"Fracking, Apustu arriskutsua" Monografikoa

download "Fracking, Apustu arriskutsua" Monografikoa

of 124

  • date post

    31-Mar-2016
  • Category

    Documents

  • view

    257
  • download

    19

Embed Size (px)

description

FRACKING: HURBILKETA BAT INGURUMENEAN ETA PERTSONEN OSASUNARENGAN ARRISKUAK FRACKING-A GAUR EGUNGO EREDU ENERGETIKOAN GURE INGURUA ZULATZEN FRACKINGAREN AURKAKO MUGIMENDUA

Transcript of "Fracking, Apustu arriskutsua" Monografikoa

  • FRACKING APUSTU ARRISKUTSUA

    FRACKING: HURBILKETA BAT INGURUMENEAN ETA PERTSONEN OSASUNARENGAN ARRISKUAK

    FRACKING-A GAUR EGUNGO EREDU ENERGETIKOAN

    GURE INGURUA ZULATZEN

    FRACKINGAREN AURKAKO MUGIMENDUA4,5

  • Kredituak

    Edizioa, erredakzioa eta maketazioa:

    Fracking Ez Araba

    Kolaborazioak:

    Roberto Bermejo, Jos Ignacio Santidrin, Fernando Solsona, Pedro Prieto, Florent Marcellesi, Julio Barea, Carlos de Cas-tro, Kepa Baquedano, Iker Gmez Iborra, Marion Perrand, Iker Del Ro Lahidalga, Iaki Brcena, Juan Lpez de Uralde, Zurie M. Baztan.Asamblea contra la fractura hidrulica de Burgos.Asamblea contra la fractura hidrulica de CantabriaBilboko fracking-aren aurkako asanblada.

    Atzeko azala:

    Fracking. Myriam de Miguel

    Ilustrazioak:

    Shukare

    Inprenta:

    Sacal

    Gasteizen inprimatua 2012ko irailean

    Lege depositoa: D.L. VI 658-2012

    Publikazio honen salmentak eragindako diru guztia fracking-aren aurkako burrukan jarraitzeko erabiliko da.

    Eskerrak:

    Anthony Ingraffea eta Aitor Urrestiri, beraien hitzaldiak hainbat testu idazteko baliogarriak izan direlako. Idoia Arrazola eta Xabi lvarez de Arkaiari erreportaian par-te hartzeagatik.Les Cvennes-ko kolektiboei, beraien ekarpen interesgarrien-gatik.Fracking Ez Araba eta Fracking Ez Kuartango kolektiboeta-tik ekimen honetan parte hartu duten guztiei, testuak, argaz-kiak, mapak etab. bilduz eta sortuz. Monogra ko honetarako testuak eskeini dituzten talde eta kolektibo guztiei.Jorratutako gaietako adituei, beraien lan eta ikerketek fracking-aren konplexotasuna ulertarazten digutelako. Jon Snchez, Estibaliz Aizpuru, Alaitz eta Ohiana Amundara-in, Juan Martin Elexpuru, Itsaso Arrizabalaga, Jon Aranburu, Manex Agirre, Gaizka Amondarain, Idoia Zapirain, Eaut Iraeta, Iaki Lazkano, Mikel Gartzia, Maitane Beristain, Ii-go Zendegi, Eneko Garmendia eta Maitane Arnaiz beraien itzulpen lan baliogarriagatik.Fracking-aren aurka burrukan ari den jende guztiari, edozein lurralde edo alorretan.

    Aitortu Lanaren kredituak aitortu behar dituzu, egileak edo baimendunak zehaztutako eran (bai-na ez aditzera emanez haien babesa duzunik edo haiek obraren erabilera hori babesten dutenik).

    Ez merkataritzarako Ezin duzu lan hau merkataritza xedetarako erabili.

    Partekatu baimen beraren arabera Lan hau aldatzen baldin baduzu, edo lan eratorri bat sortzen baduzu, sortutako lana banatu dezakezu soil-soilik baimen honen berdi-berdineko baten mende.

  • 3Sistema osoa gera ez dadin, gas [ez-konbentzionala] da dugun aukera bakarra.

    Bogdan Mancinkiewicz (Europar parlamentaria)

  • 4Badirudi bat-batean ezerezetik agertu baina lu-zaroan gure artean egongo den hitz horietakoa dela fracking. Gure lur azpiko ehunka kilometro koadrotan zehar aurkituriko gasa, etorkizuneko energia hornidura arazoen konpontzaile bezala aurkeztu dute. Gasa, egia esan, hor izan da be-tidanik, baina oso sakabanatua izaki, lur azpitik ateratzeko erabili izan ohi dituzten teknikek al-ferrikako bihurtu dituzte ahalegin guztiak.Azkenaldian, gure lur azpian ditugun hobien antza duten hainbat hobi, nolabaiteko errenta-garritasunez ustiatu dituzte AEBetan, hainbat aurrerapen teknologikori eta lege aldaketa egoki batzuei esker. Ezin dezakegu ahaztu, energiaren sektorean, produktibitatearen be-herakada dela eta, desesperatuak dabiltzala ba-liabide berriak bilatu nahian. Nahiz eta erren-tagarritasun honi buruz hainbat zalantza izan, lortutako emaitzekin mundu mailako lasterketa bat hasi da baliabide hauek ustiatzeko.Operazio honen aurkezpenak, arrakastatsua izango den musika diska baten irteerarekin duantza. Energia arloko enpresa multinaziona-lak babesturiko propaganda kanpaina batekin dator guregana doinu miresgarria, politikari gehienek koroak egiten dituzten bitartean.Texasen grabaturiko kantu hauek txalo zapa-rradak jaso dituzte jada AEBetan, izen sendo eta indartsuekin: 100 urtetarako gasa, ener-gia garbia, independentzia energetikoa, petrolio tontorraren gainditzea, garapen jasangarria etab. Zelako itxura ona!Baina horrenbesteko harrokeria ikusita, sus-magarria bihurtu zen dena. Informazio bila hasi eta berehala, diska honek horren baikorra ez den B aldea ere baduela konturatu ginen. Alde honetan kantuek oso izen desberdinak di-tuzte: kutsadura, osasunerako arriskuak,

    lurraldearen txikizioa, xantaia, ezarpe-na eta horrelakoak.Fracking-ak, egia esan, bidegurutzea erakusten digu. Mugarik gabeko hazkundean oinarritu da gaur egungo bizimoduaren garapena. Hori posible egin duten etekin handiko erregaiak amaitzear daudenaren seinaleak ditugu ordea. Fracking-ak, gaur arte mespretxatuak ziren erre-gai batzuen bila joatea den heinean, hori berretsi baino ez du egiten. Atera ahal izateko zailtasun handiak dituzten baliabideak, etekin penagarria-rekin eta inork ez dakien ondorioekin.Nahiz eta ustiatzea lortu, gas ez konbentzio-nala hilzorian dagoen eredu batentzat azken hatsa besterik ez da izango. Baliabide ez kon-bentzionalak lortzeko ekimen honek, munduamaneiatzen dutenek erregai fosilen amaie-raren aurrean ordezko planik ere ez dutela erakusten digu.Testuinguru honetan, baliabide ez konben-tzionalen aldeko apustua xantai batekin dator. Beste hitz batzuekin, honako hau esaten digu-te: Zuen bizimodua mantendu nahi duzue? Neguan berogailuak martxan nahi dituzue? XXI. mendean jarraitu nahi duzue? -Or-duan gauza garrantzitsuak eskaini beharrean zaudete. Jadanik ez da nahikoa Irakera gerrara joatearekin, ezta baso tropikalak jan edo Nige-

    Editoriala

  • 5riako herri eta komunitateak suntsitzearekin.Zuen lurraldeetan baliagarria izan daitekeena, oso osorik gure eskuetan ipini behar duzue oraingoan.Esaldi hauen atzean, baliabide ez konbentzio-nalak ustiatzeko irrikitan dauden tematien zi-gilua ikus dezakegu: Energi enpresa erraldoiak eta buruzagi politiko-ekonomikoak, bien ar-teko muga nabarmenik gabe. Helburua gero eta gutxiagoren mesederako den statu quoa mantentzea da. Baita hazkundearen ildoa mantentzen saiatzea ere, helburua lortzeko giza eta natura baliabideak oraindik gehiago estutu beharko badira ere. Bost axola. Egoera honen aurrean, erantzuna erraza da guretzat. Erantzuna ezezkoa da. Ez dugu xantaia onar-tuko, ez ditugu plan hauek babestuko. Ingurua zaintzea erabaki dugu.Nahiz eta elkartasun sare zabalak sustatu eta mantendu, badakigu tokian tokiko borrokak direla ingurua defendatzen dutenak. Lurral-deak, bertako biztanle, herri eta taldeek de-fendatuko dituzte. Ura, airea eta lurra kon-taktuarekin bihurtzen dira kuttun. Baina aldi berean, lekuko borroka konkretu hauek ere aukera aparta dira hausnarketa sakonagoak egiteko. Burua altxa eta gainean ditugun ara-zoak mundu mailako arazo berdinen barne

    daudela ikusteko. Etxerako nahi ez duguna ez diogu inori desio; eta gure ekoizpen, kontsu-mo eta bizitzeko moduak horrenbesteko era-gin kaltegarria badu, ez soilik gure lurraldean, planeta osoan baizik, agian une egokia da hau dena birplanteatzeko. Fracking ez, ez hemen eta ez inon! diogu, eta une horretan bertan, paradigmaz aldatu beharrean gaudela kontu-ratzen gara. Eta ez dugu bizitza osoa aldaketa hori gauzatzeko.Argitalpen honekin, fracking-ak dakartzan be-rezko arazoak gerturatu nahi dizkizugu, baita ekimen hau zein testuinguru energetikoren bar-ne kokatzen den azaldu ere.Honetaz gain, ukapenetik datozen hainbat ikuspuntu desberdin bildu nahi izan ditugu, ea egungo arazoen sakontasuna ulertzen laguntzen diguten. Fracking Ez Arabak oso eremu desber-dinetako talde eta pertsonen parte-hartzea eta iritziak eskatu ditu. Lehen pertsonan hitz egin-go digute bai unibertsitatetik zein herrietatik, energia arloan adituak edo aktibistak, aspaldi nkaturiko taldeak nahiz osatu berriak diren

    asanbladak. Ez da gure asmoa hemen esaten den guztia hitzez hitz onartzea. Gure asmoa, batik-bat, gaiari kritikoki atxikitzeko nolabai-teko argazki orokor bat egitea izan da, modu honetan erokeria hau geldiarazteko tresna aproposak moldatzen laguntzearren; hone-taz gain, inoiz lapurtzen utzi behar izan ez genuen esparru bat berreskuratzea ere bada asmoa: gure artean eta gure inguruarekin no-lako harremanak izan nahi ditugun erabakiko duena. Horra hor erronka...

    comprender el calado del problema al que nos enfrentamos. Desde Fracking Ez Araba hemos pedido colaboraciones y opinin a personas y organizaciones de mbitos muy diferentes.

    Fracking Ez Araba

  • 606 Editoriala

    1 Fracking-a. Hurbilketa bat10 Sarrera

    11 Gas ez-konbentzionalaren erauzketa: Oinarrizko ezagutza

    17 Fracking-a... teknika aski ezaguna? Anthony Ingraffearen hitzaldi baten egokitzapena

    21 Egungo egoera: Non ari dira fracking-a erabiltzen? Fracking Ez Araba

    28 Ez ohiko gasaren azterketa: erreserbak eta errentagarritasuna Roberto Bermejo Gmez de Segura

    2 Ingurumenean eta pertsonen osasunarengan arriskuak34 Sarrera

    35 Fracking-a eta ingurmena Fracking Ez Araba

    42 Fracking-etik eratorriak diren inpaktuak osasunean eta ingurumenean Jos Ignacio Santidrin

    48 Arabako lurrazpiko urak eta frakingaren arriskuak

    Fernando Solsona

    3 Fracking-a gaur egungo eredu energetikoan 54 Sarrera

    55 Baliabide ez-konbentzionalak, zergatik egiten du orain sistemak halako apustua?

    Pedro A. Prieto

    60 Haustura hidraulikotik haratago

    Bilboko fracking-aren aurkako asanblada

    64 Mundu mugatu batetan oinarritutako politika energetiko bat

    Florent Marcellesi

    66 Badaude alternatibak fracking-aren aurrean. Jarri gaitezen lanean! Julio Barea

    68 Energia berriztagarrien mugak Carlos de Castro

  • 7AURKIBIDEA

    4 Gure ingurua zulatzen 72 Sarrera

    73 Gran Enara proiektua