BIDAIA HAGITZ ARRISKUTSUA VIAJE MUY PELIGROSO_VD... · 2020. 5. 10. · BIDAIA HAGITZARRISKUTSUA...

8
BIDAIA HAGITZ ARRISKUTSUA Joko honen bidez jakinen duzu zer gertatzen den han goiti, udaberriro eta udazkenero… askotan, zu konturatu ere egin gabe! Pitillasko aintzira eta Las Cañasko urtegia (Viana) natur-erreserbetako hegaztien behatokiak Material hau oinarri hartuta egokitu da: “Nafarroako Hezeguneak. Ingurugiro Hezkuntzarako Koadernoak”, Nafarroako Gobernua, 1999. Autorea: Santiago García Fernández-Velilla. Laguntzaileak: OSTADAR Ingurumen Hezkuntzako Elkartea. Irudiak: Jose Luis Oliveros García. Argazkiak: J.I. Moreno (Pitillasko aintzirako behatokiko ikus-entzunezko materialetik)

Transcript of BIDAIA HAGITZ ARRISKUTSUA VIAJE MUY PELIGROSO_VD... · 2020. 5. 10. · BIDAIA HAGITZARRISKUTSUA...

Page 1: BIDAIA HAGITZ ARRISKUTSUA VIAJE MUY PELIGROSO_VD... · 2020. 5. 10. · BIDAIA HAGITZARRISKUTSUA Joko honen bidez jakinen duzu zer gertatzen den han goiti, udaberriro eta udazkenero

BIDAIA HAGITZ ARRISKUTSUA

Joko honen bidez jakinen duzu

zer gertatzen den han goiti,

udaberriro eta

udazkenero… askotan,

zu konturatu ere egin gabe!

Pitillasko aintzira eta Las Cañasko urtegia (Viana) natur-erreserbetako hegaztien behatokiak

Material hau oinarri hartuta egokitu da: “Nafarroako Hezeguneak. Ingurugiro Hezkuntzarako Koadernoak”, Nafarroako Gobernua, 1999. Autorea:

Santiago García Fernández-Velilla. Laguntzaileak: OSTADAR Ingurumen Hezkuntzako Elkartea. Irudiak: Jose Luis Oliveros García. Argazkiak: J.I.

Moreno (Pitillasko aintzirako behatokiko ikus-entzunezko materialetik)

Page 2: BIDAIA HAGITZ ARRISKUTSUA VIAJE MUY PELIGROSO_VD... · 2020. 5. 10. · BIDAIA HAGITZARRISKUTSUA Joko honen bidez jakinen duzu zer gertatzen den han goiti, udaberriro eta udazkenero

AURKESPENA

Tira! Ez da jolas digital bat, ez da online joko bat, ezta app bat ere. Ez du errealitate

handiturik behar, ez tabletarik, ezta errealitate birtualeko betaurrekorik ere. Ez duzu

identifikatu beharrik edo kontu bat ireki beharrik. Baina ongi pasatuko duzu, ziur.

Estaldurarik edo wifirik jabe jokatu dezakezu, eta, interesgarri suertatzen bazaizu, ikasiko

duzu zer gertatzen den udaberrian eta udazkenean han goiti, zeruan: hegaztien

migrazioa. Hegazti batzuek bizitzen dute fenomeno harrigarri hau, urtean bitan.

Udaberrian, arrautzak erruteko eta kumeak txitatzeko bidaiatzen dute, eta udazkenean,

berriz, toki beroagoetara joaten dira, janari gehiago baitago han, neguari aurre egiteko.

Zuk zeuk bidaia luzeetan nola, hegaztiek ere gelditu behar izaten dute tarteka, atseden

hartzeko. Eta, horretarako, “gasolindegi” ezin hobeak dira aintzirak, putzuak, urtegiak eta

bestelako hezeguneak, han atseden hartu eta indarberritzeko. Nafarroan dauden

garrantzitsuenetarikoak dira Pitillasko aintzira eta Las Cañasko urtegia. Nahi baduzu,

Interneten horien gaineko informazio bilatzen ahal duzu, baita urtean zehar haietara heldu

diren hegaztiei buruzkoa ere.

Hona hemen gure protagonistak:

Hau antzara bat da. Zenbaitek antzara hankagorrizta ere esaten diote:

Animatuko zara antzarak urtero egiten dituen migrazioak egitera? Jakin nahi duzu zer-

nolako zailtasunak dituen bere bidaietan?

Ea, ba! Bilatu bidaide gehiago... Gehienez ere lau izan zaitezkete. Eta, orain...

JOKATZERA!.

Ea fenomeno honek eta protagonistek interesa pizten dizuten! Disfrutatu, eta lagundu

bidaian zehar bisitatzen dituzten tokiak zaintzen.

Agur bero bat.

Pitillasko aintzirako eta Las Cañasko urtegiko gidari taldea

www.lagunadepitillas.org www.lagunadeviana.es

Page 3: BIDAIA HAGITZ ARRISKUTSUA VIAJE MUY PELIGROSO_VD... · 2020. 5. 10. · BIDAIA HAGITZARRISKUTSUA Joko honen bidez jakinen duzu zer gertatzen den han goiti, udaberriro eta udazkenero

BEHARKO DITUZUN MATERIALAK

Dado bat behar duzu.

Gainerakoa hemen duzu, inprimatzeko prest: joko taula, antzaren fitxak eta zerrenda bat, bidaian

aurki ditzakezun laguntzak edo zailtasunak biltzen dituena. Fitxak sendoagoak izan daitezen,

erabili kartoi mehea horiek inprimatzeko edo kopiak egiteko. Gainera, joko taula fotokopiatzean,

A3 tamainara handitu dezakezu.

JARRAIBIDEAK

Jokalari bakoitzak lau antzarako taldea izanen du. Orrialde ebakigarrian dituzue antzaren

siluetak. Talde bakoitza kolore batez margotu behar duzue, eta ageri diren hodeiak, berdin.

Ondoren, moztu irudi bakoitza kanpoko laukiaren ertzari jarraikiz.

Puntu-marra ere moztu ezazu, hodeien eta antzaren irudietan. Hodei bakoitzaren

gainean, lau antzaren siluetak ezartzen ahalko dituzu, joko taulan zutik gelditu

daitezen, argazkian bezala.

Bidaiaren hasiera eta bukaera habia egiteko gunean daude. Gune horretan igarotzen dute uda:

Europako iparraldean.

Txandaka, jokalari bakoitzak dadoa bota eta, zer zenbaki lortzen duen, horrenbeste laukitxo

aurreratuko da bere fitxarekin (hodei bat eta lau antzara). Hala ere, gogoan izanen duzunez,

migrazioak ez dira turismo-bidaia gozoak antzarentzat, eta askotan arazo ugari gainditu behar

izaten dituzte. Horregatik, ibilbidean zehar aurkituko dituzun laukitxo batzuk oztopo bat izan

daitezke zure bidaia luzean, eta, are, zure antzararen bat hil ere egin liteke! Horrelakoetan,

hegazti bat kendu beharko duzu zure fitxatik. Bat ere gabe gelditzen bazara, partida berria hasi

arte itxoin beharko duzu, eta, bitartean... ondorioak atera.

Ibilbidea bukatu eta habia egiteko gunera itzuli ondoan antzara gehien duen hegazti-taldeak

bere populazioari eutsiko dio. Gainerakoek migraziorako bestelako bideak bilatzen hasi beharko

dute, edo, kasurik okerrenean, talde osoa galduko da betiko.

Page 4: BIDAIA HAGITZ ARRISKUTSUA VIAJE MUY PELIGROSO_VD... · 2020. 5. 10. · BIDAIA HAGITZARRISKUTSUA Joko honen bidez jakinen duzu zer gertatzen den han goiti, udaberriro eta udazkenero

BIDAIAN AURKITUKO DITUZUN LAGUNTZAK ETA OZTOPOAK

Ekaitzek eta kontrako haize gogorrek aurrera egitea eragozten

dizute. Txanda bat egon behar duzu dadoa bota gabe.

Zorte txarra! Ezkutuko ehiztariek aurkitu zaituzte eta tiroa jo

dizute. Pena, zure taldeko antzara bat hil da. Antzara bat gutxiago

duzu.

Gauez jarraitu duzu bidaian, baina ez dituzu ikusi goi tentsioko

kableak. Kolpea gogorra izan da, baina, zorionez, ez zara

elektrokutatu. Hala ere, lurrean geratu zara, ia konortea galduta.

Egin ezazu lauki bat atzera.

Lehen atseden hartzeko toki lasaiak zirenak orain laborantza

lurrak, industrialdeak eta bizitegi eremuak dira. Guztiz unatuta

erori zara, iaz atseden hartu zenuen tokiaren bila zenbiltzala.

Txanda bat egon behar duzu dadoa bota gabe.

Mendi garaiak aurkitu dituzu bidean, eta dituzun indar apurrak

ahitu zaizkizu. Txanda bat egon behar duzu dadoa bota gabe.

Laborantza alor batean gelditu zara zerbait jateko, baina produktu

fitosanitarioak erabili dituzte hemen orain gutxi. Eta... zure antzara

pozoituta hil da. Bat gutxiago daukazu.

Gogoratu gizakiez gain badirela beste piztia harrapari batzuk, zu

harrapatu eta jateko gogo bizia dutenak; esaterako arrano beltza.

Sentitzen dut! Antzara bat gutxiago duzu.

Eguraldi ona eta aldeko haizeak. Egin bi lauki aurrera!.

Hezegune egokia bidaian atsedena hartzeko. Indarrak bildu eta

aitzina jarraitzen duzu. Egin bi lauki aurrera.

Negu samur eta epel baten ondoren, itzultzeko garaia da. Guztiz

indarberrituta, familia osatzeko lekura itzultzeko bidaiari ekiten

diozu. Egin bost lauki aurrera.

Page 5: BIDAIA HAGITZ ARRISKUTSUA VIAJE MUY PELIGROSO_VD... · 2020. 5. 10. · BIDAIA HAGITZARRISKUTSUA Joko honen bidez jakinen duzu zer gertatzen den han goiti, udaberriro eta udazkenero

MATERIAL EBAKIGARRIA: ANTZAREN FITXAK. A3 joko taularako.

MATERIAL EBAKIGARRIA: ANTZAREN FITXAK. A4 joko taularako.

Page 6: BIDAIA HAGITZ ARRISKUTSUA VIAJE MUY PELIGROSO_VD... · 2020. 5. 10. · BIDAIA HAGITZARRISKUTSUA Joko honen bidez jakinen duzu zer gertatzen den han goiti, udaberriro eta udazkenero

JOKO TAULA

Page 7: BIDAIA HAGITZ ARRISKUTSUA VIAJE MUY PELIGROSO_VD... · 2020. 5. 10. · BIDAIA HAGITZARRISKUTSUA Joko honen bidez jakinen duzu zer gertatzen den han goiti, udaberriro eta udazkenero

GEHIAGO JAKIN NAHI BADUZU...

Migrazioa fenomeno biologiko bat da, non

animaliek joan-etorriak egiten dituzten,

distantzia eta iraupen luze samarrekoak.

Nahita eta aldian behin egiten den fenomeno

bat da, eta animaliak jatorrizko tokira

itzultzen dira.

Garrantzitsua da Pitillasko aintzira, Las

Cañasko urtegia eta antzeko tokiak

kontserbatzea, besteak beste, animaliek

zenbaitetan atseden hartzeko erabiltzen

dituztelako beren migrazioetan, eta beren

helmuga ere izaten baitira, hala negua

pasatzeko nola arrautzak errun eta txitatzeko,

udaberrian.

Hala ere, gogoan hartu behar dugu

hegaztiez gain beste animalia batzuek ere

migratzen dutela, hala nola ugaztunek,

arrainek eta baita intsektuek ere (zenbait

tximeleta espezie, esaterako), elikagaien,

klima egokiago baten edo ugaltzeko tokien

bila.

Espezie migratzaileek sekulako balentriak

egiten dituzte, orientatzeko eta irauteko

gaitasun izugarria dute eta. Iraupeneko

benetako atletak dira, distantzia luzeak

egiteko gauza direnak. Txolarre baten

tamainako txoriek urtero 4.000 kilometrotik

goiti egiten dituzte; belatz handi batzuek

16.000 kilometrotik goiti egiten dituzte, eta

hegazti bidaiazaleena, ipar-txenada edo

atun-txoria, polotik polora joaten da urtero,

35.000 kilometro inguru eginez.

Europan, migrazio bide nagusiek

Mediterraneoko itsasarterik motzenak

zeharkatzen dituzte Afrikara ailegatzeko.

Nahiz eta Nafarroan ez dagoen hezegune

handirik, toki estrategiko batean dago,

hemen bat egiten baitute Kantauri itsasoa eta

Pirinio mendiak saihesten dituzten migrazio

bideek. Lindus-Ibañetako gaina toki ezin

hobea da pasa eta kontrapasa ikusteko.

Lehena eztei ondoko migrazioa da, ugaldu

ondoren udazkenean egiten dena, eta

bigarrena, berriz, eztei aurreko migrazioa,

txitatze guneetara joateko udaberrian egiten

dena. Hortaz, Nafarroako aintzirak Europako

migrazio bide garrantzitsuenetariko batean

daude. Islandiako, Britainia Handiko eta

Europa iparraldeko eta erdialdeko hegazti

migratzaileek erabiltzen dute, Iberiar

penintsularen hegoaldera bidean edo

Afrikara bidean, Gibraltarko itsasartean

zehar.

Dena dela, espezie migratzaileentzat bidaia

ez da batere erraza. Zailtasun naturalei aurre

egiteaz gain (ekaitzak, haizeak, harrapariak,

mendate garaiak zeharkatu beharra), giza

jardueraren ondoriozko beste elementu

batzuk ere hartu behar dira kontuan:

atsedenerako, ugaltzeko edo negua

pasatzeko erabiltzen zituzten ekosistemak

desagertzea edo hondatzea, atmosfera eta

urak kutsatzea, linea elektrikoak, zaborra,

errepideak...

Page 8: BIDAIA HAGITZ ARRISKUTSUA VIAJE MUY PELIGROSO_VD... · 2020. 5. 10. · BIDAIA HAGITZARRISKUTSUA Joko honen bidez jakinen duzu zer gertatzen den han goiti, udaberriro eta udazkenero

©SEOBirdlife