Neurri berri Ez zieten utzi bere jokoa egiten · 2020. 10. 26. · Neurri berri gehiago ezarri...

8
urumea bailarako egunkaria 2020-10-27 Asteartea 7.276 zk. www.kronika.eus Amaiur Velez eta Mikel Camposek, urrea Euskadin HERNANI ATLETISMOA 5 Emakumeon Erakunde Sozialista, aurkeztuko da HERNANI BERDINTASUNA 2 Irazustabarrena eta Arrietak, garaipen ederra HERNANI PALA 5 Neurri berri gehiago ezarri dira, EAEn eta Nafarroan URUMEA COVID-19 4 Ez zieten utzi bere jokoa egiten Beñat Iradi kapitainaren esanetan «bost segundo beranduago zabaltzen genuen baloia eta ezin genuen gure jokoa egin». Partiduak taldea bere lekuan jarri duela uste du. «Min ematen du azken unean galtzeak, izorratuta gaude, eta jendea buru makur zegoen behin partidua amaitu eta gero». 6-7 Astigarragan eta Hernanin, Pleno telematikoak gaur URUMEA PLENOA 2 KORONABIRUSA ATZOKO DATUAK 381 positibo berri 16.474 positibo guztira* 2.098 hildako EAEn 76 UCIn EAEn 501 positibo berri 29.105 positibo guztira 74 hildako 44 UCIn Nafarroan GIPUZKOAN NAFARROAN *HERNANIN 583 (+22), ASTIGARRAGAN 162 (+7) (Nafarroako Osasun Saila) (Osakidetza)

Transcript of Neurri berri Ez zieten utzi bere jokoa egiten · 2020. 10. 26. · Neurri berri gehiago ezarri...

  • urumea bailarako egunkaria

    2020-10-27 Asteartea 7.276 zk. www.kronika.eus

    Amaiur Velez eta Mikel Camposek, urrea Euskadin

    HERNANIATLETISMOA 5

    Emakumeon Erakunde Sozialista, aurkeztuko da

    HERNANIBERDINTASUNA 2

    Irazustabarrena eta Arrietak, garaipen ederra

    HERNANIPALA 5

    Neurri berri gehiago ezarri dira, EAEn eta Nafarroan

    URUMEACOVID-19 4

    Ez zieten utzi bere jokoa egitenBeñat Iradi kapitainaren esanetan «bost segundo beranduago zabaltzen genuen baloia eta ezin genuen gure jokoa egin». Partiduak taldea bere lekuan jarri duela uste du. «Min ematen du azken unean galtzeak, izorratuta gaude, eta jendea buru makur zegoen behin partidua amaitu eta gero».

    6-7

    Astigarragan eta Hernanin, Pleno telematikoak gaur

    URUMEAPLENOA 2

    KORONABIRUSA ATZOKO DATUAK

    381 positibo berri

    16.474 positibo guztira*

    2.098 hildako EAEn

    76 UCIn EAEn

    501 positibo berri

    29.105 positibo guztira

    74 hildako

    44 UCIn Nafarroan

    GIPUZKOAN NAFARROAN

    *HERNANIN 583 (+22), ASTIGARRAGAN 162 (+7)

    (Nafarroako Osasun Saila)

    (Osakidetza)

  • URUMEA 2KRONIKA 2020-10-27 Asteartea

    Larramendi 11, Hernani 943 33 08 99

    688 660 714

    Eposta: [email protected], [email protected], [email protected] eta [email protected]. www.kronika.eus

    Lege gordailua: SS-1469/2018 ISSN: 2659-5036

    Lan-taldea: A. Arbelaitz, O. Egaña, I. Goñi, L. Goñi, A. Isasa, B. Los Arcos, J. Osa, M. Ramirez de Alda, I. Santa Kruz eta J. Zubitur.

    Larramendi 11, Hernani 943 33 27 99

    Eposta: [email protected]

    KRONIKAk ez du bere gain hartzen egunkari honetako orrialdeetan kolaboratzaileek adierazitako iritzien erantzukizunik.

    Argitaratzailea: Laguntzaileak:

    PEFC ziurtagiria

    Produktu ha ukontrolatutakoiturrietako materialez egina dago, birziklatua da eta Baso Kudeaket a Iraunkorrare n ziurtagiria dauk a

    ww w. pefc.e s

    DOBERA BAZKIDEAKKRONIKALARIAK

    HERNANI BERDINTASUNA

    Urrats berri bat egin dute Itaiako kideek, izan ere, Emakumeon Antolakunde Sozialista sortu dute, «emakume langileon ba-besa antolatzeko hautua» be-rretsiz eta horrez gain, «antola-kuntza politiko soziala» hartu dute helduleku gisa. Azaldu dute, «klase kontzientzia gara-tuz, gure bizi baldintza eta bal-dintza estrategikoak hobetzeko borroka prozesua eta lan ideolo-gikoa» jarriko dutela martxan.

    Hau guztia kontuan izanik, ostiral honetan, arratsaldeko 18:00etan, Emakumeon Antola-kunde Sozialista taldearen aur-kezpena eskainiko dute, Itaiako kideek, Biterin.

    «Emakume langileon askapena gorpuztea» helburuItaiako kideek haien helburua

    azaldu dute, hala nola, «zapal-kuntzarik gabeko gizartearen eraikuntzaren bidean, emaku-me langileon askapena gorpuz-tea». Eta helburu hori lortu ahal izateko, beharrezkotzat jo dute, «emakume langileak jasaten duen zapalkuntza zehatz ba-koitza identifikatzea eta horrek egitura ekonomiko kapitalista-ren baitan zein funtzio betetzen duen aztertzea, modu horreta-ra, zapalkuntzari aurre egiteko bitarteko politikoak garatuz».

    Gainera, egungo testuingu-ruari erreferentzia eginez, «osa-sun krisialdiak atzeraldi ekono-mikoa bizkortzea» eragin duela azaldu dute, eta horrekin batera, «emakume langileon bizi bal-dintzak modu agerikoan kaltetu direla ere gaineratu dute. Beraz jakinarazi dute Itaiako kideek, «antolakuntza politiko sozialis-tarako hautua» egin dutela.

    Bi urte, Itaia taldea sortu zenetik Bi urte igaro dira Itaia taldea-ren sorreratik, hainbat lan egin ostean eta antolakuntza for-ma berria hartzearekin batera, «eskualdez eskualde emakume langileon babesa antolatzeko erabakia» hartu dutela azal-du dute. Izan ere, «emakume langileon emantzipazio errea-la antolatzeko aukera bakarra harreman eredu sozialistaren eraikuntza izango dela» azpi-marratu dute. Gaineratu dute, «emakume langileen bizi bal-dintzak eta baldintza estrategi-koak hobetzera begirako borro-ka prozesua eta lan ideologikoa» abiatuko dizutela.

    Azalpenak eta aurkezpena, ostiralean Biterin Guzti hau azaltzeko, infor-matzeko eta Itaiak sortutako Emakumeon Antolakuntza So-zialista taldearen aurkezpena egiteko, ostiralean bilduko dira, arratsaldeko 18:00etan hasita, Biterin.

    Itaiak sortu berri duen taldearen aurkezpena, ostiralean Biterin Emakumeon Antolakunde Sozialista sortu berri dute Itaiako kideek, eta ostiral honetan aurkez-pena eskainiko dute, Biterin 18:00etan hasita.

    HERNANI HAUR ANTZERKIA

    Indiara garraiatuko dira la-runbatean etxeko txikiak, izan ere, LOO antzerkia eskainiko da Biterin. Bi saio izango dira, lehena 11:00etan, eta bigarrena 12:30etan. 30 minutuko ikus-kizun honek, 3 euroko prezioa izango du. 2 eta 5 urte bitarteko haurrentzat zuzendutako an-tzerki honetara, «derrigorrez-koa da heldu batez lagunduta joatea».

    Indiako haizea irudikatzen duen haur antzerkia, larunbatean BiterinPonten Pie konpainiak, 'LOO' haur antzerkia antolatu du larunbat honeta-rako. Bi saio eskainiko dira, lehena 11:00etan, eta bigarrena 12:30etan.

    ASTIGARRAGA-HERNANI PLENOA

    Gaur arratsaldean, bi pleno izan-go dira Urumea Bailaran, Astiga-rragan eta Hernanin hain zuzen. Bi plenoak telematikoak izango dira eta arratsaldeko 19:00etan emango zaie hasiera.

    Hernaniko plenoaren ka-suan, gai-zerrendan landuko diren edukien artean, Hernani-

    ko Udal eraikinen garbiketa zer-bitzuko kontratuaren aldaketa landuko da.

    Astigarragan aldiz, hainbat gai jorratuko dira, hala nola, RP-Taren eta plantila organikoaren egokitzapena: hasierako onar-pena; Hiri Antolaketako Plan Orokorraren HEA 22 Urdaburu Zabalpena eremuaren aldake-ta; Ergobia inguruan Urumea ibaiaren uholdeen aurkako hi-ri-drainatze sistema eraikitzeko proiektua; 2021. urterako autota-xi zerbitzuaren tarifa; Kale-izen-degiaren aldaketa, eta adieraz-pen instituzionala emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko egunaren inguru-koa, besteak beste.

    Astigarraga eta Hernanin, Plenoak gaurGaurkoan, bi pleno eskainiko dira biak telematikoki, bai Astigarragan eta baita Hernanin ere. Arratsaldeko 19:00etan hasiko dira.

    LOO haur antzerkia eskainiko da, larunbatean. Argazkia: Ponten Pie konpainia.

    Autoenplegua sustatzeko dirulaguntza, hilaren 31n amaitzen da GOIZUETA UDALA

    Goizuetako Udalak, autoenplegua sustazeko dirulaguntzak jarri ditu abian. Hori dela eta, dirulaguntza eskuratu ahal izanen dute «Goizuetan norberaren kontura 2017ko urriaren 1etik jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda duten bizilagunek». Eta eskatzeko epea, hilaren 31n amaituko da.

    Emakumeon Etxeari buruzko azken saioa, datorren ostegunean ASTIGARRAGA EMAKUMEEN ETXEA

    Astigarragako Udalaren Berdintasun sailak, «Astigarragan ema-kumeen eta gizonen benetako berdintasuna lortzeko baldintza egokiak ezarri eta sustatzea» helburu izanik, orain arte hainbat saio egin dira. Eta datorren ostegunean izango da azken saioa, arratsaldeko 18:00etan, Astigarragako kultur etxe zaharreko areto nagusian.

    Udal egutegia osatuko duten argazkiak entregatzeko aukera, ostiral arte ASTIGARRAGA UDALA

    Astigarragako Udalak, 2021eko udal egutegia osatuko duen argazki lehiaketa jarri zuen abian, eta oraindik aukera dago bertan parte hartzeko, izan ere, ostiralean amaitzen da epea. Gaia «ura» izan-go da, Erribera kulturgunera entregatu daitezke argazkiak, edo [email protected] helbide elektronikora ere bidali daitezke.

  • URUMEA3 KRONIKA 2020-10-27 Asteartea

    EskelakEskelak ilunabarreko 19:30ak arte jasoko dira. Izen abizenak, eskela jartzen duenak eskatu bezala errespetatuko dira eta funeraria bidez jasotzen den kasuetan, jaso bezala.

    II. UrteurrenaPepi Errazkin Aldasoro (Ricardo Etxeberriaren alarguna)

    2018eko urriaren 27an hil zen, 74 urterekin

    Besarkada bat, senide guztien partetik.

    Hernanin, 2020ko urriaren 27an

    Gutuna argitaratzeko ezinbestekoak dira: izena eta bi abizen, NAN edo EHNA erakustea eta te le fonoa. | Gehi e nez 1.800 karaktere onartuko dira. | Kronikak beste hiz kuntzetan jasotako kartak euskeratzen ditu. | Kronikak ez ditu bere gain hartzen sail ho ne tan esaten direnak, edo itzultzeko ga rai an izan daitezkeen gaizki ulertuak. | Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak ez dira onartuko.

    JASOTA BEZALA

    Nik normaltasun berriari kiratsa hartzen diot eta ez makala. Une zail hauetan autolaguntza testu eder pare bat topa ditut: ekaina-ren 1eko 4/1981 Lege Organikoa (Larrialdi Egoerak) eta ekaina-ren 9ko 21/2020 Errege Dekretua (prorroga bidez autonomia-erki-degoek ekainetik arrastaka da-karten kapritxoz betetako legea). Luis de Miguel abokatuak Esta-tuko Fiskal Gorenari eta Auzitegi Konstituzionalari aurkeztutako hamabost orritako demanda San Juan martxa baino hobeto ikasi dut, beharra zer izaten den aizu. Zuzenbidean maisuki era-biltzen dira aditzak, beraz ez da gauza bera “aholkatzen da” edo “nahitaezkoa da”. Ekainaren 9ko 21/2020 BOE irakurri ez baduzue hemen hainbat aurkikuntza:

    “Musukoa eramateaz salbuetsi-ta dago arnas zailtasunak ditue-na…”, “zinpeko aitortza bat nahi-koa da…“(abuzt. 19ko BOPV 1.3.3 art.), “langileentzako eskuragarri jarriko dira ura eta xaboia…”ea. Nork erabaki du ikastetxeetako sudoku-protokoloa? Eta gelare-na? Eta termometroarena? Eus-kal Herriko Udal, eraikin publi-ko, denda eta ikastetxetan Eusko Jaurlaritzatik jaso diren protoko-loak guk geuk zurrundu ditugu, ito arte, norberaren beldurren arabera, BOEn begiratu gabe eta herri guztiak Guantanamo bat izan arte. Behetik gora, iraku-rri ditudan protokolo gehienek, AEko neurriak urratzen dituzte, honek ekainaren 9ko 21/2020 ED urratzen du hainbatetan eta ho-nek, 1978ko ditxosozko Konstitu-

    zioa, Nazio Batuen Erakundeko Sirakusako Printzipioak eta Osa-sun Publikoko 33/2011 LO. Hemen galdera: Gobernu Zentraletik, ar-dura osoa eta guztia aginte sani-tarioengan utzi badute (eta ez da aditu-batzorderik, Erkidegoa eta osasun-aginteengan utzi baita; nor ote diren ez dute zehaztu), ED Legeak salbuespenak eta arnas-guneak baditu, eraikinetan legez--kanpoko neurriak hartu badira eta isunak eskubide osoz balio-gabeak badira ez delako 2020ean hauen inguruko arautegirik zehaztu 4/2015 LO 36.6 Mozal Le-geaz haratago… Nork hartuko li-tuzke neurriek eragin ditzaketen ezbehar, salaketa, epaiketa, gaitz edo heriotzak beregan? Argi dago.

    Ainara Ortega Barrenetxea

    Dantzatzen eta abesten ez duen herria hil egiten da, eta badakite

    HERNANI BEKABI

    Fatxadak edota eraikinak berri-tzen lan egiten du Bekabi II SL enpresak, eta bertako langileak, aspalditik ari dira antolatzen eta mobilizatzen, soldatak zor zaizkiela kexatuta, eta azaldu dute, enpresa honek, «3.000.000 euroko zorra» duela eta oharra helarazi nahi izan dute.

    Bekabi II Enpresak, eraiki-nak berritzeko eta hainbat lan birgaitzeko zerbitzuak eskaini ditu Gipuzkoako hainbat jabe-kide eta bezeroei. Hala ere, lan-gileek jakinarazi dute, «obra

    egin den kasu askotan, beze-roak, enpresako langileak eta obretarako azpikontratatutako enpresak, autonomoak, horni-tzaileak eta abar, ez dituzte be-ren ordainsariak asebete. Beste kasu askotan, nahiz eta merka-taritza-enpresak aldez aurretik kobratu, egingo diren lanak, ez ditu gauzatu edo amaitu. Eta hori guztia, helburu eztabaida-garria duten praktika batzuen bidez eta behar bada legea hau-tsita».

    Bekabi II Enpresako langi-leek, azaldu dute, konkurtsoa deklaratzean, jakin dutela ez

    direla kasu islatuak, izan ere, «asko gara jarduera honen bik-tima izan garen kaltetuak».

    Hori horrela, «gure dirua be-rreskuratzeko, Bekabik eginda-koaren legezkotasuna aztertze-ko, eta erantzukizuna eskatzeko erabaki dugu bat egitea». Langi-le hauek, bat egingo dute, hauen eskubideak modu bateratu eta eraginkorrean defendatzeko as-motan, «beti legezko ekintzen baitan». Azkenik, Bekabi En-presako langile kaltetuek mezu hau helarazi nahi izan dute: «komunikatu hau bidaltzen di-zuegu, ezagutzera emateko, eta denoi jakinarazteko gurekin posta bidez jarri daitezkeela ha-rremanetan [email protected] helbidera idatziz hain zuzen.

    «Bat egin dugu, gure eskubideak modu bateratu batean defendatzeko»Protestan ari dira Hernaniko Bekabi II enpresako hainbat langile, soldatak zor zaizkiela argudiatuta. Guztira «3.000.000 euro zor ditu».

    HERNANI UDALA

    Txakurrentzako gune berri bat egokitu dute Hernanin. Txaku-rrak aske ibili daitezke eremu honetan. Iturmendi auzoan ko-katuta dago aipatutako txaku-rrak aske ibiltzeko eremu hau, hain zuzen.

    Hernaniko Udalak jakinara-

    zi du, eremua «burdinezko her-kules» motako hesi batekin mu-gatuta dagoela, beraz txakurrak honen baitan aske ibili daitezke. Guztira, 175 metro inguruko pe-rimetroa osatu da eta eremuan sartzeko bi ate jarri dira.

    Jabeentzako, erreztasunak Aipatutako alde bietako ateez

    gain, sarrera bakoitzaren on-doan txakurren jabeentzako banku bana jarri da, «eta haien inguruko zorua egokitu da».

    Hernaniko Udalak azaldu du, txakurrak aske ibiltzeko ere-mu honen baitan nabarmentze-koa dela, «jarrita dagoela txaku-rrek edateko egokitutako iturri bat».

    Txakurrentzako gune berri batIturmendi auzoan, txakurrak aske ibiltzeko eremu bat egokitu berri da, eta Udalak jakinarazi du eremua «burdinezko herkules» motako hesi batekin mugatu dela. Nekazariei diru laguntzak, «elikadura

    burujabetza sustatzeko»HERNANI UDALA

    Hernaniko Udalak, 50.000 euroko diru laguntza emango die, Hernaniko nekazariei, herriko elikadura burujabetza sustatzeko. Eskaera egiteko informazio zehatza, Udalaren webgunean aurkitu daiteke.

    Beñi Agirre hernaniarrak hitzaldia, etzi HERNANI HITZALDIA

    Hernani Errotzenek antolatutako udazken zikloko hitzaldia eskai-niko da etzi. Aldaketak egon dira, eta Beñi Agirre hernaniarrak, Euskalnafarrak naziotik estatura gaia jorratuko du hain zuzen. Arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera hitzaldiari.

    'Irakurri, gozatu eta oparitu', Arano, Goizueta eta AstigarraganURUMEA EUSKALTZALEEN TOPAGUNEA

    Euskaltzaleen Topaguneak Irakurri, gozatu eta oparitu ekimena jarri du martxan, eta bertan daude Astigarraga, Arano eta Goizue-tako liburutegiak eta abenduaren 9ra arte gauzatuko da.

    HERNANI PABLO ERRAZKIN Pasa den larunbatean, Pa-blo Errazkinek 100 urte egin zituen, eta Osiñagako Auzo Elkarteak, omenaldi txiki bat

    antolatu zuen. Bertsoak egon ziren, agurra ere dantzatu zen, eta Pablo Errazkini txapela ere oparitu zitzaion, bere 100garren urteurrenean.

    Pablo Errazkin, Osiñagak egindako omenaldian.

    100 urteak ospatzeko, omenaldia

  • URUMEA 4KRONIKA 2020-10-27 Asteartea

    URUMEA COVID-19

    Pandemiaren bilakaerak oke-rrera egin duela ikusita, Pedro Sanchezek, Espainiako presiden-teak, alarma egoera ezarri zuen igande eguerdian. Izurritea geldi-tzeko maiatzaren 9a arte luzatu nahi dute alarma egoera, baina Espainiako Kongresuak onartu beharko du sei hilabete horien luzapena. Izan ere, momentuz 15 egunerako ezarri dute. Sanche-zek azaldutakoaren arabera, oraingoz ez da konfinamendu orokorrik egongo, baina etxera-tze-agindua ezarri zuten eta bil-tzeko eskubidea ere mugatuko dute.

    Autonomia erkidego bako-itzak eskumena izango du, a-larma egoerak irauten duen bi-tartean, etxeratze-aginduaren ordutegia kudeatzeko. Pedro San chzen gobernuak gaueko 23:00etatik goizeko 06:00etarako tartea proposatu zuen, baina or-dubete lehenago edo beranduago hasi daiteke, eta, beraz, goizeko bostetan edo zazpietan amaitu-ko da. Araututako tarte horretan ezingo da kalean ibili; soilik la-nerako, zaintzarako edo botikak erosteko atera aha izango da.

    Nafarroako eta EAEko gobernuen erabakiakOstiralean Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Maria Txibite Nafarroako Go-bernuko lehendakariak eskatu zuten alarma egoera ezartzeko, eta alarma egoeraren kudeake-ta erkidegoen esku geratzeko.Hori bera egin zuen herengun Sanchezen gobernuak. Hori ho-rrela, etxeratze-aginduez gain, bestelako neurriak ezartzeko ere eskumena izango dute erkidego bakoitzeko buruek. Horren gai-nean erabakian hartzeko atzo bildu ziren Urkullu eta Txibite. Onarpena eman zioten Pedro Sanchezen gobernuak erabaki-takoari eta hainbat neurri ira-garri zituzten.

    Nafarroako kasuan, Gober-nuak debekatu egin du batera bizi ez diren pertsonak eremu priba-tuan elkartzea; soilik bakarrik bizi ez badira eta mendekotasu-nen bat badute egin ahal izango dute. Eremu publikoan, ordea, gehienez 6 lagun bildu ahal izan-go dira, elkarrekin bizi direnak kontuan hartu gabe. Horrekin batera, Txibiteren gobernuak etxeratze-agindua 23:00etatik

    06:00etara finkatu du. Neurri horiek bihar sartuko dira inda-rrean.

    EAEri dagokionean, neurri zorrotzagoak ezarri dira eta gaur jarriko dira indarrean. Izan ere, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoa-ko herritarrek ezingo dute euren herritik atera. Hala ere, mugaki-deak dituzten udalerrietara iga-rotzeko aukera egongo da jardue-ra sozioekonomikoak egiteko. Eta horrekin batera, Arabatik, Bizkai-tik eta Gipuzkoatik ateratzea eta horietara sartzea ere debekatuta egongo da. Etxeratze-agindua 23:00etatik 06:00etara finkatu da.

    Aldaketak egon dira herrietako zerbitzuetanEremu gorrian daude Hernani eta Astigarraga, eta izurritea geratzeko asmoarekin neurriak hartu dituzte bertako Udalek. Astigarragako kiroldegian soilik fitness gela dago martxan, aforo mugatuarekin. «Gainerako guz-tia, ikastaroak barne, bertan--behera gelditu dira: haur zein helduenak». Hernanin, berriz, kiroldegiko ikastaroak eta Bite-rin eskaintzen direnak bertan--behera geratu dira, oraingoz azaroaren 5era arte. Hala ere, kiroldegiko gimnasioa eta igeri-lekua irekita egongo dira, orain

    arte bezala, hitzordua hartuta. Halaber, eskola kirola ere ez da hasiko egoera honek dirauen bi-tartean.

    Liburutegiko zerbitzuari da-gokionez, aforo mugaturarekin, baina Hernaniko eta Astigarra-gakoak zabalik daude. Erriberan, aldiz, harrera zabalik dago, baina bertako ikastaro guztiak suspen-ditu egin dira. Asteburuetarako aurreikusita ze uden ekintzak (zi-nea, antzerki a...) bertan-behera gelditu dira, baita ere. Erribera, hortaz, liburutegiaz gain, soilik banakakoen musika eskola dago martxan; gainerakoa bertan--behera gelditu da.

    EAEko herri guztiak itxiko dituzte eta herritarrek ezingo dute beraien udalerritik ateraBihartik aranoar eta goizuetarrek debekatuta izango dute etxeetan biltzea, batera bizi ez badira. EAEn eremu publikoan eta pribatuan gehienez 6 pertsona elkartu ahal izango dira, batera bizi direnak kontuan hartu gabe.

    Eremu gorrian daude Urumea Bailarako Hernani eta Astigarraga herriak, 583 eta 162 kasu postiborekin, hurrenez hurrenEAE osoan 940 kasu positibo berri erregistratu ziren atzo, horietatik 381 Gipuzkoan; intzidentzia tasa, 100.000 biztanleko, 739,41ekoa da lurraldean. Nafarroak, berriz, 501 positibo detektatu zituen eta %15,8ra jaitsi da positibotasun tasa.

    URUMEA COVID-19

    Bizkaiko eta Gipuzkoako 39 herrik 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago izan di-tuzte azken hamalau egune-tan, eta eremu gorrian daude. Urumea Bailarako Hernani eta Astigarraga egoera horretan daude, positiboen tasa altuaga-tik. Gaurko egunez Astigarraga-ko intzidentzia tasa 1100,32koa da 100.000 biztanleko eta Her-nanin, berriz, 944,39koa. Atzo-ko datuen arabera, Hernanin 22 positibo berri erregistratu zituen igandean eta 17 larun-

    batean: guztia 39, asteburuan. Astigarragan 7 izan ziren kon-tabilizatutako positibo berriak igandean eta 4 larunbatean. Dena den, bertako intzidentzia tasa Hernanikoa baino altua-goa da.

    Astigarragako Udalak arduraz jokatzeko deia luzatu die herritarrei: «Egoera kez-kagarria da. Neurriak zorrotz bete behar ditugu eta arduraz jokatu. Dei egiten dizuegu eta eskatzen, batetik, oinarrizko prebentzio neurriak zorrotz betetzeko eta, bestetik, aurrez aurreko harreman sozialak

    murrizteko». Hernaniko Uda-lak ere mezua luzatu nahi izan die herritarrei: «Udalak herna-niarrei dei egiten die arduraz jokatzeko. Eusko Jaurlaritzak emandako gomendioei eta Udaltzaingoak ematen dituen aholkuei jaramon egiteko». Ho-rrekin batera, EAEn 76 pertsona daude orain UCIn eta COVID--19agatik bizia galdu dutenak 2.098 dira.

    Bestalde, Nafarroan la-runbatean erregistratu zen bigarren olatuko positibo tasa haundiena: %20tik gorakoa. Hain justu ere, orain arteko

    positibo kopururik altuena de-tektatu zen: 698. Hala ere, Foru Gobernuak jakinarazi duenez, 501 positibo atzeman zituzten igandean egindako 3.167 PCR eta antigeno probetan, hau da, % 15,8ko positibotasun tasa. Hori horrela, esan daiteke, azken egunetan behintzat behera egin dutela COVID--19aren positibo berriek. Orain arteko datuen arabera, guztia 29.105 kasu positibo detektatu dira Nafarroako lurraldean. 50 pertsona daude UCIn eta 676 dira pandemiaren eraginez hil direnak.

    Urumea Bailarako Arano eta Goizuetako datuak Lei-tzaldean kontabilizatzen ditu Foru Gobernuak. Azken datuen arabera, 3 positibo berri erre-gistratu ziren atzo eta horrela, 126 dira orain arteko guztiak eremu horretan. Goizuetako Udalak jakinarazi zuenaren arabera, Koronabirusak era-gindako egoera tarteko, feri batzordeak azaroan egin ohi den Feri Eguna bertan behera uztea erabaki du. Eta horretaz gain, Umore Ona elkarteak antolatutako ospakizunik ere ez da izango.

    Eremu gorrian dauden herrietako taberna eta jatetxeek gaueko 21:00etan itxi beharko dituzte ateak.

  • KIROLAK5 KRONIKA 2020-10-27 Asteartea

    HERNANI ATLETISMOA

    Aurreko asteburuan jokatu zi-tuzten, Gasteizko Mendizorro-tzako atletismo pistan, 16 urtez azpikoen Euskadiko Txapelke-tak. Bertan izan ziren bi herna-niar, Amaiur Velez eta Mikel Campos; eta bina dominarekin bueltatu ziren. Lautik hiru izan ziren urrezkoak, gainera.

    100 metroko eta 300 metro-ko probetan nagusitu zen Mikel Campos. 11,62 segundutan osa-tu zuen 100 metroko proba, eta aurrea hartu zion Ismael Busto galdakoztarrari (11,79). 300 me-trokoan, berriz, 40,56 denbora egin zuen hernaniarrak, eta tartearekin lortu zuen garaipe-na, 43,17 egin bai tzuen Ivan Sua-rez bigarren sailkatuak.

    Amaiur Velez, berriz, luzera

    jauzian izan zen Euskadiko txa-peldun, 4,94 metroko saltoare-kin. 4,88 eta 4,76 metroko beste bi salto ere egin zituen, eta atze-tik izan zuen Maialen Rey san-turtziarra, 4,81 metrorekin biga-rren. 300 metroko proba izan zuen bestea, Velezek ere, eta ho-

    rretan, brontzezko domina kol-koratu zuen, 49,79 denborarekin.

    Hain justu, 300 metroko pro-ban lehiatu da asteburu hone-tan Velez, Espainiako Txapel-ketan. Ezin izan zuen finalera sailkatu, baina 48,48 marka lor-tu zuen Castellonen.

    Euskadiko txapeldun Gasteizen, Amaiur Velez eta Mikel Campos16 urtez azpikoetan, urrezko bi domina kolkoratu zituen Camposek, eta urrea eta brontzea Velezek.

    HERNANI ESKU PELOTA

    Azkeneko fasera gerturatzen ari da Gipuzkoako Txapelketa, eta dagoeneko lortu dute horreta-rako pasea, bailarako hainbat esku pelotarik. CD Hernanik, lau bikote sailkatu ditu, dagoeneko.

    Nagusien hirugarren mai-lan, partidurik galdu gabe lortu dute pasea Xabier Salaberriak eta Xabier Ortiz de Urbinak, os-tiralean Zumaian irabazi ondo-ren (22-19). Kadeteetan, berriz, hiru bikotek egin dute aurrera. Bigarren mailan, Unax Mante-rola eta Manex Martin sailka-tu dira, larunbatean Hernanin galdu zuten arren, Azkoitiaren kontra (20-22). Eta hirugarren mailan, bi bikote sailkatu dira azkeneko fasera; biak ere, par-tidurik galdu gabe: Aiur Elizazu eta Auritz Txintzurreta, eta Xu-

    ban Iturbe eta Markel Urdanga-rin. Elizazuk eta Txintxurretak, 22-18 irabazi zioten Zumaiari, larunbatean; eta Iturbek eta Ur-dangarinek atsedena zeukaten.

    Zailagoa daukate, ordea, na-gusien Ohorezko Mailako esku pelotariek. Alegian zeukaten par tidua, Paul Ojuelek eta Mar-kel Lizeagak; eta 2-9 galtzen ari zirela, txorkatila bihurritu zuen Ojuelek. Ezin izan zuen partidua bukatu, eta 2-22 emaitza eman zieten. Horrela, asko zaildu zaie semifinaletara pasea, jardunal-di bakarra falta denean.

    Txapelketako beste bost par-tidu ere jokatu dituzte astebu-ruan, hernaniarrek. Nagusie-tan, 22-16 irabazi zuten Arrietak eta Labakak, Orion; baina galdu egin zuten Arizmendik eta Altu-nak, Azkoitiaren kontra (10-22). Jubeniletan, 22-11 irabazi zioten Apaolazak eta Jarak, Tolosari; eta jokatu gabe lortu zuten ga-raipena Arluziagak eta Laboak, Aretxabaleta ez zelako aurkeztu. Eta kadeteetan, azkenik, 22-5 galdu zuten Deskargak eta Ur-danpilletak, Oiartzunen, Oiar-peren kontra.

    Paul Ojuelen lesioagatik, asko zaildu zaie txapelketa nagusieiOso zaila daukate azken fasera pasea, Ohorezko Mailan. CD Hernaniko beste lau bikote sailkatu dira.

    URUMEA COVID-19

    Asteburuko kirol jarduera han-kaz gora jarri zuten ostiralean, Eusko Jaurlaritzak COVID-19aren pandemiaren aurrean hartu-tako neurri berriek. Eta horren eraginez, astebururako aurrei-kusita zeuden hainbat partidu atzeratu edo bertan behera ge-ratu ziren, ostiralean bertan.

    Gipuzkoako futbol eta sas-kibaloi federazioek, esaterako, eten egin dituzte beraien lehia-ketak, bi astez. Hori horrela, joan den asteburuko partiduak ez ezik, ez dira jokatuko datorre-nekoak ere.

    Boleibolean, berriz, bertan behera geratu ziren, astebu-ruan Hernanin jokatzekoak zi-ren bi partiduak; eta taldeak, entrenamenduak ere eten ditu, pandemiaren eboluzioa ikusi bi-tartean. Eskubaloian ere, ez da partidurik izan asteburuan, eta beraz, atzeratu egin dute Gipuz-koako Ligaren hasiera, aurrene-ko jardunaldia baitzen jokatze-koa, zenbait kategoriatan.

    Txirrindularitzan, hasi bai-no bukatzen ari dira denboral-dia, baina bertan behera geratu ziren asteburuko lasterketak ere: larunbatekoa Legorretan, kadete eta jubenilena; eta igan-dekoa Zumarragan, jubenilena. Gainera, kadeteen Euskadiko Txapelketa ere ez da jokatuko, larunbat honetan Otxandion.

    Eta azkenik, bertan behera geratu zen, baita ere, larunba-tean Galarretan jokatzekoa zen erremonte jaialdia.

    Lehiaketa gehienak etenda, denbora batezBeraien lehiaketak eten dituzte futbol eta saskibaloi federazioek; eta bertan behera geratu dira partiduak, hainbat kiroletan.

    HERNANI PALA

    Asteburu berezia izan da pasa dena, bailarako palistentzat, Gi-puzkoako Txapelketan. Atseden asteburua ezarri zuen federazio-ak, COVID-19aren eraginez atze-ratuta zeuden partiduak jokatu ahal izateko. Horietako bat zen Amaia Irazustabarrena eta Aria-ne Arrieta hernaniarrek jokatu behar zutena, Su Berri 1 taldea-ren kontra; eta ostiralean izan zuten: azkeneko tantoan lortu zuten garaipena hernaniarrek (30-29), partidu ezin estuagoan.

    Zirraragarria bezain gogo-rra izan zen partidua, ordu eta erdikoa. Aurretik izan ziren her-naniarrak partidu osoan, baina berdinketa ugari ere izan ziren. Azkeneko txanpan egin zuten ihes berriro Irazustabarrenak eta Arrietak (27-20), baina jo-koan serio eta tanto ederrak eginez, berriro berdintzea lortu zuen Su Berriko bikoteak (29-29); eta azkeneko tantoan jokatu zu-ten dena: Arrietak bukatu zuen, tanto ederrarekin, garaipen ga-rrantzitsua lortzeko.

    Mutil nagusietan, aldiz, jo-katutako bi partiduak galdu zi-tuzten hernaniarrek. Lehenengo mailakoek, Danok Bat taldearen kontra galdu zuten ostegunean, kiroldegian (10-25). Eta bigarren mailakoek, ezin izan zuten Pa-gazperen kontra, larunbatean, Aginagako frontoian (19-25).

    Garaipen garrantzitsua, partidu ezin estuagoan30-29 irabazi zuten Irazustabarrenak eta Arrietak, ostiralean. Mutilek, bi partidu jokatu eta biak galdu dituzte asteburuan.

    Amaiur Velez eta Mikel Campos, Gasteizen, Mendizorrotzako atletismo pistan.

    Txorkatila bihurritu zuen Paul Ojuelek, eta ezin izan zuen partidua bukatu.

    Garaipena lortu zuten Irazustabarrenak eta Arrietak, azkeneko tantoan.

  • KIROLAK 6KRONIKA 2020-10-27 Asteartea

    HERNANI ERRUGBIA

    Hernanik Ohorezko Mailan jo-katzeko helburuarekin bidaiatu zuen Villanueva de la Cañada-ra, baina nahia ez zuen lortu, puntu bakarrarengatik. Galtzea beti da gogorra, baina moduak ere eragin haundia du. Igan-dean modu gordinean galdu zuten, igoera esku-eskura zute-la. Beñat Iradi kapitainak dioen bezala, «horrelako partidua gal-tzeak izorratu egiten dizu eta gehiago aurretik joanda eta az-kenean galduta. Min egiten du, jendea burumakur zegoen».

    Hala ere, bere alde ona ere badu, ikusita hasiera batean partidu hau eta igotzeko auke-ra hau ez zegoela aurreikusi-ta. «Bigarren mailan jokatzeko prestatzen ari ginen, hau opari bat bezala etorri zitzaigun, me-rezi genuen igotzea, baina parti-duak gure tokian jarri gintuen, eta uste dut Ohorezko mailara igo izan bagina, pasa den ur-tekoaren gogortasun berdina edo gehiago izango zuela gur-tezat. Orain buruan genuena-rekin, ahalik eta ondoen aritu

    bigarren mailan, jarraitu behar dugu, prestatu aurtengo urtea».

    «Aurreko denboraldian jokalari askok erreta amaitu zuten»Jokalarien artean hitz egin zu-ten, bilera batean, partidua jokatzeari baiezkoa eman au-rretik; eta aurrean zer aurkitu-ko zuten ongi ezagutzen zuten. «Ohorezko Mailak sakrifizio maila haundiagoa eskatzen du. Prestakuntza fisiko haundiagoa behar da partidu eta aurkariei aurre egiteko. Hori bagenekien, errespetu gehiago emango zi-gun, jaitsi ez eta Ohorezko Mai-lan geratuz gero, aurreko urtea errepikatzeak. Bai fisikoki eta bai buruarentzako, oso urte go-gorra izan zen, eta jokalari as-kok erreta amaitu zuten. Hori ez genuen nahi».

    «Guk ere ez genuen asmatu gure jokoa egiten»Igandeko partidua gogorra izan zen, eta haizeak ere baldintza-tu zuen partidua. «Haizeak in-dar haundia zuen. Uste genuen touchetan okerrago ibiliko gine-la, baina gureak irabazi eta be-

    raien gehienak ere gureganatu genituen. Hori bai, ostikaden-tzako aurreneko zatia gure alde genuen, eta etekin pixka bat ate-ra genion; baina bigarrenean, haizea kontra, beraiek aprobe-txatu zuten. Euria egiten zuen, baina belar artifiziala zen, eta ezin zen lokaztu. Nik nahiago dut horrelako freskurakin joka-tu, beroarekin baino».

    Norgehiagoka ez zen distira-tsua izan, eta Les Abellesen joko nahasia nagusitu zela baiezta-tu du Beñat Iradi kapitainak. «Rucketan beti erdian beraie-tako bat zegoen. Ez ziguten uz-

    ten gure jokoa egiten, eta erreta amaitu genuen. Bost segundu beranduago zabaltzen genuen baloia. Horrek moteldu egin zuen gure jokoa. Hortik aurrera, ez genuen asmatu gure jokoan, eta bukle batean sartu ginen. Hor sufritu egin genuen».

    Animoak baino gehiago, jokalaria lasaitu egin behar izaten da horrelako patiduetanKapitainak badu epailearekiko eta jokalariarekiko eginbehar berezia, eta igandean lan gehia-go izan zuen, partidu garrantzi-tsua izanda. «Taldekideak oso

    berotuta zeuden. Lan asko edu-ki nuen jendea isilarazten. Ha-sieratik epaileari hizketan ibili zenik bazegoen, eta hori gero baten kalterako izan daiteke; ez badiozu egoera horri buelta ematen jai duzu. Jendea gogo-tsu zegoen, eta animatu baino beharrezkoagoa izaten da joka-laria lasaitzea».

    Orain asteburuari begira dago taldea, igandekoa lehenbai-lehen hazteko. «COVIDak uzten baldin badu, horri begira gaude, denboraldi berria da guretzat, desberdina, jokoa eta taldeak ere desberdinak direlako».

    «Ez ziguten gure jokoa egiten utzi, eta bost segundu beranduago zabaltzen genuen jokoa» Beñat Iradik, Hernani Errugbi Taldeko kapitainak, dioenez, «partiduak gure tokian jarri gintuen, nahiz eta merezi igoera lortzea. Min ematen du azken unean galtzeak, izorratu egiten dizu, eta jendea burumakur zegoen partidua amaituta».

    Les Abelleseko hegalekoak Anartz Elosegi plakatzen. Argazkia: Iñigo Arizkorreta.

    Anartz Elosegi ongi geratu zuten Les Abelleseko jokalariekHernaniren jokoaren indar-gunetako bat hiru lerrokoen azkartasuna eta mugikorta-suna da. Hegalekoak, erdikoak eta Anartz Elosegi atzelaria

    saiatu ziren Les Abellesen lerroa puskatzen, baina behin bakarrik lortu zuten, eta ia beti gelditu egin zituzten hernania-rrak. Anartz Elosegik bi puntu

    lortu zituen entsegu baten transformazioarekin, eta beste jaurtiketa bat huts egin zuen. Haizea etsai izan zuen, osti-koak jokatzeko garaian.

    Beroketa lanak egin zituzten jokalari hernaniarrek, hotel inguruan. Hiru ordu geratzen ziren partidua hasteko, baina Hernaniko jokalariek bazekiten

    partiduaren garrantzia haun-dia zela, eta oso serio hartu zu-ten aurrekoa, partiduan behar bezala sartzeko. Giharrak pres-tatu zituzten beroketan.

    Hotel inguruan baloiarekin ariketak egiten. Argazkia: Iñigo Arizkorreta.

    Beroketa, hiru ordu lehenago hotelean

    Beñat Iradi Hernaniko kapitainak Les Abellesekoari intsignia oparitu zion, klubaren izenean. Argazkia: Iñigo Arizkorreta.

  • KIROLAK7 KRONIKA 2020-10-27 Asteartea

    Errioguardan eramateko menua. GAUR: Arrain zopa + Txipiroi krepeak bere tintarekin + Sagar tarta. BIHAR: Patata gixatuak espinaka eta bakailaoarekin + Krabarroka plantxan saltsan egindako mejilloiekin + Natillak. 10,5 €.

    Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura,... Deitu: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)

    IRAGARKI MERKEAK

    (eus

    kalm

    et)GAUR BIHAREguna moteletik datorren arren, ordu askotan ateri

    eutsiko dio. Arratsaldean lainoak trinkoagoak izango dira, eta orduan, baliteke han-hemenka euri apur bat egitea. Min.8º / Max.17º

    Bide beretik jarraituko du eguraldiak. Hego haizeak bultzatuko dituen lainoekin, zerua nahiko ilun agertu-ko da. Goizean erdi mailako lainoak nagusituko dira eta arratsaldean behe-lainoak. Min.12º / Max.17º

    TAXIAK 943 550093 (Hernani) 622 222 343 (Astigarraga) 948 514037 - 948 514019 (Goizueta) UDALTZAINGOA 943 248900 (Hernani) 943 335230 - 699 487 587 (Astigarraga) DYA 943 464622 AUTOBUSAK Garayar: 943 556658 Areizaga: 943 452708 Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037 JOKALARI / ALKOHOLIKO ANONIMOAK: 943 331103 ANBULATORIOA 943 006666 - 900 203050 (Hernani) 943 335644 (Astigarraga) 948 510800 (Goizueta)

    TELEFONO ZENBAKIAK

    EGURALDIA

    FARMAZIAKEgunez: Castilla Urbieta, 7 (Hernani) 943 552941 Gauez: Urrutia Etxeberri, 1 (Hernani) 943 557738Goizueta: Nagusia 64 948 514353

    Azken bi urteak oso zailak izan dira Xabier 'Xabo' Garmen-diarentzat, lesioen ondorioz. Apenas jokatu du partidurik, baina Villanueva de la Caña-

    dan jokatu zuen, eta %100ean osatuta dagoela erakutsi zuen. Hirugarren lerroko jokalariak lan haundia egin zuen hegale-ko sakeetan.

    'Xabo' Garmendia, alboko sakean baloia hartzen. Argazkia: Iñigo Arizkorreta.

    'Xabo' Garmendia bueltan da

    Aurrelarian arteko lehia oso borrokatua izan zen, eta zigor kolpe asko egon ziren. Argazkia: Iñigo Arizkorreta.

    Aurrelarien borrokan lan haundia izan zuten hernaniarrekAurrelariek lan asko izan zuten Les Abellesekoen jokoaren au-rrean. Jokoa etengabe mozten zuten, eta horrek kalte egin zion Hernaniren joko azkarra-

    goari. Bi taldeek zigor kolpe asko egin zituzten, eta epaileak lan asko izan zuen. Baloia ongi gorde zuten momentu batzutan aurrelariek, baina ez nahi bes-

    te. Les Abelleseko aurrelariak azkar saiatzen ziren behera bo-tatzen hernaniarrek eraikitzen zuten lerroa, eta ezin zioten jarraipenik eman.

    Mikel Bidegarayk ihes egin dio defentsari, eta Colladori pasatzeko prest dago, abantailan. Argazkia: Iñigo Arizkorreta.

    Mikel Bidegarayk pasea Colladori, eta lehenengo entseguaLehendabiziko hamar minu-tuetan Les Abellesekoak aurre-ratu ziren, baina hamargarren minututik aurrera Hernani nagusi izan zen lehenengo

    zatian. Les Abelleseko lehenen-go enseguari azkar erantzun zioten Mikel Bidegaray eta Mat-tin Colladok. Uztartzean azkar atera zuen baloia Mikel Perezek

    Di Filipporentzat, honek Pello Perezekin jokatu zuen, eta Bidegarayk bakarrik utzi zuen Mattin Collado, partidua ber-dintzeko.

    Igor Etxeberria 'Peitx' taldeko jokalari beteranoetako bat da, eta taldeko erreferentzia. Beste behin min haundia egin zuen aurkariaren lerroetan, erdiko

    jokalariak, baina igandean ezin izan zuen hirugarren entsegu-rik lortu, nahiz eta behin eta berriz saiatu. Hiru laurdenek ez zuten aukera askorik izan.

    Igor Etxeberria aurkariengandik ihes egin nahian. Argazkia: Iñigo Arizkorreta.

    Igor Etxeberriak beti egiten du min

  • 7.276 zk. www.kronika.eusurumea bailarako egunkaria KRONIKA 2020-10-27 Asteartea

    «Jar ezazu Euskaraldiaren banderatxoa zure leiho edo balkoian... jantzi ditzagun kaleak!»Euskaraldia finantzatzeko helburuarekin eta ekimena ikusgarriagoa egiteko, salgai daude honezkero leiho edo balkoietan jartzeko Euskaraldiaren banderatxoak.

    URUMEA EUSKARALDIA

    Hizkuntza-ohiturak aldatzeko ari ke ta soziala azaroaren 20tik aben dua ren 4ra bitartean egin-go da. Taldeen izenematea duela hi la bete inguru amaitu zen, eta arrakasta haundia izan zuen Urumea bailarako herrietan. Norbanakoen txanda heldu zen ondoren, eta hauek ere aukera izango dute egitasmoan par-tehartzeko. Ekimena 15 egunez ospatuko bada ere, «urte osoan zehar» egin beharreko lanketa dela gogorarazi dute Astigarraga, Hernani, Arano eta Goizuetako arduradunek. Euskaltzaleen To-paguneak ere mezu bera helara-zi die herritarrei: «gure erronka Euskal Herriko lurralde guztie-tan euskeraren erabileran urte-ko 365 egunetan eragitea da».

    Hori dela eta, urte osoan zehar beste hainbat ekimen antolatu ditu Topaguneak eta ondorengo proposamena egin du: «Euskaraldia ikusgarriagoa egiteko, eta bide batez, euskal-tzaleen mugimendua indartze-ko, gure etxe, elkarte, eraikin publiko eta lantegietako leiho eta balkoietan banderak jar-tzea». Bandera bakoitzeko 5 eu-roko ekarpena egingo da, eta salgai daude jada. Banderen bi-dez jasoko den ekarpena, krisia-ren eraginez arriskuan dauden euskeraren aldeko egitasmoei eusteko, eta euskerarentzat es-trategikoak diren bestelako eki-menetarako baliabideak esku-ratzeko erabiliko dira. «Besteak beste, Euskaraldia Euskal Herri osora zabaltzen laguntzeko».

    «Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan»Hori da, hain justu ere, Euska-raldiko banderaren leloa. Eus-karaldiaren ariketa sozialare-kin lotu dute, «ariketa soziala indartzeko helburuarekin». Izan ere, banderolen salmentarako Euskaraldiko ariketa soziala-ren testuingurua aukeratu da. Euskeraren aldeko herri giroa baliatuta, Euskal Herriko etxe eta herriak apaintzeko euska-rria eskaini nahi da. «Alde ba-tetik Euskaraldia indartu nahi dugu, girotze lana indartuz eta bestetik, mugimendurako diru sarrerak dibertsifikatu nahi di-

    tugu», azaldu dute Topaguneko arduradunek.

    Banderatxoen salmentatik ate ra ko den diru etekina ez da ezin bestean Euskaraldira bide-ratuko, aukera hori egongo bada ere. 365 markaren bidez, adiera-zi nahi da 15 eguneko ariketa so-zialaz haratago ere eragin nahi dutela, eta urteko egun guz-tietan euskeraren erabileraren alde lan egiteko premia dagoela. Esan bezala, lortutako diru ba-liabideak euskeraren erabileran eragiteko proiektu jarraietan ere inbertitu nahi da, «ariketa sozial masiboekin batera, eus-kaltzaleen eguneroko lan jarraia beharrezkoa duelako euskerak».

    Gainera, Euskaltzaleen Topa-guneko kideek azaldu dutenez, banderaren leloak eta iruditeriak «integratzailea» izan nahi du eta Euskaraldia sortu aurretiko 365 markak horretarako bide ema-ten duela hausnartu dute. Eta horretaz gain, ariketa sozialaren osteko diskurtsoa eraikitzeko ere «baliagarria» izan zaie. Horren baitan sortu dute, beraz, bande-ratxoaren ekimen hau.

    Banderak nola eskuratu?Hernanin Euskaraldia Euskara Ari Du bulegoan eskuratu dai-tezke, 5 euroko prezioan. La-rramendi kaleko 11 zenbakian daude eskuragai, Kronikako erredakzioa dagoen eraikinean bertan. Eta bestela, banderatxoa lortzeko eskaera egin behar da: [email protected] helbide-ra idatzi eta bertara bidali behar da eskaera orria.

    Banderen salmentatik ate-ratako etekinaren erabilerarako honako irizpide orokorra ezarri da: %50a Topaguneko nazio mai-

    lako proiektu estrategikoan in-bertitzea eta beste % 50a, berriz, elkartasun kutxara bideratzea. Lehenengo kopuruari dagokio-nean, Topaguneko Zuzendaritza Batzordeak definituko du zein proiektutan inbertituko den. Ho-rretarako irizpide gisa Topagu-nearen baitan landu eta onartu berri den plan estrategikoa har-tuko da. Eta bestetik, Elkartasun kutxatik finantzatu ahal izango dira tokian tokiko, askotariko proiektuak. Horien artean dago,

    hain zuzen, Euskaraldia. «Ho-rretarako premia dagoenean eta elkartasun batzordeak horrela onartzen duenean jarriko da abian», azaldu dutenez.

    Elkartasun kutxa, Euskaraldia finantzatzekoProiektu asko finantzatzera dago bideratuta aurrez aipatu-tako Elkartasun kutxa, baina Euskaraldia du orain, priorida-de nagusienetako bat. Horren harira, Topaguneko Zuzendari-tza Batzordeak elkartasun ku-txaren lanketarako azpi-batzor-dea eratu berri du eta, bertan hainbat gai lantzen hasita dago. Batetik, Kutxa diruz hornitzeko bideak lantzera bideratuta dago, eta diru iturri berriak lortzeko lehenengo ahalegina izango da banderen salmentako etekina-ren erdia bertara bideratzea. Hala ere, horretaz gain, diru iturri gehiago ere landuko dira. Bestalde, Kutxaren diru banake-

    tarako irizpide eta prozedurak zehazteen ari dira. Horrekin, Elkartasun kutxatik inbertsio-rako proiektuak edo elkarteak eta beharrak lehenesteko iriz-pideak eta prozedurak lantzea da beraien helburua. Eta azke-nik, Kutxaren kudeaketarako organoaren funtzioak zehaztea eta hroi bera eratzea, bazkideen parte hartzearekin eta beraien laguntzarekin; alegia, Elkarta-sun Batzordea nortzuk osatu-ko duten, zer eskumen izango duten, gardentasun mekanis-moak, eta abar.

    Hizkuntza-ohiturak aldatze-ko egitasmoko arduradunek argi utzi dute mezua: «Azken urteo-tan urrats haundiak egin ditugu euskeraren biziberritzeari be-gira, baina, COVID-19ak eragin duen krisi honetan, argi geratu da, beste behin ere, euskerak bide luzea duela gizartean behar duen lekua irabazteko». Hori ho-rrela, herritarrak lanean jarrai-tzera animatu dituzte.

    Leire Otxotorena Hernaniko Euskaraldiko arduraduna, banderatxoa eskutan duela.

    «Jar ditzagun Euskaraldiko banderak leihoetan eta balkoietan, indartu ditzagun Euskara elkarteak eta euskaltzaleen mugimenduak»

    «Erronka da 500.000 banderatxo saltzea; ahalegin horren ordainean 100.000 euroko etekina jasotzeko aukera izango genuke, denak salduz gero»

    Powered by TCPDF (www.tcpdf.org)