Etxe gotikoa (Areatza) - Bizkaia E.pdf · urrietako bat eta, arkitektura-egitura sasoi berekoek...

1
Bizkaiko Jauna zen Juan Núñez de Larak sortu zuen Areatza 1338. urtean, lehendik bizilagunik ez zeukan toki batean, eta Villa de Haro izena eman zion, emazte zuen María Díaz de Haro andrearen familiaren omenez. Hiri berriaren sorrerarekin lortu nahi zen asmoa zen Gasteiz hiria Kantauri itsasoko portuekin, Barazarreko mendatean zehar lotuko zuen merkataritza ibilbide berria sendotzea, baina sekula ere ez zuen hiri-garapen handia izan. Bi kale besterik ez zeukan hiriak, Beheko Kalea eta Goiko Kalea, Arratia ibaiaren ubidearekiko paralelo egituraturik, eta zubi bat, Zubizarra zeritzona eta, artilez zamaturik, mesetatik zetozen mandazainen ganadu-taldeei ibaia zeharkatzeko aukera ematen ziena. Herriaren defentsarako balio eta Erdi Aroan hazkundeari eusten utzi zuten harresi xumeak ere bazeuzkan hiri honek. XVI. mendearen hasieran harresiko hegoaldeko atetik haratago hazten hasi zen hirigunea, Gasteizera zihoan bidearen ertzetan, eta bide horren alboetan aldiria osatuko zuten etxe erantsien bi lerro jalgiko ziren. Horixe da, izan ere, gaur egungo Errukiñe kalea. Zabalkunde xumea izan zen, hiriak ez zeukan- eta, baliabide gehiegirik. Orduko hartan artisauek eta maila txikiko merkatariek osatzen zituzten ehun bat sendi bizi zen bertan, eta lantzetarako eta piketarako kirtenen fabrikazioa eta harana zeharkatzen zuten zamarientzako ferren lanketa ziren bertako ekoizpen-jarduera nagusiak. Halatan ere, hiriko bost bizilagunetatik batek, “txiroa” eta besterik ezer ez zela aitortuko zuen. Giro hartan eraiki zuten etxe berri bat, Errukiñeko aldiria irteten zen gunean justu, gaur egun 2 zenbakia duena hain zuzen, eta Areatzako hiri-bizitzetan, baita Bizkaikoetan ere, berrikuntza nabarmena ekarri zuen eraikin hark. Fatxada nagusiak galtzadarekiko lerroa osatzen zuen eta alboetako alderdiak, berriz, arteko hormen artean zeuden paratuta, Erdi Aroan ohikoak ziren eraikin estu, altu eta sakonen ereduari jarraitzen ziola horrela, aurreko aldean zortzi metro eskasekin eta sakoneran, berriz, neurri horiek bikoiztuta. Haritzezko zutabe osoek eratzen zuten egitura, hiru ilaratan lerrotuta eta harrizko jarlekuen gainean paratuta, behegainetik isolatzeko, eta goitik beherako garapenak beheko solairua, Beheko solairuan, gaur egun oso aldatuta dago, atarira sartzeko atea zegoen eta barruan zegoen dendari edo tailerrari argitasuna ematen zion leihoak. Lehenengo solairuan zegoen etxebizitza: aurreko aldean areto bat zeukan, barruko aldean, berriz, logelak, eta sukaldea eta komuna atzean, osteko kalexkatik zetorren argitasunarekin. Goiko solairuak balkoiak zeuzkan kale gainean, eta ganbara, lehortegi, biltegi eta morroientzako edo ikastunentzako aldian behineko logela gisa erabiltzen zen. Hauxe dugu herrialdean gorde diren antzinako hiri-etxe urrietako bat eta, arkitektura-egitura sasoi berekoek zeukatenaren parekoa zela ziur jakinagatik ere, ez-ohiko gertatzen dena da etxebizitza honen fatxadan ikus daitezkeen apaingarriak. BIZKAIKO ONDARE HISTORIKOA Erdi Aroaren amaieran, edo 1525. urtearen inguruan sarrien gertatzen zena, eta Errukiñe kaleko etxe hau ere sasoi hartakoa izanen da nonbait, etxeetako goiko pisuak zarratzeko, oholtzak edo harri-hormaz beteriko armazoia erabil zedin izaten zen. Azken hori izan zen Areatzako etxe honetarako erabili zen aukera, baina bitxiena hauxe da: hormaren egitura ostentzeko, estilo gotiko berantiarrean paraturiko igeltsuzko xaflez eginiko apaindura erabili zuten. Horrela, solairu noblea eta ganbarako karela elkar gurutzatzen duten zirkuluen irudiak, eta laukietan biribilek uzten zituzten triangeluetan landare muinak eta luneta sekanteetan arrain-puxikak osatzen dituen erliebedun igeltsuzko xaflen bidez daude apainduta. Solairu nagusiak, gainera, lau leiho lauki dauzka, kordoi erako moldura batek inguratuta eta arku konopial baten egitura marraztuta. Zinez handiak izanik, oso gutxitan irekiko ziren leiho horien gainean, beste bi hutsune txikiago daude, “neguko leihoak”, altuera handiagoan eta igeltsuzko saretak zarratuta. Aretoko leiho nagusiek artez landutako karela eduki zuten, gaur egun goiko pisuko soliboetako zakurrek oraindik ere erakusten dituzten irudi geometrikoen moduko irudiekin. Etxe gotikoa (Areatza) Testua: José Ángel Barrio Loza. Etxe gotikoa Areatza. (Errukiñe kaleko 2. zenbakian. Areatzako plaza nagusiko, Gudarien Plazako hegoaldeko irteeran dago, Errukiñe kalearen hasieran). Bisiten ordutegia: Fatxada kaletik ikus daiteke, baina ez dago, ordea, barruko aldea bisitatzerik, jabetza pribatukoa delako. Inguruko beste leku interesgarri batzuk: (Areatza) • Areatzako plaza. Bertan daude Udaletxea, iturria eta Gortazartarren jauregia. • San Bartolome eliza. (Zeanuri) • Ozerimendiko San Lontxo baseliza. • San Justoko karobia. • Ugarka baserria. • Kallarte Auzuneko baserriak. BERMEO GERNIKA - LUMO A-68 BI-240 BILBO DURANGO A-8 BALMASEDA AREATZA

Transcript of Etxe gotikoa (Areatza) - Bizkaia E.pdf · urrietako bat eta, arkitektura-egitura sasoi berekoek...

Bizkaiko Jauna zen Juan Núñez de Larak sortu zuen Areatza1338. urtean, lehendik bizilagunik ez zeukan toki batean, etaVilla de Haro izena eman zion, emazte zuen María Díaz de Haroandrearen familiaren omenez.

Hiri berriaren sorrerarekin lortu nahi zen asmoa zen Gasteizhiria Kantauri itsasoko portuekin, Barazarreko mendatean zeharlotuko zuen merkataritza ibilbide berria sendotzea, baina sekulaere ez zuen hiri-garapen handia izan. Bi kale besterik ez zeukanhiriak, Beheko Kalea eta Goiko Kalea, Arratia ibaiarenubidearekiko paralelo egituraturik, eta zubi bat, Zubizarrazeritzona eta, artilez zamaturik, mesetatik zetozen mandazainenganadu-taldeei ibaia zeharkatzeko aukera ematen ziena.Herriaren defentsarako balio eta Erdi Aroan hazkundeari eustenutzi zuten harresi xumeak ere bazeuzkan hiri honek.

XVI. mendearen hasieran harresiko hegoaldeko atetikharatago hazten hasi zen hirigunea, Gasteizera zihoan bidearenertzetan, eta bide horren alboetan aldiria osatuko zuten etxeerantsien bi lerro jalgiko ziren. Horixe da, izan ere, gaur egungoErrukiñe kalea. Zabalkunde xumea izan zen, hiriak ez zeukan-eta, baliabide gehiegirik. Orduko hartan artisauek eta mailatxikiko merkatariek osatzen zituzten ehun bat sendi bizi zenbertan, eta lantzetarako eta piketarako kirtenen fabrikazioaeta harana zeharkatzen zuten zamarientzako ferren lanketaziren bertako ekoizpen-jarduera nagusiak. Halatan ere, hirikobost bizilagunetatik batek, “txiroa” eta besterik ezer ez zelaaitortuko zuen.

Giro hartan eraiki zuten etxe berri bat, Errukiñeko aldiriairteten zen gunean justu, gaur egun 2 zenbakia duena hainzuzen, eta Areatzako hiri-bizitzetan, baita Bizkaikoetan ere,berrikuntza nabarmena ekarri zuen eraikin hark. Fatxadanagusiak galtzadarekiko lerroa osatzen zuen eta alboetakoalderdiak, berriz, arteko hormen artean zeuden paratuta, ErdiAroan ohikoak ziren eraikin estu, altu eta sakonen ereduarijarraitzen ziola horrela, aurreko aldean zortzi metro eskasekineta sakoneran, berriz, neurri horiek bikoiztuta. Haritzezkozutabe osoek eratzen zuten egitura, hiru ilaratan lerrotuta etaharrizko jarlekuen gainean paratuta, behegainetik isolatzeko,eta goitik beherako garapenak beheko solairua,

Beheko solairuan, gaur egun oso aldatuta dago, atarirasartzeko atea zegoen eta barruan zegoen dendari edo tailerrariargitasuna ematen zion leihoak. Lehenengo solairuan zegoenetxebizitza: aurreko aldean areto bat zeukan, barruko aldean,berriz, logelak, eta sukaldea eta komuna atzean, ostekokalexkatik zetorren argitasunarekin. Goiko solairuak balkoiakzeuzkan kale gainean, eta ganbara, lehortegi, biltegi etamorroientzako edo ikastunentzako aldian behineko logela gisaerabiltzen zen.

Hauxe dugu herrialdean gorde diren antzinako hiri-etxeurrietako bat eta, arkitektura-egitura sasoi berekoekzeukatenaren parekoa zela ziur jakinagatik ere, ez-ohikogertatzen dena da etxebizitza honen fatxadan ikus daitezkeenapaingarriak.

BIZKAIKOONDAREHISTORIKOA

Erdi Aroaren amaieran, edo 1525. urtearen inguruan sarriengertatzen zena, eta Errukiñe kaleko etxe hau ere sasoi hartakoaizanen da nonbait, etxeetako goiko pisuak zarratzeko, oholtzakedo harri-hormaz beteriko armazoia erabil zedin izaten zen.Azken hori izan zen Areatzako etxe honetarako erabili zenaukera, baina bitxiena hauxe da: hormaren egitura ostentzeko,estilo gotiko berantiarrean paraturiko igeltsuzko xaflez eginikoapaindura erabili zuten. Horrela, solairu noblea eta ganbarakokarela elkar gurutzatzen duten zirkuluen irudiak, eta laukietanbiribilek uzten zituzten triangeluetan landare muinak eta lunetasekanteetan arrain-puxikak osatzen dituen erliebedun igeltsuzkoxaflen bidez daude apainduta. Solairu nagusiak, gainera, lauleiho lauki dauzka, kordoi erako moldura batek inguratuta etaarku konopial baten egitura marraztuta. Zinez handiak izanik,oso gutxitan irekiko ziren leiho horien gainean, beste bi hutsunetxikiago daude, “neguko leihoak”, altuera handiagoan etaigeltsuzko saretak zarratuta. Aretoko leiho nagusiek artezlandutako karela eduki zuten, gaur egun goiko pisukosoliboetako zakurrek oraindik ere erakusten dituzten irudigeometrikoen moduko irudiekin.

Etxe gotikoa (Areatza)

Testua: José Ángel Barrio Loza.

Etxe gotikoaAreatza. (Errukiñe kaleko 2.zenbakian. Areatzako plazanagusiko, Gudarien Plazakohegoaldeko irteeran dago,Errukiñe kalearen hasieran).Bisiten ordutegia:Fatxada kaletik ikus daiteke, bainaez dago, ordea, barruko aldeabisitatzerik, jabetza pribatukoadelako.Inguruko beste lekuinteresgarri batzuk:(Areatza)

• Areatzako plaza. Bertan daudeUdaletxea, iturria eta Gortazartarren jauregia.

• San Bartolome eliza.(Zeanuri)

• Ozerimendiko San Lontxo baseliza.

• San Justoko karobia.• Ugarka baserria.• Kallarte Auzuneko baserriak.

BERMEO

GERNIKA - LUMO

A-68

BI-240

BILBO

DURANGO

A-8

BALMASEDA

AREATZA