erdiko kaiera - Argia · 2010. 6. 15. · gerundioak. Alegia, gerundioari esker bihurtzen da...

3
2010EKO EKAINAREN 20A 23 X erdiko kaiera kultura eta aisia Literatura Aldaira urdinak (Alberdania) bizitza deskubritzeko gonbidapena da. Egilearen hitzetan, poesiak iradoki behar du, baina esan ere bai. Liburuko poema batzuek esan egiten dute. Beste batzuk irakurleak deskubritzeko testuak dira. “Dagoeneko ez naiz toki berean bizi”, adierazi diozu irakurleari. Bilakaera hitz gakoa da liburuan. Bilakaera agerikoa da, baina hitza ia ez da ager- tzen liburuan. Nire ustez, poesiak bizitzaz hitz egin behar du, baina ahal bada bizitza hitza agertu gabe. Aldairez eta mudantzez hitz egin nahi izan dut, baina bilakaera hitza esplizituki agertu gabe. Seinale ona litzateke liburuak hori transmititzea. Bizitza interesgarria ezezik dibertigarria izatea nahi duzu, antza. Liburua aldarrikapen kutxa izatea nahi nuke, besteak beste. Adibidez, helduak bilakatzen garenean gure arreta interesgarriak diren gau- zetara bideratzen dugu. Zuk aipatu hori [Soilik interesgarri poemakoak] haur baten begietatik eginiko aldarrikapena da. Interesgarria izatea ongi da, baina dibertigarria ere bai. Nik halako batean dibertigarriaren funtsa ia galdu bainuen. Helduak izatearen poderioz, jendarte honek Mikel Asurmendi Argazkiak: Alex Larretxi «Ez dut batere maite poeta sublimearen rola» Edu Zelaieta Anta

Transcript of erdiko kaiera - Argia · 2010. 6. 15. · gerundioak. Alegia, gerundioari esker bihurtzen da...

Page 1: erdiko kaiera - Argia · 2010. 6. 15. · gerundioak. Alegia, gerundioari esker bihurtzen da momentu bate-ko ekintza betierekoa. Hasierarik eta bukaerarik gabea. Aldairan inbentarioak

2010EKO EKAINAREN 20A 23

e r d i k o k a i e r akultura eta aisia

Literatura

Aldaira urdinak (Alberdania) bizitza deskubritzeko gonbidapena da. Egilearen hitzetan,poesiak iradoki behar du, baina esan ere bai. Liburuko poema batzuek esan egiten dute.

Beste batzuk irakurleak deskubritzeko testuak dira.

“Dagoeneko ez naiz toki berean bizi”, adierazidiozu irakurleari. Bilakaera hitz gakoa da liburuan. Bilakaera agerikoa da, baina hitza ia ez da ager-tzen liburuan. Nire ustez, poesiak bizitzaz hitzegin behar du, baina ahal bada bizitza hitzaagertu gabe. Aldairez eta mudantzez hitz eginnahi izan dut, baina bilakaera hitza esplizitukiagertu gabe. Seinale ona litzateke liburuak horitransmititzea.Bizitza interesgarria ezezik dibertigarria izatea

nahi duzu, antza.Liburua aldarrikapen kutxa izatea nahi nuke,besteak beste. Adibidez, helduak bilakatzengarenean gure arreta interesgarriak diren gau-zetara bideratzen dugu. Zuk aipatu hori [Soilikinteresgarri poemakoak] haur baten begietatikeginiko aldarrikapena da. Interesgarria izateaongi da, baina dibertigarria ere bai. Nik halakobatean dibertigarriaren funtsa ia galdu bainuen.Helduak izatearen poderioz, jendarte honek

Mikel AsurmendiArgazkiak: Alex Larretxi

«Ez dut batere maite poetasublimearen rola»

Edu Zelaieta Anta

Page 2: erdiko kaiera - Argia · 2010. 6. 15. · gerundioak. Alegia, gerundioari esker bihurtzen da momentu bate-ko ekintza betierekoa. Hasierarik eta bukaerarik gabea. Aldairan inbentarioak

24 2010EKO EKAINAREN 20A

erdi

ko

kai

era

kultura eta aisia

arduratsuak eta serioak izatera bideratzen gaitu.

“Zenbait kutxa galdu bide ditut” diozu halaber.Zer galdu duzu bizitzako bidaian?Nik “zer irabazi duzu bizitzako bidaian?” gal-detuko nuke, eta zure galdera zilegia da, eh!Lehenik eta behin, adina irabazi dut. Hau erealdarrikapena da. Jendarte Coca Cola batean bizigara, oso jendarte eferbeszentea da gurea, mar-ketinaren inperioan bizi gara. Nagusikeria, iru-dia eta itxura erabatekoak dira. Denok izannahi dugu gazteak. Ni gaztea izateari uzten arinatzaio baina hori ez da drama, alderantziz.Gauza batzuk galdu ditut eta beste batzuk ira-bazi, ez dago guztizko galerarik ezta guztizkogaraipenik ere.

Poesia errealitatea bilatzeko bitartekoa ote? Ez dakit errealitatea hitza den... Errealitateaeguneroko bizitza bada, bai. Nik egunerokoabizi dut jende guztiak bezala. Bistan da, norkbere begirada du, baita errealitatea edo egune-roko bizitza adierazteko modua ere. Nik bizitzaaurkitu nahi dut, bizitza bizi. Baliteke nahikoerradikala gertatzea, zenbaitetan bizitzaren sus-traietara jo nahi dudalako. Zentzu horretan ustedut aski poeta naizela edo. Baina, kontuz: oro-ren gainetik, pertsona naiz, besteak bezalakoa.Ez dut batere maite poeta sublimearen rola.

Zer ekarri duzu, esaterako, Mugaldekoak liburu-tik gaur arte? Ekarri, benetan ekarri, gauza zenbait eta, batezere, haur bat esango nuke: inoiz ezer ekarribadut mundura, zalantzarik gabe hori guresemea izan da. Bidenabarrekoan, bizitza gehienaldatu didan aldairarik aldairatsuena: aita bihur-tzea, aitatasuna. Zure galderari erantzunnahian, aitatasunaren kezka ekarri dudala irudi-tzen zait, aitatasun aktiboari dagokiona edo.Literatura hutsaren aldetik, adibidez, liburuhonetan ez dago autoritateen aipurik. Ez dutaipuen egileen izenik idatzi. Eta ez da iturriakgorde nahi ditudala, alderantziz, iruditzen zaitbatzuetan idazleok iturriekin tranpa egitendugula. Liburuko hainbat aipuk badute egileriketa besteek ez. Liburu ez-estandarra egitensaiatu naiz, alde horretatik, tradizio literarioare-kin apurtu nahi izan dut.

Zergatik?Zeren eta nik George Orwellen 1984 liburua-ren aipu bat sartzen badut, Orwellek emanendio liburuari estatus bat. Askotan, liburuakestatus handiko egileen aipuz josita daude.XXI. garren mendean ez zait egoki horienakbakarrik aipatzea. Orwellez gain, Silvio Rodri-guezek, bizilagunak, irrati-telebistak edo MikelAsurmendik eragiten dute nigan. Etengabe.Ohartuta nahiz ohartu gabe. Orduan, edo

horiek denak aipatzen ditut edo bat bera ez.Faltsua iruditzen zait bestela egitea, elitekoaksoilik aipatzea.

Liburua hiru ataletan eraikia da. Bakoitzarensarreran aipuak daude. Zerk lotzen dituzte? Loturak zuk egin dituzu nonbait. Irakurleareneta idazlearen arteko hitzarmenaz mintzatzengara. Hori da nik irakurleari eskaini nahi dioda-na: hitzarmen bat. Nik aldaira batzuk eskainidizkiot eta trukean akaso irakurleak erabakikodu zer aldaira mota bizi duen bere baitan, nolaeraiki nahi duen bere etxea. Liburuaren hasie-ran zuk lehenengo galderetan paratu dituzunaipu horiek daude. Liburua ez da guztiz berri-tzailea, baina erran bezala, baditu estandarrakez diren pieza batzuk. Adibidez, liburua hasteaia saio generoko oharrekin edota zerrendabatekin bukatzea. Edo autoritateen aipuen ize-nak ez aipatzea...

Orduan..? ...orduan, aldaira etengabean bizi naizelako etaliburua etxe aldairan idatzi dudalako, liburu hauatera zaidala. Kutxa batzuk aldatu behar nitueneta batzuetan despistatu naiz eta gauzak bestekaxa batean ahaztu edo galdu ditut. Galtzerdipare baten ondoan poema pare bat sartu dut,eta liburua –bizitza– desordenatu egin zait. Ira-kurle bakoitzak eman beharko dio liburuariordena, berak eman nahi duena. Hortik irakur-keta bat sortu daiteke irakurle bakoitzeko.

Lehen atala Gerundioan da.Gerundioan dakusat-eta nire burua... Aldairanari denarentzat gerundioa oso inportantea da.Maiteminak jota dagoenarentzat ere gerundioaberealdikoa da. Pertsona maiteminak gero etajotagoa baldin badago, maitasuna betiko delasinesten du, nahiz kanpotik begiratuta inozoagertzen den. Berdin gertatzen da sufritzen arigarenean, pentsatzen baitugu betiereko arigarela sufritzen, ez garela sekula aterako zulobeltzetik. Kasuon, aldairan –mugimenduan,

Edu Zelaieta Anta

Salburuan “Liburuko azkenpoema inbentarioada, ez da estandarra,zerrenda bat da.Etxe berrian sartunaizenekoinbentarioa da. Auzoberrian nola kokatunaizen erakustenduena. Horregatikelkarrizketa hauSalburuan egin nahiizan dut. Ni aldezaharrekoa naiz, nirearima hangoa da,baina liburuakSalburuanmintzatzea eskatudit. Aurrekoa ahaztugabe, orainari etageroari begira bizinaiz”.

Page 3: erdiko kaiera - Argia · 2010. 6. 15. · gerundioak. Alegia, gerundioari esker bihurtzen da momentu bate-ko ekintza betierekoa. Hasierarik eta bukaerarik gabea. Aldairan inbentarioak

kultura eta aisiaerdiko k

aiera

2010EKO EKAINAREN 20A 25

ekintzetan– idatzitako poemakdirenez, berebiziko garrantzia dugerundioak. Alegia, gerundioariesker bihurtzen da momentu bate-ko ekintza betierekoa. Hasierariketa bukaerarik gabea.

Aldairan inbentarioak egin behar izaten dira.Bigarren atalekoak Inbentario likidoak dira. Poema horien haria ez da tematikoa, sustan-tziala baizik. Atala ez da logika tematikoarenharian idatzia, barruko umorez baizik –AngelErrok erranen lukeenez–. Barrutik bizi gaitue-na ez da kanpoko gaia, ez dio buruko logikarisegitzen. Inbentario hauek min berezia sorrara-zi didaten poemak dira, ura bezain bihurriakdirenak. Horregatik dira likidoak: ura eskuekinharrapaka aritu naiz, baina testu batzuek ihesegin didate behin eta berriz.

Amaitzeko Aldaira urdinak. Zergatik urdinak?Izan zitezkeen beste kolore batekoak, baitakolore anitzekoak ere. Urdinak? Irakurle bakoi-tzak bere zentzua eman behar dio liburuari, nik

pista batzuk eman dizkiot, AnttonOlariagak halako batzuk eman dituazalean. Aldairaren irudia etxebatetik bestera egiten dugun alda-keta da: gauzak txukundu eta kaxe-tan antolatzen ditugu, eta iragane-

ko gauzak utzita etorkizunera abiatzen garagure beldur eta esperantza guztiekin, gure pozeta tristura guztiekin. Etxetik etxera aldatzehorretan –hizkera argia lekuko– mundurazabalik ibili naiz, kasik biluzik bezala, baina ezbakarrik –nire familiari eta adiskideei eginikoaipuak lekuko–. Biluzte horretan urdina –libu-ruak tranpa eta joko asko gordetzen ditu–agertzen da. Urdina, itsasoa legez, ez da berezurdina, ezta zerua ere. Zientzilariek diotenez,itsasoa eta zerua urdinak ageri dira baina ezdira horrela. Gerundioan atalaren sarrerako aipa-tu batek argitzen du hori: “Teknikoki zeruakubela beharko luke, gehien desbideratzen denizpia ubel kolorea baita, alabaina gure begiekhobeki antzematen dute urdina”. Alegia, errea-litatea ez da guk ikusten dugun bezalakoa,baina guk hala ikustea beharrezkoa dugu. n

Edu Zelaieta Anta

“Errealitatea ez da ikustendugun bezalakoa, baina hala

ikustea beharrezko dugu”

Zelaieta Anta. Bigarren abizena ere paratu duzu libu-ruan.Aita Berako nafarra dut eta ama galiziarra. Gasteizenjaioa naiz [1973an]. Alde zaharrean hazia eta hezia.Arabarra eta hirikoa naiz. Egun Salburua auzora eto-rria naiz bizitzera. Bikotea eta semea hemengoakdira, beraz, nire oraingo familia gasteiztarra da.

Baztan-Bidasoako hizkeren azterketa dialektologikoaliburuaren egilea zara. Nire doktorego tesia da. Aitak ez zidan euskaratransmititu, eta hutsune bat sortu zitzaidalako nola-bait, euskal filologia ikasi nuen. Hutsune horretangehiago sakondu nahian dialektologiaren bide-zido-rretik jo nuen. Berako hizkera aztertzea erabaki

nuen, Nafarroako Baztan-Bidasoa eremua hartzerai-no joan dena.

Zelaieta Anta. Hiriko semea eta mugaldekoa zara.Bitasuna da zure nortasunaren ezaugarria, akaso.Modu poetikoagoan esanda, mugaldekoa naiz, Mugal-dekoak liburuan ageri zen bezala. Mugaldeak taldea eresortu genuen halaber, eta gure bitasuna adierazi bainomugaldeko izatearen aniztasuna aldarrikatu dugu.

Eguneroko esperientziatik jasotako poesia da zurea.Okasiozko poesia-edo, occasional poetry ingelesez.Alvaro Cunqueiro poeta galiziarrak: “É verdade que apoesía é unha poesía de man chea” zioen. Nire poesia zir-kunstantziek bultzatutakoa da nolabait.

Kazetariak poetari aldairan iradokitako pentsuak