PROZESUAREN LABURPENA

19
ecoeuskadi 2020 PROZESUAREN LABURPENA 2011ko martxoaren 10a www.ecoeuskadi2020.net

Transcript of PROZESUAREN LABURPENA

Page 1: PROZESUAREN LABURPENA

ecoeuskadi2020

PROZESUAREN LABURPENA2011ko martxoaren 10a

www.ecoeuskadi2020.net

Page 2: PROZESUAREN LABURPENA

1. ZER DA EKOEUSKADI 2020?

2. PROZESUAREN 8 GAKOAK

3. ZERGATIK ZAIGU BEHARREZKOA ZURE

PARTAIDETZA?

EDUKIEN AURKIBIDEA

Page 3: PROZESUAREN LABURPENA

ZER DA EKOEUSKADI 2020?

EKOEUSKADI...TRUKE, IDEIA, ILUSIO... ERAGILE DA.

1.

Page 4: PROZESUAREN LABURPENA

1. ZER DA EKOEUSKADI 2020?

“EKOEUSKADI 2020 alor ugari barne hartzen dituen tresna da. Baliabide gutxiago kontsumitzea eta herrialdea orekaz garatzea ahalbidetzen dituen aurrerapen jasangarri eredu berri baterantz egitea du helburu. Tresna horretan oinarrituta, hazkunde ekonomikoa, gizarte ongizatea eta gure ingurumen aktiboen babesa behar bezala uztartzen dituen ekonomia berri horretara aldatzeko eragile nagusietako bat bultzatuko dugu…”.

PATXI LOPEZ LEHENDAKARIA

Page 5: PROZESUAREN LABURPENA

1. ZER DA EKOEUSKADI 2020?

HAUSNARKETAGure etorkizunaren ikuspegia

HELBURUAGaurtik hasita 2020ko Euskadi eraikitzea.

ESTRATEGIA- Ekonomia, gizarte eta ingurumen alderdi guztiak

egituratzea

- Erakunde guztien ekintza publikoa eta Eusko Jaurlaritzaren politika bideratzea.

- Herrialde proiektu baterantz:. Ekonomikoki lehiakorra. Berritzailea eta ekoeraginkorra. Sozialki kohesionatua eta erantzukidea. Ingurumenaren aldetik, ondare kulturalaren parte diren ondasunen eta baliabideen kalitatearekin konprometitua

Page 6: PROZESUAREN LABURPENA

1. ZER DA EKOEUSKADI 2020?

Gizartearen partaidetzaren isla daPartaidetza:Parte hartzeko foroen bidez; hala nola, webgunea, sare sozialak, parte hartzeko topaketak eta abar.

EKO...GIZARTEARENAHOTSAREN OIHARTZUNAGizartearen garapen jasangarriaGizartearen hazkunde orokorra eta berdintasunezkoa ahalbidetzeko, eta ongizateari dagokionez, bereizkeriaeta bazterkeria saihesteko. Gizartearen ahotsaren oihartzuna da.

EKO...EKONOMIA.Ekonomiaren garapen jasangarriaIzan ere, posible da hazkunde ekonomiko bideragarriaren eta lehiakorraren eredu izatea, ekoizpen faktoreei lotutako beharrezko baliabideak arriskuan jarri gabe.

EKO...EKOLOGIA.Ingurumenaren garapen jasangarriaBaliabide naturalen erabilerak ez dezan haien birsotzeko gaitasuna gainditu.

Page 7: PROZESUAREN LABURPENA

IRAUNKORTASUNAREN8 GAKOAK EUSKADIN2. 1. Baliabide natural eskasak eta agortzear daudenak

2. Mendekotasun energetikoa eta klima aldaketa

3. Lehiakortasunaren globalizazioa

4. Mugikortasun eta garraio jasangaitzak

5. Aldaketa demografiko nabarmenak

6. Belaunaldien ordezkatze desorekatua

7. Aldatzen ari den balio sistema baten hauskortasuna

8. Nazioarteko garapen desberdina

Page 8: PROZESUAREN LABURPENA

1.BALIABIDE NATURAL ESKASAK ETA AGORTZEAR DAUDENAKGure ekoizpen sistemak Euskadin ez dauden lehengai eta baliabide naturalekiko mendekotasun handia du, elikagaiekiko barne. Mendekotasun hori okertu egiten da gure gizarte ereduak kontsumoa bultzatzen duelako, merkatua bultzatzeko asmoz, produktu iraunkorren balio bizitza nahita murriztuta. Hala, hondakin sorrera eta tratamendu arazo larria eragiten du.

2. IRAUNKORTASUNAREN 8 GAKOAK EUSKADIN

Page 9: PROZESUAREN LABURPENA

2.MENDEKOTASUN ENERGETIKOA ETA KLIMA ALDAKETA Jatorri fosileko erregaietan oinarritutako eredu energetikoa naturalki agortzear dago, munduko ekoizpen maila gorena lortu delako edo lortzear dagoelako. Gainera, ekoizpena erregimen ezegonkorrak edo demokratikoki ahulak dituzten herrialde gutxi batzuetan biltzen denez, eragin handiko arazo geopolitikoak sortzen dira. Bestalde, erregai fosilen errekuntzak industrian, garraioan eta etxebizitzetan CO2 isurtzen du, eta horrek klima aldaketa nabarmen azkartzen du, gasa neutralizatzeko atmosferaren gaitasuna gainditzen delako.

2. IRAUNKORTASUNAREN 8 GAKOAK EUSKADIN

Page 10: PROZESUAREN LABURPENA

3.LEHIAKORTASUNAREN GLOBALIZAZIOAEuskadik gero eta globalizatuagoa dagoen egoera batean lehiatu behar du eta lehiakortasuna bermatu behar du, aldaketa teknologiko azkarren bidez, nazioartean duen presentzia indartuta eta, jasangarritasun irizpideetan oinarrituta, abantaila lehiakor berria sortuta.

2. IRAUNKORTASUNAREN 8 GAKOAK EUSKADIN

Page 11: PROZESUAREN LABURPENA

4.MUGIKORTASUN ETA GARRAIO JASANGAITZAKIbilgailu pribatuen mugikortasun eta errepide bidezko salgaien garraioaren (EAE jatorri edo helmuga duena edo EAEtik igarotzen den nazioarteko garraioa) hazkundea erronka nabaria da. Alde batetik, garraioaren eta BPGren arteko lotura apurtu behar da; bestetik, ingurumenari kalte txikiagoa eragiten dioten eta erregai fosilekiko mendekotasun txikiagoa duten garraio moduak bultzatu behar dira.

2. IRAUNKORTASUNAREN 8 GAKOAK EUSKADIN

Page 12: PROZESUAREN LABURPENA

5.ALDAKETA DEMOGRAFIKO NABARMENAK Bizi itxaropena handitu eta jaiotze tasa jaitsi izanak aldaketa handia eragin du gure gizartearen egituran. Horrek poza eta aukerak dakartza (luzaroan ondo bizitzeko aukera, kontsumo eta aisialdi ohitura berriak), baina baita osasun eta gizarte zerbitzuak emateko eta finantzatzeko eredua berrikusi beharra ere. Horrez gainera, desorekak eragiten ditu belaunaldiak ordezkatzeko garaian eta horrek immigrazioa erraztu beharra eragin dezake.

2. IRAUNKORTASUNAREN 8 GAKOAK EUSKADIN

Page 13: PROZESUAREN LABURPENA

6.BELAUNALDIEN ORDEZKATZE DESOREKATUALan merkatuaren egiturak eta erregulazioak, lan merkatuek eskatutako gaitasunak emateko hezkuntza sistema egokitu beharrak eta gazteen emantzipazioa geldiarazten duten oztopoek etsipena eragiten dute.

Horregatik, talentuek ihes egiteko edo talentuak garatzeko baldintzarik ez izateko arriskua dago.

2. IRAUNKORTASUNAREN 8 GAKOAK EUSKADIN

Page 14: PROZESUAREN LABURPENA

7.ALDATZEN ARI DEN BALIO SISTEMA BATEN HAUSKORTASUNAEuskadiko gizartean azken 35 urteetan izandako aldaketek izugarri aldarazi dute iraganeko balio sistema, gizarteari forma eta zentzua ematen ziona, eta tradizioz, gure izaerarekin lotuta zegoena. Terrorismoak eta gizarte bereizketak ere ageriko aztarnak utzi dituzte. Horrek denak sormena berritzea, berrikuntza eta jarduera berriei heltzeko gogoa geldiaraz edo muga ditzake, finean, eta murriztu dezake gizarte kohesioa eta berdintasuna galdu gabe arazo berriei erantzuteko gizarte gisa dugun ahalmena.

2. IRAUNKORTASUNAREN 8 GAKOAK EUSKADIN

Page 15: PROZESUAREN LABURPENA

8.NAZIOARTEKO GARAPEN DESBERDINAHerrialde askotan aurrerapenak izan diren arren, urrun gaude oraindik Nazio Batuen Erakundeak, 2000. urtean, 2015erako ezarri zituen milurteko helburuak betetzetik. Hazkundearen, pobreziaren murrizketaren eta garapen jasangarriaren arteko elkarren lotura onartu zuten helburu horiek, baita herrialde garatuek herrialde pobreetako egoerarekin zeukaten erantzukidetasuna ere. Herrialdeen arteko aldeek eta pobreziak planifikatu gabeko migrazioak eragiten dituzte. Mugimendu horiek saihestu egin behar dira; horretarako, herrialdeen garapena eta nazioarteko elkartasuna bultzatu behar dira.

2. IRAUNKORTASUNAREN 8 GAKOAK EUSKADIN

Page 16: PROZESUAREN LABURPENA

ZERGATIK ZAIGU BEHARREZKOA ZURE PARTAIDETZA?3.

Arazo honek eragiten dizulako eta etorkizunean ere eragingo dizulako.

Zure iritzia garrantzitsua delako.

Besteak aktiboki entzutean sinesten dugulako.

Gizarte bezala, gure etorkizuna gidatu behar dugulako.

Aurrera egin behar dugulako gizarte garen heinean.

Adimen kolektiboan sinesten dugulako.

Page 17: PROZESUAREN LABURPENA

3.ZERGATIK ZAIGBEHARREZKOA ZURE PARTAIDETZA?

Etorkizuneko gizartearen berme garelako.

Gure ingurunea zaindu behar dugulako.

Denon artean lor dezakegulako.

Page 18: PROZESUAREN LABURPENA

3. ZERGATIK ZAIGBEHARREZKOA ZURE PARTAIDETZA?

www.ecoeuskadi2020.net http://www.facebook.com/EcoEuskadi2020 http://twitter.com/#!/ecoeuskadi2020

500 lagunek baino gehiagok egin dutelako, parte hartzeko jardunaldietan, EKOEUSKADIren webgunean, sare sozialetan...

Page 19: PROZESUAREN LABURPENA

ecoeuskadi2020

www.ecoeuskadi2020.net