219 (2013ko martxoa)

32
www.baleike.com B A LEI K E 219. ZENBAKIA. EURO BAT 2013ko MARTXOA ZUMAIAKO HILABETEKARIA E R R E T R A T U A : T E L M O I R U R E T A KRISIAREN ONDORIOAK ZUMAIAN Gero eta gehiago dira krisiaren eraginez laguntza eskatu beharrean aurkitzen diren zumaiarrak. Datuak eta iritziak bildu ditugu.

description

Euskara, bestela es gara: Kike Amonarriz eta Jone Miren Hernandezen hitzaldiak. Joseba Azkarraga Etxegibel. Erretratua: Telmo Irureta. Bertso xorta: Maddi Gallastegi.

Transcript of 219 (2013ko martxoa)

www.baleike.com

BALEIKE219. ZENBAKIA. EURO BAT2013ko MARTXOA

ZUM

AIA

KO

HIL

AB

ETEK

AR

IA

e r r e t r a t u a : t e l m o i r u r e t a

krisiaren ondorioak zumaian

Gero eta gehiago dira krisiaren eraginez laguntza eskatu beharrean aurkitzen diren zumaiarrak. Datuak eta iritziak bildu ditugu.

ENDAÑETA ZUMAIAELEKTROGAILUAK

Erribera, 8 Tel. 943 861 694www.endanetazumaia.com

BOSCH• 6 kg

• 1000 bira/min

• Display funtzio

anitza

FAGORVCE 2201

• 2.000 W

• Egurrerako eskuila

berezia

IGNISICF 150

• 136 l. edukiera

• 28 orduko autonomia

• A+

• Neurriak:

86,5 x 57,2 x 64,8

BOSCH• 7 kg

• 1.200 bira/min

• Display funtzio

anitza

• Variospeed

SAMSUNGUE4QES6100

• 40”-ko pataila

• 3D sistema (2 betaurreko opari)

• WIFI-a integratuta

• 200 Hz

54,90€

Zurekapritxotarako

egokia

Hilekoaspiragailua

UNITATEMUGATUAK

329€etxean martxan jarrita

649€etxean martxan jarrita

429€

3 x 143 €

239€

3 x 80 €

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

BALEIKE219a

za

La a

. ru

bio

ap

rea

hErri aldizkaria

Foronda kultur Etxea

Odieta, 2

tel.: 943 86 15 45

e-maila: [email protected]

Argitaratzailea

Baleike kultur Elkartea

e-maila: [email protected]

Administrazio batzordea: agustin zubimendi eta

Xabier azkue.

Erredakzio taldea: imanol azkue, ainara lozano

lasa, aitor Manterola, Juan luis romatet,

Miriam romatet, Peio romatet, arnaitz rubio, Jon

Urbieta eta Gorka zabaleta

Diseinua eta maketazioa: roberto Gutierrez

Hizkuntz zuzenketa: imanol azkue

Publizitatea

tel. 943 86 15 45

[email protected]

Inprimategia

antza inprimategia

(lasarte-Oria)

Tirada

800 ale

lege gordailua: SS-405/94

iSSN: 1136-8594

Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian

adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

9baleike +

baretzen ez duen zaparrada

4euskarakike amonarriz eta jone miren hernandezen hitzaLdiak

6hitzaldiajoseba azkarraga etxebigeL

21erretratuateLmo irureta

25baleike.combortizkeria kasuak zumaian

30bertso xortamaddi gaLLastegi

4 b a L e i k e 2 0 1 3 m a r t x o a4 b a L e i k e 2 0 1 3 m a r t x o a

eusk

ar

a euskara, BeStela eZ Gara

noLa aLdatu (ko) diren gauzak, kamarada!“XXI. mendeko euskaldunak; nola aldatu(ko) diren gauzak, kamara-da” hitzaldia eman zuen Kike Amonarrizek Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloari hasiera emateko. “Fase sozioekonomiko eta politiko berri baten atarian gaude, eta euskalgintza ere bidegu-rutze horretan dago”, esanez hasi zuen hitzaldia Amonarrizek.

Egoera berriak, hizkuntza ohitura berriakEgoera berriek praktika soziolinguistika berriak sortzen ditu, eta hizkuntza egokitzen eta moldatzen joaten da. Arau sozia-lak aldatuz doaz, eta horrek eragina du hizkeran ere. Adibidez; lehen sekula ez lieke seme-alabek gurasoei hika egingo baina gaur egun beharbada bai, gerta liteke gurasoek seme-alabak bultzatzea beraiekin hika egitera ere, seme-alabei hitanoa ira-kastearren.

Lurraldetasuna / eskuragarritasunaDuela 30 urte lurraldetasunaz hitz egiten zen baina horrek orain zentzua galdu du hein batean eta eskuragarritasuna kontzeptu berria daukagu. Zer dago eskura euskaraz? Sarean ez dago lu-rralderik. Adibidea eman zuen: “Twitter atzo 32 hizkuntzatan zegoen eta horietako bat euskara” Twitterrek gainera, mundu-ra zabaltzen gaitu, eta bide horretan, gazteen tendentzia sare sozialetan beste hizkuntzak ere erabiltzea da. Elebakartasuna/elebitasuna atzera gelditu den kontzeptua da, orain gazteek hiru edo lau hizkuntza erabiltzen dituzte, eta bakoitzetik behar duena erabiltzen dute.

Egungo egoeraHistorian lehenengo aldiz, ez dago elebakarrik, euskalduna eta alfabetatua izatea gauza bera dira gazteen artean. 16-26 urte bitarteko gazte gehienek guraso erdaldunak dituzte (Europan kasu bakarra?). Historian lehenengoz daukagu euskara batua ere, eta errazago idazten da euskaraz hitz egin baino. Gazteen gehiengo zabalak euskaraz badaki eta noizbait, nonbait erabil-tzen du, eskolan bakarrik bada ere. Egoera horren aurrean,

Botila erdi hutsa edo erdi betea?Batzuk erdi hutsa ikusten dute besteek erdi betea, beste ba-tzuek botila zulatuta dagoela… Kikek dio, geografikoki, demo-grafikoki eta funtzionalki lehen baino hobeto gaudela baina, hala ere, ahulak garela. Egoera minorizatua izan arren, Hiz-kuntza komunitate aktibo eta dinamikoa daukagu. Beraz, botila honekin bizi beharko dugu urte askoan.

Gaur egun, hiztunen borondatea eta babesa izugarriak dira, eta herritarrek duten atxikimendua ere bai, horrek neurri ba-tean biziraupena ziurtatzen du, kanpoko erasoak handiak ez badira, baina aurrerabidea ez. Horretarako ezinbestekoa da in-terbentzio politikoa.

Ura sototik sartzen zaigu, ez teilatutikAzken urteotan ahalegin handia egin da euskara formalaren alde, eta erabileran ere hobekuntzarik handiena hortxe gertatu da; unibertsitatean, administrazioan… Baina gabeziak ditugu eguneroko egoera informaletan, haserretzen garenean, ligatze-rakoan, familian, lagun artean… adierazkortasuna falta da, eta horrek euskaraz bizitzeko ezintasun handia dakar.

Nork ez du erabili noizbait euskañola?Kontuan hartu behar da batzuen gaitasunak ez duela gehia-gorako ematen, eta beraz, euskañolik ezean horiek gazteleraz egingo luketela. Gazteen artean talde nortasuna ematen duen zerbait ere izan liteke, moda kontu bat, gerora zuzentzen dena. Azken batean, Kikeren iritziz, beti erabili izan da euskañola. Orain beharbada dimentsio handia hartu du, baina jendea eus-karaz ari da. Zenbat jendek utzi dio euskaraz egiteari ahoa za-baldu orduko zuzendu zaiolako?

Beraz, zer egin? Alde batetik kontuz ibili behar dugu balorazioekin, egoerak oso diferenteak baitira. Gure ikuspegiak zabaldu behar ditugu dena ez da txuri edo beltz. Akatsak egiteari eta euskañolari bel-durra galdu behar zaio, hiztun onenek ere erabili izan dute.

Kikeren ustez, gaiari buruz hitz egin behar da, egoerak es-plizitatu, hizkuntzaren egoeraz hausnartu, soziolinguistika ira-katsi eskoletan, “soziolinguistika inmersioa”. Harreman sareak sortu eta hedatu, euskarazko kultura eta produktuak sustatu, euskararekin jolastu eta gogoa piztu eta landu. Zumaia eta an-tzeko herri euskaldunen zeregina berriz, hemengo bizi-indarra esportatzea da, gazte hizkera, esamoldeak… irradiatzea eta beste lekuetara zabaltzea.

Eta jakina, hainbeste “baina” esateari utzi eta daukaguna baloratzeari garrantzia eman behar zaiola nabarmendu zuen, hitzaldi osoan erabilitako tonu positiboari eutsita.

kike amoNarriZ

Bideoa

TESTUA: JOSUNE HERRARTE / UdAL EUSKARA TEKNIKARIA

b a L e i k e 2 0 1 3 m a r t x o a 5 b a L e i k e 2 0 1 3 m a r t x o a 5

baLe

ike

+eu

ska

ra

arnas-uneak; gazteak eta euskararen momentua

Espazioak garrantzitsuak dira, baina baita denbora ereIzenburuari berari heldu zion lehenengotik Jonek, arnasgune kontzeptua hain modan dagoen honetan, berak arnas-uneak defendatzen ditu, espazioarekin baino denborarekin lotuta. Hasiera-hasieratik beste ikuspegi bat eskaini zuen Jonek, an-tropologiatik gertuago dagoena soziolinguistikatik baino.

Gazteek eskolan euskara ikasten dute, baina gero zergatik ez dute erabiltzen? Hori da gaur egun nonahi dabilen galdera. Duela 30 urte kezka ezagutzarena zen, baina hori eskolarekin gain-ditu da neurri batean, eta orain erabilerak kezkatzen gaitu. Jone Mirenek beste hausnarketa bat egiten du, ordea: Galdera hori egokia da? Ondo formulatuta dago? Ala helduok geure ikuspegitik egiten dugun galdera da? Beharbada galderak bes-te bat izan behar luke; nork, norekin, noiz, zertarako, zergatik erabiltzen dute gazteek euskara?

Gazteen ezagutza, erabilera eta motibazioa aztertzeko hainbat ikerketa egin izan dira baina guztiak ere helduen ikus-pegitik egin dira eta gazteek oso paper pasiboak izan dituzte ikerketatan; galderei erantzutea besterik ez baitute egin (in-kesten bidez, foroetan…). Emaitzetatik ondorioztatzen da gazteek ondo ikasia dutela zer erantzun behar duten; euska-ra maitatu behar da, gure hizkuntza da…. transmititu zaiena azken batean. Baina, Jone Mirenek zalantza egiten du, dau-kagun informazioa guztiz aberatsa da? Ala hutsuneak ditu? Izan ere, apenas inork hartu duen astirik gazteei dedikatzeko, beraiekin lasaiago egoteko, hitz egiteko eta ikerketak beste era batera egiteko; hortik arnas-uneen kontua.

Eskola ez da nahikoa izan euskara normalizatzeko14-15 urteko gazteekin generoaren ikuspuntutik egiten diren ikerketek erakusten dute ez dela berdintasunik lortu. Ikerketa horietan azaltzen da, gazteek futbolean eta kirolean ikusten

dituztela gizonezkoak, eta emakumeak, berriz, hitz egiten eta txutxu-mutxuetan. Ez zaigu gustatzen hori entzutea, baina telebistari erreparatzea baino ez dago, gure gizartea ere ho-rrelaxe irudikatu litekeela ikusteko. Zerk agintzen du telebis-tan? Futbolak eta txutxu-mutxuen programek. Azken batean gazteak gizarte globalaren isla garbia dira.

Beraz, beste paralelismo bat eginez, Jone Mirenek atera-tzen duen ondorioa da, eskola mistoa ez dela nahikoa izan gizartean berdintasuna lortzeko, eta, era berean, euskarazko eskola ere ez dela nahikoa izan euskara normaltasunez era-biltzeko. Hala ere, balantze positiboa egiten du, eskolak lan handia egin duela uste du. Bere esanetan, eskolagatik izan ez balitz gaur egun ez ginateke puntu honetan egongo.

Denak berdindu nahian dibertsitatea areagotu du eskolak bere ustez, denak euskaldundu nahian, abaniko zabal-zabala ireki du; oso-oso euskalduna denarengandik hasi eta ia eus-karaz ez dakienean amaitzeraino, dena continuum bat da eta hor barruan mota askotako jendea dago. Gaur egun beraz, aniztasun izugarri horri erreparatu beharra dago, oso gizarte konplexuan bizi gara, eta arazoei eman beharreko irtenbideak ere konplexuak izango dira.

Erronka aniztasunarekin bizi eta kudeatzen ikastea Beraz, gaur egun 13-14 urteko gazteen erabilera oso baxua da, baina horrek ez du zertan baliagarri izan etorkizuna iru-dikatzeko. Oraindik oso gazteak dira eta bizitzan aldaketa asko jasango dituzte, seguru samar ikusten da mugikortasuna ezaugarri nagusi izango dutela eta aldaketa handiak izango dituztela. Aldaketak ordea, beti ez dute zertan izan hizkuntza gutxituaren kaltetan, gerta liteke eremu erdalduneko gazte bat, unibertsitatera leku euskaldunago batera joatea eta hor identitate berria sortzea, euskaraz biziko dena. Gasteizko edo Iruñeko ikasle batzuei Donostiara unibertsitatera etorrita-koan gertatzen zaien bezala.

Hitzaldiaren amaierara aldera aipatu zuen asko aldatu den eta aldatzen ari den gizarte konplexu batean gaudela, baina oraindik orain paradigma zaharrekin funtzionatzen jarraitzen dugula. Pa-radigma zaharkitu horren arabera euskara ikasten duen guztia euskaldun bihurtzen da eta identitate euskalduna hartzen du, eta gaur egun hori ez da horrela. Urteetan hizkuntzan jarri dugu arreta eta ez hiztunengan, horrela ariketa sinplifikatu egin dugu. Milaka gazte euskaldundu ditu eskolak baina bakoitzak bere mo-dua dauka euskaldun sentitzeko eta praktikatzeko.

Beraz, erronka hauxe da; nola erakutsi gure gazteei diber-tsitatean sozializatzen? Nola erakutsi dibertsitate hori kudea-tzen, horrekin bizitzen eta are, nola egon harro horrekin?

jone miren HerNaNDeZ

BideoaTESTUA: JOSUNE HERRARTE UdAL EUSKARA TEKNIKARIA

6 b a L e i k e 2 0 1 3 m a r t x o a6 b a L e i k e 2 0 1 3 m a r t x o a

irit

zia “ez dago suntsipen handiko arma

eraginkorragorik kontsumismoa baino”Gaur egun gure eguneroko bizitzan hain eragin gordina izaten ari den krisi ekonomiko finantzarioari garrantzirik kendu gabe, muineko krisi sakonago baten aurrean gaudela dio Joseba Az-karraga Etxagibel soziologoak: zibilizazio krisia. Diagnosi ho-rren aurrean, kapitalismoaren amaiera ezinbestekotzat jotzen du pentsalariak, eta komunitatearen autoeraketan ikusten du al-daketarako hazia. Hemen daukazue Gune elkarteak antolatuta otsailaren 22an Forondan eman zuen hitzaldiaren mamia.

Lurrikara bat gertatzen denean geologoek epizentroa eta hipozentroa bereizten dituzte. Hausturaren energia azaleratzen den lurrazaleko puntua da epizentroa. Hipozentroa, berriz, lur azpian haustura gertatu den puntua. Gaur egungo krisi ekono-miko finantzarioa da epizentroa; baina sakonean zibilizazio krisi baten aurrean gaude.

“Krisi ekonomiko finantzarioari meriturik kendu gabe”, etorkizuna erabat baldintzatuko digute lau krisi erraldoiren au-rrean gaude Azkarragaren iritziz:

Energia krisiaZibilizazio urbano, moderno, industriala erregai fosiletan oina-rritu da (petrolioa, ikatza eta gas naturala). Energiaren Nazioar-teko Agentziaren arabera, 2006an muga historiko bat gainditu genuen: lur azpian dauzkagun baliabideen erdia baino gehiago kontsumitu ditugu. Horrek esan nahi du jadanik kontsumitu du-gula petroliorik onena eta merkeena. Hemendik aurrera petrolio eskasagoa eta garestiagoa izango dugu. Ondorioak ikaragarriak dira, azken mendeko historian ez delako ezer ulertzen erreferen-tzia zuzenik egin gabe erregai fosilei, bereziki petrolioari. Merka-taritza, nekazaritza, garraioa, industria, populazioa ikaragarri hazi da petrolioari esker.

Klima aldaketaNabarmena da azken urteak beroenak izan direla datuak jaso-tzen direnetik. Zientzialarien aurreikuspen ezkorrenak betetzen ari dira. Erabaki da, gainera, 2020ra arte ezer ez egitea. Nazioar-teko konferentzia guztiak izugarrizko porrotak izan dira. On-dorioz, oso gauza larria onartu dugu: mende honetan Lurraren tenperatura bi gradu igoko dela batez beste, gutxienez; eta lau gradukoa ere izan daiteke igoera hori. Horrek esan nahi du Afri-kan tenperaturak zazpi gradu egin lezakeela gora. Kontinenteak gizakiarentzat bizigarri izateari utziko lioke. Klima aldaketaren ondorio ekonomikoak ere larriak izango dira. Klima aldaketak erakusten digu kapitalismoari bere kasa funtzionatzen utziz gero ez digula huts egingo bere gaitasun suntsitzaileak.

Bioaniztasunaren krisiaEkosistemak kaltetzen ari gara, oso modu larrian. 1975-2000. ur-teen artean, 25 urtean, ekonomia lau aldiz hazi zen, eta naturatik

hartzen ditugun baliabideen % 60 galzorian jarri ziren. Nazio Batuen Erakundeen aurreikuspenen arabera, ez dago batere garbi planeta honek gure premiak asetzeko gaitasuna izango ote duen etorkizunean. Hori ez da kontu etiko edo estetikoa. Joera horrek eragin zuzena izango du gure bizimoduan.

Elikagaien krisiaEta laugarrenik elikagaien krisia. Gaur egun 7.000 milioi lagun bizi gara planetan. Ia bikoitzari jaten emateko produzitzeko gau-za gara. Gaitasun produktibo handia daukagu. Beraz, gaur egun-go gosea ez da arazo tekniko bat, jakien banaketan eta politikan daude arrazoiak. Baina etorkizunari begira ez dago batere garbi gure gaitasun produktiboak horrenbesterako emango duen. De-mografia askoz arinago ari da hazten gure gaitasun produktiboa baino. Gainera, lur emankorrak galtzen ari dira egunetik egune-ra, funtsean petrokimikoen gehiegizko erabileragatik. Ondorioz, lurra gaitasun produktiboa galtzen ari da. Gainera, petrolioaren menpekotasun ikaragarria du gaur egungo agroindustriak; klima aldaketak ere ondorio zuzena du nekazaritzan; eta hori guztia gutxi balitz, espekulatzaileek negozioa egiteko gaitzat hartu dute, prezioak ikaragarri garestituz.

Zerk ekarri gaitu egoera honetara?Asko laburtuta, hazkunde ekonomiko mugagabearen ideia ma-giko eta utopikoak. Fikzioa da, ilusio optiko erraldoia. Hazkunde etengabearen ideiak ekarri gaitu kolapso finantzariora, hondatze ekologikora, inoizko ezberdintasun ekonomikorik handienetara, eta, aldi berean, antsiolitikoen kontsumoa urtetik urtera bikoizte-ra. Hazkunde ekonomiko mugagabearen ilusioak ekarri bagaitu zibilizazio krisi honetara, oraindik orain, barne produktu gor-dina igotzen ari dela entzun orduko halako helduleku magiko bat sortzen non atseden hartu. Gure entzefalograma ikaratu hau automatikoki lasaitzen da. Eta bitxia da, ez baitago ideia auto-destruktiboagorik. Etengabe hazi beharragatik egundoko talka batera ari gara iristen. Sistema sozio-ekonomikoa etengabe ari

joseba aZkarraGa etxaGiBel sozioLogoa

Bideoa

b a L e i k e 2 0 1 3 m a r t x o a 7 b a L e i k e 2 0 1 3 m a r t x o a 7

irit

zia

da hazten eta biosfera mugatua da. Hain da sinplea. Lurrak bere baliabideak berriztatzeko daukan gaitasunetik oso gora ari gara kontsumitzen (% 30 goitik gaur egun), eta hondakinak ere Lu-rraren xurgatze gaitasunetik gora ari gara sortzen.

Seguruenez, ez dago suntsipen handiko arma eraginkorra-gorik kontsumismoa baino. Suntsitzen ditu modu sistematikoan baliabide naturalak, komunitatea eta pertsonak, kontsumo ekin-tza bidez ari garelako gure identitateak eraikitzen, eta suntsitzen duelako gure dimentsio espirituala.

Dilema baten aurreanBidegurutze batera ari gara iristen, dilema oso potolo batera. Egoera honen aurrean, zer egin? Proposatzen ari zaizkigu haz-kunde ekonomikoaren karrilari berriro heltzea, ekonomia esti-mulatzera zuzendutako politikekin. Metafora bat: gu bagoaz A8 autopistatik 140ko abiaduran, legeak ezartzen duen 120ko mugatik gora. Proposatu digute azeleragailua topera zapaldu eta hala eusteko 10-15 minutuz. Istripua izateko probabilitatea ez da handia, erabatekoa da. Oinarrian, hori ari zaizkigu proposatzen hazkunde ekonomikoaren bidearekin. Dilema zein da? Hazi ezik, kolapsora goaz, gaur egungo sistemaren parametroetan. Baina, haziz gero ere kolapsora goaz. Hori da gaur egun mahai gainean daukagun dilemarik garrantzitsuena. Eta gaur egungo sistemak ez dauka erantzunik. Paradigma berri bat beharrezko da ataka honetatik ateratzeko.Gauza esentzialetara itzultzeko momentua da. Gaixotasun larri bat edo istripu bat duten pertsonek, heriotza aurrez aurre ikus-ten dutenek, bizitzan benetan garrantzitsua zer den identifika-tzeko gaitasuna eskuratzen dute. Halako ariketa bat behar dugu zibilizazio bezala. Nola demontre antolatu behar dugu gizartea guztion beharrizan funtsezkoa ase ahal izateko muga naturalen barruan –bestela ez dago etorkizunik–, eta, gainera, eskasiak aginduko duen etorkizun berri batean. Hori da aurretik dauka-gun erronka.

Erronka: nola bizi hobeto gutxiagorekin?Oso arrazoizkoa da pentsatzea aipatu ditugun krisi guztiak la-rriagotzen joango direla. Ez daukagu motiborik kontrakoa pen-tsatzeko. Kolapso probabilitatea, istripurako aukerak, uste baino handiagoak dira. Gertakari segurua da norabidez aldatzen ez bada. Norabidez aldatzea eta abiadura mantsotzea ez dira gauza bera. Fisikoki ezinbestekoa izango da hemendik aurrera gutxia-gorekin bizi behar izatea, eta ireki beharreko gidoi politiko berria izango da nola bizi hobeto gutxiagorekin. Auzitan ez dago sis-tema kapitalistak etorkizunik ba ote duen, gure bizimodu kon-tsumistak iraungo ote duen. Zalantzan dagoena da bukaera nola etorriko den.

Eskasiak agindutako etorkizun horretarantz egin dezakegu trantsizio ordenatua edo desordenatua. Mendiaren gailurrera iritsi gara eta orain jaistea dagokigu. Jaitsi gaitezke suabe-suabe, makilekin lagunduta, gauzak ondo planifikatuta: teknologia, zer-bitzu publikoak, ekonomia, hezkuntza, kultura… Inteligentzia politiko dosi oso altuak beharko ditugu trantsizio bidezkoa eta orekatua izan dadin. Beste aukera maldan behera korrika hastea, non amilduko garen jakin gabe. Hori da trantsizio desordenatua,

injustizia dosi handiekin, kaosa, militarismoa, muturreko feno-meno politikoak.

Antola gaitezenGizarte eta herri mugimenduak sortzen ari dira trantsizio orde-natu hori bultzatzeko, erresilientzia komunitarioaren bidetik: ko-munitate garen neurrian has gaitezen antolatzen, ikuspegi prag-matiko eta eraikitzaile batetik. Nola egin aurre aipatu ditugun krisiei. Antola gaitezen. Horrek esan nahi du autosufizientzia lokala indartu behar dela. Elikadura eta energia burujabetasuna oso garrantzitsuak izango dira. Euskal Herria izan da garapen-kerian txapeldun; baina, aldi berean, herri honetan sare komuni-tario oso sendoa daukagu. Autoeraketa logikak aplikatu ditugu Euskal Herrian, oso garrantzitsuak diren eremuetan: ekonomian (kooperatibak), hizkuntzan (euskara), hezkuntzan (ikastolak)…

Azken urteotan pauso kualitatibo garrantzitsuak egin dira bide horretan. Adibidez, Debagoienan energia berriztagarrien inguruan (bertan produzitu bertarako); kontsumo taldeen loral-dia; tokiko monetak (Iparraldean), Otxandion gertatzen ari den iraultza, Zerain Fundazioa, auzolan mugimendua, REAS sarea, Caritas, Fiare banka etikoa… Esperientzia txikiak dira, lokalak, mugatuak, baina oso garrantzitsuak. Gobernuen zain bagaude, ez gara garaiz iritsiko. Norbanako bezala, ez da nahikoa. Tarte-ko esparrua da komunitatea. Potentzial handiko eremua. Askoz interesgarriagoa da gustatzen ez zaigunari harrika ibili baino gus-tuko dugun mundua eraikitzea. Hazi horietan daude potentzial handiko erantzunak. Horrekin batera, maila globalagoan artiku-latu beharko dira botere eta kontrabotereak, gugan eragina zuze-na duten hainbat arazo globalak direlako.

Zer behar dugu ondo bizitzeko?Erreflexio honek balio beharko liguke ongizatea zer den birdefi-nitzeko. Zer da bizitza? Bitxia da, baina milaka urtetako pentsa-mendu filosofiko, espiritual, erlijiosoek esan digute egozentris-moan, egolatrian eta materialismoan ez dagoela bizi pozik, hori ez dela bizitza estrategia inteligentea. Eta milaka urte pasa eta gero iritsi gara eraikitzera dimentsio material horri inoiz funtzio sinbolikoki, sozial eta psikiko gehien esleitzen dizkion gizarte ba-tera. Ez da bakarrik analfabetismo erraldoi batean bizi gaituela gure muga fisikoei dagokienez, badago baita ere analfabetismo erraldoia gure giza kondizioari berari buruz. Hanka bikook zer behar dugu ondo bizitzeko? Oraindik orain, ez gabiltza batere ondo erantzuten galdera funtsezkoari. Krisia ez da bakarrik gure inguruan gertatzen ari, gure barruan ere bai. Depresioa izango da XXI. mendeko izurritea. Krisi existentzialista batean gaude.

Mendebaldeko filosofiak beti esan digu zenbat eta ondasun gehiago pilatu eta gehiago kontsumitu, orduan eta aukera gehia-go zoriontsu izateko. Eta ekialdeko filosofiek berriz, kontrakoa. Zenbat eta gehiago murriztu ondasun materialak kontsumitze-ko irrika hori, zenbat eta gutxiago atxiki nitasunari, orduan eta aukera gehiago bizitza gozatzeko. Biek ezin dute arrazoia eduki. Bietako bat oker dabil. Eta badakigu zein den.

Gune Elkarteak antolatutako hitzaldiaren laburpena.

Egilea: Gorka zabaleta.

8 b a L e i k e 2 0 1 3 m a r t x o a

irit

zia

pubL

izit

atea

b a L e i k e 2 0 1 3 m a r t x o a 9

baLe

ike

+

...

TESTUA: JUAN LUIS ROMATET

ARGAZKIAK: ARNAITZ RUBIO APREA

baretzen ez duen zaparrada

Jasaten ari garen krisialdia bosgarren urtera heltzen ari da eta ez dirudi azkar amaituko denik. Langabezia inoiz

ezagutu ez dugun mailetara heltzen ari da eta gizartearen kopuru handi bat pobrezia mailaren azpitik bizi da. Zumaia ez dago egoera honetatik kanpo: gero eta jende gehiagok

eskatzen du laguntza eta hitz egin dugun eragileen ustetan, eskatzaileen kopuruak gora egingo du datozen urteotan.

Ez dirudi zaparradak baretuko duenik.

baLe

ike

+ 2008ko irailaren 15a. Lehman Brothers inbertsio banku estatu-batuarrak porrot egin zuen. Ehundik gora urte zituen enpresa boteretsua karten gaztelu bat bezala erori zen. Haren atzetik bes-te zenbait banketxek ere erabaki berbera hartu zuten. Adituen esanetan, hura izan zen orain pairatzen ari garen krisialdiaren ha-siera. Gutxik esperoko zuten New Yorkeko burtsan gertatutako doministikuak halako eragina izango zuenik mundu mailan. Lau urte eta erdi hauetan estatu batzuek porrot egin dute (Islandiak, adibidez) beraien finantza sistemaren ahultasunagatik, kudeaketa txarragatik edo iruzur egiteagatik, eta beste batzuek erreskateak eskatu behar izan dituzte (Irlandak, Portugalek, Greziak, Espai-niak…). Doministikua pneumonia bihurtu da eta ez da oraindik hura sendatuko duen botikarik topatu.

Espainiar estatuan, Euskal Autonomia Erkidegoa izan da tsunamiari hobekien eutsi diona, baina itsasgorari eusteko jarri-tako dikeetan pitzadurak gero eta handiagoak dira eta zirrikitu guztietatik ari da ura sartzen. Egoera urtetik urtera, egunetik egunera, okertzen doa. Langabeziaren kopurua gorantz doaz etengabe (2006. urtean 314 langabetu zeuden Zumaian; 2013ko urtarrilean, berriz, 683), gero eta enpresa gehiagok itxi dituzte ateak eta oraindik lanpostua dutenen lan baldintzak (eta solda-tak) gero eta kaxkarragoak dira. Ho-rren guztiaren ondorioz, gero eta herritar gehiagok jo behar izan dute Administraziora eta gobernuz kan-poko erakundeetara laguntza eske.

Zumaia ez dago uholde hone-tatik salbu. Agian Euskal Herriko beste zenbait herritan edo hiribu-rutako auzoetan bezainbat ez orain-dik, baina krisiaren eraginak gero eta nabariagoak dira hemen ere. Oinarrizko errenta eskatzen duten herritarren kopurua boskoiztu egin da krisiaren ondorioz. Janari ban-kura edo Caritasera laguntza eske doan jende kopuruak ere gora egin du. Askok familiaren sostengua behar izaten dute hilabete amaierara heltzeko. Etorkizun hurbil batean tunelaren amaieran argi izpiak ikusi beharrean, egoerak okerrera egingo duelakoan dira asko. “Uste dut etor-kizunean gero eta bertako jende gehiago etorriko dela laguntza bila”, dio, adibidez, Caritaseko boluntario Arantxa Florezek.

Krisiak ziklikoak direla diote adituek eta 15-20 urtean behin beherakadak izaten direla ekonomian. Krisi hau, baina, desberdi-na dela entzun izan da. “Hau bezalakorik ez dut inoiz ikusi”, dio Nagusilaneko eta Janari Bankuko boluntario Victor Luengok. “1990eko hamarkada hasierako krisia gogorra izan zen, baina hau handiagoa da haren aldean. Eta oraindik geratzen zaiguna, etorkizuna ez baita batere baikorra”.

1990eko hamarkadako krisialdi hari aurre egiteko, pobre-ziaren aurkako neurriak hartu zituzten instituzioek. “Hor hasi

ginen udalak ere lan horretan. Plan haren baitan, Eusko Jaurla-ritzak prestazio batzuk onartu zituen eta haiek bideratzen aritu gara. Krisi hura gainditu ondoren egoera ekonomikoak gora egin bazuen ere, laguntza horiek ematen jarraitu izan dugu denbora honetan”, dio Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzutako tekni-kari Pili Alberdik. Besteak beste, Gizarte Zerbitzuek prestazioak

tramitatzen dituzte. “Prestazio ho-rietako batzuk Lanbidek hartu zituen bere gain 2012. urtean. Eskatzaileak bertara bideratzen ditugu orain, bai-na sumatu dugu denbora honetan jende gehiago etorri dela informazio edo laguntza eske”.

Krisiaren gogortzearekin es-katzaileen kopuruak gora egin du eta Eusko Jaurlaritzak prestazioak eskuratu ahal izateko baldintzak al-datu eta hein batean gogortu egin ditu. “Adibidez, oinarrizko errenta deitzen zaiona eskatu ahal izateko, lehen urtebetez erroldatuta egon behar zuen eskatzaileak. Baldintzak aldatu eta gero, eskatzaileak urtebe-tez erroldatuta egon dela ziurtatu behar du, baina baita denbora horre-tan lan kontratu bat izan duela; lanik ezean, hiru urtez erroldatuta egon behar du laguntza eskatzeko”. Lehen

laguntzak jasotzen zituzten pertsona batzuk kanpoan geratu dira orain, eskatzaileen kopuruak gora egin duelako.

Administrazioak hiru prestazio mota ematen ditu: gizarte-ratzeko diru sarreren errenta, lehen oinarrizko errenta bezala ezagutzen zena; etxebizitza gastuetarako prestazio osagarria (bi hauek Lanbidek bideratzen ditu); eta gizarte larrialdietarako diru laguntzak.

Gizarteratzeko errenta oinarrizko beharrizanekin eta gizarteratzearekin zerikusia daukaten gastuak ordaintzeko behar adinako diru sarrerarik ez duten pertsonentzat da, lan errentetatik datorren diru sarrerarik ez dutenentzat, alegia.

“1990eko hamarkadako krisia gogorra izan zen baina hau handiagoa da haren aldean”

10 b a L e i k e 2 0 1 3 m a r t x o a

...

b a L e i k e 2 0 1 3 m a r t x o a 11

baLe

ike

+

100 200 300 400 500 600 700

2008

2008

2009

2009

2010

2010

2011

2011

2012

2012

Zumaiako biztanleria

Langabetuen datuak

Atzerritarrak Guztira

371 (%3,99)

367 (%3,92)

408 (%4,30)

425 (%4,43)

459 (%4,76)

9.353

9.478

9.603

9.630

9.299

355

547

585

531

651

ETORKINEI BURUZKO TOPIKOAKKrisiak eta dirurik esak xenofobiatik hurbil dauden esaldiak areagotzea ekarri du.

Onuradunak Janari bankuan

2011

Maiatza: 58 heldu / 44 haur

Ekaina: 46 heldu / 37 haur

Uztaila: 40 heldu / 36 haur

iraila: 39 heldu / 35 haur

Urria: 43 heldu / 36 haur

azaroa: 44 heldu / 33 haur

abendua: 38 heldu / 31 haur

2013

Urtarrila: 31 heldu / 30 haur

Otsaila: 43 heldu / 32 haur

2012

Urtarrila: 39 heldu / 29 haur

Otsaila: 44 heldu / 37 haur

Martxoa: 40 heldu / 34 haur

apirila: 37 heldu / 33 haur

Maiatza: 39 heldu / 37 haur

Ekaina: 38 heldu / 35 haur

Uztaila: 36 heldu / 32 haur

iraila: 35 heldu / 31 haur

Urria: 36 heldu / 34 haur

azaroa: 31 heldu / 31 haur

abendua: 33 heldu / 31 haur

b a L e i k e 2 0 1 3 m a r t x o a 11

12 b a L e i k e 2 0 1 3 m a r t x o a

baLe

ike

+pu

bLiz

itat

ea

Krisiak familietan zuen eraginaz ohartuta, eta Pili Alberdi gizarte langileak dioen bezala, “ikusita zein zen errealita-tea”, Gipuzkoako zenbait herritan abian zen Janari Ban-kua egitasmoarekin bat egitea erabaki zuen Zumaiako Udalak. Proba moduan hasi zen 2011. urtean eta ordutik zerbitzu honi esker janaria lortu duen herritar kopuruak gora egin du.

Gipuzkoako Janari Bankuak Oiartzunen du egoitza eta supermerkatu handiek ematen dioten janari sobera-kinez elikatzen da. “Udalek zein elkarteek hitzarmen bat sinatzen dute, non esaten zaion zenbat onuradun izango diren eta banaketa nola egingo den. Segimendua oso zo-rrotza da, eta herriz herri ibiltzen dira inspekzioak egi-ten”.

Janari Bankuko onuraduna izateko zenbait baldintza bete behar dira. “Prestazio ekonomiko bat jasotzen egon edo hura jasotzeko tramitean egon behar da. Prestazio bat jasotzeko eskubiderik ez, baina sarrerak eta gastuak kontuan hartuta, gizarte langile batek egokia ikusten badu ere zerrendan sar daiteke. Lau hilabeteko eskaera egiten da eta epe horren ondoren berritu egin daiteke. Seriota-suna ere eskatzen diegu: janari bila zer egunetan eta zer ordutan pasa behar duten esaten diegu. Joaten ez badira eta ez joateko arrazoia justifikatzen ez badute, zerrenda-tik kanpo geratzen dira”, argitzen du Pili Alberdik.

Zumaiako kasuan, hilean behin egiten da janari ba-naketa, hilabete bakoitzeko hirugarren asteko asteazke-nean. “Bezperan, asteartean, Udal brigadako langileak Oiartzunera joaten dira janari bila, eta arratsaldean boluntarioak loteak prestatzen aritzen dira”. Nagusi-lan elkarteko boluntarioak aritzen dira Zumaian janari poltsak prestatzen eta onuradunei ematen. Zestoako familientzako janaria ere banatzen da Zumaian. “Han-go Udalak ezin izan zuen boluntario talderik lortu eta hemen egitea eskatu ziguten”.

63 urteko Victor Luengo da boluntario horietako bat. “Hasieran nahiko baldarrak ginen, baina ari gara ikas-ten. Ekartzen diguten janariaren arabera, eta zerrende-tan agertzen diren familien ezaugarriak kontuan hartuta (umeak edo helduak dauden) prestatzen ditugu loteak”. Olioa, babak, pasta, garbantzuak, arroza, dilistak, gailetak edota kontserbak banatzen dira. “Iraungitze data luzea duten produktuak izaten dira. Jogurtak edota esnea ere ekartzen digute noizean behin. Halako kasuetan janariak oraindik iraungi ez direla ziurtatzen gara”.

Onuradun kopuruak gora egin duela dio Victorrek. “Otsailekoa izango zen jende gehien etorri den eguna [75 onuradunentzako janaria banatu zen: 43 heldurentzat eta

32 haurrentzat]. Era guz-tietako jendea etorri ohi da. Atzerritarrak bai, bai-na baita bertakoak ere”. Gipuzkoa mailan eskaera handiagoa izateak Oiar-tzundik jasotzen duten janari kopurua gutxitzea ekarri du. “Eskaera ko-purua handitu egin da eta loteak gero eta txikiagoak dira. Zaila ikusten dut ba-naketa hilean behin baino gehiagotan egitea. Hilabe-te honetan, adibidez, Ba-susta jatetxeak egindako emariak salbatu gaitu”.

Basusta Jatetxeak Ur-teberri eguneko bazkariarekin ateratako diruaren % 5 Janari Bankuari eman zion. “Esan genion zenbat familia genituen zerrendan eta dirua eman beharrean, hobe izan-go zela berak erostea janaria. Otsailean entregatu zuen eta hilean bertan banatu zen”, azaldu du Pilik. “Oso lote ederra ekarri zuen eta nik uste bere poltsikotik ere dirua jarri zuela. Jarraitzeko moduko detaile bat izan zen”, gai-neratu du Victorrek.

Anonimotasuna errespetatzen dela nabarmendu du boluntarioak. “Etortzen zaigun jendeari buruzko ko-mentarioak egitea erabat debekatuta dugu. Onuradune-kin hitz egiten dugu eta, noski, eskertzen dute. Nola ez dute, ba, eskertuko! Pauso handi bat eman behar izaten dute laguntza hau eskatzeko”.

Datozen hilabeteetan eskatzaile kopuruak berriro ere gora egingo duelakoan dago Luengo. “Krisi hau bezala-korik ez dut ezagutu, eta etorkizuna ez da batere baiko-rra. Beharra duen jendeak bere harrotasuna alde batera utzi eta laguntza eskatu beharko luke, gehienbat haurrak eta helduak daudenean. Azken finean, baba pote batek lagundu zaitzake. Asko, gainera”.

Bankuarekin lagundu nahi duen edonori dei egin die Victorrek. “Badago jendea zer egin handirik ez duena eta boluntario bezala lagundu dezakeena”. Janariarekin kola-boratu nahi dutenak ere ongietorriak direla dio. “Hilabete bakoitzeko hirugarren asteko asteartean eraman dezakete Fielatoko lokalera. Besoak zabalik hartuko ditugu”.

Janari Bankuarekin harremanetarako kontaktua:

943 862 200 (Gizarte zerbitzuak).

janari bankua: laguntza puntuala baino gehiago

BOLUNTARIOAKNagusilaneko boluntarioak aritzen

dire janari loteak prestatzen eta onuradunei banatzen. Argazkian:

Victor Luengo.

baLe

ike

+

b a L e i k e 2 0 1 3 m a r t x o a 13

pubL

izit

atea

b a L e i k e 2 0 1 3 m a r t x o a 15

Ostirala. Parrokiako erlojuak ez ditu oraindik arratsaldeko 7ak eman eta jendea hasia da Apaizetxera hurreratzen. Kalean hotz egiten du eta atarian aurkitzen dute babesa. “Barruan daude, baina oraindik ez gaituzte hartu”, dio aulki batean eserita dagoen ema-kume batek. Bizitzak emandako kolpeak nabariak dira bere aurpe-gi nekatuan. Alboan, gizonezko gazte bat eta lau emakume ditu, bi latinoamerikarrak eta beste biak magrebtarrak. Laguntza bila azaldu dira martxoko arratsalde hotz honetan. Caritaseko kideak barruan daude dena prestatzen. “Ostiraletan harrera egiten die-gu pertsona hauei beraien kasua zein den jakiteko. Litekeena da hauetako batekin botikak erostera joan behar izatea”, dio Arantxa Florezek.

Azken urte hauetan lan eskerga egiten ari da Caritas beharra duten pertsonei laguntza ematen. Janaria, arropa, umeentzako jos-tailuak, babesa eskaintzen diete. Krisiarekin batera lana ere areago-tu egin da. “Hala ere, nik uste azken hilabete hauetan jende gutxia-go ari dela etortzen. Emigranteak etorri izan dira, latinoamerika-rrak, afrikarrak, ekialdeko Europako herrialdetakoak… Baina uste dut horietako batzuk beraien herrialdetara bueltatu direla hemen etorkizunik aurkitzen ez zutelako”, dio Joxe Mari Etxabek.

Zumaiako Caritasek bi egunetan zabaltzen ditu ateak Apai-zetxean dituen lokaletan. “Astearteetan arropa banatzen dugu eta ostiraletan harrera egiten diegu. Eskatzaileen beharrak zein diren jakiten saiatzen gara. “Zerbait puntuala bada, janari edo botika es-kaera bat, egunean bertan edo hurrengo egunean erosi eta ematen dizkiegu gai horiek. Beste kasu batzuetan, Gizarte Zerbitzuetara bideratzen ditugu, handik, agian, beste laguntza bat jasoko dute-lako”.

Gizarte Zerbitzuekin harreman zuzena dutela dio Etxabek. “Jakin nahi izaten dugu pertsona edo familia hauen benetako egoera zein den, zenbait herritan gertatu izan da eta iruzur txikiak egiten saiatzea eta ematen zaien arropa gero salmentan jartzea”. Azken urteetan laguntza Zumaia bertako bizilagunei mugatu die-tela gaineratu du. “Etorri izan zaigu beste herrietako jendea lagun-tza eske. Ez dakigu halakoetan ez diren herriz herri ibiltzen eta bakoitzaren herriko Caritasera bideratzen ditugu”.

Eskatzaileei dirurik ez zaiela ematen azaldu du. “Inola ere ez. Dirurik ez zaie ematen. Behar dutena guk erosi eta ematen die-gu. Beharra handiagoa bada eta ezin badiegu gure kabuz lagundu, Donostiako Caritasera bideratzen dugu. Txosten bat prestatzen dugu zer behar duten dioena eta zenbat gastatu dezaketen, eta han ematen diete erantzuna”.

Herriz herri dabiltzan ibiltariei ere laguntza puntuala ematen dietela azaldu du Joxe Marik. “Bokadilo bat ez diegu inoiz ukatu-ko. Herriko bi tabernarekin hitzarmena sinatuta dugu eta ibilta-riren bat etortzen bazaigu gosea duela esanaz, taberna horietara bideratzen dugu txartel batekin. Gero, hilabete amaieran joaten gara ordaintzera”.

Bere garaian Artadiko apaizaren etxea zena ere alokatzen die Caritasek beharra duten familiei. “Hilabete batzuetako epean bizi

daitezke bertan beste etxebizitza bat aurkitu bitartean. Gaur egun familia bat bizi da bertan”. Martutenen dauden presoei eta Arra-sateko Aita Menni ospitale psikiatrikoan dauden egoiliarrei ere materiala bidaltzen dietela gaineratu dute.

Apaizetxeko beheko solairuetan, Upela plazara ematen duten lokaletan, gordetzen dituzte arropak. Galtzak, jertseak, txama-rrak… Beraien arropa eman nahi duten herritarrek bi era dituzte kolaboratzeko: Caritasek herriko zenbait kaletan jarritako edu-kiontzietan, edo beraiekin zuzenean harremanetan jarrita. “Edu-kiontzietan utzitakoak Donostiara eramaten dira. Hemen bertan uzten direnak, garbiak badaude behintzat (zikinak daudenak Do-nostiara bidaltzen ditugu), guregana etortzen direnen artean ba-natzen ditugu”.

Gabonetan egin zuten sentsibilizazio kanpainaren ondoren arropa kopuru handia jaso zutela aipatzen du. “Baita platerak eta etxerako gaiak ere. Gaur bertan furgoneta bete material ekarri dut Algorri interpretazio zentrotik. Orain aste gutxi egin zen bigarren eskuko azokan saldu ez ziren gaiak ziren: arropa pixka bat eta umeentzako jostailu asko. Iaz ere hala gertatu zen, eta eskertzekoa

babeslekua ekaitzaren erdian

ARROPA BANAKETAApaizetxeko beheko solairuetan gordetzen dituzte Caritasekoek

eskatzaileei banatzen zaizkien arropak.

16 b a L e i k e 2 0 1 3 m a r t x o a16 b a L e i k e 2 0 1 3 m a r t x o a16 b a L e i k e 2 0 1 3 m a r t x o a

“Lan erreforma honek eskubiderik gabe utzi ditu LangiLeak”

etxe kaleratzeak: iruzurra tragedia bihurtzen denean

Krisi honek ondorio kaltegarri ugari ekarri ditu, baina minga-rrienetakoa etxe kaleratzeen kasua da. 2012ko lehen sei hila-beteetako datuek azaltzen dutenez, krisia hasi zenetik 420.000 etxe kaleratze inguru izan dira espainiar Estatuan. Horietatik, 2.667 Euskal Autonomia Erkidegoan gertatu ziren (15 etxe ka-leratze eguneko); Gipuzkoan 515 izan dira (eguneko 3). Kasu batzuek tragedian amaitu dute, kaleratuak izan behar zuten pertsona batzuek bere buruaz beste egitea erabaki baitzuten.

Gai honen inguruko hitzaldia eskaini zuten otsailaren 28an Gipuzkoako Kaleratzeak Stop taldeko kideek, Baleike Kultur Elkarteak antolatutako saio batean. Talde hau 15-M mugimenduaren ondoren sortu zen Gipuzkoan eta ordutik zabaltzen joan da. Gaur egun taldeak daude Gipuzkoako zenbait herri, bailara edo eskualdetan.

Etxe kaleratzeen kaltetuak, gehienbat, epe luzeko langa-betuak direla azaldu zuten. “Orain arteko neurriek ez dute eraginik izan. Neurri horiek, gainera, ez dute argitzen langa-beziak behera egingo duen. Langabeziaren prestazioa amaitu eta gero jasotzen den errenta 426 eurokoa da, eta kopuru horrekin mailegu bati ezin zaio aurre egin”.

Mailegu bati aurre egin ezin zaionean zer gertatzen den adierazi zuten. Lehen pausoa, soilik kuotaren interesak ordaintzea dela azaldu zuten, “baina hori ez da inoiz ger-tatzen”. Bigarren pausoan, banketxeek % 17 eta % 25eko interesak kargatzen dizkiete atzerapen bakoitzeko. “Europak kolokan jarri du neurri hori, kontsideratzen duelako interes horiek gehiegizkoak direla. Orain ebazpenaren zain gaude, eta baiezkoa balitz, garaipen handia izango litzateke”.

Hirugarren pausoan, hiru hilabetean kuotarik ordaindu ez bada, prozedura judiziala martxan jartzen da. “Bankuek kontratua hautsitzat jotzen dute eta mailegua bere osota-sunean ordaintzea eskatzen dute. Kaltetuek ezin dutenean ordaindu, bere patrimoniora jotzen da, eta normalean etxe-bizitza bera izaten da.

Laugarren pausoan, banketxeek etxebizitza horren tasa-zioa egiten dute eta enkantean jartzen dute. “Tasazioa banke-txeek beraiek egiten dute eta betiere oso altua izaten da. Inte-resaturik ez bada, banketxea bera egiten da etxearen jabe tasa-zioaren % 60ren truke. Baina beste % 40 falta da ordaintzeko, gehi interesak eta epaiketaren gastuak”. Gainontzeko zor hori ordaintzeko eskaera da bosgarren pausoa eta etxebizitza salmentan jartzea seigarrena. “Momentu horretan pertsona hori etxerik gabe geratzen da kale gorrian bizitza osorako zor batekin. Banketxeak kaltetuaren patrimonioaren jabe egiten saiatuko dira eta lan bat aurkitzen duenean nomina bahituko diote. Ondorioz, pertsona horiek kondenatuta daude beltzean lan egitera edo bizitza osoan ordaintzera. Egoera horretan da-goen familia desesperaziora eramaten dute”.

Mailegua ordaintzeko gai ez diren pertsonei banketxera

da. Egia da azken aldian arropa kopuruak behera egin duela. Agian ko-meniko litzateke beste deialdi bat egitea”.

Elkarteak egindako lanak komunikabideetan oihartzuna izan duelako edo, pasa den Gabonetan egindako kanpainak aurrekoek baino erantzun hobea izan zuela aipatu du Etxabek. “Zumaiako herriak primeran eran-tzun du, eta ez arroparekin bakarrik. Gabon Koruarekin aurrekoetan bai-no diru gehiago jaso dugu. Martuteneko presoentzako material eskaera egin genuenean ere oso ondo erantzun zuen”. “Boluntario kopurua ere handitu egin da ordutik. Orain 18 lagunek osatzen dugu taldea”, gainera-tu du Arantxa Florezek. “Talde polita da, bai”, onartu du Joxe Marik.

Bertakoak baino, laguntza eske kanpotarrak joaten direla dio Joxe Marik. “Kanpotarrek badakite eliza baten alboan beti izango dela Cari-tasen egoitza bat. Bertakoek, agian, oraindik ez dakite zer eskaintzen den bertan”. Agian Eliza katolikoaren erakunde bat izanak jende bat atzera bota dezake?, galdetu du kazetari honek. “Posible da, baina gu ez gara inoiz fede kontuan aritzen. Hemen laguntzeko gaude. Noski, eskatzaile batzuei, musulmanei, adibidez, galdetzen diegu ea fededunak diren, ja-naria erosterakoan kontuan hartzeko. Bestela ez dugu erlijioa ukitu ere egiten”, azaldu du Florezek.

Orain arte kanpotarrak izan dira laguntzen onuradunak, baina Aran-txak uste du laster bertakoak hasiko direla laguntza eske. Etorkizunaz galdetzean aurpegia aldatzen zaio. Hitzik gabe geratzen da. Nabari da etorkizuna iluna ez, beltza ikusten duela. “Orain arte erakundeek gara-pen bidean dauden herrialdeetara begira egin dute lan, eta lan izugarria egin dute. Baina agian barrura begira jarri beharko ginateke, laguntza behar duen gero eta jende gehiago dago eta. Nik uste beharra dutenek laguntza eskatu beharko luketela. Lotsak eta harrotasuna alde batera utzi, eta laguntza eskatu”. Joxe Mariren ustetan, “ez du zentzurik harrotasuna-gatik gosea pasatzeak, eta gutxiago haurrak tartean daudenean. Badakigu jende bat hona ez dela etortzen lotsagatik, besteek esango dutenagatik. Hona etorri baino nahiago dute telefonoz deitu eta beraien egoera zein den azaldu. Horretarako, bi telefono zenbaki berri ditugu eta edozein arrazoirengatik hona etorri nahi ez dutenek izango dute telefono bidez gurekin harremanetan jartzea”.

Caritasekin harremanetan jartzeko telefonoak608 377 216 eta 608 309 115.

25 50 75 100 125

2008

2009

2010

2011

2012

Etxerik gabeko ibiltari kopurua

110

84

98

45

54

b a L e i k e 2 0 1 3 m a r t x o a 17

taldean joatea gomendatzen diete. “Bankuek nahiago dute be-zeroek kuota ez ordaintzea negoziatzen jartzea baino. Oso zaila da banketxeekin negoziatzea eta taldean joaten garenean agian zerbait lortu ahal izaten dugu”. Zentzu horretan, Kaleratzeak Stop taldeak “gidaritza lana” eskaintzen duela aipatu zuten.

Esan zuten etxe kaleratzeen prozesu judizialak apenas due-la zirrikiturik. “Espainiako legea Munduan dagoen zorrotz eta gogorrenetakoa da. Legea 1909. urtekoa da eta banketxeen alde gehien egiten duena da”. Banketxeen eta epaitegien aurrean kaltetuak babesik gabe egoten direla azpimarratu zuten. “Zure egoera zein den jakiteko, abokatua eta prokuradorea behar di-tuzu, eta mailegua ezin baduzu ordaindu, nola ordainduko duzu abokatu bat?”. Kasu horietan doako justizia eskatzea gomen-datzen dute. “Denok dugun eskubide bat da, nahiz eta askok ez jakin. Doako justizia eskatzen duzun unean prozedura geratu egiten da. Etxe kaleratzeen kasuan prozedura luzea da, 12 eta 18 hilabete bitartekoa, eta prozeduraren hasieran zein bukaeran eska daiteke doako justizia. Horrekin denbora irabazten da”.

Behin prozedura martxan jartzen denean, kuota gehiago ez ordaintzea gomendatu zuten, “ez du eta ezertarako balio. Prozedura hasten bada, onena da banku horretan duzun diru guztia handik ateratzea eta gehiago ez ordaintzea. Koltxoi bat izatea komenigarria da”.

Banketxeen portaera salatu zu-ten Kaleratzeak Stop taldeko kideek. “Orain 20 bat urte kaudimena frogatu behar zenuen mailegu bat jasotzeko. Azken 15 urteetatik orain gutxi arte justu kontrakoa gertatu zen: edozeini ematen zitzaion mailegu bat, eta as-kotan behar zutena baino handiagoa. Banketxeek bazekiten legeak nolakoak ziren, bazekiten legeak alde zituztela. Hori iruzurra izan da, argi eta garbi”. “Banketxeek ez dute sentimendurik. Etxea kendu eta gero pertsona horiei zer gertatzen zaien ez zaie interesatzen, ez da beraien arazoa. Pilota orduan instituzioei pasatzen diete”, gaineratu zuten.

Aipatu zuten azken urte honetan instituzioek hartutako neurriek ezer gutxirako balio izan dutela. “Antzerkia” eta “ban-ketxeek beraien aurpegia zuritzeko hartutako erabakiak” bezala definitu zituzten.

Horien aurrean herri mugimendua aldarrikatzen dute: “ezin dugu pentsatu instituzioek dena egingo dutenik. Presioa egiten jarraitu behar dugu”. Mugimendu hori indarra hartzen ari dela uste dute eta orain aste gutxi Madrilgo Kongresuan Hipotekak Kaltetutakoen Plataformak aurkeztutako Herri Ekimen Lege-gilea (HEL) jarri zuten adibide. “500.000 sinadura behar ziren HEL hori Parlamentura bidali ahal izateko, baina lortutako fir-mak 1,4 milioi izan ziren. Gainera, pentsatzen da Espainiako gizartearen % 80 dagoela neurri horren alde”. Hipotekari aurre egiteko etxebizitza ordainetan emateko aukera onartzea eska-tzen du ekimen horrek.

Kaleratzeak Stop taldeko kideek etxebizitza eskubidea bermatuko du-ten politikak hartzea eskatu zuten. “Etxebizitza huts asko daude. Milioika dira Espainian hutsik dauden etxebizi-tzak. Hori ez da onargarria, eta banke-txeek espekulaziorako erabiltzea etxe-bizitza horiek ere ez”.

Zentzu horretan, kaleratuak izan direnak ordura arte beraienak izan-dako etxebizitzak okupatzera anima-

tzen ditu talde honek. Hori izango da etxe kaleratzeen aurkako taldeen hurrengo pausoa. “Orain arte legea bete dugu, baina orain babesa emango diegu berea izan den etxea alokairu sozial baten truke okupatzen dutenei. Gure asmoa ez da iruzurra egi-tea; jasotzen den errentaren % 30 alokairu bezala ordaintzeko prest gaude. Horrela, berea izan den etxebizitza berreskuratu dute. Okupazioaren inguruko iritzia erabat aldatu da eta uste dugu gizartearen ehuneko handi bat egongo dela neurri horren alde”.

Zer egin daiteke?- zure banketxearekin hitz egin eta zure desadostasuna erakutsi.- Etikoagoa den banketxe batera aldatu.- Ekintzetan parte hartu.- informazioa eman senide eta adiskideei.

Gipuzkoako kaleratzeak Stop taldearekin harremanetan jartzeko: [email protected] / Tel.: 669428598

asteazkenero 18:00etan donostiako Gazte info etxean.

dOAKO JUSTIZIA“Justizia mota hau eskatzen bada, prozedura judiziala geratu egiten da eta denbora irabazten da”

“babesa emango diegu berea izan den etxea alokairu sozial baten truke okupatzen dutenei”

baLe

ike

+

18 b a L e i k e 2 0 1 3 m a r t x o a

baLe

ike

+ Oinarrizko errenta, pertsonako, 658,80 eurokoa da. Familia bi pertsonak osatzen badute, 845,58 euro ematen dira, eta hiru laguneko kasuan, 935,38 euro. Pentsiodunen kasuan ko-purua zertxobait handitzen da (748,30 €, 935,38 € eta 1.010,21 €, hurrenez hurren). “Oinarrizko errentak osatu egiten ditu jaso-tzen diren beste prestazioak ko-puru horietara heldu arte”.

Zumaiako kasuan, oinarrizko errenta jasotzen duten bizilagunen kopurua boskoiztu egin da krisia hasi zenetik. 2007ko amaieran 28 bizilagun edo familiek jasotzen zuten prestazio hau; 2012ko aben-duan 134 dira laguntza hau jaso dutenak. “Kopurua handia da. Hau da errealitatea. Eta kontuan hartu behar da jende bat kanpoan geratu dela baldintzak betetzen ez dituela-ko”.

Prestazio horiek jasotzeko ez da kontuan hartzen zein diren eskatzailearen gastuak, diru sa-rrerak zein diren baizik. “Gerta daiteke norbaitek diru sarrera batzuk izatea, mailegu edo alokairua ordaindu behar izatea eta gastu horiei aurre ezin egitea. Sarrerak aurrez zehaztutako kopuru horiek baino handiagoak badira ezingo du laguntza-rik jaso”.

Halako kasuetan, etxebizitza gastuetarako prestazio osaga-rria eska daiteke. Laguntza hori oinarrizko errenta osatzeko era-tu da, etxebizitza edo bizitokiaren zerikusia duten premiei aurre

egiteko helburuarekin. Zumaiako 43 familia edo herritarrek jaso zuten iaz laguntza hori.

Hirugarren prestazioa, gizarte larrialdietarako diru laguntza, Uda-lak bideratzen du. “Berez, aldi motz baterako laguntzak dira, eguneroko-tasunari aurre egiteko. Argindarra dela, gasa dela, alokairua… Iaz arte ura eta zaborra ere sartzen ziren, baina aurten kendu egin dira. Gerta daiteke jende bat egotea Lanbideren laguntzarik jaso ezin duena, jasotzen duen errenta 658 euro horiek baino handiago delako, baina hemen beste baremo batzuk erabiltzen ditugu”.

Laguntza hori jasotzen duten es-katzaile kopurua jaitsi egin da azken urte hauetan (2012ko abenduan 38 eskatzaileri eman zitzaien prestazio hori; 2010ean, adibidez, 79 izan ziren onuradunak), baina horrek badu arra-zoia. “Onuradun izateko baldintzak gogortu egin dira. Aurreko urteetan

60 urtetik gorako herritar gehiagok zuten prestazio hori eskatze-ko aukera, baina orain patrimonioko maximoak aldatu egin dira eta hainbat pertsonak ez dute diru laguntza jasotzeko aukerarik izan”.

Prestazioen kudeaketa ez da gizarte langileen ardura bakarra. Krisiak gizartearen arlo guztietan du eragina, baita familia giroan ere. “Krisiaren ondorioz, adibidez, ez dugu sumatu emakumeen aurkako biolentzia kasurik, baina bai familia giroa gaiztotzea. Azken finean, dirurik ezak dena gaiztotzen du. Normalean di-

9.299

2008 2009 2010 2011 2012

Urtarrila 25 37 83 94 103

Otsaila 24 41 86 92 104

Martxoa 24 42 85 91 104

apirila 24 53 88 95 104

Maiatza 25 54 94 94 104

Ekaina 26 65 100 94 104

Uztaila 26 67 100 94 109

abuztua 26 71 95 97 113

iraila 30 70 97 97 119

Urria 29 74 99 97 125

azaroa 29 78 99 103 123

abendua 35 80 96 103 134

Gizarteratzeko diru-sarreraren errentaren onuradunak

2012ko abenduko onuradunen ezaugarriakGuztira: 134 (91 emakume eta 43 gizonezko); atzerritarrak: 32 (15 emakume eta 17 gizonezko)atzerritarrak %tan: % 23,88.

Etxebizitza gastuetarako prestazio osagarriaren onuradunak

2012

Urtarrila: 40

Otsaila: 33

Martxoa: 34

apirila: 34

Maiatza: 34

Ekaina: 34

Uztaila: 34

abuztua: 37

iraila: 42

Urria: 44

azaroa: 42

abendua: 43

“aldaketarik ezean, laguntza eskaera gehiago izango direla uste dut”

...

b a L e i k e 2 0 1 3 m a r t x o a 19

ruak gauzak asko estaltzen ditu, baina ez dagoenean…”. Esaldia amaitu gabe utzi du Alberdik.

Giroaren gaiztotze horretan xenofobiatik edo arrazakeriatik gero eta hurbilago dauden iritziak suma daitezke. “Herri mailan badago pertzepzioa laguntza guztiak kanpotarrei ematen zaizkie-la. Askotan entzun izan dugu Udalak etxea jartzen diela kanpota-rrei, eta hori ez da egia. Kontrakoa ere entzun behar izaten dugu: kanpotarrek ere gauza bera esaten dute bertakoei buruz”.

Iazko datuak aztertuta, oinarrizko errenta jaso zuten 134 eskatzaileen artean 32 izan ziren atzerritarrak, % 23,88. 2012an gizarte larrialdietarako laguntza jaso zuten 38 familien artean, al-diz, 11 ziren atzerritarrak. “Egia da janaria eskatzen dutenen edo prestazio eskaerak egiten dituztenen artean atzerritarrak daudela. Hori argi dago. Baina arrisku handiena duen jendea ere bada. Beste herrialde batera joaten zarenean ba al duzu familiaren kol-txoirik? Hemen familiaren sostengua dugu eta uste dut hori asko ari garela erabiltzen momentu honetan”.

Nabari da gai honi buelta bat baino gehiago eman dizkiola Pilik. “Galdera ere bada ea noiz amaitzen duen norbaitek atze-rritarra izaten? Hamar urtez hemen bizi den ekuadortarrak atze-rritarra izaten jarraitzen al du? Eta zein da atzerritarra? Madrildik datorren bat ere atzerritarra da zumaiar batentzat? Edo ekuador-tarrak bakarrik? Diru gutxi dutenak bakarrik al dira atzerritarrak? Pobrezia mailan daudenak bakarrik? Besteak ez dira?”.

Pobrezia maila aipatuta, Alberdik dio ez dagoela zehaztuta Zumaiako biztanleriaren zer kopuru bizi den maila horren azpi-tik. “Uler dezaket oinarrizko errenta eskatzen dutenak pobrezia mailaren azpitik bizi direla. Hala ere, ez dago zehaztuta ehuneko hori. Gainera, badago zenbait jende [oinarrizko errenta jasotze-ko] baldintzak betetzen ez dituztenak edota Administrazioaren radarretik kanpo daudenak”.

Gobernuz kanpoko erakunde batzuek egiten duten lana beharrezkoa ikusten du. “Administraziotik ezer lortzen ez de-nean, Zumaiako Caritasera edo beste organismo batera bidera-tzen ditugu eskatzaileak”. Elkarte honekin duten harremana oso ona dela azpimarratzen du. “Gizarte Zerbitzuen lana ere bada gizartean dauden baliabideekin elkarlana egitea eta hori presente

dugu. Osagarriak izan behar dugu”.Zumaiako egoera txarra izanda ere, inguruko herrietakoekin

parekatuta agian hain gogorra ez dela uste du. Foru Aldundiak sor-tutako prestazio berri bat jasotzeko Zumaian izan diren eskakizun urriak jartzen ditu horren adibide. “Eusko Jaurlaritzak oinarrizko errenta eskuratzeko baldintzak gogortu zituenean, Gipuzkoako Foru Aldundiak prestazio berri bat sortu zuen kanpoan geratuko zen jende horri laguntza emateko. Eskualdeko bilera batean garbi geratu zen inguruko zenbait herrik prestazio hori jasotzeko esku-bidea zuten herritar asko izango zituztela. Guk ez genuen halako sentsaziorik. Orain pasa dizkigute iazko datuak: hiru tramitazio besterik ez genituen egin iaz, eta egia da Azpeiti edo Azkoitiko errealitateak ez duela zer ikusirik Zumaiakoarekin”.

Hori hala izanda ere, etorkizuna beltza ikusten du Alberdik. “Ikusten dut langabezian dagoen zenbait jende prestazioak jaso-tzen ari direla oraindik. Baina orain da unea jende horri langabe-ziako prestazio horiek amaitzen ari zaizkiena, eta pentsatzen dut hortik aurrera ezingo dietela zenbait gasturi aurre egin. Aldake-tarik ezean, laguntza eskaera gehiago izango direla uste dut. Bai-na ez dakit nondik etorriko den aldaketa hori. Lanik ez badago, nondik etorriko da aldaketa?”

2008

2009

2010

2011

2012

Gizarte larrialdietarako diru laguntzen onuradunak*

41

57

55

33

25

6 47

73

79

49

38

16

24

16

13

10 20 30 40 50 60 70 80

Emakumeak

Gizonak

2008

2009

2010

2011

2012

Udal diru laguntzen onuradunak*

57

5

4

3

4

3

3

4

7

7

4

8

8

7

11

10

16

2 4 6 8 10 12

Emakumeak

Gizonak

*diru laguntzak jasotzeko eskakizunak gogortzearen ondorioz, gutxiagok jastzen dute laguntza gaur egun.

pubL

izit

atea

b a L e i k e 2 0 1 3 m a r t x o a 21

err

etr

atu

a

Telmo irureta

ez dago geLdirik egotekoOsasunak kolpe handia eman zion bi urte zituela, eta ondorio fisiko larriak eragin. Gurpildun aulkian ibili beharrean da, baina mugak gainditzen ari da Telmo Irureta. Unibertsitatean bi karrera ikasi ditu, eta Antzerki Eskolan dabil orain. Bigarren film laburra ere zuzendu du, eta laster aurkeztuko du.

TESTUA: AITOR MANTEROLAARGAZKIAK: ARNAITZ RUBIO APREA

22 b a L e i k e 2 0 1 3 m a r t x o a

err

etr

atu

a “Niretzat beti izan naiz horrelakoa”, dio Telmo Iruretak (Zu-maia, 1989). Baina beti ez zen horrelakoa izan. 1991n aldatu zi-tzaion bizitza, bizitza osorako aldatu ere. Enzefalitia izan zuen, eta garuneko paralisia eragin zion. Ondorio fisiko larriak utzi zizkion erialdiak, eta, harrezkero, gurpildun aulkian bizi da. Bai-na ez dago geldirik. Beti aritu izan da zerbaitetan, eta orain ere badabil.

Unibertsitatean, bi karrera burutu zituen: Ingeles Magisteri-tza, lehendabizi, eta Pedagogia gero. “Oso gustura aritu nintzen Magisteritzan, giro ederra genuen ikasgelan, eta ondo pasatu nuen. Pedagogian ez nintzen hain pozik ibili; oso serioa izan zen dena”. Alaia baita izaeraz Irureta, eta alaitasuna gustatzen zaio inguruan: berak sortzen du giro hori edota ingurukoek, bestela. Ikasketen munduan bi mugarri horiek jarri eta gero, beste erron-ka batzuei heltzea erabaki zuen, eta bere izaera bizi horrekin bat datorren zerbaiti heldu zion: “Antzerki Eskolan hasi naiz ikas-turte honetan, aktore ofizioa ikasten. Oso gustura nabil. Hamabi ikasle gara, eta pozik ari naiz”.

Ez da bere hautua zerutik eroritako zerbait izan: “Beti izan dut imajinazio handia, eta gustura nabil mundu honetan”, konta-tu du. Ez zaio arrotza mundu hori. Familian bizi duelako, “izeko Elenaren [Elena Irureta aktorearen] bidez”, eta hain zuzen, ize-ko Elenaren bitartez hasi da mundu horretan sartzen. Zuzendari lanetan ibili da berriki, eta ez du lehen aldia, gainera. Film labur bat egina dauka: Lepoaiño du izena, Irene Gutierrez protagonis-

b a L e i k e 2 0 1 3 m a r t x o a 23

ta lanean dela, eta bigarrena oraintxe ari da editatzen, grabazio lanak bukatu berritan. “Izeko Elenak eta biok pentsatu genuen behin gure txorakeriak grabatzen hasi behar genuela, eta bideo kamera bat erosi genuen. Antzeztea gustatzen zait, txikitatik egin izan dut pailazoarena. Jolasa bezala hasi zen”. Jolas horren bai-tan sortu zen Lepoaiño, baita produktora txiki bat ere, alegiazkoa: “Acenario Productions du izena. Gure aitonaren pasadizo ba-tean oinarrituta ipini genion izena”.

Lehen film laburra Zumaian bertan aurkeztu zuten, baina ez zuen bide luzea egiterik izan: “Musika ez zen gurea, eta ez ginen ausartu filma asko zabaltzen, musikaren egile eskubideen kon-tuagatik”. Bigarren filmean, ordea, musika beraiena da, eta alde horretatik, ez dute oztoporik izango bidea egiteko.

Filmaren argumentuaBigarren film laburrak ez dauka zeri-kusirik aurrekoarekin. Hala esan du Irureta zuzendariak: “Telesail bateko kapitulu bat balitz bezalakoa da. 7. atala da, gehiago baleude bezala; horrela egi-tea orijinala iruditu zitzaidan. Telesaila-ren izena Pisukideak da, eta 7. kapitulu horri Zorionak zuri izena ipini diogu”. Izenaren kontuak kontatzen hasteare-kin bat, barreari eman dio: “Komedia bat da”. Argumentua kontatzen hasi da gero: “Pisu batean hiru lagun bizi dira, eta bizilagunak 69 urte betetzen dituen egunean, merendola antolatzen diote. Baina festaren baitan, arazo handi bat sortzen zaie. Hil egiten dute bizilagu-na gozo eltzearekin, nahigabe”. Hor amaitu du kontakizuna, “dena ez dizuet kontatuko”, esanez.

Zuzendu dituen aktoreak hauek izan dira: “Hiru pisukideak Aitziber Garmendia, Esther Uria eta Arantza Uria dira, eta bizilaguna izeko Elena. Oso dotore azaltzen da, peluka batekin, atso zaharrarena eginez”, azaldu du, irribarrea ezpainetan marraztuz berriz. Izan ere, ondo gogoan dauzka akto-reak: “Lan ederra egin dute, musu truk gainera, eta esker ona adierazi nahi diet. Zorte oneko izan naiz aktore hauekin lanean aritzeagatik”. Bi egunean burutu zuten grabazioa, “gure etxean”. Asko nekatu zela onartu du: “Tentsio handia izan nuen, buruan daukazuna nola aterako den ez baitakizu”. Gero lasaitu zen, muntatu zuenean: “Orduan hartu nuen lasai-tua, ia dena eginda neukanean. Negar egiteko gogoa eta dena izan nuen, eta orduan konturatu nintzen zer itota ibili nintzen grabazioan”.

Hamasei bat minutu iraungo du film laburrak, eta Zumaian bertan estreinatuko dute: “Tximista tabernan izango da, laster.

Leku egokia da, pantailak eta dituelako. Ez da izango zerbait handia, lagunak eta familiakoak etorriko dira, baina berezia izan-go da egun hori”.

Egun horretan gogoratuko da zenbateko lana egin behar izan duen filma jendearen aurrean estreinatu aurretik. Graba-zioarena aipatu du, eta editatzeko lanaren berri ere eman du. Aurretik, beste lan batzuk egin behar izan zituen: “Gidoia idatzi nuen lehendabizi. Gero etorri zen une gogorretako bat, idatzita-ko horretatik zerbait kendu egin behar izaten delako. Ez dakizu nondik hasi, eta izeko Elenak lagundu zidan”. Gidoia prest izan eta gero, grabaziorako eguna adostu beharra zegoen, eta “kosta zitzaigun”, azaldu du. Ezin aktore guztiak egun berean elkartu, beraien lanak tarteko. Azkenean, behintzat, elkartu ziren, eta gra-

batu zuten. Musikak ere bere lekua du, jakina. Lehen esan duen bezala, “gurea izan da orain-goan. Lehengusu txiki batek musika sor-tzen zuela jakin nuen, eta berak egin du lana. Gero, letrak jarri nizkion, eta Ane Gabarain aktoreari eskatu nion kantatze-ko. Bi eta bat telesailean ere berak abesten du, eta baiezkoa esan zidan”.

Hurrengo proiektuaBat aurkeztu baino lehen, beste proiek-tu bat sortu zaio buruan. Ez da mamitu oraindik, baina zer gustatuko litzaiokeen azaldu du: “Konfiantza eman dit aurrera segitzeko film labur hau egiteak, polita izan da, eta badut ideia bat buruan hu-rrengo lanerako”. Bere buruaren berri eman nahi du, baina ez da erabat auto-biografikoa izango, ez du bere bizitza kontatuko: “Nire egoera fisikoaren berri eman nahi dut. Lagun batekin daukat proiektua gauzatzeko asmoa. Jendeak beti ikusten nau pertsona alai bezala, ha-lakoa naizelako, baina nik ere pasatzen ditut momentu txarrak, eta horien berri eman nahi diot jendeari. Nahi dut jen-deak gure egoera ezagutzea, gure lekuan jartzea, bost minutuz bada ere”. Bere asmoa ez da “biktimarena egitea, baina pena eman nahi dut”.

Horixe du buruan, eta “ea zer atera-tzen den”. Gero gerokoak: “Mundu hau gustatzen zait, aktoreena eta zuzendarie-na, eta ez dakit gero zer izango den. Zai-

la da mundu honetan lekua egitea, baina nire gauzak egiteko mo-duan izango naiz, eta polita da norbere gauzak egitea”. Betiere, asmo honekin ariko da, hala aitortu baitu: “Jendeari beti erakutsi nahi izan diot gu ere, gure egoeran, gai garela gauzak egiteko. Beti nabil horrela. Kanpokoek ez dute espero guk halako zerbait egitea”. Baina egin du, eta egingo dituenak... Ez baitago geldirik egoteko Telmo Irureta.

err

etr

atu

a

“beti izan dut imajinazio handia, eta gustura nabil mundu honetan”

24 b a L e i k e 2 0 1 3 m a r t x o a24 b a L e i k e 2 0 1 3 m a r t x o a24 b a L e i k e 2 0 1 3 m a r t x o a24 b a L e i k e 2 0 1 3 m a r t x o a

johan perez de Çumaya piratak ekintza ugari egin zituen xV. mende amaieran

pubL

izit

atea

b a L e i k e 2 0 1 3 m a r t x o a 25

Gutuna Bortizkeria kasuak Zumaian“La naranja mecánica” filmeko ultrabiolentzia gogoratzen? Agresibitatea axolagabekeriaz deskargatu asmoz, batere moralik gabe, bidean topatzen zuten edonor bortizki jipoitzen zuten Alexek (filmeko protagonistak) eta bere lagunek. Lagunek?Harrokeria eta amorruz beteriko bultzada, ostiko eta ukabilkadak. Norbere sentimenduak adierazteko baliabide eskasia. Ozarkeria. Harropuzkeria. Grina. Haserrea. Nazka. Alabaina, ez gara film batean bizi, Zumaian baizik. Eta azken aldian badira gure herrian aipatu filmean azaltzen diren antzeko egoerak bizi, pairatu, ikusi, entzun eta sufritu behar izan dituzten hainbat herritar. Herrian bertan, beste herritar batzuen eskutik. Zer dela eta? Ziurrenik inork ez luke ganorazko erantzun bat aurkituko, are gutxiago, jokabide horiek arrazoitzeko argudiorik.Helburua dena dela ere, hura lortzeko biolentzia erabiltzea oso gauza serioa da. Taberna bateko komun batean inongo justifikaziorik gabe herritar bat inguratu eta ankerkeriaz jipoitzea ez da nolanahiko gertaera. Hori larria da, onartezina; bizikidetzako oinarrizko mugak gainditzen ditu. Eta ez dugu onartzen. Ez dugu onartzen gure inguruan horrelako jokabiderik. Ez dugu nahi beste herritarrak errespetatzen ez dituzten jendeaz inguratuta bizi. Ez dugu nahi lagunarteko harremanak biolentzia justifikatuz eraikitzen dituzten gazteez inguratuta bizi. Eta ez dugu nahi Zumaiako herrian horrelako gertakari bakar bat gehiago ere gertatzerik.Horregatik, hitz hauek idazten ditugun zumaiar gazteok, gertatutakoak salatzeaz gain, Zumaiako herritar guztiei dei egiten dizuegu jarrera eta jokabide horiek guztiak baztertzera eta mespretxatzera. Guztion ardura da herritarrok lasai bizitzeko medioak ezartzea eta herritarron arteko errespetua bultzatzea. “La naranja mecánica”ko istorioak benetan fikzioa izaten jarraitu dezan nahi dugu. (84 zumaiarrek sinatuta)

‘Tipula’, film onenaWeb gunean ikus ditzakezua surfeko bideo laburren lehiaketako lan guztiak.

Argazki bildumakHerri Lasterketako argazki bilduma zabala aurkituko duzu webean.

#etzeazumaiarraEuskal TT izan da twitterren, 230etik gora mezurekin.

26 b a L e i k e 2 0 1 3 m a r t x o a

ETXEBIZITZEN EZAUgARRIAKEtxebizitza guztiek hiru logela, sukaldea, egongela eta bi bainugela dituzte. Hegoaldera eta iparraldera terraza bana dute, eta bakoitzari trastelekua eta garajea dagokie. Zabalera aldetik ere oso antzekoak dira denak: 85 eta 89 metro koadro erabilgarri artekoak dira. Teilatupeko bi etxebizitzak dira salbuespena: “Goiko solairuan bi etxebizitza zabal eraikiko ditugu, senide ugariko familiengan pentsatuta –haiek izango dute lehentasuna–. 120 metro koadrokoak izango dira, lau logelarekin; terrazak ere oso zabalak izango dira, 75 metro koadro bi aldekoak batuta”. Gainera, gaitasun gutxituko pertsonentzat bereziki prestatutako bi etxebizitza egongo dira.Etxebizitza-blokaren banaketari

dagokionez, beheko solairuan trastelekuak eta merkataritzarako lokalak egongo dira; tarteko solairuan, garajeak; eta, gainean, etxebizitzen lau solairuak. “Trastelekuak etxebizitza loteari lotuta doaz; hau da, etxebizitza aukeratzean, trasteleku jakin bat dagokizu. Baina garajeak ez. Hala egitea erabaki dugu, neurri ezberdineko garajeak daudelako (gogoratu prezioak metroen araberakoak direla), eta premien arabera aukeratu ahal izango da (zozketako ordena errespetatuta). Gainera, etxebizitzak baino zortzi garaje gehiago eraikiko dira, norbaitek bi beharko balitu eta kanpoko norbaitek erosi nahiko balu”.“Produktua oso ona da, prezioa oso erakargarria, kokapena, kalitatea… Dena dauka alde”.

PREZIO HITZARTUASustapeneko 38 etxebizitzetatik 32k Udalarekin itundutako prezioa dute: zehazki, babes ofizialeko prezioak x 1,5 (metro koadroa). Horrek esan nahi du merkatu librekoak baino merkeagoak direla. “Gaur egun bizi dugun krisi egoeran, herritarrentzat eskuragarri izan daitezkeen prezioak adostu ditugu Udalarekin, eta uste dugu lortu dugun eskaintza oso erakargarria dela. Hiru logelako etxebizitza eros daiteke 234.278 (+BEZ) euroan, garajea eta trastelekua barne”. Merkatu librekoak baino merkeagoak direnez, erosleak saldu nahiko balu, Udalak itaundutako prezioan erosteko aukera izango luke lehen zortzi urteetan. Handik aurrera, merkatu librekoak izango dira.

pubL

ier

rep

ort

aje

a

“PREZIOARI, KOKAPENARI ETA PROdUKTUARI BEgIRATUTA, ETXEBIZITZA BIKAINAK IZANgO dIRA” Ardantzabiden 38 etxebizitza berri eraikiko ditu Sukia S.A. enpresak, Udalak deitutako lehiaketa irabazi eta gero. Hitzarmenaren arabera, lursailen truke, udal pilotalekua erai-kitzeko konpromisoa hartu du enpresak. “26 etxebizitza saldu bezain pronto hasiko gara eraikitzen; pilotalekua 18 hilabeteko epean eta etxebizitzak 24 hilabetean”. Azpimarrat-zekoa da 32 etxebizitzek Udalarekin adostutako prezioa dutela (librea baino merkeagoa). “Martxoaren 11n zabalduko dugu izena emateko aukera; prezioari, kokapenari eta pro-duktuari begiratuta, etxebizitza bikainak izango dira”.

ardantzabideko etxebizitza sustapen berria

b a L e i k e 2 0 1 3 m a r t x o a 27

ZOZKETAArdantzabideko sustapen berri honetan interesa dutenek martxoaren 11tik apirilaren 19ra arte izango dute izena emateko aukera, udaletxean bertan. Eskaera orria aurkeztu beharko da, oinarrizko dokumentazioarekin batera (2011ko errenta aitorpena, NAN…). Oinarrizko eskakizunak betetzen dituztenekin osatuko da behin-behineko zerrenda, eta ondoren helegiteak aurkezteko aukera izango da. Behin betiko zerrenda zehaztu eta maiatz erdialdera zozketa egingo da. Zozketan lortutako postuaren arabera aukeratu ahal izango dira etxebizitza eta garajea (trastelekua etxebizitzaren lote berberean doa). Zozketan zumaiarrek izango dute lehentasuna. Hori bai, zozketako zerrendatik lortuko ez balitz nahikoa erosle, etxebizitzak

merkatu librera ateratzeko eskubide izango du Sukiak, betiere Udalaren onespenerakin.

KONTRATUAKZozketan etxebizitza bat eskuratzeko aukera lortzen dutenek erreserbako dokumentu bat sinatuko dute; 9.000 euro (+ % 10 BEZa) ordainduta, aukeratu duten etxebizitza gordetzeko eskubidea eskuratzeko. Behin Sukiak 26 etxebizitza saltzen dituenean, orduan behin betiko kontratua sinatuko da. Une horretan, erosleak etxebizitzaren prezioaren % 20 eta garaje eta trastelekuaren % 40 aurreratuko du. Aldiz, sustapena bertan behera geldituko balitz, erreserbarako jarritako dirua bueltan jasoko luke erosleak, % 4ko interesak gehituta.

ERAIKITZEKO EPEAKUdalarekin adostutako hitzarmenaren arabera, Sukia S.A.k pilotalekua eraikitzeko konpromisoa hartu du. Finantziazioa ziurtatzeko, ezer eraikitzen hasi aurretik 26 etxebizitza saldu behar ditu. Behin hori lortuta –urtebeteko epea du–, hasiko dira pilotalekua eta etxebizitzak eraikitzen. “Gure konpromisoa da pilotalekua 18 hilabetean eraikitzea, eta etxebizitzak 24 hilabeteko epean”.

INfORMAZIOA INTERNETENEtxebizitza hauen inguruko informazio eta dokumentazio guztia Interneten eskura daiteke, www.ardantzabide.es webgunean: planoak, infografiak, prezioak, izena emateko orria, bete beharreko eskakizunak, ohiko galderen erantzunak…

pubL

ier

rep

ort

aje

a

28 b a L e i k e 2 0 1 3 m a r t x o a

b a L e i k e 2 0 1 3 m a r t x o a 29

ERAKUSKETAKmartxoan zehar Emakume

egunaren harira erakusketa, Alondegian.

martxoaren 26tik apirilaren 14ra Argazki Erakusketa, dISTIRA Argazki elkarteak antolatuta, Alondegian.

martxoaren 25etik apirilaren 14 arte “Euskal Kostaldeko Flyscha” erakusketa Algorrin.

MARTxoA 8, ostirala17:30ean Emakume eguna dela eta,

Ipuin Kontaketa.19:30ean Gune elkartearen meditazio

saioa Forondan.22:00etan Itzurun tabernan, ESTHER

URIAren bakarrizketa.9, larunbata19:00etan ZUMB-Musika bandaren

Udaberriko kontzertua.13, asteazkena19:00etan Alondegian, EUSKARA,

BESTELA EZ GARA zikloan hitzaldia, Belen Uranga: “Ekologia eta hizkuntza-ekologiaren arteko joan-etorriak”.

15, ostirala22:00etan Aita Marin, antzerkia:

TANTTAKA taldearen “Gauerdian”.21, osteguna22:00etan Aita Marin, zine foruma: “La

delicadeza”.22, ostirala19:30ean Gunek antolatuta, solasaldia

Forondan: “Espiritualidad, retos de

la bioética, transformación social”, Marije Goikoetxearen eskutik.

23, larunbataEguerdian, 2013ko Korrika iritsiko da

Zumaiara.

APIRILA5etik 14raSANTELMOAK14, igandea17:00etan HIPO ETA TOMAX 26, ostirala22:00etan Ados taldearen

“emaztegaiaren semea”, Aita Mari aretoan.

martxoa eta apirila

KORRIKA23, larunbata

Eguerdian, 2013ko Korrika iritsiko da Zumaiara.

30 b a L e i k e 2 0 1 3 m a r t x o a

bert

so x

ort

a

1.Errealitateak fikzioagaindi dezakeenean,injustiziak justiziatzatsaltzen dizkigutenean,azkazalak erauzten dituguezer hoberik ezean,gutxi batzuek angulak jatenari diren bitartean.

2.Nortasun eta identitateburujabeen desjabetzak,dira irentsi nahiko gintuztenkorbatadunen ametsak,nahiz itotzen gaitun hipotekak,nahiz itotzen gaitun BEZak,“Irabaziko dugu!” ta kitto,zalantzarik dutenentzat…

3.Wall Street, PNV, Kutxabank,negozio ta finantza,piraña artean marrazoakomen dabiltza fin antza,naufragatzeak ez du baliogoazen garaipenerantza,denon artean alda dezagunitsasontzian norantza.

4.Mila aurpegiko borreroakbaziren eta badira,sartzen direnak geure etxeetania eurenak balira,euren sistemak ekarri gaitudesorekaren hirira,elkartasunean ta borrokandago gure alternatiba!

Piraña artean marrazoakdoinua: “blowing in the wind”

AN

dER

HO

RM

AZ

UR

I

maddi GallaSteGi

b a L e i k e 2 0 1 3 m a r t x o a 31

Juanjo Larrañagaharategia

Kalitatezko produktuak

Gipuzkoako Okelaren

Ziurtagiria: GI-OKELA

ZUMAIABasadi auzategia, 4. Tel./Faxa: 943 860 621

ZARAUTZSalegi kalea, 14. Tel./Faxa: 943 890 215