eta berehala ohar-tu nintzen autoan geunden beste hiru lagunoi moz-korra di-da batean pasa zitzaigula, eta leihoetatik be-gira jarri ginela baseliza ilun bat ikusteko beldurrez.

—Infernura daraman ate bat da –bota zuen Xosék.—Zergatik diozu hori? –galdetu nion ikaratzen

hasita.

16

9 ateak barrukoa-00.kk 14/8/08 13:19 Página 16

—Baselizaren istorioa ikertu nuelako hura gerta-tu ondoren –erantzun zidan–. Eta beldurrezko fil-metako istorio batekin egin nuen topo: desagertzeak,hilketak, arima misteriotsuak… era guztietako istorioilunak kontatzen dira eliza horretaz. Baita bertan de-monio bat bizi dela ere.

—Eta zuk sinesten duzu hori guztia? –galdetunion berriz.

—Kondaira asko ditugu Galizian –izan zen ha-ren erantzuna–, mamuak eta Santa Compaña, bai-ta zelten garaitik datozen istorioak ere. Infernukobederatzi ateak ere baditugu, eta ziur nago eliza ho-ri ate horietako bat dela.

Une horretan hasi zen euria.Edo jarraitu.Galizian euria ez baita hasten, etenaldiak dituen

egoera infinitu bat izango balitz bezala jokatu ohidu. Han egon ginen bitartean bidaide izandako zi-rimiri finak inguratzen gintuen orduan ere, setia-tzen gintuen lanbro umelarekin batera azaroko le-hen gau hura are goibelagoa bihurtuz.

� � �

Isilik egin genituen kilometro gutxi batzuk, polikibidea zabalduz, bideak bere metro bakoitza basoa-rekin izandako etengabeko borroka batean irabaziazuela zirudielako. Zuhaitzak bide-bazterrean baino,

17

9 ateak barrukoa-00.kk 14/8/08 13:19 Página 17

bideak jarraitzen zien zuhaitzek utzitako tarte es-tuei. Egoera horri ilargirik gabeko gauaren iluna lo-tuta arnasa hartzeko tokirik ez genuela sentitzen ge-nuen.

Autoan ez genuen hitzik egiten. Xoséren isto-rioak ikaratuta utzi gintuen, eta giroan suma zite-keen gu guztion beldurra.

Autoa geratu egin zen.Bat-batean, gutxien espero genuenean. Inoiz au-

torik geldituko ez genukeen inguruan gelditu eginzen gure autoa.

Zuhaitz arteko zabalgune batean geunden, orain-dik ere behe-lainoak setiatuta, eta zirimiriak jazarri-ta, gudaren erdian erortzear dagoen dorretxea beza-la sentitzen nuen autoaren segurtasun tristea.

Xoséri isileko galdera luzatu nion begiradaz.—Hor dago –erantzun zidan, faroen argitasuna

hiltzen zen puntu beltzean begiak galduta zituelarik.Eta han zegoen, bai.Forma beltz bat sumatzen zen argitasunaren mu-

gatik harantzago, argitik ihesi zebilen animalia ba-ten moduan.

Behe-lainoak ezartzen zigun setioa gero eta es-tuagoa zen, eta gandu horren itzalpean dardarizohori batzuen imintzioa sumatu nuen urrutian. Be-giak estutu eta forma beltz hartatik ihes zihoazenargi izpiak zirela ohartu nintzen. Lainoaren itxitu-ra zeharkatuz, kolore zikin horixka batekoa zirudien

18

9 ateak barrukoa-00.kk 14/8/08 13:19 Página 18

argia iristen zen lotsati autoa gelditu genuen ingu-ruraino.

Hango forma beltzari hobeto erreparatzen saiatunintzen orduan, eta eliza bat izan zitekeenaren itzalaantzeman nuen. Orduan ulertu nuen, argi horixka hu-ra elizako leihotik ihes egiten zuen kandelen argi hilabaino ez zela, eliza haren barrua argitzea baino gaua-ren beltzean hiltzea nahiago zuen argiaren horia.

Atzeko aulkian isilik sumatzen nituen beste bilagunei luzatu nien begirada, eta urduri igarri ni-tuen, aulkian poliki mugitzen, ondoren zer etorrikoote zen elkarri isilpean galdetzen. Buruarekin kei-nu bat egin nien eta, erantzun moduan, Aitor izanzen guztiok buruan genuen galderaz autoaren ba-rruko isiltasuna eteten lehena.

—Eta orain zer? –galdetu zuen–. Ez duzu pentsa-tuko euri honekin basoan buelta bat ematera joangogarenik, ezta?

Ilunpean ozta-ozta antzeman zitekeen elizari be-girik kendu gabe, gidariaren atea zabaldu eta gaua-ren hotzera atera zen Xosé. Aitorren galdera eran-tzunda ikusi nuen berehala; euri, lanbro eta basoilunari erreparorik egin gabe baselizarantz zeramanbidexkan abiatu baitzen Xosé gu guztiok autoan ahozabalik utzita.

Gu ez ginen autotik mugitu. Begiekin jarraitugenuen Xoséren ibilbidea, gauaren ilunak irentsizuen arte. Orduan ohartu ginen non geunden, eta

19

9 ateak barrukoa-00.kk 14/8/08 13:19 Página 19

zertan ari ginen, eta denok aldi berean biratuz ba-ta besteari galdezka hasi ginen.

—Nora joan da? –izan zen Aitorren galdera, bai-na guztiok ezagutzen genuen horren erantzuna.

—Broma bat izateko, pasatzen ari da, ezta? –Unaizen oraingoan. Autoan sartu ginenetik lehen aldizireki zuen ahoa, eta serio zegoen. Guztiok geundenserio, giroak gau hartako festa seriotasun hotz bihur-tua zuelako.

—Ni bere bila noa –bota nien besteei, eta esan-dakoaz damutu aurretik autotik irten nintzen.

Lagunak nire atzetik atera ziren autotik. Bazi-rudien norbaitek hori esan artean zain geundela hi-rurok martxan jartzeko edo, besterik gabe, inor ezzela ausartu autoan geratzera, Galiziako baso batenerdian Domu Santu bezperako gau ilunean.

Basoaren beltzean barneratu ginen hirurok, etaberehala sumatu genuen elizaren presentzia euriitsaskorraren eta lanbro hotzaren gainetik.

Aurrean zegoen.Ikusi baino gehiago sumatu egiten genuen.Autoa utzi genuen tokitik jarraituz berrehun me-

trora nabari ziren baselizako leihoetako argiak, eta ha-rantz bideratu genituen gure pauso zalantzatiak.

Poliki abiatu ginen.Azaroaren lehen gau ilunean, behe-lainoak ez

zigun elkarrengandik urruntzea gomendatzen, etaguk kasu egin genion. Ia-ia elkarri eskua emanda

20

9 ateak barrukoa-00.kk 14/8/08 13:19 Página 20

hasi ginen elizarantz joaten. Inork ez zuen hitzikegin, baina nabari nuen nire lagunen urduritasunaneurearen pare zegoela.

Galiziako etengabeko euriak arropak mela-me-la eginda zizkigun berehala, ilea buruan itsatsi, gor-putzak umeldu, eta gauaren hotzaren laguntzaz ho-tzikarak eta dardarizoak eragin gure gorputzetan.Dardarizorik handienak gure imajinazioak eragitenzizkigun, ordea.

Behe-lainoak ez zigun utzi zapaltzen genuen lu-rra ikusten, eta hor, zuhaitzetako hosto eta adar txi-kiz jositako bidexkak gure oin azpietan egiten zuenkriski-kraska, bidean pilatutako hezur txikiak zirengure imajinazio hegalariarentzat.

Eta kriski-kraska hori zen elizarako bidean en-tzuten genuen soinu bakarra, zirimiri umelak hai-ze izpirik baimenduko ez balu bezala zuhaitzak mu-gimendurik gabeko itzal ilunak baino ez zirelako.Elkarri begirada urduriak bota genizkion, baina ezginen ausartu ahoa zabaltzera.

Autoaren argiak amaitzen ziren puntura iritsi gi-nenean, orduantxe ohartu ginen linterna autoan utzigenuela. Jarraitzea erabaki genuen, seguruenik inorez zelako ausartzen autora bakarrik bueltatzera. Etaelizako leihoetatik ihes egiten zuen argi urria gidarihartuta aurrera egin genuen. Txiskero bat ere ba-zuen Aitorrek, baina ez dut uste hango zirimiri etalanbroarekin piztea lortuko genuenik. Beraz, ilunta-

21

9 ateak barrukoa-00.kk 14/8/08 13:19 Página 21

sunak jandako bide batean barrena egin genituenelizarako azken metroak, bidea estaltzen zuten ez-kutuko adar txikien kriski-kraska lagun hartuta.

Horrela iritsi ginen eliz atarira. Hirurok dardarka,arrazoi bat edo beste tarteko. Batak bestearen ar-nasa kolkoan sumatzeko moduko gertutasunez pa-ratu ginen elizaren sarrera zirudien atari aurrean,gauaren ilunean are goibelago ikusten zen arkupebaten azpian, hurrengo pausoa nork emango zain.

—Xoséren bila etorri gara, ezta? –esan nuen, ni-re ahotsari ausardia itxura eman nahian. Eta horiesanda eskua luzatuz elizako atea bultzatu nuen.

Oraindik iruditzen zait, leihoetatik argia irtetenikusi arren, gutako inork ez zuela espero ate hurazabalduko zenik.

Baina bultza orduko zabaldu zen atea.Isilik zabaldu zen barrurantz, beldurrezko filme-

tan entzun ohi den kirrinkarik egin gabe. Eta guk,gauaren beltzetik elizaren ilunera bidea zabaltzen zi-gun ataria zeharkatu genuen, bitan pentsatu gabe.

Ez genuen denbora askorik behar izan gure bis-ta goibeltasun hartara ohitzeko, kaleko gau-argitikbaikentozen. Baina eliza barrena kandela gutxi ba-tzuen argi hilaz argituta bazegoen ere, basoko ilun-tasuna baino beltzagoa antzematen zen. Kandelenargi zalantzatiak bustitzen ez zituen zokoak hobibeltzak ziruditen, eta hobi horiek elizaren osotasu-na betetzen zuten.

22

9 ateak barrukoa-00.kk 14/8/08 13:19 Página 22

—Xosé! –oihu egin zuen Aitorrek–. Ze kristo ha-bil?

Aitorren oihuak atera ninduen nire barrunbe-tik, eta orduan ohartu nintzen Xoséren presentziaz.Korridorearen amaieran zegoen, aldarearen aurre-an belauniko, gora begira. Eta gure deiei egiten zienkasu gutxiari erreparatuta, trantze moduko egoerabatean zegoela esango nuke.

Begiradarekin jarraitu nuen haren begien nora-bidea, eta han, aldarearen aurreko gurutzean iltza-tuta ikustea espero ez nuen irudi batekin egin nuentopo.

Demonio bat zegoen.Gurutzean iltzatuta Jesukristoren irudia egon be-

harrean, demonio-itxurako izaki bat zegoen eliza har-tan. Besoak gurutzean zabal zituen eta burua makur,behera begira, Xoséri begira egongo balitz bezala.

Ez nuen irudia behar bezala ikusteko astirik izan,baina ez zen ohiko buztan-luze, adar zorrotz eta azalgorriko demonio bat han zegoena. Itxura zakarre-ko izakia zela esango nuke, irudi gaiztoa, baina ezingehiagorik esan, une batez baino ez bainuen begienaurrean izan, baina nahikoa izan zen deabru batenirudia zelaz ohartzeko.

Lagunei hori adierazteko biratu nintzenean, gu-re atzean zabalik utzi genuen atetik haize bolada za-karra sartu zen, zirimiri lasaia ekaitz bihurtu balitzbezala. Infernuko ekaitza, pentsatu nuen hura su-

23

9 ateak barrukoa-00.kk 14/8/08 13:19 Página 23

matzean. Haize bortitzak kandelen tristura herio-tzara eraman zuen kolpe bakarraz. Elizako atea dan-bateko batez itxi zen gure atzean. Bat-batean, ilun-pean gelditu zen elizan kolpera biratu nintzen berriz,eta aldarearen iluntasunean, demonioaren burua ze-goen lekuan bi puntu gorri ikusi nituen une batez.Guri begira zeuden bi begi gorri ziruditen. Begiakkolpera itxi ziren, bat-batean desagertu eta gehiagoez bainituen ikusi.

Lagunak oihuka hasi ziren.—Non zaudete? Ez al du inork argirik?—Zer gertatu da?Eta orduan kolpeak hasi ziren.Aldaretik zetozen. Elizaren belztasuna zeharka-

tu eta gure nerbioak erotzen zituzten kolpe gogo-rrak, taupada izugarrien modukoak, norbait zerbaithautsi nahian ariko balitz bezala.

Eta kolpeei jarraiki hasi ziren oihuak.Beldur-oihuak ziren. Etsipen-oihuak.Xoséren ahotik ihes egindako oihuak.Aitor izan zen egoera hartan erreakzionatu zuen

bakarra. Ni, iluntasun hartan kokatu ezinik nengo-en, oihuen jatorria aurkitu nahian. Unai, berriz, zo-rabiatu eta lurrera ziplo erori zelakoan nago.

Aitorrek patrikako txiskeroa atera eta elizarenilunari aurre egin zion argi txiki bat piztuz. Eta bat-batean isildu ziren kolpeak eta oihuak.

24

9 ateak barrukoa-00.kk 14/8/08 13:19 Página 24

—Lagundu! –esan zidan Aitorrek, eskutik hel-du eta iluntasunean une batzuk lehenago kandelenargia zegoen tokirantz eramaten ninduelarik.

Han topatutako kandela tristeak piztu genitueneta haiek esku banatan hartuta aldarera abiatu ginen,dardarka, elkarrengandik aldentzeko beldur, poliki.

Aldare aurrera iritsi ginenean ez genuen Xosé-ren arrastorik topatu, eta pixkanaka, eskutan geni-tuen kandelen laguntzaz elizako argitasun urria be-rreskuratzeari ekin genion gure lagunaren izenaoihukatzen genuen bitartean.

—Xosé!!!Baina Xosé ez zen ageri.Unai korridoreko lurretik jaso genuen, eta bere

onera bueltatu zenean eliza txikia miatu genuen hi-rurok berriz ere Xoséren bila, baina ez zegoen ha-ren arrastorik. Ez genuen aurkitu, gainera, elizan ez-kutaleku edo irtenbiderik lehendik ezagutzengenituenez gain, eta horiek itxita zeuden.

Xosé desagertu egin zen.

� � �

Autoa hartuta poliziaren bila jaitsi ginenean, ez ge-nekien zer pentsatu. Izututa geunden, kolkotik oi-netaraino. Xoséren brometako bat izateko ere gehie-gizkoa zirudien, baina ez genuen gertatutakoaargitzeko azalpen logikorik.

25

9 ateak barrukoa-00.kk 14/8/08 13:19 Página 25

Istorio osoa kontatu genion Poliziari. Alegia, la-gun bat ikustera joan ginela, eta hark demonio batzuen eliza ikustera eraman gintuenean bertan de-sagertu zela. Gehiago ez zela agertu, eta haren egoe-rak kezkatzen gintuela.

Gaueko txandako poliziek, errutinazko galderabatzuk besterik ez zizkiguten egin. Garbi erakutsiziguten Domu Santu bezperan parrandan aritutakogazte batzuen txorakeriekin denbora galtzeko as-morik ez zutela. Demonio bat zuen elizarik ez zu-ten ezagutzen. Xosé hurrengo egunean agertuko ze-la esan ziguten, neska gazteren baten ondoan etabiharamun ederrarekin.

Ez dakit gure egoskorkeria izan ote zen, edo gor-putzean sartuta genuen beldurra transmititzea lor-tu genielako, baina azkenean polizietako batek be-re bulegoaren gozotasuna utzi, linterna handi bathartu eta elizaraino laguntzea erabaki zuen.

Aurreko aldian utzitako toki berean utzi genuenautoa oraingoan ere, eta hostoz jositako bidea ze-harkatuz iritsi ginen elizara. Gutako inor ez zen au-sartu hezur txikien kontua aipatzera, are gutxiagopoliziaren linterna indartsuak nabarmen erakustenzituen hosto eta adarrak ikusita, baina guztion be-gietan sumatu nuen lasaitasun keinu bat eliz ata-rian bidea amaitu zenean.

Elizara sartu ginen.

26

9 ateak barrukoa-00.kk 14/8/08 13:19 Página 26

Poliziak bere linternaz arakatu zuen elizareniluntasuna, hobi beltz guztiak banan-banan miatuz.

Baina han ez zegoen inor.—Demonio bat ikustera etorri zinetela esan di-

dazue lehen –bota zigun poliziak–. Non da, bada,demonio hori?

—Han ikusi nuen nik –adierazi nion aldare gai-neko gurutzea seinalatuz.

Poliziak bere linternaz aldareko gurutzea argituzuenean aurpegia aldatu zitzaidan.

Hutsik zegoen.

� � �

Hiru egun gehiago eman genituen Galizian, Xosé-ren arrastoari jarraitu nahian. Poliziak lehen gaua-ren tesiari eutsi zion eta, gure parrandaren gehie-gikeria aitzaki, kasua itxi zuen; gure kezka etazalantzak karpeta triste batean gordeta utziz.

Urte batzuk igaro dira harrez geroztik, eta ez nikez beste lagunek ez dugu Xoséren berririk izan. Bai-na urtero, Domu Santu bezperan, nahigabe batekhan gertatutakoa gogorarazten dit, eta Xosé, guk ze-harkatu nahi ez genukeen ate baten bestaldean da-goela sentitzen dut nire barnean.

Infernuko atearen atzean.

27

9 ateak barrukoa-00.kk 14/8/08 13:19 Página 27

28

9 ateak barrukoa-00.kk 14/8/08 13:19 Página 28

bigarren atea

Maleta berriz mugitu zen.Taka-tak!Jon begira geratu zitzaion. Egongelaren bakar-

dadean, isilik.Orain geldirik zegoen. Baina ziur zen berriz mu-

gituko zela.—Amaia! –deitu zuen Jonek–. Hire maleta be-

rriz mugitu dun!Ur-hotsen artean iritsi zitzaion Amaiaren eran-

tzuna, dutxatik. Beste gela batetik baino, beste di-mentsio batetik ari balitzaio bezala.

—Maleta bakean uzteko esan diat! Berehalaamaitu eta hor nauk!

Maletari begira jarraitu zuen Jonek. Sofan ese-rita, egongelaren bakardadean.

Ordu erdi eskas zen Amaia etxera itzuli zela. Be-re tesiaren ikerketa-lanetan egin beharreko azken

29

9 ateak barrukoa-00.kk 14/8/08 13:19 Página 29

bidaia izan behar zuena amaitu eta etxera itzuli zenarratsalde hartan. Joni muxu bat eman, eta maletaegongelaren erdian utzi zuen, bidaiaren hautsak gai-netik kentzeko lehen ahaleginean.

—Zer moduz joan zain? –galdetu zion Jonek ez-painak banandu zituztenean.

—Amaitu diat! –oihu egin zuen Amaiak irriba-rretsu, eta bere begiek distira berezi bat transmitituzioten Joni. Neska alaia zen Amaia; dinamikoa, egi-ten zuen edozertan bere indar guztiak jartzen zi-tuena. Jonen ustez, doktore-tesirako egin beharrekoikerketa-lanetan gaixotzerainoko ahalegina egin zuen.Baina bere lana zen, eta hark gehien maite zuen gaia,gainera. Ez zen bera izango, beraz, tartean sartukozena, ez horixe!

—Bukatu diat! –errepikatu zion Amaiak irriba-rretsu–. Nire tesirako behar dudan material guztiabildu diat, eta… guztiak harrituta utziko dituen zer-bait aurkitu diat. Azken froga zaukaat, nire tesia sus-tengatuko duen benetako froga aurkitu diat!

—Zer froga? –galdetu zion Jonek.—Gero erakutsiko diat –erantzun zion Amaiak

musu artean–, lehendabizi dutxa bat behar diat. Ge-ro kontatuko.

Orduantxe sofatik jaiki eta komunerako bideahartu zuen.

Jon irribarretsu gelditu zen egongelan, sofan ese-rita, pozik. Gogorrak izan ziren azken hilabeteak,

30

9 ateak barrukoa-00.kk 14/8/08 13:19 Página 30

Amaia desagertuta ibili zen, gau eta egun tesiarenikerketan murgilduta. Denbora-tarte horretan ia ezzuten elkarrekin egoteko astirik izan, ez hitz egitekoezta bizitzeko ere. Liburu artean ematen zuen Amaiakbere denbora guztia, ikasten, ikertzen, eta liburu ar-tean ez zegoenean, Galiziako herrixketan galduta ibil-tzen zen, hango tradizio eta ohiturak ikertzen.

Antropologiako doktore-tesia egiten ari zenAmaia, Galiziako mitologia ikertzen, eta lan horrekerabat bereganatua zuen. Orain, ikerketa-lana amai-tua zuen, tesiaren idazketa etorriko zen jarraian, bai-na lan horrek kenduko zizkion hilabeteak errazagoeramango zituela uste zuen Jonek. Ez zuen hainbestebidaiarik eta ikerketarik egin beharko, egindako la-naren bilduma osatu eta ondorioak idaztea baino ezzen izango. Horrek ere, elkarrekin egoteko denborakenduko zien, baina gutxienez azken txanpa izatea-ren lasaitasunarekin, eta Amaia etxean egongo zentxanpa horretan, ez Galizian galduta.

Dutxaren zalapartak iristen zitzaizkion komu-netik, eta uraren hotsak egarritu egin zuen Jon.

Jaiki eta sukaldera joan zen, garagardo baten bi-la. Hura ospatu beharra zegoen!

Gainera, Amaiak esandakoaren arabera, baze-goen bestela ere zer ospatua. Azken froga aurkituzuela zioen, bere tesia gailenduko zuen froga. Ho-rrek harritzen zuen, berak ez baitzekien Amaiakezer frogatu nahi zuenik. Uste zuen Galiziako mito

31

9 ateak barrukoa-00.kk 14/8/08 13:19 Página 31

eta mamu-ipuinen inguruko ikerketa egiten ari ze-la, istorio horien erro zeltikoak arakatzen. Askotanhitz egin zion gaiaz, baina ez zuen inoiz arreta be-rezirik jarri, hildakoen prozesioak, Infernurako ate-ak, lobishomeak, meigak… horiek guztiak udaleku-tako beldurrezko ipuinak baino ez zitzaizkioniruditzen berari.

Bazekien azken bidaia hartan, helburu jakin ba-tekin abiatu zela Amaia. Infernuko ate omen zirenhorietako baten bila joan zen Galiziara, haren ko-kapen zehatza aurkitu zuela uste baitzuen. Behinatea aurkituta, hura zabaldu eta atzean topatukozuenaren inguruan barre egin zuten askotan: BelaLugosi agertuko ote zitzaion kapa eta guzti?

Burutazio horiekin barrez, salara itzuli zen, zer-beza eskuan.

Orduan mugitu zen maleta lehen aldiz.Taka-tak!Ez zen lekuz aldatu. Ez zen lurrean batetik beste-

ra mugitu. Astindu baten moduko zerbait izan zen, ba-lantza bat, barruan gordeta zegoen zerbait alde bate-ra eta bestera mugituko balitz bezala, maleta astinduz.

Taka-tak!—Amaia! –deitu zuen Jonek.—Zer? –iritsi zitzaion uraren zalaparta artean.—Hire maleta mugitu egin dun!Garagardoa kolkora eraman eta trago luze bat

eman zion.

32

9 ateak barrukoa-00.kk 14/8/08 13:19 Página 32

—Ez ukitu maleta! –oihukatu zion Amaiak ko-munetik. Jonek paranoiko jartzen hasia zela pen-tsatu zuen bere baitan, edo Amaiaren ahotsean la-rritasun puntu bat iruditu zitzaiola gutxienez.

—Zergatik? –bota zion bueltan.—Hik ez ukitu! –erantzun zion Amaiak dutxa-

tik–. Gero azalduko diat.Jon sofan eseri zen.Ohiko bere tokian eroso jarri, garagardo freskoa

eskuan hartu, eta begirada… salaren erdian zegoenmaletatik kendu ezinik.

Betiko beraien maleta zegoen han, plastiko ur-dinezko maleta. Hegazkinetan jasandako kolpeekez zuten haustea lortu, baina kanpoaldea markaz jo-sita zeukan. Bidaia ugaritan eramana zuen Jonekmaleta hura atzera eta aurrera. Baina oraingoan be-gien parean arrotz agertzen zitzaion etxeko salakoalfonbraren gainean lasai zegoen maleta hura.

«Tontotzen hasi haiz, Jon!», esan zion bere bu-ruari, eta garagardoari beste kolpe bat egin zion.

Taka-tak!Dantza egin zuen maletak.Berriz.Ezker-eskuin mugitu zen, eta Jon, garagardoa es-

kuan, zur eta lur geratu zen.—Amaia! –bota zuen berriz–. Zer kristo ekarri

dun maleta horretan? Rias Baixaseko olagarrorenbat bizirik, ala?

33

9 ateak barrukoa-00.kk 14/8/08 13:19 Página 33

—Hik ez ukitu! –izan zen erantzuna, eta orain-goan ere larritasun-puntua sumatu zuen Jonek urhotsen artean–. Segituan nauk!

Zer kristo ezin zuen ukitu? Maleta bat baino ezzen-eta!

—Aizan! Zer dago maleta barruan? Bizirik ba-dago, itoko dun hor barruan! –erantzun zion Joneksalatik.

—Ez duk itoko! –erantzun zion Amaiak dutxa-ko ura moztuz–. Mamu bat duk!

Ahora eramana zuen garagardo zurrutada kon-trako eztarritik sartu zitzaion kolpera eta eztula era-gin zion.

Mamu bat maletan.Bere maletan.Amaia adar-jotzaile galanta zen, umore finekoa,

baina maletan mamu bat zegoela esatea gehiegiz-koa zen.

—Zer ekarri dun baina, Fragaren mamua?—Serio ari nauk, Jon! –iritsi zen komunetik–.

Ez ukitu maleta!Maletari begira jarraitu zuen Jonek, sofaren egu-

neroko bere txokoak eskaintzen zion lasaitasunarigogor helduta. Azken hilabeteotan, Galiziako kon-daira, mito, eta mamu-istorio guztiak arakatu zituenAmaiak. Bidaia ugari egin zituen Galiziara, bertakozaharrekin hitz egin eta haien tradizio eta kondai-rak ezagutzeko. Hainbeste mamu, meiga eta misti-

34

9 ateak barrukoa-00.kk 14/8/08 13:19 Página 34

zismok ez ote zioten burua ukitu? Edo, agian, ohar-tu gabe sagutxoren bat sartu zitzaion maletan, pres-tatzen zuen bitartean, eta ez zuen zabaldu nahi? Sa-gu galanta behar zuen, ordea, maleta horrelamugitzeko!

Sofatik jaiki eta maletara gerturatu zen. Zabal-du? Amaiak ez ukitzeko esan zion, eta ez ziren, ba-da, iritsi bezain pronto haserretuko, ezta?

Bestalde, ahotsean nabaritu ziona zer zen? La-rritasun-puntua? Urduritasuna?

Amaiari berriz galdetzeko ahoa zabaltzerakoan,ile-lehorgailuaren zarata iritsi zitzaion komunetik.Alferrik ezer galdetzea, Amaiak ez baitzion entzungo.

Libre zeukan eskua luzatu, eta maleta ukitu zuen.Salto batean kendu zuen eskua maldizio batekin.Maleta izoztuta zegoen.Hotza ez, erretzeraino izoztuta.Instintiboki urrundu zen maletatik, atzera egin

eta sofan berriz eserita garagardoari beste trago lu-ze bat eman zion.

Zaporerik gabeko tragoa.Zer kristo zegoen maletan horren hotza egoteko? Mamu bat? Bai zera!Amaiak bere ikerketaz kontatu zizkionak gogo-

ratzen saiatu zen, baina ez zen erraza. Azken bidaiahonetan inoiz baino urduriago abiatu zen. Infer-nuko ate bat non aurkitu bazekien. Are gehiago, ateanola zabaldu bazekiela zioen. Infernuko ate bat za-

35

9 ateak barrukoa-00.kk 14/8/08 13:19 Página 35

baldu? Bidaia baterako plan bikaina! Turismo-agen-tzietan iragartzeko modukoa.

Ile-lehorgailuaren zarata eten zen bat-batean, etaetxearen isiltasunak ikaratu zuen Jon.

Isiltasun hartan, eztanda baten parekoa izan zenmaletaren erortzea.

Danba!—Jon! Zer habil? –oihu egin zion Amaiak ko-

munetik—Ni ezertan ez! –erantzun zion Jonek sustoa-

rekin erori zitzaion garagardoa lurretik jasotzenzuen bitartean–. Hire mamua dun, maleta bota din.

—Segituan nauk! Hik ez ukitu maleta!Ukitu? Zertarako ukitu behar zuen berak, ordea,

bizirik zegoen maleta bat?Bestalde, lurrean etzanda zegoen maletan itxie-

rako konbinazioa aurrez aurre gelditua zitzaion, hu-ra zabaltzen zuten zenbakidun gurpiltxoak begirazituen, erronkan ari balitzaizkio bezala.

Maleta zabaltzeko konbinazioa buruan agertuzitzaion; galbiderik gabeko hiru zenbaki: 666.

Deabruaren zenbakia.Txantxa moduan jarri zuten aspaldi, erraz go-

goratuko zuten hiru zenbakiko konbinazioa zela-koan. Orain ez zion hainbesteko graziarik egiten.

Zenbakiak sartu, eta tontakeria horri amaieraemango zion.

36

9 ateak barrukoa-00.kk 14/8/08 13:19 Página 36

Maleta hotza zegoen, ordea, mina emateraino-ko hotz.

Eta barruan mamua zegoen. Benetan egongo otezen?

Paranoiko jartzen hasita zegoen. Amaiak adarrajo nahi zion, eta bera Infernuko ate eta txorakeriaguztiak sinesten hasia zen.

Sofatik jaiki eta maleta zutitu zuen.Izozturik jarraitzen zuen.Behatzak minez, gurpilak mugitu zituen, poliki.

Maleta zabalduko zuten zenbakiak bere tokian ja-rri zituen bata bestearen atzetik: 6, 6, 6. Eta hirurakkokatuta, behatzak galtzetan igurtzi zituen, zirku-lazioa berriz aktibatzeko ahaleginetan.

Taka-tak!Maletak beste astindu bat egin zuen, barruan

gordetzen zuen hori irteteko ahaleginetan ari balitzbezala.

Zer kristo? Akabo adarjotzeak, pentsatu zuenJonek, eta maletaren krisketak heldu zituen ezbaihari lehenbailehen amaiera emateko.

Klak!Krisketak desblokeatu eta kolpera zabaldu zi-

tzaion maletaren tapa, haize batek gora bultzatuabezala.

Salaren erdian geratu zen, zabalik.Hutsik.

37

9 ateak barrukoa-00.kk 14/8/08 13:19 Página 37

Hutsik zegoen maleta. Eta hustasun horretatik,hari baten moduko kea zabaldu zen salan, aireanmugituz, Jonen ileak bat-batean tentetuz, bere gai-netik igaroz, eta bihotza, taupadaka sentitzen zuenbihotza dar-dar batean utziz.

Haizearekin batera, beste zerbait igarri zuen Jo-nek. Bere bizkarraldean zerbait mugitzen zen.

Atzera begiratu zuen, maletatik ihesi zihoan gan-dua ikusi nahi izango balu bezala, baina haren or-dez, Amaiaren gorputz biluziarekin egin zuen topo.Bere atzean zegoen, betiko gorputz ederraz zutik,baina haren begiak urruti zeuden, Galiziako lainoartean ezkutatuta gelditu balira bezala.

Hori izan zen Jonek sentitu zuen azkena.Ile-lehorgailuaren kolpeak burua lehertu aurretik.

38

9 ateak barrukoa-00.kk 14/8/08 13:19 Página 38

hirugarren atea

—Baina nola nahi duzu sinestea tipo bat hil eta hi-ru egunera hilobitik jaiki zela?

Antonek bota zion galdera.Berriz ere.Eta apaiza, desesperatzen hasita zegoen ordu-

rako.—Anton! –erantzun zion–. Ba al dakizu zein den

bilera hauen helburua?Antonek irribarretsu begiratu zien gelan zeuden

gainerako lagunei. Begi guztiak adi zituen, eta arran-di agertzeko aukera galanta zeukan aurrean.

—Nirea, behintzat, amak bakean uztea! –eran-tzun zion lotsagabe apaizari, eta lagunen barre-alga-rak jaso zituen sari moduan–. Edo zuk zer uste du-zu, nik sendotza fede kontuagatik egin nahi dudala?

On Blasen pazientzia amaitzen ari zen. Garai ba-tean Anton bezalakoak konfirmazio-taldetik ostikoka

39

9 ateak barrukoa-00.kk 14/8/08 13:19 Página 39

bidaliko zituen, berehala. Baina gaur egun, taldeakbizpahiru lagunekoak ziren, eta gehienen motibazioahori bera zen, etxekoek bakean uztea. Edo are oke-rrago, handik urte batzuetara, fanfarrea guztiarekinelizatik ezkondu ahal izateko konfirmatuta egotea.Baina autoritatea mantendu beharra zeukan, nolabait.

—Bada, nik sinesten dut –esan zuen bat-bateanDiegok.

Erantzun horrek ezustean harrapatu zuen On Blas.Diegok sinetsi? Zertan? Taldeko okerrena zen-eta!

—Hildakoak altxa daitezkeela sinesten duk?–galdetu zion Antonek–. Jesukristo hil eta hiru egu-nera paseoan hasi zela? Ez adarrik jo!

—Ez, hori ez! –erantzun zion Diegok azkar. Apai-zetxeko sukaldean berarekin zeuden beste hiru la-gunei begiratu zien. Anton, bere gazte aurpegiare-kin, irribarretsu zegoen; Miguel, beti bezala, isilik,besteen eztabaidak jarraituz; eta apaizak bere za-hartzaroa inoiz baino nabarmenago erakusten zuen,ostiral gauero gazte koadrila hura konfirmatzekoegin beharreko ahaleginak itsasoak haitza gastatzenduen moduan bera ere gastatuko balu bezala. Hi-rurak zeuden Diegoren hitzen zain.

—Baina ez dut uste hil ondoren zeru edo Infer-nu bat dugunik zain –jarraitu zuen–. Hor daude, gai-nera, mamu eta agerpenak. Horietan sinesten dutnik. Ez ote zen Jesukristoren kontu hori ere mamubaten agerpena izango?

40

9 ateak barrukoa-00.kk 14/8/08 13:19 Página 40