GIPUZKOAKO HITZA - berria.eus · egun eguzkitsurekin lurra prest jartzen dela. «Baina guretzat...

of 16 /16
GIPUZKOAKO HITZA HITZA Azken 30 urteotako negurik bustiena izan da aurtengoa, eta horrek eragin zuzena izan du hainbat sektoretan; lorezaintzan eta nekazaritzan, esaterako b Gripeak ere gogor jo du azken hilabeteotan b 2-3 Negua joan da, eta... Transmisioa Euskara ikasten hasi, eta bertsoekin maitemindu da Daniel Scott argentinarra 12 Elkarrizketa Ana Galarraga zientzia komunikatzailearekin hizketan, egungo errealitateari buruz 4 Ostirala 2018ko apirilaren 6a IX. urtea 347. zenbakia www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]

Embed Size (px)

Transcript of GIPUZKOAKO HITZA - berria.eus · egun eguzkitsurekin lurra prest jartzen dela. «Baina guretzat...

GIPUZKOAKOHITZA

HITZA

Azken 30 urteotako negurik bustiena izan da aurtengoa, eta horrek eragin zuzena izan du hainbatsektoretan; lorezaintzan eta nekazaritzan, esaterako b Gripeak ere gogor jo du azken hilabeteotan b 2-3

Negua joan da, eta...

Transmisioa Euskara ikastenhasi, eta bertsoekin maitemindu

da Daniel Scott argentinarra

12Elkarrizketa Ana Galarragazientzia komunikatzailearekinhizketan, egungo errealitateari buruz

4Ostirala

2018ko apirilaren 6aIX. urtea347. zenbakia

[email protected]

GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko apirilaren 6a2 b Astekoa

Aitziber Arzallus Azpeitia

Azken 30 urteo-

tako negurik

bustiena izan

da aurtengoa.

Ia aterrunerik

gabeko hiru

hilabete luze. Gipuzkoan, batez

beste, metro koadroko 681 litro

bota ditu, garai horretan ohi due-

naren ia bikoitza metro koadro-

ko 384 litro da batezbestekoa. Eta

otsaila izan da guztietan hilabete-

rik txarrena, euritsua ez ezik, ho-

tza ere izan delako: atertu gabe bo-

ta zuen otsailaren 1etik 14ra; 28

egunetatik 21 euritsuak izan ziren;

eta batez besteko tenperatura ohi-

koa baino 2,5 gradu baxuagoa izan

zen.

Inork ez die ihes egin aspaldiko

negurik hezeenaren ondorioei,

baina badira ondorio horiek askoz

modu gordinagoan jasan behar

izan dituztenak, lana egurats za-

balean egiten dutelako, eta, gaine-

ra, eguraldiak erabat baldintza-

tzen dituen lanbideak dituztelako.

Horren berri badu Mitxel Igara-

taundik, Azpeitiko Kimu Bat lore-

zaintza enpresako kudeatzaileak:

Ez daukat oroitzapenik aspaldi-

ko urteetan hain gaizki ibili gare-

nik lanak antolatzeko orduan.

Esan du, aurtengoa, plan alda-

keten negua izan dela. Astebu-

ruan dena antolatzen genuen hu-

rrengo astean jendea lanera bidal-

tzeko; ailegatzen zen astelehen

goiza, eta euria goian-behean, eta

pentsatutako guztia aldatu egin

behar.

Izan ere, hotza ez bezala, euria

lagun txarra da lorezaintzan ari-

tzeko. Ez da guretzat deserosoa-

goa delako; guk txamarra eta bo-

tak janzten ditugu eta babestuta

geratzen gara. Kontua da zelaia

bustita dagoenean ezin dugula

sartu makineria, zelaia txikituko

lukeelako. Kimu Baten makine-

kin egiten dute ahal duten guztia;

eguraldi txarrarekin, ordea, lan

gehiago egin behar izaten dute es-

kuz. Mantentze lanetan, adibi-

dez, belarra sasiak garbitzeko ma-

kinarekin moztu behar izaten du-

gu, makinaz ezin delako. Eta beste

zenbait lan ezin dira egin. Urte

guztian egiten dituzte mantentze

lanak; aldiz, obra berriak egiteko,

lorategi berriak eraikitzeko eta

landaketak egiteko garairik onena

negua dela azaldu du Igarataun-

dik. Baina aurten zailtasunak

izan ditugu, zuhaitzak landatzeko

ere gero eta gehiago erabiltzen du-

gulako makineria.

Kimu Batek lan asko egiten du

gune publikoetan, baina baita be-

zero partikularrentzat ere. Egu-

raldi txarrarekin askok ez dute

nahi izaten gu joaterik; gertatu

izan zaigu norbaiten etxera joan

eta atzera bueltan etorri beharra.

Lore etxean sortzen zaizkien la-

nak egiteko baliatzen dituzte kan-

poan aritu ezin diren egun horiek.

Hemen beti dagoelako zerbait

konpondu edo aldatu beharra,

dio Igarataundik. Hala ere, la-

nordu asko galdu ditugu aurtengo

neguan. Gehiago esango dut: egun

batzuetan jai egin izan dugu lanik

ezin genuelako egin. Azpeititik

Urrestillara bidean dute lore etxea.

Era guztietako loreak eta landare-

ak saltzen dituzte han, eta baita lo-

rezaintzarako eta baratzezaintza-

rako beharrezko tresneria guztia

ere. Han ere nabarmen antzema-

ten dute eguraldiaren eragina.

Dendan, berez, orain hasiko da

garai indartsuena, baina aurten

nahiko motela izan da martxoa,

eguraldiagatik. Pentsatzen dugu

jende uholdea etorriko dela eguzki

pixka bat irten orduko.

Lorezainek ez ezik, nekazariek

ere zerura begira pasatu dute ne-

gua, lanerako aukera emango zien

aterrunearen zain. Hala adierazi

dute Ioritz Igarataundik eta Aiora

Etxeberriak, Azpeitiko Komuntzo

baserriaren inguruetan eraiki du-

ten Sakona etxalde ekologikoaren

jabeek. Lau urte dira proiektua

martxan jarri zutela, eta, egun, 1,5

hektareako baratzea, 600 bat me-

tro koadroko berotegia eta 90 bat

ardi dituzte.

Lanak atzeratuta

Etxeberriak aitortu du euria ete-

nik gabe egin izanak atzeratu egin

dizkiela baratzeko lan batzuk.

Udazkenean egiten da negura-

ko landaketarik handiena. Orain

arte negu onak izan ditugunez,

udazkenean egiten genuen lan-

daketa handi hori, eta, ondoren,

aldatuz joaten ginen neguan.

Aurten ere asmo horrekin hasi gi-

nen, baina landaketa batzuk egin

gabe gelditu gara azkenean.

Orain egin dituzte neguan egin

beharreko lanak. Adibidez, iaz

hiru txandatan landatu genuen

baba handia; aurten, berriz, udaz-

Azken 30 urteetako bustiena izan da aurtengo negua. Inork ez die ihes egin haren ondorioei, bainabadira ondorio horiek askoz modu gordinagoan jasan dituztenak: esate baterako, lorezainak etanekazariak. Lanerako aukera emango zien aterrune baten zain pasatu dute negua.

Zelaiak berde, baratzeak gorri

Azpeitiko Izarraitz auzoko Komuntzo baserria. Haren inguruetan Sakona etxalde ekologikoa eraiki dute Ioritz Igarataundik eta Aiora Etxeberriak. Irudian, etxaldeko baratzeetako bat. HITZA

Astekoa b 3GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko apirilaren 6a

kenean egin genuen txanda bat,

eta orain egin dugu bestea. Ilarrak

eta udaberriko azak ere orain sar-

tu ditugu eta neguan landatzen

dira berez.

Ekoizpenean, ordea, oraindik

ez dute antzeman neguaren ondo-

riorik, udazkenean landatutako-

ak jasotzen ari direlako. Udabe-

rria izaten da baratzerako garairik

txarrena: udarako landatzen has-

ten zara berriz, udazkenean lan-

datutakoak gastatzen joaten dira,

eta jasotzeko gutxi izaten da. Ho-

rregatik, komeni izaten da neguan

landaketaren batzuk egitea, ziur-

tatzeko beti izango dugula jasotze-

ko zerbait. Aurten, ordea, ez du-

te ia aukerarik izan, eta orain hasi-

ko dira ondorioak nabaritzen.

Pare bat hego haizerekin, egin

dugu landaketaren bat, egin beha-

rra geneukalako, baina baldintza

txarretan, lapurretan ari bagina

bezala, presaka eta euriaren bel-

dur.

Hala ere, Etxeberriak uste du

onura asko ekarriko dizkiela

aurtengo neguak. Elurrak garbi-

tu egiten du baratzea, bizkarroiga-

betu. Askoz negu arinagoa izan

zen iazkoa, baina egin zituen hiru

izozteek sekulako aldea egin zio-

ten baratzeari, eta uda guztian ez

genuen erabili beharrik izan boti-

karik. Onartu du, ordea, udabe-

rri euritsu batek min egingo lieke-

ela. Udarako ekoizpena izorra-

tuko litzaiguke, eta, orduan bai,

guretzat urte eskasa izango litza-

teke. Dena dela, udan baldintzak

beste batzuk izaten direla dio, ten-

peratura beroagoak direnez, bi

egun eguzkitsurekin lurra prest

jartzen dela. Baina guretzat alde

handia egongo litzateke, eta egin

dezala on-ona.

Lanik gehien kanpoan egiten

duten arren, Etxeberriak adierazi

du berotegia izatea negurako ezin-

besteko laguntza dela, bestela

gaizki ibiliko liratekeela. Metro

batzuk gehixeago ere hartuko ge-

nituzke. Izan ere, ekologikoan

ekoizteko, gutxieneko txandaka-

tze batzuk egitea eskatzen digute,

eta, ondorioz, aurtengo udan ia ez

dugu izango tomaterik, lekurik ez

daukagulako.

Erraz bete dituzte saskiakAstero, produktu ekologikoz osa-

tutako ia 60 saski irteten dira Sa-

kona-Komuntzo etxaldetik Urola

Kostako hainbat herritara, eta

eguraldi txarra ez dute oztopo izan

otarreak goraino betetzeko. Ba-

serria da hau, gauza pila bat egiten

dugu, eta denetik sartzen dugu

saskian: barazkiak, fruituak, gaz-

ta, marmeladak, sagardoa, zu-

kuak, txorizoa, arkume pusketak,

ardi esnea, mamia... Gustura har-

tzen dituzte bezeroek.

Baratzean ez ezik, ardien zain-

tzan ere eragin die eguraldi txa-

rrak. Eguraldi txar-txarra ez

bada, behintzat, normalean egu-

nero ateratzen ditugu kanpora.

Baina aurtengo neguan behin bai-

no gehiagotan gelditu behar izan

dute barruan, kontatu du Ioritz

Igarataundik. Ardiek esnea

ematen jarraitu dezaten beha-

rrezkoa da haien elikadura zain-

tzea, eta, kanpoan ez bada ba-

rruan, ondo eman behar zaie ja-

ten. Ondorioz, belar ondu eta

alpapa asko jan dute aurten, kan-

poan ibiltzen direnean baino as-

koz gehiago, eta pentsua ere bai.

Ekologikoan dena da garestiagoa,

baina pentsua bereziki da gares-

tia; ikaragarria da aldea.

A. Arzallus

Gripea erasokor hel ziteke-

ela aurreratu zuen Eusko

Jaurlaritzako Osasun

sailburu Jon Darponek iragan

urriaren 19an, gaitzaren kontra-

ko txertaketa kanpainaren aur-

kezpen ekitaldian. Eta bete-bete-

an asmatu zuen. Oso gogor jo du

aurten, aspaldiko urteetako go-

gorren. Guztira 2.003 lagun ospi-

taleratu behar izan dituzte Ara-

ban, Bizkaian eta Gipuzkoan,

haietatik 409 larri, eta 86 lagun hil

dira. %40k ez zeukaten txertoa ja-

rrita. Alderatzen hasita, iaz 229 la-

gun ospitaleratu behar izan zituz-

ten, eta 31 pertsona hil ziren. Osa-

sun publikoko arduradunek

bukatutzat jo dute aurtengo epi-

demia.

Ibon Mokoroa farmazialariak

bertatik bertara ikusi du datuek

diotena, Donostiako erdialdean

daukan botikan. Aurtengo ne-

guan sekulako sartu-irtena izan

dugu farmazian. Gripeak jota eto-

rri dira asko, baina jende pila bat

etorri da katarroarentzat, eztarri-

ko minarentzat eta eztularentzat

erremedio bila ere. Mokoroak

nabarmendu du gaixoaldiek

luze jo dutela aurtengo ne-

guan. Jendeari asko kostatu zaio

erabat sendatzea. Gaixoaldi luzea

izan dute batzuek, eta gaixoaldi

bat baino gehiago beste batzuek.

Ondorioz, asko ibili dira negu

guztian sendatu ezinik.

Mugimendu handieneko hila-

betea urtarrila izan zela adierazi

du Mokoroak. Gripeak orduan

jo zuen goia. Otsaila lasaia-

goa izan zela aitortu du, baina

martxoan, atzera, berriz igoera

antzeman zutela.

Depresiorako eta antsietatera-

ko joera dutenentzat ere aurten-

goa ez da izan negu ona. Eguraldi

grisak edonoren aldartean eragi-

ten badu, are gehiago haienean.

Alergiadunentzat, aldiz, negua

urte sasoi lasaia izaten dela esan

du Mokoroak. Haientzat orain

hasiko da garairik txarrena.

Gripeak gogor jo du aurten, eta jende asko ibili da katarroarekin, eztarrikominarekin eta eztularekin. Ibon Mokoroa farmazialariaren arabera, gaixoaldi luzeak izan ditu jendeak, eta gaixoaldi bat baino gehiago ere bai.

Negu guztia, arrastaka

Ibon Mokoroa, Donostiako erdialdean daukan farmazian. GORKA RUBIO / FOKU

A. Arzallus

Arropa denden jabeek

eguraldi txarra nahi iza-

ten dute neguaren hasie-

ran, berokiak eta jertseak erraza-

go saltzen dituztelako. Alde ho-

rretatik, oso denboraldi ona izan

da, adierazi du Ixiar Sanchez

Tolosako Mihise emakumeentza-

ko arropa dendaren arduradu-

nak. Lau denda ditugu guk; hiru

Donostian eta bat Tolosan, eta oso

ondo saldu dugu denetan; ez gau-

de kexatzeko moduan.

Sanchezek kontatu du neguko

merkealdian ia hutsik geratu zi-

tzaiela denda. Denboraldiaren

bukaeran outlet-a egiten dugu

herrian, geratu zaigun arropa

guztia dendaren kanpoaldera

aterata, baina ordurako ez geneu-

kan eskaintzeko ia ezer.

Behin neguko merkealdia bu-

katuta, komeni izaten zaie egu-

raldia hobetzen hastea, udaberri-

ko eta udako arropa ondo saltzen

hasteko. Egia da aurtengo ne-

guan euri asko egin duela eta ho-

rrelako eguraldiarekin jendeari

gehiago kostatzen zaiola udabe-

rriko eta udako arropa probatzen

hastea, baina, hala ere, ez gaude

kexatzeko moduan, nahiko ondo

ari garelako saltzen.

Sanchezen esanetan, lasaiak

izan dira Aste Santuko egunak,

baina, gainerakoan, badabil jen-

dea herriko dendetan. Antze-

maten da asko kanpora joan dire-

la, jende gutxiago dabilelako ka-

lean. Dena dela, turistaren batzuk

ibili dira herrian eta haietakoren

batzuk ere sartu dira dendara;

atentzioa eman die gure arro-

pak.

Gainontzean, Sanchezek azal-

du du betiko bezeroak direla

Mihisera joaten direnetako asko,

bezero finkoak. Gurera etortze-

ko joera dutenek badakite gusta-

tzen zaiena momentuan erostea

izaten dela onena, erosketak ge-

rorako lagatzen badituzte ezer

gabe geratzeko arriskua dutela-

ko. Eta, normalean, halaxe egiten

dute: gustatu ahala erosi.

Eguraldi txarrak lagunduta, aurten ondo saldu dute udazken eta negukoarropa. Orain eskertuko lukete eguzki pixka bat, udaberrikoa eta udakoaere halaxe saltzeko. Dendarien hitzetan, hala ere, badabil jendea dendetan.

Arropa saltzaileak, gusturaEz dut oroitzapenikaspaldiko urteetan haingaizki ibili garenik lanakantolatzeko; lanorduasko galdu dituguMitxel IgarataundiKimu Bat enpresako kudeatzailea

Landaketaren bat egindugu, baina baldintzatxarretan, lapurretan aribagina bezala, presakaeta euriaren beldurAiora EtxeberriaSakona etxaldearen arduradunetako bat

NE

RE

A U

RA

NG

A

GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko apirilaren 6a4 b Elkarrizketa

Nerea Uranga Zarautz

Lanbidez, zientzia komunikatzai-lea da Elhuyarren; ikasketaz, be-rriz, albaitaritzan eta elikagaienzientzia eta teknologian lizentzia-tua da. Baina beste ni askok osa-tzen dute Ana Galarraga (Zarautz,1970): literatura, natura, jendea,kirola... Goxo eta pasioz hitz egi-ten du bere alde horiez guztiez.2001etik zientzia komunikatzai-

le lanetan ari zara Elhuyarren.

Bai. Azken finean, kazetaritzabaino gehiago ere egiten dugula-ko; bereziki, nik. Kazetari lanetanhasi nintzen, baina zientzia gizar-teratzeko beste modu batzuk erebilatzen ditugu Elhuyarren: sari-ketak, ekitaldiak, ikastaroak, hi-tzaldiak, bakarrizketak... Horre-lakoak ere antolatzen ditugu. Ho-rregatik, zientzia komunikatzailegehiago naiz zientzia kazetari bai-no.Lan horretan garrantzi handia

ematen diozu genero ikuspegia-

ri ere, ezta?

Bai, hala da. Azken urteetan lan-keta handia egin dugu horretan,Elhuyarren bertan, eta, orokorre-an, gure zientzia proiektuetan: al-dizkaria, Caf-Elhuyar sariketa,Teknopolis, Norteko Ferrokarri-la... Egiten dugun guztian, generoikuspegia lantzen dugu proiek-tuaren hasieratik argitaratzenden arte: taldea, gaiak, enfokea,zein adituri eskatu iritzia, arloa,jarrera eta irudia. Ondoren, nikdut ardura begiratzeko zenbate-raino bete ditugun geure buruarijarritako irizpide horiek, eta zu-zentzeko neurririk ikusten baldinbadugu, hori proposatzeko etabultzatzeko.Hainbat alor lantzen dituzu, be-

raz. Zuri inork ez dizu galdetu, le-

trak ala zientziak, zer dituzun

nahiago, ezta?

Ez, noski. Gainera, ez dut sinestendikotomia horretan, bereizketahorietan. Azkenean, akademiaksortutako espezializazio bat izan

zen hori, ikasketak-eta antolatze-ko modu bat. Berez jakin-minhandiko pertsona bazara, seguruez zarela mugatuko arlo bakarre-ra; agian, gehiago landuko duzubat, aukera gehiago duzulako ho-rretarako edo interes handiagoadaukazulako. Baina, beti, elkarelikatzen dute alor guztiek. Nikoso interesgarriak iruditzen zaiz-kidalako ikasi nituen zientziak.Letrak, literatura, filosofia eta ho-riek, berriz, neure kabuz landu di-tut, interes handia izan dudalakoeta asko gustatzen zaizkidalako:beti irakurri izan dut asko, era-kusketetara eta hitzaldietara joanizan naiz... Mundua ulertzeko ga-ko asko eskuratzen ditut arlo de-netatik; oso tresna desberdinakdira, osagarriak denak. Zorte han-dia dut denak elkartzen dituen la-na egiten dudalako.

Zer du zientziak erakargarria?

Zientziaren gauza batzuk besteakbaino gehiago gustatzen zaizkit.Adibidez, ez zait gustatzen hierar-kizatua dagoelako, neurri handibatean klasista delako eta matxis-ta, gizarte guztia bezala. Askogustatzen zait, ordea, ez delakodogmatikoa. Beste arteek ez beza-la, mundua ulertzeko egia bila-tzen du zientziak; mundua uler-tzeko metodo bat dauka, eta me-todo horren onena da ez delanorberarena. Adibidez, Newtonbere garaian grabitatearen legeaargitzera iritsi izan ez balitz, bestenorbaitek eraikiko zukeen; beti

eraikitzen da gauza bat bestearengainetik; ez da bilatzen originalta-sunik. Agian, beste arlo batzuetanbai bilatzen duzu bakarra izateaeta zure sinadura gelditzea. Zien-tzian gerta daiteke hori, horrelaulertu eta bultzatu izan delako;hor daude izen handiak: MarieCurie, esaterako. Zientzian bideada garrantzitsuena, eta norbaitekerakusten badu aurrekoarenaoker dagoela, atzera botatzen da;ez da erlijio bat. Hori gustatzenzait.Zientzia komunikatzaile zaren

aldetik, nola egiten dira zientzia-

ko artikuluak jasotzailearentzat

erakargarri?

Horretan ere zortea daukat,proiektu askotan eta oso publikodesberdinarentzat egiten dudala-ko lan. Elhuyar aldizkarian, adi-bidez, zientziarekiko interesa du-

tenengana zuzentzen ga-ra, gutxieneko maila batdutenengana, behintzat.BERRIA egunkariko zuta-bean, baina, egunkariairakurtzen duen edozei-nentzat idazten dut. Eta,Irriaaldizkarian, umee-kin aritzen naiz, ipuinformatuan, esperimentubatekin lagunduta. Az-ken finean, nire asmoa ezda irakastea, norbera be-re ondorioetara iristea

baizik: galderak-eta sortzeko pis-tak ematea, informazioa, gauzaberriak... Beraz, hizkuntza des-berdinarekin joaten naiz publikobakoitzarengana. Gero, hori nola egiten den era-

kargarri? Norberarentzat interes-garria zer izan daitekeen bilatuz.Adibidez, oso erraza da jendeaosasun gaiekin, ingurumenekoe-kin edo ekonomiarekin lotutako-ekin erakartzea. Ez da gauza beragertatzen, ordea, gai teorikoagoe-kin: astronomiakoekin, fisikako-ekin... Nola piztu interesa gaihorietan? Jakintza bera eregarrantzitsua dela ulertzera

emanda: gauzak jakiteagatikbakarrik jakitea, nolakoak direnezagutzea...Zientzia gizonezkoekin lotzen

da sarri. Emakume izanda, zer

moduz sentitzen zara zu zientzia

munduan?

Orain, ondo. Aukera daukat,behintzat, hori salatzeko eta erre-alitatea barrutik kontatzeko. Az-kenean, aukera daukat gaiakhautatu eta nola enfokatu eraba-kitzeko, diskriminazio positiboaegin dezakegu, eta, beraz, oso onada gu hor egotea. Hasteko, behin-tzat, gure aletxoa jar dezakeguegoeraren berri emateko. Gero,polikiago, hori aldatzeko neurrieraginkorragoak hartu beharkodira. Ez da erraza, ordea, zientziaez delako gizarteko egituratikaparteko zerbait; zientzia ez dagauza neutral bat. Gizarteko besteegiturek dituzten aje berberakdauzka zientziak: patriarkala,klasista eta kapitalista da, etamendebaldeko kulturak domina-tzen du. Irizpide horien araberaeraiki da, eta, beste arloetan beza-la, deseraikitzea tokatzen da:zientzia nola egin nahi dugun etazer egin nahi dugun ikustea. Ema-kumeok zeregin handia daukagu,baina, noski, beste guztiekin ba-tera. Bestela, beti bezala, guk geukhartuko dugu karga eta arduraguztia.Zer egin beharko litzateke ema-

kume zientzialariak ikusarazte-

ko?

Aurrena, guk egiten duguna: eus-kalduna izatea bilatzen dugun be-zala, eskatu emakumea izatea.Nahi dugun horri ematen dioguahotsa guk, eta emakume hori be-re erakundean edo enpresan azpi-tik badago ere, seguru badauzkalagauza interesgarriak kontatzeko.Beraz, hori da egiten dugun gau-zetako bat: lehentasuna emaku-mezkoei eman. Ekinean izenaduen atal bat daukagu Elhuyaral-dizkarian, eta neska ikertzailegazte bat elkarrizketatzen dut hi-

lero. Pozak eta penak kontatzendituzte horiek, euren bizipenak.Baneukan susmoa, emakume di-ren aldetik, mutil batek sekula bi-zi izan ez dituen egoerak-eta biziizango zituztela, eta hala da. Ikusidugu, adibidez, zer zaila egitenden amatasuna eta ikerketa bate-ratzea; edo atzerrira edo kongresubatera joatean ahotsa izateko ain-tzat hartzea.Zientziari lotuta, baina literatu-

rara arrimatuz: Marikalanbre

pertsonaiak zer du Ana Galarra-

gatik?

Kresta! Joxe Mari Agirretxe Po-rrotx-ek proposatu zidan; aldiz-kari bat sortu behar zutela esan zi-dan, eta zientziari lotutako atalanik idaztea nahi zutela. Zientziaatal horretako pertsonaia Marika-lanbre izango zela ere azaldu zi-dan; marrazkia ikusi eta oso politairuditu zitzaidan. Gainera, Mari-kalanbre bezain polita da amonaTxinparta. Marrazkilariarekinbatera, neurri handi batean, horriere nik eman diot nortasuna. Es-perientziaren ahotsa da amona,baina ero samarra, zirikatzaileaeta oso jolastia da, oso konplizea.Asko gustatzen zait bikotea, oso

Dogmatikoa ez izatea dazientziaren alderik onenaAna Galarraga b Zientzia komunikatzailea

Ofizioz, zientzia komunikatzailea da Elhuyarren, eta literatura du afizionabarmenetako bat; asko irakurri dut txiki-txikitatik. Literaturia taldeko kideda, naturarekin izugarri disfrutatzen du, eta arraun surfa egitea gustatzen zaio.

Literatura oso elikagaigarrantzitsua izan da ikasteko,jakinduriaz aberastekoeta pentsatzen laguntzeko

Gizarteko beste egiturekdituzten aje berberak dauzkazientziak ere: patriarkala,klasista eta kapitalista da

Elkarrizketa b 5GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko apirilaren 6a

polita da. Bai amonak eta bai Ma-rikalanbrek badaukate nire zer-bait. Niretzat hilero oparia izatenda ipuina idatzi eta ondoren ma-rrazkiekin osatuta ikustea.Literaturazale amorratua zara.

Nondik datorkizu zaletasuna?

Txiki-txikitatik, liburu bat har-tzen nuen aspertzen nintzenean,eta, askotan, beste ezerekin bainohobeto pasatzen nuen hala. Fami-lia bazkarietan eta horrelako giro-etan liburuak izan ditut beti ihes-bide. Beti irakurri izan dut asko.Ikasteko, jakinduriaz aberastekoeta pentsatzen laguntzeko, osoelikagai garrantzitsua da literatu-ra. Lotura handia daukat Garoa li-buru dendakoekin ere, eta idazleasko ezagutzeko zortea daukat;Euskal Herria hain txikia izanda,pribilegio hori daukagu.Larrabetzutik Zarautzera ekarri

zuten Literaturia, eta talde ho-

rretan zabiltza ordutik.

Literaturia Zarautzera etorri ze-nean, pertsona batzuk gonbidatugintuzten taldera. Literaturiarenlehenengo urtearen ondoren,trantsizioa egindakoan, geure ka-buz hasi ginen, eta bosgarren ur-tea izango du aurten.

Luxua izango da horrelako egi-

tasmoak herrian egitea, ezta?

Bai. Lan handia da, baina, neurribatean, asetzen du. Literaturia ezda hutsetik sortu, ordea, eta ez da-tor Larrabetzutik bakarrik. Za-rautzen beti egon izan da egitas-mo asko: saiakeran gelditu dirabatzuk, eta aurrera egin dute bes-te batzuek. Ariola izan zen saiake-ra horietako bat, oso egitasmo ga-rrantzitsua nire ustez. Proiektuhura gauzatu izan balitz, bestela-koa izango zen egungo egoera.

Gaztetxearen eraikinak zer es-pazio daukan, zer aukera ematendituen eta bertan biltzen zen jen-dearen askotariko interesez jabe-tuta sortu zen Ariola. Gaztetxea-ren espiritua eta balioak batukozituen proiektua lantzen hasi gi-nen, era guztietako publikoarizuzendutakoa. Lau arlo batzen zi-tuen: sorkuntza eta formakuntza(tailerrak, sortzeko espazioak,materiala eta baliabideak), ema-naldiak, aterpe batekin espazio li-bre bat eta sukalde sozial bat. Au-rreratuta egon zen proiektua, bai-na udalaren aldetik ez zuen jasonahikoa babesik. Ondorioz, geu-re proiektuei heldu eta aurrera

egin genuen Ariolaren bueltanibilitako jende askok: Rocku-mentalak taldekoak, Lakarikoak,dantza taldeak... Literaturareninguruan genbiltzanok, berriz,Literaturian bildu ginen. Proiek-tua gauzatzeko jendea eta gogoabazegoelako etorri zen LiteraturiaZarautzera.

Ni herri ekimenean ez nintzenhasi garai hartan; aurretik,Alproja antzerki taldean ibili nin-tzen urte askoan. Sinesten dutherri ekimenean, eta uste duterakundeek bezainbesteko zile-gitasuna daukala herriaren balia-bideak erabiltzeko. Kaletik berta-tik sortuz gero, beti egongo zarajendearengandik gertu, eta zeurebalioetan oinarrituta ariko zara:autogestioan, berdintasunean,euskaraz...Maiatzaren 25etik 28ra egingo

duzue V. Literaturia.

Literaturia asko aldatu da Zarau-tzera etorri zenetik, moldatu eginda. Berritasun gisa, gai baten in-guruan egituratzen dugu egitarauosoa, eta Aingura izango da aur-tengo gaia. Zer lekuri, pertsonari,sentimenduri eta emoziori hel-tzen gatzaizkion, horrela ulertu

nahi dugu Ainguraren irudia; na-bigatzeko, joateko aingura noizaltxatzen dugun, eta, batzuetan,zein zaila den aingura altxatzea.Metafora horren inguruan anto-latu dugu aurtengoa. Egitarauazgain, beti bezala, liburu azoka etaliburu aurkezpenak izango dira,eta aurten indartu egingo duguumeentzako egitaraua.Euskal Idazleen Elkarteko (EIE)

Zuzendaritza Batzordeko kide

hautatu zaituzte orain gutxi. Zer

egiteko izango duzu hor?

Ez dakit. Garbie Ubeda da elkar-teko lehendakari berria, eta harkeskatuta onartu nuen batzordeki-de izatea, zer ekarpen egin deza-kedan oso ondo jakin gabe, egiaesan. Neure burua ez daukat idaz-letzat, baina idazteko modu askoomen daude, eta... Borondateare-kin, ahal dudan neurrian lagun-duko dut. Abantaila bat daukat,hori bai: ezagutzen ditut batzor-dekideak eta konfiantza giroanariko gara.Zientzia, komunikazioa, literatu-

ra, antzerkia... Beste arlorik lan-

tzen al duzu?

Bueno, asko gustatzen zaizkit na-turan egiten diren kirolak. Oso

mendizalea izan naiz; urte ba-tzuetan asko ibilitakoa. Askoeman dit mendiak. Jarduera guz-tietan jendeak ematen du gehien;kontzertuetan, literaturan... Jen-dea gustatzen zait niri, eta men-diak hori eman dit gehienbat.Mendian benetan ezagutzen duzujendea, intentsitate handiko bizi-penak izaten dira. Neguan, glazia-rretan, eguraldi txarrarekin, tek-nikoki zailak diren tokietan... zu-rekin dauden horiek benetako la-gun min bihurtzen dira urteenpoderioz; konfiantza handia sor-tzen da. Horrez gain, izugarri dis-frutatzen dut naturak berak ema-ten duenarekin: elurra, euria, ki-muak berde fosforito koloreare-kin ikustea, eguzkia, ilargia, iza-rrak, hodeiak, itsasoa... Adibidez,arraun surfa deskubritu nuene-tik, kirol hori dut gustukoen. Ho-rretan ere etengabe izaten diraopariak: Mollarri aldera joan etaizurdeak pasatzen ikustea, edoarrainak zure azpian ikustea...Leku egokian bizi zara orduan.

Bai, bai; pribilegiatu hutsa naiz.Zuku handia ateratzen diot he-rriari eta inguruari; izugarri dis-frutatzen dut naturarekin.

GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko apirilaren 6a6 b Iritzia

RIRITZIALeire Narbaiza

Zahartzeprogramatua

Apiril hontan betekoditut nik nahi bainourte gehio,kantanezake, Ruper Ordo-

rikaren Bertso berriakabestia pa-rafraseatuta. Egia esatera, artiku-lu hau irten orduko beteta izangoditut urteok; nahiko nukeenabaino zaharragoa naiz, alegia.Zenbaki biribila, eta hamarkadaaldaketa. Latza! Urtebetetze egu-na okasio berezia dela baderitzotere, nire asmoa ez da zorion agurgehiago jasotzea baina opariakhartzeko beti prest nago, kar, kar,kar, digitu aldaketa beti haus-nartzeko momentua izaten dadefendatzea baizik.Esango nuke jaiotze datak dio-

ena gugan islatzen dela, nahiz eta

batzuk hobeto kontserbatuko di-ren, eta beste batzuek zaharrago-ak emango duten. Azkenean, za-hartze programatua dugu guregeneetan. Gainbehera hasita da-go aspaldi.Bitxia da, ostera, geure buruan

zer gertatzen den: edadea (zenba-kia) ikusi, eta ikara sortzen du.Izan ere, ez datoz bat barruan du-gun irudia, adin horretako per-tsonak izan beharko lukeena, etageu garena. Jakina, gu askoz gaz-teagoak gara, gazteago gaude,ideia modernoagoak dauzkagu,modan janzten gara... Berba ba-tean, gazteak gara oraindik.Tira, baina egia da hau? Ez ote

zaizkigu zimurrak igartzen? Ilezuriek ez ote dute zahar itxurarik

ematen orain? Haragia eta azalahogei urterekin bezain leun etatente ote daude? Begi-zuloak,girgiloak eta nekeak ez dira agerigure gorputzetan? Menopausia-ren mamuari ez diogu oraindikere izararen barrena ikusi, ala?Irakurtzean hizki guztiak ez zaiz-kigu txikiegiak begitantzen? Gor-putza ez zaigu aldatu, horratik?Larruan ez ote zaigu irten man-txarik?Bai, jakina. Baina gorputzak

oihuka esaten badigu ere heldu-helduak garela, gaztaroa laga du-gula, guk entzungor egiten diogu,edo ez-entzunarena egiten dugu.Zelan izango gara, bada, zaha-rrak? Beti-gazte belaunaldikoakgara, barren! Txosnetan gure le-

henengo gaztaroko musika jar-tzen dute-eta!Pista batzuk, baina, jasotzen

ditugu kanpotik ere. Aspaldianesan ziguten lehenekoz seora,por favorhura. Dena den, azke-naldian, gaztelaniaz atenditu izannautenean komertzio edo halakobatean, askotan ustedesan dida-te, inoizkorik gehien. Hasieranpentsatu nuen moda berria zela,bezeroarenganako tratua hobe-tzeko asmotan egindako zerbaitniregan kontrako eragina due-na, halere. Gerora, ostera, okernengoela iruditu zitzaidan, etabenetan emakume heldu-heldu-

tzat hartzen nindutela, seora-tzatnaukatela, alegia.Seoraeta ustedguztiak gora-

behera, eta besteen pertzepzioakalde batera lagata, badago hel-duaroan bete-betean gauden sei-nale argi bat. Kalean adinkideezagun batekin topo egindakoanargi eta garbi ageri dena. Lehen-txeago, lagun horri seme-alabezedota lanaz galdetuko geniokeen.Baina orain galdera horiek egitenbaditugu ere, gurasoen osasunazitauntzen dugu, batez ere. Alda-keta nabarmena, bai horixe. Gu-rasoak zahartzeak ere ematenduelako, orokorrean, gure zahar-tzearen neurria. Sasoi eta aro be-rriek beste arazo mota bat dakar-kigutelako.Zahartzea da dagokiguna. De-

noi. Hogei urtekoa ere zahartuegin delako, ez bakarrik hiruro-geikoa. Zahartzea programatuadugulako, edozein traste edo tre-petxu legez. Horrelakoa da bizi-tza, egin ezazu behar duzuna!

Azkenean, zahartzeprogramatua dugu

gure geneetan.Gainbehera hasita

dago aspaldi

Irudiab Zarautz

Azken epaia emateko zain dago ArrateZarautzen hasi zen Euskal Herriko Itzulia, joan den astelehenean irudian Ion Izagirre, Elkanoko aldapan,

eta bihar amaituko da, Eibarren, Arrateko santutegian. Bizkaian, Nafarroan eta Araban barrena ibili ondoren,

gaur, berriz ere, Gipuzkoan sartuko da lasterketa. 15:30 aldera dira iristekoak Arrasatera, eta, Bergara, Azkoitia,

Zestoa eta Elgoibar igarota, 17:30 aldera amaituko da etapa, Eibarren. Bihar, berriz, azken etapan (122,2 km)

14:26an abiatuko dira Eibartik Ermu aldera, eta 17:30 aldera iritsiko dira Arrateko santutegira. JON URBE / FOKU

Otsailean baino 271 langabe gutxiagozeuden martxoan Gipuzkoan

DONOSTIA bEz da jaitsiera handia, baina, gutxien-gutxienik, behe-ranzko joerari eusten ari da langabeen kopurua. Otsailean 33.602 lan-gabe zeuden Gipuzkoan, eta martxoan 33.331; hau da, %0,81 gutxiago.Iazko datuekin alderatuta, berriz, 2017an baino 4.872 langabe gutxiagozeuden lurraldean joan den hilean, %11,05 gutxiago.

Berriz eraiki behar duguegitura, eta hasi gara lanean.Taldea prest dago irabazteko,baina ez berriz irabazteko.Irregularregia da talde hauRoberto OlabeRealeko futbol zuzendaria

%5,3ETXEBIZITZEN PREZIOAREN IGOERA

Urtebetean %5,3 hazi da etxebizitzen prezioa Gipuzkoan, eta %4,8 Do-

nostian. Tinsa Espainiako enpresak eman ditu datu horiek. Saltzaileek,

batez beste, 8,4 hilabete behar izan dituzte etxebizitza saltzeko. Hipote-

karen batezbestekoa, berriz, 620 euro da gaur egun.

GIPUZKOAKO HITZAk irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 karak-

tere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta GIPUZKOAKO HITZAk mozteko

eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita:

Gipuzkoako Hitza, Martin Ugalde kultur parkea z/g, 20140 Andoain. Eskutitzak Inter-

net bidez bidaltzeko:[email protected]

%

Maiatzerako hiru eguneko grebaradeitu dituzte Gipuzkoako hotelak

DONOSTIA bELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek grebarako deiaegin diete Gipuzkoako hoteletako langileei datorren maiatzaren 23, 24eta 25erako. Gipuzkoako Ostatuen Lan Hitzarmenaren negoziazioaez aurrera, ez atzera dagoela salatu dute sindikatuek. Patronala-ren eskaintza ez da nahikoa akordioren bat lortu ahal izateko.

A. Vierbcher Ordizia

Adinean aurreraegin ahala, geroeta kezka handia-goa sortzen dubizi kalitatearen

kontuak. Adin batera iritsita,gauzarik preziatuena bizitza beradela jabetzen dira gehienak,baina, hain justu, bizi kalitate onabehar izaten da bizitzak eskain-tzen duen horretaz gozatu ahalizateko. Norberak bere kabuzbizitzen jarraitzeko, lagunekineta familiarekin gozatzen segitze-ko, mendi buelta bat edo bueltax-ka txiki bat emateko... Gozagarriden hori guztia egiteko garrantzihandia dauka norbera ondo ego-teak.

Baina kasu guztietan ez da ego-ten norberaren esku bizi kalitateona izatea, espero gabeko gaixo-tasunak iristen baitira sarri. Denaden, norberak ere badu egiteko-rik gaixotasunak izateko aukera

ez ugaritzeko. Maite Martinezneurologoak (Ordizia, 1971) askodaki horri buruz. Ordiziaren 750.urteurrenaren harira, Osasun Zi-kloa antolatu zuten herrian, eta bihitzaldi eman berri ditu Martine-zek; iktusa zer den azaltzeko bata,eta gaur-gaurkoz dauden trata-menduen inguruan azalpenakemateko bestea. Gaiak erakarrita,herritar asko joan zen bi hitzorduhorietara.

Donostia ospitalean lan egitendu Martinezek, iktusaren unita-tean, eta eguneroko errealitateizaten du gaixotasun hori; hori ja-kinik, garrantzi handia eman dioprebentzioari eta zahartzaroosasuntsuari. Ordiziarraren hi-tzetan, garai batean tronbosi,enbolia, infartu edo odoljariogisa ezagutzen zen iktusa, eta, on-dorioz, hitz horiek guztiak beregain hartzen ditu gaur egun. Ja-torri baskularra duen burmuine-ko edozein gaixotasuni buruz hitzegiteko erabiltzen dugu iktusa,

azaldu du Martinezek. Eta bur-muinera odola garraiatzen duenarteria baten haustura edo itxitu-raren ondorio den edozein arazokeduki dezake jatorri baskularra.Ezaugarri bat dauka iktusak:Bat-batekoa dela.

Egoki funtzionatzeko, burmui-nak une oro odol jarioa behar iza-ten duela argitu du neurologoak.Eta, alde horretatik, exigentzia

handikoa da prozesua. Odoljario hori etetearen ondorioz,iktusa jasaten duen pertsonakbat-batean galdu egiten du bereznormal-normala den funtzioeta-ko bat: Normal hitz egitenzuena hitz egin ezinik gelditzen

da, agian; edo normalibiltzen zenak eskuinal-dean indarra galtzen dubestela; gerta liteke bat-batean azala ez sentitzeaedo ezer ez ikustea.Bat-batekotasun horreneraginez da desberdinahasiera hori: eguneroko-an normala den funtzio-ren baten galera da iktu-sa.

Lehen sintoma horiekagertzen direnean zergertatzen ari den kontu-ratzea, Martinezen hitze-

tan, gehienetan horixe izaten dazailena. Jende askori kosta egi-ten zaio, oraindik, zer gertatzenari zaion identifikatzea. Bihotze-

ko kasuetan, adibidez, ia gehie-nek badakite bularraldeko minasentitzen dela; eta ikusmena gal-duz gero, baita katarata bat izandaitekeela ere. Baina, neurolo-goak azaldu duenez, hain zuzenere, hori da iktusa hain arriskutsubihurtzen duen ezaugarria:Identifikatzeko ez dela errazaizaten. Azken batean, indar gale-ra guztiak ez dira iktusak, edoikusmen galera guztiak ere ez diraiktusaren seinaleak. Martinezekgaineratu duenez, neurria hartubehar zaio errealitateari. Iktuskasu asko izaten da, eta kontupixka batekin ibiltzea komeni daalarmarik ez sortzeko.

Gehiegizko alarmarik ezUrtero-urtero 1.700 iktus kasuberri izaten dira Gipuzkoan. Ho-rregatik, serio landu beharre-ko gaia dela nabarmendu du Mar-tinezek. Dena den, oso beha-rrezkoa da jendea neurriz kanpoez larritzea. Hori dela eta, ga-rrantzitsuena informazio zeha-tza ematea dela azpimarratu du,herritarren eskura ahalik eta in-formazio gehiena jarri, eta, in-guruan iktus kasuren bat izanezgero, eman beharreko pausoaklehenbailehen emateko.

Horren harira, komunikabide-etan iktusari buruz kontu han-diz hitz egin beharra dagoelagaineratu du. Komunikabide-ren batean albisteren bat publika-tuz gero, hurrengo egunean goraegiten dute balizko iktus ka-suek. Neurologoaren hitzetan,jendea beldurtu egiten da ja-sotzen duen informazioarekin.Eta iktusa dela uste izaten duteantzeko sintomaren bat nabari-tzen dutenean.

Gaixotasun asko egon daitezkehitz bakarraren atzean, eta asko-tarikoak izan daitezke arriskufaktoreak ere. Martinezek argituduenez, edonork izan dezakeiktusa. Baina batzuek besteekbaino aukera gehiago daukate;hainbat ezaugarrik areagotu egindezakete, gainera, iktusa izatekoaukera. Besteak beste, tentsioaltua izateak, diabetikoa izateak,erretzaile izateak, sedentario iza-teak, drogak kontsumitzeak....

Alde horretatik, horiek saihes-teko asmoz, ezinbestekoa daprebentzio lana, nahiz eta pre-bentzioarekin soilik ezin densaihestu gaitza. Esperientziarenizenean, norbera arriskuan jar-tzen duten faktoreak saihestea daonena. Eta mezu hori helarazibehar diogu gizarteari. Horrela-koak ez gertatzeko, aukera gu-txiago izatea da bidea; zahartzaroosasuntsua eta prebentzioa, ho-riek ditugu lehentasunak.

Ordiziaren 750. urteurrenaren harira, iktusari buruzko azalpenak eman ditu MaiteMartinez neurologoak. Erabat saihestu ezin bada ere, funtsezkoa da prebentzioa.

Iktusa, bat-bateko gaitza

Maite Martinez neurologoa, Ordiziako Zuhaizti zentroan emandako hitzaldietako batean. ZUHAIZTI ZENTROA

Gaiak b 7GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko apirilaren 6a

Urtero-urtero 1.700 iktuskasu berri izaten diraGipuzkoan. Horregatik,serio landu beharreko gaia da

Aukera gutxiago izatea dabidea; zahartzaro osasuntsuaeta prebentzioa, horiek ditugulehentasunakMaite MartinezNeurologoa

GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko apirilaren 6a8 b Gaiak

Asier Perez-Karkamo

Nerabeak, gaz-

teak eta hel-

duak nahastu-

ta, denak al-

txorraren bila.

Horixe da

Hondarribiko talde batek Pazko

astea Pasai Donibaneko Arro-

kaundietako Piraten Etxea ater-

petxean igarotzeko aukeratu

duen plana. Hondarribiko Sain-

dua Udal Gaztelekuak eta Pre-

bentzio Komunitarioko Udal Zer-

bitzuak elkarlanean antolatuta,

Konkis-Pirata 2018 izeneko opo-

rraldi berezia ari dira egiten aur-

ten ere. Zertan den berezia? Batez

ere, antolakuntzan, gazte bolun-

tarioen eta hezitzaileen artean ba-

natzen baitituzte nerabeen ego-

naldiaren ardurak.

Asteazkenean mendi ibilaldia

egin Jaizkibelen barrena, Honda-

rribitik Piraten Etxera; egonaldia

koordinatu; taldeak osatu; baz-

kariak egin; loaldiak eta abar

prestatu; beharrezkoa denean,

fundamentu pixka bat jarri; hiru

egunetarako abentura probak

antolatu; eta herrira itzuli. 11

gazte boluntariok hartu dute

euren gain horren guztiaren

ardura, eta bost hezitzaile ondoan

edukiko dituzte edozer dela ere.

Jon Diezek hogei urte daramatza

Prebentzio Komunitarioan lane-

an, eta badaki egunotakoa ez dela

ohikoa: 11 gazte ari dira euren

borondatez lanean, ezer irabazi

gabe, esperientzia polit baten

Hondarribiko 40 nerabe Konkis-Pirata izeneko oporraldian parte hartzen ari diraPasai Donibaneko Arrokaundietako aterpetxean. Bost hezitzaile joan dira haiekin batera,baina 11 gazte boluntariorekin partekatzen dituzte egonaldiaren antolakuntzaren ardura guztiak.

Abentura, ron botilarik gabe

Parte hartzaileak, atzo goizean, ginkanako kroketa proban; gaur bukatuko dute oporraldia. ASIER PEREZ-KARKAMO

truke, nerabe batzuek ondo pasa-

tu dezaten helburuarekin. Gutxi-

tan ikus daiteke halakorik.

Jardueraren dinamizatzailea

da Diez, eta bakoitzak bere

eginbeharrak betetzen dituela

zaintzea, parte hartzaileak gustu-

ra sentitzea, eta gazte boluntario-

en lana dinamizatzea da bere

eginkizuna. Argi du kontuan

eduki behar dela gazte bolunta-

rioak gazteak eta boluntario-

ak direla: Ezin zaie gehiegi

exijitu, helburu nagusia, beti,

euren bizitzan esperientzia posi-

tiboa lortzea delako.

40 nerabe ari dira oporraldian

parte hartzen. Errepikatzaileak

dira horietako batzuk; Enara Mo-

ran, esaterako. 13 urte ditu, eta bi-

garrenez eman du izena jardue-

ran. Iaz ere hemen egon nintzen

eta oso ondo pasatu nuen. Oso

jarduera polita iruditu zitzaidan;

abentura izan zen. Lagun batzue-

kin egon nintzen iaz, eta beste ba-

tzuk animatu dira aurten.

Probak Arrokaundietan

Asteazkenetik gaur eguerdira

arte, Moranek eta izena eman du-

ten beste 39 nerabeek hainbat

proba gainditu beharko dituzte

Arrokaundietan. Piraten Etxea

izango dute haien gotorleku, eta,

bost taldetan banatuta, garaipen

txikiak lortzen saiatuko dira.

Probaren bat irabazten duen

taldeak hobeto lo egiteko aukera

izango du, erosoago bazkaltzeko

aukera... Horrelako pribilejioak

izango dituzte, aurreratu du

Gaiak b 9GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko apirilaren 6a

Diezek Hondarribitik abiatu au-

rretik. Bost proba izango dira guz-

tira, baina ikurrina bakarra izan-

go dute zain; pirata talde onena-

rentzat izango da saria.

Asteazken goizean abiatu ziren,

Saindua gaztelekutik, eta eguer-

dirako iritsi ziren Arrokaundieta-

ra. Azkar ibiltzen dira hauek!,

kexu zen arratsaldean Diez. Baz-

kaldu ondoren, motxilak furgo-

netatik atera, eta aterpetxean sar-

tu ziren. Afalostean izan zuten le-

hen proba, taldeak zehazteko.

Ginkana prest zuten atzo goizera-

ko, heavy samarra, Diezen hi-

tzetan, eta arratsaldean beste bi

lehia izan zituzten, idiekin egin

beharreko proba eta txabola erai-

kitzea. Gaur, berriz, kapitainak

ahalik eta gehien zikintzea xede

duen pringe jokoa egingo dute,

berriro motxilak prestatu eta

bueltako bideari ekin aurretik.

Bost talde guztira, bakoitzean 11

partaiderekin. Zazpi nerabe, bi

gazte boluntario eta hezitzaile ba-

na kapitain gisa ariko dira talde

bakoitzean. Eta epaile bat, hau-

tsak gehiegi harrotu ez daitezen,

ETB2ko El Conquistador saioko

aurkezlea oinarri hartuta. Ibai

Lazkanotegi 18 urteko gazte bo-

luntarioa da Konkis-Piratako

aurkezlea, bigarrenez. Hamar

boluntario behar zituzten iaz, 11

aurkeztu ginen, eta Julian Iantzi-

rena egitea egokitu zitzaidan ni-

ri. Nonbait, fin aritu zen lan ho-

rretan eta urtebetez luzatu diote

kontratua; aurten ere 11 gaztek

eman dute izena boluntario gisa

jarduteko.

Konfiantza eskertuzLazkanotegik oso argi du bere ze-

regina zein den: Probak azaldu,

ulertu dutela ziurtatu, eta kapitai-

nek ez dutela tranparik egiten

zaindu, azaldu du, Diezi begira.

Hondarribiko gaztelekuak eta

prebentzio zerbitzuak elkarrekin

antolatzen dituzten ekintzen ar-

tean izarra da Pazko astekoa, eta

Lazkanotegiren ustez, gazteei

Nerabeak, gazte boluntarioak eta hezitzaileak, asteazkenean, Piraten Etxerainoko ibilaldia hasi aurretik. ASIER PEREZ-KARKAMO

ematen zaien aukera da gakoa:

Jardueraren antolatzaile bilaka-

tzen gara gazteok, eta oso garran-

tzitsua da guregan duten konfian-

tza hori. Zorte handia dugu.

Haurrekin egotea gustuko due-

la onartu du gazteak, eta nerabeek

gazteekin duten jarrera oso positi-

boa dela uste du: Eskola berean

gabiltza, beste maila batean, eta

ikasleak gara gu ere. Gu jarduera

hau antolatzen ikusten bagaituz-

te, etorkizunean eurak ere ardura

hartzeko gai izango direla ulertu-

ko dute. Gazteen eta hezitzaile-

en arteko elkarlanari esker, nera-

beek maila berean jartzen dituzte

gazteak zein begiraleak, baina

gazteekin bestelako hurbiltasun

bat lortzen dutela onartu du Mo-

ranek: Lagunak egiteko aukera

izaten da horrelako ekintzetan,

eta polita da gu baino nagusiago-

ak diren gazteen lagun bilaka-

tzea. Lazkanotegi ados dago Mo-

ranekin: Ona da adin tarte des-

berdinen arteko laguntasun hori

gero oporralditik kanpora zabal-

tzea; eskolan, adibidez, elkarreki-

ko errespetua dagoela ikustea.

11 gazte ari dira eurenborondatez lanean, ezerirabazi gabe, nerabebatzuek ondo pasatudezaten helburuarekin

Ezin zaie gehiegiexijitu, helburu nagusia,beti,euren bizitzanesperientzia positiboalortzea delakoJon Diez Hondarribiko PrebentzioKomunitarioko langilea

Gazteok jardueretakoantolatzaile bilakatzengara, eta garrantsitsuada guregan daukatenkonfiantza Iker LazkanotegiGazte boluntarioa

Iaz oso ondo pasatunuen, abentura izan zen.Lagunei kontatu etaaurten beste batzuekineman dut izenaEnara MoranNerabea

Itzea Urkizu Arsuaga

Abaraska da hexa-gono formako ar-gizarizko gelaxkamultzoa, eta, hainjustu, erleen talde

lanerako senari heldu nahi izandio herritar talde batek, etxebizi-tza kooperatiboa sortzeko. Do-nostiako hirigunean modu dui-nean bizitzeko ezintasunak elkar-tu ditu hainbat kide, eta tartean daManex Izagirre (Tolosa, 1986).Bizitza osorako hipotekatu

nahi ez dutenentzat, gaur egunetxebizitza bat erostea pentsae-zina dela dio Izagirrek. Alokai-rua litzateke beste aukera, bainaGipuzkoako hiriburuan, gauregun, oztopoz betetako bidea dahori ere: turismoaren indarra delaeta, alokairuan zeuden askoketxea utzi behar izaten dute udan,eta, bestela, hiru urterako kontra-tuak bakarrik egiten dituzte etxe-jabeek.Kontuak horrela, duela zenbait

hilabete, arazoari alternatiba batbilatzeko gogoa zuen talde batsortu zuten hainbat kidek: Bate-tik, euren etxebizitzekin arazoakzituzten herritarrak elkartzen ha-

si ziren, hasi du azalpena Izagi-rrek. Bestetik, badugu M-etxeaizeneko arkitektura kolektibo batere, eta, gai sozialak lantzen ditu-gunez, interes horri tiraka laneanhasi ginen. Joan den martxoa-ren 17an aurkeztu zuten proiek-tua, Donostiako Guardetxean, etasustatzaileak oso gustura dau-de egitasmoak sortu duen intere-sarekin.Etxebizitza eredua eraldatzen

saiatzeko bi ardatz nagusi dituAbaraska proiektuak: etxebizitzaeskuratzeko gaur egungo meka-nismoak aldatu nahi dituzte bate-tik, eta etxebizitzetan bestelakoelkarbizitza sortu nahi dute beste-tik. Lehen jomugari begira, Izagi-rreren ustez, etxebizitzen prezioada oztopo nagusia: Horixe daarazorik handienetakoa, lurzo-ruaren prezioagatik; espekulatuegiten dute gehienetan.Hala, lurzoru hori merkatutik

ateratzea da Abaraska kolekti-boaren proposamena. Azaldu du-tenez, hainbat metodo daude ho-rretarako, legeak aurreikustenbaititu horrelako aukerak: Badi-ra lurzoru legeak, etxebizitza le-geak nahiz kooperatiba legeak,eta lurzoru bat edo eraikitako

eraikin bat uztea da lege horienfuntsa.Terminologia teknikoaren ara-

bera, erabilera lagapena litzatekeIzagirrek azaldutakoa: irabazi as-morik gabeko erakunde bati uz-ten zaio lurzorua edo eraikina,bertan etxebizitzak egiteko edoeraikin hori erabiltzeko. Horren-bestez, merkatutik kanpo gera-tzen da ondasun hori, eta bizi-

tzeko etxebizitza bihurtzen da,eta ez espekulatzeko etxebizi-tza. Legeak Babes OfizialekoEtxebizitzen erregimenean txer-tatzen ditu halakoak, eta 75 urte-koa izan ohi da erabilera epea.Bigarren helburua lortzeko, be-

rriz, kolektibitatea ezarri dute oi-narrian: Gaur egungo bizimo-dua nahiko hotza da askorentzat:ez ditugu ezagutzen bizilagunak,

eta, askotan, familia izaten da gu-re hurbileko inguru bakarra.Horrela, beraz, kolektibitateaizango da etxebizitza kudeatzekotresna: Guztien espazioetatikhasita, taldean egin nahiko geni-tuzke haurren nahiz helduenzaintza edo otorduen prestake-tak. Egun, ez gara autonomoak; ezekonomikoki, ez sozialki.Gaur-gaurkoz, kontzeptu eta

proiektu abstraktuenmultzoa da Abaraska,baina kolektiboko kide-ek erreferentzia sendoakizan dituzte hasieratiklortzeko moduko ametsaeraikitzen ari direla si-nesteko: Bartzelonan,La Borda kooperatibaetxea eraikitzen ari dirajada, eta, horrez gain,

Bartzelonako Udalak beste zazpiorube ere atera ditu lehiaketara,horrelako proiektuak martxan ja-rri ahal izateko.Bartzelonakoaz gain, kolekti-

boko kideek beste zenbait ereduere nabarmendu dituzte abaras-ka.eusatarian, eta, besteak beste,bide horietatik eskuratzeko as-moa dute Donostiako proiektuagaratzeko finantzabidea. Alde ho-

rretatik, Izagirrek aitortu du etxe-bizitza kooperatiboen aukerakere baduela hutsunerik: Badaki-gu proiektu honek ez diola kon-ponbiderik ematen behar gehienduen jendeari. Izan ere, halakoproiektu bateko kide izateko, be-harrezkoa da 15.000-20.000 euroinguruko sarrera-kuota bat or-daintzea; inork etxebizitza horiutziko balu, bueltan jasoko lukekuota hori. Horrez gain, erabilera kuota bat

ere ezarri ohi dute, eta, etxebizitzahutsetik eraikitzen hasten direnkasuetan, garestitu egiten dirakuotak. Horregatik, ohiko banke-txeetatik kanpoko finantzabide-ak bilatu izan dituzte beste zen-bait hiritan: Coop57 delakoa, fi-nantzabide etikoak edo finantza-keta kolektiboaren pareko finan-tzabide pertsonalak.

Eta orain, zer?Egitasmoa jendaurrean aurkez-tuta, aurrerapausoak ematen ja-rraitzeko unea dute, orain, Aba-raskako kideek. Berriki hasi diraerakunde, alderdi politiko, gizarteeragile nahiz auzo elkarteetakoordezkariekin elkartzen, Donos-tian halako proiektu bat mami-tzeko zein aukera leudekeenikusteko: Administrazio publi-koan aldaketa sortzea da gure as-moa, eta bestelako etxebizitza po-litikak sustatzea. Nahiko genukeEusko Jaurlaritzak, GipuzkoakoForu Aldundiak edo DonostiakoUdalak gure eredua bultzatzea etahorretarako aukerak eskain-tzea. Oraingoz, lurzoru publiko-ak begiratu dituzte. Baina uda-laren asmo eta aukeren arabera-koa izango da hori.Orain arte talde irekia izan da

Abaraska, baina, funtzionamen-du egokiaren mesedetan, kide ko-purua mugatzeko garaia helduzaie jada: Dena den, antzeko egi-tasmoak sor litezke, hau ez baitagure proiektua bakarrik: eredu al-daketa bat da hau. Ereduakiraultze horretan, 40 kideren etaAbaraskatik kanpoko hainbat he-rritarren indarra dute: Azalpe-nak eman eta bestelako aukerakegingarriak direla ikusitakoan,jendeak berresten du beharrez-koa dela aldaketa.Horren harira, Izagirreri beste

nonbait ere lantzeko modukoeredua iruditzen zaio Abaraska-rena, baita Tolosa bezalako herribatean ere: Finean, etxebizitzasozial bat egitea lortu nahi duguguk. Erakunde publikoek lurzo-rua utzi beharko lukete, eta lurhorri ezingo liokete etekin ekono-mikorik atera. Herri askotan bul-tzatzeko moduko aukera izan dai-tekeela uste dut.

Abaraska kolektiboa sortu dute Donostian, etxebizitza kooperatiboa sustatu eta hirian modu duin batean bizitzeko; tartean da Manex Izagirre tolosarra.

Hiri erlauntzadun bat amets

Manex Izagirre, Abaraska kolektiboko kideetako bat; sustatzen ari diren eredua beste hainbat herritan ere landu daitekeela adierazi du. ITZEA URKIZU ARSUAGA / T. ATARIA

GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko apirilaren 6a10 b Gaiak

Administrazio publikoanaldaketa bat sortzea etabestelako etxebizitza politikaksustatzea da gure asmoaManex IzagirreAbaraska kolektiboko kidea

Unai Zubeldia

Ezer garbirik ez dagooraindik, baina kez-katuta gaude etordaitekeenarekin.Baserritarrak ez dau-

de lasai Eusko Jaurlaritzako Ingu-rumen, Lurralde Plangintza etaEtxebizitza Saila onartzear denEraikinen Ikuskaritza Teknikoa-ren (EIT) dekretu berriarekin.Ahaztu egin da landa eremukoerrealitatea, eta, beste behin ere,baserritarrei kalte egingo digu bi-degabeki, salatu du GarikoitzNazabal EHNE sindikatuko le-hendakariak. Gure baserriak ezdira etxebizitza soilak; hamaikafuntzio betetzen dituzte. Base-rriak lotarako edo familian egote-ko teilatupe soilak ez direla azal-duta, euren eraikinek EITrik pa-satu beharrik ez izatea eskatudute baserritarrek. Honek ezdauka zentzurik.Jaurlaritza iaztik ari da lantzen

dekretu berria, eta EHNEk zuzen-ketak aurkeztu zizkion jada de-kretuaren lehen zirriborroari.Hurrengo ostegunerako, apirila-ren 12rako, bilera hitzartuta dau-ka sindikatuek Iaki Arriola Eus-ko Jaurlaritzako Ingurumen, Lu-rralde Plangintza eta Etxebizitzasailburuarekin, eta sinadura bil-ketari ere ekin diote. Ahal du-gun babesik handiena lortzeko.Nazabalek nahiko luke jaurlari-tzak bilera horretan jarrera ire-kia izatea. Eta aldundiarekineta udalekin ere hizketan ari garajada, arazo honi denon artean ir-tenbideren bat aurkitzeko. Ara-zoa ez da baserritarrona soilik;denok egin behar dugu sektorea-ren defentsa.Hirigintza eskumenak dituzte-

nez, udalek kontrolatu beharkodute eraikinen azterketak egokiegiten direla, baina, hain zuzenere, udalek eurek informazio as-korik ez daukatela jakinarazi duEHNEko lehendakariak. Argia-go hitz egiten hasi beharra dauka-te arduradunek, desinformaziohandia dagoelako. Udal askotatikdeika hasi zaizkigu eurek ere ezdakitela nola jokatu beharko du-ten esanez.Lanen kontrola udalek izanda

ere, Nazabalek ez du uste bidez-

koa denik erabakiak udal bakoi-tzaren esku uztea. Interpreta-ziorako tarterik ezin da utzi, ba-koitzak nahi duena egingo duela-ko bestela. Tamalez, gauzagehiegitan gertatzen zaigu hori.Ukuiluak, biltegiak... Baserrieta-ko gune guztiei pasatuko dieteEITa? Noraino goaz?.Argia da eskaera: Lurzoru ur-

banizaezinetan dauden etxebizi-tzek eta bide publikora irteerarikez daukatenek EITa ez pasatu be-har izatea eskatzen dugu. Baina,hitzen definiziora joanda, bidepublikoa al da baserri bidea?Herri askotan eginda dago herribideen kartografia edo inbentariomoduko bat, baina beste askotanez. Horregatik diogu kaosa eragindezakeela aldaketa honek. As-kotan familia bat baino gehiagoizaten da eraikin bakarrean.Eta, kasu horietan, EITa pasatubeharrik ez izatea eskatzen dugubi aldeak ados egonez gero. Za-lantzen zakua are gehiago beteta,galdera zuzena egin du Nazaba-

lek: Gipuzkoan eta Bizkaian argidaukagu zer den baserria, bainaAraban, esaterako? Eta landa tu-rismoak? Txabolak? Zirrikituasko dauzka legeak.

EHNEko lehendakariaren us-tez, zenbait profesionalek lanaukera handi gisa ikusi dute EITaren dekretu berria. Bainakaleko ikuspegiarekin joan nahidute baserrietara, eta ezinezkoada hori. Lantoki ere badira gure

baserriak, bordak eta gainerako-ak. Arkitektoek edo arkitektoteknikoek aparejadoreek egin-go dituzte ikuskaritzak, eta, pre-zio zehatzik ez dagoen arren,

1.200-1.500 euro ingu-ruan ordaindu beharkoda. Eta, kasu gehiene-tan, familia bakarrak au-rre egin beharko dio gas-tu horri.Oinarrira joanda, de-

kretu berriak arautuegingo du 50 urte bainozaharragoak diren etxe-bizitza eraikinek nahizeraikinaren birgaitze la-netarako diru laguntzakeskuratu nahi dituenorok pasatu beharradaukatela EITa. Hamar

urtetik behin, beraz, gastu jakinbat egin beharko dute baserrita-rrek. Eta, noski, ez gara ari hiz-ketan ikuskatze horiei buruz ba-karrik; ondoren konpondu eginbeharko dira ikuskatze horretanazaltzen diren gauza guztiak, eta

badakigu nolakoak diren gure ba-serrien egiturak. Oso serioa dakontua.Eraikinaren egoera nolakoa

den bost mailatan azalduko duteteknikariek, eta horren araberakoneurriak hartu beharko dira. Le-hen maila izango da larriena, etaberehala esku hartu beharko da,24 orduko epean gehienez; biga-rren mailan, hiru hilabeteko epeaizango da neurriak hartzeko; hi-rugarren mailan, urtebetekoa;laugarren mailan urtebetetik go-rakoa; eta bosgarren mailak erai-kinean ez dagoela inolako gabe-ziarik esan nahi du.

Arautegi eskeEHNEko lehendakariaren hitze-tan, lehendik ere nahikoa arazobadute transmisiorako eta base-rriak zutik mantentzeko, eta eu-rentzat kolpe handia litzatekebaldintzak gogortzea. Gure ba-serriek ez daukate kale etxeen edoerrepide ertzean dauden etxebizi-tzen arriskurik, eta horregatik es-katu dugu errealitate berezi horikontuan hartuko duen arautegibat. Nazabalek salatu duenez,agintariek gehiegitan erabiltzendute kopiatu eta pegatu for-mula. Baina horrek ez du baliobeti. Gainerako herritarrei eragindiezaiekeen arriskua kontuanhartuta, ez dauka zentzurik base-rrietan hiriko neurri berberakhartzeak.

Landa eremuko errealitatea aintzat hartuta, baserriei Eraikinen IkuskaritzaTeknikorik ez pasatzeko eskatu dute baserritarrek. Sinadura bilketari ekin diote.

Honek ez dauka zentzurik

Gipuzkoako baserrietako baten irudia; Eusko Jaurlaritza onartzear den dekretuaren arabera, Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa pasatu beharko dute laster. EHNE

Gure baserriak ez diraetxebizitza soilak; hamaikafuntzio betetzen dituzte:lantoki ere badira guretzat

Ahal dugun babesik handienalortu nahi dugu. Arazoa ez dagurea soilik; denok egin behardugu sektorearen defentsaGarikoitz NazabalEHNE sindikatuko lehendakaria

Gaiak b 11GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko apirilaren 6a

izugarria da. Kaxa deitzen diotenegurrezko danbor moduko bat jozinprobisatzen dituzte koplak; osopolita da. Koplariek oso ezau-garri interesgarria dutela azaldudu Scottek: Urtean zehar ezber-dinak izaten dira doinuak. Udaneta neguan ez da gauza bera en-tzuten. Udan azkarragoa da doi-nua, eta neguan, motelagoa, ba-rrura begirakoa.

Scotti asko gustatzen zaio ber-tsolariek tradizioa mantenduzgauzak berritzeko daukaten gai-tasuna. Oso gauza interesgarriada hori. Tradizioak hor jarraitzendu, baina, era berean, doinu, egi-tura eta forma berriak sartzen aridira. Argentinarraren hitzetan,hori oso baliagarria da ohiturabat urteetan mantentzeko. Gaz-teen artean nabari da hori berezi-ki, eta izugarria da. Alde horre-tatik, uste du Argentinan, agian,gauza batzuk berritu egin behardirela. Hori bai, ni ez naiz paya-dorea, eta eurek ikusi beharkodute hori.Gertutik jarraitu zuen iazko

Euskal Herriko Bertsolari Txapel-keta eta bi saiotan izan zen: Lei-tzan jokatu zen final-laurdeneaneta finalean. Ikusgarria izan zenfinala, esperientzia aparta. Seku-lako giroa zegoen; asko gustatu zi-tzaidan. Scottek azaldu duenez,Argentinan ez da egiten antzekotxapelketarik; bestelako nor-gehiagokak izaten dira han:Inauterietan, adibidez, kopla-riek ikuskizunak egiten dituzte.Borobil batean elkartzen dira de-nak, eta batak besteari erantzutendio. Kontrapuntu izena ematendiote ariketa horri.Argentinarrak ikasten jarraitu

nahi du aurrerantzean ere: Kul-tura, hizkuntza, bertsoak... geroeta gehiago ezagutzeko. Harenhitzetan izugarria litzatekeegunen batean bertsotan bat-ba-tean aritzea: Ametsa litzateke,baina euskara gehiago ikasi be-harko nuke horretarako. Poliki-poliki joango gara, beraz.

Imanol Garcia Landa Tolosa

Artzain protestan-tea da Daniel Scott(Buenos Aires,1982) eta bokazio-ari segika etorri

zen Euskal Herrira, familiarekin.Tolosako Kristau Etxean aritzenda apaiz lanetan. Euskal Herrirairistean, eta euskara ikasten hasizenean, bertsolaritzarekin egin

zuen topo, eta berehala bihurtuzen bertsozale.Urrian beteko dira sei urte Eus-

kal Herrira iritsi zenetik. Lehe-nengo bederatzi hilabeteetanMaizpide Lazkaoko barnetegianikasi genuen euskara, eta lehenaldiz han ikusi nuen bertso saiobat; bertso afari bat izan zen,azaldu du Scottek. Asko gustatuzitzaiola aitortu du. Horrez gain,urte horretan bertan ikusi zuen

Bertsolari filma. Hortik tirakahasi nintzen gero eta gehiagoikertzen, eta gaur egun asko gus-tatzen zait bertsolaritza. Euskara ikastea erronkatzat

hartu du. Hemengo hizkuntzada, ikasteko oso polita. Beste ba-tzuei kezka sortzen die edo zailaegiten zaie, baina, nire ustez, osogarrantzitsua da motibazioa. Nikbadut motibazioa. Hizkuntza izu-garria iruditzen zait, eta, azken

batean, euskal kultura eta ikuspe-gia ulertzeko leihoa da euskara.Niretzat oso garrantzitsua da ber-tako hizkuntza ikastea.Scott poliki-poliki joan da ber-

tsolaritzaren munduan murgil-tzen, eta, batez ere, joan den urte-an sartu zen gehiago inprobisa-zioaren munduan. Zaletasun gi-sa, Bertsopayakopla izenekoorria sortu nuen Facebooken, Ar-gentinako eta Euskal Herriko in-probisazioa ikertzeko, batez ere.Zergatik ez egin egun batean ber-tsoak, koplak eta payadak? pen-tsatu nuen. Orain dela hiru urteegin zuen bere lehen bertsoa, se-mearentzat, eta emazteari idatzizion hurrengoa. Idatziz hasi zenbertsotan, eta joan den urteansortu zitzaion pausoa ematekonahia: Gustatuko litzaidake ber-tsotan bat-batean egiten ikasteaeta egunen batean aritzea.Nahi horri segika eman zuen

izena Alegiako gaztetxeko bertsoeskolan. Bertsolariak dira eu-rak, eta ikasten ari naiz ni, esandu Scottek. Orain, batez ere, ida-tzi egiten ditut bertsoak. Saiatzennaiz astero bat idazten. Niretzatoso zaila da inprobisatzea; koplatxikiren bat, agian. Bestalde,Harituz bertsozale taldeak antola-tu duen ikastaroan parte hartzendu egun: Esaldiak osatzen ditu-gu, eta denon artean egiten ditugubertsoak eta koplak; oso moduona da ikasteko.

Kultura baloratzeaBertsoak idazteaz gain, Bertsopa-yakoplaorrian gaztelerazko ko-plak eta payadak idazten ere hasida Scott. Barruko gauzak adie-razteko erabiltzen du bide hori.Ni euskal kulturak bultzatu nin-duen nire kultura maitatzera.Kanpoan gaudenean gehiago ba-loratzen dugu geure kultura. He-men, Euskal Herrian, asko balo-ratzen dituzue kultura, hizkuntzaeta bertako beste hainbat gauza,eta oso garrantzitsua da hori; ho-rri esker, nire kultura gehiago ba-loratzen ikasi dut.Euskal Herrira etorri aurretik

ezagutzen zituen payadoreak.Normalean, Buenos Aires ingu-ruan garatzen dute euren kultura,eta bertsoak inprobisatzen dituz-te gitarraz lagunduta. Payadoree-na kultura herrikoia da Argenti-nan, ezaguna, nahiz eta gaztegehienek, orain, rapa edo hip ho-pa aukeratzen duten inprobisa-tzeko. Dena den, hor daude tradi-zioa eta kultura.Argentinako iparraldean daude

koplari gehienak, eta Euskal He-rrira etorri arte ez zuen ezagutzenbere herrialdeko tradizio hori.Orain dela gutxi ezagutu dut, eta

Euskara ikasle ez ezik, bertsozale ere bada Daniel Scottargentinarra, eta bere herrialdean inprobisaziorako dagoentradizioa gehiago ezagutzera eta maitatzera eraman duhorrek. Bi herrialdeetako tradizioak gehiago ikertu nahi ditu.

Bertsozale bihurtuden argentinarra

Daniel Scott, Argentinako koplariek erabiltzen duten danborrarekin. I. GARCIA LANDA

GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko apirilaren 6a12 b Gaiak

Hizkuntza izugarriairuditzen zait euskara;azken batean, euskalkultura eta ikuspegiaulertzeko leihoa da

Bertsolaritzan horjarraitzen du tradizioak,baina, era berean,doinu, egitura eta formaberriak sartzen ari diraDaniel ScottBertsozale argentinarra

Beat Alberdi Oati

Abian da XVI. Pla-zatik Gaztetxeratxapelketa. Atzoegin zuten lehensaioa, Oatin, eta

gaur izango da bigarrena, Zesto-an. Ondoren zain izango dituzteSoraluze, Itziar, Eibar eta Deba;Ondarroan (Bizkaia) jokatukodute finala, maiatzaren 12an. Ha-maika bertsolari, hainbat belau-naldi eta beste hainbeste saio bil-du ditu txapelketak, hasierako oi-narriak ahaztu gabe, hori bai.Bertsolaritza gazteei hurbil-

tzea zen hasierako helburuetakobat, azaldu du Antton Aizpuruatxapelketaren antolakuntzakokideak. Eta non daude gazteak?Gaztetxean. Bihur dezagun, be-raz, gaztetxea plaza. Hortik datorizena. Xabier Urangari otu zi-tzaion gaztetxeena zela bertsoabelaunaldi berriengana gertura-tzeko giltza. 2002an argi ikusi zu-ten oro har helduak zirela bertso-lariak, baina baita bertsozaleakere. Beste espazio bat eskainita,bertsoetarako zaletasuna sortunahi zuten gazteengan. Inguru-koak kantatzera joanez gero,ikustera joango zara zu, eta horre-la sortzen da zaletasuna.

Hala ere, helburu bakarra ez dagazteak bertsotara gerturatzea.Behin eskolarteko txapelketakigarota, saiorik gabe gelditzen di-ren gazteei plazak eskaintzea erebada Plazatik Gaztetxera txapel-ketaren erronka. Egun bertsotanjarraitzen duten askoren lehenaukeretako bat izan zen; hala nolaUxue Alberdirena, Iaki Gurru-txagarena eta Unai Muoarena.Baita 2017ko Euskal Herriko Txa-pelketan pausoa eman duten

hainbatena ere; Nerea Ibarzabale-na, kasurako. Saioak dituzteneta nolabaiteko maila duten ber-tsolariei ez deitzen saiatzen ga-ra, azaldu du Iaki Markuletaantolakuntzako kideak. Esate-rako, Gipuzkoako Txapelketanondo aritu direnei. Horiek jadalortu dute ikusgarritasuna. Ho-rixe izaten da filtroaren oinarria:ikusgarritasuna. Hau da, helbu-

rua bertsolari gazteei plaza es-kaintzea izaki, hain ezagunak ezdirenei deitzen diete lehendabizi.Hala ere, zaila izaten da bertso-lariak lotzea; askok ezin izatendute parte hartu.Eskolarteko txapelketena iza-

ten da gazteenen lehen etapa, etasariketena bigarrena, herrialdekotxapelketetarako prestatzen has-teko. Gutxieneko ikusgarritasunbat behar izaten da, ordea, sarike-tetan parte hartzeko ere, eta Plaza-

tik Gaztetxera txapelke-tak aukera eskaini nahidie zirkuitu horretan sar-tu ez direnei ere: Badagosariketetan parte hartzenez duen gazte multzo bateskolartekoetan aritu ezarren nahikoa maila ba-duena, azaldu du Aiz-puruak. Polita da horieiere aukera ematea.

Aurtengo saioei helduta, 24bertsolarik parte hartuko duteguztira. Atzo aritu ziren kantuanAnder Lizarralde Pertzi, GontzalBelategi, Alexander Idoeta, OdeiIrigoien, Antton Aizpurua eta Ur-ko Arregi; gaur, Zestoan ariko diraManex Astigarraga, Aissa In-txausti, Mikel Iturriotz, Ane Pea-garikano, Lurdes Ondaro etaBeat Torres; apirilaren 13an, So-

raluzen ariko dira Ander Zulaika,Garazi Navarro, Jokin Bergara,Koldo Gezuraga, Asier Galarza etaAne Beloki; eta hurrengo egune-an, Itziarren, Oier Etxeberria, Ai-tor Zubikarai, Oihana Arana, Hai-zea Arana, Iker Apraiz eta Irati Al-kantarillaren txanda izango da.Lau horiek izango dira final-laur-denak. Saio bakoitzetik hiru ber-

tsolari sartuko dira finalerdietan.Apirilaren 27an jokatu da lehena,Eibarren, eta apirilaren 28an bi-garrena, Deban. Maiatzaren 12ansei onenak Ondarroan elkartzeabakarrik geldituko da, eta orduanamaituko da txapelketa.

Bakarka ariko diraBerritasun gisa, orain arte binakaparte hartzen zuten bertsolariek,baina aurten banaka ariko dira.Presioa txikitu egiten zen binakaarituta, asko laguntzen ziotelakoelkarri, esan du Aizpuruak. Ba-naka kantatzeak badauka arriskubat: gaizki arituz gero, taulari ber-tigoa izatea. Hasierako agurrakere bakarkakoak izango dira aur-ten: Binaka arituz gero, oso ber-tso gutxi kantatzen du bakoitzak.Goxokia eskaintzea baina jaten ezuztea da hori. Egitura berriakprobatzearen garrantzia azpima-rratu dute biek ala biek. Aurtengoemaitzaren arabera erabakiko du-te aurrerantzean nola antolatu.

Urtebeteko hutsunearen ostean, bueltan da Plazatik Gaztetxera bertsolari gazteentxapelketa. 2002tik bertsolari gazteenek pausoa emateko sariketa aproposa izan da.

Gaztetxeak plaza bihurtuta

Iaki Gurrutxaga, 2002an, Plazatik Gaztetxera txapelketan; ordutik, bertsolari gazte askoren lehen plazetako bat izan da txapelketa hori. PLAZATIK GAZTETXERA

Proposamena b 13GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko apirilaren 6a

Bihar jokatuko duteOsinaldeko finala,Gabirian, 22:30ean

RPlazatik Gaztetxera txa-

pelketaz gain, beste

hainbat gazte sariketa ere ari

dira jokatzen hilabeteotan; Osi-

nalde, adibidez. Hemezortzi

bertsolarik parte hartu dute txa-

pelketa horretan, hiru saiotan,

eta Peru Abarrategi, Txaber Al-

tube, Oier Etxeberria, Asier Ga-

larza, Eli Pagola eta Aitor Ser-

vier ariko dira bihar, finalean,

Osinalde elkartean. 20:30ean

hasiko da bertso afaria, eta

22:30ean finala.

Badago sariketetan parte hartuez arren nahikoa maila baduengazte multzo bat. Polita dahoriei ere aukera emateaAntton AizpuruaPlazatik Gaztetxera txapelketaren antolatzailea

MUSIKA

AIAAristerrazuko erromeria:

Laja II.a eta Narbaiza.

b Igandean, 18:30ean, Andatzan.

ALEGIAGazte Eguna:

Egurra ta Kitto eta Koltxoi.

bBihar, 22:30ean, gaztetxean.

ANOETAReggae gaua: Little

Martin Selektah, Stepi Selektah,

Dabu Selektah, Sista Kata eta

Novato.

bGaur, 19:00etan, gaztetxean.

ARRASATEThe Braves.

bOstegunean, 22:00etan,

gaztetxean.

DONOSTIAHiru Leike.

bGaur, 20:00etan, Tabakaleran.

DONOSTIAMinor Empires

eta Anai.

bGaur, 21:00etan, Dabadaban.

DONOSTIAKino Internacional

eta Manci.

bGaur, 23:45ean, Dabadaban.

DONOSTIAThe Wizards

eta The Hammer Killers.

bBihar, 20:30ean, Dokan.

DONOSTIAOso Fan.

bBihar, 20:30ean, Tabakaleran.

DONOSTIATexxcoco

eta Green Bananas.

bBihar, 21:30ean, Dabadaban.

DONOSTIAUnderground Storm.

bBihar, 21:30ean, Guardetxean.

DONOSTIAMilenrama

eta Malos Tiempos Bastardos.

bBihar, 22:00etan, Mogambon.

DONOSTIADoc Daneeka

eta NiMu.

bBihar, 23:30ean, Dabadaban.

DONOSTIAApocalyptica.

b Igandean, 19:00etan,

Kursaalean.

DONOSTIA Jon Zufiaurre Quintet.

bAsteazkenean, 20:00etan,

Tabakaleran.

DONOSTIALa Chasse eta Avale.

bAsteazkenean, 20:30ean,

Mogambon.

DONOSTIAGastropote:

MFC Chicken.

bOstegunean, 19:00ean,

Martin Santos plazan.

EIBAROpus Cuatro ahots taldea.

bAsteazkenean, 20:30ean,

Coliseo antzokian.

HONDARRIBIARanking Joe

eta Selektah Stepi.

bBihar, 22:00etan,Psilocybenean.

IRUNRulo y la Contrabanda.

bBihar, 20:00etan, Amaia kultur

zentroan.

MUTRIKUUdal Musika Banda.

bBihar, 20:00etan, Zabiel plazan.

OATIAitor Regueiro, Valls eta

Izar, Utopia, Zuen Azkena, Broken

Legacy, Txua eta Gaitzerdi: Oati

Bizirik 4diskoaren aurkezpena.

bBihar, 18:30ean, Antixena

gaztetxean.

TOLOSAMarina Herlop.

bGaur, 22:30ean, Bonberenean.

ZARAUTZHigh Felicity, Willis

Drummond eta DJ Junaited.

bGaur, 21:15ean, Munoako

karpan.

ZARAUTZPro Zarautz festa:

DJ Largo, DJ Vila XXX eta DJ Rubio.

bGaur, 02:00etan, Bederen,

Beraetxe eta Marmol tabernetan.

ZARAUTZNerabe, Delorean

eta El_Txef_A.

bBihar, 21:15ean, Munoako karpan.

ZARAUTZDJ Kutxabank,

ProZarautz surf lehiaketaren

sari ematea amaitzean.

b Igandean, 18:00etan, Munoako

karpan.

ZUMAIAHerriko DJak.

bGaur, 22:30ean, txosnetan.

ZUMAIARukula, The Capaces

eta Estricalla.

bBihar, 22:30ean, txosnetan.

ZUMAIABide Batez.

bBihar, 22:30ean, Kofradian.

ZUMAIADrindots.

b Igandean, 22:30ean, Kofradian.

ZUMAIADJ Bull.

b Igandean, 22:30ean,

txosnetan.

ZUMAIA Ilargi Beltza.

bAstelehenean, 19:00etan

eta 22:30ean, Kofradian.

ZUMARRAGAMikel Uraken

eta Abereh.

b Igandean, 19:00etan, Gaztelekun.

ANTZERKIA

AZKOITIAVaiven: Treblinkara

azken trena.

bBihar, 20:00etan, Baztartxo

antzokian.

DONOSTIANogusano Teatro:

Dr. Bubble & Mc Fly.

bGaur, 12:00etan, Etxarri Ene

kultur etxean.

DONOSTIAMikroantzerkia:

Teresa Caloren Su Ex, Dayana

Contreras eta Josean Bengoetxe-

aren El mejor, Naiara Arnedo eta

Miren Nogalesen Tacones ena-

nos, eta Nerea Gorriti eta Ane de

Miguelen Piso incompartido.

bGaur, bihar eta igandean,

20:00etatik aurrera, La Farandulan.

DONOSTIAVenga Monjas:

Da Suisa.

bOstegunean, 21:00etan,

Dabadaban.

IBARRARosa Martinez: Rosa

ipuinen lurraldean txotxongilo

emanaldia.

bGaur, 17:00etan, kultur etxean.

OATIPotx eta Lotx pailazoen

emanaldia.

bBihar, 17:00etan, Antixena

gaztetxean.

PASAIABadia eskolako ikasleen

eskutik, ipuin-kontaketa saioa.

bAsteazkenean, 18:30ean,

Donibaneko liburutegian.

URNIETATiritirantes zirku taldea-

ren tailerra.

bGaur, 16:30etik 18:30era,

San Joan plazan.

ZUMARRAGATartean: Ez Dok

Hiru. Euskal musikaren benetako

istorioa.

bGaur, 22:30ean, Zelai Ariztin.

DANTZA

ARRASATEHurycan: Asuelto.

bBihar, 19:30ean, Amaia

antzokian.

Oati b Oati Bizirik 4 diskoaren aurkezpena

Pausoak sendotzen hasteko erakusleihorik onenaAutogestioa oinarri hartuta, laugarren urtez diskoa grabatu du Oati Bizirik egitasmoak, eta bihar aurkeztuko dute jendaurrean, Oatiko Antixena

gaztetxean. Potx eta Lotx pailazoen emanaldia izango da lehenengo, 17:00etan, eta kontzertua 18:30ean hasiko da sarrera eta CDa eskuratu ahal

izango dira bost euroren truke. Aitor Regueiro, Valls eta Izar, Utopia, Zuen Azkena irudian, Broken Legacy, Txua eta Gaitzerdi taldeak zuzene-

an ariko dira biharko emanaldian Iker Martinezek eta Pobresiak eta Herstura taldeek ere parte hartu dute grabaketan. OATI BIZIRIK

GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko apirilaren 6a14 b Agenda

Agenda b 15GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko apirilaren 6a

DONOSTIABiarritz Malandain

Balleta: Sirres, Rverie romantique

eta Nocturnes.

bGaur eta bihar, 20:00etan,

Viktoria Eugenia antzokian.

DONOSTIADa.te Danza: Akari.

bBihar, 18:00etan, Gazteszenan.

DONOSTIAAlvaro Sauren

Aldiriakdokumentala, eta

Parasite Kolektiboaren Hot Water.

bOstegunean, 19:00etan,

Covent Gardenen.

ZUMAIAMusika eskolako haurrak.

bBihar, 13:00etan, Ondartxon.

BERTSOLARITZA

GABIRIAOsinalde Sariaren finala.

bBihar, 20:30ean, Osinalde

elkartean.

IRUNKabigorriko bertso gauak:

Miren Artetxe, Nerea Elustondo,

Xabi Maia, Iigo Mantzizidor

Mantxieta Iigo Ugarte.

bOstegunean, 19:30ean,

Kabigorri ateneoan.

ITSASONDOKontu eta kantu

haurrentzako emanaldia,

Fernando Anbustegirekin.

bGaur, 17:30ean, liburutegian.

LAZKAOMikel Mendizabal,

Iaki Murua eta Millan Telleria:

Lazkao Txikiren emariak: bertsoak,

kontuak eta komeriakhitzaldia.

bAsteazkenean, 18:30ean,

Gerriko Txokoan.

ZUMAIASantelmoetako saioa:

Miren Artetxe, Andoni Egaa,

Unai Iturriaga, Aimar Karrika,

Maialen Lujanbio eta Jon Maia.

bGaur, 22:30ean, Aita Mari

antzokian.

HITZALDIAK

ARETXABALETA Inma Mugerza:

Uraren taupadak.

bAsteartean, 19:00etan, Arkupe

kultur etxean.

AZKOITIAAngel Rekalde:

Nafarroa, euskaldunen estatua.

bAsteartean, 19:00etan,

Elkargunean.

AZPEITIA Jose Mari Sarasola:

Zure eskuetan duzu boterea.

bBihar, 16:30ean, Soreasu

antzokian.

AZPEITIAAstindu Europa

jardunaldi kritikoak: Posible al da

Euskal Eskola Nazionala

Europako Batasunaren barruan?

bAsteartean, 18:30ean,

gaztetxean.

BERGARASara M. Sanabria:

Nola eragiten du gure jokabideak

seme-alabengan?.

bAsteartean, 18:00etan,

Seminarixoan.

DONOSTIAAntonio Azpiazu:

Elkano, euskaldunak eta itsasoa.

bAsteartean, 19:00etan,

San Telmo museoan.

EIBARAnaiz Funosas: Bake

artisauen esperiantzia Iparraldean.

Eta Haizea Ziluaga: Ibon Muoa

eta euskal presoen egoera.

bAsteartean, 19:00etan, Portalean.

IKUS-ENTZUNEZKOAK

ARRASATELas Horas.

bOstegunean, 18:30ean,

Kulturaten.

HONDARRIBIAMendi Tour:

Where the Wild Things Playeta

Dirtbag: The Legend of Fred Bec-

key.

bBihar, 20:00etan, Itsas Etxea

auditoriumean.

HONDARRIBIAMendi Tour:

Aurrera, The Frozen Roadeta

Mountain.

b Igandean, 20:00etan, Itsas Etxean.

HONDARRIBIAElkarrekin Together.

bOstegunean, 19:00etan,

kultur etxean.

IRUNBaskavgin.

bGaur, 20:00etan, Amaia zentroan.

ERAKUSKETAK

DONOSTIA Imanol Larrinaga:

Urmargoen hitzak.

bApirilaren 7ra arte, Ernest Lluch

kultur etxean.

DONOSTIA Jone Laspiur: Etorri,

Jan!

bGaur eta bihar azken egunak,

Arteztu galerian.

DONOSTIALehorte garaietako

Plan Bereziak. Emari ekologikoen

hitzarmena.

bDatorren asteartera arte,

Kristinaenean.

Zumaia b Santelmoak

Bi asteburuko festa giro bete-beteaOhiko bertso saioarekin hasiko dira gaur Zumaiako santelmoak. Andoni Egaa, Maialen Lujanbio, Jon Maia,

Unai Iturriaga, Miren Artetxe eta Aimar Karrika ariko dira kantari, 22:30ean, Aita Marin. Bihar, 12:00etan botako

dute suziria, San Telmo ermita inguruan, eta, hortik aurrera, gozatzeko hamaika aukera izango da hurrengo bi

asteburuetan. Besteak beste, egunero kontzertuak izango dira txosnetan eta Kofradian. GORKA ZABALETA

DONOSTIAXabier Anunzibai:

Bilduma.

bApirilaren 15era arte,

Tabakaleran.

DONOSTIABestiarium. Landa

bioaniztasuna.

bApirilaren 29ra arte,

Kristinaenean.

DONOSTIAAmarauna.

bMaiatzaren 20ra arte,

Kristinaenean.

DONOSTIAOdonatoak: uraren

hegoak.

bEkainaren 4ra arte, Ulia

Interpretazioa Zentroan.

DONOSTIAArgazki liburuen

fenomenoaerakusketa.

bEkainaren 17ra arte,

San Telmo museoan.

GETARIACristobal Balenciaga,

moda eta ondarea, Parisko Archi-

ves Balenciagaren laguntzarekin.

bUrtarrilaren 27ra arte, Balentziaga

museoan.

TOLOSAAgain Aurrez Aurre Again,

Jone Loizaga, Sahatsa Jauregi eta

Marion Cruzek egindako lanak.

bGaur eta bihar azken egunak,

Aranburu jauregian.

TOLOSABho Maravillas,

txotxongilo erakusketa.

bUrriaren 7ra arte, Topic gunean.

ZUMAIALuisi Aldaburu:

Sasi artean.

bApirilaren 2ra arte, Oxford

aretoan.

ZUMARRAGAKilometroak bidea.

bApirilaren 9tik 15era, 17:30etik

20:30era, Zelai Arizti kultur etxean.

BESTELAKOAK

AIATxakolin Eguna.

b Igandean, egun osoan, plazan.

DONOSTIAArantxa Iturbe eta

Iigo Aranbarriren arteko solasal-

dia, Honetara ezkero liburuaz.

bAsteartean, 19:30ean, Liburutegi

Nagusian.

DONOSTIAMusika Artista Liburua

emanaldia: Pablo Sorozabal haize

boskotea, Idoia Beratarbide, Olaia

Martinez eta Ibon Gurrutxaga.

bOstegunean, 19:00etan,

Tabakaleran.

DONOSTIADanele Sarriugarte

eta Kattalin Minerren arteko sola-

saldia, Azala erre liburuari buruz.

bOstegunean, 19:30ean,

Ernest Lluch kultur etxean.

EIBARPalindromisten topaketa.

bBihar, 11:00etan, Portalea kultur

etxean.

EIBARKatixa Agirrerekin

solasaldia, Atertu arte itxaron

liburuaz.

bAstelehenean, 19:00etan,

Portalea kultur etxean.

MUTRIKUEneritz Artetxe

kontalaria: Uretako ipuinak.

bOstegunean, 17:00etan,

udal liburutegian.

USURBILHarria Hitz. Bisita

gidatua.

bBihar, 10:00etan, frontoitik

abiatuta.

ZESTOAUxue Alberdiren

Jenisjoplinnobelari buruzko

solasaldia.

bOstegunean, 19:00etan,

Portalen.

ZUMAIASantelmoetako

XX. Scalextric Txapelketa.

b Igandean, 11:00etatik

14:00etara, Oxford aretoan.

GIPUZKOAKO HITZAOSTIRALA, 2018ko apirilaren 6a

Zuzendaria: Unai Zubeldia. Argitaratzailea: Euskal Editorea

Lege gordailua: SS-1514-2010

www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]

Eider Goenaga Lizaso Donostia

Azaroaz geroztik Donostian mar-txan dagoen K-Bulegoko langileada Ixiar Garcia (Errenteria, 1980).Gipuzkoako Foru Aldundiarenekimenez sortua da, eta lurralde-ko sortzaileentzako zerbitzua da.Arte Ederrak ikasi zituen Garciak,eta sormen artistikoa izan du bereibilbide profesionalaren ardatza.Gustura dabil lan berrian, eta sor-tzaileei laguntzeak gogobete egi-ten duela aitortu du.Zer da K-Bulegoa, eta zergatik

sortu da?

Gipuzkoako Foru Aldundiarenproiektu bat da K-Bulegoa. As-paldi identifikatuta zegoen horre-lako gune bat sortzeko beharra;administrazioaren eta herrita-rren, kasu honetan kultur sor-tzaileen, arteko distantzia txiki-tzeko.Zer eskaintzen diozue gertura-

tzen zaizuenari?

Foru aldundiak dauzkan kulturbaliabideen eta diru laguntza le-rroen inguruko informazioaematen zaie sortzaileei. Guretzat,oso garrantzitsua da saretzea; Gi-puzkoan dagoen ehun hori iden-tifikatu, eta haien arteko harre-mana sustatzea. Maiz gertatzen da sortzaileek ez

dakitela diru laguntzak jasotze-

ko aukera dutenik?

Askotan, bai. Batetik, ez dakite zerdagoen; baina, bestetik, diru la-guntzak eskatzeko tramitazioakbotatzen ditu atzera, konplexuaeta astuna delako. Jendeak ahalduena egiten du kulturgintzarenprekaritate horretan, eta, asko-tan, diru laguntza eskaera egiteaksormen lanak baino denboragehiago eskatzen die. Batek bainogehiagok esan digu behin eskatuzuela diru laguntza, baina ez due-la berriro hortik pasatu nahi. Tramitazio lanean laguntzea eta

arintzea da, beraz, helburua?

Bai. Baina, aldi berean, zein be-har, kezka eta eskaera daudenidentifikatzeko ere balio duproiektu honek. Artistaren etaadministrazioaren arteko bitarte-karitza lan hori egiten dugu guk.Lau hilabete ditu bulegoak. Ar-

gazki bat ateratzeko nahikoa?

Ari gara. Eurek esaten digutenguztia, dauzkaten kezkak eta go-goetak jasotzen ditugu guk. Aldiberean, Donostia2016k egindakosortzaileen mapa bat dugu eskuartean, eta gure asmoa da, apirile-tik aurrera, Gipuzkoako eskualdeguztietatik pasatzea, proiektuaaurkeztea, tokiko eragileak topa-tzea, kontaktuak egitea, gure la-guntza eskaintzea, eta identifika-

tze lan sakonago bat egitea, mapaosatzen joateko.Saretzeaz hitz egin duzu. Nola

egiten duzue saretze hori?

Arlo berean edo antzeko gaiekinari diren sortzaileei euren artekokontaktua eta harremana erraz-ten ari gara. Adibidez, lanketaklasikoagoak egiten dituztenhainbat artista etorri zaizkigu, etatestuinguru garaikidean euren la-nari lekua egitea kostatzen zaielaesan digute. Hor badago aldarri-kapen bat, eta hori jaso egitendugu; baina, aldi berean, eurenarteko zubiak eraikitzen saiatzengara, elkar ezagut dezatela, parte-ka ditzatela beren hausnarketakomunak, eta has daitezela modukolektiboan lanean, orain arteitxita sentitu dituzten ate horiekirekitzeko. Niretzat, oso interes-garria izaten ari da arlo hori. He-men bertan egiten ditugu bilerak,bulegoan, eta harremana, bitar-tekaritza eta espazio bat izateaerrazten diegu. Proiektuak izuga-

rri aberasten dira horrelako mu-gimendu txiki batekin.Sortzaile amateurrek, sorkuntza

lanaz gain, beste jarduera bat

izaten dute irauteko. Zein da ho-

rien egoera?

Kudeaketa izaten da sortzailea-ren zamarik edo lanik astunene-tako bat. Kudeaketak jan eginditu artista asko. Gu bezalako era-

kunde batek dezente erraztu die-zaieke arlo hori. Bestalde, trami-tazioaren inguruko zalantzekinetortzen dira askotan, bainaproiektuaz hitz egiten bukatzendugu. Guk konpainia egiten die-gu bide horretan, eta laguntzahori oso ondo datorkie proiektuabera kontrastatzeko, definitzenlaguntzeko, zabalpenerako mo-

duak aztertzeko, erreferentziakemateko... Eta kontzeptualki erebai batzuetan, zirikatu eta anima-tu egiten ditugu esperimentazioaegiteko. Horregatik, ez da infor-mazioa emateko bulego bat baka-rrik, beste mota bateko gunea da,eta horrek guri ere aukera ematendigu testuingurua sakonago eza-gutzeko.Orain arte zein dira gehien aipa-

tu dituzten hutsuneak?

Sorkuntzarako espazioak falta di-ra. Asko aipatzen da, adibidez, Ar-telekuren falta. Izan ere, etxeanaritzen da jende asko, oso baldin-tza txarretan aritzen dira sortzen,eta horrek asko mugatzen eta bal-dintzatzen du sorkuntza. Adibi-dez, pieza handiak egiten ditue-nak edo egin nahi dituenak, ez duizaten espazio egokirik. Arlo ho-rretan, erakundeekin-eta kon-taktuan gaude; udalek edo aldun-diak berak dauzkaten azpiegitu-rek eman ditzaketen aukeren in-guruan pentsatzen ari gara. Sor-

kuntza plastikoetarako espazioenfalta, behintzat, oso argia ari daizaten. Baloratuak eta kontuan hartuak

sentitzen dira sortzaileak?

Oso esperientzia sakona da sortzeprozesu batean barneratzea, go-rabehera askokoa, eta bada garaiahori kontuan har dezagun. Zain-du beharreko prozesu bat da, sen-tsibilitate handikoa, eta testuin-guru prekario batek sortzailearieta sorkuntzari nola eragiten dioneta hori nola zaindu behar den ereaztertu behar da. Alde horretatik,garrantzitsua izan daiteke gureekarpena, hemen gaudenok sor-kuntzan aritu garelako, munduhori nolakoa den ezagutzen du-gulako, eta guretzat ere garrantzi-tsua delako zaintza hori.Diru laguntzak modu egokian

banatzen direla uste al dute sor-

tzaileek?

Otsailaren 16an bulegoa ezaguta-razteko jardunaldi bat egin ge-nuen Donostian, eta horri buruzhitz egin genuen; agian, berrizhausnartu beharko litzateke dirulaguntzen inguruan. Askotan, di-ru laguntzetara moldatzen dituguproiektuak, eta horrek kalte egindiezaioke lanari; beste batzuetan,aldiz, interesgarria izan daitekediru laguntzarako jartzen direnabiapuntu horiek kontuan har-tzea. Iraunkortasun aldetik zereragiten duten eta zer ez, zeinmendekotasun eragiten duten,zer autonomia aukera uzten du-ten... Diziplina batzuetan, diru la-guntzarik gabe, oso zaila da sor-tzea; beste batzuetan, berriz, erra-zagoa da profesionalizazioa. Horriburuz hitz egin behar dugu.Nolakoa da sorkuntzaren egoe-

ra Gipuzkoan?

Aldaketa behar dela iruditzenzait. Sortzaileei halako ohituraedo inertzia batzuk sartu zaizki-gula uste dut, eta horri erreparatubehar diogu. Ausardia berresku-ratu behar dugu, bihurrikeria erebai, artearen eta sorkuntzarenparte den esperimentazio horigaldu egin delako. Administra-zioak ere aldatu egin beharko lukehainbat gauza egiteko modua, etasortzaileei gauzak erraztu. Sortzaileen aldetik, Gipuzkoa

oso aberatsa eta plurala dela ustedut. Baina, aldi berean, oso kalte-tuta eta ukituta dago sektorea.Entzute zintzo bat behar du kul-turgintzak, profesionalki kon-tuan hartzea, gizarterako ekarpengarrantzitsu gisa ikustea. Balioaeman behar zaio sortzaileen lana-ri, baina sortzaileak berak ere be-har du ahalduntze bat, bere jardu-na balioan jartzeko.

Kudeaketa lanakartista asko jan ditu

Ixiar Garcia b K-Bulegoko langilea

Kultur sortzaileen arloan Gipuzkoa aberatsa eta plurala dela azaldu duIxiar Garciak, eta K-Bulegoan hori ari dira ikusten egunero. Halere, ezdu uste sortzaileak eta sortze prozesuak behar bezala zaintzen direnik.

HITZA

sELKARRIZKETA

Entzute zintzo batbehar du kulturgintzak,profesionalki kontuanhartzea, eta gizarterakoekarpen gisa ikustea