AKTEA OSOKO BILKUREA - Bermeo · 2016-02-24 · Adierazo dau, ondorioz, bardintasuna, fede ona eta...

33
1 AKTEA OSOKO BILKUREA (2015/12) Bilkurea: Berezia Datea: 2015-12-23 Lekua: Gizarte eta Kultura Etxeko Gaztelekuko lokala Hasiera-ordua: 08:05 Amaiera-ordua: 10:00 Bertaratuak Lehendakaria: Idurre Bideguren Gabantxo (BILDU) Batzarkideak: Benito Ibarrolaza Munitiz (EH BILDU) Irune Ormaetxea Legarreta (EH BILDU) Naia Bilbao Uriarte (EH BILDU) Juan Carlos Agirre Santamaria (EH BILDU) Amaia Elorza Elortegui (EH BILDU) Aingeru Astui Zarraga (EH BILDU) Aritz Abaroa Cantuariense (EAJ) Amaya Gaztelu Imatz (EAJ) Jon Iñaki Unanue Astoreka (EAJ) Alazne Zumeta Garro (EAJ) Idoia Platas Arenaza (EAJ) Pedro Bilbao Larrauri (EAJ) Ziortza Irastorza Muruaga (EAJ) Xabier Ortuzar Butron (GUZAN) Jon Goikolea Ojinaga (GUZAN) Iker Aguado Buil (IZARTU BERMEO) Idazkaria: Karmele Muñoa Arrigain Bertaratu ez diranak Batzarkidea/k:

Transcript of AKTEA OSOKO BILKUREA - Bermeo · 2016-02-24 · Adierazo dau, ondorioz, bardintasuna, fede ona eta...

Page 1: AKTEA OSOKO BILKUREA - Bermeo · 2016-02-24 · Adierazo dau, ondorioz, bardintasuna, fede ona eta konfidantza legitimoaren arabera, kontrako erabagi bat edo epai bat ez dagoen bitartean,

1

AKTEA OSOKO BILKUREA

(2015/12)

Bilkurea: Berezia

Datea: 2015-12-23

Lekua: Gizarte eta Kultura Etxeko Gaztelekuko lokala

Hasiera-ordua: 08:05

Amaiera-ordua: 10:00

Bertaratuak Lehendakaria: Idurre Bideguren Gabantxo (BILDU) Batzarkideak:

Benito Ibarrolaza Munitiz (EH BILDU) Irune Ormaetxea Legarreta (EH BILDU) Naia Bilbao Uriarte (EH BILDU) Juan Carlos Agirre Santamaria (EH BILDU) Amaia Elorza Elortegui (EH BILDU) Aingeru Astui Zarraga (EH BILDU) Aritz Abaroa Cantuariense (EAJ) Amaya Gaztelu Imatz (EAJ)

Jon Iñaki Unanue Astoreka (EAJ) Alazne Zumeta Garro (EAJ) Idoia Platas Arenaza (EAJ) Pedro Bilbao Larrauri (EAJ) Ziortza Irastorza Muruaga (EAJ) Xabier Ortuzar Butron (GUZAN) Jon Goikolea Ojinaga (GUZAN) Iker Aguado Buil (IZARTU BERMEO)

Idazkaria: Karmele Muñoa Arrigain

Bertaratu ez diranak Batzarkidea/k:

Page 2: AKTEA OSOKO BILKUREA - Bermeo · 2016-02-24 · Adierazo dau, ondorioz, bardintasuna, fede ona eta konfidantza legitimoaren arabera, kontrako erabagi bat edo epai bat ez dagoen bitartean,

2015/11

2

Aztergaiak

1. Alkateak 2015eko ekainaren 26tik Osoko Bilkureak bere liberazinoa onartu bitartean, udalbatzaren adostasun barik jasotako soldaten itzulera osoa.

2. Alkatearen liberazinoa eta kargu honeri jagokon soldataren onarpena.

1.- ALKATEAK 2015-EKO EKAINAREN 26-TIK OSOKO BILKUREAK BERE LIBERAZINOA ONARTU BITARTEAN, UDALBATZAREN ADOSTASUN BARIK JASOTAKO SOLDATEN ITZULERA OSOA. Idazkari andreak berbea hartuta, adierazo dau, Osoko Bilkura berezi baten dagozala zinegotzien laurdenak baino gehiagok halan eskatu dabelako, EAJ/PNV eta IZARTU BERMEOko zinegotziek hain zuzen be, eta legediak esaten dauana jarraiki, eskaria egin eta hamabost laneguneko epean egin beharrekoa izanik, epe horren barruan deitu dala, aitatutako zinegotziek eskatutako gai zerrendearen arabera. Gai zerrendearen lehenengo puntu honeri jagokonez, esan dau, alde batetik, Osoko Bilkureak bai daukala onartuta bere liberazinoa, 2015. urteko Aurrekontua eta bere oinarriak onartu ziranean egin zana, eta legediak ez dinoala Osoko Bilkura hori zein izan behar dan eta akordioa zelan onartu behar dan. Azaldu dau gai horren inguruan dagoen aurrekari bakarra, Trapagaraneko Udalarena dala, Auzitegi Nagusiko epai baten babesa daukana eta, epai horren arabera, Aurrekontua eta bere oinarrien onarpena, Osoko Bilkurak egiten dauana, nahikoa dala liberazinoak onartutzat emoteko. Esan dau udal honetan holan egin izan dala eta ez dagoela ezelako epairik esaten dauana udalaren funtzionamendua ez dala zuzena izan. Hori horrela, funtzionamendua egokitzat jo beharko da, kontrakoa esaten ez dan bitartean. Adierazo dau, ondorioz, bardintasuna, fede ona eta konfidantza legitimoaren arabera, kontrako erabagi bat edo epai bat ez dagoen bitartean, alkatea liberatuta dagoela ulertu behar dala eta ez litzatekeela legezkoa izango soldatak itzularaztea atzera eraginagaz, erabagiak hirugarren batentzat kaltegarriak diranean, etorkizunerako eragina bakarrik izango leukelako, eta ez atzerako eragina; are gehiago lana eginda dagoen heinean, soldata horreek itzularaztea, bidegabeko aberaste bat suposatuko leukiolako Udalari alkatearen kaltetan, legediak be ez dauana baimentzen.

Page 3: AKTEA OSOKO BILKUREA - Bermeo · 2016-02-24 · Adierazo dau, ondorioz, bardintasuna, fede ona eta konfidantza legitimoaren arabera, kontrako erabagi bat edo epai bat ez dagoen bitartean,

2015/11

3

Esan dau ezin dala ahaztu be, Udalaren jardunaren ondorioz hirugarrengo bati kaltea suposatzen bajako, hirugarren horrek Udalaren ondare erantzukizuna eskatzeko aukera eukiko leukeela eta, ondorioz, alkateak, udalaren jardunak kaltea suposatu badeutso, izandako galeren pareko kalteordaina eskuratzeko eskubidea izango leukeela. Hori horrela, esan dau, erabagia onartuko balitz, bidea edozein dala be, alkateak dirusarrera horreek eskuratuko leukezala barriro, bai atzeraeragina suposatzen dauan erabagi bat onartzeagaitik, bai Udalaren bidegabeko aberaste bat dagoelako, edo udalaren ondare erantzukizuna dagoelako. Aritz Abaroa jaunak azaldu dau EAJ/PNVk eta IZARTU BERMEOk eskatuta deitu dala Osoko Bilkura hau, Udala eratu eta sei hilabete igaro diralako liberatuen onarpen barik. Esan dau ekainaren 26ko Osoko Bilkuran onartu zala liberadurik ez egotea eta hori zuzentzen ahalegindu dirala, idazkariak esan ebalako alkatea liberatuta egoala eta, baten baino gehiagotan saiatu diran arren irregular egoana erregularizatzen, Osoko Bilkurako gai zerrendan sartzeko eskatuz, ukatu egin jakela eta ezetz esan jakela. Adierazo dau ez dala egon proposamen hori abordatzeko asmorik eta ez jakola kasurik egin zero liberaturen erabagiari. Hori horrela, errespetu falta baten ondorioz, Osoko Bilkura triste honetara etortzeko legera jo behar izan dabela esan dau, legea urratu egin dalako eta ez dalako ondo egin. Jarraian legea irakurri dau eta esan dau Osoko Bilkura hau be ez dala ondo deitu eta ez dala legea bete, legeak dinoena baina ia 10 egun beranduago deitu dalako. Azaldu dau ez dala lehenengo bider informazinoa eskatzen dabena Osoko Bilkura bat egiteko, hiru aldiz egin dabelako eta ez jakelako erantzun. Informazinoa ukatu jakela esan dau. Adierazo dau ez jakela informazinoa epe barruan emon eta transparentziarik ez dala egon, egon barik jarraitzen dauala. Agertu dau gai zerrendeagaz batera idazkari eta kontu-hartzailearen txostenak bialdu zirala baina gaur bat bakarrik irakurri dala, teknikari bien arteko desadostasuna dagoelako eta, irakurri dan txostenaren arabera, euren harridurarako, alkatea aurreko legealdian liberatu zala esaten dala azaldu dau, kontu-hartzaileak soldatak bere desadostasunagaz ordainduko dauzala eta egoera erregularizatu egin behar dala esaten dauan bitartean.

Page 4: AKTEA OSOKO BILKUREA - Bermeo · 2016-02-24 · Adierazo dau, ondorioz, bardintasuna, fede ona eta konfidantza legitimoaren arabera, kontrako erabagi bat edo epai bat ez dagoen bitartean,

2015/11

4

Argitu dau gaurko Osoko Bilkuraren helburua ez dala besterik, egoera erregularizatzea baino eta urtenbide duin bat emotea, alkatea %100ean liberatuta, soldata legalki kobratzeko. Esan dau Osoko Bilkura hau deitzea probokatu behar izan dabela alkatea legearen barruan liberatzeko, maiatzeko hauteskundeen ondoriozko borondatea onartzeko eta egokitzen jakon soldata onartzeko, Osoko Bilkurearen eskumena dana. Iker Aguado jaunak adierazo dau gertatu dana oso sinplea dala: Dekretuz edo Osoko Bilkurearen erabagiz onartu eitekean liberazino hori baina ez da onartu ez bata ez bestea, ez dana legala ez demokratikoa, beste taldeak gutxietsi diralako. Beraz, egoera legeztatzeko aukera hau dala esan dau. Gogorarazo dau Oscar Uribarri zinegotzi ohiak uztaileko bozeramaileen batzarrean proposatu ebala alkatearen liberazinoa Osoko Bilkuratik pasatzea, eta esan ebala IZARTU BERMEOk aldeko botoa emongo ebala, baina ezetz erantzun jakonela. Gogorarazo dau be iraileko Osoko Bilkuran, Uribarri jaunak proposatu eutsola alkateari Dekretuz onartzeko eta ez zala holan egin. Eta gogorarazo dau be GUZANegaz hirugarren aukera eduki ebela baina erantzuna ezezkoa izan zala. Adierazo dau orain erregularizatzeko laugarren aukera bat emon dala, IZARTU BERMEOk eta EAJ/PNVk Osoko Bilkura hau deituta, baina ilegaltasuna onartuta eta txarto kobratutako soldatak itzulita herriari. Agertu dau hemendik aurrera modu legalean jarduteko onartuko dabela liberazinoa, soldaten %15eko beherapenagaz, legeen barruan eta modu demokratikoan, eta ezezko botoen ganetik baiezko botoa emongo deutsola bai soldaten itzulerari eta baita be liberazinoari. Xabi Ortuzar jaunak adierazo dau ez dabela zirko horretan parte hartu gura eta adierazo dau be, denbora eta batzar piloa inbertitu dabezala gai honetan, eta BILDUk hainbat biderrez esan dauala alkatea liberatuta dagoela. Esan dau kontu-hartzailearen txostena be eskatu ebela baina ez jakela ailega. Adierazo dau lanean egon danari soldatak itzularazotea zentzubakokeria dala eta, kontu-hartzaileak dinoena irakurrita, liberazinoa atzera eraginagaz onartzea %15eko beherapenagaz urtenbide duina dala. Baina hori proposatu ebenean, BILDUk ezetza emon ebala eta hori ez zala oso arduratsua izan esan dau, ez dan moduan kontrako proposamena, hau da, soldata guztia itzularazotea.

Page 5: AKTEA OSOKO BILKUREA - Bermeo · 2016-02-24 · Adierazo dau, ondorioz, bardintasuna, fede ona eta konfidantza legitimoaren arabera, kontrako erabagi bat edo epai bat ez dagoen bitartean,

2015/11

5

Argitu dau ez dagozala hemen BILDUri popa salbateko, kontsekuenteak izateko baino eta, herri xelebrea izan dana, politika munduan ridikulua egiten ari dirala esan dau. Adierazo dau gai larria dala eta soluzionatu gurean ibili zirala, kontu-hartzailearen txostenean euren aportazino bat dagoala aitatu dau, 30/1992 Legeko 57.3 artikuluarena hain zuzen, batzar danatan azaldu dabena, eta bide hori hartzea desiatzen dabela esan dau. Esan dau be 4 alderdiak batu zirala gai honeri buruz berba egiteko eta arau positibo hori datorren urtean aplikatzea espero dauala. Amaitzeko, esan dau bere taldeak nahikoa aportatu dauala eta herriaren alde lan egiteko eurekaz kontateko, eta Gabon onak opa dauz.

Batzarretik urten aurretik, Jon Goikolea jaunak esan dau ez dabezala kobratu gura gaurko Osoko Bilkurako asistentziari jagokozan ordainsariak. Jarraian, 08:23ak diranean, Xabi Ortuzar eta Jon Goikolea jaunek batzarretik urten dabe. Benito Ibarrolaza jaunak esan dau pena dala GUZANeko zinegotziak batzarretik joatea, ez dakielako ez badira ausartu pausoak emoten, izan leikeelako presinoak jasatea EH BILDUren alde egiten dabenean. Baina pena izan arren, errealitatea hori dala esan dau. Jarraian esan dau aurrekari batzuk aitatu gura dauzala: -Maiatzean udal hauteskundeak egon ziran eta EH BILDUk irabazi eban. -Emaitza horreen ondorioz, Idurre Bideguren izendatu zan alkate. -Orain arte beti egin dan moduan kolore danatako alkateekaz, EAJ barne, liberatu moduan altan egon zan kargua hartu ebanetik. -Aurreko legealdian liberatuta egon ziran zinegotziei baja emon jaken liberatu moduan, ez dalako zehatz agertzen Aurrekontua betearazoteko oinarrietan: zinegotziak dino orokorrean, ez zenbaki zehatza. -Alkatea bakarra da, zinegotziak 16 diran bitartean, idazkariak esan eban moduan eta, ondorioz, zuzenean liberatuta geratu zan. -Bigarren eraketako Osoko Bilkuran gertatu zan liberatuen bozketaren ezezkoa, eta alkateak esan ebanean bere lanera itzuli behar ebala, danak shock egoeran geratu ziran, idazkariak esan arte zer pasatzen zan eta liberatuta zegoela. -Bilkura horretan inork ez eban ezer esan berak Ibarrolaza jaunak ezik, holan zala ulertzen ebala esan ebanak. -Bilkura horretako akta aho batez onartu zan.

Page 6: AKTEA OSOKO BILKUREA - Bermeo · 2016-02-24 · Adierazo dau, ondorioz, bardintasuna, fede ona eta konfidantza legitimoaren arabera, kontrako erabagi bat edo epai bat ez dagoen bitartean,

2015/11

6

-6 hilabete beranduago, EAJk eta IZARTU BERMEOk dinoe alkatea ez dagoela liberatuta eta soldatak itzultzeko eskatzen dabe. EAJk eta IZARTU BERMEOk egindako proposamen horretan alde ezbardinak dagozala esan dau. Alde legalari jagokonez, esan dau, ez dala legezkoa itzultzea eta horrek bidegabeko aberaste bat suposatu ahal dauala. Lanean egon bada ezin dala itzuli, eta egunkariko titularra, lanean egon dan langileari kobratu dauana kenduko jakola dala adierazo dau. Horren aurrean, galdetu dau erabagi hori onartzen badabe, ez al dan prebarikatzea, eta prest al dagozan jarraitzeko, bere taldeak epaitegietara joko daualako eta agian salaketari pertsonalki emon beharko deutselako aurpegi. Lan arloari jagokonez, oinarrizko eskubideen kontrako erabagia dala esan dau, lana egiten bada kobratu egin behar dalako eta, kontrakoa, ezlegezkoa eta bidegabea dalako. Lan egin eta ez ordainduta defendatzen al dabezan langileen oinarrizko eskubideak galdetu dau. Alde politikotik, gogorarazo dau EUDELeko akordio bat dagoela eta Udal Legearen proiektua, zeinetan esaten dan hurrenez hurren 2000 eta 1000 biztanleko herrietan alkatea liberatuta egongo dala zuzenean. EUDELen proposamena dala-eta, azaldu dau EAJk proposatu ebala BILDUri izterra sartzen itzi barik, eta horren bitartez bultzatzen dabezala beste udalerrietan liberazinoak eta soldatak altxatzea, baina ez Bermeon, eta hemen ganera soldata kendu gura deutsoela alkateari. Esan dau argi ikusten dabela helburua dala oztopoak ipintea: hasieran izan zan inor ez egotea lanean; gero, alkatea liberatuta zegoela esan zanean, alkatea bakarrik ixtea lanean, zinegotzi barik, itotzeko; orain, defendatu gura dabe liberatuak egotea, aktetan jasotzen dan moduan, baina ginda moduan jarrita, lanean egon dan alkateari soldatak kentzea. Beraz, adierazo dau, udal gobernua lanerako tresna barik ixtea dala helburua, gauzak normalizatzen doazen heinean beste okurrentzia bategaz etortzen diralako. Esan dau mendeku edo bengantza moduan jarduten ari dirala, ez dabelako onartzen hauteskundeak galdu dabezala eta BILDUk gobernatzen dauala Adierazo dau jende ugarik ikusten dauzala Osoko Bilkurak eta ona dala enteratu egiten diralako, eta horren aurrean jendeak dinoela: ez dabez ulertzen Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako adibideak? Eta horren aurrean esan

Page 7: AKTEA OSOKO BILKUREA - Bermeo · 2016-02-24 · Adierazo dau, ondorioz, bardintasuna, fede ona eta konfidantza legitimoaren arabera, kontrako erabagi bat edo epai bat ez dagoen bitartean,

2015/11

7

beharra dagoela ulertu bai ulertzen dabela baina ez dabela gura onartu errealitatea, ez dana gauza ona. Abaroa jaunari esan deutso argi eukitzeko berak irabazi izan baleu liberatuta egongo zala eta beragaz zinegotzi bi eukiko ebazala liberatuta, gobernuak tresnak behar dauzalako eta eurek oposizinoa egingo ebelako, ez oztopoak ipini. Esan deutso oposizinoan egon dirala eta baita be gobernuan, eta jarrera oso ezbardinak eduki dabezala. Adierazo deutso gurpiletan makilak sartzen dabiltzala eta horregaz ez dirala inoren eredu, baina ez dabela lortuko udala gelditzea, betiko moduan jarraituko dabelako eta baita hobetzen be, zorionez alkate trebe eta behargina daukeelako, eta ondo egituratutako taldea, ondo lan egiten dauana. Hori horrela, esan dau, gurdira igo gura bada be, ondo etorriak izango dirala eta oposizinoa egiten badabe be, ontzat emoten dabela, baina oztoporik ez ipinteko. Gai zerrendako lehenengoko puntuagaz amaitzeko, eskatu dau puntu hori erretiratzeko ezlegezkoa dalako. Bigarren puntuari jagokonez, alkatearen liberazinoa onartzea liberatuta dagoenean, esan dau, pauso bardinak emon ebazala Trapagaraneko Udalean EAJk, eta badakiela emaitza zein izan zan. Beraz, erabagia errepikatzea suposatzen dauan arren, aldeko botoa emongo dabela esan dau, gai honegaz amaitu gura dabelako eta bestela hilabete batzuk barru barriro urtengo dabelako gai honegaz. %15eko beherapena dala-eta, ez daukeela arazorik esan dau, baina gogorarazo dau IZARTUk %20ko beherapena eskatu ebala hasieran eta EAJk esan ebala ez dabela ondo ikusten soldatak bajatzea, baina astebete beranduago Ogasun batzordean %20a bajatzeko proposamena aurkeztu zanean onartu egin ebela, nahiz eta Amaya Gaztelu andreak holan ez zala agertu baina bai onartu ebela. Eta orain barriro murrizketa dakarrela esan dau, aurretik esandakoen kontra, agian IZARTU proposamen honen motorran sartzeko egin dabena. Esan deutse oso biribuelta arraroak egiten ari dirala eta ez dabela iparra ikusten gai horretan, baina alkateak aurreikusita eduki dauanez 2016ko Aurrekontuetarako bere soldataren %15eko beherapena, zinegotzien moduan, horreri be baietza emongo deutsoela adierazo dau.

Page 8: AKTEA OSOKO BILKUREA - Bermeo · 2016-02-24 · Adierazo dau, ondorioz, bardintasuna, fede ona eta konfidantza legitimoaren arabera, kontrako erabagi bat edo epai bat ez dagoen bitartean,

2015/11

8

Aguado jaunak erantzun dau errealitatea ez onartzearen ondorioak BILDU dagoela jasaten, baina errealitateak BILDUri ganetik egingo deutsoela azkenean. Lehenengo puntua kentzeko Ibarrolaza jaunak egindako eskaria dala-eta, galdera bategaz erantzun dau: zergatik ez bigarrena kendu? Kontuan eukita bigarrenak esan gura dauala lehenengoa ilegal egon dala, bigarrena zergaitik ez daben gura kendu galdetu dau. Abaroa jaunak azaldu dau murrizketarik ez dabela onartu behar izan IZARTU sartzeko eta, adostu badabe, erantzukizuna daukeelako dala, salatu eben moduan egoera irregularrean dagoelako eta zuzentzeko. Ibarrolaza jaunari esan deutso BILDUk gaur gertatuko danaren argazkia onartu behar dauala, hau da, alkatearen liberazinoa EAJ eta IZARTUn proposamenari esker onartuko dala. Gogogarazo dau ekainaren 26an 3 liberatu aurkeztu zirala onarpenera eta, alkatearen liberazinoa onartzea behar ez bada, Osoko Bilkurara zertarako etorri zan galdetu dau; ulea hartzeko edo behar zalako ekarri al zan galdetu dau. Eta erabilitako formak argi ikusten dirala esan dau, ekainaren 26ko aktaren onarpenean EAJk esan ebalako aktan sartzeko ez dabela onartzen eta ez dirala akta horren erantzule egingo. Beraz, Ibarrolaza jaunari esan deutso, badakiela aktaren onarpena ez zala izan azaldu dauan moduan. Esan dau bera alkate izango balitz argi daukala bai bera eta baita be zinegotzi bi liberatuta egongo zirala negoziatuta eta adostuta eukiko ebelako, horrenbeste prepotentzia euki barik. Gogorarazo dau Aguado jaunak esan dauan moduan, Uribarri jaunak aukera bi planteatu ebazala eta atea zarratu jakola; GUZANek proposamen bat egin ebala eta atea zarratu jakola; eta EAJk be azken Bozeramaileen batzarrean Osoko Bilkurako gai zerrendean gai hau sartzea proposatu ebala, eztabaida sano hau eukitzeko, eta barriro be atea zarratu jakela. Hori al dan estilo barria galdetu dau eta Ibarrolaza jaunari gogorarazo deutso koalizino batean dagoela eta EAJko alkatea egon zanean, koalizino horretako parte dan Eusko Alkartasunak liberazinoen kontrako botoa emon ebala, aktatan jasota agertzen dan moduan. Esan dau Ibarrolaza jaunak adierazo badau gobernua tresna barik eta blokeatuta itxi gura dauala oposizinoak izango dala eurek egingo ebena danek egiten dabela pentsatzen dabelako.

Page 9: AKTEA OSOKO BILKUREA - Bermeo · 2016-02-24 · Adierazo dau, ondorioz, bardintasuna, fede ona eta konfidantza legitimoaren arabera, kontrako erabagi bat edo epai bat ez dagoen bitartean,

2015/11

9

Lanean egon dan langileari soldatak itzularazteari buruz, galdetu dau nork erabagi dauan alkatea lanean egotea eta Jainkoaren graziari esker egon al dan, behin eta barriro esan dabelako ez dagoela legez liberatuta eta, halanda be, ate guztiak zarratu jakezalako. Adierazo dau ordaintze aginduetan zigilu gorria dagoela eta ohar hori Herri Euskal Epaitegira bota beharko dala. Hori horrela, prest egon dirala soldata egoera horretan kobratzeko eta egoera horregaz ados egon diran galdetu dau. Azaldu dau Trapagaranen Dekretu bat onartu zala eta ez dala halakorik onartu. %15eko beherapenari jagokonez argitu dau zinegotzi bien liberazinoa beherapen horregaz adostu ebala BILDUk GUZANegaz, eta maila bardineko beherapena proposatu dabela kasu honetan be liberatu guztiak egoera bardinean egoteko. Argitu dau be ez dirala egon %20ko beherapenaren alde, baina gaia prepotentzia danagaz Osoko Bilkurara ez ekartzea erabagi ebenez gobernu taldekoek, batzordera eroan zanean, Osoko Bilkurara ekarri ahal izateko emon ebela aldeko botoa. Baina erantzukizunak duintasunagaz ordaindu behar dirala eta lanak merezi dauan soldatagaz ordaindu behar dirala defendatzen dabela azaldu dau. Esan dau txostenak eta legea aitatuta badirudiela egiten ari dirana kapritxo bat dala, baina ez dala holan, prepotentziaren ondorio bat dalako. Azaldu dau beste lege batzuk be badagozala eta 7/1985 Legearen 85.1 artikuluaren zati bat irakurri dau. Artikulu zatia irakurri ondoren esan dau alkateari altan emon jakola Gizarte Segurantzan, EAJko alkateari egin jakon moduan, eta artikulua irakurtzen jarraitu dau. Irakurketa amaituta adierazo dau kasu bietan egon dan diferentzia dala –eta baita be aurreko legealdiagaz, nahiz eta alkate bera izan- gero Osoko Bilkurak onartu ebala liberazino hori eta, legealdi honetan be ekarri ebala onarpenera eta saiakera egin ebala, baina ez ebala lortu. Ondoren 2568/1986 EDko 13.4 artikulua irakurri dau eta esan dau Osoko Bilkura honek ez dauala halakorik esan eta aurreko legealdiko erabagiek ez daukeela eraginik hurrengoko legealdietan. Beraz, egungo Osoko Bilkureak orain arte zinegotzi bi bakarrik liberatzea erabagi dauala adierazo dau, eta liberazinoak onartzen ebazan Dekretua irakurri dau.

Page 10: AKTEA OSOKO BILKUREA - Bermeo · 2016-02-24 · Adierazo dau, ondorioz, bardintasuna, fede ona eta konfidantza legitimoaren arabera, kontrako erabagi bat edo epai bat ez dagoen bitartean,

2015/11

10

Esan dau artikulu berak dinoela –eta irakurri egin dau- liberazinoak eta soldatak onartu behar dauzala Osoko Bilkureak eta argitaratu egin behar dirala. Hori horrela, eskatu dau erakusteko noiz eta zelan iragarri dan alkatearen soldata zein dan eta legealdi honetan hartutako akordioaren kopia bat be erakusteko eskatu dau, badakiena ez dala hartu. Beraz, ez dala legea bete esan dau. Esan dau be BAOn ez dala argitaratu eta, Aurrekontua betearazoteko oinarrien onarpena Aurrekontuagaz argitaratzen bada be, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak Bermeoko Udalaren kontuak aztertu dauzanean, udalak ez dituela liberatuen soldatak BAOn argitaratzen eta hori txarto dagoela jaso dauala bere txostenean, ez dauzen moduan argitaratzen dedikazinoen erabagiak, ezta asistentziak, etab. Hori horrela, adierazo dau, Aurrekontua betearazoteko oinarrien artikulua ez dala zuzena, ez daukala baliorik eta ez dagoela argitaratuta. Agertu dau maiatzeko hauteskundeak eta gero egoera guztiz aldatu dala eta herritarrek eskatu dabela Udalaren konposaketa aldatzeko eta gardentasuna egotea, ez modu ilunean kobratzen egotea eta gaurko moduko egoeran egotea: alkatea legez liberatu barik 4.500 euro kobratzen egotea. Esan dau eskatu dala lanean egon danari ez kentzeko aurreko legealdian onartuta egon dalako liberazinoa. Hori holan balitz, zinegotzi barriek zer esan behar daben galdetu dau eta ezertarako balio ez badau zertarako eratu dan Osoko Bilkura barria. Azaldu dau kontu-hartzaileak egoera zuzentzeko aukera bat proposatu dauala, hau da, erabagia atzera eraginagaz onartzea, orain arteko ordainketak ez diralako zuzenak izan. Horren aurrean, esan dau prest dagozala Osoko Bilkura baten eztabaidatzeko, baina ezin dirala ahaztu aurretik kobratutakoakaz, oinarri barik kobratu danean. Horretarako, keinu bat egin behar dala esan dau, hau da, errakuntza onartu eta Osoko Bilkura baten eztabaidatu. Aurrekontua betearazoteko oinarriak aitatzen diranean alkatea de facto liberatuta dagoela esateko ez dala zuzena esan dau, erabagi horreek legealdi bakotxerako esklusiboak diralako, hauteskunde demokratikoen ondorio legez. 7/1985 Legeak halan dinoela eta Auzitegi Nagusiko zentzu bereko jurisprudentzia be badagoela esan dau, zeinetan esaten dan aurreko legealdiko erabagiek ez dabela balio.

Page 11: AKTEA OSOKO BILKUREA - Bermeo · 2016-02-24 · Adierazo dau, ondorioz, bardintasuna, fede ona eta konfidantza legitimoaren arabera, kontrako erabagi bat edo epai bat ez dagoen bitartean,

2015/11

11

Hori dana ikusita, hau da, ez dala onartu, ez dala publikatu, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren txostena, jurisprudentzia, etab., esan dau argi dagoela alkatearen liberazinorako prozedura ez dala bete eta, ondorioz, ez dala logikoa dirua kobratzea. Horretarako egoera erregularizatu egin behar dala adierazo dau. Bidegabeko aberasteri buruz esan dau kasu honetan inork ez dauala esan ezer egiteko eta horrelako kasuetan badagozala kontrako sententziak, are gehiago eragin penala egon leikeanean. Sententzia horreen arabera horrelako kasuetan ezin dala dirurik erreklamatu azaldu dau, eta horren adibide dan sententzia bat irakurri dau. Beraz, irakurritako sententzia horren arabera diru itzulketa bat onartzen dala eta gaurko erabagia errekurritzeak ondorio hori ekarri leikeela azaldu dau. Hori horrela, esan dau bere taldeak proposatzen dauala gaizki kobratutakoak itzultzea eta beste Osoko Bilkura baten atzeraeragina eztabaidatzea, baina horretarako keinu bat eginda, hau da, erratu egin dirala onartuta eta dirua itzulita. Eta horregaz gai hau amaituko litzatekeela esan dau. Ibarrolaza jaunak Aguado jaunari esan deutso argi daukeela alkatea liberatuta dagoela idazkariaren txosten bat dagoelako zentzu horretan, baina orain erabagia errepikatu gura bada, ez daukeela arazorik errepikatzeko gai honegaz amaitu gura dabelako. Abaroa jaunari eskatu deutso estiloa aldatzeko eta gitxiengo errespetu bat eukitzeko. Gogorarazo deutso Aurrekontuak 2015. urte hasieran onartu zirala urte osorako eta, Udal barri bat eratu dan arren, onartutako aurrekontu horreek urte osoa baldintzatzen dabela. Azaldu dau idazkariaren txostenak argi dinoela alkatearen liberazinoa onartuta dagoela Aurrekontuaren oinarrietan kargu bakarra dalako, baina ez dala nahikoa zinegotzien kasuan 16 diralako eta ezin deutseelako danei eragin. Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren txostena dala-eta, esan dau bai aitatzen dala zer dagoen ondo eta zer zuzendu behar dan, baina ondoriorik ez dala adierazoten. Hori horrela, esan dau, dietak eta asistentziak be ez dagozala barriro onartuta eta argitaratuta eta bardin jarraitzen dirala kobratzen eta ez dabela eskatu itzultzeko. Amaya Gaztelu andreak esan deutso Osoko Bilkurean onartuta dagozala eta, horren aurrean, Ibarrolaza jaunak erantzun deutso bestea be modu berean dagoela onartuta.

Page 12: AKTEA OSOKO BILKUREA - Bermeo · 2016-02-24 · Adierazo dau, ondorioz, bardintasuna, fede ona eta konfidantza legitimoaren arabera, kontrako erabagi bat edo epai bat ez dagoen bitartean,

2015/11

12

Ibarrolaza jaunak, Abaroa jaunari esan deutso EAJk adosteko kapazidaderik ez daukala, esan dauan moduan, negoziaketak zelan apurtu diran jakinda. Esan dau adostasunak lortzea ondo dagoela, BILDUk eta GUZANek lortu eben moduan, horretarako eskubidea daukeelako danek, eta berak ez dauala esango dezepzionatuta dagoela horrelako adostasun baten aurrean. Aguado jaunak erantzun deutso eskubidea daukeela adostasunak lortzeko eta baita be esateko dezepzionatuta dagozala. Ibarrolaza jaunak gogorarazo dau EAJgaz negoziazinoak apurtu egin zirala EAJren proposameneko 8 puntu negoziaezinak ziralako eta, hori holan izanda zelan ez ziran negoziazinoak apurtuko esan dau. Abaroa jaunari galdetu deutso ba al dakien udal honetan zenbat ordainsari ordaindu diran zigilu gorriagaz, eta gogorarazo dau urteetan danak egon dirala kobratzen eta alkatea izenpetzen zigilu gorriagaz, baina inork ez dauala eskatu itzulketa. Esan dau alkatea ez dala egon lanean Jainkoaren graziagaitik, txosten baten eta Osoko Bilkuran esan zanaren ondorioz baizik. Gogorarazo dau akta baten ezin dala sartu esan eta gertatu ez zana eta ekainaren 26ko aktaren onarpenean asmoa hori izan zala esan dau; hau da, Osoko Bilkura horretan esan ez zana sartu, ordu bete baino gehiagoko eztabaida suposatu ebana, idazkariak esan arte akta onartuta dagoela. Idoia Platas andreak erantzun deutso ez zala aho batez onartu. Ibarrolaza jaunak esan dau liberazinoko Dekreturik ez zala egin ez dalako bere alderdiaren estiloa eta, horren aurrean, Aguado jaunak galdetu deutso ea zein dan estiloa. Ibarrolaza jaunak esan dau ez dabela gura izan halan egin. Eta gaurko Osoko Bilkurako gaietara itzulita, esan dau ezin dala gai zerrendea aldatu ez bada batzarra deitu daben zinegotzien baimenagaz eta, ondorioz, eskatu deutse lehenengoko puntua kentzea ezlegezkoa dalako eta bigarren puntua 30/1992 Legeko 57.3 artikuluagaz bat onartzea, beste Osoko Bilkura batera atzeratu barik, “por la paz un ave maria” eginda. Abaroa jaunak erantzun dau ahal dala barikuan bertan deitu Osoko Bilkura bat. Ibarrolaza jaunak esan dau aukera dagoela euren ustez legez dagoenaren inguruko eztabaida Osoko Bilkura honetan amaitzeko baina

Page 13: AKTEA OSOKO BILKUREA - Bermeo · 2016-02-24 · Adierazo dau, ondorioz, bardintasuna, fede ona eta konfidantza legitimoaren arabera, kontrako erabagi bat edo epai bat ez dagoen bitartean,

2015/11

13

erantzuna ezetza dala eta hor ikusten dala borondatea zein dan: gaia luzatu, telebistan agertu, etab. Adierazo dau idazkariak argitu leikela lege arazorik dagoen edo ez, baina gaiagaz amaitu gura badabe, ondo topatzen dauala atzeraeragina onartzea, eta aukera dagoen arren gaur onartzeko, Osoko Bilkura hau deitu dabenek ez dabela gura. Idazkari andreak, Abaroa jaunak gaurko Osoko Bilkurako deialdia dala eta esandakoaren ganean argitu dau ondo egin dala, 7/1985 Legeak eta 2568/1986 EDk modu ezbardinean arautzen dabelako deialdia eta Osoko Bilkura zein epetan gauzatu behar diran eta, arauen lehentasun-hurrenkeraren arabera, Legeak EDn ganetik dagozalako. Beraz, 7/1985 Legeak dinoena zehatz bete dala azaldu dau. Gaztelu andreak esan deutso Ibarrolaza jaunari EAJk ez dauala dilatatu, BILDUk baino, beste taldeak egoera zuzentzeko eskatzen egon diralako eta gaurko egoerara iritsi behar izan dirala konpontzeko. Esan deutso be bigarren puntuan kasuan BILDUk alde bozkatu dauala nahiz eta uste izan ez dala behar eta, bera balitz egoera horretan dagoena, kontra bozkatuko ebala, baina euren eskubidea dala uste dabena bozkatzea. Aguado jaunak esan deutso Ibarrolaza jaunari Dekretuz egitea ez dala BILDUren estiloa baina bai dala 6 hilabete egotea Osoko Bilkuratik pasatu barik, antidemokratikoa dana. Juan Karlos Agirre jaunak esan deutso Abaroa jaunari legegizona emoten dauala eta bere taldeak egin dauan planteamendua idazkariaren planteamendu juridikoetan oinarritzen dala, politikoak diralako eta ez lege adituak. Hori horrela, idazkariak badino onartu egiten dabela azaldu dau, euskarri juridikoak berak emoten dauzalako eta bera dalako juridikoki sostengua aportatzen dauana. Adierazo dau Tokiko Gobernu batzarrean be idazkaria egoten dala eta berak esaten dauala zer errektifikatu edo zuzendu behar dan, ezinbestekoa dana, bestela izterra askotan sartuko ebelako. Eta berari eskerrak emon behar jakozala esan dau. Agertu dau IZARTUk eta EAJk idazkari eta udalaren erabilera zikin eta alderdikoia egiten ari dirala eta gogorarazo dau idazkariak esan dauala alkatearen liberazinorako onarpena ez dala ekarri behar Osoko Bilkurara. Azaldu dau bere taldea lanean egon dala 6 hilabeteetan zehar, gehiengo barik baina arduragaz, gobernuan dagozalako.

Page 14: AKTEA OSOKO BILKUREA - Bermeo · 2016-02-24 · Adierazo dau, ondorioz, bardintasuna, fede ona eta konfidantza legitimoaren arabera, kontrako erabagi bat edo epai bat ez dagoen bitartean,

2015/11

14

Eta gogorarazo dau ardurak banatzeko ahalegina egin eben arren ez ebela lortu, ez dalako gaitasunik egon adosteko. Aguado jaunak esan deutso zintzoak izan dirala. Agirre jaunak erantzun deutso Osoko Bilkura berezia eskatu dabela legean oinarrituta, inoiz ez dala egin holakorik udal honetan demokraziatik, eta legea errespetatuta eta kasu eginda deitu dala. Aguado jaunak esan deutso orain idazkariaren eritxia kontra egingo deutsoela. Agirre jaunak esan dau alkatea azken 6 hilabete honeetan Osoko Bilkurak, asteleheneroko Tokiko Gobernu Batzarrak eta batzorde informatiboak presiditzen egon dala, herria ordezkatzen edonon eta baita be udalaz gaindiko erakundeetan, eta lan horreek egiten egon danean kobratutako ordainsariak itzuli beharra izugarria eta bidegabekoa dala. Aguado jaunak erantzun deutso beste zinegotzi guztiak be egon dirala. Agirre jaunak galdetu deutso zelan ikusiko leuken eurek be kobratutakoak itzuli behar izatea. Eta kasu honetan, andrazkoa alkatea izanda, are larriago izan leikela esan dau, diskriminazinoa egon leikelako. EAJ eta IZARTUko zinegotziak kexatzen hasi dira Agirre jaunak esandakoa matxista dalako. Alkate andreak sortutako zalapartaren aurrean errespetua eskatu dau eta bestela kaleratu egingo dauzala ohartarazo dau. Abaroa jaunak Agirre jauna moztu egin dau berbetan hasi orduko eta alkate andreak barriro egiten badau kaleratu egingo dauala abisatu deutso, hainbat biderrez esan daualako ez mozteko eta txandak errespetatzeko. Agirre jaunak gogorarazo dau aurreko legealdian aldebakarrez eurek soldatak bajatu eutsezela euren buruei eta, legealdi honetako lehenengoko 6 hilabeteetan, egiten ari diran kudeaketaren kontrako oposizinoaren estrategia oztopoak ipintea eta blokeatzea izan dala esan dau. Azaldu dau oraindino ez dabela oposizinoaren ekarpenik edo programarik ikusi, liberazinoak oztopatzen emon dabelako denbora, orain alkatearen kontra, egitura barriaren kontra emoten ari diran moduan, kudeaketagaz lotuta dagozanak.

Page 15: AKTEA OSOKO BILKUREA - Bermeo · 2016-02-24 · Adierazo dau, ondorioz, bardintasuna, fede ona eta konfidantza legitimoaren arabera, kontrako erabagi bat edo epai bat ez dagoen bitartean,

2015/11

15

Esan dau herriak erabagi dauala egoera hau eta, horren ondorioz, Abaroa jaunak be esan eban moduan, elkar lanean aritu behar dirala, baina orain arte trabak eta oztopoak bakarrik ikusi dabezala. Alkate andreak adierazo dau gai honek alkate eta pertsona legez ukitzen dauala baina ez dauala legelari lana egingo, ez jakolako tokatzen, idazkaria dalako aholkularitza emoten dauana eta dinoena zer dagoen legez eta zer ez. Eta kasu honetan, gogorarazo dau, idazkariak esan dauala lehenengo proposamena onartzea ezlegezkoa dala. Agertu dau zeozer ezlegezkoa dan edo ez idazkariak dinoela eta, bere egoeraren aurrean, legez egon dala esan dauala eta horregaz geratzen dala, baina kontu-hartzaileak ezlegezkoa balitz eta beharrezkoa balitz, atzera eraginagaz onartzea proposatzen dauala be esan dau. Adierazo dau teknikari desbardinen eritxi kontrajarriak dagozala ikusi dala, baina ez dala enfrentamenturik behar. Esan dau liberatuta egoala esan eutsoela eta halan onartu dauala, baina ez daukala beharrizanik modu horretan ibiltzeko. Eta esan dau be, herriak alkatea eukitzeko eskubidea daukala baldintza bardinetan, jendeak halan erabagi daualako. Gogorarazo dau batzordeetako asistentziak be ez dirala legealdi honetan onartu aurrekoan baizik, eta kobratzen ari dirala modu bardinean, ondo topatzen dauana ganera, baina gauza batzuetarako balio dauanak besteetarako be balio behar dauala esan dau. Esan dau gaurkoan ez dabela proposatu zinegotzien batzordeetako asistentziak murriztea edo itzultzea lege bardinean oinarrituta. Argitu dau oinarrizko eskubidea dala egiten dan lanagatik kobratzea, lan handia egin dauala eta danek dakiela non egon dan. Eta argitu dau be alkatea liberatuta egotea ez dala izan berak edo BILDUk erabagi daualako. Gaia garrantzia handikoa dala esan dau, udalaren gobernagarritasunaz ari diralako, inoiz ez dana pasa orain arte, eta horren aurrean idazkariari eskerrak emon behar deutsozala esan dau, gobernagarritasuna bermatzeagaitik. Adierazo dau lana egiteak kobratzeko eskubidea dakarrela, eta kobratutako zifra esan danean, pekatu batelez esan dala, Xabier Legarreta jaunak baino gitxiago eta legeak markatzen dauan gehiengoa baino gitxiago kobratzen dauanean. Baina halanda be, ez daukala arazorik %15a bajatzeko liberatutako zinegotziak legez, esan dau.

Page 16: AKTEA OSOKO BILKUREA - Bermeo · 2016-02-24 · Adierazo dau, ondorioz, bardintasuna, fede ona eta konfidantza legitimoaren arabera, kontrako erabagi bat edo epai bat ez dagoen bitartean,

2015/11

16

Agertu dau urtenbide duina aitatu dala lehen eta, horretarako fruitu ona egon behar dauala eta, kasu honetan, ez dakiela konzienteak diran eskatzen dagozanagaz, soldatak itzularazteko eskariak ez daukalako ez hankarik, ez bururik, ezta bihotzik ere. Adierazo dau joko politiko zikina dala, batzordeetako asistentziengaitiko dietak egoera bardinean dagozalako eta ez dabelako eskatu ez legeztatzea, ezta itzultzea be. Esan dau Legarreta jaunaren kasuan bardin egin zala eta alkate makila hartu eban momentutik egon zala soldata kobratzen. Hori dala-eta, egun horretatik Osoko Bilkurara bitartean kobratutakoak itzultzeko eskatu behar al jakon galdetu dau, eta horren aurrean serioak izan daitezen eskatu dau. Trapagaraneko kasua gogoratuta, han balio izan dauanak zergaitik ez dauan hemen balio galdetu dau, Trapagaraneko Dekretuak zinegotzien liberazinoa onartzen ebalako, baina ez alkateak bere buruarena, alkatearen liberazinoa onartutzat emoten zalako hemen egin dan moduan. Adierazo dau hemen ez dala Dekretuz onartu eta GUZANegaz lortu zan adostasuna ez zala oposizinoaren gustokoa izan. Gogorarazo dau EUDELen gitxiengo batzuk adostu zirala hain zuzen interpretazino arazoak ekiditeko, legeak 7 liberatuen gehiengoa finkatzen daualako baina ez daualako gitxiengoa finkatzen. Eta EAJk hemen ezezkoa esan dauan bitartean EUDELen 2000 biztanletik gorako herrietan alkateak liberatuta egotea onartu dabe, eta Udal Lege proiektuan, EAJrena dana be, 1000 biztanletik gorako herrietan alkatea automatikoki liberatuta egotea aurreikusten dabela gogorarazo dau. Eta aurrekari horreekaz, abenduan, hemen alkatea liberatuta dagoen edo ez zalantzan ipinten dabela esan dau. Galdetu dau horrek herriari zer aportatzen deutson eta uste al daben herritarrei ardura deutsiela denbora horrelakoetan galtzea. Herritarrak horretarako ipini al dabezan galdetu dau eta, erantzukizun handia daukan heinean, soldata bat egon behar dauala esan dau. Adierazo dau alkateak erantzukizun eta betebehar asko daukazala eta, karguak pertsonalki asko aportatzen deutson moduan ezagutzen dabenek badakiela pozik eta motibatuta egiten dauala lan, soluzinoak eta konponbideak lortzeko helburuagaz. Baina honelako Osoko Bilkuren ondorioz, esan dau, kostu pertsonal handia jasaten ari dala, are gehiago andrea izanda. Agertu dau, EUDELeko alkate andreen batzarrean esan zan moduan, kostu pertsonala handia jasaten dabela alkate emakumeek, eta egoera honek ez deutsola mesederik egiten gure herriko alkate izan daitekezan pertsona eta emakumeei.

Page 17: AKTEA OSOKO BILKUREA - Bermeo · 2016-02-24 · Adierazo dau, ondorioz, bardintasuna, fede ona eta konfidantza legitimoaren arabera, kontrako erabagi bat edo epai bat ez dagoen bitartean,

2015/11

17

Gogorarazo dau herritarrek aukeratu dabela alkate izatea eta lan txukuna egiteko, dedikazino osoa behar dauala esan dau, 4 urteko konpromisoa hartu daualako ilusinoz. Baina zelan dagoen galdetzen deutsoenean, izorratu egiten deutsola esan dau, gai pertsonala dalako eta, ondorioz, min emoten daualako. Azaldu dau konpromisoa ez dala erraz hartzen, baina fruituak ikusten dauzanean emozionatu egiten dala, eta ahal dauan hoberen egiten dauala esan dau eta horretarako bide-lagunekaz, langile, taldekide eta herritarrekaz jardungo dauala, eta baita be oposizinoko kideekaz be gura badabe, baina zaurituta egonda ez dala joango eskua emoten ohartarazo dau. Agertu dau minduta egonda ez dala erraza esatea joateko alkarregaz gauzak konpontzen. Benetan beste era batera egin behar dala lan, baina ukituta dagoela esan dau. Esan dau be uste izan dauala legealdi honetan arnas barria egongo zala, baina momentuz, aurreko 4 urteak baino gatxagoak izaten ari dirala esan dau, eta gaurko Osoko Bilkura deitzeko erabilitako bidea ez dala inoiz erabili. Hori horrela, legaldia holan hasi bada, ez dakiela zelan amaituko dan adierazo dau. Agertu dau emaitzak arrazoi ezbardinengaitik izan dirala eta danek egin behar dabela autokritika. Eta oposizinoa bidelagun hartzeko prest dagoen arren, zauriak hor dagozala adierazo dau. Arnas barriagaz baino arnas estuka dabiltzala esan dau. Eta esan dau be, elkarlana nahi izan ezkero besteena entzuteko prest egon behar dirala, eta alde egitea ez entzutea dala. Eta gaurko hau bere arazoa bada be, herritar danana be badala esan dau, puntu honetan eskatzen dana ezlegezkoa eta bidegabea dalako eta, ondorioz, bere neurriak hartu beharko dauzalako. Agertu dau panorama zentzubakoa dala planteatzen dana eta, ondorioz, erretiratzeko eskatu dau, ez daualako lagunduko era kolaboratiboan lan egiten. Xedea Alkateak 2015eko ekainaren 26tik Osoko Bilkureak bere liberazinoa onartu bitartean, udalbatzaren adostasun barik jasotako soldaten itzulera osoa.

Page 18: AKTEA OSOKO BILKUREA - Bermeo · 2016-02-24 · Adierazo dau, ondorioz, bardintasuna, fede ona eta konfidantza legitimoaren arabera, kontrako erabagi bat edo epai bat ez dagoen bitartean,

2015/11

18

Argudioak Lehenengoa: Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onartutako Toki Korporazioen Jardueraren eta Antolakuntza arautzen dauan erreglamenduaren 13.4 artikuluan zera aitatzen da: “El pleno corporativo, a

propuesta del Presidente, determinará, dentro de la consignación global contenida a tal fin en el Presupuesto, la relación de cargos de la Corporación que podrán desempeñarse en régimen de dedicación exclusiva y, por tanto, con derecho a retribución, así como las cuantías que correspondan a cada uno de ellos en atención a su grado de responsabilidad. En el nombramiento de un miembro de la Corporación para uno de estos cargos sólo supondrá la aplicación del régimen de dedicación exclusiva si es aceptado expresamente por aquel, en cuyo caso esta circunstancia será comunicada al Pleno en la siguiente sesión ordinaria”.

Hau aintzat hartuta, argi dago:

I. Udalbatzari jagoko modu partzialean edo osoan liberatuta egongo diran zinegotzien kopurua zehaztea, eta baita be honeen soldatak adostutea.

II. 2015eko azaroaren 16ko Osoko Bilkureak onartu eban modura, dedikazino osoa eukiko daben zinegotzi bi egongo dira udal korporazinoan (alkatea ez).

III. Hori holan, eta Osoko Bilkuretako akta guztiak garbi adierazten daben legez, alkatearen liberazioa ez dau Udalbatzak onartu.

IV. Aurrekoaren ondorioz, eta Osoko Bilkuratako aktak erakusten daben moduan, Udalbatzak ez dau alkatearen soldatea eztabaidatu eta onartu.

Bigarrena: Toki Araubidea arautzen dauan apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan zera aitatzen da: “Las Corporaciones locales consignarán en sus presupuestos

las retribuciones, indemnizaciones y asistencias a que se hace referencia en los cuatro números anteriores, dentro de los límites que con carácter general se establezcan, en su caso. Deberán publicarse íntegramente en el ‘Boletín Oficial’ de la Provincia y fijarse en el tablón de anuncios de la Corporación los acuerdos plenarios referentes a retribuciones de los cargos con dedicación exclusiva y parcial y régimen de dedicación de estos últimos, indemnizaciones y asistencias, así como los acuerdos del Presidente de la Corporación determinando los miembros de la misma que realizarán sus funciones en régimen de dedicación exclusiva o parcial”.

Hau aintzat hartuta, argi dago alkatearen karguari jagokon soldateari buruzko Osoko Bilkurako erabagia ez dala Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (BOB) ezta be udaleko iragarki taulan publikatu, izan be, erabaki hori ez dau oraindino Osoko Bilkureak hartu. Aurreko guztia aztertuta, argi dago Bermeoko Udaleko alkatearen liberazinoa eta soldatea ez dauzala Osoko Bilkureak ebatzi, ondorioz, alkatea andrea ez dagoela liberatuta. Hori holan, legeak esandakoa aintzat hartuta, Osoko Bilkureak liberazino hori onartu bitartean jaso dauzan soldaten kopurua modu irregularrean jaso dau.

Page 19: AKTEA OSOKO BILKUREA - Bermeo · 2016-02-24 · Adierazo dau, ondorioz, bardintasuna, fede ona eta konfidantza legitimoaren arabera, kontrako erabagi bat edo epai bat ez dagoen bitartean,

2015/11

19

Erabagia Goian aitatutakoa kontuan hartuta, gehiengo soilaz, EAJ/PNV (7) eta IZARTU BERMEOren (1) aldeko botoekaz, eta EH BILDUren (7) kontrako botoekaz, honako hau erabagi dau Udal Osoko Bilkureak:

BAKARRA: Alkateak 2015eko ekainaren 26tik Osoko Bilkureak bere liberazinoa onartu bitartean, udalbatzaren adostasun barik jasotako soldata osoak itzultzea Udalari. 2.- ALKATEAREN LIBERAZINOA ETA KARGU HONERI JAGOKON SOLDATAREN ONARPENA. Idazkari andreak adierazo dau alkatearen liberazinoa onartzea liberatuta dagoenean errepikapen bat izango litzatekela eta, egintza bat errepikatzeak ez daukala ezelako ondoriorik. Beraz, beharrezkoa ez dan arren ez dauala ezer suposatzen esan dau. Soldataren beherapena dala eta, azaldu dau erabagi horrek Aurrekontua eta bere oinarrien aldaketa suposatzen dauala eta, horretarako, legediak markatzen dauan prozedurea jarraitu behar dala eragina izateko, hau da, aldaketa proposamena Kontu batzordean diktaminatu, Osoko Bilkuran hasikeraz onartu, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean iragarrita 15 eguneko alegazino epea zabaldu eta, erreklamazinorik egongo ez balitz, behin betiko onetsitzat emon, alegazinoak baleude, aldiz, behin betikoz Osko Bilkurearen erabagiz ebatzi beharko litzatekeen bitartean. Abaroa jaunak esan dau bere taldeak proposatzen dauala hau onartzea eta hurrengoko Osoko Bilkurean atzeraeragina eztabaidatzea, legez kanpo egon dana legeztatzeko. Alkate andreak azaldu dau %15eko murrizketa aurreikusita eduki dauala 2016. urteko Aurrekonturako, eta halan ikusita, dedikazinoa onartzea erredundantea bada be, ez dabela txarto ikusten onartzea eta onarpen horrek euren borondatea argi ixten dauala esan dau. Abaroa jaunak adierazo dau ohar bat egin gura dauala, ez datozelako inori soldata kentzen, bakarrik gura dabelako erakutsi herriaren aurrean gauzak ez dirala ondo egin. Esan dau ez dabela beste aukerarik eduki, gauzak ez diralako prozedura barruan egin eta azkenean eztabaida hori egotea lortu dabela, eta modu honetako kostuak egon badira be, sasoia izan dala behingoz prozedurak dinoen moduan egiteko.

Page 20: AKTEA OSOKO BILKUREA - Bermeo · 2016-02-24 · Adierazo dau, ondorioz, bardintasuna, fede ona eta konfidantza legitimoaren arabera, kontrako erabagi bat edo epai bat ez dagoen bitartean,

2015/11

20

Azaldu dau proposamena kontu-hartzailearena dala eta ez dala eurek asmatutako ezer. Alkate andreak erantzun deutso planteatu dauan moduan, egoeraren errudun izatetik, eskertu eta dana egin beharrekoa emoten dauala, eta uste badau proposatu dauan urtenbidea duina dala, ez daukala ez hankarik ez bururik. Abaroa jaunak erantzun deutso hau dana gogorra egiten jakola, eta zinegotzi legez sufritu egin dauala. Xedea Alkatearen liberazinoa eta kargu honeri jagokon soldataren onarpena. Argudioak Bakarra: Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onartutako Toki Korporazioen Jardueraren eta Antolakuntza arautzen dauan erreglamenduaren 13.4 artikuluan zera aitatzen da: “El pleno corporativo, a

propuesta del Presidente, determinará, dentro de la consignación global contenida a tal fin en el Presupuesto, la relación de cargos de la Corporación que podrán desempeñarse en régimen de dedicación exclusiva y, por tanto, con derecho a retribución, así como las cuantías que correspondan a cada uno de ellos en atención a su grado de responsabilidad. En el nombramiento de un miembro de la Corporación para uno de estos cargos sólo supondrá la aplicación del régimen de dedicación exclusiva si es aceptado expresamente por aquel, en cuyo caso esta circunstancia será comunicada al Pleno en la siguiente sesión ordinaria”.

Hau aintzat hartuta, argi dago Udalbatzari jagokola modu partzialean edo osoan liberatuta egongo diran zinegotzien kopurua zehaztea, eta baita be honeen soldatak adostutea. Legegintzaldia hasi zanetik behin eta barriz azaldu eben moduan eta orain bizi dan egoera irregularra konpontzen saiatu diran guztietan esan bezala, Bermeoko Udalaren dimensinoa zein dan jakinik eta horrek eskatzen dauan dedikazinoa nora artekoa izan datekeen aztertuz, argi dago udalerri honetako alkateak dedikazino osoko liberazinoa behar dauala. Era berean Udalbatzari jagoko dedikazino oso zein partziala izango daben zinegotzien soldatea eztabaidatu eta onartutea. 2015eko azaroaren 16ko Osoko Bilkuran, gehiengoz, zinegotzi bi liberatzea eta honeei jagoken soldatak onartu ziran eta, erabagi horren arabera, zinegotziok aurreko legealdian dedikazino osoa izan eben zinegotzien soldata, %15eko murrizketeagaz jasoko dabe.

Page 21: AKTEA OSOKO BILKUREA - Bermeo · 2016-02-24 · Adierazo dau, ondorioz, bardintasuna, fede ona eta konfidantza legitimoaren arabera, kontrako erabagi bat edo epai bat ez dagoen bitartean,

2015/11

21

Erabagia Goian aitatutakoa kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Udal Osoko Bilkureak: BAKARRA: Alkatea dedikazino osoz liberatzea eta aurreko legealdian kargu horri zegokion soldata %15eko murrizketagaz kobratzea. Eta aztertzeko gai gehiago barik, lehendakari andreak amaitutzat emon dau batzarra goiburukoan aitatutako ordu, egun eta leku berean, eta eztabaidatutakoa eta erabagitakoa jasota geratu daiten, nik, idazkariak, agiri hau egin eta izenpetzen dodanak, horren fede emoten dot, lehendakariaren oneritxiagaz. Agiri hau Euskal Autonomia Erkidegoko toki administrazinoko ........(e)tik .......(e)ra arteko zenbakidun papelean jaso da.

Page 22: AKTEA OSOKO BILKUREA - Bermeo · 2016-02-24 · Adierazo dau, ondorioz, bardintasuna, fede ona eta konfidantza legitimoaren arabera, kontrako erabagi bat edo epai bat ez dagoen bitartean,
Page 23: AKTEA OSOKO BILKUREA - Bermeo · 2016-02-24 · Adierazo dau, ondorioz, bardintasuna, fede ona eta konfidantza legitimoaren arabera, kontrako erabagi bat edo epai bat ez dagoen bitartean,
Page 24: AKTEA OSOKO BILKUREA - Bermeo · 2016-02-24 · Adierazo dau, ondorioz, bardintasuna, fede ona eta konfidantza legitimoaren arabera, kontrako erabagi bat edo epai bat ez dagoen bitartean,
Page 25: AKTEA OSOKO BILKUREA - Bermeo · 2016-02-24 · Adierazo dau, ondorioz, bardintasuna, fede ona eta konfidantza legitimoaren arabera, kontrako erabagi bat edo epai bat ez dagoen bitartean,
Page 26: AKTEA OSOKO BILKUREA - Bermeo · 2016-02-24 · Adierazo dau, ondorioz, bardintasuna, fede ona eta konfidantza legitimoaren arabera, kontrako erabagi bat edo epai bat ez dagoen bitartean,
Page 27: AKTEA OSOKO BILKUREA - Bermeo · 2016-02-24 · Adierazo dau, ondorioz, bardintasuna, fede ona eta konfidantza legitimoaren arabera, kontrako erabagi bat edo epai bat ez dagoen bitartean,
Page 28: AKTEA OSOKO BILKUREA - Bermeo · 2016-02-24 · Adierazo dau, ondorioz, bardintasuna, fede ona eta konfidantza legitimoaren arabera, kontrako erabagi bat edo epai bat ez dagoen bitartean,
Page 29: AKTEA OSOKO BILKUREA - Bermeo · 2016-02-24 · Adierazo dau, ondorioz, bardintasuna, fede ona eta konfidantza legitimoaren arabera, kontrako erabagi bat edo epai bat ez dagoen bitartean,
Page 30: AKTEA OSOKO BILKUREA - Bermeo · 2016-02-24 · Adierazo dau, ondorioz, bardintasuna, fede ona eta konfidantza legitimoaren arabera, kontrako erabagi bat edo epai bat ez dagoen bitartean,
Page 31: AKTEA OSOKO BILKUREA - Bermeo · 2016-02-24 · Adierazo dau, ondorioz, bardintasuna, fede ona eta konfidantza legitimoaren arabera, kontrako erabagi bat edo epai bat ez dagoen bitartean,
Page 32: AKTEA OSOKO BILKUREA - Bermeo · 2016-02-24 · Adierazo dau, ondorioz, bardintasuna, fede ona eta konfidantza legitimoaren arabera, kontrako erabagi bat edo epai bat ez dagoen bitartean,
Page 33: AKTEA OSOKO BILKUREA - Bermeo · 2016-02-24 · Adierazo dau, ondorioz, bardintasuna, fede ona eta konfidantza legitimoaren arabera, kontrako erabagi bat edo epai bat ez dagoen bitartean,