Entzuixu!! 4.zkia. 2013ko martxoa.

8
Badira ia ia berrogei urte, Ezker Abertzaleak, abertzaletasun peto-petoaren defendatzaile sutsua izendatu zuela bere burua. Entzuixu Lekeitio 4.zkia • 2013ko Martxoa BILDU ESPAÑOLEN MORROI E zker abertzalea izan da “euskaldun agiria” ematen zuena, edota, traidore, zipaio, español edo poltronero hitzekin kalifikatzen zituena marxismo-leninismoaren ideiekin bat egiten ez zuten herritarrak, edo ez genuelako sinesten borroka armatuan “bide bakarra” bezala Euskal Herriaren independentzia eta ongizatea lortzeko. “GomaDos-en lehengusua”k eta bere “Koktel molotovaren laguntxoak” euskal “agiri” hori nork ez zeukan ondo behatzen zuten eta, “agiririk” eduki ezean, beraiek arduratzen ziren, ondo baino hobeto, pertsona horren bizitza izorratzen. Eta taktika horrek gure herrian min handia eragin du, “agiri” hori ez zeukana iraindua, mespretxatua, akosatua, mehatxatua, jipoitua edo, kasurik gordinetan, eraila izan da. Hauek esaten ziguten guk egin beharrekoa estatuari intsumisioa eta desobedientzia zibila zirela. Haien ustez, instituzioetatik irten behar ginen eta ezin ginen elkarlanean aritu etsai españolarekin, ezta Euskadiren eskubideen kontra zihoazen lege españolak bete ere. Orain, bat-batean, “lehengusua” aurre- jubilatu dela ematen duenean, ezker abertzaleak, Euskal Herriaren independentzia eta komunismoa lortzeko bide bakarra, instituzioetatik lan egitea dela erabaki du. Besteok baino ia berrogei urte beranduago. Orain Udaletxeetako eta Aldundietako jesarlekuak okupatu behar dira, eta ez hori bakarrik, Estatuko Kongresura eta Senatura joatea beharrezkoa da baita, eta Espainiako erregea begirunez agurtzea ere bai. Eta orain Espainiako bandera jarriko dute Udaletxeko balkoian. Orain bai. Orain, euskal iraultzaile labela dutenak Espainiako gobernuko delegatuaren eta epailearen esana beteko dute, eta lege españolarekin konplituko dute. Zirku baten antzeko muntaia egingo dute, desadostasuna eta protesta kaleratuz herritar guztiak ikus dezaten honek eragindako haserrea, hartutako erabakia disimulatu nahirik, baina lege españolaren agindua beteko dute. Eta zergatik beteko dute esana? Agindua ez badute betetzen, ezgaituak izan daitezkeelako eta udaletxeko karguetatik kanpo gelditu daitezkeelako. Laburbilduz, beraien pentsaera eta hitzak erabiltzen baditugu, esana beteko dute traidoreak eta zipaioak direlako, beraien herria diru truke saltzea bost axola zaielako, eta ez dutelako galdu nahi udaletxeko jesarlekuak. Beraz: BILDU ESPAÑOLA BILDU ESPAÑOLEN MORROI BILDU ZIPAIOAK BILDU HERRIAREN ETSAIA BILDU POLTRONEROAK BILDU ERRUDUN Bakarrik faltako dira: BILDU HORMARA, BILDU HERRIAK EZ DU PARKATUKO, BILDU ORDAINDUKO DUZUE eta beste mehatxu batzuk, horiek bakarrik beraiek egiten baitzituzten. Zortzi urtez ezker abertzalea legez kanpo egon da. Hori izan zen beraien estrategia, beraiek ez baleude instituzioetan mundua gelditu egin behar zela pentsatzen zutelako. Orduan, beraien ustetan, udaletxeetan herritarren interesak defendatzen jarraitzea erabaki genuenok, gure zinegotzi eta alkatetzei uko egin beharko genieke nahiz eta PP-koek hartu gure herrietako udal gobernuak, adibidez, Ondarroako kasuan gertatu ahal izan zen bezala, herri horretan PP-k bazeukalako zinegotzi bat. Momentu honetan eurak ezin dira ausartu hori egiten, legea ez badute betetzen udaletxeko zinegotzi eta alkatetza galtzeko arriskuan daudelako, eta ondorioz, EAJ-PNV gobernatzera bueltatuko zelako, eta… horixe bai ezetz! Zortzi urte horietan behin eta berriro leporatu ziguten PP eta PSOE-ren alderdien legearen aurrean gure burua intsumiso ez agertzea, desobedientzia zibila ez praktikatzea. Eta horregatik jasan izan behar genituen beraien mehatxuak, irainak eta bortxakeria. Eguneroko bizitza erabat izorratu ziguten, guri eta gure senitarteko eta ingurukoei, aiton-amonak eta seme-alabak barne. Baina ez bakarrik EAJ-PNV-ko zinegotziei, baita EA-ko zinegotziei. Horietako batzuk Bilduko gobernuan dauden beraiei ere. Lehen, hauek ere españolak eta traidoreak ziren, baina orain, alajaina, lehengo jarrera bera izanda, herriaren eta iraultzaren heroiak dira. Orain, Espainiako lege berberak, udaletxean Espainiako bandera jartzera derrigortzen du, baina orain ez dago zertan intsumisoak izan beharrik, ezta desobedientzia praktikatu beharrik. Orain ez zaie axola “rojigualda” bandera, dagoenik eta ikur españolena, udaletxeko balkoi nagusian ipintzearen erantzule izatea. Laburpena argi dago: legea berdina da, udaletxeko zinegotzi postuak berdinak dira, Udaletxea berbera da… baina gu traidoreak ginen eta beraiek heroiak eta martiriak izaten jarraituko dute. Ba hori ez da egia. BILDU IZANGO DA UDALETXEKO BALKOIAN BANDERA ESPAÑOLA JARRIKO DUENA, egia hori da. Baina ez da izango lehenengo aldiz. Badira urte batzuk, gau batean, “betiko ezezagunak” udaletxeko balkoira igo zirela eta ikurrinaren tokian bandera española jarri zutela. Beste behin, “ezezagun berdinak” udaletxeko kanpoaldeko horma batean, bandera español erraldoi bat margotu zuten. Oraingo honetan, behintzat, bandera española jarriko duten “ezezegunak” bai izango direla ezagun, izen, abizen eta guzti. Izen eta abizen horiek Lekeitioko Historian agertu eta gogoratuko ditugu etorkizunean, udaletxeko balkoian bandera española jarri zutenak bezala, legio españolak egin zuen modura Perejil izeneko irlan. 2009. Urtean betiko “ezezagunak” egindako pintada

description

Lekeitioko EAJ-PNVren aldizkaria. 4. zenbakia.

Transcript of Entzuixu!! 4.zkia. 2013ko martxoa.

Page 1: Entzuixu!! 4.zkia. 2013ko martxoa.

Badira ia ia berrogei urte, Ezker Abertzaleak, abertzaletasun peto-petoarendefendatzaile sutsua izendatu zuela bere burua.

EntzuixuLekeitio

4.zkia • 2013ko Martxoa

BILDU ESPAÑOLEN MORROI

Ezker abertzalea izan da “euskaldun agiria” ematen zuena, edota, traidore, zipaio, español edo poltronero hitzekin

kalifikatzen zituena marxismo-leninismoaren ideiekin bat egiten ez zuten herritarrak, edo ez genuelako sinesten borroka armatuan “bide bakarra” bezala Euskal Herriaren independentzia eta ongizatea lortzeko.

“GomaDos-en lehengusua”k eta bere “Koktel molotovaren laguntxoak” euskal “agiri” hori nork ez zeukan ondo behatzen zuten eta, “agiririk” eduki ezean, beraiek arduratzen ziren, ondo baino hobeto, pertsona horren bizitza izorratzen.

Eta taktika horrek gure herrian min handia eragin du, “agiri” hori ez zeukana iraindua, mespretxatua, akosatua, mehatxatua, jipoitua edo, kasurik gordinetan, eraila izan da.

Hauek esaten ziguten guk egin beharrekoa estatuari intsumisioa eta desobedientzia zibila zirela.

Haien ustez, instituzioetatik irten behar ginen eta ezin ginen elkarlanean aritu etsai españolarekin, ezta Euskadiren eskubideen kontra zihoazen lege españolak bete ere.

Orain, bat-batean, “lehengusua” aurre-jubilatu dela ematen duenean, ezker abertzaleak, Euskal Herriaren independentzia eta komunismoa lortzeko bide bakarra, instituzioetatik lan egitea dela erabaki du.

Besteok baino ia berrogei urte beranduago.

Orain Udaletxeetako eta Aldundietako jesarlekuak okupatu behar dira, eta ez hori bakarrik, Estatuko Kongresura eta Senatura joatea beharrezkoa da baita, eta Espainiako erregea begirunez agurtzea ere bai.

Eta orain Espainiako bandera jarriko dute Udaletxeko balkoian.

Orain bai. Orain, euskal iraultzaile labela dutenak Espainiako gobernuko delegatuaren eta epailearen esana beteko dute, eta lege españolarekin konplituko dute.

Zirku baten antzeko muntaia egingo dute, desadostasuna eta protesta kaleratuz herritar guztiak ikus dezaten honek eragindako haserrea, hartutako erabakia disimulatu nahirik, baina lege españolaren agindua beteko dute.

Eta zergatik beteko dute esana? Agindua ez badute betetzen, ezgaituak izan daitezkeelako eta udaletxeko karguetatik kanpo gelditu daitezkeelako.

Laburbilduz, beraien pentsaera eta hitzak erabiltzen baditugu, esana beteko dute traidoreak eta zipaioak direlako, beraien herria diru truke saltzea bost axola zaielako, eta ez dutelako galdu nahi udaletxeko jesarlekuak. Beraz:

BILDU ESPAÑOLA BILDU ESPAÑOLEN MORROI

BILDU ZIPAIOAK BILDU HERRIAREN ETSAIA

BILDU POLTRONEROAK BILDU ERRUDUN

Bakarrik faltako dira: BILDU HORMARA, BILDU HERRIAK EZ DU PARKATUKO, BILDU ORDAINDUKO DUZUE eta beste mehatxu batzuk, horiek bakarrik beraiek egiten baitzituzten.

Zortzi urtez ezker abertzalea legez kanpo egon da.

Hori izan zen beraien estrategia, beraiek ez baleude instituzioetan mundua gelditu egin behar zela pentsatzen zutelako.

Orduan, beraien ustetan, udaletxeetan herritarren interesak defendatzen jarraitzea erabaki genuenok, gure zinegotzi eta alkatetzei uko egin beharko genieke nahiz eta PP-koek hartu gure herrietako udal gobernuak, adibidez, Ondarroako kasuan

gertatu ahal izan zen bezala, herri horretan PP-k bazeukalako zinegotzi bat.

Momentu honetan eurak ezin dira ausartu hori egiten, legea ez badute betetzen udaletxeko zinegotzi eta alkatetza galtzeko arriskuan daudelako, eta ondorioz, EAJ-PNV gobernatzera bueltatuko zelako, eta… horixe bai ezetz!

Zortzi urte horietan behin eta berriro leporatu ziguten PP eta PSOE-ren alderdien legearen aurrean gure burua intsumiso ez agertzea, desobedientzia zibila ez praktikatzea. Eta horregatik jasan izan behar genituen beraien mehatxuak, irainak eta bortxakeria. Eguneroko bizitza erabat izorratu ziguten, guri eta gure senitarteko eta ingurukoei, aiton-amonak eta seme-alabak barne.

Baina ez bakarrik EAJ-PNV-ko zinegotziei, baita EA-ko zinegotziei. Horietako batzuk Bilduko gobernuan dauden beraiei ere. Lehen, hauek ere españolak eta traidoreak ziren, baina orain, alajaina, lehengo jarrera bera izanda, herriaren eta iraultzaren heroiak dira.

Orain, Espainiako lege berberak, udaletxean Espainiako bandera jartzera derrigortzen du, baina orain ez dago zertan intsumisoak izan beharrik, ezta desobedientzia praktikatu beharrik.

Orain ez zaie axola “rojigualda” bandera, dagoenik eta ikur españolena, udaletxeko balkoi nagusian ipintzearen erantzule izatea.

Laburpena argi dago:

legea berdina da, udaletxeko zinegotzi postuak berdinak dira, Udaletxea berbera da… baina gu traidoreak ginen eta beraiek heroiak eta martiriak izaten jarraituko dute.

Ba hori ez da egia.

BILDU IZANGO DA UDALETXEKO BALKOIAN BANDERA ESPAÑOLA

JARRIKO DUENA, egia hori da.

Baina ez da izango lehenengo aldiz.

Badira urte batzuk, gau batean, “betiko ezezagunak” udaletxeko balkoira igo zirela eta ikurrinaren tokian bandera española jarri zutela.

Beste behin, “ezezagun berdinak” udaletxeko kanpoaldeko horma batean, bandera español erraldoi bat margotu zuten.

Oraingo honetan, behintzat, bandera española jarriko duten “ezezegunak” bai izango direla ezagun, izen, abizen eta guzti.

Izen eta abizen horiek Lekeitioko Historian agertu eta gogoratuko ditugu etorkizunean, udaletxeko balkoian bandera española jarri zutenak bezala, legio españolak egin zuen modura Perejil izeneko irlan.

2009. Urtean betiko “ezezagunak” egindako pintada

Page 2: Entzuixu!! 4.zkia. 2013ko martxoa.

2 Entzuixu / 4.zkia • 2013ko Martxoa

LEKEITIOKO ESKOLA PUBLIKOA ZER?UDAL GOBERNUAREN UTZIKERIAREN ONDORIOZ,HERRI ESKOLAREN AZPIEGITUREN MANTENTZE EGOERA GUZTIZ LARRIA DA.

2003an Herri Eskolaren azpiegiturak guztiz hondatuta zeuden eta Udalaren bete beharra

denez Eskolaren azpiegituren mantentze lanak egitea, urtez urte, 2011. urterarte, Udalak ahalegin ekonomiko handia egin zuen azpiegitura hauek konpontzeko. 8 urte horietan, Eskolako komunitatearen adostasun eta elkarlanarekin hobekuntza asko egin ziren, besteak beste:

Eraikinak barrutik hobetu: instalazio elektriko berria, erradiadoreen termostato sistema berria, komun berriak eta hauen barne baita lagunduriko komunak, bi urteko umeentzako egokitutako hiru gela, sukalde berria, jantokia guztiz margotu, gasaren depositoaren konponketa, eguzki panelen jartzea, ate, marko eta erremateak margotu, eskolako altzairuak pasiluetan ipini, etab…

Eraikinen euren hobetzea: itoginak zeuden tokietan tela asfaltikoa jarri zen, koloredun eraikinaren iparraldeko fatxadatik ura sartzen zelako leihoertzak aldatu ziren, koloredun eraikinaren hegoaldeko fatxadan aluminiozko leihoak jarri ziren, fatxadak eta frontoia margoztu ziren, eraikin gorriaren fatxada guztiz konpondu zen ura sartzen baitzen, eraikin gorrian hegoaldera zuzendutako gela guztietan toldoak jarri ziren, patio handiaren eta txikiaren asfaltatzea egin zen, baita frontoiaren erdi- itxiera eta estaldura,etb..

Haurreskola : eskolaurreko patio inguruaren erabateko aldaketa egin zen, kulunka berriak ipini ziren, eraikin guztian leiho berriak jarri ziren, igogailua ere jarri zen, etb.. Laburbilduz, haurreskola guztia egokitu zen.

Aipatutakoari gehitu egin behar zaizkio baita Eskolak bere funtzionamendu normalerako beharrezkoak zituen konponketa eta mantenimendu lanak.

2012rako, Eskolak, berak zituen hainbat beharrizan jakinarazi zizkion Udaletxeari eta Udaletxeak irteera ate bi aldatu zituen eta KITTO.

2013an Eskolak Udaletxeari jakinara zitako beharrizanak 2012 urteko berak izaten jarraitzen dute, baina azken bi urteetako utzikeriagatik beharrizan berak larriagoak dira. Gainera azken hilabeteko euriteen ondorioz koloredun eraikinean itoginak sortu dira eta ura sartu da. Hau dela eta, gelaren bat itxi behar izan da, bertan ezin delako inolaz ere klaserik eman.

La obligatoriedad que el Ayuntamiento tiene en el mantenimiento de la escuela pública se está

olvidando en los últimos 18 meses desde que Bildu tomara las riendas del Ayuntamiento. Es por ello

que EAJ-PNV exige al equipo de gobierno del Ayuntamiento de Lekeitio que cumpla con su obligación

y deber en la vigilancia, seguridad y mantenimiento de dichos edificios.

Desde Eaj-Pnv, nos sorprende la falta de interés y dejadez del Ayuntamiento en este asunto. No

entendemos cómo no se ha hecho nada para solucioner el grave problema. Nos comprometemos a

realizar aquellas gestiones necesarias ante otras instituciones que conlleven al buen funcionamiento de

la escuela pública de Lekeitio.

Bestalde, Larrotegi auzoan orain dela hilabete gutxi egin diren obra lanetan

ez da kontuan izan auzoaren goikaldetik

datozen euriuren kanaliazioa. Orain

euriteren bat dagoenean, lehen baino

gehiago betetzen dira urez patioa eta

gimnasioa.

Udaletxeak daukan betebeharra

Eskola Publikoaren mantentze lanak

egiteko azken 18 hilabeteetan ez da

nabaritu. Hau da, Bilduk, udal gobernu

taldea den aldetik, erantzunkizun hau

duela erabat ahaztu du. Hori dela eta, EAJ-

PNV k Lekeitioko udal gobernu taldeari

eskatzen dio Eskola Publikoarekiko duen

bete beharra bete dezan, hau da, Herri

Eskolaren eraikinen zaintza, segurtasuna

eta mantenimendua berma dezan.

EAJ-PNVkook harrituta gaude gai

honetan Udaletxeak duen interes eza

eta utzikeriagatik, Eskolako eraikinak

gaur egunean nola dauden ikusi besterik

ez dago eta guk geuk konpromezua

hartzen dugu beste administrazioetan

beharrezkoak diren gestioak egingo

ditugula Lekeitioko Herri Eskolak modu

egokian funtzionatu dezan.

LEKEITIOKOSAGARDOTEGIA

Tel: 94 684 26 83 • Sabino Arana, 4 • LEKEITIO

Geurean, bertoko produktuak

Page 3: Entzuixu!! 4.zkia. 2013ko martxoa.

3 4.zkia • 2013ko Martxoa / Entzuixu

EUSKARA TEKNIKARIA NOIZKO? BATEK DAKI…

2005etik Lekeitioko udalean euskara teknikaria egon da kontratatua lanaldi osoan, asteko 5 egunetan. Bilduk

azpi-kontratazioak kendu eta udal lanpostuak sortuko zituela adierazi zuen, hala ere besteak beste udal arkitektu, komunikazio arduradun berriak kontratatu zituzten…

2012ko ekainaren 31n euskara teknikariaren kontratua bukatu zen eta arreskerotik ez daukagu euskara

teknikaririk, hau da, iada bederatzi hilabete daramazkigu euskara teknikaririk gabe, nahiz eta Euskara Batzordean argi geratu lehentasuna daukan gaia dela euskara teknikari bat lehenbailehen izatea lanean egunero. Bilduren intentzioa euskara teknikaria karrerako funtzionarioa izatea zen baina Rajoyren 2012ko uztailean argitaratu zen Dekretuak ez zuen uzten horrelakorik. Hori horrela, lan poltsa sortuko zela eta 2013 hasierarako teknikaria izango genuela lanean plazaratu

zuten. 2012ko azken hiruhilabetekoan poltsarako oinarrien zirriborroa landu zen, Euskara Batzordean ere ekarpenak egin ziren. 2013ko urtarrilean ordura arte planteatutakoa hutsean gelditu zen zeren udaleko Zerbitzu Juridikoek ez zuten gomendagarri ikusten lan poltsa ateratzea Euskara Zerbitzuari dagokionez. Baina gomendio hori nola adierazi da orain eta ez lan poltsak prestatzen hasi baino arinago? Eta orain zer? Ba Zerbitzu Kontraturako Prozedura negoziatua

prestatu beharko dela eta inork ez daki noizko izango dugun herrian euskara teknikari bat berriro lanean. Hainbeste buelta ezertarako ere ez, baina Euskara teknikaria hilabeteetan ez egoteak hainbat ondorio ezkor ekarri ditu.

Beste behin ere Bilduk ez du aurreikuspenik egin eta urteetan beharrezkoa dela frogatu den zerbitzu

bat gutxietsi du, non eta euskara arloan.

UDAL ETXEBIZITZA HUTSAKUdal gobernu taldeak urte bete darama udal bost etxebizitzei erabilerarik eman gabe, krisialdiaren eraginez etxebizitzen premia larria izan arren.

2006ko urrian, etxebizitza

eskatzaileen gizarte

ezaugarri eta beharrizan

ezberdinak aztertu

ondoren, Lekeitioko Udalak Alokairu

erregimeneko Babes Ofizialeko

(Alokabide) 12 etxebizitza alokatu zituen.

Lau talde ezberdinetan sailkatu ziren: A)

familia ugarientzat etxebizitza bat; B)

mugikortasun urridunentzat etxebizitza

bat; C) 35 urtetik beherakoentzat 5

etxebizitza; D) 35 urtetik gorakoentzat 4

etxebizitza; E) Gerta daitezkeen larrialdi

sozialetarako etxebizitza bat.

Eskatutako baldintzak, Etxebidek

erabiltzen dituen antzekoak ziren,

hau da, diru sarrerak, familia unitatea

zenbatek osatzen duten, etab.

Kontratuaren iraupena 5 urtekoa

zen, beste 3 urtez luzatu zitekeena, beti

ere epe horretan jatorrizko eskaeran

jarritako baldintzak ez zirela aldatu

ziurtatu eta gero.

2011ko urrian, espediente bakoitza

berrikusi ondoren, 3 etxebizitza hutsik

gelditu ziren eta handik hilabete gutxi

batzutara beste 2

Data horretatik aurrera EAJ-PNVk , BILDUko udal taldeari zera eskatu dio behin eta berriro: herrian dagoen etxebizitza eskaerei aurre egiteko, momentu hauetan bizi dugun gizarte premiei egokitutako oinarri berriak berridaztea.

Gai honetan ezinbestekoa iruditzen zaigu lehen bait lehen

neurriak hartzea Gainera, Udalari euren helburua betetzen ez duten bost pisu hauek mantentzeak gastua eragiten duela gogoratu behar da eta etxeak ez erabiltzeak, hauen hondatzea dakarrela.

Halaber, 2012ko azaroaren 29ko udal osoko bilkuran, EAJ-PNV taldeak ondokoa eskatu zuen: horietako etxebizitza huts bat, larrialdietarakoa kontatu gabe, etxebizitza kaleratze kasurik balego herrian, kaleratuak izan diren familiei zuzentzea.

EAJ-PNV viene reclamando a BILDU desde octubre de

2011 que elabore unas bases adecuadas a las necesidades sociales actuales para cubrir la demanda de vivienda existente.

Es urgente que se tome alguna medida al respecto cuanto antes, ya que aparte de cubrir la necesidad de vivienda , estos 5 pisos suponen un gasto de mantenimiento para el consistorio, además del deterioro que supone el que estén vacías.

Así mismo, EAJ-PNV manifestó en Pleno del 29 de Noviembre de 2012 su intención de que una de las viviendas, además de la de emergencia existente, se destinara a posibles situaciones de desahucios.

Page 4: Entzuixu!! 4.zkia. 2013ko martxoa.

4 Entzuixu / 4.zkia • 2013ko Martxoa

Desde hace casi cuarenta años, la izquierda abertzale se ha considerado a sí misma como la defensora del nacionalismo puro.

Ha sido la Izquierda Abertzale la que daba los “certificados de vasco” y quien acusaba de traidores, zipaios, españoles o poltroneros

a todos los que NO apostábamos por el marxismo-leninismo o por la lucha armada como “bide bakarra” para conseguir la independencia y el bienestar de Euskadi.

El “primo del GomaDos” y sus “primitos del CoctelMolotov” miraban quien no tenía el certificado y se ocupaban de hacerle la vida imposible.

Y esa táctica ha supuesto mucho dolor en nuestro pueblo, porque el que no tenía ese certificado era perseguido, insultado, menospreciado, amenazado, agredido e incluso asesinado.

Nos decían que lo que teníamos que hacer todos era la insumisión y la desobediencia civil.

Teníamos que salir de las instituciones y no colaborar con el enemigo español, ni cumplir la ley española en la represión de los derechos de Euskadi.

Ahora, de repente, después de que el “primo” ya parece que se ha pre-jubilado, la izquierda abertzale ha decidido que la vía para conseguir la independencia y el comunismo en Euskadi es trabajar desde las instituciones.

Casi cuarenta años después que el resto de nosotros.

Ahora hay que ocupar los puestos en los ayuntamientos, en la Diputación, incluso ir al Congreso y al Senado y a saludar cortesanamente al rey de España.

Y ahora van a poner la bandera española en la fachada del Ayuntamiento.

Ahora sí. Ahora, los que tienen el label de vascos revolucionarios van a obedecer al Delegado del Gobierno y al Juez y van a cumplir la ley española sin chistar.

Montarán un poco de circo para enredar al resto del pueblo y disimular, pero van a obedecer a los españoles.

¿Y porque van a obedecer? Porque si no lo hacen pueden ser inhabilitados y les

BILDU ESPAÑOLEN MORROI

pueden sacar del Ayuntamiento. Porque les pueden quitar sus cargos.

En resumen, si usamos su misma manera de pensar y sus palabras, van a obedecer porque son unos traidores y unos zipaios, porque no les importa vender a su pueblo por dinero y porque no quieren perder sus poltronas.

O sea que:

BILDU ESPAÑOL

BILDU ESPAÑOLEN MORROI

BILDU ZIPAIOAK

BILDU HERRIAREN ETSAIA

BILDU POLTRONEROAK

BILDU ERRUDUN

Solo faltaran: BILDU HORMARA, BILDU HERRIAK EZ DU PARKATUKO, BILDU ORDAINDUKO DOZUE y otras amenazas, porque eso solo lo hacían ellos.

Durante 8 años, la izquierda abertzale estuvo ilegalizada.

Esa fue su estrategia, porque pensaban que el mundo se iba a paralizar si ellos no estaban en las instituciones.

Entonces, segun ellos, los que decidimos seguir defendiendo los intereses de los vascos desde los ayuntamientos teníamos que renunciar a nuestros concejales, aunque, al final, el PP acabara gobernando

nuestros pueblos, como hubiera pasado en Ondarroa, por ejemplo, donde ese partido tenía un concejal.

Ahora ellos no pueden arriesgarse a que les quiten sus concejales si no obedecen, porque, entonces, volvería a gobernar el PNV.

Nosotros sí teníamos que abandonar nuestros pueblos en manos del PP o del PSOE, pero ellos no pueden abandonar sus poltronas, porque si no entraría el PNV en su lugar.

En esos ocho años se nos echó en cara que no fuéramos insumisos a la ley de partidos del PP-PSOE, que no hiciéramos desobediencia civil.

Y por eso tuvimos que sufrir amenazas, insultos y agresiones. Se nos hizo la vida imposible. A nosotros y a nuestras familias, abuelos e hijos incluidos.

Pero no solo a los cargos de EAJ-PNV. También a los de EA.

Algunos de los mismos que ahora están en el gobierno con Bildu.

Estos eran españoles y traidores antes, pero ahora, haciendo lo mismo, son héroes del pueblo y de la revolución.

Ahora, la misma ley española obliga a poner la bandera de España, pero ya no hay que ser insumisos ni hacer desobediencia civil.

Ahora no les importa ser responsables de que el símbolo mas español que hay, la bandera rojigualda, se ponga y ondee en la fachada del Ayuntamiento.

El resumen es claro:

La ley es la misma, las concejalías son las mismas, el Ayuntamiento es el mismo...pero nosotros éramos traidores y ellos siguen siendo héroes y mártires.

Pues esa no es la verdad.

LA VERDAD ES QUE VA A SER BILDU QUIEN PONGA LA BANDERA ESPAÑOLA EN LA FACHADA DEL AYUNTAMIENTO.

Aunque tampoco será la primera vez.

Hace unos años, una noche, “los desconocidos de siempre” se subieron al balcón del Ayuntamiento y pusieron una bandera española en el sitio de la ikurriña.

Otra vez, los mismos “desconocidos” pintaron una enorme bandera española en la fachada.

Ahora, por lo menos, los “desconocidos” que van a poner la bandera española SÍ serán conocidos, con nombres y apellidos.

Nombres y apellidos que pasarán a la historia de Lekeitio como quienes pusieron la bandera española en nuestro Ayuntamiento, como la legión en la Isla de Perejil.

Pintada realizada por “desconocidos” en 2009

Page 5: Entzuixu!! 4.zkia. 2013ko martxoa.

5 4.zkia • 2013ko Martxoa / Entzuixu

MARTXOAREN 8: EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Euren bizitzak arriskuan jarrita ere, euren eskubideak lortu eta defendatzeko borrokan ibili diren eta dabiltzan emakume guztien lana errekonozitu eta goraipatu nahi dugu

1910an Emakume Sozialisten Nazioarteko

Biltzarra egin zen Kopenhagen eta

Clara Zetkin komunista alemaniarrak

emakumeen eskubideen aldeko eguna

aldarrikatu zuen. 17 herritako 100 bat emakume ziren

bertan eta proposamena aho batez onartu zuten.

1911n aurreko urteko erabakiaren ondorioz, lehen

aldiz ospatu zen Emakume Langilearen Nazioarteko

Eguna Alemanian, Austrian, Danimarkan eta Suitzan.

Martxoaren 19an egin zen urte hartan eta milioi bat

pertsona bildu zituen, emakumeentzako botoa, kargu

publikoetara iritsi ahal izateko eskubidea, lanerako

eskubidea edo berdintasuna hezkuntzan eskatuz.

Hala ere, 1908an New York-eko fabrika batean

146 emakume langile hil zirelako ezagutzen dugu

gehienok martxoaren 8a. Protestatzen ari ziren

soldata miserableak eta oso lan baldintza txarrak

zituztelako eta jaurti zizkieten suzko bonbek

izugarrizko sutea eragin zuten.

Lekeitioko Batzokiko inaugurazioaren XXXV.

urteurrena ospatzen dugun urte honetan, ezin

dugu ahaztu hainbeste lan egin zuen Emakume

Abertzale Batza (EAB). Batza, 1922ko apirilean sortu

zen, Eusko Alderdi Jeltzalearen barruan erneriko

emakumezkoen elkartea izan zelarik. Emakume

haiek, XX. mendearen lehenengo zatian gainditu

behar izan zituzten eragozpenengatik ere, leku bat

egitea lortu zuten aldatzen ari zen gizarte hartan.

Baita, euren ahalbideen barruan, esparru publikora

eta lan-merkatura sartzea ere.

Errepublika garaian Lekeition sortu zen EABren

adarra. Beste herri batzuetan bezala, Lekeitioko 110

kideen zereginak ongintza eta laguntzazko arlora eta

emakumeen eta euskal abertzale belaunaldi berrien

heziketara mugatu ziren.

Lekeitioko Emakume Abertzale Batzako lehendakaria

Maria Zenikazelaia “Labako” izan zen.

Emakunderen aurtengo adierazpena jarraituz

“Guztiontzat eskubide berberak lortzeko bidean

aurrera egiteko, beharrezkoa da elkarlana, etenik gabe

elkarrekin lan egitea gizarteak, emakumeek eta gizonek,

gizarte zibilak, alderdi politikoek eta botere publikoek.

Izan bedi jarrera irmoa eta iraunkorra, izan bedi gure

ekintzen ardatza urteko egun guztietan. Justizia sozialak

hala eskatzen duelako, eta gizarte osoaren onerako

izango delako”.

Martxoaren 8ko ospakizunek ekarri dituzten

hausnarketak ez daitezela geratu urteko egun bakar

horretan.

GAZTEGUNEA.2012an gaztegunean eginiko gazteentzako ekintzak,

Bizkaiko Foru Aldundiko “Udal gaztedi” programatik

eskuratutako diru laguntzari esker egin dira. Diru

laguntza hau 13.873 eurotakoa izan da. Berau

eskuratzeko Lekeitioko Udalak “Udal gaztedi” programan

parte hartzea da baldintzetako bat. Baina, 2012ko

uztailaren 5ean,Lekeitioko Udalak eginiko Osoko

Bilkuran, programa honetan parte hartzeko bozketan

BILDU abstenitu egin zen eta EAJk alde bozkatu zuen,

beraz EAJko botoei esker gaude Udal gaztedi programa

honetan eta ondorioz diru laguntza hori lortu da.

Eta aurten zer? Badirudi maiatzak 31ra arte ekintzak

antolatuko direla, gero, murrizketak direla eta ekaina,

uztaila eta abuztua itxita egongo dela Gaztegunea, eta

gero zer? Ba, betikolez, hausnarketa, plan bat edota

buelta bat eman behar zaiola gai honi...

LUDOTEKA.Azkeneko Hezkuntza batzordean enteratu gara, Bilduk

udan ludoteka zerbitzurik ez ematea erabaki duela.

UDAL KIROL ERAKUNDEAREN GESTIOA.Lekeitioko Udalak “Udal Kirol Erakundea” sortu zuen,

erakunde autonomoa baina udalaren menpe eta

ondorengo helburuak lortzeko:

Kiroldegia, trinkete etxeko instalakuntzak, arraun pabiloia,

larrotegiko konplexua eta etorkizunean sor daitezken beste

instalazio batzuen promozioa. Herritar guztiei udal kirol

instalakuntzen erabilpena erraztea.

Besteak beste, helburu hauek lortzeko hurrengo jarduerak

egiten ditu: Kirol zerbitzu guztiak antolatu, Kirol erakustaldiak

eta lehiaketak antolatu, herriko kirol elkarteak sendotu

eta beraiekin elkarlanean aritu, herriko ikastetxeetako

kirol planifikazioan eta garapenean lagundu, instalazioak

kontserbatu eta mantendu, eta abar….

Udal kirol erakunde honen gobernu batzordea ez da behin

ere batzartu legealdi honetan, ez kiroldegiaren ordutegia

aztertzeko, ez prezioen igoera erabakitzeko ezta pertsonal gaiei

buruz eztabaidatzeko. Batzar deialdi hauen falta salatu nahi

dugu, eta udal kirol erakundeko erabakietan ere gardentasuna

eskatzen diogu udal gobernuari.

Badirudi, alkateak plenoan nahiz eta ezetz esan, 2013ko

kiroldegiko instalazioen prezioak %2,9ra eta aktibitateen

prezioak %4tik - %10era igo nahi dutela inolako

azalpenik eman gabe.

Udal kirol erakundean dagoen kudeaketa falta eta

desgobernua nabarmena da eta hori 4 aholkulari ere

badaudela…. Adibide bezala, 2012 aurrekontuan,

Trinkete eta kiroldegiko erregairako partidan 62.000

euro aurreikusita zeuden, baina urteko gastu erreala,

abendua kontuan hartu gabe, 89.075,79 eurokoa izan

da, hau da, 27.075,29 euro gehiago. Ez al da hobe,

prezioak igo ordean gastuak kontrolatzea? Lekeitioko

Kirol Erakundearen Kudeaketan hutsuneak nabariak

dira eta okerrerantz doa.

LEKEITIOKO LOGO BERRIA.Lekeitioko Udal Gobernua herriko logo berri bat lantzen

ari da. Logo berri hau diseinatzeko eta bere aplikazioak

zehazteko enpresa bat kontratatu da. Gauden egoera

ekonomikoan, beharrezkoa ote da logo berri batetan

dirua gastatzea? Logo berri bat egiteak lehentasuna

dauka herritarren beharrizanen aurrean?

Page 6: Entzuixu!! 4.zkia. 2013ko martxoa.

6 Entzuixu / 4.zkia • 2013ko Martxoa

BILDUK SANTA KATALINA PASEOA KONPONTZEARI UKO EGIN DIO. Bilduk 73.000 euroko diru laguntza galdu du

En el Pleno celebrado el día 8

de febrero Bildu presento una

moción sobre la sentencia que

les obliga a poner la bandera

española en el Ayuntamiento. Hicieron

un llamamiento a todos los exconcejales

para que secundaran la moción,

también a todos los partidos políticos

representados en el Ayuntamiento. De los

72 exediles 43 la secundaron (también

Aralar), pero todos los exconcejales de

EAJ-PNV de Lekeitio representados por

una exedil que se encontraba entre

el público, decidieron no participar

en la estrategia política diseñada por

Bildu; “no participaremos en este circo.

Pondréis la bandera española porque

no queréis que os inhabiliten, no porque

sea una imposición. Hoy presentáis esta

moción para justificar vuestra decisión

y como siempre, hacednos creer que

simplemente sois víctimas”.

La posición de EAJ-PNV de Lekeitio es

clara y así lo expuso el portavoz de EAJ-PNV

en el pleno; la decisión última de poner la

bandera española en el Ayuntamiento es

de la Alcaldesa, por lo que no tomaremos

parte en la estrategia política diseñada por

Bildu para justificar su decisión. Es por ello

que EAJ-PNV de Lekeitio no participó en la

votación de la moción.

Si EAJ-PNV estuviese gobernando, la

decisión sería suya y en consecuencia,

sería responsable único de esa decisión.

Sin embargo, la postura de la Izquierda

Abertzale no sería la misma que está

teniendo ahora. Solamente hay que

recordar el pasado no tan lejano; PNV

Español, PNV Morroi y demás pintadas.

Todas ellas por no ser insumisos ante la

Legalidad Española y por obedecer dicha

legalidad. Es por ello por lo que hay

que preguntar a la Izquierda Abertzale;

¿os mostraréis insumisos ante la misma

Legalidad Española? ¿o, con la excusa

de la inhabilitación, obedeceréis dicha

Legalidad Española?

Esas mismas preguntas se las hicieron a

los concejales de Bildu algunos Lekittarras

que se encontraban en salón de plenos.

Aunque, no obtuvieron respuesta. Bildu

fue incapaz de decir a los Lekittarras que

la decisión de poner la bandera española

estaba tomada.

A pesar de todo, EAJ-PNV de

Lekeitio tiene claro que no entrará en

descalificaciones, ni tampoco en una

guerra de banderas. Pero una cosa

quedará bien clara, que Bildu habrá si

quien haya puesto la bandera española

en el Ayuntamiento.

Para terminar, decir que EAJ-PNV

durante los 117 años de su historia la patria

que siempre ha defendido y que seguirá

defendiendo es Euzkadi, y que la única

bandera que nos representa es la Ikurriña.

Lekeitioko Udalak Santa Katalina pasealekuan hobekuntzak egiteko Eusko Jaurlaritzak

emandako dirulaguntza bati uko egin dio. Beraz, bigarren aldiz, Santa Katalinako pasealekua hobetzeko aukera galdu da.

Eusko Jaurlaritzako dirulaguntza, 73.000 eurokoa, Santi Brouarden omenezko eskultura jarrita dagoen espazioa hobetzeko eta Santa Katalina paseo hasieran (plastikozko piboteen ordez) losa edo espaloia egiteko ziren.

Alkatearen esanetan obra hau egiteko udalak 100.000 euro jarri beharko luke, baina beste lehentasun batzuk daudela adierazi du. Gure ustez, Santa Katalina hasieran espaloi edo losa bat egiteak lehentasuna dauka, jende asko paseoan dabilelako eta herritarren segurtasuna bermatu behar delako. Eta nondik atera 100.000 euroak? Ba, adibidez, HAPOa (HIRI ANTOLAMENDUAREN PLAN OROKORRA) berraztertzeko Elhuyar kontsultoraren kostuak, Logo berriaren kostuak, Komunikazioa arduradunaren kostuak, Kultur erakundearen “superavit-a”, etabar…

Bai, bigarren aldiz, Santa Katalina paseoa konpontzeko dirulaguntza galtzen dutela. Madrilen EAJ-PNVko parlamentu taldeak 2011. urteko Estatuko Aurrekontu Orokorretatik 1,4 milioi euro lortu zituen. Diru kopuru hau Santa Katalina

etorbidean pasealekua egiteko zen, herritik Itsasargira arte (farolera arte). Baina, azkenean obra ez zen egin, Bilduk ez zuelako ezer egin lortutako diru kopuru hori herrira ekartzeko..

Berriro ere pasealeku gabe geratu gara eta argi dago Santa Katalinako pasealekua ez egitearen errudunak nortzuk diren.

FACEBOOK TWITTEREntzuixu Lekitto! Twitter-en ere bai,

jarraitu gaitzazu!!!“Entzuixu! Eaj-Pnv Lekeitio” gainera, sarera egin dau salto;

Bila gaitzazu Facebook-en eta egin zaitez gure lagun!

Page 7: Entzuixu!! 4.zkia. 2013ko martxoa.

7 4.zkia • 2013ko Martxoa / Entzuixu

Atzo, gaur eta beti, Ikurriña Geuria!

Hirigintzabatzordean

1977ko urtarrilaren 20an, orain dela 36 urte, ipini

zen Ikurriña Lekeitioko Udaletxean lehenengo

aldiz frankismoa eta gero. Egun garrantzitsu hura

gogoratzeko asmoz, ekitaldi ezberdinak antolatu genituen

pasadan urtarrilak 18 eta 20an.

Hilak 18an Iñaki Anasagasti senatariak Ikurriñaren eta

bere sortzaile izan zen Sabino Arana Goiriren inguruko

berbaldia eskaini zuen Kultur Etxeko Azkue Aretoan.

Hilak 20an, frankismoa eta gero Udaletxean

lehenengo aldiz Ikurriña ipini zenetik 36 urte betetzen

zirenean, Ikurriñari omenaldia egin genion Batzokian.

Gonbidatu lez Aitor Esteban, EAJ-PNV bozeramailea

Kongresuan, egon zen gure artean. Bere berbaldian

Ikurriñak sinbolizatzen dituen baloreak mantentzeko

beharra azpimarratu zuen; “eskubideak, berdintasuna

eta Aberri baten ideia”.

Eskerrik beroenak ekitaldian parte hartu zuten dantzari

eta txistulariei. Baita bertaratu zineten guztioi ere.

El 20 de enero de 1977 se hizo por primera vez la

Ikurriña en el Ayuntamiento de Lekeitio después

del franquismo. Para recordar ese acontecimiento los

días 18 y 20 de enero se celebraron diversos actos.

El día 18 el Senador Iñaki Anasagasti dio una

charla sobre la Ikurriña y su creador Sabino Arana

Goiri en la Casa de Cultura.

El día 20, exactamente cuando se cumplían 36 años

desde que se hico por primera vez la Ikurriña después

del franquismo, se le hizo un homenaje a la Ikurriña en

el Batzoki. Como invitado le tuvimos a Aitor Esteban,

portavoz de EAJ-PNV en el Congreso. En su discurso

destacó los valores que simboliza la Ikurriña; “los

derechos, la igualdad y la idea de una Nación”.

Youtube

Flickr

Page 8: Entzuixu!! 4.zkia. 2013ko martxoa.

8 Entzuixu / 4.zkia • 2013ko Martxoa

LEKEITIOKO BATZOKIA: BERRINAUGURAZIOAREN XXXV URTEURRENA

1937. urtean faxistek Lekeitioko Batzokia inkautatu zuten. Beraz, Estatuaren jabegokoa izatera igaro zen Gora Buru elkartearen eraikina. Ondoren,

enkantean saltzeko agindua eman zen. 1921ean 125.000 pezeta balio zituen eraikinak eta honi zegozkion lurrak, Lekeitioko Udalak 1949ko urriaren 29an

98.500 pezetatan erosi zituen.

Diktadura garaian abertzaleen etxean Udalak nahi zuena egin zuen: gorengo solairuan udal langileentzat etxebizitza, lorategiaren zati bat Beitia hotelari alokatu eta Batzokirako erabiltzen zen solairuan “Cosmopolita” izeneko jatetxea jarri zuen, geroago “Victoria Park” famatua izango zena. Beheko

solairuko zineak ostera, martxan jarraitu zuen gutxi gora behera 1975. urtera arte.

1977ko apirilaren 28an jeltzaleek eraikina okupatu zuten balkoian Ikurriña eta Batzokia zela adierazten zuen kartel bat ipiniz. Berehala hasi ziren konponketa lanak eta jeltzaleek urteetan itxaron zuten eguna 1978ko apirilaren 30ean ospatu zuten, Batzokiaren berrinaugurazioa.

Orduko Uri Buru Batzarra ondoko lekeitiarrek osatzen zuten: Damaso Leturia (Lehendakaria), Xabier Txakartegi, Ramon Alzibar, Terese Goitia, Edurne Jauregi, Espe Iturraran, Anton Goitia, Anton Gabiola, Rafael Zelaia, Joseba Jaio, Jabi Eiguren, Jose Grande, Maria Luisa Uribarren, Andoni Legarza eta Iker Saez de Buruaga.

Inaugurazioan Batzokiko balkoitik Juan Ajuriagerrak, Damaso Leturiak eta Castor Uriartek (Batzokia eraiki zuen arkitektoak) hitz egin zuten. Jeltzaleak nahiz eta Batzoki barruan egon, berau legez Udalarena izaten jarraitzen zuen. Bidegabekeria hau zuzentzeko helburuarekin Eusebio Erkiaga eta Rufo Atxurrak 1987an idatzi bat aurkeztu zuten Udaletxean, Udal demokratikoak inkautaziotik hasi eta erosketara arteko egoerari konponbidea eman behar ziola argi baitzeukaten. Juan Carlos San Miguelek, orduko alkateak, hiru baldintza jarri zituen negoziatzen hasteko: EA eta EAJren arteko Batzokiari buruzko liskarrak konpontzea, alderdi guztiak jakitun jartzea Batzokia eraiki zenetik honek izan zituen gorabeherei zegokienez eta denen adostasuna inor kaltetuko ez zuen konponbide batera heltzeko. Alderdien arteko negoziazioak urte bete baino gehiago luzatu ondoren, 1994ko azaroan Udal Batzak aho batez onartu zuen EAJren esku hartzea, Batzokiak historikoki izan zituen ia ondasun guztiak berreskuratuz. Honela amaitutzat eman zen 1937an hasi zen ametsgaiztoa.

Aurrekariak

Lekeition abertzaletasunaren hedapenari buruzko lehen aipamenak Sabino Arana (1865-1903) sortzailearen garaikoak dira. Ezagunak dira Sabinok Lekeitiora egiten zituen bisitak. Santa Luzia ermitan dagoen idatzia adibidez, Sabino Aranak berak eginikoa da.

Lekeitioko lehenengo Batzokiaren datu zehatzak 1905ekoak badira ere, baliteke lehenago elkartzeko beste lokalen bat edo etxeren bat alokatzea. Hala ere, lehenengo Batzokitzat jotzen den lokala Extramuros (gaur Sabino Arana etorbidea 2) kalean zabaldu zena dela dirudi. Idatziz ez badago testigantzarik ere, ahoz esaten zen XX. mende hasieran Igualdegi kalean kokatzen zela Batzokia.

“Euzko Batzokija” 1905eko ekainaren 24an inauguratu zen eta hainbat ekitaldi ospatu ziren. 1905. urtean bertan, Lekeition lehenengo aldiz lortu ziren udal zinegotzi jeltzaleak hauteskundeetan.

• 1905tik 1917ra bitartean, Batzokia orduko Extramuros kalean (egun Sabino Arana etorbidean) zegoen, eraikin bateko bigarren solairuan eta alokairuan hartua.

• 1917tik 1921era egungo Eskolapean kokatu zen Batzokia, baita alokairuan, orain Kutxabank dagoen eraikinean, lehenengo solairuan.

• Lekeitioko jeltzaleek Castor Uriarte arkitektoari eskatu zioten eraikin berri bat marrazteko, herriko abertzale guztien etxe bihurtu eta bertan geroz eta ugariago ziren ekintzak antolatu eta burutzeko. Gaur egun ezagutzen dugun Batzokia 1921eko San Juan egunean inauguratu zen. Bertan bulegoak, kafetegia, liburutegia, jokorako txokoa, eta antzoki zinema gela zeuden eta kanpoan patio zabala. Batzokiaren eguneroko bizitzak helburu politikoak bazituen ere, kirolak eta kulturak ere izugarrizko garrantzia zeukan. Guztiaren helmuga, euskal nortasuna sendotzea zen.

1923an Primo de Riverak estatu golpea eman eta diktadurak abertzaletasunaren errepresioa ekarri zuen. Guardia Zibilek Batzokia zarratu zutenean, Carlos Solanok Ikurriña eusteko ekarritako Batzokia bera baino altuagoa zen pinu tantaia behera bota zuten. Ekintza honekin argi geratu zen orduko agintariek euskaltasuna eta abertzaletasunarekiko zituzten asmo ezkorrak.

Horrelako gertakariak saihesteko eta agintariak etxeaz ez jabetzeko asmoz, Batzokia sortu zenean, berau Gora Buru Elkartearen izenean jarri zen, ez Euzko Alderdi Jeltzalearen izenean.

1931. urtean errepublika ezarri zen eta urte bereko uztailaren 5ean zabaldu zen berriz Batzokia. Baina, artikulu honen hasieran azaldutakoaren arabera, “lasaitasunak” 6 urte bakarrik iraun zuen.

Urteurren honetan, nola ez, gogoan ditugu bereziki urte latzetan abertzaletasunaren alde hainbat lan egin duten emakume eta gizonak. Mila esker.

• MARTXOAK 31n, Aberri Eguna. Batzokian eguerdiko 12:00etan.

• APIRILAREN 11n, osteguna: Juan Jose Ibarretxe Lehendakariaren hitzaldia. Gaia: “Balore eta nortasun ... krisia” Lekeitioko Ikusgarri zine Aretoan. Arratsaldeko 19:00etan

• APIRILAREN 26an, barikua: Juan Mari Aburto Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailburuaren hitzaldia. Gaia: Enplegua eta Gizarte Politikak. Kultur Etxeko Azkue Aretoan. Arratsaldeko 19:00etan

• APIRILAREN 28an: Ekitaldi politikoa Eskolapean, eguerdiko 12:00etan, Andoni Ortuzar eta Itxaso Atutxaren eskutik.

• APIRILAREN 28an; Ospakizun Bazkaria Batzokian. Tiketak Batzokiko Tabernan salduko dira.

Lekeitioko Batzokia: XXXV Urteurrena ospatzeko egitaraua: