Austarri Film laburrak Areatzan Arratiako Zeberioko ... - Martiak I...dogulako bardintasuna ez dala...

16
E gunean bertan egingo dan konzentrazinoan izango dira aldarrikapenak, baina modu lu- dikoago baten be entzungo doguz andren abotsak hilaren 10ean, tanborren laguntzeagaz Le- moan, Lemoatxara egingo daben mendi martxea- ren ostean. Andren eskubideai jagokienean, gizarte honetan andren egoerearen gaineko eta horreri zelan aurre egin hausnarketea egiteko tartea be egongo da, herrietan egingo diran berbaldi eta ondorengo ezta- baidetan. Izan be, gure eremuko andra taldeak, tal- de feministak, mankomunidadeak eta zazpi udalek alkarlanean kartel bateratua prestau dabe. Horrezaz gainera, egongo dira ekitaldi gehiago herrietan eta adierazpen instituzionalak be egingo dabez erakun- deak eta alderdi politikoak. Mundu osoan, baita gurean be, gizon eta andren arteko parekidetasunak atzera egin dau atzenengo urteotan. Gizon eta andren arteko soldaten aldea hazi egin da berbarako, eta enpleguaren suntsike- tak eta ongizatearen murrizketak gatxago egiten dabe andrentzat lan merkaduan egotea. Norbe- raren bizitzaren gaineko ebazteko eskubidea be arriskuan dago. Horregaitik, Arratiako andrak kalera urtengo dira hilaren 8an bardintasuna aldarrikatze- ra. 5. orrialdea 181 Film laburrak Areatzan Laburbira film laburren zirkuitua martiaren 15ean, 20:00etan, Areatzako Udal Aretora helduko da. Laburbiraren hamargarren edizinoa da eta gurean Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak ipini dau martxan Ganoraz eus- kera alkarteagaz batera. Zortzi film labur ikusteko aukerea eukiko dabe emonaldira hurreratzen diranak. 12. orrialdea Arratiako bertsolari taldea finalaurrera BBK Sariketan 13. orrialdea Austarri Zeberioko Mendi Taldearen ibilbidea 10. orrialdea 2013ko martiaren 5a hamabostekaria www.begitu.org CHR enpresa irlandarrak erosi dau Cementos LEMOA Mobilizazino ugari gurean martiaren 8aren inguruan Bajatorku 18. Korrika DIMA Ikasle Eleanitzak Sortzen ARRATIA Dimako Ugarana eskoleak eta Donostiako ikastola batek 2007an Kontseiluak sortutako Hizkuntzak irakatsi eta ikasteko markoa EAEn dokumentua praktikara eroateko Ikasle Eleanitzak Sortzen proiektua ipini dabe martxan. Diagnosi fasean dagoz eta hizkuntzak zelan irakatsi behar diran etekinik handiena lortzeako jakiteko balioko dau proiektuak. 7. orrialdea Arratiako andrak euren abotsak entzunarazoko ditue Andren Nazinoarteko Egunean. Cementos Lemonako behar- ginak greban jarraituko dabe kaleratutako 17 behargin lanera bueltau arte. Jaube barriakaz batu dira beharginak eta "itxaro- pentsu" dagoz jarrera aldaketea ikusi dabelako. 5. orrialdea Martiaren 14an abiatuko da Korrika Andoainen eta Euskal Herri osoa zeharkatuko dau. Gurera 21ean helduko da. Bitartean hainbat ekitaldik osotuko dabe Korrika Kulturala. Korrika bazkaria, Arratiako Musika Eskolak eskeiniko dauan ipuin musikatua eta Laburbira zine zirkuitua ikusi ahal izango dira Arratian, beste gauza batzuen artean. 8. eta 9. orrialdeak 8

Transcript of Austarri Film laburrak Areatzan Arratiako Zeberioko ... - Martiak I...dogulako bardintasuna ez dala...

  • Egunean bertan egingo dan konzentrazinoan izango dira aldarrikapenak, baina modu lu-dikoago baten be entzungo doguz andren abotsak hilaren 10ean, tanborren laguntzeagaz Le-moan, Lemoatxara egingo daben mendi martxea-ren ostean.

    Andren eskubideai jagokienean, gizarte honetan andren egoerearen gaineko eta horreri zelan aurre egin hausnarketea egiteko tartea be egongo da, herrietan egingo diran berbaldi eta ondorengo ezta-baidetan. Izan be, gure eremuko andra taldeak, tal-de feministak, mankomunidadeak eta zazpi udalek alkarlanean kartel bateratua prestau dabe. Horrezaz

    gainera, egongo dira ekitaldi gehiago herrietan eta adierazpen instituzionalak be egingo dabez erakun-deak eta alderdi politikoak.

    Mundu osoan, baita gurean be, gizon eta andren arteko parekidetasunak atzera egin dau atzenengo urteotan. Gizon eta andren arteko soldaten aldea hazi egin da berbarako, eta enpleguaren suntsike-tak eta ongizatearen murrizketak gatxago egiten dabe andrentzat lan merkaduan egotea. Norbe-raren bizitzaren gaineko ebazteko eskubidea be arriskuan dago. Horregaitik, Arratiako andrak kalera urtengo dira hilaren 8an bardintasuna aldarrikatze-ra. 5. orrialdea

    181

    Film laburrak Areatzan

    Laburbira film laburren zirkuitua martiaren 15ean, 20:00etan, Areatzako Udal Aretora helduko da. Laburbiraren hamargarren edizinoa da eta gurean Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak ipini dau martxan Ganoraz eus-kera alkarteagaz batera. Zortzi film labur ikusteko aukerea eukiko dabe emonaldira hurreratzen diranak. 12. orrialdea

    Arratiako bertsolari taldea finalaurrera BBK Sariketan

    13. orrialdea

    Austarri Zeberioko Mendi Taldearen ibilbidea

    10. orrialdea

    2013ko martiaren 5ahamabostekariawww.begitu.org

    CHR enpresa irlandarrak erosi dau Cementos

    LEMOA

    Mobilizazino ugari gurean martiaren 8aren inguruan

    Bajatorku 18. Korrika

    DIMA

    Ikasle Eleanitzak Sortzen

    ARRATIA

    Dimako Ugarana eskoleak eta Donostiako ikastola batek 2007an Kontseiluak sortutako Hizkuntzak irakatsi eta ikasteko markoa EAEn dokumentua praktikara eroateko Ikasle Eleanitzak Sortzen proiektua ipini dabe martxan. Diagnosi fasean dagoz eta hizkuntzak zelan irakatsi behar diran etekinik handiena lortzeako jakiteko balioko dau proiektuak. 7. orrialdea

    Arratiako andrak euren abotsak entzunarazoko ditue Andren Nazinoarteko Egunean.

    Cementos Lemonako behar-ginak greban jarraituko dabe kaleratutako 17 behargin lanera bueltau arte. Jaube barriakaz batu dira beharginak eta "itxaro-pentsu" dagoz jarrera aldaketea ikusi dabelako. 5. orrialdea

    Martiaren 14an abiatuko da Korrika Andoainen eta Euskal Herri osoa zeharkatuko dau. Gurera 21ean helduko da. Bitartean hainbat ekitaldik osotuko dabe Korrika Kulturala. Korrika bazkaria, Arratiako Musika Eskolak eskeiniko dauan ipuin musikatua eta Laburbira zine zirkuitua ikusi ahal izango dira Arratian, beste gauza batzuen artean. 8. eta 9. orrialdeak

    8

  • IGITIE / ZERBITZUAK2 begitu 1812013ko martiaren 5a

    Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza) diruz lagundutakoa

    Babesleak:

    LarrialdiakGaldakaoko Ospitalea 94 400 70 00S.O.S. DEIAK 112

    Guardiako Farmaziak09:00etatik 22:00etaraMartiaren 4tik 10eraIbarrola. Zeanuri. Arregia kalea 1Tel.: 94 673 93 95 eta 609 402 90822:00etatik 09:00etaraSarasketa. Amorebieta-Etxano.Martiaren 11tik 17raBadiola. Artea. Herriko Plaza 7Tel.: 94 631 73 1122:00etatik 09:00etaraIruarrizaga. Amorebieta-Etxano.Martiaren 18tik 24raZamalloa. Areatza. Askatasun kalea 15Tel.: 94 673 93 22 22:00etatik 09:00etaraAranburu-Guarrotxena. Amorebieta-Etxano.Zeberiokoak ez dau guardiarik egiten.Urte osoan22:00etatik 09:00etaraChicote. Kareaga Goikoa 50. Basauri.

    MedikuakArantzazu: 94 631 56 89Artea: 94 673 92 11Areatza: 94 631 71 52Bedia: 94 631 34 13

    Dima: 94 631 56 30Igorre: 94 600 74 63 Lemoa: 94 631 31 16Ubide: 945 45 03 61Zeanuri: 94 673 91 49Zeberio: 94 648 20 79

    UdaletxeakArantzazu: 94 631 56 89Artea: 94 673 92 05Areatza: 94 673 90 10Bedia: 94 631 42 00Dima: 94 631 57 25Igorre: 94 631 53 84Lemoa: 94 631 30 05Ubide: 945 45 03 22Zeanuri: 94 673 91 46Zeberio: 94 648 10 79

    Udalen Mankomunitatea94 631 17 17 / Faxa 94 631 92 15Gorbeialde94 631 55 25 / Faxa 94 631 71 01Parketxea94 673 92 79Igorreko Kultur Etxea94 673 62 51Gorbeialde Irratia94 631 52 90TrenakEuskotren 902 543 210

    Bizkaibus* 902 222 265Zeanuri-Lemoa-Ospitalea-BilboLanegunetan: Lehenengoa 05:00etan.Ordu erdiro: 05:15etik 06:45era.Orduro: 06:45etik 21:45era. Azken zerbitzua 22:00etan.Zapatuetan: Lehenengoa 05:00etan.Orduro: 05:45etik 21:45era.Jaiegunetan: 07:45etik 21:45era orduro.

    Bilbo-Ospitalea-Lemoa-ZeanuriLanegun eta zapatuetan: 06:15etik 22:15era orduro.Jaiegunetan orduro 07:15etik 22:15era.

    Durango-Lemoa-Ospitalea-BilboLanegun eta zapatuetan: 06:30etik 22:30etara 30 minuturo, azkenengoa 22:15ean Galdakaoraino.Jaiegunetan: 07:00etatik 22:00etara 30 minuturo, azkenengo zerbitzua 22:45ean Galdakaoraino.

    Bilbo-Ospitalea-Lemoa-DurangoLanegun eta zapatuetan 06:30etik 22:30era 30 minuturo.Jaiegunetan 07:00etatik 22:30era 30 minuturo.

    Ubide-Otxandio-Lemoa-BilboUbidetik urteerak, lanegun eta zapatuetan: 06:45etik 20:45era bi ordurik behin.

    Jaiegunetan: 08:45etik 20:45era bi ordurik behin.

    Otxandiotik urteerak:Lanegun eta zapatuetan: 06:55etik 20:55era orduro.Jaiegunetan: 08:55etik 20:55era orduro.

    Bilbo-Lemoa-Otxandio-UbideLanegun, zapatu eta jaiegunetan,Otxandiora: 06:45etik 20:45era orduro.Ubidera: 06:45etik 20:45era bi ordurik behin.

    Zeanuri-Lemoa-Bilbo (Autopistatik)Lanegunetan: 07:00etan lehena, eta 08:15etik 21:15era orduro.Zapatu eta jaiegunetan ez dago zerbitzurik.

    Bilbo-Lemoa-Zeanuri (Autopistatik)Lanegunetan: 07:00etatik 21:00etara orduro.Zapatu eta jaiegunetan ez dago zerbitzurik.

    Artea-BilboLanegun eta zapatuetan: 07:00, 15:30 eta 20:00.Domeketan ez dago zerbitzurik.

    Bilbo-ArteaLanegunetan: 05:45, 14:15 eta 18:45.Zapatuetan ez dago 05:45ekoa.

    Domeketan ez dago zerbitzurik.Zeberio-BilboLanegun eta zapatuetan: 09:15, 11:15, 13:15 eta 17:45.Jaiegunetan (Arrigorriagaraino): 08:15, 11:15, 14:15, 17:15 eta 20:15.

    Bilbo-ZeberioLanegun eta zapatuetan: 08:15, 10:15, 12:15 eta 16:45ean.Jaiegunetan (Arrigorriagatik): 10:40, 13:40, 16:40 eta 19:40ean.

    La Union* 94 427 11 11Bilbo-GasteizLanegunetan: Ubidekoak 09:15ean urtetan dau eta Otxandiokoak 16:00etan.Zapatuetan: Ubidekoak 09:00etan eta 16:30ean urtetan dau Bilbotik.Jaiegunetan: Ubidekoak 10:00etan urtetan dau eta Otxandiokoak 18:30ean.

    Gasteiz-BilboLanegunetan: Ubidekoak 09:00etan eta 16:15ean urtetan dau Gasteizetik eta Otxandiokoak 10:30ean.Zapatuetan: Otxandiokoak 10:30ean urtetan dau Gasteizetik eta Ubidekoak 16:30ean.Jaiegunetan: Ubidekoak 16:30ean urtetan dau Gasteizetik. Otxandiokorik ez dago.

    Argitaratzailea: ZERTU Kultur Elkartea.Helbidea: Herriko Plaza 24, 48142 Artea.Telefonoa: 94 631 73 14.Helbide elektronikoa: [email protected] www.begitu.orgErredakzino burua: Beatriz Azpiri. Telefonoa: 94 631 73 14 eta 649 979 112.Kudeatzailea: Iñigo Iruarrizaga.Erredakzino taldea: Oihane Barrenetxea, Ainhoa Duñabeitia, Clara Luja Azpiri eta Irati Urien.Maketazinoa: Iñigo Iruarrizaga. Publizidadea: Iñigo Iruarrizaga. Telefonoa: 94 631 73 14 eta 649 979 115.Banaketea: Maria Rodriguez eta Pablo Rodriguez (Lemoa eta Bedia), Ibai Milikua (Areatza), Iratxe Arribas eta Xabier Mendieta (Zeanuri), Berbizkunde Arroita (Zeberio), Amaia Uriarte eta Eneko Iriondo (Dima), Alaia Ozerinjauregi eta Iraitz Sagarna (Igorre) eta Peio Murgoitio (Arantzazu, Artea eta Ubide).Tiradea: 6.600 ale.Inprimategia: Iparragirre Editoriala.

    Ale kopurua 6.600 / Lege gordailua SS-512/02 / ISSN zenbakia 1579-5519

    tele

    fon

    o in

    ter

    esg

    ar

    ria

    k

    HAZIA ERNEKO DA

    Begira, harritu egiten gara hazia zelan erne dan ikusita, magikoa da ia. Lurra, beroa eta ura neurri egokian badagoz hazia erneko da. Milaka urtetan iraun daben baserritarren teknika zaharrak zentzuzkoak dira eta misterio- tsuak era berean, errezak eta gatxak ezinbestean. Hain gauza txiki batetik zuztarra, hostoa, lo-rea eta frutua jasotea alkimia da duda barik.

    Eta orain, non dagoz gure ha-ziak? Menderik mende hemen egon diranak, eta eskurik esku honaino iritsi diran besteak, non dagoz orain? Memoria ariketa bat egin beharko geunke gogoratze-

    ko non gorde genduzan azken aldi haretan gure hazi bitxi ha-reek... Jakina haziak be memoria daukiela, hazi zahar hareek bai behintzat. Oraingo hazi barriak barriz ez daukie memoriarik, ez daukie benetako magiarik ezta etorkizunik be, arraioa! Non gorde genduzan gure hazi eder hareek?

    Laster udabarria dator, kon-turatu orduko entzungo dogu kukua kantuka. Eta ordurako hazi batzuk ereinda behar dabe, eta beste batzuk prest izango doguz izozteen osterako. Garaiak, le-kuak eta txandak ondo planifikau behar dira, gure bedar eta ba-razkien gozamenerako: tipulea, pipermina, tomatea, azenarioa, erremolatxea, piper berdea eta

    morroia, berenjenea, kalabazina, pepinoa eta kalabazea...

    Badakizu noz hartzean diran haziak? Multzo bateko zer lan-dare dan egokiena hazia har- tzeako? Zelan gordeten diran haziak? Zenbat hazi beharko do-zuzan? Badakizu zer dan hazi hi-brido bat? Zertaz osotuta dagoan hazitegia? Zein dan lur gozoena? Badakizu guk ez dakigun sekre-turik? Duda honeek guztiak eta gehiago itaundu eta erantzuteko tartea izango bagendu aukera bikaina litzateke ikasteko.

    Hurrengo ikastaroa: hazite-gien inguruko tailerra martiaren 9an, zapatua, Igorren, goizeko 09:30ean izango da. Informa-zino gehiago helbide honetan, [email protected].

  • BERBETAN 3begitu 1812013ko martiaren 5a

    BERBETAN

    Zure eretxia agertu gura badozu, Zeure Berbea atala zabalik daukazu. Ez da komenidu makinazko 15 lerro baino gehiago idazterik gutunotan. Izena, telefonoa, helbidea eta Nortasun Agiriaren zenbakia agertu beharko dira. Laburtu behar izan ezkero, begituk eskubidea dauka horretarako. Gutunak hona bidali: Zertu Kultur Elkartea. Herriko plaza, 24. 48.142 Artea edo [email protected] helbidera.

    ZEURE BERBEA ERETXIA

    GEURE BERBATEGIAREN LEIHOTXUA

    Zorioneko

    Arratiako nagusien artean sarri entzuten dan berba honek (sorionékoa, agoskatuta) zentzu bi daukaz: itxaroten egon ostean, zeozer lortzerakoan poza erakusteko esaten da; berbarako: Zorioneko mutila topau dau gure neskatoak, ezin hobea gero! Beste erabilera honetan, ostera, laguntzen dauan izenari izaera ironikoa edota negatiboa emoten deutso berba honek; esaterako: Noz urtengo dogu zorioneko krisi ekonomiko honetatik? Edo zorioneko gerrea!

    ANGEL LARREA ETA JUAN REKALDE

    Biharko gure basoak

    Pasa dan zezeilaren 16an Igorre Bizirik herri plataformeak "Tokian to-kiko basogintza alternatibei buruzko jardunaldiak" antolatu zituan.

    Goizean goiz hasi zan eguna, Jako-ba Errekondo paisajistearen solasal-diagaz. Honek, "Zerain Paisaia kultu-rala: lurra, ondarea eta herrilana dira etorkizuna" izenburupean azken ha-markadetan zehar Zerainen aurrera daroazen herri proiektuaren azalpen laburra egin euskun. Herri batzarra, ondare etnografikoaren berreskura-pena, natura ezagutzea, lanpostuak sortzea, herri lurrak zaintzea eta ko-lektiboa buztartzea dira solasaldian esandako berba klabeetariko batzuk.

    Ondoren, beti basoari lotuta eta energia burujabetzarantza zuzendu-ta, biomasearen erabilera lokalaren adibide bi entzuteko aukerea izan genduan, Aramaio eta Otxandioko proiektuen barri izan genduan ber-tako alkateen eskutik, Ramon Ajuria eta Santi Uribe. Herriko basoetatik egurra jaso eta erregai honegaz herri-berogailuak elikatzeko helburua azal-du euskuen. Honeek asmo handiko proiektuak dira, inbersino maila altua eskatzen dabenak, horregaitik admi-nistrazino publikoen aldetik laguntza gehiago eskatu eben.

    Arrastian, hiru baso-teknikari taula gaineratu ziran, Olate Arrarte, Claudia Maldonado eta Pako Zufiaur. Lehe-nengo biak Biharko Basoa sarearen egitasmoak azaldu eben, monola-borantzatik aldenduz baso mistoak

    Martiaren 8a atxakia

    Nik be martiaren 8a har-tuko dot atxakia lez ere-txia emoteko."Bardintasuna" berbea har-

    tuko dot eretxi honeri hasikerea emoteko. Zergaitik? Martiaren 8a hur daukagulako beharbada? Data honen inguruan gabiza-nean agoa bete egiten jaku bar-dintasunaz... bai bete, eta danok konforme gagoz, edo hori entzu-ten dogu.

    Bardintasuna etxeetan, bardin-tasuna kaleetan, bardintasuna kirolean, bardintasuna aisian... Danean bardintasuna dagoana-ren irudia emon gura da. Eta? Egia ete dira agotik eskapetan jakuzan eretxi guztiak ba? Ni ezezkoan nago, ondino asko gel-ditzen jaku egiteko.

    Feminismo berbeari be bildu-rra hartuta gagozala susmatuten dot azkenaldi honetan. Ahaz-tu ete jaku ba feminismoaren esentzia bardintasuna dala? Fe-minismoa ez doa inoren kontra, eta hori ez dot nik asmatu... Fe-minismoak burrukea dakar, bai horixe, baina eskubideen aldeko burrukea.

    Kuriosidadez irakurri eizue feminismoa eta matxismoaren definizinoak Espainiako Real Academiako hiztegian. Ba bai horixe da errez-errez azalduta (saiatu naz interneten euske-razko hiztegiren baten topetan baina ez dot lortu). Konplikaua dana, antza danez, horreri aurre egin eta eskubide horreek bete daitezan egunerokotasunean behar egitea; egunero ikusten dogulako bardintasuna ez dala egoten kasu askotan.

    Esango neuke bardintasuna-ren burruka honetan klabe bi dagozala:

    • Lehenengoa autoestimuan dago. Andrazkook ikasi behar dogu baloretan garana eta daukagun kapazidadea; eta ka-

    NEKANE INTXAURTZA ETXEBARRIAAndraize taldeko kidea

    pazidade hori garatu ahal dogula eta baita horretarako eskubidea daukagula. Sinistu egin behar dogu hori. Zer esanik ez ingu-rukoak be horretan lagundu ahal dabela, bakotxari berea erre-konoziduz. Honetan laguntzen daben ikastaroak dagoz; gehiago antolatu beharko geunkez.

    • Bigarren klabea androngan eta gizonengan dago; zelan ez ba? Batzuk emon dogu saltoa etxetik kanpo beharrera, herriko taldeetan parte hartzean, poli-tikara, kiroletara... alde batera itxi barik etxe barrukoa, zaintzak eta

    posible dirala ikusi arazoz. Nabar-mentzekoa da egurraren kalidadeari emoten deutsien garrantzia, oro har kantauri-isurialdeko gaur egungo basogintzeak ez bezala. Lur-jabe pribaduakaz zein udalakaz egiten dabe behar. Pako Zufiaurrek aldiz, hainbeste urtez Leitzako basozaina izan dan heinean, baso-komunalen kasua azaldu euskun. Baso kudeake-teari jagokonez, berak egiten dauan apustua zera da, naturan emoten dan baso-dinamikara ahalik eta gehien hurreratzea, Frantzian edo Alemanian landuten dituen teknikak eta jakintzak erabiliz. Ikerkuntzeari be berebiziko garrantzia emon eutsan bere berbaldian, eta maila honetan administrazinoaren hutsuneak salatu zituan.

    Azkenik, Baso ahaztuak doku-mentalaren aurrestreinaldia ikusteko aukerea izan genduan. Pase berezia izan zan, dokumentala ez dago-eta oraindino amaituta. Lan honen egi-leak Arratiako hiru gazte dira (Ibai Pujana eta Maite eta Iker Yurrebaso). Pinu landaketen eta egurgintza-industriaren krisiaren aurrean haus-narketarako tresna moduan aurkeztu eben dokumentala, baina maila pedagogikoa be landuten dabe gure paisajearen historiaren errepaso inte-resgarri baten bidez. Maila artistikoan zein teknikoan oso lan serioa dala deritxagu.

    Epe luzeko basogintza baten al-deko jardunaldiak izan dira honeek. Kritikoak gara egungo ereduagaz, baina alternatibak be planteetako gai gara, ausardiaz. Biharko gure basoak geure esku dagoz.

    IGORRE BIZIRIK

    abar, urte askotan zehar egokitu jakuzanak. Ez doguzalako alde batera itxi gura edo bai! Bakotxak antolatu behar dau bere biziteko erea, zelan ez! Horretan segidu daigun gizonak be alkar hartuta behar dogu eta justizia kontua dala sinistu dagiela.

    Niri, autoestimu kontuetan, aitortu behar dot, asko lagundu deustala beste andra batzuekaz holango gaien inguruan berba egiteak, urtekerak eta ekimenak. Hau da, bardintasunaren aldeko gauzetan parte hartuteak; eta beste persona batzuena balora-tuteak, norberak egiteko gogoa be iziotuten dau.

    Ez naz datu zehatzak emoten hasiko baina adibide bat emo-tearren, emon buelta bat Arratia futbol klubetik eta galdetu ber-tan futbolean dabizen andra eta neskatoai bardintasunik dagoan. Igorreko Udalak bardintasunaren inguruan egindako diagnos-tikoan argi agertzen da.

    Eta zelan ez, amaitu orduko nire zorionak eta eskerrak Arra-tian honetan behar egiten da-ben talde guztiai, eta bereziki Areatzako andren foroari, itze-lezko beharra egiten dabelako honen inguruan.

    Gurako neuke eretxi artikulu hau askoren egutegiko hile guz-tietan ikusteko lekuan ipintea ko-lore ikusgarri bategaz. Zertarako? Ez ahaztuteko bardintasuna ez dala morea, ez dala martiaren 8a... Bardintasuna urteko 365 egun dira, bardintasuna errespe-tu eta justizia kontua dala, bar-dintasuna ardura kontua dala, ardura konpartidua klaro! Eta hori lortuteko danok parte hartu behar dogula konsziente izanda egiten doguzan gauza batzuk pentsau ez arren, bardintasuna-ren kontra doazela.

    Eretxi hau amaiera arte irakurri badozu... ni pozik, eta gainera ados egon eta ingurukoakaz konpartiduten badozu, ondino pozago. Danok ipini geinke asko bardintasunaren alde, ipini dai-gun ba!

  • begitu 1812013ko martiaren 5a

    PORRUSALDEA4

    Supermerkaduan

    ENEKO IZA

    "Edurra ez da zuria, baltza da" dinoe zaharrak. Izan be, ixil-ixilik eta suabe-suabe dana zuritu arren, auzuneak isolatu, kaminoak moztu eta baserri asko argindar barik ixteko kapazidadea dauka, atzenengo edurte honek be erakutsi dauan moduan. Baltza da edu-rra zaharrentzat.

    Umeentzat, barriz, olgetako aukera parebakoa: alkarreri edur bo-lak bota, lera edo plastiko bategaz aldapan behera irristatu eta ondo pasetako mila modu eskeintzen ditu. Ederra eta zuri-zuria da edurra gazteentzat.

    Bizitzaren muturretan ez gagozanontzat, barriz, edurra ez da zuria ez baltza. Zuri-baltza da argazki honetan ikusten dan moduan. Eta zu-ria eta baltzaren artean, baltzago edo zuriago, ilunago edo argiagoko tonalidade asko dagoz. Bizitzan gauza gitxi dira zuriak ala baltzak, ge-hienak grisak dira, edurraren modukoak. Edo hobeto esanda, urdinak.

    BEGI TXINDORRA

    LUMATUTEN ZERTZEAN

    Supermerkaduaren iladan nengoala andra bat kolau jata. Jakin dot, ikusten izan dot baina...

    Erosketak noz egin behar diran aspaldi ikasi neban. Armozauta gero. Orduantxik izaten da konprea efektiboa. Goseak joan ezkero, adios! behar diranak baino osteran- tzekoak gehiago izaten dira. Hone-taz berbaz gabizenez, supermerka-duan nire lagun batek egin ebana kontauko deutsuet. Sagar karuenak sartu zituan boltsan eta merkeenen prezioa ipini eutsen. Pisatu be mo-ronpila emon barik egin eban. Ho-lan merkeago urtengo jakolakoan. Eta harrapau egin eben. Ze txarto pasau eban! Egundo kristo santan ez dot egin holangorik gehiago.

    Andrea kolau orduko karnizerian egon naz. Aa parkatu, karnizerian ez. Txarkuterian. Han be... -Hola, quiero jamón. Esaldi fazila, ez? Aituteko modukoa. Ba ez. -¿Qué jamón, cual quieres? Hasi gara. -Pues uno. Ese mismo. -¿Y cuanto te pongo? Pues, para seis bocadillos.

    ALVARO RABELLI

    Gura deutsut

    -Sí, pero como van a ser los bocadillos. Joder, zelango konbersazinoa.

    Pernil hori hartuta banoa yoghour-tak erosten. Aurrekoak eskibau eta atzekoak hartu. Zuhur. Harro ebatzia-gaz. Karro handiak be badagoz, baina betiko antzean barrura sartu eta gero akordau naz karroa hartu behar ne-bala. Eta kanpora urten ez egitearren halango txiki bat hartu dot. Yoghourtak karroan koloketako tetrisean olgetan nabilela, konturatu naz ez dodala tarje-tea hartu eta 14 euro eta 57 zentimo daukadazala boltsetan, heldu egingo jata ez? Ez noa gehiago ezer hartzean eta banoa kajarantza. Karroa beti kojoa hartu behar. Buelta bakotxeko txirrinkea irrintzeka. Beti bera hartuko ete dot ba?

    Kajarako, kolan. Kondoiak super-merkaduan? bai, fiau zaitez. Farma-ziakoen antza daukie baina fijo efekto gitxiago egiten dabela. Zulatuta be igual. Eta honeek haginetako zepilu elektrikoak? Ezertako balio ete dabe?

    Oindino kolan. Etxoten gagozala, aurrekoa, karroa bertan itxita non doan zeozertan. Halango baten, pagau dau batek eta iladea aurrerantza doa. Eta klaro, atoan dilemea. Aurreko karroa pasauko dot, ez dot pasauko. Huekoa dago. Baina, maniobrea exageraue-gia egin barik pasetako modukoa? Badaezpada ez noa. Minutua joan da. Iladea barriro mobidu da eta oin huekoa ebidentea da, posizinoa nirea da. Karroa hartu, maniobrea egiten hasi eta... han dator gizona Fairy botilea eskuetan hartuta. Ezkinatik begira egon ete da ba?

    Iladan parau eta handik ordu laurde-nera heldu jata turnoa. Pi, pi, sagarrak be pi. -14,55€, dinosta kajereak. Ejem.

    Tarte hau zeuretzako be dago zabalik, holango sormen-lanak begitun argitaratu gura izan ezkero, eskatu egiguzuz argitaratzeko baldintzak [email protected] helbidean.

    * Zertzean atalean argitaratuko doguzan testuak, literarioak edota sormenekoak diranez, heltzean diran mo-duan argitaratuko doguz eta ez doguz gure euskera ereduan ipiniko.

    Wo-k azkenez hartu dau uriraino eroango dauan trena. Begoña izena euki baleu, Arratiako tranbia hartuko eban Bilbora heltzeako, eta Maria izan balitz, Tijuanara doan autobusa beharbada. Bidaia osoa zorabiatuta egin dau, ez dauka ohiturarik. Zorabio sentsazinoa areagotu egin jako urira heldu orduko; etxeak, jente mordoa eta ezin konta ahalezko beharle-ku edonon. Zorabioa. Paper txatal baten idatzita daroa aurrerantzean izango dan bere lantoki eta etxearen helbidea, jostailu lantegi erraldoia. Ber-tan hamasei ordu egingo dauz egunero-egunero, hil arte seguru asko, atseden hartu barik. Berak legez, beste ehunka neska gaztek jarduten dabe Europara esportauko dabezan gorri koloreko bi-hotzak josten, eskuz. Bihotz sinpatikook beso eta hankatxu zuriak daukez, eta besarkatzen bado-zuz, abots metaliko batek "gura deutsut" esango deutsu gozoro. Behar itzela dauke orain, sartal-dean San Balendin eguna ez dagoalako urrun. Zeozer jateko baino ez dira gelditzen, txandaka

    ganera, eta lo bihotz piletan egiten dabe. Hotz itzela egiten dau sasoi honetan eta lantokian ez dago berogailurik, beharbada hobeto, ze askotan sualdiak baino ez dabez eragiten. Horregaitik pe-lutxezko bihotzak besarkatzen dabez, maitaleak balira legez, barruan daroen zuntz sintetikoak birikak pozoitu arren. Ikustekoa da, orduan, lan-tegian zabaltzen dan abots metalikoen zantzoa, han "gura deutsut", hemen "I love you", hurrungo "te quiero", hurrago "ti amo". Holan, eten barik, abots robotikoa berehala hasten da martxan, bai eta erdi-erditik jostorratza sartzean deutsienean be – "gura deutsut" – eta ostikoren bat emoten deutsienean – "gura deutsut"- eta lekutara bial-duteko kutxan ontziratzen dabezenean, orduan be ez dira isilduten – "gura deutsut, gura deu- tsut..." - errepiketan dabe. Eta beharbada, handik milaka kilometrotara gizon batek pistola tiro batez betirako itoko dau bihotzaren abotsa emaztearen arpegiaren erdian eta esango dau: nik, gura neu- tsun, laztana, benetan.

  • begitu 1812013ko martiaren 5a

    HERRIAI BEGITUTEN 5

    Erredakzinoa

    Bost udalerrik onartu dabe frackingaren kontrako mozinoa

    Dima, Igorre, Ubide, Zeanuri eta Zeberion, Igorre Bizirik eta Arratia Bizirik talde ekologistak sartutako frackingaren kontrako mozinoa onartu dabe. Lemoan, Bedian, Areatzan eta Arantzazun ez da onartu eta Artean ez da bozkatu oraindino. Holan bost udalerrik onartu dabe mozinoa eta lauk atzera bota dabe.

    Mozino honetan gauza bi es-katzen dira. Arratiako udalerrietan SHESAk daukan Saia Hidrokarburo ikerketa baimena bertan behera geratzea eta Arratiako udalerriak "frackingetik aske dagoan udalerri" izentatzea eta "Fracking ez" seina-lea ipintea udalerri sarreran.

    Frackinga edo haustura hidrau-likoak erabili daben zonaldeetan hainbat arazo sortu da, "esate ba-terako edateko uraren kutsadura, mobimentu sismikoen agerpena, inguruaren okupazino altua eta ho-nen hondatzea edota putzuen in-guruan bizi diran biztanleakan osa-

    ARRATIA

    sun arazoak" ekologisten arabera.

    Gasa ustiatzearen kontraOrokorrean, Bildu mozinoaren alde agertu da eta EAJ-PNVk kontrako botoa emon dau. EAJ-PNVk, Area- tzan eta Arantzazun azaldutakoaren arabera, "ikerketearen alde dago, zer baliabide daukaguzan gure herrian jakin behar dogulako, bai-na gaur egun egiten dan moduan fracking teknikearen kontra, kalteak eragiten ditualako". Ikerketeak erakutsiko baleu ustiatzeko mo-duko baliabideak dirala eta teknikea hobetuko balitz kalteak gitxituz, or-duan, agertuko litzatekela EAJ-PNV frackingaren alde, dinoe. Horregai-tik, mozinoaren kontra agertu dira, ikerketak ahalbidetzeko.

    Zeanurin, barriz, EAJ-PNV abste-nidu egin zan eta mozinoa aurrera atera zan. Eta Lemoan ez zan au-rrera atera, Bilduren 4 boto alde eta EAJ-PNVren 5 boto kontra izan zitualako. Bilduk 5 zinegotzi ditu, baina bat kanpoan zan bozketa egunean lana dala-eta.

    Erredakzinoa

    Andrak burruka eta jairako prest

    Eskubide guztiak murrizten da-gozan sasoi honetan, andron es-kubideak ikaragarri murriztu dira eta horreri zelan aurre egin ez-tabaidatuko da egunotan mundu osoan eta gurean be bai. Egoerea-ren gainean hausnartzeko, "Landa eremuko emakumeen egoerea" izeneko berbaldia izango da Ar-tean hilaren 9an. Eta egoereari alternatibak bilatuko deutsaz Yolando Jubetok martiaren 7an Igorren, "Krisiaren aurrean alter-natiba feminista" berbaldiagaz. Urtenbideak bilatzeko ildo horre-

    ARRATIA

    tatik be joango da egun horre-tan bertan Arantzazun egongo dan berbaldia "Emakumeen arteko alkartasuna" izenekoa, hain zuzen be. Hilaren 5ean, Zeanurin "Emakumeak lurraren defentsan" berbaldia izango da

    LEMOA

    Enpresearen jaubetza aldatu arren, greban segiduten dabe Cementos Lemonako beharginak

    Erredakzinoa

    Portland Valderribasek Cemen-tos Lemona CHR konpainia ir-landarrari saldu deutso eta jaube barriak greba itxi eta beharrera itzultzeko eskatu deutsee behar-ginai. Honeek baina, zemendian kaleratu zituen 34 beharginetik 17 barriro hartu arte, besteak aurrejubilazinoa hartu dabe-eta, greba mugabakoari eusteko as-moa adierazo dabe.

    CHR taldeak, barriz, Lemoako plantea funtzionamentu "nor-malera" itzuli gura dauala adie-razo dau eta beharginak "itxa-ropentsu" dagoz. Enpreseak "oraindino plan industrialik aur-keztu ez arren", jarrera aldaketea igartzen dabe beharginak. Izan be eurekaz, bildu egin dira eta aurrekoakaz ez da hori be.

    Gatazkak sei hilabete dirau eta "laster amaitutea" espero dabe beharginak.

    eta bertan sistema neoliberalari arrakalak topetan saiatuko dira andra baserritarrak.

    "Ezin bada jantzan egin, hau ez da nire iraultza"Emma Goldmanek esan ei eban feminismoak berea egin dauan esaldi hau. Eta burruka eta alda-rrikapenaz gainera, jantzan egite-ko eta ondo pasetako hitzorduak be ekarri dabez kartelera arratia-rrak. Holan, Andren Nazinoarte-ko Egunean, afaria izango dabe Dimakoak eta Zeanurikoak.

    Jantzatzeko aukerea be mar-tiaren 10ean, Andrabanda femi-nistearen kalejiran. Ondarrukoak izango dira gurean "baina konbi-tea egin deutsegu gainontzeko bandai be, Bilbo, Basauri, Ermua eta Gasteizkoai, danok Arra-tian, Lemoan batzeako" azaldu deutso begituri Miren Urresti mankomunidadeko Bardintasun Teknikariak. Tanborren jaia beraz izango da domekan eta honeen soinuak indarbarrituko ditue mendi martxan ibilitakoak. Izan be, aurretik Lemoatxara igoko da Arratiako Andren III. Mendi Martxea.

    Itxura ludikoa daukien beste ekitaldi batzuk, martiaren 6an Bedian izango dan "Emakumeak eta umorea" berbaldia, edota Areatzan egingo dan literatura ter-tulia Aulki Jokoa Uxue Alberdi li-buruaren egileagaz. Liburu honen gaia, baina, gogorra da, eta gerra denporara eroaten gaitu. Honegaz lotuta, martiaren 7an izango dan "Emakumeen memoria histo-rikoa" berbaldia Lemoan.

    Indarrak batzeako saiakerakAndren eskubideen aspaldi ho-netako erasoaldiari erantzuteko indarrak batzea ezinbestekoa zala eretxita, orain urte batzuk, andra taldeak, talde feministak eta erakundeak kartel bateratua hasi ziran egiten. Aurten, baila-rako andra taldeak eta talde fe-ministak, mankomunidadeak eta zazpi udalen alkarlanagaz egin dabe kartel hau. Alkarlan honen helburua egun berean leku bitan ekitaldi bi ez egotea izan da, inte-resau guztiak danetara joan ahal izateko. Hau ez da guztiz lortu baina, ze martiaren 7an ekitaldi bi dagoz kartel bateratuan, hori bai ordutegi desbardinetan, eta beste ekitaldi bat be badago Igo-rren. Igorreko Udalak bere alde-tik prestatu dau martiaren 8aren inguruko egitaraua.

    Ekintza ugariAndren Nazinoarteko Egunaren inguruko ekitaldiak aste bitan luzatuten dira eta "kartela gehie-gi ez beteteko" herri bakotxeko ekintza bakarra sartu dabe kartel bateratuan eta beste kartel bat egongo da herri bakotxean he-rriko ekintza guztiakaz.

    Andren Nazinoarteko Eguna da martiaren 8a eta hamaika

    ekitaldi egiten dira gurean sensibilizazinorako, burrukarako

    eta eguna ospatzeko. Sensibilizazinorako, berbaldiak

    eta filmak; burrukarako, egunean bertan egingo dan

    konzentrazinoa, eta eguna ospatzeko afariak eta jantzaldiak

    egingo dabez Arratiako andrak. Andrabanda feministaren

    tanbor soinuak beteko dabe Lemoa Arratiako andren mendi

    martxearen ostean. Konzentrazinoa eta Arratiako andren

    mendi martxea dira egun honen inguruko ekitaldi nagusiak.

    Cementos Lemona.

    Arratiako Andren III.

    Mendi Martxearen ostean

    Andrabanda feminista

    izango da Lemoan

  • begitu 1812013ko martiaren 5a

    HERRIAI BEGITUTEN6

    IGORRE

    Hamabost egun kulturaz blai

    Erredakzinoa

    ZEBERIO

    Giza eskubideen aldeko mozino bi onartu ditue

    Erredakzinoa

    Mozino bi onartu ziran zezeila-ren 28an Zeberion. Bata andren eskubideen aldekoa eta bestea Parot doktrinaren kontrakoa.

    "Zeberioko Udal honetatik gogora ekarri gura dogu martia-ren 8ko oroitzapenak esparru jakin baten kokatu behar dirala, hain zuzen be feministak andra guztientzako eskubideen alde betidanik sustatutako aldarrika-penaren eta erresistentziaren es-parruan" dino Zeberioko Udalak onartutako Bilduren adierazpen instituzionalean.

    Parot doktrinaren kontrako mozinoan ostera, doktrina hau aplikau jakien presoak libre ix-

    Martiaren 11tik 26ra Kultura Hamabostaldia antolatu dabe Igorren.

    Hogei ekitalditik gora dira, ge-hienak Institutuan eta ikasleai zuzenduta. Dana dala, Kultur Etxean berbaldiak, antzerkia, kontzertuak, zinea eta bertsoak egongo dira, herritar guztien- tzako.

    Arratiako Musika Eskoleak ipuin musikala eskeiniko dau martiaren 16an, emonaldi bitan: arrastiko bostetan eta zazpire-tan, hain zuzen be. Hurrengo egunean, Lasarte Aretoan an- tzerkia ikusteko aukerea egongo da. Izan be, Txalo Produkzioak

    urtaroen arabera egin dabe.Diskoa egiten parte hartu eben

    eskola eta guraso alkarteai emo-naldira hurreratzeko konbitea egin gura deutsee Musika Eskolakoak.

    InstitutuanBerbaldi interesgarri asko izan-go dabez Institutukoak hama-bostaldi honetan. Aitatzekoak, Pedro Elias Igartuaren "No sex, drugs and rock and roll, rocke-roak paradisuan eta infernuan", Jasone Osororen gazteentzako literaturearen gainekoa edo Itziar Zabala eskalatzailearen argazki erakusketea eta berbaldia. Elika-durearen gaineko berbaldia be izango dabe, nutrizionista batek emonda eta lehiaketak, kontzer-tuak eta zinea, beste gauza asko-ren artean. Zineari jagokonean, film laburren emonaldia ikusteko aukerea izango dabe gazteak, baita sexualidadearen inguruko zine forumean parte hartzeako.

    teko eskatuten da eta honen barri Europako Kontseiluko Giza

    Pottola taularatuko dau arrastiko zortziretan. Eta hilaren 20an, Glu Glu Produkzioak Ahatetxo Itsusia eskeiniko dau 17:30ean. 23an, barriz, San Josetako bertso saioa, bertsozaleen gozamenerako.

    Arratiako kantak ipuin mu-sikatuanTailerreko ikasleak, koruak eta irakasleez osotutako orkestrak Arratia inguruko kantak eskeiniko dabez ikuskizun honetan. Kan-tok Ruper Lekuek eta Gontzal Mendibilek jasotakoak dira eta Arratia aldeko kanta eta bertso zaharrak Arratiako Musika Esko-

    Zeberioko Udala.

    Eskubideetarako Komisionatuari emongo jako.

    BEDIA

    Trafikoa lasaitzeko obrak

    Erredakzinoa

    Oinezkoai lehentasuna emoteko asmoz, Bediako Udalak urigintza lanak hasi dauz Barroeta auzu-nean. Oinezkoak lehentasuna dau-kiela adierazoteko kolore gorriko asfalto berezia erabiliko da. Aisial-dirako gune txiki bat be diseinau da eta banku barriak ipiniko dabez. Argiztapen publikoa aldatuko da, kableak lurperatu eta euri-urak ba- tzeako azpiegiturak ereigiko dira.

    ARRATIA

    Bakearen aldeko ibilaldia

    Erredakzinoa

    Bakearen aldeko IV. Ibilaldia ospa-tuko da martiaren 9an, zapatua, goi-zeko hamarretatik aurrera Bolibartik Ziortzara. Duela urte bi, III. ibilaldira, Arratiatik 200 lagun joan ziran.

    Bolibarreko plazatik urten eta Ziortzako kolejiataraino joango dira parte-hartzaileak "Bake bidean adis-kidetu" lemapean. "Indarkeria eten egin da, baina bakea ez da orain-dino lortu" Antonio Linaza Amore-bietako parroko eta antolatzailearen esanetan. Autobusean joateko izena Arratiako edozein parrokitan emon behar da martiaren 3a baino lehen.

    Bat etorri dira erantzun daben guztiak

    Erredakzinoa

    begituren webguneko zezeileko inkestea erantzun daben guztiak bat etorri dira justizia bi dagoza-lako eretxian, bata aberatsentzat eta bestea pobreentzat. Hau ger-tatzen dan lehenengo aldia da, nahiz eta behin baino gehiagotan porzentaje handi batek erantzun bat emon, orain arte inoz ez zan gertatu, erantzun batek % 100 batzea.

    Itauna zera zan: Uste dozu jus-tizia bi dagozala, bata aberatsen-tzat eta bestea pobreentzat? Eta erantzun posibleak hiru ziran bai

    (% 100), ez (% 0) eta herrialde batzuetan bai (% 0).

    Martiko itauna hauxe da: Zure eguneroko desplazamentuetan (lanera, ikastera, eta abar) herri-tik kanpo joan behar badozu ze garraio mota erabilten dozu? Eta aukerak honeek dira: nire autoa, autoa konpartidu egiten dot, ga-rraio publikoa, eta beste garraio mota batzuk (bizikletea eta abar).

    ARRATIA

    ARRATIA

    Arratian Lan eta Bizi ekimenaren aurkezpena

    Irati Urien

    Lehenengo batzar zabal hau Igorre-ko Kultur Etxean egin zan zezeilaren 27an. Ariane Elejabarrieta eta Irati Bernaola ibili ziran bozeroale beha-rretan. Arratian Lan eta Bizi izenpean sortu dan gune hau Arratiako eragile sozial, sindikatu eta norbanakoak osotutako alkargune bat da.

    Hizlarien esanetan, atzenengo greba batzordeetan grebari edo mo-bilizazino bateri begira mobimentua baegoala ikusi zan, baina hortik ha-rago be beharrezko ikusi eben bizi dan egoera sozioekonomikoaren aurrean batu eta zeozer iraunkorra antolatutea. Erantzun kolektibo bat emoteko, alkarregaz beharren hastea da asmoa. "Ikusi da bai egoera so-ziekonomikoak eta bai krisi deituten deutsien honek Arratian be eragin zuzena euki dauala", adierazo eban Elejabarrietak. Besteak ahaztu barik, Cementos Lemona eta Alfus-eko langileen burrukea aitatu eban.

    Gune honek helburu bi marketan dauzala argi itxi eben. Batetik, Arra-tiako alkarteen koordinazino talde

    bat sortutea. Adibidez blog bat egin eta bertara igoaz alkarte desbardi-nen ekintza programazinoak, danok jakiteko albokoa zertan dabilen. Bi-garren helburua, mobilizazino gune bat izatea egiturazko mailan bizi dan egoera soziekonomikoari erantzun bat emoteko, eta eraso zuzenari zein zeharkakoari be erantzun bat emotea.

    Landuteko gai asko eukiko dau-zala eta, hemendik aurrera plagintza

    bat zehaztu beharko dala be azaldu eben. Behin aurkezpena amaituta, Bernaolak hartu eban berbea. Ho-nek, martiari begira gune honek ze mobilizazino edo deialdigaz bat egin-go dauan zehaztu eban. Martiak 7, 9 eta 16an egingo diran mobilizazinoe-tara egiten dau deialdia gune honek. Bestalde, ekimen honeri babesa eta kanpora begira indarrak batuteko atxi-kimentu kanpaina bat egitea planteau dala azaldu eban Igorrekoak.

    Arratian Lan eta Bizi Plataformearen aurkezpena.

    la 25 urte liburutik eta Umeen zentzune etxean entzune dis-koan agertzen dira. Aukeraketea

  • begitu 1812013ko martiaren 5a

    HERRIAI BEGITUTEN 7

    DIMA

    Erredakzinoa

    Hizkuntza proiektu pilotoa abiatu dau herriko eskoleakIkasle Eleanitzak Sortzen da proiektu honen izena.

    Kontseiluaren proposamen bat praktikan ipinten

    lehenengoak izango dira Dimako Ugarana eskolakoak

    eta Donostiako Egia auzoko Aitor Ikastolakoak. Helburua

    ikasle eleanitzak sortzea, "euskeratik nortasuna eta

    identidadea ereigita".

    Plana bost urterako da. Igaz lehe-nengo pausuak emon eta aurten diagnosi fasean dagoz. Diagno-sian, helburuak zehaztuko dira, diseinu bat planteauko da eta ekintza plan bat be garatuko da, praktikan ipinteko.

    2007an Kontseiluak sortutako Hizkuntzak irakatsi eta ikaste-ko markoa EAEn dokumentua praktikara eroatea ebatzi eban Sortzen Ikasbatuazek eta Elhu-yar Aholkularitzeagaz abiatu da proiektua.

    Euskerearen egoereagaz kezkatutaProiektu hau martxan ipinteko Dimako eskolea aukeratua iza-tea, eskola honek erakutsi eban hizkuntzagazko kezkeagaitik izan daiteke: "Sortzen Ikasbatuazen ki-deak gara eta hainbat alditan azal-du geuntsen gure kezkea hareei. Benetako kezka. Hizkuntza Plana ikastetxe guztiak izan behar dogun dokumentua da. Hori eratuten ibili ginanean, kezkatuta gengozan" azaldu deutso begituri Ainhoa Baraiaetxaburu Dimako Eskolako Zuzendariak. "Jaurlaritzak elanitz proiektua atera ebanean, gure ar-tean eta ikastetxeetan eztabaidak hasi ziran. Gure ustez euskerearen mesedetan ez etorren" dino Zefe Ziarrusta Ikasketa Buruak eta Ikas-le Eleanitzak Sortzen proiektuaren arduradunak.

    Kontseiluraren ikasle euskaldun eleanitzak sortzeako dokumen-tuak euskerea proposatzen dau eskola hizkuntza moduan.

    Herria eta eskolea bat Baraiaetxabururen ustez, proiektu honen ekarpenik handiena herria eta eskolea bat egiten dituala da. "Diagnostikoa ez da eskolearen diagnostikoa bakarrik, herriaren diagnostikoa be bada" dino. Ho-rretarako eskola eta herrian ego-zan euskera batzordeak bat egin eta diagnostiko bateratua egin dabe, lana bide bardinetik egite-ko. "Eskolea ez da irla bat eta guk bakarrik ez dogu hezten. Hezitzai-lea herri osoa da" dino Dimako eskolako zuzendariak.

    Alkarlan hau egiteko umeakaz beharrean dabizen herriko alkar-teakaz batu eta euren eretxiak jaso dabez. "Hortik aterako da hizkuntzak errentabilizetako ze-lan irakatsi behar doguzan. Baita bakotxari gure preminen arabera eta geuk marketan doguzan le-hentasunen arabera zenbateko dedikazinoa behar dan eta abar. Orain arte hizkuntza bakotxa bere bidetik joan da: euskerea bide batetik, gaztelerea beste bide ba-tetik, ingelesa bestetik, frantsesa bestetik; eta hizkuntzen arteko alkarreragina eta aportazinoak ez dira kontuan hartu. Proiektu honek alde metodologikoan be onurak ekartea espero dogu" dino Ziarrustak.

    Erredakzinoa

    Bingen Larizgoitia: "Onenak emongo dodaz Gorbeialderen norabidea emonkorra izan daiten"

    Gorbeialde Landa Garapenerako alkartearen zuzendari izango da Bin-gen Larizgoitia, Peli Manterola buel-tau arte. Larizgoitia Zollon jaio zan orain dala 46 urte eta Arrigorriagan bizi da. Larizgoitiak enpresa ikasketak egin zituan eta hainbat lekutan egin dau behar, tartean Igorreko Indus-trialdean 16 urtez, fabrikea itxi eben arte. "Arratiagaz ez daukat loturarik baina nahiko ondo ezagutzen dodaz bertako herri gehienak, jenteak eta lehen sektorean lan egiten daben lagunak be. Dana dala Nerbioi aldea askoz be hobeto ezagutzen dot. Ez dogu ahaztu behar Gorbeialde alkarteak alde bietako udal eta lehen sektoreko alkarteai emoten deutsela zerbitzua" dino.

    Gorbeialdeko juntan sei urtez egon da Bingen Larizgoitia.Gorbeialden arduraduna aldatu da, Peli Manterolak itxi eta zeu etorri zara. Zergaitik?Pelik ez dau itxi, denpora tarte bat hartu dau, betebehar barriak daukaz Eusko Jaurlaritzako zuzenbide baten, eta Gorbeialdeko junteak arduradun moduan ni hartzea ebatzi dau, Peli ez dagoan denpora hori beteteko. Nik neuk nire onenak emongo dodaz Gorbeialde alkartearen no-rabidea zuzena eta emonkorra izan daiten.Denpora tarte horretan ibilbide aldaketarik ez da planteetan normalean, baina bakotxak bere estiloa dauka. Zerk jarrai-tuko dau orain arte moduan eta zer barri aportetan dozu zuk? Barrikuntzarik egiteko asmorik?Bai Peli Manterolak, bai beragaz egon diran personak behar ona egin dabe.

    Barrikuntza eta aldaketak planteau aurretik gaur egun egiten dan lana aztertu behar da eta gero ebatzi zer aldatu behar dan eta zer ez. Talde lana egin behar dogu, bai barrura zein kanpora begira, norberaren estiloa ezartzea komeni da baina moldatzea beharrezkoa da.Zein da momentu honetan Gorbeialdek dituan erronkarik handienak?Ez dira sasoi errezak inorentzak ezta Gorbeialde alkartearentzat be. Jasoten doguzan dirulaguntze-tan murrizketak izango doguz eta alde horreri etekina atera behar deutsagu.

    Arazoa aukera bihurtu behar dogu eta diru murrizketa sasoi honetan lan gogorragoa eta zuzenagoa egin behar dogu udal, alkarte, lehen sek- toreko eta turismo eragile guztiakaz.Zelan ikusten dozu Arratiaren egoerea, lehen sektorean zein

    ARRATIA

    turismoan. Zein da bidea eta zein etorkizuna?Egoera orokorra ez da ona eta ho-rrek eragin zuzena dauka Arratia edo edonongo turismo eta lehen sekto-rean. Jenteak diru gitxiago dauka eta beraz murrizketak egin behar dauz aisialdirako zuzentzen dauan diruan. Gainera, kontuan izan behar dogu Arratia aldeko lehen sektoreko produktuak kalidadezkoak dirala eta beraz ezin dabe lehiatu bardintasun egoera baten, ezaugarri moduan prezioa baino ez daukien beste pro-duktu batzuekaz .

    Turismo aldetik etorkizuna ondo ikusten dot, proiektu onak landuten gabiz eta emoitza onak itxaroten doguz.

    Lehen sektorearen aldetik gatxa-goa izango da, mundu zorrotza eta gogorra da, aldaketak ondo har- tzean ez dauanatarikoa.

    Gaur arte bizi izan dogun ongiza-teak kalte handia egin deutso neka-zal eta abeltzaintzari, gazteak euren bizimodua baserritik kanpo ikusten eben eta horrek lehen sektorearen zahartzea ekarri dau.

    Dana dala proiektu barriak sor- tzea espero dogu eta horregaz bate-ra sektorearen gaztetzea eta horrek dakarren onurea.Zeintzuk dira momentu hone-tan Gorbeialdek abian dituan planak, egitasmoak eta proiek- tuak? Martxan dagozanen proiektuen (Gorbeia Central Park...) balorazinoa.Turismo arloan Arratia-Nerbioko turismo egitasmoa landuten gabiz, kontuan hartu behar dogu aurten beste udalerri batzuk sartuko dirala (Arratiatik Bedia eta Lemoa) eta honetaz aparte hainbat proiektutan lan egiten gabiz, ez bakarrik Gorbeia Central Parken. Gastronomia, na-tura eta turismo arloko kalidadezko hobekuntzan inguruko 50 eta 60 enpresagaz batera gagoz beharrean.

    Lehen sektorearen aldetik 2011-2015 urteetako Plan Estrategikoan dagozan ildo nagusiak garatzen gagoz. Baso sektore eta udalen ar-teko lankidetasun eta lehenengo sektorea turismoaren bitartez, ba-lioan jartzea dira landuten doguzan adibide bi.

    ARRATIA

    Arratiako Gurutze Gorriak boluntarioak behar ditu

    Erredakzinoa

    Arratiako Udalen Mankomunita-teak eta Arratiako Gurutze Go-rriak boluntarioak behar ditue Es-kola laguntzako tailerretan behar egiteko. Proiektuaren helburua Lehen Hezkuntzako umeai la-guntzea da eta horretarako espa-zio bat eskeiniko jakie umeai bo-luntarioen laguntzeagaz etxerako beharrak eta aisialdiko jarduerak egiteko.

    Boluntario moduan parte hartzeako proiektu honetan "bal-dintza bakarrak hurrengoak dira: euskeraz jakitea, pazientzia eu-kitea eta umeakaz behar egitea gustukoa izatea. Boluntarioai al-dez aurretik prestakuntza espezi-fikoa emongo jakie tailerra behar dan moduan garatzeko" dinoe mankomunidadetik. Interesdu-nak mankomunidadean emon leikie izena.

    DIMA

    Euskaltzaindiak liburu dohaintza egin deutso Dimako Udal Bibliotekeari

    Erredakzinoa

    Euskaltzaindiak, aurrez beste liburutegi batzuekaz egin izan dauan moduan, liburu dohaintza egin deutso Dimako Udal Biblio-tekeari.

    Dimako Bibliotekea, urtetan itxita egon ondoren, barriro mar-txan ipini da herritar talde baten eskutik. Idea Kultur Kontseilutik sortu zan. Ondoren, herritarren alkarlanari esker, herri-eskolako umeak barne, lokala txukundu, bildumak berrantolatu eta urtai-laren 7an, Udal Biblioteka barriak ateak zabaldu zituan.

    Dana dala, Bibliotekako euske-ra arloa ez egoan behar bezala horniduta, eta bertako arduradu-nak hartu-emonetan ipini ziran Euskaltzaindiagaz. Akademiak, helburu horreri atxikiz, gramatika eta euskal literatura arloko argi-talpenak emon deutsaz Bibliote-keari.Zefe Ziarrusta eta Ainhoa Baraiaetxaburu.

    Bingen Larizgoitia.

  • begitu 1812013ko martiaren 5a

    BEGITANDU8

    KORRIKA 18

    Ubidetik jatorku 18. KorrikaKorrika, AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoan zehar egiten dauan euskerearen aldeko lasterketa erraldoia da.

    Gure hizkuntzearen aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien egune-roko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu. 1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu eban 1. Korrika antolatu zanetik, euskerearen alde antolatzen dan ekitaldirik jentetsuena eta ga-rrantzitsuenetakoa da. Orduda-nik 17 Korrika eta 33 urte igaro dira.

    2013ko martiaren 14an hasi-ta, 11 egunez eta gelditu barik, Euskal Herria zeharkatuko dau hamazortzigarrenez Korrikak. Bi mila kilometro baino gehiago euskerearen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarigaz, gau eta egun gelditu barik.

    Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa pasetan da eskuz esku eta kilometroz kilometro ko-rrikalarien artean; lekuko horren barruan Korrika helmugara iris-tean, euskaldun ezagun batek irakurriko dauan mezua doa, or-dura arte sekretupean gordetzen dana.

    Ehunka mila lagun izan dira parte-hartzaileak aurreko Korrika edizinoetan. Korrikaren inguruan sortzean dan mobimentuak Eus-kal Herriko jentarteak bere hiz- kuntza berreskuratzearen alde egindako hautua erakusten dau.

    17. Korrika Areatzan.

    Gau Eskolan dabilen Elisabete, Osvaldo, Ane...

    Euren ahaleginagaz euskeraz bizi ahal izatea ahalbidetzen eta, beraz, alkarbizitzarako aukerak sortzean dabizelako, bihoakie egun euskalduntzen eta alfa-betatzen dagozan ikasle guztiai Korrika 18ren eta AEKren ome-naldia".

    Korrika gureanArratian, aurten eta lehenengo aldiz Ubide izango da lekukoa hartuko dauan Arratiako lehe-nengo herria. Martiaren 21ean goizeko bederatziak inguruan ubideztarrak zapatilak eta txan-dala jantzita prest egongo dira lekukoa hartzeako. Barazar ba-rrenean Zeanurira, hamarrak al-dera ailegau eta Areatza eta Ar-tea izango dira hurrenak, goizeko hamaikak izango dira ordurako. Arantzazutik Dimarako jauzia Igo-rrek egingo dau, Dimatik bueltan Igorrekoak, minutu batzuetarako itxitako lekukoa berreskuratu ondoren, Lemoarantza abiatuko dira galapan. Lemoa, ordu batean, izango da Arratian 18. Korrikari agur esango deutsan herria. Lekukoak bere bidea egiten jarraitu daian, Zornotzako mugaraino egingo dabe korrika lemoaztarrak.

    Baina martia luzea da eta Korrika hurreratu arte, Arratian hainbat ekintza antolatu dabe Arratiako taldeak eta alkarteak.

    Arratiako ekintzak Martiaren 16an Arratiako Ko-rrika Bazkaria egingo da Diman. Dimako jenteak antolatuta, po-teoa, frontoian herri bazkaria eta arrastian umeentzako tailerrak Zaztaparrak taldearen eskutik. Bazkariaren prezioa helduen- tzako 10 euro eta umeentzako 8 eurokoa izango da. Antolakuntzak animau gura dauz arratiarrak par-te hartzean. Bazkarirako tiketak salgai dagoz jarraian zehazten di-ran puntuetan: Lemoan Txoane tabernan, Gaztetxean eta Jubila-duen tabernan; Igorren, Kubulu Euskaltegian (AEK), Axularren, AZ Rugby Tabernan, Gau Loran eta Jubiladuenean; Diman Ara-

    Gurean Ubidetik dator

    Korrika eta lehenengoz

    pasauko da bertatik

    Korrikaren 18. edizino hau

    Erredakzinoa Korrika Euskal Herriko jentartea astintzen dauan gertakari bilaka-tu da. Urte birik behin egiten dan lasterketan parte hartzean dauan jente kopuruak gora egiten dau etenbarik, Korrikaren antolaketan milaka lagun ibilten dira herriz herri eta auzoz auzo eratutako batzordeetan, eta kanpainak irauten dauan bitartean ehunka jaialdi, kultur ekitaldi eta abar an-tolatuten dira.

    2013ko martiaren 14a gero eta hurrago daukagu. Egun ho-rretan, arrastiko lau eta erdietan, Andoaindik, Martin Ugalde par-ketik, abian jarriko da 18. Ko-rrika. Karrereak hamar egunetan zeharkatuko dau Euskal Herria eta martiaren 24an amaituko da Baionan.

    "Eman euskara elkarri"Korrika 18k "Eman euskara elkarri" dino, euskereak euskal herritarrok alkarregaz biziteko hizkuntzea izan behar daualako. Alkarreri berba egiteko hizkuntzea. Alkar entzute-ko eta ulertzeko.

    "Dakianak ikasi gura dauanari irakatsi, ulertuten dauanak berba egiten dauanari erabilteko auke-rea emon, agintariak herritar guztiai ikasteko bideak erreztu... danok daukagu zeresana eta zeregina. Euskera danona da eta danontzat izan behar dau. Kohesinorako lehengaia eta tres-

    na. AEK-ko kideok hizkuntza eta kultura bizien arteko bizikidetzea aldarrikatzen dogu, eta mun-duarentzat defendatzen dogun kultura ugaritasunak bertako aberastasunaren errespetuan eta sustapenean oinarritu behar dauala deritxagu. Horregaitik dogu helburu euskerearen ikas-kuntzan eta erabileran oinarritu-tako alkarbizitza" azaldu deutso begituri Edurne Gorospek Arra-tiako Korrika Kulturalaren ardu-radunak.

    Omendua: euskera ikasten eta alfabetatzen dagozanak Korrika 18k zabaldu dauan mezuan, euskerea euskal he-rritarron alkarbizitzarako gakoa dala dinoe. Baina horretarako, euskal herritarrok euskal kultura ezagutzea eta euskerea jakitea beharrezkoa da.

    Horregaitik, Korrika 18k eus-kalduntzen eta alfabetatzen dabizen milaka eta milaka per-sonak omendu gura ditu. "Eus-kalakari izateko ahaleginean euskera ikasten eta praktiketan dabizen guztiak. Beharretik urtendakoan euskera ikastera doazen Aitor eta Nerea, bilobak eskolan itxi eta gero euskaltegira doazen Karmen eta Jose, eus-kera ikasten hasi dan Yasmin, mintzalagun talde baten dagoan Felipe, barnetegira doan Ximun,

    Korrikak 10 egunetan

    zeharkatuko dau Euskal

    Herria eta martiaren 24an

    Baionan amaituko da

  • begitu 1812013ko martiaren 5a

    BEGITANDU 9

    Hainbat modu dago:

    Antolaketan parte hartuz:Zure herrian edo auzoan eratu dan Korrika Batzordean parte hartuz.

    Diruz lagunduz:Korrika laguntzailea euskarria erosiz.Korrika 18ren materiala edo oroigarriak eskuratuz.

    Korrikalarien petoa edo bizkarrekoa hartuz, aurretik AEKren edozein euskaltegitan zein Korrika dendetan, edo Korrika igarotzen dan egunean bertan.

    Herriz herri egingo dan Korrikaren aldeko diru bilketan lagunduz, edo Korrikaren izenean Euskadiko Kutxan zabaldu dan 30350072020720037810 kontu korrontean gura dan diru kopurua sartuz.

    Korrikaren barri emonez eta bere ospea hedatuz:Korrikaren webgunean eta Korrikaren aldeko sare sozialetan parte hartuz.

    Korrika kulturalak antolatuko dituan ekitaldietara agertuz.

    Korrikan bertan parte hartuz:Korrika 18ren hasikeran eta amaieran parte hartuz, hau da, martiaren 14an Andoainera eta martiaren 24an Baionara joanez.

    Petoa jantzita korrika eginez; euskera ikasi, berba egin eta euskeraz bizi gura dogula erakusteko.

    Enpresa eta saltegientzat:Korrika iragartzeko aterako diran euskarriak babestuz.

    Korrikalaria eskuratuz, zein Korrika laguna eginaz.

    Kilometroak subentzionauz, eta ordaintzen dauanak zein hautatutako beste batek diruz lagundutako kilometro horretan korrika eginaz. Parte hartzeako modu hau erabili gura dabenak Korrikaren bulegoetara jo daikie.

    Arratian eta Euskal Herrian zehar antolatuko diran ekintza kulturaletan parte hartzea be laguntza itzela emotea da.

    Badakizue, beraz, jantzi egizuez txandala eta zapatilak eta... TIPI-TAPA, TIPI-TAPA, KORRIKA! Esne Beltza musika taldeak propio egindako "Bagoaz" kantua lagun.

    Zelan hartu parte 18. Korrikan?

    motz eta Jentilzubi tabernetan. Artean Herriko Bentan; Aran- tzazun Herrikoan; Areatzan Bixer eta The Quiet Corner-en eta Ze-anurin, Txoko Sagarnan.

    Martiaren 16an bertan, Arra-tiako Musika Eskolak antolatuta

    Ipuin musikatua ikuskizuna izan-go da Igorreko Lasarte Aretoan. Martiaren 8tik 10era, gure he-rrietako kaleetan kuestazinoa egingo dabe AEK-koak, norba-nakoak gura dauan laguntza ekonomikoa emoteko.

    Martiaren 15ean, barriz, Area- tzan film laburren momentua izango da, Areatzara Laburbira film laburren zirkuitua ailegauko da eta 20:00etan.

    Martiaren 21ean, Lemoako kiroldegian, eta korrika 18. itxa-ron bitartean, kiroldegian Patata Tropikala antzerki taldeak Patata garrapata antzezlana antzetuko dau. Arrastian umeentzako jola-sak izango dira.

    Korrika Kulturalagaz amaitze-ko, martiaren 22an Zeanuriko herriak arrasti-gau pasa ederra antolatuko dau. Arrastian txoko-latea jaten daben bitartean, an-txinako jolasen inguruan ibiliko dira. Antxina egiten ziran joko horreek ez ditue ahaztu gura zeanuriztarrak eta belaunaldi ba-rriak jakitun gura dabez.

    Areatzan ostera, eguen goiza jente batentzat Korrikagaz bat egi-teko egun eta ordu txarra dala iku-sita, hurrengo egunean, 22an, ba-rikua, gaueko 22:00etan Areatzan gaztetxetik urten, herriko kaleetan buelta bat emon eta barriro be gaztetxean amaituko dan Korrika antolatuko dabe Laminetxe Gaz-tetxekoak. Barikuetan Areatzan ohikoa dan pintxo poteoa egongo da egun horretan gaztetxean be. Korrika egin eta gero, txokolate beroa eta bizkotxoak prest egongo dira Laminetxen, eta eguna ondo amaitzeko, berbenea eskeiniko dau Izargi taldeak.

  • begitu 1812013ko martiaren 5a

    KIROLA10

    www.begitu.org

    Gugaz harremanetan ipinteko94 631 73 14 eta 649 979 112

    [email protected]

    MENDIA

    Erredakzinoa

    Zeberioko mendizaletasunaren erakusgarri da Austarri Mendi Taldea

    Urtebete luze da Austarri Mendi Taldea sortu zala eta gure inguruko mendi talderik handie-na ez izan arren, meritua badauka 150 baz-kide izateak, mila lagun inguruko herri baten; oraindino gehiago taldea hain barria izanda: 2011ko zemendiaren 26an sortu zan eta.

    Hilean urtekera bat egiten dabe baina on-dorengoai be mendizaletasuna kutsatzeko, ibilbide bigaz "bata luzea eta bestea laburra, helduak eta umeak egin daiezan arazo barik" Iker Mendiolak begituri azaldu eutsanaren arabera. Taldeak gainera, ikastaroak be egi-ten ditu. Holan igaz orientazinoko ikastaroa

    egin eben, eta aurten eskalada ikastaroa egiteko asmoa daukie Diman, ume eta hel-duentzat.

    Totorrandiko buzoiaUrte luze honetan egin daben gauzarik go-goangarrienetakoa, Tontorrandin buzoia jarri eta horren ospakizuna izan zan. Tontorrandi Zeberio eta Usansoloko mugan dago. "Bu-zoia, Barbatxao auzuneko baserri bateko pu-yalean eginda dago, bigaren euskarrian. Joan dan urteko abuztuan ipini genduan eta urrie-tan ospatu. Ospakizunean 100 persona bai-no gehiago batu ginan, baita usansoloztarrak be. Egun hau aprobetxauz, usansoloztarrak

    Austarri Mendi Taldekoak Tontorrandira egindako urtekeran.

    laster zure bideo bidezko anunzioak eta banerrak interneten

    euren herria aldarrikatzeko hainbat bandero-la eta idatzi eroan zituen. Idatzi horregaz mo-zino bat aurkeztu zan Zeberioko udaletxeko udalbatzan. Txanpana be egon zan, umeen- tzat be bai, eta jateko, bakotxak eroandakoa" gogoratzen dau Austarrikoak.

    Batzarrak eskola zaharretanUrteko egutegia bazkideen artean zehaztu-ten dabe urtea hasi baino lehenagoko ba- tzarretan. Dana dala, "edozein proposamen zein kritikarako", barikuetan 20:00etatik 21:00etara eskola zaharretan egoten dira. Eta proposamenak [email protected] idatzita be egin daitekez. "Gugaz estreinau ez diran zeberioztar zein beste he-rri batzuetakoak animau egiten doguz parte hartzera" dino Mendiolak. Igorren eta Diman be bazkideak ditu Zeberioko Austarri Mendi Taldeak.

    Arratiako nesken taldeak irabazi egin eban azken partidua 4-0 Añor-ga KKE B taldearen kontra. Partidua Igorreko Urbieta zelaian jokatu zan, martiaren 3an. Emoitza honegaz Arratiaren bolada onak jarraitzen dau eta hogeitamabost puntu batzean ditu. Klasifikazinoaren bosgarren postura igo dira heme-retzigarren jardunaldiaren ostean. Hurrengo partidua Bizkerre CF taldearen kontra izango da martia-ren 9an (zapatua) Getxoko Bolue zelaian, arrastiko 18:15ean.

    Gizonak be irabaziMutilen taldeak be irabazi egin eban azken partidua. Arratiak Otxarkoaga taldeari 1-0 irabazi eutsan Urbieta zelaian martiaren 2an. Hogeitalau-garren jaurdunaldian irabazi egin eban, baina aurrekoan Abanto taldearen kontra bardindu egin eban. Azken partidu honen ostean, hogeitalau puntugaz, Arratiak sailka-penaren zazpigarren postura egin dau salto. Hurrengo partidua Arri-gorriaga A taldearen kontra izango da, bertako Santo Cristo I zelaian, martiaren 9an, arrastiko bostetan.

    FUTBOLA

    Clara Luja Azpiri

    Arratia ederto

  • begitu 1812013ko martiaren 5a

    KIROLA 11

    Martiaren 2an, zapatua, urteko lehen partidua irabazi eben Arra-tiko Zekorrak. Igorren jokatu eben, arrastiko 16:00etan eta orain-goan Iruña RC izan eben aurkari, azkenengo postuan dagoan tal-dea hain zuen be. Markagailua kanpoko taldeak estreinau eban. Kanpokoak aurretik ipini ziran arren, etxekoak ez eben amore emon eta gogor ekin eutsien nor-gehiagokeari, 3 gitxiagogaz jokatu arren. Eta lortu eben bai, gogoz eta amorruz jokatu ostean parti-dua irabazi egin eben-eta 17-14.

    Aurreko astegoienean ostera Gernika euki eben aurkari, egun horretan ez eben partidu ona egin, entsegu bakar bat lortu eben

    ERRUGBIA

    Ainhoa Duñabeitia

    Urteko lehen garaipena

    MENDIAErredakzinoa

    Laila Peak-en tontorra egin eta gero, Everestera abiatuko da Txikon

    Zezeilaren 18an, Neguan lehe-nengoz Laila Peak (6.096 m) mendiaren tontorra egin ostean, Everest-erako espedizinoa dabil prestetan Txikon. Lemoaztarrak eta Jose Manuel Fernandez ma-drildarrak Laila Peak mendia ne-guan igotea lortu daben lehenen-goak izan dira.

    Espedizinoko laguntzaileen arabera, zero azpitik 35 graduko tenperaturea eta 60 km orduko haize boladak izan zituen egun horretan. Txikonek berak be "sano gogorra" izan zala aitortu eban, baina poz-pozik egoala be esan eban, helburua lortu ebelako.

    Txikonegaz Nepalen trekkin-ga egiteko aukereaMartiaren 27an Everest-erantza abiatuko da Txikon eta hara joa-teko espedizinoa osotuten dabil. Txikonegaz beheko kanpamentu-raino trekking-a egiteko aukerea

    Alex Txikon eta Jose Manuel Fernandez.

    Zekorrak, Gernika Bk errez irabazi eban norgehiagokea 7 entsegu lortu ebezan gernikarrak eta azken emoitzea 5-43 izan zan.

    Datorren astegoienean (hi-lak 9, 10) Getxo Artea B izango dabe aurkari. Azken astegoieneko gogoagaz jokatu ezkero seguru puntuak etxera ekarri ahal izango dabezala gureak. Data eta eguna oraindino zehaztu barik dagoz.

    Zekortxuak ostera datorren as-tegoienean (hilak 9, 10) jokatuko dabe Mungian Uribealdea taldea-ren kontra.

    Arratiko Zekorrak.

    eskeintzen dau lemoaztarrak. 21 eguneko trekkinga litzateke, Katmandutik Everesteko beheko kanpamentura, Khumbu bailara-

    ren zehar. Parte hartu gura izan ezkero [email protected] helbidera idatzi behar da martia-ren 17a baino lehen.

  • begitu 1812013ko martiaren 5a

    KULTUREA12

    JANTZEA

    Jantza ikuskizunak edadekoentzat

    Erredakzinoa

    Alkarte honek jantza eta antzer-kia buztartzen dituan ikuskizunak egiten ditu doban Dimako egoi-tza bietan eta Igorreko Jubila-duen etxean.

    Argazkiaz arduratzen dan Rosa Alcala-Galiano eta koreografiak sortzean dituan Cristina Zubero-gaz egon da begitu, zehaztasun guztiak jasoteko.Alkartea sortu barria izan arren, urte batzuk daroazuez zuen ikuskizunak Dimako egoitzetara eroaten, ezta?C.Z.: Bai. 2009an hasi ginan. Lehenengo urtekerea Errege Egunean izan zan. Kabalgatea egin ostean, "jantzita gagoza-nez, zergaitik ez goaz zaharren egoitzetara?" pentsau genduan. Eta ondo hartzean ebela ikusita urtero egitea pentsau genduan, baina hurrengo egunera pasau genduan, hain gogorra ez izateko.

    Egoiliarrak hasi ziran esaten hurrengo urtera arte etxotea lu-zea egingo jakiela eta gero beste data eta ikuskizun batzuk gehi- tzen joan ginan.Zein egunetan eta zein ikus-kizun egiten dozuez?C.Z.: Urtean bost bat biderrez eskeintzen doguz gure ikuskizu-nak egoitzetan eta Igorreko Jubi-

    laduen Etxean. Errege Egunean, kabalgatea; aratusteetan beste ikuskizun bat, aurten pasa dan mendeko 70 urteetan girotuta; april-maiatzean, Sevillako Apri-leko Ferian eta Huelvako Rocion oinarritutako beste ikuskizun bat; sanferminetakoa da hurrengoa, eta azkenik, urrietan country-a jantzatzen dogu.Koreografia, jantziak eta abar prestatzeko zenbatero batzean zarie?C.Z.: Igorreko Kultur Etxean loka-la itxi euskuen domeketan, ha-sikera baten, baina orain zapatu eta domeketan batzean gara.R.A-G.: Jente asko dago hone-tan inplikauta eta bakotxak bere ekarpenak egiten ditu. Hamasei jantzari gara eta aspaldi honetan 8 umeri be erakusten deutseguz jantzak. Umeak inportanteak dira, zaharrai bizitasun handia emo-ten deutseelako. Baina jente eta talde askoren laguntzea dauka-gu: moteroak musika-ekipoa ix-ten deuskue, loradendakoak lora sorta bi emoten deusku ikuskizun bakotxerako, bazkide batek erro-pak josten ditu...Bazkide bila zabizie orain, ezta? Zenbat zarie? Zein mo-tatako konpromisoa eska- tzen dozue?R.A-G.: Hogeta hamarretik gora

    Taldekoak sanferminetako ikuskizuna egiteko jantzita.

    gara eta berrogeta hamar baz- kide izatera heldu gura dogu. Mota guztietako bazkide eta konpromisoa dago: jantzariak, 0 lerrokoak, lan egiten dabenak... urtean 5 euroko prezio sinbo-likoa ipini dogu. Ikuskizunagaitik ez dogu kobretan, baina gastuak kubridu gura doguz. Ez dira gas-tu handiak, jente askok behar doguna doban emoten deusku eta.C.Z.: Gainera, sano ondo pase-tan dogu koreografiak prestatzen. Jantzan egiteak asko lagundu deutso jente bateri, emozinoak kudeatzeko. Eta badago jentea 50 urte bete arte, inoz ez dana mozorrotu. Bizitzaren ikuspegia be aldatzen jakie batzuei.R.A-G.: Dana dala, badago jen-tea honetan parte hartzeako gogoa izan arren, ez dauana egiten, "zer esango dau jenteak" pentsauta. Herriko kontuak, beti pausu bat atzera. Batzuk atera-ino etorten dira eta atean gera- tzen dira.Zelango harrerea izaten do-zue egoitzetan?C.Z.: Oso ona. Izan be, horre-gaitik hasi ginan ikuskizunak gehitzen eta sarritasuna han-ditzen. Dimako goiko egoitzan, txokolatea, txanpaina... danetik emoten deuskue. Eta zaharrak be sano esker onekoak dira. Be-heko egoitzan, gogorra izan zan hasikeran, begiradea galduta, sabaira begira dagoz asko.

    Beste egoitza batzuetan be eskatu deuskue gure ikuskizu-nak egiteko, baina egoiliarrak eta familiakoak eskatu deuskue, ez zuzendaritzakoak.Zein da arrakastarik handie-na daukan ikuskizuna?R.A-G: Beti saiatzen gara ikuski-zunak apur bat aldatzen, bardina ez egiteko. Aurten, berbarako, sanferminetakoan zeozer alda-tu beharko dogu, baina gatxa izango da, perfekzinotik oso hur egoan eta!

    Publikoaren artean barriz "La Zarzamora" kantuak arrakasta itzela dauka.C.Z.: Danak dira arrakastatsuak. Izan be, prestaketa lan handia egiten dogu. Eta gero han, behin jantzita, transformau egiten gara. Nik itzel pasetan dot neure 63 urtegaz Grease jantzatzen!

    Arratiako zahar etxeetan bizi diranak entreteniduteko sortu

    barri da Egoitzako Animaziorako Lagun Elkartea Igorren.

    NOBELEA

    Benja Aurrekoetxearen azken nobelea kalean da

    Erredakzinoa

    Benja Aurrekoetxea dimoztarra-ren 1812 isilpeko mezua nobe-lea argitaratu dau Elkar-ek. "His-torikoa, baina aldi berean baltza" egilearen esanetan, Dorotearen sekretua, 1812 sagaren lehe-nengo eleberria da. Benja Aurre-koetxea hamabostekari honetako Lumatuten saileko kolaboratzai-lea be bada.

    "Kontu sinple batetik historia konpleju bat egiten ahalegindu naz, non historiak berak baino, egiten dan bideari emoten deu- tsadan garrantzi handiagoa. Dana

    dala historia osoa ulertzeko, nolerebait Aturri buruzagiarena, atakadan datozen 1812 sagaren lehenengo hiru nobelak beha-rrezkoak izango dira irakurtea" azaldu deutso egileak begituri.

    Kokapen geografikoa dala eta, joko bat proposatzen deutso Aurrekoetxeak irakurleari. "Topo-nimiagaz josita dagoanez jolasa izango da irakurlearentzat zein lur zapaltzen dan jakitea. Arra-tiarrentzat errez-erreza izango da, eta gainontzekoak bigarren kapituluan agertzen dan ibaiaren izena kontuan hartuta, arin lor-tuko dabe zein dan jakitea" dino Aurrekoetxeak.

    Euskera eta Arratia inguruko lanakEsandako moduan hau arratia-rraren bigarren eleberria da. Le-henengoa, Bukar Est Hi (2005) izeneko nobela baltza izan zan. Baina ez da Dimakoak argitara-tu dauan lan bakarra. Lehendik be euskerearen inguruko eta Arratiagaz lotutako lan batzuk kaleratuta zituan Aurrekoetxeak: Euskararen irakaskuntzarako perpausen erabilera (1990), Baserri inguruko osasun bela-rrak eta erabilerak (2003) eta beste bigaz batera Arratiako bihotzetik Batz (2006), hain zu-zen be.

    Benjamin Aurrekoetxea.

    Euskaltzain urgazle izentau barrien artean Manu Ormazabal igorreztarra dago

    Erredakzinoa

    EUSKALTZAINDIA

    Euskaltzaindiak hamalau euskaltzain urgazle izentau zituan zezeilaren 14an. Tartean, Manu Ormazabal igorreztarra. Akademiaren batzorde akademikoetan beharrean dabize-

    nak izentau dabez oraingoan.Manu Ormazabal Igorren jaio

    zan 1956an. Euskera itzultzailea da Bilboko Udalean eta Mendebalde Kultura Alkarteko kidea. Euskara-Swahili, Swahili-Euskara hiztegi txi-kia hiztegiaren egilea da berbarako.

    Zortzi film labur Areatzan

    Erredakzinoa

    LABURBIRA

    Laburbira film laburren zirkuitua Areatzara helduko da, martiaren 15ean, 20:00etan, Udaleko Areto-ra. Martiaren 29ra arte, Euskal He-

    rriko 20 herritan izango da Labur-bira. Gurean, Igorrera be ailegauko da martiaren 29an Laburbiraren hamargarren edizinoa eta Ganoraz Euskera Taldeak Areatzako Udale-ko Euskera Batzordea eta Igorreko

    Udalaren laguntzeagaz antolatu ditu emonaldiok. Londresen eta Parisen be antolatu dira.

    Laburbira Topagunea Euskera Elkarteen Federazioak ipini dau martxan euskera alkarteekaz alkar-lanean, "Euskerazko ikus-entzu-nezko produkzinoa ezagutarazo eta herrietako kultur eskeintzea abe-rastea" da ekimenaren helburua, Topagunekoak adierazo dabeneran

    arabera. 2011 eta 2012an sortutako zor-

    tzi film labur eskeiniko dira, eta ordu eta laurden inguruko emonaldia izango da. "Sormena, dokumentala, fikzinoa zein animazinoa buztartzen dituen ikus-entzunezkoak eukiko doguz", dinoe antolatzaileak. Peliku-len zuzendariai jagokienez, ibilbide luzeko egileen eta sortzaile barrien lanak tartekatu ditu Laburbirak.

    Zortzi film honeek proiektauko dira: Beerbug (Ander Mendia), Be-rriro igo nauzu (Carlos Rodriguez), Desentxufatuak (Bernues anaiak), Deus et machina (Koldo Alman-doz), Elkartea (Kote Camacho), Hamaiketakoa (Telmo Esnal), Oinaze egoitzak (Oihan Amezua, Karlos Ibarbia, Netzer Bereziartua, Asier Sustaeta) eta Tortila (Iñigo Lopez).

  • begitu 1812013ko martiaren 5a

    KULTUREA 13

    Eskolako Agenda 21, Arratiako dendetako elikagaien jatorria aztergai

    Uxue Bernaola. Arratia Institutua

    Ikasleak egindako sagar dastaketea.

    mandarinak banandu atsede-naldietan, edo sagar dastaketea Arratiako sagar mota desbardi-nak ezagutzeko asmoz.

    Laster beste ekintza bat egin-go dogu: Igorre eta Dimako dendetan bertako elikagai mota desbardinak gometxen bitartez identifikauko doguz: gometx berdea Arratian sortutako elika-gaiak bereizteko eta gometx horiak Euskal Herrian sortutako elikagaiak bereizteko. Holan kon-sumitzaileak bertako produktuak zeintzuk diran ondo bereiztuta aurkituko ditue. Urtekerak mar-tian izango dira.

    Aurrekoagaz lotuta, Igitie kon-sumo taldea sortu da Arratian (nekazaritza agroekologikoa garatzen dabe bertako kideak). Ikastetxeok eurakaz hartu-emonetan ipinten gara nozean

    DUNBA

    Arratiako 3 ikastetxetako Esko-lako Agenda 21eko ordezkariok (Dimako eskolea, Igorreko esko-lea eta Institutua) elikadurearen inguruko proiektu bat antolatu dogu. Idazki honen bitartez, proiektu horren barri emongo deutsuegu.

    Ikasturte honetako gaia, elika-durea da. Bertako eta sasoiko produktuak hobeto ezagutu eta lantzea.

    Ikastetxeok gai horren ingu-ruan ekintza batzuk antolatu do-guz eskoletan: esaterako astean behin fruta eguna, intxaurrak eta

    LEHIAKETEA

    Gazteak sariak jaso dabezErredakzinoa

    Arratiako ume eta gazte artistak sariak jaso da-bez ekitaldi bitan. Lehenengo sari banaketea ze-zeilaren 20an izan zan. Bertan, Arratiako Udalen Mankomunitateak "Zaindu gure lurra, marroia erabili" lehiaketearen hamabi irabazleai tablet bana banandu eutsen. Egun bi beranduago, Lemoako Haur eta Gazteen XII. Ipuin Lehiake-tearen sari banaketea izan zan. Honeek euren ipuinak argitaratuta ikusiko dabez. Ekitaldian ipuin kontalari bat egon zan giroa animetan eta 100 persona inguru batu ziran bertan.

    Arratia osoko artistakArratia osoko umeak hartu eben parte, manko-munidadeak antolatutako lehiaketan, moda-lidade desbardinetan. Izan be, marrazketa, idazlan, argazki eta tweet lehiaketea izan zan. Elene Artiñano Arrarte (Bedia), Elaia Artetxe

    Roja (Zeanuri), Haizea Lekue (Arantzazu), Aiala Irusta Olibares (Areatza), Sabin Aston-doa Gutierrez (Areatza), Garazi Blanco Jauregi (Areatza), Lucia Gonzalez (Zeanuri); Usune Goti Etxebarria (Areatza), Shira Llorente San-chez (Areatza), Alain Telletxea (Igorre), Unai Ojanguren (Lemoa) eta Maddi Sanchez Arrar-te (Bedia) izan ziran irabazleak.

    Ipuin jaiaIñaki Carretero ipuin kontalariak animau eban Lemoako Ipuin lehiaketearen sari banaketa ekitaldia eta 100 persona inguru batu ziran ludotekan, Udal iturrien arabera. 154 ipuinek hartu eben parte hamabigarren edizino ho-netan. Irabazleak Leire Otxandategi, Eider Re-menteria, Leire Amorrortu, Irati Artaraz, Andere Moreno, Lemoako eskolako 2. ziklo osoa, Unai Sierra-Sesumaga, June Olea eta Ibai Arana izan ziran eta Udalak euren lanak argitaratuko ditu.

    behin, ikastetxeetara etorri eta azalpen labur batzuk emoteko nekazaritza mota horreri buruz. Oraingoan galdetuko deutsegu ea euren produktuak Diman eta Igorren erosteko aukerarik da-goan eta bertako elikagaiak eros-tearen onurak zeintzuk diran.

    Konsumitzaile bezala erosi daiguzan gure herriko eta ingu-ruko elikagaiak, ingurumenak eta herriko nekazari eta abeltzainak eskertuko deuskue!

    Batzar OrokorraErredakzinoa

    ZERTU KULTUR ELKARTEA

    Zertu Kultur Elkarteak urteko Batzar Orokorra egin eban zezeilaren 15ean. Urteotan zuzen-daritza barria onartzeko, proiektuen azalpena egiteko eta diru kontuen gora-beherak emote-ko egin bada be, aurten bazkideen ekarpenak batzeako izan da Batzar Orokorra. Alkartea eta bere produktua dan begitu aldizkaria aztertu, balorau eta proposamenak jaso ziran bertan.

    Zerturen alde positiboetan gehien komen-tautakoa Zertuk eskualdearen identidadea indartzen laguntzen dauala eta arratiarrai argitalpenak eta ikastaroak eskeintzen deu- tsazala izan zan. Baita be, egungo krisi egoera honetan aurrera egitea meritutzat jo eben alkartekideak. begituri jagokonez puntu posi-tiboetan Arratiako hedabide euskalduna eta gainera etxean errez hartzean dana izatea izan zan alkartekideak gehien balorau ebena.

    Gainera informazino argia emoten dauala eta atal batzuk oso praktikoak dirala (agenda, zer-bitzuak...) komentau zan.

    Hobetu beharrekoetan luze eztabaidatu eben eta aurrerantzerako bidean indarrak non ipini behar diran argitzen lagundu eban batzarrak. Herrien arteko desoreka, gaietan dagozan hutsuneak, sail batzuk daukiezan gabeziak azaleratu ziran. Alkartekide batzuk "geure herrietako bizitza ez da behar bezala islatzen" be komentau eben eta instituzinoe-tatik kanpoko, hau da, herritarren barri gehia-go irakurtzea gustauko jakiela adierazo eben. Proposamenak be hainbat izan ziran, besteak beste arratiarrakaz hartu-emonak jagotea, hiru belaunaldiak kontuan hartzea, lan-munduari arreta handiagoa eskeintzea edo proiektua Arratiatik kanpo ezagutarazotea garrantzitsu- tzat jo ziran.

    Bertaratutako alkartekideen eretxiz batzarra-ren balorazinoa sano positiboa izan zan eta Zertuko zuzendaritzak be alkartekideen ekarpe-nak zuzenean batzea sano positibotzat jo dau.

    Arratia aurrera BBK Sariketan

    Irati Urien

    BERTSOLARITZEA

    Arratiako gazteak hasikera ona emon deutsie urtengo XXI. BBK Sariketeari. Jente mordoa hurre-ratu zan Igorreko Lasarte Aretora saioagaz gozatuteko prest. Hama-zortzi urtera artekoetan justutxo ibili ziran, baina atzenean, 10 puntuko aldeagaz Busturialde-koak irabazi eutseen Aitor Asua, Arrate Gaztelu eta Beñat Alonsori. 18-25 urtera artekoetan ondo defendidu eta itzelezko bueltea

    emotea lortu eben etxekoak. Irati Astondoa, Illart Gumuzio eta Malen Amenabar ibili ziran nagusien norgehiagokan eta 73 puntu kendu eutsiezan aurkariai. Epaile lanetan Juanjo Respaldiza, Gorka Intxaurbe eta Arkaitz Esti-balles ibili ziran. Igaz lehenengo fasean kanpoan gelditu baziran be, oraingoan hurrengo saiorako pasea lortu dabe Arratiakoak. Illart Gumuzioren esanetan: "Etxo-ten ez genduan garaipen bat itxi dogu herrian eta horrek poza

    emoten dau duda barik". Bigarren honetan, Durangaldekoen kon-tra neurtuko dira hilaren 12an. Aurtengoan hiru kanporaketa, finalaurreko bi eta finala jokatuko dabe 50 bertsolari inguruk. Mar-tiaren 22an izango da finala Bil-boko Kafe Antzokian, 19:00etan.

    Institutuko bertso-taldea in-dartuzTalde majoa osatuten dabe Ins-titutuko gazteak aurten. Hamar bat inguru batuten dira bertsotan egiteko. Igazko kursoa akabe-tan egoala Arratiako eskoletatik Institutura bidean egoazan 6. mailakoakaz propaganda ekital-di berezi bat egin zan eta neurri

    baten hurrengo kursorako jen-tea lortu zan. Juanjo Respaldiza irakaslearen berbetan: "Gazteak animau egin dira eta animau di-ran horreek, guztiz ondo dabiz.

    Gustura dabiz eta balioko jentea dala ikusten da". Eskola ordueta-tik kanpo batuten dira eguenetan, eta urtero lez eskualdeko eskole-tara joaten dira saiotxoak emoten.

    Arratia Institutuko bertsolaritza ikasleak.

  • begitu 1812013ko martiaren 5a

    ASTIA14

    AGENDEA

    Martiak 5BEDIA17:00etatik 20:00etara eta hilaren 22ra arte, Bediako txiki-txokorako, Udalekuetarako eta Uda Gazterako izen emotea liburutegian. ZEANURI18:30ean, dokumentala eta berbaldia Emakumeak lurraren defentsan Kultur Etxean.

    Martiak 6 BEDIA19:00etan, berbaldia "Emakumeak eta umorea" liburutegian.

    Martiak 7 ARANTZAZU17:30ean, berbaldia "Emakumeen arteko alkartasuna". Udaletxe azpian.IGORRE19:30ean, Yolanda Jubetoren berbaldia "Krisiaren aurrean alternatiba feminista" Igorreko Kultur Etxean.LEMOA19:00etan, Aintzane Rincon historialariaren berbaldia "Emakumeen memoria historikoa" eta Gure herriko emakumeak lehiaketearen aurkezpena. Jubiladuen Etxeko goiko aretoan.

    Martiak 8IGORRE19:00etan, andren nazinoarteko eguneko konzentrazinoa Kultur Etxe aurrean.DIMA21:00etan, poteoa plazan eta gero afaria Aspuru jatetxean. Ondoren erromeria Jokaldi taldeagaz.ZEANURI21:30ean, andren afaria Jubiladuen tabernan.

    Martiak 9ARTEA17:30ean, berbaldia "Landa eremuko emakumeen egoera". Ludotekan.BEDIA14:00etan, kantu bazkaria frontoian. Betiko kantuak danon artean gogoratu.IGORRE22:00etan, zinea Amor Lasarte Aretoan.

    Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean, Txalo Produkzioak Pottola antzezlana eskeiniko dau Igorreko Kultur Etxean martiaren 17an, 20:00etan. Lur Kortak, Aitor Fernandinok, Joseba Usabiagak edo Egoitz Sanchezek eta Ainhoa Garaik emongo deutsee bizia personajeai. Antzezlan hau, martiaren 8aren programazinoaren barruan sartzean da.

    "Gorka gizon arrakastatsua da. Elenagaz maitemindu da guztiz, andra adimentsu, atsegina eta sensuala da eta; gainera dibertigarria da eta behar baino 30 bat kilo gehiago ditu. Elenagaz harremanetan hasi dala jakitean, bere lagunak Alex eta Blanca zirika hasi jakoz, Elenaren gaineko eretxi krudelak tarteko. Esandako horreek eragin itzela daukie Gorkarengan" dino sinopsiak.

    Itxurearen gaineko antzezlana Igorren

    IRAGARKI LABURRAK

    SalduSALGAIGaraje partzela salgai Lemoa erdigunean. 660 549 695 Bego.SALGAIHaretzezko arasa ederra salgai. 139zm zabal, 50 sakon, 193 altuerea. Ikusgai dago Elexalde 10ean, Igorren. 800 €. 615 731 182. AUTOA SALGAIFiat Punto 1.2 Dynamic 5 ateduna. 8 urte ditu. ITVa 2014ko bagilera arte pasauta, 672 762 066 (Gaizka). danerikETXEA ALOKATZEN DOGUAlokairuan dagoan pisu baten bila gabizan neska arratiar bi gara. Alaitz eta Maider 652 722 698.UMEAK JAGOTEN DODAZArrastiko ordutegian umeak jagon edo klase partikularrak emoteko prest nago. Kotxeduna. Interesdunak deitu zenbaki honetara 600 759 434 (Naiara) Telefonoa.

    UMEEN ZAINTZAKUmeakaz esperientzia daukan neska bat zuen seme-alabak jagoteko prest dago. kotxeduna (Pili 686 728 843). GARAJEA ALOKAIRUAN Garaje partzela bat alokatzen da Igorreko erdigunean. 659 395 911. Luis.BIZIKLETEA GURA DOTErrepidean ibilteko bizikletea gura dot. Zaharra eta merkea bada, barria eta karua baino hobeto. Idatzi: [email protected] helbidera.

    Zeozer saldu, erosi, alokatu, trukea egin, behar edo behargin bila bazagoz, bidali asko jota 25 berbako mezu bat. [email protected]. Mezuak doban dira.

    1 Zerturen argitalpenak jasoko dozuz,

    zozketetan

    sartuko zara.

    begituk 10

    urte eta

    ehundaka

    lagun.

    Begitu-lagunen txokoaZenbaki honetako saridunak:

    2

    94 631 73 14 | www.begitu.org | [email protected]

    Iker Mendiola (Zeberio)Igor Menika (Arantzazu)

    Joko Alai Kirol Elkartea (Zeanuri)Maiana Bustinza (Igorre)

    Igorreko Kultur Etxeak emondako bina sarrera Pottola antzezlanerako.

    Igorreko Kultur Etxeak emondako bina sarrera Amor filmarako.

    LEMOAGanzabaleko Oroitze Eguna. Lemoa-Artaun. Urtemondo (789 m).

    12:00etan, Jaialdia "Genero parekidetasunerako diagnostikoaren amaierea" Elizondoko Kultur Gunean.UBIDEBertso-afaria.

    Martiak 10IGORRE17:00etan, umeentzako zinea Blackie eta Kanuto (euskeraz). 19:30ean, zinea Amor Lasarte Aretoan.LEMOAAndren Arratiako III. Mendi Martxea. Lemoatxa (358 m).

    Martiak 12AREATZA18:00etan, Biojantza taldeak antolatuta, Bideoforum-a El cambio. Udal Aretoan.

    Martiak 13AREATZA19:00etan, Uxue Alberdigaz Aulki Jokoa liburuaren gaineko berbaldia.

    Martiak 14BEDIA17:00etan, Korrika Txiki. Herriko plazan.

    Martiak 15AREATZA20:00etan, Udal Aretoan Laburbira film laburren emonaldia Ganoraz Euskera Taldeak antolatuta.BEDIA18:00etan, urtekerea eskiatzera Baqueira Beretera astegoien pasa. Udaletxe ondoan. Martiak 16BEDIA18:00etan, zinea Asterix olinpiar jokoetan. Liburutegian.

    DIMAArratiako Korrika Bazkaria. 13:00etan, triki poteoa plazatik. 16:30ean, bazkaria frontoian. Bazkal ostean tailerrak Zaztaparrak taldeagaz.IGORRE17:00etan eta 19:00etan, Ipuin Musikala. Arratiako Musika Eskolak antolatuta.

    22:00etan, zinea El cuarteto Lasarte Aretoan.LEMOA16:00etan, eskualdeko bola txapelketea. Bolalekuan.

    Martiak 17AREATZAGorbeiako Parketxeak antolatuta "Familientzako hazi eta frutuen tailer praktikoa".DIMA16:30ean, genero tailerra Elexalde geletan.LEMOAGanzabalek antolatuta, goizeko urtekerea Arratiatik.

    Martiak 18BEDIA17:00etan, tailerren astea: lorak eta loraontziak. Liburutegian.

  • begitu 1812013ko martiaren 5a

    15DENPORA-PASA / KOMIKIA

    DENPORA-PASA EZKERRETIK ESKOIERA1.- Omen. Oso. 2.- Letra bat. Italiako uria. 3.- Erabateko. 4.- Enbor. Boroa. 5.- Errepetiduta, kontuz. Letra bat. Ekintza baten norainokoa adierazoteko interjekzinoa. 6.- Nitrogenoa. Edadeko. 7.- Iragan. 8.- Bigun. Letra bat. 9.- Existidu. Persona izenordaina.

    GOITIK BEHERA1.- Zoramen. Musika nota. 2.- Bat erromatar. Moabeko emakumea. Octavio..., mexikar idazlea. 3.- Birritan, bozina zaratearen onomatopeiea. Pisu, karga. 4.- Lehortasun. 5.- Eremu. Beldar. 6.- Narria, narra. Zenbakia. Letra bat. 7.- Zintzo. Amaitu.

    Topau marrazkilari baten zazpi tresnaren izenak.

    IMAN OLATU S A T U R E D O L A

    I N E R R E G E L A

    Z O R R A K O G U Z

    T R I U Z A N U B O

    O K A Z T E G I A R

    K O N P A S A Z O R

    J A B A K E S U R O

    O L O R R A M I A Z

    R A R S A G U T A K

    U G R A H O N D I A

    B R A G A I R R O I

    E L G E T A P A U L

    X I O D E K I G A U

    I Z M A H U K E R A

    A T A K A L B U D A

    SATUREDOLA

    INERREGELA

    ZORRAKOGUZ

    TRIUZANUBO

    OKAZTEGIAR

    KONPASAZOR

    JABAKESURO

    OLORRAMIAZ

    RARSAGUTAK

    UGRAHONDIA

    BRAGAIRROI

    ELGETAPAUL

    XIODEKIGAU

    IZMAHUKERA

    ATAKALBUDA

    1 2 3 4 5 6 7

    1

    2

    3

    4

    5

    6

    7

    8

    9

    AKIMIKO

    Igor

    Menika

    1234567

    1EISANO

    2RMILAN

    3OROKOR

    4MUKURB

    5ETTBU

    6NZAHAR

    7PASSTU

    8SAMURT

    9IZANGU

    begitu.orgGugaz harremanetan

    ipinteko94 631 73 14

    eta 649 979 [email protected]

  • ALKARRIZKETEA16

    "Sormena leku guztietan egon behar da"

    Zelan sortu zan Baso Ahaztuak dokumentala egiteko idea eta zelan gauzatu zenduen?Iker Yurrebasoren idea batetik urten zan, basoaren kudeaketeak eztabai-da bat behintzat behar ebala ikusi-ta. Herritik hasi zan, eskala txikian. Gero Euskal Herri mailara pasau zan, egoerea desbardina dalako Mediterraneo isurialdean. Han lurrak komunalak dira eta holan, hasi ginan zabaltzen eta zabaltzen, eta gaur ia-ia amaitua daukagun proiektua sortu zan. Iker, Maite Yurrebaso eta hiruron artean egin dogu. Maite Yurrebasok hiru animazino pieza egin ditu. Gure inguruko jenteak be lagundu dau bai-na batez be guk egin dogu apenas baliabide barik. Gure kamaratxoa eta

    IBAI PUJANA

    Dokumentalak, fikzinoa, komikiak... modu asko hartzean

    dabez Ibai Pujanaren lanak, baina beti mezu konprometidua

    emoten. Baso Ahaztuak dokumentalaren aurrestreinaldia

    egin eban zezeilaren 16an Igorren. Hau amaituteaz gainera,

    1976ko martiaren 3an Gasteizen izandako hilketen gaineko

    dokumentala eta Igorreko Udaleko memoria bankua

    promozionetako bideoa egiteko proiektuak daukaz.

    Egunon printzesa! filma, Gorbeia Suzien lasterketarako

    bideoa eta Arratiako andra kirolarien gaineko dokumentala

    dira Zeberion bizi dan igorreztar honen beste lan batzuk.

    Erredakzinoa libreta eskuan hartuta.50 minutu irauten dau orain, baina

    amaitutakoan ordu eta laurden ingu-rukoa izango da. Aprobetxetan gabiz finantziazinoa topetako.Zer zabizie egiten? Crowdfun-ding-ik egin dozue? Bai, hori da finantzietako topau do-gun bidetxo bat, baina hor baldintza batzuk bete behar dira eta bidean gagoz. Goteo Euskadin dago.

    Bere egunean Eusko Jaurlaritzara be bialdu genduan txosten bat lana-ren inguruan eta onartu eben, baina finantzietako ez eben aukeratu.Non grabau dozue Baso Ahaz-tuak dokumentala?Alkarrizketak dira batez be. Diman grabau doguz batzuk, Angel Larrea eta Abel Ariznabarretagaz; gero Lei- tzan be egon gara, Leitzako basozain

    bategaz; Aramaion... gero Carlos Frontales, hemen saskigintza tailerra emon ebana alkarrizketatu genduan. Ze gidoi egiten jako basoen in-guruko dokumental bateri?Ni be oraindino horreri erantzun gu-ran nabil. Ze alkarrizketetan jenteak gauza pilo bat esaten dau, historikoak eta dana, baina... zelan azaldu neoli-tikoa, berbarako? Gainera inguru guz-tiak, sano ikututa eta aldatuta dagoz. Eta hori ezelango presupuesto barik. Zelan irudikatu basoa eta alkarrizketa-tuak esaten dabezan gauza guztiak? Prozesuaren bigarren erdian alkarriz- ketak egitetik aparte, hainbat irudi ateraten ibili naz, kamareagaz; testua sortuta neukan, hasieran 200 orrial-dekoa zan eta orain 40 orrialdekoa bihurtu da. Eta non ipini daikegun irudi politen bat eta zelan, ikusten ibili naz.Animazinoa be badauka, Maite Yurrebasok eginda.Bai. Hori lujo bat izan da. Hiru harri-bitxi. Gai asko dagoz basoaren ingu-ruan eta azpigaiak lotzeako animazi-noa erabili dogu.Honetaz aparte, Egunon prin- tzesa! be zuzendu zenduan, Gorbeia Suzienerako bideoa...Gorbeia Suzien neska bategaz. Araia Tamayogaz egin neban.Arratiako andra kirolarien gai-neko bideoa be egin zenduan.Baita. Hori ordu erdiko lan bat izan zan, hamahiru alkarrizketa danak gal-dera bardinakaz eta arin eta baliabide gitxigaz egin beharreko lana.Honetaz aparte begiturako komi-kiak be egiten dozuz.Bai.Beraz, zine zuzendari, komikigi-le... besterik?Sorkuntzagaz lotutako gauzak egitea gustetan jata. Uste dot sormena leku guztietan egon behar dan zeozer dala. Komikiena barria da niretzako. Ez dira errezak. Gehienez hiru bineta-tan zeozer esatea ez da erreza.

    Badirudi zure lan guztiak konprometiduak dirala: an-drakanako biolentziaren kon-trakoa, ekologiaren aldekoa, euskal kultura eta kirolaren aldekoa...Bai, konprometiduak dira eta militan-tzia be badago, nire baloreak dira eta beti dagoz hor. Lanak, sorkuntza lan- tzeaz gainera, eragin bat euki daian. Lotuta geratzen naz kausa horreekaz. Zein da zure eretxia zine komer-tzialaren gainean. Ikusi dozuz Oscarrak irabazi dabezan pe-likulak?Danetik ikusten dot. Bilatzen dodaz gustuko zuzendariak, aktoreak edo argazkia. Oscarrak irabazi dabezan artean, Pi’s life gustau jata, kuriosoa dalako eta oso eszena fantastikoak erakusten ditualako, baina oso ondo eroanda. Gero, alegia bat edo mezua daukan istorio bat da.

    Beti gustau jata Oscarren gainean jakitun egotea. Baina lanpetuta nago,

    ze ondino ikasten nabil eta gero es-kuartean daukadazan lanak eta proiek- tuak be hor dagoz. Esaterako, Igorreko Udalagaz hasi gara beharrean, memo-riaren bankuaren proiektuan.Memoriaren bankuaren proiek-tuan dokumentalen bat egingo dozu?Bai. Proiektu honen helburua me-moria historikoaren artxiboa sortzea da eta amaierako zatian, bideotxo bat egitea. DVD bat, publizidaderako edo kili-kili apur bat sortzeako herrian.Beste proiekturik badozu? Beste proiektu baten be banago Gas-teizeko jenteagaz. 1976ko martiaren 3an Gasteizen gertatutako hilketen gaineko dokumentala egiten nabil, hain zuzen be. Bariku honetan (mar-tiak 1) daukagu trailerraren aurkez-pena. Senideak eta eleiza haretako abadea be alkarrizketatu dodaz eta espero dogu dokumentala udabarri-rako ateratzea. Hori eta memoriaren bankua dira nire hurrengo proiektuak.