Bizitza, bidaia bat.

of 20 /20
Bizitza, bidaia bat.

Embed Size (px)

description

Bizitza, bidaia bat. Bizitza, tren bidaia baino ez da: jendea sartu-atera etengabe, ezusteak noiznahi, topaketa atseginekin batera agur esan behar tristeak.     Jaio eta trenean sartu berriak garelarik, ustez, betirako bidaide izango ditugun lehen lagunak aurkitzen ditugu: gurasoak. - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of Bizitza, bidaia bat.

Diapositiva 1jendea sartu-atera etengabe, ezusteak noiznahi, topaketa atseginekin batera agur esan behar tristeak.
[email protected]
    Jaio eta trenean sartu berriak garelarik, ustez, betirako bidaide izango ditugun lehen lagunak aurkitzen ditugu: gurasoak.
[email protected]
Tamalez, dagokien geltokira iritsitakoan, beraiek, alde egingo dute eta beren maitasun ordeztezinaren hutsunea utziko digute.
[email protected]
Zorionez beste lagun berriak sartuko dira gure trenean, guretzat bereziak, oso, izango direnak ere bai tartean. 
[email protected]
[email protected]
Beste batzuk, berriz, sartu-atera baizik ez dute egingo gure trenean, oharkabean pasako dira ia-ia.
Batzuk tristura besterik ez dute aurkituko bidaia osoan zehar.
Beste batzuk, berriz, trenean atzera-aurrera ibiliko dira etengabe, beharra duenari laguntzeko prest beti.
Jaitsitakoan, oroitzapen iraunkorra utziko dute askok…
Beste batzuk alde egindakoan, eserlekua hutsik utzi dutenik ere ez gara konturatuko ia-ia.
Zenbaitetan, oso maite ditugun bidaiari batzuk, beraiek hala nahita, gurea ez den beste bagoi batean doazela ohartuko gara.
Halakoetan bidaia haiengandik urrun egitea beste aukerarik ez zaigu geldituko.
Agian, beraien bagoira hurbildu eta haiekin une batez egon ahal izango dugu…
[email protected]
Ezingo dugu, ordea, beraien aldameneko eserlekuan eseri, han beste norbait egongo da eta. 
[email protected]
Ez horregatik larritu, halakoxea da bidaia. Ametsez josia, erronka eta itxaropenez, nahi eta agurrez betea. Ez du, ordea, atzerabiderik.
Hortaz, saia gaitezen bidaia ahalik eta egokien betetzen.
[email protected]
[email protected]
Litekeena da, bidean goazela, haietakoren batek gure laguntza behar izatea…horretarako prest egon gaitezen.
[email protected]
[email protected]
Kontua zera da: inork ez dakiela zein geltokitan jaitsi beharra izango duen, ez berak, ez gainerakoak, ezta aldamenean duen bidaideak ere.
Sarritan galdetzen diot nire buruari, ea trena utzi beharra iritsitakoan tristurak astinduko ote nauen…
Bai noski.
Tristea oso umeak trenean bakarrik jarraitzen uztea.
 
Horrek poztuko nau benetan, ekipaje hori osatzen, aberasten parte hartu nuela jakiteak.
Adiskide hori, saia gaitezen trenean emango dugun aldi hau oparoa izan dadin, merezi duena.
Alde egin beharra datorkigunean, gure eserleku hutsarekin batera, aurrera jarraituko dutenengan, oroitzapen bizigarria utz dezagun.
Zuri, tren honetan bidaide zaitudan horri...
Bidaia ona izan!!!