Agarreko aurkikuntzak, azalera - barren.eus - …...2019/10/25  · Eskualdeko gizarte, enpresa eta...

of 24/24
ELGOIBAR - 1135. zenb. XXVI urtea - 2019-10-25 Agarreko aurkikuntzak, azalera
  • date post

    10-Jul-2020
  • Category

    Documents

  • view

    7
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of Agarreko aurkikuntzak, azalera - barren.eus - …...2019/10/25  · Eskualdeko gizarte, enpresa eta...

  • ELGOIBAR- 1135. zenb. XXV

    I urtea - 2019-10-25

    Agarreko aurkikuntzak,azalera

    1135 azala:Maquetación 1 24/10/19 11:59 Página 1

  • 1135 azala:Maquetación 1 24/10/19 11:59 Página 2

  • IRITZIA 3

    Kalebarren plaza, 2 - 20870 ELGOIBAR943 744 112

    Publizitatea: 943 743 704 [email protected]

    [email protected]

    BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik ira-garkiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du beregain hartzen Iritzia, Hitz eta klik eta eskutitzak ataletan adie-razitakoen erantzukizunik. KOORDINATZAILEA Ainhoa Ando-negi KAZETARIAK Ainhoa Andonegi, Asier Orbea, AinaraArgoitia HIZKUNTZA ARDURADUNA Ainara Argoitia PUBLIZITATEALeire Rubio MAKETATZAILEA/DISEINATZAILEA Zaloa Arnaiz ATARIDIGITALEKO ARLO TEKNIKOAREN ARDURADUNA Aitor Lauzirika AD-MINISTRARIAK Amaia Arrizabalaga, Nerea Osoro KOLABORA-TZAILEAK Ibon Serrano, Eire Vila, Manu Sanchez, IosuJuaristi, Iñigo Lamelas, Edurne Izagirre, Paula Heras, EnetzEzenarro, Ander Soraluze, Ane Astiazaran, Irati Agirreazal-degi, Jone Olaizola, Juan Luis Mugertza, Izaro Etxegibel,Iñigo Otaño INPRIMATEGIA Gertu Koop.E. TIRADA 4.885 aleLEGE GORDAILUA SS-1.038/92 ISSN 1138-1855

    ARGITARATZAILEA:

    LAGUNTZAILEAK:

    (Hezkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

    BABESLEA:

    Harritu zen gazteei Euklides nor zengaldetuta inork haren entzuterik ezzuela ikusita. Ez zen konturatu,hala ere, jende gehienarentzat hutsalakziren kontuetan zenbat ordu paseak zituenbizitzan. Euklidesen lan eskergaren nondiknorakoak azaltzen hasi orduko, begietakodizdira hura zerk sortzen zion ulertzeko,

    ez astirik eta ez gogorik ez zutenezinguratua zegoela sumatzeko ez-

    gauza. Interesgarria ematen du, esangozion norbaitek, justu kontrakoa adieraztenzuen jarrera ezin ezkutatuz.

    Eta Arkimedes? Aterako zitzaion.Adore izugarria erakutsiz, beste ahale-gin baterako prest, eta hala ere, erakarrinahi baina uxatzeko erraztasun handia-goa duela jabetzen ez denaren modukarakteristiko horretan. Bai, fluido bateanmurgildutako edozein gorputzek, despla-zatutako fluidoaren hainako pisu galera

    pairatzen duela bururatuta, kaletik, bilu-zik, eurekaka jardun zuen zelebre hu-raxe. Siracusakoa, Sizilian. Emangozien azken ezpatada, han jarraitzekoausardia izan zutenak bertan zerraldoutziz. Pi zenbakiaren hurbilpen zorro-tzaz, zirkuluaren azaleraz edo bere ma-tematikako emaitzarik behinentzat harzitekeen esferaren azalera eta bolume-naren kalkuluarena entzuteko inor gera-tzen ez zelarik. Bai, gizona, bai: lauheren pi erre kubo, eskolan ikasitako hu-raxe. Ez da txantxa, gero.

    Ezgauza

    ENETZ EZENARRO

    “Eta Arkimedes? Aterako zitzaion. Adore izugarria erakutsiz, eta hala ere, erakarri nahi bainauxatzeko erraztasun handiagoa duela jabetzen ez denaren modu karakteristiko horretan”

    Matematika irakaslea EHUn

    1135 alea:Maquetación 1 24/10/19 12:01 Página 3

  • GUTUNAK

    u ESKERRIK ASKOEskerrak eman nahi dizkiogu Elgoi-

    barko Udalari, gure lanak erakusteko Kul-tur Etxeko erakusketa gela utzi digulako.Era berean, eskerrik asko Elgoibarko etabaita kanpoko bizilagunei ere gure era-kusketa ikustera etortzeagatik. Zuen bisiteiesker, erakusketa orduak oso aberatsakizan dira. Mila esker guztioi.

    Mari Jose San Millan eta Pepa Calleja

    u SEBAS ETA JOSEBA ETXERAEskaera hau egiteko igande honetan

    bizikleta martxa antolatu dugu Elgoibar-tik Oñatira. Biak adinekoak izanik (76

    eta 73 urte, hurrenez hurren), kalean be-harko lukete legea aplikatuz gero, bainaespetxean mantentzen dituzte. Irteera10:00 izango da, Kalegoen plazatik. Ir-teera beroa egin nahi dugu, nahiz etaigande goiza izan, eta bertara gonbi-datu nahi ditugu bizikletaz martxa eginnahi dutenak ez ezik, Oñatira autoz jo-ango direnak eta joatea ezinezkoa du-tenak ere. Beraz, animatu eta etorriplazara igandean. Oñatira joango dire-nei esan ekitaldi bat egingo dela ber-tako plazan eta bertan musika (EkiñeCasado eta Ines Osinaga), poesia (ItziarUgarte) eta Joseba Azkarraga eta PiliGarciaren hitzak ere entzungo ditugula.

    Mendi buelta bat egin ondoren, planaproposa. Bertan elkar ikusiko dugula-koan, igandera arte!

    Sareu OHARRA

    Datorren barikua, azaroak 1, jaieguna denez ez dugu BARREN astekariakaleratuko. Hurrengo zenbakia azaroa-ren 8an jasoko duzue. Horrez gain,urriaren 28tik 31ra BARREN astekariaitxita egongo da.

    BARREN

    BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

    4

    Betirako gure bihotzetan

    1135 alea:Maquetación 1 24/10/19 12:01 Página 4

  • ELKARRIZKETA 5

    w Elgoibarko Berbetiari buruzko ikastaroa emango duzu. Zereskainiko duzu bertan? Ez da ikastaro trinkoa izango, zortzi ordu besterik ez dira izango,eta, hortaz, Elgoibarko euskararen ezaugarri nagusiak izango di-tugu hizpide, nahiko gainetik, azaletik begiratuta. Hizkuntzarenataletan bereizita ikusiko ditugu: fonologia, deklinabidea, aditza,sintaxi-egiturak eta hiztegia. Elgoibarko berri-emaileen testuak etaentzungaiak ere izango ditugu ikastaroaren alde praktikoan.w Lau saio izango dira, bi ordukoak. Nola egituratu dituzusaioak?

    Aipatu ditudan atalen hurrenkera horretan eskainiko dut edu-kia, eta azalpen teorikoen artean tartekatuko ditut ariketa batzuk.Ezinbestean, etxeko-lan modura ere planteatu beharko ditugu ari-ketok.w Zein tipologiatako hartzaileak aurreikusi dituzu? Badakit BARRENeko kazetariak etortzekoak zaretela; hortik aparte,irakasleak eta euskararekin herrian lan egiten duten teknikari etaprofesionalak espero ditut. Gaian interesa duten norbanakoak erebai, jakina.w Zein berezitasun dauka Elgoibarko berbetiak?

    Berezitasun nagusia esango nuke mugako hizkera dela: Men-debaleko (bizkaierazko) eta Erdialdeko (gipuzkerazko) euskalkienartean, muga egiten duen hizkera da Elgoibarkoa, eta, horren-bestez, alde bateko eta besteko ezaugarriak ditu. Nahaste handiadago. Adibidez, mendebaldera egiten dugu jata eta jaku formenhasierako J- horren ahoskerarekin, eta dot eta dogu aditz-formekin(eta ez det, degu), baina Erdialdeko euskalkira (gipuzkerara) egi-ten dugu esan diot aditz-formarekin (eta ez esan detsat/dotsat...)edo lagunarekin, lagunarentzat formekin (eta ez lagunagaz, la-gunarendako). w Zuk nola jaso duzu orain irakatsiko duzuna? 2007an argitaratu nuen liburua idazteko (Elgoibarko euskara.

    Berbak, egiturak eta irakurgaiak) datuak biltzeko lantalde bat osa-tzen lagundu zidaten Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak:Ibon Arriola, Irune Iriondo eta Ainhoa Lodoso aritu ziren lan ga-rrantzitsu horretan; eta haien lanari esker, Elgoibarko auzo guztie-tako eta inguruko herrietako hiztunen datuak bildu ahal izangenituen. Gero, datu horiek guztiak era-biliz, etorri zen haien analisia eta ondo-rioak ateratzea, eta azkenik, liburua.Gero, oinarritzat liburu hori hartuta, uni-bertsitatean 2009an doktoretza-tesimodura aurkeztu nuen lan sakonagobat egin nuen, datu gehiagorekin,elkarrizketa zehatzagoekin, eta la-nari ikuspuntu teknikoago eta aka-demikoagoa emanez. Lan horrenondorioa izan zen Elgoibarkoahozko euskara liburua, Euskal He-rriko Unibertsitateak eta Euskaltzain-diak 2010ean elkarlaneanargitaratu zutena, eta ikastaroarenoinarria izango dena.

    “Bizkaierazko eta gipuzkerazko euskalkien arteanmuga egiten duen hizkera da Elgoibarkoa”

    Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak ‘Elgoibarko Berbetia’izeneko ikastaroa antolatu du, Udalaren laguntzaz. Jesus MariMakazaga izango da saioen gidaria. Makazagak Elgoibarko ber-betaren gaineko doktore tesia egin zuen, eta herritarren eskurajarriko ditu orain elgoibarreraz idazteko arauak. Azaroko laueguaztenetan izango dira saioak, 18:30etik 20:30era. Interesa-tuek BARREN astekarian (943 744 112) edo www.barren.eus ata-rian eman dezakete izena.

    u JESUS MARI MAKAZAGA

    - AINHOA ANDONEGI -

    FILOLOGOA

    1135 alea:Maquetación 1 24/10/19 12:01 Página 5

  • MOTZEAN6

    Debabarrenean gizarte balioen sus-tapenean nabarmendu diren per-tsona edo elkarteak saritzen dituGure Balioak Sariarekin Debegesa gara-pen agentziak, Eibarko Udalaren eta Da-nobatGroupen laguntzarekin, eta aurten,eskualdeko Nagusilan elkarteek jasokodute, bakardade egoeran dauden adi-neko lagunekin erakusten duten “elkarta-sun eta konpromiso sozialagatik”.Eskualdeko gizarte, enpresa eta hezkun-tza arloko bederatzi lagunek osatu duteepaimahaia, eta sari banaketa ekitaldiaazaroaren 14an egingo dute, EibarkoColiseo antzokian.

    Nagusilan Debabarrenak 20 urtebaino gehiago daramatza lanean, etagaur egun, 300 adinekori ematen dietelaguntasuna eta babesa. Nagusilanek ba-nako zein taldeko konpainia eta laguntza

    eskaintzen ditu, gehienbat, eguneko zen-tro eta zaharren egoitzetan. Txangoak etairteerak ere antolatzen ditu, administra-zioko agiriak kudeatzen laguntzen dieteadinekoei, irakurri ezin duenaren ondoanjarri eta irakurri egiten diete boluntarioek,eta baita haiekin mahai-jokoetara jolastuere. 65 urtez gorakoen kopurua 0 eta 19

    urte artekoena baino handiagoa dela iku-sita sortu zuten 1995ean, Estatu Batue-tako The Retired and Senior VoluntaryProgramme adinekoen boluntariotza so-zialaren esperientzian oinarrituta, eta za-hartzaro-aktiboa sustatzea dute helburunagusia. Eibarren, Soraluzen, Elgoiba-rren, Deban eta Mutrikun dituzte taldeak.

    Debabarrenako Nagusilanek jasoko du Gure Balioak Saria, bakarrik dauden edadetuekin egiten duen lanagatik

    Hazinnova zerbitzua aurkeztu diete Deba arroko enpresa txiki eta ertainei, lana antolatzeko eta produktu zein zerbitzuak merkaturatzeko molde berritzaileak erakusteko

    SPRI Taldeak eta Innobasque Berrikuntzarako EuskalAgentziak abiatu dute Hazinnova zerbitzua, eta joan zenbarikuan aurkeztu zieten Debabarrena eta Debagoienekoenpresa txiki eta ertainetako ordezkariei, Debegesaren Ei-barko egoitzan. Hazzinova helburu honekin sortu dute:Lana antolatzeko modu berritzaileak eta produktu zein zer-bitzuak merkaturatzeko molde berriak baliatzeko aukeraemateko enpresei.

    “Guretzat oso pozgarria da halako ekimenak ingurukoETEei azaltzea. Enpresei eskaintzen zaien laguntza guztiakdira garrantzitsuak. Debegesa enpresei aholkatzeko eta la-guntzeko prest dago beti, eta datorren urtean zehazki sek-tore ezberdinetako 20 enpresei lagunduko diegu proiektuezberdinak garatzen”, adierazi zuen Juan Angel BalbasDebegesako zuzendariak. Barikuko saioan, Eibarko Ma-nufactguras Resort S.L. enpresako gerente Miguel AngelArenasek parte hartu zuen, euren esperientziaren berri ema-teko. Arenasek esan zuen sekula ez dela ona proiektu be-rriak martxan jartzeko, baina aldi berean, hobe dela “gaurhastea bihar baino”. Aitortu zuen ez dela bide erraza,

    baina oker egindakoetatik ere asko ikasten dela ohartarazizuen. “Behin abiatzen zarenean konturatzen zara hobe-tzeko dagoen tarteaz. Laguntza hauek baliagarriak dira,bidean aurrera egiteko. Oker egindakoak ere aukera batdira hobetzen jarraitzeko”.

    Hazzinova zerbitzua eskualdez eskualde ari dira eza-gutzera ematen, ahalik eta enpresa txiki eta ertain gehia-gorengana iristeko.

    1135 alea:Maquetación 1 24/10/19 12:01 Página 6

  • MOTZEAN 7

    Domekan, hilaren 27an, zabalduko du Karakate Mikologia Elkarteak perretxiko erakusketa, Kultur Etxeko Sotoan

    Tecman enpresa zigortu dute langileen grebarako eskubidea urratzeagatik

    Joan zen astean bukatu zuten greba mugaga-bea Tecman SVA SL enpresako langileek, enpresaketa sindikatuak akordioa lortu ostean (105 egunegin zituzten greban). Hala ere, Tecmanek jarrai-tzen du zeresana ematen. Izan ere, LAB sindika-tuak auzitara eraman zuen Osakidetzaren etaMendaroko ospitalean mantentze lanak egitenduen enpresa, langileen grebarako eskubideaurratzea leporatuta. Irailaren 20an hasi zuten epai-keta, eta epaileak arrazoia eman die langileei.Epaileak frogatutzat eman du enpresak kontratumugagabea egiteko eskaintza egin ziola aldibaterako kontratua zuen langile bati, greba uz-tearen truke. Era berean, epaiak dio ezarritakogutxieneko zerbitzuak aise gainditu zituztela Tec-maneko enkargatuek. LAB sindikatutik oso larri-tzat jo dute Tecman auzian gertatutako guztia etaadierazi dute epaiak argi uzten duela auzi honenatzean ezkutatzen dena: “Osakidetzak jarrera an-tisindikalak eta greba eskubidearen urraketa onar-tzen dituela bere lantokietan”.

    Gure Eskuk deituta, Karakate argiztatuko dute gauriluntzean Kataluniari elkartasuna agertzeko

    Urtero legez, jardunaldi mikologikoak an-tolatu ditu Karakate Mikologia Elkarteak.Jardunaldien barruan, hainbat ekintzaegingo dituzte. Joan zen domekan egitekoa zenmendi irteera bertan behera geratu zen eguraldiiragarpenagatik. Bestalde, astelehenean, itxizuten perretxikoen argazki lehiaketarako lanakaurkezteko epea. Bihar, berriz, gure ingurukomendietan batutako perretxikoak sailkatuko di-tuzte Aranzadi Zientzia Elkartekoen laguntzare-kin, eta domekan zabalduko dute perretxikoerakusketa. Kultur Etxean egongo dira batutakoperretxikoak erakusgai, 11:00etatik 14:00akbitartean. Astelehenean, berriz, eskola-umeei za-balduko diete Sotoko atea. Herri Eskolako etaElgoibar Ikastolako ikasleei perretxikoen ingu-ruko azalpenak emango dizkiete Karakate Mi-kologia Elkarteko perretxiko zaleek Sotoan.

    Kataluniako agintari independentisten kontrako epaia salatzeko ekitaldiekez dute azkenik. Joan zen ostiralean, Katalunian deituta zuten grebarekin bateginez elkarretaratzeak egin zituzten hainbat enpresatan, Rodisan, Alcortan etaMendaroko ospitalean, esaterako, eta Elgoibar Ikastolako DBHko ikasleek lazohoriz bete zituzten kaleak. Gaur, berriz, Karakate argiztatzera deitu du Gure Eskuk.Montserrat mendia argiztatu zuten kataluniarrek lehendabizi, eta oiartzuarrekAiako Harriak argiztatu zituzten gero. Geroztik, Uzturre, Aloña eta Zumaiako la-barrak ere argiztatu ditu Gure Eskuk, eta gaurko ere hainbat deialdi ditu eginda.Elgoibarren, 17:30erako egin dute plazan batzeko deialdia, oinez joan nahidutenentzat, eta 18:30ean, autoz doazenentzat. Autoak beteta igo daitezelaeskatu dute.

    Aiako Harriak

    1135 alea:Maquetación 1 24/10/19 12:01 Página 7

  • ELKARRIZKETA8

    “Aurkikuntza arkeologiko gehiagorako toki oparoa ematen du Agarreko kobazuloak”

    Astebetez ibili dira EHUko arkeologia ikasleak Mendaroko Agarre kobazuloan lanean. Labar-artea etaarte erabilkorra aurkitu dituzte, eta topatutakoak eta indusketa taldeko zuzendarien esperientziak bideematen die pentsatzeko aurkikuntza gehiago izango direla. Mari Jose Iriarte Ikerbasqueko arkeologiaeta paleobotanika irakasleak eta Alvaro Arrizabalaga EHUko katedradunak eta Historiaurreko IkerketaTaldeko buruak zuzentzen dituzte EHUkoek Azpeitiko Antxeta arkeologia taldekoekin batera hasitakoindusketa lanak. Barikuan itxi zuten kobazuloko atea beste urtebeterako, baina bi-hiru urterako lanaizango dutela aurreratu dute. Bideoa ikusteko: Barren.eus.

    - AINARA ARGOITIA -

    u ALVARO ARRIZABALAGA ARKEOLOGOA

    w Indusketa lanak hasi dituzue berriroAgarreko kobazuloan. Zergatik?

    Mendaroarrek aspalditik ezagutzenzuten Agarreko kobazulo hau, baina aur-kikuntza arkeologikoa 1966koa da. Lehe-nengo indusketak orduan egin zituzten,baina topatutako ezer ez zuten orduan Pa-leolito garaikotzat hartu. Pentsatzen zutengauza batzuk Brontze Arokoak izan zitez-keela, eta beste batzuk Mesolito garai-koak, baina edozein kasutan, azkenekoizoztaldiaren ostekoak denak. Eta halagelditu zen kontua, duela pare bat urteraarte. Orduan, nire ikasle batek Gipuzko-ako azagaiak (adarrez egindako lantza-puntak) bildumatu zituen gradu ondorengolanerako. Gipuzkoako aztarnategietanaurkitutako azagaiak aztertu zituen, eta

    hemen topatutako batzuk Paleolito garai-koak izan zitezkeela jaso zuen. Hala, iaz,martxoa aldera, giltza eskatu genuen Gi-puzkoako Foru Aldundian, berriro kobazu-lora sartu eta indusketa-lanakplanifikatzeko. Era berean, eta parale-loan, badaukagu beste proiektu bat zaba-lik, Agarren labar-arte gehiago topatzeko.Mari Jose Iriarte da proiektu horren ardu-raduna. w Zer da Agarren topatu duzuena?

    Batetik, kobazuloko sarreratik ehun batmetro eskubira, gorriz egindako margobat topatu genuen iaz eta kalkulatzendugu duela 25.000 bat urtekoa izan dai-tekeela. Animalia baten errepresentazio fi-guratiboa da. Bizkarraldea eta atzekohanka ikusten dizkiogu. Atzaparrekin eta

    puntuz puntu margotu zuten, baina ezindugu zehaztu zein animalia den. Beste al-dean, ezkerreko partean, azkonar batekegindako tunel batean, lur azal-azalean,Paleolitoko bi pieza agertu ziren: zintzili-kario bat eta azagai bat. Bietako bat, zin-tzilikarioa, ikusgarria da, oso piezatxukuna. Aurrez aurre ikusitako ahuntzbaten irudia du, eta hori badakigu Mada-len aldikoa dela, Madalen aldiko azke-neko fasekoa, Goi Paleolito amaierakokulturakoa beraz. Bi adar, bi belarri etaahuntzaren hiruki itxurako burua ditu zizel-katuta, eta hor, lau marrarekin ahuntz batirudikatzeko arte horretan, ikusten dagarai hartako gizakiek abstrakziorako gai-tasun izugarria zutela; baita labar-arteanere, ez dugulako ahaztu behar guk parez

    Alvaro Arrizabalagaren ikasleak Agarreko kobazuloan indusketa lanetan.

    1135 alea:Maquetación 1 24/10/19 12:01 Página 8

  • ELKARRIZKETA 9

    pare jarrita plano batean ikusten ditugunirudi horiek, deformatuta marrazten zituz-tela haiek haitzean. Agarren topatu dugunzintzilikario honen antzeko beste bat, mo-mentuz dagoen bakarra, Urdazubin aur-kitu genuen, Berroberriako kobazuloan.w Zerk egiten du horren berezi koba-zulo hau?

    Topatutako denak. Badakigu labar-ar-teaz gain, arte erabilkorra ere badagoelahemen, eta, badakigu, beste hiru-lau ur-tean egongo garela urtez urte hona etor-tzen, inguru hau arakatzera. Atzo bertanegon zen gure taldeko bat hemengo ga-leria ezberdinak miatzen, asko baitaude,eta badirudi labar-arte gehiago badago-ela, beste mantxaren bat ikusi duelako,baina orain, prospekzio-lanak hasi behardira, margo gehiago ez ezik grabaturikere ba ote den ikusteko. Denborarekin jo-ango dira agertzen. Azkeneko bost urteangure taldeak urtero aurkitu du labar-pintu-raren bat. Lehenengo bi-hirurak Danbolin-zulon topatu genituen, Zestoan, eta orainaurkeztuko dugunarekin badira 30 bat.Oso gaizki kontserbatutako margoak diradenak, eta irudiak antzemateko, ordena-gailu-programa bereziak erabiltzen di-tugu. Kolore gorriak informatikokiindartzen ditugu programa horiek erabi-lita, egun gure begiz ikusi ezin dugun horiikusi ahal izateko. Izan ere, ez duguahaztu behar kobazuloak ente bizidunakdirela eta urarengatik eta konkrezioengatikmargoak hondatzen joaten direla. Edo-nola ere, garbi dagoena da Agarreko ko-bazulo hau gizakien bizitoki izan zela etahori, aztarnategi arkeologiko hori, balo-ratu gabe dago oraindik. Oraindik12.000-13.000 bateko antzinakotasunaduten objektuak topatu ditugu, eta sa-kondu egin behar dugu gehiago, benetanoparoa izango den mailarekin topo egi-teko. Aurkikuntza gehiagorako toki opa-roa ematen du honek eta.w Aurkikuntza gehiago izango direnitxaropena duzu, hortaz?

    Bai, esperantza baino gehiago. Mo-mentuz azkonarrak azaleratu ziguna dau-kagu, baina guk azkonarrak baino lanfinagoa egingo dugu. Kasualitate handia

    izango litzateke azkonarrak dagoenbakar horrekin topo egin izana. Ziurgaude egongo direla pieza gehiago.w Gaur itxi duzue atea beste urtebete-rako. Zeintzuk dira hurrengo lanakorain?

    Bai, datorren urtean bueltatuko gara,ikasturtea amaitutakoan. Industen jarrai-tuko dugu, eta ikusita zenbat sedimentudagoen, nik esango nuke beste hiru baturterako lana izango dugula hemen. Halaere, arkeologian, lanak beti dira hasieranuste dena baino luzeagoak, normalean,zorionez, konplikatu egiten direlako gau-zak. Ez zait inoiz gertatu, eta badarama-tzat ia 40 urte arkeologian, uste izateasekulako aurkikuntza izango dela eta az-kenean ezer ez izatea.

    [Elkarrizketa egiten ari garela oihuegin du indusketetan ari den ikasleetakobatek eta topatutako pieza ekarri dio ira-kasleari].w Zer da hori?

    Suharri bat da, ejeke baten goikozatia, distala esaten duguna. Suharria osoleku konkretuan dagoen harria da, eta his-toriaurrean oinarrizko lehengaia zuten, al-tzairuaren parekoa. Tresna guztiak harrimota honekin egiten zituzten Euskal He-rrian. Suharriarekin oso aho zorrotzak lor-tzen zituzten eta honek berak ere oraindikoso ondo mozten du. Hau, testuragatiketa duen koloreagatik Kurtzio mendiarenmendi hegaletik (Barrika, Bizkaia) ekarri-tako suharria dela esan genezake. Men-darotik gertuen hantxe topa genezakesuharria gainera.w Esan nahi duzu kanpotik inguratzenzutela lehengai hori?

    Bai, hemen ez dago. Beraiek baze-

    kiten non topa zezaketen suharria etazein kalitatetakoa, eta zertarako beharzuten kontuan hartuta, batera edo bes-tera jotzen zuten lehengai bila. Eurekbazekiten Gaintxurizketa aldean topazezaketela suharria, baina oso kalitatetxarrekoa, eta beraz, beste erremediorikez zegoenean edota gauza handi etaarruntak egiteko bakarrik erabiltzenzuten hango suharria. Doitasun handikotresnetarako ez zien Gaintxurizketakoakbalio. Bigarren hurbilen Kurtzion dagosuharria, eta gero Urbasan eta Trebiñun.Egia da kultura garatu ahala selektiboa-goak ere bihurtu zirela. Neandertaleisuharria baldin bazen berdin zitzaiennongoa zen, baina Madalen aldiko gi-zakiak ondo zekien zer behar zuen zer-tarako eta behar zuen suharri haren bilaibiliko zen batetik bestera. Ez zuten se-kula kalitate goreneko suharria erabil-tzen tresna arruntak egiteko; suharri horiestimatua zuten. Pentsatzekoa da lekujakinetatik mugitzen zirela suharri bila,eta horren lehengai preziatua izanda,egongo zirela hori kontrolatzen zuten tal-deak ere. Kalitate handieneko suharriaLandetako hegoaldean dagoena da,Chalossekoa. Chalosseko suharria osogutxitan topatu da hemen inguruan. Do-nostia inguruan, Ametzagainako koba-zuloan-eta topatu da dezente, eta horihandik Gaintxurizketa gertu dutela.

    Goian, Agarren topatutako zintzilikarioaren irudiak, eta behean, azagaia.

    1135 alea:Maquetación 1 24/10/19 12:01 Página 9

  • w Batxilergo Musikala egiten ari zara El-goibarko Institutuan. Nolatan aukeratuzenuen hori?

    Jakin nuenean Elgoibarko InstitutuanBatxilergo Musikala eskaintzen zutela, eznuen zalantzarik izan. Argi neukan horinahi nuela. Bederatzi ikasle bakarrikgaude, eta Elgoibarkoak bi gara. Besteakkanpotik etortzen dira. Institutuak ahaleginhandia egiten du espezialitate hau eskain-tzeko, eta eskertzekoa da. Gipuzkoan es-pezialitate hau eskaintzen duen zentrobakarra da. Zorte handia daukagu he-rrian bertan aukera hau daukagulako.Norbaitek agian uste du egun osoa kan-tuan eta dantzan pasatzen dugula, bainaez da horrela. Ingelesa, Gaztelania etaEuskara ikasten ditugu, Historia, musikarenanalisia, artea, musikaren eta dantzarenhistoria, ikusentzunezkoak eta arte eszeni-koak. w Eibarko Koro Gazteko kidea zara.Nola iritsi zara bertara?

    Orain dela hiru bat urte izan zen. El-goibarko Musika eskolan kantua ikastenari nintzen, baina zerbait gehiago eginnahi nuen. Ama hasi zen aukera gehiago-ren bila, eta Eibarko koroa aurkitu zuen.

    Adriana Arrillaga

    Musika darama zainetan Adriana Arrillagak (Elgoibar, 2002). Umetatik gustatu izan zaio dantzatzea eta abestea, eta oso gazte hasizen musika eskolak jasotzen Elgoibarko Musika Eskolan. Pianoa jotzen ere hasi zen, gitarra ere bai, eta orain ukelelea ere jotzen du,bere kabuz ikasita. Baina, batez ere, kantua gustatzen zaio, eta horretarako prestatzen ari da. Elgoibarko koruan abesten emanzituen urte batzuk, eta gaur egun Eibarko Koro Gazteko kideetako bat da. ETB1-eko ‘Ahotsak’ saioan hartu zuten parte, eta horrezgain musika antzerkiak, kalejirak, eta kontzertuak ere egiten dituzte. Abesteko aukera dagoen edozein ekitalditan ematen du izenaAdriana Arrillagak. Batxillergo Musikala ikasten ari da, eta iazko udan kurtso berezi bat egin zuen Madrilen, aho-melodia lantzeko.Aurrerantzean ere bide horretatik segitzea gustatuko litzaioke.

    Eibarko KoroGazteko kidea

    - AINHOA ANDONEGI -

    “Umetatikmaite dut musika”

    GAZTEAK10

    1135 alea:Maquetación 1 24/10/19 12:01 Página 10

  • Probatzera joan nintzen, eta asko gustatuzitzaidan. Oso giro ona aurkitu nuen tal-dean. Koro Txikian hasi nintzen lehe-nengo, eta orain, Koro Gaztean nago. w ETBko ‘Ahotsak’ programan partehartu duzue. Nolako esperientzia izanzen?

    Iaz ere ETBn agertu ginen, Eibarkosanjuanetan. Sostoa Abesbatzak, Trio deMedianoche taldeak eta guk kontzertuaeskaini genuen. Aurten, Ahotsak saioanegon gara, eta esperientzia polita izanda. Bi bideo prestatu genituen programa-rako, eta horietako bat IMHko museoangrabatu genuen. Horrez gain, programanbertan beste kantu bat abestu genuen. Gu-txigatik ez genuen lortu finalera iristea,baina ondo pasatzeaz gain, gure koruaezagutzera eman dugu eta oso bideo po-litak prestatu ditugu. w Koro Gaztearen barruan, zein dazure papera?

    20 bat neska-mutilek osatzen dugu tal-dea. Hiru ahots bereizten dira taldean:grabeak, erdikoak eta altuak. Nik goikoahotsa egiten dut normalean, baina beha-rra dagoenean grabeetan ere abestendut. Komodin moduko bat naiz. Ahotserregistro nahiko zabala daukat, eta bi to-nuetan moldatzen naiz ondo. Batzuetanbakarka abesten dut, eta beste batzuetantaldean. Bi moduak gustatzen zaizkit, kon-tua abestea da. w Non ikasi duzu abesten?

    Umetatik maite izan dut musika, etaoso gazte hasi nintzen musika ikasten, El-goibarko Musika Eskolan. Solfeoko urteguztiak egin nituen, pianoa jotzen ere hasinintzen, baina hura laga eta kantua ikas-ten hasi nintzen. Horrez gain, ahozko tek-nika ikasteko bi kurtso ere egin ditut, etaiazko udan Madrilen bi asteko ikastarobat egin nuen Edith Salazar La Voz pro-gramako irakaslearekin. Eta aurtengoudan antzerki musikalari buruzko besteikastaro bat egin dut, Madrilen. Goizezinterpretazioa, kantua eta dantza eskolakjasotzen nituen, eta arratsaldetan works-hop saioak egiten genituen. Saio horietanRent musikala prestatu genuen. Uztailosoa pasatu nuen Madrilen, eta pila bat

    ikasi nuen. Datorren urteko udan ere jo-ango naiz beste kurtso bat egitera. w Noiz konturatu zinen kanturako do-haiak zenituela?

    Elgoibarko Musika Eskolan proba bategin zigun irakasle batek. Eskalak abestubehar genituen, eta nik eskala guztiakabestu nituen. Irakaslea harrituta geratuzen nire ahotsarekin, eta ni ere orduankonturatu nintzen kanturako balio nuela. w Zaintza berezirik egiten al duzu aho-tsa ez galtzeko?

    Saiatzen naiz ez hozten, katarrorik ezharrapatzeko, eta edariak izotzik gabeedaten ditut. Eztarria apur bat itxita igar-tzen dudanean eztia hartzen dut, eta saia-tzen naiz egun batzuetan ahotsariatsedena ematen. w Koro Gaztean abesteaz gain, bestetalderen batean edo hartzen duzuparte?

    Bai, Eibarko musika eskolan talde batdaukagu, eta ni naiz abeslarietako bat.Horrez gain, ukelelea ere jotzen dut.Orain dela lau bat urte oparitu zidan amo-nak, eta nire kabuz ikasi dut jotzen. Gita-rra klaseak ere jasotzen ditut eta pianoaere jotzen dut. Denetik egitea gustatzenzait, baina batez ere, abestea. w Etorkizunari begira, zein asmo di-tuzu?

    Ez dakit zer egingo dudan. Batxiler-goa bukatu ondoren gustatuko litzaidakemusika ikasketetan sakontzea, baina Eus-kal Herrian ez dago aukera handirik. Mu-sikenen kantu lirikoa edo jazz estilokoaeskaintzen dute, baina urte bakoitzean biikasle soilik hartzen dituzte eta ia ezinez-koa da han sartzea. Madrilen eskaintza

    gehiago dago eta aztertzen ari gara. An-tzerki musikala ere gustatzen zait, eta horiizan daiteke aukera bat, baina ez dakit.Ikusi egin behar da gero lanerako daudenaukerak ere. w Nola hartu dute etxean musikarakodaukazun afizio hau?

    Oso ondo, badakite hau guztia bene-tan gustatzen zaidala eta gurasoek betieman didate euren babesa. Nire amonaParrokiako Koroko zuzendaria eta pianoirakaslea izan zen, eta, agian haren era-ginez izango dut afizio hau. Gurasoei eregustatzen zaie musika, eta artea oroko-rrean. Oporretan joaten garenean saia-tzen gara kultur ekitaldiak edo museoakikusten. Umetatik izan dut kulturarekin ha-rremana. w Lotsatia dirudizu. Nola egiten diozuaurre beldur eszenikoari?

    Oholtzan erabat aldatzen naiz, etadena ematen dut. Hasieran sentitzen nuenbeldurra, baina niri abestea gustatzenzait, eta nire abestiak jendearekin parte-katzea oso polita da. Orain antzerki ba-tekin gabiltza, Juanma Cano eta MaiteLorenzok zuzendutako Los teloneros delchocolate. Forjarien kanta musikala ereegin genuen, eta beste batzuetan kaleji-ran irteten gara Eibarko trikitilariekin. De-netarik egiten dugu. Abesteko aukeraematen didaten ekitaldi guztietan partehartzeko prest egoten naiz. Erromeria ho-rietan irabazi izan dugun diruarekin bi bi-daia egin ditugu Madrilera etaBartzelonara. Agenda bete-betea dau-kagu. Asteko egun guztiak Eibarren pasa-tzen ditut kantuan, dantzan edoinstrumentuak ikasten.

    11

    Eibarko koro gazteko kideak.

    1135 alea:Maquetación 1 24/10/19 12:01 Página 11

  • ELKARRIZKETA12

    “16 urterekin izan nuen lesio baten ondorioz hasi nintzen gitarra jotzen”

    Bizikletan izandako istripu baten ondorioz hartu zuen Aitor Badiolak (Elgoibar, 1975) gitarra eskuetan estreinakoz 16 urte zituela,eta ordutik ez dio gitarra jotzeari laga. Blues eta rock musika estiloari lotuta ageri da, batez ere, bere izena, baina bestelako musikaere egin izan du. Arima Beltza, Vanpopel edota Blustock taldeetan ibili ostean, Seious Business taldean dihardu orain. Maria Armendariz(baxua), Ander Zulaika (bateria), Antxon Sarasua (teklatua) eta Aitor Badiola (gitarra eta ahotsa) dira Serious Business, eta beraienbigarren diskoa kaleratu berri dute. Urriaren 31n emango dute diskoa aurkezteko lehenengo kontzertua Zarautzen, eta azaroaren15ean Elgoibarren joko dute, Kultur Etxeko sotoan.

    w Serious Business taldearen bigarren lana kaleratu berriduzue. Zer jaso duzue diskoan?

    Zazpi abestiz osatutako lana da. Orain dela hiru bat urte hasiginen disko honetarako kantak prestatzen, baina lanik handienaazken urte eta erdian egin dugu. Disko motza egin nahi genuen,prezio merkeagoan saldu ahal izateko. Disko luzeak estudiokoordu gehiago eskatzen ditu, eta horrek produktua garestitzen du.Gaur egun jendeak ez ditu diskoak erosten. Nik neuk ere lehenaskoz gehiago erosten nituen, orain kapritxoren bat baino ez duterosten. Eta ni baino nagusiagoak direnek ere gauza bera esatendute. Lehen biniloak erosten zituztela eta Estatu Batuetatik dendaranoiz iritsiko zen zain-zain egoten zirela. Orain Internet bidez kon-tsumitzen da batez ere musika, eta hori kontuan hartuta, tirada txi-kia egin dugu, eta bost euroan salduko dugu. Jendeak errazerosteko produktua sortu dugu.w Diskoak ez direla saltzen aipatu duzu eta jendeak Internetez

    kontsumitzen duela musika. Nola egiten diozue aurre joera horri?Horren kontra egiterik ez dago. Internet eguneroko erreminta

    bihurtu da denontzako; beraz, egin behar duguna da ematen di-tuen aukerak aprobetxatu. Nik uste dut Internetek min gehiago egi-ten diela diskoak saltzetik bizi diren talde handiei. Gureabezalako talde txikiei Internetek zabaltzeko aukera ematen die.Internetek talde txikiei erraztasunak ematen dizkie. w Taldea hiru lagunek sortu zenuten, baina orain lau zarete.Bai, 2015ean sortu genuen taldea Mariak, Anderrek eta nik. Le-henengo diskoa grabatu genuenean ere sartu genituen teklatuak,eta buruan bageneukan disko hura grabatu ostean teklista bat sar-tzea taldean. Antxon Sarasuari eskaini genion taldean sartzekoaukera, eta baietz erantzun zuen. Guretzako fitxaje oso inportan-tea izan da, entseguetarako lokalean bertan musika estudio batdaukalako eta horrek ematen digulako aukera gure ideiak mo-mentuan bertan grabatu eta nola geratu diren ikusteko. Disko ho-

    - AINHOA ANDONEGI -

    u AITOR BADIOLASERIOUS BUSINESS TALDEKO KIDEA

    1135 alea:Maquetación 1 24/10/19 12:01 Página 12

  • ELKARRIZKETA 13

    netan, gainera, kolaborazio bat izan dugu Zeru moreak abestian:Oihan Lopetegik idatzi ditu letrak, eta ahotsa ere berak jarri dio. w ‘The last port session’ jarri diozue izena disko berriari. Zeradierazten du izenburu horrek?

    Azken Portuko sesioa esan nahi du. Gure entsegu-lokala AzkenPortun dago, Zarautzen, eta Antxonen grabaketa estudioak LastPort izena dauka. Azken Porturi keinu bat egiteko modua izan da.Diskoa, baina, Elkar estudioan grabatu dugu Victor Sanchezekin.Elkarrek soinu aldetik aukera eta baliabide askoz gehiago eskain-tzen ditu, eta disko honetan kontu handiz zaindu dugu soinua.Kanta bakoitzak musika estilo bat dauka, eta bakoitzari bere soinupropioa jarri nahi izan diogu. Aurrekoa baino musika estilo za-balagoa dauka honek, eta oinarrian bluesa eta rocka baditu ere,fanky, hard rock, soul eta jazz estiloak ere landu ditugu. Oso gus-tura geratu gara emaitzarekin. w Zein motatako gaiak lantzen dituzue zuen abestietan?

    Denetariko gaiak lantzen ditugu; gizarteko gaiak. Amodioa,immigrazio politika edota behar zuen tren geltokian gelditu ezden baten istorioa. Disko honetan, baina, badago abesti berezibat, Sara izenekoa. Gure alabari eskainitako kanta da. Diskoakonposatzen ari ginela jaio zen gure alaba, eta bere bizitzakolehenengo lau orduak deskribatzen ditu kantuak. Abesti oso be-rezia da niretzat, orain sortu dudan bereziena. w Serious Business dauka izena taldeak, negozio serioa,baina zuek ez zarete musikaz bizi, ezta?

    Ez, Maria eta biorentzat zaletasuna da musika. Antxon etaAnder bai dira musikari profesionalak, baina guk gure lanbideadaukagu. Musikak gure bizimoduan leku garrantzitsua dauka,baina dagoeneko adin bat daukagu eta ez gara egunero en-tseatzen duen talde bat. Diskoa sortzen eta grabatzen ibiltzengarenean beharrezkoa den denbora guztia eskaintzen diogu,lana ondo egin behar delako, baina bestela beharra dagoe-nean bakarrik elkartzen gara. Bakoitzak bakarka lantzen dubere zatia etxean, eta gero denok batera jotzen dugu. Musikaobligazio bihurtzen denean, erre egiten zara, eta gure helburuataldean ondo pasatu eta musikaz gozatzea da. Musika taldebatean elkarbizitza etxean bezalakoa izatenda, eta ordu gehiegi elkarrekin pasatuz gero,denetariko haserreak sortzen dira. Beraz, nireustez askoz hobeto da lasai hartzea. Girooso ona daukagu taldean, eta hori eskertzenda. w Noiz hasiko zarete diskoa aurkezteko kon-tzertuak ematen?

    Diskoa salgai dago, eta kontzertuak ema-ten datorren astean hasiko gara. Urriaren 31nemango dugu estreinakoa, Zarauzko Modeloaretoan eta azaroaren 15ean izango da biga-rrena Elgoibarren, Kultur Etxeko sotoan. Aurrerabegira, blues edo jazz jaialdietan jotzea gus-tatuko litzaiguke.

    w Zure musika ibilbidea blues eta rock estiloari lotuta ageri dabeti. Nondik datorkizu zaletasun hori?

    Ba ez dakit. Gure garaian heavy musika edo rock radicalvasco bezala ezagutzen dena entzuten zen pila bat; Metallica,Iron Maiden, La Polla eta horrelakoak. Baina nik bluesa desku-britu nuen, eta izugarri gustatu zitzaidan. Arima Beltza sortu ge-nuenean ere jende askok esan zigun nola aukeratu genuenestilo hori, baina jendeak ondo hartu zuen bluesa euskaraz egi-tea eta egin genuen gure lekua. Eta nik estilo horretan jarraitudut. Vanpoppel taldearekin popa egiten genuen, Zuhaitzi [Gu-rrutxaga] hori gustatzen zitzaiolako, eta egia esan, proiektu har-tan ere gustura ibili nintzen. w Noiz eta nola hasi zinen gitarra jotzen?

    16 urterekin izan nuen lesio baten ondorioz hasi nintzen gitarrajotzen. Umetan txirrindularitzan ibiltzen nintzen, baina bi belaunakmindu zizkidan tendinitisak. Urtebete kirolik egin gabe egon beharizan nuen. Nire lagun guztiak futbolean, pilotan edo bizikletanzebiltzan, eta ni ikastolatik irtendakoan, etxera. Hain nengoen as-pertuta, egun batean aitaren gitarra akustikoa hartu nuela. Jo nuenlehenengo abestia Los Panchos taldearen El reloj izan zen. Poliki-poliki teknika hartuz joan nintzen, baina ez neukan gitarra elektri-koa erosteko dirurik. Pare horretan Eric Claptonek Unplaggeddiskoa kaleratu zuen, eta hango abestiak jotzen hasi nintzen aita-ren gitarrarekin. Aurrerago From the Cradle izeneko diskoa argi-taratu zuen, blues estiloan, eta Canal+ kateak eman behar zuendisko hori sortzearen entsegua. Baina Canal+ ordaindu eginbehar zen, eta guk ez geneukan etxean kate hori. Herrian gal-dezka ibili nintzen ea nork zeukan, saio hori grabatu ahal izateko.Leonardok [Gorka] zeukala esan zidaten, eta kalean zehar ibilinintzen haren bila bideo-zinta bat emateko. Grabatu zidan, etabideo hari aurrera eta atzera emanez atera nituen kantak! Hirubideo-zinta gutxienez hondatu nituen. Handik urte batzuetara Ams-terdanera egin nuen bidai batean, kaleko azoka batean aurkitunuen saio horren DVDa, eta oraindik etxean daukat. Nire kabuzhasi nintzen gitarrarekin, baina gero musika eskolan eman nuenizena, solfeoa egin nuen, eta gitarra eskolak ere jaso nituen.

    Aitor Badiola, Maria Armendariz, Ander Zulaika eta Antxon Sarasua.

    1135 alea:Maquetación 1 24/10/19 12:01 Página 13

  • KULTURA14

    112 argazki eta 135 marrazki aurkeztu dituzte Elgoibarko Udalaren2020ko egutegia osatzeko lehiaketara

    Epaimahaiak aukeratu ditu Elgoibarko Udalaren 2020. ur-terako egutegirako irudiak. Udalak jakinarazi du 28 herri-tarrek parte hartu dutela argazki lehiaketan eta denenartean 112 argazki aurkeztu dituztela lehiaketarako. EuskaraSailak, Herri Eskola eta Ikastolarekin elkarlanean antolatutakomarrazki lehiaketan, berriz, Lehen Hezkuntzako bosgarren mai-lako 135 ikaslek parte hartu dute.

    Udaleko eta Kirol Patronatuko ordezkariez gain, Ongarri ar-gazkilari taldeko Jokin Martinez eta Maite Maiora kirolariakosatu dute epaimahaia. Eta saridunak honako hauek dira:

    Argazki lehiaketako irabazleak: Jose Ramon Cabrera Cid, Alberto Fernandez Picon, Asier

    Orbea Ostolaza BARRENeko kazetaria (bi argazki saritu diz-kiote), Gurutze Ariznabarreta Acha, Iñaki Aragon Perez (biargazki saritu dizkiote), Jabi Leon Casado, Maite Loiola Ze-laia, Julen Ansola Irureta (hiru argazki saritu dizkiote), eta OierRamos Miguel.

    Marrazki lehiaketako irabazleak:Yerai Tavares Teixeira, Iago Fernandez Juaristi, Nahia AlvarezAvila, Olatz Garate Osoro, Laura Gonzalez Jurado, Manar Ah-dadou Ahyayouch, June Mosquera Arenas, Sare Azpiazu de laArada, Gorka Sota Rodriguez, Luken Arriola Alberdi, Elene Fer-nandez Garate eta Josu Bastida Diez.

    ‘Erasmus+’ proiektuko gazteak martitzenean irtengo dira Irlandarantz

    Arg.

    : Jule

    n An

    sola

    Unax Aseginolaza Rozas, GaraziArriola Ayerdi, Macarena de la Paz Ca-bello, Maddalen Oñederra Gonzalez,Maddi Arriola Mendieta, Eider Ansola An-sotegi, Laia Aizpurua Cruz eta Leire Sa-siain Uranga dira Erasmus+ egitasmoarenbarruan Galway-ra (Irlanda) joango dire-nak. Europako hizkuntza aniztasunazohartarazteaz gain, Europako leku ezber-dinetako nerabeek egoera linguistiko an-tzekoak bizi dituztela ikustaraztea etaelkarrekin “Europako herritartasuna eraiki-tzea” dira proiektu honen helburuak.

    ‘Gagfather’ antzezlana taularatuko du Yllana antzerki taldeak gaur Herriko AntzokianYllanaren azkeneko lana ikusteko aukera

    izango da gaur Elgoibarko Herriko Antzokian:Gagfather. Gagfather izeneko gaizkile taldebatek ikaratuta dauka hiria. Haien atzetik poli-zia bihotzgabeak ari dira, kosta ahala kostagelditu nahian. Umore beltza lantzen duteobran, eta Yllanaren zigilua antzeman daitekeobraren hasieratik bukaerara. 20:30ean ha-siko da saioa.

    1135 alea:Maquetación 1 24/10/19 12:01 Página 14

  • KULTURA 15

    Sustrai akordeoi taldea eta Haritz dantza taldea Valladoliden izan dira

    K.O. Etilikok kontzertuaemango du bihar Maalan

    Kintaden Eguna da bihar Elgoiba-rren. Elgoibartar talde baten ekimenezegin zen iaz estreinako KintadenEguna, kinto ezberdinak batu eta adinguztietako elgoibartarrak jai-giroan el-kartzeko. Aurten, Udalak jarraipenaeman dio, eta biharko eguna giro-tzeko, kontzertua antolatu du. K.O. Eti-liko taldea gonbidatu dute horretarako.Kontzertua Maalako parkean izangoda, 23:00etan hasita.

    ‘Una pastelería en Tokio’ filma landuko dutegaur bideo forumean

    Naomi Kawase zuzendari japonia-rrak zuzendutako Una pastelería enTokio filma landuko dute gaur LorediSalegik gidatutako bideo forumean(Kultur Etxean, 21:30ean). Dorayakiaksaltzetik bizi den Sentaro gizon batenistorioa da. Sentarok iragarki bat ja-rriko du dendarako langile bat beharduela esanez eta Tokue, 70 urtekoemakumea, agertuko zaio. Sentarokzalantza egingo du, baina lanerakohartuko du azkenean.

    Arimen Gaua antolatudute Mendaron

    Arimen gaua antolatu dute Menda-roko Arno guraso elkarteak, ludotekaeta gaztelekuak eta Udalak elkarla-nean, urriaren 31rako. Aurrez, urriaren27an, Beldur Etxe bihurtuko dute SanAgustin kulturgunea, 17:00etatik au-rrera. Hilaren 31ko festa ludotekan ha-siko dute, 17:30ean. Aurpegiakmargotu, eskulanak egin eta galleta tai-lerra egingo dituzte, besteak beste. On-doren, 19:30ean, kalejiran irtengo diraburuhandiekin, eta 21:00etan, afaribeltza egingo dute Gaztelekuan.

    Sinuösek antolatu du kontzertua, eta Vincent Bestaven artista frantziarra da Botiboltaldeko burua. Botibolek hirugarren lana kaleratu berri du: La Fièvre Golby, eta azke-neko egunotan hainbat kontzertu eman ditu Euskal Herrian zein Espainian. Azkenekolanean gai asko sartu ditu, besteak beste, amodio eta antizipaziozko istorioak. Folkdoinuei poparen anbizioa eta instrumentazio ugaria bezain zehatza gehitu dizkio.Kontzertua Sotoan izango da, 23:00etan hasita.

    Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak Euskal Jaia antolatu zuen joan zen astebu-ruan, eta Elgoibarko Haritz dantza taldea eta Sustrai akordeoi taldea gonbidatuzituzten. Sustrai akordeoi taldeko kideek kontzertua eman zuten hiriko katedraleanzapatuan, eta Haritz dantza taldeko kideek dantza egin zuten emanaldi berean. Besteakbeste, Bizkaia maite, El último mohicano, Juego de tronos edota The final countdownabestiak entzun ahal izan ziren ekitaldian. Bukaeran, Haritz dantza taldekoek Uztai txiki,Aintzinako dantzak eta arin-arin bat dantzatu zituzten, Elgoibarko Udal Txistulari Taldekobi kiderekin batera. Igandean, Gure Txoko abesbatzarekin jardun zuten kantuan, Valla-dolideko Plaza Nagusiko kaleen inguruan.

    Botibol taldeak kontzertua emango du gaur Kultur Etxeko sotoan, Sinuösek antolatuta

    Mendaroko karstaren etorkizunaren gainean jardungo dira gaur Mendaroko uda-letxeko batzar aretoan Morkaikoko Leizarpe Espeleologia Taldekoak. Hitzaldian,Bajo el suelo de Mendaro, por sus cuevas y simas liburua ere aurkeztuko dute. Ia400 orrialdeko liburua da, argazkiz, ilustrazioz eta topografiaz betetakoa eta Inter-neten dago ikusgai, PDF formatoan. Udaletxeko batzar aretoan izango da hitzaldia,19:00etan hasita.

    Mendaroko karstaren inguruko hitzaldia emango du gaurMorkaikoko Leizarpe Espeleologia Taldeak, Mendaron

    1135 alea:Maquetación 1 24/10/19 12:01 Página 15

  • 16

    Elgoibar izendatu dute 2019ko Europako Kirolaren Herri Onena

    Kirolaren Hiriburu eta Hirien Elkarteen Federazioak (ACESEurope) izendatzen ditu Europako kirolaren herriak eta hi-riak, eta 2019an izendatutakoen artean onenak izan direnhiriak eta herriak ezagutzera eman zituzten asteon. Elgoibar dakirol herri izendapena jasotakoen artean onena. Kosiceko Uni-bertsitateak (Eslovakia) ebaluatu du 2019an Europako KirolarenHerri izendapena jaso duten hamar herriek urtean zehar egin-dako lana eta abiarazitako kirol ekintzak. Elgoibarko Udaletikzehaztu dutenez, ez dute bakarrik ekintza kantitatea aztertu, baitahorien kalitatea, aniztasuna eta helburua ere. Era berean, parte-hartzea, bertaratutako publiko kantitatea, difusioa edota ekintza-ren garrantzia, boluntarioen kantitatea edota inpaktu mediatikoabezalako faktoreak aztertu ditu epaimahaiak. Antolatzaileen gu-tuna jaso du Elgoibarko Udalak, eta saria urtean zehar egindakolan aparta eta esfortzu sistematikoaren erakusgarri dela dio gutu-nak. Elgoibar beste bereratzi herrirekin lehiatu da azken hilabe-teetan: Espainiako Jaca eta Torrijos (Espainia), Prelog (Kroazia),Gignac la Nerthe (Frantzia), Chianciano Terme, Livigno,

    Omegna eta Sesto Calende (Italia) eta Dudelange (Luxenburgo).Sariak Nazioarte mailako erreputazioari bultzada baliotsua ema-tea suposatzen duela nabarmendu dute udal ordezkariek, "Elgoi-bar mundu mailako kirol-sektoreko foko sozial, politiko etainstituzionalean kokatuz".

    Sari banaketa BruselanElgoibarrek abenduaren 10ean jasoko du saria, Europako

    Legebiltzarrean (Brusela, Belgika) egingo duten ACESek antola-tutako urteko galan. Beste udal ordezkariekin batera, Ane BeitiaElgoibarko alkateak ACES Europeko (Federation for the Associa-tions of the European Capitals and Cities of Sport) lehendakariaden Gian Francesco Lupatteliren eskutik jasoko du saria: urrezkobandera. Elgoibarko Udalak herriko kirol talde eta elkarteek egin-dako lana aitortu nahi du eta eskerrak eman baita. “Sari kolekti-boa da hau, hori dela eta Elgoibarko herritar guztiak zoriondubehar ditugu, saria denona baita, guztiok merezi eta irabazidugu” esan dute Udaletik.

    Sanlok Gurutze Gorriari eman dio Bingo Solidarioan batutako diruaIrailean egin zuten garagardo azokaren ba-

    rruan Bingo Solidaroa egiten du urtero Sanlo es-kubaloi taldeak, eta batu zuten diruaren zati bat(%60), 610 euro, Elgoibarko Gurutze Gorriarieman diote. Sanloko arduradunek joan den urria-ren 19an eman zioten txekea Gurutze Gorriko la-gunei, Alcorta Forging Group taldeak Jacar SanAntonio taldearen aurka jokatu zuen partida hasiaurretik.

    KIROLA

    1135 alea:Maquetación 1 24/10/19 12:01 Página 16

  • KIROLA 17

    2019ko Udazkeneko Mendi Emanaldi Zikloaren egitarauaezagutzera eman du Morkaiko Mendizale Elkarteak. Lausaiok eta Bilbao Mendi Film Festivaleko bost film labur es-kainiko dituzten emanaldiak osatzen dute aurtengo zikloaren egi-taraua. Proposamen “orekatu” eta “osoa” prestatzen saiatu direlaazaldu dute mendi taldeko kideek. “Espero dugu herritarren gus-tukoa izatea eta mendi ekintza desberdinez gozatzera hurbildu-tzea jendea", esan dute. Inazio Bereziartua musika eskolakoauditoriumean izango dira emanaldiak, 21:00etan; eta, HerrikoAntzokian emango dituzte film laburrak.

    Xabi Smithy Mujikak emango duen hitzaldiarekin hasiko daaurtengo zikloa, azaroaren 7an. Mendizalea, erizaina eta blo-garia da Smithy ordiziarra. Aizkorriko kanalak: alpinismoa Goie-rriko bihotzean izenburua duen hitzaldia emango du Elgoibarren,eta Gipuzkoako mendirik garaienak dituen kanaletan eginiko es-kaladei buruz berba egingo du. Goierrin duten “altxor” hori eza-gutzera ematea da bere asmoa. Kanadara eramango gaituzikloko bigarren hitzaldiak, azaroaren 14an: Expect the Unex-pected: mendi-eskia Kanadan izeneko ikus-entzunezkoa aurkez-tera etorriko da Ane Hernani elorrioarra. Duela bi urte, beste hirulagunekin batera Kanadara egindako “ametsetako” bidaiako bi-zipenak jasotzen ditu Expect the unexpected ikus-entzunezkoan.Mendi eskia maite duten mendizaleek helikopteroz bakarrik joandaitezkeen parajetan ibili ziren Kanadan. Elur-jausi ikaragarribaten lekuko ere izan ziren eta birala egin zen bideo batean grabatu zuten. Handik sortu zitzaien ikus-entzunezkoa egiteko ideia.Azaroaren 21ean emango dute zikloko hirugarren emanaldia: Appalachian National Scenic Trail izenekoa. Jon Galdosek eginikolana da. Azaroaren 22an Bilboko Mendi Film Festibaleko (BMFF) Mendi Tour ekitaldia Elgoibarrera etorriko da berriro ere, azkenedizioko bost film labur emango dituzte Herriko Antzokian (21:30). Ekaitz Maizen hitzaldiarekin amaituko da zikloa azaroaren28an. Eskiatzaile eta alpinista etxauriarrak Karakorumen egindako espedizioaz berba egingo du Shipton Spire, Karakorumeko su-garra izeneko saioan, Shipton Spire (5852 m) mendia igotzeko egindako espedizioaren berri, hain zuzen ere.

    BTT irteera atzeratua eta Mikologia irteera bertan beheraUrriaren 20rako antolatuta

    zeuden bi irteera bertan beheralaga behar izan zituen MorkaikoMendizale Elkarteak, euriagatik.Batetik, Zarauztik Elgoibarreramendi bizikleta irteera egitekoakziren egun horretan, baina egu-raldi iragarpenari kasu egin os-tean, ez egitea erabaki zuten.Azaroaren 10ean egingo dutelajakinarazi du mendi taldeak. Bes-tetik, irteera mikologikoa eginbehar zuten jardunaldi mikologi-koen barruan, eta hori ere bertanbehera gelditu zen.

    Elgoibarko Lagun Taldeanizena emateko

    Elgoibarko Lagun Taldea txirrindularieskolatik jakinarazi dutenez, zabalikdago 2019-2020 denboraldirakoizena emateko epea. Taldeko kide izannahi dutenek Mintxetan duten egoitzanedo 665 878 615 telefono zenbakikowatsapp-aren bitartez eman dezaketeizena. Era berean, 60 euro sartu be-harko dituzte honako kontu zenbakian:2095 5036 50 9118480894 (Ku-txabank). Urriaren amaiera aldera gu-rasoekin bilera bat egingo dute,denboraldiari buruz berba egiteko.

    Morkaikoren mendi emanaldi zikloa azaroaren 7an hasiko da

    1135 alea:Maquetación 1 24/10/19 12:02 Página 17

  • MERKATU TXIKIA18

    Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen ardu-

    raduna Alcala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gi-

    puzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako eta

    Kantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentzia-

    tua. Kolegiatu zenbakia: 749

    660 969 679 [email protected]

    Gure komunitateko bizilagun batek zuntz optikoa jartzea es-katu du, baina komunitateak ezetz erantzun dio, kableak fatxa-datik pasatu behar direlako. Jakin nahi nuke komunitateakbadaukan ezetz erantzuteko eskubidea edo, aldiz, bizilagun ho-rrek egin dezakeen instalazio hori.

    Legearen arabera, eraikinetako telekomunikazio zerbitzuen instala-zioa edo aurretik daudenak berritzea eskatu dezake edozein etxejabek,eta erabakia hartu beharko dute komunitateko kideen kuoten herenak,betiere partaidetza kuoten herena ordezkatzen badute.

    Komunitateak ezingo die instalazio berrien edo azpiegitura komunenegokitze lanen gaineko kostuak eta ondoren etorriko diren mantenukostuak eskatu hori egitearen aldeko botua eman ez duten bizilagunei.Hori bai, gerora eskatuko balute telekomunikazio edo energia zerbitzuhorietarako sarbidea, eta horrek eskatuko balu instalazio berriak edoegindako egokitzapenak erabiltzea, dagokien kostua ordaindu beharkolukete; kostu eguneratua eta interes legalak ezarrita.

    ONDORIOA: Instalazioa elementu komunetan egin behar da.Hau da, fatxadan, baina errespetatu egin behar da eraikinarenestetika eta aurretik dagoen kableatua eta jarriko den kableatuberria ondo antolatu behar dira.

    ROSA Mª PINTADO

    LANA......................................EskaerakAdinekoak zaintzeko eta garbiketakegiteko prest nago. Ospitalean erebai. Etxeko langile moduan edo or-duka. ( 602 378 568---------------------------------------------------------------------------------------Erizain laguntzailea eskaintzen da adi-nekoak euren etxeetan zaintzeko. Ar-duratsua, esperientziaduna. ( 643 110 299---------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko eta etxeko lanakegiteko prest nago. Euskalduna naiz.Esperientzia daukat. ( 626 490 986---------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko eta garbiketalanak egiteko prest nago. Orduka.Gauez lan egiteko prest. ( 641 426 543---------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo gaixoak zaintzekoprest nago. Euskalduna naiz. ( 617 571 210---------------------------------------------------------------------------------------

    Adinekoak eta umeak zaindu eta gar-biketa lanak egiteko prest. Esperientziadaukat. ( 631 418 130---------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta umeak zaindu eta gar-biketa lanak egiteko prest. Esperientziadaukat. ( 632 061 519---------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta umeak zaindu eta gar-biketa lanak egiteko prest. Esperientziadaukat. ( 632 153 860---------------------------------------------------------------------------------------Garbitzaile lanak egingo nituzke, or-duka. ( 637 102 725---------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko etagarbiketa lanak egiteko prest nago. Es-perientzia daukat. ( 631 103 865---------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke, etxekolangile moduan. ( 631 975 260---------------------------------------------------------------------------------------

    Adinekoak edo umeak zaintzeko prestnago. Etxeko lanak ere egingo nituzke.( 631 923 059---------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke. Gauakospitalean pasatzeko prest. Titulua dau-kat. ( 671 989 434---------------------------------------------------------------------------------------Ile-apaintzaile lanak egiteko prestnago. Etxez etxe ere bai. Mota guztie-tako ile mozketak egiten ditut. ( 631 837 026---------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko eta garbiketalanak egiteko prest nago. Astean zeharorduka, eta bestela, asteburuetan. ( 681 013 032

    EskaintzakBi asteburutik behin lan egiteko zerbi-tzaria behar da Mendaroko tabernabaterako. ( 670 974 969

    ETXEBIZITZAK.........................Pisua hartuko nuke alokairuan. Euskal-duna naiz. ( 611 160 221---------------------------------------------------------------------------------------

    Deban, 2 logeletako pisua alokatzenda. Azaroaren 1etik ekainera arte.Egokia irakasle eta ikasleentzako.( 669 339 529

    OSPAKIZUNAK.......................1944ko kintoen ospakizuna azaroa-ren 23an. 13:00etan elkartuko diraSan Bartolome parrokia aurrean, etataldeko argazkia atera ondoren luntxaegingo dute. 14:30ean bazkaldukodute, Sigma jatetxean. 50 euro or-daindu behar dira Laboral Kutxakokontu honetan: ES49 3035 0007260071138198

    BESTELAKOAK.........................Zilarrezko eskumuturrekoa galdu dut,Elgoibarko alde zaharrean. Eguzkilorebaten irudia dauka. Balore sentimentalhandikoa da. ( 628 564 011

    AHOLKULARI KOLABORATZAILEASan Bartolome, 2

    1135 alea:Maquetación 1 24/10/19 12:02 Página 18

  • ZORIONAK

    Argazkiak azaroaren 6rako, eguerdiko 12:00ak baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

    Zorionak, Igor,hurrengo asteaz-kenean 5 urte be-teko dituzulako.Zutaz asko gogo-ratzen den familiabaten partez.

    Zorionak, Elia,gaur 8 urte handiegin dituzulako!Primeran pasa-tuko dugu! Milamuxu! Asko maitezaitugu.

    Z o r i o n a k ,Gorka, atzo 8urte bete zenitue-lako. Muxu bat fa-miliakoen etabereziki, Maiarenpartez.

    Zorionak, bikote! Iritsi da zuen egunhaundixa! Familixakuok gozatzeko prestgaude. Asko maitte zaittuztegu.

    19

    1951ko kintoen bazkaria azaroaren 9an Karakate jatetxean. 13:00etan batuko gara Kalegoen plazan.Taldeko argazkia atera, eta segidan poteoa egingo dute. 14:45ean izango da bazkaria. 40 euro or-daindu behar dira Laboral Kutxako kontu honetan, azaroaren 7rako: ES40 3035 0007 290071138213.

    Z o r i o n a k ,Angel, igan-dean 8 urte be-teko dituzulako.Muxuak familia-koen eta bereziki,osaba Davidenpartez.

    Z o r i o n a k ,Manex, gaur 8urte beteko dituzu-lako. Jose etaCarmen aiton-amonen partez.

    Zorionak, Lea,asteartean 3 urtebete zenituelako.Muxu pila batetxeko guztionpartez.

    Zorionak etxekogizontxoari. 8urte! Jarraitu ho-rren irribarretsu,maitea. Muxu batetxeko guztionpartez.

    1135 alea:Maquetación 1 24/10/19 12:02 Página 19

  • AGENDA20

    25 BARIKUA17:30 Karakate argitzera oinez doa-zenak plazan elkartuko dira.18:30ean batuko dira autoz doaze-nak.18:30 Odol ateratzeak. ElgoibarkoOdol Emaileen egoitzan. 19:00 Hitzaldia: Mendaroko karsta-ren etorkizuna. Aldi berean, Bajo elsuelo de Mendaro por sus cuevas ysimas liburua aurkeztuko dute. Mor-kaiko-Leizarpe taldeak antolatuta, Men-daroko Udaletxeko batzar aretoan. 20:30 ‘Gagfather’. Herriko Antzo-kian. 21:30 Bideo foruma: ‘Una pasteleriaen Tokio’. Haizeak antolatuta, LorediSalegik gidatuko du saioa. KulturEtxeko hitzaldi gelan. 23:00 Kontzertua: Botibol. Sinuösekantolatuta, Kultur Etxeko sotoan.

    26 ZAPATUAAzken zapatuko feria9:00 Baserrietako produktuen erakus-keta eta salmenta, Kalebarren plazan. 11:00 Txosna. Lagun Taldea Txirrindu-lari elkarteko kideek jarriko dute. 12:00 Haur eta gaztetxoentzako ar-tile tailerra.Eguerditik aurrera, ganadu era-kusketa, Aita Agirre plazan.--------------------------------------------------------------------------------10:30 Bidezko merkataritzarendenda. Merkatu plaza aurrean.23:00 Kontzertua: K.O. Etiliko. Kinta-den Eguna ospatzeko, Maalako par-kean.

    31 EGUENA17:30 Gurasoentzako formakuntzatailerra. ‘Haurren autonomia: Erakutsiala ikasi?’. Hizlaria: Nerea Mendiza-bal. Antolatzaileak: Kalamua guraso el-kartea, EIGK, Arreiturrekoak,Haurreskolako gurasoak eta OngizateSaila.

    4 ASTELEHENA19:00 Pentsio duinen aldeko elkarre-taratzea. Kalegoen plazan.

    5 MARTITZENA18:30 Erakusketa: Ikusi Makusi hez-kuntza proiektua. Kultur Etxeko erakus-keta gelan. Antolatzailea: BakerakoLankidetza Batzarra.

    7 EGUENA21:00 Udazkeneko mendi emanal-dia: Aizkorriko kanalak: alpinismoaGoierriko bihotzean. Morkaikok anto-latuta, Xabi Smithy Mujika izango dahizlaria.

    8 BARIKUA17:00 Kiribil. Elgoibarko Izarrak anto-latuta, Maalako parkean. 18:30 Odol ateratzeak. ElgoibarkoOdol Emaileen egoitzan.

    JARDUNALDI MIKOLOGIKOAK

    ..............

    URRIAK 26, ZAPATUAPerretxikoen sailkapena, Aranzadi-rekin.

    URRIAK 27, DOMEKA11:00 Perretxiko erakusketa, KulturEtxeko sotoan.

    URRIAK 28, ASTELEHENAIkastetxeetako ikasleen bisita gida-tuak.

    ARIMA GAUA, MENDARON

    ..............

    URRIAK 27, DOMEKA17:00 Beldur Etxea. San AgustinKulturgunean.

    URRIAK 31, EGUENA17:30 Mozorro festa, Zelaikuaplazan. Aurpegiak margotzea,eskulanak, photocalla, gaileta tai-lerra... 19:30 Buruhandien kalejira.21:00 Afari Beltza. Gaztele-kuan.22:00 Film beldurgarria: ‘Theboy’. San Agustin Kulturgunean.

    II. URTEURRENA

    Eugenio Gonzalez Larrea2017ko urriaren 27an hil zen, 79 urte zituela.

    Haren oroimenez II. urteurreneko meza izango da, zapatuan, urriaren 26an, 19:00etan Elgoibarko Bartolome Deunaren eliz-parrokian.

    Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

    1135 alea:Maquetación 1 24/10/19 12:02 Página 20

  • AGENDA 21

    Zinea (Herriko Antzokian)

    ‘Ad Astra’ 26 zapatua: 19:00 / 22:15

    27 domeka: 19:00 28 astelehena: 21:30

    ‘Mascotas2’27 domeka: 16:30

    ‘One cut of the dead’(Ongarri zinekluba)16 urtez gorakoentzat31 eguena: 21:30

    ‘Mientras dure la guerra’ 1 barikua: 21:30

    2 zapatua: 19:00 / 22:15 3 domeka: 19:00 4 astelehena: 21:30

    ‘Dora y la ciudad perdida’3 domeka: 16:30

    Asteburu honetan neguko ordutegian sartuko gara, etaordua aldatu beharko da. Hortaz, domekan, urriaren27an, 03:00etan, ordubete atzeratubeharko da ordularia.

    ORDU ALDAKETA, DOMEKAN

    25 BARIXAKUA 26 ZAPATUA 27 DOMEKA

    Egunez Yudego

    Egunez

    * Oruesagasti* Arriola (Lehen Etxeberria)

    Egunez

    * Oruesagasti

    Iluntzean Yudego

    Iluntzean

    * OruesagastiIluntzean

    * Oruesagasti28 ASTELEHENA 29 MARTITZENA 30 EGUAZTENA

    Egunez Barrenetxea

    Egunez

    * IbañezEgunez

    Garitaonandia

    Iluntzean Barrenetxea

    Iluntzean Arriola (Lehen Etxeberria)

    Iluntzean Garitaonandia

    31 EGUENA 1 BARIXAKUA 2 ZAPATUA

    Egunez Arriola (Lehen Etxeberria)

    Egunez

    * IbañezEgunez Yudego

    Iluntzean Arriola (Lehen Etxeberria

    Iluntzean

    * IbañezIluntzean Yudego

    3 DOMEKA 4 ASTELEHENA 5 MARTITZENA

    Egunez Yudego

    Egunez

    * OruesagastiEgunez

    Barrenetxea

    Iluntzean Yudego

    Iluntzean Yudego

    Iluntzean Barrenetxea

    6 EGUAZTENA 7 EGUENA 8 BARIXAKUA

    Egunez Ibañez

    Egunez Garitaonandia

    Egunez Arriola (Lehen Etxeberria)

    Iluntzean Barrenetxea

    Iluntzean Garitaonandia

    Iluntzean Arriola (Lehen Etxeberria

    Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00GUARDIAK Egunez: 09:00-20:00

    Iluntzean: 20:00-22:00 Larunbatak: 9:00-14:00 (*)

    Urte guztian, gauez: 22:00-09:00Zulueta. San Agustin kalea, 5 (Eibar)

    943 820 498

    * Fernandez: Herriko enparantza 4, Garagartza (Mendaro)

    943 756 142

    * Ibañez:Rekalde, 1 (Soraluze)

    943 751 638

    * Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze)

    943 751 384

    ELGOIBARKO MERKATARIENTZAKO OHARRALAGUNDUKO AL DIGUZU ELGOIBARKO IZARRAREN TONBOLA OSATZEN?

    Aurreko sei urteetan TONBOLAK izan duen estimazioak bultzatuta, aurten ere abenduaren 24an

    Elgoibarko Izarraren tonbola jarriko dugu Kalegoen plazan. Tonbola opariz janzteko, baina, zure la-

    guntza behar dugu. Trukean BARRENen eta egunean bertan ere, emango dugu zure eskuzabalta-

    sunaren berri. Opariren bat emateko prest zaudetenekok, deitu 943 744 112 telefono zenbakira edo

    idatzi [email protected] posta elektronikora abenduaren 9a baino lehen.

    Eskerrik asko!

    1135 alea:Maquetación 1 24/10/19 12:02 Página 21

  • 22 GARAI BATEAN

    1958

    Aste honetako erretratu zaharra Carmen Soraluzek ekarri du BARRENeko erredakziora. 1958. urte inguruan ateratakoargazkia da, Ongarri kultur elkartean. Maalan zegoen kultur elkartea, eta han biltzen ziren tarteka emakume hauek.Gogora ditzagun zeintzuk diren: Ezkerretik eskumara: Margari Soraluze (=), Juanita Zulaika (=), Manuela Garate (=)Juanita Garcia (=) eta Carmen Soraluze.

    Juan Albarran Martinez

    2019ko urriaren 22an hil zen, 77 urte zituelaSendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak,

    bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

    Eskerrik asko gure bizitza

    hain "goxoa" egiteagatik.

    Zure familia

    1135 alea:Maquetación 1 24/10/19 12:02 Página 22

  • 1135 azala:Maquetación 1 24/10/19 11:59 Página 3

  • 1135 azala:Maquetación 1 24/10/19 11:59 Página 4