Ekaineko alea'10

16

description

Axola Euskara Elkarteak 2010eko ekainean kaleratutako aldizkaria duzue hau.

Transcript of Ekaineko alea'10

Page 1: Ekaineko alea'10
Page 2: Ekaineko alea'10

2

Amets, Peña, txikitan zer nahizenuten izan handitzean?Ametsek - Nire txikitako ametsafutbolari izatea zen, baina ohartunintzenean etorkizuna ez neu-kala nire oinetan, kazetari izannahi nuela sinetsarazi nionneure buruari. Irratiko futbol emi-sio gol kantariek liluratzen nindu-ten, eta neuk ere hori egin nahinuela esaten nuen. Baina Realagol gutxi sartzen hasi zen, eta or-duan hori ere aldatu behar izannuen, ez baitago gauza tristea-gorik golik kantatzen ez duen fut-bol komentarista bat baino.

Peñak – Nik lasterkaria izateare-kin amets egiten nuen, 3.000metrotan.

Eta orain?Ametsek -Orain konforme nagonaizenarekin, eta ez nuke eze-ren truke aldatuko. Diru guztiak

ere alferrik dira. Zorte handiaizan dudala uste dut, konturatubainaiz izan nahi nuen hura iza-tea baino askoz politagoa delanaizen hau, bertso bidezko bi-zitza hau. Nere ametsak bete-tzen baino gehiago egin nuenhuts ametsak aukeratzen, ume-tan. Eskerrak gero ez nintzeniritsi!

Peñak – Nik, ordea, gaztea izannahi nuke!

Afaria amaitu da, urduri, ber-tsotan hasi baino lehen?Ametsek - Beti izaten da tripakokorapilotxoa, baina ez nukeesango urduritasuna denik. Eginbeharreko lanaren itzala handiazaltzen zaizu egin aurretik, etahorrek arduratzen zaitu. Hasiahala joaten da korapiloa aska-tzen eta itzala saretzen.

Peñak – Neu, behintzat, hemen,

Anjel Mari Peñagarikano etaAmets Arzallus buruz buru

Abantoko azken bertso-afarian, apirilaren 23an Amets Arzalluseta Anjel Mari Peñagarikano izan genituen gonbidatu Gallartan.

Bata lohitzundarra, bestea, Lizartzakoa. Amets altu, serio samar etaso hotzeko far westeko pistolariaren irudiko. Peña, ordea, bizkarzabaleko kontrabandistaren maneran, begiak dantzan.

Page 3: Ekaineko alea'10

3

Gallartan, ez naiz urduri jartzen,esker onekoak zarete eta.

Nola entrenatzen zarete?Ametsek - Egunerokotasuna-ren trenean leihora adi begira-tuz, eta tren barruan gertadaitezkeen gatazka humanoei,askotan ikustezinak diren horiei,zentzu bat bilatuz. Bertsotanedozeri kantatu beharra gerta-tzen da. Eta kantatzen ari zarenhorrek ez bazaitu arduratzen,nekez bilatuko duzu bertso ona-ren bidea. Kezkak sentitu eginbehar dira, eta sentitzen den horijorratu norbere hesteetan.

Peñak - Irakurriz, gertakizuneikantatuz , bertsotan,… egunero.

Neurria ala “txispa”?

Ametsek - Ez dakit zehazki zeresan nahi duen neurri hitzakkontestu honetan. Txispa hobetoulertzen dut eta hitzaren graziaktxispa duenean, hain gauza pri-mitiboa eta rutinarioa den hitzegiteak berak artearen diment-sioa har dezake.

Peñak – Bada, nik uste “txispa”dela onena, ondo neurtuz gero,noski!

Bueltako bidea nola?Ametsek - Bueltako bideagoxoa izaten da, saio batetikgustura ateratzen zarenean.Goiz-goizik autobusa hartzenduzunean bezala gertatzen da.Lo hartzen duzu autobusean etanahiago zenuke bidea den bainoaskoz ere luzeagoa balitz. Saio

Page 4: Ekaineko alea'10

4

gustagarritik bueltan berdin ger-tatzen da, baina esna.

Peñak – Nik, amona xaharrakbezala, kontua esan eta kontuaesan.

Zenbat saio urtean?Ametsek - Azken urteotan ehunbat pasa eginez nabil, nahikoakdira gustura ibiltzeko.

Peñak - Hiru zifrako zenbaki ho-rretatik gertu nabil ni.

Zenbat km?Ametsek - Ondo bizitzekotan,gehiegi. Egañak esaten du ur-tean 20.000 km-tik gora egitendituena bizitza kalitatea galtzenhasten dela. Ni dexente galtzenari naiz azken urteetan.

Peñak - Munduaren birarenerdia.

Gautxori ala goizeko oilarrak?Ametsek - Ez naiz gautxoriegia,baina goizetan oilarrari lepoaebakiko nioke lotan segitzearren.

Peñak - Bertsolari oilarra naiz,baina ez goizekoa.

Txapela, amets?Ez. Ez da nere loa endredatzeraetortzen. Izatekotan ere, leihozkanpo egoten den ilargiarenantza du. Han dago, begiratu ze-niezaioke, itsasoak mugitzenditu, baina ez dago harako bide-rik, amerikarrei ere alferrik gal-detu diezu. Bide guztiak norberebaitan daude. Hobe da horra be-gira egon.

Peña, txapela ameskeria?Bat badut –Gipuzkoakoa-, etanahikoa … burua ere bakarrabaitut!

Amets, deserta on batek afarieskasa konpon dezake?Nik esnekiari intolerantzia dioda-netik ez dut desertarik hartzen,fruta ez bada. Eta gehien-gehie-netan desertarik gabe bukatzendut otordua. Beraz, ez dakit kon-pontzen duen. Baina izorratukobalu salbu nengokeen seguran-tzarekin gelditzen naiz. Gehixe-ago dakien batek esan beharko

Page 5: Ekaineko alea'10

5

du. Nik dakidan bakarra daesaldi horretan deserta bertsoahitzaz ordezkatzen badugu, as-kotan betetzen dela.

Peña, ordenadoreek ez dute ñ-rik.Kono! Ahaztua nengoen. Orainoroitu dut Pena naizela!

Amets, zertan dira hobeak ber-tsolari beteranoak?Guk ezagutu ez dugun bestemundu bat ezagutu zuten. Ge-rran ibilitakoen begietako zimu-rrek guk baino hurbilagotik ikusidituzte, frankismo gorria -adjek-tibo kuriosoa- bizi izan zuten,gure herriaren historian mugarribat izan den garai bat zuzenean

ezagutu dute, gu baino askozausteritate handiagoan haziziren. Gu mundu errazean jaiogara. Nahiz eta irakurri edo en-tzun, ez dugu sekula berdindukogure aurreko belaunaldikoen ga-raiaren esperientzia zuzenekohori. Eta esperientzia guztiakdiren bezala, hori ere on da ber-tsotarako. Eta, batez ere, herrihoni bertsotan egiteko. Garaihori gabe ezin baitaiteke ulertugaur egunekorik.

Peña, zertan dira hobeak ber-tsolari gazteak?Txapelketa gerturatu ahala ez di-rela urduritzen.

Amets, Evo Moralesekinzelan?

Page 6: Ekaineko alea'10

6

Gauza ugari esan bai bainaez dugu asmatzen ezertan,

oso urruti dirudienaegon leike hemen bertan,uste genuen bertsozalerikez zegola alde hartan,begira orain gure zaleakzenbat ditugun Gallartan.

Oso gizon atsegina da, osogizon hurbila, esfera horietanmugitzen den batengan ohikoaez den hitz egiteko goxotasunadu. Eta bizitzeko momentu politaizan zen oso.

Peña, telebistako aurkezleomen, Gabon batean?Bai? ez dut gogoan, bada!

Amets, hitz bat Peñagarikanodefinitzeko.Hitz bakarrera ixteko baino kon-plikatuagoa da Peña, gainera li-bertate hori opa diot.

Peña, hitz bat Amets defini-tzeko.Etorkizuneko txapeldun, bi direnarren.

Amets, zer oparituko zenioke

Peñari?Realeko tronpeta.

Peñak, Ametsi?Messiren kamiseta bat.

Zer ez zenioke oparituko Pe-ñari?Angula kilo bat, oso garesti dagoeta!

Zuk, Ametsi?Traje bat…, beti txandalarekinbaitabil!

Erreal zalea omen, Amets.Jendeak hori esaten du. Bainajendeak ez du beti asmatzen.Batzuetan, bakarrik.

Peña, Valentziako finalean:Barcak-3; Athleticek-1Ez, ez , Barcak lau sartu zituen!

Oihana M. Iza / Rolan E. Gonzalez

Page 7: Ekaineko alea'10

7

Zer da hori? Nola sortu zen?Aspalditik sumatu genuen Mea-tzaldeko jende askoren grina etazaletasuna irakurtzea zela.

Baten batek esan du erdi txan-txetan, erdi seriotan zaletasunabaino gaixotasuna dela… tira,izan daiteke, baina horrela bal-din badira gaixotasun guztiak,ongi etorri izan daitezela!

Bat-batean konturatu ginenjende asko zoratzen ginela libu-ruen ukituarekin, orrialdeak pa-satzean, ateratzen densoinuarekin, paperak duen usainbereziarekin… eta, beraz, eran-tzuna emateko lekukoa hartu etaIrakurzale Kluba sortu genuen.

Zergatik ez bildu gure gogokoidazlearen azken liburua komen-tatzeko? Irakurritakoan, senti-tzen genuenari buruz hitzegiteko?Azken finean, konturatuginen jadanik hori egiten ge-nuela zenbait irakurleren artean.

Irakurzale Klubean hauxe da,hain zuzen ere, egin nahi du-guna. Hilabetero liburu bat pro-posatu, irakurri, eta bildu guztionartean komentatzeko edo libu-ruak jorratutako gaien inguruaneztabaidatzeko.

Gure idazleak ere ekarriko di-tugu beraiekin hitz egiteko, zerpentsatzen duten jakiteko, haienondoan egoteko. Ia ezinezkoaedo garestiegia izango litzateke-ena ingeles edo gaztelaniazko li-teraturarekin, gure literaturareneta idazleen hurbiltasunari ete-kina atera nahi diogu.

Sorrera ofiziala, pasa den otsai-laren 6an izan zen Las Karrera-sen. Jendearen parte hartzea,esandakoa eta zabaldutakoideiak azpimarratuko genituzke.

Egondako jendea pozik eta go-gotsu atera zela izan da gure in-presioa. Azpimarragarrienaaurpegi berriak ikusi genituela,eta ez gutxi, gainera.

Albiste onak emateak poza ematen digu zalan-tzarik gabe, baina albiste hauek Meatzaldeare-kin zerikusia dutenean, askoz gehiago.

Oraingo honetan, Meatzaldeko euskaldunon-tzat, oro har, eta zehatz-mehatz irakurzaleon-tzako albiste ederra dugu eskuartean.Meatzaldeak badauka jadanik Irakurzale Kluba.

Page 8: Ekaineko alea'10

8

Etengabeko mugimendupean dagoen web orrialdea ere martxanjarri dugu, eta bisitatzera eta parte hartzera (inkestak, blogak, fo-roak…) animatu nahi zaituztegu:

www.irakurzalekluba.com

Eta amaitzeko, zenbait ekimenenberri eman nahi dizuegu.

Maiatzaren 12an, “Aulki Jokoa” UxueAlberdiren liburuaz hitz egin genuenidazlearekin batera, parte hartze osozabalarekin. Eta aldizkari hau inprima-tegian dagoela, hilak 15, Fermin Etxe-goien-en Autokarabana lanarengainean jardungo dugu.

Zu, irakurle hori, gonbidatuta zaudehurrengorako. Alberto Ladron Arana-ren Arotzaren eskuak irakurrikodugu, eta irailean berari buruzko hi-tzaldia izango dugu. Anima zaitez!

Sergio Monedero

Page 9: Ekaineko alea'10

9

Coordinadora Anti-Coke.Meatzaldea bizirik nahi dutelakoPetronorreko Koke Plantaren aurkako plataformak dagoeneko bi

urte pasatxo egin ditu lanean. Beraiengana hurbildu gara taldeaeta egoera zertan diren jakiteko. Horretarako, Mari Carmen Herraeztaldeko bozeramaileetariko batekin hitz egin dugu.

Kontaguzu “CoordinadoraAnti-Coke”-ren ibilbidea.Koordinadora orain dela bi urteeta erdi sortu zen. Errespetuaeta konfiantza oinarri hartuta,ideologia ezberdinetatik bilgunebihurtu da. Elkartearen sorreranezinbestekoa izan zen “Coke ez”lelotik haratago doa egunerokojarduna. Denborak eta lanakkontzientzia zabalago eman di-gute.

Inguruko herritarrok kon-tziente al gara Petronorrekgure osasunean daukan eragi-naz?Koordinadoraren sorrera etalana, hain zuzen, Petronorrekgure osasunean eta ingurume-nean duen eragin negatibotikdator. Gazteentzat gure paisaianbetidanik “txertatuta” egon denenpresa da, baina ez dezagunahaz 1972ko urtetik Petronorrenaurkako kexak badaudela Muski-zen. Meatzaldeko jendeak gero

eta barneratuago dauka arazoa.Gure eskualdean gizonen hilkor-tasun-tasa %14 handiagoa daeta emakumeetan, %12koa. Zerdugu gure eskualdean horrelakodatuak pairatzeko?

"Osasuna" hitza aipatzean, as-kotan jendeak kirolarekin lo-tzen du.Nik esango nuke Imaz jauna ezdela Athleticekoa eta, are gu-txiago, Osasun zalea edo gorri-txoa. Baina osasunean eragitendituen kalteak zuritzeko asmoz,Bizkaian ikur handienetarikoaden talde horren elastikoa belztudute. Legeak dio findegiak osoenpresa kutsakorrak direla: horibateragarria da kirolak eskainibehar dituen baloreekin? Zer bi-hurtu da gaurko futbola? Diruanondik datorren garrantzirik ez aldu?

Nola dakusazue etorkizuna?2012an Petronorri agortzen zaio

Page 10: Ekaineko alea'10

10

gaur betetzen duen lur-eremuhandi batean egoteko epea, etaez guk esaten dugulako, KostakoLegeak hala agintzen duelakobaizik. Dagoen lekuan egoteko,40 urteko epea eman zitzaion.Guk zenbait instituziotako ateanjo dugu horren inguruan gal-dezka, momentuz ez diguteerantzun. Dena dela, hemendikbi urtera ikusiko dugu.

“Draga bat hondarra ari da era-maten Harea hondartzatik”Gure eskualdea sekulako era-soak jasaten ari da. Azkena dra-garena izan da. 10 milioi metrokubiko hartu nahi dituzte hondar-tzan, Zierbenan portua handi-tzeko. Eta orain gutxiTrapagaran, Ortuella, Abanto etaMuskizeko udalek aho batez

onartu dute horren kontrako mo-zioa. Baina hauxe da galdera:herri hauetako alderdi politikoguztiak kontra badaude, nork da-rama proiektu hau aurrera?Noren baimenaz? Gainera, hon-dartzan amaitzen duten Petrono-rren etengabeko isurketa ilegalakbaimentzea zilegi al da? Alderdipolitiko batzuen lotsagabekeriakez du mugarik, benetan!

Bukatzeko, interesatuak nolajar daitezke harremanetan zue-kin?Astelehenero, 19:30ean, Muski-zen biltzeaz gain (Abantoko la-gunak ere bai!!), nahi duenakeskuragarri du gure blogean in-formazio pila bat, baita gurekinharremanetan jartzeko aukeraere, nola ez. Helbidea hauxe da:

www.coordinadoraanticoke.blogspot.com/Oihana M. Iza

Page 11: Ekaineko alea'10

11Rolan E. Gonzalez

ERROMATAR HAUEKBURUTIK DAUDE!

Page 12: Ekaineko alea'10

12

Monegroseko basamortua, ma-hastiak eta olibondo zelaiak utziditut atzean. AVE trenak hegaz-kina ematen du. Di Caprio Tita-nic-en sentitu naiz une batez,hori bai, printzesarik gabe. Azke-nik, 600 km pasatxo egindakoan,16:45ean, Bartzelonan!Baina, zer duk hau,hi? NewYork? Hong Kong?… Metroahartu eta Ramblaseko GazteAterpera abiatu naiz. Logela bijaponiarrekin konpartitu behar,eta batek ohiko galdera egin dit:“Where are you from?” “Nola de-montre azalduko zioat tipo honiBasque Country-ren historia”pentsatu eta irribarre egin diot,baina hitzik ez. Buelta egin etajatetxe italiar batera abiatu naiz.Pasta eta oilaskoa afaldu etaohera, biharamunean 5:00etanaltxatu behar dut eta.

Azkenean, D eguna heldu da!Aterpean gosaldu eta beroketaegindakoan, irteera-gunera hur-bildu naiz. Hamabi mila bat korri-kalari gaude, gehienakkataluniarrak, baina mundukoherrialde gehienak ordezkatutadaude.Korrika egiteko eguraldi apro-posa, inondik ere. Kilometroabost minutuko atera naiz, etaeroso nabil, baina ez nago osomotibatuta. Nire bizileku natura-letik at nago: “Hirea mendia duk,motel!” Alta, sentsazio fisikoakoso onak dira. Nire kategoriakotropela atzean utzita, maratoierdia 1h eta 45m-an egin dut.Baina maratoiaren horma fama-tura heltzear, tropelak harrapatunau. Eusten saiatu naiz, bainakonpetentzia handia da;1.500eko lasterketa ematen du.

Bartzelonako maratoia

Page 13: Ekaineko alea'10

13

Eh, kontuz, alu hori! Zintarriarenaurka bota ez nauenean! Kito,neuk ere ukalondoak astintzenhasi naiz. Turismo egitea bukatuegin duk; ongi etorri gerrara, gu-dari! 30. kilometroan, une bel-durgarria, zinez! Tropela badoanigandik, baina ez daukat ezeregiterik; gurasoek erositako pu-xika hegaz egiten dakusan ume-aren sentsazioa daukat.Larrialdietako alarmak piztu zaiz-kit. Jan eta edaten dut, baina ezdago miraririk. Lastima! 35. kilo-metroan giharrak birrinduta ditut.Guztiz akituta nago. Arrastakanoa; urrats bakoitza sufrikarioada, baina borrokari eusten diotgorputz eta gogo! Zirkuitua aldezaharreko kaleak sigi-saga hasida zeharkatzen. Dortsaleanagertzen diren nire izena etaaberria oihukatuz bultzatzennaute ikusleek. Orain bai, orainerabat “piztuta” noa, maratoikomamiak nire arima busti eginbaitu. Aurrera! Ezin duk hutsegin, motel! Eutsi! Helmugakoarkupetik negar batean pasatunaiz.Erlojua 3h, 45m eta 10s-an gel-diarazi dut. Zifra polita, alafede!Zerbitzu medikoak azterketaegin dit. Ondo nago. Hortaz,dutxa hartu eta neure buruariomenaldia egitea erabaki dut.

Horretarako, Graziara abiatunaiz, oso ondo hitz egin baitidateauzune horretaz. Bertan ikusidudan lehenengo jatetxean sartunaiz. Libanoarra. Oso abegiko-rra. Bazkaldutakoan, auzoaribegirada bota diot, hau bai niregustuko lekua dela, aktiboa etaezkertiarra. Ostia, hi, oso be-randu egin zaik! Trena hartu etaaireportura. Bertako segurtasungunetik motxila pasatzean, alar-mak jo du; “segurata” batekCoca-Cola lata kendu dit, bainaalarmak berriro ekin dio; labanaere hartu dit zinpekoak, alarmak,ordea, jo eta ke! ¡Que pierdo elavión, la hostia! esan diot mo-rroiari. Betozko so egin etaGuardia Zibilari deitzearekin me-hatxatu nau. Kontuz, txo, “Fuer-zas del Orden”-ekin topo eginduk eta! Azkenean, ile-finkatzai-lea poltsatik atera eta infernuhartatik ateratzea lortu dut.Airean egonda, neure buruarigaldetu diot ea zergatik bizierahau aukeratu dudan, ez ote zenhobe izango etxeko lasaitasuna.Erantzuna, ordea, Joseba Sa-rrionandiak xuxurlatu dit: Nik erenahi nituzke halako segurtasu-nak eduki. Baina, gauzak zerdiren, kontuak ez zaizkit atera-tzen ongi. Zaindu maite duzunhori! Inazio Mendate

Page 14: Ekaineko alea'10

14

Igartza Sariaren akzesita iraba-zita, bere ipuin zaletasuna era-kusten digu Irati Jimenezek. Etaeskaintzatik bukaerarainokoorriotara itsatsirik gauzka berelehen eleberri eder honetan.

Bikoiztasuna da liburuaren egitu-raren ardatza: bi bikote -Imanol-Elias / Nora-Rosa-; nobela bitanbanatuta; eta kapitulu bakoitzabikoitza. Bikote bakoitzeko per-tsonaien arteko erlazio afekti-boak, baita bikotekideenakbesteekiko ere ditugu istorioarenerdigune. Hasierako bi zatiakongi bereiziak dauden arren —bikontakizun paralelo balira be-zala—, pixkanaka bi istorioakgurutzatuko dira, azkenean iabereizi ezinak bihurtzeraino.

Nobelak badauka halako ukitutragikoa, hasieratik bertatiksusma baitezakegu istorioa nolabukatuko den. Horretan asko la-guntzen du narratzailea (lehe-nengo pertsonatik hirugarrenera)zein denbora (iragana, oraina,

etorkizuna) etengabe aldatzeak.Puzzle gisara antolatuta, isto-rioak atzera-aurrera eta alde ba-tetik bestera egiten du,amaieraren nondik norakoakaldez aurretik azalduta. Horri ge-hituta, zenbait elementu fantas-tikoren (likantropoak, banpiroak,aingeruak) agerpenak eta argu-mentuaren hari guztien amaie-rako ustekabeko loturaksinesgarritasunaren mugara ga-ramatzate. Baina hori guztia ezda irakurketarako oztopo, eta,are gehiago, bitxikeria horiek no-bela aberasten dute, zinez.

NORA EZ DAKIZUN HORIIrati Jimenez | Elkar 2009

LIBURU KRITIKA

Page 15: Ekaineko alea'10

15Txema Pérez

APOKALIPSIA GUZTIOI ERAKUTSIAJoseba Gabilondo | Erein 2009

Joseba Gabilondok ez ohi du li-teratura idazten. Bestelako idaz-lanengatik ezaguna izan da.Liburu honetan zortzi narrazioagertzen dira, eta narraziohauek beregainak badira ere, el-karren arteko lotura erakustendute, guztien azpian euskaldun-tasunaren gaia baitago. JosebaGabilondok ondo daki zeintzukdiren literatura postmodernoarenezaugarriak, eta beraiekin jolas-tuz, zenbait istorio umoretsu etahainbat parodia eskaintzen diz-kigu.Testuinguru honetan, argumen-tuen aldetik, denetarikoa aurkidezakegu. Iparraldeko hutsegiteneolitikoa ipuinean, Euskal He-rriaren eremura eginiko aurre-neko euskal biztanleenmigrazioa kontatzen da. Aitzitik,liburuari izenburua eman eta li-burua ixten duen Apokalipsiaguztioi erakutsia narrazioa 2050.urtean kokatzen da, Euskal He-rriak mirakulu esperpentiko batiesker independentzia lortzenduenean, hain zuzen. Eta tar-tean denetarik: Lope de AgirreETAkidearen kontakizuna; Sha-kespeare bizkaitarraren kasua;

nazioarteko yakuza gisa amai-tzen duen gudari iheslariarenipuina; Angelina Jolieren antzaduen banpiroaren gertakizuna;Londresen, HIESak jota hil au-rretik, senide defuntuen agerral-dia jaso duen euskaldunarenistorioa; eta azkenik, berriro erebanpiroek berebiziko garrantziaduten narrazioa.Ipuin guztietan apokalipsia suer-tatzen den arren, nire ustez,apokalipsi edo bukaera horiekmundu, gizarte edo egoera berribati hasiera eman nahi diote. Li-burua, oro har, dibertigarria da,nahiz eta azaleko umorearenatzean mingostasun puntu baterakusten duen.

Page 16: Ekaineko alea'10