Datozen lau urteetarako ordezkariak aukeratzeko eguna ... · 52garren ibilaldia izango da. Izena...

8
2011eko maiatzaren 22, igandea::: 3.646 zk. ::: www.kronika.net 25. TXALAPARTA FESTA Jaialdi nagusiarekin bukatu zen atzo, Txalaparta Festa Astebeteko egitarau zabala- ren ostean, atzo bukatu zen aurtengo Txalaparta Festa. Festa behar bezala agurtze- ko, egun osoko jaialdia egin zen. Aurtengoa 25garren edi- zioa izan da eta ukitu berezia izan du programak. Atzoko eguna ere hala izan zen. /2 AAM Elkartasun Egunean parte hartzeko deia Datorren larunbatean Elkartasun Eguna izango da Hernanin eta Hernaniko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak dei egiten die herritarrei parte hartzeko. /2 PELOTA Hernani finalerdietan Arrasateri 3-0 irabazita Hernanik Gipuzkoako Herriar- teko Txapelketako finalzortzire- netako partidua jokatu zuen atzo Arrasateren aurka. Buelta- ko partidua zen eta 3-0 irabazi zuen. Joanekoa ere 0-3 irabazi zuen eta beraz, finalaurdene- tarako sailkatu da. /3 LABURRAK: ur ludoteka, San Joan Konpartsa, haurren aurreskua, Oporrak Bakean... /2 KIROLAK: Erremontea, atletismoa... /3 Azken egunetako ekitaldiak iruditan /7 Eskelak /7 Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa /8 GAUR KRONIKAN V. DOBERA SARIA - 2. ERREPORTAJEA: Estitxu Eizagirre: «Zer izan nahi degu? Pauso hori emateko garaia da» /4-5 Hernani, hirugarren mailaren atarian HERNANIK hil ala biziko partidua zuen atzo Real Unionen aurka eta sekulako pausoa eman zuen 1-0 irabazita. Partidu oso parekatua izan zen eta lehenengo zatian jada, hernaniarrak irundarren aurretik jarri baziren ere, azken momentura arte sufritu zuten. Hernanik esku eskura du hirugarren mailara igotzea. Horretarako, Mondragoni irabazi behar dio datorren asteburuan. /3 Gaur, maiatzak 22, Udal eta Foru Hauteskundeak dira. Gaur erabakiko dira datozen lau urteetan zeintzuk izango diren ordezkariak Udalean eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan. 15.157 hernaniar daude bozkatzera deituta. Ereñotzun, Auzo Udaleko Hauteskundeak ere izango dituzte 481 ereño- tzuarrek. Hernaniko Udal hauteskundeetara 7 alderdi aurkeztu dira: Bildu koalizioa, PSE-EE, EAJ-PNV, Hamaikabat, Ezker Batua-Berdeak, Aralar eta PP. Ereñotzurako hautagai bakarra: Ereñotzu Ekinez. Zortzi eskolatan emango dira botoak. Ordutegia: 09:00etatik 20:00etara. ❙❙ Datozen lau urteetarako ordezkariak aukeratzeko eguna Udal eta Foru Hauteskundeak dira gaur. Ereñotzun, Auzo Udaleko Hauteskundeak ere izango dituzte. Botoa emateko ordutegia: 09:00etatik 20:00etara. UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK 2011

Transcript of Datozen lau urteetarako ordezkariak aukeratzeko eguna ... · 52garren ibilaldia izango da. Izena...

  • 2011eko maiatzaren 22, igandea::: 3.646 zk. ::: www.kronika.net

    � 25 . TXALAPARTA FESTA

    Jaialdi nagusiarekinbukatu zen atzo,Txalaparta Festa

    Astebeteko egitarau zabala-ren ostean, atzo bukatu zenaurtengo Txalaparta Festa.Festa behar bezala agurtze-ko, egun osoko jaialdia eginzen. Aurtengoa 25garren edi-zioa izan da eta ukitu bereziaizan du programak. Atzokoeguna ere hala izan zen. /2

    � A A M

    Elkartasun Eguneanparte hartzeko deia

    Datorren larunbatean Elkarta sunEguna izango da Hernanin etaHernaniko Amnistiaren Al de koMugimenduak dei egiten dieherritarrei parte hartzeko. /2

    � P E L O T A

    Hernani finalerdietanArrasateri 3-0 irabazita

    Hernanik Gipuzkoako Herriar -teko Txapelketako finalzortzire-netako partidua jokatu zuenatzo Arrasateren aurka. Buelta -ko partidua zen eta 3-0 irabazizuen. Joanekoa ere 0-3 irabazizuen eta beraz, finalaurdene-tarako sailkatu da. /3

    LABURRAK: ur ludoteka, San Joan Konpartsa, haurren aurreskua, Oporrak Bakean... /2

    KIROLAK: Erremontea, atletismoa... /3

    Azken egunetako ekitaldiak iruditan /7

    Eskelak /7

    Gipuzkoako BertsolariTxapelketa /8

    GGAAUURR KKRROONNIIKKAANN

    V. DOBERA SARIA - 2. ERREPORTAJEA:

    Estitxu Eizagirre: «Zer izan nahi degu?

    Pauso hori emateko garaia da» /4-5

    Hernani, hirugarrenmailaren atarian

    HERNANIK hil ala biziko partidua zuen atzo Real Unionen aurkaeta sekulako pausoa eman zuen 1-0 irabazita. Partidu oso parekatuaizan zen eta lehenengo zatian jada, hernaniarrak irundarren aurretikjarri baziren ere, azken momentura arte sufritu zuten. Hernanikesku eskura du hirugarren mailara igotzea. Horretarako,Mondragoni irabazi behar dio datorren asteburuan. /3

    Gaur, maiatzak 22, Udal eta Foru Hauteskundeak dira. Gaur erabakiko diradatozen lau urteetan zeintzuk izango diren ordezkariak Udalean etaGipuzkoako Batzar Nagusietan. 15.157 hernaniar daude bozkatzera deituta.Ereñotzun, Auzo Udaleko Hauteskundeak ere izango dituzte 481 ereño -tzuarrek. Hernaniko Udal hauteskundeetara 7 alderdi aurkeztu dira: Bildukoalizioa, PSE-EE, EAJ-PNV, Hamaikabat, Ezker Batua-Berdeak, Aralar etaPP. Ereñotzurako hautagai bakarra: Ereñotzu Ekinez. Zortzi eskolatanemango dira botoak. Ordutegia: 09:00etatik 20:00etara. ��

    Datozen lau urteetarako ordezkariak aukeratzeko egunaUdal eta Foru Hauteskundeak diragaur. Ereñotzun, Auzo UdalekoHauteskundeak ere izango dituzte.Botoa emateko ordutegia:09:00etatik 20:00etara.

    � U D A L E T A F O R U H A U T E S K U N D E A K 2 0 1 1

  • 22011-V-22 igandea

    � U R L U D O T E K A Igerilekuan jostatzekoaukera, gaur

    Ur ludoteka izango da gaur10:30e tatik 12:30etara Hernanikoigerilekuan. ��

    � S A N J O A N K O N P A R T S A San Joan Konpartsanparte hartuko duteneieta nahi dutenei zuzenduta, bilera bihar

    San Joan Konpartsan, dantzan,desfilean eta antzerkian parte har-tuko dutenei eta parte hartu nahidutenei zuzenduta, bilera izangoda bihar 19:00etan Biterin.Animatzeko dei egin dute. ��

    � H A U R R E N A U R R E S K U A Entsaioa, bihar

    San Joan jaietako haurren aurres-kuko entsaioak bihar hasiko dira.Interesatuek izena eman behardute Biterin. Beharrezkoa da hau-rrak aurten 5 urte betetzea etaizena ematerakoan bere bikotearenizena jakinaraztea. Entsaioak GayMurren izango dira 18:00etan. ��

    � O P O R R A K B A K E A N Familia bat behar da 9urteko neska sahararbat hartzeko, udan

    Oporrak Bakean kanpainarenbarruan, arazoak izan direla eta, 9urteko neska saharar bat familigabe geratu da udan Hernaniraetortzeko eta Hernaniko Udalak deiberezia egiten die Hernaniko fami-liei. Harremanetarako: 943 33 7017; 943 33 68 02; [email protected] edo [email protected]. ��

    � E L U R T X O R I Leitzara joateko, izenematea zabalik

    Elur Txori elkarteak Leitzara ibilal-dia antolatu du ekainaren 5erako.52garren ibilaldia izango da. Izenaemateko zerrenda elkartean egon-go da maiatzaren 31ra arte. Irteeragoizeko 05:00etan izango da. ��

    «Familia bakoitzak 1.600 euroko gastua du hilero, bataz beste»

    «MAIATZAREN 28an zita ga -rrantzitsua dugu Hernanin, El -kartasun Eguna ospatuko du guEuskal preso politikoen es -kubideen aldeko aldarria za bal -tzeko asmoz, eta bertan par tehartzeko deia luzatzen di zue gu!Guztion lana da!», deia za balduzuen Hernaniko Amnis tiarenAldeko Mugi men duak ostira -lean, pren tsau rrean.

    Espainiar eta frantses esta -tuko Gobernuek darabiltenespetxe politika dela eta, pre -soek eta euren senide eta la -

    gunek bizi duten egoera «ja -sane zina» dela azpimarratuzuten. «Sakabanaketak doluazabaldu du euskal etxe asko -tan. Sakabanaketak 21 euskalpreso erail ditu 22 urteotan etahorri gehitu behar zaizkioerrepideetan bizia galdu du ten16 senide eta lagunen erail -ketak. Hildako pertsonez gain,senide eta lagunen tra fikoistripu pila kontabilizatu di ra».Sakaba na ke tak eraginda, fami -lia bakoi tzak hilero duen kos -tua, bataz beste, 1.637,75 euro -

    koa dela gaineratu zuten. Etako lek ti boarena, 1.225.037,58euro koa. «Se nide ek jasan behardituz ten gastu ekonomikoakizuga rrizko odo lustea suposa -tzen du te eta ehun ka euskalfami lien oina rrizko ekonomianeragiten du».

    «Presoen eskubideak,oinarrizko eskubideak dira»Presoen egoerari buruz azalduzuten, zigorrak gero eta gehia gogogortu dizkietela, zigorra bete -tzearen muga 40 urtetan eza -

    rriz, eta bizi baldintzak mi ni mo -en azpitik kokatzen dire la. «Go -bernuek, euren prakti kara ego -kitzen diren legeak asmatu di -tuzte, baina presoen eskubideakezin dira interes politikoen ara -bera baldintza tu ak egon; oina -rrizko eskubi de ak dira etaerres petatuak izan behar dirabeti». «Eguneroko agre sioek etaoinarrizko gabe zi ek presoadeu sez tatzea dute helburu»,aza ldu zuten. Eta argi utzi zu -ten, eskubide urra ketak sala -tzen jarraituko dutela. ��

    Datorren larunbatean Elkartasun Eguna izango da Hernanin, Euskal preso politikoeneskubideen aldarria zabaltzeko, eta bertan parte hartzeko dei egin du Hernaniko AAMk.

    Presoek eta euren senideek bizi duten egoera «jasanezina» dela azaldu zuten prentsaurrean.

    TXALAPARTA Festako aur -ten go edizioak mende laurd e -na bete du eta egitarau bere zia -rekin ospatu dute zilarrezkourteurrena. Atzo bukatu zenfesta, txalaparta jaialdi nagusia -rekin, eta bertan, 25 urteotanTxalaparta Festako aurrekoedi zio tan parte hartutako talde -ek jo zuten. Antolakuntzak tal -de bakoitzari Aitor Ruiz deEguino artista hernaniarrak 25.Txalaparta Festarako egindakozeramika eta argitaratutakolibu ru-DVDa eman zizkion.

    Atzokoa, egun osoko festaizan zen eta goizean erro -meria, eta ondoren, bazkariaere izan ziren. Bertso eskolakobertso la riak ere aritu zirenjaialdia girotzen.

    Txalaparta Festa aurrekoigandean hasi zen egun haue -tan zehar ekintza ezberdi -nekin go za tzeko aukera izanda: ibilal dia txalapartari histo -ri koen etxe etan barrena, era -kus keta, zinea, Ttakun ttanttakun ikus kizuna, Txalapartaparty apar ta... ��

    � 2 5 . T X A L A P A R T A F E S T A

    � H E R N A N I K O A M N I S T I A R E N A L D E K O M U G I M E N D U A - E L K A R T A S U N E G U N A , M A I A T Z A K 2 8

    25 urteetako txalapartadoinuak, egun batean

    Presoen eskubideen aldeko kontzentrazioarenostean eman zuten prentsaurrekoa, ostiralean.Gaur, bozkatzerakoan, ‘Euskal preso eta iheslariaketxera’ dioen pegatinarekin joateko eskatu zuten.

  • 2011-V-22 igandea

    3 K I R O L A K

    � E R R U G B I A - E S T A T U K O A U T O N O M I E N T X A P E L K E T A

    Euskadi txapeldun, tartean 7 hernaniar zirela

    ZUBIPE futbol zaletuz lepo,sekulako giroa, hirugarren mai -lara igotzea jokoan, hil ala bi zi kopartidua... eta Hernanik ira bazi!1-0 irabazi zion atzo Real Unionieta sekulako pau soa eman du,izan ere, hiru ga rren mai la ra

    igotzeko, dato rren aste bu ruanMondragoni irabaz tea bes terikez du. Dena dela, ez du tepartidu erraza es pero eta bestefinal bat izango balitz bezalahartuko dute. Atzokoa halaxeizan baitzen. Bi taldeek helburubera eta ikuspegi bera zuten etapar tidu oso parekatua izan zen.

    Hernanik lehenengo za tianaukerak izan zituen eta ho rie ta -

    ko batean iritsi zen gola. Kor nerbat ate ra eta Peruk buruz sartuzuen. Real Unionek hor tzakestutu zituen, batez ere bi ga rrenzatian, eta azken mo men turaarte sufritu zuten txuri berdeek.

    Partidua historikotzathartu du taldeak. Egindakokalkuluen arabera, Hernanieta Irungo 1.500 zaletu bilduziren atzo Zubipen. ��

    HERNANI Gipuzkoako He -r riar teko Txapelketako fina -laur denetara sailkatu da,atzo Arrasateri 3-0 irabazios tean. Atzokoak bueltakoparti duak izan ziren. Joa ne -koak aurreko astean jokatuzi tuzten eta orduan ere, 0-3irabazi zuen Hernanik.

    Kadeteetan, Altuna anai -ek 22-2 irabazi zuten; Jubeni -letan, Lujanbiok eta Mur -giondok 22-12; eta senio -rretan, Aizpitartek eta Go -rro txate gik 22-16.

    Finalaurdenetan Bidegoi -en izango dute aurrez aurrehernaniarrek. ��

    Mondragoni irabaztea besterik ez da geratzen

    ESTATU mailako AutonomienTxa pelketako finala jokatu zenatzo Euskadi eta Castilla-Leonen artean eta Euskadikerraz irabazi zuen: 24-6. Euskalselekzioarekin jokatu zuten 7hernaniarrek eta maila onaeman zuten.

    Jubenilak, gaur 12:00etanJubenilek partidu garrantzi -tsua jokatuko dute gaur Sant -boia naren aurka, 12:00etanLandaren. Bien artean irabaz -ten duena sailkatuko daEstatuko Gazte Txapelketakofinalerdietara. ��

    � P E L O T A - G I P U Z K O A K O H E R R I A R T E K O T X A P E L K E T A

    Hernani, finalerdietan

    � E R R E M O N T E A - U D A B E R R I K O T O R N E O M I X T O A

    Uterga eta San Miguel, txapeldunUTERGAK eta San Miguelekaukera asko zituzten txapelketairabazteko, izan ere, joanekopar tidua 40-21 irabazi zuten eta19 tantoko aldea, ez zen gutxi.Espero bezala, eurek eraman zi -tuzten atzo Udaberriko Tor neoMixtoko txapelak Matxin IIIari

    eta Urrutia Iari 38-40 iraba zita. Matxin IIIa eta Urrutia Ia

    irabazten hasi ziren 0-7, bainaUterga eta San Miguel gertu -ratu eta 10 tantotara berdindutageratu ziren. Handik aurrera,aurretik jarri ziren eta eurekdominatu zuten partidua. 15

    tantotara berdinduta egotetik,22-17ra pasa ziren etakalkuluen arabera, dagonekotxapeldunak ziren. Dena dela,borrokatzen jarraitu zuten etaemaitza azkenean 38-40 izanzen. Urrutia Ia izan zen par -tiduko pelotaririk onena. ��

    Jubeniletan, Hernanik partidu garrantzitsua du gaur Sant boianaren aurka.Irabazten duena sailkatuko da Estatuko Txapelketako finalerdietara.

    � F U T B O L A - O H O R E Z K O E R R E G I O N A L M A I L A

    Hernaniarrek maila ona eman zuten atzoko partiduan.

    Peruk buruz sartutako golari esker, Hernanik esku eskura du 3garren maila.Taldearen arabera, partidu historikoa izan zen atzokoa; 1.500 ikusle bildu ziren.

    � A T L E T I S M O A Hernaniren marka hautsi du Sergio Romanek

    Maiatzaren 15ean, Donostian, Sergio Roman atleta hernaniarrak Herna -ni taldeak 5.000 metrotan zeukan errekorra hautsi zuen 15.13.99ko den-borarekin. Aurreko marka Evaristo Gonzalezek jarri zuen 1962an. ��

    Hernani 1Real Union 0

    Euskadi 24Castilla-Leon 6

    Hernanik 3-0 irabazi zion Arrasateri atzo.Kadeteek 22-2 irabazi zuten, jubenilek 22-12

    eta seniorrek 22-16.

  • 2011-V-22 igandea

    4V . D O B E R A S A R I A - 2 . E R R E P O R T A J E A

    Agin Rezola Laburu

    ZORTZIKO HAUNDIA

    Arrandegiko kolan esaten duteaspaldi ez zaituztela ikusi.Normala. Larraulera bizitze-ra joan ginenetik, denboraasko pasa det Hernanira eto-rri gabe eta etortzen naizene-an ibili behar izaten det par-kez parke. Oso parke ederrakdauzkazue Hernanin eta…Kar, kar, kar.

    Oholtza gainean ere aspaldi ezzaitugu sumatu, baina sumatuzaitugunean arrastoa utziaz. Orain egin dezakedana daaukeratu. Bueno, aukeratu,dauzkadan aukeren artean.Hamaika Bertutek asko lagun-du dit horretan eta saio berezixamarretan kantatzeko suer-tea eduki det. Orduan, dakida-na da, bolara batean kantatukodeten azkenekoa dela eta joa-ten naizenean, joaten naiz kris-ton irrikiarekin. Kriston irri-kiarekin, eta bi asteko tentsioa-rekin. Eta joaten naiz egunhorretan azkeneko gaua balitzbezela eta garantia hori da ez?Behintzat, ahal dezun guztiaeman egingo dezula.

    Bertsolaritza ez dezula utzi alegia. Ez eta gainera ez nuke nahi.

    Iruditzen zait alde guztietatikinteresantea dela. Adibidez,umeak ikustea zu ez zarelabakarrik ama, baizik eta per -tsona oso bat zerala eta hor

    sartzen dira zure aisialdia etazure zaletasuna.

    Hernaniko bertsolaritza ere ezdezu aparte utzi, ze hor bada

    liburu bat tartean, ez?Bai, bueno, orain ari naizbakoitzak esateko zauzkanakidatzi, ordenatu, lotu… etahorrelako lanak egiten. Lanoso polita da, baina ustebaino lan gehiago dagoena.Eta batez ere, da lan bat eznukeena nolanahi egin nahi.Azken puntua jartzen dioda-

    nean gustora firmatu eta han-dik 10 urtera ere firmatzekomodukoa izan dadila. Betiizan naiz epe motzeko lanakegin dituena eta orain nahidet zerbait aurrera begira gel-dituko dena. Gauza asko bil-duko ditu eta nik nahi detenada dibertsidade hori man-tentzea. Nik uste, hor dauka-tela lanik haundiena.

    Estitxu Eizagirre bertsolaria

    «Badakigu nondik gatozen eta non gauden, orainzer izan nahi degu? Pauso hori emateko garaia da»

    Estitxu Eizagirrek sarri begiratu dio bertsolaritzari generoaren ikuspegitik.

    Plazan lehen adina entzuten ez baduguere, bertsoari lotuta bizi da oraindik EstitxuEizagirre. Azken boladan, bereziki generoikuspegitik, zer pentsatu asko eman dio ber -tsolaritzak eta bestalde, Hernaniko bertsolari -

    tza batzen duen liburu bat ere idazten ari da.Horrenbestez, Oindin egin dugu zita, bainamendiko botarik gabe. Kale Nagusian ibiltze-ko oraindik ez dira beharrezko eta. Lehen ofi-ziorako, altxa dadila beraz Estitxu Eizagirre.

    .

    «Bertsotara joaten naizenean, joaten naiz kriston irrikarekin.Kriston irrika eta bi asteko tentsioarekin»..

    ..

    PUNTU ERANTZUNA

    Iñaki Zelaiak Estitxu Eizagirreri:

    Alaba izatetikama izateraalde gutxio dagogautik goizera.Lehen bizitzaren zentrobakarra norberaorain ondorengoenmakulu tankera."Etorri etxera!""Bukatu platera!""Itxaron ilera"...lehen guk kolperahautsitako arauenzaintzaile gera.

    Estitxu Eizagirrek Arnaitz Lasarteri:Ereñotzu plazatikIllunbe plazara

  • 2011-V-22 igandea

    5 V . D O B E R A S A R I A - 2 . E R R E P O R T A J E A

    ZORTZIKO TXIKIA

    Noiz atera behar dezu ahizparengonapetik?Gonapetik atera nintzen,baina etxepe beran bizi gera.Inguruan beti bada ezpadaere.

    Eustaten arabera, zuena omenda Euskal Herrian bertsolarigehien dituen portala.Bai eta ez nuke asmatuko esa-ten onena zein den ze osobertsolari desberdinak bil -tzen dira. Badago Irazu,badaude bi ahizpa bixki,badago Esnal eta etxeangehiena kantatzen duenaberriz, beste bat da oseake…

    Zuek zer zerate orduan,Hernaniko bertso eskolakoHamaikabat? Eszisio bat zerate? Ez mesedez! Bildu bat esangodegu, oso eremu ezberdineta-ko bertsolariak biltzen ditue-lako.

    Inoiz esperoko ez nuena zenzuen alaba roxitaz jantzita ikustea!Bueno, orain ikusiko dezu se gu -ruena semea ere roxaz jan tziko

    detela. Kolore roxarekin adiski-detu naiz 30 urte eta gero.

    Sagardogileek ere krisi ekonomi-koa antzeman antzeman omenzuten, juxtu, Larraulera bizitzerajoan zinenetik.Larraulera bizitzera joanaurretik, 19 sagardotegi eginnituen tenporada batean ber -tso kantari. Alegia, 19 sagar-dotegi hoiek ordaindu gabeizan ziren bertsoen truke,orduan, ez dakit ez ote duenekonomiak gora egin.

    HAMARREKO TXIKIA

    Ez zaitugu berriz txapelketan entzungo?Konbentzitua nago ez diodalazentzurik ikusten txapelketa-ri. Iruditzen zait, arte batbezela, ezin dela puntutanneurtu.

    Lehen ateratzen zinen ba?Bai, nik uste, bertsotan zabil -tzala eta egiten duzula probatuhori ere, ez? Beste plaza motabat da, beste tentsio bat…Examin batera joatea bezelakoada. Baina lasai e! Euskal Herriakez du txapeldunik galduko!Kar, kar, kar…

    Azken aldian bertsolaritza etageneroa lotuta ibili entzun dituguzure ahoan…Iruditzen zait gizartea eta

    bertsolaritza puntu berdineandoazela. Aldaketa haundi batda norberari suposatzendiona: hasten denean norberabere burua lantzen eta ikustenduenean bere izaera nondikdatorren eta ze gauza direnberak elejitu dituenak etazeintzuk diren markatuta eto-rri zaizkionak. Norberak ira-bazten du gehiena, erabaki -tzeko, aurrera begira nolakoaizan nahi duen. Neskoi tokatuzaigu derrigor espabilatzeaguregan egon diren eraginak

    gogorragoak izandu direlako,eta iruditzen zait, hortikaurrera pauso bat eman behardegula emakumeok, eta ezindegula beti ibili kritikaren etabiktimaren diskurtsoan, bai-zik eta momentua dela esate-ko: “badakigu nondik gato-zen eta non gauden, eta orainzer izan nahi degu?” pausohori emateko garaia da.

    Bestetik, iruditzen zaitgizonek ez dutela sumatuhainbeste gizarte honetan

    garaile ikusten direlako,baina nik uste det, guk bainogauza inportanteagoak galdudituztela. Guk zer galdudegu, ez dakit nolako jefelanpostu bat? Baina beraiekbeste gauza batzuk galdudituzte, ez? Familiarekin ego-teko denbora edo minarekikolotura edo… Baina ez ditutikusten planteatu beharriksentitzen dutenik ere.

    Nik gero eta gutxiago hitzegingo nuke gizon eta emaku-metaz. Gehiago ikusten dethitz egin beharko genukeelageneroari buruz edo bertsola-ri mota desberdinei buruz edogai bat lantzeko modu desber-dinei buruz. Eta hor, bakoi -tzak hitz egin dezala bere ere-duak zein diren, berak nolaikusten duen bere burua…

    Baina bertso munduan ez dagoeztabaida hori gainditua?Esan nahi det, Maialenektxapela jantzi zuenean,askorentzat emaku-me batek irabazizuen, baina ber -tso munduandabiltzanen -tzat, bertso-kera batek ira-bazi zuen, gaiaklantzeko modu batekirabazi zuen.

    Egia da gertakari historikobat dela, baina pentsatzea

    horrekin dena eginda dagoe-la… Barack Obama AEBtakopresidente delako, horrek ez duesan nahi AEBetan beltzenarazo guztiak amaitu direnik.Erakusle oso garrantzitsua da,baina nik uste espejismo haun-dia dagoela.

    Jendeak pentsatzen du nor-maltasuna lortu degula saiotanemakume bat dagoelako.Emakume bat!

    Baina horrek inporta al du ba?Neri ez zait inporta dauden 6gizon, 6 emakume, 3 gizon eta 3emakume… Bakoitzak bere bertsokera izango du! Baina bada zeozeren ondorio,ez? Ez dago non aukeratua.Ema kumezkoak ez diraatera tzen. Hor dago espejis-moa. Ber din tasunetik osourruti gau de, normalidadetikoso urru ti gau de, baina dago-en espejismoa da txapeldunabaldin badaukagu, dena

    eginda dagoela eta hori ezda horrela. ��

    .

    «Nik gero eta gutxiago hitz egingo nuke gizon eta emakumetaz.Gehiago ikusten det hitz egin beharko genukeela bertsolari mota desberdinei edo gai bat lantzeko

    modu desberdinei buruz»...

    OINDI TABERNA

    Urteko ardoa

    Coca - Cola

    Mosto2 pintxo

    GUZTIRA: 6,90 €

    Hernaniarren kabia diraorain Larraulgo kaleak:musikaria, pelotaria,mediku, bertsojaleak...Osteguneko feritik jasozherriko nobedadeak:Larraulgo lurrak ernatzen dituHernaniko landareak.

    Hernaniar haurrek Larraulen duteikasbidai abentura:autobus bete buila, karraxi...bizitasuna heldu da.Lehenengo igo zuhaitzetara,ondoren sartu putzura...Azkenik parke tematikora:esne behien ikuilura

    Onyi begira esnatzen gerahau ikuspegi polita!Pelota eskola badegu orain,tabernan da bertso zita...etxean indako sagardoagabe ezin gara bizi ta...Pozik hartuko zaituztegu taegiguzue bixita.

    BAKARKA HIRU BERTSO

    Gaia: Larraul eta Hernani.Neurria: Zortziko haundia

    Norantza aldaketakOinezkoen aldeko pausoa.

    Hernaniko bertso eskolaTxori ezberdinen arbola.

    Bertso eskola txapelketanIkusiko det azken fasetan.

    Erraustegia:Laurentzat negozioa etadenentzat izurritea.

    Ikastolen bategiteaPosible da denen aurrerapauso izatea.

    Txakurren ADNaBelarra zapaltzeko da eta ezkomun bat.

    Atez Atekoa:Denaren aurretik osasunajarri duen ekimen eredugarria.

    PUNTUKA

    .

    «Jendeak pentsatzen dunormaltasuna lortu degula

    saiotan emakume batdagoelako. Emakume bat!»

    ..

    Estitxu Eizagirre.

    .

    «Konbentzitua nago ez diodalazentzurik ikusten

    txapelketari»..

  • Circo de la Lunada Kantabriaeta Burgos probintzien artekomuga administratiboa da.

    Kultura aldetik aldiz ez, mendilerroa-ren bi aldetan abel tzaintza kulturapropio bat duten Pasiegoak bizi baiti-ra.

    Bailara altu hauetan soro eta belar-di txiki ugari dago eta aspaldidanikigotzen dira inguruko pasiegoak gora,beraien abereekin, udaberri eta udaraosoa igarotzera. Abereak belardi fres-ko eta aberats hauekin elikatzendituzte, eta neguan berriro behekobailaretara eramaten dituzte. Horrenondorioz, inguru guzti hau txabolezbeteta dago, horiek baitziren pasiego-en bizilekuak hemen goian zeudenbitartean.

    Circo de la Lunadan, Valnera men-dizerra dago, eta bertan aipagarriakdira Castro de Valnera (1.718 m) etaPico de la Miel (1.563 m) gailurrak.Azken honen hegalean Lunadakoeski-estazioa dago. Oso eski-estaziotxikia da eta bere altuera maximoa1.500 metrokoa denez, urtean osoegun gutxitan irekitzen du. Logikahandirik gabe, urtean elur-egun gutxiizaten baita hemen, eski-estazioaJunta de Castilla y Leóneko gober-nuak bultzatutakoa da, eta lortzenduen gauza bakarra toki honetakopaisaia izorratzea da.

    «Harriz eginiko tobogan izugarria da»Inguru hauetan, Kantabria aldera, Elresbaladero de la Lunada dago. Harrizeginiko tobogan izugarri bat da.Bertatik hain zuzen, moztutako zua-hitzetako enborrak jaisten zituztenBurgos aldera, bertatik ur-korrontebatez lagunduta. Ingeniaritza obrahonek Portillo de la Lunada eta Mieraerrekako bailara artean dauden ia 500metroko desnibela gainditzen lagun -tzen zuen. Egitura hau eraiki zutenKantabria aldeko zuhaitz guztiakagortu zituztenean. Egurra RealFábrica de Artillería de La Cavada fundi-zioko labeentzako egur-ikatza egitekoerabiltzen zen. Gaur egun, inguruhauetan ikusten den deforestazioa,ekintza horren ondorioa da. Espainiako lehenengo industria armamentistikoa, berta-koaReal Fábrica de Artillería de la Cavadadelakoa Espai niako lehenengo indus-tria armamentistikoa izan zen eta bimendeetan zehar, 1622-tik 1835 arte,Espainiar Inperioa defendatzeko etaitsasoko nagusitasuna ziurtatzekoburdinazko munizioa eta artilleria ele-mentuak ekoizten ziren bertan.Bitxikeri bezala esan, La Cavadakofabrikak armada eta ejertzitorako

    urtean mila kainoi egitera iritsi zela.Ekoizpen hori ziurtatzeko fabrikareninguruan, bost leguako diametrokodistan tzian (legua bat = 4,2 km), bai-mendutakoek bakarrik zuten egurramozteko baimena. Baimena zutenekfundiziorako egur-ikatza egitenzuten; ikazkinak ziren noski.Kantabriako zuhaitzak agor tzen hasizirenean, Burgos aldekoak ekartzekoasmoarekin eraiki zen 1791. urtean Elresbaladero de la Lunada izeneko egitu-ra. Ranpa honek, nahiz eta gaur egunzati handi bat desegina egon, 2 kilo-metroko luzera izan zuen. Bere oineanLa casa del Rey delakoa zegoen. Etxehori egurra gordetzeko eta langileakbabesteko erabiltzen zen.Resbaladeroa oso denbora laburrezegon zen funtzionatzen XIX. mendea-ren hasieran Real Fábrica de Artillería deLa Cavada delakoa erdi-kiebran zegoe-lako eta mende horren hasieran, izu-garrizko eurite batzuk instalazioakhondatu zituelako.

    Kareharria nagusi, Kantabria alderaPortillo de Lunada eta Puerto de lasEstacas de Trueba mendateen arteandauden mendiak kareharriz osatutakoamildegi izugarriak dituzte, Kantabriaaldera. Kareharria, nagusi izan arrenbaditu granitoz osatutako zatiak. Mendihauetan ugariak dira zulo eta simak, etakareharrizko inguru askotan bezala, uraaurki tzeko aukera gutxi dago. Beraz,mendira ur nahiko eraman behar da.Pico del Fraile gailurrean, punta-pun-tan, komunikaziorako instalazio militarbatzuk daude eta debekatuta dagomendi horretara igotzea.

    Ibilbideko lehenengo gailurra, Peña NegraMendatetik eskuin aldera, ipar-eki

    aldera, jo behar da. Hasi eta handikdenbora gu txira belarrezko maldamalkartsu batetik igo behar da.Aldapa honek terraza moduko bateanuzten gaitu eta hemendik, bestemalda malkartsu batetik, goi lautadabatetara igo behar da. Bertatik aristajarraitzea baino ez zaigu geratzenPeña Negra (1.500 m) gailurrera iriste-ko. Aurrean, ipar-eki aldera, CastroValnera dugu.

    Gailurretik bi mendiak banatzendituen lepora jaitsi behar da etaBernachotik, Burgos aldetik, datorrenkanalaren bila joan behar da. Kanalagoraino igo eta bertan Castroko gailu-rrera (1.718 m) eramango gaituenbidezidorra aurkituko dugu. Bideamarkatuta dago eta iparraldeko no -rabidea du. Gailurretik paisaia ikus-garria da. Eguraldi garbiarekin iaKantabria osoa ikus daiteke: Kantauriitsasoa, Santander hiria eta, nola ez,Picos de Europako gailur gehienak.

    Castro Valneratik aristari jarraituzAlto de la Pirulerara iritsiko gara.Hemendik, belazeetan zehar, Alto dela Pilucara jaitsiko gara. Aurrean Picola Miel (1.563 m) gailurra dugu.Pilucako lepora jaitsi behar da etahemendik eskuinera jo Pico de la Mielezin baita zuzen igo, bere hego men-debaldean 200 metroko desnibeladuen amildegia baitu. Eskuinera,hego ekialdera egin eta gailurrera era-mango gaituen belarrezko kanal mal-kartsu baten bila joan behar da.Kanala igo eta gailurrean gara. Igoeralasai hartu behar da tarte labur bateandesnibel handia igotzen baita.Gailurretik bistan dugu ibilbidearenamaiera. Ipar-eki aldera eginez etaAlto de las Corvas gailurretik igaroondoren, ipar eta hego isurien muga-tik joanez, berehala gara Portillo deLunadan (1.350 m). ��

    2011-V-22 igandea

    6

    T o n t o r r e z t o n t o r6 Mendiriz Mendiko kideek hilabetean egingo duten irteera baten inguruko xehetasunez osatutako atala.

    Castro Valneraren iparra ldea.

    � Distantzia: 10 Km.� Denbora: 5-6 ordu.� Desnibela: 900 m gorantz;

    700 beherantz.� Gailurrik altuena:

    Castro de Valnera (1.718) etaPico de la Miel (1.563 m).

    � Zailtasuna: Zailtasun berezirikgabekoa.

    � Beharrezko materiala: mendikomaterial arrunta.

    � Mendiriz Mendik 17an egingodu irteera hau.

    Datu interesgarriak

    Circo de la Lunada: probintzien arteko muga eta Pasiegoen bizilekua

  • 72011-V-22 igandea

    � Asteko agendaAzken egunetako ekitaldiak iruditan:SAN ISIDRO - Baserritarren eguna:

    Festa giroan ospatu zutenBaserritarren eguna. San Isidro egu -na izan zen joan den igandean, baserritarren egu na,hain zuzen, eta festa giroa izan zen Hernanin. Egu -na ren hasieran meza ospatu zen, Parrokian; eta on -doren kirol ekitaldiak izan ziren protagonista. Atsegin -de gin iparraldeko herri kirolen erakustaldia eskainizu ten, ingudea eta lasto jaurtiketak egin zi tuzten bes-teak bes te, eta herritarrek probatzeko au ke ra ere izanzu ten; kiroldegian berriz, pelota patiduak jokatu zituz-ten. Jateko eta edateko ere, ez zen falta izan. ��

    AMHER - Hitzaldia:

    Arabiar lurraldeetan ematen aridiren mugimenduak eta honenondorioak azaldu zituen JavierAisak. AMHER eta Kooperazio taldeak anto-latuta, hitzaldia eman zuen Javier Aisak joan denastean. Arabiar lurraldeetako mugimenduei buruz hitzegin zuen, eta azaldu zuenez, ez dira bapatean sortu-takoak: «aspalditik datozen protesten emaitzak dira.Protesta horien oinarria gazteak, langileak, emakume-ak eta islamistak dira». ��

    LANGILE - Antzerkia:

    Estatu terrorismoari buruzkoantzezlana eskaini zuten,Langileko ikasleek. Bi antzerkisesio eskaini zituzten joan den asteburuanLangile ikastolako DBH 4 kurtsoko ikasleek.Antzezlanak Anarkista baten ezusteko heriotzaizena zuen, eta errealitatean oinarritzen zen.Protagonistak Amerikako Estatu Batuetankokatzen ziren. Antzerkiaren helburua Estatuterrorismoa salatzea zen, eta horretarako,komedia generoa erabili zuten. ��

    M A I A T Z A K 2 5 - 2 9 , a s t e a z k e n e t i k i g a n d e r a : � Erakusketa: Biteri kultur etxeko haurren lanen erakuske-ta. Biteri kultur etxean.

    M A I A T Z A K 2 5 , a s t e a z k e n a : � Elkartasun Astea Elkartasunaren inguruko hitzaldia.Udaletxean, 19:30etan.� Gaztetxokoa Lentejuelazko izarrak.

    M A I A T Z A K 2 6 , o s t e g u n a : � Elkartasun Astea : Bertso Afaria Santa Barbarakosoziedadean, 21:00etan. Ministro eta Silveira bertsotan. � Gaztetxokoa Lentejuelazko izarrak.

    M A I A T Z A K 2 8 , l a r u n b a t a : � Elkartasun Eguna:11:00etan Herri Krosa12:00etan Pintxo lehiaketa eta bertso poteoa15:00etan Bazkari herrikoiaOndoren haurrentzat jolasak16:30etan Enkantea18:00etan ‘Desafiyua’20:00etan Manifa eta ekitaldia22:30etan kontzertuak gaztetxean� Bigarren Eskuko Azoka: Atsegindegin.

    M A I A T Z A K 2 9 , i g a n d e a : � Kontzertua: Hernani Musika Eskolako Txistulariak. Udalekoarkupetan, 12:30etan.

    VII. URTEBETETZEA

    � Andres Bermejo Pablo(MARIFE ARRANDEGIA)

    2004ko maiatzaren 23an hil zen, XX urte zituela, Elizakoak eta Aita SantuarenBedeinkazioa hartuta.

    -Goian bego-

    Andres, lagundu gaitzazu indarra emanez ahal dugun guzti horialdatzeko, aldatu ezin dugunaren aurrean lasaitasunez onartzeko

    eta desberdintasuna jakinduriarekin ulertzeko

    MARI FE, JUAN MARI eta ANA

    Hernanin, 2011ko maiatzaren 22an

    Eskelak

    JOSETXO LAZKANOGAZTAÑAGA

    JAUNA

    OSTIRALEAN hil zen, 71 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren Bedeinkazioa hartuta

    - Goian Bego -

    Anai-arrebak: Tomasi (Miguel Zilbetiren alarguna) eta Marcelino Blanco, Miren(Javier Olaizolaren alarguna), Martin eta Begoña Ule, eta Pako; ilobak: Mikel, Jone,Xabier, Itziar, Eba, Maria, Juanto, Javier, Elena, Ignacio, Argider, Alex, Susane,Iñigo, Gotzone, Virginia, Javier; lehengusuak eta gainerako ahaideak.

    Haren animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela BIHAR,ASTELEHENA, arratsaldeko ZAZPIETAN, SAN JOAN BATAIATZAILEA parrokielizan egingo den hiletara. Aldez aurretik, mila esker.

    Hernanin, 2011ko maiatzaren 22anHelbidea: Maria Magdalena EgoitzaOHARRA: Gorpu laguntza etxekoen artean egin zen.

  • ERANTZUN diote lehendabi-ziko puntuari, eta ederki eran -tzun ere, Hernaniko bertso es -kolako 5 ordezkariek. Gipuz -koa ko Bertsolari Txa pel ketajo koan da, eta orain dik ezererabaki gabe badago ere, bostkideek daukate aukera hurren-go fasera pasatzeko, 60 bertso-lariren artean.

    Agin Rezola lehenengopostuan dago, 367 punturekin.Asier Azpirozek ere lan ederraegin zuen, bere saioa irabaziegin baitzuen. Unai Gaztelu -mendik ere bigarren egin zuenbere saioan, eta puntuazio onadauka. Iker Osak saio ederraegin zuen, eta puntuazio txu-kuna lortu du. Arnaitz La sar -tek lehendabiziko saioan kan-tatu zuen, eta bigarren postualortu zuen; dena dela, puntua-zioak gu txien lagundu dionabera da, eta hurrengo saioanposturen bat erremontatubeharra dau ka aurrera egiteko.

    Lehenengo fasean, lan erdiak eginak60 bertsolari ari dira lehenda-

    biziko fasean eta 32pasako dira aurre-ra. Lan er diak egindituzte, denek saiobanatan kantatubaitute. Da tozenbi asteburuetanjokatuko dirah u r r e n g osaioak, astebu-ru ho ne tanarnasa hartu-ta. Bi sai oe takopuntua zio ak kon-tuan har tu ta, lehe-nengo 32ak pasa-ko di ra bigarrenfa sera; urrian ha -si ko da fase horieta han zai dauz-kate beste 12 ber -tsolari.

    Aukerak, denekHernaniko eskolako ordezkariguztiek dituzte aukerak aurreraegiteko, puntu gutxiren gorabe-heran jende asko dagoelako.Bitartean, bigarren puntuarierantzuna prestatzen ari dirabertsolariak. ��

    Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea. Erredakzioa, argazkiak eta publizitatea: E. Zeberio, K. Garmendia, A. Arbelaitz, E. Agirre, A. Oiartzabal eta H. Zaldua. Egoitza: Larramendi 11. 943-330899. Faxa: 943-336306. Eposta: [email protected] eta [email protected] Lege gordailua: SS-679/2000. ISSN 1576-8422.Inprimatzailea: Zeroa Multimedia.

    2011eko maiatzaren 22a, igandea::: 3.646 zk. ::: www.kronika.net

    GAUR

    EGUR

    ALDI

    A BIHAR Eguna lainotuta esnatuko da,baina eguerditik aurrera, lai-

    noak saretzen joango dira eta

    eguzkiaz gozatzeko aukera

    izango da. Min.14º / Max.24º.

    (eu

    ska

    lme

    t)Tenperatura jaitsi egingo da,

    lainoak nagusituko dira eta

    euria egingo du, batez ere,

    egunaren lehenengo partean.

    Min.15º / Max.20º.

    � IRAGARKI MERKEAK �

    � H E R N A N I E R R O T Z E N E L K A R T E A

    Euskal Herriko historiaren sintesia, hizketagaiKoldo Martinez Garatek hitzaldia emango du bihar 19:30etan, Biterin.Euskal Herriko historiaren sintesiaz ariko da. Hernani errotzen elkarte-ak antolatu duen hitzaldi zikloaren hirugarrena da biharkoa. ��

    Unai Gaztelumendik bigarren postua lortu zuen.

    � Hernaniko bertso eskolako bostordezkariek egin dute lehenengo saioa, etadenak daude aurrera egiteko aukerarekin.

    � 60 bertsolari ari dira fase honetan, eta 32 pasako dira hurrengo fasera.

    � Agin Rezola dago lehenengo postuan,367 punturekin.

    Lehenengo puntuari, erantzun ederra

    G-Puntua - Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

    LEHENENGO FASEAAzken saioa

    � Unai GaztelumendiMaiatzak 28 - Usurbil - 11:30

    � Agin RezolaMaiatzak 28 - Usurbil - 17:30

    � Arnaitz LasarteMaiatzak 29 - Gabiri - 17:30

    � Iker OsaMaiatzak 29 - Aretxabaleta - 17:30

    � Asier AzpirozEkainak 5 - Zumarraga - 11:30

    TELEFONOAK � Taxiak: 943 550093 � Udaltzaingoa: 943 248900 � DYA: 943 464622 � Autobusak: Garayar: 943 556658, Areizaga: 943 452708, Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037 � Anbulatorioa: 943 006666 � Jokalari anonimoak: 943 331103 � Alkoholiko anonimoak: 943 331103 � FARMAZIAK � Egunez: Correa Perkaiztegi 8 - 943 336022 � Gauez: Aizpuru Latsunbeberri 11 - 943 336077

    Pisu bat salgai edo alokairuan, terrenoarekin, berria eta material onak ditu. Uitzi-n. Deitu: 948 50 42 22 / 696 269 511.

    Ofizinak alkilatzen dira Plaza Berrin. Ofizina errepresentatiboak. Deitu: 658 820 916Terrenoa salgai Santa Barbaran, 8000m2 basoarekin. Deitu: 636 786 010.Aste bukaeretan egunez pertsona bat zaintzeko emakume arduratsua behar da. Deitu arratsaldez, 18:00etatik

    aurrera: 676 997 853 telefonora.Pertsona zahar batekin bizitzeko eta zaintzeko emakume arduratsua behar da. Deitu arratsaldez, 17:00etatik

    aurrera 688 617 560 telefonora.SENDABELARREI BURUZKO JARDUNALDIA.Maiatzaren 28a,LARUNBATA. Goizez:Leitzaranera.

    Arratsaldez:ikastaldia.Informazioa:SASOIKO (Marieluts 4 behea). 943 33 11 83 - 647 222 561.GIMNASTIKA ARMONIKOA HAURDUNENTZAT: mugimenduaren eta arnasketaren bidez haurdunaldirako eta

    erditze ondorenerako prestakuntza eta laguntza. SASOIKO (Marieluts 4 behea) 943 331 183 - 656 721 492Etxea salgai. 2 gela, eguzkitsua eta dena kanpoaldera. Deitu: 619 813 357.Pisua salgai Santa Barbaran, aukera bikaina (ikusteko pisua) eta tratu aukera haundiak. Deitu: 659 787 634.Enara Goikoetxea. Sendabide energetikoa, Kristaloterapia, Obsidiana masajea, Flores de Bach, Masaje meta-

    morfikoa, Reikia, Tarot terapeutikoa. Tel.:649-700-762. (Agustindarren plaza 4)ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, antenak ere bai...

    Seriotasuna. Deitu: 616 886 660.YOLANDA ESTETIKA ZENTRUA. Fotodepilazio berria, prezio bereziak eta pertsonalizatuak.

    “Fotorejuvenecimiento”, Dieta pertsonalizatuak, zure pisua kontrolatzen dugu. Plataforma bibra tzailea. Atzieta 2, behea. Tel. 943 55 32 78.

    Alicia C.C.: Modu pertsonalean eta profesionalean garapena lortzeko: Coaching, PNL, erlajazioak, Flores deBach, hipnosia…Deitu: 943 33 28 94 / 653 267 146. (Agustindarren plaza, 4)

    Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, akupuntura, ajuste neurologiko eta bertebrala, reflexologia, auri-culoterapia,...:943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)