Garazi laburpena energia

download Garazi laburpena energia

If you can't read please download the document

Transcript of Garazi laburpena energia

  • 1. ENERGIA1.ENERGIA MOTAK: Energia: gure inguruan gertatzen diran aldaketa guztien erantzulea da. Hainbat modutara agertu daiteke: *Energia mekanikoa:mogitzen dagoan objektuek daukien energia da. (Olatuak edo haizeak).*Argi energia: hainbat gorputzek argi moduan igorten dabena. Naturalak (eguzkia) edo artifizialak (bonbilea) izan daitekez.

2. *Bero energia: gorputzek bero moduan igorten dabena (Eguzkiak edo suak). Zenbat eta tenperatura altuagoa orduan eta energia termiko gehiago.*Energia kimikoa: hainbat sustantziatan batzen dan energia da (Petrolioan, elikagaietan edo dinamitan). Honeek erretean, oxidatzean edo lehertzean askatzen da. Pilek eta bateriek ere gordeten dabe eta energia elektriko bihurtzen dabe.*Energia nuklearra: hainbat sustantziatatik lortzen da (Uraniotik, erradioti eta poloniotik). *Energia elektrikoa: Etxeetan gehien erabilten dan energia da. Ur jauzien, eguzkiaren argiaren edo airearen higidurearen bidez lortzen da.2.ENERGIA ALDATU EGITEN DA: Energia ez da sortzen, ezta suntzitzen ere, aldatu egiten da. Energia elektrikoa errez lortu daiteke eta beste hainbat motatako energia bihurtu daiteke (Energia mekanikoa,argi energia edo bero energia). 3. 3.ENERGIA ITURRIAK: Energia emoten deuskuen materialak edo fenomenoak dira. Materialak: ikatza eta petrolioa. Fenomenoak: haizea eta olatuak.Energia iturrietan mota bi bereizten dira: energia iturri barriztagarriak eta energia iturri ez-barriztagarriak. ENERGIA ITURRI BARRIZTAGARRIAK: Asko erabili arren agortzen ez diranak eta energia garbia lortzen da, ingurumena kutsatzen ez dauana. Iturri barriztagarri nagusiak: *Eguzki panelen bidez eguzki energia aprobetzatu eta bero energia edo energia elektriko bihurtu daikegu.*Aerosorgailuen bidez haize energia edo energia eolikoa ustiatzen dogu, eta energia mekanikoa energia elektriko bihurtzen da. 4. *Presak eta urtegiak eraikiz ura batzen da, gero garaiera jakin batetik izurten da uraren mogimendua aprobetzatzeko. Energia hidraulikoa zentral hidroelektrioetan ustiatzen da, ur jauzien energia mekanikoa energia elektriko bihurtzeko.*Instalazino mareomotrizen bidez, itsasgorako eta itsasberako ur masen mogimendua eta itsasoko olatuena erabili daiteke. Energia elektrikoa bihurtzen da.*Materia organikoa: landara hondakinak edo zaborrak errez edo tratatuz energia lortzen da, eta hori energia termiko edo elektriko bihurtu daiteke. Energia iturri horri biomasa deitzen jako. 5. ENERGIA ITURRI EZ-BARRIZTAGARRIAK: Oso arin kontsumitzen dira, oso mantso birsortzen dira eta ingurumena kutzatzen dabe. Iturri ez-barriztagarri nagusiak: *Petrolioa:mundu osoan gehien erabilten dan energia iturria da. Petroliotik hainbat erregai lortzen dira (Gasolinea eta gasolioa) eta plastikoak fabrikatzen dira.*Ikatza:hau erabiliz, zentral termikoek energia elektrikoa lortzen dabe.*Gas naturala:etxeetako sukaldeetan eta berokuntzan erabilten da.*Zentral nuklearretan, substantzia erradioaktiboetatik abiatuta, energia 6. nuklearra lortzen da eta, gero, energia elektriko bihurtzen da.*Lurraren barruko beroa:honen bidez energia geotermikoa lortzen da energia elektriko bihurtzeko.4.ENERGIA ITURRIEI LOTUTAKO ARAZOAK: Herrialde garatuek energia asko kontzumitzen dabe eta modu nagusian energia iturri ez-barriztagarrietatik (Energia konbentzionala) lortua izaten da.Energia iturri ez-barriztagarriak urriak izateaz aparte, Lurreko hainbat zonaldetan kontzentratuta dagoz eta gatazkak sortzen dira. 7. Gaur egun energia barriztagarrien kontzumoa (Energia alternatiboa) sustatzeko neurriak hartzen dabilz, eta horretarako teknologia barriak ikertzea eta garatzea beharrezkoa da.5.ENERGIAK INGURUMENEAN SORTZEN DAUZAN ONDORIOAK: *Gasa, petrolioa edo ikatza lortzeko paisaia hondatu egiten da.*Energia lortzeko instalazinoek arriskuan jarri daikiez inguru horretako animalia espezieak.*Erregaiak erretean, subztantzia kutzagarri asko igorten dira atmosferara: Karbono dioxidoaren ondorios berotegi efektu naturala handitu egiten da. Euri azidoa gertatzen da. 8. *Zentral nuklearrek hondakin nuklearrak sortzen dabez.6.ENERGIA ARDURAZ ERABILTEA: 1)Ekintza kolektiboak: *Energia garbia lortzeko energia alternatiboen erabilerea bultzatu eguzki plakak eta aerosorgailuak instalatuz.*Energia eraginkortazuna hobetu.*Energia aurreztea informazino kanpainen bidez. 9. 2) Banakako ekintzak: *Kontzumo txikiko bonbilak erabiltea.*Argiak eta makinak erabiltzen ez doguzanean amatatzea.*Berokuntza eta aire girotua beharreskoa danean besterik ez erabiltea.*Garbigailua beteta dagoanean bakarrik jartea.*Bide laburrak egiteko autoa ez erabiltea. 10. *Gure udalak edo herriko alkarteek sustatutako energia aurrezteko kanpainetan parte hartzea.EGILEA:GARAZI GERVASIO