URRIAREN 29tik 31ra - corazonistasvitoria.com · PLANETA ZAINDUZ POBREZIARI EGITEN DIOZU AURRE...

26
URRIAREN 29tik 31ra

Transcript of URRIAREN 29tik 31ra - corazonistasvitoria.com · PLANETA ZAINDUZ POBREZIARI EGITEN DIOZU AURRE...

URRIAREN 29tik 31ra

Astelehena, urriak 29

Egun berria eta aste berria aurrean.

Egun berria… Hasiera berria.

Bizitza egunero hasten da egunero.

Zure bizitza berriro hasten da gaur. Hasi ilusioz,

gogoz, baikortasunez. Bizi eguna bere

osotasunean, ez utzi eguna “pasatzen”.

Eskertu eguna oparia bezala eta…

BIZI!

PLANETA ZAINDUZ POBREZIARI EGITEN DIOZU AURRE

➢Garapen zuzenaren, solidarioaren eta jasangarriaren aldeko konpromisoa hartzera animatzea eta sentsibilizatzea du helburu “Planeta zainduz, pobreziari egiten diozu aurre” kanpainak. Bizi garen lurra zaintzea, bertako pertsonak zaintzea, pobreziaren aurka egitea utopikotzat har dezakegu. Hainbat dira arazoak, hain korapilotsua da dena ezen norberaren ekarpena garrantzi gutxikoa irudi dakigukeen. Baina erabat oker gaude.

➢ Historiak garbi erakusten digu zeinu txikiek, eguneroko jokaerek berebiziko garrantzia izan ohi dutela. Dena eraldatu ohi da egunerokoa aldatzen hasten garenean.

LOTU JUSTIZIAREN ALDE

➢“Planeta zainduz, pobreziari egiten diozu aurre” kanpainaren hirugarren oinarri berdeak zera dio: “Eguneroko zure jokaerak balioetsiko dituzu”.

➢ Geure eguneroko jarrerei erreparatzen diegunean, eta ona, zuzena eta solidarioa dela uste dugunarekin lotzen saiatzen garenean, ikusten hasi ohi gara inguruko gauzak aldatzen hasten direla. Agian ez dira aldaketa nabarmen-nabarmenak izango. Baina, seguru direla aldaketa iraunkorrak, benetakoak, mundu hobea eraikitzeko onak eta munduan injustizia sortu eta mantentzen duten egiturak eraldatzen dituztenak.

PLANETA ZAINDUZ POBREZIARI EGITEN DIOZU AURRE

➢ Begira zer dioen Frantzisko Aita Santuak:

“Naturaren jabe eta menderatzaile ginelakoan hazi gara, suntsitzeko baimena geneukalakoan. “

“Kreazioa, Natura zaintzearen konpromisoa ez da bigarren mailakoa Elizaren bizitzan eta misioan. Aldiz, Kreazio osoak –gizakiak eta beste izaki guztiek- bizitza aberatsa izan dezan eta osotasunerantz irits dadin, Jainkoari laguntzeko duen lanaren ezinbesteko parte da”.

ASKO DAGO EGITEKO

➢Gauza asko dira alda ditzakegunak inguruko egunerokoan, geuregandik hasita, zerikusirik zuzena dutenak bizitza eta kontsumo estiloaren aldaketarekin.

➢ 12 ekintza erraz proposatzen dizkizugu. Bete al dezakezu horietakoren bat?

1.- Ahal dela, bizikleta eta garraio publikoa 2.- Ahal den guztietan produktu 3.- Paperaren erabilpen

erabili, eta kotxea erabiltzekotan, ekologikoak, Komertzio Zuzenekoak arrazionala egin.

partekatu. etxean landutakoak eta bertakoak

kontsumitu.

ASKO DAGO EGITEKO

4.- Ura neurriz erabili: 5.- Boteilako uraren 6.- Egoki birziklatu.

xaboitu, hortzak eskuilatu… bitartean erabilpena gutxitu.

iturria itxi.

7.- Poltsa birziklagarriak eraman 8.- Erantzukizunez kontsumitu 9.- Elektragailuen kontsumoa

erosketak egiterakoan. arropa eta oinetakoak. gutxitu.

ASKO DAGO EGITEKO

10.- Energia berriztagarrien kontsumoa 11.- Dirua erantzukizunez 12.-Natura zaintzearen aldeko

sustatu etxean. eta modu gizakoiagoan erabili. Informazio eta sentsibilizazio

ekintzetan parte hartu.

DENOK SAIATUZ GERO,

ALDAKETA PENTSAEZINAK LOR DAITEZKE

OTOITZA

Jainko Aita, hastear dagoen egun honetako isilean, bakea,

jakinduria eta indarra eskatu nahi dizkizut.

Maitasunezko begiz begiratu nahi diot munduari; pazientziaz

jokatu, ulerkorra, apala, leuna eta ona izan. Itxurari erreparatu gabe, Zuk begiratzen

diezun eran begiratu zure seme-alabei, norberaren ontasuna ikusi ahal izateko. Itxi nire

belarriak zurrumurruei, gorde nire mihia gaizki esanetik. Onesten duten pentsamenduak

baino ez ditzadala izan. Zuzentasunez jokatu nahi dut egunean zehar, niregana hurbiltzen

direnek zure presentzia senti dezaten. Jantzi zure ontasunez, Jainko Aita, eta zure isla izan

nadila gaur.

AMEN.

Egunean zehar gogoratzeko eta errepikatzeko esaldia

“PLANETA ZAINDUZ,

POBREZIARI EGITEN DIOZU AURRE”.

Asteartea, urriak 30

. Egin kanpoko eta barneko isilunea. ARNASTU

. Begiratu ondoko marrazkiari.

Handia eta indartsua zara eta ASKO BALIO DUZU!

. Bakarra eta errepikaezina zara Jainkoarentzat eta pertsonalki maite zaitu. Esan iezaiozu: MILA ESKER!.

. Prestatu indarrez bizitzeko eguna. Aukera paregabea duzu zoriontsu izateko, gozatzeko.

. Ez ahaztu ondoan dituzun pertsonak. ESKERTU eskaintzen dizuten guztia. ITZUL IEZAIEZU.

SANTU GUZTIEN JAIA

• Santu guztien jaia ospatuko dugu datorren ostegunean, azaroak 1.

• Bizitza Nazareteko Jesusi jarraituz bizitzen saiatu diren pertsonak dira santuak, Ebanjelioaren lekukoak.

• Gu bezalako pertsonak dira santuak. Bizitza-eredu ditugu, Jesusen jarraipenerako eredu biziak.

• Jesusekin topo egitearen esperientzia bizi izan zuten, eta topaketa horrek bizitza aldatu egin zien.

• Gure alde eskatzen diote santuek Jainkoari.

SANTU GUZTIEN JAIA

• Santuek “ez zuten ahaleginik saihestu” eta “barnean zeramaten heroia ateratzen saiatu ziren”.

• San Mateok idatzitako Zoriontasunen ebanjelio-zatia irakurriko dugu datorren osteguneko eukaristian.

• Jesusek Zoriontasunetan proposatzen duen bizitza-estiloa bizitzen saiatu ziren santuak. Hala bizitzen saiatzen bagara ZORIONTSU izango garela dio Jesusek.

• Agian kontraesana iruditzen zaigu. Hori da Jesusek egiten duen gonbidapena. Onartu nahi duenarentzat, jakina.

ZORIONEKOAK…

Jendetza ikusirik, mendira igo, eseri, eta dizipuluak hurbildu zitzaizkion. Eta honela irakasten zien:

Zorionekoak gogoz behartsu direnak, haiena baita Jainkoaren Erreinua.

Zorionekoak otzanak, lurraren jabe izango baitira.

Zorionekoak negar egiten dutenak kontsolatuko baitituzte

Zorionekoak zuzentasunaren gose eta egarri direnak, asetuko baitira.

Zorionekoak errukitsuak, errukia lortuko baitute.

ZORIONEKOAK…

Zorionekoak bihotz garbiak, Jainkoa ikusiko baitute.

Zorionekoak bakezaleak, Jainkoaren seme esangobaitzaie.

Zorionekoak zuzentasunarengatik erasotuak, haienabaita Zeruko Erreinua.

Zorionekoak zuek irainduko eta jazarriko zaituzteneaneta zuengatik gaizki esaka ibiliko direnean Niregatik. Poztu zaitezte eta alaitu, zuen saria handia izango baita zeruan; berdin jazarri baitzituzten zuen aurreko profetak ere.

SANTU IZATERA DEITUAK

• Zu eta biok ere santu izatera deituak gara, Jesusen jarraitzaile eta lagun.

• Ez al duzu sinesten?

• Santu asko dira aldarera igo ez direnak, baina santuak dira Jesusek proposaturiko plangintza errealitate bihurtuz bizitzen saiatu zirelako. Eta ZORIONTSU bizi izan ziren.

• Anima zaitez eta “ez ezazu ahaleginik saihestu eta atera barruan daramazun heroia”.

OTOITZA

ESKERRAK, Jainko Aita,

santu ezagun eta ezezagunengatik.

Bidea erakusten digute, haien ereduari jarraituz, osotasunean bizi ahal izan

gaitezen Zuk proposatzen diguzun plangintzaren arabera. Ausartak izan ziren eta

bizitza arriskatu zuten Zuregatik.

Lagun iezaguzu “barruan daramagun heroia ateratzen”, Zuk proposatzen diguzun

erara bizi gaitezen. Badakigu ez dela erraza. Baina ondoan zaitugu, adoretu,

gidatu egiten gaituzu. Ez diezaiogula inoiz bihotza itxi Zure Hitzari.

AMEN.

Egunean zehar gogoratzeko eta errepikatzeko esaldia

ZUK NAHI BADUZU…ZORIONTSU IZATEA

PROPOSATZEN DIZUT.

Asteazkena, urriak 31

• Irakurri poliki kartela. Irakurri behin eta birritan.

• Utz iezaiozu, besterik gabe, bihotzari hitz egin dezan.

HILDAKOEN EGUNA

➢ Datorren ostiralean, azaroak 2, hildakoen eguna ospatuko dugu, hil diren hurbileko pertsonak ditugu gogoan esker onez eta maitasunez. Urriari amaiera ematen diogun goiz honetan, familian hildakoak edo hildako lagunak izan nahi ditugu gogoan.

- Maitasunez eta esker onez gogoratzen ditugu.

- Zaindu gaitzatela eskatzen diegu..

- Jainkoaren presentzia gozatzen ari direla uste dugu.

- Bihotzean dugu gordeta haiekin partekatu genuena, irakatsi zigutena, zenbat maite izan genituen eta zenbat maite izan gintuzten.

- Egunetik egunera gero eta “pertsona hobeak” izaten saiatuko garela agintzen diegu.

RECORDAMOS A NUESTRAS PERSONAS QUERIDAS

➢ Lazaro berpiztu zeneko errelatoa irakurriko dugu.

Maria iritsi eta Jesus ikusi zuenean, ahuspeztu egin zitzaion esanez:

— Jauna, hemen egon izan bazina, nire anaia ez zatekeen hilko.

Negarrez ikusi zuenean, eta jendea intzirika, haserretu egin zen Jesus barnean eta erruki izan zuen.

— Non jarri duzue?- galdetu zien.

Haiek erantzun:

—Jauna, zatoz ikustera.

Jesusek negar egin zuen. Inguruan zegoen jendeak hala zioen: “Begira zenbat maite zuen!”. Baina beste zenbaitek hala zioen: “Gizon honek itsu bat sendatu zuen. Ez al zezakeen, bada, Lazaro hil zedin galarazi?”

RESURRECCIÓN DE LÁZAROHaserre zegoen oraindik Jesus hilobira iritsi zenean, sarrera harri batekin itxita zuen kobazulo bat. «Mugi ezazue alde batera harria», esan zien Jesusek.

Hala esan zion Martak, Lazaroren arrebak:

—Jauna, badira lau egun hil zela. Usain jasan ezina egongo da.

Jesusek:

—Ez al dizut esan sinesten baduzu Jainkoaren aintza ikusiko duzula?

Harria alde batera mugitu zuten. Hala esan zuen Jesusek zerura begira: «Aita, eskerrak badakidalako beti entzuten didazula». Eta oihuka esan zuen: «Lazaro, irten hortik!». Eta hildakoa hilobitik atera zen eskuak eta oinak bendaz inguraturik eta burua zapi batekin estalita. Jesusek esan zien: «Ken iezazkiozue bendak eta utzi joaten!».

JESUS BERPIZTUA

➢ Jesusek esan zion Martari:

“Sinesten baduzu, Jainkoaren aintza ikusiko duzu”

➢ Hala esan zion gero Lazarori:

“Lazaro, irten hortik!”

Y hilobitik atera zen Lazaro.

➢ Maite izan ditugun pertsonak Jainkoaren ondoan bizirik daudela sinesten dugu, ez daudela hilda, heriotzak ez duela “azken hitza” izan. Honako hau da Jesusek ematen digun bermea: Jesus bera, bere berpizkundea. Eta zera esaten digu gaur:

“Sinesten baduzue, Jainkoaren aintza ikusiko duzue”

JESUS BERPIZTUA

➢ Jesusen berpizkundeari buruzko bideoa ikustera gonbidatzen zaitugu:

“ BERA HEMEN DAGO ”

“ BERA BIZI DA ”

“ UNEORO… ”

“ EDONON… ”

https://www.youtube.com/watch?v=xLOxt98OSFk

OTOITZA

Jainko Aita,

dagoeneko Zure ondoan dauden maite ditugun

pertsonak ditugu gogoan gaur.

Eskerrak eman egin zenizkugulako, eskerrak gure ondoan jarraitzen dutelako,

eskerrak bizirik daudela, zaindu egiten gaituztela esaten diguzulako.

Kosta egiten zaigu sinestea zure dizipuluei bezala.

Martaren antzera esaten diguzu: “Sinesten baduzue, Jainkoaren aintza ikusiko duzue”.

Handitu gure fedea. Xumea da, eskasa, baina Zutaz fidatzen gara, zure Hitzaz,

bai baitakigu Zuk ez duzula inoiz huts egiten. AMEN.

Egunean zehar gogoratzeko eta errepikatzeko esaldia

SINESTEN BADUZU

JAINKOAREN AINTZA IKUSIKO DUZU.