Descartes (selektibitaterako laburpena) Filosofia

15

description

Descartes (selektibitaterako laburpena) Filosofia

Transcript of Descartes (selektibitaterako laburpena) Filosofia

Page 1: Descartes (selektibitaterako laburpena) Filosofia
Page 2: Descartes (selektibitaterako laburpena) Filosofia

DescartesDescartes

• Datu biografikoak eta testuinguru historikoa eta filosofikoa• Metodoa Descartesengan• Intuizioa eta dedukzioa. Analisia eta sintesia• Duda metodikoa eta lehen ziurtasuna: cogito-a• Ideia-motak: abdentiziak, faktiziak eta jatorrizkoak• Jainkoa- eta munduaren existentzia• Pasioak eta askatasuna

GALDERAK:GALDERAK:

Page 3: Descartes (selektibitaterako laburpena) Filosofia

• René Descartes 1596ko martxoaren 31n jaio zen La Haye en Tourainen, Poitiersetik gertu. 1967an, izena aldatu zioten herri honi eta Descartes deitu.

• Aita Joachim Descartes legegizona izan zen eta ama, berriz, Jeanne Brochard. Renék jaiotzean umezurtz geratu zela uste bazuen ere, Jeanne urtebete beranduago hil zen, bere anaia gazteagoa jaiotzean (hau ere hil egin zen).

• Amonak hezi zituen René eta bere bi anaiak, aita aholkularia baitzen Bretainiako Legebiltzarrean eta denbora luzea eman ohi zuen kanpoan. Emazte berri bat hartu zuenean, Joachim Descartes erabat aldenduko zen.

• Lehenengo urteetan La Flèchen ikasi zuen. Kultura klasiko sakona eman zion horrek, latina eta grekera ikasiz eta Zizeron, Horazio, Virgilio, Homero, Pindaro edo Platon irakurriz. Era berean, Aristotelesen testu filosofikoak aztertzen zituzten eta Suárez, Fonseca edo Toledo bezalako Jesusen Lagundiako kide batzuenak ere bai. Aristoteles zen garaiko erreferentzia, bai fisika eta baita biologian ere. Ikasketa planak Matematikarako sarrera bat egiten zuen eta Astronomia, Musika edo Arkitektura ere ez ziren falta. Eztabaidak garrantzi handia hartzen zuen garaiko metodologian. 

• René Descartes Suediako Kristina erreginarekin 18 urte zituenean, René gaztea Poitierseko unibertsitatera joan zen zuzenbideko ikasketak egitera. Medikuntzan ere aritu zen zerbait eta, 1616rako, batxiler eta lizentziatu da. Ikasle aparta, irakasleek asko apreziatzen zuten eta unibertsitateko laborategiak maiz bisitatzeko aukera izan zuen. 

Bizitza eta testuinguru historikoa1. galdera1. galdera

Page 4: Descartes (selektibitaterako laburpena) Filosofia

• 1619an, Bredan, Isaac Beeckman ezagutu zuen; matematikan oinarritzen zen fisikako teoria garatu nahian zebilen hau eta Descartesen jakinmina piztu zuen gai horietan.

• Bidaia ugari egin zuen, baina ez zuen sekula bere formazioa baztertu. 1620an, Johann Faulhaber ezagutu zuen Ulmen. Kalkuluaren maixuak, Beeckmanek bezala, zientzia eder bat garatzeko aukeran amets egitea bultzatu zuen eta, horrelaxe Eulerren poliedroen teorema aurkitu zuen.

• Zer pentsatu asko izan zuen gai hauen inguruan, baina ez zuen ezer argitaratu. Parisen luze egon zen batean, Marin Mersenne edo Guez de Balzac bezalako intelektualekin egon zen eta Libertinoak esaten zieten giroan ere mugitu zen. Ospea hartzen joan zen eta bere etxea bilera leku izan zen ideia eta eztabaida gustuko zutenentzat.

• Badirudi gorabeherak izan zituela bere bizitzan, 1628an, duelu baten hartu baitzuen parte.

• Ez dut egiak baino edertasun gehiago duen emakumerik ezagutu- esan zuen.• Hurrengo urtean, Herbeheretara joan zen, han ikasketara bete-betean

dedikatzeko asmoz. Bizitza lasaia eta umila izan zuen han, behin baino gehiagotan lekualdatuz, bere paraderoa ezkutuan mantendu nahian eta, Danimarkara edo Frantziarako bidaiak egin bazituen ere, 1649 arte hantxe biziko da.

• Holanda gustuko zuen oso, Frantzian arreta galtzeko aukera gehiago baitzegoen; merkataritzak loratzen zituen hango hiri baketsuak eta burgesek zientziak sustatzen zituzten, 1632an, Amsterdameko akademia sortu zutelarik. Bitartean, Europa Hogeita Hamar Urteko Gerra latzean zebilen eta ez zen 1648 arte baretuko. Argiaren errefrakzio eta gogoeta legeak enuntziatu zituen eta geometria analitikoa sortu zuen. 

• René Descartes 1649ko irailean, Suediako Kristina erreginak deitu zion Stockholmera. Hantxe hil zuen neumoniak 1650eko otsailaren 11n, 53 urte zituenean.

Page 5: Descartes (selektibitaterako laburpena) Filosofia

Testuinguru filosofikoa• Eszeptizismoa.• Arrazionalismoa eta enpirismoa: XVII. Mendean, elkarren arteko bi sistema

filosofiko nagusitu ziren. Arrazionalismoaren arabera, ezagutzaren iturria arrazoia da, eta jatorrizko ideiak haren baitan daude. Enpirismoaren arabera, aldiz, ezagutzaren iturria esperientzia da.

• Nolanahi ere, filosofia sistema hauek bat datoz honako honetan: subjektua jarduera ororen erdigune eta helburua da, eta hark erabakitzen du gertaera edo baieztapen ororen egiazkotasuna edo faltsutasuna.

• ARRAZIONALISMOAREN EZAUGARRIAK:

– Konfiantza arrazoian. Ezagutza-iturri nagusia da. Bere baitan jatorrizko ideiak daude.

– Ezagutza sentikorraren gutxiespena.– Zientzia unibertsal eta beharrezkoaren nahitaezkotasuna. – Munduaren arrazionaltasuna. Unibertsoko gertaera orok justifikazio bat du,

kausa bat, ezer ez delako ausaz gertatzen.

Page 6: Descartes (selektibitaterako laburpena) Filosofia

Descartesen pentsamendua• Zeren, nahasten ninduten zalantza eta hutsegiteak ugariak zirenez, iruditu

baitzitzaidan eskoletako ahaleginetatik jaso nuen onura bakarra zera zela: nire ezjakintasun gero eta handiagoaz jabetzea, alegia. (Metodoaren diskurtsoa).

• Ikasketek Descartes desengainatu egin zuten. Gaztaroan frogarik gabe zenbait sasiegia egiatzat onartu zituenez, minduta sentitu zen.

• Desengainu hori Descartesen filosofia sortzeko lehen urratsa izango da.

MetodoaMetodoa

• XVI.-XVII. Mendeko pentsalari guztiak egia aurkitzeko bide berri bat urratzen ahalegintzen dira. Descartesen arabera, metodo ziur baten falta izan da gizadiak mendeetan zehar ezagutza urriak lortu izanaren arrazoia.

• Aristoteles azaldu eta Erdi Aroan erabilitako silogismoa ordezkatuko duen metodo berri bat aurkitzea da gakoa. Sen den arrazoibide deduktiboa da.ilogismoa, egia orokor batean, oinarriez.

• Descartesek bi idazlanetan lantzen du metodoa: Adimena zuzentzeko arauak eta Metodoaren diskurtsoa:

• Metodoa arau ziur eta errazen multzo gisa ulertzen dut, giza adimenari eskuragarri zaizkion gauza guztien egiazko ezagutzara eramaten du nahitaez espiritua.

2. galdera2. galdera

Page 7: Descartes (selektibitaterako laburpena) Filosofia

EGIAREN IRIZPIDEAEGIAREN IRIZPIDEA

• Autoritate-irizpidea: Erdi Aroan, Elizaren eta Aristotelesen aginpidea hartzen da irizpidetzat. XVII. Mendean ordea, ezinezkoa da hori.

• Indukzioa: Descartesek ez du onartzen egia ziurra lortzeko irizpide gisa. Enpiristek, ordea, bai.

• Matematika eta arrazoiaren egia: Descartes matematikaz baliatzen da egiaren irizpidea bilatzeko, esperientziatik at dagoelako eta ez diolako bere egia esperientziari zor.Descartesek matematika atsegin duela dio, haren objektua soila delako eta haren arrazoiketak ziurrak eta nabariak direlako.

METODOAREN ARAUAKMETODOAREN ARAUAK

– Lehen araua: nabaritasuna. Ezer ez daiteke egiatzat har, nabaritasun osoz horrela dela dakigunean izan ezik. Nabaritasunak bi ezaugarri ditu: argitasuna eta bereizkortasuna.

– Bigarren araua: analisia (intuizioa). Aztertzen dugun zailtasun bakoitza ahalik eta gehien zatitzea. Arazoa zatitu egin behar dugu intuizioz eta zatitze horretan ez dugu dudatu behar. Horrela, “natura soila” da helburu eta hau zatiezina da.

3. galdera3. galdera

Intuizioa eta dedukzioa. Analisia eta sintesia.

Page 8: Descartes (selektibitaterako laburpena) Filosofia

– Hirugarren araua: sintesia (dedukzioa). Ziurtasun osoz ezagutzen ditugun gauza batzuen ondorioz beste gauza batzuk ulertzean datza dedukzioa. Ebidentzi batetik, beste egi batera heltzen gara. Maila guztiei buruzko ziurtasuna lortu behar dugu.

– Laugarren araua: berrikusketa. Horretan guztian oso zerrendaketa konplexuak eta oso berrikusketa orokorrak egin behar ditugu, ezer ez dugula ahaztu ziur egon arte.

Page 9: Descartes (selektibitaterako laburpena) Filosofia

Zalantza metodikoa eta lehen ziurtasuna

• Descartesek paradigma modura erabiltzen du matematika; lehenik, egia ziurrak bilatzeko eta ondoren, filosofia eta zientzia aurkitzeko.

• Filosofia eta zientzia eraikitzeko printzipio ziurrak behar ditu. Eta, hasteko, printzipio bat, lehen ziurtasuna.

• Printzipio horiek nabariak eta zalantza gabekoak izan behar dute, eta horregatik erabiltzen du zalantza metodikoa.

• Zalantza oso garrantzitsua da Descartesen filosofian. Funtzio asko betetzen ditu:

– Lehen funtzioa hondakinak ezabatzea da. Existitzen den-dena zalantzan ipini behar dugu, baina zalantzan gelditu gabe.

– Bigarren funtzioa: ziurtasun-iturri izatea. Zalantza metodikoa da ziurtasunak lortzeko erabiltzen den tresna.

Zalantzaren mailak:Zalantzaren mailak:

– Zentzumenen iruzurra: orain arte ziurtzat eta egiatzat izan dugun guztia zentzumenetatik etorri da gugana. Sarritan zentzumenek engainatu egin gaituztelako eta engainatzen gaituztenaz, ezin gara zentzumenez fida.

4. galdera4. galdera

Page 10: Descartes (selektibitaterako laburpena) Filosofia

– Arrazoiketen hutsak: arrazoiketak egitean, esperientzia dugu sarritan ekibokatu egiten garela. Beraz, arrazoiaz ezin naiteke fio.

– Esna-eta-lo-egoerak bereizteko ezintasuna: loalditik itzarraldira argi bereiz dezakegu ezaugarririk ez dagoelako. Horregatik, zalantzan jarri behar da ametsetako eduki guztiak ere.

– Jainko maltzurraren hipotesia: bere boterea gu engainatzeko erabili duen jainkoa gaizkilea dela suposatu genezake. Aukera hau bakarrik geratzen zaigu, ziurtzat ezertxo ere ez onartzea.

Lehen ziurtasuna: cogito-aLehen ziurtasuna: cogito-a

– Zalantza gnoseologikoa ugalkorra da, eta hartatik sortu behar du ziurtasunak

– Lehen ziurtasuna Descartesen sistema filosofiko osoaren egituraren oinarria izango da. Nola atera zalantzatik?

– Descartesek bereizi egiten ditu pentsamendua eta pentsamenduaren objektua. Ez dira nahasia behar pentsamendua, eta gogamena. Pentsatzen ari naizenean, duda egin dezaket pentsatzen den horren izateaz, pentsamenduaren bitartez ematen zaigulako, baina ekintza psikikoa bera ez dago bitartekatua, eta zuzenean eta bitartekaririk gabe hauteman daiteke.

Page 11: Descartes (selektibitaterako laburpena) Filosofia

• Eta zer da ekintza psikiko hori? Pentsatzen ari naizen ni nerau, ni pentsatzailea jardunean.

• Azkenean, honako printzipio honekin egiten du topo Descartesek:

“Pentsatzen dut; beraz, banaiz” (ego sum, ego existo)

Lehen egia edo COGITO

Baina bi testutan egia berberaz mintzo bada ere, bigarren formulazioan indar handiagoa egiten du niaren existentziaren pertzepzioan.

Bera da;Res cogitansRes cogitans

Page 12: Descartes (selektibitaterako laburpena) Filosofia

Ideia motak

• Descartesen ustez, hiru eratako ideiak ditugu: jatorrizkoak, eratorriak eta irudimenezkoak.

– Jatorrizko ideiak: gizakia jatorrizko ideiekin jaiotzen da; hala nola: arimaren ideia, Jainkoaren ideia eta materiaren ideia. Zentzumen bidez, zerbait ikusi, entzun, dastatu … aurretik.

– Ideia eratorriak: gizakiak zentzumenen bidez objektu fisikoei buruzko datu sentigarriak eskuratzen dituenean, kontzeptuak eratzen ditu. Adib: mendia, zaldia, etab. Ideia eratorriak dira.

– Irudimenezko ideiak: gizakiak sortutako ideiak dira. Adib: sirena (erdi arrain, erdi emakume). Adimenak ideia berri bat asmatzen du sentipenen bidez aurretik jasotako bi ideia edo gehiago nahasiz.

5. galdera5. galdera

Page 13: Descartes (selektibitaterako laburpena) Filosofia

Jainkoa Descartesen filosofian• Testu batzuetan Descartesek dio Jainkoaren existentzia baldintza dela

beste gauza batzuei buruz ziur egoteko. Horregatik, ziurtasuneko irizpidea benetan baliagarria izan dadin, Jainkoaren existentzia frogatu behar du.

Frogak: Jainkoaren existentzia frogatzeko, hark duen gauza bakarretik abiatzen da,

hots, res cogitans-etik.

• Lehen froga: substantzia infinitua. Izaki perfektuago baten ideia daukat (Jainkoa). Ideia hori ez zait ezerezetik etorri, nik ezin izan dut ideia hori sortu. Izaki perfektuago batek jarri du nigan beronen ideia. Izaki hori zeharo perfektua da, beraz, Jainkoa existitzen da.

• Bigarren froga: izaki perfektua. Froga hori perfektutasunaren ideian oinarritzen du Descartesek. Ez da froga berri bat, aurreko froga aurkezteko beste era bat baizik. Ez daukadan perfekzioak ezagutzen ditut, beraz, ez dut nire burua sortu. Hala izan balitz, perfekzio pentsagarri guztiak izango nituen. Izaki perfektuago batek sortu eta kontserbatzen nau. Sortu nauenez, zeharo perfektua da izaki hura, beraz, Jainkoa existitzen da.

• Hirugarren froga: argumentu ontologikoa. Izaki oso perfektuaren ideia dut. Haren existentzia haren esentziatik banaezina da. Kontraesana litzateke izaki perfektua existentziarik gabe ulertzea.

6. galdera6. galdera

Page 14: Descartes (selektibitaterako laburpena) Filosofia

Res extensa edo mundu gorpuzduna• Gauza sentikorrei buruzko ideiak aurkitzen ditu. Ideia horiek ni ez naizen

substantzia batetik etorri behar dute: Res extensa-tik.• Descartesentzat, Jainkoak bermatzen du nire ideia eratorriek

korrespondentzia bat dutela kanpoko munduarekin.

• Ondorio gisa, esan daiteke Descartesek hiru jatorrizko ideia bereizten dituela:

– Arima: substantzia pentsatzailea.– Jainkoa: substantzia infinitua.– Materia: Substantzia hedatua.

Page 15: Descartes (selektibitaterako laburpena) Filosofia

Giza izakia• Gizakia arimaz eta gorputzaz osaturiko izakia da. Gorputz hori, gainerako

gorputzak bezala, arimatik aske da, eta lege mekanizistak betetzen ditu. Arima ere autonomoa da, eta ezin dio materiala den ezerk zuzenean eragin.

• Bi substantziak lotuta daude baina independenteak dira.• Descartesek puntu bat asmatzen du bi substantzien arteko lotura azaltzeko;

hots, guruin pineala izenekoa.

GRINAK ETA ASKATASUNAGRINAK ETA ASKATASUNA

• Ekintzak nahimenaren mende daude; grinak, aldiz, ustekabekoak dira.• Arimaren indarra gorputzaren mugimenduak gelditu eta grinak menderatzean

datza.• Grinak elkarren aurkakoak dira. Tristura eta alaitasuna bi grina funtsezkoenak

dira.Tristurarekin, arima gorputzarentzat kaltegarri diren gauzez ohartzen da.Alaitasunarekin, aldiz, gorputzarentzat onuragarri diren gauzez ohartzen du arima.

• Gizakiak ez du bere burua grinaren mende utzi behar, eta esperientzia eta arrazoia izan behar ditu gidari bere ekintzetan.

• Zuhurtzia grinak menderatzean datza.

7. galdera7. galdera