DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako...

75
ULERTUZ IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Irakaslearentzako gida-liburua Richard Combes. Emakumea irakurtzen.

Transcript of DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako...

Page 1: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

ULERTUZ

IRAKURKETAREN ULERMENAREN

KONPETENTZIA

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Irakaslearentzako gida-liburua

Richard Combes. Emakumea irakurtzen.

Page 2: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

Eskerrak eman nahi diegu, besteak beste, Nafarroako Ikastolen

Elkarteko ikastola guztiei. Eta, era berezian, egitasmoa aurrera

eramateko lanean izan diren lan-taldekideei.

Page 3: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 3

IRAKURKETAREN ULERMENA

Koordinatzailea: Irene López-Goñi

Egileak: Ana Ansa Erice

Izaskun Etxeberria Zufiaurra

Jaione Otaegui Artano

Josu Reparaz Leiza

Josune Arrazubi Labiano

Nora Uribeetxeberria Iriarte

Rakel Sueskun Eguaras

Uxue Lazkano Maiza

Xuri Puebla Pikabea

Page 4: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onetsia: 2009-02-19

Page 5: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

AURKIBIDEA

Lanaren justifikazioa .......................................................7

Sarrera orokorra .............................................................9

Identifikatu – Gogoratu konpetentzia ............................. 13

Sarrera ................................................................ 15

Gomendio-zerrenda.............................................. 17

Ipuinen zerrenda.................................................. 25

Interpretatu konpetentzia.............................................. 27

Sarrera ................................................................ 29

Gomendio-zerrenda.............................................. 33

Ipuinen zerrenda.................................................. 39

Antolatu konpetentzia ................................................... 41

Sarrera ................................................................ 43

Gomendio-zerrenda.............................................. 45

Ipuinen zerrenda.................................................. 49

Balioetsi konpetentzia ................................................... 51

Sarrera ................................................................ 53

Gomendio-zerrenda.............................................. 57

Ipuinen zerrenda.................................................. 67

Ikasleen liburukien ipuin-ordena .................................... 69

Page 6: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu
Page 7: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 7

LANAREN JUSTIFIKAZIOA

Nafarroako ikastoletako irakasleok aspaldidanik sentitzen genuen gure

ikasleak ulermenezko irakurketan trebatu beharra. Jakintza osatzen duten

kontzeptuak, teoriak... bereganatzeko, ikasleak irakurri, entzun eta idazten

dena ULERTZEKO eta ADIERAZTEKO gai izan behar du. Horretarako, ulermena

berariaz lantzea ezinbestekoa iruditzen zitzaigun, bai hizkuntzetan, baita

gainerako arloetan ere, erantzukizuna irakasle guztiona baita. Gure helburu

nagusia irakurketa-prozesuan zer pauso dauden jakitea eta zer-nolako

estrategiak behar diren pentsatzea eta gauzatzea da; hau da, testuak ulertzeko

hainbat trebetasun gauzatzea da.

Guztiok bat gentozen ulertu gabe ezin ikas daitekeela adierazterakoan,

baina, ulertzea zer den, eta ulermena eta hizkuntza bera lantzearen inguruan,

hainbat pentsaera desberdin genituen.

Testuinguru horretan, eta kezka nagusi horri erantzuna eman nahian,

Nafarroako Ikastolen Elkarteak “Ulermenezko Irakurketa” izenburuko mintegia

antolatu zuen, Victor Morenok zuzenduta. Mintegian, testu bat ulertzea

konplexua dela adierazi zitzaigun; irakurketa-prozesu bateratu eta globala

denez, irakurketaren nondik norakoak zer-noiz gertatzen diren zehazten saiatu

behar da.

Irakurtzea ez da ideiak, ezagutza eta informazioa zuzen-zuzenean

jasotzea; irakurleak testua interpretatu egiten du eta, nork bere ezagutzatik,

egitasmo intelektualetik eta sentiberatasunetik abiatuta, testuaren esanahia

eraikitzen du.

Horrela, Haur Hezkuntzatik hasi eta DBH bitarteko maila guztietarako

testu egokiak aurkitzeari eta testuak lantzeko estrategia bateratuak pentsatu

eta idazteari ekin genion, ikastola guztietako irakasleentzat, betiere Victor

Morenok Ulermenezko Irakurketa garatzeko proposatzen duen ereduari

jarraituta.

Page 8: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

IRAKASLEARENTZAKO GIDA LIBURUA

8

Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera

guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu ditu,

NIEko idazkariaren laguntzaz.

Bihoa hemendik, beraz, gure esker ona, lan honen bitartez

protagonismoa ikasleen esku utzi nahi izan duten laguntzaile guztientzat.

Koordinazio taldeak:

Ansa, Ana San Fermin Ikastola

Arrazubi, Josune Andra Mari Ikastola

Etxeberria, Izaskun Jaso Ikastola

Lazkano, Uxue San Fermin Ikastola

López-Goñi, Irene NIEko pedagogia-aholkularia

Otaegui, Jaione Paz de Ziganda Ikastola

Puebla, Xuri Paz de Ziganda Ikastola

Reparaz, Josu Lizarra Ikastola

Sueskun, Rakel NIEko idazkaria

Uribeetxeberria, Nora Arangoiti Ikastola

Page 9: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 9

SARRERA OROKORRA

ULERMENEZKO IRAKURKETA PLANA

Irakaskuntzaren egitekoen artean, ikasleen irakurmena garatzea dago;

izan ere, horrelako konpetentziarik ezean, ezinezkoa izango baita irakurtzeko

ohitura eta irakurtzeak dakarren gozamena gauzatzea. Edozein irakurketa-

planetan oinarrizkoa da azkartasuna eta, nola ez, ulermena ere bai. Irakasleok

dugun zailtasunik handiena ikasleengan irakurri beharra sortzea da, bai eta

liburua ikaslearen barneko txoko gustagarri bilakatzea ere.

Irakurketan, eragiketa intelektualak zirikatzen dira hainbat mailetako

kontzientzia duten joera afektiboekin zipriztinduta. Hauek dira konpetentziak:

IDENTIFIKATU - GOGORATU, INTERPRETATU, ANTOLATU eta

BALIOETSI. Konpetentzia horiek guztiak egokiro garatuko badira, ikasleek

jarduera multzo bat egin beharko dute, eta jarduerak irakurketa-programa

ororen atal banaezinak izango dira.

MEMORIA erabakigarria da, ezinezkoa baita testu bat ulertu eta

interpretatzea, kontzeptu, datu eta xehetasunak gogoan izaten ez baditugu,

isolatu nahiz elkarrekin koordinatuak, ideien nahiz ekintzen esparruan.

INTERPRETATZEA iritzi bat osatzea, ideia nagusia eta bigarren

mailakoak lortzea, ondorioztatzea, ondorioak aurreikustea eta aurrezagutzak

aktibatzea da.

Testua ANTOLATZEA laburpen, eskema, kontzeptuzko mapa eta irudien

bidez barne-eskema osatzea da.

Azkenik, BALIOESTEA irakurtzen ditugun testuetan irizpideak txertatzea

da.

Page 10: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

IRAKASLEARENTZAKO GIDA LIBURUA

10

Irakurketan, eragite horiek guztiak batera eta elkarrekiko

mendekotasunean gauzatzen dira. Eragiketa multzo hori sistematikoki lantzen

bada, irakurketa-konpetentziaren garapen ezin hobea bermatzen da.

Horregatik, ezinbestekoa da aipatutako lau konpetentziak sistematikoki lantzea,

irakasleak aurretik eginiko planifikazio bati jarraiki. Ikasleen esanguratasun

psikologikoa eta ulermenaren ibilbidearen esanguratasun logikoa kontuan

hartzen baditugu, aipatutako ordenan lantzea iruditzen zaigu egokiena. Beraz,

lehenengo tokian, Identifikatu – Gogoratu; bigarrenean, Interpretatu;

hirugarrenean, Antolatu, lau konpetentzien presentzia ziurtatuta eta, bukatzeko,

Balioetsi.

Planteamendu hori edonolako testuetan aplika daiteke: narratiboetan,

deskriptiboetan, azalpenezkoetan, argudiozkoetan... Testuak sistematizatzea

ezinbestekoa da lortu nahi ditugun helburuetara iristeko.

Irakurtzen dena ulertzeak asebete egiten gaitu eta atsegina eragiten

digu; garrantzitsua da, beraz, testuen ulermen-zailtasunak zein diren

mailakatzea, irakurlearen adimen eta afektibitaterako zaildu egiten dituzten

alderdiak zein diren aldez aurretik jakinda. Irakasle bakoitzak bere ikastaldea

ezagutzen duenez, guk proposatzen ditugun jarduerak aldatu, egokitu edota

asmatu egin ahalko ditu. Proposatzen diren jardueretan, gainera, ez dago beti

erantzun zuzen bakar bat; askotan, bat baino gehiago onargarriak baitira.

Betiere, garrantzitsuena, aukeraketa justifikatzeko argudioak ematea da.

Hemen alderdi metodologiko esanguratsua ikus dezakegu: irakasleek

ulermenezko irakurketarako galdera egokiak egiten jakitea (ulermen-

konpetentziaren garapenak zehaztuko dituen galdera egoki eta zehatzak) eta

prozesuaren bideratzaile bilakatzea. Beraz, norabide metodologiko zehatzak

ezartzea garrantzitsua da: helburu esplizitu eta ulergarriak ezartzea; egitekoa

konplexua bada, zati esanguratsuetan banatzea; ereduak erabiltzea;

erabilerarekin barneratzeko jarrera kognitiboak kanpotik arautzea; ikasleen

artean eztabaida metakognitiboa bizitzea; egitekoa planifikatu eta antolatzen

irakastea.

Page 11: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA - DBH 11

Irakurketa lantzerakoan, Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, prozedurak garatzea lehentasunezko

egitekoa da, irakurketa-konpetentziak osotasunean landuz; BAINO LEHEN,

BITARTEAN eta ONDORENGO estrategien planteamendua ahaztu gabe, zer

lortu nahi dugun gogoan izanik eta ikasleei bidaltzen zaiena zertarako bidaltzen

zaien behin eta berriz adieraziz.

IRAKURRI BAINO LEHEN, aurrezagutzak aktibatuko ditugu, hipotesiak

emango ditugu, arreta izenburuan jarriko dugu eta hizkuntzari buruzko,

bizitzaren alderdiei buruzko eta bizi garen munduari buruzko ezagutzak

garatuko ditugu.

IRAKURRI BITARTEAN erabiliko dugu esanahiak ateratzeko eta

irakasleari behar denean azalpenak eskatzeko, zalantzak argitzeko, hala nola,

arretari eusteko.

IRAKURRI ONDOREN, era askotako galderei erantzungo diete,

pertsonaien izaerari buruz, egiten dutenari buruz, egiten edo egiten ez dutenari

buruz mota guztietako ondorioak atereaz.

Irakurketaren hiru une horien ondoren eta lanari amaiera emateko,

idazketak bere lekua izango du beti; zehazki, proposatutako hainbat testutan

irakurritakoa erabili eta moldatuko du ikasleak.

Page 12: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu
Page 13: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 13

IDENTIFIKATU – GOGORATU

KONPETENTZIA

Page 14: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu
Page 15: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

IDENTIFIKATU – GOGORATU KONPETENTZIA

IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 15

SARRERA

Liburukietan izango dituzun narrazioen eta jardueren bidez,

ikaslea, edozein testutan murgiltzeko gai izango den irakurle

bihurtzea izango da gure helburua.

Arreta jartzea izango da lehenengo eginbeharra, memoria abiarazteko

ezinbestekoa baita. Memoria beharrezkoa dugu ipuinetan, edozein testu

motatan, dauden egoerak eta esaten diren kontuak identifikatu eta gogoratu,

lotu eta alderatzeko ere.

Testu guztiak fitxa osagarriekin batera aurkituko dituzu, eta fitxetan,

hainbat jarduera ere bai.

Lan hori hiru ataletan banatu dugu: irakurri baino lehen, irakurri

bitartean eta irakurri ondoren.

IRAKURRI BAINO LEHEN

Ipuin bat irakurri baino lehen gauza asko egin daitezke; testuak ondo

ulertzeko beharrezkoak diren gauza garrantzitsu eta interesgarriak.

Horretarako:

Ahozko nahiz idatzizko ariketa batzuk jarriko ditugu.

Jolas eta denbora-pasa moduan egiten ahal dituzte, arreta lantzeko.

Izenburuari erreparatuko diote beti eta izenburuaren inguruko hainbat

jarduera egingo dituzte.

Testuaren inguruko informazio osagarria landuko dugu, ikaslearen

aurrezagutzak jakinik, guztion artean zabaldu eta osatu ahal izateko.

IDENTIFIKATU - GOGORATU

Page 16: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

IRAKASLEARENTZAKO GIDA LIBURUA

16

IRAKURRI BITARTEAN

Testua irakurri bitartean, behar diren galdera eta zalantza guztiak

argituko ditugu, eta hipotesiak egiteko garaia ere izan daiteke.

IRAKURRI ONDOREN

Mota guztietako galderei erantzun beharko diete. Galdera guztiek

ipuinean zer gertatzen den identifikatu eta gogoratzeko konpetentzia lantzen

lagunduko diete. Memoria eta arreta ardatzak izango dira.

Mota honetako galderak egingo dizkiegu:

Gogora ezazu... (ipuineko xehetasunak)

Noiz, non, nor, nola... (ipuineko datuak)

Zer oroitarazten dizu...-k? (ipuineko erreferentziak)

Gramatika landuz hizkuntza aberastu deituriko atal bat ere izango

dute LHko 3. zikloko eta DBHko ikasleek, fitxa guztietan. Testuan agertuko

diren egitura morfosintaktikoak, aditz motak eta adierazpide jatorrak

aitzakiatzat harturik, ikasmailari egokituko zaizkion edukiak landuko ditugu,

ikaslearen hizkuntza-kalitatea hobetzeko eta aberasteko asmoz.

Bukatzeko, fitxa guztiei Idatzi testu bat atalaren bidez bukaera

emango diegu. Oso garrantzitsutzat jotzen baitugu ikasleek testua lantzen

bukatu eta idazlan bat sortzea. Hainbat testu mota idatziko dira: eskutitzak,

mikroipuinak, iragarkiak, ipuin-pasarteak... Laburrak izango dira eta gaiarekin

lotuta egongo dira beti.

Azkenik, hona hemen gure gomendioa: irakurtzen duen bitartean,

ikasleak arreta osoa testuan jarriko du, hartaz, pentsatuko du; testua hartuko

du gogoan; sar dadila testuan, jar dadila pertsonaien tokian, ahalegindu dadila

ulertzen pertsonaiek zer darabilten buruan.

Page 17: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

IDENTIFIKATU – GOGORATU KONPETENTZIA

IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 17

GOMENDIOEN ZERRENDA

Irakasleok jarduera ugari eta era askotakoak ditugu aukeran. Irakasleok

horietako batzuk aukeratzea eta lantzea da helburua; ez guztiak.

Jarduera horietako batzuk ahozkoak izan daitezke, eta besteak, berriz,

idatzizkoak, ikasleen konpetentzia komunikatiboetan aurrera egiteko tresna

egokiak direlako. Irakurri aurreko jarduerek aukera ezin hobea eskaintzen dute

ahoz landuak izateko, eta motibazio-giro egokia pizten dute.

Irakurri baino lehen lantzeko jarduerak Ahoz landutakoak - Izenburuan azaltzen diren hitzei buruzko hausnarketa: asmatu esanahia,

hots, zer esan nahi duten.

- Eman izenburuan azaltzen den hitz garrantzitsuenaren sinonimoak.

- Aldatu izenburuan azaltzen diren hitzen ordena, eta azaldu esanahi guztiak.

- Aipatu izenburuan azaldu den hitzen batekin osatutako esamolde edo esaera zaharren bat.

- Esan izenburuan ageri diren hitzekin egin daitezkeen lau ortografia-akats.

- Osatu izenburuko hitzen familia lexikoa.

- Denon artean, osatu izenburuko izen baten eremu semantikoa.

- Aurkitu izenaren hitz eratorriak.

- Ipuina zeri buruzkoa izan daitekeen galdetuko diegu, eta horretarako, hainbat aukeren zerrenda eskainiko diegu.

- Sortu hainbat lotura izenburuko hitzekin, eta jabetu esanahian gertatutako aldaketez.

- Izenburuko hitzak beste hizkuntza ezezagun batekoak badira, esan zer esanahi eman diezaiokegun.

- Aipatu izenburuko izena (sua…) protagonista izan den albiste edo istorioren bat.

IDENTIFIKATU - GOGORATU

Page 18: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

IRAKASLEARENTZAKO GIDA LIBURUA

18

- Izenburuan animaliaren bat azaltzen bada, animalia hori protagonista den beste ipuinen bat ezagutzen duten galdetuko diegu, eta animalia horretaz zer dakiten esateko eskatuko diegu.

- Izenburuan dagoen hitz polisemiko batekin esaldiak osatzeko eskatuko diegu, eta haien esanahia adierazteko ere bai.

- Eman izenburuko adjektiboen antonimoak.

- Galdetu zer gerta daitekeen, izenburuari erreparatuta. Eman hipotesi bat, ematen diren bi aukeren artean bat aukeratu ondoren.

- Izenburuan dauden hitzak erabilita, idatzi beste bi izenburu, hitzen ordena aldatuta.

- Izenburuaren esanahia kontuan harturik, emango diegun esaldi-zerrendatik esanahi berdintsuena duena aukeratuko dute.

- Zerrendatu izenburuan agertzen den objektu batek zer eginkizun izan ditzakeen, benetakoak zein asmatutakoak.

- Emandako testuan, zer funtzio betetzen ote du agertzen den objektuak? Egin hipotesiak.

- Zer azaltzen du izenburuan agertzen den animaliak?*

Azkartasuna, jakinduria, pazientzia...

- Zer ezberdintasun legoke izenburuan artikulu mugatuaren ordez, mugagabea erabili balitz?*

Adib.: Mutila / Mutil bat

- Nor dira ipuin honetako pertsonaiak? Zer arazo dute?

- Zure ustez, zer izendatuko du atzerriko hizkuntza batean dagoen izenburu honek?

Adibidez: pertsona bat, objektu bat, ekintza bat...

- Zure ustez, zer kategoria gramatikal du atzerriko hizkuntza batean dagoen hitzak?*

Izena, adjektiboa, aditza...

- Zure ustez, zer lotura dago izenburuan agertzen diren pertsonaia ezberdinen artean?

Adibidez: Gizonaren eta lehoiaren artean.

Idatziz landutakoak - Idatzi laburki argudio posible bat.

- Idatzi izenburuan azaldu den hitzen batekin osatutako esamolde edo esaera zaharren bat.

- Idatzi izenburuan ageri diren hitzekin egin daitezkeen lau ortografia-akats.

- Zure hitzekin, definitu izenburuko izena, eta ondoren, alderatu hiztegiko definizioarekin.*

Page 19: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

IDENTIFIKATU – GOGORATU KONPETENTZIA

IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA - DBH 19

- Osatu izenburuko hitzen familia lexikoa.

- Saiatu definitzen izenarekin lotutako hitz eratorriak.

- Jarri izenarekin lotutako hitz eratorrien zerrenda, eta alboan, eman haien esanahiak nahastuta, ikasleek gezien bidez lot ditzaten.

- Izenburuko hitzak beste hizkuntza ezezagun batekoak badira, idatzi zer esanahi eman diezaiokegun.

- Asmatu edo gogoratu izenburuan dagoen hitzen bat daraman asmakizuna.

- Idatzi labur-labur izenburuko izena (sua...) protagonista izan den albiste edo istorioren bat.

- Guk emandako aukeren artean, asmatu ipuinak zertaz hitz egingo duen eta esan zergatik.

- Egin galderak ipuinaren izenburuan ematen den baieztapenaren gainean: nola lortu ote zuen hori, nork lagundu ote zion, nor zen pertsonaia hori…? Ondoren, idatzi istorio posible bat galdera horien guztien erantzunekin.

- Idatzi hipotesiak: zer istorio ezkuta daitezke izenburuan azaldu diren pertsonaien artean?

Adibidez: Abdou, itsua eta krokodiloa.

- Izenburuan dagoen hitz polisemiko batekin esaldiak osatzeko eskatuko diegu, eta haien esanahia adierazteko ere bai.

- Galdetu zer gerta daitekeen, izenburuari erreparatuta. Eman hipotesi bat, idatzita ematen dizkizugun bi aukeren artean, bat hautatu ondoren.

- Zerrendatu izenburuan agertzen den objektu batek zer eginkizun izan ditzakeen, benetakoak zein asmatuak.

- Emandako testuan, zer funtzio betetzen ote du agertzen den objektuak? Egin hipotesiak.

- Kontatu laburki izenburuan azaltzen den animaliari beldurra dion umearen istorioa.

- Nor dira ipuin honetako pertsonaiak? Zer arazo ote dute? Adierazi.

- Zure ustez, zer izendatzen ote du atzerriko hizkuntza batean dagoen izenburu honek? Pertsona bat, objektu bat, ekintza bat... Imajinatu pertsona bat dela. Zure ustez, zer gertatuko zaio?

- Zure ustez, zer lotura dago izenburuan agertzen diren pertsonaien artean? Adierazi.

Adibidez: gizonaren eta lehoiaren artean.

Page 20: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

IRAKASLEARENTZAKO GIDA LIBURUA

20

Irakurri bitartean lantzeko jarduerak Ahoz landutakoak - Testua irakurri bitartean ulertzen ez dituzun hitzak, esaldiak, esaerak,

paragrafoak, ekintzak eta egoerak ager daitezke. Momentu egokia da ulertzen ez duzuna galdetzeko. Irakasleak eta kideek lagundurik, zure zalantzak argituko dituzu.

- Irakurtzen dugun bitartean eta irakasleak esaten duenean, egin ondoren gertatuko denari buruzko hipotesiak.

- Zure ustez, nola bukatuko da ipuina? Asmatu bukaera bat.

Idatziz landutakoak - Irakurtzen dugun bitartean eta irakasleak esaten duenean, idatzi, ondoren

gertatuko denari buruzko hipotesiak.

- Zure ustez, nola bukatuko da ipuina? Asmatu eta idatzi bukaera bat.

Irakurri ondoren lantzeko jarduerak Ahoz landutakoak - Egin ariketa hauek:

• Gogoratu ipuineko pertsonaiak.

• Gogoratu ipuineko protagonista.

• Nola gertatu dira ekintzak?

• Noiz gertatu dira ekintzak?

• Gaua ala eguna da?

• Zer urtaro da? - Egin ipuineko datu zehatzei buruzko galderak. Adibidez:

• Zer jan zuen protagonistak?

• Zer koloretakoa zen etxea? - Galdetu zer adierazi nahi duen ipuineko esamolde batek. Horretarako, eman

ikasleei hautatzeko aukera batzuen artean.

- Galdetu nor den ipuinaren hartzailea. Horretarako, eman ikasleei hautatzeko aukera batzuen artean. Ondoren, aukeratutako erantzuna arrazoituko dute.

- Gogoratu pertsonaiek egiten dituzten ekintzen arrazoiak. Horretarako, eman ikasleei hautatzeko aukera batzuen artean.

- Eman ipuineko hainbat ekintza, ikasleek hasierako egoerakoak (H), korapilokoak (K) ala bukaerakoak (B) diren esan dezaten.

Page 21: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

IDENTIFIKATU – GOGORATU KONPETENTZIA

IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA - DBH 21

Idatziz landutakoak - Egin ariketa hauek:

• Gogoratu ipuineko pertsonaiak.

• Gogoratu ipuineko protagonista.

• Nola gertatu dira ekintzak?

• Noiz gertatu dira ekintzak?

• Gaua ala eguna da?

• Zer urtaro da? - Idatzi ipuineko datu zehatzei buruzko galderak. Adibidez:

• Zer jan zuen protagonistak?

• Zer koloretakoa zen etxea? - Idatzi nor den ipuinaren hartzailea. Horretarako, eman ikasleei hautatzeko

aukera batzuen artean. Ondoren, erantzuna arrazoitu beharko dute.

- Pentsatu berriz izenburua. Ipuina ezagutu ondoren, zer beste izenburu proposatuko zenituzke zuk?

- Idatzi testu bat:

• Erabili derrigorrean ipuinetik hartutako hitz batzuk, ipuin guztien ezaugarri diren toki, denbora, pertsonaia, arazo, ekintza eta konponbideak txertatuz.

• Ipuineko hainbat hitz erabilita, sortu galdera (ipuinarekin lotura duena).

• Idatzi ipuinarekin lotura duten asmakizunak.*

• Kontatu lehenengo pertsonan norbaitek egiten dituen ekintzak, ipuinetik ateratako hainbat hitz erabilita.

• Ipuinean agertzen den objektu bat nola sortu zen imajinatu ondoren, kontatu.

- Eman ipuinean agertzen diren hainbat hitzen zerrenda, eta, ondoan, nahastuta, horien definizioak, ikasleek lot ditzaten.

- Sartu ipuineko testu zati batean beste ipuin batetik ateratako esaldi bat, ikasleek zein den asma dezaten.

- Galdetu pertsonaiek egiten dituzten ekintzen arrazoien inguruan. Horretarako, eman ikasleei hautatzeko aukera batzuen artean. Ondoren, erantzuna arrazoitu beharko dute.

- Hasierako egoerako zer ekintzek sortzen dute ipuinaren garapena? Eman ikasleei hautatzeko aukera batzuen artean. Ondoren, erantzuna arrazoitu beharko dute.*

- Eman ipuineko esaldi bateko hitz guztiak era aske eta nahastuan, ikasleek esaldia berridatz dezaten.

Page 22: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

IRAKASLEARENTZAKO GIDA LIBURUA

22

- Ezabatu adjektibo guztiak ipuineko paragrafo batetik, ikasleek idatz ditzaten.*

- Esan zer pertsonaiari dagokion zerrendan emandako ekintza bakoitza.

- Eman ipuineko bi paragrafo, puntuazio-marka guztiak kenduta, ikasleek jar ditzaten.*

- Eman zerrendan pertsonaien ezaugarriak adierazten dituzten adjektiboak, ikasleek nori dagozkion jar dezaten. Adib.: U (umea), A (ama), T (txakurra)

Azkarra Indartsua Gaixoa

- Eman ipuineko hitz-zerrenda bat, ikasleek hitz gakoak zein diren azpimarra dezaten.*

- Eman ipuineko hainbat ekintza, ikasleek hasierako egoerakoak (H), korapilokoak (K) ala bukaerakoak (B) diren esan dezaten.

- Esan zenbat denboran gertatu den ipuinean kontatu den guztia, emandako aukeren artean.

- Markatu zer toki agertu diren ipuinean, emandako zerrenda batean.

- Idatzi ipuintxo bat, emandako laukian agertzen diren hitzak eta egiturak derrigorrean erabilita. Adibidez:*

Hasierako egoera Toki ezkutu bat Zatiak, zalduna, lapikoa Egoera konfliktiboa Bero handiko arratsaldea Beldurra, mina, zartailua Bukaerako egoera Bukatzeko Eroa, larria, larrak - Esaldiotatik, zeinek laburtzen du hobekien ipuinaren edukia?

- Ipuinean, zenbatetan agertzen da narratzailea? Esaldiotatik, zein dagozkio narratzaileari? Jarri (N) bat aurrean.*

- Gerta daiteke ipuinean agertzen diren bi pertsonaiek beren artean inongo harremanik ez izatea. Asmatu haien arteko elkarrizketa bat.

- Zer ekintza mota ageri dira ipuinean? Markatu gurutze batez.*

Fantastikoak.

Fantastikoak, baina, sinesgarriak.

Batzuk errealak, besteak ez. - Asmatu ipuinaren bukaera, ipuinean ematen ez diren hainbat daturekin.

Adibidez, aipatu eguraldia, urte-sasoia...

- Eman nahastuta ipuinaren hasierako hainbat esaldi, ikasleek ordena ditzaten.

- Eman beste izenburu posibleen zerrenda, bakoitzean garrantzia zeri ematen zaion esan dezaten.

- Ipuinetik hartutako hainbat hitzekin, idatzi eskutitz labur bat protagonistari.

Page 23: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

IDENTIFIKATU – GOGORATU KONPETENTZIA

IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA - DBH 23

- Aukeratu ipuinaren asmoa edo xedea zein den hobekien jasotzen duen esaldia, emandakoen artean.

- Baieztapen-zerrenda luzea duzu: markatu (E) batez egia diotenak, eta (G) batez, berriz, gezurra diotenak.

- Ipuinean agertzen diren ekintzak nahastuta daude. Jarri ordenan.

- Ipuinaren bukaera tristea bada, asmatu bukaera alai bat.

- Kendu hitz batzuk ipuineko hainbat esaldiri, ikasleek hutsuneak bete ditzaten.

- Eman nahastuta ipuin osoko paragrafoak, ikasleek bakoitzaren ondoan dagokion zenbakia jar diezaioten, ipuin originala izan dadin.

- Osatu pertsonaiei buruzko deskribapen fitxa bat:

• Pertsonaia:

• Nolakoa da:

• Nola janzten da:

• Zer egiten du:

OHARRAK - * marka dutenek zailtasun handia dute.

Page 24: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu
Page 25: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

IDENTIFIKATU – GOGORATU KONPETENTZIA

IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 25

IPUINEN ZERRENDA

DBH 1. maila

- Uluxka eta Makaon

- Eskuargia

- Lamia eta hargina

DBH 2. maila

- Zugarramurdiko sorginak

- Tibeteko ipuina

- Justinoren kondaira

DBH 3. maila

- Kanguru zaharraren kantua

- Oiloa eta mirua

- Uraxima

DBH 4. maila

- Erlojua gelditu egin da

- Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian

- Gauero aterako nintzateke paseatzera

IDENTIFIKATU - GOGORATU

Page 26: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu
Page 27: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 27

INTERPRETATU KONPETENTZIA

Page 28: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu
Page 29: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

INTERPRETATU KONPETENTZIA

IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 29

SARRERA

Liburukietan izango dituzun narrazioen eta jardueren bidez,

ikaslea, edozein testutan murgiltzeko gai izango den irakurle

bihurtzea izango da gure helburua.

Horretarako, irakurritakoa interpretatzen ikastea izango da

ikaslearen eginbeharra atal honetan.

Baina, zer da INTERPRETATZEA?

Testuak zer esan eta iradoki nahi duen jakitea da. Ipuinek bi modutan

iradoki dezakete: inplizituki edo esplizituki.

Ipuinak esplizituki zer adierazten duen jakitea errazagoa da, bistakoa

baita; hau da, pertsonaiek egiten dutenaz ohartzea besterik ez da. Inplizituki,

berriz, zailagoa da, pertsonaien ekintzen nahiz portaeren ideiak eta ondorioak

ateratzera behartzen duelako; hots, ikaslea ahalegindu beharko da jabetzen,

ipuinek pertsonaien bidez zer balio eta zer portaera adierazten duten. Baina,

hori bai, ikasleak iritzirik edo baloraziorik azaldu gabe, ongi ala gaizki iruditzen

zaion esan gabe.

Horretarako, ezinbestekoa da interpretatzea.

Testu guztiak fitxa osagarriekin batera aurkituko dituzu, eta fitxetan,

hainbat jarduera ere bai.

INTERPRETATU

Page 30: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

IRAKASLEARENTZAKO GIDA LIBURUA

30

Lan hori hiru ataletan banatuko dugu: irakurri baino lehen, irakurri

bitartean eta irakurri ondoren.

IRAKURRI BAINO LEHEN

Ikasleei hainbat jarduera proposatuko dizkiegu.

Lehendabizi, izenburuari erreparatuko diote: izenburua oso

esanguratsua da eta informazio handia ematen ahal die. Hainbat esparrutan

landuko dugu:

• Esparru fonetikoan

• Esparru morfosintaktikoan

• Esparru semantikoan

• Esparru analogikoan

• Esparru etimologikoan

• Esparru ortografikoan

• Esparru morfologikoan

• Iragarpen-esparruan

Ikasleek hizkuntza garatuko dute, eta era berean, esperientziak

ikaskideekin partekatzen ahal dituzte. Informazio osagarria ere eman

diezaieke, irakasleak ipuina girotuz ikasleen aurrezagutzak osatu ahal izateko.

IRAKURRI BITARTEAN

Irakurtzen duten bitartean ezinbestekoa da adi egotea. Irakurri bitartean,

ulertzen ez duen guztia galdetzen ahal dio ikasleak irakasleari. Ondo ulertzen ez

dena, ezin izango da ondo interpretatu.

IRAKURRI ONDOREN

Hainbat galdera mota izango dira, ikaslearen interpretatzeko

konpetentzia lantzeko: ipuinean zer esaten den, ipuinak zer esan nahi duen, zer

iradokitzen dion ipuinak ikasleari...

Page 31: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

INTERPRETATU KONPETENTZIA

IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA - DBH 31

Horretarako, pertsonaiek zer egiten duten edo zer ez duten egiten,

zertarako, haien portaeren arrazoiak, zer esaten duten edo zer isildu... Galdera

horiek guztiek ikaslearen ondorioztatze-ahalmena garatzen lagunduko dute.

Datu batzuetatik abiatu, ondorioetara iristeko. Horixe da INTERPRETATZEA.

Gramatika landuz hizkuntza aberastu deituriko atal bat ere izango

dute LHko 3. zikloko eta DBHko ikasleek, fitxa guztietan. Testuan agertzen

diren egitura morfosintaktikoak, aditz motak, adierazpide jatorrak... landuko

ditugu, bai eta ikasmailari egokitzen zaizkion edukiak ere.

Bukatzeko, fitxa guztiei Idatzi testu bat atalaren bidez bukaera

emango diegu. Oso garrantzitsutzat jotzen baitugu ikasleek testua lantzen

bukatu eta idazlan bat sortzea.

Ikasleak hainbat testu mota idatziko ditu: eskutitzak, mikroipuinak,

iragarkiak, ipuin-pasarteak... Laburrak izango dira eta gaiarekin lotuta egongo

dira.

Page 32: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu
Page 33: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

INTERPRETATU KONPETENTZIA

IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 33

GOMENDIOEN ZERRENDA

Irakasleok jarduera ugari eta era askotakoak ditugu aukeran. Irakasleok

horietako batzuk aukeratzea eta lantzea da helburua; ez guztiak.

Jarduera horietako batzuk ahozkoak izan daitezke, eta besteak, berriz,

idatzizkoak, ikasleen konpetentzia komunikatiboetan aurrera egiteko tresna

egokiak direlako. Irakurri aurreko jarduerek aukera ezin hobea eskaintzen dute

ahoz landuak izateko, eta motibazio-giro egokia pizten dute.

Irakurri baino lehen lantzeko jarduerak Ahoz landutakoak - Arreta ipuinaren idazlearengan jarriko dugu. Gizona ala emakumea da? Nola

imajinatzen duzu? Deskribatu.

- Izenburuan jarriko dugu arreta.

Esparru fonetikoa - Zer soinu ditu izenburuak?

Bokal: irekiak, itxiak...

Kontsonante: gogorrak, bigunak...

- Zer-nolako sentsazioak sortzen dizkizu izenburuak?

- Kendu kontsonante guztiak eta ahoskatu bokal guztiak jarraian; ondoren, erantsi beste kontsonante batzuk, eta asmatu izenburuak.

- Zenbat silaba ditu izenburuko izenak, izenburu osoak…?

- Asmatu izenburuaren ahoskerarekin antza duten izenburuak; irakurri idatzi dituzunak.

Esparru morfosintaktikoa - Aldatu izenburuko hitzen ordena, eta ikusi esanahia aldatzen den.

- Txertatu beste puntuazio-marka batzuk izenburuan, eta ikusi nola aldatzen diren irakurtzeko modua eta zentzua. Gelan egingo da guztien artean, arbelean jarri ondoren.

INTERPRETATU

Page 34: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

IRAKASLEARENTZAKO GIDA LIBURUA

34

Esparru semantikoa - Aurkitu izenburuko hitzen sinonimoak.

- Aurkitu izenburuko hitzen antonimoak.

- Denon artean, osatu izenburuko izen baten eremu semantikoa.

- Izenburuko hitzen bat daraman esaera zahar edo esamolde bat gogoratzen baduzu, esan gelaren aurrean.

Esparru analogikoa - Ezagutzen al dituzu izenburuan agertzen diren pertsonaien arteko loturak

errealitatean?

Adibidez: ezagutzen al duzu inor gertatu zaionik Txanogorritxori gertatutakoa?

Esparru etimologikoa - Izenburuko hitzen jatorria ezagutu ez arren, egin hipotesiak.

Iragarpen-esparrua - Saiatu ipuinak kontatzen duen istorioa gogoratzen edo asmatzen. Ondoren,

alderatu berdintasunak eta ezberdintasunak.

- Zure ustez, lagunak al dira izenburuan agertzen diren bi animaliak (edo beste edozein pertsonaia)? Eta, etsaiak? Zergatik?

Esparru ortografikoa - Esan izenburuan ageri diren hitzekin egin daitezkeen lau ortografia-akats.

Esparru morfologikoa - Esan izenburuko hitzak sinpleak, konposatuak ala eratorriak diren.

- Esan izenburuko hitzak izenak ala adjektiboak diren.

Idatziz landutakoak - Arreta ipuinaren idazlearengan jarriko dugu. Gizona ala emakumea da? Nola

imajinatzen duzu? Deskribatu. Egin idazlearen marrazki imajinario bat.

- Izenburuan jarriko dugu arreta.

Esparru fonetikoa - Asmatu izenburuaren ahoskeraren antza duten izenburuak.

- Egin izenburuko izenekin errima duten hitzen zerrenda.

Esparru morfosintaktikoa - Txertatu zenbait puntuazio-marka izenburuan, eta ikusi nola aldatzen diren

irakurtzeko modua eta zentzua. Bakoitzak bere koadernoan idatziko du.

Esparru semantikoa - Guztion artean, osatu izenburuko izen baten eremu semantikoa (animaliena,

koloreena...), eta idatzi koadernoan.

- Izenburuko hitzen bat daraman esaera zahar edo esamolde bat gogoratzen baduzu, idatzi zure koadernoan.

Page 35: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

INTERPRETATU KONPETENTZIA

IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA - DBH 35

- Aurkitu hiztegian izenburuko hitz ezezagun baten esanahia.

Esparru etimologikoa - Izenburuko hitzen jatorria ezagutu ez arren, egin hipotesiak.

Iragarpen-esparrua - Zure ustez, lagunak al dira izenburuan agertzen diren bi animaliak (edo

beste edozein pertsonaia)? Eta, etsaiak? Zergatik?

Esparru ortografikoa - Zer ortografia-akats egin zezakeen idazleak izenburua idazterakoan? Idatzi

akats horiek guztiak.

Irakurri bitartean lantzeko jarduerak Ahoz landutakoak - Nahiz eta ipuin ezagunak izan, ezagutzen ez dituzun hitzak, esaerak,

esaldiak, paragrafoak eta egoerak ager daitezke. Hori gertatzen bada, galdetu irakasleari eta entzun arretaz haren azalpenak.

- Irakurtzen dugun bitartean eta irakasleak esaten duenean, egin ondoren gertatuko denari buruzko hipotesiak.

- Alderatu ipuinean gertatzen diren gauzak zuk ezagutzen dituzunekin edo zuri gertatu zaizkizunekin.

Idatziz landutakoak - Irakurtzen dugun bitartean eta irakasleak esaten duenean, asmatu eta idatzi

zer gertatuko den ipuinaren bukaeran.

Irakurri ondoren lantzeko jarduerak Ahoz landutakoak - Zergatik uste duzu bi pertsonaien artean hain harreman ona, edo txarra,

dagoela? Hautatu ematen zaizkizun aukeren artean, eta arrazoitu erantzuna.

- Zure ustez, nolakoa da pertsonaia? Aukeratu ematen zaizkizun ezaugarrien artean, eta arrazoitu erantzuna.

- Zergatik egiten du pertsonaiak ekintza hori? Aukeratu ematen zaizkizun ekintzen artean, eta arrazoitu erantzuna.

- Emandako hitz-zerrendatik, zure ustez, zer hitzek islatzen dute hobekien ipuinaren edukia?

- Nolakoa da pertsonaia? Aukeratu ematen zaizkizunen artean, eta arrazoitu zure erantzuna.

- Zure ustez, nola portatu da halako pertsonaia? Zergatik? Azaldu.

Page 36: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

IRAKASLEARENTZAKO GIDA LIBURUA

36

- Zure ustez, norentzat da egokia ipuina? Zer hartzaile motarentzat? Hautatu nahi dituzunak emandako aukeren artean, eta arrazoitu erantzuna.

- Zure ustez, zein da ipuin honen asmoa? Hautatu aukera hauetako bat, eta arrazoitu zure erantzuna.

- Ipuinetik atera daitezkeen ideietatik, sailkatu ematen zaizkizunen artean, eta bereizi nagusiak (N) eta bigarren mailakoak (B). Nork bere koadernoan osatu ondoren, azaldu gelan.

- Interpretatu ipuinak zer adierazten digun, ipuinean agertzen diren elementuei buruz ematen zaizkizun esaldi egokiena/ak hautatuta, eta arrazoitu gelaren aurrean.

- Ipuina irakurri ondoren. Nola imajinatzen duzu idazlea? Irakurri aurretik bezalakoa? Ezberdina? Arrazoitu zure erantzuna.

Idatziz landutakoak - Zergatik uste duzu bi pertsonaien artean hain harreman ona, edo txarra,

dagoela? Hautatu ematen zaizkizun aukeren artean, eta arrazoitu erantzuna.

- Zure ustez, nolakoa da pertsonaia? Aukeratu ematen zaizkizun ezaugarrien artean, eta arrazoitu erantzuna.

- Zergatik egiten du pertsonaiak ekintza hori? Aukeratu ematen zaizkizun ekintzen artean, eta arrazoitu erantzuna.

- Nolako pertsonaia da? Aukeratu ematen zaizkizunen artean, eta arrazoitu zure erantzuna.

- Zure ustez, nola portatu da halako pertsonaia? Zergatik? Azaldu.

- Zure ustez, norentzat da egokia ipuin hau? Zer hartzaile motarentzat? Hautatu nahi dituzunak emandako aukeren artean, eta arrazoitu zure erantzuna.

- Zure ustez, zein da ipuin honen asmoa? Hautatu aukera hauetako bat, eta arrazoitu zure erantzuna.

- Ipuinetik atera daitezkeen ideietatik, sailkatu ematen zaizkizunen artean, eta bereizi nagusiak (N) eta bigarren mailakoak (B).

- Interpretatu ipuinak zer adierazten digun, ipuinean agertzen diren elementuei buruz ematen zaizkizun esaldi egokiena/ak hautatuta, eta arrazoitu zure erantzuna.

- Asmatu beste izenburu batzuk.

- Eman ipuinari buruzko iritzia.

Page 37: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

INTERPRETATU KONPETENTZIA

IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA - DBH 37

- Idatzi testu bat. Aukerak oso ugariak izan daitezke; adibidez, gaia adiskidetasuna baldin bada, plantea dezakegu:

• Idatzi zer ezaugarri izango dituen zure lagunak.

• Bizitzan lagunak egiteko jarraibide praktikoen metodo bat.

• Eman adiskidetasunari buruzko esaldi bat, ikasleek beren iritzia azal dezaten.

• Idatzi bi animaliaren arteko adiskidetasunari buruzko alegia bat.

• Eman testuari buruzko iritzia.

- Imajinatu ipuineko bi pertsonaiaren arteko harremana erabat ezberdina dela

(hiltzailea, maitalea dela, adib.) eta, hori horrela, asmatu ipuin labur bat.

- Eman ipuineko mezu nagusia albiste-tankeran; hainbat modutan, gainera: kirol-albistea, prentsa arrosako albistea, oharren atalekoa... modu laburrean.

- Ipuinean atera diren ideiak kontuan hartuta, sortu hainbat izenburu.

- Ipuina irakurri ondoren. Nola imajinatzen duzu idazlea? Irakurri aurretik bezalakoa? Ezberdina? Arrazoitu zure erantzuna.

Page 38: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu
Page 39: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

INTERPRETATU KONPETENTZIA

IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 39

IPUINEN ZERRENDA

DBH 1. maila

- Langintza zailena

- Errotariaren txakurra

- Ontzako urrea

DBH 2. maila

- Erretorearen txerria

- Zergatik?

- Goian bego nire kotxea

DBH 3. maila

- Galduta

- Katuak bakar-bakarrik sentitzen direnean

- Urdiñe

DBH 4. maila

- Hiner. Hinerren bidaia.

- Pentsarazteko jokoak

- Loak hartu zuen buzoa

INTERPRETATU

Page 40: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu
Page 41: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 41

ANTOLATU KONPETENTZIA

Page 42: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu
Page 43: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

ANTOLATU KONPETENTZIA

IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 43

SARRERA

Liburukietan izango dituzun narrazioen eta jardueren bidez,

ikaslea, edozein testutan murgiltzeko gai izango den irakurle

bihurtzea izango da gure helburua.

Horretarako, irakurritakoa antolatzen ikastea izango da irakaslearen

eginbeharra.

Baina, nola ANTOLATU ?

Konpetentzia hau lantzerakoan, aurrekoetan azaldutako jarduera

berdintsuak jorratuko ditu ikasleak, oraingoan ere berrikusketa moduan, eta

horiek egindakoan, ANTOLATZEAri dagozkionak: ideien analisi- eta sintesi-

prozedura ikasi; hainbat hitz mota zerrendatu; narrazioaren egituraren

elementuak aztertu... Hori guztia egiteko, beti izango da irakaslearen laguntza.

Ikasleek antolatzen ikasiko dute, zer den garrantzitsuena bereizten: zer

dagoen sobera eta zer den beharrezkoa. Informazio hori hainbat eratan

sailkatzen, hau da, antolatzen ikasiko dute.

ANTOLATU

Page 44: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

IRAKASLEARENTZAKO GIDA LIBURUA

44

Aurreko konpetentzietako metodo berberari jarraituko diogu:

IRAKURRI BAINO LEHEN

Izenburuak ematen duen informazioa hizkuntzaren hainbat mailatan

aztertuko dute ikasleek; era berean, gelakideekin elkarlanean, gaiarekiko

aurrezagutzak zabaldu eta osatuko dituzte, ahozko jardueren bidez.

IRAKURRI BITARTEAN

Erne, adi irakurri behar da, ezinbestekoa baita zalantzarik ez izatea, dena

ulertzea. Ez dakien guztia galdetu behar dio ikasleak irakasleari: hitzak,

esaldiak, historia-erreferentziak, literatura-erreferentziak, ideiak...

IRAKURRI ONDOREN

Konpetentzia garatzen laguntzeko galdera askori erantzun beharko dio

ikasleak, ipuinean gertatzen edo kontatzen dena antolatzeko: paragrafoetako

ideia nagusiak identifikatu; narrazioaren egitura aztertu; testuak dioena

eskemen, kontzeptu-mapen, organigramen bidez ordenatu; laburpenak egin.

Azkenik, gogora ezazu LH 3. zikloko edo DBHko ikaslea baldin bada, lan

guztiak Gramatika landuz hizkuntza aberastu eta Idatzi testu bat

atalekin bukatzen direla.

Gramatika landuz atalean, testuan agerturiko adierazpen, adizki,

egitura... jatorrak landuko ditugu, ikaslearen hizkuntza-kalitatea hobetzeko

asmoz; betiere, dagokion mailari egokituta egongo dira.

Idatzi testua, zergatik? Osagarri ezin hobea delako; ikasleek praktikan

jarriko baitute ikasitakoa.

Page 45: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

ANTOLATU KONPETENTZIA

IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 45

GOMENDIOEN ZERRENDA

Irakasleok jarduera ugari eta era askotakoak ditugu aukeran. Irakasleok

horietako batzuk aukeratzea eta lantzea da helburua; ez guztiak.

Jarduera horietako batzuk ahozkoak izan daitezke, eta besteak, berriz,

idatzizkoak, ikasleen konpetentzia komunikatiboetan aurrera egiteko tresna

egokiak direlako. Irakurri aurreko jarduerek aukera ezin hobea eskaintzen dute

ahoz landuak izateko, eta motibazio-giro egokia pizten dute.

Irakurri baino lehen lantzeko jarduerak - Beste bi konpetentzietan landutako jarduera berberak.

Irakurri bitartean lantzeko jarduerak - Beste bi konpetentzietan landutako jarduera berberak.

- Hiztegiak lagunduta, txertatu testuan bertan ipuineko esaldi bateko hitzen definizioak.

- Emandako aukeren artean, asmatu testuan agertzen den hitz baten definizio zuzena.

- Lotu definizioak eta hitzak.

- Asmatu hitzen balizko definizioak; ondoren, alderatu hiztegiko definizioarekin.

ANTOLATU

Page 46: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

IRAKASLEARENTZAKO GIDA LIBURUA

46

Irakurri ondoren lantzeko jarduerak Idatziz landutakoak - Eskatu ikasleari testuko elementuak azpimarratzeko:

Adib.: Izenak | Adjektiboak | Aditzak | Lokailuak | Aurrekari-Ondorioak...

- Irakasleak hainbat paragraforen laburpen diren izenburuak emango ditu, ikasleek dagokien paragrafo zenbakiarekin lot ditzaten. Adib.:

Izenburua

Katuak hitz egiten du.

Paragrafo zenbakia

5

- Irakasleak testuko hainbat paragrafo emango ditu, ikasleek izenburu egoki bat eman diezaieten.

- Ezabatu ulertzeko beharrezkoak ez diren hitzak. Geratzen diren hitzekin osatutako esaldiak zentzu osoa izan beharko du.

- Laburbildu testuko hainbat paragrafo lerro bakar batean. Ondoren, sortu mikroipuinak lerroak elkartuta.

- Bildu ipuineko pertsonaien artean dauden harremanak organigrama batean, geziez eta oinarrizko oharrez baliatuta.

- Aukeratu testuko ideia nagusia biltzen duen paragrafoa; ideia nagusia espresuki adierazita baldin badago, noski.

- Testuko ideia nagusia espresuki adierazita ez badago, ikasleak idatz dezala.

- Eskatu ikasleari ipuineko ekintzarik garrantzitsuenak marrazteko, emandako lauki zurietan.

- Eman zerrenda nahasian ipuinean agertzen diren ekintzak, ikasleek kronologikoki antola ditzaten.

- Sailkatu bi zerrendatan ipuinean agertzen diren leku eta objektuak.

- Eman ipuinean gertatzen diren ekintza garrantzitsuei buruzko esaldien hasierak, ipuineko edukiari erreparatuta ikasleek osa ditzaten.

- Kontatu ipuineko gertaera garrantzitsuenak komiki eran, sekuentzia garrantzitsuenak kontuan hartuta, eta kronologikoki antolatuta.

- Ordezkatu testuko hitz bat beste hitz-zerrenda batekin.

- Ordezkatu testuko hitz bat edo gertaera bat beste gertaera edo zerrenda batekin.

- Zerrendatu ekintzen edo gertaera garrantzitsuen ondorioak.

- Sartu kanpoko hitzak (bitxiak, arrotzak, testuarekin zerikusirik ez dutenak...), ikasleak testuaren koherentzia desegokiaz ohartarazteko.

- Emandako esaldi batetik, osatu esaldi luzeago bat edo idatzi testu labur bat.

- Emandako edo ikasleei eskatutako esaldi solteetatik (haien arteko loturarik ez dute izan behar), sortu testu koherente bat.

Page 47: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

ANTOLATU KONPETENTZIA

IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA - DBH 47

- Txertatu ezaguna den beste ipuin bateko paragrafo bat, lantzen ari garen ipuinaren beste paragrafoen artean, ipuinari ez dagokiona bereiz dezaten.

- Testuaren gakoa/k (gertaera, arazoa, korapiloa...) identifikatu ondoren, ikasleek haietako bat kenduko dute, ipuinak zentzua galtzen duen ikus dezaten.

- Hierarkizatu ekintzak edo gertaerak, garrantzitsuenen arabera.

- Egoki erabili testuak sintetizatzerakoan aukeratutako ereduaren (laburpena, mapa kontzeptuala, organigrama...) elementuak.

- Ordezkatu testuari buruz egindako sintesi-prozedura beste prozedura batekin (laburpena, ordezkatu kontzeptu-mapa batekin edo alderantziz).

Page 48: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu
Page 49: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

ANTOLATU KONPETENTZIA

IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 49

IPUINEN ZERRENDA

DBH 1. maila

- Danbolindari magikoa

- Zaunka egiten ez zekien zakurra

- Tinoren gaixotasuna

DBH 2. maila

- Aitona Martin

- Suaren lorpena

- Snegurochka

DBH 3. maila

- Botilako deabrua

- Amodioaren gazi-gozoak

- Marinel zaharra

DBH 4. maila

- Heroi faltsua

- Umeak, maskotak eta gainerako parasitoak

- Gauaz parke batean

ANTOLATU

Page 50: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu
Page 51: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 51

BALIOETSI KONPETENTZIA

Page 52: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu
Page 53: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

BALIOETSI KONPETENTZIA

IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 53

SARRERA

Liburukietan izango dituzun narrazioen eta jardueren bidez,

ikaslea, edozein testutan murgiltzeko gai izango den irakurle

bihurtzea izango da gure helburua.

Horretarako, irakurritakoa balioesten ikastea izango da irakaslearen

eginbeharra.

Baina, zer da BALIOESTEA?

BALIOESTEA ikasleak irakurri berria duen testuari buruzko iritzia

ematea da. Beraz, zerbait subjektiboa eta pertsonala da, eta ikaslearen

hausnarketan eta gustuetan oinarrituta egongo da.

Interpretatu konpetentzia landu den atalean, ikasleak iritzirik ez zuela

eman behar azpimarratu dugu, baina, oraingo honetan bai; horixe egin beharko

du, hain zuzen ere. Dena den, beti testua ongi ulertu eta aztertu ondoren

egingo du balorazioa.

Ipuin bat balioesteko irizpideak edukitzea beharrezkoa da, istorioa

gustatu zaien ala ez, ondo idatzita dagoen ala ez argudiatzeko. Balioesterakoan,

argi azaldu beharra dute zergatia, baiezkoa ala ezezkoa izan. Ezin izango dute

sekulan erantzun “ez dakit”, arrazoiak eman egin behar dira beti.

BALIOETSI

Page 54: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

IRAKASLEARENTZAKO GIDA LIBURUA

54

Ikasleak, irakurtzerakoan, pentsatu egiten du (pentsatu egin behar du),

batzuetan kontzienteki eta besteetan inkontzienteki. Horregatik, jarduerak

irakurlearen alde kontzientea garatzen laguntzeko pentsatuta daude, eta

gaitasun kritikoa garatzen lagunduko diote.

Metodoa hiru ataletan sailkatuta dago: irakurri baino lehen, irakurri

bitartean eta irakurri ondoren.

IRAKURRI BAINO LEHEN

Erreparatu izenburuari: izenburuak informazio handia ematen ahal digu

esparru guztietan. Alde batetik, esparru fonetikoan, morfosintaktikoan,

semantikoan, analogikoan, ortografikoan, morfologikoan eta, bestaldetik,

iragarpen-esparruan.

Hauek guztiak lantzen jarraituko dugu atal honetan ere.

IRAKURRI BITARTEAN

Erne, adi irakurri behar da, ezinbestekoa baita zalantzarik ez izatea, dena

ulertzea. Ez dakien guztia galdetu behar dio ikasleak irakasleari: hitzak,

esaldiak, historia-erreferentziak, literatura-erreferentziak, ideiak...

IRAKURRI ONDOREN

Konpetentzia garatzen laguntzeko galdera askori erantzun beharko dio

ikasleak, ipuinean gertatzen edo kontatzen dena balioesteko: gertatzen dena,

pertsonaiek esaten dutena, nola esaten duten, ipuinak ideiei eta sentimenduei

dagokienez zer iradokitzen dion...

Azkenik, gogora ezazu LHko 3. zikloko edo DBHko ikaslea baldin bada,

lan guztiak Gramatika landuz hizkuntza aberastu eta Idatzi testu bat

atalekin bukatzen direla.

Page 55: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

BALIOETSI KONPETENTZIA

IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA - DBH 55

Gramatika landuz atalean, testuan agerturiko adierazpen, adizki,

egitura... jatorrak landuko ditugu, ikaslearen hizkuntza-kalitatea hobetzeko

asmoz; betiere, dagokion mailari egokituta egongo dira.

Idatzi testua, zergatik? Osagarri ezin hobea delako; ikasleek praktikan

jarriko baitute ikasitakoa.

Page 56: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu
Page 57: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

BALIOETSI KONPETENTZIA

IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 57

GOMENDIOEN ZERRENDA

Irakasleok jarduera ugari eta era askotakoak ditugu aukeran. Irakasleok

horietako batzuk aukeratzea eta lantzea da helburua; ez guztiak.

Jarduera horietako batzuk ahozkoak izan daitezke, eta besteak, berriz,

idatzizkoak, ikasleen konpetentzia komunikatiboetan aurrera egiteko tresna

egokiak direlako. Irakurri aurreko jarduerek aukera ezin hobea eskaintzen dute

ahoz landuak izateko, eta motibazio-giro egokia pizten dute.

Irakurri baino lehen lantzeko jarduerak Ahoz landutakoak Esparru fonetikoa - Zer soinu ditu izenburuak?

Bokal: irekiak, itxiak...

Kontsonante: gogorrak, bigunak....

- Zer sentsazio sortzen dizkizu izenburuak?

- Kendu kontsonante guztiak eta ahoskatu bokal guztiak jarraian; ondoren, erantsi kontsonante berriak, eta asmatu izenburuak.

- Zenbat silaba ditu izenburuko izenak, izenburu osoak...?

- Asmatu izenburuaren ahoskeraren antza duten izenburuak.

Esparru morfosintaktikoa - Aldatu izenburuko hitzen ordena, eta ikusi esanahia aldatzen den.

- Txertatu zenbait puntuazio-marka izenburuan, eta ikusi nola aldatzen diren irakurtzeko modua eta zentzua. Gelan egingo da guztien artean, arbelean jarri ondoren.

Esparru semantikoa - Kontatu izenburuko hitz batek (adib.: udak) zer sentsazio sortzen dizkizun.

- Eman izenburuko hitz bat duten esamolde multzo bat, ikasleek esanahia eman dezaten, eta bizitzako zer egoeratan erabiliko luketen esan dezaten.

- Lotu hitz hauek eman diren definizioekin.

BALIOETSI

Page 58: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

IRAKASLEARENTZAKO GIDA LIBURUA

58

- Eman testuaren izenburuaren hitzen bat duten esaera zahar batzuk, eta ondoan, ezarri nahastuta horien esanahiak, ikasleek lot ditzaten.

- Osatu irakasleak emandako animalien zerrenda, animalien ahotsa izendatzeko aditz egokiarekin.

Adib.: Katuak � Marrakatu, Txakurrak � ...

- Definitu izenburuko hitzen bat, hiztegian begiratu gabe. Ondoren, alderatu hiztegiko definizioarekin.

- Sortu asmakizun bat izenburuko hitz batekin.

- Eman definizio bat, definitutako hitza eman gabe, eta galdetu zer falta edo sobera zaion.

- Aurkitu izenburuko hitzen sinonimoak.

- Aurkitu izenburuko hitzen antonimoak.

- Denon artean, osatu izenburuko izen baten eremu semantikoa.

- Izenburuko hitzen bat daraman esaera zahar edo esamolde bat gogoratzen baduzu, esan gelaren aurrean.

Esparru etimologikoa - Eman izenburuan ageri den hitz bat eta galdetu zerrendatzen diren beste

hitz batzuk horren eratorriak direnentz.

- Zer esanahi du edo ematen zaio izenburuko hitz bati?

- Saiatu izenburuko hitzen jatorria azaltzen/asmatzen. Ondoren, irakasleak lagunduta, ezagutu benetako jatorria eta alderatu zurearekin.

- Nahiz eta izenburuko hitzen jatorria jakin, egin zure hipotesiak ea asmatzen duzun.

Esparru analogikoa - Kontatu dakizuna izenburuan ageri den pertsonaiari buruz.

- Ba al dakizu izenburuan ageri den pertsonaiaren istorioren bat? Kontatu.

- Zer harreman duzu izenburuan ageri den pertsonaiarekin (animaliarekin, adib.)? Gustatzen al zaizu? Zergatik?

- Aipatu izenburuan agertzen diren pertsonaia (animalia, adib.) ospetsuen izenak.

- Kontatu izenburuan agertzen diren pertsonaiak protagonistak diren beste kontakizunen bat.

- Zer sentimendu sortzen du izenburuko hitz horrek zugan?

- Ipuina beste herrialde batekoa baldin bada, aurkitu horri buruzko informazioa eta eman hamar datu garrantzitsu.

Iragarpen-esparrua - Saiatu ipuinak kontatzen duen istorioa gogoratzen edo asmatzen. Ondoren,

alderatu berdintasunak eta ezberdintasunak.

Page 59: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

BALIOETSI KONPETENTZIA

IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA - DBH 59

- Zure ustez, lagunak al dira izenburuan agertzen diren bi animaliak (edo beste edozein pertsonaia)? Eta, etsaiak? Zergatik?

- Egin ipuinaren hipotesi narratiboa izenburutik abiatuta.

- Asmatu zer istorio ezkuta daitezkeen izenburuko izen baten atzean.

Esparru ortografikoa - Zer ortografia-akats egin zezakeen idazleak izenburua idazterakoan? Aipatu

horiek guztiak.

Esparru morfologikoa - Esan izenburuko hitzak sinpleak, konposatuak ala eratorria diren.

- Esan izenburuko hitzak izenak ala adjektiboak diren.

Idatziz landutakoak Esparru fonetikoa - Asmatu izenburuaren ahoskeraren antza duten beste izenburuak.

- Egin izenburuko izenekin errima duten hitz-zerrenda.

Esparru morfosintaktikoa - Txertatu zenbait puntuazio-marka izenburuan eta ikusi nola aldatzen diren

irakurtzeko modua eta zentzua. Bakoitzak bere koadernoan idatziko du.

Esparru semantikoa - Idatzi zer-nolako sentsazioak sortzen dizkizun izenburuko hitz batek.

- Aipatu izenburuko hitz batekin dauden esaera zaharrak eta aztertu esaera zaharren esanahia.

- Eman testuaren izenburuaren hitzen bat duten esaera zahar batzuk, eta ondoan, ezarri nahastuta horien esanahiak, ikasleek lot ditzaten.

- Definitu izenburuko hitzen bat hiztegian begiratu gabe. Ondoren, alderatu hiztegiko definizioarekin.

- Sortu asmakizun bat izenburuko hitz batekin.

- Eman definizio bat, definitutako hitza eman gabe, eta galdetu zer falta edo sobera zaion.

- Guztion artean, osatu izenburuko izen baten eremu semantikoa (animaliena, koloreena...), eta idatzi koadernoan.

- Izenburuko hitzen bat daraman esaera zahar edo esamolde bat gogoratzen baduzu, idatzi zure koadernoan.

- Aurkitu hiztegian izenburuko hitz ezezagun baten esanahia.

Esparru etimologikoa - Zer esanahi du edo ematen zaio izenburuko hitz bati?

- Saiatu izenburuko hitzen jatorria azaltzen/asmatzen. Ondoren, irakasleak lagunduta, ezagutu benetako jatorria eta alderatu zurearekin.

Page 60: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

IRAKASLEARENTZAKO GIDA LIBURUA

60

- Nahiz eta izenburuko hitzen jatorria jakin, egin zure hipotesiak ea asmatzen duzun.

Esparru analogikoa - Kontatu dakizuna izenburuan ageri den pertsonaiari buruz.

- Ba al dakizu izenburuan ageri den pertsonaiaren istorioren bat? Kontatu.

- Zer harreman duzu izenburuan ageri den pertsonaiarekin (animaliarekin, adib.)? Gustatzen al zaizu? Zergatik?

- Aipatu izenburuan ageri diren pertsonaia (animalia, adib.) ospetsuen izenak.

- Ipuina beste herrialde batekoa baldin bada, aurkitu horri buruzko informazioa eta eman hamar datu garrantzitsu.

Iragarpen-esparrua - Zure ustez, lagunak al dira izenburuan agertzen diren bi animaliak (edo

beste edozein pertsonaia)? Eta, etsaiak? Zergatik?

- Egin ipuinaren hipotesi narratiboa izenburutik abiatuta.

- Asmatu zer istorio ezkuta daitezkeen izenburuko izen baten atzean.

Esparru ortografikoa - Zer ortografia-akats egin zezakeen idazleak izenburua idazterakoan? Idatzi

akats horiek guztiak.

Irakurri bitartean lantzeko jarduerak Ahoz landutakoak - Askotan, nahiz eta ipuin ezagunak izan, ezagutzen ez dituzun hitzak,

esaerak, esaldiak, paragrafoak eta egoerak ager daitezke. Hori gertatzen baldin bada, galdetu irakasleari, eta entzun arretaz haren azalpenak.

- Irakurri bitartean eta irakasleak esaten duenean, asmatu eta azaldu ahoz zer gertatuko den ipuinaren bukaeran ala protagonistari zer gertatuko zaion.

- Laburtu une horretara arte irakurritakoa.

- Alderatu ipuinean gertatzen diren gauzak, zuk ezagutzen dituzunekin ala zuri gertatu zaizkizunekin.

Idatziz landutakoak - Irakurri bitartean eta irakasleak esaten duenean, asmatu eta azaldu zer

gertatuko den ipuinaren bukaeran ala protagonistari zer gertatuko zaion.

Page 61: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

BALIOETSI KONPETENTZIA

IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA - DBH 61

Irakurri ondoren lantzeko jarduerak Ahoz landutakoak

GERTATZEN DENA BALIOSTEN DUGU - Emandako aukera guztien artean, markatu non gertatzen diren ipuineko

ekintzak, eta arrazoitu zure erantzuna.

- Emandako aukera guztien artean, markatu zein den ipuineko ekintza garrantzitsuena, eta arrazoitu zure erantzuna.

- Emandako ekintza-zerrendatik, aukeratu zure ustez garrantzitsuena, eta eman zergatia.

- Emandako aukera guztien artean, markatu nolakoak diren ipuineko ekintzak: sinesgarriak, oso errealak, zoragarriak, sinbolikoak..., eta arrazoitu zure erantzuna.

- Emandako aukera guztien artean, markatu nola dauden irudikatuta ipuineko pertsonaiak (animaliak...): pertsona errealistak, zintzoak, idealistak..., eta arrazoitu zure erantzuna.

- Emandako aukera guztien artean, markatu ipuineko zer pertsonaiarekin identifikatzen zaren, eta arrazoitu zure erantzuna.

- Zer informazio gehiago izan nahiko zenuke ipuineko pertsonaia baten inguruan? Hautatu emandako aukeren artean, eta azaldu zergatia.

- Ordenatu ematen zaizun ekintzen zerrenda, garrantzitsuenetik garrantzi gutxien duenera.

- Zerrendatzen diren ekintza hauetatik, zure ustez, zein dira beharrezkoak testua behar bezala ulertzeko? Arrazoitu zure aukera.

ESATEN DENA BALIOESTEN DUGU - Emandako hitz-zerrendan, markatu ikur batekin pertsonaia bati

dagozkionak, eta beste ikur batekin, besteari dagozkionak. Adib.: txakurrari dagozkionak (T) batekin, eta otsoari dagozkionak, (O) batekin. Arrazoitu zure erantzunak.

- Hartu ipuineko esaldi bitxiak eta, emandako esanahien zerrendatik, aukeratu egokienak, eta arrazoitu erantzuna.

- Ipuineko zer pertsonaia izan nahiko zenuke? Aukeratu ematen zaizkizun pertsonaien artean, eta arrazoitu zure erantzuna.

- Zein da ipuinaren helburua? Emandako aukeretatik, markatu egokiena/k, eta arrazoitu zure erantzuna.

Page 62: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

IRAKASLEARENTZAKO GIDA LIBURUA

62

- Balioetsi ipuinean zerbaiti buruz ematen den irudia ala informazioa. Emandako aukerak aztertu ondoren, arrazoitu zurea.

Adib.: Heriotza krudela da.

NOLA ESATEN DEN BALIOESTEN DUGU - Zure ustez, nahikoa informazio al dago ipuina idatzita dagoen moduan,

esaten dena ulertzeko? Aukeratu ematen zaizkizunen artean, eta arrazoitu zure erantzuna.

- Zer aldatu ala erantsiko zenuke ipuina kontatzeko moduan?

• Aldatu:..............

• Erantsi:..............

- Emandako zerrendan, bereizi idazleak erabili dituen baliabide linguistiko garrantzitsuenak, eta arrazoitu zure aukera/k.

- Zer hitz errepikatzen dira gehien ipuinean? Aukeratu emandako zerrendan, eta eman arrazoiak.

- Zein da ipuinak duen akatsik handiena? Emandako aukeren artean, markatu nahi dituzunak, eta arrazoitu zure erantzuna.

- Zer gustatu zaizu gehien ipuinean? Markatu aukeren artean, eta arrazoitu zure erantzuna.

- Zer gustatu zaizu gutxien ipuinean? Markatu aukeren artean, eta arrazoitu zure erantzuna.

IRADOKITZEN DIGUN HURAXE BALIOESTEN DUGU - Nolako erantzuna sortu nahi du idazleak irakurlearengan? Hautatu aukera

bat, eta arrazoitu zure erantzuna.

- Zer iritzi duzu ipuineko pertsonaia baten jokaeraz? Hautatu aukera bat, eta eman zergatia.

- Zure ustez, ba al du ipuinak ikasbiderik? Hautatu aukera bat, eta eman zergatia.

- Zer abantaila ditu ipuineko pertsonaia izateak? (Adib.: txakurra izateak)

- Zer alde txar ditu ipuineko pertsonaia izateak? (Adib.: txakurra izateak)

- Zer alde txar ditu ipuineko beste pertsonaia bat izateak? (Adib.: katua izateak)

- Zer pertsona motari egokitu dakioke ipuina? Hautatu aukera bat, eta arrazoitu zure erantzuna.

- Emandako hitz-zerrenda honetatik, zein da/dira ipuineko egoeretan etengabe sumatzen direnak? Markatu, eta arrazoitu erantzuna.

Page 63: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

BALIOETSI KONPETENTZIA

IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA - DBH 63

- Ipuin honetan, zerk sortu du zugan hunkipenik handiena? Arrazoitu zure aukera.

IZENBURUA BERRIKUSTEN DUGU - Eman beste izenburu posible batzuk.

EMAN IPUINARI BURUZKO IRITZIA - Hau da ipuinari buruz dudan iritzia.

Irakurri ondoren lantzeko jarduerak Idatziz landutakoak

GERTATZEN DENA BALIOESTEN DUGU - Emandako aukera guztien artean, markatu non gertatzen diren ipuineko

ekintzak, eta arrazoitu zure erantzuna.

- Emandako aukera guztien artean, markatu zein den ipuineko ekintza garrantzitsuena, eta arrazoitu zure erantzuna.

- Emandako ekintza-zerrendatik, aukeratu zure ustez garrantzitsuena, eta eman zergatia.

- Emandako aukera guztien artean, markatu nolakoak diren ipuineko ekintzak: sinesgarriak, oso errealak, zoragarriak, sinbolikoak..., eta arrazoitu zure erantzuna.

- Emandako aukera guztien artean, markatu nola dauden irudikatuta ipuineko pertsonaiak (animaliak...): pertsona errealistak, zintzoak, idealistak..., eta arrazoitu zure erantzuna.

- Emandako aukera guztien artean, markatu ipuineko zer pertsonaiarekin identifikatzen zaren, eta arrazoitu zure erantzuna.

- Zer informazio gehiago izan nahiko zenuke ipuineko pertsonaia baten inguruan? Hautatu emandako aukeren artean, eta azaldu zergatia.

- Ipuineko pertsonaiek egiten dituzten ekintzak kontuan hartuta, zeinekin identifikatzen zara? Zergatik?

- Nolakoak dira zuretzat ipuinean kontatzen diren ekintzak: tristeak, atseginak...? Aukeratu bat, eta azaldu zergatia.

Page 64: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

IRAKASLEARENTZAKO GIDA LIBURUA

64

- Balioetsi nolakoa den ipuineko pertsonaia baten portaera. Hautatu aukera bat, eta arrazoitu zure erantzuna.

- Emandako esaldi-zerrenda batetik, markatu ideiak (I) batekin, eta ekintzak, (E) batekin.

- Zerrendatzen diren ekintza hauetatik, zein dira funtsezkoak testua ulertzeko? Arrazoitu hautatutakoa.

- Ikusiko zenuenez, ipuineko pertsonek animalien jarrera berberak adierazten dituzte. Emandako jarrera hauetatik, markatu zein dagokion bakoitzari.

Adib.: (L) batekin lehoiari dagozkionak, (U) batekin untxiari dagozkionak.

- Ipuineko pertsonaia baten jarrera ikusita, nolakoa imajinatzen duzu gorpuzkeraz eta psikologikoki? Hautatu aukera bat, eta adierazi zergatia.

- Zure ustez, ipuinean ageri ez diren zer beste ekintza garatu beharko lirateke? Markatu ematen zaizkizun aukeren artean, eta adierazi zergatia.

- Ordenatu ematen zaizun ekintza-zerrenda, garrantzitsuenetik garrantzi gutxien duenera.

ESATEN DENA BALIOESTEN DUGU

- Hartu ipuineko esaldi bitxiak eta, emandako esanahien zerrendatik, aukeratu egokienak, eta arrazoitu erantzuna.

- Ipuineko zer pertsonaia izan nahiko zenuke? Aukeratu ematen zaizkizun aukeren artean, eta arrazoitu zure erantzuna.

- Zure ustez, ipuina matxista ala feminista da? Arrazoitu zure erantzuna.

- Ezaugarri pertsonalen zerrenda batean, markatu pertsonaiei dagozkienak.

Adib.: gizonari dagozkionak (G) batekin, eta emakumeari dagozkionak (E) batekin.

- Eskatu ipuinean agertzen den esamolde, gertaera edota ekintza bati buruzko balorazioa, eta galdetu bizitzan gauzak horrela gertatzen diren. Horretarako, markatu emandako aukeren artean eta eman zergatia.

- Ipuina irakaspen edo ikasbide batekin bukatzen da. Zer iritzi duzu? Markatu aukeren artean, eta arrazoitu zure erantzuna.

- Eskaintzen zaizkizun ideien artean, zein dira nagusiak, eta zein, bigarren mailakoak? Markatu (1) batekin lehenengoak, eta (2) batekin bigarrenak.

- Balioetsi ipuinean zerbaiti buruz ematen den irudia edo informazioa. Emandako aukerak aztertu ondoren, arrazoitu zurea.

Adib.: Heriotza krudela da.

Page 65: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

BALIOETSI KONPETENTZIA

IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA - DBH 65

NOLA ESATEN DEN BALIOESTEN DUGU

- Zer aldatu ala erantsiko zenuke ipuina kontatzeko moduan?

• Aldatu:..............

• Erantsi:..............

- Zein da ipuinak duen akatsik handiena? Emandako aukeren artean, markatu nahi dituzunak, eta arrazoitu erantzuna.

- Zer da ipuinean gehien balioesten duzuna? Hautatu emandako aukeren artean, eta arrazoitu erantzuna.

- Zer da ipuinean gutxien balioesten duzuna? Hautatu emandako aukeren artean, eta arrazoitu zure erantzuna.

- Zer iritzi duzu denboraren antolaketaz? Begiratu aukerak (atzo, gaur, bihar, lineala da, idazlea bukaeratik hasten da, eta abar). Arrazoitu zure hautaketa.

- Nolakoa da narratzailea? Ematen zaizkizun ezaugarrietatik aukeratu, eta arrazoitu zure erantzuna.

- Zure ustez, iritzi berbera al du narratzaileak animalia guztiei buruz? Ala animalia zehatz batez askoz ere iritzi hobea? Eman zure arrazoiak.

- Zein dira ipuinean gehien gustatu zaizkizun alderdiak? (gaia, ipuinaren hasiera, hiztegia, pertsonaia baten izaera...). Aipatu eta arrazoitu.

- Zer erantsi, kendu ala moldatuko zenioke ipuinari?

Erantsi:................... Kendu:........................ Moldatu:.......................

- Jarriko al zenioke ipuinari beste inolako irakaspenik? Zein?

IRADOKITZEN DIGUN HURAXE BALIOESTEN DUGU - Zure ustez, ohikoa al da animaliek agertzen duten jarrera ala oso arraroa?

Eman zergatiak.

- Nolako erantzuna sortu nahi du idazleak irakurlearengan? Hautatu emandako aukeren artean, eta arrazoitu erantzuna.

- Zer iritzi dugu ipuineko pertsonaia baten jokaeraz? Hautatu emandako aukeren artean, eta arrazoitu erantzuna.

- Zure ustez, ba al du ipuinak irakaspenik? Hautatu emandako aukeren artean, eta arrazoitu erantzuna.

- Zer abantaila ditu ipuineko pertsonaia izateak? (Adib.: txakurra izateak)

- Zer alde txar ditu ipuineko pertsonaia izateak? (Adib.: txakurra izateak)

- Zer alde txar ditu ipuineko beste pertsonaia bat izateak? (Adib.: katua izateak)

Page 66: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

IRAKASLEARENTZAKO GIDA LIBURUA

66

- Zer pertsona motari egokitu dakioke ipuina? Hautatu bat emandako aukeren artean, eta azaldu zergatia.

- Emandako hitz-zerrenda honetatik, zein da/dira ipuineko egoeretan etengabe sumatzen direnak? Markatu eta arrazoitu.

- Ipuin honetan, zerk sortu du zugan hunkipenik handiena? Arrazoitu zure aukera.

IZENBURUA BERRIKUSTEN DUGU - Zure ustez, ongi jarrita al dago izenburua? Zergatik?

- Zer beste izenburu jarriko zenioke ipuinari? Proposatu batzuk.

IPUINARI BURUZKO IRITZIA - Zein da zure iritzia ipuinari buruz?

IDATZI TESTU BAT - Irakasleak emandako proposamenari jarraituta, idatzi testu bat.

Adib.: asmatu ipuinean aurkakoak diren bi pertsonaiaren arteko elkarrizketa.

- Ipuina irakurri ondoren, idatzi eskutitz bat ipuineko animalia bati, eta kontatu zure ideiak eta sentimenduak.

- Imajinatu botereak dituzula eta bizia galdu duen zerbaiti bizia eman diezaiokezula. Idatzi. Aurretik pentsatu zer-nola lortuko zenukeen hori.

- Ipuinaren bukaera gustatu ez bazaizu, asmatu beste bukaera posible bat.

Page 67: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

BALIOETSI KONPETENTZIA

IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 67

IPUINEN ZERRENDA DBH 1. maila - Iloba Ergela

- Auritzeko Zelaia

- Fantasma gizagaixo haiek

DBH 2. maila

- Ikusi al duzu fantasmarik?

- Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian

- Kalifaren azpijokoa

DBH 3. maila - Axenario: Pikatxoia

- Sagarrondoa

- LUKI-LIVE

DBH 4. maila

- Enperadore eroa

- Haragia

- Irratiaren jabea

BALIOETSI

Page 68: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu
Page 69: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 69

IKASLEEN LIBURUKIEN IPUINEN ORDENA

DBH 1. maila

Sarrera

Identifikatu – Gogoratu konpetentzia lantzeko ipuinak

Uluxka eta Makaon

Eskuargia

Lamia eta hargina

Interpretatu konpetentzia lantzeko ipuinak

Langintza zailena

Errotariaren txakurra

Ontzako urrea

Antolatu konpetentzia lantzeko ipuinak

Danbolindari magikoa

Zaunka egiten ez zekien zakurra

Tinoren gaixotasuna

Balioetsi konpetentzia lantzeko ipuinak

Iloba ergela

Auritzeko zelaiak

Fantasma gizagaixo haiek

Page 70: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu
Page 71: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 71

DBH 2. maila

Ikaslearentzako liburukia

Sarrera

Identifikatu – Gogoratu konpetentzia lantzeko ipuinak

Zugarramurdiko sorginak

Tibeteko ipuina

Justinoren kondaira

Interpretatu konpetentzia lantzeko ipuinak

Erretorearen txerria

Zergatik?

Goian bego nire kotxea

Antolatu konpetentzia lantzeko ipuinak

Aitona Martin

Suaren lorpena

Snegurochka

Balioetsi konpetentzia lantzeko ipuinak

Ikusi al duzu fantasmarik?

Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian

Kalifaren azpijokoa

Page 72: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu
Page 73: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 73

DBH 3. maila

Ikaslearentzako liburukia

Sarrera

Identifikatu – Gogoratu konpetentzia lantzeko ipuinak

Kanguru zaharraren kantua

Oiloa eta mirua

Uraxima

Interpretatu konpetentzia lantzeko ipuinak

Galduta

Katuak bakar-bakarrik sentitzen direnean

Urdiñe

Antolatu konpetentzia lantzeko ipuinak

Botilako deabrua

Amodioaren gazi-gozoak

Marinel zaharra

Balioetsi konpetentzia lantzeko ipuinak

Axenario: pikatxoia

Sagarrondoa

Luki-live

Page 74: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu
Page 75: DBH gida-liburua 20090303 - cenlit.com · Testu horiek guztiak eta ulermena lantzeko proposatutako jarduera guztiak bederatzi kidez osatutako talde batek aztertu, adostu eta bateratu

IRAKURKETAREN ULERMENAREN KONPETENTZIA – DBH 75

DBH 4. maila

Ikaslearentzako liburukia

Sarrera

Identifikatu – Gogoratu konpetentzia lantzeko ipuinak

Erlojua gelditu egin da

Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian

Gauero aterako nintzateke paseatzera

Interpretatu konpetentzia lantzeko ipuinak

Hiner. Hinerren bidaia.

Pentsarazteko jokoak

Loak hartu zuen buzoa

Antolatu konpetentzia lantzeko ipuinak

Heroi faltsua

Umeak, maskotak eta gainerako parasitoak

Gauaz parke batean

Balioetsi konpetentzia lantzeko ipuinak

Enperadore eroa

Haragia

Irratiaren jabea