BIZKAIA - euskerazaleakzan bereiztasun oneik: bardintasuna, jakintzari jarrai-tuazotea eta batez be...

20

Transcript of BIZKAIA - euskerazaleakzan bereiztasun oneik: bardintasuna, jakintzari jarrai-tuazotea eta batez be...

Page 1: BIZKAIA - euskerazaleakzan bereiztasun oneik: bardintasuna, jakintzari jarrai-tuazotea eta batez be iñori erasorik ez egitea arerioei be laguntzen dautsela, ez da agertzen gurasoengan
Page 2: BIZKAIA - euskerazaleakzan bereiztasun oneik: bardintasuna, jakintzari jarrai-tuazotea eta batez be iñori erasorik ez egitea arerioei be laguntzen dautsela, ez da agertzen gurasoengan

BIZKAIA

GURE LURRA TA GU LURTARROK (VI):EDESTI IDATZIGABEA (ARRI ZAR)

Orain berrogei urte Bizkaia zelakoa zan esatea erre-za da baiña ez ain erreza orain 40.000 urte zelakoa zanesatea. Ez dago idazkirik, ez dago lekukorik... ez dagobesterik bizilekuak eta illobiak baiño.

Emen edesten doguzan aldietan ez egoan Biz-kai'rik, euskaldun-taldearen barruan dago Bizkaia.Bizkaia oraintsuko gauzea da, zarragoa Euskalerria,askoz zarragoa gizadi osoa. Edesti-aurrean ba, ez dagoBizkai'rik. Talde batzuk dagoz euren bizilekuakaz etaillobiakaz, euren eiza-erakaz eta euren sukaldaritza-gaz. Ez dira emen agertzen Bizkaia'k bere-bereak dau-zan bereiztasun oneik: bardintasuna, jakintzari jarrai-tuazotea eta batez be iñori erasorik ez egitea arerioeibe laguntzen dautsela, ez da agertzen gurasoenganseme-alabakanako maitasuna edo anaien arteakoa,norberaren eta besteen bizia aintzat artzea, gorrotoa tazikoizkeria alboratzea.

Edesti-aurrea aztertukeran lenengo aldi bat gizaldionen asierakoa da: Astarrenak ugari aurkitzen ziran,basoan ebiltzanak eurak be bai, esaterako Rotaetxeizan lenengo dolmena Gorbea'n aurkitu ebana, JagorBalzola'n lenengo azterketa egin ebana eta Bengoe-txea Santimamiñe'n lenengo marrazkiak aurkitu eba-zana.

Bigarren aldia billatzaille-taldea sortu zanetik astenda, Aranzadi'tar Telesforo buru zala, gero Barandia-ran'dar Joxemiel eta Enrike Eguren. 1918n. urtean asiziran talde batekoak aurkitze oneik egokiro begiratzeneta triku-arri edo dolmen askoren barriak artu ebezan,leiza batzurena be bai. Orrein artean Oiz, Gorbea, Kala-mua tokiak eta Lumentza, Bolinkoba eta Venta Lape-rra'ko leizak.

Jakingarri guzti oneik aztertu ondoren lanerakoaurre-eritxi bi agertu ziran Euskalerriari begira: Euskal-dunen enda bat ba-dagoala eta euskaldunak bertonjaioak dirala, ez iñondik etorriak.

Gudeak baztertuta itzi ebazan lan bizi oneik eta gel-ditu egin ziran arik eta 1953n. urtean Barandiaran erbes-tetik biurtu arte.

Arrezkero lan asko ta aundiak egin dira, baiñaoraindiño ez dago dana eginda. Asko be asko dago egi-teko.

Edestiak bere aldiak dauz, pentsakera aldatu daneanedo jazokizun aundiren bat sortu danean asita. Antzera

jazoten da edesti-aurrean be. Aldi bakoitxak bere izenadaroa.

Gizona leiza edo koba baten millak urte askotan biziizan ba'da, bota dauzan ondakiñak alkarren gaiñeandagoz, zarrenak azpian, oraintsukoak gaiñean. Bakoitxazein lekutakoa dan argi ba'dago, ortik aterako dogu aldibakotxean zer jaten eban, zelako piztiak bizi ziran etainguru aretan egozan landarak, zentzuk ziran.

Kristo'ren aurretik 50.000 urte dira gizona Bizkaia'nbizi dala. Orduan, gizona ona etorri egin zan beste lekubatetik.

Edesti-aurreko aldirik zarrena musterientse deritxonada. Dima'ko Balzola'n dagoz aldi aretako lekukoak etaSopelana'ko Kurtzia'n be bai. Emen sukarrizko lanabe-sak dagoz. Aldi onetan emen Neandertal gizona bizi eizan: dantzaria, apaindua, bizi laburrekoa, unoretsua.Enda au galdu egin zan.

Arri-Zar goienean, aldakuntza andiak etorri ziran etagaurko gizonen jatorria dan gizakia agertu zan emen,azurrak lantzen, sukarria lanerako egokitzen eta arpeanmargotzen. Aldi onen barruan auriñaziense dogu lenen-go alditxua eta emen ez da agertzen Bizkaia'n gizaondakiñik, eskulanak Santimamiñe'en eta Bentalape-rra'n. Azkenengo onetan bisonteak eta artzak dagozmargoztuta, baita orman marra batzuk be. Egutegiak etediran edo eizarako zerbait. Ez da au Bizkai'ko bereizia,onetan Europa osoagaz batera gatoz.

Solutrense aldian (18 milla urte Kristo'ren aurretik)aldakuntza batzuk agiri dira: urriñetik eizatzea esatera-ko. Aldi onetan asko ugaritu ziran emengo biztanleakleizak ugariago agertzen dira-ta.

Magdaleniense aldian esku-lan asko geiago agertzenda (15.000 urte Kristo'ren aurretik) eta Bizkai guztianzabalduta dago gizona. Emen asten da aitzeko margola-ri-lana. Arrantzarako arpoiak darabillez.

Aldi onen azkenarantza agertzen da Bizkaia'n gizoneuskalduna, Cromagnon gizonari jarraituz.

Gero, otzaldia amatu zanean, gizonak bere bizikereabe aldau egin bear izan eban. Erdi-arri deritxon sasoioneri. Gizonak leizetatik urten egiten dau, naizta iñozgeroago be barruan agertu. Arri bari 'ra goaz.

OLAZAR'TAR MARTIN'EK

BIZKAITARRAI BIZKAIERAZ

Page 3: BIZKAIA - euskerazaleakzan bereiztasun oneik: bardintasuna, jakintzari jarrai-tuazotea eta batez be iñori erasorik ez egitea arerioei be laguntzen dautsela, ez da agertzen gurasoengan

BIZKAIA

LEGE ZARRA (FORUA) ETA VII:AZKEN-NAIAK (TESTAMENTUAK)

Ilterakoan ondasunak nori itzi jakiteko, Foruak askatasu-nez jokatzen dau baiña, beti, sendi -ardatzaren eskubideakzainduta.

Azken-naia iru eratakoa izan daiteke: I1-burukoa, anaita-sunezkoa ta ordezkoaren bidekoa.

11 -burukoa: Gaur be baliokoa da. Ilteko arriskuan dagoa-nak, uritik urrin dagoalako edo eskribaua urrin bizi dalako,azken-naia egin leike iru lekukoren aurrean, naiz idatzitanaiz berbaz.

Anaitasunezkoa: Foruak onartzen dau senar - emazteakbiak batera egiten daben azken-naia, Gaztelako legeak ezdau onartzen, banan egin bear dabe. Baiña Foruan be bieta-tik bat urtea amaitu baiño lenago ilgo ba'litz, bizi danak ezinleike aldatu azken-naia. Azkenengo foru -batzeak ez da artulege au.

Ordezkoaren bidezkoa: Gaztela'ko legean galazota dago,iñok ezin leike egin azken naia beste baten ordez, baiña Biz-kai'ko Foruan bai. Esaterako azken-naia egiten danean,seme -alabak txikiak ba'litzaz eta jakin ez etxearen ardureaartzeko gai zein dan, orduan azken-naia egiten dauanakordezko baten emoten dautso aukeratzea egiteko eskubidea.Elburu ori lortzeko beste bide bat izan daiteke ezkontzendiranean alkar-poderoso deritxon eskubidea alkarrari emo-tea.

Foruari jarraitu ezkero, azken-naia adin eldua betetabereala bideratu bear da, edo azkenengo semea edo alabeaezkontzen danean, baiña epe au luzatzeko oiturea sartu daeta alargunak luzaro euki al izaten dau ondasunen zaintza,baiña ez muga barik.

Foruak azken-naiak egiterakoak, basetxea osorik zain-tzeari begiratzen dautso, orrelan ekonomi-arazoak sortu ezdakiozan etxeko jaunari. Orregaitik, azken-naia egiten daua-nak aukeratu lei etxea artuko dauana, besteak alboratuta. Oriondasunak sendi -ardatzekoak diranean, eta ondasun mobi-korrak diranean, askatasunaz emon leikioz berak nai daua-nari. Eskubide oneri mugak ipiñi eutsozan 1.526n. urtekoforuak. Bosten bat itzi lei ilten danaren aldeko otoitzak egi-teko, baiña bosten au, ondasun mobikorrak egon ezkero,orretatik atera bear da. Alboratuta geratu diran senideak

auxe artu bear dabe beti: arra bat lur, teilla bat eta errial bat.Alboratze au ez da etxe-ondasun barik iztea, etxean bizi lei-tekez anaiak ezkondu arte eta dote bat emotea be ondo litza-ke. Sendikoak izaten jarraitzen dabe eta ondorengo izenda-tua ondasuna beragandu baiño lenago ilgo ba'litz, azken-naibako ondasunetan lez kideko izango litzakez.

Beste gauza bat dira legez izendatutako ondasunak (legi-tima foral): Legediak (Codigo) ondasunak zati bi egitendauz, bata seme-alabentzat eta beste erdia nai daunari emo-teko, baiña foruan etxeko guztiai emotekoak dira ondasunakbaiña azken-naia egiten dauanak nai dauan erara. Onekbatzuk aukeratu eta beste batzuk alboratu egin leikez. Bideori artzen dau foruak, etxe osoa baten emoteko.

Foru Zarrean sendi-ardatzaren ondasunak ardatzezartuak ziran, ez ziran orra sartzen gero artuak edo erosiakoneik edonori emoteko aske egozan, gaur bostetik lau diraetorpidera sartzen diranak.

AMAIA

Eldu gara Forua aztertzeko egin dogun lan onen azkene-ra. Iñoz beroegi gauzak esan ba'doguz, ez ikaratu, irakurle:Bizkai'ko seme on batek ezin berba egin leike gure Lege Zaredo Foruari buruz otz-otzik, biotzak be or zer-esana dauka.Geure-geureak diran balioak dagoz or eta orrein ezaugarridogu Gernika'ko Zugatza. Begiratu daiogun, Trueba'tarAnton'en berbak gogoan doguzala:

Gure ibarretakozugatz baten gerizpeanaskatasuna dagoamar gizaldiren joanean.Zugatz bedeinatu auzapuztuten edo zauritzen dauanaJainkoagandik eta gizonakandikizan bedi rnadarikatua.Agur zugatz maitea, beti zurekin biotz -biotzetik.

OLAZAR'TAR MARTIN'EK

ZER ALDIZKARIA

Ordaindu, mesedez, ZER aldizkaria! (3.000 pezeta) kontu onetan:EUSKERAZALEAK

BILBAO BIZKAIA KUTXABilbao, 2095 0000 7 4 20.000 8961-5

Adiskide! Mesedez ZER aldizkaria aurrera eroaten lagundu eiguzu!Ebagi orri onetan txarteltxu au eta eroan bbk'ra eta ordaindu 3.000 pezeta. Ez dozu ezerbe idatzi bear.Baiña aztu barik esan Kutxan zeure izena eta zeure erriarena.Eskerrik asko!

1

Page 4: BIZKAIA - euskerazaleakzan bereiztasun oneik: bardintasuna, jakintzari jarrai-tuazotea eta batez be iñori erasorik ez egitea arerioei be laguntzen dautsela, ez da agertzen gurasoengan

ERRIA

"EMEN ERRI BAT IZAN ZAN "?ERRI -GOGOAREN EKIMENA

TA POLITIKA

Gure Euskalerria'ri buruzko iritzi, ustekizun, aburu taabarrak zenbat izan diran esaterik ez da. Aleunka noski.Joan dan gizalditik, batez ere, etnologari ta izkuntzalariakezezik, folklore-zaleak ere, gure En-ia'ren leenaldi odei-tsua, ots, son-era, irudimenak emak oi duan indar-egoz,zirrikituetatik, erraiñutxoz, alderapenez edo -ta aztamukabederik argitu naiean aritu zaizkigu.

Aidetasun -izpirik ez ditote inungo errirekin aurkitu,jakintsuki beintzat. Ez du beraz, gure Erria'k ez auzokoeta ez inundiko errirekin kidetasunik. Euskerarekin besteainbeste, ez aaidego genetikorik ez izkar-senidetasunikgaur munduan itzegiten dan edonungo izkuntzarekin ez-eta galdutzat jotzen ditugunekin.

Onatx ba, amaika aldiz entzunik dugun esaria: izkun-tzen itsasandi ontan bakartia dugu Euskalerria; euskerakiderik eta loturarik gabekoa. Erri ta izkuntza erabat ugar-te.

Politikak ordea, ertietan aldakorrena, mugon-zaleenak,ez du bere esparruan "egipenak" besterik ametitzen,"burutuak" baizik ontzat ematen bere arlo ta joko -barru-tian. Suntsipenak, triskantzak, zuzenkotrakoak eta onela-ko itsuskeri guztien estaltzaille dan diplomaziazko itzleunedo lots-izkeraz joka oi digu politikak. Ta politikazko ertimugikor oni begira eratu zaizkigu Europa'n laterriak.Lutamuak ordea (mapa politikuak, alegia) ezin esan dai-teke beren margoetan azkena erabaki dutenik Erriakmugarritzen.

Laterriak sortzen asi ziranetik urteak alkarren gainkaetorri dira. Alabaiñan, politikak ba'du aski lan oraindik.Gaur bertan, Europa bateratuago, alkartuago bat eratzenari geran une onetantxen ondo dakigu ba'dabillela Esta-du-mailla lortu ez dutenen Errien auzia. Onek zera esannai du: laterrien egonkortasun edo tinkapena, ontziaitsas-baga tarteko itxuraz zirkun-zarkun ari dala, kilikoloalegia. Eta Europa, geroari begira ez dagoala nai bezela-ko oreka tinkoan erabat eraikitzeko eran jarria, ez bait-dakigu biarko batean zertara elduko geran politikarekikobasarte trinkotsuan.

Ez noa mapatako ola-olako estadu-mugalerroak aldatubearrik ba'dagoala esatera. Bai baiñan au aldarrikatzera:kulturaz, idealez eta odol -alkartez tajutu ta moldatutakoerrien egintza, dinamikua da, bizia; ez garaipenak etaazpiraketaz, ez interesak eta lapurretak aldatu ezin izangodutena. Jakinko altsuak nazioak markatu nai izan dauna-ren ezaugarria ez bai -da erabat errex ezabakor.

Erriaren gogoa eta naia oztopatzea ta zearo ezabatu taerauztea oso zailla izaten da. Izan ere, pertsonak zenbate-rañoko aalmena duan jakiterik ez dago. Pertsona batek,orrelako aalmena agertzen baldin ba'du, gauza bera esandaiteke giza'talde bati dagokionean.

Erri bat, dan bitartean, gogo -biotzetan erri-atsak dira-kian bitartean, beregan darama Jainko orrek pertsonanaturalari (taldekako naiz norbanakoari)esleitu dion aska-tasunaren eskubidea.

Politikarekiko nortasunaren illunaldiak (azpiraketeneragiñez-eta) gizalditan kontatuak izanik ere, ez dute aur-kakorik ezer adierazten, eskubide ori iraun-legez gal-erazten eta aienerazten.

Erri edo nazio onek, pipiak jandako zura antzeradagoala irudituarren, laterri artifizialari noizpait, alakobatean gain artuko dio, azken txanpan sortzezko askatasu-na dagokionez lortzeko. Erriaren ekimenak ez bait-dumugarik. Onelaxe gerta oi da zenbait kasutan, politikazkoeriotz luzez zapaldu ta ustez eortzitako zenbait errirekinEuropa' n bertan.

"Emen erri bat izan zan" ezpataz xilkatu oi digu maizkonkistatzailleak zapaldua izan danaren illobi-arlosan;ots, pikutara joana zaigu erri au. Beste ainbestetanordea, sustraitxo arrigarri batzuk ain basakiro lurperatu-tako gorputzean bizigarrizko izardia arturik, tartetxo tazirrikitua billatuz arria digute arraildu, pitzatu ta zapart-egin; ta errotxoak azalera nekez elduz, lore ta osto-eztanda aintzatsuz nazio pizkundearen goratzarrea abes-tu digute.

Ez al da au gertatu Euskalerria'n? Begira bestela1.839'gn. urtera eta 1.876'ra. Eta azkenik, nola ez ba,1.936'gn. urteari. Politika-legez zapaldua, eortzia, ixil-erazia zetzan Euskalerria.

Lenin'en izenean sarraskitzen zutenak eta 36'ean Jain-koa'ri Euskadi iltzeko txapelgorriz eta eskuplaioz jantzi-ta oles egiten ziotenak ikusia dute, bai arranola! ikus-asmorik etzutena.

Euskalerria berriro politikan ugarte biurtu zaigu, ingu-ratzen duten naasketarik, odolez, loi ta malkozko itsaso-tik irtena, zutitua.

EGAÑA'tar GOTZON'ek

ZORI ONA GABONETAN!!!

ZORI ONA URTE BARRIAN!!!

2

Page 5: BIZKAIA - euskerazaleakzan bereiztasun oneik: bardintasuna, jakintzari jarrai-tuazotea eta batez be iñori erasorik ez egitea arerioei be laguntzen dautsela, ez da agertzen gurasoengan

GIZAKIA

GIZAKIAREN EDESTIA (2): ASIEREA

Primateak eta onein aldakuntzak

Oso antxiñakoak dira primateak munduan: Gizakiak 3milloi urce ba'daroaz, lenengo primatearen gorpuzkiñaUSA'n aurkitu da eta Purgatorius Ceratops dauka izena.Onek 65 milloi urte daukaz. Geroago, 55 milloi urte dira-la, Europa'n be agertzen da eta mundura zabaltzen doa.Batzuk oso aundiak dira.

Itaun bat: Zelan zabaltzen ziran itxas-barruan egozanugarteetara edo Lurrarte aundi batetik bestera?

Ez dakigu, baiña susmoa auxe da: zugatz enbor aun-dien gaiñean joaten zirala tokirik toki.

Zelan sortzen dira bizi-mota (espezie) barriak?

Gaur be egiten doguz enda-nasteak eta euren arteanondorengoak lortu be bai, baiña beti mota edo espeziebaten barruan: Zaldiaren eta astoaren ondorena mandoaizaten da, baiña au ez da ugaritzen. Or amaitzen da.

Darwin'ek berak aurkitu eban ortik bide bat: Motak edoespeziek bakartadean dagozanean aldatu egiten dira: Gala-pagoak deritxen ugarteetan pinzoi-txori barriak agertuziran, baiña ez USA'n. Naikoa litzake, orduan, lutelesti-esibat ipintea edo beste giro batera joatea, mota edo espeziebarriak agertzeko, esaterako, naikoa zan tximinoiak landaedo sabanara joatea, especie barri bat sortzeko.

Giro aldatzen danean

Milloiak urteen barruan giroa sarritan aldatu da etaorregaitik agertu dira mota barriak. Gaur be giroa bero-tzen doa. Zer jasoko da? Emen izango da bigarrenmilleurtearen azkeneko ordamendia? 10.000 urte daroa-guz giro bero baten eta giro otz biren erdian eta emensortu da lurgintza edo lurra lantzeko oitura. Ez da izanolakorik milloi bat urtean. Gogoratu daigun VIII igaroteaedo Bikingoak Groenlandian (landaberde esan gura dau)gotzain bat eukitera be eldu zirala, baiña gero %80 izoztuegin zan eta orrelan dago gaur be. Sakon-une baten3km.'ko sakonerea dauka edurrak. Ori ez da gauza aun-dia baiña 5 milloi urtetan otza egon da an oraintsura arte.

Olako giro aldakuntzak egunero ikusten doguzan gau-zak be ba-dira: Negua ta udea daukaguz guk, otza taberoa, baiña ez lurarren garri-inguruan.

Itxas-azpian dagozan bizi-ondakim edo fosiletan ikus-ten dabe jakitunak zenbat bero edo otz jasan eben lurreanbizi ziranean. Zelan? ori milloiak urteak daukezen fosile-tan zenbat isotopo daukezan neurtuta jakiten dabe.

Gaurko otz-bero aldakuntza oneik nondik sortzendira? Eta lenago?

Bost zio agertzen dira: Ondamendi aundiak, lurrarenibilbidea eguzkiaren inguran aldatzea, ura ta aizea, lurra-

ren egoerea alboratua orbitan aldatzea, gizakiak lur-gai-ñean egiten dauzan aldakuntzak.

Ondamendi aundiak esaterako: meteorito aundiakjaustea, sumendien "laba" jaurtitze aundiak. Iñoz alda-kuntza orreik bizi-motak, espeziak, aldatu egiten dabez.

1983-08-27-'an Idonesian jazo zan olako "laba" jaur-titze aundi bat Krakatoa sumendiak egiña, 3.500 km'raentzun zan zaratea eta 80 km. `an gora igon eben ondaki-ñak, Europa'n berton be aldatu ziran eguzki-sartzearenerak, 50.000 gizaki i] ziran. Antzeko ondamendi batengaldu zirala, betiko, dinosaurioak esaten dabe.

Gaur daukagun giroa izotz-alde biren bitartean dagoanepel-aldia da.

Milankobik'en aldiak

Billatzaille onek aztertu dauz ondoen giro edo otz-beroaldatze oneik. Ona emen kontuan dauzan jakingarriak:Eguzkiaren inguruan lurrak egiten dauan bideak daukazer-ikusi aundia eta bideagaz batera lurraren ardatzak dau-kan 23'5 maillako alboratzeak. Ortik datoz negua ta udea,ortik urteko egunik luzeen biak eta gaurik luzeen biak.

Milankobik'en (1879-1958) ogeta amar urte egin eba-zan arazo au aztertzen: Zer dan negutoki'antzeko ondore-na (efecto invernadero), landarak egiten daben fotositesi-sek zelan aldatzen dauan CO3 zugatzak ariñago aundieginda eta zelan C04, zugatzen ondoren lez sortzen dau-zan ugari bedarrak, artoa, gozoki-kalamua. Orrelan sortuziran sabanak eta olako zerbait esan gura izan dabe jaki-tun batzuk tximiñoiak basobaltzetik landara urten ebelaesan dabenean.

OLAZAR'TAR MARTIN'EK

AZKENENGO ARRAIÑA JATEN DOZU-NEAN, AZKENENGO LANDAREA IGAR-TZEN DANEAN, ORDUAN, BAI, OR-DUAN JAKINGO DOZU DIRUA EZ DALAJATEN.

Ameritako indarren esandia

ALDIZKARI ONEKBIZKAI'KO FORU-ALDUNDIAREN

DIRU-LANGUNTZA JASO DAU

3

Page 6: BIZKAIA - euskerazaleakzan bereiztasun oneik: bardintasuna, jakintzari jarrai-tuazotea eta batez be iñori erasorik ez egitea arerioei be laguntzen dautsela, ez da agertzen gurasoengan

BIZIA

BIZIA NAIGABEA DA, GOITU EGIZU

Illuntasun aundiak ditu bizitzak. Asarre san leoi batenantzera, noznai ta nunnai, agertzen dira etsaiak gura bizi-tzaren aurka, norbera iruntzi nairik. Etsai onen zereginnausia ta bakarra orixe da, giza semearen bizia zirikatu tagogaitu ta al ba leu zauritu ta il. Bere poz guztia ortandago, okerrak egin ta gaiztakerietan gozartu. Gizajoak zeregiten dauan baleki, zorakeri orrek baiño bakea naiagoizango Ieuke, baiña berezko zorakeri orrek ta biotzekogriña gaiztoak menperatuta dauken ezkero, ba-diarduburu erokerietan.

Gurasoak ba lekie umea noz ta ze baldintzetan dato-rren curen etxera, seme-alaba zurrenak eskuratzen alegin-duko litzakez, baiña aitaren ta amaren egitez sortu danizakia gurasoen jakituriaz goitik dago gaur artean. Egunata ordua eltzen diranean, ba dator aur barria geldi geldika,agertuko da umearen jokerea.

Eskola garaia eldu da. Goizian goiz jaiki, zorroa artuta egunero leial joango da mutilla ikastera. Urte bat eta biigaro dira ta aurrerantza aundirik ezin egin. Bere lagunakikusten ditu maisuaren aurrean zur, izketan gogoz ta beremiña lotuta aurkitzen dau, burua illun dauka beren baitan,ez dau asmetan zer esanik, besten antzera nai leukez ikas-gaiak artu eta ezin.

Berezko almenak bear ta onen ezera alegiñak alpe-rrik. Bere lagunak aurrera doazela, argi ikusten dau tamin sentitzen dau bere barman... Eskolan ta etxean ekin-go dautso lanari, orduak ta orduak liburuari adi, alegi-ñak alegin ta dana alperrik. Azkenez naigabea asmetandau bere barnean. Ni zergaitik naz besteak baiño buruillun ta gogorragoa, lana egiten dot al dodan guztia tazegaitik izan bear dau nire buruak ain biurria ta argita-sunaren etsaia...

Aita ta ama begira ta norbere semearen kezkak entzu-ten biotza erdibitzen jake. Ezin dabe onartu curen maita-sun semearen naigabea ta aitak semeari onan dirautxo:Seme, ez bildurtu biziaren aurrean, biziaren argia zure-gandik urrundu ba da, irudimenaren indarra zuregandago, zuk menperatuko dituzu gure mendietako aritz ler-denak, zuk sortuko dituzu euskal etxeeako olezko bitxirikederrenak, zuk aintzaz beteko dituzu euskal etxalde zora-garriak.

Gure euskal baserrietako ormetan agertzen diranmarrazkiak aipatuko dabe zure olezko lan miresgarria.Giza doaiak ez dira bardiñak. Argitasuna eguzkiarenantzera ba doa bere, eguzkipean azten diran zugatz ler-denetatk sortzen diran olezko etxe lanak gure biziarenardatz ta zoramena dira. Gizonak ez dau kikildu bearliburuetarako jaio ez ba da, ola, arria ta burkiña zaina

dakaz euren gai ederrez gizadia otseindu ta mundua arri-tzeko.

Mutilla indarbarritu ta poztu zan, bizia geroago ta ede-rrago doa berarentzat esku arteko lan bikaiñen artean.Mendietako aritz lerden ta pago zuri sendoak amets biru-tzen jakoz. Bizia, itxaropena, edertasuna, antxe, ikustenditu bere irudimen gartsuan. Gai onek mendian eder dire-larik, mutillaren aroztegian ametsak egi biurtzen dira taenborrak urrezko erti landu.

Ikastetxeko eziñak, kezkak ta naigabeak ainbeste min-tzen eben gogoa, aizeak laiñoa lez urrindu ta ortz garbieder baten lez jezarten doa mutillaren barne gogoa.Eskua, begia, irudimena, iru izar dirudie aritz enbor batenirguruan. Ez dago ordurik, ez dago nekerik, oro eder daerti lanaren mai gaiñean. Udabarriko egun loratsua, goi-zian argiaz batera asiko da lan tresnak mairatzen, ertiarenederra, berez, dauka deika.

Antxiñako naigabea poz biurtu jako aritz aurrean bereburua ikusirik. Gaztetxo aldiko buru-illuntasuna ez jakoiñoz astuko, aren ondorenak esku langille biurturik,gizontasuna sortu dautsoe... Ikasteko ez nintzan gauza, ezneukan almenik, baiña gizonak ez dau kikilduta geratubear ta arrokeriz ta ta buru arinkeriz aztoratuta be ez eskuerti lanean aurrean.

Bizia laburra dan ezkero, zur jokatzea gauza bidezkoada ta oroz goitik, norberari laguntzen dautso. Personeakbera dan giñoan bizi bear dau, goikeriak alperrekoak dira,iñork be ez dauz besteen arroputzkeriak onartzen. Gizon-tasunik ederrena da bakotxak bere almenak diran besteanonartu ta lanari ekitea.

Gizonak lan egin bear dau ta bere biziari erantzunegoki ta zuzen bat emon bear dautso, au eskatzen dabeburu, biotz ta gizontazunak. Buruak gauzak errazoitu taargitu egin bear ditu, berak artu dituan argitasun ta aurre-rapidearen eran ta ortik datorkio gizonari beren nortasunbere bizikoa. Ta buruaren lagun jatorra biotza da. Izanbere, eguzkiak ernarazi ta azten dituan lez aziak eta lan-darak, biotzak ba dau bere zeregiña.

Egite on guztiak ta batez bere giza bizitzak berotasunabear dau. Otza ezezkoia da, naigabetsua ta biziaren etsaiminkorra. Emen lurrean daukagun jokabideak indar bul-tzaille gogotsua eskatzen dau lurra jota geratu ez daiten.Biotza, esnatu zaite, suspertu zure indarrak, emon jatzunzeregiña betetu barik, lotsatuta, gizonaren kaltean lur jotageratu ez daiten. Burua ta biotza suspertu ta lagungu gizo-nari sortzez artu dauan eginkizuna betetu ta naigabeamenperatzen.

4

Page 7: BIZKAIA - euskerazaleakzan bereiztasun oneik: bardintasuna, jakintzari jarrai-tuazotea eta batez be iñori erasorik ez egitea arerioei be laguntzen dautsela, ez da agertzen gurasoengan

EDERTIA

EDER-LANAK (2)

Versalles

Tokia ez zan ain egokia: Ziporra ugari, osasun-kaltelekua bera, edateko urik ez inguruetan, sukarra sarri-tan, landara gitxi urrean eta XIII Luis erregeak nai ebaneiztaritza egiteko pizti gitxi eskuragai. Beste etxerik ezegoan an erregeak eukan eiztaritzarako toki bat baiño.

Olako toki baragarri baten egin bear zan XIV Luiserregearen aginduz jauretxerik ederrena, errege bakar-zaleen ezaugarri izango dan jauretxea. Gatxa zalaolako toki baten jauretxea egitea? Eta zer ardura gaiz-tasun orrek errege eguzkiari? Egille trebeak eta diruabaiño ez ziran bear.

Le Vay izango zan etxegiña. 1661n. urtean asi zanetxegintza. Laguntzailleak oneik: apainketarako LeBrun margolaria eta baratzak egiteko ta ura ekartekoLe Notre. Egunero etorten jaken erregea bera lanarenaurrerabidea ikusteko pozez. Au ezerk ez eban ikara-tzen ez txauketak (bere jateko tresnakaz txanponakegin bear izan ebazan), ez langilleen artean sortu zirangaisoak eta ez esku-langilleak iges egiteak. Izan be1678n. urteko neguak otz-otzak izan ziran.

Ogeta amasei milla gizon, Frantziako alde guztietanbatuak, egin eben lan Errege Eguzkiaren aintzarako,6000 zaldi ibilli ziran arriak, ageak eta artzurizkototxoak ekarten. Zortzi milla milloi pezeta txautu ziranetxegintzan.

Apurka-apurka, iñongo erregek eukan jauretxerikederrena eginda agertu zan: aurreko ormeak 580 m.koluzeerea eukan, or barruan 575 leio, bebarru aundiak,alboetan etxe asko, eta Paris'era bide eder bat.

Amaitu baiño len etxegin barri batek artu eban lana,Jules Harduin'ek. Margolariak, irudigilleak, artzuri-zaleak, urre-langilleak eta igeltzariak lan ikusgarriaegin eben. Margorik ugarienak zuria ta urrekoloreaziran.

Baratzak ureztatzeko asmabide barriak sortu ziran.Sena ibaitik ekarri bear zan ura eta orretarako Marlyderitxon errian uragak (ur-bonbak) ipiñi ziran, guztiz221 uraga ura Senatik 162 m. gora jasoteko eta andikVersalles'era egunero 6.000 m3 ur bialtzen ziran. Tra-mankulu ikaragarri au ondo ibilli zan 1806n. urteraarte, 60 urtean.

1682n. urtean joan zan ara bizi izatera XIV LuisErrege-Eguzkia eta antxe bizi izan zan aundikiro. Arajoaten ziran aundiki edo leiñargi guztiak burua makur-tzen. Dana egiten zan oikune ederrez: Jagitea, jatea,ogean etxutea... beti bardin eta beti aundikiro.

Jaretxe orretan, zugaztietan naiz aretoetan egitenziran jaiak be arrigarriak ziran, baiña, au aundiena,andixek urteten eben Frantzia guztirako aginduak etagudaroste guztientzat egin-bearrak. Ori orrelan izanzan arik eta 1789n. tutean an bizi zan XVI Luis erregeaandik atera eta Tullerias'era eroana izan arte. Iraultza-aldia zan au.

Jauretxerik ederrena ez da orain besterik urrezkoitxura bat baiño, galdu bear zan mundu arro baten itxu-ra utsa, erria izertzan eta negarrez bizi zan erregearenaundi-usteari eusteko.

Urteen joanean or izan da alemanen gudal-etxea, oregin zan 1871n. urtean Hiler'ek ainbestean gorrotoeban Versalles'ko ituna. Gaur ez da besterik museoaeta turisten ikusgaia baiño.

Eiffel Torrea

Klasiku barriaren aldian, iturriak eta burdiñezkolanak ugaritu egin ziran. Onein artean sartzen dogu1889n. urtean Parisen egindako Eiffel torrea. Urte askoigaro dira arrezkero, baiña torre ori gaur be ikusgarriada, esanguratsua eta trebe-lan aundia be bai.

Milla oiñeko (304,8 n) goierea izango eban torreaegiteko asmoa 1833n. urtean agertu eban Trevithickinglesak baiña orretan geratu zan. Berrogeta amar baturte geroago Eiffel'ek egin eban egitasmo barria, baiña300 m.'ko goiereaz, gaiñean argi aundi bat eukala.Azkenean Salerosketarako Ministeritzak onartu ebanEiffelen asmo au: Oiñean alde bakoitxean 125 m. izan-go ebazan.

Non kokatu torre ori? Orretarako 107 toki agertuziran eta azkenean Marte'ren zelaiak aukeratu ebezan.

Ordurako 54 urtekoa zan Eiffel, oso ezaguna zanburdin erakundeen munduan eta lan asko ta aundiakegiten ebazan munduan arlo onetan, baiña berak esateneban lez, lan aundi au egin ebanean bere beste lan guz-tiak aiztuta geratu ziran.

1886n. urtean asi eban lana: Sena-ondoan 14 m. lur-pean sartu zan 26 m' eukazan oiñarria. Frantziar askopozik egozan burdin-lan aundi au egiten zalako, baiñaaurka be agertu ziran idazleak, margolariak,irudigilleak eta etxegiñak, edertasunaren etaegokitasunaren izenean. Lan ori alperrekoa etairetxoena zala esan eben. Onein artean bat Guy deMaupassant idazlea izan zan. Dana alperrik. Frantzialaterriak Eiffel torrearen bazkuna onartu eban eta lanakaurrera jarraitu eben. Lau urte barruan lenengo

5

Page 8: BIZKAIA - euskerazaleakzan bereiztasun oneik: bardintasuna, jakintzari jarrai-tuazotea eta batez be iñori erasorik ez egitea arerioei be laguntzen dautsela, ez da agertzen gurasoengan

EDERTIA

maillara arte egin zan eta gero iru ekiñalditan gora arte.40 marralarik egin eben lan urte bitan 15.000 burdin

age eratzeko eta Clichy lantegiak egiten ebazan.Besterik ez zan bear biurkiñakaz lotzea eta alkarriitsatsita iztea baiño.

Dana egin ondoren, 9.700 tone da torrearenastuntasuna. Esandako egunerako amaitzeko, eguneanamar ordu egin bear ziran lanean eta epaillaren 31n.egunean ipiñi zan erpiñean iru koloreko ikurra. 1889n.urteko orrillaren 6n. egunean izan zan askunde-jaia.

Eiffel torrea gaur pariskide ezaguna da, naiztabatzuk oraindiño be esan Parisentzat kaltegarri dala.Gaur maite dogu burdiñearen sasoiko oroigarri eder au.

Grezia'ko uri-erpiña (Akropolis)

Grezia aitatzen danean Atenas dogu gogoan etaAtenas aitatzen danean bertako uri -erpiña edoakropolis dogu guren: Or agertzen da klasikuen senaeta Europan izango dan jakintzak bear dauanedertasuna...

Uri-erpin ori 156 m. dago itxasoa baiño gorago eta80 m. Atenas baiño gorago. Orain 4.000 urte, arribarri-aldian bizi ziran or gizak eta Mizenas'en sasoiko da,1.200 urte K.a.'tik lenengo etxe sendoa. Orma batzukagiri dira oraindiño.

Greziarrak K.a.'ko VI Qizaldian egin ebezanAtenearen eta Nike 'ren jauretxeak. Ez ziran luzarorakoizan: 480n. urtean persiarrak etorri eta apuro ebezan.Temistokles'ek barriro egin nai izan ebazan, baiña ezeban gauza aundirik egin.

Perikles izan zan nagusi k.a.461n. urtea ezkero etaonek egin eban gaur agiri dan eder-lan ikaragarria,orretarako etxegiñak, margolariak eta irudigilleak, batFidias, artuta. 1.700 milloi pezeta inguru kosta zandana.

Lenengo egin zana Partenon izan zan. Auxe daAtenas'eko jaretxe nagusia. Iktinios ' ek egin ebazanirudiak, Kalikrates izan zan etxegin eta Fidiasapaintzaille. Oiñarrian lauki-luze bat dauka 70x30'koa,gero 46 irudi dorioen tankerakoak eta 10'koa goiereaz.Ertz edo friso landuak munduko ederrenak ziran.Erdian Atenearen irudia, Fidias'ek eá 13 m'kogoiereaz eta urrez eta marfillez egiña.

Bigarrena Perikles ' en aldi onetan Atenea-Nikejauretxea da. Jonio tankeraz egin eban jauretxe txiki auKalikrates'ek: neurriak 5x8, ageak 4 m'koak, ertzlandua, frisoa, 45 zm.'koa. Urteen joanean turkiarrakapurtu eben eta Ross alemanak ber-egin eban 1835n.urtean.

Toki onetan laugarren ederlana Erekteion jauretxeaizan zan, baiña Peloponeso'ko guda etorri zan. Onek30 urte iraun eban ete ereikintza geldituta egon zan.429n. urtean Perikles il zan izurriaz. Geroago urte bitanamaitu zan Erekteion.

Perikles'en gizaldi au gomutagarria da Europa'koederlanen edestian eta gizarte osoarenean be bai.

Granadako Alhambra

Granada'ko Alhambrari buruz gauzarik ederrenakesan dira: Alejandro Dumas'ek, esaterako,"Jaungoikoak alhambra egin eban, bere zerukoegoitzaz iñoz aspertuko ba ' litz ara joateko" . Besteolerkari batzuk Andaluziako bitxia, gauzatutakoamesa, eguzkiak maite dauan lurra eta olakoak esandautsoez. Auxe da, izan be, Europa guztian danislamdarrak egindako ereikintza guztietan ederrena.Eurak galdu daben almen aundiaren ezaugarririkonena.

Sartu baiño lenago jakuz arrigarri bere torre ta ormagorrizkeak eta barruan ikusten diran esku-lan zeatzakarrigarriagoak dira. Alhambra izenak gaztelu gorri esangura dau.

Granadak 16.000 biztanle ba-ditu baña ez dau izanezelako garratzirik 711n. urtean arabeak gure artereaetorri arte. 1031n. urtean erreiñu bereizi biurtu zan etaarrezkero jakintzaren eta lan-ederren sorleku ta iturriizan da.

Alhambra bera 1232n. urtean asita egin zan.Errege Katolikuak Granada artu ebenean, Alhambra

be eurakandu eben ete BoabdiPek urten egin bear izanzan eban Zazpi Zoru deritxon atetik eta ate au ikurbereizi bategaz betiko itxita geratu daitela agindu eban.Urrean dan Gain Edutzutik begiratu eutson alhambra'rinegarrez eta bere amak isekaz esan eutson: Negaregizu emakmneen antzera, ez dozu jakin gizonak lezzaintzen-eta.

Alhambrako aretoak gitanuen eta bidelarien egon-leku biurtu ziran, baiña Napoleon'en guda-inguruanWellington Dukeak apur bat konpondu eban. 1812n.urtean frantziarrak zati bat apurtu eben eta XIX gizaldibarruan barriztatu zan dana. Gaur eder-lan ikusgarriada, etxe ederren artean, baratzik ederrenak agiri dirala.

Baiña alhambran dan alderik ederrena arabaiarrenjauretxea da: Kanpotik ez da ain ederra, baiña barruabenetan arrigarria, leoien be barrua or dala. Onekartzurizko amabi leoi dira eta iturriari eusten dagoz.Eta au be arrigarria: Arabeak ez dabe iñon be piztirikez gizakirik irudikatzen, baiña emen bai. Or dagoKomares torrea eta barruan enbaxadoreen aretoa. Orbatu ebazan azkenengoz Boabdil'ek bere aolkulariak.

Ikusgarriak baita alhambran ugaztegi edo baiñu-lekuak. Lurpean dagoz eta batzuk umeentzat dira, bestebatzuk lurrunezkoak eta beste batzuk emakumeentzat.Toki orretan il ebezan abenzerrajeak.

Ara zer diñoan alhambran dagoan idazki batek:Eder egin nau Alak eta zeruko izarrak be gelditu egitendira niri begiratzeko.

OLAZAR'TAR MARTIN'EK

6

Page 9: BIZKAIA - euskerazaleakzan bereiztasun oneik: bardintasuna, jakintzari jarrai-tuazotea eta batez be iñori erasorik ez egitea arerioei be laguntzen dautsela, ez da agertzen gurasoengan

BIZKAIA

URKIOLA ARRIGARRI: (ETA VII)1VIISIOLARIAK

Joseba Legartza'k argitaratu dauan "La sinfoníaincompleta de Urkiola" liburu ederrean ainbat gauza arri-garri aurkitu doguz eta eurai buruz idazteko be gertu gen-gozan, baiña arlo au luzeegi doala uste izanez, beioakoirakurleari azkenengo gai au. Aitatu daiguzan, orregaitiño,idazteko gertu geunkazan gai bitxiak: Iparragirre'k Urkio-la'k abestu eban, Euskalerria'n lenengoz, Gernika'koarbola, 1854n. urteko bagillaren 13n. egunean. Fika'kosemea zan Florentzio Isasi Gondra eta "Gorri" esateneutsoen abadeak jokabide baragarria izan eban Urkiola'neta gero Bakio'ko San Pelaio'ra joan zan. BalendinBerrio-Otxoa santuak sarritan mezea emon eban Urkio-la'n eta bertako arduradun zan Tomas Goxentzia'renlagun aundia zan. D. Tomas onek asko lagundu eutsongure santuaren amari eta 1886n. urteko bagillaren 9n. egu-nean igaro ziran Urkiola'tik santuaren gorpuzkiñak ospe-tsuki.

Baiña gai jakingarri guztiok alde batera itzita, esan dai-gun esan berrekoa dan zerbait: Urkiola'ko Santutegiaren-tzat, Bizkai'ko Eleizbarrutiarentzat eta Euskalerri osoa-rentzat guztiz gauza onuragarria izan dala Santutegiarenardurea Eleizbarrutiko misiolariak artu izatea:

• Lenengo parroko izan zan Manuel Estomba'ren biotzona ta euskazaletasuna gogoangarria izan ziran.

• Joseba Legartza'k eta bere lankideak egin dabenaordaindu-eziñezkoa da, beti gaiñean egon diralako.

• Don Biktor Garaigordobil Los Rios'ko Gotzaiñaizandakoa, ortxe ikusi dogu bere laguntza apaltasunikaundianaz eskintzen.

• Egin diran lan batzuk gogoratu daiguzan: etxegintza-lanak santutegia egokiro agertu eta apaintzeko, baieleizea bera eta bai ingurua. Lan bat ondo kostataamaitu danerako beste bat agertu da. Parroki guztie-tan egiten diran lanak zabaltasun aundiagoaz, esate-rako ezkontzak, bedeinkapenak, mezak, jaiak... Ingu-ruko izadia zaindu, batez be dana garbi eukiteakemoten dauan lana. Santutegira urreratzen dan ain-beste maitale onartu banaka naiz taldeka, eta abarluze bat, liburuan ederto agertzen dana.

Oraintsu entzun dogu Misiolariak or jarraitu ala ezaztertzeko bideetan dabiltzala. Nik zalantza barik esan-go neuskie jarraitzeko, baiña gauzak txarrera joan baiñolenago aztertu ta bideratu bear dira, 30 urte or egin ondo-ren D. Juan Mendibe'k bere burua ikusi eban egoeranikusi baiño lenago. Eziña agertu ezkero, beste bidebatzuk billatu bear dira. Ez dot nik ikusten olako egoe-rarik, Eleizbarrutiko Misio-lanak jarraituko dau etaUrkiola lagungarri izango jako beti izan jakon lez, eta,alderantziz, misiolanak Urkiola'ri eutsiko dautso. Orre-tarako guztiok izan bear dogu Misio -zaleak eta Urkiola-zaleak.

Zoriona Eleizbarrutiko Misiolariai eta gure esker onaor lanean ekin eta gure federako, ebanjelitzatze-Ianerakoeta bizitza gozorako laguntzaille izan doguzan guztiai. Etaeskerrak liburu eder onen bidez ori ulertuazo dauskunJoseba Legentza'ri.

OLAZAR'TAR MARTIN'EK

IPUIN -SARIKETA(BILBAO'KO UDALAREN BABESPEAN)

EUSKARAZALEAK ALKARTEA'k, urte guztietan lez aurten be, ipuin sariketea iragarten dau,oiñarri-arauak oneik dirala:Ipuiñak euskeraz eta erriak erabilten dauan euskalkia erabilliaz idatziak izan bearko dabe eta idaz-kerea, EUSKERAZAINTZA'k argitaratua eta ZER aldizkarian erabilten dana.Ipuiñak asmaturikoak edo errian batuak izango dira, ez idatzita dagozanak edo itzulpenak.Luzeera iru orrialdetik lau orrialdera, idazkiñez idatzita eta bitarte bi dirala. Saria irabazten dabe-nak ZER'en argitaratuko dira.

Saririk irabazten ez dabenak be bai ipuiñaren barrenean idazleak baimena emoten dauanean.Azillaren azkenerako EUSKERAZALEAK ALKARTEA'ren etxean (Bilbao'ko Colon de Larrea-tegi, 14, 2. a eskoia) egon bear dabe. Abenduaren azkenerako emongo da maikoen erabagia etaZer'en agertuko da, Urterrillean.Sariak lau izango dira:1. a 50.000 pezeta2. a 40.000 pezeta.3. a 30.000 pezeta.4. a 20.000 pezeta.S. a 10.000 pezeta.Ipuiñak izen ordeagaz bialdu eta karta-azal txiki baten barruan izen-ordea ta izena.Oharra: Epea abenduaren azkenera -arte luzatzen da.

EUSKERAZALEAK

lt)BILBAO

Ua4i AAYUNL,1IEN10LAGUNTZAILLE

7

Page 10: BIZKAIA - euskerazaleakzan bereiztasun oneik: bardintasuna, jakintzari jarrai-tuazotea eta batez be iñori erasorik ez egitea arerioei be laguntzen dautsela, ez da agertzen gurasoengan

ARRAINTZA

EUSKALDUNAK ETA ARRANTZA

ATAKA

EUSKALDUNAK sailleko irugarren alean esatendigu Lekuonatar'tar Manuelek onela:

"Oiñarrizko iritzi jatorra da Etnologian, gogo- lantzeedo kultura-aldiak bata bestearen ondoren etorri oidirala; gizakia, eiztari da lenengo, artzain da urrena tanekazari ondoren... "

Baziran, ordea, arrentzale ere eta tresnagille.Arrantza da, aiñ xuxen ere, gure gaurko arazo-gaia

eta ona emen ni gai onen berri eman nairik.

* * *

eta zuztarrak. Gipuzkoan bezela Bizkaian eta Lapurdinere.

Leizeetan arkitzen dira arantzarako arpoiak, geroa-go bale-arrantzan ainbesteko garrantzia izango dutenarpoi oek; bertan arkitzen dira araiñ ezurrak; bertan,txirla-azal ugari -ugariak. Auetakoak Santimamiñenmillaka asko dago. 25.000'ko talde batetik, 18.724ostra-azalak ziran. Arraiñen marrazkiak daude mendi-ko animalien ondoan. Ekaingo leizean, Urola ibaiean,izoki eder baten irudia daukazu zaldi artean. Altxerrikoleizean, berriz, Orion, izokiakin (salmón) batera, una-burua (dorada) eta arrondo-lazak (rodababallos)...

* * *Euskaldunen artean gauza guztiak lerroak dituzte

oso luzeak eta beuren sustraiak Histori-aurreko garaie-tara luzatzen zaizkigu.

Egia esan, ez degu uste euskaldun zaarretatik iñorarrantza utsetik biziko zanik, gutxiago ere. Ori, arran-tza utsetik bizi izatea, oraintsungo gertakizuna dezu,milla urtetik onerako arazoa. Eta milla uteko tartea,tarte txikia da euskaldunen kondaira luzcan.

Histori -aurreko euskaldunek aragia zeukaten men-dian lau ankan gaiñean opero. Arraiña baiño obea etaarrapatzen errezagoa. Legorreko aragia obea.

* * *

Euskalduna eiztari izatetik, artzai eta nekazari izate-ra eldu ziren, denboraren poderioz; baiña, eizerakogriña galtzeke. Ez bait-du oraindik galdu.

Itxasertzean segurantzi apur bat sotu zanean, ordunaitxas -kolko -babeseetan agertu ziran arrantzale erriak.Esate baterako iziartik jetxitako nekazariak sortu zutenDeba erria eta portua. Zenbaitek geiegi aldatu ere ez.Itxas -ertzeko baserrietan maiz ikusi izan ditugu itai etalaien ondoan arpoiak, lau-ortzeko burniak kirten bate-kin, olagarruetako kakoak eta arrantzarako tretzak.

Iaioak dituzu baserritarrak bai gau-arrantzan, baianguletan. Galdetu Sasiolan eta Aginagan. Eizea etaartzantza. melazaritza eta arrantza, guzti oiek alkarjotzen dute, aukera danean, euskaldun baserri zaarre-tan.

* * *

Histori-aurreko gizon euskaldunak ere, eiztaria izanarren, arrantzan ere bazekian. Gipuzkoako zazpi leizenagusiak ibeietan daude eta itxasotik gertu. Gipuzoakoarrantzak leize oietan ditu bere aizken muturreko erro

Histori - aurreko gauari buruz baditugu argi-une-txoak; baiña, argirik-eza eta illuna ere bai askotan.Gerora, berriz, illunbe aundiak.

Onenbestez egin dezagun salto bat Historiaraiño.

ASPALDIETAKO ARRANTZAK

Arrantza arraiñetik dator. Emengo arraiñ aberatze-nak auek dira: bisigua eta atuna, legatz eta sadiña,itxas-aingera eta abar.

Aitzodoetan beste arraiñ -mota asko izan oida.Arraiñ gozoak; baiña ekonomialdetik garrantzi akorikez dutenak. Babel txiki- txilien lana. Gizon bat naikoa:lupiñ, urraburu, kraba, sarbo...

Ibaietan, berriz, angula eta izokiak ugari urak kutsa-tu ez diran arte.

* * *

Arrantza guztiak ez dira, ordea, berdin. Batzuek egi-ten dira legorretik gertuan; besteak, aurreragoko kale-tan; ondorengoak itxaso aundietan. Itxaso aundietarajoaten diranean gure arrantzaleak legatz eta bakallaubilla joan oi dira. Garai batean balearen ondoren erebai.

Dana dala, arrantzara abiatzeko legorrean kai bat,babes-leku bat bear zan alde guztietako segurantzi apurbatekin. Itxas -ertzean segurantzi apur bat sotu zanean,orduan agertu ziran itxas -kolkoetan arrantzale erriak.

Segurantzi ixas - lapurrek galdu zuten aspalditik.Gerora, euskaldunek beurak ere ez ziran itxas-lapurmakalak gertatu. Lapurren aurka, erri-esiak kaiareninguruan.

Itxasoak berak ere badakar berekin bere arriskua ano-tzen danean, Kaia bearrezkoa da arrisku oiek gainberatze-

8

Page 11: BIZKAIA - euskerazaleakzan bereiztasun oneik: bardintasuna, jakintzari jarrai-tuazotea eta batez be iñori erasorik ez egitea arerioei be laguntzen dautsela, ez da agertzen gurasoengan

ARRAINTZA

ko. Gure itxaso onetan olatuak beti saltalde edo oestetikdatoz: orregaitik kaiak lur-mutur baten babesena egon oirdira, sartaldeari bizkarra ematen eta eguzkiaren irteeraribegira. Kastro-Urdiales, Bermeo, Elantxobe, Lekeitio,Ondarroa, Mutriku, Getaria, Pasaia, Ondarrabi, guzti oiekbeuren eskerretik oeste aldetik mendia dute babes. Pasaialur barrura sattzen dan kolkoa dezu, segurantzirik aundie-nakin.

Ibaiak ere batez dira babes-leku. Bilbo, Ondarroa,Deba. Zumaia, Ondarrabi, Doniane Loitzun, Baiona,auek guztiak ibaia dute kaiaren oiñarri.

Protua bear arrantzatik bizi izateko, arrantzale-erriizateko. Kaia badugu; itxasoan sartzeko artarakoontziak bearrezko. Nolako ontziak? Nolakoak beardiran arrantzak berak esango digu.

Gaur eguneko portueten, iru-arrantza mota diranez,iru ontzi mota izan oi dira: itxas -ertzean ibiltzeko dirapotiañak edo betelak eta motor- txikiak; ontzi aundia-goak bajura-arrantzarako aurreragoko kaletan egitendana (auek Galiziara eta Dakarrena ere joaten dira,Afrikako kostaldean); Irlandara legatzetan joatekoalturako baporak... Baiña, Pasaian badira Terranobaeta Groendlandiara bakallautan joateko aundiagoakere; 300 toneladatik 1.600 toneladarakoak(PYSBE'renak ziran aizkeneko auek).

* * *

Bear diran aldakuntzarekin, gaurko egoera, ontzieriburuz, eta orain bosteun urtekoa antzekoak dituzu. Ikusdezagun paper zaarrek esaten digutena orduko lekei-tion zeuden ontzieri buruz.

"Pinaza" aundiak eta "pinaza" txikiak zeuden."Pinaza" dokumentu zaarretan asko erabiltzen dan

itza da. Txalupa bateri pinaza deitzen zioten eta irumastako ontziari berdiñ.

Galiziara eta Irlandara joateko, alturko arrantzaorduan, amasei metro luzeroko pinazak egiten zituzten,lau metro zituzten zabalerona eta iru metro beetik gora-koa. Barruan amarretik amalaurako gizon -sailla.

Gertuan ibiltzeko amar metroko pinazak egitenzituzten eta balea arrapatzeko zortzi gizonezko erama-ten zitun pinaza bakoitzak. Batzuetan zazpi edo sei erejoaten ziran.

Lau gizasemeentzako pinazak ere baziran.Baita batel txikiak ere:batel txikiak gizon bakarentzako edo bi gizonentza-

ko;motorrak lau gizonentzako legatzetan joateko gertu-

ko kaleetan;bajuarako ontziak, aundienetan amalau gizon, txi-

kiagoetan, amar gizon.

* * *

Orduko euskalduna Terranobara bidean jarri zanean,ontziak ere artarakoak egin zitun: txikienak eun tonela-dakoak, aundienak seireun toneladakoak.

Gizasemeak, berriz, ontzi txikienetakoetan berro-geita bost ziran eta aundienetan irurogeita amabost.

Pasaian PYSBE (1927-1973) bakallautan asi zaneanontziak egin zitun 1.600 toneladakoak eta irurogeita bigizaseme barruan.

Nik uste gauzak ez dirala ainbeste aldatu bosteunurte auetan: giza-beso-aren eta ainzearen ordez, maki-na-indarra; besteak, antzeko xamar.

* * *

Amabost garren eunkian Lekeition egiten ziranontzi aundiak auek ziran: galeoiak (beste bere izenakziran nao ea patache), karabelak, zabrak eta frustak.Lekeition bezala ibai-erribera guztietan.

Galeoia: iru masta. Aurreko bietan lau-kudroko oia-lak; atzekoan, ial luzea goitik beerakoa. Goian estuaeta beeran zabaka. luzanga eta ontzi ariña Uretan ibil-tzeko. Ur-audietan ibiltzeko maiteenak euskaldunen-tzat.

Zabra: bi mastako ontzia. Masta bakoitzean luakikooial bana. Oso antziñatik erabiltzen zutena euskalde-nek.

Fusta: arraunekin eta oialakin batera erabiltzen zanontzia. Masta bateko edo biko. Oso ariña.

* * *

PORTUEN ANTOLAMENTUAK

Portu bakoitzean Korfradiak zeuden, beuren lege-zaarreakin portu bakoitzeko bizitza guztiak antolatze-ko. Oituretan mamiturik zeuden lege oiek eta osoberandu idatzi ziran paperetan.

Lege aueri buruz ona zer zioten lekeitiarrak 1562urtean:

"an tenido e tienen entre si las dichas hordenan-zas, usos e costumbre e prebilegios pra en con-sebacion de la dich su Cofradia e de la nabega-cion de ella, e con ellas se an regido e goberna-do e se rigen e gobiernan en todas las cosastocantes a la buena gorbernaci;on de la dicha suCofradia, las quales dichas ordenanzas son juns-tas e buenas y en serbicio de Dios nuestro Señore de su magestad y en probecho e utilidad de ladicha villa de Lequeitio, e sin perjuicio ni dañode nadie".

Legeak ez dira betirako izaten, gauzak eta gauzeningurua aldatzen diranean eta orregaitik 1766an eraba-ki au arta zuten:

Lege oiek kofradiko ziran guztieri urteero irakurtzeaezer aldatu bear bazan aldatzeko:

9

Page 12: BIZKAIA - euskerazaleakzan bereiztasun oneik: bardintasuna, jakintzari jarrai-tuazotea eta batez be iñori erasorik ez egitea arerioei be laguntzen dautsela, ez da agertzen gurasoengan

ARRAINTZA

"en congreso público juntos y congragados en lacasella de la athalaia... cada qual sin miedo y conttoda Iiberttad exponga lo que añadir o quittar seles debe; pero cada qual ha de exponer viéndoseunos a ottros y haciéndose cargo de las proporcio-nes con ttodo conocimiento y urbanidad, sin albo-rotarse ni inquietarse".

Maiordomuak ziran Kofradiako buru egiten zutenaketa eurak zeuzkaten bear ziran indarrak eta aginteaklegea bete-arazteko:

"disponen como jueces las cosas que tocan a ladirezion de la mar y obseruancia de dichas orde-nanzas" .

Txalupa-maixuak ziran maiordomuen laguntzai-lle Kofradiaren gobernuan; baiña, batzar nagusietanboto bakar bana zeukaten, beste Kofradiko guztiekbezela.

Urteroko batzar nagusian diskutitzen ziran Kofra-diako ordenamentu eta legeak. Itz-egiteko asko zira-nean, lenengo ittza txalupa-maixauak zeukaten zaarre-netatik asita. Duda edo zalantza sortuko balitz zeiñeklenen asi, orduan maiordomo izandakotik asi bearkolitzake. Kanpotik etorritakoek ez zuten ez itzik ez boto-rik, alik-eta errian sei urtean bizi eta lanik egiten ezzuten artean.

"para que de estte modo, assi inteligenciados,puedan resoluer mexor y como se quiere sobre elasumptto de que fuere la conferencia".

Urte beterako aukeratzen zituzten maiordomoakUrrillaren lenengo egunean eta Ekainaren 30 an, urteapasatzean, Kofradiko guztien aurrean, kontuak emanbear zituzten beuren buruak zuritzeko. (A.E.F. XII. 30-orrialde).

* * *

Bi ziran, baita -ere, kai bakoitzeko seiñeruak. Talai-gizoana, berriz, bakarra.

Seiñeruak azaroaren lenengo egunetan aukeratzenzituzten eta une beterako aukeratu ere. Zeiñek aukera-tzen zitun? Kofrafiako maiordomoek eta auek txalupa-maixueri presentatu. Aukera ori ontzat ematen ez bazu-ten, orduan pratroien esku geratzen zan aukeramena.

Gaixo edo erritik kanpora joateko baziran, eurak,txalupa -maixuan baimenarekin, ordezkoak billa bearzituzten.

Beuren alogera Kofradiatik iru alditan jasotzenzuten: artarako izendatutako egunen zati bat; andik seiillebetera, bigarrena;urtea betetzen zuten egunean, iru-garrena.

Gizon prestuak bear zuten izan eta itxaso -arazoetanondo jantziak eta jakintsu. Beuren eginbearrak auekziran:

Itxasoari begiratu ondoren, itxasorako baimena emanedo kendu. Zalantzarik ba ' da, Itxasorako maixueri dei

egiñ eta danen artean erabakia artu etxerako edo Itxaso-rako danean deiak egin bear dituzte kalerik-kale eta etxe-rik-etxe.

Lan ori egiteko neskatilla taldea daukate seiñeruek.Zalantzako erabakietan, botoal atabaka batean

bota oi zituzten bai seiñeruek eta bai txalopa-mai-xuek.

Bein itxasoann daudela, seiñeruren batek itxaso-aldaketarensusmoa balu, edo txalupak legorrera dijoaztela ikusiko balu,orduan bere señalea jasoko du bere ontziko mastaren mutuurera.Seiñalea ikustean, beste txalupak seiñeruari inguratuko zaizkio.Etxera joateko edo bertan gelditzeko, txalupa bakoitzak berebotoa emango du. Ondoren seiñeruak erakutsiko die bidea etxe-rako edo bertan gelditzeko.

Etxerako balitz erabakia, txalupa guztiek bearkodute etxerako bideak artu, zigorpean erori nai ez badu-te. Zalantza alturako arrantzan balitz, bajurako arran-tzan gelditzeko baimena bada. Areago portu -aurrekoarrantzetan.

Kaira eldu ondoren eguraldia onduko balu, orduanseiñeruek itxasora irten bear dute berriro, beste guztie-ri bidea erakutsiaz; ez bait-da egoki irabazibide bat,arrazoirik gabe, alperrik galtzea.

* * *

Talaiako gizonak bista - luzeko antiojua erosi etaegunero talaiara eraman bear izaten zuen, andik balea-ri begiratzeko eta beste arren antzeko arraiñeri.

Baldin ustegabean, eguraldia txarrerako aldatukobalitz, itxasoan dabiltzen txaluperi, kearen bidez, sei-ñalea egingo die etxeratzeko. Kea ikustean, seiñeruekbeuren seiñalea jasoko zuten masta-muturrera, txalupaguztiak legorrera bidean jartzeko.

Bale -arrantzarako estatxak eraman oi zituzten txalu-pa guztiek bestelako arrantzeetan ibiltzen ziratzen zira-nean ere. Bale batek aberastasun aundiak zekarzkinportura eta segurantzi guztiak artu bear ziran baleakalde egin ez zezan. Orretarako estatxak eta aparejuguztiak ondo egotea konbeni. Seiñeruek bear zutentxalupa guztietako estatxak aztertu ono zeuden al ezikusteko. Eta ono ez zeudenak zigortzeko; ez bait-dagoeskubiderik balea bezelako aberastasuna galtzeko alpe-rrikako arriskua jartzerik.

* * *

Talai -gizona negurako bakarrik aukeratzen zan:Azarotik Marti -erdira. Balea neguan agertzen zan kos-talde onetan eta balea zan talaiaren arrazoi berezia.Soldata Kofradiatik jasotzen zuan ea seiñerueri bezela,iru alditan ordaintzen zitzaion.

Talai -gizonak itxasoko arrai eta beste abere guztienberri ondo zekiña bear zuan izan, bata bestearengandikondo bereizteko eta seiñale bakoitza bereiziki egiteko;

10

Page 13: BIZKAIA - euskerazaleakzan bereiztasun oneik: bardintasuna, jakintzari jarrai-tuazotea eta batez be iñori erasorik ez egitea arerioei be laguntzen dautsela, ez da agertzen gurasoengan

ARRAINTZA

seiñaleak ondo egitea bait-zan bere eginbearrik nagu-siena.

BALE-ARRANTZA

Euskaldunen arrantza-histori guztian bale-arrantzaizan zan ederrena. Balea itxasoan bizi dan aberea daeta titiak ditu tripa-barrenean. Bale-mota asko (lago:batzuek bizardunak eta agindunak besteak.

Bizkaiko Balea (Balaena Biscayensis asieran etagerora Balaena Glacialis zeritzana) buru-kakoduna zaneta bizardun. Groenlandiako izotz-artean bizi zan eaandik jentxi oi zan Kantauri itxasora eta emen euskdu-nek arrapatu.

Gerora ikasi zuten gure aurrekoek bertara joatenbale-billa. Eta en, moltsotan zebillela ikusi zuten.Orregaotik Sardako Balen izena jarri zioten.

* * *

Baleak kantauri-itxasora banan-banan etorri oiziran. Ama bere umearekin ere bai. Noiz-beinka, erraemearen ondoren.

Sardako Baleak ia alde egin du mundo onetatik,arrantzarako tresnak aldatu diran neurrian. Gaurkoegunez ontziak motordunak dituzu; arpoiaren barnean,dinamita; arpoia botatzeko, berriz, gira-besoaren ordezkañoia.

* * *

Euskaldunak izan ziran lenenoko bale-arrantzaleak.Asieran, beuren kostaldean, kaietatik gertu eta

banan-banan. Urte asko igaro zuten zeregiñ onetaneta bitarte orretan bale-arrantzarako teknika asma etaosotu zituzten. Baita baleari probetxua ateratzekoerak arkitu ere.

Balea arrapatu bear zan lenengo eta gero porturaekarri.

Gero legorrera jaco, zatitu, koipeak urtu, gorde etasaldu. Lan aundiak sortzen zitun bale batek, irabaziaberatsak eta alogera ugariak.

* * *

Balearen arrantzari buruzko paparetako berriak1.200'n urtean agertzen dira. Urte orretako, Abenduak31, dokumentu batean au agertzen da: Mutrikuarrakarrapatutako bale bat Kastillako Errege Alfonso zortzi-garreank Santiagori eskeintzen diola.

Aurreragoko aztarnak ere ba dira:1.059 urtean bale-aragia saltzeko baimen bereizia

eskatzen du Baionako plazak. Inguru aietan balea arra-patzen zan seiñalea.

Geroragoko berrietatik beste au ere badakigu:Gipuzkoan ez zala bale-aragirik jaten. Jateko aragiakBaionara bialtzen zituzten.

Beste aldetik, berriz, esdribitzeko afizio aundirikez ziguten gure aurrekoek agertu. Paperetan fedegutxi, nunbait. Ez da ba arritzeko gauza auen berripaperetan gutxi agertzen badira. Eta agertzen dira-nean, bitartean burruka dagoelako agertzen dira. Bes-tela, ez.

Oietako bat degu Privilegio Rodado derutzan doku-mentua. 1.233 urtean egiña.

Toledoko unan izenpetua. Erregeak berak ematendio bere buruari Mutrikuarrak arrapatuko dituztenbaleetatik bat, urteero eta betiko. Ondoren zeruak etainpernuak astintzen ditu bere borondateari uko egingodiotenen aurka.

* * *

Ingles, danes, holandar, noruego eta rusoak 1.600 n.urte inguruan asi ziran bale-arrantzan, euskaldunekIfar-aldeko itxasoetan jasotzen zitizten aberastasunakikusi ondoren.

Ameriketara euskaldunek etxean erabiltzen zituztenteknikak berberak eraman zitzuten alde aundirik gabe,atzerritarrei erakutsiko zien teknikak. Erakusbide orre-gatik sortuko zan gerora gure ondamendia.

NOLA ARRAPATZEN ZUTEN BALEA

Kai bakoitzak bazuen bere talai -gizoana. Onek,balea ikustean, seiñale bereizia egin bear zuen. Talaia-ko seiñalea ikustearekin batera, asiko ziran deikaKofradiako kanpaiak eten -gabean; baita pregoiak erekalerik-kale kantoi guztietan. Jende guztiak, eurak ere,seiñalearen berri ona zabalduko zuten erriko txokoguztietara.

Zergaitik ainbeste istillu?Ikusitako balea len -bait-len arrapatzea kobeni eta

errira ekartzea. Orretarako auzoko kaietako ontzieriaurrea artu bear. Aberastasun aundiak zekarzkin balebatek. Zanba-ta txalupa geiago presatu, ainbat-etaarrantzua seguroago.

Itxasotik bizi ziran. Arraiñ txikietik: bixigu, legatz,aingera, sardiña... Kalderilla utsa. Balea, berriz, urre-ontzako eltzea zan.

* * *

Talaiko seiñaleak biztu ditu erriko bastarrak.Erlauntza dirudi kai-inguruak. Etxeetako ate guztieta-tik mutil gazteak eta gizaseme gordiñak, bakoitzakbere tresnak bizkarrean, ausardia bekokian eta suabegietan. Ainbeste egunen buruan itxarotako unea elduda.

11

Page 14: BIZKAIA - euskerazaleakzan bereiztasun oneik: bardintasuna, jakintzari jarrai-tuazotea eta batez be iñori erasorik ez egitea arerioei be laguntzen dautsela, ez da agertzen gurasoengan

ARRAINTZA

Txalupak, geienak zortzi gizonezkoekin, asi diraarraunean, kaietik itxaso zabalera, bale-billa. Seiarraunlari, edo zazpi, arraunak eskuetan eta popan txa-lupa-maixua arraun luze batekin. Estropadak asitadaude, zeiñ leenago baleari inguratu. Bat, bi, tau, zor-tzi txalupak, abanikoaren antzera, itxasoan zabaltzenari dira, balea erdian arrapatzeko.

Txalupa bat eldu zaio ondora. Beste guztiak gelditudira. Zai daude. Maixuak arpoilariari keiñu egiten dionoiz jo. Onek oiñ bata brankan eta bestea tostan sendo-tuko ditu, arpoia eskuan. Urreratu dute, ixilka, txalupamuturra balearen ondora.

Bat, batean, arpoi luzca aidean eta sartu aragi koipe-tsu artan barru -barruraiño.

Txalupa igesi doa; balea, berriz, miñak eraginda,esatza aztindu du txalupa iraultzeko arriskuan. Murgil-du da balea ur-azpian, arpoia eta soka bere ondoreneramanaz. Arpoiak eutsi dio. Beste txalupa baten ingu-ruran agertu da balea ur-azalean. Sartu diote bestearpoi bat txlupatik. Aberean murgildu da berriro. Orainbi soka daramazki bere ondoren. Naikoak dira. Oiekeutsiko diote.

* * *

Balea preso dago; baiña, oraindik bizirik. Il eginbear da eta ori ez da gauza erreza. Orretarako xabo-linak erabilli bear. Xaboliñak ez dute kakorik beremuturrean eta sartu -irtena erreza dute. Txalupa guz-tiak saiatuko dira beuren xaboliñak balearen goru-tzean sartzen.

Birika edo biotz-inguruan sartu bear da xaboliñabalea odol aundietan jartzeko eta ori orrela gertatzendansan, orduan erreza da balea akabatzen. Odol txikie-tatik gaitza da aberea iltzen.

Aizkenetko arnasetan dabil balea; murgil egiten dubein eta berriz kresala odoletan gorrituz. Azkenik,burruka amaitu da.

Orain, txalupa guztien arean, atoian edo erremul-kan, portura eraman bear aberea. Marea-puntan ondar-tzan laga, gero, ura jetxita, polearen bitartez gora jaso.

Lan orretarako puntalak, poleak eta soka lodiak bea-rrezko dira eta kai guztietan egon oi dira prest.

Balearen ondoren jasoko zituzten txalupak ere lego-rrera.

* * *

Arriskuak pasa dira, orain datozte irabaziak; bene-tan egia zala arrantzalearen otoitza:

"Biziarengaitik dugu arriskatzen bizia".

IRABAZIAK ZABALTZEN

Salmenta Kofradian egiten zan. Maiburuan Kofra-diako bi Maiodomoak, txalupetako patroiak eta lege-

gizona notaritza egiteko. Argizaria piztuko dute.Orrek irauten duan artean iraungo du dalmentarenjokoa:

"primeramente pusieron por empresa calidad y con-dición que toas las ballenas... se pongan en almoneda ycandela pública... por testimonio de escribano públicoque de ello dé fe y con asistencia de los Maiodomos ylos Maestre-txalupas que se hallaren en dicho puerto".Debako Ordenamentu Berriak, 1685.

* * *

Geien ematen dunak eramango du balea zatituta,labean urtetzeko. Labeak egon bear zuten erritik kan-pora, koipeak urtutzean usai txarra sortzen zalakoz.

Irabaziak banatzen asi aurretik gauza auek kontuanizan bear zituzten:

Zenbaitetan balearen buztanak txalupan jo oi zuan,arraunak zatituz, gizonak uretara jaurtiz eta txalupaberbera ondoratuz. Gertakizun negargarri auetarakoerri-legeak eta oiturak beure neurriak artuta zituzten.Txalupa eta gizonen okerrak, balearen bizkarretikordaindu bear ziran, sari -banaketak asi baiño leen.Okerrak egin ondoren, baleek iges egingo balu, orduanKofradiatik egingo ziran ordainketa auek.

* * *

Talai -gizonentzako, berak balea ikusi badu, balea-ren zati bat. Lenengo arpoia sartu daunari bi kintalokela. Ondorengo beste bost arpoi sartutakoeri kintalbana. Xaboliñ bakoitzeko bosna libra aragi... Auek dira"abantaillak" edo sariak.

Bale aundia zan amar lendabiziko txalupek zutensari ori. Lenengo arpoia sartu dion txalupari buztanetiketa burutik laurdena (esanda daukagu arpoilariari bikintal okela emten ziotela gaiñera). Beste buru eta buz-tanaren iru laurdenak bederatzi txalupen artean banatu-ko dira bakoitzak parte artu duan neurrira. Estatxa edoapareju onak erabiltzeagaitik ere ba zuten bere saria.Beste aldtik, berriz, zigorra ere bai estatxak gaizki dau-deanean. Ori seiñeruek ikusi bear.

Bale-kumea izan balitz, orduan berdiñ bantukoziran abantzillak edo sariak; baiña sei txalupeen arteanbakarrik.

Beiiñ okerrak, abantaillak eta mingaiña ordainduzgero, gelditzen zana, zati aundia oraindik, balea ilbaiño leen parte artutako txaupeen artean banatzenzan.

Lekeition mingaiñetik iru zatitatik bat eleizentzakozan; beste biak, erriko moillak konpontzeko. Eleizakbere kontura "manobrero" bat bear zuen eduki, baleaketa ontziak legorreta jasotzeko bear zuen eduki, beleaketa ontziak legorrera jasotzeko bear ziran tresna guztie-kin.

12

Page 15: BIZKAIA - euskerazaleakzan bereiztasun oneik: bardintasuna, jakintzari jarrai-tuazotea eta batez be iñori erasorik ez egitea arerioei be laguntzen dautsela, ez da agertzen gurasoengan

ARRAINTZA

Gizonez eta estatxaz ondo ornitutako txalupa guz-tiek irten zezaketen arrantzara. ltxasoan bale batbaiño geiago balego, eta bale batek iges egiñ, baleorren ondoren ibillitako guztiak ere arrapatutakoenpartillan sartu bear ziran.

* * *Toki eta garai guztietan berdiñ izan ez bazan ere,

gutxi gora-berea antzekoak ziran. Getarian, esatebaterako, bale bakoitzetik iru zati egiten ziran. Baterriarentzat moillak eta kaia zaintzeko; bigarren zatiatxalupa-maixuentzako beurenak izaten bait ziran txa-lupa eta tresna guztiak; irugarrena, mariñelen aneanzabaltzeko. Aurretik sariak banatu bear eta okerrakzuzendu.

* * *

Baleak eta beste arrainek ordaintzen zituzten bestezorrak ere gure kaietan.

Garai batean agindua eman zien erregeak getaria-rrei, berari zor zioten bale-erdia Donostiako Prebostea-ri emateko. Baiña, erriko jendeak agintzeko juezakaukeratu zituzten kontzaille. Bale-erdiaren ordez, 640burni -kintal ematekotan gelditu ziran.

Erriak "villa" (bilduak) egiten ziranean, arraiñetatikonenbesteko bat eskatzen zieten erritik kanporakoagintariek.

Eztabaidak sortzen ziran aundiak. Ala gertatu zanLekeition ere. Prebosteak amabostna arrañetatik bateskatzen zien jaiero. Baiña arrantzaleak ez ziranorrekin konforme eta burrukan ekin zioten luzaroan.1457 tik 1.536 raiñoko burrukatik auek ateratzenditugu:

Eun arraiñetatik Prebostearentzako iru zirala.Baiña, saldutako arraiñetatik bakarrik eta ez saldu

gabe gelditzen ziranetik. Ezta ere beuren otzara edo sas-kisten arrantzala bakoitzak etxera eraman oi zuenetik.

Eta iru arrainek bakarrik ordaintzen zutela zor ori:amabi brazako itxasotik kanpora arrapatzen zituztenbixigu, legatz eta itxas -aingerak. Ez beste arraiñek.Gaiñera kontztzen asi baiño leen karnatera prezioakendu bear zan eta beste berezko gastuak. Gelditzenzanetik, eunetik bat Prebostearentzat.

ARRANTZALEEN EKINTZARIK AUNDIENA

Neguro lau illabeteetan egiten zuten bale-arrantza,beste arrantzarik utzi gabe. Bataz-beste Getariangutxienez lau eta geienez amar bale arrapa oi zituztenXVI ganen eukiaren asieran. Kilotan jarri ezkero,milloi erdi kilotik milloi t 'erdira. Millaka kilo askodira aragitan, koipeetan, bizarretan...

Alaz ere, balea gure itxasoetatik alde egiten asitazegoan.

Balea Ifar-aldetik zetorren. An, goi artan bizi zaneta itxasoa izozten zanean, orduan zenbait baleekego- alderutz jotzen zuten gure Kostaldean agertze-ko.

Gure arrantzaleek Galizia eta Irlandako aldeak eza-guzten zituzten aspalditik. Bai Islandia bera ere.

Errez jo zuten terranobara.Noiz? Ez dakigu noiz. Colonek Ameriketa aurkitu

baiño leen? Euskaldun ez diran zenbait idazleek aladitoe. Dana dala eta dena den, Ameriketako bideakazaldu ziranean, an zeuden gure arrantzaleak balea-ren ondoren San Lorenzo ibaiaren agoan. Terranoba-ko beste aldetik dago eta itxaso naiko zabala egitendu kolko batean gordeta.

Antxe arkitu zuten Euskalerriko balea sardatan,molsotan eta ordutik izena jarri zioten Sardako Balea.Gertakizun onek eragingo zitun gure euskal portu guz-tiak, berreun ontzi baiño geiago Terranoba bidean jar-tzeko. Ontzi bakoitzean gutxienez 45 gizasemem etageienez 75, ontziaren neurrian.

* * *

Ontziak ziran edo galeoi edo karabela. Aundiak.Txikienak, gerora bakallautan zebiltzenak, 1 00 tonela-dakoak. Aundienak 600 toneladako ontziak.

Aberastasunarekin batera lapurrak ere agertu ziran(oietatik ez gutxi politika arazoak sortutako lapurrak)eta ontziak armatuta jan oi ziran, bai kañoiez, bai arka-buzaz, bai ballestaz, espetaz eta abar.

Itxas-ontzi auek danak gure erreka baztarretan egi-ten ziran.

Balea urtu egiten zuten, gero Euskalerrira koipeaekartzeko. Koipea urtutzeko labeak jaso eta labeekinbatera egurrezko moillak eta txabolak. Orretarakoondartza edo kaitxo bat aukera bear zuten. Orrelakolekuak millka daude pareje aietan.

Tokia aukeratzean lenengo lana zan, egur batenmuturrean ontziaren izena jartzean, eta izenakin bateraetorritako eguna. Besterik ez zan an sartuko burrukara-ko eza bazan.

* * *

Tokia aukeratu, labeaka eta txabolak jaso, gizonaklegorrerako aukeratu eta beste guztiak balearen ondo-ren.

Koipea barriketan ekartzen zuten eta barrika oiekondo ekartzeko, ontzi bakoitzak iru kubierta zitun batabestearen gaiñean. Kubierta oietan barrika alkarri san-tsita, elkanengana bilduta, jartzen zituzten seguran-tziagatik. Itxasoa arrotzen danean eta barrikak mogi-tzen asiko balira batetik bestera ondamendia sortukolitzake ontzian. Ontzi asko ondoratu dira itxasoanbarruko kargaren mogimentuak itzulita.

13

Page 16: BIZKAIA - euskerazaleakzan bereiztasun oneik: bardintasuna, jakintzari jarrai-tuazotea eta batez be iñori erasorik ez egitea arerioei be laguntzen dautsela, ez da agertzen gurasoengan

ARRAINTZA

* * *

Masta-gaiñeko zaindariak "balea ezkerratik edoeskubitik" deadar egitean, kapitana igoko da mastan-gora zer bale dan eta nundik jokatu erabakitzeko. Bikilometrora inguratzen diranean, orduan bota bear diratxalupak uretara, belaz edo arraunez balearen ingururajoateko. Guztiak ixil; toletak amukoz bilduak ea estro-boak koipez, otsik ez ateratzeko.

Lau txalupa ontzi bakoitzean: leengoan kapitanadijoa partroi, bigarrenean pillotua, irugarrenean mai-xua eta laugarrenean kontramaixua. Ortik aurrera Eus-kalerrian bezela jokatuko dute balea arrapatu eta ondar-tzara erameteko.

INDIOEKIN TRATOAK

Maltzuekeria agertu zuten garbi asko. Lenengo, eus-kaldunen askuetatik ikasi zuten bale-arrentza, euskal-dun txalupa-maixu eta arpoilariak beuren barkustaneramenaz. Maiz izan gera euskaldunak etxe-kalte etaarazo onetan ere alaxe izan ziran gue aurrekoak; bakoi-tzak berea jasotzeagatik guztien ondamendiaren aldejokatu.

Bale- arrantzan ikasi ondoren, bale-arrantzarakoalkarte aundiak eta indartsuak sortu.

Ordurako gobernadoreak jarrita zauzkaten baiInglaterrak eta bai Frantziak Terranoba eta Kanadakolurraldeetan. Gobernadore auek bale-arantzarako kon-pañi barrietan parte ziralarik, euskalduneri petxak etaeragozpenak lepoan ezarri, askatasuna kendu etaindioen kastor -narruak euak jaco...

* * *Indioekin izan zituzten tratoak beti izan ziran lagun

arteko tratoak. Aiek kastor-narruak eskeiñi; auek,gureak: narruen ordez burnizko lanabesak (aizkora,aisto, azkon eta abar), sagardoa ea ogi trukean. Orrezazgaiñera lan ere eskeintzen zietan alogeran. Euskaldu-nen lagun zintzoak eta laguntzaille benetakoak izanziran, eskimalak ez beste guztiak.

Eskimalekin eun urteko asarre bizia izan zuten,gureak aien buruzegi baten emazta arrapatu zutelako.Pekatu au ez zieten euskalduneri eskimalek zekulanbarkatu.

Beste guztiekin beti ibilli ziran pakean. Udaberritikudazkenera egongo ziran alkarrekin. Gero, agur etadatoren urterarta.

Euskaldunak ez ziran ez konkistadore, ez politiko,ez kolonizadore. Arrantzaleak ziran uts-utsik. Indioe-kin artu-amanetan paketsu ibili ondoren, berreiro Eus-kalerrira biurtzen ziran indioeri beuran lurraren jabeta-sunik kentzeke...

* * *

Eta, emengo agintariak?Madrid'era begira. Madrid'en, ordea, beste lanik

bazuten Ameriketa osoan, an goiko Terranobako puntaarten zebiltzan euskaldun arrantzaleari begiratzeko.

Arrantzaleak, eurak, iñoren laguntzarik gabe, jokatubear eta geienetan alkarren arteko batasunik gabe.

Felipe Bigarrenak moltsoan joateko agindu zien;baiña, naiago zutela bakarka erantzun zien.

BURRUKAK: ONDAMENDIA

Espaiñiak zitun burrukak (Frantzia edo Inglaterrare-kin) itxasoraiño zabaltzen ziran. Lurraren jabe etsaiaketa itxasoan burrukak. Euskaldunak burrukan sartuziran eta Terranobako barkuak kaiñoiez eta beste edo-zer klaseko armaz ondo ornituak joaten ziran, burruka-rako prest.

Ortik sortu ziran itxas - lapurrak.Korsarioak, alegia.

* * *Egoera orretan ibiltzeak eta tankera orretan joka-

tzeak galdu zitun euskaldunak gerora. Jokaera jato-rrean zebiltzan euskaldunak beste errien maltzurke-riak galdu zitun. Batez ere Inglaterraren maltzurke-riak.

Nola?XVI'garren eukiaren asieratik gutxienez zabiltzan

euskaldunak arrantzan Terranoba eta Kanadako itxa-soetan; gerora etorri ziran inglesak eta auek botazituzten itxaso aietatik gure arrantzaleak sakulako.Kolonizatu zituzten indioen lurrak eta lurretik itxa-soen jabe egin ziran, gaurko egunez gertatzen ari zai-gun bezela.

* * *

Terranobara joan -etorria egiteko gauza asko ziranbearrezko ontzian: masta, aingura, bela, era guztietakosokak, txalupak bakoitza bere tresna guztiekin, emokoedo istupa, pikea ontzia istupatzeko (kalafatearen lanazan). Ontzia istupatu bear zan azpitik, aldamenetatiketa gaiñetik Terranobara irten baiño leen. Gero, berriz,andik onantza ere berdiñ egin bear zan itxaso aundiaaldetik-alde igarotzxeko. Lan oiek egiteko bearrezkoazan abere -koipea, kintal bat.

Arrantzarako tresnak bear ziran, txalupetatik asi etaarpoi, xabolin, estatxa eta abar. Ugari.

Labeak egiteko gaiak eta koipe urtua lortzeko bearziran tresna guztiak: aizkora eta aisto koipe eta aragiakebagitzeko, tiña eta barrikak koipe erabilli eta gorde-tzeko. Egur- ikatsa labear pizteko.

14

Page 17: BIZKAIA - euskerazaleakzan bereiztasun oneik: bardintasuna, jakintzari jarrai-tuazotea eta batez be iñori erasorik ez egitea arerioei be laguntzen dautsela, ez da agertzen gurasoengan

ARRAINTZA

Janariak eta edariak: ogia, galletak, aragia, zezina,urdaia, babak, ardo, sagardo, txakolin, pattar...

Arrantzale bakoitzak narruzko jantzi bereiziak lane-rako.

* * *

Diru asko bear zen ontzia antolatzeko eta orretara-ko dirua aurretzen zutenak ere ba ziran. Korritua eue-netik 28, 29 eta 30. Diru galestia: baiña, bearrezkoa.

Ba ziran segurantzia ematen zutenak ere.Artean inglesak ez zuten beuren barkuen seguran-

tzirik egiten. Inglesak 1604'ean asi ziran barkuensegurantzia egiten. Euskaldunek 50 urtetik gutxienezartu zien aurrea ingleseri. Tresna, ontzi, koipe edobakaillau eta gizasemeak, ora danak seguropeanjarriak Juan López de Soto'ren bitartez.

Bera zan segurantziak ematen zituna.1567'tik 1569'ra gizon onek egin zitun seguroen

berri Burgos ' ko Konsuladoan daude. An agertzendira, bi urte oietan, Debatik Joan de Espilla, Domin-go de Sorazu, Miguel Zerain, Iziartik Pedro Otxoa deArriola; Mutrikutik Esteban Lete eta Domingo Gan-txegi; Elgoibartik Andres de Alzola eta Joanes Boli-bar; Azpeitiatik Joan de Otxoa; Azkoitiatik MartinPerez Idiakez eta Domingo López Irazarra; OñatitikJoan Igarza; Oiartzundik Miguel Isasa; PasaiatikMiguel de Villaviciosa eta Ramón de Arrieta; Erren-deritik Juan Zubieta; Donostiatik Juan de Erauso etaabar...

Ontzien kapitanak ziran guzti oiek.

* * *

Arrantzu auetako jokoan iru alderdik parte artzenzuten: ontziaren nagusia bat, armadorea bere poltxatikarrantzarako bear ziranak prestatu zituna bi eta kapita-na tripulazioarekin iru.

Banaketa onelatsu egiten zuten: irutik zati batarrantzaleentzako; beste irutik biak nagusiarentzat etaarmadorrarentzat. Baiña, arrantzaleeri ematen zitzaiz-kien abantailla eta sariak armadorearen bizkarretikziran. Esate baterako, arpoilariek beuren saria etaabantaillak jasotzen zituzten, bere lanaren araberan:arpoi geiago sartutakoak geiago jasotzen zuan abantai-llez, Euskalerriko errietan egiten zan bezela.

1566'an Debako kapitan Joan de Espillak 1.195barrika koipe ekarri zitun Terranobako itxasoetatik.Ontziaren jabea Landaverde bilbotarra zan eta diruakjarri zitunak barkua armatzeko beste bilbotar bar. Onanola zabaldu zituzten 1.195 barrika aiek.

Tripulazioak irutik bat = 398 barrika koipe.Nagusiak = 298 t'erdiArmadoreak = 497 t'erdi

Armadoreak banatu zitun bere barrika oietatikabantailletan: 113 1 /3 barrika.

Nagusiak, berriz: 25 5/6 barrika, berak aukeratuzitun gizoneri. Auek dira: kapitana, kontramaixua, aro-tza, kalafatea, zaindaria eta kañoi -zaindaria.

Berak, 398 barrika danen artean banatu ziran neurriberean. Gaiñera, beste 113 1/3 armadorenak eta 25 5/6barrika nagusienak ere tripulazioan zabaldu ziran:baiña, bakoitzari eure abantaillen neurrian.

* * *

Terranoba, Kanada eta inguruko itxasoak oso ziranaberatsak. Lurrak kolonizatu zituzten eta euren arteanbanatu ere onetara: Kanada inglesentzako, Terranobaingurua frantsesentzako, Groenlandia danesentzako.Eta, euskaldunentzako, zer?

Ezer ez.

* * *

Beste guztien merituak gutxi-etsi gabe (dio Belan-ger jaun kanadatarrak) ordua da euskaldunak argitaraekartzeko; batez ere XVI'garren eunkian egin zutenlanagaitik... Ez ziran lurbilla zebiltzen esploradoreak,ez eta lurraren jabe egin nai zuten kolonoak...

Oiek danak orrela dirala, eta erri askoren maixuizan arren, andik bota zituzten.

Amaseigarren eunki osoan beurak izan ziran itxasoaien jau eta jabe, iñori eragozpenik jartzeke; baiña,eunki orren aizken aldera gauzak okertzen asi ziran.

Amazazpi garrenean, okerrago.Emezortzigarrenan eman zioten "puntilla" euskal-

dun terranobazaleen arazoari, Utrech ' eko ltunean. Itunau gerra baten amaiera izan zan: Inglaterra eta Holan-dak Espaiñia eta Frantziaren aurka zeukaten gerrarenamaiera.

* * *

Esanda daukagu nola lurraren jabe egin ziranakitxasoaren jabe ere egin zirala. Euskaldunak, bestebiderik ezean, bakoitzak bere kasa burrukari eldu zioneta itxas-lapurretara jo. Etsai aundia aurrean eta ausar-keriak ez zuan azken onik izan.

Azkenaren azkena Utrech ' eko Ituna: 1713 -VIII-13'tan.

Urte orren ibeltzean, Ituna firmatu aurretik, Gipuz-koako Junta Jeneralak auxe eskatzen zion EspaiñiakoErregeari: Euskaldunak Terranoban arrantza egitekozeuzkaten eskubide zearrak ondo zaintzeko. Egingozituztela alegiñak. Baiña, dana alperrik.

* * *

15

Page 18: BIZKAIA - euskerazaleakzan bereiztasun oneik: bardintasuna, jakintzari jarrai-tuazotea eta batez be iñori erasorik ez egitea arerioei be laguntzen dautsela, ez da agertzen gurasoengan

ARRANTZIA

Terranobarako bideak amaitu ziran: aurrera, ez baleeta ez bakaillau.

Baillaua ez degu aitatu ere Terranobako arrantzetan;bigarren klaseko arrantzua bait zan. Euskaldunak bale-billa joan ziran Terranobara; an bakaillaua itxaso-ezta-li arkitu zutenean, bakaillauari ere eldu zioten. Ordez-ko arrantzua zan. Ontzi txikienak egiten zuten bakillau-tan.

Berreun urteetan Terranobara joateke egon ondoren,1927 urtean PYSSE'k eldu zion berriro bakaillauarrantzari. Euskaldunak izan ziran mundu baztarreeta-ko arrien maixu bale-arrantza nagusian eta, aiensemeak bakaillaua arrapatu eta ondutzeko atzerrirajoan bear maixu billa.

Bretoiñak izan ziran berritze onetan euskaldunenmaixu. Euskaldun zaarrek arrai sikua, aizeetan legortuaekarri oi zuten Euskalerrira. Bretoiñe, berriz, arrain"berdea", legortu -gabea, bodega barruan gatzetan. EtaPISBE'ko arrantzaleak orrela ekarri izan zuten Pasaia-ra bakaillaua 1927 ' tik 1973'ra. PYSBE giputxa zan,donostiarrek Pasaian sortutako konpañia. 1.600 tonela-dako 17 barku izan zitun batera; 62 gizaseme barkubakoitzak barman...

Onen ondoren, eta konpañi onetatik irtendakogizonekin ornituak, sortu ziran geroago PEBSA etaCOPIBA Santander eta Vigon bakaillau arrantzara-ko.

* * *

Kanadako Gobernuak berriro, 1976'ko Uztaillarenazkeneko egunean itxi ditu betirako Terranobako SanLorenzo ibaiaren ao zabaleko ateak.

* * *

AZKEN URTEETAN

Euskalerriaren arrantza-historiaren zatirik ederrenaeriotzaren illunpean sartu zanean, gure kaien egoera ezzan eder-ederra. Ona zer zion Dr. Camino Orella jau-nak bere "Historia de San Sebastián" liburuan:

qué utilidades no redundarían de ello alcomercio de la costa de Guipúzcoa, que desde quese abandonó la pesca del bacalao y la ballena sehallan en lamentable estado, disminuida su pobla-ción, arruinados sus edificios, causando descon-suelo... sin que se vean en sus puertos sino algu-nas lanchas de pobres pescadores..."

* * *

Baporak sortu ziranean 1920'aren inguran, asi zirangure portuak berriro pizten. Ez ziran aundiak; baiña,erreztasuna ekarri zuten itxasoko joan -etorriak egiteko.Ikatzakin zebiltzan.

Gerora bapor aiek Galizi aldera saldu ziran, berriaketa aundiagoak egiteko. Auek gasoilla erretzen zuten.Auekin ere pokiki jarrai zuten arrantzan. Baiña, betiaurrerapenari begira, aizken urte auetan (1960'garrenurtetik edo) barkuak egin dira aundiagoak, eta aundie-giak gertatu dira emango arrantza bajurako.

Berriro (1970'tik edo) ontzi txikietara goaz. Lekei-tio dut begien aurrean. Saldu dituzte eta saltzen ari diraaizken aldietako ontzi aundiak eta, oien ordez, txikia-goak egiten asiak daude: lau edo bost gizonentzakoontziak. Bixigu, legatz, itxas -aingeraetan berriz ekin-tzeko aintxinakoen antzera.

* * *

Garai auetakoak ditugu ere biñaka dijoazten barku-arrastreroak. Auek Irlandako itxasoetara dijoaz. Abe-rastasun aundiak ekarri dituzte Pasaira eta Ondarrurabatez ere.

1977'garren urteak eman dio arrantza oneri mazoaundiakin burua, berreun millak dirata eta ez-dirala.Irlanda eta inguruko itxasoeri ateak jarri dizkiete gureontzientzat. Eragozpenak izugarriak. Ondamendiaberriro gure arrantzaleentzat. Ez dakit uiñ onen azpitiksekula aterako geran. Egoera negargarria berriro gureartekoa. Sardiñarik ez da aspalditik Kantauri itxasoanagertzen; antxoa eta bokarta Frantziako uretan gorde-tzen da, bizxiguetara barku aundiak ez dijoaz. Atunagelditzen zaigu Galizi partean edo Algecirasen edoDakarren.

Besteri, zer?Frantziatik onuntz datorren antxoa apur bat edo Fran-

tzian bertan, preso gelditzeko arriskuan, arrapatutakoa.Gauza gutxi.Itxasoa bera ere naiko loia eta zikiña.Iru Zentral Nuklearrak (Lemoniz, Ea eta Deba)

bakar-bakarrik falta ditugu R.I.P. portuetan jartzeko:requiescant in pace.

Emen izan zirengizon ausartak,itxaso aundietanarrantzale iaioak.Izan ziren...

ANES ARRINDA(Deba'n, 1975)

16

Page 19: BIZKAIA - euskerazaleakzan bereiztasun oneik: bardintasuna, jakintzari jarrai-tuazotea eta batez be iñori erasorik ez egitea arerioei be laguntzen dautsela, ez da agertzen gurasoengan

IKASTEN

EUSKALDUN BARRIENTZAT

Gizon onek, bere lekutik kabirano joan gura dau. Nundik?KARMELE

Page 20: BIZKAIA - euskerazaleakzan bereiztasun oneik: bardintasuna, jakintzari jarrai-tuazotea eta batez be iñori erasorik ez egitea arerioei be laguntzen dautsela, ez da agertzen gurasoengan