2015eko ekaineko buletina

Click here to load reader

  • date post

    22-Jul-2016
  • Category

    Documents

  • view

    247
  • download

    0

Embed Size (px)

description

 

Transcript of 2015eko ekaineko buletina

  • BULETINA Colegio Oficial de Mdicos de Gipuzkoa // Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofiziala

    1

    FACEBOOK.COM/COLEGIOELKARGOA @COLEGIOELKARGOA

    Jarrai iezaguzu

    2015eko EKAINA

    Bankoa Gipuzkoako Elkargoko Fundazioaren Patrono bilakatu daErakunde finantzarioak prestakuntza-lanean lagunduko die elkargokideei, eta baldintza bereziak eskainiko dizkie bere produktuetan

    Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofizialak eta Bankoa Crdit Agricolek aspalditxotik dauzkaten elkar harremanak estutzeko asmoarekin, babes eta lankidetza finantzarioko hitzarmen bat sinatu dute aurtengo ekai-nean, gure erakunde honek ematen dituen zerbitzuak bermatzeaz gain, elkargokideentzat abantailazko bal-dintzak eskaintzearekin batera.

    Akordio horri esker, Bankoa Elkargoko Fundazioaren Pa-trono bilakatu da, eta ildo horri jarraituz, 10.000 euroko

    Ezkerretik eskuinera, Garca Bengoechea, Azkarate, Garrido, Ubiria eta Arriola, hitzarmena sinatu zutenean. I. A.

    ekarpena egingo du urtero, Elkargoaren barruan Begoa Azkarate buru duen erakundeak eskaintzen duen pres-takuntza eta trebakuntzako programak bermatzera eta hobetzera bideratuko direnak. Ekarpen horren ordai-netan, Elkargoak hainbat publizitate gune lagako dizkio erakunde finantzarioari bere ohiko komunikazio plata-formetan, bertan soilik eta esklusiban elkargokideek eta horien lehen mailako senideek osatzen duten kolekti-boari zuzendutako eskaintza finantzarioak aurkeztu eta eguneratzeko modua izan dezan.

    Izan ere, eta akordio horri esker, elkargokideek eta horien senideek hainbat produktu finantzario baldintza esklu-siboetan gozatu eta erabiltzeko aukera edukiko dute, eta Bankoak horien guztien berri emango die, aldian-aldian, bere web-orriaren bidez eta Elkargoko web-orriaren bi-dez, edo are baita Elkargoko Medikuen Ahotsa aldizka-rian bertan ere. Eskaintza horien artean inbertsio-funt-sak, borondatezko gizarte-aurreikuspeneko planak edo hipoteka maileguak aipa daitezke.

    Hitzarmena joan zen ekainaren 11n sinatu zen, Elkar-goak Donostian duen egoitzan. Eta bertan izan ziren Elkargoko lehendakaria, Manuel Garca Bengoechea eta Fundazioko lehendakaria, Begoa Azkarate. Bankoaren aldetik, berriz, Josu Arriola Anakabe zuzendari komert-zialak, Tomas Ubiria Marketineko zuzendariak eta Idoia Garrido Donostiako Askatasunaren hiribideko bulegoko zuzendariak hartu zuten parte sinadura ekitaldian. u

    ARGIBIDE GEHIAGO:www.bankoa.es

  • 2EKAINEKO BULETINA Hitzarmenak

    2014ko abenduaren 17an Gipuzkoako Sen-dagileen Elkargo Ofizialeko Fundazioarekin sinatutako Lankidetzako Hitzarmen markoaren barruan, eta funda-zio horren laguntzari esker, Biodonostia osasun-ikerke-tarako erakundeak Irigoyen doktorea eta Moreno dokto-rea aukeratu ditu, ikerketara erabat jarriz arduraldi osoa lan horretan eskain dezaten, eta horrek beren jarduera asistentzialetik % 50ean salbuetsita geratzea ekarriko die.Cristina Irigoyen Laborra doktorea Medikuntzan lizent-ziatua da, eta Oftalmologian espezialista Donostia Os-pitalean. Gaur egun Donostialdea ESIko Oftalmologia Zerbitzuan ari da lanean.

    Laguntza horri esker, Erretinosi Pigmentarioaren ikerketa genetikoa eta korrelazio klinikoa Euskal Herrian izeneko

    Biodonostiak bi mediku aukeratu ditu ikerketan aritu daitezen

    proiektua burutuko du epealdi horretan. Horrez gain, Erre-tinitis Pigmentarioaren, koroideremiaren eta Stargardt-en gaixotasuinaren inguruan terapia genetikoarekin egindako hainbat saiakuntza klinikotan ere hartuko du parte, Tu-bingen-eko Unibertsitate Ospitalearekin eta Oxford-eko Uinibertsitatearekin elkarlanean betiere. Eta bestetik, Do-nostialdea ESIko distrofia erretinianoen unitatea sortzea aurreikusten da, erretinako Argus protesien inplante edo ezarpenerako ziurtapena lortzearen ondorioz.

    Luis Miguel Moreno Iiguez doktorea Medikuntzan li-zentziatua da, eta Psikiatrian espezialista en Nafarroako Unibertsitatetik eta Haur Psikiatrian espezialista Colum-bia-ko Unibertsitatetik (New York, USA). Medikuntzan doktorea ere bada, Madrileko Uinibertsitate Konplutent-

    sean. Gaur egun Irungo osasun mentaleko zentroan ari da lanean.

    Iiguez doktoreak epealdi horretan aurrera eramango duen jarduera nagusia Bidasoaldeko ESIko Garapenean zentratua dagoen Haur Osasunaren Sustapena PSIC-D izeneko proiektu globalaren barruan kokatzen da. Pre-mia bereziak dituzten neska eta mutikoei eskainitako Arreta integratuko prozesua (gaztelaniaz PAINNE akro-nimoarekin ezagunagoa da) Bidasoa eskualdean egokitu eta moldatzeko proiektu pilotu bat da bertan jorratuko dena.. u

    Osasun ikerkuntzarako institutuak eta Elkargoko Fundazioak urtarrilean sinatu zuten lankidetza akordioa. I. A.

    Elkargoko Fundazioari esker Irigoyen eta Moreno doktoreek beren jarduera asistentza % 50ean salbuetsita izango dute

    ARGIBIDE GEHIAGO:www.gisep.org

  • EKAINEKO BULETINA Aholkularitza Juridikoa // Agenda // Ikastaroak eta Jardunaldiak

    SENIOR MEDIKUNTZAKO IKASGELA: - Donostia I. Mundu GerranHitzaldia, Javier Sadaren eskutik.- Ekainak 25. 18:30eanAGENDA:

    3

    Beren egoitza fiskala Nafarroan duten medikuentzat soilikNafarroako Foru Komunitatean urtarrilaren 18ko 8/2013 Foru Aginduak PFEZren aitorpenean Elkargoko Kuotari dagozkion kenkariak kalkulatzeko prozesuan ezarritako aldaketen aurrean, Elkargo Profesionalek 182. zk.ko Informazioko Eredua aurkeztu beharra daukate Nafarroako Foru Ogasunean.

    Aipatutako 182 eredu horretan, beren egoitza Nafarroan daukaten elkargokide guztien zerrenda eman behar da, horietako bakoitzak elkargokide kuota bezala ordain-dutako zenbatekoa adierazteaz gain. Nafarroan soilik eskatzen den dokumentu horrek Sendagileen Elkargoak elkargokideen izenean urtero luzatzen zuen ziurtagiria ordeztuko du, azken dokumentu hori ez baita jadanik baliozkoa Nafarroan.

    Eta Nafarroako Foru Ogasunera bidaliko den zerrenda horretan elkargokideak sartzeko, Gipuzkoako Senda-gileen Elkargoari espresuki eskatu beharko zaio bere izena zerrenda horretan sartzeko, horretarako baimena emateaz gain, eta xede horrekin mezu elektroniko bat bidali beharko dute elkargokideek Gipuzkoako Elkargora ([email protected]) 2015eko ekainaren 30 baino lehen.

    Mezuaren GAIA eremuan ondorengoa adierazi beharko da:

    - NAFARROAKO FORU OGASUNA. 182. EREDUA

    Eta posta elektronikoaren EDUKIAN, berriz, ondorengo mezua osatu eta jaso beharko da:

    - (..........) Jn./And.ak, (.........) NAN zk. duenak, ja-kinarazpen honen bidez espresuki ematen diot nire baimena GIPUZKOAKO SENDAGILEEN ELKARGO OFIZIALARI, Nafarroako Foru Ogasunean aurkez-tu beharreko informazioko aitorpenean nire izena ere sar dezan, aitorpen horretan 2014ko ekitaldiari dagozkion elkargokide kuotak adierazteko. Gauza bera egingo da datozen urteetan ere, baimen hau errebokatu dela adierazten duen jakinarazpen fe-de-emaile eta espresa jasotzen ez den bitartean.

    Behin Sendagileen Elkarteari zerrendan sartzeko eskatuz gero, datozen urteetan ere zerrendan sartuko da elkar-gokidearen izena, eta elkargokideari dagokio edozein aldaketa gertatuz gero horren berri ematea eta baita in-formazioko aitorpenean ez sartua izateko eskatzea ere. u

    IKASTARO ETA JARDUNALDIAK:Ginekologia, Obstetrizia eta Ugalketari buruzko 4. SinposioaURRIAK 1 ETA 2 - BARTZELONA

    Datorren urriaren 1ean eta 2an, Somdex Fundazioak antolatzen duen Ginekologia, Obstetrizia eta Ugalke-tari buruzko 4. Sinposioa egingo da Bartzelonako Sant Jordi Ikastetxe nagusian.

    IZEN-EMATEAK ETA ARGIBIDE GEHIAGO:http://www.geyseco.es/symposiumgine2015/index.php?-

    go=pre_inscripcion

    Flebologia eta Linfologiako masterraANDALUZIAKO NAZIOARTEKO UNIBERTSITATEA

    Varicentro erakundeak Flebologia eta Linfologiako Masterraren edizio berri bat jarri du martxan, Anda-luziako Nazioarteko Unibertsitatearekin batera, 2015-2016 ikasturterako.

    IZEN-EMATEAK ETA ARGIBIDE GEHIAGO:http://varicentro.com/master-en-flebologia-y-linfologia-uni-versidad-internacional-de-andalucia/

    ARGIBIDE GEHIAGO:www.gisep.org

  • Mediku erretiratuen VI. Batzar Nazionala IRAILAK 25 ETA 26 - OVIEDO

    Datorren irailaren 25 eta 26an Asturiasko Medikuen Elkargo Ofizialak Oviedon duen egoitzan ospatuko da Mediku erretiratuen VI. Batzar Nazionala, Elkargoen Antolamendu Nazionalak eta Asturiasko Elkargoak berak antolatuta.

    ARGIBIDE GEHIAGO:http://www.comast.es/formacion/congresos.aspx?tbBuscar=abPIazV51F5c3661rrmtcU-7xb9nVTym1xQPveXQa3pGPZHIWpqS4TR%2BnUOeqyEl8kxbS88UrQpRc5VK2PiqUmr-TuX7wWz%2FBKZEFmZmREfCx8t%2BcuzqqZvTY%2FOA5wB3B5

    Abdomeneko Irudi bidezko Diagnostikoaren Espainiako Elkartearen XV. Kongresu NazionalaURRIAK 22 ETA 23 - VALENTZIA

    Datorren urriaren 22an eta 23an Abdomeneko Irudi bidezko Diagnostikoaren Espainiako Elkartearen XV. Kongresu Nazionala egingo da Valentzian, Sedia erakundeak antolatua.

    IZEN-EMATEAK ETA ARGIBIDE GEHIAGO:http://www.geyseco.es/sedia2015/index.php?go=inicio

    ALTAK ETA BAJAK2015eko maiatzaren 27an izandako Go-bernu Batzordean onartutakoak

    EKAINEKO BULETINA Ikastaro eta Jardunaldiak / Altak eta Bajak

    BAJAK

    - CARLOTA MARA PEGENAUTE ESPARZA- MERCEDES ALBERDI ZARAGETA- BERTA MARA BERNAL ASENJO- MARA IGLESIAS LVAREZ- NEREA BAZTARARGUI FERNNDEZ- CARLOS MENESES VILLALBA- EDINSON ABEL NAJERA AGUILAR- MOHAMED FAROUK HAJ-ALI KAMEL- IGNACIO ANDRS SANHUEZA TORRES- MAIALEN ALDAZABAL ECHEVESTE

    - LIDIA SOBREVIAS BONELLES- PAULA ASTUDILLO ZULUETA- AMAIA BERRIDI ETXEBERRIA- ASIER CULLAR AYESTARN- ARANTZA FERNNDEZ-MONGE UMARAN- IRUNE CHAPARTEGUI TELLERIA- SHANDRA FUENTES PICADO- GORKA FERNNDEZ GARCA DE EULATE- JESS ALEJANDRO VALERO JAIMES- CAROLINA ELENA GARICANO ZURIARRAIN- MAITE EGAA BLANCO-ARGIBAY- GORKA GAZTELUMENDI MARQUNEZ- LEIRE LARREINA DE LA FUENTE- JOAQUN ANDRS ANDERMATTEN- NEREA SAN MIGUEL BENGOA- MARA SNCHEZ AGUINAGA- ANE LERTXUNDI REZOLA- OLATZ ESNAL SORONDO- NEREA ELORRIAGA GARMEN